kulturartekotasuna lantzeko liburuen zerrenda
DESCRIPTION
kulturartekotasuna lantzeko liburuen zerrendaTRANSCRIPT
KULTURARTEKO HEZKUNTZA EDUKIAK
LANTZEKO LIBURUEN ZERRENDA
Haurrentzako eta gazteentzako literatura
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
KRIX ETA MIX EZKUTAKETA� (0–6
urtera)
M- H Delval – T Courtin
Ttarttalo Arg. 2003
Krix eta Mix, sagutxoa eta katua dira. Etsaiak
Izan arren elkarrekin denbora dibertigarria
Egiten dute.
GURE LAGU�IK O�E�A (0 – 6 urtera)
Animalia zoriontsuak saila
Ttarttalo Arg. 1994
Modu erakargarrian basoko animaliak
ezagutzen ditugu.
�OLA DASTAGU ILARGIA? (0 – 6 urtera)
Michael Grejniec
Kalandraka Arg. 1999
Ilargiaren zatitxo bat dastatu nahi zuten abere
batzuek. Geza ote zen, edo gazia? Tente jarrita
lepoa luzatzen zuten. Alferrik zen guztia, abere
handienak ere ezin zuen ukitu.
EULI FIRIRIRE� FESTA (0 – 6 urtera)
Eva Majuto eta Sergio Mora
Kalandraka Arg. 2002
Firirika eta firrindaka asperturik euliari etxe bat
egitea otu citación. Etxea musteko masusta
opila egin zuen.
MU�DUKO BESTE HAUR BATZUK (0-6 )
Paco Capdevila
Aizkorri Arg. 2000
Liburu honek material bikaina eskaintzen die
irakasleei eta gurasoei, haurrarengandik oso
hurbil dauden hainbat interesgune modu
globalizatuan garatzen baititu.
TXIT OILO BITXIA ETA KA�GURUAK
(0-6 urtera)
Mercé Aránega
Ibaizabal Arg. 2004
Txit oilo bitxiak, Txinatik iritsiak, gauzaz
beteriko maleta bat ekarri du handik. Era
guztietako lagunak ezagutzen ditu bere
ibilaldietan. Honetan, protagonistek jolas berri
bat ikasten dute eta irakurleek oiloak galtzen.
EGU� ZORAGARRIA (0-6 urtera)
Violeta Monreal
Aizkorri Arg. 1999
Bi neba-arreba lagun askorekin elkartzen dira
beren lehen eskola egunean.
PA�TXOA EHU�ZA�GOA (0-6 urtera)
A. Taboada – A. Balzola
Tren Urdina
Giltza Arg. 2000
Pantxoa ehunzangoa aldrebes dauka hankatxo
bat. Basoko beste animalien languntzarekin
dantza egiten ikasten du.
IPURTARGIA (0-6 urtera)
Eusko Jaurlaritza Kultura Saila
Behin Batean
Erein Arg. 2001
Basoko animalia guztiek bilera bat egin zuten
errege aukeratu nahi zutelako, eta denok ados
eta pozik jarri ziren.
HIRU ADISKIDEAK (0-6 urtera)
Mercé Viana – X. López Domínguez
Letra Magikoa
Erein Arg. 2002
Ada maitagarria, aingira eta izurdea ibilaldi bat
egitera joan dira: itsasoko gauza ezkutuak
aurkitu nahi dituzte.
HAMAIKA A�DERE AUSART (0-6 urtera)
Oli – Helle Tomasen
Amets egiteko liburuak
Kalandraka Arg.2002
Hamaika anderek bidaia egiten dute herrialde
Ezberdinak bisitatzen. Hamaika anderetatik
Ander bakarrera pastasen da.
MUSUKA (0 – 6 urtera)
Patxi Zubizarreta – Jokin Mitxelena
Piratak
SM Arg. 2001
Musu batzuk sudurrarekin ematn dira,
eskimalenak bezala. Musu batzuk ahoarekin
ematen dira, liburu honetakoak bezala:
maitakorrak, lapurtuak, magikoak ... Nahi adina
musu daude.
EZTIXU ETA OZPI� I�SPEKTOREA (0
– 6 urtera)
Marisa Núñez – Joao Caetano
Amets egiteko liburuak
Kalandraka Arg 1998
Eztixu, alderrai bizi zen, bere asto eta bere
gurdiarekin. Etxetoxoren batean bizitzen jartzea
erabaki zuenean Ozpin inspektorearekin topo
egin zen.
ILARGI – ADARRA (0- 6 urtera)
Txabi Arnal . Susana Widmann
Amets egiteko liburuak
Alandraka Arg. 2000
Ortzadarraren koloretan barrena sartzen dira
Zazpi abere, nahikara bat lortzeko. Egunsentian
Lehen izanak ziren bazalakoak ziren.
MU�DUA� BARRE�A �ORAEZEA� HARTZA ETA KATTALI� (0-6 aurrera)
Christiane Pieper
Kalandraka Arg. 2000
Jokua bezala, istorioaren protagonistak bidaia
egiten dute herrialde ezberdinetan bizitatzen eta
bertako ohiturak hartzen.
BIZI GARE� MU�DUA (0 urtetik aurrera)
Sergio Folch –Patrizia Geis
Ttartalo Arg. 2001
Marrazki hedagarri handi bat dator barruan eta
gainontzeko irudiak oso erakargarriak dira.
Gure munduan izateko, hitz egiteko, jateko edo
janzteko modu asko dago. Eta desberdinak
bagara ere, denok ditugu gauza asko berdinak...
HO�DARTZAKO GAZTELUARE�
IPUI�A
(6 urtetik aurrera)
Alejandro – Sebastián García Schnetzer
Alberdania Arg. 2003
Ume be hondartzara abiatzen dira gazteluak
egiteko asmoz.Ez dira lagunak eta borrokatzen
hasten dira erabateko nor den arkitektorik
handiena.
GURASO BATZUK ARU�ARE�TZAT
(6 urtetik aurrera)
Lourdes Alsins
Zendrera Zariquiey Arg. 2001
Aruna neska indiar bat da. Ipuin honetan,
Arunak ilusioz beterik azaltzen du nola ezagutu
zituen bere guraso adoptiboak
BAI AUSARTA DELA IGELA (6 urtetik
aurrera)
Max Velthuijs
Katoizko Hodeia Bilduma
Ttarttalo Arg. 1999
Euria hasi du, goian-behean. Ibaiak gainezka
egin du eta uholdearen erdian bakar-bakarrik
gelditu dira Igela, Ahatea, Txerria eta Erbia.
ZERGATIK ZAUDE TRISTE (6 urtetik
aurrera)
Violeta Monreal
Aizkorri Arg. 1997
Edurne bale urdina da. Haur batzuk triste
Daudelako. Ume hauek herrialde
ezberdinetakoak dira eta beren ardurak
kontatzen dizkigute.
ASTEBURU BAT TRE� ZAHARREA�
(6 urtetik aurrera)
Javier Muguruza – Manu Ortega
Erein Arg. 1999
Jende guztia ez da ez modu berean ez leku
berean bizi. Oso normala da adibidez pertsonak
pisu batean bizitzea. Bada etxe edo txalet
batean bizi den jendea ere. Kalean ere, bada
kalean bizi denik. Normalean, kalean bizitza
beste erremediorik ez dute izaten horiek.
IDOIA ETA ARAZOLARIA (6 urtetik
aurrera)
Hiawyn Oram – Tony Ross
Ttarttalo Arg. 2001
Idoiaren ustez, bere Arazoak munduko arazorik
larrienak dira. Arazolaria ezagutzen duen arte!
Liburuak bi gai jokatzen ditu: bat, beste
norbaitekin komentatzen ditugunean, Arazoen
garrantzia gutxitu egiten da eta lagunduak
sentitzen gara; bi, besteek ere bere arazoak
dituzte.
JA�I ETA ILARGIA (8 urtetik aurrera)
Soraya Motos
Bizkaiko Foru Aldundia Babeslea 20005
Ipuinak dakar liburu honek. Ijito andre batek
idatzita eta haurrek beren kulturako benetako
ipuinak ikasgeletan entzun eta irakurri ahal
izango dituzte. Ijito ez diren ikaskeei
ijitoengandik gertu sentitzen haien arazoekin,
haien ametsekin bat egiten lagunduko dielako.
KETZAL ZORIA (8 urtetik aurrera)
Hego Amerikako kondairak
Elkartuak Arg. 1997
Hego Amerikako indiarrek, begirun handia
diote naturari. Baina Hego Amerikakoek, mito
eta jainkoak ere bazituzten. Inken, Maien eta
Azteken literaturak gizakiaren ezagutza sakona
eskaintzen digu, Europako mitologian azaltzen
zena bezain aberatsa.
AZALA BELTZ, ZERUA URDI� (8 urtetik
aurrera)
Afrikako Kondairak
Elkartuak Arg 1996
Afrikako kontakizun tradizionaletan bi
gai aipatzen dira batez ere: batetik, arbasoek
utzitako ondoreari zor zaien errespetua, eta,
bestetik, mendebaldeko zibilizazioaren
inbasioak bertako kulturarentzat dakarren
mehatxua.
KARIBEKO IPUI�AK (8 urtetik aurrera)
Alga Marina Elizagaray
Gaztaro Bilduma
Ibaizabal Arg. 1994
Fabula bat, ongia eta gaizkiaren adibide motza
da, gauza, animalia eta heroi herritar xeheen
aurkezpen luzea. Bertan, oreinari, harriari edo
hodeiari hitz eginarazten zaie, hain zuzen ere,
giza ekintzen ispilu zikina garbi dezaten hitz
eginarazten zaie.
ASTIGAR BASOA (8 urtetik aurrera)
Endika Zabalza
Axuri Beltza
Txalaparta Arg. 2004
Basoan estola txiki bat dute Amaiak eta
Enekok. Egun batean, ezustean, bola batekin
egingo dute topo, hiruki gorri bat duen bola
urdin ederra. Elkar ulertzeaz eta errespetuaz
mintzo den liburua.
MAORI TXIKIA (8 urtetik aurrera)
Patricia Geis
Ttarttalo Arg. 2001
Egun batean Maori txikia muskuiluetara joan
zen bere kanoan, baina, bat-batean astindu bat
sentitu zuen eta zerbait ikaragarrik gorantz
bultzatu zuen.
TI�TI� TIBETE� (8 urtetik aurrera)
Hergé. Tintinen abenturak-komikia
Elkar Arg.
Tintin eta Haddock kapitaina, Tibetera
eramaten zaigu abentura honetan. Lagun
pekindar baten bila joatean, India, Nepal,
Lamak eta Yeti erakutsiko diskigute.
CASTAFIORERE� BITXIAK (8 urtetik
aurrera)
Hergé. Tintinen abenturak-komikia
Elkar Arg.
Ijitoak dira protagonistak liburu honetan. Ijitoak
kanpamendua dute Haddock kapitainaren
gaztelu ondoan. Kapitainak belardi eder batean
bizitzera gonbidatzen dituzte.
UALA MAITASU�A (8 urtetik aurrera)
Frei Betto
Txalaparta Bilduma
Axuri Beltza Arg. 1993
Uala Brasilgo gizon indiarra dugu.
Naturarekiko harreman estuan bizi dira
indiarrak eta gizon zuriak oihana suntsitzen
hasten direnean oihaneko izakiak eta bizimodua
arrisku bizian jartzen dira.
KALEA GUZTIO�A DA (8 urtetik aurrera)
Txalaparta Bilduma
Axuri Beltza Arg. 1994
Caracas-en biztanleariaren erditsua los barrios
izenekoetan bizi da. Hauei Brasilen favelas
izena ematen zaie, Txilen, poblaciones
callampas eta Mexikon villas miseria. Kalea
guztiona da liburua auzoko haur batzuen
egiazko istorioan dago oinarrituta.
MAITASU� ISTORIO BAT (8 urte aurrera)
Piotr Wilkon – Josef Wilkon
Hiria Arg. 2003
Bruno leopardoak Lisa pantera maite du, baina
gauez bakarrik ikus dezake maitea, pantera
beltzak ez direlako eguzkiaren argitan
ibiltzekoak, ehistariak nonnahitik dituztelako
zelatan.
SHA�BA (8 urtetik aurrera)
Angolako ipuinak
Pedro Neto
Desclée Arg. 2004
Elkartasuna eta maitasuna, bekaizkeria eta
gorrotoa, sentipen unibertsalak dira. Angolako
ipuin hauetan agertzen diren gizakiak eta
izakiak, piztiak eta mamuak ere sentipen horiek
bultzaturik jokatzen dute bizitzaren eta
heriotzaren arteko mugan.
SOSURE� DEIA ( 8 urtetik aurrera)
Meshack Asare
Zendrera Zariguiey Arg. 1999
1999 urtean liburu honek Unescoren Haur eta
Gazte Literatura Saria Tolerantziari jaso zion.
Protagonistak, Sosuk, urte askoz mundua etxe
barrutik bakarrik ikusi zuen, bera hanken
gainean zutik jarri eta ibili ezin ez zelako. Baina
egun hartan, Sosuk bere txakurrarekin
lagunduta, herriko guztiak salbatu zituen.
KOLOREZKO IHESA (8 urtetik aurrera)
Karlos Santisteban – Belén Lucas
Ekilore Arg. 1999
Urrunetik etorritako kolorezko margo batzuk
dituzu liburu honetako protagonista nagusiak.
Ipuin honek hausnarketarako bidea eskaintzen
du, hemengo gehiegikeria eta beste toki
batzuetako pobreziaren arteko kontrastea egiten
baitu.
JOXE PA�PI� JOSTAILU SALTZAILE
(8 urtetik aurrera)
Juan Kruz Igerabide
Elkar Arg. 2005
José Panpin jostailu saltzailea da. Eta asko
bidaiatzen du. Bidaia bakoitzetik ipuin bat
ekartzen du, eta seme-alabei kontatzen die
gauean. Era guztietako ipuinak: eroak, alaiak,
tristeak... Baina ederrak guztiak.
JOSU, ASIER ETA ... (10 urtetik aurrera)
Aitor Arana
Ekilore. Gero Euskal Liburuak Arg. 2000
Asier eta bere anaia Josu oso pozik dira
baserrian, gurasoen laguntzen, eskolara joaten
eta beste bi Josurekin jolasten. Baina dena
aldatuko da Asierren anaia Gazteizera doanean
ikastera. Gainera, etxe ondora etorriko diren
bizilagun berriek ez dute gauzak argitzen
lagunduko. Giro nahasi honetan, Asierrek lagun
misteriotsuaren aldeko jarrera hartuko du.
HAMASEI PAISA ETA PARALITIKOA
BAT(10 urtetik aurrera)
Pako Aristi
Erein Arg. 1988.
Belandian herrian bizi da Pakito Ruloute,
elabariturik eta gurpil-aulkian. Egun batean,
Citroen zahar bar sartuko da herrira. Hamasei
paisa daramatza barruan. Zubi parean errobera
lehertuko zaie eta Pakitok eta lagunak
lagunduko diete konpontzen. Aniztasun gaia
hasteko, gomendagarria da liburu hau.
GORILA ZURI BIHURTU ZE� MUTIKO
BELTZA (10 urtetik aurrera)
Inongo Vi Makome
Desclée de Brouwer Arg. 1995
Kamerungo herriska batean Akono eta Belinga
anaiak aitarekin bizi dira. Aita hil baino lehen,
bien artean gauzak egiteko eta konpartitzeko
esango die, bestela, besteari azpikeria egiten
dionak bere zigorra jasoko duela.
AFRIKAKO A�IMALIE� BATZARRA (10 urtetik aurrera)
Inongo Vi Makome
Ekilore Arg. 1999
Afrikako oihaneko bazter batean, urtero lehorra
bukatzear eta euritsua hastear zegoela, Tabalok,
lehoi erregeak, bere aholkulari nagusiak bildu
zituen, ohianak bizi zuen egoera larriaz
eztabaidatzeko.
EGU� BAT OIHA� TROPIKALEA�
(10 urtetik aurrera)
Jean Craighead George
Txalaparta Arg.
Istorio honen protagonistak Tepui du izena.
Orinoco ibaiaren ertzeetan bizi da, Venezuelako
oihanetan. Ohiana arrisku bizian dago, makina
handiak dituzten gizonek zuhaitzak ebaki nahi
dituztelako eta haiekin batera beren bizitza.
LO�DRESE� �AGO AITO�AREKI�
(10 urtetik aurrera)
Joxemari Iturralde
Erein Arg. 1996
Itsasontziz abiatu dira Londresa aitona-ilobak,
bertan egun batzuk igaro asmotan. Londresen
iritsita, gure bilobak hiriko lekurik
interesgarrienak bisitatuko ditu eta herrialde
ezberdinetako jendea ezagutuko du.
IBAIA MAITASU�ARE� OZTOPO
(10 urtetik aurrera)
Begoña Bilbao
Erein Arg. 2000
Norak Kuban jaio eta aita euskalduneko mutil
beltzarana ezagutu du. Noraren ama aztoratuta
oihuka esan du bere alabak ezin duela beltz
batekin ibili. Ibaiaren hertz batetik bestera
oihuka mintzazen ziren Nora eta bera laguna..
RUT ATZERRITARRA (10 urtetik aurrera)
Roberto Casas
Elea Arg. 1999
Bibliako Ruten kontakizunaren moldapena da
hau. Lehorte ikaragarria dela eta Noemí bere
errainarekin Israelera itzultzen erabaki du,
Moabaen urte batzuk pasa eta gero. Israelen,
hasieran, bi emakumeak ez dituzte ongi
onartzen, baina Rutek bideak irekiko ditu.
POLO�IAKO LAUTADA IZOZTUAK
(10 urtetik aurrera)
Joxemari Iturralde
Igela Arg. 2001
Abenduko oporrak ziren eta Gabonak gertu
zeuden. Protagonista eta bere lagun mina
Poloniara abiatzen dira neska baten bila. Erdi
Europa zeharkatu ondoren, Varsoviara –
Varszwa, poloniarrentzat- heltzen dira oso egun
hotz batean.
MALERE� BIDAIA (10 urtetik aurrera)
Inongo Vi Makome
Desclée Arg.
Male gaztearen istorioa da hau. Maleren
herriskako izpirituek aukeratu dute jasaten
dituzten lehorte, epidemia, uholde eta izurriteen
madarikazioa desegiteko elefante-letagina
bilatzearren. Historia sarbide-bidaia bat da, eta
bertan protagonistaren eroapena bere
tribuarekiko elkartasuna eta inguruarekiko
bizitza harmoniatsua balore goren bezala
goraipatzen dira.
KAMORE� IHESALDIA (10 urtetik aurrera)
Daniel Penca
Elkarlanean Arg. 1998
Parisen bakarrik gelditu da Kamo, ama Errusiara
joan baita, bere sustraien bila. Dena ondo doala
dirudienean, istripu larri bat gertatuko da, eta
istripuaren inguruan misterio bat; hau argitzeko,
ordea, Europako historian atzera eta Siberiako
estepa elurtuan barrena ibili beharko dugu,
1917ko boltxevikeen denboran.
MU�DUKO IBAIE� POEMAK (10 urtetik
aurrera)
Juan Cruz Igerabide
Elkarlanean Arg. 2000
Ibaia ura bezala. Liburu honetan, ibaiak
dira protagonista, ibaiak poema
bihurturik. Orrialde bakoitzean ibai bat
azaltzen da, izugarrizko mapak lagunduta.
Ibai batzuk urrun daude, beste batzuk gertu
gertu geratzen zaizkigu.
ZAZPIGARRE�A ETA AZKE�A
(10 urtetik aurrera)
Patxi Zubizarreta, Jokin Mitxelena
Elkar Arg.
Zazpi bizitza dituzte katuek, txakurrek, berriz,
bat besteriz ez dute. Baina gure katuak eta gure
txakurrak amona maittea-maittea dute.
ESO ETA BATXILLERGOA
KARIUKI (DBHko 1. ziklotik aurrera)
Meja Mwangi
Axuri Beltza Arg. 1995
Hamahiru urte ditu Kariukik eta Keniako herrixka batean
bizi da Mau-Mauak zapalkuntza colonial britaniarraren
aurka altxatu diren garaian. Ingalaterrako lagun berria
egin du. Bi lagunak ehiza egiten daudela, mutil txuria
desagertzen da.
IZAR BAT �AIZ (DBHko 1. ziklotik aurrera)
Inge Auerbacher
Elkar Arg. 1995
Liburu autobiografikoa da hau, fikziorik gabekoa,
zirraragarria. Ing Auerbachr, judutar familia bateko alaba
bakarra, Alemanian jaio zen 1934ean.
BE��I IXILIK DAGO (DBHko 1. ziklotik aurrera)
Peter Stinbach
Alfaguara Arg. 1999
Bennik zailtasunak ditu bere kabuz janzteko, jateko eta
jendearekin komunikatzeko. Hori dela eta, bere barne-
munduan murgildurik bizi da. Oporretako egun batean,
Bennik mundu berri bat ezagutuko du eta etxeko guztien
maitasuna eta konfidantza izango du.
ARRAI� BELTZ TXIKIA (DBHko 1. ziklotik aurrera)
Samad Behranghi
Axuri Beltza Arg. 1993
Behin bazen arrain beltz txiki bat. Abenturako gogoa
piztu zitzaion eta bere amarekin bizi zen etxea utzi zuen
munduan zehar bidaiatzera. Ibai, urmael eta itsaso ugari
bisitatuko ditu, izaki ezberdinak ezagutzen eta lagunak
egiten.
OMAR DE�DARIA (DBHko 1. ziklotik aurrera)
Harkaitz Cano
Elkar Arg. 2005
Omar Afrikako herri txiki batean bizi zen, eta denetik
saltzen zuen bere denda txikian. Harik eta bizimodu hobe
baten fantasiak euskal Herrira bultzatu zuen arte. Euskal
Herrian, ordean, arazoak ditu, legeak eskatzen dizkion
paperak ez dituelako.
HAKU�A MATATA (DBHko 1. ziklotik aurrera)
Jon Arretxe
Elkar Arg. 1995
Munduan zehar bidaia egiten du Arretxek. Honetan,
egileak bere experientzia kontatzen digu atal batzuetan,
Ingalaterran, Benaresen Shangahain eta hainbeste lekutan
gertatzen dira bere abenturak.
ASIAKLETA (DBHko 1.ziklotik aurrera)
Amaia Elosegi
Auskalo Bumeran
Erein Arg.
Liburu dokumental eta nobelaren arteko narrazioa da hau,
Asiakleta. Lan honetan Asian Barrena egindako bidaiaren
berri ematen du Amaia Elosegik. Pedalei eraginez abiatu
ziren.
SADAKO ETA PAPEREZKO MILA KURRILOAK
(DBHKo 1. ziklotik aur)
Eleanor Coerr
Aizkorri Arg. 1977
Sadako Sasakik hamabi urte zituen hil zenean. Bi urte
zituela, bonba atomiko ikaragarri bat jaurti zuten bere
hirian, Hiroshiman, Japonian. Handik hamar urtera
leuzemiaz gaixotu zen, bonba haren erradiazioen
ondorioz. Sadakok bazekien nola bukatuko zen, baina
adore handiz egin zion aurre gaixotasunari.
BASAJAU�A (DBHko. 1.ziklotik aurrera)
Seve Calleja
Topaleku Bilduma
Aizkorri Arg. 1997
Euskal ipuin eta legenda hautaketa honek gure herriko
nekazarien, arrantzaleen eta artisauen bizimodu
tradizionalean barneratzen gaitu.
MU�DUARE� ITZULIA LAUROGEI EGU�ETA�
(DBHko 1. ziklotik)
Jules Verne
Auskalo Bumeran Bilduma
Erein Arg.
Protagonistak oso erakargarriak dira: Phileas Fogg,
puntualitatearekin eta zehaztasunarekin obsesionatua
dagoen gizona eta Pasaportek, Foggen guztik aurkakoak
diren ezaugarriak ditu, personaia atletikoa eta tolesgabea
baita..
EGIARE� JOKOA (DBHko 1. ziklotik)
Thor Annika
Elkar Argitaletxea 2005
Adiskidetasunari buruzko eleberri hunkigarri bezain
zorrotza da. Guk denok ezagutu ditugun sentimenduak
ezin argiago agerrarazten dituena: nola lagun bat lortzeko
beste bat traizionatzeko gauza izan gaitezkeen…
GRIOT (Batxillergoa)
Jon Arretxe
Elkar Arg. 2005
Afrika beltzera egindako azken bidaiaren berri ematen
digu Jon Arretxek liburu honetan; Burkina Fassoko gizon-
emakumeak daukate bertan pisu gehiena .
.
TAMARI�DOARE� ZAI�AK (Batxillergoa)
Sindo Pacheco
Giltza Arg.
Gazte kubatarra da Tony, nerabezaroko arazoetan
murgilduta dabilena. Bigarren Hezkuntzako eskolako
errutina jasangaitza egiten zaio, kontrolzalea delako.
PALESTI�A ZAURITUA (Batxillergoa)
Imanol Murua Uria
Susa Narrativa Arg. 1998
Egileak Palestina bisitatu du. Islamistekin mintzatu, judu
ultraortodoxoei entzun, soldadu eta manifestariekin
jardun, presoak elkarrizketatu, palestinarrekin bizi. Eta
horiek denak kronika honetara bildu ditu.
GERRA DA LEKU HO�E� IZE�A (Batxillergoa)
Jordi Sierra i Fabra
Elkartuak Arg.
Sei argitaletxeren artean sortutako
Elkarlanerako plataforma da kultur
Aniztasunetik jaioitako proiektua baliagarri
Izan dadila bertan ordezkaturik dauden
Laurraldez desberdinen artean.
OROIME�ARE� AZALA (Batxillergoa)
Jordi Serra i Fabra
Ibaizabal Arg. 2002
Protagonista hamaika urteko mutiko afrikarra da. Aitak
saldu zuen eta kakao plantazio batean
Esclavo moduan lan egitera behartzen dute.
Adiskidetasuna eta bihozgtabekeria ezagutuko ditu.
ADARBAKOITZARE� OI�ATZA (Batxillergoa)
Xabier Urzante
Auskalo Bilduma
Erein Arg.
Jende mota eta cultura asko bildu zituen Nafarroa.
Mairuek, juduek, dristauek, euskaldunek ..., zapaldu zuten
Tutera inguruko zelai zabala. Ipuin batzuk dakartza
liburu honek, historioaren ikuspuntutik.
MU�DUKO BURUARGIE�A (Batxillergoa)
�orman Whitney
Elkar Arg. 1996
Mahmoud eskola-sistema arruntetik irten eta unibersitatan
hasten da ikasten tutore oficial baten babespean.
Hemeretzi urterako erabakia du munduko pertsonarik
buruargiena izan nahi duela. Lortu du, baina ondorio
tamalgarrietara ere.
GLADIADORE EUSKALDU� BAT ERROMA�
(Batxillergoa)
Sipri Zarraga
Aizkorri Arg. 2001
Zirkuko gladiadorea da Muxkildi, eta hondarrean ez dago
lagunik. Aurkari guztiak garaitzen ditu euskal mendietatik
ekarritako esklabuak. Muxikildien amets bakarra, hau da:
libre izan eta etxhera bueltatzea.
LUCY (Batxillergoa)
Jamaica Kinkaid
Desclée de Brouwer. Arg. 1997
Hemeretzi urte bete berririk, Lucyk bere Karibeko uharte
beroa utzi eta Estatu Batuetako hiri hotzera alde egiten du
“au pair” gisa. Bertan, mundu berri aurreratuarekin topo
egiten du.
ZERU URDI�A (Batxillergoa)
Galsan Tschinag
Desclée de Brouwer. 1994
Eleberri honek protagonistaren haurtzaroa eta
Mongoliako herri nomaden bizitza islatzen ditu ederki.
Bizi-iraupenaren aldeko borroka latza eta festak eta
ohiturak tartekatzen dira testuan zehar.
PALESTI�A ZURE MI�A (Batxillergoa)
Begoña Bilbao
Elkar Arg. 2004
Gazan, eraso gogorraren ondorioz, emakume palestinarra
hospital batean esnatzen da mediku judutarrak zainduta.
Kolpe bat buruan izanik ezin da ezer gogoratu. Oroimena
itzuliko zaio, baita zapalkuntzaren kontzientzia ere bai.
ARKIMEDERE� HARE�EKO TE HURA (Batxil.)
Medí Charef
Desclée de Brouwer Arg. 1995
Gai interesgarria dakar egileak nobelan. Majid, Pariseko
suburbio batean bizi da. Etorkinen seme da, bi kultuaren
artean galduta, bi historia, bi hizkuntza, bi azal-koloreren
artean, bere sustraiak, fabrikatzen .
DE�A ILU�DU ZE� (Batxillergoa)
Jaap ter Haar
Elkar Arg. 1996
Liburu honetan, Ben deituriko mutila ospitalean esnatu da
eta ezer ez duela ikusten konturatu da. Itsu geldituta ere
biziak aurrera segitzen duela deskubrituko du Benek.
EHORTZI EZAZUE E�E BIHOTZA WOU�DED
K�EE. (Batxillergoa)
Dee Brown
Txalaparta Arg. 2003
Estatu Batuetan 1890. Indiarrek , amore eman gabe, azken
gudua egin zuten soldadu amerikarren kontra Wounded
Kneen, Dakotan. Sarraskin ankerra izan zen eta gudu
honekin indiarren amets guztiak amaitu ziren.
GERRATEKO OGIA (Batxillergoa)
Deborah Ellis
Ameslari Bilduma
Ibaizabal Arg. 2003
Parvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da,
Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren
garain.Neska izateagatik, Parvanak debekatua du dirua
irabaztea eta mutil bihurtu beharko du.
I�DIA�OA (Batxillergoa)
Txiliku
Elkar Arg. 1993
Bi kontinente eta bi mende hartzen dituen abentura-nobela
bizi-bizia duzu Indianoa.
EGU�EROKO LOKATZ-EREMUA� (Batxillergoa)
Ricardo Gómez
Ameslari Bilduma
Ibaizabal Arg. 2002
Nushi bere herrialdera, Balkanetara, itzuli den neska da,
sendi espainiar batean urtebete eman ondoren. Aurkitzen
den errefuxiatu-eremuan eguneroko bizipenak idatzi ditu.
LIBURU DOKUME�TALA
MU�DUKO ERLIJIO �AGUSIAK (8 urtetik aurrera)
Benoit Marchon – J. Francois Kiffer
Ibaizabak Arg.
Orrialdez orrialde, herrialde desberdinetako, sei haur
beraien erlijioez mintzo zaizkigu. Beraien liburu santuak,
otoitz lekuak, ospakizunak eta zifrak azaltzen dituzte.
Liburu hau, munduko erlijio nagusiak hobeto ezagutzeko
eta gure sinesmena jarraitzen ez dutenak errespetatzeko
lagungarria da.
�I BEZALAKO HAURRAK (8 urtetik aurrera) Unicef
Bruño Arg. 1995
Mundu guztiko haurrak beren etxe eta ametsei buruz
mintzo zaizkigu.
ARRAZISMOA �IRE ALABARI AZALDUA (DBHko
1. ziklotik aurrera)
Tahar Ben Jelloun
Azuri beltza
Txalaparta Arg.
Nahikoa zabalduta dagoen jokabidea da arrazismoa.
Horregatik, hezkuntzaren garrantziaz jabeturik, haurrak
eta gurasoak hezi nahian idatzi du egileak lan hau,
alabaren galderei erantzunez. Liburu kolore guztien eta
elkarrenganako errespetuaren aldarri bizia da.
I�JUSTIZIA HAURREI KO�TATUA (DBHko 1.
ziklotik aurrera)
Denis Langlois
Txalaparta Arg.
Etorkin ,adineko pertsona, ezindu eta abarren artean,
bidegabekeria nagusi da. Ez da erraza bidegabekeria
ulertzea. Liburu honek, gertatzen dena azaltzeaz gain,
egoera konpontzeko eskolan, lantegian edota etxean
abiarazi ditzakegun ekimenak aurkezten dizkigu.
GOSEA MU�DUA� �EURE SEMEARI AZALDUA
(DBHko. 1. ziklotik)
Jean Ziegler
Txalaparta Arg.
Terminologia ekonomikoa erabili eta zaila irakurri arren,
liburua interesgarria da azaltzeko zergatik dagoen gosea
munduan. Bere haserrea ezkutatu gabe, egileak azaltzen
du gero eta aberatsagoa den munduan hogeita hamar
milioi pertsona hiltzen dela urtero gosez.
ZERGATIK GERRAK? (DBHko. 1. ziklotik)
Gilles Perrault
Axuri Beltza
Txalaparta Arg.
Hamaika hamabi urteko neska-mutikoekin eztabaidatuz,
gauzak zergatik gertatzen diren horrela ulertzen saiatzen
da Gilles Perrault.Liburu hau 8 urtetik aurrerako umeei
gomendatu arren, DBHko 1. mailatik aurrrakoei uztea
hobe izango litzake, zentzu osoa jabetzeko.
ARRAZISMOA BETI BIZIRIK (Batxillergoa)
Gaiak Argitaldaria
Gaiak Arg.
Liburu honetan, ezaugarri hauek azaltzen dira: aurreko
mendeetako eta gaur egungo adibideak, apartheid-a,
neonaziak...
HILTZEAR DAUDE� KULTURAK (Batxillergoa)
Gaiak Argitaldaria
Gaiak Arg.
Liburuan bizirik dirauten 5000 herri indigenen kultur
aberastasunaren berri ematen da. Zoritxarrez, ondare hau
galtzear dago.