kulturarte euskaraz

36

Upload: guardetxea-urgull

Post on 26-Mar-2016

227 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Haurrentzako jolaserako espazioa.

TRANSCRIPT

Page 1: Kulturarte euskaraz
Page 2: Kulturarte euskaraz

6-12urte

23

Page 3: Kulturarte euskaraz

2 33

“KULTUR – ARTE” proiektua Irati Arteagak eta Aintzane Revueltak bultzatutako ekimena da. Hauek, Banda Bat elkarte sozio-kulturalaren parte izateaz gain, haurrekin lanean esperientzia duten hezitzaileak dira.

“KULTUR-ARTE” proiektuaren ekintzak Urgull mendian eta horren barruan Guardetxean aurrera eramango dira. Leku hau Donostiako hirian kokatzen da eta orain direla 13 urtetik Banda Bat elkarteak kudeatutako gunea da. Gainera, pribilegiatutako tokia da biodibertsitateak, paisaiak eta naturak inguratzen dutelako.

“KULTUR-ARTE” 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, Gipuzkoako lurraldean bizi direnentzako hain zuzen ere. Ekintzak Uztaila eta Abuztuan zehar burutuko dira, astelehenetik ostiralera,

goizeko 9:00etatik 14:00etara. Honekin batera, Santa Maria eliza Donostiako alde zaharrean kokatutakoa, haurren sarrerarako eta irteerarako gunea izango da.

Proiektu honek zenbait tresna hezitzaile erabiltzen ditu kulturarekiko hurbiltasuna ekintza artistikoen bidez lortzeko. Adierazpena eta sormena, heziketa artistikoaren bidez lortzen direnak, ez dira idealak oinarrizkoak baizik.

Gure ustez, pertsona orok adierazpen artistikoaren onurak ezagutzeko eta esperimentatzeko eskubidea dauka. Onura hauen artean, banakoaren nahiz taldearen garapena eta indartzea daukagu bai gizarteratzeko, bai adimenari dagokionez, bai fisikoki baita espiritualki ere.

INFORMAZIO PRAKTIKOAZERHaurrentzako jolaserako espazioa

LEKUAGuardetxea - Elviria Zipitria kalea

NOIZUztaila eta Abuztua - 9:00-14:00

HEZITZAILEAKAintzane Revuelta - Irati Arteaga

TALDEAKHaurren gehienezko kopurua 25 pertsonetakoa da, hauek bi taldeetan banatuko dira 6 – 8 urte tartekoak eta 9 – 12 urte tartekoak.

HAMAIKETAKOAEguneroko hamaiketakoa haurren ardura duten pertsonen eskuetan uzten da.

IZEN EMATEAKIzen emateak Maiatzak 6-tik aurrera. Helbide elektronikoa: [email protected] Tel: 678105262 // 680864031IZEN EMATE ORRIA JAITSI

PREZIOAKHilabeta: 100 euro // 2 aste: 50 euro // Astea: 25 euroFamilia ugarientzako eta anai arrebentzat prezio bereziak egongo dira.

Udako ekintzak «GUardetxea»

UDAKO EKInTZAK «GUARDETxEA»KULtUr-arte

Page 4: Kulturarte euskaraz

6-12urte

45

Page 5: Kulturarte euskaraz

4 55

PROIEKTUAKulturarte haurrei zuzendutako aisialdirako jolas lekua da, Donostiako erdikaldean kokatzen dena. Proiektu hau gurasoei edo haurren tutoreei zuzenduta dago, haurren udako oporraldietan beraien kargu ezin direlako egin.

Haurren olgetarako gunea izanda, hauen garapen artistikoa lortzeko txoko hau, ikaskuntza parte hartzailearen bitartez beraien gaitasunak trebatzeko tokia ere bada. Gurasoei edo tutoreei leku ziur bat eskeintzen diegu, beraien seme alabek eredu ez formal, dibertigarri eta ludiko batean garatzen jarraitzeko.

Adierazpen artistikoari garrantzi handia ematen diogu bere era guztietan.

Honekin batera, natura ezagutzea, behatzea, maitatzea pertsonen sormena pizten duen eta irudimenaren ateak irekitzen dituen giltza iruditzen zaigu

Garapen artistikoa

Ikaskuntza parte hartzailea

Garapena

Ludikoa

Natura

Irudimena

HELBURUAHeziketa artistiko baten garrantzia aldarrikatzen dugu, pertsona bakoitzaren gaitasunetan sinisten dugu eta horrekin batera talde lanean. Hauek erlazio onak sortzeko bideak direla uste dugu eta gainera, harreman hauek gure oreka eta ongizate pertsonala sustatzen dute.

Haurrak beraien ikaskuntzaren protagonistak dira eta gure ardura beraien laguntzaileak izatea da. Euren aurkikuntza prozesuan, artea eta kultura tresna gisa eskeiniz banakoaren pentsamendua bultzatuko dugu eta elkarlana besteekin batera.

ZENTROAREN TALDE HEZITZAILEAHezitzaile taldea osatzen duten begiraleak Irati Arteaga eta Aintzane Revuelta dira. Biek heziketa munduan esperientza dute, planifikatutako, elkarbanatutako eta koherentziaz egindako esku hartzeen bitartez.

Haurrak zaintzeko eta hezitzeko pertsonal kualifikatua da. Taldeko kide guztiek legeak ezarritako beharrezko titulazioa nahiz formakuntza gehigarria eskuratu dute.

HaUrrentzako JoLaSerako eSPazioa

HAURREnTZAKO JOLASERAKO ESPAZIOAKULtUr-arte

Page 6: Kulturarte euskaraz

67

AintzaneRevuelta

Page 7: Kulturarte euskaraz

6 77

ZEnTROAREn TALDE HEZITZAILEA > AInTZAnE REVUELTA

KURTSOAK ETA TAILERRAK (FORMAKUNTZA)2013. Stage dantza. Arteleku. Donostia.2012. Dantzarekin lotutako tailer ezberdinak, jams. Donostian. 2011. Dantzan “coreographic summer stage”. Hondarribia. Amaya galeote, Fernando lázaro, jodi goodman, iker karrera, sabrina vidal, silvi rodríguez eskutik.2010. Dantzan “coreographic summer stage”. Hondarribia. Amaya galeote, fernando lázaro, iker karrera eskutik.2010. Funk eta hip – hop tailerra. Hondarribia. Iker karreraren eskutik.2009. Funk y jazz lyrikoaren tailerra, hondarribia. Iker karreraren eskutik.2009. Dantzaria. “Gipuzkoako dantza elkartea” ekitaldia. Irun.2008. Sormen koreografikoa, Cancún. Vicente silva del distrito federal eskutik.(diploma).2008. Ballet klasikoaren kurtsoa, talulah dantza eskola, Liz rios de cubaren eskutik. (constancia).2007. Tap y jazz funk kurtsoa, antzerki eta dantza eskola guzart, Isabel espinosa cruz de broadway dance center ny eskutik. (constancia)2007. Clown, teknikaren kurtsoa, dantzaren etxea Cancun, Daniel gutierrezen eskutik.(constancia).2007. Irakaskuntzako metodologiaren kurtsoa, dantza eskola talulah, Vanessa villanuevaren eskutik mexico df.(constancia).2006. Eskola kanpoko ekintzen lehenengo kongresua,leonardo da vinci institutu amerikanoa, ing. Russell valadez ceballosen eskutik.2006-2007. Erakustaldi eta antzerki nahiz komedia musikalaren ikasketak Guzart antzerki eskolan Laura guzmanen eskutik.

AINTZANE REVUELTA Donostian jaiotakoa eta Mexikon bere bizitzaren aldi luze bat bizitakoa, bere ibilbide profesionala 2006an hasi zen gimnasiako klaseetan laguntzaile moduan, 3 eta 12 urte tarteko haurrekin kontaktuan hasiz. Hortik aurrera, haurrekin, aisialdiarekin eta mundu artistikoarekin zerikusia duten ekintzak egin ditu. Hauen artean, dantza bere oinarri nagusitzat hartu du bere hobetze prozesuan.

Gaur egun Donostiako hirian dantzako begirale moduan egiten du lan, “Carmen Garmendia”,“Casa de Cultura de Egia” y “Guardetxe” espazioetan. Gainera, zenbait ikastolekin kolaborazioak egiten ditu, haurrekin.

Bere formakuntzari formalari dagokionez, EHUko Pedagogiako Gradua aurrera eramaten ari du, 3. urtean dagoelarik. Formakuntza honen gehigarri moduan beste proiektu batzuetan parte hartzen du, kultura eta artea bultzatzen dutenak.

Page 8: Kulturarte euskaraz

89

EKITALDIAK ETA PARTE HARTZEAK 2012. Parte hartze ezberdinak.2011. Donostiako elkarte ezberdinekin parte hartzeak, dantzari moduan.2010. Carmen garmendiako dantza eskolan dantzari moduan, victoria eugenia antzokian.2010. “ alas rotas” Ikuskizuna aintzane revueltak zuzendutakoa eta koreografiatua. Guardetxean egindako, Donostia.2010. “ Emakumearen dantza” emakumearen astea, Guardetxea Donostia.2009. Victoria Eugenia antzokian parte hartzea, dantzari moduan. Marfil kostaldeko haurreei laguntzeko ekitaldia.Dciembre 2009. Ekitaldi benefikoan dantzaria Victoria Eugenia antzokian, Donostian.Marzo 2009. Dantzari moduan parte hartzea “encuentro de culturas Cancún”.Febrero 2009. Dantza ekitaldia, Cancun antzokia, dantzari eta koreografa parte hartzea.Junio 2008. Dantzaren astean dantzari eta koreografa, dantza talulah eskolaren eskutik hainbat erakustaldi.Septiembre 2008. “Las incondicionales” antzerkin parte hartzea Guzart antzerki taldearen eskutik, Laura guzmanen eskutik. Mexico d.f.noviembre 2008. Estatuko antzerki erakustaldian parte hartzea Quintana Roon, “ el panteon de la patrona” antzerkian parte hartzaile Guzart antzerki taldearen barruan, laura guzmanen eskutik.Mayo 2007. Dantzaren astean koreografa moduan parte hartzea, talulah dantza eskolaren eskutik. Mayo 2007. Dantzaren astean parte hartzea talulah dantza eskolaren eskutik.

Junio 2007. Kulturarako eta arteentzako udal kontseiluko errekonozimendua, Quintana roon dantza bultzatzeagatik.Septiembre 2007. “Betterwere” ekitaldian dantzari moduan parte hartzea, tv aztecaren eskutik Moon palace Cancun, koreografa Michell Rodriguez.Junio 2007.” Cuentos 2007” gazte batuen lehenengo kongresuan parte hartzea , Quintana Roo playa del carmen.2006. “Eskola kanpoko ekintzen lehenengo kongresua” parte hartzea, leonardo da vinci instituto amerikanoaren eskutik. Cancun, Quintana Roo.

Page 9: Kulturarte euskaraz

8 99

ZEnTROAREn TALDE HEZITZAILEA > AInTZAnE REVUELTA

LAN ESPERIENTZIA2010-2013. Guardetxean tailerista eta kultura bultzatzeko zenbait ekitaldietan parte hartzailea.2013. Gaur egun Carmen Garmendia dantza eskolan eta Kultur etxean irakasle moduan eta parte hartzaile moduan jarraitzen du. Ordezkapenak ere egiten ditu. 2011-2012. Dantza irakaslea Carmen Garmendia eta maria govillard dantza eskolan, Donostia. Taldeak: hastapena dantzan, jazz, dantza garaikidea, latinos, pilates, funk.2011-2012 Egiako kultur etxean dantza jazz irakaslea, Donostian.2010-2011 Dantza irakaslea Carmen Garmendia eta maria govillard dantza eskolan, Donostia. Taldeak: hastapena dantzan, jazz, dantza garaikidea, latinos, pilates, funk.2010-2011 Dantza jazz irakaslea Egiako kultur etxean, Donostia.2009-2010.Dantza irakaslea Carmen Garmendia dantza eskolan, Donostia. Taldeak: hastapena dantzan, jazz.2008-2009. Dantza irakaslea Talulah dantza eskolan. Taldeak: haurrentzako jazz, hastapena.2007-2008. Gimnasia olinpikoko irakaslea eta jazz, “Club albatros Cancun”. Baby gym 3 – 7 urte eta jazz 11 urtetik aurrerako haur nerabeen irakaslea.2006-2008. Dantza irakaslea talulah dantza eskolan, baby jazz taldearen arduradun 3-6 urte bitartekoak.2003-2006. Gimnasia olinpikoko irakaslea Leonardo da vinci institutu amerikanoan. 3-11 urte bitarteko 5 talde ardurapean.

UDAKO KURTSOAK2011. Haurrentzako ekintzak: naturarte donostia.Actividades infantiles. “naturarte” guardetxe.2010. Haurrentzako udako ikastaroa “ Carmen Garmendia” Dantza eskolan. 2008. Udako kurtso osoa albatros, dantza irakaslea eta koreografa, kurtsoaren itxiera eta agurraren arduraduna.2007. Leonardo da vinci-ko institutu amerikanoaren arduraduna udako kurtsoan, 5-7 urteko taldearena.2006. Leonardo da vinci-ko institutu amerikanoaren arduraduna udako kurtsoan, 1-3 urteko taldearena eta gimnasiako irakaslea.

Page 10: Kulturarte euskaraz

1011

IRATI ARTEAGALanzaroten jaiotakoa eta urte asko Donostian bizita, clown, antzerki, dantza aereoa eta haurren munduari buruzko jakin mina piztu zitzaion. 2010-ean aisialdi munduan sartu zen eta bere formakuntza artistikoarekin hasi zen: clown eta dantza aereoa.

Baina bere gizarte kontzientzia ezin zuen atzean utzi eta hiri honen, Donostiaren, barruko beste mundu batzuk ezagutzen hasi zen, bolondres moduan eta elkartegintzan sartu zen: Atzegi, aratzgiataldea, algaraklown eta bandabat elkarteen eskutik. Guztietan momentu paregabeak bizi zituen.

Ildo berdinetik jarraituta, Haur hezkuntzako teknikari titulatu honek (Donostiako easo politeknikoa), bere formakuntza formalarekin jarraitzen du EHUko Magisteritzako Unibertsitatean, Lehen Hezkuntzako Gradua egiten duelarik.

IratiArteaga

Page 11: Kulturarte euskaraz

10 1111

ZEnTROAREn TALDE HEZITZAILEA > IRATI ARTEAGA

FORMAKUNTZA AKADEMIKOA2012 Lehen Hezkuntzako Magisteritza Gradoa 1. urtea, EHU Donostia.2010 – 2012 Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa, Easoko Politeknikoan, Donostia.

FORMAKUNTZA GEHIGARRIA2011 Aisialdiko begirale titulua, Asturiaseko Caracuel Begirale Ikastolan.2011 Lehen Sorospen Titulua, Gurutze Gorrian.2011 Janaria maneiatzeko titulua, Orfeón ikasketa zentruan. 2012 Clown I. ikastaroa Antxón Ordoñez Bergaretxeren eskutik.2012 Clown II. ikastaroa Antxón Ordoñez Bergaretxeren eskutik.2012 Zeinu hizkuntzako hasierako kurtsoa, Easo Politeknikoa.2012 Akrobazia aereo ikastaroa, Donostiko Guardetxearen eskutik.2012 Akrobazia aereoak ikastaroa Asvinenea Zirko eskolaren eskutik.2012 Akrobazia aereoak ikastaroa Asvinenea Zirko eskolaren eskutik.2012 Akrobazia aereo ikastaroa UPV/EHU unibertsitatearen eskutik: Maider Yabar

LAN ESPERIENTZIA2012 Akrobazia aereoko irakaslea.2012 Euskara Tailerraren Irakaslea, Guardetxea.2012 Klase partikularrak Bitartekari enpresaren bitartez.2012 Viajes Gantour enpresarekin aisialdiko begiralea.2012 Ekinbi enpresarekin aisialdiko begiralea.

2012 Viajes Gantour enpresarekin aisialdiko begiralea.2011 – 2012 Loreka Haur Eskolako Ludotekan begirale moduan.2011 Klase partikular elebidunak. DBH mailako haurrentzat.2011 Kiriketan S.L. begirale moduan.2011 Loreka Haur Eskolak antolatuta udalekutako begirale.

BOLUNTARIOTZA ETA ELKARTEGINTZA2012 - 2013 BandaBat elkartearen partaide eta tailerista. 2011 - 2012 Atzegi Elkartean Txolarteko begirale eta arduradun. 2011 - 2012 Aratz Gia Taldea Aisialdi Elkartean begirale.2011 - 2012 Algaraklown elkartearen partaide.

EKITALDIAK2013 “PACHAMAMA / AMA LURRA” emakumearen egunerako dantza aereoko espektakuloa ( sortzailea eta parte hartzailea) Camila Orellanarekin, Guardetxea, Donostia. 2012 Haur Ipuin kontalaria Kalapie elkaretarekin parte hartzea, Donostia.2012 Clown espektakuloa “ARGITxO ETA KUxKInA” Donostiako aste nagusirako, Piraten programazioan parte hartzea, Donostia.

IratiArteaga

Page 12: Kulturarte euskaraz

artea

1213

Page 13: Kulturarte euskaraz

12 1313

HELBURUAK1.•Banakako arreta egokitzea haur bakoitzaren erritmoa uneoro errespetatuz.2.•Besteekin elkarbizitza eta harreman pertsonalak sustatzea.3.•Taldeko nahiz banakako autoestimua igotzea lan artistikoaren bitartez.4.•Haurren berezko gaitasunak sustatzea haienganako kalterik gabe.5.•Jokua dibertsio moduan erabiltzea, naturaren ezagutza sustatzeko eta hizkuntza ezberdinen praktikarako, horien artean euskera.6.•Haurren garapen osoa eta orekatua sustatzea aspektu fisiko, emozional, adimenezkoei kasu egiten. Beraien beharrei arreta jarriz eta

beraien gaitasunak indartuz, euren interesak errespetatuz eta era berean adierazpenerako era ezberdinak ahalbidetuz.necesidades, potenciando y valorando sus capacidades, respetando sus intereses y posibilitando, a la vez, las diferentes formas de expresión.7.Sormenaren bidea eragitea. Bizipenak gure sentsibilitatearen eragile izan dezaten.8.•Besteekin eta besteetaz ikastea. 9.•natura gureganatzea. naturarekiko harreman baikorrak sortzea.10.•Adierazpen kultural ezberdinak errespetatzea.11.•Bizi duten errealitateari buruzko jakintza grina piztea.12.• Munduarekiko eta beste kulturekiko jakin mina piztea.

METODOLOGIAJarraituko dugun metodologia parte hartzailea izango da, praktikak teoriak baino pisu handiagoa hartuko du. Proposatutako eredu parte hartzailearen barruan, haur bakoitza bere ikaskuntzaren protagonista izango da, egingo dugun lana bere behar eta gaitasunetan oinarrituko da.

Begiraleen papera gidariarena izango da, ekintzak gidatuko dituzte eta gatazkak ebazteko beharra balego bertan egongo dira irtenbidea bilatzeko prest edo ezusteko egoerei aurre egiteko prest, irekiak izango dira eta plangintzan moldaketak egingo dituzte haurren beharrei erantzuten.

Lanaren metodoa lerro jakin bat jarraitu behar duela azpimarratzen dugu, gertatu daitezkeen aldaketei irekiak egongo direnak. Erabiliko den metodologia beraz, parte hartzailea, ludikoa eta aktiboa izango da kurtsoaren ekintza artistikoak egiteko orduan.

Kurtsoaren gaitasuna 25 haurrentzako izango da, hauek bi taldeetan banatuko ditugu:6 - 8 urte bitartekoak9 - 12 urte bitartekoak

MetodoLoGia eta HeLBUrUak

METODOLOGIA ETA HELBURUAK

PARTE HARTZAILEAPRAKTIKOA - LUDIKOA

AKTIBOA - 25 HAUR

KULtUr-arte

Page 14: Kulturarte euskaraz

urgull

1415

Page 15: Kulturarte euskaraz

14 1515

Guardetxea haurraren beharretarako egokitutako lekua da, lasaia, erosoa, espazio handiekin atentzioa eta sormena garatu dezaten. Ondo argitutako lekua da, aulkiak eta mahaiak ditu ekintza ezberdinak egin ahal izateko. Apal ezberdinak dituzte eskuragarri izan beharko duten materialarentzat, eskulangintzako tailerretan egingo dituzten gauzak bertan gordetzeko, beraien lekutxoa izateko.

Kanpoaldean, jolasteko, mugitzeko eta donostiako paisai zoragarriaz gozatzeko tokia dute. Urgull mendiko igoeran kokatuta dago Guardetxea, Donostiako hirian, alde zaharrean eta Santa María elizaren gainean.

LekUaren ezaUGarriak

LEKUAREn EZAUGARRIAKKULtUr-arte LEKUALokala era honetan banatuta dago:

BARRUAN− Gela handi bat eszenatoki bat duena.− Botikina.− Komunak.− Sukaldea.

KANPOALDEANEspazio zabala dugu, belardia eta hesitua bertako parte hartzaileen segurtasunerako.

Page 16: Kulturarte euskaraz

urgull

1617

Page 17: Kulturarte euskaraz

16 1717

AURREKONTUA ETA BALIABIDEEN KUDEAKETAEkintza bakoitza egiteko material ezberdinak gure antolakuntzaren eskutik joango da (kurtsoaren koordinatzaileak).

KURTSOAREN PREZIOA HAUR BAKOITZEKO.

• Hilabetea: 100 euro• 2 aste: 50 euro• Astea: 25 euro• Familia ugarientzako eta anai

arrebentzat prezio bereziak egongo dira.

FAMILIENTZAKO PREZIO BEREZIAK:• Parte hartzailea + anai – arreba 1

hilabetea: 150 euro (Bakoitzak 75 euro)

• Parte hartzailea + anai – arreba 1 hamabostaldia: 75 euro

• Parte hartzailea + anai – arreba 1 Astea: 40 euro

ORDUTEGIA ETA ZERBITZUAKUztailean eta Abuztuan espazioa irekita egongo da eta kulturarteko ekintza ezberdinak aurrera eramateko prestatua bere ordutegia hau izanda: goizero 9:00etatik 14:00etara. Haurren sarrera eta irteera Santa Maria elizan egingo da, Donostiako alde zaharrean kokatzen dena.

ORDUTEGI BEREZIAK

Ordutegi honetara moldatu ezin daitezkeen guraso edo tutoreek goizeko 8:30tan haurrak ekartzeko aukera izango dute, prezio gehigarria egongo da 5 € asteko.

ordUteGia eta aUrrekontUa

ORDUTEGIA ETA AURREKOnTUAKULtUr-arte

9:00-14:00Santa María eliza

8:30 = 5€

Page 18: Kulturarte euskaraz

ekintzak

1819

Page 19: Kulturarte euskaraz

18 1919

KURTSO BUKAERAGure udako ekintzak bukatzeko eta aste hauetan zehar egindako sorkuntza artistikoa ikusteko antzerki saio bat egingo dugu “Kultur-arteko” haurrek egindakoa.

KULtUr-arteaSteko kronoGraMa

ASTEKO KROnOGRAMA

ORUDA / EGUNA ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

9:00-9:30

9:30-10:30

10:30-11:30

11:30-12:30

12:30:13:30

13:30-14:30

SARRERA SARRERA SARRERA SARRERA SARRERA

JOKUA/GYNKANA JOKUA/GYNKANA JOKUA/GYNKANA JOKUA/GYNKANA JOKUA/GYNKANA

DANTZA ESKULANAK ZIRKOA MARGOLARITZA TXANGOA

HA MAI KE TA KO

ESKULANAK MUSIKA ESKULANAK ANTZERKIA TXANGOA

IRTEERA IRTEERA IRTEERA IRTEERA IRTEERA

Page 20: Kulturarte euskaraz

dantza

2021

Page 21: Kulturarte euskaraz

20 2121

Ekintzakdantza

EKInTZAK > DAnTZA

Gurea sormen hizkuntza da, gorputza komunikaziorako bide berri moduan erabiltzen dugu.

Dantza pertsona guztientzat izatea lortu nahi dugu, dantzaren kanon klasiko eta zurrunetatik urrunduz dantza garaikidearen munduan sartu nahi dugu. Hemen lerroa askea bihurtzen den tokian, gorputza gure lehenengo baliabidetzat hartuko dugu.

Gure ahuleziak bideratu baino, pertsona bakoitzaren gaitasunetan arreta jartzen dugu, gure ikasleek egin dezaketena da garrantzitsuena. Ikasleak beraien gorputz biziarekin jartzen dira kontaktuan inongo inposaketarik gabe.

Pixkanaka zurruntasun guztia atzean utzi dutela sentituz, malguagoak ikusten

dira eta «bai, ahal dut» sentsazioa bereganatzen dute.

Guztiok ahal dugu dantza egin. Dantza pertsona guztiek esperimentatu behar duten eta sentitu behar duten gauza bezela ikusten dugu, beraien mugak edo gaitasunak oztopotzat hartu gabe.

Gorputza mugimendura konektatzen dugu eta norberaren onarpena bilatzen dugu bere egoera emozionalak hobetzen eta gorputz hizkuntza berri bat sortzen.

hizkuntza

garaikidea

luzatu

esperimentatu

movimiento

Page 22: Kulturarte euskaraz

zirkoa

2223

burua gorputza

Page 23: Kulturarte euskaraz

22 2323

Ekintzakzirkoa

EKInTZAK > ZIRKOA

Aipatu beharreko beste diziplina bat zirkoa da. Hain zahar bezain dibertigarria, urteetan zehar artearen etxea izan da, irudimenarena, sormenarena eta talde lanarena.

Espazio honetan, haur bakoitzaren gaitasunak beste ekintzen oinarriak dira, malabareetan, dantza aereoan eta clownean.

Emozionala eta fisikoa, zirkoan murgiltzen garenean adimenak eta gorputzak bat egiten dute. Besteekin eraikitzen ditugun harremanak elkar – ikaskuntzarako eta barnean dugun artista aurkitzeko ezinbestekoak dira.

Era honetan, zirkoaren diziplina ezberdinak ezagutuko ditugu. Hauek, herri zaharren ohituretan oinarrituta daude, gaur egungo adin ezberdineko pertsonen gozamenerako eta harridurarako.

irudimenamalabareak

dantza aereoa

clown burua gorputza

Page 24: Kulturarte euskaraz

antzerkia

2425

Page 25: Kulturarte euskaraz

24 2525

Ekintzakantzerkia

EKInTZAK > AnTZERKIA

Ekintza honen bitartez, pertsona bakoitzean sormena, irudimena, inprobisatzeko gaitasuna eta nortasunaren askatasuna sustatu nahi dugu.

Antzerkia, besteekin harremanak sortzeko eta adierazpenerako diogun beldurra galtzeko erabiltzen dugu. norberaren errealizazioa lortzeko oztopatzen diguten gauzak mozteko balio zaigu. Horregatik, antzerkia lotsarentzako botika moduan ikusten dugu, gure barnean daramagun sua pizteko baliagarria.

Banako bakoitzaren nortasuna garatu eta bultzatu beharreko gauza bat dela uste dugu, ez mugatu behar dena, pertsonak duen gozamenerako gaitasuna lortzeko baliagarria. Banakako nortasunean

arreta jarriz, elkarrenarteko errespetua, bizikidetza baikorra eta banatutako parte hartzea lortzen dugu.

Hasiko dugun bidai honetan, munduko beste kulturak ezagutzeko aukera emango digu, gure adierazpen artistikoaren bitartez beste herrialdeen ohituretara hurbilduko gara.

Adierazpen honen protagonistak haurrek izango dira, antzerkia ez delako ekintza artistiko hutsa izango, sentsibilizazio kulturala lortzeko tresna baizik.

sormena

inprobisazioa

askapena

nortasuna

bidaia

Page 26: Kulturarte euskaraz

musika

2627

Page 27: Kulturarte euskaraz

26 2727

Ekintzak MUSika

EKInTZAK > MUSIKA

Emozioen argialdia, oroitzapenen laguna eta gizakien historiako atal garrantzitsua dugu musika.

Berriz ere, kultura ezberdinetan eta historian zehar parte hartu duten erritmoak ezagutzeko bidean sartuko gara.

Sormen artistikoko prozesuan nahiz dantzan, zirkoan eta antzerkian lagunduko digu musikak.

Ekintza hauen bitartez entzumen musikala eta erritmoa landuko ditugu, musika tresna ezberdinak ezagutuko ditugu eta era dibertigarrian doinu ezberdinen interpretazioa egingo dugu.

emozioaoroimenaerritmoa

lagundumusika tresnak

Page 28: Kulturarte euskaraz

margolaritza

2829

Page 29: Kulturarte euskaraz

28 2929

EkintzakMarGoLaritza

EKInTZAK > MARGOLARITZA

Adierazpenaren eta artean funtsezko atala dugu margolaritza. Izaten uzten dugu eta gure irudimena hegan egiteari ekiten dio.

Besteetaz ikasten dugu eta gure barnea ezagutzen dugu paper batean pentsamenduak askatuz eta bertan irudikatuz. Haurrek beraien kaxara adieraziko dute nahi dutena, guretzako ez dago margolan bakarra eta perfektua, ez dago kolore bakarra, kolore guztiak errespetatzen ditugu bai gureak bai besteenak,

bakoitzaren sorkuntza goraipatzen dugu. Sormenarekin jaiotzen gara eta gerorako begira zaindu behar dugun gaitasuna da.

Margoketaren bidez haurrek gaitasun hori garatuko dute, kultura bakoitza ezagutuko dugu munduari gure margolanen bitartez ezagutzen.

adierazpenaartea

pentsamenduakmargolan

kolorea

Page 30: Kulturarte euskaraz

eskulanak

3031

Page 31: Kulturarte euskaraz

30 3131

Ekintzak eSkULanak

EKInTZAK > ESKULAnAK

Eskulanak adierazpen artistikoari nahiz kontzeptualari askatasuna ematen dio, banaka eta taldean gure irudimenarekin harremanak sortzeko bidea eraikiz.

Kurtso honen parte hartzaileek abentura honen protagonistak izango dira, kolore, testura, usai eta forma ezberdinak erabiliz.

adierazpenairudimena

kolorea

testurausaia

Page 32: Kulturarte euskaraz

jokuak eta gynkanak

3233

Page 33: Kulturarte euskaraz

32 3333

EkintzakJokUak eta GYnkanak

EKInTZAK > JOKUAK ETA GYnKAnAK

Jokuaren bitartez haurrek esperimentatu, ikasi, inguratzen dien errealitatea ulertu, tentsioak askatu, irudimena garatu, argitasuna ireki, gatazkak ebatzi egiten dituzte.

Horregatik, beraien garapenerako ezinbestekoa iruditzen zaigu, alde fisiko, kognitibo, psikologiko eta sozialean lagunduz.

Gainera, gizakiaren olgetarako lehenengo ekintza da. Haurra jaiotzen denean hasten da, kanpoko errealitatearekin eta bere irudikapenekin lotura ezartzen duenean.

Haurrak edozein objetua hartu eta hegan egiteko botatzen duenean,

une hori berarena eta errepika ezina da. Joku horrek ez ditu aldez aurreko araurik ezagutzen, ez ditu inguruko eskakizunei erantzuten, ez dago «ondo egiteko» beharrik eta era horretan haurrek ezartzen dituzten harremanak berdintasun maila batetik abiatzen dira.

Hau guztia sustatzeko, jokuetaz eta gynkanataz baliatuko gara. Gynkanak ekintza ezberdinetaz osatuta daude, adimena, talde lana, adierazpena eta komunikazioa, inguruarekiko erlazioa lantzeko ezinbestekoak.

askatugarapenasortzaile

berdintasun

adimena

Page 34: Kulturarte euskaraz

txangoak

3435

Page 35: Kulturarte euskaraz

34 3535

EkintzaktxanGoak

EKInTZAK > TxAnGOAK

Txangoek haurrek beraien inguruko errealitatea zuzenean ezagutzeko balio dute, horregatik guretzat funtsezkoak dira haurraren dibertsioa eta garapena emateko.

Hondartzara egingo diren irteerak, Urgull menditik egingo diren paseotxo eta jokuak, natura ezagutzeko eta bertan sortutako sentsazio eta harridura momentuak beste lagunekin partekatzeko orduan emozio eta ezagutza berri asko ekartzen dituzte.

Gainera, irteera hauek euren inguruarekiko jakin mina piztu eta beste ezaugarri batzuek garatzeko laguntzen dute: eskuzabaltasuna, enpatia, naturarekiko harreman baikorrak, kulturaren hurbilpena eta errealitatearekiko elkarrekintza kontzientea.

ingurugiroanatura

sentsazioak

elkartasunamundua

Page 36: Kulturarte euskaraz