korrikaren transbideak

12

Click here to load reader

Upload: transbideak-transmedia-ikerketa

Post on 14-Jun-2015

120 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Korrikaren transbideak

KORRIKAren TRANSBIDEAK

Korrikaren transbideak hamaika izan daitezke. Korrika, gertaera garrantzitsua da euskaltzaleontzat, batez ere Euskal Herrian, baina baita disporan ere. Eta inplikazio emozionala oso handia da. Faktore horiek joko zelai emankorra osatzen dute. Ez da audientziaren bila abiatu behar, urteetako lanketaren emaitza da, hortaz, abiapuntutik bertatik badago.

Eta targeta zabala da > haur, gazte, heldu, zahar, gizon, emakume, ikasle, langile, langabetu.... euskaltzale. Target hori segmentatu egingo da transmedia produktuak garatzean, hots, transmedia produktu zehatz baten garapenak berak segmentatuko du targeta. Esaterako, bideojoko bat plazaratuz gero, bere audientzia potentziala eta Korrikarena ez datoz guztiz bat, audientziaren zati bati bideratutako produktua izango da. Produktu batzuk audientzia jakin batentzako garatuko dira eta beste batzuk, beste segmentazio bat izango dute. Segmentazio hori kontuan hartzea komeni da ahalik eta euskaltzale gehienengana iristeko transbideak lantzeko.

Halaber, Korrika berez da transmedia. Ekimen fisikoa da, 10 eguneko lasterketa eta parte hartze handia du ezaugarri. Aldi berean, euskararen aldeko festa erraldoi batekin hasi eta amaitzen da, maila handian (bere osotasunean) eta maila txikian (herriz­herri). Gainera, Korrika kulturalak hainbat ekimen paralelo gehitzen dizkio eta horrez gain, korrika txikiak, dispora, lehiaketak, publizitatea, erropak, webgunea, sare sozialak, bideoak, abestia... elementu ugari ditu dagoeneko.

Guzti horiek transmedia kontzeptuaren betaurrekoak jantzita begiratu eta bide horretan proposamen berriak egitea du helburu txosten honek.

“ Plataforma bakar batean soilik sartzen ez den mundu narratiboa da transmedia. Mundu narratibo horrek hainbat plataforma eta formatutan hedatzeko beharra dauka, istorioak berak hala eskatzen duelako. Transmediaren emaitza edota lorpena, narratiba osoa, sakona, integratzailea eta parte hartzailea izango da. ”

Henry Jenkins­en Convergence Culture liburuan aipatzen den definizioa.Jenkins ‘transmedia storytelling’ terminoa hedatzearen arduraduna da.

Page 2: Korrikaren transbideak

18. KORRIKA > TRANSMEDIA PROPOSAMENAK

1­ BIDEOGINTZA

Korrikak bideo asko sortzen ditu beti eta 18. edizio honetan are gehiago. Alde batetik, Korrikak berak sortzen dituen ikus­entzunezkoak daude eta bestalde, erabiltzaileek egiten dituztenak. Gero eta gehiago gara gure mugikorrarekin argazkiak atera eta bideoak grabatzen ditugun erabiltzaileak eta gehienok, sare sozialen bidez partekatzen ditugu irudiak. Beraz, aurten, norbanakoen argazki zein bideo produkzioa ikaragarria izango da eta sortze espontaneo hori bideratu eta 18. Korrikaren orbitan batzeko ahalegina egin beharko litzateke. Bide horretan, Youtube­ko ‘Korrika TBa’ kanala euskarri egokia da. Bertan, 18. Korrikak ekoitzitako bideo guztiak batuko dira eta noski, horiek sare sozialen bidez partekatuko dira. Aldi berean, erabiltzaileek sortutakoaren ohiartzuna egin beharko da sareetan. Social Media atalean aipatzen dira sare sozialetako estrategiarako proposamenak. Eta gauza bera argazkiekin, baina Youtube erabili beharrean aurreko edizioan bezala, Flickr erabilita.

18. Korrikarako sortuko diren bideoak. Aurreko edizioetan egindakoak eta proposamen berriak batuta ageri dira:

BIDEOKLIPA

Urtero, Korrikaren kantuarekin bat bideoklipa ere grabatzen da. Aurtengo abestia Esne Beltza taldeak egingo du. AEKren ardura.

DOKUMENTALA

Urtero egiten den dokumental ofiziala. Aurrekoan Mondragon Unibertsitateko ikasleek egin zuten, aurten? AEKren ardura.

DOKUMENTAL FALTSUA

Urtero egiten den dokumentala erreala izan ohi da eta ez da inoiz fikzioa gehitu. 18. Korrikari fikzioa gehitzeko modua litzateke dokumental faltsua egitea.

Gai posibleak: ‘Eman euskara elkarri’ leloa, euskara ikaslea aurtengo omendua, azken mezuarekin zerbait.

BIDEO INTERAKTIBOA

Hartzailea pasibotasunetik ateratzeko modua da bideo interaktiboa. Bideoari play eman ondoren, istorian zehar, hainbat aukera burutu beharko ditu ikus­entzuleak. Oso ikusgarria da formula eta gainera, biralizatzeko aukera asko ditu.

Page 3: Korrikaren transbideak

Tankera honetako bideoak hainbat motatakoak izan daitezke, hona erreferentzia batzuk: Aukera asko, gertaera asko : http://www.youtube.com/watch?v=eQtai7HMbuQ

edo orrialde honetako proiektuak http://interlude.fm/ Mapak : http://thewildernessdowntown.com/ Margotzeko aukera : http://theknightofwands.com/

Bideo interaktiboetan, ohi bezala, istorioa da garrantzitsuena. Kontakizunak ikus­entzulea hasieratik lotu behar du eta bideoaren aukerak oso ondo diseinatu behar dira aukeraketa dibertigarria izan dadin; arina, dinamikoa eta freskoa izan behar da produktua, ikus­entzunezko gynkana bat.

Bideo berri bat sortu edo 18. Korrrikaren bideoklipa bera interaktibo bihurtu? Bideoklipak abesti bat dauka, hortaz, kantuaren letrak baldintzatzen du istorioaren osaketa. Horregatik eta produktu osagarriak sortze bidean, beste bideo bat sortzeko hautua egitea litzateke onena. Hori bai, bideo berri honen mezua ere 18. Korrikaren bera izango da: Eman euskara elkarri. Mezuaren promozio bideoa izan daiteke.

Bideorako ideiak :

Omendua euskara ikaslea denez, euskara ikaslea protagonista hartuta osatu daiteke kontakizuna. Bere egunerokoan euskararen inguruan hartzen dituen erabakien inguruko istorioa. Esaterako, hasieran hiru protagonista daude eta erabiltzaileak bat aukeratuko du. Edo protagonista bakarra baina hiru testuingurutan. Hasiera honek, behin bideoa amaituta hasierara joan eta beste bideak probatzeko grina eragingo du.

Korrika lasterketa bat denez istorioa oztopo lasterketa bat izan daiteke eta ikus­entzuleak protagonista lagundu beharko du. Esaterako, korrika bihar hasiko da eta lekukoaren zaindariari lapurreta egin diote, lekukoa bilatu beharra dauka, bidean hainbat oztopo. Lapurreta egin dionaren atzetik korrika irten eta hainbat erabaki eta gero lekukoa lortu. Edo bere ohean esnatzen da eta ez da lekukoa ageri. Atzera egin eta atzo zer egin zuen oroitu, nola azken momentuan berak galdu zuen, hortaz, hartzaileak bart gauekoa kamera arinean ikusi eta gero, protagonistak bart hartutako erabakia aldatu beharko du baina horrek, ondorengo erabakietan ere aldaketak eragingo ditu.

Alde teknikoa : Ez dut tankera honetako euskarazko bideo interaktiborik ezagutzen, balego, gustora jasoko nuke erreferentzia. Interneten piskat saltseatu eta gero, teknikoki, garatzeko erraza dela deritzot. Flash formatua ekidinda, bideo interaktiboa garatzeko bi bide:

Youtube bidez : Youtube bideo plataformak bideo interaktiboak sortzeko aukera eskaintzen du. Gure azken produktuaren bideo pieza guztiak Youtube kontura igo behar ditugu lehenik eta behin denak bertan ditugula, euren arteko loturak egin.

Html5 formatura egokituta : Flixmaster erabilita. Html5­era egokitutako bideo interaktiboak

Page 4: Korrikaren transbideak

sortzeko tresna da, bere doako bertsioak aukera asko eskaintzen ditu.

Kronograma :

Noiz publikatzeko? Urte hasieran, 2013ko urtarrilean. Horrela, bi hilabete izango ditu bideoak promoziorako. Data honen arabera zehaztu beharko dira aurretik eman beharreko pausuen epeak.

Urratsak:Bideoaren kontakizuna diseinatu + bideoaren egituraren storyboarda­ osatuGrabaketaEdizioaProba

Nork egin dezake? :

Korrikaren bideoak aurreko urteetan nork sortu izan ditu? Horietakoren batek : Bideoklipa egiten dutenek? Spotak grabatzen dituztenek?

Hedabideren batek : Eitb? 11TB? Unibertsitateko ikasleek : Multimedia komunikazioko ikasleek? Profesionalek : Logela multimedia?

2­ Gamifikazioa

Ingurune ez ludikoetan joko mekanismoak aplikatzeari deitzen zaio gamifikazioa, hots, jokoaren ezaugarriak gure testuingurura, aplikaziora edota ekimenera pasatzea. Era horretan, gure langaiak jokoaren balore positiboak barnera ditzan: motibazioa, kontzentrazioa, esfortzua, leialtasuna edo talde izaera kasu.

Jokoak erakargarriak dira, asialdiarekin lotzen ditugu eta helburua denbora tarte on bat pasatzea izan ohi da. Izaera guztiz positiboa dute eta Korrika bezalako proiektu batek, potentzial handia dauka jokoaren esparruari etekina ateratzeko.

Jokoak kasualak edo entretenigarriak izan daitezke, online edo offline, gazteei edo helduei zuzenduta egon daitezke; edota guztia nahas daiteke hibridazioaren bidetik. Esaterako, bideojokoen erabitzaile potentzialak gaur egun, gazteak direnez, gazteen konpromisoa eta inplikazioa, hots, engagement­a, areagotzeko tresna izan daitezke eta bide batez, bideojokoen merkatu zabalean hizkuntza gutxituen presentzia handituko luke tankera horretako produktu berri batek.

BIDEOJOKOA

Bideojoko batekin 18. Korrikak euskaltzaleon aisialdi digitalean lekutxo bat egingo luke eta era horretan, bideojokoen euskarazko eskaintzan bere aportazioa egin. Halaber, tresna honen bidez,

Page 5: Korrikaren transbideak

erabitzaileak Korrikarekiko lotura emozionala sendotuko du bere asialdian eta era guztiz ludikoan.

Gaur egungo teknologiak nahi duzuna sortzeko aukera eskaintzen du eta bideojokoen esparrua etengabeko garapenean dago bide horretan. Garapenak eta bideojokoen tematikaren zabalpenak era guztietako jokoak plazaratu ditu azken aldian eta ondorioz, bideojokoen erabitzaileak ere gero eta gehiago dira.

Korrikak ere bere ekarpena egin beharko luke esparru honetan, baina nola? Zer lortu nahi da bideojokoarekin? Erabiltzaileek ondo pasatzea? Elkarren artean, kolektiboki zerbait lortzea? Euskara ezagutzen gozatzea? Helburua zehaztu behar da eta aldi berean, azken proposamenaren zailtasun teknikoa kontuan hartu, baita horren kostu ekonomikoa.

Bideojokorako ideiak :

Interakzioa amu bezala erabili daiteke joko antzeko bideo pieza bat sortzeko. Teknikoki errazena litzateke. Bideo formatua izango luke eta Youtube bidez jokatuko litzateke, ez luke app­rik izango.Tankera honetako bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=QyQ1W5GD6D8Korrikara nola egokitu ideia? Esaterako... Non dago lekukoa? Non ikas dezakezueuskara? Bilatu Korrikaren adierazleak? Bilatu zure dorsala?

Lasterketa batean oinarritutako bideojokoa, herrien arteko edota partaideen arteko lehiakortasuna bultzatuz. Mugikorretarako, ordenagailuetarako zein tablet­etarako egokitutako bideojokoa litzateke. Garatzeko kontaktua : Delirium Studios­eko Arturo Monedero. Momentuz lehen kontaktua egina dugu Delirium Studios­ekoekin baina ondo pentsatu behar da nola sintonian jarri bideojoko sinple hau eta gainontzeko euskarriak eta balore eta filosofia berbera mantendu. Abantailak: gazte jendea, teknologia eta euskara hirukotea batzea!

Alde teknikoa : Azken produktuak baldintzatuko du alde teknikoa. Ez da gauza bera bideo interaktibo batean oinarritutako bideojoko bat gauzatzea edota ordenagailuetarako, mugikorretarako edota tablet­etarako egokitutako bat sortzea.

Kronograma :

Noiz publikatzeko? Gabonetan, urte hasieran? Urratsak:

Bideojokoa diseinatuBideojokoa produzituProba

Nork egin dezake? :

Page 6: Korrikaren transbideak

Profesionalak beharko dira : Delirium studios? Basquegame elkartean, bideojokoen enpresak biltzen dituen elkartean, hainbat enpresa

daude : http://www.basquegame.org/asociados/

EUSKAL HERRIKO GYNKANA

Euskal Herriko gynkana erraldoi bat egin daiteke 18. korrikan. Korrika Kulturalaren parte izango da, Euskal Herri osoan zehar jokatuko da eta hainbat osagarrik osatuko dute: parte hartzaileak + tokiko hedabideak + teknologia berriak. Lehiaketa bat izango da eta eskualdekako kanporaketak egingo dira, azken jokorako zazpi herrialdeetako ordezkariak lortzeko helburuarekin.

Euskal Herri osoan zehar garatuko den jokoa denez, Korrikaren webgunean argitaratuko den informazioaz gain (argazkiak, bideoak, atal propioa ere izan dezake gynkanak), tokiko hedabideak inplikatu beharko dira.

Parte hartzaile guztiek Korrikaren kamiseta soinean dutela jolastu beharko dute, horixe izango da baldintza bakarra. Horrela, kamiseten salmenta bultzatzen da eta jokoak zein Korrikak ikusgarritasuna irabazten dute.

Hasiera:

Taldeak osatuko dira, euskaltegietatik edota herrietatik. Korrika Kulturalaren parte izango denez, agian herri batzuek interesgarritzat jo dezakete herriko gynkana osatzea. Hau da, euskaltegi batzuetan talde bat baino gehiago egongo da edo herriko elkarteek parte hartzeko gogoa izan dezakete. Horrela izanez gero, lokalki ere gynkana txikiak antola daitezke eta festa giroko joko horietatik aterako da herriaren ordezkaria izango dena.

Lehen fase honetan eskualdekako kanporaketan lehiatuko diren herrietako taldeak osatu beharko dira. Osaketa horretarako herriko gynkanak egiten baldin badira, herri bakoitzak antolatuko du berea bere erara: herri kirolak, dantza, ur jokoak, bertsoak...

Eskualdekako kanporaketak:

Eskualdekako kanporaketak, eskualdearen arabera, egun osoko festa bihur daitezke. Kanporaketa horietan, eskualde bakoitzak bere jokoak plantea ditzake eta modu horretan tokiko errealitatera egokitutako gynkanak sortuko dira. Hala ere, teknologia berriekin lotutako probaren bat gehi daiteke kanporaketa guztietan, esaterako QR kodeekin lotutako probaren bat, errealitate areagotua, geolokalizazioa...

Azken jokoa:

Azken jokoan parte hartuko duen talde bakoitzak bere aurkezpen bideoa bidali beharko du,

Page 7: Korrikaren transbideak

mugikorrarekin grabatutako pieza izan daiteke eta talde guztien bideoak Korrikaren webgunean izango dira ikusgai.

Azken jokoa dagokion espaziora egokituta diseinatuko da eta teknologia berriak erabiliko dira bere diseinuan. Altxorraren bila edo orienting tankerako jokua izango da.

Behin jokoaren amaierara iritsita, ezinbesteko galdera, eta zein da saria? Taldeka jokatuko denez, talde osoarentzako saria izan beharko da. Demagun, bazkari bat, egonaldi bat... Edo bestela saria Korrikan baliotsua den zerbait izan daiteke, esaterako, hurrengo edizioko lehen kilometroa korritzea edo azkena...

Kronograma:

Kronograma zehazteko, lehenik eta behin azken jokoaren eguna definitu behar da. Korrikaren azken eguna izan daiteke, Baionan. Baina agian, egun horretan lan nahikoa izango da gainera, gynkana ere gehitzeko. Dena dela, azken data horren arabera zehaztuko dira kanporaketak eta herriz herriko jokoak.

Hori bai, azken jokoaren diseinua, gynkana hasi baino lehen aktibatu beharko litzateke.

Nork egin dezake? :

Herrietako euskaltegiak arduratuko lirateke herriz herriko eta eskualdekako kanporaketetaz. Eta azken jokoa era AEKren ardura izango litzateke.

Jokoa diseinatzeko lan talde bat osatu beharko da eta aldi berean, Euskal Herriko gynkanak ahalik eta ohiartzun handiena izan dezan, burutzen diren ekintza guztiekin batera, hau ere, Korrikaren komunikazio kanpainan sartu beharko da.

LEHIAKETAK

Lehiaketak parte hartzea eta inplikazioa bultzatzen dituzte eta aurreko edizioko esperientziak argi adierazi zuen, Korrikak baduela euskaltzaleen parte hartzea bultzatzeko eta bideratzeko potentziala.

Euskalaklip : berriz egingo da? Euskalaketa : berriz egingo da? Lipdub lehiaketa : aurten lipdub lehiaketa proba daiteke, taldekako mobilizazio handiak Flashmob lehiaketa : aurten flashmob lehiaketa proba daiteke, taldekako mobilizazio

handiak

3­ CROWDFUNDING

Crowdfunding azken aldian bogan dabilen terminoa da baina funtsean, Euskal Herrian

Page 8: Korrikaren transbideak

aspaldidanik egin izan duguna besterik ez da: proiektu zehatz baten aldeko dirua batzeko sare bat osatzea, auzolanean burututako finantzazioa.

Aldagai berritzailea Internet da. Sareak, diru bilketa erraztu eta esponentzialki hedatzen du. Korrikak ere bide garaikide hau aprobetxatu beharko luke, kilometro fisikoak saltzeaz gain, kilometro birtualak ere saltzeko eta modu horretan, finantzazio bide berriak irekitzeko.

RUNFUNDING

Hitz joko bat eginda izena egokitu dakioke formulari baina nolanahi, Korrikaren webgunean kokatu beharko litzateke kilometro birtualak erosteko ataria. Eta noski, kilometro birtualen salerosketaren publizitatea egin norbanakoak inplikatzeko.

17. Korrikan abiatutako Ziber Korrikari, edizio hartan izandako esperientzia oinarri beste buelta bat eman dakioke agian.

Korrikaren kilometro fisikoak elkarte, talde edota izaera kolektibodun multzoen izenean erosi ohi dira. Kilometro birtualak aldiz, norbanakoaren izenean erosteko proposamena izango dira. ‘Erosi zure kilometroa!’. Kilometro bakoitzari prezio bat ezarri ahal zaio edo bakoitzari libre utzi bere ekarpena. Eta erronka modura plantea daiteke; hasierakoa aurtengo Korrikaren kilometro kopurua izatea litzateke logikoena.

Dirua jasotzeko hainbat modu daude: banketxean diru sarrera burutzea (ez da erosoena erabiltzaileentzat) edota internet bidezko ordainketa esaterako.

Kilometroak erosi dituztenei nolabaiteko ordaina, esker ona edota saria emateko zerbait pentsatu beharko litzateke. Ideiak: euren izenak zerrendatzea, ordainketa egiterakoan argazki bat bidaltzeko eska daiteke eta euren argazkiarekin mosaiko erraldoi bat egin daiteke (behin korrika amaituta etxean jasoko dutena edo ez, pantailan bistaratuko dutena eta listo).

Azken edizioan ziberlekukoa erabili zen ziber korrikaren lotura bezala eta Internet bidez Korrika mundu zabalera hedatzeko aukera dagoenez, mapa interaktibo batean kokatu ziren ekarpenak. Mapa oso elementu ikusgarria da.

KORRIKA LAGUNTZAILE TXARTELA

Aurreko puntuan aipaturiko kilometro birtualen salmenta Korrika laguntzaile txartelaren antzeko ekimena da. Norbanakoei zuzendua dago eta ekimena diruz laguntzen dutenek, trukean, zerbait jasotzen dute.

Azken edizioan legez, aurten ere, Korrika laguntzaile egiteko aukera webgunean txertatu beharko litzateke.

Page 9: Korrikaren transbideak

FINANTZIAZIO GAMIFIKATUA

Helburua dirua lortzea izan arren, diru bilketa era ludiko batean egin daiteke joko baten bidez. Ideiak :

Euskal tonbola antzeko bat online

Porra birtual bat

Apustuak online

Galdera bidezko jolasa/proba : Tankera honetako galderak... 18. Korrikako mezua nork irakurriko? Zenbat pauso ditu ibilbide osoak? Zenbat korrikalari bilduko dira Bilbon, Amezketan, Trebiñun...? Osatu bertsoa ‘eman euskara elkarri’ azken esaldia izanda...

4­ MOBILIZAZIOAK

Korrika berez da mobilizazio erraldoia Euskal Herri mailan. Daukan mobilizazio potentziala probestuta lasterketa baino lehen indar erakustaldi erraldoi bat burutu daiteke. Demangun Durangoko azokan.

LIPDUB/FLASHMOB

Biek inplikazio sozial eta parte hartze handia dituzte ezaugarri. Eta biak bideo euskarrian jasotzen dira gero sarean elkarbanatzeko.

Euskal Herri mailan erreferentziala izango den mobilizazio erraldoi bat burutu daiteke. Aurretik ongi diseinatua, deialdi zabala landuz, euskara elkarri emateko elkarretaratze handia izan dadila. Motorrak berotzen hasteko abiapuntu zinez ikusgarria litzateke.

5­ PUBLIZITATEA

Publizitatea euskarri askotan gauzatuko da ohi bezala: Kartelekin, markesinetan, egunkarietan, interneten, irratian, telebistan, produktuetan eta produktuak erabilita (Baque, Eusko Label, Kaiku...)... Aurreko edizioetan lan egindako bideei aurten osagarri berri bat gehitu beharko litzaieke: webgunea. Korrikaren webgunearen publizitatea egin beharko da, webgunea izan dadin gertatuko den guztiaren isla eta ondorioz, erreferentzia nagusia. Beraz, iragarki guztietan sartzeaz gain, egun bogan dauden QR kodeak erabili daitezke:

QR kodeak : Kodeak erabiltzailea webgunera bideratuko du (edo erabakitzen den lekura, atal zehatz batera, bideo batera...). Komunikazio kanpainaren hasiera, webgunea ezagutzera emateko QR kodedun pegatinak itsatsi daitezke han hemen. Diseinudeigarriarekin eta zehatz methaz zer den azaldu gabe, iradokiz.

Page 10: Korrikaren transbideak

6­ WEBGUNEA

Orain artekoa erakusleiho hutsa izan da, aurten pauso bat aurrera egin behar da. Webgunea Korrikaren jarraitzaileentzako erreferentzia bihurtu behar da eta parte hartzaileek argzkiak, bideoak eta iruzkinak elkarbanatzeko plaza izan behar da. Ezinezkoa da Korrikaren inguruan Interneten sortuko diren elkarrizketa edota eduki guztiak Korrikaren atarian zentralizatzea baina orriak, hortarako aukera eskaini behar du eta interakzioa bultzatu, errreferentzia berau izan dadin.

18. Korrikaren islada izan behar du webguneak, hots, osotasunaren ispilu. Korrika kulturala, Korrika txikiak, lasterketa, jolasak, bideoak, kantuak, argazkiak, denda, ziber korrika... eta horrez gain, jarraitzaileentzako plaza.

Web gunean kokatu nahi den guztiaren zerrenda egin beharko da hasteko, atalak definitu, lehentasunak zehaztu eta horri forma eman; hots, informazioaren arkitektura definitu.

Atal bereziak:

Erabiltzaileen atala : erakusleihotik webgune kolaboratibo, ireki, parte hartzaile eta interaktiborako jauzia egiteko ezinbestekoa da jarraitzaileei parte hartzeko bideak eskaintzea. Oinarrizko hiru bide:

Iruzkinak : Jarraitzaileen mezuak jasotzeko, beraien arteko elkarrizketak sortzeko, edukien inguruko iritziak batzeko, elkartasun mezuak uzteko... iruzkinak lagatzeko bidea ireki behar da.

Argazkiak : Jarraitzaileek argazkiak bidaltzeko modua eskaini behar da. Korrikak Flickr kontua izango du, hortaz, egokiena erabiltzaileen argazkiak Flickr kontu horretara bideratzea litzateke; horrela, material grafiko guztia plataforma bakarreran zentralizatuko baita.

Bideoak : Jarraitzaileek bideoak bidaltzeko modua eskaini behar da. Korrikak Youtube kontua izago du, beraz, argazkiekin bezala, kasu honetan ere, Youtube kontuarekin lotzea ltzateke logikoena. Horrela, material guztia leku berean kokatzen da eta sareko beste tresna bat izaterakoan gure webgunean material gutxiago kokatuko da eta pisu gutxiago izango du, nabigazioa azkarragoa izango da.

** Erabiltzaileen bideo eta argazkiak jasotzeko bideak : e­posta bidez, web formulario baten bitartez, erabiltzaileak erregistratzeko aukera eskainiz... egokiena zein den aztertu behar da.

Mapa interaktibo baten bidez lasterketa jarraitzeko aukera : mapan zehar nabigatuta,

Page 11: Korrikaren transbideak

erabiltzaileek, Korrikak edota hedabideek ateratako argazki eta bideoen bidez lasterketaren nondik norakoak jarraitzeko aukera.

Bloga edota bideobloga : euskara ikasleek, antolatzaileek eta parte hartzaileek edukiak sortu eta elkarbanatzeko leku/modua. Blog autore (blog bat baino gehiago) edo post autore (blog bakarra, autore bat baino gehiago) bakoitzak bere informazio pertsonala eta euskara ikasteko arrazoiak zein helburuak aipa ditzake eta nola daraman, bizi duen ikasketa prozesua nolakoa den. Bideo post horiek TBrako eguneroko saioan ere erabili daitezke.

Ekimen berezien araberako atalak : aurtengo edizioan burutuko diren ekimen berriek edota bereziek atal propioa izan beharko lukete, bisibilidadea emateko eta ezagutarazteko.

KORRIKA APP­a

Mugikor eta tablet­etarako app­a, android zein IOS sistemetara egokitua. Bertan minutuz minutu lasterketa jarraitzeko aukera eskaini daiteke, informazio osagarria: historia, leku interesgarriak, herrietako ekimenak...

7­ SOCIAL MEDIA ESTRATEGIA

Korrikaren azken edizioan, hamazazpigarrenean hain zuzen, sare sozialen aldeko apustua egin zen lehen aldiz. Lehen esperientzia hartan, social media estrategiak ezaugarri hauek izan zituen:

Webgunea izan zen oinarria. Webgunean publikatzen zen eta gero, sare sozialen bidez zabaldu.

Edukiak webgunean publikatzeko hainbat tresna sozial erabili ziren: Youtube, bideoak Flickr, argazkiak Livestream, zuzeneko streamingak

Interakziorako aukeratutako sare sozialak : Facebook eta Twitter. Bi sare horietara informazioa era automatizatuan gehitzen zen (salbuespenak bideoak) eta bide hau egiten zuen : Webgunea > Facebook > Twitter

Webgunean publikatzen den guztia sare sozialetan barreiatu behar da, noski, weba delako erreferentzia bezala saldu nahi duguna eta beraz, gure jarraitzaileak bertara bideratu nahi ditugulako baina sare sozialetako publikazioa ez da automatizatu behar!! Horrek lana erraztu eta azkartzen du, egia da, baina edukiari balioa kentzen dio ez baita sarrera dagokion mediora pertsonalizatzen eta errentagarritasuna galtzen da.

Sare sozial bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horiek kontuan hartzea ezinbestekoa da bertan

Page 12: Korrikaren transbideak

aritzeko. Esaterako, Facebook sarean egunean 4 eguneratze baino gehiago egitea gehiegizkoa da eta Twitter­en aldiz, 4 gutxi dira. Halaber, eduki bera ez da modu berean partekatuko bietan, bakoitzak bere berezitasunak izango ditu.

Sare sozialetan aritzeko estrategia bat definitzea ezinbestekoa da.

Lehenengo erabakia : zein sare sozialetan arituko gara? Zertarako erabiliko dugu sare bakoitza?

Korrika 18k izango dituen elementu guztiak aurreikusi behar dira sareak erabakitzeko eta estrategia definitzeko. Behin sareak aukeratuta, bakoitzean aritzeko estrategia definitu behar da. Estrategia horrek, komunikazio kanpainak lez, bere faseak izango ditu. Ez da berdin publikatuko Korrikan zehar, lehenago edo beranduago. Hortaz, denboran zehar hainbat estrategia aplikatuko dira, bakoitza bere helburuei lotuta.

Aurten aplikatzeko oinarrizko irizpideak >

Prozesua ez automatizatuSareak aukeratu eta horien ezaugarrietera egokituElementu guztiak kontuan hartuta, social media estrategia egoki bat definitu