korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak

8

Click here to load reader

Upload: transbideak-transmedia-ikerketa

Post on 28-Jun-2015

91 views

Category:

Education


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak

TRANXMEDIA jardunaldiko tailerrean agertutako ideiak

Dinamizatzailea Ideia Nagusia Beste proposamen batzukGorka Julio PERTSONA BATEN BIZITZA KONTATZEA,

KORRIKAREN 18 EDIZIOAK ERABILIZ.Neska bat litzateke kontakizunaren protagonista eta horrela Korrikaren istorioa lehen pertsonan egin.

- Korrika birtuala gimnasioko zinten bidez edota kalean petoa jantzita eta kilometro zenbagailuen bidez joko baten moduan ranking-a, egindako kilometroak, sariak... Patrozinioa bilatu daiteke eta kilometro kontagailuak saltzen dituztenekin harremanetan jarri. Hori erabiltzen dutenek merkeago lortuko lukete eskaintza, baina korrika birtualean parte hartzeko gailu bezala ere balioko luke. Osasuna, esfortzu fisikoa, aurrelana... indartu nahi dituen ekimena.

- Ohiko propagandari ere ukitu berezia eman. Presaka ibiltzen zaren leku horietan, “Korrika euskaragatik kanpaina” kartel eta publizitate berezia. Azkar zoazela edo korrika busa hartzera zoaz horretan markesinetan adibidez propaganda berezitua. "korrika zoazen horretan, egin korrika euskaraz" horrelako zerbait.

- Kamera subjektiboaren bidez pertsona desberdinen bizitza grabatu: umea, motu/gorra, amona…+ lehiaketa, zuk nola ikusten duzu Korrika.

- Korrika triviala. Joko moduan, autobusetan galdera/erantzun jokoak edo kiniela (quiz). Esaterako. “Zenbat pertsonek parte hartu dute…?”

Page 2: Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak

- Ikus-entzunezkoa: korto bat zatika. Kanpotik etorritako korrikalari bat eta nola integratzen den Korrikan. Jendearen ekarpenak jaso nola azalduko lioken.

- Bizitza bat (batzuk) streaming reality bat. Herriko enparantzan, etxea batean.

- Elkarrizketa erreleboak streaming bidez. Berbalagun birtuala. Katea.

- Oparia. Korrikaren 2 aste horietan, turismo bulegoetan kanpotarrei hitzak oparitzea (paperaren atzekaldean Korrikaren mapa egotea). Turismo bulegoetan korrikarekin harremana duen informazioa ematea. Korrikaren mapa, egunekin eta pegatina batean edo "peto moduko" batekin hitz bat oparitzea. Nolabait kanpotarrak ere korrikaren alde, turismo ekintza baten moduan hemen dagoen jendea korrikarekin bat egiteko edota hurrengo urteetan beharbada turismorako gantxo moduan. Turismo bulegoei eta turismo arduradunei saltzeko moduko ideia, ez? Korrikak aurten beharbada ez, baina hurrengo urteetan jendea erakarriko du. Tursimo gidetan ere ekimena sortzea lortu, Interneteko sare sozialetako kanporako difusioa.... Gauza asko lor/lotu daitezke honekin.

Page 3: Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak

- Perfil ezberdinetako euskaldunak hartu, kanpora joan eta espazio komun batean beraien elkarrizketa baten bisualizazioa. Beraiek nola lortzen duten beste herri horretako jendea nola integratzen den Korrkan. Bideo baterako ideia zen. Nolabait bisualizatzearena kanpoan jendeak, adibidez Londreseko euskaldun-euskalzaleak korrika nola bizi duten.

- Korrika furgonetan kamera bat jarri eta streaming bidez non dagoen eta zertan ari den ikusteko aukera zabaltzea.

- Korrikaren ibilbidea ipuin bat. Kilometroak aurrea ipuina kontatzen joaten da. Hau egunean bertan aipatu nuen. Umearen kontua da, ipuin bat urteak aurrera doazela. Elkar loturiko bideo motzak eta sor daitezkeen beste euskarriak (neskaren bloga, sare sozialetako kontuak) argitzen doaz ipuina aurrera joaten den moduan. Korrika hasi baino apur bat lehenago lehen bideoa askatzen da eta egunero bat gehiago (YouTuben adibidez kateatu daitezke). Narrazioa ipuin bat da, neskar horren bizitza eta bere kontradikzioak... Gidoia ezin da posta elektroniko batean landu ;)

- Mugikorretarako GPSak baliatuz, jendearen Korrikako parte hartzea erakutsi. Mugikorretako

Page 4: Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak

aplikazioa.

- Korrika pasatzen den herrietatik lorak landatu eta haztea (sinkronizatu).

- Bideo bat lekukoa pasatzen delarik, urtez urte. Ane Muñoz

“HERRI BAT, HITZ BAT” LEHIAKETA.Lehiaketa bat antolatu EHko herri bakoitzean, internet bidez, kartelen bidez edota ohiko hedabideetan proposatu eta azkenean bozkatu. Herri bakoitzean proposatutako hitza gainontzeko herrietan egindako lehiaketa berdinean garaile irtendakoekin elkartuko genuke. Guztiak batuta hitzen zerrenda edo taula moduko bat osatzeko. Hau da, hitz batzuk besteen alboan edota lerro ezberdinetan ipiniz, hitz askeez osatutako mural koloretsu edo deigarri bat muntatu. Panel, zerrenda, mural edo delakoa, web-ean zintzilikatuko genuke, sare sozialen bitartez eta abar jendeari helarazi eta han eta hemen zabaltzeko.

Iban Arantzabal EUSKALDUN BATEN DESEUSKALDUNTZE PROZESUA azaltzea. Erdalduntzea baino gehiago gustatu da deseuskalduntzea.

- Euskararen lurraldeak: Taldean komentatu da lurraldeak izan behar dutela egunerokotasuna bera. Edo adibidez, euskararena izan behar dela umorearen lurraldea, esaterako. Edo

Page 5: Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak

Irudikatu dugu asmatutako pertsona bat, perfil jakinik gabekoa. Perfil markatuegia ez duen pertsona bat, pertsona asko kokatzeko moduko perfilduna, zabala. Eta horrela, euskaldun bizitzatik zelan esparruak galtzen doan adierazi.

Hau dena, bideoa erabiliz egin daiteke, baina jendearen parte hartzea bultzatzeko, kamera horren edukia osatu ahal izango litzateke jendeak bidaltzen dituen dokumentu grafikoekin. Joko bat egin genezake egoera positiboarekin lotuz "euskara ikastea" eta "euskara bai" kontzeptuak, eta egoera negatiboagoekin lotuz "Euskara galtzea" eta "euskara ez" kontzeptuak. Jendeak dokumentazioa (bideoak, mp3-ak, egoeren deskribapenak, 140 karaktereko mezuak, argazkiak...) bidali ahala mugituko litzateke gure kamera barran hara eta hona. Helburua litzateke erakustea euskara ikasleari berak non gura duen egotea barra horretan eta hori lortzeko bideo-grabazio bat egitera animatu.

erakargarritasunaren lurraldea. Lurraldea kontzeptua, beraz, zabaldu beharko litzateke lur fisikotik haratago. Euskara mundurakoa dela, ez lurralde mugatuari lotua.

- Elkarbizitzarako tresna gisa: Etxe barruan, familian... euskara sukaldeko tresna dela ulertarazi beharko genuke, etxekoa dela, gertukoa. Barneratu eta onurarako dela erakutsi beharko genuke, eta ikastera behartu gabe erakutsi pertsona moduan osatzeko tresna dela.

- Euskara ikaslearen goraipamena: Euskaren erabilera NAHIA edo GURA izan behar da, horretara bihurtu beharko genuke. Herria ezagutzeko modua da euskara, integrazio tresna behar-beharrezkoa herriaz gozatzeko eta herri moduan gozatzeko.

Joxe Rojas Korrikaren inguruko 'reality' moduko bat irten da borobildu beharreko ideia gisa: motibazio ezberdinak dituzten ikasleak hautatu, eta webcam batez erakutsi nola hartzen duten parte Korrikan, zer eginez (kartelak pegatuz, kilometroak salduz, ibilbidea markatuz...), eta

− Korrikaren edizio batetik bestera biltzen den jendetza horri denboran nolabaiteko jarraikortasuna emateko ideia ere atera da. Korrikak jendetza biltzen du herriz herri, Korrika Batzordeetan parte hartzen, korrika egiten eta abar, baina gero sare hori

Page 6: Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak

azal dezatela nola sentitzen diren, zergatik egiten duten eta abar.

desegin egiten da hurrengo edizioa iritsi arte. Ediziotik ediziora sareari eusteko formularen bat bilatzea ere proposatu da gure taldean: klub moduko bat, oraingo txarteletik abiatuta baina funtzio gehiagorekin... helburua litzateke sare iraunkor bat eratzea Korrikaren inguruan, honako ezaugarri hauekin:

− benefizio edo onura zuzenetik haratagoko lotura, komunitate edo pertenentzia izaera azpimarratzeko: zer naiz ni Korrikaren baitan? Zer ematen diot Korrikari, zer jasotzen dut?

− Korrika egunero bizirik mantentzeko− 'Korrika geurea da' mezuaren inguruan

artikulatua

- Zer gertatzen den Korrika herritik pasatu ostean. Erakustea jendea nola bueltatzen den kilometroa(k) egitetik herrira eta zer egiten duen: tabernaz taberna ospatu, etxera bueltatu, lagunekin afaldu... euskaraz. Korrikaren egun bakoitzeko herri bat aukeratuko genuke (tamaina, ezaugarri, ptofil solziolinguistiko ezberdinetakoak) eta Korrika pasatu ostean hor zer gertatzen den erakutsiko genuke. Hori bideoz jaso eta webguneren batean edota TBz emango genuke, eta eguneroko herri jakin 'ofizialaz' gain, plataforma eskainiko genuke jendeak ere bere Korrika-ostearen inguruko materiala erakusteko:

Page 7: Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak

esaldi solteak, argazkiak, bideoak...

-Euskaraz jarduteko “gune berdeak” markatzea. Wifi guneekin egiten den antzera, euskal guneetarako ikur bat sortu — e)) — eta erabili euskaraz lasai egin daitezkeen guneak identifikatzeko. Wifi guneen metaforarekin jarraituz, gune horietan euskaraz konektatzeko aukera legoke, sarea osatuz, eta era librean. Ideia polita iruditu zaigu eta jokoa eman dezakeena.

Maialen Lujanbio LEKUKO BIRTUALA sare sozial, sms edo halakoen bidez pasatuko litzatekeen lekukoa. “Birbidali” efektubiderkatzaile bezala (ahalik gehein zabalduz), edo hari bezala (banan-banako katean),erabiliz.

-Lekukoa bere horretan an liteke, baldintzarik gabe.edo: -Galdera erraz bat eta erantzun sinple batek osatuta: erdaldunak ere erantzuteko moduanadibidez.

-Hitzezko kate bat sortuz. Nolabait hitz batek

- LOTSA & UMOREA. Euskaldun berriek (eta zernahi hizkuntza ikasten ari den pertsonak), sentitzen duen lotsalantzeko, gainditzeko formulak. Umorea ardatz hartuta.-Anekdota edo gertakizun ohikoen fikziozko esketx txikiak. Interneten jarri ahalkoliratekeen pilula laburrak.-Gai honen inguruko esperientzien plaza zabala (euskaraz eta beste hizkuntzetangertatutakoak). Nahi duenak bere bideoa, esketxa, kontaketa bidaltzeko. Lehiaketamodura ere egin ahalko litzatekeena.

- ARGOTA. -Euskarazko bestelako erregistro bati buruz legokeena on-line bildu (Mantxut, Mihiluzeetab.). sms hizkuntza, ahozko argota...-Galdera bidez, lehiaketa bidez, argotaren sorkuntzan eragin.

Page 8: Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak

beste bat ekar dezan logika/jolas bateraginez.

-Esaldi batekin abiatu eta garatuko litzatekeen istorioa sortuz. Eta istorio-collage honenibilbidea jasoz, gero lekukotasun bezala eta beste formatu batzuetan landu/erabili ahalizateko. (hau sare itxian egitea litzateke eraginkorrena).

-Kilometroa erostearen formula parekatu lezake, txio bat “erosi”, edo mezu bat edo... dirua biltzeko modu bezala erabiltzeko.

-“Gaurko Hitza” moduko zerbait, zuzenki argotari dagokiona.

BESTE BATZUK LABURRAGO: - Korrikak pasatzen dituen lekuen ondarea: kantuzko ondarea, literatura, bertso, soinuetabarrena. Mapan klikatu ezkero, leku horri aipamen egiten dion testu bat, kantu bat,erreferentzia bat entzutea. “Soinu-mapa” ideia, korrikaren ibilbideari lotua. Eta ondareabiltzeaz gain, testu/bertso/kantu... propio sorrarazteko aukera ematea. - Euskararen errealitate linguistikoaren mapa: Mapa termiko gisako bat. Errealitatedesberdinak presente egingo lituzkeena. - Korrikarik ez den bi urteetan sarean presentzia mantentzea.

Maite Goñi Ideia/Hitz katea - QR kodeak erabilita Korrikako irudi zaharrak ikusgai jarri. Sentsibilizazioa kanpaina modura eta, bide batez, AEKk irudi bilketa.