korrika ideia zaparradarako gidoia

2
KORRIKA TAILERRA > IDEIA ZAPARRADA ORDUA ZER NOLA 15:00h Lan mekanikaren aurkezpena Aurkezleak sarrera orokorra egingo du eta lan mekanika azaldu: taldeak, dinamizatzaileak, saioaren zatiak... 15:15h – 15:45h Korrikaren ibilbidea AEKren komunikazio arloko ordezkariek oso modu grafikoan eta adibideak erabiliz eginiko aurkezpena tailerreko partaide guztien aurreran: - Bideo laburra : zer da Korrika - Korrikaren transmediatasuna (Igor) - Korrikaren komunikazio esperientziak (Ana) - Korrika 18ren aurkezpena eta izango dituen komunikazio balioen zehaztapena (Igor) 15:45h – 15:45h Taldekako lana > ideia zaparrada Taldeka batu Inkesta : 4 galderako inkesta paperean - Definitu Korrika hitz batean ( “euskara” ez) - Korrika animalia/kolorea balitz, zein litzateke? - Nor ikusi nahiko zenuke Korrikan? - Zein musika estilo jarriko zenioke Korrikari? Behin paperean norberak berea jasota, komunean jarri taldeka eta apuntatutakoak “Poll everywhere” aplikaziora bidali bakoitzak bere mugikorrean sms bat idatzita. * Helburua : Korrika tailerrean zentratzea, hizketan hastea eta tresna berriak erabiliz transmediaren testuinguruan kokatzea. Korrika 18ren komunikazio balioen asimilazioa : Paper bat banatuko zaio partaide bakoitzari, bertan, Korrika 18ren komunikazio lerro nagusienak adieraziko dira labur. Dinamizatzaileak taldekide bakoitzari, agian binaka, ideia bat esleituko dio eta horrek esaten diona taldean elkarbanatzeko eskatuko dio. * Helburua : ideiak lantzerako eta proposatzerako orduan kontuan izan beharreko osagaiak zeintzuk diren zehaztea. Zer kontatu / nola garatu > ideia zaparrada: Korrika 18ren balioen asimilazioa egiteko banatutako paperak, atzekaldean “zer kontatu / nola garatu > ideia zaparrada” atala izango du eta dinamizatzaileen betebeharra izango da formatuetatik, euskarrietatik ihes egitea eta kontakizunak bilatzeko saiakera egitea. Ideia zaparradarako dinamika : Galderak abiapuntu : - Nola kontatu daitezke Korrika 18ren balioak? - Orain arte egin ez den zer ekimen proposa daiteke Korrikarako?

Upload: transbideak-transmedia-ikerketa

Post on 28-Jun-2015

52 views

Category:

Education


8 download

TRANSCRIPT

Page 1: Korrika ideia zaparradarako gidoia

KORRIKA TAILERRA > IDEIA ZAPARRADA

ORDUA ZER NOLA

15:00h Lan mekanikaren aurkezpena

Aurkezleak sarrera orokorra egingo du eta lan mekanika azaldu: taldeak, dinamizatzaileak, saioaren zatiak...

15:15h – 15:45h Korrikaren ibilbidea AEKren komunikazio arloko ordezkariek oso modu grafikoan eta adibideak erabiliz eginiko aurkezpena tailerreko partaide guztien aurreran:

- Bideo laburra : zer da Korrika- Korrikaren transmediatasuna (Igor)- Korrikaren komunikazio esperientziak (Ana)- Korrika 18ren aurkezpena eta izango dituen komunikazio balioen zehaztapena (Igor)

15:45h – 15:45h Taldekako lana > ideia zaparrada

Taldeka batu

Inkesta : 4 galderako inkesta paperean- Definitu Korrika hitz batean ( “euskara” ez)- Korrika animalia/kolorea balitz, zein litzateke?- Nor ikusi nahiko zenuke Korrikan?- Zein musika estilo jarriko zenioke Korrikari?

Behin paperean norberak berea jasota, komunean jarri taldeka eta apuntatutakoak “Poll everywhere” aplikaziora bidali bakoitzak bere mugikorrean sms bat idatzita.

* Helburua : Korrika tailerrean zentratzea, hizketan hastea eta tresna berriak erabiliz transmediaren testuinguruan kokatzea.

Korrika 18ren komunikazio balioen asimilazioa :

Paper bat banatuko zaio partaide bakoitzari, bertan, Korrika 18ren komunikazio lerro nagusienak adieraziko dira labur.

Dinamizatzaileak taldekide bakoitzari, agian binaka, ideia bat esleituko dio eta horrek esaten diona taldean elkarbanatzeko eskatuko dio.

* Helburua : ideiak lantzerako eta proposatzerako orduan kontuan izan beharreko osagaiak zeintzuk diren zehaztea.

Zer kontatu / nola garatu > ideia zaparrada:

Korrika 18ren balioen asimilazioa egiteko banatutako paperak, atzekaldean “zer kontatu / nola garatu > ideia zaparrada” atala izango du eta dinamizatzaileen betebeharra izango da formatuetatik, euskarrietatik ihes egitea eta kontakizunak bilatzeko saiakera egitea.

Ideia zaparradarako dinamika :

• Galderak abiapuntu : - Nola kontatu daitezke Korrika 18ren balioak? - Orain arte egin ez den zer ekimen proposa daiteke Korrikarako?

Page 2: Korrika ideia zaparradarako gidoia

• Dinamizatzaileek xaxatuta galderen erantzunak, ideiak jaso eta denak apuntatu, ahalik eta gehin hobe – Ideien unibertsoa : hauxe lan saioaren muina.

• Harietatik tiraka botatako ideia horiek findu, garatu

• Botatako ideia guztietatik gehien gustatutako 5 aukeratu, partaide denak ados badaude hobe

• Ideiak baloratzeko irizpide batzuk mahaigaineratu (esaterako: aurtengo ediziorako egingarria da, audientzia zabalarengana heltzeko aproposa...)

• Aukeratutako bost ideiak 0tik 5era puntuatu, betetzen dituzten irizpideen arabera

• Puntu gehien lortzen dituen ideia gehiago garatu : kontakizuna, istorioa, narrazioa, aplikazioa, euskarriak, formatua...

* Helburua : Korrika 18rako (edota hurrengo edizioetarako) egingarriak diren ideia errealak mahaigaineratzea.

17:45h – 18:30h Emaitzen aurkezpena Hasierako inkestaren emaitzak jasoko ditugu pantailan eta aurkezleak komentatu egingo ditu.

(Bitartean, dinamizatzaileek euren mahaietan batutakoa ordenatu eta ondorioak euren artean elkarbanatzeko astia izango dute)

Emaitzen aurkezpena : dinamizatzaile bakoitzak bere taldekoa (bakoitzak 5 min. inguru izango ditu)

18:30h Amaiera