konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

33

Upload: marmaralize

Post on 25-Jun-2015

564 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Page 2: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

“Jakite”aren logikatik “egiten eta erabiltzen jakite”aren logikara

Ez da aski ikaslea konpetentea izatea, ezinbestekoa da bizitza osorako oinarrizkoak, garrantzizkoak eta ezinbestekoak izango diren konpetentziak bereganatzea

Eskolaren funtzio tradizionala alfabetatzea eta ikas-arloen bidez oinarrizko ezagutzak irakastea izan da

Egun, pertsona osoaren garapenaz arduratzea, lana egiteko eta herritar arduratsua izateko konpetentziak garatzea eskatzen zaio

Eskola bizitza osorako etengabe ikasten ikasteko oinarrizkoak izango diren konpetentzia instrumentalak lantzera derrigortuta dago

Page 3: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Page 4: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

Eskola-baliabidearen asmo nagusia ez da informazioa eta ezagutzak transmititzea, oinarrizko konpetentziak gararaztea baizik.

Irakaskuntza-prozesuen helburuak ez du izan behar ikasleek diziplinak ikastea, beren eredu mental arruntak, pentsamendu-eskemak berreraikitzea baizik.

Oinarrizko konpetentzien ikaskuntza adierazgarria eragiteko, ezinbestekoa da ikaslea ezagueraren bilaketa-prozesuetan, azterketan, esperimentazioan, gogoetan, aplikazioan eta komunikazioan esku hartzera bultzatzea.

Oinarrizko konpetentziak garatzeko, egoera errealak fokalizatu behar dira, eta egiazko jarduerak proposatu behar dira. Ezaguera eguneroko bizitzako problema garrantzitsuei lotu behar zaie.

Espazioaren eta denboraren ikuspegitik eskola-testuingurua antolatzeko, egiazko zeregin horien izaerak eta gizarte ingurunearekin lotu beharrak eskatzen dituen malgutasuna eta sormena aintzat hartu behar dira.

Zalantzazko egoeretan eta etengabe aldatzen ari diren prozesuetan ikastea oinarrizko konpetentziak garatzeko eta ikasten ikasteko baldintza bat da.

Page 5: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

Estrategia didaktiko adierazgarriena ezaugarritzat trukea eta kulturaren bizipen bizi eta landua dituzten ikaskuntza-inguruneen prestaketan gauzatzen da.

Ikaskuntza adierazgarriak ikasle bakoitzaren metakognizioa, ikasteko eta ikasten ikasteko egiten duen bere prozesu berezia ulertzeko eta gobernatzeko duen gaitasuna, bizkortu behar du.

Berdinen arteko lankidetza lehen mailako estrategia didaktikoa da. Lankidetzak elkarrizketa, eztabaida, eta desadostasuna, desberdintasunen errespetua, entzuten jakitea, besteen ekarpenekin geure burua aberastea eta norberaren onena eskaintzeko eskuzabaltasuna izatea eskatzen du.

Konpetentzien garapenak ingurune seguru eta goxoa eskatzen du, ikastuna aske eta konfiantzaz senti dadin, probatzeko, okerrak egiteko, atzera eragiteko eta berriro probatzeko.

Ikasleen eraginkortasunaren hezkuntza-ebaluazioa, funtsean, ebaluazio formatibotzat hartu behar da, gizabanako bakoitzarengan ulermenerako eta jarduteko konpetentziak garatzen laguntzeko.

Konpetentzien garapenean irakasleak betetzen duen zeregina ikasleen ikaskuntzaren tutoratze gisa har daiteke, eta horrek beronen ikaskuntza-prozesuak diseinatzea, planifikatzea, antolatzea, bizkortzea, laguntzea, ebaluatzea eta birbideratzea esan nahi du.

Page 6: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Page 7: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Page 8: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

A.- Ikasten eta pentsatzen ikasi A1.- Ikaskuntza-estrategiak eta norberaren lana

antolatzea 1.- Ideiak argitzeko, sortzeko eta ebaluatzeko jarraibideak 2.- Eskemak egiteko jarraibideak 3.- Kontzeptu-mapak egiteko jarraibideak 4.- Laburpenak egiteko jarraibideak 5.- Testu edo dokumentu bati buruzko oharrak hartzeko,

ahozko azalpen bat egiteko edo ikus-entzunezko proiekzio bat egiteko urratsak

6.- Testu bat ikasteko edo memorizatzeko eman beharreko urratsak

7.- Metakognizioa garatzeko jarraibideak (norberaren ikasteko moduari buruzko gogoeta)

8.- Lan pertsonala antolatzeko jarraibideak: agenda, paper-zorroa, etab.

Page 9: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

A2.- Informazioa bilatzea eta antolatzea

9.- Informazio bibliografikoa bilatzeko jarraibideak

10.- Informazioa bilatzean, ordenagailua eta bestelako baliabide teknologikoak erabiltzeko jarraitu beharreko aholkuak

11.- Taulak eta diagramak erabiliz, informazioa antolatzeko jarraibideak

Page 10: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

B. Komunikatzen ikasi: Testu idatziak, ahozkoak eta ikus-entzunezkoak ulertzea eta

ekoiztea 12.- Ahozko mezuak ulertzeko jarraibideak 13.- Polikudeaturiko mintzaldiak (elkarrizketetan) ekoizteko

jarraibideak 14.- Monokudeaturiko mintzaldiak (bakarrizketan) ekoizteko

jarraibideak 15.- Testu idatziak ulertzeko jarraibideak 16.- Testu generikoak egiteko jarraibide orokorrak 17.- Txosten deskribatzaileak egiteko jarraibideak 18.- Balioespen edo kritika-txostenak egiteko jarraibideak 19.- Testu-iruzkinak egiteko jarraibideak 20.- Lan monografikoak egiteko jarraibideak 21.- Gai baten ahozko aurkezpena edo azalpena egiteko

orientabideak

Page 11: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

C.- Egiten eta ekiten ikasi: Erabakiak hartzea, ekintzaile izatea eta

arazoak eta gatazkak konpontzea 22.- Ikerketak egiten hasteko jarraibideak 23.- Prozesu ekintzailearen faseak

aplikatzeko jarraibideak: fase analitikoa, sortze fasea, berritze fasea eta ebaluazio fasea

24.- Gatazkak aztertzeko jarraibideak 25.- Erabakiak hartzeko eta arazoak

konpontzeko jarraitu beharreko protokoloak

Page 12: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

D.- Elkarrekin bizitzen ikasi: Bizikidetza eta talde-lana 26.- Bizikidetza-arauak egiteko, aplikatzeko

eta berraztertzeko jarraibideak 27.- Ikasgelako eztabaidetan kide,

bitartekari eta moderatzaile gisa parte hartzeko arauak eta jarraibideak

28.- Talde-lanak egiteko orientabideak 29.- Bilerak egiteko jarraibideak

Page 13: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

A.- Ikasten, pentsatzen, egiten eta ekiten ikasi 1.- Arreta, jakin-mina, irekitasuna, interesa, motibazioa 2.- Sormena, irudimena, originaltasuna, ausardia 3.- Malgutasun intelektuala, zorroztasuna eta

hutsegitearekiko tolerantzia uztartzea. 4.- Jarrera gogoetatsua, kritikoa, balioestearen aldekoa 5.- Ekimena, gogo bizia, arriskuak neurtuz hartzen

jakitea, eraginkortasuna, ekintzailetza 6.- Antolamendua, aurreikuspena, sistematikotasuna 7.- Ahalegina, irmotasuna, borondatea, iraunkortasuna,

autodiziplina, pazientzia, hobea izateko gogoa 8.- Xehetasuna, argitasuna, zehaztasuna, lana ondo

egiteko eta bururaino eramateko joera, ordena, txukuntasuna

9.- Erantzukizuna, segurtasuna, ardura, gauzekiko arreta

Page 14: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

B.- Komunikatzen eta elkarrekin bizitzen ikasi 10.- Entzute aktiboa, elkarrizketarako jarrera, irekia eta zehaztua, zuhurtzia,

negoziazioa, bitartekotasuna 11.- Euskara eta euskal kulturarekiko eta nork bere hizkuntza eta kulturarekiko

atxikimendua, eta beste hizkuntza eta kulturekiko irekitasuna 12.- Sentiberatasuna, onarpena, estimua, enpatia, errukia (sufritzen duenarekin bat

egitea) 13.- Kooperazioa, lankidetza, adiskidetasuna, bizikidetasuna, baterako hezkuntza 14.- Ideia, iritzi, balio, sexu, hizkuntza, erlijio, kultura eta nortasun desberdinak eta

askotarikoak onartzea eta errespetatzea; tolerantzia aktiboa 15.- Zuzentasuna, justizia, bereizketarik eza, generoen berdintasuna (maila berean),

solidaritate aktiboa 16.- Talde-lana eta taldeko lankidetza, erabakiak hartzen eta erantzukizun

instituzionaletan parte hartzea 17.- Bizikidetza eta gizabide-arauak errespetatzea, hezkuntza-komunitateak eskolan

hartzen dituen erabakiak errespetatzea, instituzioak errespetatzea 18.- Eskuzabaltasuna, altruismoa, adeitasuna, barkatzen jakitea, laguntzeko prest

egotea, adiskidetasuna, begikotasuna 19.- Zintzotasuna, leialtasuna, esker ona 20.- Naturarekiko eta ingurumenarekiko errespetua eta zaintza aktiboa

Page 15: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

C.- Norbera izaten ikasi 21.- Gorputza zaintzea, ohitura osasungarriak 22.- Autoestimua, norberaren duintasunaz

jabetzea, konpetentziak eta mugak onartzea, norberaren eskubideak defendatzea, norberarengan konfiantza izatea

23.- Autonomia, askatasuna 24.- Autokontrola, emozioen egonkortasuna

eta oreka, heldutasuna 25.- Gozamena, sentikortasun estetikoa,

transzendentziara irekia egotea

Page 16: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

1.Proposatutako helburuen eta ebaluatzen denaren artean sarritan dagoen bereizketa.

2.Batez ere oroimen-ikasketan oinarritzen diren galderen nagusitasuna.

3. Ikasketa sendotzea ebaluazioaren ondorio gisa. Ebaluatzea ikasketa egoera bat sortzeko modu eraginkor bat da.

4.Ebaluazioaren maiztasunak eta atzera eragiteko informazio zehatzak (feedback) ikasketan duten eragin positiboa.

5.Ebaluazioaren garrantzia ikasleak ikasteko duen estiloaren baldintzatzaile gisa. Ikaslearen ikasteko modua eta sustatzen eta bizkortzen ari diren gaitasunak espero den ebaluazioaren mende daude batez ere.

Page 17: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Page 18: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

Ebaluazioaren funtzio pedagogikoak ikaskuntza-prozesua erregulatzea du helburu.

Funtzio hezigarri horretan garrantzitsua da irakaslearen betekizuna, ikasleak bere prozesua autorregulatu behar duen arren, irakasleak lagundu behar baitio autorregulazio horretan, horretarako egokiak diren jarduerak proposatuz; hau da, hezkuntzan esku-hartze prozesu egokia gauzatzen bada, “ikasten ikasi” konpetentzia hobetu ahal izango dugu.

Esku-hartze hori funtsezko faktorea izango da konpetentzien ikasketan, egoera bakoitzean zein ikaskuntza-estrategia erabili behar diren planifikatzen jakitea, horiek aplikatzea, prozesua kontrolatzea, hutsegite posibleak hautemateko ebaluatzea, eta hori guztia egoera berri batera eramateko gai izatea eskatzen baitu.

Page 19: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

- Ebaluazioko zereginek testuinguruan kokatuta egon behar dute, hots, arazo eta egoera errealei buruzkoak izan behar dute.

- Arazo horiek konplexuak izan behar dute, eta irtenbide posibleak emateko ikasleek ezagutza desberdinak erlazionatu eta hainbat trebetasun landu beharko lituzkete.

- Arazo horiek ikaskuntza-prozesuan zehar dauden arazoen desberdinak izan behar lukete. Ikasleak ikasketak transferitzeko gai al diren jakitea interesatzen da.

- Planteatutako zereginek egindako ikasketekin bat etorri behar lukete. Ikasleek ebaluazio-irizpideak eta eskatu zaiena aurreratzeko gai izan behar dute.

- Ebaluazioak berak zer ikasi den eta zer hobetu daitekeen ezagutzeko eta bakoitzaren mugak ezagutzeko aukera bat izan behar luke. Beraz, garrantzitsua da emaitzak adieraztearekin batera muga horien arrazoiei buruzko hausnarketa egiten laguntzeko prozesua ere eskaintzea.

- Ez du zentzurik ebaluazio kalifikatzaile bat proposatzeak ikasleak arrakasta izateko prestatu gabe daudela aurreikusten denean.

Page 20: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

- Testuinguruan kokatutako galdera irekiak.

- Aukera anitzeko galderak. - Mapa kontzeptualak. - KPSI formularioak - Elkarrizketak - Sare Sistemikoa -…

Page 21: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

PROPOSATUTAKO HELBURUEN ETA EDUKIEN ADIERAZPENAREN EBALUAZIOA

- Irakasleak helburuak komunikatu eta helburu horiek ikasleak noiz uste duen lortu dituela autoebaluatu.

- Ikasleek hitzez adierazi zer uste duten ikasten ari direla.

- Diarioak edo Egunerokoak. - Mapa kontzeptualak. - KPSI (Helburuei buruz galdetzen bada eta

berraztertzen baldin badira). - Beste urtetako lanen analisia. Ekoizpenaren

ezaugarriak esplizitu egin. - Helburuak komunikatzeko jarduerak. - ……

Page 22: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

- Orientazio-oinarriak. - Diarioak edo Egunerokoak. - Ikasitako kontzeptuak erlazionatzeko

mapa kontzeptualak. - Eskemak, diagramak… - Gowinen V. - Ikasitakoaren laburpenak. - …….

Page 23: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

- Matrizeak, errubrikak. - Irakasleek sortutako ebaluazio txantiloiak. - Ebaluazio Kontratuak (balioesteko irizpideak

negoziatzen dira). - Ikasleek bukaerako azterketa bateko

galdera posibleak eta balioesteko irizpideak sortu.

- Koebaluazioko jarduerak egin eta zuzendu. - Hasierako ebaluazioan planteatutako

galderen berrazterketa egin, balioesteko irizpideak azalduz

Page 24: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Page 25: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

Derrigorrezko eskolaldiko epearen zentzua ikusteko eta ulertzeko era:

- Derrigorrezko eskolaldiko epea bizitza osorako hezkuntzaren barnean kokatzen da. Bizitza osorako hezkuntzaren eta derrigorrezko eskolaldirako hezkuntzaren zeregina bera da: gizabanako, gizartekide eta izadikide gisa pertsonaren garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea.

- Derrigorrezko eskolaldia bizitza osorako hezkuntzaren etapa bat da, lehen etapa, eta bizitzarako prestatzea da haren eginkizun nagusia, ez bakarrik (baina baita ere) goi mailako ikasketak egiteko prestatzea.

Page 26: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

Curriculuma eta ebaluazioa ikusteko eta ulertzeko era:

- Derrigorrezko eskolaldirako curriculumaren ardatzak ez dira ikas-arloak, bizitza guztirako hezkuntzaren xedeak, hezkuntza-konpetentzia orokorrak eta eduki metadiziplinarrak baizik. Horietako asko ikas-arloetako jardueren eta gelako bizitzaren bidez lantzen dira, baina beste asko familiaren, lagun artearen edo komunikabideen bidezko egoeretan.

- Euskal Curriculumaren berariazko ezaugarria honako hau da: irakasteko hizkuntza nagusia euskara izatea eta euskal kulturaren transmisioa bermatzea. Aurrekoa guztiz uztargarria da hizkuntza ofizial-koofizialen eta beste hizkuntza eta kulturen transmisioarekin.

- Curriculumaren ardatzak hezkuntzaren xedeak eta konpetentzia orokorrak baldin badira, eta horiek lantzeko ardura bereziki ikasleena, irakasleena eta gurasoena bada, ebaluaziorako erreferentziak hezkuntza-xede eta konpetentzia orokor horiek izan beharko dute, eta horiek ebaluatzeko ardura, ikasleena, irakasleena eta gurasoena.

Page 27: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

Irakaslearen rola eta irakasteko metodologia: - Irakasle guztiak hezitzaileak dira, eta haien funtzioa ikasleak

bizitzaren eremu guztietan modu egokian jarduteko prestatzea da. Irakasleen funtzioa ez da “haien” ikas-arloa irakastea bakarrik, gainerako irakasleekin batera ikasten eta pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, egiten eta ekiten ere irakatsi behar baitute. Horrek guztiak hezkuntzari eta hezkuntzaren irakaskuntzari buruzko ikuspegia aldatzea dakar, eta pentsamenduaren eta irakasleen jardunean aldaketak egiteko eta doitze-premiak ekarriko ditu.

- Bizitzarako prestatzeko eginkizunaren ardura banatuta dago ikasleen, gurasoen, irakasleen eta gizartearen artean. Hala, bakoitzaren ardura espezifikoak identifikatu, estaldurak non dauden aztertu eta lankidetza-bideak adostu beharko dira.

- Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuko protagonistak ikasleak dira. Irakaslearen eginkizuna ikasleari laguntzea da, bitartekari izatea. Irakasleak ahal duen neurrian ez du ikaslea ordezkatu behar. Irakasleen buruan, etengabe nagusitu behar den pentsamendua zera da: nola eragin ikasleengan, ikaskuntzaren protagonismoa har dezaten.

Page 28: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

Irakaslearen rola eta irakasteko metodologia:

- Hezkuntzaren ikuspegi horrek irakasleak metodologia aktiboak erabiltzera bideratzen ditu. Ikasleak pentsatzen eta ikasten ikasiko du pentsatzeko eta ikasteko jarduerak egiten baditu; komunikatzen ikasiko du komunikazio-jarduerak egiten baditu; elkarrekin bizitzen ikasiko du, taldean lan egiten, parte hartzen eta arazoak konpontzen baditu; norbera izaten ikasiko du bere buruaren kontrola eta estimua izateko eta era autonomoan ekiteko aukerak baditu; egiten eta ekiten ikasiko du iniziatiba eta ardurak ematen bazaizkio.

- Hauxe da jarduera aberatsaren ezaugarriak zein diren jakiteko irizpidea: zenbateraino laguntzen du jarduera horrek pentsatzen eta ikasten ikasteko? Komunikatzen ikasteko? Elkarrekin bizitzen ikasteko? Izaten ikasteko? Egiten eta ekiten ikasteko? Jarduera guztiek ematen dute horretarako aukera, bakoitzak bere tamainan.

Page 29: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

Ikastetxearen barneko antolaketa eta kudeaketa: - Hezkuntzaren eta curriculum-ebaluazioaren ikuspegi horrek derrigorrezko

eskolaldirako epe osoa (0-16 urte) osotasunez begiratzea eskatzen du. Bidezkoa litzateke derrigorrezko eskolaldiko epe guztirako estamentu guztien, hau da, ikastetxe baten (ez nahitaez eraikin batean), gobernu-organo baten, zuzendaritza-talde baten, eta etapa eta ikas-arlo guztietako irakasleen eta gurasoen– arteko koordinazio estua bermatuko duten funtzionamendu-organoak egotea.

- Era berean, gizartearen eta, bereziki, ikasleen, gurasoen eta irakasleen partaidetza zabala eta bizia eskatzen du, eta ikasleen, irakasleen eta gurasoen arteko lankidetza-bideak aurkitzen saiatzen da.

- 0-16 urte epean diharduten irakasle guztiek, bakoitzak era berezian eta dagokion adinean eta ikas-arloan, hezkuntza-xede eta konpetentzia orokor berak lortu behar dituzte. Helburu horri begira, derrigorrezko eskolaldirako epearen barruko etapa eta ziklo guztietako irakasleen arteko koordinazio estua eskatzen du, irakasle guztien arteko sinergia gauzatzeko.

Page 30: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

“Jakite”ko hezkuntzatik “jarduteko” jakintzara:

Goi mailako ikasketetara sartzeko funtzio propedeutikoa lehentasuna izatetik bizitzarako funtzio propeudetikora

“Bere” diziplina-arloaren jabea den irakaslearengandik kohezitzailerengana

Gizabanakoa gunetzat hartzen duen ikaskuntza-ikuspegitik interakzioa eta testuingurua aintzat hartzen dituenera

Bereizitako eskolatik sareen bidez lotutakora

Page 31: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

Curriculuma konpetentzia espezifiko eta behagarrietara mugatzea, zeharkakoak alde batera utziz.

Zeharkako konpetentzietan oinarrituko curriculum bat proposatzea, konpetentzia espezifikoekin lotu gabe eta horietara automatikoki transferituko direla jakintzat emanda.

Curriculuma konpetentzietara mugatzea, eta osatzen gaituzten esperientziak eta jakintzak ahaztea.

Konpetentzietan oinarritutako ikuspegia formalismo huts bihurtzea

Page 32: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

- Hezkuntza-eredu horren arabera -non hezkuntza-konpetentzia orokorrak eta eduki metadiziplinarrak curriculumaren ardatz bihurtzen diren–, irakaslearen ezaugarriak asko aldatzen dira, eta irakasle izango direnen hasierako prestakuntza eta lanean diharduten irakasleena ere ezinbestekoa izango da ikuspegi horretara egokitzeko.

- Ikas-arloaren inguruko prestakuntzak garrantzi handia hartzen du, zeren horien bidez eskuratzen baitira oinarrizko konpetentzia espezifikoak eta ikas-arloetan uztartuz eskuratzen baitira oinarrizko konpetentzia orokorrak ere.

- Euskal Curriculumaren egitasmoan, euskal curriculum espezifikoa –hau da, euskal kulturaren elementu bereizgarriak– ere sartuko dira, eta, elementu horiek irakasteko, prestakuntza berezia beharko da.

Page 33: Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza

- Gurasoen prestakuntza beharrezkoa izango da, seme-alabekiko dituzten ardura espezifikoak eta irakasleekin batera dituztenak betetzeko.

- Hezkuntza-eredu horrekin bat etorriko diren ikasmaterialak sortu beharko dira, eta euskal curriculum espezifikoa lantzeko monografikoak ere plazaratu beharko dira.

- Ebaluazio-prozesuak –formatiboak zein sumatiboak- oinarrizko konpetentzia orokorrak eta espezifikoak ebaluatzeko edukietan oinarritu beharko dira, eta horiek ebaluatzeko tresna eta era egokiak sortu beharko dira