klimograma bat nola egin

2
Gizarte 1.ebaluazioa Klimograma bat nola egin Prezipitazioak eta tenperaturak klimogrametan irudika daitezke. Klimograma toki zehatz bateko prezipitazioak eta tenperaturak irudikatzeko grafikoa da; urte osoan zehar hilez hile islatuko direlarik. Klimograma bat egiteko orri koadrikulatua erabili behar dugu eta ondorengo urrats hauei ekingo diegu: 1. Ardatz horizontal bat marraztu eta bere bi ertzetan bi lerro bertikal egingo ditugu. 2. Ardatz horizontalean urteko hamabi hileak markatuko ditugu. 3. Ezkerreko ardatz bertikalean tenperaturen eskala markatuko dugu, baloreak bosnaka gradu zentigradotan ezarriko ditugularik; adibidez: -5, 0, 5, 10, 15, 20, 25 °C. 4. Eskuineko ardatz bertikalean prezipitazioen eskala markatuko dugu, baloreak hamarnaka ur mm. eta positiboan ezarriko ditugularik; adibidez: 0, 10, 20, 30, 40, 50 mm. ur. 5. Behin toki zehatz bateko urteko hilabetetan zeharreko batazbesteko tenperaturak ezagututa, grafikoan jarriko ditugu puntuen bidez. Jarraian lortutako puntu guztiak marra baten bidez lotuko ditugu. 6. Ikertzen ari garen tokiko hilabete bakoitzeko prezipitazioak ezagututa, grafikoan adieraziko ditugu barra-diagrama baten bidez. Klimogramak interpretatzen Klimogramak interpretatzen Klimograma edo klimodiagrama bat interpretatzea edo analizatzea bi alderditan oinarrituko da: Tenperaturen grafiko linealen ikerketa. Bere ikerketatik urtaro kopurua eta urtean zeharreko aldaketak (igoerak eta jaitsierak) ondorioztatuko ditugu. Hurrengo kasu hauek topa ditzakegu: 1. Tenperatura altu eta egonkorrak dituen grafikoa. Klima beroari dagokio. 2. Lau urtaroei dagozkien tenperatura aldaketak dituen grafikoa. Klima epela da. 3. Tenperatura baxuak dituen grafikoa. Mendiko klima da. Tenperaturak baxuak edo oso baxuak badira mendiko klima edo polarra izan daiteke. 1

Upload: gontzalibarzabal

Post on 03-Jul-2015

1.119 views

Category:

Education


6 download

DESCRIPTION

3DBH.Gizarte ikasgaia

TRANSCRIPT

Page 1: Klimograma bat nola egin

Gizarte 1.ebaluazioa

Klimograma bat nola egin

Prezipitazioak eta tenperaturak klimogrametan irudika daitezke. Klimograma toki zehatz bateko prezipitazioak eta tenperaturak irudikatzeko grafikoa da; urte osoan zehar hilez hile islatuko direlarik.Klimograma bat egiteko orri koadrikulatua erabili behar dugu eta ondorengo urrats hauei ekingo diegu:

1. Ardatz horizontal bat marraztu eta bere bi ertzetan bi lerro bertikal egingo ditugu.

2. Ardatz horizontalean urteko hamabi hileak markatuko ditugu. 3. Ezkerreko ardatz bertikalean tenperaturen eskala markatuko dugu, baloreak

bosnaka gradu zentigradotan ezarriko ditugularik; adibidez: -5, 0, 5, 10, 15, 20, 25 °C.

4. Eskuineko ardatz bertikalean prezipitazioen eskala markatuko dugu, baloreak hamarnaka ur mm. eta positiboan ezarriko ditugularik; adibidez: 0, 10, 20, 30, 40, 50 mm. ur.

5. Behin toki zehatz bateko urteko hilabetetan zeharreko batazbesteko tenperaturak ezagututa, grafikoan jarriko ditugu puntuen bidez. Jarraian lortutako puntu guztiak marra baten bidez lotuko ditugu.

6. Ikertzen ari garen tokiko hilabete bakoitzeko prezipitazioak ezagututa, grafikoan adieraziko ditugu barra-diagrama baten bidez.

Klimogramak interpretatzen

• Klimogramak interpretatzen Klimograma edo klimodiagrama bat interpretatzea edo analizatzea bi alderditan oinarrituko da:

• Tenperaturen grafiko linealen ikerketa. Bere ikerketatik urtaro kopurua eta urtean zeharreko aldaketak (igoerak eta jaitsierak) ondorioztatuko ditugu. Hurrengo kasu hauek topa ditzakegu:

1. Tenperatura altu eta egonkorrak dituen grafikoa. Klima beroari dagokio.

2. Lau urtaroei dagozkien tenperatura aldaketak dituen grafikoa. Klima epela da.

3. Tenperatura baxuak dituen grafikoa. Mendiko klima da. Tenperaturak baxuak edo oso baxuak badira mendiko klima edo polarra izan daiteke.

1

Page 2: Klimograma bat nola egin

• Prezipitazioen barra-diagramen ikerketa. Tenperaturen grafiko linealaren analisitik ondokoa ondoriozta dezakegu:

1. Klima beroa da:- Prezipitazioak egonkorrak badira, klima ekuatoriala da.- Urtaro lehor bat badago, klima tropikala izango da.- Ia prezipitaziorik ez badago, basamortuko klima da.

2. Klima epela da:- Prezipitazioak urte osoan zehar ematen badira, klima ozeanikoa da.- Uda lehorra bada, klima mediterranearra da.- Prezipitazioak urriak badira eta udan ematen badira, klima kontinentala da.

3. Mendiko klima edo polarra da: Oso erraz ezagutzen dira: prezipitazio ugari badaude mendiko klima da. Bestela, polarra da.

2