kirolak >> 20 kirolak >> 20 kontua euskaraz egitea da

24
Irurtzungo osasun etxean gizarte laguntzailea lanean hasi da SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko apiribilaren 2a, osteguna • 2. aldia • 503. zenbakia Sakanan gelditu dira Nafarroako Herri Kirol Jolasetako hiru txapela : bat Iñigo Aritza rendako eta bi Andra Mari rendako Racing San Migel Futsalsakanako txapelduna Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 >>3 Kontua euskaraz egitea da >>11-18 Okela sormen lantegia, beharrizanetik Urrestarazuk sortua >>23 Sakanako Mankomunitateak 3,65 milioiko aurrekontua du >>5

Upload: others

Post on 30-Jun-2022

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Irurtzungoosasun etxeangizartelaguntzailealanean hasi da

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko apiribilaren 2a, osteguna • 2. aldia • 503. zenbakia

Sakanan gelditu dira NafarroakoHerri Kirol Jolasetako hirutxapela: bat Iñigo Aritzarendakoeta bi Andra Marirendako

Racing San MigelFutsalsakanakotxapelduna

Kirolak >> 20Kirolak >> 20

>>3

Kontua euskaraz egitea da

>>11-18

Okela sormenlantegia,beharrizanetikUrrestarazuksortua

>>23

SakanakoMankomunitateak3,65 milioikoaurrekontua du >>5

Page 2: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Itsaso AldazHerreroZorionak gure etxekoprintzesari. Muxu handibat. Zure Urdiaingo fa-miliaren eta Oskirenpartez.

Itsaso AldazHerrero Gure Etxeko txikiena!Muxu asko. Ama, aitaeta Oihanen partez.

apiribilak 2-16Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Olatz ArregiMartinZORIONAK terremoto!!Bagaude 2an!! 8 urtebetetzen dituzu!! Eaprestatzen diguzunmerienda goxoa, eh!Mila muxu, Intza, aitaeta ama.

MusikaPixontxis, Sutan, Neke Politikoa, Txo-rroskilo, Ahuntzape eta Pornox. Apirilaren3an, ostiralean, Irurtzunen. Gazte Martxa.

The Freetangas. Apirilaren 3an, ostiralean,23:00etan Urdiaingo Kaluxa tabernan.

Cantan 2 la Polla. Apirilaren 3an, ostiralean,23:30ean Olatzagutiko Clinker tabernan.

DantzaGeltokia. Apirilaren 11n, larunbatean,22:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.Aukeran dantza konpainia.

ErakusketakIgarotako udazkenak. Apirilaren 3rik 30eraarte, astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean. Kiki Asensioeta Adela Sanchez.

Gure Esku Dagoren giza katea. Apirilaren6tik 19ra Altsasuko Gure Etxea eraikinean.

Zinema50 sombras de Grey. Apirilaren 3an,ostiralean, 22:00etan eta apirilaren 5ean,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortia kulturgunean.

El libro de la vida. Apirilaren 5ean,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortian.

Perdiendo el norte. Apirilaren 9an,ostegunean, 19:00etan; apirilaren 10ean,ostiralean, 22:00etan eta apirilaren 12an,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortia kulturgunean.

Pim & Pom. Apirilaren 12an, domekan,17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Mendi irteerakHiru mendizerrak. Apirilaren 11n,larunbatean, Altsasun. AltsasukoMendigoizaleak.

Bizikleta irteerakAltsasu-Argomaniz-Altsasu. Apirilaren4an, larunbatean, 9:30ean Altsasuko kulturgune paretik. 79 km. Zikloturista taldea.

Apotako gaina. Apirilaren 5ean, domekan,9:00etan Altsasuko Zumalakarregi plazatik.43 km. Barranka txirrindulari taldekomendi bizikleta taldea.

Altsasu-Muskiz-Altsasu. Apirilaren 11n,larunbatean, 9:30ean Altsasuko kultur guneparetik. 89 km. Zikloturista taldea.

Arantzazuko santutegia. Apirilaren 11n,domekan, 8:00etan Altsasuko Barrankatxirrindulari taldeko mendi bizikletataldearen bajeratik. 37 km.

IrteerakHariztira bisita gidatua. Apirilaren 11n,larunbatean, 11:00etatik 13:00etara EtxarriAranazko Danbolintxulotik abiatuta.

Hitzaldiak Octubre de 1934 en Euskal Herria.Apirilaren 10ean, ostiralean, 19:30eanAltsasuko Iortia kultur gunean. Hizlariak: R Garai, J Guti eta J Chueca.

TailerrakBuztinezko eskulanak. Apirilaren 3,ostiralean eta apirilaren 4an, larunbatean,17:00etatik aurrera Intxostiapunta.

Taloak. Apirilaren 7an, asteartean,17:00etatik aurrera Intxostiapuntan.

Sökole, afrikar dantza eta perkusioa.Apirilaren 11n, larunbatean, 17:00etatikaurrera Intxostiapuntan.

Munduko sukaldaritzak. Apirilaren 12an,domekan, 17:00etatik aurreraIntxostiapuntan.

Bestelakoak Gazte Martxa. Apirilaren 3an, ostiralean,Irurtzunen. Ikus 8. orria.

Zorri azoka, merkatu soziala. Apirilaren5ean, igandean, 11:30etik 14:30era EtxarriAranazko estalopean.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.pirilaren 3an, ostiralean, 18:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko 1.gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Apirilaren3an, ostiralean, 20:00etan Lakuntzako,Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Apirilaren5ean, domekan, 20:00etan Altsasukoplazan, elkarretaratzea.

Errepublikarrei omenaldia. Apirilaren14an, asteartean, Altsasun.

Ikuslearen eguna Iortian, 3 euro.

Perdiendo el norte. Apirilaren 9an,ostegunean, 19:00etan

El francotirador. Apirilaren 16an,ostegunean, 19:00etan

Asier GartziandiaZORIONAK Asier zure20. urtebetetzean zureArbizuko lehengusuenparteti.

Korrikako selfie sakandarra Norberak bere buruari argazkia ateratzea eskatzen du selfiak. Hori dela etakolorez argitaratzen duguna da saritua. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Page 3: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a 3

ezkaatza >>

Berdintasun Planabeharrezkotzat jo duOlaztiko Udalaketorkizunean esku-hartzeak definitu ahalizateko. Azken urteotakojoerak aztertu dituzte etagenero berdintasunalortzeko neurriakhartzeko beharraondorioztatu

Maialen Huarte Arano

Berdintasun Departamenturik ezizateak eta alorra landuko duenlangile espezializatuen faltak zail-du egiten du Berdintasunarengaian sakontzea. Horixe da Olaz-tiko Udalak azken urteotan lan-du duen azterketaren ondorioe-tako bat. Herrian emakumezko-en eta gizone zkoen artekoberdintasuna lortze aldera lane-an ari da udala. Muga eta gabe-zia batzuk badirela jakinarazi du.Berdintasun alorra bere osotasu-nean eta modu espezifikoan lan-tzeko aditurik ez dago eta orainarte gaia zeharka baino ez da lan-du. Etorkizunean gaia landu etaindartze aldera Berdintasun Pla-na egitea aproposa dela uste duudalak. Horretarako diru parti-da espezifikoa bideratzea eta lan-gile tekniko espezializatuak bide-ratzea proposatuko luke.

Udalaren baitan Berdintasu-

narekiko sentsibilitatea handiada batzuen eta besteen artean.Eurek ere gaia sakonago aztertzeaegokitzat jo du udalak egindakodiagnostikoak. Herritarrei begira,biztanleria orekatua dago genero-ari dagokionez: %48,3 dira ema-kumezkoak, hau da 766, eta %51,7gizonezkoak, 819 alegia. Adinarierreparatuta Nafarroako datu oro-korrekin alderatuta Olaztiko biz-tanleria adinduagoa da: emaku-mezkoen artean %23,4 65 urtetikgorakoa da. Gainera adina kon-tuan hartuta gizonezkoen eta ema-kumezkoen arteko aldea handiada: 20 eta 65 urteen artean gehien-goa da gizonezkoa.

Olaztik ez du herritar kopuruanaldaketa bat-batekorik jasan, alde-rantziz, herritarren joan-etorriadenboran motela eta irregularraizan da. 1981. urtean 2.010 olaztiarziren, gaur egun 1.585 bizilagundira. Etorkinei dagokienez, %13,1dira kanpotik etorritakoak, hau da,218 lagun 23 herrialdetatik etorri-takoak. Horietatik %50,5 dira ema-kumezkoak eta gehienak gazteakdira, 20 eta 50 urte bitartekoak.

Familia ereduak aldatu egindira herrianOlaztiarren ia erdia dago ezkon-duta %48,9. Emakumeen artean%38,6 ezkongaia da eta gizonezko-en artean %49,1. Herrian azkenhamarkadetan familia ereduakanitzak dira: lehenago senar-emaz-

te izandakoek bikotekide berrie-kin berrekiten diote, sexu berekobikoteek sortu dira, guraso baka-rreko familiak, izatezko bikoteak,ezkontza zibilaren bidez sortuta-ko bikoteak eta haur gutxiko fami-liak dira nagusi.

Haurrak izateko adina ere alda-tu egin da azken hamarkadetan.Orain adinez zaharrago erabaki-tzen dute baita olaztiarrek ere semeedo alaba bat izatea. 1996. urtean lehenhaurra 30 eta 34 urte bitarteko biko-teek izaten zituzten, 2011n 34-39 urtebitartean izaten dute lehena. Nabar-mentzeko beste datu bat ere azale-ratu du udalak egindako diagnosti-koak. Asko dira 15 eta 19 urte arte-ko gazteen haurdunaldiak %10. 1996.urtean zifra hori txikiagoa zen%7koa. Kasu horietako zenbaitetanhaurdunaldia ez da aurretik pentsa-

tutakoa izan, hortaz, nerabezaroaneta gazte garaian sexualitatea lan-du eta hezkuntzan hobeki tratatze-ko beharra ere badela antzeman du.

Genero indarkeriak ez du hil-dakorik eragin2011 eta 2012. urteak izan diralatzenak genero indarkeria kasue-tan. Urte bakoitzeko seina salake-ta izan dira. Ohartarazi dute gaihonekin lotuta, jarritako salake-tetan ez dela jarraipen berezirikegin. Izan ere, 2012 eta 2013. urte-en artean kasu bakar batean arta-tu da emakumearenganako indar-keria kasua. Hortaz, Olaztiko uda-lak nabarmendu du gizartezerbitzuak gutxi ari direla gaihorretan babes ematen. Horrekeragin negatiboa izan dezake,lehen arreta ez zaielako egoki

ematen emakumeei. Dena deladiagnostikoak jaso du ez dela gene-ro indarkeriak eragindako hilda-korik izan herrian.

Datu positiboak ere badiraUdalak naturaltasunez erabiltzendu hizkuntza modu inklusiboan.Olaztiko erakundeek helarazteneta erabiltzen dituzten dokumen-tu guztietan berdintasunez hitz egi-ten da emakume eta gizonezkoez.Oinarrizko pausoak eman dituudalak berdintasuna lortze alde-ra. Erronka jarri dio bere burua-ri orain: Berdintasun Plana egineta lantalde espezializatua jartzeahorretarako. Dena dela, herrita-rren parte-hartzea ere ezinbeste-kotzat jo du udalak. Modu horre-tan lortu ahal izanen delakoanPlanik osoena.

Osasun arloko gizarte langileek osasunsisteman artatutako pertsonez etahaien familiaz arduratzen da;gaixotasunak eta bere baldintzakbizitzan nola eragiten dien aztertu etaoreka berrezartzeko modua opatzenlan egiten du

Pasa den asteazkenaz geroztikIrurtzungo osasun etxean gizartelangilea dago lanean. NafarroakoGobernuak berriki sortu du lan-postua, Irurtzunek eta Orkoienekpartekatuko dutena. Hala, EvaEspatolero Ladrero gizarte langi-lea astelehen, asteazken eta osti-raletan Irurtzungo osasun etxeanegoten da eta beste bi astegunetanOrkoiengoan. Eskaeraren arabe-ra Irurtzungo osasun eskualdekoherrietara ere joanen da gizartelangilea. Gizarte Zerbitzuen Man-

komunitatearekin elkarlanean ari-tuko da.

Gizarte langileak herritarrak

Irurtzungo osasun etxeko lehensolairuan hartuko ditu, astearte etaostegunetan emagina egoten den

bulego berean. Harekin hitzorduanahi duenak 948 507 005 telefonorahots egin edo Irurtzungo osasunetxeko harrerara jo beharko du.

30 urte postua betetzeko Nafarroako Gobernuak Nafarro-ako Osasun Zonifikazio ForuLegea 1985 urtean onartu zuen.Irurtzungo oinarrizko osasuneskualdeak Itza (lau herri), Imotz,

Larraun, Lekunberri, Araitz,Betelu eta Sakana (ArakildikArruazura) hartzen ditu; 8.345biztanle guztira. Gobernuak lege-ak ezarritako gizarte-langile ratio-ak betetzen ez zituelako Nafarro-ako Gizarte-Lanean Diplomatueta Gizarte-Laguntzaileen Elkar-go Ofizialak epaitegietara jo zueneta epaitegiak lastailean arrazoiaeman zien.

Olatzagutia»

Gizonezkoen eta emakumezkoen arteanberdintasuna lortzeko lanean ari da Olazti

Arakil / Irurtzun»

Hasi da gizarte-langileaosasun etxean lanean

Hainbat dira osasun arloko gizar-te langileak eskaintzen dituenzerbitzuak. Alde batetik informa-zio eta tramitazioari dagozkionakleudeke: dependentzia edo ezgai-tasun balorazio eskaerak, gurpil-dun aulki, makulu, ibilgailu eta bes-telakoak erosteko diru-laguntzak,pentsio ez kontributiboak, adin-duendako bainuetxe eta oporeskaintzak, farmazia gastuari

buruzko argibideak, etxeko lane-tarako edo zainketa lanetarakoprest dauden pertsonen lan pol-tsa, etxeko langileak gizarte ase-gurantzan alta edo baja ematea,ezgaitasun legalak, tutelak, osa-sun txartelak (bertakoak eta Euro-pakoa), helduen hezkuntza, adin-duendako baliabideen argibide-ak, doako laguntza juridikorakoeskaera, familia bitartekaritza, …

Zerbitzua

Neska-mutil olaztiarrak inauteritan zortzikoa dantzatzeko prest.

Irurtzundarrak osasun etxera sartzen.

Page 4: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

LAGUNTZAILEAK:

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a4 iritzia

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Amaia Amilibia eta Olatz AldasoroPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Norberaren urtaroakAskotan pentsatzen dut naturakbere urtaroak dituen bezala,guk ere antzekoak ditugula.Gure bizitzan egun onak ditu-gu, garai goxoak, eguzki ederre-ko egunak bezala; baina baitaegun grisak ere. Halakoetan,egun triste, luze ilun horietan,mendialdera jasotzen ditutbegiak. Bertan, argi ikusten danegu gogorrenaren atzetik ere,

beti datorrela udaberria etaondoren uda. Egia da gure ingu-ru honetan uda motzak ditugu-la baina aldaketak ez du hutsikegiten. Izango dira fruitu gutxia-goko urteak, baina fruituak iri-tsiko dira. Eta ez dugu ahaztubehar uda partean gaudeneanere, epeltasun goxo eta argi ede-rrean, neguko egunak etorrikodirela.

Horregatik iruditzen zait eznukeela gustuko izanen Kana-riar irletan bizitzea, paisaiabeti antzeratsu badago, nolaantzeman aldaketak? Eta pai-saia ez bada aldatzen, aldatzenal dira pertsonak? Aukeran,gure aldaketak nahiago, asko-tan bortitzak badira ere.

Klimak eragina duela pertso-nengan esaten da eta nik hala-

xe pentsatzen dut. Gure egural-di petrala, gogor samar honiaurre egiteko gai izan behardugu guk. Beste toki batzuetanberriz, klimatologiak bizitzaerritmo motelagoa eramaterabultzatzen du.

Bukatzeko, aitortuko dizuetaurtengo gure negua luze iza-ten ari den bezala, nire barru-koa ere halaxe izaten ari da.

Artikulutxo hau idaztea eresekulakoa kostatu zait. Lehenesan bezala, mendira botabeharko dut begirada, zuhai-tzetan kimuak udaberria ira-gartzen ari direla ikusi eta pres-tatzen joan nire barruko uda-berrirako.

Lourdes Ganboa Gartziandia

Hilabete honetan Chrysallis-Eus-kal Herria elkartea sortu da.Elkarte hau haur transexualenfamiliek osatzen dute eta errea-litatea hau gizarteratzea dute hel-buru.Transexualitatea urte askotangaixotasun moduan hartu izan da.Gaur egun zorionez ez da horre-la ulertzen, baina hala eta guztizere, transexualitatea ez da gehie-gi ezagutzen.Zer da neska eta mutil izatea?Transexualitateak galdera honi

erreparatzea ekarri du, eta honierantzuterakoan gure izate sexua-la hobeto ulertzeko giltzarriakaurkitu ditzakegu.Sexologiak aspaldi erakutsi zuenneska eta mutil izatea faktoreaskok edo sexuazio prozesu ezber-dinek osatzen duten gertaera batdela. Horrela, jaiotzez genitale-kin lotu izan den errealitatea,askoz konplexuagoa dela badaki-gu. Hau da, genitalen araberaneska eta mutilak ezberdinduizan dira, baina hau ez da sailka-

pen egokia sexuazio prozesuarenelementu asko kanpoan uztendituelako. Arestian aipatu denmoduan, neska eta mutil izateaelementu ugariz osatuta dago(kromosomak, genitalak, hormo-nak, bigarren mailako karaktersexualak, hirugarren mailakokarakter sexualak edo ezaugarrikulturalak, eta garuneko sexua-zioa – norbera sentitzen dena-)hauek guztiak bizitzan zehar gureneska edo mutil izatea osatzenjoango dira, sentituko garen muti-

la eta neska eraikiz. Honek erakusten digu askotangenitalen arabera neska edo mutilbezala sexuatu duten pertsonabatek sentitzen duena ez datorre-la bat genitalak adierazten dute-narekin. Hau da, bere sexuazio-ko beste elementuak, garunekosexuazioa edo norberak senti-tzen duena genitalak adieraztenduten kontrakoa agertzen duela.Horrela, argi esan behar duguzakila duten neskak, eta bulbaduten mutilak daudela.

Ezagutzak, informazioa egokiaedukitzeak errealitateari begi-ratzeko betaurreko zabalagoakeraikitzen laguntzen digu, etahonela ikuspegi binarioa (txuri-beltza, kasu honetan arrosa-urdi-na) apurtuz ikuspegi irekiagoaeraikiz, gure alboan ditugun erre-alitateak hobeto ezagutu eta uler-tzeko.

Olatz Berastegi, Lilima taldea

hara zer dien

Chrysallis-Euskal Herria

barrutik kanpora

Hipotekek kaltetuendako aholkuak

astekoa

Lourdes Ganboa Gartziandia

Ordaintzeari utzi behar badiozuedo egin berri baduzu eta ez zai-zu komunikazio judiziala iritsi?- Kontu bat ireki banku edo aurrez-

ki kutxa hipoteka ez den bestebatean

- Sarrerak eta zure familiarengastuak kontu berrira aldatu

- Hipotekek Kaltetutako Pertso-nen Plataformako kide batenlaguntzaz bankuari zailtasunenberri eman idatziz, negoziatzekoeskatuz.

Bermatzaileak dituzu?- Dituzun zailtasunen berri eman

eta azaldu ordainketa eskatuzbankuaren jakinarazpena jasodezaketela.

- Bermea ematen dizuten ban-kuak kontuak badituzte zukegindako gauza bera egin deza-tela: beste banku batean kontuazabaldu, helbideratzeak etasarrerak aldatu, baita planaketa eperako libretak eta beste ere.

Komunikazio judiziala jaso duzu?

- Hipotekek Kaltetutako PertsonenPlataformarekin harremanetanjarri eta doako justizia laguntzaeskatu.

- Gehiegizko klausulak baliogabe-tzeko agiriak prestatu.

Zure etxea enkantean jarri da?Aurreko bera. Gainera, bankua-rekin alokairu soziala negoziatu,baita zorraren barkatzea ere. Oharraren aurretik?Hipotekek Kaltetutako Pertso-nen Plataformarekin eta Oina-

rrizko Gizarte Zerbitzuen Man-komunitatearekin harremane-tan jarri, oharra atzeratzekoeskatuz. Oharraren ondoren?- Hipotekek Kaltetutako Pertso-nen Plataformarekin eta Oina-rrizko Gizarte Zerbitzuen Man-komunitatera jo alokairu sozia-leko etxebizitza eta gelditzen denzorraren barkatzea eskatzeko. Intereseko loturak: http://pahna-varra.org/contacto http://afec-

tadosporlahipoteca.com/

Sakanako plataformaren hurren-go bilera: apirilaren 3an,18:00etan, Altsasuko Gure Etxeaeraikinean.

Hipotekek KaltetutakoPertsonen Platarforma

Page 5: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

5Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a

sakanerria >>SAKANASAKANA

Etxarri Aranazko Udalak aurten2.552.402,9 euro kudeatuko ditu,joan den urtean baino 833.753,72gehiago

Utzubar Txikiko urbanizazio lanekbaldintzatu dute aurtengo aurre-kontua. Eneka Maiz zinegotziakazaldu digunez, “aurrekontuarenpuska handia hartzen du eta mar-katu egin du. Hala ere, ez damurrizketarik izan”. Maizeknabarmendu kultura, festa, herri-ko taldeei diru-laguntzak (13.500euro), Mank-eko, UEMA-ko (7.323euro) edota Udalbiltzako diru-sai-lak (3.000 euro) mantendu egindirela.

Berrikuntzak ere badira. Orainarte haien umeak Danbolintxulohaur eskolara eramaten zutengurasoek diru-laguntza jaso zeza-keten (9.000 euro). Aurten aukerabera izanen dute Kattuka zentro-ra eramaten dituzten gurasoekere (2.000 euro). Bestalde, Etxarri

Aranazko generoen arteko auke-ra berdintasuna bermatzeko diru-saila onartu du (3.000 euro). Harenbidez aholkularitza eta tratu txa-rren inguruan langintza eginen duudalak. Energia aurrezteko, uda-lak argiteria monitorizatzekoasmoa du ere.

Aldapasoroko lanak Utzubar Txikin hasitako lanak ezdira Etxarrin aurten eginen direnbakarrak. Aldapasoro auzoko sare-ak eta zoladura berritu behar dira.Lanak 2011 urtean egitekoak zirenbaina Nafarroako Gobernuarendiru-laguntza faltagatik atzeratuegin ziren. Lan horietarako841.631,6 euro bideratuko dira.Udalak gobernuaren 535.730,55euroko diru-laguntza espero du.Bestalde, auzokideek kontribuzioberezien bidez 214.894,49 eurokoekarpena eginen dutela aurrei-kusi du udalak ere.

Sakanako Mankomunitateak(Mank) 3.655.765,30 euroko aurre-kontua onartu zuen joan den oste-gunean egindako bilkuran. Pasaden urtean baino 153.895,52 eurogehiago kudeatuko ditu aurtenibarreko erakundeak. Igoerahorren barruan daude, besteakbeste, Mank-ek kontu-hartzaileaplaza bete izana eta aurten idaz-kari postua beteko duela.

Aurrekontuak egiterakoan kon-tuan izan diren irizpideak zein izandiren galdetuta Mank-eko presi-dente Aitor Karasatorre Muguru-zak esan digu: “zerbitzuak man-tentzea eta udalen egoera ikusitaordaintzen duten kuota manten-

tzea izan da helburua. Horretara-ko, diru-sail guztiak errepasatuditugu, gastuak optimizatzeko.Gasolioa, argiteria, kreditua etabeste begiratu ditugu”.

Inbertsioak Kopuru handiena Ur Zerbitzuarenbidez eginen da; guztira 153.100euro. Haietatik 43.100 euro konta-gailuak berritzera bideratuko dira.Beste 42.000 euro ur biltegi eta goi-ko hornidura sareko azpiegiture-tarako. Beheko hornidura sarera-ko 60.000 euro izanen ditu Mank-ek eta informatika sistemarako8.000 euro izanen dira.

Bestalde, Arbizuko hondakin-

degian zenbait berrikuntza eginbehar dira eta horietarako 9.000euro aurreikusi ditu Mank-ek.Azkenik, zerbitzu orokorretan,bulegoko altzarietarako eta infor-matika sistemetarako 1000 eta 6000euro bideratu dira hurrenezhurren.

Valorg programaEuropako programa horretanBelgika, Eslovakia, Frantzia etaTxipreko parte-hartzaileekinbatera ari da Sakana. Ibarraordezkatu proiektu horretanMank-ez aparte, Sakanako Gara-pen Agentzia, Vermican, Kerabieta Nafarroako Unibertsitate

Publikoa daude. Hondakinen bilketari eta

kudeaketari lotutako enplegusortzea aurreikusten dute maki-na bat erakundek. Hala izandadin merkatuaren eta laneanari diren enpresekin izan daitez-keen sinergien inguruko azter-keta zehatza behar da. Progra-maren bidez Sakanan konposta-t z e p l a n t a b at j a r t z e kobideragarritasun azterketa egi-nen da. Bestetik, hondakinenkudeaketa eta birziklatzea enpre-sen clusterra martxan jarri nahida. Azkenik, auzo-konpostarenhobetzea eta sustapenerako pro-grama abiarazi nahi da.

Mank-ek programa aurreraateratzeko 30.000 euroko ekarpe-na egin du. Horri Europako Bata-sunaren 150.000 euro gehitu beharzaizkio. Programa heldu den urte-ko garagarrilera arte luzatukoda.

Mank-ek zerbitzuak mantentzekoaurrekontua onartu du

AplikazioaHerrian farola matxuratuak, kox-kak edo zuloak kalean, ur ihe-sak edo bestelakoak izan dai-tezke. Orain arte haien berriemateko udaletxera joan edohara deitu behar zen. Maizek jaki-narazi digunez, udalak adimen-dun telefonoendako aplikazio batmartxan jarriko du eta harenbidez etxarriarrek udala gazti-gatu ahal izanen dute.

Aurreko batzar bat.

Etxarri Aranatz»

Diru sailakFestak_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 72.000Gizarte

Zerbitzuak_ _ _ _ _ 68.109,02Kultura programazioa 46.000Musika eskola _ _ _ _ _ _ 33.000Frontoia _ _ _ _ _ _ _ _ 26.521,11Baso

hobekuntzak _ _ _ 22.926,08Antzoki sarea _ _ _ _ _ _ 14.000Cederna Garalur _ _ 11.555,57Fusilatuen

DNA probak _ _ _ _ _ _ _ 2.500

Aldapasoroko lanakaurrekontuan jasoak

Utzubar Txikiko lanak

Hilabete inguru da Utzubar Txikiko lanak hasi direla. Ura, gasa eta argindar sareak, espa-loia eta zoladura berriak eginen dira ikastolaren eraikin berrira, futbol zelaira eta hilerri-ra eramateko. Eskola pareraino eginen da urbanizazioa. Utzubar Txiki edo heziketa etakirol gunearen 1. faseko urbanizazioa HNV, S.A. eta Obrum CIBi enpresak ari dira egiteneta haien truke 152.960 euro jasoko dute.

Page 6: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Sakanako Mankomunitateko Eus-kara Zerbitzuak haur eta gaztetxo-en artean gure hizkuntzaren era-bilera bermatzen duten udaleku-ko egonaldiengatik diru-laguntzakemanen ditu. Aurtengo udan eus-kara hutsezko udalekuan 5 eta 15egun artean emanen duten haureta gaztetxoen gurasoek eska ditza-kete diru-laguntza horiek. Mank-ek horretarako 5.000 euroko diru-saila du bideratuta. Gehienez eregastuaren erdia ordainduko duMank-ek.

Gurasoek euren eskabideakegiteko irailaren 30era arte egi-

teko aukera izanen dute. Eskabi-dearekin batera honako agiriakaurkeztu behar dira: udalekuanegondako haur edo gaztearen tuto-rearen nortasun agiria; haurra-ren edo gaztearen erroldatze agi-

ria, antzinatasuna adierazita; uda-lekuari buruzko ezaugarriak(iraupena, hizkuntza, egitaraua);udalekuko asistentzia egiaztagi-ria eta gastu osoa ordaindu iza-naren ordainagiria.

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a6 sakanerria

SAKANA

Be Up elkarteak antolatuta Eragin,energia aurrezteko foroa, egin zenostiralean eta larunbatean. Elkar-tea osatzen duten ekintzaileak pozikdaude izandako erantzunarekin.“Gure elkartearen berri emateko balio

izan zuen eta, gainera, energiarenaurrezteari buruzko hitzaldi interes-garriak izan ziren”. Jendeak foroa-ri eman dion erantzunarekin ere kon-tentu daude Be Up elkarteko ekin-tzaileak.

Jende ugaristock azokan Larunbata eta igandean egin da I.Sakanako stock azoka. EstreinakoaAltsasuko Burunda pilotalekuanizan zen. 17 establezimendutako 23standetan sakandarrek, eta ibarre-koak ez ziren bisitariak ere, dene-tariko produktuak prezio oneanopatzeko aukera izan zuten. Jendeasko izan zen, baina salmentak ezhorren beste. Antolatzaileek esandigutenez zenbait establezimen-duk pozik bukatu zuten asteburua,beste batzuek ez horren beste. Azo-ka dinamizatzailea denez eta herrianjarduera sortzen duenez, azokare-kin aurrera jarraituko dutela azal-du dute antolatzaileek.

Euskara hutsezko udalekutarako diru-laguntza deialdia egin du Mank-ek

EskuorriakEuskara Zerbitzuak LHko etaDBHko D ereduko ikasleei udahonetarako antolatu diren eus-karazko udalekuei buruzko infor-mazioa jasotzen duen esku-orriak banatu dizkie.

Uharteko neskatoak irristatzen. Artxiboa

Lakuntzar bat lanistripuan hilaNoaingo enpresa batean izan zuenlan istripua larunbatean. Astearteanagurtu zuten

Larunbat eguerdian izandako lanistripuaren ondorioz, J.M.A.R. hil eginzen, 49 urte zituela. Autogintzara-ko osagaiak egiten dituen Noaingoenpresa bateko langilea zen. Nafa-rroako Gobernuak zabaldu zuenez,buruan metalezko pieza baten kol-pea hartu zuen. Noaingo osasun etxe-ko mediku taldeak artatu zuen, bai-na Nafarroako Ospitale Guneangarun heriotza zuela iritsi zen. Igan-dean hil zen.

Lakuntza»

Aste Santukoelizkizunak AralarkosantutegianAralarko Deun Mikel Kofradiak jaki-narazi duenez, Aste Santua dela etagaurtik igandera arte elizkizunak iza-nen dira Aralarko santutegian. Oste-gun eta Ostiral Santuan, 16:00etan,izanen da meza. Larunbat Santuan,berriz, 20:00etan. Pazko Egunean,igandean, 12:30ean meza nagusiaizanen da. Egun berean, Aralarkoaingeruaren irudiak bere herri herri-ko ibilbideari ekinen dio. 16:30eansantutegitik Baraibarrea abiatukoda. Aurretik bi orduko mendi ibil-bidea izanen dute hura laguntzenduten fededun guztiek.

Olatzagutia»

Gaztetxeak 20urteurrenerakojaialdia antolatu duMaiatzaren 9an izanen da,18:00etatik, aurrera. Sarrerakhainbat tokitan daude salgai

Gazte olaztiarrek 1995eko maiatza-ren 10ean okupatu zuten egun Mai-sua gaztetxea dena. 20. urteurrenaospatzeko Olatzagutiko Gazte Asan-bladak jaialdia antolatzea erabaikidu. “Gaztetxe zoragarri hau izatealortu dugu eta honekin laguntza han-dia eta txikia eskaini duten guztieieskertu nahi diegu”. Urteurren ospa-kizunean Gozategi, Behin Betiko,Hesian eta Arkada Social taldeak ari-ko dira. Haien emanaldien arteanLudovaina talde galiziarra izanenda. Sarrerak Iruñean (Herriko), Agu-rain (Herriko), Beasain (Arrano),Lakuntzan (Sorginak), Arbizu (Karri-ka), Etxarri Aranatzen (Leku Ona),Altsasu (Biltoki) eta Olatzagutian(Clinker eta Erburua) daude salgai.

SAKANA

SAKANA SAKANA

Bandera eskeSakanako hainbat udalek Espainia-ko, Nafarroako eta herriko bande-ra jartzeko eskatuz GobernuarenOrdezkaritzaren gutuna jaso dute.Ikurren Legea betearazi nahi dute.Arruazuko Udalak eskaera horrihelegitea jarri dio. Izan ere, udale-txea goi mailako babesa duen erai-kin gisa katalogatua dago eta fatxa-da ezin da ezertarako ukitu. Iturmendin ez zegoen banderak jar-tzeko ohiturarik udaletxean, feste-tan edo egun berezietan ez bada. Gaiaaztertzeko martxoaren 16an udalakbilkura berezia egin zuen. Iturmen-diko Udalak bando bidez banderakjartzearen kontra zegoela adierazizien herritarrei, eta legea “inposa-tzailea eta antidemokratikoa” delasalatu zuen. Banderak jartzeko epeadespeditzen zen egunean, martxo-aren 19an, jarri zituen. Gainera, iku-rrinaren aldeko ekitaldia antolatuzuten: aurreskua dantzatu zitzaioneta elkartean zintzilikatu zen. Auza-tea ere izan zuten. Bestetik, Urdiai-nen duela pare bat aste jarri zituz-ten banderak. Erantzun gisa, urdiain-darrek herrian barna hainbat ikurrinazintzilikatu dituzte. + www.guaixe.eus

SAKANA

Sakandarren artekolekuko aldaketaNafarroakoikastolenzuzendaritzan Nafarroako Ikastolen Elkarteanzuzendari aldaketa izan zen mar-txoko bigarren astean: Pello Mari-ñelarena etxarriarrak Josu Repa-raz arbizuarrari pasa zion lekukoa.Aurrenak 18 urte eman ditu Nafa-rroako 15 ikastolen zuzendari gisa.Osasun makalaldiagatik karguauztea eskatu zuen eta ikastolekReparaz aukeratu dute bere ordez-ko gisa. Arbizuarrak 29 urte eman ditu Liza-rrako ikastolan eta gaur egun ikas-tolako zuzendaria da. Reparazikasturtea despeditu arte bi kar-gutan izanen da.

SAKANA

Jendea erakarri zuen energiaaurrezteari buruzko foroak

Page 7: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a sakanerria 7

Iturmendi»

Data aldaketaren aldekoekezezkoek baino 217 boto gehiagoeskuratu dituzte. Duela sei urtebaino parte hartze txikiagoa izan da(289 boto gutxiago). Maiatzerakohasiko da festen batzordeaegitaraua prestatzen

Festen datari buruzko herri gal-deketa egin da gaur eta altsasua-rrek festak irailaren 11n, ostira-lean, hastea erabaki dute. 16 urte-tik gorako 6.393 altsasuarrek zutenboza emateko aukera (%23,26) eta1.487k erabili dute. Haietatik 840k(%56,49) baiezkoa eman diote Adoszaude Altsasuko festek beti irai-laren 14a eta asteburu bat (ostira-la, larunbata eta igandea) hartze-arekin? galderari. Ezezkoak 623(%41,9) izan dira. Baliogabeak 14(%0,94) eta txuriak 10 (%0,67) izandira. 2009an egindako galdeketan1776 boto izan ziren (%27); ezezko-ak 1.436 eta baiezkoak 332.

BalorazioaUnai Hualdek alkate ohiak

garrantzia eman zion herriak Fes-ten Batzordearen ideia berrestea-ri. Hualdek gogora ekarri zuen2009ko galdeketa: “beti esan dutagian ez zela egokia izan festakaldatzea eta gero galdeketa egitea.Aurten azaltzen saiatu eta festenaurretik galdetu dugu. Orainherriaren baimena badugu, badi-rudi arrazoiak ulertu direla”.

Juan Carlos Orellanak Parte-hartze Batzordeko buruak gogo-rarazi zuen batzordean gehien-goa data aldatzearen aldekoa zela.“Gaia azaltzen saiatu beharrazegoela uste genuen. Argudioakemateko batzarra egitea gakoaizan da”. Emaitza ikusita Orella-nak gaineratu zuen: “badirudihasi dela ulertzen. Zeren festakantolatzen dituzten eragileekhaiek antolatzeko kriston zailta-sunak dituztela esaten dute. Horibeste gako bat izan dela uste dut”.

Orellanak parte hartze proze-suari berari erreparatu zion.“Halako formatuek merezi dute,asko. Parte hartze formatu bate-an asmatu dugula uste dut. Garran-tzitsuena da ulertu dugula denonartean eredu parte-hartzailea batsortu behar genuela”. Hualdek

ere prozesua “aberasgarria” izandela azpimarratu zuen: “denbora-rekin hartu da, arrazoiak ematensaiatu da, jendeak ulertu ditu.Aurrekoan festak aldatuak zeudeneta gertu. Orain jendeak ez dituhain gertu ikusten edo”.

«Joan den mendean kintoek jar-tzen zuten Maitza». «Arropa gar-biketan errautsak lixibaren lanaegiten zuen. Garbitu eta gerozelaian jarzen ziren luze-luze arro-pak lehortzen. Azuletek eta bela-rraren berdeak kolore bereziaematen zion arropari». «SantaMarinako erromerian sueltoandantzatzen zen eta jaitsieran Dan-tzalarren geldiunea egiten zen».«Lehen ez ziren loteak ematen, lan-tegietan soberan gelditutako egu-rra zen ematen zena». Horrelakoinformazio eta oroitzapen askoeta asko Iturmendiko 13 elkarriz-ketatuen ahotik ezagutzeko para-da izan zen Labrit Ondareak aur-keztu zuen dokumentalaren eki-taldian. 18 minutuko aurrerapen

bat eskaini zuten.Larunbat arratsaldean jendez

gainezka bete zen udaletxearenganboikoa, Navarchivo.com proiek-tuaren barnean Iturmendin egin-dako Ondare Ez-Materialaren Bil-ketako bigarren txandan jasotakolekukotasuna ezagutzera. Gazteeketa zaharrek begi honez hartu zutenbideo-lana. Labrit Ondareko ordez-kariek eta Iturmendiko alkateakbanan-banan eskertu zituzten bide-oan parte hartu duten 13 elkarriz-ketatuak eta bakoitzari bideo banaeskaini zioten.

Altsasu»

Festak irailaren 11 hasiko dira

13 elkarrizketa, 27 memoria-ordu, 974 oroitzapen

Hainbat iturmendiar elkartu ziren lana ikustera.

sarean ikusgaihttps://vimeo.com/channels/navarchivo/123197645

EgutegiaHemendik aurrera Altsasuko fes-tek asteburua (ostiraletik dome-kara) eta irailaren 14a izanen dutebarne. Aurten irailaren 11n hasieta 15ean despedituko dira.Hurrengo urteetan hauek izanendira festen datak: 2016an 14tik18ra; 2017an 13tik 17ra; 2018an13tik 17ra; 2019an 13tik 17ra;2020an 11tik 15era eta 2021ean10etik 14ra.

Altsasuarrek lau mahaitan botoa emateko aukera izan zuten.

Page 8: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Goazen Altsasurenabal bilketaGoazen Altsasu hautes-elkarteakhauteskundetara aurkezteko 100sinadura jaso behar ditu

Podemos Altsasu Ahal Dugu zirku-luak sustatu du Goazen Altsasu hau-tes-elkartea, maiatzaren 24ko udal-hauteskundeetara aurkezteko.Horretarako, Altsasun erroldatutadauden 100 pertsonaren abalak edosinadurak behar dituzte. Ekimenalagundu nahi duenak udaletxekoidazkariaren aurrean eman behar-ko ditu sinadura horiek eta norta-sun agiria erakutsita. Sinadurakemateko epea astelehenean zabal-duko da eta apirilaren 17ra arte luza-tuko da. 11:00etatik 13:00etarapasa beharko dira interesatuak uda-letxetik. Apirilaren 8an eta 15ean17:00etatik 19:00etara sinatzekoaukera izanen da ere.

Launa sakandarEHBilduren etaGeroa BairenParlamentukozerrendetan

Larunbateanaurkeztu zuenE H B i l d u kNafarroako Par-lamentuko hau-teskundeetara-ko aurkeztukoduen zerrenda.

Adolfo Araiz buru duen zerrendanlau sakandar daude: Asun Fernan-dez Garaialde Lazkano 6. postuandago, Esther Korres 8., Garazi Urres-tarazu 40. eta Jose Migel Ondarra49. Aurreneko biak Araizen lan tal-dean daude aza-roaz geroztik. A s t e a r t e a nGeroa BaikNafarroako Par-lamenturakohauteskundezerrenda aurkez-tu zuen. Koalizio-aren lehendakari gaia Uxue Barkosizanen da. Berarekin batera zerren-dan lau sakandar daude: Unai Hual-de 4. postuan dago, Maider Goñi 15.,Ruben Goñi 32. eta Javier Ollo 37.Hualde lehendakaritzarako hauta-gaitzan Barkos laguntzen duen zor-tzikoteko kide da

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a8 sakanerria

Lekunberri eta Berriozar lotukodituen mendi martxa antolatudute Aitzina eta Ernai gazte anto-lakundeak. Herria mugarri, gaz-teok martxan! leloa du martxak.Ostiralean abiatuko dira Lekun-berritik eta aurreneko etapa Irur-tzunen despedituko dute. Makinabat ekitaldi eta kontzerturen ondo-ren, larunbatean gazteak Berrio-zarrerako bidea eginen dute. Mar-txa igandean Iruñean despeditu-ko da, Aberri Egunean.

Mendi Martxarekin antolatzaile-ek gazteek euren “esperientziakelkartrukatzeko eta harremantzekoaukera” eman nahi dute: “geure kez-ka eta nahien inguruan hitz egin etapertsona askez osatutako EuskalHerri aske baterako bideari ekitea”.

Irurtzun / Arakil»

Egitaraua >>Apirilak 3, ostirala10:00etan Harrera ekitaldia etamartxaren hasiera. Latasan bazkaria (zeinek bereaeraman behar du. Irurtzunera iritsi eta akanpatu.

Hitzaldi eta tailerrak -Independentziaren ingurukomahaingurua nazioartekoordezkaritzekin. -Prozesu eratzailea Euskal Herrian:autogestioaren dimentsio berriak.-Goxatu goxotasunetik.

Kultur eskaintza Uluka taldearen kontzertua.Bertso olinpiadak.Gazte Oihua gazte taldeenkontzertu maratoia: Pixontxis,Sutan, Neke Politikoa, Txorroskilo,Ahuntzape eta Pornox. +www.guaixe.eus

Gazte Martxako antolatzaileak aurkezpenean.

Irurtzunek Gazte Martxahartuko du bihar

Altsasu» SAKANA Ziordia»

Aierdi udaltaldearekin,herriarekinzerikusia dutenekimenezZiordiko Udaleko alkatetzakotaldeak Geroa Baiko parlamentariakherriarekin erakutsitako interesaeskertu dio

Ziordiko alkatetzako taldea eta ManuAierdi Geroa Baiko parlamentariakastelehenean elkartu ziren. Legegin-tzaldi honetan Aierdik NafarroakoParlamentura Ziordirekin zerikusiaduten ekimenez aritu ziren. Horienartean dago Nafarroa Arabarekinlotzen duen bigarren mailako erre-pidearen konponketa. Jesus Arresealkateak gogora ekarri zuen loturaeskaera urteetako aldarrikapenaizan dela. “Aierdik aurkeztutakomozioari esker toki errepideari jarrai-pena eman zaio. Gure herriarenda-ko berebiziko garrantzia zuen gaiazen”. Txirrindularien segurtasuna erenabarmendu du alkateak. Bestalde, alkatetzako taldekoek par-lamentariari esker ona azaldu zio-ten. Arresek hala eskatuta, LazaroEcheverria enpresaren greba bide-ratzeko “Aierdik lortu zuen enpre-sako zuzendaritzaren eta langileria-ren arteko liskarra konpontzekoEkonomia, Ogasuna, Industria etaEnpleguko Departamentuak esku harzezala”.

Page 9: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a sakanerria 9

SAKANA

NafarroakoGobernuari hezkuntzapublikoaren aldekoapustua egitekoeskatu diote,aurrekontua handituzeta lehentasuna eredupublikoari emanez

Herrikoa guraso elkarteen fede-razioak eta Sortzenek pasa denasteazkenean hezkuntza publiko-ko ikastetxeen egoerari buruzkotxostena aurkeztu zuten. Nafa-rroako 231 ikastetxeetatik 50etangabeziak daudela azaldu zutenerakundeetako ordezkariek. Pasaden urtean baino 20 zentro gehia-go daude zerrendan. Herrikoa etaSortzeneko kideen iritziz horrekargi uzten du “hezkuntzaren publi-koaren kalitatea ez dela Hezkun-tza Departamentuaren lehenta-suna. Krisiarekin murriztu direnbaliabideak hezkuntza pribatu-kontzertatuari mesede egitekoerabiltzen du”.

Hezkuntzako bi eragileek alder-diei eskatu zieten “hezkuntzaazpiegitura publikoak populaziotamainari eta hazkunde aurrei-kuspenei egokitzeko” legeak egin

ditzatela. Ikastetxe bakoitzean jan-gela, liburutegia, estalitako patioa,ekitaldi aretoa, irakasle gela,bikoizketetarako gelak eta espezia-

litateetako gelak egotea eskatuzuten. Gogora ekarri dute legeanez dela hezkuntza dotazio gisahartzen ez jangela ezta patio esta-

lia ere. Legea aldatzea eskatuzuten: “mantentzeaz udalek ardu-ratu behar badute, baina, aldi bere-an, aurrekontua murrizten

bada…”. Bestalde, federazioek hez-kuntza azpiegituren ebaluazioaneta inbertsioak non egin zehazte-rakoan parte hartzea eskatu zuten.

Zerrendatutakoarazoak

BIURDANA INSTITUTUA.D ere-duan ikasten duten Arakilgoikasleak hartzen ditu Iruñeko ins-titutuak. Ikasle masifikazioaga-tik guraso elkarteak aspaldi Iru-ñea iparralderako institutu berribat eskatzen ari dira. Kirol pis-ta estalia estali dute. Irurtzun-go Udalak, bestalde, herrianDBHko ikasleak hartzeko ikas-tetxea egiteko lursaila gordea du.

LUIS FUENTES ESKOLA. Lakun-tzako ikastetxeak gela handia-goak behar ditu eta patioangune estali bat.

ARBIZUKO ESKOLA. Geletakobat erdibitzea falta da. Eskolajangela jartzeko aukera.

SAN DONATO ESKOLA. EtxarriAranazko ikastetxean azpiegi-turen egoera kaxkarra eta fron-toiaren mantentze falta.

URDIAINGO ESKOLA.Haur Hez-kuntzako gela bat falta da etapsikomotrizitaterako beste batfalta da.

ZELANDI ESKOLA.Patioan guneestali bat eta patioko zoruahobetzea behar du Altsasukoikastetxeak.

ARALARKO MIKEL DONEA INS-TITUTUA. Altsasuko institutuanedukiera handiagoko ekitaldi gelabehar du. IKTetako ekipamenduaeguneratzeko premia du.

Jaiotzak

• Antonia Cristina Florescu,martxoaren 19an Iturmendin• Xabier Reka Oraa, martxoaren22an Altsasun• Hodei Mendoza Obregozo,martxoaren 24an Altsasun• Olaia Perez Goikoetxea,martxoaren 25ean Iturmendin

Heriotzak

• Francisca Mozo Lunch,martxoaren 24an Unanun• Juana Lakuntza Lizarraga,martxoaren 24an Lizarragan• Jose Luis Morcillo Larraza,martxoaren 26an Olaztin• Migel Gonzalez Mugika ziordiarramartxoaren 28an Altsasun

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

NORBANAKOEN IRAGARKIAK HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

LAN ESKARIAEtxeko lanak, garbiketak, haurrak zaindu...Hots egin 699 17 19 38

ETXEBIZITZAK SALGAIEtxarri Aranatzeko Malkorramendi kaleanpisua saltzeko premia dugu. AUKERA EZINHOBEA!! Deitu 690 396 192 telefonora.

ETXEBIZITZAK ERRENTAN EMANPisua alokatzen da Lakuntzan. Gela bakarrekoapartamentua, erdigunean. Altzariak eta bizitze-ko beharrezkoak diren elementu guztiekin jantzi-ta. 300 € hilabeteko errenta. Interesatuek 67883 03 71 telefonora deitu.

IKASTAROAKSendabelarren ikastaroa Etxarri Aranatzen.Apirilaren 18tik ekainaren 13ra. Larunbata goize-tan 10:00-14:00. 50 €. Izena eman kultura bule-goan astelehenetik ostiralera 9:00-13:00, 94846 09 30, kulturaetxarriaranatz.com, www.etxa-rriaranatz.com, apirilaren 13ra arte.

Plaza libreak zumba ikastaroan!! Zumba eginnahi baduzu apuntatu zaitez AltsasukoIntxostiapunta Gaztegunean izango den zumbaikastarora, astearte eta ostiralean, 18:00etatik19:00ak arte. Prezioa 25 €. Apuntatu zaitez!!Informazio gehiago 948 56 47 85.

LEHIAKETAHaur literaturako Mikel Zarate lehiaketa.Lezamako udalak eta Elkar argitaletxeak, 6 eta 12urte bitarteko haurrendako irakurgai berriak sortu

eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dutelehiaketa. Lanak hartzeko azken eguna apirilaren30 a izanen da. Argibideak deitzaleen web orrie-tan.OH

Erromantzatuaren koloreak. Nafarroako ekial-deko eskualdeko pintura lehiaketa antolatu da.Maiatzaren 25era arte aurkeztu daitezke lanak.Informazioa www.restauranteromanzado.com

OHARRAKAlbum ilustratuen tailerrerako izen emateazabalik. Sakanako Mankomunitateko Euskarazerbitzuak album ilustratua sortzeko tailerraantolatu du. 6 eta 10 urte bitarteko haurreizuzenduta dago. Apirilaren 24an, ostiralez,18:00etatik 20:00etara izanen da, Ziordiko libu-rutegian. Izen ematea apirilaren 17ra arte egonenda zabalik Ziordiko liburutegian bertan, 948 4689 70 edo [email protected]

“Behi euskaldun baten memoriak”. EtxarriAranazko irakurle taldea liburu horren inguruanhizketatuko da apirilaren 30ean, ostegunean,19:00etan liburutegian.

Arakildik sagardotegira. Arakilgo Udalak apiri-laren 11rako Hernaniko Itxasburu sagardotegirairteera antolatu du, bazkaltzera. Sagardotegi etabarazkijaleendako menuak aukeran. Izen emateamartxoaren 25era arte izanen da zabalik.Horretarako, udaletxetik pasa edo 948 50 01 01edo [email protected] idatzi.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora.

Bertso-udalekuak. Euskal Herri osoko haur etagazteek parte hartu dezakete bertso-udalekue-tan. Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak antola-tzen ditu. Informazio guztia: http://www.bertso-zale.eus/eu/bertso-udalekuak.

Zazpi ikastetxe publikoren gabeziak salatu dituzte

Sarek deituta apirilaren 18anmanifestazioa eginen da EtxarriAranatzen

Sakanako Sare dinamika herrita-rrak apirilaren 18an presoen esku-bideen aldeko manifestazioa dei-tu du Etxarri Aranatzen. Mobili-zazioarekin 3 aldarrikapen eginnahi dituzte: “euskal preso politi-koei eta haien senideei eta lagu-nei aplikatzen zaien dispertsiopolitika krudelarekin amaitzea,gaixo dauden preso eta iheslarienberehalako etxeratzea, eta, azke-nik, giza eskubideak, konponbi-dea, bakea”.

Atxikimenduak noraManifestazio horri atxikimenduaemateko dinamika kanpainakaurrera jarraitzen du. Atxikimen-dua eman nahi duten Sakanakoeragile eta norbanakoek [email protected] e-posta helbide-ra zuzendu daitezke. SakanakoSaretik jakinarazi digutenez, dago-eneko hainbat dira atxikimenduaazaldu dutenak.

Gerturatzen eskaerak atzeraEuskal Preso Politikoen Kolekti-boko 50 kide inguruk azaroankexua helarazi zuten AuzitegiNazionalera, presoen sakabanake-tarekin bukatzea eskatzeko. Espai-

niako Auzitegi Nazionaleko Espe-txe Zaintzarako epaile Maria delos Reyes Jimeno Gutierrezekezetz erantzun du, ez duela preso-en sakabanaketa bukatzeko urra-tsik emango. Erabaki hori Espe-txe Zaintzari ez dagokiola dioJimenok. Jimenok adierazi due-nez, berari presoen eskubideakbermatzea dagokio, eta sakabana-tuta dituzten presoei ez zaielaeskubiderik urratzen gaineratu duepaileak. Presoek salatutako urra-keta bakoitzari zehazki erantzungabe ebatzi du hori epaileak,kexuen sakoneran sartu gabe.

Presoen eskubideen aldekomanifestazioak atxikimenduakbiltzen jarraitzen du

SAKANA

Page 10: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a10 oharrak

Eskertzak eta eskelak osteguneko goizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected]

edo hots egin 948 564 275 telefonora

FranciscoGarcia Uribe

Zure iribarrea eta maitasuna dira

gure bizia.

Zure lankideak eta lagunak

Juan Miguel Arregi Razkin

Zure barre handia gure alaitasunaren argia.

Razkin lehengusuak

Jose Luis Morcillo Larraza

Agurtzeko aukerarik izan gabejoan zara Jose Luis,

baina zure ontasuna betiizango dugu bidelagun.

Altsasuko lagunak

Jose Luis Morcillo Larraza

Eskerrik asko osaba, pertsona ona izatea

zer den erakutsi diguzu.

Zure ilobak

Jose Luis Morcillo Larraza

Zure iribarrea eta maitasuna dira

gure bizia.

Zure kintoak

Iosu Murgiondo Murgiondo

Ez zaitugu inoiz ahaztuko.

Etxekoak

Pako Goikoetxea Ollaquindia jauna

Tolosan hil zen 2015eko martxoaren 31n 85 urte zituela

Bere arrebak, ilobak, lehengusuak, lagunak eta gainerako senideek:

Ezinezkoa egiten zaienez galera honen ondoren jasodituzten afektu froga anitzak banan-banan eskertzea, lerrohauen bitartez bere esker ona luzatu nahi dute. Mila esker!

Urdiain, 2015eko apirilaren 2a

Page 11: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

korrika19 11EUSKAHALDUN!

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a

Lekukoaren distira.

Beleixeko esatariak jo eta su ibili ziren gau osoan zehar.

Kilometroz kilometro Korrikaren jarraipena egin zuten

Guaixeko lantaldearekin batera.

Sakandarrek harrera beroa egin zioten 19. Korrikari.

Mozorro, musika, lelo, aldarrikapen eta arrazoiez beterik

lasterkan ibili ziren Sakanako Euskahaldunak. Zorionak!

Edurne eta Aitor korrikalariak animatzen.

Korrikako argazkiak: 3 €eska itzazu: [email protected] edo 948 562 275 telefonoan

KORRIKAKO FURGONETA: Argazki kamara eskubian, telefonoa ezkerrean eta bi-deo-kamarari eusteko beste esku baten faltan Guaixeko kazetari Alfredo. Bere on-doan Aitor Irigoien inspirazio momentu batean. Atzean, antolakuntzako kideak.

Page 12: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

12 korrika19EUSKAHALDUN!

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a

2072. km Atakondoa, Irurtzungo eskola publikoa.

2073B. km Iratxo elkartea. 2074A. Urritzolako Kontzejua.

2073A. km Etxarrengo Kontzejua.

2066. km Errotzen.

2068. km Irurtzungo Udala.

2070. km Aizpea euskaltzaleen topagunea.

2069. km Orritz dantza taldea.

2071. km Pikuxar.

2071. km Pikuxar.

Page 13: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

2074B. km Larrazpi gazte elkartea. 2075. km Arakilgo Udala.

2077. km Hiriberriko Kontzejua.2076. km Sakanako Mankomunitatea.

2078. km Etxarriko Gazte Asanblada. 2080. km Irañetako Udala.

2082A. km Hartzabal elkartea.

2081. km Irañetako euskara taldea.

2082A. km Hartzabal elkartea.

2082B. km Itsasi euskaltegia.

korrika19 13EUSKAHALDUN!

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a

Page 14: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

14 korrika19EUSKAHALDUN!

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a

2084. km Uharte Arakilgo Udala.

2085. km Sakanako Herri Eskolak.2085. km Sakanako Herri Eskolak.

2086. km Ramos-eko langileak.

Lakuntzako koadrila bat zain.

2087. km Arruazuko Udala.

2090. km Sakana Kooperatiba. 2091. km Argibidea elkartea.

2089. km Lakuntzako Udala.2088. km Lakuntzako Pertza eta Biltoki.

2083. km Aralar Mendi elkartea.

2092. km Arbizuko Udala.

Lakuntzarrak zain.

Page 15: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

2093. km Aldabide elkartea. 2094. km Lizarragabengoako Kontzejua.

2096. km Andra Mari ikastolako irakasleak.

2095. km Jeingenekoa.

2098. km San Donato eskola publikoa.

2097. km Karrikestu elkartea.

2099. km Etxarriko Udala.

2101. km Andra Mari ikastolako gurasoak.

2103. km Guerra Anaiakeko langileak. 2102. km Larrañeta elkartea.

2100. km Andra Mari ikastolako ikasleak.

Javier Eseberriri egindako lore eskaintza.

korrika19 15EUSKAHALDUN!

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a

Page 16: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

2108. km Aitzkozar elkartea.

2110. km Magotteaux. 2112. km Viscofaneko langileak. 2111. km Urdiaingo Udala.

2109. km urdindarrak.

2104. km Bakaikuko Udala.

Bakaikuarrak korrikaren zain.

2105. km Bakaikuko Bakarrekoetxea.

2106. km Bakaikuko Gazte Asanblada. 2107. km Iturmendiko Udala eta Aritzaga elkartea.

16 korrika19EUSKAHALDUN!

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a

Page 17: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

korrika19 17EUSKAHALDUN!

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a

2113. km Urdiaingo elkarteak.

Goian AGAko gazteak zain, behean, ikastolakoak. 2115. km Altsasuko Gazte Asanblada.

2114. km Magotteauxeko langileak.

Zelandi eskola publikoko korrikalariak Korrika iristeko zain.

2118. km Altsasuko Udala.

2117. km Zelandi eskola publikoa.

2119. km Mikel Donea institutuko ikasleak.

2121. km Altsasuko Koop.

2116. km Iñigo Aritza ikastola.

2120. km Guerra Anaiakeko langileak.

2122. km Sunsundeguiko langileak.

Page 18: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

18 korrika19EUSKAHALDUN!

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a

2123. km Olaztiko euskara taldea.

2126. km Ziordiko elkartea eta ZGA.

2125. km Olaztiko Gazte Asanblada.

2127. km Ziordiko Udala.

2124. km Olaztiko Udala.

2129A. km Altsasuko koadrila. 2129B. km Bierrik Fundazioa.

2128. km Iñigo Aritza ikastolako langileak.

OHARRA: Beti bezala, kilometroguztietako irudiak hartzen saiatu garabaina ezinezkoa izan da, baliabideteknikoak, Korrika furgoneta aldaketak,Beleixeko zuzeneko kronikak,iluntasuna, abiadura, mugimendua, giza baliabideak… direla medio.

Korrikako bideoak,informazioa eta argazki gehiago www.guaixe.eusweb orrian

BIDEOAK: Aurten, lehenengo aldiz,Korrikako bideoak egin ditugu,Korrikaren jarraipenean besteaurrerapausu bat emanez. Hurrengo edizioetarako azpiegiturakhobetzen saiatuko gara, ibilbidegehiena estaltzen saiatzeko.

BAGARA NOR! Agur Korrika, hurren arte! Eginoko sarrera. Sakana Asparrenari lekukoa pasatzen.

Page 19: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Guaixe • 2015eko marsuaren 27a kirola 19

ENERITZILEAPAINDEGIA

E T X A R R I A R A N A T Z%10eko deskontua Schwarz-kopf produktuetan.

IZASKUN BEUNZAARKITEKTOA

A L T S A S U%10eko deskontua obra berrieta eraikuntza berri proiek-tuetan, %20a ziurtagiri ener-getikoan eta energia faktu-raren irakurketa eta analisiadoan.

EKINA L T S A S U

100€ko erosketengatik10€ko deskontu balea (behe-rapenetan izan ezik).

IOSUNE MARAURIA L T S A S U

Bakarkako sesioetan %10ekodeskontua

KIKI ARGAZKI DENDAA L T S A S U

15x20 cm-ko 8 argazkikoerreportaje batean beste biargazki opari.

TANIA ARRAINDEGIAL A K U N T Z A

50 €ko gastuarekin, etxekoproduktua doan.

LAKUNTZAKOOSTATUA

L A K U N T Z AMenuarekin, kafea edo kopadoan.

ZURE EKO DENDAI R U R T Z U N

€10 eko deskontua kontsul-ta terapeutikoetan.

HOTEL OLATZEAA R B I Z U

Eguneko menuarekin, kafeadoan, menu bereziarekin,txupitoa doan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

kirola >>DuatloiaDuatloia

Maiza eta MintegiArbizuko HaurDuatloian txapeldunLarunbat goizean Arbizuko III. HaurDuatloia jokatu zen. 125 neska-muti-kok parte hartu zuten, tartean maki-na bat sakandarrek. Haurren mailannesken proba Leire Maizak irabazizuen eta mutilena Iker Mintegik.Unai Villalobos 2.a izan zen eta MikelArretxe 3.a. Kimuetan Nahia Imaz 7.aizan zen eta Ander Villalobos 8.a. Ben-jaminetan Hasier Baztarrika 7.a sail-katu zen, Ekain Razkin 8.a, Atikilt Arre-txe 9.a, Anartz Garcia 11.a, Oier Arre-txe 12.a eta Ailetz Arretxe 16.a. Etaaurrebenjaminetan mutilen lasterke-ta Ekain Imazek irabazi zuen. AlainRazkin 4.a izan zen. Nesketan AneBerastegi 2.a iritsi zen helmugara etaHaizea Urbe 6.a.

Altsasuko Duatloia

Nafarroako Triatloi Federazioak Altsa-suko Haur Duatloiko klasifikazioapublikatu du. Aurrebenjaminetako las-teketa Ekain Imazek irabazi zuen etabenjaminetan Egoi Lakuntza 2.a izanzen. Kimuetan mutiletan Ander Villa-lobos 5.a sailkatu zen eta Xabier Borre-ga 10.a, eta nesketan Nahia Imaz 8.a.Bukatzeko, haurren mailan mutilenproban Unai Villalobos izan zen txa-pelduna Iker Mintegiren aurretik, etanesketan Leire Maiza 4.a sailkatu zen.

Larunbatean 160 duatletak hartuzuten irteera Arbizuko 19. Dua-tloian. Proba Euskal Herriko Zir-kuiturako eta Nafarroako Txapel-ketarako baliagarria zen. Aurten,ohiko probaz gain (8 km korrikan,32 km bizikletan eta 4 km korrikan),proba herrikoia antolatu zuten,proba nagusiaren distantzia erdiazuena (4 km korrikan, 16 km bizi-kletan eta 2 km korrikan). Duatle-ta gehienak, 133, proba nagusianaritu ziren, baina distantzia erdiaosatu zuten proba herrikoiarenhautua egin zuten 10 duatletak. Ize-na eman zuten 16 kadeteek ere dis-tantzia erdia osatu zuten. Bestal-de, aurten binaka erreleboka ari-tzeko aukera zegoen eta bikotebatek egin zuen hautua.

Eguraldi goxoarekin hasi zenproba, baina eguzkia estali zene-an hotza eta haizea nagusitu ziren.Antxintxika taldeko Beñat Arnai-zek hasieratik aurrea hartu zuen.34 urteko aretxabaldarrak seku-lako erakustaldia eman zuen(1:36:07), 3 minutu luze pasa aterabaitzizkion Patxi Urizarri (1:40:43).Adur Eskisabelek osatu zuenpodiuma (1:41:57). Emakumezko-etan lehia estua izan zuten Altsa-suko Duatloia irabaztetik zeto-rren Ana Casaresek eta LourdesOiartzabalek, baina azkeneanCasaresek aldea atera zuen etabakarrik iritsi zen helmugara

(1:52:36). Bi minutu pasara sartuzen Lourdes Oiartzabal (1:54:46) etaLeire Etxezarreta izan zen hiru-garrena (1:58:55)

Beñat Arnaiz lau aldiz aritu daArbizun baina larunbatean berelehen garaipena lortu zuen bertan.“Oso fuerte nago, eta hasieratiktiratu egin dut. Lehen sektoreanabantaila atera dut eta gero aban-taila hori mantentzen saiatu naiz.Lizarragako portua igotzerakoanhaizeak bizkarretik jotzen zuen etanahiko errez igotzen zen, baina jai-tsieran aurpegiz kontra jotzenzuen haizeak, eta gogorra egin da.Proba hau oso polita da, zerbaitespeziala dauka, asko gustatzenzait Nafarroan gaudelako eta eus-kararen alorra lantzen delako.Ahal dudan guztietan etortzensaiatzen naiz” adierazi zigunArnaizek proba bukaeran.

Ana Casares ere pozik zegoen.“Ongi iritsi naiz, baina nekatuta”adierazi zuen. Casaresek sarritanirabazi du proba eta oso gustukoadu. “Uztaileko Alemaniako Ironma-

nean lehiatzea dut helburu, etaproba hauek entrenamendu bikai-na dira” nabarmendu zuen.

Herrikoian Asurabarrena etakadeteetan AzkargortaProba herrikoian azkarrena Saka-na Triatloi Taldeko Isidro Asura-barrena izan zen (53:10). Hiruga-rren postuan iritsi zen FerminAzkargorta (56:54), probako lehenkadetea. Iñigo Razkin arbizuarralaugarrena izan zen (57:26).

Auzatea eta sariakDuatletendako auzate ederra pres-tatu zuten Aldabide elkartean.Sari ematean 600 euro banatuzituzten esku dirutan eta baita txa-pelak, trofeoak eta Arbizuko pro-duktuen loteak. Horretaz gain,hainbat sari zozketatu ziren.

Bestalde, larunbatean Duran-goko 8. Duatloia jokatu zen (10 kmkorrikan, 35 km bizikletan eta 5km korrikan). Juan Luis Maizaetxarriarra 42.a izan zen (1:55:29),bere kategorian bigarrena.

Buelta bikainaJuan Mari Olias Espainiako AbiaduraTxapelketako Albaceteko probanSuperstock 1000 mailan 12.asailkatu zen

Juan Mari Olias pilotu irurtzunda-rra 2010ean aritu zen EspainiakoAbiadura Txapelketan, Stock 600mailan. Baina babeslerik gabe gera-tu zen eta maila hori utzi behar izanzuen. Orain, babesle berria lortu due-nez, TID enpresa, Espainiako Abia-dura Txapelketara bueltatu da. Txapelketa asteburuan hasi zen,Albaceten. Olias (Kawasaki, OliasRacing Team) Superstock 1000 mai-lan lehiatu zen, beste 39 piloture-kin batera. Helburua txapelketariegokitzea, erritmoa hartzea eta gai-nontzeko pilotuak ezagutzea zen.Enrique Ferrerrek irabazi zuen pro-ba (23:20). Erdiko postuetan sail-katzea espero zuen irurtzundarraketa helburua gainditu du, lehenda-biziko lasterketan 13.a sailkatu zela-ko (24:14) eta bigarrenean 12.a(24:06), denbora hobetuz. Txapel-ketako hurrengo lasterketa maia-tzaren 31n jokatuko du, Jerezen.

Arnaizen etaCasaresenArbizu

Sakandarrek eman zutena

Sakandarren artean Sergio Garcia de Eulate izan zen onena. Altsasuarra 8.a iritsi zen helmu-gara (1:44:14). Felix Benjumea izan zen bigarren sakandarra, helmugara 18. postuan iritsi etagero (1:46:25). “Beti bezala gogorra izan da, baina eguraldia ona izan da eta gustura. Esperonuen akaso zerbait hobeki ibiltzea baina denboraldi hasiera da eta ez gara kexatuko” adie-razi zuen Benjumeak. Aurten Saltoki Trikideak taldearekin ariko da altsasuarra. “Aurreko urte-an triatloi luzeagoak egiten hasi nintzen. Saltokikoek halako probetan hartzen dute parte etapentsatu nuen eurekin aritzea, nire martxa bera duten taldekideak izateko eta probetara nore-kin joan eta beste izateko. Aurten bereziki igeriketa ari naiz entrenatzen. Proba laburragohauek luzeagoak entrenatzeko erabiliko ditut. Aurten hiru erdi ironman egin nahi ditut, horida nire erronka. Apirilean Katalunian erdi iron bat egingo dut eta maiatzaren 16an Iruñeanbeste erdi iron bat” adierazi zigun triatletak. Bestalde, Sakana Triatloi Taldeko Javier Borrega deskalifikatu zuten, materiala abandonatze-agatik, eta Mikel Lakuntza arbizuarra ere deskalifikatu zuten, bi txartel hori ikusteagatik.

Sakandarrak Arbizuko 19. Duatloian

Proba luzea1.Beñat Arnaiz: 1:36:078.Sergio Garcia de Eulate: 1:44:1418.Felix Benjumea: 1:46:2541.Mikel Astiz: 1:51:3187.Jose Ignazio Mikeo: 2:01:1696.Juantxo Zelaia: 2:03:21

Proba herrikoia eta kadeteena1.Isidro Asurabarrena: 53:103.Fermin Azkargorta: 58:544.Iñigo Razkin: 57:26

*Oharra: Federazioak ez du duatletenjaioterriko daturik eman eta gerta daitekesakandarren bat ez agertzea.

Motoziklismoa

Page 20: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Guaixe • 2015eko marsuaren 27a20 kirola

Jose Luis Beraza zazpigarrena izanzen Untzuen, Fran Araña hirugarrenaUrnietan eta Beñat Katarainzortzigarrena Saran

Mendi korrikalari sakandarraklanpetuta ibili dira asteburuan.Larunbatean II. Hiru Mugak las-terketa jokatu zen Untzuen etaguztira 17 korrikalari sakandararitu ziren. Proba luzea (20,5 km)218 korrikalarik osatu zuten etaXabier Zarranzek irabazi zuen(1:52:12). Zazpigarrena Jose LuisBeraza uhartearra izan zen, pro-bako lehen sakandarra eta lehenbeteranoa (1:59:13). Emakumesakandarrak ere lehiatu ziren,proba motzean (15 km), eta probaherrikoian (12 km).

Urnietan Araña hirugarrenaIgandean IV. Urnietako mendi las-terketa jokatu zen. 339 korrikala-rik ibilbide luzea (21, 6 km) hau-tatu zuten, eta 77 korrikalarik ibi-laldi laburra (11,5 km). Ibilbidemotzean Lorenzo Galeano izanzen azkarrena (1:05:20). Fran Ara-

ña arbizuarra 3.a sailkatu zen(1:09:01). Ibilbide luzeko txapeldu-na Aritz Egea gipuzkoarra izan zen(1:51:59). Aritz Munarriz 32. pos-tuan sartu zen (2:08:45).

Katarain Saran ikusgarriIgandean Sara Korrika Traila joka-tu zen (25 km, 1.443 m desnibel +).545 korrikalarien artean Oier Ariz-nabarreta (2:04:43) eta Sarah Din-claux (2:41:54) izan zen irabazleak.Beñat Katarain lakuntzarra bikainaritu zen eta zortzigarrena izan zenhelmugan (2:16:26).

Herri kirolak

Nafar Herri Kirol Jokoetako finaletanAndra Marik bi txapel lortu zitueneta Iñigo Aritzak bat

Nafarroako Herri Kirol Federazio-ak antolatutako txapelketan inoizbaino talde gehiagok hartu du par-

te eta txapelketa oso lehiatua izanda.Iñigo Aritza ikastolatik etaAndra Mari ikastolatik sortutakogure taldeek –Iñigo Aritza, AndraMari, Leziza, Putterri, Beriain etaOndatz– maila bikaina eman dute.

Lau jardunaldiren ondoren taldeonenak iritsi ziren igandean jen-dez lepo zegoen Etxarriko fron-toian jokatutako finaletara. Hirutxapela Sakanan geratu dira.

Automobilismoa

Txirrindularitza Mendi lasterketak

Andra Mari eta IñigoAritza txapeldun

Areto futbola

Racing San Migel,Futsalsakanako garaile

Sakandarrak topera

federatutako txapelketa

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa27. jardunaldia

Beti Kozkor 2 – Lagun Artea 1

Garaipena zer den jakin gabe jarraitzen duLagun Arteak. Igantzik Beti Kozkoraurreratu zuen lehen zatian. BigarreneanLekunberrikoak bi jokalari gutxiagorekingeratu ziren, eta 90. minutuan LagunekoAnderrek berdintzea lortu zuen. Baina faltabaten jaurtiketan Beti Kozkorrekgaraipenaren gola sartu zuen. Lagun Arteajaitsiera postuetatik 4 puntu eskasera dago.

Sailkapena >>1. Mendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .62 p

14. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .24 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – Lagunak

(Apirilaren 12an)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa27. jardunaldia

Beti Kozkor 2 – Etxarri Aranatz 3

Altsasu 1 – Aurrera 0

Jardunaldi borobila Sakanako bitaldeendako. Beti Kozkorren kontraatsedenaldira aldeko 2 golekin joan zenEtxarri. Beti Kozkorrek berdintzea lortuzuen, baina Xabatek garaipenaren golasartu zuen, penaltiz. Eta DantzalekunAltsasuk garaipen polita lortu zuenLeitzako Aurrerarekin izandako lehia estueta entretenigarrian. Atsedenaldia bainolehen Javik Altsasu aurreratu zuen.Bigarren zatian Altsasuk ongi defendatuzuen eta garaipenari eutsi egin zion.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .62 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .41 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz – Uharte B

Burlades – Altsasu

(Apirilaren 12an)

Futbola

Javi Goikoetxeaprimeran NafarroakoZirkuitua LurGaineko RallyanNafarroako Txapelketako kategorianbigarrena izan zen kopilotuolaztiarra

Asteburuan 1. Lur Gaineko Nafarro-ako Zirkuitua Rallya jokatu da Nafa-rroan, Espainiako Rally Txapelketa-rako baliagarria. Iruñean, Arronizen,Los Arcosen eta Muésen jokatu zenaipatu rallya. Autoek 4 eremu osatubehar izan zituzten. Puntako pilotuaketa kopilotuak lehiatu ziren eta pro-bako irabazleak Joan Roma eta AlexHaro izan ziren (Mini Cooper). Javi Goikoetxea olaztiarrak kopilo-tu lanak egin zituen Ruben Lapuen-te pilotuarendako (Renault ClioSport). Biek lan bikaina egin zuteneta bigarrenak sailkatu ziren Nafa-rroako Txapelketa kategorian (49:57),Izagirre-Gomez lehenengoetatik(48:37) minutu pasatuta. RAC Kopa-ko kategorian Aitor Fernandez etaIker Askargorta (Ford Focus) lauga-rrenak sailkatu ziren (55:14).

Ostiralean Futsalsakana areto fut-bol txapelketako final handia joka-tu zen Uharte Arakilen. Bunker tal-de altsasuarra eta Racing San Migeltalde uhartearra parez pare lehia-tu ziren. 200 ikusle inguru bilduziren final lehiatua ikustera.

Hasieratik bukaerara arteiraun zuen emozioak. Lehenzatian, bi kontraerasoetan Xabie-rrek eta Andonik Bunker 0-2 aurre-

ratu zuten; Racingeko Asierrek 1-2 gerturatzea lortu zuen, bainaBunkerreko Xabierrek gola sartueta Bunker atsedenaldira aldeko1-3arekin joan zen.

Bigarren zatian Jose Manueleksartutako bi golekin hirura ber-dindu zuen Racingek. Luzapene-an Iban Perezek 4-3 aurreratu zuenRacin, baina Bunkerrek ez zuenetsi eta laura berdintzea lortu zuen

Xabier Aiestaranek. Penaltietanerabaki zen txapelduna. Bunke-rren hirugarren penaltia geratuzuen Beñatek eta Racing San Mige-

lek lortu zuen Futsalsakana ligairabaztea. Talde horretako JoseManuel Gorritik lortu zuen liga-ko pitxitxiaren saria.

Nafarroako Herri Kirol Jolasak 2015

Proba konbinatuaKimuak1.Iñigo Aritza: 6:49.632.Beriain: 6:49.883.Andra Mari: 6:534.Araxes: 6:59Haurrak1.Andra Mari: 8:372.Basaburua: 8:573.Araxes: 9:094.Leziza: 10:08Kadeteak1.Berriozar: 10:252.Basaburua: 10:473.Andra Mari: 11:044.Ultzama: 11:37

SokatiraHaurrak (480 kilo)1.Andra Mari2.Putterri3.Berriozar 4.Iñigo AritzaKadeteak (540 kilo)1.Berriozar2.Ultzama3.Andra Mari4.Iñigo Aritza5.Araxes

Hiru txapela Sakanan

Proba konbinatuko kimuen mailan lehia oso estua izan zuten Iñigo Aritzak eta Beriainekbaina azkenean txapela Altsasura joan zen ehuneneko eskas batzuengatik. Haurren mai-lan, aldiz, Andra Marik jantzi zuen txapela eta kadeteetan Berriozarrek. Sokatiran, haurrenmailan Andra Marirendako izan zen txapela eta kadeteen txapela Berriozarrera joan zen.

Sakandarrak II. Hiru Mugak mendi lasterketanLuzea, 20,5 km1.Xabier Zarranz: 1:52:127.Jose Luis Beraza: 1:59:13 (lehenbeteranoa)8.Evaristo Noveleta: 2:01:0113.Joxeja Maiza: 2:06:3324.Fidel Jimenez: 2:13:3826.Aritz Ganboa: 2:14:3835.Mikel Iriarte: 2:17:1536.Mikel Satrustegi: 2:17:2867.Aitor Larraza: 2:25:43124.Jose Antonio Salgado: 2:39:07169.David Oroz: 2:50:49185.Asier Leiza: 2:58:10195.Jose Juango: 3:03:33Motza, 15 kmMotza (15 km)1.Javier Cuadrado: 1:33:5021.Carlos Gerendiain: 1:56:2022.Maite Beregaña: 1:56:2136.Erkuden San Martin: 2:07:14Herrikoia (12 km)1.Juan Clemente: 1:14:4736.Marijo Arza: 1:59:0637.Igone Moreno: 1:59:06

Sakandarrak IV. Urnieta mendi lasterketan

21,6 km1.Aritz Egea: 1:51:5932.Aritz Munarriz: 2:08:4580.Joxeja Maiza: 2:22:05193.Julen Arratibel: 2:44:13203.Adur Maiza: 2:45:4511,5 km1.Lorenzo Galeano: 1:05:203.Fran Araña: 1:09:018.Alatz Agirre: 1:12:3931.Israel Arbizu: 1:24:5532.Joni Araña: 1:24:55

Sociedad Deportiva Alsasuak anto-latuta, igandean juniorren maila-ko 56. Erramu Trofeoa jokatu zen(79 km). Huesca la Magia taldeaksekulako erakustaldia eman zuen.Talde honetako Jordi Lopezek ira-bazi zuen proba, Altsasuko helmu-gara bakarrik heldu eta gero(2:09:08). 12 segundora Huesca laMagia taldeko Pascua, Galvan etaJaime sartu ziren, eta atzetik sar-tu ziren gainontzeko txirrindula-riak, tantaka. Burundako QuesosAlbeniz taldeko Asier Etxeberria6.a iritsi zen helmugara, 20 segun-dora, eta berak eraman zuen Men-diko Saria. Talde bereko EnekoAramendia 13.a izan zen, 1:5era,Aralarreko Intersport Irabia tal-deko Nestor Baroja 31.a, 1:30era,eta haren taldekide Izai Mauleon49.a, 3:57ra. Huesca la Magiak ira-bazi zuen taldekako txapelketa.

Bestalde, kadeteek Tafallanmustu zuten Nafarroako egutegia.

Quesos Albenizeko Josu Etxebe-rria 9.a heldu zen helmugara,Ailetz Lasa 23.a eta Josu Jaka 26.a.

Rural Kutxak beste bi garaipenAfizionatuetan Rural Kutxak bes-te bi garaipen lortu zituen. AsierUnanuek Amorebietako 55. Uda-berri Saria irabazi zuen eta Jona-than Lastrak Gorlako Igoera.

Erramu Sariko mendikosaria Etxeberriarendako

Areto futbola

El Pozok ederkizigortu zuen MagnaEl Pozo Murcia ligako oilarrak 2-6irabazi zion Magna Xotari. Bigarrenzatian egindako akatsek kondenatuzuten Magna. Irurtzungo taldea 8.ada sailkapenean (40 puntu). Gaur, oste-gunean, Marfil Santa Colomaren kon-tra jokatuko du, Katalunian.

Fran Araña hirugarrena izan zen.

Page 21: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Guaixe • 2015eko marsuaren 27a kirola 21

Sakana 4x4 taldeak apirilaren 11 eta12rako antolatu du todoterrenoenkontzentrazio erraldoia

Todoterrenoek hitzordu garrantzi-tsua dute, Sakana 4x4 Topaketaantolatu baita apirilaren 11 eta12rako. Sakana 4x4 taldean zuloz,urez eta lohiez betetako hainbateremu prestatu ditu Arbizukoindustrialdean. Todoterrenoeklarunbatean norabide batetik bes-tera gurutzatu beharko dituzte

eremu horiek, eta igandean, kon-trako norabidean.

Sakanako 4x4 Topaketak jende-tza biltzen du urtero. Arrakasta-tsua izaten da, bai parte-hartzai-leen aldetik –aurreko urtean 33todoterreno lehiatu ziren– baitaproba jarraitzera biltzen direnikusleen aldetik ere. Antolakun-tzaren esanetan, 2014an topaketa-ko bi egunak kontuan hartuta3.000 lagun bildu ziren Arbizun.

Iruñeko Txankete izan zen irabaz-lea eta bigarren postuan sailkatuzen Josu Lizarraga urdiaindarra.

Altsasuko Mendigoizaleak taldeakantolatutako mendi ibilbide luzeaapirilaren 11n izanen da, goizeko7:00etan abiatuta. Bi ibilbide egitekoaukera dago eta oraindik izena emandaiteke

Altsasuko Mendigoizaleak talde-ak apirilaren 11rako Hiru MendiZerrak mendi ibilaldia prestatu du.Ibilbide luzeko ibilaldi ez lehiako-rra da, Euskal Herriko mendi ibil-bide luzeen zirkuituan sartuadagoena. Aurten ez da Nafarroa-ko Zirkuituan sartua egongo, egunhorretan ere Ameskoetan mendiibilbidea dagoelako.

Hiru Mendizerra ibilbidea pro-ba ez lehiakorra da. Helburuamendizaletasuna piztea eta Altsa-su ingurua ezagutaraztea da. Ibil-bideak Altsasu inguruko baztereder eta anitzak ezagutzeko para-da eskaintzen du: Urbasako mal-korrak, Bargagaingo Sakanakopanoramika ederra, Altzaniakopagadiak, Balankalekuko ikuspe-gi politak, Aralarko trikuharriaketa Sarabe eta San Pedroko paisaiaederrak. Aurreko urtean 700 men-dizale pasatxok osatu zuten ibil-bidea eta aurten parte-hartze poli-ta espero da.

Hornidura ederra eta zerbi-tzu guztiakIbilbide guztia ongi markatutaegonen da. 5 kontrol eta jaki etaedari hornidura gune izango dira:Gure Etxean, Urbasan, Ziordiaherrian, Sorozarretan eta Saraben.

Horretaz gain, ur hornidura egon-go da beste hainbat tokitan. Zerjan eta zer edan ez da faltako;famatuak egin dira antolatzaile-ek eskainitako hamaiketakoak.Ibilbide hauek ez dira lehiatzeko-ak, eta hortaz, antolakuntzak ezdu sailkapen ofizialik banatuko,baina mendizaleek nahi izanezgero kontroletan hartutako den-bora erreferentziak jasotzekoaukera izango dute.

Guztia prestatzeko AltsasukoMendigoizaleak klubeko kideak

eta boluntarioak ariko dira lane-an. Antolatzaileek ibilbidea anto-latu ahal izateko euren laguntzaeman duten babesle eta laguntzai-leei eskerrak eman nahi dizkiete.

Izena ematea bezperan ereAurretik, www.altsasukomendi-goizaleak.com web gunean eginbehar da (13 euro). Bestela, bezpe-ran, apirilaren 10ean, Gure Etxe-an, 19:00etatik 21:00etara (16 euro).Probaren egunean bertan ez da ins-kripziorik eginen.

Mendia

Hiru Mendi Zerrak ate jokaPilota

Bi aukera: 48 km eta 26 km

Mendizaleek bi ibilbideren artean hautatzeko aukera izanen dute: ibilbide handia, 48 km-koa eta 2.700 metrotako desnibel metatua duena; eta ibilbide txikia, 26 kilometrokoa eta1.200 metrotako desnibelekoa. Ibilbide laburrak gutxi gorabehera 7-8 orduko lana eska-tzen du eta martxa handiaren estimazioa 11 ordutik gorakoa da. Bi ibilbideak Altsasuko Gure Etxean hasiko dira, 7:00etan. Mendizale guztiek Urdiainera jo-ko dute. Urdiaindik Urbasa-Andiara igoko dira, Portuazpitik, eta aipatu parke naturala ze-harkatuko dute, Bargagain eta Gainsolera helduz. Bertatik Ziordia herriraino jaitsiko dira.Ibilbide motza aukeratzen dutenak partzelarietatik barna Altsasura ailegatuko dira, eta, al-diz, ibilbide luzea hautatzen dutenak Kipular igoko dute, gero Orobeko antzinako harrobi-tik jaisteko. Ondoren, Sorozarreta jaitsi eta segidan Balankaleku eta Intxusburu igoko di-tuzte. Handik jaitsiko dira, Sarabetik, eta San Pedrotik eta Basoitxitik barna Altsasuko GureEtxera helduko dira.

Ezkurdia-Zabaletak aurrerapausuhandia eman dute Artola-Albisuriirabazita eta Berasaluze-Zubieta,galdu eta gero, irabaztera behartutadaude

Binakako finalerdiko lehen jardu-naldian txanponaren bi aldeakezagutu dituzte gure pilotariek.

Larunbatean, Bilbon, OinatzBengoetxeak eta Alvaro Untoriak9 tantotan utzi zituzten Pablo Bera-saluze eta Aitor Zubieta. Berasa-luzek eta Zubietak ez zuten orainarte eskainitako itxurarik eman.Aldiz, Oinatzek sekulako lezioaeman zuen aurreko koadroetan etaUntoriak kantxa bikain babestuzuen. Gainera, errioxarrak Zubie-ta menpean hartu zuen eta pilotabikainak utzi zituen Oinatzeneskutan, leitzarrak bikain aprobe-txatu zituenak. Berak jotako doi-nuei segika aritu ziren gainontze-koak eta 22-9 gailendu ziren leitza-rra eta errioxarra. Ez zenZubietaren eguna izan eta sufri-kario latza pasatu zuen etxarria-rrak.

Joseba Ezkurdiak eta JoseJavier Zabaletak, aldiz, euren one-

na eman zuten igandean AtanoIII.ean. Serio aritu ziren, sendo etaindartsu, eta garaipen garrantzi-tsua lortu zuten Iñaki Artolari etaJon Anderri 22-16 irabazi baitzie-ten. Egungo bi atzelari indartsue-netakoak lehiatu ziren, Zabaleta etaAlbisu. Nahiz eta Albisuk akasoindartsuago jo, Zabaletak hobetomugitu zuen pilota. Gainera,Ataungo atzelariak akats gehiagoegin zituen, eta Zabaleta, aldiz, ziu-rrago aritu zen. Zortziko berdin-ketatik aurrera Artola eta Albisuohi baino akats gehiago egiten hasiziren, eta Ezkurdiak eta Zabaletakegoera probestu zuten, markagai-luan aldea ateratzeko eta partidairabazteko.

Bigarren finalerdiaEzkurdiak eta Zabaletak OinatzBengoetxea eta Alvaro Untoriaizanen dituzte aurkari bigarrenfinalerdian. Bi bikoak irabaztetikdatoz eta bigarren garaipenakfinalean egoteko bultzada handiaemango lieke. Hortaz, jardunaldi-ko partida interesgarriena izan-go da hau, kasik finalean egoteabaitago jokoan.

Beste partidan, galtzetik dato-zen bi bikoak, Berasaluze-Zubie-ta eta Artola-Albisu lehiatuko dira.Biak irabaztera behartuta daude,aukerak izateko. Hortaz, hil alabiziko partida izanen da hau ere.Ea etxarriarrak jokoan dagoenpuntu garrantzitsu hori lortzerikduen.

Sakanako 4x4 Topaketaatzerakontuan

Binakako bigarrenfinalerdiaBengoetxea VI-Untoria / Ezkur-dia-Zabaleta (larunbatean,17:30ean, Labriten. laSexta)Berasaluze II-Zubieta / Artola-Albisu (igandean, 17:00etanOgetan. ETB1

AutomobilismoaEzkurdia: ”Gure jokoa egitera aterako gara”

Ezkurdiak, Zabaletak, Bengoetxea VI.ak eta Untoriak asteartean eginzuten material aukeraketa. “Materialarekin kontentu nago. Antzekomateriala da. Akaso, pilotetako batek frontisetik irteera handia dauka,baina esperotakoa” adierazi zuen Ezkurdiak. Arbizuarrak gaineratuzuen finalerdiko lehendabiziko partida jokatu eta gero, lasaiago dago-ela. “Irabazi genuen eta sentsazio onak berreskuratu genituen. Bainaoso partida zaila dugu aurrez aurre. Bengoetxea erasoan asmatzen arida eta Untoriak kantxa asko estaltzen du. Gu gure jokoa egiten saiatu-ko gara: tantoa dominatu eta jokoari abiadura sartu beharko diogu,euren nagusitasuna apurtzeko” gaineratu zuen.Iritzi berekoa zen Zaba-leta. “Larunbatean garaipena lortzen badugu finalerako sailkatzeko pau-su erraldoia emango genuke. Baina Oinatz bikain dabil, eta Untoria txa-pelketa handia egiten ari da” nabarmendu zuen etxarrendarrak. Oinatzek sakandarren jokoa goraipatu zuen. “Sekulako potentziala duteeta Labriten oso eroso jokatzen dute, Zabaletak bereziki. Horrela joka-tzen dutenean zaila da eurei aurre egitea” adierazi zuen. “Pentsatzendut ni erasotzen saiatuko direla Ezkurdiak pilota izateko, baina agoan-tatzen saiatuko naiz eta ea nik ere zerbait goza dezakedan, Oinatzekpilotak hartu ahal izateko” gaineratu zuen Untoriak. Bestalde, atzo auke-ratu zuten materiala Berasaluzek, Zubietak, Artolak eta Albisuk.

Txanponaren bi aldeak

Page 22: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

kultura >>

Negu txurien loreak

New York, London, Milan eta Pari-seko desfile handiak pasatu berridira eta sei hilabetero gogotsu itxoi-ten dut Josep Fonten bilduma ikus-teko.Josep Fontek, diseinatzaile askokbezala, arkitektura ikasi zuen. Bai-ta patroigintza eta moda ere.2012an, Jesus del Pozoren herio-tza eta gero, Delpozo-ren zuzen-dari sortzailea izendatu zuten, etxe-aren kodeak berritzeko prest, fres-kotasun puntu bat, irudi gazteagobat eta nazioarteago bat emanez.Bere bildumetan ikusi dezakegukaraktere oniriko emakume garai-kide bat estilo berritzaile eta arki-

tektoniko batekin. Batzuetan fan-tasiaren lerroa gainditzen du etabeste munduetako piezak egitea lor-tzen ditu.2015eko udazken/neguko bildumaberriz ere arrakasta bat izan da.Honetan Fontek Rhys Leeren tan-ta koloretsuak eta Andrey Remnev-en aztarnak nabarmentzen dira. Biartista guztiz desberdinak, baina aldiberean kontraste politak egitendituztenak.Bolumen interesgarriekin jolastu dudiseinatzaile katalanak, jantziakemakumearen gorputzetik ihes egi-tea lortzen baitu. Sorbaldak mugi-tzen dira mahuka globo, borobil etaarinei esker.Negu honetan diseinatzaileak kale-

ak ehun negutarretaz bete nahi ditu,artile hotza, crepé-a, feltroa etamufloiekin. Aurten, belusa agertzenda nobedade bezala hiru era des-berdinetan: teknologikoena eguna-rentzat, trinkoa eta debore itxurangauarentzat. Aipagarria da ere lore-en erabilera, etxearen ezaugarrie-tako batean bihurtu dira pixkana-ka eta oraingoan ere azaltzen dira.Telazko loreak dira eta eskuz egi-nak gainera, petaloz petalo josita-koak ehundura berriak sortuz.Rhys Leeren pintzelkadak beremihiseak bustitzen ditu hautsezta-tutako tonuekin batera, klein urdinbat blush batekin. Joku honekin,diseinatzaileak marroi txokolate,berde, gorri eta beltza nudearekin

kontrastatzen ditu bildumari sen-tsibilitatea gehituz.Puntuak ere bere garrantzia dau-

ka bildumean bere alderik elegan-teenean, mohair, merinoa eta alpa-ka zetarekin nahasten baitu.

bazterretik

Aurkene Ormazabal

22 Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a

Eneko Lazkoz MartinezNafarroako BertsolariTxapelketako txapelarenborrokan sartzekotan izan zen

Julio Sotok jantzi du NafarroakoBertsolari Txapelketako txapela.Larunbatean Elizondon izandakofinalean Xabier Terrerosekinneurtu zen Soto. Terreros, Lazkoz,Lazkoz, Terreros. Hortxe-hortxeibili zen buruz buruko sailkape-na. Azkenean, bertsolari etxa-rriarrak 446,5 punturekin hiru-garren postua eskuratu zuen.Orain arte parte hartu lau fina-letako posturik onena da podiu-

meko azken koxka (2013an 5.;2011n 7. eta 2010ean 8.). Finaleanemankor aritu ziren zortzi bertso-

lariak eta Elizondoko frontoiabetetzen zuten zaleek gogoz babes-tu zituzten.

Hilaren 14an mustu zuen AteaTeatrok Lasarte-Orian Zu gabeantzezlana. Alex Tellok idatzi etazuzenduko idazlaneko protagonis-ten paperak Inazio Tolosak etaAnabel Arraizak jokatzen dituz-te. Bikoteak elkar ikusi gabe hogeiurte eman ditu eta berriro ereaurrez aurre daudela bizitzaz,heriotzaz, familia arteko harrema-nez, gaztaroko ametsez… hitz egi-ten dute. Azken batean, bizitzariburuzko gogoeta eskaintzen duobrak. Apirilean bostetan ema-nen dute lana Gipuzkoan.

Bestalde, Arraizak maiatzeanbeste obra bat mustuko du: Eko-patetikobikoa. Atea Teatrok iraba-

zi du Poltsiko Antzerki Sorkuntzalehiaketa, euskarazko formatu txi-kiko antzerki sorkuntza eta ekoiz-pena bultzatzeko sortua dena. Obrahorretan aktore lakuntzarra,Jabier Rodilekin batera, Alex Tello-ren komedia bateko protagonistaizanen da. Antzezlana Donostia-ko lau tabernetan antzeztuko dutemaiatzean.

Kiki Asensiok eta Adela Sanchezek«Igarotako udazkenak» erakusketamustu zuten atzo Altsasuko Iortiakultur gunean. Apirilaren 30era arteizanen da ikusgai, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara

Argazkilaritzarekiko zaletasunaklotzen ditu Kiki Asensio eta Ade-la Sanchez. Lehenaren ogibidea erebada. Zaletasunak bultzatuta,kamara aldean dutela, elkarrekinUrbasan pasiatzen izan dira aurre-ko hiru udazkenetan. Asensiokpaisaiak erretratatzeko gogokourtaroa du. Sanchezek, berriz, pai-saiak landugabea zen eta “eta pin-turari dagokionez aukera gehienduena dela uste dut, koloreagatik,

testurengatik…” Aurretik elkarrekin erakuske-

tarik egin gabeak ziren. BainaSanchezek beste erakusketa bategin nahi zuen. Bigarren udazke-nean hasi ziren gaia aipatzen etainpresio euskarri berriak proba-tzeko nahia bazuten ere. Argazkiakegin zituzten. Koadrorako etaargazkirako aukerak zituztenakzituzten. Aukeratu egin zituzten,ez da errepikapenik, eta erakus-ketarako prestatu dute.

SormenazHaren arabera, “argazkilaritzakbeste ikuspegi bat ematen dizu”.Sanchezek azken urtea eman dupintatzen. Detaileak, panorami-

kak… eraman ditu mihisera hain-bat teknika erabiliz: akrilikoak,olioak, mistoak, alkoholarekin,testurekin. “Udazkena gaiagatikez balitz ez litzateke erakusketahomogeneoa izanen. Ikerketatikbadu”.

Asensiok Urbasako eta Altsa-suko arbolen eta paisaien argaz-kiak erakutsiko ditu. Argazkiakhainbat materialetan inprimatu

ditu: txapa, txapa txuria, txapaku-mena, metakrilatoa eta ohiko pape-ra. Argazkiaren tonuaren arabe-ra material baten edo bestearenaldeko hautua egin du: “kolorebiziak metakrilatoan eta txuria-ren gainean, suabeagoak zilarre-an. Ezberdina izateko eta berritze-ko egin du bestelako euskarrienaldeko hautua argazkilariak.

+www.guaixe.eus

Maletak geltokiandantzanApirilaren 11n, larunbatean,22:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean

Maleta batean sar daitezke denbo-raren joana, bakardadea, harrema-nak, joandakoak, geratu direnak…Ugariak dira maletak geltokian.Anitzak, beraz, haien edukiak,zama. Aukeran dantza taldeakMiren Agur Meabe idazleari male-ten inguruko idatziren bat sortze-ko eskatu zion. Dantzariek poemaeta testu sorta jaso zituzten buel-tan. Haietan oinarrituta sortu duteGeltokiaikuskizuna. Obran male-tak, “norbanakoaren eta norbera-ren probabilitateak biltzen dituenmetafora, kohesio-elementua diraguztiondako”. +www.guaixe.eus

Buruz burukoaren atean Arraiza taulagainean

Udazkenari bi begirada

Utzitakoa

IORTIAKO ABONUAK SALGAI: Altsasuko kultur guneko abonuarekin, 24 €ren truke,Aukeran dantza taldea, Kalakan, Iortiako antzerkitailerra eta film bat ikusteko aukera dago.

Page 23: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

Guaixe • 2015eko apiribilaren 2a kultura 23

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza

Unibertsitate amaieraamildegi bilakatu ohida ikasle arruntaren-tzat. Urteak fakultateko

berotasunean, klasekideen alda-menean egon eta gero, bakarrik,nora jo ez dakiela izaten da. Itsa-so zabalean iparrorratzik gabebalego lez, ikasle graduatu berriakerabat galduta ikusten du bereburua lan munduaren ozeanoan.Antzeko zerbait gertatu zitzaionIrati Urrestarazu Zubizarretaaltsasuarrari Arte Ederretakoikasketak burutu ostean. Alabai-na, honek garbi zeukan artearenmundu “gehiegi indibidualiza-tuan” aurrera egiteko modu baka-rra indarrak batzea zela. Horre-la, Arte Ederren Fakultatetik irten-dako beste hiru ikaslerekin baterabildu, eta euren alorraren ingu-ruan ikuspuntu berdina zutelaikusita, Okela sormen lantegiasortu zuten joan zen urteko apiri-lean.

Okela Bilboko San Frantziskoauzoko 11. zenbakian, duela hogeiurte bertako harategia izandakoeraikinean dago kokaturik. Eki-mena martxan jartzerakoan, lau-koteak konponketa eta moldatzelanak egin zituen, espazio horrisormen lantegi baten itxura ema-teko. Haatik, eraikinaren identi-tate propioak hor zirauen. Izozkai-lu handiak, paretetako kolore txu-ria, haragia mozteko lanabesak,espazioaren egitura bera… Giro-ak, dudarik gabe, harategi batenaizaten jarraitzen zuen. Horrela, ize-na erabaki nahian ordu luzeak iga-ro ostean, berau eraikinak duenberezko izaerarekin lotzea delibe-ratu zuten.

Artisten Meeting PointakHasiera batean lau artistek zituz-ten asmoen arabera, hura eurenlan pertsonalak egiteko tailerraizan behar zen. Izan ere, ez zituz-ten espazioaren ezaugarriak eza-gutzen.

Alabaina, harategi izandakoeraikin haren benetako dimen-tsioak ikustean, proiektu zabala-go bat martxan jartzearen abagu-nea ez zuten alferrik galdu nahiizan. “Lekua oso aproposa zendimentsio kolektiboa izango zuenekimen bat abian jartzeko. Erron-ka handia zen, baina horretarakoindarrak eta gogoak sobera geni-tuen”, dio Urrestarazuk. Horrela,bada, bi-hiru hilean behin Artis-ten Meeting Point izeneko jardu-naldiak antolatzen hasi ziren, Eus-kal Herri osoko artistak bildu etaideiak amankomunean jartzekohelburuarekin.

Artisten topaketa hauetan gaiorokor bat hautatzen da mintza-gai gisa -orain artekoak lurralde-tasuna, gorputza, politika, proze-suak eta tradizioa izan dira-, etabertara deialdi irekien bidez auke-raturiko hiru artistak bere lane-an jardunaldi bakoitzeko mintza-gaia nola jorratu duten azaltzen

dute 20 minutuko tartean. “Jardu-naldi hauetara ibilbide desberdi-neko artistak deitzen saiatzengara. Hori eginda, artearen mun-duan hasiberri eta artista kontsa-gratuen artean dagoen transmisiofalta nolabait apurtu egiten dugu”.Hitzaldiaren ostean debate bat egi-ten da bertan biltzen diren guztienartean, eta horri esker, Urrestara-zuren arabera, artista pentsalarigisa irudikatzen da. “Artisten Mee-ting Point hauek Okela eztabaida-gune bihurtzen dute, eta hori osoaberasgarria da guretzat”.

Euskal Herriko artistaplastikoen sarea ehuntzenGauzak horrela, hiru hilean behinospatzen diren topaketa hauenemaitza gisa Euskal Herriko artis-ta plastikoen sarea ehundu dute,indibidualizazioarekin hautsi etaartistei bisibilizazioa eskaintze-ko helburua duena. Tresna honiesker, artista bakoitzaren lan indi-bidualak ikusgarri egiten dira,eta, horretaz landa, artistak hain-bat irizpideren arabera (dizipli-na, teknika eta lurralde histori-koa) lotzen dira, “etorkizunera-ko oso aberasgar riak izandaitezkeen aliantzak sortuz”.Artisten amaraun hau iraganurteko abenduan jarri zen mar-txan, eta dagoeneko 76 artistarenfitxak daude ikusgai. Bertan ager-

tu ahal izateko hiru hilabeteanbehin zabaltzen dituzten deialdie-tara edonor aurkez daiteke, etamapan sartzeko eskakizun baka-rra norberak bere datuak bidal-tzea da (sarearen kide izatekobeste modua Meetin Pointetan

parte hartu eta norberaren lanaazaltzen duen bideo bat entrega-tzea da).

Horizontala eta interaktiboaArtisten sareak osatzen duen mapa-ren ezaugarriei dagokienez, hori-zontala eta interaktiboa dela nabar-mendu behar da. Horizontala, artis-ta guztiak maila berean agertzendirelako (ematen zaion hasiberribati edo ibilbide luzea duen artis-ta bati), eta interaktiboa, interneteuskarri gisa hartzeak dinamiko-tasuna eta informazioa kendu eta

sartzeko aukera ematen duelako.Gainera, originaltasun handikoadela esan daiteke, sare hau eratze-rakoan ez baitute non begiratuizan. Antzeko proiektuak bilatudituzte, baina ez dituzte aurkitu.“Duela zazpi bat urte Jose LuisMorazak artisten mapa bat eginzuen, baina gurearen oso bestela-koa da. Alde batetik, artistak hie-rarkikoki agertzen dira, eta ager-tzen direnak soilik ospe handikoartistak dira. Bestetik, papereandago eginda, beraz, ez dauka gure-ak daukan interaktibotasunik”.

Okelatar-en bila Babes ekonomikoa lortu asmoz,Egin zaitez okelatar kide kan-paina jarri dute martxan. Kideegiten direnek gutxienez 30euro ordaindu beharko dituzteurtean, Urrestarazuren arabera,proiektuarentzako funtsezkoaden babes eta laguntza emanez.Altsasuarrak dioenez, Okelabezalako proiektu bat aurreraeramateak diru behar handia sor-tzen du, debalde lan egiteaz lan-da, Meeting Pointetara doazenartistei ordaindu beharra baita-go. Horrela, dirua lortu eta diru-laguntza eta erakundeekikomenpekotasunik ez izateko oke-latar-ak bilatzea erabaki dute.“Orain arte jendeak emandakoerantzunarekin oso pozik gau-de. Oraindik babes handiagoabehar dugu lasai aritu ahal iza-teko, baina oraingoz ezin gaitez-ke kexatu. Badakigu hau mara-toi bat dela, eta ez esprint bat”,azpimarratzen du Urrestarazuk.

Okelako laukoteak sorturikoEuskal Herriko artista plastikoeta bisualen sarea ez dago guz-tiz osaturik, esan bezala, orain-dik artista asko falta baitiraamaraun horretako parte izate-ko. Edonola ere, orain arte bil-dutako datuek aukera ematendute dagoeneko alorraren diag-nosi bat egiteko. Urrestarazurenesanetan, mapa honetan daudenartista gehienak gazteak dira, etahori, besteren artean, gazte jen-deak kolektibizatzeko beharhandiagoa duelako gertatzenda. “Jada ibilbide bat duen jen-deak ez du halako interesik, etazenbaitetan zuk ibili behar duzuhaien atzetik. Gazte jendearen-tzat, ordea, sekulako abaguneada mapa honetan agertzea, eza-gutzera emateko tresna oso era-ginkor bat baita”.Bestetik, artista altsasuarrakmapa honetan eta, oro har, Oke-la proiektuan batik bat emaku-meak dabiltzala azpimarratzendu. Bere ustez, gazteek kolekti-bizatzeko behar handia dutenbezala, emakumeei ere antze-ko zerbait gertatzen zaie, arte-an, gizarteko beste zenbait espa-rrutan bezala, gizonezkoekerraztasun handiagoak baiti-tuzte. “Zentzu horretan, Okelaespazio feminista bat dela nabar-mendu behar da”.

Feminismoa bezala, euskara ereproiektu honen ardatz nagusie-netako bat da. Lau artista gaz-teek arazoak izan dituzte arte-aren munduan euskaraz jardu-teko, eta horri aurre egin nahian,euskara bera hautatu dute Oke-laren motore gisa. “Kontuan har-tzen dugu gure lan esparruaneuskara ez dakien jende askodagoela, baina guk hasieratik argiizan dugu gure espazioa euskal-duna izanen zela. Bestelako hiz-kuntzak onartzen ditugu, nos-ki, baina beti ere euskara hiz-kuntza nagusitzat hartuz”. Gauzak horrela, hilaren 17an SanFrantzisko kaleko sormen lan-tegiak urtebete beteko du. Urte-bete, hasieran beharrizan indi-bidualak eta azkenean beharri-zan kolektiboak asebetetzekosortutako ekimenak lehenengopausoak eman zituenetik. Begi-rada atzera botata, Urrestara-zuk oso positiboki baloratzendu azkeneko urte honetan ger-tatu zaien guztia: “Horrelakoproiektu bat abiatzean ikasteneta jasotzen dena asko da. Jen-dearen hauspoa hasiera hasie-ratik sentitu dugu, eta horreksekulako indarra eman diguaurrera egiteko. Etorkizunera-ko eskatzen dugun gauza baka-rra orain arteko lerro beretikjarraitzea da”.

Feminismoa eta euskara ardatz

Okela sormen lantegia, beharrizanetik sortua

Page 24: Kirolak >> 20 Kirolak >> 20 Kontua euskaraz egitea da

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko apiribilaren 2a, osteguna • 2. aldia • 503. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Altsasu - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Aralar - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 2 Max: 15 Min: 3 Max: 17 Min: 5 Max: 9 Min: 2 Max: 13 Min: 1 Max: 16 Min: 4 Max: 17 Min: 6 Max: 16

osteguna ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena

euria: 4% euria: 7% euria: 32% euria: 7% euria: 5% euria: 5% euria: 10%

1.Zer ikasketa egin dituzu?Altsasun batxilergoko ikasketakbukatu nituen, eta 2008an Nafarro-ako Unibertsitate Publikoan Inge-niaritza tekniko elektrikoa ikastenhasi nintzen. Hasieran, ez nekienaztatuko nuen ala ez aukeratuta-koarekin, baina oso gustora nagoegin dudanarekin eta oraingoz pri-meran. Karrera bukatu genuene-an, proiektua egiteko ordua iritsizen eta guk beste zerbait egitekogogoa genuen.

2.Proiektu ezberdina egiteaerabaki zenuen?Normalean ikasleek nabe indus-trialak hautatzen dituzte proiek-tua egiteko, gu, berriz, energiaberriztagarrien munduan sartuginen.

3.Ingeniaritza ikasketak bukatueta master bat egin zenuen?Unibertsitateko ikasketak bukatu-ta, beste zeozer egitea pentsatunuen. 2012an energia berriztaga-rrien inguruko masterra hasi nueneta joan zen urtean bukatu nuen.

4.Energia berriztagarriaketorkizuneko oinarrietako batizanen dira?Energia berriztagarrien arloalaguntzen eta lantzen hasi beharda. Geroz eta jende gehiago dagomunduan eta hortaz, energia gehia-go kontsumitzen da. Energia azkenfinean, modu anitzetakoa izan dai-teke, nuklearra adibidez. Energianuklearrak badakigu zer daka-rren, hondakin kaltegarriak ditu,eta inguruan, Burgosen kasu, adi-bide garbia dugu, edota Frantzian.Kalte horiek kontutan hartuta,beste energia batzuen presentziadagoela jakin behar da eta horiek

bultzatzen saiatu behar gara, posi-ble delako.

5.Nolakoa izan zen haize errotaegitearen prozesua?Nire laguna Martin Garciarekinhasi nintzen. Gure kasuan, lane-an egonda, diru pixka batekin,proiektua ateratzea errazagoaizan zaigu. Arlo mekanikoarekinhasi ginen: hegalak, sorgailua, egi-tura; eta gero, bihurgailua sartugenuen. Azkenik, energia guztiagordetzen duen bateria, etxeanenergia aurrezteko. Nire helburunagusia etxeko faktura aurrezteada.Diseinua guk egin genuen, bai-na gero hainbat pieza tratatzeko,Sakanako lantegietara jo beharizan genuen.

6.Asko ikasiko zenuten horrelakoproiektu batekin, ezta?Ba bai, asko eta asko. Unibertsita-tean teoria asko ikasten da, bainapraktika gutxi. Hiru urtetan ika-sitako materiaren % 80 proiektuhau egiten landu genuen, beraz,halabeharrez ikasten da. Piezabatzuk guztiz desmontatu geni-tuen haize errota gure moduraeraiki ahal izateko.

7.Nola funtzionatzen du haizeerrotak? Haize errota batek behar duenezaugarri garrantzitsuena haizeiraunkorra eta indartsua izatea da.Hori non lortu daiteke? Herriannormalean ez da lortzen, haizeboladak ibiltzen direlako eta horiez da iraunkorra. Mendian, mui-no batean leku egokiak aurkituditzakegu, hesi ala langarik ezdagoen leku batean. Etxeen arte-an, batzuetan haize gehiegi alagutxiegi izan dezakegu eta hori ez

da aproposa. Haize desegonkorrakkaltetu egiten du errota, hortaz, hai-zearen iraunkortasuna da ezauga-rri garrantzitsuena. Funtziona-menduari dagokionez, haizeakhegalak mugitzen ditu, horrela,indar horrek sorgailua mugitu egi-ten du eta energia hori baterietangorde egiten da.

8.Haize errota bukatu duzu bainaetxean jartzerik ez?Errota bukatu nuenean udaletxe-ra joan nintzen baimena eskatze-ra. Idatzi bat egin behar izan nuenNafarroako Diputazioarekin harre-manetan jartzeko. Nafarroako ins-tituzioek ingurumen ikerketa bateskatu zidaten. Ikerketa horrek6.000 euroko gastua dauka eta horijakinda hor gelditu zen gauza.Oraintxe trastelekuan dago hau-tsa hartzen.

9.Asteburuan energia foro bategon da Altsasun, zer egin dabertan?Hainbat arlo landu ziren energiberriztagarrien foroan: biomasa,etxeak isolatzeko materialak...

10.Zuk ere hitzaldi bat emanzenuen, ezta?Bai, nik haize errota egiterakoorduan aurrera eramandako pro-zesua azaldu nuen. Zer pauso jarrai-tu genituen, nola egin genuen, zer-gatik hartu genituen momentukoerabakiak.

11.Horrelako foro batean partehartzen zenuen lehen aldi zen?Bai. Oso ongi sentitu nintzen, egiaesan. Honetan interesa duen jen-dearekin elkartzeko aukera izannuen eta ekarpen handia da hori,oso esperientzia ona.

>>11galdera

Xabier Senar Ingeniari tekniko elektrikoa

Testua: Larraitz Amadoz Lazkano

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

4 12 18 26

Marsukobazkide sarituak

MARSUKO SARIAK:1. SARIA: Ekainberri museorako 2 sarrera. Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza,

Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu baleaeta Irrien lagunak aldizkaria.

2.3.4.SARIAK: Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza, Lacturaleren lotea, MagnaXotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea eta Irrien lagunak aldizkaria.

1. Eugenia Goñi Araña(Arbizu)

2. Biltoki Gazte Elkartea(Lakuntza)

3. Jose Luis Izagirre Uria(Altsasu)

4. Blanca Ilundain Etxeberri(Irurtzun)

Elkarrizketa osorik guaixe.eus web orrian