kausazko perpausak eta helburuzko perpausak i
TRANSCRIPT
Kausazko perpausak
• Kausa edo zergatia adierazten dute, eta gehienetan ZERGATIK? Galderari erantzuten diote: Ez dizut ezer ekarri, ahaztu egin zaidalako
Kausazko perpausak
• Hauek dira menderagailu erabilienak:
– (e)lako: Zergatik? Galderari erantzuteko erabiltzen dugu: Amak eskatu didalako egin dut.
–bait-: ez dio zuzenean zergatik galderari erantzuten: Ez naiz lagunekin joan, ez baineukan gogorik.
• (e)nez/-(e)nez gero: informazio osagarria emateko erabiltzen da: Oso berandu zenez gero, ohera joan nintzen.
• -t(e)eagatik/-t(e)arren: Zergatik? Galderari erantzuten diote: Atzerantz begiratzearren erori zara lurrera.
Helburuzko perpausak
• Xedea edo asmoa adierazten dute, eta Zertara?eta Zertarako? galderei erantzuten diete.Hauek dira menderagailu erabilienak:– t(z)eko: Zertarako? Galderari erantzuten
dio: Hori lortzeko, gogor saiatu!– t(z)era: Zertara? Galderari erantzuten dio:
Perretxikoak biltzera etorri gara mendira.
• -t(z)eko asmotan / -t(z)ekotan: Bizikleta berrria erostekotan nabil.
• -t(z)eagatik / -t(z)earren: helburua ere adierazten dute: Zu ikustearren etorri naiz.