kantu polifonikoa errenazimenduan

4
1. Kantu polifonikoa errenazimenduan 1.1 errenazimenduko musikagileek hiru teknika erabiltzen zituzten musika egiteko: 1.1.1. imitaziozko kontrapuntua: ahots batean doinu oso laburra azaltzean oinarritzen da; doinu hori gero beste ahots batek egingo du, bai soinubakarrean, bai apur bat altuago edo baxuago. Gainontzekoak behin eta berriro errepikatuko dute doinu berbera. Adibidea: 1.1.2. cantus firmus: teknika hau aintzinakoa da, eta errenazimenduan perfekziorik handiena lortu zuen; ahots batek doinu bat kantatzen duen bitartean, gainontzekoak bilbe polifonikoa josten dute beraren inguruan. Adibidea: http://www.goear.com/listen/5bf5d11/missa-"lhomme-armé"- super-voces-musicales,-for-4-parts-(1)-josquin-desprez 1.1.3. bariazioaren teknika: gai bat behin eta berriro errepikatzean datza, errepikazio bakoitzean apur bat aldatuz. Hori egiteko moduak: doinua, erritmoa, harmonia, kontrapuntoa... aldatuz. Batez ere musika instrumentalerako erabiltzen da.

Upload: patxinaga

Post on 29-Jul-2015

1.374 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Kantu Polifonikoa Errenazimenduan

1. Kantu polifonikoa errenazimenduan

1.1 errenazimenduko musikagileek hiru teknika erabiltzen zituzten musika egiteko:

1.1.1. imitaziozko kontrapuntua: ahots batean doinu oso laburra azaltzean oinarritzen da; doinu hori gero beste ahots batek egingo du, bai soinubakarrean, bai apur bat altuago edo baxuago. Gainontzekoak behin eta berriro errepikatuko dute doinu berbera.

Adibidea:

1.1.2. cantus firmus: teknika hau aintzinakoa da, eta errenazimenduan perfekziorik handiena lortu zuen; ahots batek doinu bat kantatzen duen bitartean, gainontzekoak bilbe polifonikoa josten dute beraren inguruan.

Adibidea: http://www.goear.com/listen/5bf5d11/missa-"lhomme-armé"-super-voces-musicales,-for-4-parts-(1)-josquin-desprez

1.1.3. bariazioaren teknika: gai bat behin eta berriro errepikatzean datza, errepikazio bakoitzean apur bat aldatuz. Hori egiteko moduak: doinua, erritmoa, harmonia, kontrapuntoa... aldatuz. Batez ere musika instrumentalerako erabiltzen da.

2. kantu polifoniko erlijiosoa: formak

garai honetan kantu polifonikoa egiten zuten nazio nagusiak Eskola franko-flandestarra, Italia eta Espainia izan ziren. Hauek bi formatan sortzen zuten: motetea eta meza.

2.1. motetea: genero liturgikoaren formarik garrantzitsuena izan zen, eta desagertu egin zitzaion letra desberdinak izatearen ezaugarri hura.

Page 2: Kantu Polifonikoa Errenazimenduan

2.2. meza: XVI. mendean musika-forma garrantzitsua izan zen, eta ikasi berri ditugun bi tekniketatik (kontrapuntistikoa eta kantus firmus izenekoa) baten bidez egiten zen.

Polifonia eskolak

Polifonia Belgikan eta Holandan hasi zen loratzen. Handik europa osora hedatu zen. Eskualde honetako musikagile nagusiak bi izan ziren. Batetik, Guillermo Dufay (1400-1474); motetea eta meza landu zituen. Aita Santuaren kaperan lan egin zuen. Hori baino garrantzitsuagoa Josquin Desprès izan zen (1440- 1521)., eta honek Italian egin zuen lan batipat. Maisurik handiena izan zen, musikaren bidez testuko ideiak transmititzeari zegokionez.Italian Giovani de Palestrina (1525-1594) iritsi zen gailurrera. Elizaren lehenengo musikagiletzat hartu zuten. Motete eta meza asko egin zituen. Meza ezagunena Martzelo aita santuaren meza. Meza hau Trentoko musikaren sinboloa izan da.Entzun: http://www.goear.com/listen/e089d69/misa-del-papa-marcelo-palestrina

Espainian ere garrantzi handia izan zuen musikak garai honetan. Espainiako musikaren “urrezko aroa” deitzen zaio. Musikagile nagusienak Juan de la Enzina (1469- 1529) batetik; honek musika profanoa eta erlijiosoa egin zuen. Cristobal de Morales (1500-1553), Francisco de Guerrero (1528-1599) eta Tomás Luis de Victoria (1548-1611).Inglaterran William Byrd, Frantzian Pierre Attaignant eta Janequin dira aipagarrienak.

3. Kantu profanoa.

3.1. Madrigala, musika forma polifonikoa da, hizkuntza arruntean kantatua. Izaera deskribatzailea dauka eta helburua sentimenduak adieraztea da; gaiak maitasuna eta naturaren ingurukoak dira. Lau edo bost ahotsetan eta a capella izan ohi da, batzuetan akonpainamendua edukitzen duen arren.

Garai hartako musikagilerik garrantzitsuena Claudio Monteverdi izan zen (1567- 1643). Honek Errenazimendua eta Barroko garaian lan egin zuen. Barrokoan Opera lanak ere konposatu zituen.

3.2. Espainian musika profanoak hiru formatan adierazten da. Erromantzea, musika herrikoia da baina forma polifonikoa du. 4 bertsoko estrofak dira eta gaiak gertaera politikoen ingurukoak dira. Beste forma bat gabon-kantak dira, gero gabonetako kantak bihurtuko direnak. Musikagile nagusiena Juan del Enzina da. Azken forma entsalada da, genero polifonikoa da eta aurreko genero guztien nahasketa da. Mateo Flecharen lanak oso ederrak dira.

Entzun Juan del Enzinaren gabon-kanta:http://www.goear.com/listen/f057295/hoy-comamos-y-bebamos-juan-de-la-encina

Entzun Mateo Flecharen entsalada:http://www.goear.com/listen/ea60145/ensalada.-la-bomba-mateo-flecha

Page 3: Kantu Polifonikoa Errenazimenduan