jolas motak

7
Jolasa

Upload: mjcaballero

Post on 26-Jul-2015

664 views

Category:

Education


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Jolas motak

Jolasa

Page 2: Jolas motak

Haur jolasak ezaugarri bereziak ditu:Jolas denbora pasa edo jostagarritasuna huts izateaz gain, heldutasuna iristen denerako bizitzaren ikaskuntza prozesutzat jotzen da jolasa.

Jolasa zehazten duten ezaugarriak ondorengo hauek dira:

Jolasa atsegingarri eta dibertigarria da.

Jolasaren motibazioak bere baitan gertatzen diren eta ez daude beste helburu batzuen zerbitzura. Hain zuzen ere, bitartekoen atsegingarri da helburu zehatz bati begirako ahalegina baino gehiago.

Jolasa borondatezkoa eta berezkoa da, inoiz ez derrigorrezkoa.

Jolasten duenaren aldetik parte hartze aktiboa eskatzen du.

Lasaitasuna eta poztasun emozionala eskaintzen du badakigulako jolasa baino ez dela.

Aldez aurrerik ez dago ezer ikasi beharrik

Page 3: Jolas motak

JOLAS MOTA BATZUK

KOOPERAZIO JOLASAK:

Talde batean, komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko balio

duten jolasak dira. Jolas hauetan helburu bat egoten da

eta helburu hori lortzeko taldekide guztien parte hartzea

behar da. Adibidez, kooperazio jolas bat hau izango

litzateke:

Bikote taldeak egiten dira. Talde bakoitzean bata mutua

izango da eta bestea gorra. Lehengo mutuak gorra denari

eraman behar dio toki zehatz batera, eta gero alderantziz.

Page 4: Jolas motak

Izenak esaten duen bezala, elkarren artean ezagutzeko balio dute. Jolas hauek oso aproposak dira ume talde berri bat daukagunean eta beraien artean ezagutzea nahi dugunean.

Adibidez, hau izango litzateke ezagutza jolas bat:

Umeak borobilean jartzen dira, eta borobilaren erdian putxu bat dagoela imajinatzen dute. Putxua sakona da eta hara hurbiltzen bagara ohiartzuna entzuten dugu. Orduan, ume bakoitza banan-banan putxu imajinariora hurbiltzen da eta bere izena ohiukatzen du, eta ondoren beste ume guztiak putxuko ohiartzuna imitatuz esandako izena errepikatzen dute.Beste ezagutza jolas bat hau izango litzateke; adinak ezagutzeko balio diguna:Banku ilara bat egiten dugu eta partaide bakoitzak zutunik jarriko da banku baten gainean. Azpian erreka bat kokodriloz beteta dagoela imajinatu behar dugu. Jolas honen helburua da adinen arabera ilara ordenatzea, helduenetik gazteeneraino. Baina arazotxo bat dago: ezin da hitzik egin, komunikazioa keinuen bidez egin behar da.

EZAGUTZA JOLASAK

Page 5: Jolas motak

JOLAS SINBOLIKOA:

Umeen jolasetatik nabarmengarria dugu jolas sinbolikoa.Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta rolak aldatzeko balio zaio jolas sinbolikoa.

Jolas sinbolikoaren bidez, ikasketa ezberdinak lortuko ditu haurrak. Adibidez; sukaldean, janari prestatzen jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen ikasiko du. Lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko ezberdintasunaz konturatuko da...

Sinbolizazio jolasetan hizkuntzan aurrerapen bat ekartzen du. Hizkuntzak, beste lagunekiko akordioak ahalbideratzen dituelako. Helburu komunak, rolak ... elkartrukatu egiten dira.

Page 6: Jolas motak

Atal honetan ariketa jolasak zer diren azalduko dizkizuet:

Ariketa baten inguruan errepikapenezko jolasak dira. Haurrak egiten dituen lehenengoak dira, koska egin edota kolpeak jotzea esaterako. Jostailuekin zein jostailurik gabe egin daitezke. Ekintza behin eta berriro errepikatzean datza jolasaren xarma. Jostailu mota honen adibidea litzateke txintxirrina. Hiru urtetik aurrera jolas hauek gaitasun eta mugikortasun ekintzekin lortzen dira. Horien artean daude bizikleta, pilota, eskujolasak, …

Ariketa jolasek hainbat gaitasun garatzen laguntzen dute. Zentzumenen garapena bultzatzen dute, hainbat mugimendu eta desplazamenduren arteko koordinazioa errazteaz gainera. Era berean, kausa-efektu gertaera ulertzen eta lehen arrazoibideak egiten laguntzen dute. Norberak bere burua gainditzeko lagungarri dira, zenbat eta gehiago praktikatu, hobea izaten baita emaitza.

ARIKETA JOLASAK

Page 7: Jolas motak

ADINA JOLASAREN GARAPENA

0-6 hilabeteOin eta eskuekin jolastu. Bistaz koloretako objektuak jarraitu.

Ezkutatu eta agertu jolasak (kukuka). Txintxirrin eta antzekoak.

6-12 hilabeteUrarekin jolasak. Kaxak ireki eta itxi, gauzak atera eta sartu.

Inguruaren esplorazioa: arrastaka eta oinez ikasten. Kulunkatu, din-dan eta antzeko mugimendu errepikakorrak.

1-2 urtePilotak, panpinak. Gauza ezberdinak, bata bestearen gainean jarri.

Margotu. Ibilgailuei tiraka eta bultzaka. Hizkuntza-jolasak.

3-5 urteMugimenduzko jolasak: txirrista, kulunka, lasterka, trizikloa, panpinak eta bestelako joko sinbolikoak. Eraikuntza-jolasak. Buruhausgarria sinpleak. Musika sortzen. Hondar-jolasak.

6-10 urteAdimen-jokoak. Erregela-jokoak. Mahai-jokoak. Kirolak eta

mugimenduzko talde-jolasak.