jclic
DESCRIPTION
GIDA TRESNATRANSCRIPT
ZER DA JCLIC?
Jclic hezkuntza jarduera ezberdinak (buruhausketak, elkarketak, testu ariketak,
hitz gurutzatuak…) burutzeko balio duten aplikazio informatikoen multzoa da.
Jarduerak ez dira bakarrik aurkezten, proiektuetan baizik, non ariketa eta
sekuentzia ezberdinak dauden.
Jclic “Java” izeneko plataforma batean dago garatua: kodigo irekiko proiektua,
inguru eta sistema operatibo ezberdinetan funtzionatzen duena.
Web orrialde honetan, JClic proiektua erabiltzeko bi modu eskaintzen dira:
- Jarduerak applet batean ikustarazteko:
Applet: web orrialde batean sartuta dagoen objetu bat da. Era honetan
ikusten diren proiektuak ez dira ordenagailuko disko gogorrean gordetzen, behin
erabili ondoren ezabatu egiten dira.
- Jarduerak ordenagailuan instalatzeko:
JClic-ek jarduerak deskargatu eta “proiektuen liburutegian” gordetzen
dituen asistente bat dauka. Liburutegi hau JClic martxan jartzen den lehenengo
aldian sortzen da, eta honetarako beharrezkoa izango da JClic deskargatu eta
ordenagailuan instalatzea.
EZAUGARRIAK
JClic proiektua “Clic 3.0” izeneko programa batetik dago sortua, multimediazko
aplikazio diaktikoak sortzeko tresna. Hezitzaile asko izan dira programa hau urtetan
erabili izan dutenak, jarduera interaktiboak sortzeko, haur hezkuntzatik bigarren
hezkuntzara.
Honako hauek dira proiektuaren helburuak:
- Multimediazko hezkuntza aplikazioak erabili ahal izatea, internetetik zuzenean.
- Clic 3.0-ko aplikazioekin bateragarritasuna mantentzea.
- Datuen gordeketarako formato estandar eta ireki bat erabiltzea, beste
aplikazioekin erabili ahal izateko.
- Estatu eta kultura ezberdinetako hezitzaile eta eskolen arteko materialen
elkartruke eta kooperazioa zabaltzea, bai programaren eta baita sortutako
jardueren itzulpena eta egokitzapena errazteko.
- Erabiltzaileek bidalitako hobekuntza eta zabalkuntzen iradokizunak jasotzea.
- Programazio ekipo ezberdinen arteko lan kooperatiboari esker programa
zabaltzen joan ahal izatea.
- Jarduera sortzaile indartsuago, sinpleago eta intuitiboago bat sortzea,
erabiltzailearen egungo inguruaren ezaugarrietara moldatuz.
DESKARGA ETA INSTALAZIOA
JClic Java aplikazio bat da, WebStart teknologiaren bitartez antolatzen dena.
Web orrialde honen loturetan klikatzen den lehenengo aldian deskargatu eta instalatuko
dira programak. Behin hori lortuta, nahi den guztietan jarri ahalko dira martxan
aplikazio guztiak.
JCLIC-EN GARAPEN PROIEKTUA
JClic software libre bat da, eta “Licencia Pública General de GNU (GPL)”
terminoen arabera banatzen da.
JClic-en garapen proiektua LaFarga.org portalean aurkitzen da, Kataluniako
Unibertsitate, Ikerkuntza eta Gizarte departamentuan. Proiektua bertan parte hartu nahi
duten guztientzako irekita dago eta honen erabilera hobetzeko eta errazteko bolondresak
behar dira.
JARDUEREN BILAKETA
Jarduerak bilatzeko honako pausu hauek jarraitu behar dira.
1. Jardueren irudian klikatu
2. Ondoren jarduerak bilatzeko aukeraren gainean klikatu
3. Bi aukera daude bilaketa burutzeko:
a. Eskaintzen diren aukera ezberdinen bitartez (arloak, hizkuntza, maila, izenburua, egilea, deskribapena…), ondorengo irudian ikus daitekeen bezala.
b. Jarduera guztien zerrendaren bitartez, ondorengo irudian ikus daitekeen bezala.