istorio errepikatua

2
Istorio errepikatua Dena lapurtu ziotela esan zuen. Orduz geroztik egunero joaten da hutsune handi hartara, dena bere lekuan dagoela irudikatzera, iragan bihurtutako orainaldia bizitzera. Orduak ematen ditu bertan zutik eta batzuetan bere burua ikusten du atzera eta aurrera, isilean eta pozik, burua altxatu gabe, ekinean, pozik. Azkenik, negarrak ninietan atea jotzean, ihes egiten du, inork ez dezan aurpegia gorrituta ikusi. Dena lapurtu zietela esan zuen. Orduz geroztik desagertu egin zirela adiskideak, haiek ez dira hitzarturik gabeko hitzordura agertzen. Haiek orduak ematen dituzte beste habia baten bila, krimenak jo gabeko auzo batean ahal bada. Burua altxatu gabe ari dira haiek ere, bakoitza bere bidetik, bakoitza bere habiaren bila, bakoitza bere bizi- espazioaren bila. Azkenik, ordea, negarrak ninietan atea jotzean, ihes egiten dute, inork ez ditzan aurpegia suminduta ikusi. Dela lapurtu zutela esan zuten. Orduz geroztik urtu egin direla koloreak, sormena ontzi batean sartu dutela, hutsean ontziratu. Ekintzailetza tirokatu egin dutela eta lankidetasuna ito. Ez zutela ulertzen, giro atsegina ekarri zutela eta auzoan guztiek atseginez begiratzen zituztela. Lapurrak halakoak, baina zeren bila sartu ziren? Lapurrak besteak zirela, hori esan zuten prentsaurrekoan. Baimenik gabe sartu zirela eta arrautzak jarri zituztela barruan. Arrautzetatik gandorrak jaio

Upload: goiztiri-aek-euskaltegia

Post on 13-Apr-2017

711 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Istorio errepikatua

Istorio errepikatua

Dena lapurtu ziotela esan zuen. Orduz geroztik egunero joaten da hutsune handi hartara, dena bere lekuan dagoela irudikatzera, iragan bihurtutako orainaldia bizitzera. Orduak ematen ditu bertan zutik eta batzuetan bere burua ikusten du atzera eta aurrera, isilean eta pozik, burua altxatu gabe, ekinean, pozik. Azkenik, negarrak ninietan atea jotzean, ihes egiten du, inork ez dezan aurpegia gorrituta ikusi.

Dena lapurtu zietela esan zuen. Orduz geroztik desagertu egin zirela adiskideak, haiek ez dira hitzarturik gabeko hitzordura agertzen. Haiek orduak ematen dituzte beste habia baten bila, krimenak jo gabeko auzo batean ahal bada. Burua altxatu gabe ari dira haiek ere, bakoitza bere bidetik, bakoitza bere habiaren bila, bakoitza bere bizi-espazioaren bila. Azkenik, ordea, negarrak ninietan atea jotzean, ihes egiten dute, inork ez ditzan aurpegia suminduta ikusi.

Dela lapurtu zutela esan zuten. Orduz geroztik urtu egin direla koloreak, sormena ontzi batean sartu dutela, hutsean ontziratu. Ekintzailetza tirokatu egin dutela eta lankidetasuna ito. Ez zutela ulertzen, giro atsegina ekarri zutela eta auzoan guztiek atseginez begiratzen zituztela. Lapurrak halakoak, baina zeren bila sartu ziren?

Lapurrak besteak zirela, hori esan zuten prentsaurrekoan. Baimenik gabe sartu zirela eta arrautzak jarri zituztela barruan. Arrautzetatik gandorrak jaio zirela etengabe eta nahieran eraiki zutela habitat desnaturala. Espezie arriskutsua zela, ezinbestekoa zela desintoxikazioa, auzotarren, herritarren aurkako mehatxua zela. Bilatzen zutena bizikidetza baketsua zela eta horregatik lapurtu zituztela koloreak, sormena, ekintzailetza eta lankidetasuna.

Epaileak eraitsi egin behar zela esan zuen. Hondeatzaileak baliatzeko agindua eman zuen, mailu kolpe batek ekarri zuen zartada. Ez zien lekukoei entzun nahi izan, herrikoitasunari edo kulturari. Iluntzean albistegiei beha egon zen pozik, jendearen niniak nola negar-malkotan desagertzen ziren, aurpegiak nola gorritzen ziren, burua altxa zuen, eta ohera sartu zen, pozik.

Orduz geroztik eta askoz lehenagotik istorio bera errepikatzen da han-hemen, kale estetikoen izenean, kontu korronteen aitzakian, hondeatzaileak sartzen dituzte. Bizikidetza garbi eta turistikoaren xerka.

Iker Zaldua Zabalua