irunero · jabier muguruza musi-karia 7. orrialdea inauteriak irunen. 2 hezkuntza, hizkuntza...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 271. zk. Bigarren aroa Otsailak 15 2016 3 Erreportajea Sardinaren ehorzketa 4-5 Argazkiak Inauteriak. 6 Elkarrizketa Lerie Lopetegi, Amatxi dendaren jabea. 9 Kirolak Eskuz Binakako Txapelketa Uranzu frontoian. 10 Erreportajea Kalean edatearen ondorioak 11 Haurren Leihoa Eguzkitza 12 Gazteen Lanak El Pilar 13 Gaztea Toka eta noka Irunen 14 Gazte infor 15 Agenda 16 Kirolak Irun Karting Indoor Kirolak Santiagotarrak elkarteak 50 urte bete ditu. 8. orrialdean Elkarrizketa Jabier Muguruza musi- karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN

Upload: vuongliem

Post on 25-Apr-2019

227 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero271. zk.Bigarren aroa

Otsailak 152016

3 Erreportajea Sardinaren ehorzketa4-5 Argazkiak Inauteriak.6 Elkarrizketa Lerie Lopetegi, Amatxi dendaren jabea.9 Kirolak Eskuz Binakako Txapelketa Uranzu frontoian.10 Erreportajea Kalean edatearen ondorioak11 Haurren Leihoa Eguzkitza12 Gazteen Lanak El Pilar13 Gaztea Toka eta noka Irunen14 Gazte infor15 Agenda16 Kirolak Irun Karting Indoor

KirolakSantiagotarrak elkarteak50 urte bete ditu.8. orrialdean

ElkarrizketaJabier Muguruza musi-karia7. orrialdea

INAUTERIAK IRUNEN

Page 2: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

I runero

1983ko uztailaren 24ko Osoko Bilkuran jarri zio-ten Bertsolari Uztapide Kalea izena. Ermita ka-letik hasita, Dunboako kanalaren eskuin ertzeandauden lorategien ondotik, Pelegrin de Uranzukarrikaren amaieran dagoen biribilgunera artedoan kalea da.

Manuel Olaizola “Uztapide” Zestoan jaio zen1909an. Bertsolaritza munduan eman zituenlehen urratsak, 1936ko gerra zibila baino lehe-nagokoak izan ziren, arte horrek distira handiaeduki zuen garaikoak,. 1936an egin zen txapel-keta gogoangarri hartan amaitzen dira urratshoriek, Txirrita eta Saiburu bezalako bertsola-riek parte hartu zutelarik. Txapelketa hartan,Uzptapide gaztearen emanaldia, Txirrita han-diarenaren parekotzat jo zuten.

Gerraren ondoren, 60. urtera arte, Uztapidektoki on bat lortuko du eta Basarri eta Lasarte-rekin batera egindako lanari esker lortuko dubertsolaritzaren argia piztuta mantentzea, fran-

kismoak euskara erabiltzearen aurka zapal-kuntza gogorra ezartzen zuen garaian. Gure he-rrietako azoketan eta jaietan parte hartuz, artehura ahunzturan eror ez zedin lortu zuen, 60.hamarkadatik aurrera berriz ere indarra hartzenhasiko delarik.

Bere bizitzako azken urteetan Oiartzunen bizikoda, eta bertan hilko da 1983ko ekainaren 8an.Iruni dagokionez, esan beharra dago 1945ean,“Kurpil Kirolak” elkarteak antolatu zituen jaie-tan Basarri eta Zepairekin batera kantatu zuela.

1962 urtetik 1971ra arte, biak barne, San Mart-zial jaietako hitzorduan izan zen, hutsik egingabe. Bere presentzia ia derrigorrezkoa zen,jende gehien erakartzen zuena baitzen. Edozeingai emanda ere, gai zen bertsotan egiteko.

Iturria: José Monje.Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Bertsolari Uztapide kalea

Argazki lehiaketa

IUA

: 434

93

Bertsolari Uztapide Kalea 90eko hamarkadan.

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

837 comunicación y publicidad S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Tel: 693 828 099

Argazki lehiaketan edonor izan daiteke parte hartzaile. Ezdago adinari edo bizitokiari dagokion mugarik.

Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab.

Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileenartean sari bat zozkatuko dugu.

Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak.

Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Hodei LasaMosku plazako Eskina taberna.

Page 3: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

3

Euripean egin du sardinaren ehorzketarenkofradiak bere hileta-martxa. Hala ere,zintzo irten da Zabaltza plazatik,19:30etan. Kolon Pasealekua, Foru Kaleaeta Kale Nagusia zeharkatu ondoren, SanJuan plazan amaitu du ibilbidea. Lasto ar-tean kokatu dituzte Zanpantzar eta sar-dina, eta su eman diete, inauterienamaiera irudikatzeko. Zanpantzarrek mos-ketari mozorro bere-zia aukeratu duaurten. Txorizoakjaten ibili da, ustelke-ria kasuei erreferent-zia eginez. Sardinaksuziriaren mozorroaaukeratu du, aginta-riek iragarri izan dutensusperraldi ekonomikoaren metafora gisa.Sardinaren ehorzketaren errekuperazioairudika lezake, baita ere. Hori da, behint-zat, aurtengo antolatzaileen helburua.

Sardinaren ehorzketaren kofradia erabe-rritu du Ondare Kultur Elkarteak. Urte bat-zuk eman dituzte proiektua aurreraeraman nahian. Azkenean, aurten jarridute martxan, udalaren baiezkoa jaso on-doren. “Garai batean Izoki elkarteak anto-latzen zuen sardinaren ehorzketa. Bainaduela lauzpabost urte ardura hori utzizuen, eta ekitaldia gainbeheran zihoan”,

azaldu du IñigoMangas OndareKultur Elkartekopresidenteak. Ohi-tura indarberrit-zeko asmoz, IzokiElkarteko kideekinh a r r e m a n e t a njarri ziren. Horrela

lortu zuten garai batean sardinaren ehorz-ketan erabiltzen ziren estandarteak esku-ratzea.

Pertsonaiak ere berreskuratu nahi izan zi-tuzten Ondareko kideek. Horretarako,udal artxiboko argazkietan arakatzen ibiliziren. Akerrak, eta beltzez jantzitako alar-gunak ateratzen zirela ikusi zuten. Pertso-naia horiek berreskuratzen saiatu direlaargitu du Mangasek. Gainera, beste pert-sonaia batzuk gehitu dituztela onartu du:“Ekitaldiari ikusgarritasun handiagoaematen saiatu gara. Ehorzketa bat delakontuan hartuta, apaizak eta meza-la-guntzaileak sartuditugu”. Aurten larrisamar ibili dira den-boraz, udalarenkonfirmazioa be-randu heldu zaie-lako. Datorrenurterako, ordea,proiektuaren egonkortzea espero du IñigoMangasek: “Aurtengoa lehen proba izanda. Jendeak kalean eta komunikabideetanikusi gaitu, eta beharbada, datorren ur-tean, parte hartu nahi izango du”.

Ondareari eusteko asmoz2011 urtean sortu zen Ondare Kultur El-kartea. Orokorrean, hiriko kultura eta ohi-turak bizirik mantentzeko, eta horiekgazteen artean zabaltzeko helburuarekin.Lehen ekimena, Irungo alardean inspira-tutako buruhandiak eta erraldoiak egiteaizan zen. Sanmartzialetan eta auzoetakojaietan parte hartu izan dute horiekin.Bestelako lan ildoak ere jorratu dituzte.

“Batetik, harrera etxeak bisitatzen dituguerrege bezperan, erregeen kabalgatan ir-teten gara, eta Disney pertsonaiekin elika-gai bilketetan parte hartzen dugu”, argitudu Mangasek. Elkarteetan euskararen era-bilera sustatzeko Kalean Bai programanparte hartzen du Ondarek. Euskara ere hi-riaren ondare den aldetik, helburu gisa duelkarteak. Jarduera gehienak euskaraz egi-ten saiatzen direla baieztatu du IñigoMangasek. “Euskara eskolako ikasgai bat

besterik ez da gazteaskorentzat, etahori aldatu nahidugu, eskolazkanpo euskarazaritzeko aukera es-kainita”, erantsi du.

Orain arte ez dutelokalik izan, eta horrek asko zaildu du el-kartearen bilakaera. Hasieran, buruhan-diak eta erraldoiak Iñigo Mangasengurasoen etxean gordetzen zituzten. Bile-rak eta eskulanak, presidentearen berarenetxean egiten zituzten. Beranduago, ga-raje bat alokatu behar izan zuten. “Jendeaskorentzat, fikziozko elkartea gara. Prent-san ikusten gaituzte, kalean ere bai, bainagero ezin gaituzte kokatu. Horregatik ezinizan dugu gehiago hazi”, aipatu du IñigoMangasek. Orain, berriz, Landetxako HaurHezkuntzako eskola zaharrean egoitza batedukitzeko aukera emango die IrungoUdalak, beste zenbait elkarterekin batera.

Sardinaren ehorzketak eman die amaiera Irungo inauteriei, otsailaren

9an. Arraina eta Zanpantzar erre dituzte San Juan plazan, inauterie-

tako egitarauko azken jardueran. Aspaldiko ohitura da sardinaren

ehorzketa, baina berritasunak izan ditu aurten. Ondare Kultur El-

karteak antolatu du lehen aldiz, eta garai bateko elementuak berres-

kuratu ditu, indar berria emateko asmoz.

Akabo inauteriak

“Sardinaren ehorzketa gain-beheran zihoan”

Iñigo Mangas, Ondare Kultur El-karteko presidentea

“Ekitaldiari ikusgarritasunhandiagoa ematen saiatu gara”Iñigo Mangas, Ondare Kultur El-

karteko presidentea

Berrikuntzak izan ditu aurten sardinaren ehorzketak, Ondare Kultur Elkartearen eskutik

Page 4: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

4

INAUTERIAK 2016

1.Goian: Zanpantzarren etorreraren desfilea.2.Ezkerrean: Euskal herri inauteria (Lizartza). Adaxkaeta Kemen dantza taldeen eskutik.3.Eskuinean: Puska biltzea (Ibarla Meaka).

Page 5: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

5

Inauterietako desfilea.

Page 6: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

Nola sartu zinen abentura honetan?Hamahiru urte daramatzat ostalaritzamunduan. Ostalaritzan, baina beti kafete-ratik hurbil. Duela hiruzpalau urte inguru,erreportaje bat irakurri nuen egunkari ba-tean, teteria baten inguruan. Ideia politairuditu zitzaidan, eta buruan neukanorduz geroztik.

Nola sortu zitzaizun Amatxi denda hart-zeko aukera?Urrian lana utzi nuen, estresatuta nenbi-lelako, eta geldialdi bat egin nahi nuelakonire bizitzan. Abenduan jakin nuen le-hengo jabeak denda utzi behar zuela, in-formatzera etorri nintzen, etainteresgarria iruditu zitzaidan.

Lan handia izan duzu dena muntatzeneta antolatzen?Hamabost egunez soilik egon da denda it-xita, eta ziztu bizian egin behar izan dugu

dena. Aitor, nire mutila eta ni, eta Manoloeta Lolo, haren gurasoak egon gara, batezere. Esker bereziak eman nahi nizkieke,baita Maitianako Lorenari eta Rosari, le-hengo jabeari ere.

Lehengo jabearen laguntza jaso duzu?Bai, laguntza izugarria izan da. Lehen egu-nean galdezka sartu nintzenetik, denamuntatzen lagunduko zidala esan zidan.Nire proiektua izango zela, eta nahi nuenbezala jarriko genuela. Hornitzaileekinberak jarri nau harremanetan, prezioakipintzen lagundu dit etab. Bide batez, esannahi nuke lehengo dendako prezio berdi-nak mantendu ditudala.

Zertan aldatu da Amatxi, jendeak ezagut-zen zuenarekin alderatuta?Zatitu egin dut. Lehengo dendaren esent-zia berdina mantentzen du, baina lokala-ren beste erdian, produktuak dastatzekokafetegi modukoa jarri dut. Ideia da jen-deak tea, pastak, txokolatea edo dena de-lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukeraedukitzea.

Zer azpimarratuko zenuke eskaintzen di-

tuzun produktuen artean?Batez ere Maitiana txokolatea. Irunen dujatorria, ibilbide luzea du, eta gaur egun,nik bakarrik eskaintzen dut Irunen. Artisaupastak Legamiakoak dira, Hondarribikoak.Gero, tearen munduko bitxikeria guztiak.

Mundu hori dagoeneko ezagutzen duenjendea joaten da dendara? Edo ikastekointeresa duena?Denetarik ikusi dut. Jende askok dendaezagutzen du, eta asmo zehatzarekinetortzen da. Baina beste batzuk sartzendira mahaiak ikusten dituztelako, etakafea hartzeko asmoz. Gero, denda iku-sita, aholkua eskatzen dute, zer edo zererosteko. Jende berria ere etortzen ari da.

Behar duten informazioa ematen diezuzuk?Bai, tea prestatzeko prozesuaren berri

ematen diet adibidez, zergatik batek bostminutu behar dituen, eta beste batek bi.Batzuk te puruak dira, besteak frutadu-nak, loredunak etab. Hasiberria naiz,baina duela hamar egun Gasteizen egonnintzen, te sommelier baten eskutik ikas-ten. Oso gustura etorri nintzen handik.

Zer moduz joan da lehen astea?Lehenengo egunetan oso urduri ibili nint-zen. Orain, pixkanaka, konfiantza hartzenari naiz. Ostalaritzako erritmoarekin ohi-tuta nengoen, eta honek ez du zer ikusirik.Ostalaritzako lana oso azkarra da, bizi-bizia. Denda bateko erritmoa askoz la-saiagoa da. Ohitzea kostatzen ari zait.

Aurreikuspenak bete dituzue?Otsailean gaudela eta eguraldi txarra eginduela kontuan hartuta, pozik gaude, bai.Hasieran kopuru batzuk bota genituen,eta betetzen ari gara. Orain betetzen aribaldin badira, pentsatzen dugu etorkizu-nean ondo funtziona dezakeela. Oso gus-tura gaude momentuz.

6

“Hamabost egunez soilik egonda denda itxita”

“Produktuak dastatzeko kafetegia jarri dut”LEIRE LOPETEGI, Amatxi dendaren jabea

Otsailaren 8an zabaldu ditu ateak Luis MarianokoAmatxi dendak. Hamabost egun eman ditu itxita, bainaeraldatze esanguratsua jasan du denbora horretan. Teak,kafeak, azukreak, eta bestelako gozoak saltzeaz gainera,produktuak bertan dastatzeko aukera ematen du orain.Kafetegi gisa ere funtzionatzen du Amatxik. Leire Lo-petegi Albenizen eskutik etorri da aldaketa.

“Denda bateko erritmoa askozlasaiagoa da ostalaritzakoa

baino”

Page 7: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

Berezia al da zuretzat Irunen jotzea?Bai, ez dira kontzertu arruntak izaten. Iru-nen, urduri hasten naiz beti. Gertuko jen-dearen presentziagatik, eta absentziagatikere bai. Badago jendea nire kontzertue-tara beti etorri izan dena, baina gaur egunez dagoena. Guzti horrek giro emotibo be-rezia sortzen du. Alde batetik presioa ba-dago, baina bestetik, ederra ere bada. 55urte daramatzat Irunen bizitzen, imajinatuzenbat jende ezagutzen dudan. Museokoaretoa txikia dela kontuan hartuta, ikuslegehien-gehienak ezagutzen nituela esateaez da esajeratzea.

Oiasso Erromatar Museoa ere ez da kont-zertu areto arrunta.Erromatar museoan jotzea polita izan daniretzat. Batetik, etxetik 150 metrora du-dalako. Bestetik, iruditzen zaidalako zere-gin inportantea betetzen duela. Kontzertugutxi egin izan dira museoan orain arte,baina gero eta jarduera gehiago egitekoasmoa dutela entzun dut. Gure proposa-men artistikorako, behintzat, oso lekuegokia da. Areto handietan ere gusturaaritzen naiz, baina txikietan beste harre-man bat sortzen da ikuslearekin. Niriabestien artean hitz egitea gustatzen zait,jendeari azalpenak ematen dizkiot, umo-rea erabiltzen saiatzen naiz... Guzti horre-tarako, oso aproposa da Oiasso ErromatarMuseoa.

Urduri jartzen zarela esan duzu. Nola daposible, halako ibilbide luze baten ondo-ren?60 urte baino gehiago zituela, Mikel La-boak esan zidan urduritasuna ez dela se-kula sendatzen. Zaila da kontrolatzea.Gero egia da, esperientzia handia duzu-nean, trikimailuak ere ikasten dituzula.Beste abeslariek bezala, nik ere letrakahazten ditut, eta akatsak egiten ditut jot-zerakoan. Baina disimuluan aditua naizdagoeneko.

Oso gustura gelditu omen zara Tonettianaiak diskoarekin. Musikariek ez alduzue disko bakoitzari buruz berdinaesaten?Euskal musika kazetari ezagun batek,mahai inguru batean, galdetu zidan eanondik ateratzen nuen ilusioa disko be-rriak egiteko. Galderak mindu egin nin-duen. Eta esan nion, disko bakoitza nireibilbideko onena izan dadin saiatzen nai-zela. Hori dela nire ilusioa. Konbentzitutanago, Tonetti anaiak disko onena ez baldinbada, onenetakoa dela.

Zein da arrazoia?Ni tematuta nengoen sonoritate jakin batlortzearekin. Ez da soinua, giro musikalbat, edo atmosfera bat baizik. Pentsatugenuen, auditorio ba-tean, jazz bandarekinzuzenean jotzen bal-din bagenuen, lortukogenuela sonoritatehori. Musikari apartakbildu genituen Tarra-gonako El Vendrell herriko auditorioan,eta bostok batera grabatu genituen abes-tiak. Nahi nuen sonoritatea lortzea ia ob-sesioa izan da oraingoan, eta lortu dudalauste dut. Horregatik nago horren pozikemaitzarekin.

Aurreko diskoan ez bezala, abestietakohitzetako batzuk idatzi dituzu. Zergatik?Aurreko diskoan, testu bakar bat ere eznuen idatzi. Oraingoan, berriz, hiru dira ni-reak. Zergatik? Ez nuke jakingo esaten, bo-ladak izaten dira. Aurrerantzean halaizango ote den? Ba hori ere ez dakit. Zo-rionez, idazle eta letra egile onak ditut in-guruan, eta tentazio handia da haieitestuak eskatzea.

Tonetti anaiak abestia eraman duzu dis-koaren izenburura, eta azalera. Besteedozein ere izan zitekeen?Ez. Sonoritatearekin bezala, gai horrekin

ere tematuta nengoen. Ipuinbat idatzi nuen haren ingu-ruan, eta Hilen logika ezkutualiburuan argitaratu nuen. Kon-tua da oso gauza bitxia etaederra gertatu zitzaidala. Iru-ñean nengoen, Oskar Alegria-

ren Emak bakia baita filma ikusten.Pelikulan, besteak beste, defendatzen dapailazo bat ez dela sekula hiltzen. Ideiahorrek, zama handi bat kendu zidan gai-netik. Izan ere, txikia nintzela, Tonettianaiak ezagutu nituen zirkoan, aitarekin.Haien kamerinoan egon ginen, eta pozezzoratzen ibili nintzen. Baina urte batzukberanduago, bietakobatek bere buruaz besteegin zuen. Niretzat kolpeikaragarria izan zen.Abesti honetan bueltaematen diot, ez zaidalako gustatzen kantuilunak egitea. Leihoak irekitzea eta arnasaematea nahiago dut, eta kasu honetanariketa hori egiteko aukera nuen.

Narrazio libururako ere, Tonetti anaiakizena proposatu nien argitaletxekoei.Baina ez zuten ontzat eman. Orain, disko-ari jarri ahal izan diot. Elkarrizketetan gal-detu izan didate beste kantuek ere Tonettianaiekin lotura duten, edo zein informazioematen duen abesti horrek. Ez dago ha-lako ezer ere ez, baina niri oso titulu ira-dokitzailea iruditzen zitzaidan. Argazkiaere banuen, eta azalerako oso ondo zetor-kidan. Diseinurako, gainera, lan ederraegin du Pedro Balmasedak.

Zer eman diete lagundu dizuten musika-riek zuk konposatutako kantuei?Garai batean, harrigarria iruditzen zitzai-dan abesti bakoitzaren garapen prozesua.Etxean konposatutako abestiak janzten jo-atea, eta nola hazten ziren ikustea. Gauregun ohituta nago, zoritxarrez, urteek ez

dutelako barkatzen. Halaere, badirudi ilusioa faltaduen norbaiten diskurt-soa dudala, eta ez da ho-rrela. Egia da disko

honetan musikariek egin duten lana zora-garria dela, eta kolaboratzaileek kantueiematen dieten ukitua ere bai.

7

Hamalaugarren diskoa aurkezten dabil Jabier Mugu-ruza musikari irundarra. “Obra defendatzen”, ze-haztu du. Irunen aritzeko aukera ere izan du,otsailaren 13an. Etxetik oso-oso gertu, gainera, 150metro ingurura. Oiasso Museoko Kaia aretoan eskainidu kontzertua, Mikel Azpiroz piano jotzailearekinbatera. Bere ibilbide osoko kantuak uztartu ditu JabierMuguruzak Tonetti anaiak diskoko berrienekin.

“Disko bakoitza nireibilbideko onena izandadin saiatzen naiz”

“Titulu iradokitzaileairuditzen zitzaidan”

“Tematuta nengoen sonoritate jakin bat

lortzearekin”

JABIER MUGURUZA, musikaria:

Page 8: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

Urte osorako egitaraua prestat-zen ari dira. Hilabete bakoit-zeko, jarduera bat, behintzat,programatu dute. Kirol lehiake-tak daude, baina kultur eta gi-zarte arloko ekimenak ere bai:Irun Hiria Musika Bandaren etaAmetsa Abesbatzaren kontzer-tua, Irungo Argazki Elkarteare-kin elkarlanean antolatutakoargazki rallya, Euskal Jiran partehartzea, Santiagotarrak 50 urteliburua argitaratzea, argazkierakusketa, hitzaldiak, mendimartxa edo Santo Tomas egu-naren eta Olentzeroren etorre-raren ospakizunak. Batzuekdata zehatzak dituzte, bestebatzuk lotzeko lanean ari diraoraindik.

Nolanahi ere, jarduera nagusia,Bidasoa Ibaiaren 50. Nazioar-teko Jaitsiera izango da. Pira-guismo asteburua hartuko duBidasoa ibaiak, uztailaren 23aneta 24an. Larunbatean, Espai-niako IV. Ibaien eta Zeharkal-dien Txapelketa jokatuko dute.Hitzordu horrek estatuko pira-

guista onenetako batzuk eraka-rriko ditu, eta jaitsierako partehartzaileen mailak ere goraegingo du, ondorioz. Ezaugarriemotibo gehiago izango dituaurtengo jaitsierak. Horietakobat azaldu du Antxon Arella-nok: “Presa jaitsi ahal izangoden azken aldia izango da.Eraitsi behar baitute”. Bestea,Asturiasko lagunen bisitaizango da. Bidasoa eta Sellaibaien jaitsieren arteko seni-detzea egingo dute. “Haiek Bi-dasoa ibaiko ura hartuko dute,Sellan isurtzeko. Guk alderant-ziz egingo dugu, abuztuan harajoaten garenean”, argitu duArellanok.

Ospakizunei amaiera emate al-dera, bazkaria eta itxiera ekital-dia egingo dituzte. Azaroanizango dira, Ficoban. Santiago-tarrak Kirol Elkartetik pasa denjendea omenduko dutela au-rreratu du Olatz Zabala presi-denteak: “Denek egin dutehaien ekarpena, haien ilusioguztiarekin, engranaje konpli-katu honek funtziona dezan.Denon lanari esker, esan deza-kegu Santiagotarrak erreferen-tea dela, estatuan, eta mundumailan ere bai”. Beste bi jar-duera geldituko dira abendu-rako. Santo Tomas egunekoohiko txistorrada, eta Gabon

gau egunean Olentzeroren eto-rrera ospatzea. Garrantzi han-dia du azken honek, klubarenernamuina izan baitzen.

Santiagoko bi koadrilaren eki-mena1965ko Gabonetan, Olentzero-ren koplak abesteko elkartuziren Irungo Santiago auzoko bikoadrila. Dozena bat gazte,guztira. Lehen saria irabazizuten lehiaketan, eta bildutakodiruarekin, elkarte bat sortzeaerabaki zuten. Ganbara bat utzizieten lagun baten gurasoek,eta hura atonduz hasi ziren. “Ezgenuen elkarte gastronomikohutsa izan nahi. Beste aktibi-tate bat sortu nahi genuen”,gogoratu du José Ramón Ba-rriok.

Orduan, egurrezko bateletanibiltzen hasi ziren. Stadium Ga-leko harmailen azpian gordet-zen zituzten, hasieran. “Gauregun elkarteak duen ontzirale-kua harrigarria da guretzat.Udako ikastaroetan haur guztihoriek ikusten ditudanean,hunkitu egiten naiz”, onartu duJosé María Lecuonak. Lehenurrats xume haien ondoren,klubari behin betiko bultzadaemateko, Bidasoa Ibaiaren Jait-siera antolatzea erabaki zuten,1966an. Duela berrogeitahamar urte.

k i r o l a k8

Santiagotarrak Kirol Elkarteko kide batzuk, 1969. urtean

“Bidasoa ibaiko ura hartuko dute, Sellan isurtzeko”Antxon Arellano, presidenteordea

Mende erdia betekodu SantiagotarrakKirol Elkarteak

“Esan dezakegu Santiagotarrak erreferentea dela, estatuan, eta mundumailan ere bai”

Olatz Zabala, presidentea

Urte osoko egitaraua prestatzen ari dira

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

DAVID: 655 70 98 93

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

Duela 50 urte antolatu zuten, lehenaldiz, Bidasoa Ibaiaren Jaitsiera. Santia-gotarrak Kirol Elkartearen lehen eki-mena izan zen. Hasiera ofiziala.Hortaz, mende erdia beteko du aurtenklubak. Ospatzeko moduko urtemugada, eta ez dute oharkabean pasatzen ut-ziko. “Proiektua garatzeko lan talde bateratu dugu. Denbora daramagu lanean,2016a berezia izan dadin”, baieztatudu Antxon Arellano presidenteordeak.

Page 9: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

Ezkurdia-Barriola//Altuna III-Merino II izango da partidanagusia. Eskuz Binakako Txapelketako final laurdenetakoligaxkari dagokiona. Lehenago, Promozio Mailako lehiahartuko du Uranzuk: Mendizabal III-Erostarbe//Arteaga II-Imaz. “Txapelketa nola joan den ikusita, zalantza handienada pilotariak sasoi aldetik nola iritsiko diren. Min hartutaeta gaixo ibili dira”, adierazi du Juanjo Aldako Kurpil elkar-teko presidenteak.

Urteroko jaialdia antolatzen hasten direnean, ikuskizunanolakoa izango den aurreikustea zaila izaten dela azpima-rratu du Aldakok: “ Txapelketaren hasieran, partiden an-tolaketa banatzen dute enpresen artean”. Emozioa izangodu, hala ere, aurtengo partida nagusiak. Ezkurdiak eta Ba-rriolak Victor (Artolaren ordezkoa) eta Albisu menderatudituzte azken jardunaldian, 22-14. Ondorioz, garaipenbakar bat dago bikote horien artean. Ezkurdia eta Barrioladaude atzetik, bosgarren tokian. Eta laugarren postua da

finalerdietarako azken txartela ematen duena.

Urtetan pilota jaialdia 22:00etan hasi izan bada ere,20:30etara aurreratu dute azken aldian. Juanjo Aldakokeman du azalpena: “Larunbata izango balitz, tira. Baina os-tiral batean gaueko 22:00etan hastea beranduegi da. La-runbat goizetan batzuek lan egiten dute. Gainera, kanpotikdatorren jendearentzat ordu txarra da bueltatzeko”. Kan-potik datozenengan pentsatzen dute, beraz. Izan ere, askodira inguruko herrietatik hurbiltzen diren pilotazaleak.Hondarribitik edo Hendaiatik, baina Oarsoaldetik eta Bort-zirietatik ere bai. “Irunen ere, beti izan dira pilotazaleak”,aldarrikatu du, dena den, Aldakok. Guztien artean, Uranzupilotalekuari itxura ederra ematen diote: “Frontoia betet-zeko arazorik ez dugu izaten. Hala behar du, gainera, bes-tela udalak diru-laguntza emateari utziko diolako”.

700 lagun inguru bilduko dira Uranzu pilotalekuan. Bainahorietako askok, egurrezko aulkietan eserita ikusi beharkodute jaialdia. Zaharkitutako frontoia da Irungoa, eta gabe-zia handiak ditu. Ikusleentzako leku eskasa da horietakobat. Bestea, ezagunena, hotza da. “Egia da ez dagoela be-rogailu sistemarik. Hala ere, futbol zelai gehienetan ere ezda egoten, eta euria egiten duenean, jendea busti egitenda”, gogorarazi du Aldakok. Pilotarientzat ere, ez da joka-leku aproposena. Beste erabilerak ere baditu Uranzuk, etamarra ugari ditu, ondorioz, zoruan. Gainera, ohi baino han-diagoa da, eta nekez heltzen dira pilotariak errebotera.Hala ere, “kontent” etortzen direla baieztatu du Juanjo Al-dako antolatzaileak.

k i r o l a k 9

Galdu ezineko bi ikuskizun izaten dituzte Irungo pilo-tazaleek urtero. Uztailaren 1ekoa finkoa da. Sanmart-zialei amaiera emateko, maila handiko pilotarien artekolehia ikusteko aukera izaten dute Uranzu pilotalekuan.Bestea, neguaren amaiera aldera izaten da. Eskuz Bina-kako Txapelketako norgehiagoka hartzen du urteroIrungo frontoi historikoak. Kurpil Kirolak elkarteak an-tolatzen du jaialdia, Asegarce enpresaren laguntzarekineta Irungo Udalaren babes ekonomikoarekin. Aurten ot-sailaren 19an izango da, 20:30etatik aurrera.

Neguko hitzordua heldu da UranzuraEskuz Binakako Txapelketako neurketa hartuko du Irungo pilotalekuak

Pozik dago Juanjo Aldako, udalakazkenean pilotalekua birmoldatze-ari ekingo diola uste duelako. Ha-markadetako eskaera izan delanabarmendu du Kurpil elkartekopresidenteak. Krisiaren aurreko ga-raian, Stadium Galen eremuanfrontoi berria eraikitzeko proiektuabolo-bolo ibili zela ere gogoratu du:“Ezerezean gelditu zen hura. Orain,badirudi azkenean eraberrituko du-tela. Sanmartzialen ondoren hasikoomen dira lanean, baina ni ez naizfio”. José Antonio Santano alkateak,aldiz, proiektua aurrera doalabaieztatu du. Zenbait xehetasuneman ditu, gainera: “Guk planteat-zen duguna frontoiaren errehabili-tazioa da. Oinarrizko elementuafrontisa da, eta mantenduko dugu.Hortik abiatuta, hiru hobekuntzamota egin nahi genituzke: segurta-sunari, irisgarritasunari eta erosota-sunari dagozkionak”. Ikusleentzakosarrera Sarjia parkean egongo delaaurreikusi dute.

Eraberritzearen auzia

Page 10: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

Edari alkoholdunen botilak, freskagarrie-nak, betetako edalontziak, janaria eta bes-telako hondakinak agertzen omen dira,larunbat eta igande goizetan, Sarjia par-kean. “Astebururo izaten da, ez noizeanbehin”, azpimarratu du Koldo SusperregiAlde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteko pre-sidenteak. Haur parkea da Sarjia, etaneska-mutilak joaten dira asteburuetan,gurasoekin, jolastera. “Arrisku handiadago. Haurrak erortzen baldin badira,moztu egin daitezke, askotan hautsitakobotilak egoten direlako lurrean. Bestalde,edari alkoholdunak erdizka uzten dituzte”.Arriskuak ekiditeko neurriak eskatu dituauzo elkarteak. Alde batetik, litroak egitendituzten gazteei mezu argia bidali diete:“Egin nahi baldin badute, gizalege pixkabat eskatzen diegu, behintzat. Bota deza-tela zaborra zakarrontzira”.

Kalean edateko ohitura bera ere zalantzanjarri dute, aitzitik. “Hasteko, ordu jakin bat-

zuetan kalean edatea galarazten duen or-denantza bat dago, eta ez da betetzen”,gogorarazi du Susperregik. “Denok litroakegingo bagenitu, pentsa nola egongo litza-tekeen hiria”, gaineratu du. Udaltzainenesku hartzea da eskatu duten neurrietakobat. Lourdes Larraza Udaltzaingoaren or-dezkari politikoak azaldu du bizilagunenkexen arabera jarduten dutela: “Litroakordu muga batzuen barruan egiten baldinbadituzte, ez dugu esku hartzen. Hortikaurrera, zarata edo bestelako arazoak sort-zen baldin badira joaten dira udaltzainak”.Hiriko beste lekuetan gertatu izan dela ai-patu du Larrazak. Sarjiaren kasuan, ordea,orain arte ez dutela abisurik jaso. Zaborra-ren inguruko kexak, aldiz, ulertzen dituelaonartu du Udaltzaingoaren ordezkariak.Txingudiko Zerbitzuak-eko lankideek abi-sua jaso dutela, eta hemendik aurrera kon-tuan hartuko dutela baieztatu du.

Gazteen artean hedatutako ohituraParkeetan eta bestelako gune publikoetanedari alkoholdunak kontsumitzea, ohiturapolemiko bezain arrunta da. XX.mendea-ren amaiera aldera sortu zen, eta hurrengobelaunaldietako gazteek errepikatu izandute. Lanik egiten ez duten gaztetxoak iza-ten dira, gehienetan. Batzuetan, adin txi-kikoak. “Ikusten baldin badugu jendeaklagunartean edaterakoan ondo pasatzenduela, baina ez baldin badugu tabernetarajoateko dirurik, zer egin dezakegu?”, gal-detu dute Urdanibia plazan bildutako gaz-teen talde batean. Lokalik edo aisialdirakobeste espaziorik ez duten gazte askorent-zat bezala, kalean edatea da haien aukera.

Dirua da gazteak litroak egitera bultzatzendituen arrazoi nagusietako bat. Diru falta.“Zure diru-iturri bakarra gurasoen pagabaldin bada, esango didazu nola joan zai-tezkeen tabernaz-taberna”, bota du tal-deko gazte batek. Gaztetxoenen kasuan,

pisuzko beste arrazoi bat ere badago: “Ta-bernetan ez da gure adineko jendea ego-ten”.

Poliziaren presentziaren eta jarreraren in-guruan galdetuta, erantzun zorrotzakeman dituzte: “Errepresioa areagotuta,lortzen duzun bakarra da desobedientzia,edo arazoa leku batetik bestera mugitzea.Zer da okerragoa, hiri erditik hurbil, arriskuhandirik gabeko leku batean egitea, edokanpoaldeko poligono batera joatea?”. Bo-tiloiaren balizko debeku baten aurkako irit-zia azaldu dute. Onartu dute, hala ere,kalean edateak izan ditzakeela ondorio ne-gatiboak. Gehienetan zaborra uzten dutelaaitortu dute. “Urdanibia-San Juan eremuaparranda gunea dela kontuan hartuta, gar-biketarako protokolo bat eduki behar lu-kete”, adierazi du, hala ere, gazteetakobatek. Luze joan daiteke eztabaida. Denenintereseko konponbideak topatzea, ordea,nekeza izango da.

10

“Litroak ordu muga batzuen barruanegiten baldin badituzte, ez dugu esku

hartzen”Lourdes Larraza, Udaltzaingoaren ordezkari

politikoa

“Kalean edatea galarazten duen orde-nantza bat dago, eta ez da betetzen”Koldo Susperregi, Alde Zaharra-San Juan

Auzo Elkarteko presidentea

Parranda eta edari alkoholdunakestu lotuta egoten dira. Tabernetankontsumitzen ditu jende gehienak,baina badira kalean edaten dutenakere. Ohitura horrek sortzen dituenarazoengatik, eztabaida iturri izandira beti botiloi edo litro deituri-koak. Alde Zaharra-San Juan AuzoElkarteko kideek haien haserreaadierazi dute berriki, asteburuetanSarjia parkean edaten dutenek uztenduten zaborraren, eta hark eragitendituen arriskuen inguruan.

Sarjia parkean litroak egiten dituzten gazteek sortutako zaborra arriskutsua dela salatu duAlde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak

Kalean edatearen ondorioak

Page 11: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

11h a u r r e n l e i h o a

Eguzkitza - Gela egonkorra

Page 12: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

gaztea12

S.R.A. andereari jasoa (1959ko Otsaila). (ElBidasoa-IV-11)

Bitxintxo jaiak

Atzo zirela

Frantziyan

bi xintxo

ta beste denak alperrak

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrena

El Pilar Ikastetxea. 4. maila DBH. Juncal, Nerea, Iñaki, Carlos

Page 13: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

13gaztea

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Irunabarreko kide den Aitor Errazkin ira-kasleak eta Joxan Elosegi itzultzaileak zu-zenduko dute ikastaroa. Horixe da, hainzuzen ere, aurtengo berrikuntza nagusia.“Lehenago ere egin izan dugu ikastaroa.Baina orain arte, irakasle bakar batek zu-zendu izan du. Aurten, aldiz, bi ariko gara,eta ondorioz, askoz ere biziagoa izango daikastaroa. Gure artean hika ariko gara beti,eta erreferentzia hori edukitzea lagunga-rria izango da parte hartzaileentzat”,azaldu du Joxan Elosegik. Martxoaren5ean hasiko da ikastaroa, eta hamaikasaio izango dira, guztira. Larunbat goize-tan, 9:00etatik 12:00etara, TxingudiMugaz Gaindiko Partzuergoak Irunabarriutzitako lokalean (Junkal kalea, 22).

Hamaika saio horien ondoren, parte hart-zaileek oinarri sendoa edukiko dutela ustedu Elosegik: “Ez dakit eroso ariko direnhika, baina ezagutuko dute, behintzat.

Ziur batzuk erabiltzen hasiko direla”. Ikas-taro praktikoa izango da, batez ere. Aditzformak landuko dituzte, elkarrizketakegingo dituzte, eta etxeko lanak edo zere-ginak izango dituzte. Aspektu teorikoakere aztertuko dituzte, dena den. “Bigarrenpertsonarekiko tratamendua hizkuntza ez-berdinetan nola egiten den, eta zein bila-kaera izan duen ikusiko dugu”, argitu duJoxan Elosegik. Ingelesaren kasua aipatudu, berezia baita. Hitanoaren tratamendubaliokidea aspaldi galdu zen ingelesez.Elosegik azpimarratu du galera horrek ezduela hondamendirik eragin: “Ez da ezergertatu. Euskaraz ere, hika ez aritzea ez daarazoa. Guk defendatzen duguna da eus-kaldunok hika ezagutu beharko genuke-ela, gutxienez. Gero, erabili edo ez,norberaren aukera da”.

Inguruko euskaldunei zuzenduaEuskara batuko formetatik abiatuko dira

ikastaroan. Baina Irungo eta Bidasoa al-deko moldeei helduko diete ondoren.Hika aritzeko, tokian-tokiko formak eza-gutzea ezinbestekoa dela uste dutelako.Irungo eta inguruko hikaren berezitasunakazaldu ditu Joxan Elosegik: “Tradizio nafa-rrarekin lotuko genuke, zalantzarik gabe.Desberdintasun batzuekin, noski”. Bida-soa aldean euskara gurasoengandik jasoduen jende askok hikari eutsi diola baiez-tatu du Elosegik. Euskara eskolan ikasi du-tenek, berriz, erreferentziarik izan ezdutela adierazi du: “Eskolan hika baztertuegin dute. Batzuetan pentsatu izan dut,bazterketa horrek, gazteen arteko giroeuskalduna ahuldu ote duen. Galdera da,irakasleak hika egin behar al dio ikasleari?Zergatik ez?”. Pauta sozial sendo batzueilotuta egon izan da hika. Konplizitateaadierazten du, baina harreman hierarki-koa ere bai. “Goikoak behekoari hika egi-

ten dio, baina behekoak goikoari ezin diohika egin. Zergatik? Pauta horiek alda dai-tezke”, aldarrikatu du Elosegik.

Irungo eta inguruko herrietako euskaldu-nei zuzenduta antolatu dute ikastaroa.Euskaldun zaharren edo berrien artean ezdute bereizketarik egin. Beharbada, gaz-teen artean interes handiagoa sortukoduela uste du, edonola ere, Joxan Elose-gik: “Irunen, gazteek ez dute erabiltzen, ezdutelako tradizio hori jaso. Baina politada, beste konplizitate bat sortzen du. Etaoso gauza erraza da, lau lege besterik ezdira”. Izena eman nahi duenak, [email protected] helbide elektronikoraidaztearekin aski du, otsailaren 24a bainolehen. Bestelako informazioa jasotzeko,943628834 edo 688825429 telefono zen-bakietara deitu, edo Irungo AEK euskalte-gira joan daiteke, bulego orduetan, betiere (Legia kalea, 6).

Euskararen ezagutza eta erabilera zabaltzeko ekimen ugari egin izan dira Irunen.

Izan ere, erronka handia du hiriak hizkuntzaren normalizazioari dagokionez. Pro-

posamen bitxiak ere badira, horien artean. Esate baterako, Irunabar Irungo bert-

soaren bilguneak eta AEK euskaltegiak antolatu dutena. Hika tailerra. Toka eta

noka ohitzeko ikastaroa eskainiko dute, martxoaren 5etik maiatzaren 28ra, larunbat

goizetan. Parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko.

Toka eta noka IrunenHika ikastaroa antolatu dute Irunabarrek eta AEKk

Page 14: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

HIKA TAILERRATOKA eta NOKA OHITZEKOikastaroa Joxan Elosegiren etaAitor Errazkinen eskutik.

Prezioa: 60 euro.

Noiz? martxoaren 5etik maiat-zaren 28ra (larunbatetan)

Ordua? 9:00etatik 12:00ak arte.

Non? Junkal karrika, 22 (Irun).

Izena emateko helbideak: e-posta: [email protected].: 943 628 834 - 00 34 688825.

Zuzeneko informazioa: IrungoAEK Euskaltegia, Legia karrika,6 - Irun.

Antolatzaileak: IRUNABAR,Irungo bertsoaren bilgunea // Bi-dasoko AEK

Informazio gehiago: 13. orrial-dean.

BETTI GOTTIK UDALEKUETA-RAKO BEGIRALEAK BEHAR DITUZer? Betti Gotti Elkartea begi-rale boluntarioen bila arida, udalekutara joateko

Noiz? abuztuaren 12tik 23ra.

Non? Zuhatzako Irla.

Jar zaitez kontaktuan otsailak24 baino lehen:

- Telefonoz: 609 890 830

- Emailez:bgbegi ra leak@gmai l .com

- Facebook bidez:facebook.com/bettigottieke

MIL-RO-

MEZUEN LEHIAKETA.KONTSUMITZAILEEN ESKUBI-DEEN NAZIOARTEKO EGUNAZer? Kontaiguzu nolako espe-rientzia duzun kontsumoarekin:Eskatu ez dituzun mezuak ja-sotzen dituzu zure telefono mu-gikorrean?, Bideojoko bat edotakontsola erosi duzu, eta ezdabil...?, Iterneten bidez zerbaiterosi duzu, eta ez zaizu iritsi?

Pentsatu eta ekin, euskeraz edogaztelaniaz, 140 karakter gehie-nez eta... Parte hartu!!!

Leloa: "Kontaiguzu nolako es-perientzia duzun kontsumoare-kin..."

Epea: martxoak 5.

Norentzat: 10-16 urte bitar-teko gazteak.

- 1.go kategoria: Lehen Hez-kuntzako 5. eta 6. mailetakoikasleak eta DBHko 1.go maila-koak . Saria: 2 tablet (SamsungGalaxy), hizkuntza bakoitzekobana.

- 2. kategoria: DBHko 2., 3. eta4. mailetako ikasleak. Saria: 2ordenagailu eramangarri, NvidiaGeForce txartel grafikaorekin,hizkuntza bakoitzeko bana.

Deialdia egiten duena: IrungoUdaleko Kontsumo Bulegoa(KIUB).

Zure mezuak bidali:

- Posta elektronikoaren bidez

- Whatsapp bidez 607 771 173

- Twitter bidez @irunconsumo

- Aurrez-aurre, HAZen(C/ SanMarcial, 2)

414 g a z t e i n f o r

- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Bitamine Faktoriaren 2016ko sorkuntzarakomugaz gaindiko laguntzak

Laguntzaren xedea: Obra-ekoizpena ikusizko arteetan, musikan, arte eszenikoetan,literaturan, diseinuan, komikian edo sorkuntzako beste edozein diziplinatan. Kulturproiektuei ekitea: nazio eta nazioarteko eremuan kultur ekitaldiak eta/edo guneak ku-deatzea. Obra erakusketa.

Eskaerak: 2016ko martxoaren 31ra arte

Deialdi honen bidez, banakako sortzaileen eta kolektiboen proiektuak nahiz ekoizpen-gune iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak babesten ditu BitamineFaktoriak, horrela lekuko sorkuntza-ehuna sendotzen eta herritarren artean hedapenhandiagoa lortzen lagunduz.Informazio gehiago: h t tp : / /www.b i tam ine.net /

CSIC-ek (Zientzia Ikerketetarako Goi Kont-seiluak) 199 lan-kontratu egingo ditu praktika-modalitatean, autonomia erkidego hauetan ba-rrena dauden CSIC-en institutu, zentro edounitate organikoetakoren batean aritzeko dira:Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariar Uhar-teak, Kantabria, Gaztela-Leon, Katalunia, Ga-lizia, Murtzia, Nafarroa eta Valentzia.

Informazio gehiago: sede.cs ic.gob.es/ga-rant ia- juven i l -cs ic -2-p f

199 kontratu gazteentzat Gazte-entzako Berme Sisteman

Page 15: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

Urtarrilaren 29tik otsaila-ren 29raZer? Lehen Mundu Gerrariburuzko erakusketa interakti-boa ikusi ahal izango da, digi-tala eta hainbat hizkuntzatan."14-18" goiburuarekin, 13 pa-neletan birpasatuko da gataz-karen nazioarteko dimentsioa.

Non? CBA Udal Liburutegian.

Ordua? Astelehenetik ostira-lera: 09:00-20:00; Larunbate-tan: 09:00-13:00.

Prezioa? Doako sarrera.

Otsailak 9tik 21eraZer? Irungo Mendizaleak el-kartearen argazki erakusketa.

Non? Kolon Ibilbideko LaboralKutxan.

Ordutegia? Astelehenetik la-runbatera: 18:00-21:00 / Igan-deak: 12:00-13:30

Prezioa? Doako sarrera.

Otsailak 16Zer? Opera Zinema “Thais” J.Massenet.

Non? Amaia K.Z. Hitzaldi are-toan.

Ordua? 19:00etan.

Prezioa? Doako sarrera.

Otsailak 17Zer? “Zu eta ni” Kontu kontari4 eta 7 urte bitarteko haurrent-zat zuzenduta. Dorleta Korta-zarren eskutik.

Non? CBA Udal Liburutegian

Ordua? 17:30etan.

Prezioa? Doako Sarrera.

Otsailak 18Zer? "LINKEDIN: LANEKOSARE ONENETAKO BAT" tai-lerrean, optimiza itzazu enple-gua bilatzeko egiten dituzunekintzak eta hobetu itzazuaurkezteko erabiltzen dituzuntresnak. Landu itzazu lan mer-katuan aurkezten duzun hau-tagaitza aurkezteko tresnak:nola hedatu LinkedInen bidez.

Non? El Espazio Anaka, 27.

Ordua? 9:00etaik 13:00etara.

Prezioa? doan.

Erreserba egiteko?

- Internet bidez: WEB atalarenlotura jarraituz

- Zuzenean: El Espazio,Anaka kalea, 27

- Telefonoz: 943633160

- Emailez: e lespaz io@b ida-soa-act i va.com

Otsailak 20Zer? Mandragora Negra taldeirundarrak etxean eskainikodu kontzertua, bere jarraitzai-leei esker onez, Lord Witchtaldearen laguntzarekin.

Kontzertua bukatutakoan fes-tarako aukera izango da:CDak sinatuko dira, eta metaldj bat ariko da.

Non? Café Irun, Letxunborro,91.

Ordua? 19:00etan.

Prezioa? 8 euro aldez aurre-tik/ 10 euro leihatilan.

Salmentak? Café Irunen.

Telefonoa? 943637377

Urtarrilaren 21etik Otsailaren28raZer? Erakusketa: Andoni Lu-baki - Mozambique, lurrarentaupada. Andoni Lubakiren ar-gazkiak Mundubatentzat

Non? Kabigorri BidasoaldekoAteneoa. Sargia, 1, atzealdea.

Ordua? Ostegunetik igandera,arratsaldeko 19:00etatik au-rrera.

Prezioa? Doako Sarrera

a i s i aa 15

Page 16: Irunero · Jabier Muguruza musi-karia 7. orrialdea INAUTERIAK IRUNEN. 2 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura ... lakoa erosi aurretik, dastatzeko aukera edukitzea

Molino Errepidean dago Irun Karting In-door, Letxunborro Hiribidearen atzeal-dean. Industria-nabe bat da, eta lantegieta biltegi handien artean dago. Barruan,ordea, estalitako kart zirkuitu modernoadago. “Ziur nago Irungo jende askokoraindik ez dakiela hemen gaudenikere”, onartu du Aritz Goikoetxea ardura-dunak. Lanpetuta ibili dira azken urtean,eta oraindik ez dute kanpaina indartsurikegin. Beste urrats bat emateko prestdaude orain, ordea.

Inaugurazioan, aurten eskainiko dituztenzerbitzu berriak aurkeztu dituzte. Bate-tik, 6-13 urte arteko haurrentzako kart-ak. Gipuzkoa osoan bakarrak dira.Goikoetxeak azaldu ditu kart horienezaugarriak: “Segurtasun uhala dute, etapedala eta bolantea mugitu egin dai-tezke, haur bakoitzaren altuerara egokit-zeko”. Haurrentzako kart-ak edukitzeak,ikastaroak emateko aukera ere emango

du. Formazio teoriko-praktikoa eskainikodute. “Oinarrizko kontzeptuak barnera-tuko dituzte, eta beste karting-etan arit-zen direnean ere erabili ahal izangodituzte”, aipatu du Aritz Goikoetxeak.

Bestalde, helduentzako kart berriak eka-rri dituzte. GT5 modelokoak dira, eta 270zentimetro kubikoko motorrak dituzte.Kart-etan esperientzia dutenentzat osoerakargarriak direla azaldu dute ardura-dunek. Horrela, bezeroen abanikoa za-balduko dutela uste dute. “Guk denakhartzen ditugu. Ibiltzen ez dakienari era-kutsi egiten diogu, eta dakienari, beremartxan joaten uzten diogu”, baieztatudu Goikoetxeak. Bisitarien jatorria ere,askotarikoa izan da orain arte. Gipuzkoaosokoa, Nafarroakoa, Iparraldekoa, etaurrutiagokoa ere bai: “Bizkaiko eta Ara-bako jendea ere etortzen da, despedi-dak, edo antzeko festak ospatzera”.

Martxoan beteko du lehen urtea Irun Karting Indoorinstalazioak. Etenik gabe lanean aritu dira arduradunakorain arte, zirkuitua eta zerbitzua hobetzeko asmoz. Fin-katzea lortu dutenean, hasieran egin ez zuten inaugura-zio festa antolatu dute. Otsailaren 12an izan da. Aurteneskainiko dituzten zerbitzu berriak aurkeztu dituzte,Jorge Lorenzo moto eskolako haurren ikuskizuna eskainidute, eta lunch txiki bat dastatzeko aukera ere eman dietehurbildutako bezero eta lagunei.

Bigarren urteari ekingo dio laster Irun Karting Indoor-ek, egonkortzeko asmoz

Argi berdea

Ezaugarri bereizgarriak ditu Inguruko beste karting-etara joan beharrean, Irungora hurbiltzeko arrazoi ezberdinakegon daitezke. Batetik, estalia da. Beraz, eguraldia dena delakoa izanik ere, kart-etanibiltzeko aukera ematen du. Pistaren beraren ezaugarriek ere erakarri izan dute jen-dea. Aritz Goikoetxeak azaldu du ezaugarri nagusia: “Asfaltoa oso latza da, eta gur-pilak asko gastatzen dituen arren, merezi du, itsaspena askoz hobea delako.Seguruagoa da, beraz azkarrago joan daiteke, eta bihurguneetan beste sentsazio bat-zuk eragiten ditu”.

Irun Karting Indoor-ek ez du kart-etan ibiltzeko aukera soilik eskaintzen. Taberna erebadu, pista osoa ikusteko aukera ematen duena. Billarra, futbolina, eta bestelakomakinak ere badaude, jolastekoak, edo janariak eta edariak saltzen dituztenak. Erret-zaileentzat, edo udaran kanpoan egotea nahiago dutenentzat, terraza du karting-ak.“Azken finean, arratsaldetan jende askok ez du jakiten zer egin. Guk aisialdirako besteaukera bat eskaintzen dugu”, azpimarratu du Aritz Goikoetxeak: “Probatu ez dutenirundarrak animatu nahi nituzke, oso esperientzia ederra topa dezaketelako”.

Prezioak:

Bazkide ez direnek: 15€ zortzi minutuko txan-dak. Hurrengo txanda bakoitzak, 10 €.

Bazkide direnek: 8 € txanda bakoitzeko.

*Urtean 20€ balio du bazkide izateak. Kart bere-ziak erabiltzeko aukera ematen du.