irakurketa jardunaldia
DESCRIPTION
Irakurketa jardunaldian aurkeztutako praktika ona. Práctica sobre lectura presentada en la Jornada sobre lectura.TRANSCRIPT
Matematikan Irakurketa Lantzen
Irakurketa Prozedura
★
★ IRAKURRI AURRETIK
★ IRAKURRI BITARTEAN
★ IRAKURRI ONDOREN
Irakurri aurretik
- Irakurketaren helburua azaldu eta testua
testuinguruan kokatu.
- Testuarekin erlazionatutako aurrezagutzak
aktibatu.
- Tituluan, azpitituluetan, irudietan, testuaren
jatorrian, letra aldaketetan arreta jarri.
- Testuarekiko hipotesiak egin.
- Testuingurutik atera ezin daitezkeen hitz batzuen esanahia
azaldu.
- Nola irakurriko den zehaztu: ozenki, isilik, zatika, azpimarratuz...
ITURRIA: Dolors Quinquer
Irakurri bitartean
- Ulertzen ari dela, hipotesiak betetzen direla
egiaztatu.
- Testuari buruz hitz egiteak laguntzen du
(talde kooperatiboetan galderak erantzun).
- Ideia nagusiak identifikatu.
- Paragrafoka irakurri:
o Hitz gakoak azpimarratu.
o Laburpen esaldia idatzi.
- Hitz ezezagunen esanahia ondorioztatu.
- Eskematizatu: ideia nagusien adierazpen grafikoa, mapa
kontzeptuala...
- Lokailuetan arreta jarri .ITURRIA: Dolors Quinquer
Irakurri ondoren
- Lantzen ari garen gaiari zer ekarpen egiten dio testuaren irakurketak?
- Zein dira ideia nagusiak? Zer galdetuko zenioke ikaskideari testua ulertu duela
egiaztatzeko?
- Zein da idazlearen helburua? Zer nahi du? Zein ebidentzia ematen du?
- Zein galdera berri egiten diozu zure buruari testuak esaten duena irakurri ondoren?
- Azaldu kontzeptuak, esaldiak...
- Jardueraren arabera, ataza espezifikoetara aplikatu:
o Orain nola ebatziko zenuke arazoa...?
o Zein argumentu ematen du irakurketak...?
- Testua irakurriz zerbait berria ikasi al duzu?
ITURRIA: Dolors Quinquer
Ikaskuntza kooperatiboa
Baliabide didaktikoak gela kooperatiboarentzat
1. Taldearen kohesioa sortzeko (A esku-hartze eremua)
Talde Dinamikak:
a. Ikasleen elkar ezagutzea bultzatzeko eta ikasleen arteko harremanak hobetzeko
c. Talde edo ikasgela osoari eragiten dioten alderdiei buruzko erabaki adostuak hartzeko
d. Taldean lan egitearen garrantzia eta eraginkortasuna erakusteko
2. Taldeko lana sartzeko eta sustatzeko (B esku-hartze eremua)
a. Egitura kooperatibo sinpleak
b. Egitura kooperatibo konplexuak: Teknika kooperatiboak
3. Taldean lan egiten ikasteko (C esku-hartze eremua)
Baliabide didaktikoak:
a. Taldearen barneko funtzionamendua laguntzeko (taldeko planak eta taldearen koadernoak)
b. Taldearen funtzionamendua ebaluatzeko (saioen egunerokoa, aldizkako berrikuspenak,
errubrikak...)
Iturria: IK/KI programa
Mila esker
INFORMAZIO GEHIAGO
BEHAR IZANEZ GERO [email protected]
MATEMATIKA SITEAREN
HELBIDEA : https://sites.google.com/site/irakurketal
antzen/home