irakurketa ez sexistarako gida

10
IRAKURKETA EZ SEXISTA AUKERATZEKO GIDA HAUR ETA GAZTEENTZAKO

Upload: azpeitiko-udal-liburutegia

Post on 06-Apr-2016

242 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Ipuin eta liburu ez sexistak

TRANSCRIPT

Page 1: Irakurketa ez sexistarako gida

IRAKURKETA EZ SEXISTA AUKERATZEKO GIDA

HAUR ETA GAZTEENTZAKO

Page 2: Irakurketa ez sexistarako gida

GIDA

Esku artean duzuen gida, Azpeitiko Udal Liburutegia eta Emakumeen Txokoaren elkarlanaren emaitza duzue. Haur eta

gazteentzako“Irakurketa ez sexista aukeratzeko gida”honetan, berdintasuna oinarrizko balore gisa sustatzen duten, hainbat ipuin eta liburu

aurkituko dituzue. Guztiak, gainera, euskaraz argitaratuak daudenak.

ZERGATIK?

Txikitatik ,ipuin eta liburuek transmititzen dituzten balore eta jarrerei arreta jarri beharrean gaude, gehiegitan genero estereotipoak

transmititzen jarraitzen baitute.

Baina nola identifikatu dezakegu sexismoa ipuin eta liburuetan? Hona hemen egin ditzazkegun galdera batzuk:

Zenbat emakume ageri dira ipuin edo liburuan? Eta ze paper betetzen dute?

Zeinek egiten ditu etxeko lanak? Eta nork egiten du lan etxetik kanpo?

Zein dira pertsonaia ausartak? Zein abenturazaleak? Eta nortzuk dira beldurtiak eta autonomia gabekoak?

Nork egiten du kirola? Nork egiten du negar?

ZER ESKAINTZEN DA?

Gidan gomendatzen dizkizuegun ipuin eta liburuak, orokorrean neska zein mutilei ezartzen zaizkien rol eta jarrerak alde batera utzi, eta eredu

berri eta positiboak eraikitzen lagunduko digute.

Horrela, jorratzen diren gaiak, familia eredu berriak, lanen banaketa parekatua, genero indarkeriaren prebentzioa, aukera berdintasuna, sexu-

hezkuntza... izango dira.

Bertan agertzen diren ipuin eta liburuak adinen arabera sailkatuta aurkituko dituzue.

Page 3: Irakurketa ez sexistarako gida

8 URTERA ARTEKO GOMENDIOAK

** IPUINAK:

URDABURUTARRAK

Anthony Browne/ Kalandraka/ 2006

Itzultzailea: Koldo Izagirre

Hezkidetza

Album ilustratu honetan, familia baten gorabeherak azaltzen zaizkigu. Amak

darama etxeko martxa eta hura desagertzen denean... Irudiek pisu handia hartzen

dute album honetan; errealismo handiz adierazten dute istorioan gertatzen dena.

Hitzen beharrik gabe, islatzen dute gizartean oso maiz etxeko andreek bizi duten

egoera familiarra.

AITORREK BI AMA DITU

M Jose Mendieta; Jon Zabaleta/ Erein/ 2004ª

Hezkidetza

Aitorrek bi ama ditu. Gure gizartean gero eta normalagoa den egoera bat

kontatzen zaigu: ume batek aita eta ama eduki beharrean, bi ama ditu eta horrek

herri txiki batean dakarzkion gorabeherak.

Page 4: Irakurketa ez sexistarako gida

ARTURO ETA KLEMENTINA

Adela Turin; Nella Bosnia/ Kalandraka/ 2013

Itzultzailea: Fernando Rey Escalera

Genero indarkeria prebenitzea

"Neskatoen alde" bilduma mitikoko ipuina. Istorioa, alegia baten bidez kontatua baliabide ederra da emakumeak gizartean duen rolaz hausnartzeko. Gogor egiten die

estereotipo sexistei, eta bazterkeria salatzen Beharrezkoak baitira, oraindik ere, koedukazioari eta sexuen arteko berdintasunari buruzko lanak.

Page 5: Irakurketa ez sexistarako gida

8 – 12 URTERA ARTEKO GOMENDIOAK

** IPUINAK:

KLAUDIA ETA BALOIEN SEKRETUA

Aitor Arana/ Ibaizabal/ 2003

Hezkidetza

Klaudia neska futbolzalea da, baina neskei futbolean jokatzen uzten ez dieten

garaian bizi da. Hala ere, gure neskatoak ahalegin bereziak egingo ditu gurasoei

eta mutikoei erakusteko berak ere futbolean egitea eskubidea duela. Bere

ahaleginek abentura handi bat bizitzera eramango dute.

NIRE AITA ETXEKOANDREA DA (ETA ZER?)

Silvia Ugidos; M. Valverde/ Elkarlanean/ 2001

Itzultzailea: Joxan Ormazabal

Hezkidetza

Lucilaren aita ez da irakaslea, ez da arotza, ez da taxista... Lucilaren aita

etxekoandrea da. Badaki tarta goxoak egiten, badaki arropak garbitu, zabaldu eta

lisatzen. Baina batez ere bere ingurukoak zorintsu egiten daki, ipuinak kontatzen,

dantzan, bihurrikeriak egiten... eta bere seme-alabei eskolako lanetan laguntzen

daki. Oso pozik dago Lucila bere aitarekin. Hasieran bai, baina orain Lucila ez da

lotsatzen bere aita etxekoandrea dela lagunei esaten.

Page 6: Irakurketa ez sexistarako gida

** LIBURUAK:

CARLOTAREN EGUNKARI URDINA

Gemma Lienas/ Erein/ 2007

Itzultzailea: Jesus M Lasa ª

Genero indarkeria prebenitzea

Carlotaren egunkari berri honek gure gizartean ahulenak direnak ditu gogoan, eta

horien artean ume eta gazteak bereziki. Beren aurka gurean erabili ohi den

indarkeriak kezkatzen du. Familiatik hasi eta lagunartera igaro, handik eskoletara

eta bikoteen arteko harremanetara, ez da zail generoko indarkeriarekin topo egitea

han eta hemen. Horra, bada, egunkari honen arrazoia eta zentzua: ezin isildu

injustiziaren aurrean; indarkeriaren salaketa ausarta egiten du egileak.

KILIMAK LH1-2

KILIMAK LH3-4

KILIMAK LH5-6

Nerea Sancho/ Erein/ 2007

Sexuen hezkuntza

Lehen hezkuntzako neska-mutilekin, sexu-hezkuntza lantzeko liburuak.

http://www.erein.com/media/primeros_capitulos/primer_capitulo508.pdf

Page 7: Irakurketa ez sexistarako gida

13 URTETIK AURRERAKO GOMENDIOAK:

** IPUINAK:

MATILDA

Roald Dahl/ Zubia/ 1999

Itzultzailea: Agurtzane Ortiz de Landaluze

Hezkidetza

Matilda neskato aparta eta bitxia da. Bost urte bete orduko, liburu mordoa

irakurrita dauka eta izugarrizko jakinduria bereganatu du. Bere guraso petralek,

ordea, ez diote kasurik egiten. Baina, bere ahalmen bereziari esker, bere eskolako

zuzendaria den Trunchbull andere o nazkagarriari laster erakutsiko dio nolakoñ

gauza harrigarriak egiteko gauza den.

BENEK ANNA MAITE DU

Peter Hartling/ Elkar/2000

Itzultzailea: David Urbistondo

Genero indarkeria prebenitzea

Ben, beste asko bezala, egunero eskolara joaten den mutiko bat da. Annak eta

Benek eskolan ezagutu zuten elkar. Eta maitemindu egin ziren biak. Askotan

helduek zera esaten diete haurrei: "Zuek gazteegiak zarete maitasuna zer den

jakiteko". Baina hori ez da beti horrela izaten. Liburu hauxe lekuko. Benek eta

Annak, dauden lekuan daudela, ez dute inoiz ahaztuko txikitako lehen amodio

hura.

Page 8: Irakurketa ez sexistarako gida

MARIZIPRIZTINEK EZ DU ZORIONEKO GALEPERRIK NAHI

Nunila Lopez; M. Sierra/ Txalaparta/ 2009

Itzultzailea: Itziar de Blas eta Mikel Garmendia

Hezkidetza

Ohituta gauden eta oraindik ere etengabe errepikatzen diren printzesen istorioak eraldatu eta irauli egiten dira ipuin honetan, Marizipristin neskato xelebrearen eta

Mariplanto maitagarriaren laguntzaz.

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko gaia jorratzen da liburuan, emakumeen gaineko betiko topikoei ironiaren, umorearen eta mezu zuzen baten

bidez bira eman eta beste ikuspegi bat erakutsiz. Baina, batez ere, pertsona bakoitzaren izaerari eta nortasunari garrantzia emanaz.

Hori dena lortzeko marrazki ausart eta oso biziekin osatzen da liburua. Ilustrazioak oso bereziak dira. Agertzen diren pertsonaiak ongi deskribatuta daude eta

perspektiba aldetik ere bitxitasun asko ageri dira. Koloretsua eta oso erakargarria, irakurle gaztetxoetatik hasi eta edozein heldurentzat aproposa.

Page 9: Irakurketa ez sexistarako gida

** LIBURUAK:

MOMO EDO DENBORA-LAPURREN ETA GIZONEI DENBORA ITZULI ZIEN

NESKAREN ISTORIO ARRAROA

Michael Ende/ Alfaguara/ 1988

Itzultzailea: Ainhoa Basterretxea

Hezkidetza

Momo neskatxa oso da berezia eta are bereziagoa bere entzuteko era. Momoren

aurrean jende tentelari ideia argiak bururatzen zaizkio, bat-batean. Baina gizon

grisak jendearen denbora lapurtzen hasi dira. Zer egingo ote dute gizon grisek

gizakien denboraz? Horixe jakin nahi du Momok eta, horretarako, Ordu maisuaren

eta Kasiopea dortokaren laguntza izango du.

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA

Gemma Lienas/ Erein/ 2004

Itzultzailea: Jesus Mari Lasa

Hezkidetza

Carlotaren egunkari morea ez da eleberri bat, ez eta egunkari arrunt bat ere.

Carlotak disidentziaren antiojuak jantzi ditu eta hankaz gora jarriko ditu eguneroko

bizitzan normaltasun osoz bizi ditugun zenbait egoera eta ikuspegi. Nork asmatu

du, esate baterako, maitasun kontuetan gizonezkoei dagokiela lehen pausoa

ematea? Zergatik den arrosa nesken kolorea, eta urdina mutilena? Carlotaren

egunkari morea emakumearen egoera zein den ohartzeko gida errukigabea da.

Umorez askotan, amorruz eta inpotentziaz gehienetan, emakumeak bizi duen

egoera salatzen du. Dena den, hori hala gerta dadin, antioju moreak jantzi beharko

ditu Carlotak.

Page 10: Irakurketa ez sexistarako gida

AZPEITIKO UDAL LIBURUTEGIA

Enparan dorretxea

20730 Azpeitia

943 15 71 95

AZPEITIKO EMAKUMEEN TXOKOA

Goiko Kale 12 behea

20730 Azpeitia

943 15 70 55