iradokizunak 12

1

Upload: baldo-calmaestra

Post on 05-Mar-2016

216 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Asisko Gutunaz, bakarka nahiz taldean lan egiteko iradokizunak

TRANSCRIPT

Page 1: Iradokizunak 12

Asisko gutuna2009ko urria. 4. printzipioa. Bidea elkarrekin egin,

anaitasunez bizi12. zenbakia

Anaitasuna eguneroko bizitzan

Senide arteko mundua, denok anai-arreba gaitezenmundua� zer esnatzen du zuregan hainbeste gizalditakoutopia eta desira honek?

Begira berriro zeure bizitzari: zeren eta noren inguruandabiltza zure kezkak? Zein pertsonek osatzen dute zeurezirkulua? Nolako erantzukizunean sentitzen zara haietakobakoitzarekin? Betikoak al dira, agian, �zeureak�?

Jar zaitez zeure pertsonen zirkuluaren aurrean eta zoazberori norekin zabal dezakezun ikusten: azokan kasu egitendizutenak, auzokoak, zeure bailarako emigratzaileak� Harezazu kontuan Jainkoak Jesusengan agerturiko maitasunaeta Jesusek nahi zuen senidetasunezko gizadia� zer esnatzenda zuregan pertsona hauen aurrean? Zerbait egiterabultzatzen zaituela sentitzen al duzu?

Eska iezaiozu Jainkoari, lagun zaitzala zeure baitatik ateratzeneta hunki zaitzaten pertsonen zirkulua zabaltzen. Zure bihotzagero eta pertsona gehiagori irekitzea, giza senidetasuna eraikitzenelkarlana egiteko modu bat izango duzu.

�Joka ezazue besteekin, haiek zuekinjokatzea nahiko zenuketen bezala��

Ebanjelioko exijentziarik handieneko testu baten aurreangaude: ze sentimendu sortzen ditu zuregan?

Esaten duena baino haratago, sumatzen duzu testuarenbarne dinamika?

�Esker txarreko eta gaiztoentzat ere ona den� Aitarenmaitasun gupidatsua da irizpide, ez gutxiago. Horrek,zeure besteekiko begirada aldatzera eramaten zaitu?

�Frantziskok ikasia zuen gaixo bakoitzarenhistoria pertsonala�

Frantziskoren bizitzako pasarte honetan argi eta garbiikusten dugu zein dinamikatara gauden deituak: gure pertsonenzirkulutik kanpora beste batzuengana, batez ere premiahandian daudenengana, hurbilduz joatea.

Frantziskoren garaian, gizartean lepradunak zirenbaztertuenak, azkenak. Bera haiengana doa, zaindu egitenditu, nolabait beren duintasuna itzultzen die, gizarteak kenduzien duintasuna; haien anaia izanez, senidetasunaren proiektuaeraikiz doa.

Bestelako �lepradunik� ezagutzen duzu? Frantziskorenesperientziak ematen dizu argi izpiren bat?

�Jauna errukiorra da guztiekin��

Gogoetak, denok era berean maite gaituen Jainkoarenmaitasuna aipatzen zuen. Salmoak era bete-betean adieraztenzuen.

Jainkoa goretsiz hasten eta amaitzen da salmoa; gupida,pazientzia, onginahi, txera, leialtasun egiten den Jainkoarenmaitasunaren aurrean esker onez sentitzen den bihotzazgoretsiz, alegia.

Irakur ezazu salmoa poliki-poliki � zer esnatzen du zurebaitan? Zeure bizitzan, zertan sumatu duzu eta sumatzenduzu Jainkoaren maitasuna? Nola kokatzen zaitu besteenaurrean: zirkulurik gertueneko pertsonen aurrean etazuregandik urrutiagokoen aurrean?

Utz ezazu zure baitan ere esker onezko alabantzasortzen.

Asisko Gutunaz, bakarka nahiz taldeanlan egiteko iradokizunak

Hil honetan Asis Sarearen laugarren printzipiora gatoz berriro. Bertan gonbitea egitenzaigu geure eguneroko harremanei begira jartzera, geure zailtasunak, bai eta lorpenakere, kontuan hartzera. Gauza eta pertsona guztiak Jesuen begiradatik ikustera gonbidatuakgaude.