institutuari buruzko 2. txostena
DESCRIPTION
Espazio arazoak bigarren hezkuntzan, D ereduan, Iruñerriko iparraldeanTRANSCRIPT
1
ESPAZIO ARAZOAK BIGARREN HEZKUNTZAN, D EREDUAN
IRUÑERRIKO IPARRALDEAN.
BIGARREN TXOSTENA
Biurdana, Irurtzun, Orkoien, Patxi Larrainzar eta Sanduzelaiko Guraso
Elkarteak
2012ko Azaroa
2
1. SARRERA.
2012ko otsailean, Institutu Batzordeak (Biurdana Institutuko IGE eta institutuari atxikitako
Sanduzelai, Patxi Larrainzar eta Orkoiengo ikastetxeetako IGEak osatua) txosten bat
argitaratu zuen Biurdana institutuan izanen den betetze-maila aurreikusteko. Horren
helburua zen egoeraren berri ematea hala Biurdanako hezkuntza-komunitateari eta
Biurdanan atxikitako ikastetxeei nola Hezkuntza departamentuari, politikoei eta gizarteari,
oro har.
Txostenari esker, jauzi kualitatiboa suertatu zen arazoa ulertzeko moduan: izan ere, 2011ko
azaroan Hezkuntzako Kontseilari Iribas jaunak ukatu egiten zuen arazoa bazegoenik ere, eta
gero aitortu egin zuen espazio-arazo larriak izanen direla institutuan, eta Parlamentuko
Hezkuntza Batzordeak berak 2012ko apirilean arrazoia eman zigun, oro har, eta adierazi
zuen egia zela esaten ari ginena, eta are gehiago, Hezkuntza Departamentuak institutua
laugarren aldiz handitzeko proposamena aurkeztu zuen. Proposamen hori, hain zuzen,
eskas1 eta kaltegarria jo genuen hala Batzordeak eta IGEek nola klaustroak berak, espazio-
arazoa konpondu beharrean bestelako arazoak2 sortu behar dituelako.
Gure proposamena argi eta garbia izan zen, eta hala izaten jarraitzen du: DBHko institutu berri bat eraiki beharra dago gure eremuan, eta horrek lau lerro eta 16 talde hartu beharko lituzke, gutxienez, geroan izan daitezkeen espazio arazoak arintzeko. Institutu berritik
Biurdanara joanen lirateke ikasleak Batxilergoa egitera.
Egin genuen txostena (http://sanduzelai.org/files//Instituto_txostena.pdf) indar-indarrean dago
oraindik eta hori da gure egungo ikuspuntuen oinarria. Hala ere, txosten berri bat egitea
erabaki dugu aurrekoa osatzeko eta datuak gehiago doitzeko betiere berriki bildu ditugun
informazioetara egokitzeko eta aurreko txostenak jasotako ondorio batzuk zehazte aldera.
Hona txosten berria egiteko arrazoiak:
1. Institutuaren betetze-mailari buruz egindako aurreikuspenak beste urte bat gehiagorako egin daitezke, orain Haur Hezkuntzako 1. mailan ari direnen datuak
ditugulako (Ikus I. eranskina edo jarraian dagoen link-ean klikatu).
https://docs.google.com/file/d/0B-aFkvOCxymTUGgtekhWU2QyZkU/edit?pli=1
2. Espazio-arazoak urte bat geroratu dira Biurdanan, PCAko talde bat desagertu
delako eta taldeen ratioa handitu egin delako. Hortaz, lehen arazo larriak 2014-
15eko ikasturtean hasiko dira. Hezkuntzaren datuen arabera urte horretarako 29
ikastalde egonen dira Biurdanan.
3. Institutu Batzordeari Irurtzungo IGE gehitu zaio, eta horrek aukera eman digu
bere errealitatea bertatik bertara ezagutzeko eta ikastetxe horrek Biurdanan
izanen duen eragina neurtzeko. Irurtzundik DBHko 3. maila egitera etortzen dira
ikasleak. Esan digute, halaber, beraiek ere hasi direla espazio-arazoak izaten D
ereduak gora egin baitu bertan. Kasu honetan, Biurdanara doazen ikasleen
1 20 ikasgela ohiko gehiago beharko dira 2021. urterako, eta handitze-proiektuan bakarrik 10 aurreikusi dira. 2 Laugarren aldiz handitzearekin makrozentro bat sortuko da, 2021ean 1.200 ikasletik gora izanen dituena, eta
horrek hainbat arazo sortuko ditu antolamenduan, eta elkarbizitzan, eta inork ez du arazorik sortzea nahi.
3
etorrera bi urte gehiago luzatzen da DBHko 3. maila egitera datozelako (Ikus I.
eranskina).
4. Hezkuntza Departamentuak datu berriak helarazi dizkigu Biurdanako
matrikula-aurreikuspenei buruz. Datu horiek 2019-2012ko ikasturtera bitarteko aldia hartzen dute bakarrik, baina 2021-2022raino proiektatu daitezke. Datu
horiek ilusita, ondoriatu daiteke ez daudela sartuta 2016-17ko ikasturtean
Orkoiengo D ereduko ikastetxe berritik helduko diren ikasleak, nahiz eta
Hezkuntzak aitortu egin zuen Hezkuntza batzordean ikastetxe hori Biurdanari
atxikirik dagoela. Era berean, pentsatzekoa da ez dituztela kontuan hartu
Buztintxuriko TIL-D ereduko ikasleak. Ikasle horiek oraingoz ez daude inon
atxikirik, baina Buztintxurin ikastetxerik ez zegoenean auzo hori Sanduzelairi
atxikirik zegoen, eta Sanduzelaiko ikasleak Biurdanara joaten dira.
5. Bestalde, jakin izan dugu komunikabideetan
(http://www.noticiasdenavarra.com/2012/09/13/sociedad/navarra/el-tsjn-le-tumba-al-gobierno-en-un-ano-cuatro-adjudicaciones-de-obras-de-colegios) Nafarroako Justizia
Auzitegi Nagusiaren auzi-aretoak baliorik gabe utzi dituela ikastetxe publikoetan
obrak egiteko emandako lau esleipen (Noain, Corella, Txantrea eta Atarrabia).
Esleipen horietan batera esleitu zaizkio enpresa bakar bati proiektuaren
erredakzioa, obren zuzendaritza eta obren gauzapena, halako moduz non
izapideak arinago egin baitira eta eraikuntza-lanak azkarrago joan baitira. Epai
horiek ez dute eraginik edukiko jadanik eginak diren eraikin horietan, bai ordea
berriak eraikitzerakoan; izan ere, Nafarroako Gobernuak ezin izanen du baliatu
orain arte erabiltzen zuen eraikitze-prozesua. Horrek esan nahi du, erakitze-lanak
azkar samar (6-7 hilabete) egin daitezkeen arren, aurretiko izapideak gehiago
luzatuko direla, zein bere kabuz eginen baitira proiektuaren lehiaketa, obra-
gauzatzea eta aholkularitza teknikoa.
Hori horrela, Hezkuntza Departamentuak azkoz ere lehenago egin beharko die
aurre espazio-arazoei, eta izapideak lehenago abiatu eraikuntza-lan berriei garaiz
ekiteko. Horren adibidetzat daukagu Ezkaban erakitzekoa den institutu berria.
Izan ere, 2011ko bukaeran baieztatu zuten eraikiko zutela, baina egun oraindik ez
dira obrak hasi, eta teorian, behintzat, 2013ko irailean hasi beharko luke bere
jarduna institutu berriak.
2. EREMU HONETAKO BESTE INSTITUTUAK: BERRRIOZAR ETA
EUNATE
Gure lehen txostenean esan genuen bezala, Berriozarreko Institutuak hartuko bide ditu
Berriozarreko ikastetxe publikoko DBHko ikasleak, datozen urteetan, eta horiek guztiz
beteko dute aipatu institutua eta horrek ezin izanen du hartu beste tokietako ikaslerik. Gero
bertako ikasleak Eunate institutura igarotzen dira Batxilergoa egitera, horra atxikirik baitago.
Bestalde, Eunate Institutuan dauden espazio-arazoei behin-behineko irtenbideak ematen ari
zaizkie, Antsoaingo ikasleak Atarrabiko institutura igorriz, Ezkabako institutu berria eraiki
bitartean; institutu berri horrekin, diotenez, bukatuko dira alde horretan dauden espazio-
arazoak.
4
3. BIURDANA INSTITUTUA
Kokapena.
Biurdana BHI, D ereduko DBH eta Batxilergoko institutua, Iruñeko Donibane auzoan dago.
Biurdanari atxikitako ikastetxeak (ikasle gehien dituztenak).
Batez ere, Iruñeko Arrotxapea (Patxi Larrainzar) eta Sanduzelai (Sanduzelai eskola)
auzoetatik hartzen ditu ikasleak, DBHko 1. mailan, eta Irurtzungo ikastetxe publikotik,
DBHko 3. mailan. Horiei, Iribas jaunak esandakoaren arabera, Biurdanari atxikirik dagoen
Orkoiengo D ereduko ikastetxe berria gehitu behar zaie, nondik 2016-17ko ikasturtetik
aitzina hasiko baitira ikasleak etortzen. Buztintxuriko TIL-D ereduaren kasuan, oraingoz ez
dago inon atxikirik, baina kontuan harturik auzo hori Sanduzelai Haur eta Lehen
Hezkuntzako ikastetxeari atxikirik zegoela, pentsatzekoa da bertako ikasleak ere Biurdanara
joanen direla, 2018-19ko ikasturtetik aitzina.
Beste hainbat ikastetxe, atxikiak eta atxiki gabeak (ikasle gutxiago dituzte).
Beste ikastetxe batzuk ere atxikirik daude Biurdanari, baina ikasle gutxiago dakartzate, beste
aukera batzuk dituztelako hurbilago. Hori da, esaterako, Iturramako Amaiur ikastolaren
kasua eta Lekunberriko ikastetxe publikoarena. Eta badira, bestalde, beste ikastetxe batzuk
nondik, atxikirik egon gabe ere, ikasleak Biurdanara baitoaz Batxilergoa egitera, hurbilago
dutelako, Berriozar Institutua kasu.
Bestetik, ezin dugu ahaztu Batxilergoko beste ikasle batzuk ere iristen direla Biurdanara,
eskaintza publikorik ez dagoen tokietatik, adibidez, eremu ez euskalduneko ikastola
itunduetatik.
Kopuruez bezainbatean, gure argudioak Biurdanara ikasle gehienak bidaltzen dituzten ikastetxeetako datuetan oinarrituko dira (Sanduzelai, Patxi Larrainzar, Orkoien, Irurtzun
eta Buztintxuri), eta gainerakoak ez ditugu kontuan hartu behar, izan ere, zaila da horiek
zehatz-mehatz kalkulatzea. Nolanahi ere, esan dezakegu gure kalkuluak beti izanen direla benetakoak baino baxuagoak.
Instalazioak eta egungo betetze-maila.
Biurdana institutuak, egun, 570 ikasle ditu, 24 taldetan banatuak (DBHko 15 talde arrunt,
DBHko Dibertsifikazioko 2 talde, UCEko 1 eta Batxilergoko 6). 24 taldeko ikastetxea izaki,
betetze-maila muga-mugakoa da. Are gehiago, zorrotz jokatu eta hirugarren laborategi zein
musikako eta plastikako bigarren ikasgelak edukiz gero (une honetan ez dituenak), hiru
espazio faltako litzaizkioke institutuari (Ikus II. Eranskina edo jarraian dagoen link-ean
klikatu).
https://docs.google.com/file/d/0B-aFkvOCxymTRUZ4OVFsZF81RWs/edit?pli=1
5
BIURDANA INSTITUTUAN IKASLEEN
SARRERAREN EBOLUZIOA
118
157
181
161
194
207
229
202
102
210
181
0
50
100
150
200
250
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
INSTITUTUAN SARTZEKO URTEA
IKA
SL
E K
OP
UR
UA
IKASLEAK
EDUKIERA
Ondoko grafikoan ikusten ahal dugu datozen 11 urteetan (2011tik 2021era) zenbat ikasle
sartuko diren.
2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021
BIURDANA
IKASLE KOP. 102 118 157 181 161 194 207 210 181 229 202
EDUKIERA 100 100 100 100 100 100 100 100 100 100 100
LERROAK (25 ik.) 4,1 4,7 6,3 7,2 6,4 7,8 8,3 8,4 7,2 9,2 8,1
LERROAK (32 ik.) 3,2 3,7 4,9 5,7 5,0 6,1 6,5 6,6 5,7 7,2 6,3
Hona urte bakoitzaren grafikoari dagokion ikasle-kopurua: DBHko 1. mailan hasten direnak
(Sanduzelai, Patxi Larrainzar, Orkoien eta Buztintxuritik etorriak) gehi DBHko 3. maila
egitera Irurtzundik etortzen direnak (Ikus I. Eranskina). Eta kontatu gabe gelditzen dira
kopuru txikiagoan beste ikastetxeetatik datozen ikasleak.
Kontuan hartuta azken bi urteetan 102 eta 118 ikasle berri sartu direla, institutuaren betetze-
maila mugakoa dela eta datozen bederatzi urteetan gutxienez 157 ikasle eta gehienez 229
sartuko direla urte bakoitzeko, hau da, orain baino % 50etik % 100era bitarte gehiago,
zalantzarik gabe antzematen ahal dugu zer nolako arazoa daukagun begi aurrean.
6
Irurtzunetik Biurdanara DBH 3.
0
10
20
30
40
50
Ikasleak
Ikasleak 18 18 17 19 25 25 20 29 28 25 43
2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023
Irurtzungo ikasleen gaineko datuak
Irurtzunen kasuan bi urte gehiago geroratuko da ikasleen etorrera. Ikus daitekeen bezala
gero eta ikasle gehiago etorriko dira Irurtzungo eskolatik datozen urteetan, halako moduz
non 2023.urtean orain halako bi etorriko baitira.
Esan dugun bezala, egun Biurdanak 570 ikasle ditu, horietako 78 Irurtzun eta Lekunberritik
Biurdanara etorriak DBHko 3.etik Batxilergoko 2.era bitarteko mailetan aritzera. Kopuru hori
ikasle guztien % 14 da, eta aipatu mailetako ikasleen % 20 egiten du.
Hezkuntzak Biurdanako betetze-mailari buruz aurreikusi dituen datuak.
2012ko ekainean, Teresa Ucarrek, Hezkuntzako Azpiegituretako arduradunak, jakitera eman
zizkigun Biurdana Institurako datozen urteetan aurreikusita dagoen betetze-mailari buruzko
datuak (III. Eranskina edo jarraian dagoen link-ean klikatu).
https://docs.google.com/file/d/0B-aFkvOCxymTTHVPQW5vQ2c0X1k/edit?pli=1
Hezkuntzak 2019-20ko ikasturtera bitarte egin du aurreikuspena, eta horren arabera oraingo
24 taldeak (gehienezko betetze-maila), 37 izanen dira 2019-20an. Hori horrela, Hezkuntzak
aurreikusten duenaren arabera % 55eko hazkundea (13 ikastalde gehiago) gertatuko da,
betiere, 2020-21eko eta 2021-22ko ikasturteak alde batera utzita, eta horietan, hain zuzen,
sartuko dira Biurdanara ikasle gehien. Horiei guztiei Orkoiengo ikasleak (179) eta
Buztintxurikoak (118) gehitu behar zaizkio, 300 ikasle inguru guztira, zeinak 2016tik 2021era
sartuko baitira institutura. Horrenbestez, 2021-22ko ikasturtean Biurdanak 1.200dik gora
ikasle izanen ditu.
Pasa den abuztuan azalpenak eskatu genizkien Teresa Ucarri eta Biurdanako inspektoreari,
Hezkuntza Departamentuak egindako aurrikuspenaren eta Institutu Batzordearen
txostenean agertzen diren datuen artean dagoen aldea argitu dezaten. Biek ala biek
Hezkuntza Departamentuko Eskolarizazio Batzorde Orokorraren Inspekzio Atalari egotzi
7
zioten egindako aurreikuspenaren erantzukizuna, eta horra bideratu gaituzte. Une honetan
zain gaude erantzunen bat noiz jaso edo bilera batera noiz deituko gaituzten, Hezkuntzaren
datuen eta gure txostenean emandakoen artean dagoen aldea argitzeko.
4.-ONDORIOAK ETA ESKAKIZUNA
Gure lehen txostenean esaten genuen bezala, baina orain nabardura eta zehaztapen
gehiagotan oinarriturik, datuak ikusita logikoena da DBHko institutu berri bat eraikitzea, 4 lerroko, hau da, 16 ikastaldeko institutu bat, D eredurako, eremu honek (Sanduzelai,
Rochapea, Orkoien eta Buztintxuri) dituen beharrak asetze aldera, gutxienez 2022. urtera
arte, eta horrela erdipurdiko irtenbideak sahiestuko genituzke.
Horrek 4 milioi inguruko inbertsioa ekarriko luke, eta irtenbidea emanen lioke ia
53.000 biztanleko gune bati, izan ere, gure eremuaz gain Irurtzun eta bere inguruak kontuan
hartu behar ditugu, Biurdanari atxikirik daudelako.
Gainera, ez dago zertan egin inbertsio hori urte bakar batean. Izan ere, Hezkuntzak
eraiki dituen azken ikastexeak (Bernat Etxepare, Pedro de Atarrabia, Rochapea, Berriozar)
azkar eraikitzekoak dira (6 edo 7 hilabete) eta faseka egiten dira, bi fasetan, edo hirutan
beharrezkoa balitz. Ildo beretik, esan dezakegu Ezkaban egin behar duten institutu berria -6
lerrokoa, hau da, 24 ikastaldekoa- bi fasetan eraikiko dela, guztira 5.012.127 €-ko kostuaz,
lehen fasearen aurrekontua 2.710.000 € izaki.
Hori horrela, gure eremuan 2014-15eko ikasturterako institutu berri bat eraikitzeak
2,5 euroko inbertsioa ekarriko luke lehen fasean, eta irtenbidea emanen lioke arazoari 2018.
urtera arte; orduantxe bukatu beharko litzateke bigarren fasea, zeinak 1,5 milioi euro baino
gehixeagoko inbertsioaz behin betiko irtenbidea ekarriko bailuke. Azken finean, 2018 urtera
bitarte 0,55 milio euro inbertitu beharko litzateke urte bakoitzeko.
Oraindik bi urte falta dira arazoak bete-betean harrapa gaitzan, eta hori da, hain
zuzen, behar dugun denbora izapide guztiak egiteko eta gero ikastetxe berria eraikitzeko;
horrela benetakoa den arazo hau, duela hamarkada batetik ezagun daukaguna, saihestuko
genuke. Hortaz, borondate politiko eta planifikazioa, besterik ez da behar, inbertso txiki hau
egiteko.
Agiri hau Biurdana, Irurtzun, Orkoien, Patxi Larrainzar eta Sanduzelai eskoletako
guraso elkarteen Institutu Batzordeak egin du, arazo honek ukitzen dituen edo kontu honetan
interesa duten pertsona orori egoeraren berri emateko.
8
ERANSKINAK
9
ERANSKINA I
10
ERANSKINA II
11
ERANSKINA III