informatika makina digitalak sistema eragileak

39
Informatika sarrera Orr. 1 1. Informatika. Informazioaren tratamendu automatikoaren zientzia da. INFORmazioa modu autoMATIKoan landu: INFORMATIKA. Informazio eta automatika hitzen elkarketatik datorren informatika hitza 1966an sortu zen. Baina informatikaren jaiotza-urtetzat Von Neumann-en ideietan oinarritutako lehen makina sortu zen urtea (1949) hartzen da. Zientzia honen funtsa datuak bildu, sarrera-unitateen bidez ordenagailura sartu, bertako unitate zentralean prozesatu ondoren informazio erabilgarria sortu eta irteera-unitateen bidez atera- tzean datza. Prozesu honetan bi kontzeptu nagusi bereiz daitezke: hardwarea, hots, prozesamendu automatikoan erabiltzen diren tresnen multzoa, eta softwarea ordena- gailuak funtzionatzeko eta problema konkretuak ebazteko behar diren programen multzoa. Bitzikeriak : Espainian gehien erabilitakoa ordenagailua da (ordinateur frantses hitzan oinarri- tua) Hala ere, konputagailua gehiago erabiltzen da latinoamerikan. Arabieraz, kumbiyūter تويبمك(konputagailua); suedieraz, dator (datuak); txinatarrez, 计算机 (zerebro elektrikoa) Informatika bost ataletan sailka daiteke: Informatika analitikoa , informazioaren teoriaz eta problemen ebazpenerako dauden algoritmo eta prozedura matematikoen ebaluaketaz arduratzen dena; Informatika logiko edo sistematikoa , sistema informatiko bat osatzen du- ten elementuen arteko erlazioak ezarri eta bakoitzaren funtzioak definitzea duena helburu; Informatika fisiko edo teknologikoa , hardwareko osagaien, hots, zirkuitu elektronikoak, erdieroaleak, memoriak, prozesadoreak eta unitate periferikoak aztertzen dituena; Informatika metodologikoa , softwarearen arloaz, edo programazio- metodologiaz, programazio-lengoaiez, konpiladore eta itzultzaileez eta sis- tema informatikoen ustiapenaz arduratzen dena; eta Informatika aplikatua , sistema informatikoetan problema konkretuak ebaz- teko sortzen diren aplikazio praktiko guztiak barne hartzen dituen arloa. Az- ken urteotan zientzia honen arlo desberdinetan egin diren aurrerapenak direla eta, ordenagailuak gero eta txikiagoak, azkarragoak eta merkeagoak dira. Ondorioz gizartearen eremu guztietara hedatu dira: enpresetara, bankuetara, administraziora, profesionalen arlora, hezkuntzara, etab.etara.

Upload: jon-ander-okerenza-meaza

Post on 25-Mar-2016

250 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 1

1. Informatika. Informazioaren tratamendu automatikoaren zientzia da.

INFORmazioa modu autoMATIKoan landu: INFORMATIKA. Informazio eta automatika hitzen elkarketatik datorren informatika hitza 1966an sortu zen. Baina informatikaren jaiotza-urtetzat Von Neumann-en ideietan oinarritutako lehen makina sortu zen urtea (1949) hartzen da. Zientzia honen funtsa datuak bildu, sarrera-unitateen bidez ordenagailura sartu, bertako unitate zentralean prozesatu ondoren informazio erabilgarria sortu eta irteera-unitateen bidez atera-tzean datza. Prozesu honetan bi kontzeptu nagusi bereiz daitezke: hardwarea, hots, prozesamendu automatikoan erabiltzen diren tresnen multzoa, eta softwarea ordena-gailuak funtzionatzeko eta problema konkretuak ebazteko behar diren programen multzoa. Bitzikeriak: Espainian gehien erabilitakoa ordenagailua da (ordinateur frantses hitzan oinarri-tua) Hala ere, konputagailua gehiago erabiltzen da latinoamerikan. Arabieraz, kumbiyūter تويبمك (konputagailua); suedieraz, dator (datuak); txinatarrez, 计算机 (zerebro elektrikoa)

Informatika bost ataletan sailka daiteke: Informatika analitikoa, informazioaren teoriaz eta problemen ebazpenerako

dauden algoritmo eta prozedura matematikoen ebaluaketaz arduratzen dena; Informatika logiko edo sistematikoa, sistema informatiko bat osatzen du-

ten elementuen arteko erlazioak ezarri eta bakoitzaren funtzioak definitzea duena helburu;

Informatika fisiko edo teknologikoa, hardwareko osagaien, hots, zirkuitu elektronikoak, erdieroaleak, memoriak, prozesadoreak eta unitate periferikoak aztertzen dituena;

Informatika metodologikoa, softwarearen arloaz, edo programazio-metodologiaz, programazio-lengoaiez, konpiladore eta itzultzaileez eta sis-tema informatikoen ustiapenaz arduratzen dena; eta

Informatika aplikatua, sistema informatikoetan problema konkretuak ebaz-teko sortzen diren aplikazio praktiko guztiak barne hartzen dituen arloa. Az-ken urteotan zientzia honen arlo desberdinetan egin diren aurrerapenak direla eta, ordenagailuak gero eta txikiagoak, azkarragoak eta merkeagoak dira. Ondorioz gizartearen eremu guztietara hedatu dira: enpresetara, bankuetara, administraziora, profesionalen arlora, hezkuntzara, etab.etara.

Page 2: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 2

2. ORDENAGAILUA=Ordenadorea=Konputagailua Informazio numerikoa tratatzeko makina elektroniko programagarria, eragiketa

matematiko eta logikoen segidaz osatutako programen aginduak egikarituz lan egiten duena.

Ordenagailu bat programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den makina elektronikoa da. 2.1. Belaunaldiak

Ordenagailu belaunaldiak sailkatzeko orduan, erabiltzen den hardwarea, zein apli-kazio motetarako dagoen orientatuta, erabiltzen diren programazio-lengoaiak eta memoria izaten dira kontutan. Ondoren azaltzen dira bereizten diren belaunaldi desberdinak eta haien berezitasunak.

0. belaunaldia (1642-1951) Elektronika aurretiko makinak. Gizakiak beti izan du zenbatzeko eta kalkulatzeko beharra. Hasieran behatzekin, ondoren harriekin eta pixkanaka geroz eta gailu au-rreratu eta espezializatuekin. Behar honen inguruan sortzen da informatika. Informatika terminoa bere modurik xinpleenean, kalkulurako makina automati-koak bezala uler genezake, bere aitzindariak ondorengoak liratekelarik: K.A. 1000. urtean abakoa: kalkuluak egiteko lehen tresna (egiptoarrak, txina-

tarrak...) 1642: Pascalek Pascalina edo Pascalen makina analitikoa sortu zuen. Batuke-

tak eta kenketak egiteko lehenengo makina hau, horzdun gurpiltxoekin egin-dako abakoaren simulazio bat da.

Hala ere, informatika zerbait konplexuagoa bezala hartzen da normalean: infor-mazioaren tratamendu automatikoaren zientzia, edo beste modu batera azalduz, informazioaren tratamendu logiko eta automatikoaren inguruko aktibitate eta tek-nikak ikasten/aztertzen dituen jakintza-arloa. Definizio hau hartzen badugu, or-duan ondoren azaltzen direnak lirateke informatikaren aitzindariak:

1822 eta 1833 Babbage: Makina diferentziala eta “Makina analitikoa”–ren ideia izan zuen baina bere garaiko teknika nahiko aurreratuta ez zegoenez, ez zen eraikitzeko gai izan. Gainera, kode hamartarra erabili zuen eta eraikitzekotan futbol zelai baten tokia beharko luke sartzeko S/I, K.U., memoria eta U.A.-z osatuta zegoen eta kodean baldintzak eta jauziak egiteko gai zen

Ada Augusta Byron: Babbage-n makina hobetu zuen kode hamartarretik kode bitarrera pasatuz.. Hau da historiako lehenengo programatzailea. Gaur egungo ordenagailuen arkitektura eta logikaren oinarri dira Babbage eta Adaren ekarpenak.

1854, George Boole: zirkuitu logikoen oinarria den “Algebra logikoa edo boo-learra” definitu zuen.

1886, Herman Hollerith: “Errolda makina” asmatu zuen. EEBBetan errolda egi-teko 10 urte behar ziren, berak sortutako makinarekin aldiz 3 urte baino ez zi-tuzten behar izan.

1936, Alan Turing-ek hurrengo gauzak definitu zituen: o Algoritmoa: prozesu baten errepresentazio formala eta sistematikoa o Turing-en makina: edozein motatako problemak ebazten ditu

1937, 1944 Aiken: Mark-I eta Mark-II. Aiken: lehenengo kalkulagailu elektro-magnetikoak.

Programa bakoitzeko kableak mugitu behar ziren 1944 Von Neumann: Programa biltegiratuaren kontzeptua asmatu zuen Memo-

rian datuak sartzeaz gain programa ere sartzea proposatzen du kableen egu-nerapena beharrezkoa izango ez zelarik. Honek programa azkarragoak eta akatsen murriztapena ekarri zituen.

1945, ENIAC: Helburu orokorreko lehenengo ordenagailu elektronikoa 1951: Salgai jartzen dira seriean sortutako lehenengo ordenagailuak.

Page 3: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 3

1go belaunaldia (1951-1956) Lehenengo ordenagailuak elektromagnetikoak izan ziren (erreleak erabiltzen zituz-ten). Erreleak hutsezko balbulez ordezkatzean sortu zen ordenagailuen lehen belaunaldia. Beraz, hutsezko balbulak erabiltzen dira belaunaldi honetan. Energia asko kontsumitu eta bero asko sortzen zutenez tenperatura kontrolak ezinbeste-koak ziren. Tamaina handikoak izaten ziren, kapazitate gutxi eta mantenu zailekoak. Horrega-tik erabilera militar eta zientifikorako pentsatuta zeuden. Programatu ahal izateko makinen zirkuituetan balioak zuzenean aldatu behar zi-ren. Makina lengoaia erabiltzen zen.

2. belaunaldia (1956-1964) Hutsezko balbulak transistoreekin ordez-katu ziren. Hauek sartzerakoan konputa-gailuen tamaina eta prezioa gutxitu egin zen. Lehenengo konputagailu komertzialak sortzen dira, hasierako programazio bat zeukaten eta erabiltzaileak programak pro-gramazio lengoaia batean idazten zituen.

3. belaunaldia (1965-1970) Zirkuitu integratuak erabiltzen hazten dira 1960 aldera. Zirkuitu integratuek dozenaka transistore txip bakar batean jartzeko aukera eman zuen. Honi esker konputagailu txikiago, azkarragoak eta merkeagoak eraikitzeko aukera egon zen. Gainera, programazio lengoaietan aurrerapen handia ematen da. 60 hamarkadaren azkenean miniordenagailuak agertu ziren, batez ere enpreseta-rako.

4 belaunaldia (1970-1980) 1971. urtean Intel enpresak garatutako Intel 4004 mikroprozesadorea kontsidera dezakegu belaunaldi hasiera bezala. VLSI–ri esker, txip bakar batean milioika transistore sartzeko aukera sortu zen. Konputagailu pertsonalak sortzen dira. Es-tatu Batuetako (AEB) lehen ordenagailu pertsonala Altair 8800 (1974) izan zen.

5 belaunaldia (1980-... ) Honen eta aurrekoaren artean muga ez dago oso garbi baina desberdintasuna ba-tik bat adimen artifizialaren erabilera dela esan dezakegu; hau da, pertsonen adi-mena eta arrazoitzeko gaitasuna izatea. Guzti hau lortu al izateko ordenagailu bakoitzak oinarrizko hiru azpi-sistematan pi-latutako prozesadore multzo bat izango du. Hiru azpi-sistemak hauek dira: adi-mendun sistema bat, inferentzia-mekanismo bat eta erabiltzaile-interfaze adimen-dun bat.

Page 4: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 4

2.2. Konputagailu motak.

2.2.1. Superkonputagailuak

Ordenagailu arruntak baino kalkulu-ahalmen askoz handiagoa duten orde-nagailuak dira. MAIN-FRAME izenaz ere ezagutzen dira. Potentzia handia dute eta bere kargu pertsonal asko dago.

2.2.2. Makrokonputagailuak

Azkarrak, handiak eta garestiak dira mota horretako ordenagailuak.

2.2.3. Minikonputagailuak

Erabiltzaile anitzeko makina da. Makrokonputagailua baino txikiagoa eta merkeagoa.

2.2.4. Workstation

Minikonputagailuaren neurrikoa eta mahaigaineko konputagailua, baina kostu gutxiagokoa.

2.2.5. Mikrokonputadorea edo Ordenagailu pertsonala (PC) (Per-sonal computer)

Erabiltzaile bakarreko ordenagailua

3. Unitateak 3.1. Bit

Bit bat, informatikako oinarrizko unitate bat da. Bit batek "0" edo "1" egoera logi-koa izan ditzake; askotan 0-ari gezurrezko egoera eta 1-ari egiazkoa egokitzen zaizkio, nahiz eta batzutan alderantziz ere izaten den. Oinarrizko eragiketa logi-koak egin daitezke: NOT, AND, OR, NAND, NOR eta XOR. Beraien bitartez, mul-tzokatuz, zenbakiak(osokoak nahiz errealak), karaktereak eta konplexuagoak di-ren datu egiturak ere antzeztu daitezke. Bita Binary digit-en akronimo bat da (digitu bitarra). Bit bat sistema bitarreko di-gitu bat da. Zenbakitzeko sistema arruntean hamar digitu erabiltzen ditugun bitartean, sis-tema bitarrean bi soilik erabiltzen dira, 0 eta 1. Hots, bit batek 0 edo 1 balio har dezake. Bit bat errazago ulertzeko pentsatu dezakegu bonbilla bat dela, eta hau, piztuta edo itzalita egon daitekeela.

itzalita edo piztuta Halaber, beste gauza asko adierazi ditzake digitu batek: egia edo gezurra, iparra edo hegoa, gizona edo emakumea, irekita edo itxita, e.a. Guk adierazi nahi du-guna. Nahikoa da egoeratako bati "0" eta besteari "1" bat esleitzea. Adib: itzalita (0) eta piztuta (1).

Page 5: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 5

3.2. Byte (B)

Termino hau ingelesa da, binary term adierazpenetik dator eta informatika eta te-lekomunikazioetan erabili ohi da. Ordenagailu zahar batzuek 6, 7 edo 9 biteko by-tekin lan egiten zuten. Honenbestez, izen hau hautatu zen 8 biteko byte batek (28 = 256 balio posible) informazio kopuru nahikoa gordetzen zuela erabaki zelako. Byte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen delarik. Byte bat ordenagailu batek lan egin dezakeen informazio neurri txikiena da, ka-raktere baten kodeketari dagokiona. Batez ere biltegiratze sistema batek duen gaitasuna adierazteko erabiltzen da. 2 bytek osatutako multzoari hitz deritzo (in-gelesez, word), eta 4 bytek osatutakoari hitz bikoitz (ingelesez, double word).

3.3. Kilobyte (KB)

Kilobyte konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1 024 (210) ≈103 byte adieraz-ten duen informazio unitatea da. Hau da, 256Kb-eko memoria duen gailu batek 262144 byte (karaktere) gorde ditzake.

3.4. Megabyte (MB)

Megabyte konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1 024 1 024 (220) ≈106 byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura MB da, baina ez da Mega-bit-ekin (Mb) nahastu behar. Hau da, 1 024 KB=1 MB

3.5. Gigabyte (GB)

Gigabyte konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1 024 Megabyte (230) ≈109

byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura GB da, baina ez da Gigabit-ekin (Gb) nahastu behar.

3.6. Terabyte (TB)

Terabyte konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1 024 GB (240) ≈1012 byte adi-erazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura TB da, baina ez da Terabit-ekin (Tb) nahastu behar.

3.7. Petabyte (PB)

Petabyte konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1 024 TB (250) ≈1015 byte adie-razten duen informazio unitatea da. Bere laburdura PB da, baina ez da petabit-ekin (Pb) nahastu behar.

3.8. Exabyte (EB)

Exabyte konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1 024 PB (260) ≈1018 byte adie-razten duen informazio unitatea da. Bere laburdura EB da, baina ez da exabit-ekin (Eb) nahastu behar.

3.9. Zettabyte (ZB)

Zettabyte konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1 024 EB (270) ≈1021 byte adi-erazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura ZB da, baina ez da zettabit-ekin (Zb) nahastu behar.

Page 6: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 6

3.10. Yottabyte (YB)

Yottabyte konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1 024 ZB (280) ≈1024 byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura YB da, baina ez da yotta-bit-ekin (Yb) nahastu behar.

3.11. Zenbaki sistema bitarra

Ordenagailu, eta beste gailu eta sistemak erabilita, sistema bitarra 2ko oinarria eta 0 eta 1 zenbakiak erabiltzeagatik bereizten da. Sistema hau, sistema elektroniko digitala duten automatizaturiko kalkuluetarako aproposa, nahiko aldrebesa gertatzen da eguneroko idazkeran, kopuruen espre-sioa oso luzea gertatzen baita. Horrela, adibidez, hamarreko oinarriko 15 zenba-kia oinarri bitarrean 1111 bezala espresatuko litzateke, erakutsitako bereizte es-kemaren arabera.

Sistema hamartarretik bitarrera pasatzea.

Hamarreko oinarriko zenbaki bat beste oinarri batera pasatzeko, oinarri honekin zatitzen da behar adina aldiz, oinarria baino txikiagoa den hondarra lortu arte; ondoren, zenbaki bezala idazten dira azken kozien-tea eta, alderantzizko ordenan, lortutako ondorengo hondarrak.

100 |_2 0 50 |_2 0 25 |_2 --> 100 => 1100100 1 12 |_2 0 6 |_2 0 3 |_2 1 1 Sistema bitarretik hamartarrera

Zenbaki bat, edonolako oinarritik hamarrekora pasatzeko, forma polinomikora jo-tzen da. Adibidez:

1110(2 = 0 + 1.2 + 1.22 + 1.23=2+4+8= 14(10

Page 7: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 7

3.12. ASCII kodea

Page 8: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 8

ASCII kodearen hedapena

Page 9: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 9

4. Hardwarea Sistema informatiko baten atal fisikoa, gailu mekaniko, elektriko, elektroniko, magne-tiko eta optikoez osatua (software kontzeptuari kontrajartzen zaio). Hardware deritze ordenagailu bat osatzen duten elementu fisikoei (ukitu daitezkee-nak), hala nola DVD irakurlea, diskete irakurlea, teklatua... Softwarea, ordea, ukie-zina da. Hardwarea ez da softwarea bezain maiz aldatzen, programa informatikoak laster batean sortu, aldatu eta ezabatu baitaitezke ordenagailutik.

Oinarrizko plaka (Ama plaka) Ama plaka ordenagailua bezalako sistema elektroniko konplexu bat osatzen duen plaka nagusia da. Ohiko ordenagailu bat eraikitzeko mikroprozesagailua, memoria eta beste oinarrizko osagai batzuk txertatzen dira ama plakan.

Txartel nagusiaren (Ama plakaren) osagai nagusiak honakoak dira: 4.1. Prozesurako Unitate Zentrala edo Mikroprozesadorea (CPU)

Mikroprozesadorea, edo mikroa, ordenagailuaren garuna da. Txipa da, osa-gai elektroniko bat, eta barruan transistore izeneko milaka (edo milioika) osa-gai ditu; transistore horiek elkartuz gero, txipak egin behar duen lana egiten da. Mikroak laukiak edo laukizuzenak izaten dira formaz, eta kolorez, beltzak; ba-tzuetan, zokalo (socket ingelesez) izeneko osagaiaren gainean egoten dira, beste batzuetan, berriz, xaflari soldatuta, edo bestela, Pentium IIetan, oina-

Page 10: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 10

rrizko xaflari konektatzen zaion kartutxo moduko batean sartuta (nahiz eta txipa berez kartutxo horren barruan soldatuta dagoen). Mikroari CPU esaten zaio batzuetan (Central Process Unit, Prozesu-Unitate Zentrala), nahiz eta termino hori anbiguo samarra den, horrela deitzen bai-tzaie oinarrizko xaflak duen kutxa osoari, mi-kroari, txartelari eta ordenagailuko zirkuitu nagu-siei ere. Mikroaren abiadura megahertzetan (MHz) edo gigahertzetan (1 GHz = 1.000 MHz) neurtzen da; dena dela, hori mikroaren indar gordinaren neu-rria besterik ez da. 500 MHz-eko mikro soil eta zahar bat 400 MHz--etan dabilen mikro konplexuago eta modernoa-goa (transistore gehiago, hobeto antolatuta...) baino mantsoagoa izan daiteke. Autoaren motorrekin gauza bera gertatzen da: 60ko hamarraldiko amerikar motor batek 5.000 cm3 izan ditzake, baina ez du zer eginik 2.000 cm3 baino ez dituen gaur egungo multibalbularen aurrean. Gaur egun ohikoak diren MHz-etan ibiltzen diren osagai elektronikoak egiteko zailtasuna dela eta, mikro moderno guztiek 2 abiadura dituzte.

Barruko abiadura: mikroa barruan zein abiaduratara ibiltzen den (200, 333, 450... MHz).

Kanpoko abiadura edo busaren abiadura: edo "FBSaren abiadura"; mi-kroa eta oinarrizko xafla zenbateko abiaduraz komunikatzen diren, xaflaren prezioa merkatu ahal izateko. 33, 60, 66, 100 edo 133 MHz-ekoa izaten da.

Barruko abiadura edo mikroaren abiadura lortzeko kanpoko abiadura edo xa-flaren abiadura biderkatzen den kopuruari biderkatzaile esaten zaio; esate ba-terako, Pentium IIIak 450 MHz-era 100 MHz-eko bus-abiadura eta 4,5x bider-katzailea erabiltzen ditu. CPU-k zati nagusiak:

4.1.1. Erregistroak

Erregistroa, hardware arloan, datuak aldi batetarako gordetzeko erabiltzen diren memoria txikiak era arinak dira. PUZ-en barruan erregistro berezi bat dago, akumuladorea, hemen eragiketa baten emaitzak gordetzen dira eta bere edukian eragiketa multzo bat egiten dira. Egoera biegonkorrak: Azken eragiketaren baldintza batzuk gordetzen ditu, adibidez:

• Z: emaitza zero bada 1ean ipintzen da. • N: Emaitza negatiboa bada 1ean ipintzen da. • C: Emaitzak eroana badauka 1ean ipintzen da. • O: Emaitzak gainezkatzea badauka 1ean ipintzen da.

4.1.2. Unitate Aritmetiko-logikoa (ALU)

Unitate aritmetiko-logikoa (Aritmetic Logic Unit) kontrol unitateak bidal-tzen dizkion datuekin eta agintzen dion eragiketarekin, datuak tratatu eta eragiketak exekutatzen ditu. Eragiketa aritmetikoak (batuketa, kenketa,…) eta logikoak (and, or, …) egiten ditu. Unitate honetako eragiketak oso oina-rrizkoak dira, eta konputagailu gehienetan bere unitate aritmetikoa batu-tzaile-kentzaile bat da.

Page 11: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 11

Osagaiak Ate logiko (eragile) bat edo gehiago, erregistro multzo bat, memoria bi egonkor eta batzuetan sekuentziadore baterekin osaturik dago. Eragileak, gehienetan, konbinazionalak eta paraleloak izaten dira, eta eragiketa kon-plexuetaz kontrol unitatea arduratzen da. Baina batzuetan, eragile sekuen-tziadore batekin eraikitzen da, hau ordenagailu ahaltsuenetan gertatzen da, eta unitate aritmetikoa paraleloan funtzionatu ahal duten eragile mul-tzo baterekin osaturik dago. Kasu hauetan, eragile sekuentzial bakoitzak bere sekuentziadorea izan behar du, egin behar dituen eragiketak oso-tzeko.

4.1.3. Kontrol unitatea

Kontrol Unitatea konputagailuaren burua da. Memoria nagusitik heltzen di-ren instrukzioak exekutatu, kontrolatu eta interpretatzen dituen prozesa-keta unitate zentralaren (PUZ) osagaia da.

Funtzionamendua

Kontrol unitateak, datu busetik instrukzioaren kode bitarra hartzen du. Gero instrukzio deskodetzaileak instrukzioaren kontrol memoria deitzen den ROM memoria bateko posizioak aukeratzen ditu, eta hemen, instruk-zioa osatzen duten mikroinstrukzioen kontrol seinaleen kodeak gordeta daude. Sekuentziadorea, mikroinstrukzio bakoitzaren kontrol seinaleak atera-tzeaz eta sistemako elementuei banatzeaz arduratzen da. Kontrol unitate barruan, programaren kontagailua dago, eta hurrengo ins-trukzioaren memoriako posizioa helbide busetik bidaltzen du. Bere betebeharrak betetzeko ondorengo informazioa erabiltzen du: ♦ Instrukzioa: egin behar den eragiketa ♦ Egoera erregistroa: Aurreko eragiketako emaitzaren informazioa ♦ Periodo kontagailua (kontadorea) ♦ Sarrera/Irteera seinaleak: Periferikoekin elkarrizketa ahalbidetzen

dute. Kontrol unitatearen atalak hauek dira: • Programa-kontadorea: Gauzatuko den aginduaren memoria-helbidea

gordetzen duena. • Agindu erregistroa: Une bakoitzean exekutatuko den agindua gordetzen

duen atala. • Dekodetzailea: Agindu erregistroan dagoen aginduaren kodea atera,

ikertu eta gainerako elementuak exekutatzeko seinaleak bidaltzen dituena. • Erlojua: Pultsu elektrikoen jarraiera ziklikoa maiztasun konstantearekin

ematen du, agindu bakoitzak eman behar dituen pausuak noiz hazi behar dituen markatuz.

• Sekuentziadorea: Bertan oinarrizko aginduak sortzen dira, erloju-pultsuarekin sinkronizatuta, agindu erregistroan kargatutako agindua apurka-apurka gauzatzen duena.

Page 12: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 12

4.2. Koprozesadorea

Prozesadore nagusiaren funtzioak ordezkatzen erabiltzen den ordenagailu baten mikroprozesadorea da. Koprozesadore batek gauzatutako eragiketak aritmeti-koak, grafiko-lanketa, seinale-lanketa… dira; bere helburu nagusia lan hauek pro-zesadoreari gutxitzean datza.

4.3. Txipset

Mikroprozesadoreak delegatutako funtzioak gauzatzeko balio duten zirkuitu inte-gratu multzoari txipset deitzen zaio.

4.4. Bios

BIOS (Basic Input-Output System) informatikan edo konputazioan, irteera eta sarrerako oinarriko sistema interfaze kode bat da non sistema eragilea aurkitu eta kargatzen du RAM memoriaren barne. Hau guztia betearazten duena BIOS memoria txiki bat da, barnean duen softwa-reari ezker. Memoria txiki hau hardwarearen artean intentsitate gutxiko komuni-kazioa eta konfigurazioa mantentzen du, gutxienez ordenagailuaren teklatua era-biltzen utziko digu, (ordenagailuan akatsik balego bozgoragailuetatik txistuak ate-rako ziren) ordenagailua pizten den bitartean. BIOS-ak normalki mihiztatzaile (ensamblador) hiz-kuntzan idatzita dago. BIOS hitza lehen aldiz agertu zen CP/M sistema eragilearekin, eta CP/M-a erabil-tzen zuen hardwarea deskribatzen zuen. MS-DOS sis-tema gehienek badaukate artxibo bat “IBMBIO.COM!” edo “IO.SYS” deitutakoa eta CP/M BIOS bezalakoa zen. Lehengo sistema eragileetan (DOS bezalakoak), BIOS-a ordenagailua hasi eta gero funtzionatzen jarraitzen zuen, disko gogorretara edo disketera erabiltzeko BIOS-aren bitartez egiten zen, gaur egungo sistema eragileak funtzio hauek be-raien kabuz egiten dituzte, BIOS-ari errutinako deiak egin beharrean. Ordenagailua pizterakoan BIOS-a automatikoki kargatzen da memoria printzipale-tik eta hau mikroprozezadoraren bitartez egiten da (oraindik ordenagailu batzuk BIOS-a asteko ROM memoriatik egiten dute) egiaztapen bat asten du POST (Po-wer On Self Test) fase hau bukatzerakoan sistema eragilearen hasierako kodea bilatzen du (bootstrap) memoria sekundarioan, kargatu eta gero konputagailua-ren kontrola sistema eragilera pasatzen du.

4.5. Barne-Memoria

Informazioa berreskuratu eta erabiltzeko moduan gordetzeko gai den ordenagai-luaren atala. Fisikoki ordenagailuan sartuta eta erabat honen kontrolpean dago-ena (kanpo-memoriari kontrajarririk erabiltzen da). Barne-memoria motak hauek dira:

4.5.1. RAM (Random Access Memory)

Bertako datuak irakurri, idatzi eta gordetzen uzten duen memori mota, ROM memoriari kontrajarririk erabiltzen dena. Moduluen konektore-moten arabera honela sailkatzen dira:

SIMM (Single In-line Memory Module). Oinarrizko plakako SIIM zokalo ba-tean sartzen den eta memoria txipak gordetzen dituen zirkuitu-txartel bat da.

Page 13: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 13

DIMM (Dual In-line Memory Module). Ordenagailu pertsonaletan erabilitako RAM memoriako moduluak dira.

RIMM (Rambus Inline Memory Module).

Memoria RAM desberdinak daude:

DRAM ("Dynamic RAM") FPM-RAM (Fast Page Mode RAM) EDO-RAM (Extended Data Output RAM) BEDO-RAM (Burst Extended Data Output RAM) SDR SDRAM (Single Data Rate Synchronous Dynamic RAM) DDR SDRAM (Double Data Rate SDRAM) RDRAM (Rambus DRAM) SRAM (Static RAM) …

4.5.2. ROM Read Only Memory

Irakurri besterik ez daitekeen memori mota. Duen edukia ez da denboran zehar aldatzen eta gainerako memori motak baino atzipen-denbora labu-rragoa du. Mota honetako memorietan gordetzen dira sistema eragilearen hainbat zati (itzultzaileak, mikroprogramak, etab.).

Memoria ROM desberdinak daude:

PROM Programmable Read-Only Memory Programa daitekeen memoria

EPROM Erasable Programmable Read-Only Memory Ezabatu eta programatu daitekeena.

EEPROM electrically-erasable programmable read-only memory Ezabatu eta programatu elektrikoki

FLASH

4.5.3. Cache memoria edo aurre-memoria

Edukiera eta atzipen-denbora txikiko memoria, memoria nagusiaren eta prozesatzeko unitate zentralaren artekoa eta honek estatistikoki maizen behar dituen datuak biltzen dituena. Kontuan izan behar da mikroprozesadorearen barneko abiadura memoria-atzipena baino askoz ere handiagoa dela. Hori dela eta, ordenagailuak denbora asko pasatzen du datu-multzoren bat irakurri edo grabatzeko memoria-atzipena egin behar duen bakoitzean. Prozesu hori arintzeko ca-che memoriak erabiltzen dira. Horiek oso memoria azkarrak dira 256,512 Kbyteko edo 1MBko edukiera baitute. Horien funtzionamendua oso erraza da: mikroprozesadoreak berriki erabili dituen datu-multzoak memoria hori-etan gordetzen ditu. Horrela, datu-multzo bera erabili behar izanez gero, memoriatik atera ordez, cache memorian aurki dezake. Bi cache memoria-motaz hitz egin ohi da: Barrukoa, primarioa edo lehen mailakoa ere deitzen zaio, mikroaren

txipean bertan dago (8tik 32 KB arteko tamaina). Kanpokoa, sekundario edo L2 cache izenaz ere ezagutzen da, plaka

euslean dago eta bere tamaina 64 KB eta 1MB bitartekoa da.

Page 14: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 14

4.5.4. Memoria lagungarriak

Ordenagailuaren prozesatzeko unitate zentralak edo PUZak zuzenean atzi ez dezakeen memori mota. Bertan gordetzen den informazioa prozesatu ahal izateko, memoria nagusira eraman behar izaten da. Oro har memoria nagusiak baino edukiera handiagoa eta atzipen-denbora luzeagoa izaten dute. Ezagunenak zinta magnetikoak, disko gogorrak, disko malguak edo disketeak, disko optikoak eta disko trinkoak dira.

4.6. Slot

Konputagailu baten hedapen txartel desberdinak kokatzen diren oinarrizko plakan kokatutako hedapen portuari slot deitzen zaio.

4.7. Hedapen-txartelak

Ordenagailuaren kapazitatea handitzeko eta hedapen-erretenetan kokatzen diren kontrolatzaile eta zirkuitu integratu desberdinak dira. Kontrolatzaile eta zirkuitu integratuz osatutako gailuak dira, hedapen zirrikitu egokietan kokatuz, ordenagai-luaren ahalmena zabaltzeko balio dutenak. Hedapen-txartel motak batzuk:

Barne modema Telebista-txartela Bideo-txartela (txartel grafikoa) Sare-txartela Soinu-txartela …

Bideo-txartela Kolore-sistema txartel grafikoa deiturikoaren mende dago. Jarraian aipa ditzagun merkatuan dauden zenbait txartel grafiko:

MDA (Monochrome Display Adapter) kolore bakarreko monitoreentzat. CGA (Color Graphics Adapter), lehenengo kolore-txartela izan zen, kalitate

baxua zuen. EGA (Enhanced Graphics Adapter), kolorea eta monokromoa batera. VGA (Video Graphics Array), 640 x 480ko ohiko bereizmena. SVGA (Super VGA), hasierako bereizmena 800 x 600koa, baina hori era-

bat gaindituta dago. XGA (Extended Graphics Array), pantaila-bereizmena 1024x768 pixele-

koa. WUXGA (Wide Ultra eXtended Graphics Array), pantaila-bereizmena

1920x1200 pixelekoa. …

Orain arte bideo-txartela PCI-motako slot-ean ‘jartzen’ zen, baina 98. urtetik au-rrera AGP-motako slot-ak agertu ziren. Slot horiek txartel grafikoentzat dira, eta azkarrago eta hobeto funtzionatzen dute. Ordenagailu modernoetan grafikoak biz-kortzeko txartelak ‘jarri’ ohi dira; horiek 3D motako programentzat eta bideojoko-entzat dira bereziki. Bereizmena eta kolore kopurua

Lantzen ari garen testuinguruan, bereizmena bideo-txartelak bai horizontalean eta bai bertikalean pantailan erakuts daitekeen puntu kopurua da. “800x600” esa-pideak irudia 800 puntuko 600 lerro horizontalek osatzen dutela adierazten du. Gutxi gorabehera jakiteko, telebistak (edozein tamainatakoa dela ere) 800x625 punturen bereizmen baliokidea du.

Page 15: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 15

Kolore kopuruari dagokionez, argi eta garbi dago: txartelak pantailako eta aldi berean erakuts ditzakeen koloreak. EGA txartelek 16 kolore baino ez dituzte era-kusten aldi berean, 64 kolorez osatutako paletan hautatzen dituzte (bai, marrazki-lariena bezalako paletan).

Bi parametro horien konbinazioari bideo-modua esaten zaio; lotura estua dute: zenbat eta bereizmen handiagoa, hainbat eta kolore irudikagarri gutxiago, eta alderantziz. Txartel modernoetan (SVGA eta hortik gorakoak), bideo-memoria (txartelean dagoena, ez memoria orokorrean edo RAMean) kopurua da bien ar-teko lotura. Honako hauek dira konbinazio batzuk:

BIDEO-

-MEMORIA GEHIENEKO BEREIZMENA

(2D-tan) GEHIENEKO KOLORE-

-KOPURUA

512 Kb 1024x768 16 koloretan 256 640x480 puntutara

MB 1 1280x1024 16 koloretan 16,7 milioi 640x480 puntutara

2 MB 1600x1200 256 koloretan 16,7 milioi 800x600 puntutara

4 MB 1600x1200 65.536 koloretan 16,7 milioi 1024x768 puntutara

Taulan modu ohikoenak jarri ditugu, txartel guztiek ez baitituzte modu guztiak

onartzen, eta horrez gainera askok ez dute bideo-memoria handitzeko aukera ematen.

Jakin-mina dutenentzat, honela egiten da beharrezkoa dugun memoriaren kal-kulua: (Bereiz. Bert.) x (Bereiz. Horiz.)x(Koloretako bitak)/8.

Aipagarria da monitoreak jasan egin behar duela hautatutako bideo-modua, bestela kalte larriak (oso larriak) izan baititzake monitoreak. Hori pantailaren ezaugarrien araberakoa da, zehazki Maiztasun Horizontalen araberakoa, monito-reari dagokion atalean azaltzen den bezala.

Bestalde, 3Dko grafikoetarako (jokoak batez ere) bereizmen-moduek memoria gehiago behar izaten dute, oro har, 3 aldiz gehiago; horregatik, 800x600 puntu-tara jokatzeko koloretako 16 bitekin (65.536 kolore) 4 MB-eko bideo-memoria be-har izaten da.

Freskatze-abiadura Freskatzeak pantaila segundoko zenbat aldiz marrazten den adierazten du (zine-mako fotogramak bezala); jakina, freskatzea zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta gutxiago nekatuko zaizkigu begiak eta erosoago eta arazo gutxiagorekin ari-tuko gara lanean.

Hertzetan neurtzen da (Hz, 1/segundo), beraz, 70 Hz adierazten denean pan-taila segundoko 70 aldiz marrazten dela esan nahi da, segundo baten 1/70 alegia. Eroso lan egiteko beharrezkoak izango dira Hz horiek. Era ergonomikoan lan egi-teko, begiak gutxi neka daitezen, 75-80 Hz edo gehiago. Gutxieneko absolutua 60 Hz dira; kopuru horretatik behera begiek asko sufritzen dute, eta minutu batzuk nahikoa dira begietan erresumina sentitzeko edo buruko minaz egoteko.

Hala ere, bideo-txartel guztiek ezin eskain dezakete edozein freskatze--abiadura. Hori bi parametroren araberakoa da:

o RAMDACaren abiadura, bihurgailu analogiko digitala. MHz-etan neurtzen da eta ahalik eta handien izan behar du, ahal dela 200 MHz baino handia-goa.

o Bideo-memoriaren abiadura, ahal dela WRAM, SGRAM edo SDRAMaren moduko era aurreratuak.

Page 16: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 16

Soinu-txartela Soinu-txartela programa informatikoen bidez ordenagailu baten soinu sarrera eta irteera kontrolatzea ahalbidetzen duen txartela da. Historia Asko zabaldu zen lehenengo soinu txartela AdLib izan zen FM sintesia erabiltzen zuena. Musika eta jokoen efektuak berregiteko baino ez zuen balio. Gero Sound Blaster txartela agertu egin zen, FM sintesiaz gain, audio digitala grabatu eta be-rregiteko aukera ematen zuela ( 8 bitetan ). Horrela, errealitateko soinuak erabil zitezkeen ( zaratak, ahotsa.. ) eta honi esker, asko zabaldu zen txartel hau. Gero, Sound Blaster 16 txartela agertu zen, eta berarekin 16 bitezko audioa etxe-etara heldu zen.( gogora dezagun soinuaren grabaketa CD kalitatean 16 bitetan dela), FM sintesia oraindik mantentzen zuelarik. Beranduago ASP bertsioa agertu zen, seinalearen prozesu digitalerako txipa zuena. Gaur egungo txartelek efektu asko lortzen dituzte ( oihartzuna, koroak, distor-tsioa...) eta digitalizatu dezakete. Normalean 16 bit erabiltzen dira, baina profesi-onalen kasuetan 20 edo gehiago ere. Badaude ere grabatu eta berregiteko kapaz direnak. Soinuak berregiteko, FM sintesia, uhinen taulako sintesia (wave table) edo molda-keta fisikoaren (wave guide) sintesia erabil daiteke. Kalitatezko berregiketarako, 32 kanalak izaten dira beharrezkoak (16 instrumento stereoan), horregatik txartel askok daramate 32 euren izenetan. Hori bai, instru-mento batek nota batzuk jotzen baditu aldi berean, kanal gehiago behar izango ditu.

4.8. Busak

Ordenagailu baten unitateen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen zirkuitu elek-trikoa.

4.8.1. Datu-busa Hardwareko dispositiboen artean datuak mugitzeko erabilia.

4.8.2. Helbide-busa Ordenagailu bateko memoria nagusiko posizio bakoitza unibokoki identifikatzeko erabiltzen den informazio numerikoa.

4.8.3. Kontrol-busa Erabiltzaileek (edo programek) ordenagailuan dauden datuetara edo zenbait alorretara

sartzeko edo hainbat ekipo erabiltzeko duen eskubidea mugatu edo defini-tzeko prozesua.

Page 17: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 17

4.9. Memoriak

Memoria magnetikoak 4.9.1. Disketea (floppy)

Informazio-euskarri magnetikoa. Edukiera txikia du eta material malguz egina dago. Mikroinformatikan datuak eta programak biltegiratzeko erabil-tzen da. Disketea edo disko malgua hirurogeita hamargarren hamarkadan sortu zuen IBM-k eta bere markako konputagailuetan jarri zuen, bertako mantenuari buruzko informa-zioa grabatzeko. 1972an, 3740 memoriako masa zuen disko malgua aurkeztu zuten, lehen diskoak fisikoki malguak zirelako ho-rrela deitua . Gainerako konputagailu fabri-katzaileek berehala hartu zuten salgai ze-goen softwarea banatzeko baliabide kome-nigarri gisa. Ordudanik, hala ere, aldaketa ugari jasan ditu bai tamainan baita memorizatzeko ahalmenean. 8 hazbetetik 3 ½-ra pasa da eta 100 KB gordetzetik 1.44 MB-era. Disketearen historian denera ia hamar mota ez-berdin izan dira, eta bakoitzak zegokion irakurgailua izan du. Funtzionamendua

Gaur egun, 3.5 hatzeko tamaina duen floppya desagertuta dago (garai ba-tean –1994. urte aldean- 5.25 hatzetakoak ere nahikoa erabiltzen ziren),

dentsitate txiki eta handiko bertsioak ditu, nahiz eta, azken erabili izan den bakarra dentsitate handikoa izan. 3.5 hatzeko disketeak, beren babeserako estalki zurrun batean datoz; beraz, ez dira izenak dioen bezain malguak. Gainera, informazio gehiago biltegiratzen zutelako eta hobeto babestuta zeudenez, 5.25 hatzetako diskoak berehala ordeztu zituzten. Disko malguetako estalkia karratua da eta lau zulo ditu, bakoitza bere be-tebeharrarekin. Erdiko aldean dagoenak disketerako motoreak diskoa bi-raka jartzeko balio du; disketea alde horretatik ikusita beheko ezkerreko zulotxoak disko HD (dentsitate bikoitzekoa) dela adierazten du eta eskuine-koak idatzi daitekeen edo ez (idatzi ahal izateko zuloa estalita egon behar da); azkenik, goiko aldean aurkitzen dugun zuloak barruan dagoen diskoan irakurri eta idatzi ahal izateko balio du. Hau zabaldu egiten da ordenagai-

luaren barnean dagoenean eta buru irakurlea barruko diskoa ukitzen du.

Pistak eta sektoreak Disko malguaren oinarria, material magne-tikoz osatutako disko zirkular bat da eta plastikozko estalki karratu batek estaltzen du. Osagai magnetiko horrek alde bat edo

Page 18: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 18

biak hartu ditzake (3,5 hatzetakoan bi alde ditu osagai magnetikoa). Diskete batean informazioa aurpegi bakoitzean pista izeneko zirkunferentzi zentrokidetan gordetzen da. Pistak kanpotik barrura zenbakitzen dira, zero-tik hasita, eta pista kopuru arruntena 80 da (3,5 ontzatakoan e.a.). Pista bakoitza sektore izena jasotzen duten tamaina bereko arkutan banatzen dira, tamainarik normalena 512 byte-ekoa izanik. Sektoreak ere zenbakitu egiten dira, baina kasu honetan, batetik hasten da kontatzen, izan ere, 0.-ean disko hasteko informazioa gordetzen delako. Disko malguetako buruek disketea ukitzen dute. Emaitza gisa, euskarria eta buruak azkar hondatzen dira. Higadura eta erabilpena gutxitze aldera, konputagailu pertsonalen buruak atzera ekarri eta biraketa geldiarazten dute gailuak irakurri edo idazten ez duenean. Ondorioz, hurrengo irakur-keta edo idazketa komandoa ematen denean, segundo erdiko itxaronaldi bat dago motoreak behar duen abiadura lortzen duen bitartean. Abiadura hori konstantea da angeluarki (CAV, Constant Angular Velocity), hau da, diskoak birak beti abiadura berean egiten ditu. Abiadura hori 300 eta 360 bira minutukoa izaten da. Ondorengo taula honetan merkatuan dauden diskete-motak ikusiko ditugu, berauek dituzten aukerekin:

3½ DISKETEA Dentsitate bikoitza (DD)

40 pista/ 135 tpi 80 pista/ 135 tpi

Dentsitate altua (HD)

80 pista/ 135 tpi

9 sektore/pista 9 sektore/pista 10 sektore/pista

Bi aurpegi (DS) 360 Kbyte 720 Kbyte 1,44 Mbyte

4.9.2. Disko gogorra (HD)

Ordenagailuen ohiko osagaia dira, 286en garaiaz geroztik behintzat. Disko go-gorra hainbat diskok osatzen dute, eremu magnetikoekiko sentikor diren dis-koek hain zuzen ere. Disko horiek, bestalde, batzuk besteen gainean daude pilatuta. Estalkirik gabeko diskete-pila baten antza dute, eta karkasan bertan dute biratzeko mekanismoa eta beso irakurlea.

Disko gogorrak asko aurreratu dira 10 edo 20 MB-eko modeloak sortu zi-renetik. Gaur egun hainbat gigabyteko tamainakoak izaten dira, atzitzeko denbora oso txikia da (20 ms baino gutxiago) eta transferentzia-denbora hain da azkarra, ezen 5.000 rpm-ra (bira minutuko) bira egin behar duten; abia-dura horrek asko berotzea eragiten du eta ez da tontakeria hozteko haizagai-lua jartzea.

48. irudia.

Disko gogor batzuen eta besteen arteko oinarrizko desberdintasuna kone-

xio-interfazea da. Antzina hainbat mota zeuden, MFM, RLL edo ESDI, baina gaur egun bi bakarrik erabiltzen dira: IDE eta SCSI.

Page 19: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 19

IDE disko gogorrak IDE interfazea (zuzenago esanda ATA, interfazea oinarritzen den arauen

estandarra) da gehien erabiltzen dena PC arruntetan, nahiko erlazio ona baitu prezioaren eta prestazioen artean. IDE disko gogorrak kanaletan banatzen dira, eta kanaleko 2 tresna egon daitezke gehienera; IDE estandarrean kanal bakarra zegoen, eta gehieneko IDE tresnak 2 izaten ziren.

IDE estandarra zabaldu egin zen ATA-2 arauaren bitartez; EIDE deitu zaio horri (Enhanced IDE edo IDE hobetua). EIDE sistemek bi IDE kanal dituzte, lehen mailakoa bata eta bigarren mailakoa bestea, eta hortaz, 4 tresna onar ditzakete. Lau tresna horiek ez dute zertan disko gogorrak izan behar, ATAPI konektore-arauak betetzen dituzten bitartean; adibidez, CD-ROM-ak eta Su-perDisk unitate batzuk era horretako konektoreekin aurkezten dira.

IDE kanal bakoitzean tresna Maisu batek egon behar du (master) eta mo-rroi beste batek (slave). Maisua da bietan lehena eta hariaren amaieran ego-ten da; “C” letra ematen zaio DOS-en. Morroia bigarrena da, eta gehienetan maisuaren eta kontrolatzailearen arteko hariaren erdian egoten da konekta-tuta. Kontrolatzailea oinarrizko xaflan egoten da sartuta; “D” esaten zaio.

IDE edo EIDE tresnek, disko gogor edo CD-ROM gisa, mikroetengailuak (jumper) izaten dituzte, horien atzealdean edo behealdean egoten direnak, eta aukera ematen dute beren izaera hautatzeko: maisu, morroi edo beste aukera batzuk, esate baterako “morroi gabeko maisu”. Jumper-en posizioak diskoaren gainean egoten den pegatinan egoten dira jarrita, edo bestela gidaliburuan edo disko gogorraren zirkuituko xaflan serigrafiaz adierazita, M letrarekin “maisu” izendatzeko eta S “morroi” izendatzeko.

Abiaduran izaten dituzten beste aurrerapen batzuk atzipen-moduen ondo-riozkoak dira:

ATZITEKO MODUA GEHIENEKO

TRANSFERENTZIA TEORIKOA

IRUZKINA

PIO-0 3,3 MB/s Oso disko zaharretan, 100 MB-ekoeta edo txikiagoetan

PIO-1 5,2 MB/s Disko zaharretan, 400 MB-tik behe-rako ahalmena dutenetan

PIO-2 8,3 MB/s

PIO-3 11,1 MB/s 400 MB eta 2 GB bitarteko ahalmena duten diskoetan

PIO-4 16,6 MB/s

DMA-1 multiword 13,3 MB/s Zalantzazko erabilgarritasuna duten moduak, izan ere, beren abiadura ez baita PIO-4 moduan baino handiagoa

DMA-2 multiword edo DMA/16

16,6 MB/s

UltraDMA (DMA33 edo UltraDMA 2 modua)

33,3 MB/s Estandarra orain dela gutxi arte

UltraDMA66 (ATA66 edo UltraDMA 4 modua)

66,6 MB/s Gaur egungo estandarra; 40 pineko haria eta 80 eroale erabiltzen ditu

Eremu honetan disko gogorraren eta PCaren arteko gehieneko transferen-

tzia teorikoaren zifrak erabiltzen dira, eta ez diskoak fisikoki lor ditzakeenak; 66,6 MB/s ezin dira lortu edozein disko gogorrean. UltraDMA disko gogorrare-kin 25 MB/s-ra iristea oso zaila da.

PIO moduak BIOSaren bitartez prestatzen dira eta arazo gutxi sortzen di-tuzte, nahiz eta gaur egungoak ez diren disko gogorretan PIO moduaren auto-detekzioak fidagarritasunez jasan dezakeena baino maila garaiagoko modua ematen duen.

DMA moduek datu transferentziak eragiten duen lan zati handi bat kentzen diote mikroprozesadoreari, eta plakako chipset-ari ematen diote (horretarako

Page 20: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 20

gauza bada, Intel-en Tritón garaiaz geroztik gertatzen den bezala), SCSI tek-nologiak egiten duenaren antzera. Dena dela, ezaugarri hori aktibatzeko (bus mastering deitzen dena) driver egokiak erabili behar dira eta arazoak sor di-tzake CD-ROMean; beraz, modu erabilgarri bakarra UltraDMA da (eta ez ditut aipatu ere egin DMA singleword modu zaharrak).

Kontuan hartu behar da ezaugarri horiek aktibatzea edo ez aktibatzea hautazkoa dela eta atzeranzko bateragarritasuna ziurra dela; UltraDMA disko gogorra eros dezakegu eta PIO-0 moduan erabili arazorik gabe, baina dirua alferrik galtzen arituko gara. Beraz, bus mastering-a onartzen ez duen 486rako diskoa nahi baduzu, ez arduratu: eros ezazu UltraDMA diskoa eta hautatu PIO-4 modua. Ez diozu ia alderik atzemango errendimenduan, eta instalatzea errazagoa izango da.

SCSI disko gogorrak Interfaze honi buruz aipatu beharra dago disko hauen abantaila ez dela

mekanikoa; izan ere, IDE baten berdina izan baitaiteke (biraketa abiadura berdina, atzitzeko batez besteko denbora berdina…); aitzitik, datu--transferentzia konstanteagoa da eta independentea da mikroprozesadoreak duen lan-zamarekiko.

Hortaz, SCSI disko gogorren abantailari lan handia duten ordenagailuetan atzematen zaio batez ere, hala nola zerbitzarietan, CAD edo bideorako orde-nagailuetan, edo multiataza era etengabean egiten denean. Aldiz, kargatu nahi dugun bakarra Word bada eta eskutitz bat idatzi, UltraDMA diskoarekiko errendimendu-aldeari ezin antzemango zaio.

SCSI diskoetan oso gutxitan iristen da transferentzia teorikoa Ultra SCSI moduaren 20 MB/s-ra, eta inola ere ez Ultra-2 Wide SCSI moduaren 80 MB/s--ra; bai ordea IDE diskoak gainditu ezin duen kopurura. Zalantzarik gabe SCSI diskoak aukera profesionala dira, prezio eta prestazio altukoak; hori dela eta, fabrikatzaileek era horretako interfazea hautatzen dute ahalmen eta abiadura handieneko diskoetarako. Oso zaila da kalitate txarreko SCSI disko gogorra aurkitzea, baina duten prezioagatik komeni da gure inbertsioa babestea eta, horretarako, badaezpada 3 edo urte gehiagoko bermea duen bat bilatzea.

4.9.3. Zinta magnetikoa

Burdin oxidoan edo kromatuzko pistaren batean informazioa gordetzen duen euskarria da. Gehienetan burdin oxidoz edo kromatoz osaturiko material magnetiko baten banda gaineko pistetan grabatzen den in-formazio biltegiratze euskarri mota bat da.

Page 21: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 21

Memoria optikoak 4.9.4. CD ROM

(Compact Disk-Read Only Memoryren sigla) Irakurri bakarrik (edo irakurri eta ezabatu RW) egin daitezkeen datuak gor-detzen dituen disko optikoa. Gaur egun 600 megabyteko edukiera erdiets dezake, eta memoria masibozko beste sistema batzuen aldean datu-edukiera/espazioa erlazio onena du.

Disko konpaktuen ahalmena

Datuen ahalmen maximoa Audio ahalmen maximoa DenboraMota Sektore(MB) (MiB) (MB) (MiB) (min)

8 cm 94,500 193.536 ≈ 184.6 222.264 ≈ 212.0 21 283,500 580.608 ≈ 553.7 666.792 ≈ 635.9 63

650 MB 333,000 681.984 ≈ 650.3 783.216 ≈ 746.9 74700 MB 360,000 737.280 ≈ 703.1 846.720 ≈ 807.4 80

405,000 829.440 ≈ 791.0 952.560 ≈ 908.4 90 445,500 912.384 ≈ 870.1 1,047.816 ≈ 999.3 99

4.9.5. DVD-unitateak (Digital Video Device)

Irakurtzeko eta grabatzeko teknika aurrekoen antzekoa da, hau da, laser izpien bidez egiten da, baina zehaztasun askoz ere handiagoarekin (‘zulo-txoak’ txikiagoak dira eta elkarrengandik gertuago daudela esan gene-zake). Hori dela eta, 17 GB-eko edukiera eduki dezakete. Horren ondorioz, pelikulak eta bideoak grabatzeko aproposak dira (8,5 orduko pelikula graba daiteke). EIDE edo SCSI bertsioan aurkezten dira, CD ROM-en modura. Bi elementu gehitu zaizkio:

Irakurtzeko unitatea. Bideo-deskonpresorearen txartela.

4.9.6. WORM

(Write Once Read Many) Idatzi behin eta irakurri nahi adina. Aseguratzen dute gordetako informazioaren kontserbazioa eta integritatea.

4.9.7. Modem-a

Modema informazioaren autobide ikaragarrietara sartzeko bidea da, batez ere Internetera sartzekoa. Bere helburua, seinaleak TSK-ko (Telefono-sare konmutatua) telefono-kablearen bitartez analogikoki transmititu daitezen, ordenagailuaren seinale digitalak (0 eta 1) modulatzea izango da. Modema-ren bi diseinu daude: ordenagailuan dagoen barneko txartel baten modu-koak edo ordenagailuaren serieko atakari (normalean COM 2 ari) konekta-tutako kanpoko gailu modukoak. Gogoratu modemaren eta mikroprozesa-dorearen artean UART izeneko txipa dagoela.

Page 22: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 22

Modema erosteko garaian kontuan izan beharreko alderdirik erabakigarri-ena, transferentzia-abiadura da, bps-tan neurtua (bit segundoko). Itxu-razko modem batek gutxienez segundoko 28.800 bit transmititu beharko li-tuzke, eta segundoko 56.600 bit transmitituz gero, hobe. Abiadura horiek etengabe handituz joango dira. Telefono-sare normalera (TSK) konektatu ordez, ISDNaren bidez konektatuko bagina (Zerbitzu Integratuetarako Sare Digitala), abiadura handiak lortuko genituzke. Telefono-konpainiako gastua ere askoz handiagoa izango da, noski.

4.9.8. Sare-txartela

Gure ekipoak sarera konektatuta egon daitezen, bakoitzak dagokion sare-txartela eduki behar du. Txartel hori ordenagailuak libre duen slot-en baten barrualdetik ‘ziztatu’ behar da. Ezarriko den sarearen konfigurazioaren ara-berako txartelak daude, hau da, txartel ezberdinak daude. Ikasturte hone-tan bertan, sareen gaiari lotuko gatzaizkio, horri buruzko ezagutza zabal-tzeko asmoz.

4.9.9. USB atalak

Universal Serial Bus esan nahi du eta edozein motatako konektoreak es-tandarizatzeko saioa da. Hori dela eta, ustez saguek, teklatuak, monito-reak, joystick-ak, etab-ek ataka-mota hori erabil dezakete. Horrela orde-nagailuari beharrezkoak ez diren konektoreak, serieko eta paraleloko ata-kak, teklatuaren, saguaren, etab.en konektoreak kenduko zaizkio, eta ataka berean 127 gailuk funtzionatu ahalko dute.

Page 23: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 23

4.10. Periferikoak Periferiko bat ordenagailu bati lotuta doan gailu fisiko bat da. Hitza ordenagailu batentzako ezinbestekoak ez diren gailuentzako erabili ohi da. Honez gain, orde-nagailuaren sarreretako bat erabiliz kanpotik konektatzen diren gailuekin ere era-biltzen da terminoa, hauetako asko gaur egun beharrezko bilakatu diren arren. Sarrera periferikoak Eskanerra Argiaren bidez formatu digitalean imajinak inprimatzeko erabiltzen den periferikoa da. Informatikan, irudiak digitalizatzen dituen tresna izendatzeko erabiltzen da eska-ner hitza. Analogikoa den zerbait (zerbait fisikoa, erreala, zehaztapen infinitukoa) digital bi-hurtzea (multzo finitua eta bit izeneko unitate logikoen zehaztapen zehatzekoa) esaten zaio digitalizatzeari. Informatikaren alorrean. irudia hartu (argazkia, ma-rrazkia edo testua) eta ordenagailuan gorde eta aldatzeko moduko formatura al-datzea da digitalizatzea. Eskanerra, beraz, ordenagailuaren begiak dira.

Nola funtzionatzen du escanerrak?

Irudia hartzeko prozesua berdintsua da eskaner guztietan: irudia argi-fokuak argitzen du, islatutako argia CCD izeneko gailura bidaltzen da ispiluen bidez, zei-netan argia seinale elektriko bihurtzen den; seinale elektriko horiek formatu digital bihurtzen dira DACan (analogiko-digital bihurtzailea) eta irteten den bit emaria or-denagailura transmititzen da.

CCDa (Charge Coupled Device, karga bidez –elektrikoa– akoplatutako gailua) oinarrizko osagaia da eskanerretan, eskanerraren forma, tamaina edo mekanika edozein dela ere. Osagai elektronikoa da, argiarekin erreakzionatzen duena, eta jasotzen duen argiaren intentsitatearen eta kolorearen arabera elektrizitate ge-hiago edo gutxiago transmititzen du; begi elektronikoa da. Gaur egun oso arrunta da. Gerta daiteke zuk halako bat edukitzea, eta ez jakitea: bideokameran, faxean, argazkikamera digitalean…

Eskaneatutakoaren azken kalitatea CCD-aren kalitatearen araberakoa izango da, batez ere; gainerako osagaiek lana hobeto edo okerrago egin dezakete, baina irudia zehatz hartzen ez bada, ondorengo eragiketek ezin konponduko dute. Au-rrekoa ahaztu gabe, DACaren kalitatea ere kontuan hartu beharko dugu, ez baitu ezertarako balio argia oso zehatz hartzeak, informazio horren parte handi bat emari-elektrikoa bitetara aldatzen denean galdu egiten bada.

Horregatik esan ohi da hobe izaten direla etxe ezagunetako eskanerrak erabil-tzea, hala nola Nikon edo Kodak etxeetakoak; izan ere, beste batzuek teorian be-reizmen handiagoa badute ere, ez dituzte koloreak zehatz hartzeko CCDak edo ez dituzte seinale elektrikoaz ondo baliatzen diren DACak; ondorioz, era horretako eskanerrek emaitza eskasagoak, lauagoak, ematen dituzte.

Bereizmena

Ezin dugu aurrera jo termino hau definitu gabe, hau baita eskanerraren kalita-tea zehazteko gehien erabiltzen den parametroa (batzuetan gehiegi ere erabiltzen da). Bereizmena (ppi-etan neurtua, puntuak hazbete karratuko) eskanerrak irudi batetik har ditzakeen puntu indibidualen kopurua da… hala ere, ez da hain gauza sinplea.

Page 24: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 24

Bereizmenaren definizio hori eskanerraren bereizmen optiko edo errealari da-gokio. Horregatik, eskaner batek “300x600 pppi”ko bereizmena duela esaten du-gunean, hazbeteko luzerako lerro horizontal bakoitzean (2,54 cm) 300 puntu indi-bidual har ditzakeela adierazten dugu, eta bertikalean, 600 puntuetara iristen dela; gehienetan bereizmen horizontala eta bertikala ez datoz bat, adibide horre-tan gertatzen den bezala, eta bertikala horizontala baino handiagoa izan ohi da (bi aldiz handiagoa gehienetan).

Bereizmen optiko hori CCDak ematen du eta hori da garrantzitsuena, eskane-rrarekin lor ditzakegun kalitatearen maila fisikoak adierazten baititu. Horregatik, salmenta-metodo tipikoa da balio handiena bakarrik adieraztea, eta “600 ppi-ko eskanerra” dela esaten da 300x600 ppi-ko aparatua denean, edo “1.200 ppi-ko eskanerra” 600x1.200 ppi-ko tresnagatik; har ezazu hori kontuan, lau aldiz puntu gehiago lortzea edo ez lortzea baita bataren eta bestearen arteko aldea.

Bestalde, bereizmen interpolatua dago; bereizmen optikoak jartzen dituen mu-gak (300x600 ppi, esate baterako) gainditzean oinarritzen da: irudiari software bi-dez gehitzen dizkiogun puntuen balioak zein izan litezkeen balioespen matematiko baten bitartez jakiten dira eta horrela gainditzen dira muga horiek. Esate bate-rako, eskanerrak fisikoki ondoz ondoko bi puntu hartzen baditu, zuria bata eta bel-tza bestea, honakoa adierazten du: bi puntu horien bitarteko puntua hartu ahal izango balu grisa izango litzatekeela. Horrela, inolako arrazoirik gabe bereizmen oso handietara irits gaitezke, 9.600x9.600 ppi-rainokoetara, nahiz eta benetan tresnaren gehieneko bereizmen optikoak ematen duen informazio erreala baino gehiago izango ez dugun. Horixe da, noski, eskaner-iragarleei gehien gustatzen zaien balioa…

Azkenik, eskaneatzearen bereizmena dago; irudi jakin bat hartzeko hautatzen duguna alegia. Nolabaiteko gutxienekotik (75 ppi, oro har) gehieneko bereizmen interpolaturainokoa da bereizmen horren balioa. Kasu honetan berdina da bereiz-mena horizontalerako eta bertikalerako, bestela neurri deformatuak edukiko baili-tuzke irudiak.

Koloreak eta bitak

Irudiaz hitz egitean, digitala izan edo ez, guztiok dakigu koloreak zenbaterai-noko garrantzia duen. Koloretako argazkia tonu grisak dituena baino askoz ere atseginagoa da; kolore egokiak eman zaizkion grafikoa zuri-beltzekoa baino askoz ere interesgarriagoa da; eta epigrafeak edo emaitzak kolore biziz dituen testuz ere ez da hain monotonoa eta irakurtzeko gogoa sortzen du.

Dena dela, edozein argazkitan egon daitekeen infinitu ñabardura digitalizatzea ez da prozesu erraza. Orain dela gutxi arte, eskanerrek zuri-beltzean bakarrik har-tzen zituzten irudiak edo, asko jota, gris-ñabardura mugatuekin (16tik 256raino). Ondoren, kolorea hartzen zuten eskanerrak sortu ziren, nahiz eta prozesu horreta-rako eskanerrak irudiaren gainetik hiru igaroaldi egin behar izaten zituen, igaroaldi bat oinarrizko kolore bakoitzeko (gorria, urdina eta berdea). Gaur egun, ia eskaner guztiek 16,7 milioi kolore hartzen dituzte igaroaldi bakarrean, eta batzuk 68.719 milioi kolore hartzera iristen dira.

Zifra ikaragarri horietara nola iristen den ulertzeko, ordenagailuek irudiei kolo-reak nola esleitzen dizkieten azaldu behar da. Ordenagailu guztietan sistema bita-rra erabiltzen da, zeinetan goreneko unitatea 10ez den, sistema hamartarrean be-zala, baizik eta 2. Edozein bit-ek, beraz, 2 balio har ditzake, koloreak ordezka-tzeko (zuria eta beltza, esate baterako); bit baten ordez 8 baditugu, balio posi-bleak 2 ber 8 dira = 256 kolore; 16 bit badira, 2 ber 16 = 65.536 kolore; 24 bit badira, 2 ber 24 = 16.777.216 kolore; etab.

Beraz, “koloretako 24 biteko irudian” puntu bakoitzak 16,7 milioi kolore des-berdin izan ditzake; kolore kopuru hori egokitzat hartzen da irudiaren erabilera arrunt guztietarako, eta horregatik esaten zaio kolore erreala. Gaur egungo ia es-kaner guztiek 24 bitekin hartzen dute irudia, baina gaur egungo joera bit gehiago-rekin eskaneatzea da, 30 edo 36rekin, errealitatearekin ados dagoen kolore--espektroa hartzeko; hala ere, kolore sakontasun hori 24 bitetara murrizten da,

Page 25: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 25

gehienetan, memoria-tamaina arrazoizkoa izan dadin, baina azkenean lortzen den kalitatea ona izaten da, gehiegizko kolore-datuak bakarrik kentzen baitira. Mikrofonoa Soinu-uhinak energia elektriko bihurtzen dituen tresna, segi-dako prozesu batean direlako soinuen intentsitatea handiagotu, grabatu, urrunera transmititu, etab.etarako. Funtsean, soinu-uhinen eraginez bibratzen duen mintz baten higidura korronte elektriko bihurtzen duen sistema da. Sagua Pantailan kurtsorearen mugimendua eskuz kontrolatzeko aparatua, kable baten bidez ordenagailuari konektatuta dagoena. Sagua (ingelesez, mouse) ordenagailuarentzako periferiko bat da, sarrera kontrol eta datuen gailua izanik. Normalean bi edo hiru botoi izaten ditu (eskuinekoa-erdikoa-ezkerrekoa), ekintza ezberdinak burutu ahal izateko. Gaur egungo sagu gehienek erdiko botoiaren or-dez aplikazio batzuen erabilera errazten duen gurpiltxo bat izaten dute. Sagu motak Sagu mekanikoak: Saguaren higidura antzemateko ba-

rrualdean bola bat dutenak dira. Hauen desabantaila na-gusia zikintasuna pilatzen zaiela da.

Sagu optikoak: Sagu hauek ez dute bolarik barruan eta oso erosoak dira ez dutelako zikintasunik pilatzen, boladunekin gertatzen den bezala.

Haririk gabeko saguak: Sagu hauek ez dira kable bidez ordenagailura ko-nektatu behar, uhinen bitartez egiten baitute transmisioa, ordenagailura ko-nektatu beharra dagoen hartzaile batekin.

Track Ball: Zuzenean bolarekin kontaktua duten sagu berezi batzuk dira. Teklatua Mota ezberdinetako teklatuak daude:

83 edo 84 tekla dituen PC/XT motako QWERTY teklatua. QWERTY teklatu ergonomikoak.

Funtzionamenduari dagokionez, tekla bat zanpatutakoan, bi kableren artean kone-xioa egiten da. Kable horiek teklatu-prozesadoreari (teklatuaren barruan dago) seinalea bidaltzen diote, eta ‘scan code’ izeneko kode bihurtzen du, eta ho-rrek zanpatutako tekla identifikatzen du. Kode horiek teklatuaren kableen bidez plaka euslera bidaltzen dira, zehatzago esateko, teklatuaren kontroladorera, berau arduratzen baita ASCII kodeari jarraituz ‘scan code’ kodea karaktere bihurtzeaz; eta busaren bitartez R.A.M. memorian biltzen da.

Page 26: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 26

Yoystick Joystick (hitzez hitz itzulita, joku-palanka) bat bideojokoekin aritzeko erabili ohi den sarrerako gailu bat da. Sagu batek ez bezala, hiru dimentsiotan mugimenduak sortzeko gai da. Oina-rri batek eta bertatik ateratzen den palanka batek osatzen dute, azkenak botoi batzuk izateaz gain mugimendua kontrolatzeko balio duelarik. Kamera digitala Argazkiak formatu digitalean harrapatzeko eta biltegiratzeko erabiltzen den gailu elektronikoa dugu. Informazioa JPEG, TIFF, RAW… erako fitxero-motetan biltegira-tzen dute. Hauek, USB konexioen bidez ordenagailu batera pasa daitezke bertan aplikazio egoki batekin landu ahal izateko. Ohiko kamerak film bat behar zuen argazkiak jasotzeko, ka-mera digitalak, aldiz, ez du filmik behar. Horren ordez argia ja-sotzen duenean karga elektrikoak sortzen dituen argi-sentsorea erabiltzen du. Irudi-sentsore hau argiarekiko sentikorrak diren diodo ñimiño askok osatua da. Diodo bakoitzak argiaren fotoiak elektroi bihurtzen ditu. Zenbat eta distiratsuagoa izan diodo batera iristen den argia, orduan eta karga elektriko handiagoa sortzen da puntu horretan. Bereizmena Kamera batek jaso dezakeen puntu-kopurua da bereizmena. Zenbat eta bereizmen handia-goa izan, orduan eta xehetasun gehiago jaso-tzen ditu. Puntu horietako bakoitzari pixela esaten zaio. 1280x960 pixel. Bereizmen honetatik aurrera has daiteke argazkiak txukun samar inprima-tzen. 1.228.800 pixel dira guztira. Milioi bat pixeli megapixel esaten zaio. Kame-ren bereizmenak megapixeletan emateko ohitura dago. Bereizmen handiko kamerak - Gaur egun badira merkatuan oso bereizmen han-diko kamerak, filmdunak baino kalitate hobea ematen dutenak. Kamera digitaletik paperera Kamera digitalez ateratako argazkiak paperean inprimatzeko hiru bide nagusi daude gaur egun: Tinta-zurrustazko inprimagailu batean inprimatzea. Amateur mailako argazkilariek erabiltzen dute. Badira gaur egun ordenagailuaren beharrik ez dutenak.; kamerari zuzenean konektatzen zaizkionak, alegia. Sublimaziozko inprimagailu batean inprimatzea. Tinta-zurrustazkoak baino kalitate hobea ematen du. Argazki-denda batera euskarri digitalean eramatea edo Internet bidez igortzea la-borategiko kalitatean inprimatzeko.

Page 27: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 27

Irteera periferikoak Inprimagailua Inprimagailu bat ordenagailu baten dugun irudi edo testuzko dokumentu bat me-dio fisiko batetara (orokorrean, papera) pasatzeko funtzioa betetzen duen irteera periferiko bat da. Lehen inprimagailua XIX. mendean sortu zen. Ordenagailuz landutako programaren emaitzak paperean inprimatzen dituen tresna.

Izenak dioenez, ordenagailuak informazioa paperean inprimatuta aurkezteko erabiltzen duen periferikoa da inprimagailua. Lehenengo inpri-magailuak PCa baino lehenago sortu ziren, eta baita pantailak baino urte asko lehenago ere. Bestalde, hori izan da urte askotan ordenagailu primitibo haietako kalkuluen emaitzak aurkez-teko metodo erabiliena; dena dela, izugarrizko aurrerapena izan ziren ordura arte erabiltzen ziren txartel eta zinta zulodunen al-dean.

Gaur egungo inprimagailuek garai haietako arbasoen antzik ez badute ere, PCen aurretik inprimagailuak egon ziren bezalaxe, horien ondoren ere egongo dira, nahiz eta oraindik asmatu ez diren teknologietan oinarrituko diren. Nekez gertatuko da gizakiak ordenagailuaren pantaila hotzaren truke papera erabat uz-tea; Gutenberg harro sentituko litzateke, pentsatzen dut.

Ideia orokorrak eta definizioak

Inprimagailuen mundu konplexuan sartu aurretik, horiei buruzko oinarrizko kon-tzeptuak azalduko ditugu.

Abiadura Inprimagailuaren abiadura bi parametroren arabera neurtzen da:

ppm: minutuko inprimatzen duen orrialde-kopurua. cps: segundoko inprimatzen duen karaktere (letra)-kopurua.

Gaur egun batez ere ppm balioa erabiltzen da, eta cps-a oraindik egiten diren inprimagailu matrizialetarako uzten da. Dena dela, fabrikatzaileek iruzur eginez kalkulatzen dituzte beti bi parametro horiek; esate baterako, tintazko inprimagai-luak minutuko 7 orrialde inprimatzen dituela esaten denean, ez da adierazten orrialde horietan gainazalaren % 5 baino ez dagoela inprimaturik, kalitate-maila apalenean, grafikorik gabe eta ordenagailuak kalkuluak egiteko behar duen den-bora kontuan hartu gabe.

Eta hala ere, kopuru hori lortzea ezinezkoa da ia; oso gutxitan lortzen dira 3 orrialde minutuko tintazko inprimagailuan, nahiz eta, laser batekin fabrikatzaileak adierazten dituen kopuru teorikoetara iristea errazagoa den.

Bereizmena Baliteke inprimagailua ondoen definitzen duen parametroa bereizmena izatea.

Inprimagailuarekin lor daitekeen irudi-kalitate onena edo txarrena da bereizmena, eta inprimagailu batek marraz ditzakeen banakako puntuen kopuruaz neurtzen da.

Page 28: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 28

Oro har, ppi-ak adierazten dira, hau da, inprimagailu batek hazbete koadroko inprimatzen dituen puntuak. Adibidez, “600x300 ppi” bereizmena duen inprimagai-luaz ari garenean, hau adierazten dugu: hazbeteko luzera duen lerro horizontal bakoitzean (2,54 cm), 600 puntu jar ditzakeela, eta bertikalean, 300 puntu izate-raino iristen dela. Zenbaki bat bakarrik aipatzen bada (“600 ppi”, adibidez), be-reizmen horizontala eta bertikala berdinak direla adierazten da.

Dena dela, kontua ez da “paperera puntuak” botatzea bakarrik. Teorian be-reizmen berdina duten bi inprimagailuk oso emaitza desberdinak eman ditzakete, eragina baitute puntu horien tamainak eta paper gainean jartzeko doitasunak. Hazbeteko koadro batean 360.000 puntu jartzeak ez du ezertarako balio, baldin eta puntu horiek irudia zikintzen elkarren gainean badaude.

Memoriaren buffer-a

Adi, “r”-z amaitzen da eta. Ez nahastu saltzaileari eta inprimagailuaren “bu-fet”-az galdetu. Ordenagailuak ematen dion informazioaren parte bat gordetzeko gaur egungo inprimagailuek duten memoria-kopuru txiki bat da.

Era horretara, ordenagailuak, inprimagailua baino pixka bat bizkorragoak, ez du haren zain egon behar eta berehala beste lan batzuk egin ditzake inprimagai-luak bere lana amaitzen duen bitartean. Bufferra zenbat eta handiagoa izan, or-duan eta bizkorragoa eta erosoagoa izango da inprimatze-prozesua; hori dela eta, zenbait inprimagailuk 256 Kb-eko bufferra dute (inprimagailu profesionaletan baita MB-ekoak ere).

Interfazea edo konektorea

Inprimagailuak portu paraleloaren bidez lotzen dira PCra. Sistema eragile as-kotan LPT1 esaten zaio portu horri (LPT2 bigarren portu paralelorako, bat baino gehiago egongo balira). Jatorrizko portu paraleloa oso bizkorra ez zenez, gaur egun portu aurreratuagoak erabiltzen dira, hala nola ECP edo EPP. Bizkorragoak dira eta komunikazioa noranzko bikoa izatea ahalbidetzen du (hau da, inprimagai-luak PCari “hitz egiten dio”, antzina ezinezkoa zen), eta aldi berean, bateragarri izaten jarraitzen dute antzinako estandarrarekin. Portu paraleloaren lan-metodoa (estandar, ECP, EPP…) ordenagailuaren BIOSean hautatzen da.

Fisikoki, portu paralelo bakoitzerako konektoreak itxura hau du (a irudia) or-denagailura lotzen den hariaren muturrean, 2 ilaratan dauden 25 pinekin; inpri-magailura konektaturik dagoen muturrean, berriz, 36 pin lau eta besarkadera ba-tzuk ditu (b irudia). Bi gailuak lotzeko hariari Centronics hari paraleloa esaten zaio; noranzko biko hari bereziak behar dira, aurreratuagoak eta kalitate hobe-koak.

(a)

(b)

Inprimagailuak konektatzeko hain ohikoak ez diren beste era batzuk hauek

dira: serieko portuaren bidezkoa (kanpoko modemak eta sagu asko; motel sama-rra da), USB konektore bidezkoa (erraza eta azkarra, baina paraleloko portuare-kiko abantaila gutxi duena), infragorrizko sistemaren bidezkoa (edo baliagarria or-denagailu eramangarrientzat) edo zuzenean sarera konektatutakoa (eta ez sarrera konektatuko ordenagailua) taldeentzako inprimagailu handiak daudenean.

Page 29: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 29

Inprimagailu motak

Talkazko inprimagailuak (matrizialak) Inprimagailu hauek izan ziren merkatuan sortu ziren lehenak. “Talkazko” esa-

ten zaie pieza txikiek tintaz bustitako zerrenda baten gainean egiten duten talken bidez inprimatzen dutelako (inpresio-matriza). Zerrenda horrek buruhauste ugari sortzen ditu, nahi bezain kalitate onekoa ez bada.

Inpaktuzko inprimagailuak bi talde nagusitan banantzen dira, inpresio-buruaren arabera: margaritazkoak eta orratzekoak.

Margaritazkoek metalezko bola bat izaten dute, eta bertan daude erliebean in-primatu beharreko letrak eta sinboloak; bolak euskarri mugikor baten gainean bira egiten du, tintazko zerrenda jotzen du, eta horrela inprimatzen da dagokion letra. Idazteko makina elektriko askotan metodo hori bera erabiltzen da. Alde bakarra teklatua ez izatea da.

Margaritazko inprimagailuak eta letra-mota finkoak erabiltzen dituzten beste metodo batzuk zaharkiturik gelditzen ari dira, ez baitute testua besterik inprima-tzen; horrez gainera, letra-mota edo tamaina aldatzeko inpresio-matrizea (bola) aldatu behar da aldiko. Bestalde, testuaren kalitatea eta abiadura oso altuak dira, eta horrez gainera, aukera ematen dute autokopiazko paperean edo ikatz--paperean kopia asko egiteko.

Orratzak dituzten inprimagailuak, askotan matrizial esaten direnak, orratz txi-kiez osatutako matrize bat dute. Orratzek paperean jotzen dute eta nahi den irudia osatzen da; inpresio-buruan zenbat eta orratz gehiago eduki, hainbat eta handia-goa izango da bereizmena. Oro har, 150 eta 300 ppi bitarteko bereizmena izaten dute, eta oso zaila da kopuru hori gainditzea.

Bereizmena oso handia ez bada ere, nahiko kalitate oneko grafikoak lor dai-tezke, baina zuri-beltzean, ez koloretan. Koloretako irudiak lortzeko zinta bat baino gehiago erabili behar da, edo bestela, zinta zabalagoak, eta horrez gainera, oso zaila da kolore-aukera errealista lortzea, oinarrizko koloreetatik kanpo.

Talkazko inprimagailuak direnez gero, kopia asko egin daitezke; beraz, oso ona

da zerrendak, fakturak, emate-agiriak eta bestelako agiriak egiteko. Testua inpri-matzeko abiadura handia dute, baina izugarrizko zarata ateratzen dute, eta gogai-karria izaten da askotan. Paper jarraituko elikagailuekin egon ohi dira, eta hori tin-tazko inprimagailu garestiekin bakarrik gertatzen da.

Oro har, orratzeko inprimagailu matrizialak inprimagailu merketzat hartzen dira, kalitate erdi-beheko mailakotzat, mantentze-lan gutxikotzat eta inpresio--ahalmen handikotzat. Inprimagailu-mota hauek egiten dituzten etxe gutxi daude gaur egun, eta horietan aipatzekoa da Epson etxea. Etxe horrek aukera eta prezio ugari eskaintzen dituen katalogoa du.

Tintazko inprimagailuak Inprimagailu matrizialek tinta erabiltzen dute, noski, baina tintazko inprimagai-

luek tinta gutxi-asko likidoa izaten dute, eta ez dute zinta bustitzen, matrizialetan bezala.

Tinta injektore esaten zaien mekanismo batzuen bitartez bultzatzen da pape-rera; karga elektriko batek injektore bakoitzeko tinta tanta txiki bat saltarazten du, talka beharrik gabe. Dena dela, prozesu horretan zenbait gauza aldatu egiten dira

Page 30: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 30

inprimagailu-marka batetik bestera (esate baterako, Canon etxeak “burbuila bi-dezko injekzioa” erabiltzen du); hala eta guztiz ere, alde horiek ez dira kontuan hartzekoak inprimagailu bata edo bestea hautatzeko orduan.

Inprimagailu hauen ezaugarri nagusia kolorea erraz erabiltzea da. Antzina (eta

oraindik gaur egun maila apaleko inprimagailu batzuetan edo inprimagailu era-mangarrietan), edozer gauza koloretan idazteko tinta beltzeko kartutxoaren ordez oinarrizko koloretako tintak (oro har, magenta, cyan eta horia) zituen beste kartu-txo bat jarri behar zen. Metodo horrek kolore beltza oinarrizko hiru koloreak nahas-tuz egitea zuen oztopoa, eta ondorioz, prozesua mantsoagoa zen, garestiagoa eta beltza berde ukitu batekin irteten zen. Gaur egun, inprimagailu ia gehienek kartu-txo beltza eta koloretakoa aldi berean erabiltzeko euskarria dute.

Inprimagailu horien bereizmena, teorian, nahiko altua da, 1.440 ppp bitarte-

koa, baina benetan, tinta-puntuen kokaera nahiko eskasa izaten da; horregatik, ohikoa izaten da 300 ppi-ko laser-inprimagailuaren emaitza bereizmen horren bi-koitza duen tintazko inprimagailu batena baino askoz ere hobea izatea. Bestalde, paper bereziak egon ohi dira, papertegietako folio klasikoak baino askoz garestia-goak, goreneko bereizmenean emaitza ezin hobeak edo kolore aukera biziagoa eta errealistagoa lortu ahal izateko.

Inprimagailu-mota hau etxeko erabiltzaileek erosten dute, edo paper jarraitua edo kopia bat baino gehiago behar ez dituzten, baina zenbaitetan koloreekin (logo-tipoak, grafikoak, irudi txikiak…) eta kalitate onargarrian lan egin behar duten bu-legariek. Fabrikatzaile ugari dago, Epson eta Hewlett-Packard (hp) klasikoetatik hasi eta salmenta-bolumen txikiagoa duten, baina haiek baino kaskarragoak ez di-ren, Canon, Tektronik, Lexmark, Oki… etxeetaraino.

Tintazko kartutxoei buruzko oharra: nahiko garestiak dira, tintaz gainera, in-presio-buruaren parte bat edo osoa dutelako; sistema horrek burua beti ondo da-goela ziurtatzen du, baina prezioa igoarazten du. Kartutxoa kargatzeko sistema ugari dago, baina kasuen % 99an traba besterik ez dira eta zikin-zikin uzten dute dena; ez dizkizuet gomendatzen, baina bakoitzak ikusiko du…

Laser-inprimagailuak Hauek dira merkatuan dauden kalitate oneneko inprimagailuak, kalitate ontzat

paper normalaren gainean lor daitekeen bereizmena, 600 ppi erreal ingurukoa iza-tea hartzen badugu. Inprimagailu-mota hauetan honela gertatzen da inpresioa: la-serrak danbor izeneko osagai batean, era elektrostatikoan, irudia marrazten du; danbor horrek bira egiten du toner (fotokopiagailuetakoa bezalakoa) izeneko hauts fin batez bustitzen den arte; hautsa karga elektrikoari esker itsasten zaio danbo-rrari. Azkenik, danborrak biraka jarraitzen du eta orriarekin egiten du topo; bertan, tonerra inprimatzen du, eta horrela lortzen da irudia.

Page 31: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 31

Inprimagailu horiek ezaugarri bereziak dituztenez gero, beren memoria behar dute inprimatu behar duten irudiaren kopia gordetzeko. Zenbat eta inpresio--tamaina eta kalitate handiagoa, hainbat eta memoria handiagoa beharko dugu, 1 edo 2 MB inguru; inprimatu beharreko agiria oso luzea eta konplexua izango balitz, esate baterako hainbat argazkirekin edo oso bereizmen altuan, overflow akatsa gerta daiteke (memoria falta), baina akats hori lehen aipatutako GDI teknologiaren bitartez saihets daiteke (hau da, PCaren memoria erabiliz) edo inprimagailuari memoria handiagoa jarriz.

Laser inprimagailuek arazo bakarra dute, hau da, zuri-beltzean baino ez dute

inprimatzen. Badaude koloretako laser-inprimagailuak, nahiko emaitza onak dituz-tenak, baina oso garestiak dira, hiru mila euro ingurukoak hain zuzen ere.

Laser inprimagailuak oso tresna gogorrak dira, eta inprimagailu matrizialak edo tintazkoak baino askoz ere lasterragoak eta isilagoak, eta hasierako inbertsioa handiagoa bada ere, luzera, tonerra tintazko kartutxoak baino merkeago izaten da; beraz, berehala berreskuratzen da inbertsioa. Horregatik, laserrak aproposak dira inpresio-jarduera handiko bulegoetarako, zeinetan abiadurak, kalitateak eta man-tentze-gastu urriak, koloreak edo hasierako inbertsioak baino garrantzi handiagoa duen.

Beste inprimagailu-mota batzuk

Atal honetan gutxiago erabiltzen diren, baina merkatuaren behar bereziak (for-matu handiak edo argazkiaren kalitatea) asetzen dituzten beste inprimagailu ba-tzuk aztertuko ditugu.

Plotterrak Arkitektura- edo ingeniaritza-proiektuetarako planoak inprimatzeko tresnak

dira. Formatu handiekin lan egiten dute, DIN-A1 (59,4x84 cm) edo handiagoekin. Antzina lumatxo mugikorren sortak osatzen zuten; lumatxoak tamaina eta ko-

lore desberdinetakoak izaten ziren, eta orrian mugitzen ziren planoa erreproduzi-tzen zuten bitartean. Sistema hau ez zen batere erosoa, lumatxoen mantentzea zela eta, eta horrez gainera, ez zen zehatza izaten osagai jakin batzuk marrazteko (zirkulu handiak marrazteko, adibidez). Gaur egun, gehienek tinta injektatzen du-ten mekanismoak dituzte. Horrela, mantentzea errazagoa da, kartutxoak aldatu besterik ez baita egin behar; tintazko inprimagailuak dira, baina papera askoz ere zabalagoa da eta dozenaka metroko biribilketan egoten da bilduta.

Page 32: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 32

Argazkientzako inprimagailuak

Orain dela gutxi azaldutako kategoria osatzen dute; oso metodo aurreratuak erabiltzen ditu, hala nola, sublimazioa edo argizari edo tinta solidoak. Metodo ho-riek kolorearen purutasuna bermatzen dute. Hala ere, asko kontsumitzen dute eta mantsoak dira.

Inprimagailu hauen kalitatea izugarria izaten da, halakoa ezen askotan emaitza eta ohiko argazki-kopia elkarrengandik bereizten ez diren, ezta bereizmen baxuak erabiltzen direnean ere (esate baterako 200 ppi). Dena dela, nahiko garestiak dira eta formatuak ez dira 10x15 cm klasikotik gorakoak izaten; izan ere, handiagoetan prezioak izugarri igotzen baitira. Tamaina handikoak egokiak izaten dira inprenta--lanetarako eta autoedizio-probak egiteko.

Formatu handiko inprimagailuak Tintazkoak dira gehienak, eta A2-rainoko (42x59,4 cm) tamainak inprimatzen

dituzte. Inprimagailu-mota honek berekin ditu tintazko inprimagailuen abantailak (abiadura, kolorea eta bereizmen onargarria), eta prezio ona, 900 eurotik behera (plotterrak balio duenaren zati txiki bat besterik ez).

Kartelak edo posterrak, plano txikiak edo plano handien probak, eta formatu txikiagoko tintazko beste edozein inprimagailurentzat egoki izan daitekeen beste edozein lan (eskutitzak, txostenak, grafikoak…) egiteko egokiak dira. Orain dela gutxi arte modelo-pare bat besterik ez zegoen merkatuan. Gaur egun Epson, Ca-non, HP… modeloak daude.

Taldeetarako inprimagailuak Ahalmen handiko inprimagailuak dira, sarean aritzeko prestatuak, baita bertako

ordenagailu baten mende egon beharrik gabe ere. Laser inprimagailuak izaten dira, zenbaitetan koloreko euskarriarekin, 500 orrialde edo gehiagorako erretiluekin, 12 ppm-tik (errealak!) gorako abiadurarekin eta 6 MB-tik gorako memoriarekin. Gaur egun, fotokopiagailuen eginkizunak betetzeko moduan edo tirada txikiak botatzeko moduan egiten dira, eta sailkatzeko eta koadernatzeko prestatuak ere badira. Pantaila

Def: Argirik igortzen ez duen pantaila-mota. Bi elektrodo gardenen tartean ko-katutako likido anisotropoa daukan gelaxka batek osatzen du pantailaren puntu bakoitza.

Pantailan ikusten da ordenagailuak ematen duen informazioa, noski. Gehienetan, izpi katodikoetako (CRT) hodi batez osatua da; ordenagailu eramanga-rrietan, aldiz, pantaila kristal likidokoa eta laua iza-ten da (LCD).

Noizbait zure monitorearen gidaliburua eskutan hartu baduzu (gehienetan ingelesa, alemana edo ja-poniera jakin behar da, oso gutxitan erabiltzen baita beste hizkuntzarik), izugarrizko nahaste-borrastea aurkituko zenuen Hz, MHz, refresh eta beste hainbat zirtzilkeriari buruz. Zuk susmoa duzu horrek zeriku-sia duela aparatuaren kalitatearekin, baina zer demontre esan nahi du? Hori guztia azaltzen saiatuko gara.

Bereizmena (resolution)

Monitoreak pantailako erakuts dezakeen puntu-kopuruari dagokio, horizonta-lean x bertikalean. Horregatik, gehieneko bereizmena 1024x768 puntukoa duen

Page 33: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 33

monitoreak 768 lerro horizontal, 1024 puntukoa bakoitza, adieraz ditzake, eta ho-rrez gainera, bereizmen apalagoak, esate baterako 640x480 edo 800x600.

Monitorearen erresoluzioa zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta hobea izango da irudiaren kalitatea pantailan, eta orobat hobea izango da monitorea (eta ondo-rioz prezioa ere igo egingo da). Bereizmenak, bestalde, egokia izan behar du mo-nitorearen tamainarako; gauza normala da 14” edo 15”-ko monitoreak 1280x1024 punturik ez eskaintzea, baina hori da gutxieneko bereizmena 17”-ko edo gehia-goko monitoreetan. Honako mapa honek gai hori argitzen du:

MONITOREAREN TAMAINA ESKA DAITEKEEN GEHIE-NEKO BEREIZMENA (EZ

ELKARTUTA)

LANERAKO GOMEN-DATZEN DEN BE-

REIZMENA

14” 1024x768 (monitore berriak) 640x480

15” 1024x768 800x600

17” 1280x1024 1024x768

19” 1600x1200 1152x864

21” 1600x1200 1280x1024

Lanerako balio gomendatuak erosoenak dira, ergonomikoenak, lan orokorreta-

rako egokiak, esaterako ofimatikako lanetarako. Beste lan berezietarako, hala nola CAD, edo ikusmena gehiago behartu nahi dugunean, handiagora igarotzea komeni da; adibidez, 19”-ko monitoreetan 1600x1200 bereizmena arazorik gabe erabil daiteke.

Bereizmena lotuta dago aurkezten diren koloreekin, eta hori guztia, aldi be-rean, txartel grafikoaren memoriarekin lotuta dago.

Pantaila freskatzea

Freskatze Bertikaleko Maiztasuna ere esaten zaio. Zinemako film batean se-gundoko izaten den fotograma-kopuruarekin konpara daiteke; beraz, ahal bezain altuena izan beharko du. Hz-etan (hertzetan) neurtzen da eta 60 Hz-etik gorakoa izan beharko du, ahal bada 70 edo 80koa. Kopuru horretatik gora, pantailako iru-dia oso egonkorra da, ez da keinurik hautematen; beraz, ikusmenak gutxiago su-fritzen du.

Antzina monitoreek freskatze zehatz eta jakinekin aurkezten zituzten irudiak, adibidez, CGA edo EGA monitoreek eta VGA monitore batzuek; gaur egun moni-tore guztiak multiscan dira, hau da, maila jakin batean freskatze bat baino ge-hiago izan dezakete.

Txartel grafikoak ematen ditu freskatze horiek, baina erakutsi behar dituena monitorea da. Monitoreak jasan ezin duen pantaila-freskatzea jartzen badugu, monitorea honda daiteke; beraz, ondo ezagutu beharko dugu pantailak dituen gai-tasunak, eta horretarako, arretaz irakurri behar dugu gidaliburua edo Maiztasun Horizontala izeneko beste parametro bati begiratu. Parametro horrek ahal bezain handiena izan behar du, 30 eta 80 kHz bitartekoa. Esate baterako, 30 eta 65 kHz bitarteko maiztasun horizontala duen monitoreak 60 Hz emango ditu 1600x1200 punturekin, aldiz, 30 eta 90 bitartekoak 75 edo gehiago emango ditu.

Puntuaren tamaina (dot pitch)

Irudiaren garbitasuna neurtzen duen parametroa da. Kolore bereko bi puntu-ren arteko distantzia neurtzen du; ezinbestekoa da bereizmen handietan. Batzue-tan, desberdina da bertikalean eta horizontalean, eta besteetan, batez besteko ba-lioa da, koloreko puntuek pantailan duten kokaeraren eta elektroi-sortak gidatzeko erabiltzen den sare-motaren araberakoa.

Page 34: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 34

Eskatu behar den gutxienekoa 0,28 mm-koa da. Ez da gutxieneko hori baino handiagorik onartu behar, formatu handiko monitoreentzat ez bada, horietan be-reizmena ez baita irudiaren tamaina bezain garrantzitsua.

CADerako edo bereizmen handia behar denean 0,28 mm-tik beherakoa izan behar du. Ideala 0,25 mm-koa da (edo gutxiagokoa). Dena dela, 0,28 mm-tik be-herakoa izateak honakoa esan nahi du fabrikatzailea asko arduratzen dela monito-rearen kalitateaz. Adibide gisa aipagarriak dira Sony monitoreak, Triniton ospe-tsuak, merkatuan diren onentzat hartzen direnak (eta seguru asko hala izango dira, Nokia eta Eizo etxeen barkamenarekin); horiek guztiek gehienera 0,25 mm--ko dot pitch-a dute.

Kontrolak eta konexioak Gero eta gehiago erabiltzen dira kontrol digitala duten monitoreak; hala ere,

horrek ez du mugatu behar monitore-hautaketa, nahiz eta, oro har, era horretako kontrolak dituzten monitoreak aurreratuenak izaten diren.

Kontrol digitalak dituzten monitore guztien ezaugarri komuna OSC kontrolak dira (On Screen Control, Kontrolak pantailan). Zein parametro aldatzen ari garen eta zein balio ematen ari garen adierazten duten mezuak dira. Erabilgarriak dira, baina ez ezinbestekoak (eta monitorearen kalitatea ere ez dago sistema horren mende).

Zenbait monitore digitalek (ez guztiek) irudi-parametroen memoriak edukitzen dituzte (tamaina, posizioa…), eta horiei esker, bereizmena aldatzen dugunean ez ditugu balio horiek berriz doitu behar.

Kontrolei dagokienez, honako hauek ezinbestekoak dira: irudiaren tamaina (bertikala eta horizontala), irudiaren posizioa, tonua eta distira. Eskertzekoak dira “upel efektuaren” kontrola (irudiaren ertzak zuzen edukitzeko), kontrol trapezoi-dala (laukizuzen moduan mantentzeko) eta degauss magnetikoa edo desmagneti-zazioa.

Konexioei dagokienez, ezinbestekoa da 15 pineko D-sub mini konektorea; 17”--ko monitoreetan edo gehiagokoetan interesgarria da BNC konektoreak edukitzea. Azken horiek oinarrizko hiru koloreak bereizteko gaitasuna dute. Dena dela, hori garrantzizkoa da, baina txartel grafikoak barruan baditu eta kolorearen irudikape-nean zehaztasuna monitorearen erabileran erabakigarria bada.

Gaur egun zenbait monitoretan USB atala erants daiteke era horretako perife-rikoetarako. Deigarria da, baina horretarako dago oinarrizko plaka; ez sekula hartu benetako abantaila bezala.

Multimedia Monitore batzuek bozgorailuak izaten dituzte akoplatuta, eta baita mikrofono

eta/edo bideo-kamerak ere. Hori guztia interesgarria da 15” edo 17”-ko monitore-etan, etxean erabiltzeko direnean, jokoetarako eta bideo-hitzaldietarako.

Baina, ez gaitezen engaina: monitorea ikusteko da, eta ez entzuteko. Bozgo-railu horien soinu-kalitatea ez da ahal den onena, beren kokaera ez da egokiena, eta era horretako gehigarriak dituen monitorearen kalitatea ez da besteena baino hobea. Monitore ona nahi baduzu (eta nahi beharko zenuke), lehenbizi irudiaren kalitateari begiratu, eta ondoren, estra horiei; kontuan hartu kalitate ertaineko eta potentzia handiko bozgorailuek ez dutela 10.000 pezeta baino gehiago balio, eta nahi duzun lekuan jarri ahal izango dituzula.

Page 35: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 35

Monitorea hautatzea Oro har, 4 monitore mota nagusi daudela esan daiteke. Kontuan hartu gaur

egun 14”-koak ez direla gomendagarriak erabilera edozein dela ere:

MULTZOA TAMAINA GOMENDATZEN DEN BEREIZ-

MENA

GEHIENEZKO BEREIZMENA

DOT-PITCHa

Merkeak (ofima-tika, jokoak)

15” 800x600 75 Hz--etan

1024x768 60 Hz--etan

0,28

Erdi mailakoak (jokoak, erabi-lera orokorra)

15” 800x600 80 Hz- etan

1280x1024 60 Hz-etan

0,28-0,25

17” 1024x768 75 Hz--etan

1280x1024 60 Hz-etan

0,28

Aurreratuak (erabilera oroko-rra, CAD)

17” 1152x864 75 Hz--etan

1600x1200 60 Hz-etan

0,27-0,22

Bikainak 19”/21” 1280x1024 85 Hz-etan

1600x1200 70 Hz-etan

0,27-0,22

Monitoreari emango zaion erabileraz gainera, monitore bata edo bestea eros-

tea mugatzen duen beste faktoreetako bat poltsikoa da, noski. Ez dago zalantzarik Quake-ra jolasteko monitorerik onena azken talde horretakoa izango litzatekeela, baina 1.200 euro beharko genituzke kapritxo horretarako…

Pantaila eramangarriak

Kristal likidoko teknologietan oinarritzen dira (LCD). Eskuko erloju digitalen an-tzekoak dira, baina horiek baino askoz ere aurreratuagoak.

Monitore “klasikoekiko” duten alde nagusia honako hau da: adierazten den ta-maina erreala da, ez haietan bezala. Hodi diagonala 15”-koa duen monitore klasi-koan, 13,5”-14” erabil daitezke. 13,3”-ko pantaila eramangarrian, berriz, dena erabiltzen da; beraz, ez dira ematen duten bezain txikiak.

Bestalde, ez dute irradiazio elektromagnetiko kaltegarririk igortzen; beraz, ikusmenaren nekea eta begietako arazoak murriztu egiten dira.

Gaur egun mota hauek daude: Dual Scan (DSTN): ez dira oso erabiliak, nahiko onak, baina ordena-

gailua erabiltzen den lekuko argiztapen-egoeraren araberakoak dira. HPA: aurrekoen aldaera modernoa da, aurrekoak baino pixka bat kon-

traste handiagokoa, baina pixka bat baino ez. Zalantzarik gabe TFT baino eskasagoak dira.

Matrize aktiboa (TFT): aukera onak garestitu egiten du eramangarria, baina bisualizazioa perfektua da, kanpoko argi-egoera edonolakoa dela ere.

Gainerakoan, kasu guztietan irudiak hobeto ikusten dira aurrez aurre gaudela albotik baino, eta asko alboratzen bagara erabat desagertzen da irudia. Hala ere, gaur egungo eramangarrietan ikuspen-angelu hori oso handia da, 160°-rainokoa (gehienekoa 180° da, hortik gorakoak pantaila atzeko aldetik ere ikus daitekeela adieraziko luke).

Page 36: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 36

Bozgorailuak Korronte elektrikoa soinu-uhin bihurtzen duen aparatua. Soinua erregistra-tuta dagoen euskarri bat irakurriz eratu den seinale elek-trikoak bozgorailuaren mintza bibrarazten du, soinu-uhina sortuz. Entzungailua Entzuteko tresna.

Page 37: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 37

5. Softwarea Sistema informatiko batek funtziona dezan eta bere eginkizunak bete ditzan behar di-ren programa eta errutinen multzoa. Hitz honek sistema eragilea edo oinarrizko soft-warea eta helburu jakin bat betetzeko sortutako aplikazio-programak hartzen ditu barne (hardware kontzeptuari kontrajartzen zaio). Software motak

5.1. Sistema eragileak

Ordenagailua martxan jartzean abiarazten dena da, aplikazio guztien exekuzioa kontrolatzen duena. Bi eginkizun nagusi ditu funtsean sistema eragile batek: − hardwarea eta softwarea osatzen duten osagaien kudeaketa eta − mota bereko ordenagailuetan, nahiz eta hainbat xehetasun desberdin izan,

aplikazioek funtzionatuko dutela bermatzea. Sistema eragilearen eginkizunak Ordenagailua piztu orduko funtzionatzen duen programa ROMean gordeta egoten den agindu-multzo bat da, sistemaren hardwarea aztertzen duena, ongi funtziona-tzen duela egiaztatzeko. Eginkizun hori burututakoan, diskoak lanean jartzen ditu. Hori egin ondoren, ho-tzean abiarazteko programa kargatuko du diskotik memoriara, hardwarearen ata-lak gobernatzen hasteko: memorian lekua erreserbatuko die sistema eragileari, erabiltzailearen informazioari eta aplikazioei, azpiatalen arteko komunikazioa eta hauen eta aplikazioen artekoa kudeatuko duten datuen egiturak zehaztuko ditu eta azkenik sistema eragileari utziko dio agintea. Honako sail hauetan bana dai-tezke sistema eragile batek egiten dituen lanak: - Prozesadorea kudeatu - Memoria kudeatu - Gailuak kudeatu - Datuen biltegi-ratzea kudeatu - Aplikazioekiko harremana ahalbidetu - Erabiltzailearekiko harre-mana ahalbidetu. Sistema eragile motak: 5.1.1. MS/DOS

Akronim o hau disk operating system terminoari dago-kio oro har, baina normalean Microsoft etxeak kaleratu zuen MS-DOS sistema eragilearen izentzat hartzen da. Hasieran IBMrentzat egin zuten arren, IBMren ordena-gailu pertsonalarekin bateragarriak ziren ordenagailu guztien sistema eragilea bihurtu zen. Hasierako bertsioa oso sinplea zen eta lehenagoko CP/M sistema eragilearen antzekoa. Gero hainbat bertsio gero eta aurreratuagoak atera zituzten. Ez zuen, halere, hainbat ataza aldi berean kudeatzeko gaitasunik izan. Ondoren etorri zen Windows-en oinarrian DOS sistema hau zegoen.

5.1.2. Microsoft Windows

Izen honekin ordenagailu pertsonalentzako sistema eragileen familia bat ezagutzen da. Windows-ek dauka ordenagailu per-tsonalen munduan nagusigoa, agian %90ek sistema hori erabiltzen du. Erabiltzaileari interfaze grafikoa eskaintzen dio, hainbat ataza aldi berean burutzea ahalbidetzen du eta hainbat kanpoko gailu kudea-tzeko gai da.

Page 38: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 38

5.1.3. Unix

1970eko hamarkadaren hasieran Bell laborategietan garatutako sistema eragilea, hainbat erabiltzaile eta hainbat ataza aldi berean onartzen ditu-ena. Goi-mailako programazio-hizkuntza batean idatzitako lehena izan zen. Horrek ia edozein ordenagailutan funtzionatzeko aukera ematen zion. Mal-gutasunak eta merkea izateak laster bihurtu zuen unibertsitate-munduan nagusi. Bell labora-tegiek iturburu-hizkuntzan zabaldu zuten sis-tema hau. Horrek esan nahi du edonork molda lezakeela bere beharretarako. Hori gertatu egin zen eta urte gutxi barru UNIXen hainbat bertsio zebiltzan hortik zehar. Horrek gauzak konplikatu egin zituen eta estandarizatzeko premia sortu zen.

5.1.4. Linux

Kode irekiko sistema eragilea, hainbat hardware-plataformatan funtziona-tzeko gai dena. Sistema honen muina Linus Torvalds-ek ga-ratu zuen gehien bat. Azken urteotan zabalkunde handia izan du.

5.1.5. Mac OS

Apple Macintosh ordenagailuek erabiltzen duten sistema eragilea. 1984an sortu ziren ordenagailu hauek. Merkatuan zabalkundea izan zuten lehenak izan ziren sagua eta interfaze grafi-koa erabiltzen. Sistema honek izan zuen arrakastaren ondorioz beste sistema eragile batzuk, bereziki Win-dows-ek bide bera jarraitu dute.

5.2. Aplikazioak

Funtzio konkretu bat exekutatzen duten programak dira. 5.2.1. Testu-tratamendukoak

Ordenagailua erabiliz dokumentuak sortzeko, editatzeko eta inprimatzeko xedea dute. Ordenagailuetan erabiltzen diren aplikazioen artean arruntenak dira. Testu-tratamenduan aritzeko, beharrezkoak dira ordenagailua, aplika-zioa eta inprimagailua. Testu-tratamenduko aplikazioari esker, dokumentua sor daiteke, diskoan gorde, pantailan ikusi, teklatuaren bidez sortu eta al-datu eta inprimagailuan inprimatu. Idazmakinaren aldean horrelako sis-tema batek duen abantaila nagusia aldaketak egiteko erraztasuna da. Al-daketa bat egin nahi izanez gero ez dago zertan dena berriz egin beharrik, nahikoa da kurtsorea testuan aldatu nahi den atalera eraman eta aldatzea. Berdin atalak ezabatzeko, kopiatzeko edota lekuz aldatzeko, are dokumen-tuen artean ere.

5.2.2. Kalkulu-orriak

Datuak zutabe eta lerroka antolatutako taula bat da kalkulu-orria. Balio bakoitzak aldez aurretik ezarritako erlazio jakin bat izan dezake beste balio batzuekin. Balioetako bat aldatuz gero, beraz, besteak ere horren arabera aldatu egingo dira. Horrelako taulak erabiltzeko aplikazio informatikoei ere askotan kalkulu-orriak esaten zaie. Hauetan balio bakoitza lauki edo gela batean dago. Aukera daiteke gela horretan egongo den balioak zer motata-

Page 39: Informatika makina digitalak sistema eragileak

Informatika sarrera

Orr. 39

koa izan behar duen eta zein diren hainbat gelatako balioen arteko erlazi-oak. Erlazio hauei formulak deritze. Gelak eta formulak zehaztuta daude-nean sar daitezke datuak. Gero alda daitezke datu jakin batzuk beste ba-tzuk horren arabera nola aldatzen diren ikusteko. Hau oso praktikoa da hainbat egoera simulatzeko.

5.2.3. Datu-baseak kudeatzeko sistemak

Datu-base bat datu-bilduma bat da programa informatiko batek maneia-tzeko moduan antolatua. Fitxategi-sistema elektroniko bat dela esan dai-teke. Datu-base batek hainbat fitxategi izan ditzake, hauetako bakoitzak hainbat fitxa edo erregistro eta hauetako bakoitzean informazioa eremuka dago antolatua. Demagun datu-base batek helbidetegi bat daukala. Fitxa-tegi batek pertsonen helbideak dauzka. Pertsona bakoitzari erregistro bat dagokio eta honen eremuetan izena, abizenak, helbidea, herria eta posta-kodea egongo dira. Horrelako datu-base bateko informazioa erabili ahal izateko datu-baseak kudeatzeko sistema bat behar da. Hau programa-multzo bat da datuak datu-basean antolatzea, sartzea, aldatzea eta auke-ratzea ahalbidetzen duena. Era askotakoak izan daitezke datu-baseak kudeatzeko sistemak. Batzuk ordenagailu pertsonaletan erabiltzeko bakarrik balio dute, beste batzuk, ordea, sistema informatiko handietako ordenagailu nagusietan erabiltzeko egokiak dira.

5.2.4. Diseinu grafikoa

Objektu artistiko edo funtzional, gailu mekaniko, egitura, sistema, etab.en aldez aurretiko adierazpide grafikoa, sormenezko ideia baten arabera egi-teko aplikazioa.

5.2.5. …

5.3. Firmwareak

Gailu konkretu bat (inprimagailua, CD/DVD unitatea,...) kontrolatzen duen pro-grama da. Firmware deritzo hardware gailu baten txertatuta doan softwareari. Flash ROMe-tan edo fitxategi bitarretan banatu ohi da sarritan, eta berau dagokion hardwa-rean kargatu ahal izaten da.