in vitro ernalketa eta icsia gurutzetako unibertsitate ...€¦ · hiperestimulazio obarikoa...
TRANSCRIPT
2014GINSIN28
IN VITRO ERNALKETA ETA ICSIa
GURUTZETAKO UNIBERTSITATE OSPITALEAN
2013ko maiatza
Roberto Matorras
2014GINSIN28
Liburuxka honen helburua Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko “in vitro” ernalketa eta
ICSIari buruzko informazio orokorra ematea da. Kontuan izanik laguntza bidezko ugalketa
tekniken garapen azkarra, seguruenik, hemen azalduko diren zenbait alderdi, egun jada
aldatu dira. Dena den, arau informatiboei buruz ari garela gogoratu behar dugu. Zalantzarik
izanez gero, zure mediku edo erizainari galdetu.
Aurrerago ikusiko dugun bezala, in vitro ernalketak (FIV) eta ICSIak sistematika bera
daukate prozesu guztian, baina laborategian obuluak eta espermatozoideak desberdin
erabiltzen dituzte. Gainerako guztia berdin-berdina da, izan ere, bikoteak berak ezin izango
luke desberdindu teknika bat ala bestea egiten ari den.
2014GINSIN28
AURKIBIDEA Or.
SARRERA 4
INDIKAZIOAK 4
OBULAZIO-ESTIMULAZIOA 4
FOLIKULU-ZIZTADA 6
ERNALKETA LABORATEGIAN 7
ENBRIOI-TRANSFERENTZIA 7
ZIKLOAREN EMAITZAREN KONTSULTA 8
OHIKO GALDERAK
1. Gure zentrooan FIVera sartzeko irizpideak 8
2. Errezetak lortzea 9
3. Azido folikoa 9
4. Konplikazioak 9
5. Kontrolen maiztasuna 10
6. Zikloa baliogabetzea 11
7. Arrazoi pertsonalengatik baliogabetzea 11
8. Erantzun baxua 11
9. FIVa 40 urtetik gora 12
10. Obesitatea eta laguntza bidezko ugalketa 12
11. Lehenespen irizpideak 12
12. Enbrioi izozketa 13
13. Obozitoak ematea / jasotzea 13
14. IAC aurreko FIV testa 13
15. FIVaren emaitzak 14
16. ICSIa 14
17. Enbrioi-murrizketa selektiboa 15
18. Alde psikologikoak 15
19. Endometriosisa 15
20. Baimenak/ Baimen informatuak 16
21. Itxarote-zerrenda 16
22. Testikulutik hazia ateratzea 16
2014GINSIN28
23. Soberako medikazioa 16
24. Enbrioiak ezarri aurreko diagnosi genetikoa 16
25. Erditze ondoren informeak bidaltzea 17
SARRERA
In vitro ernalketarako teknika (FIV) 1978tik aurrera erabiltzen da antzutasunaren
tratamenduan.
Oinarrian honela osatzen da:
1) Obulazio-estimulazioa
2) Obuluak ateratzea
3) Ernalketa laborategian (in vitro edo ICSI)
4) Enbrioi-tranferentzia
INDIKAZIOAK
FIVaren hasierako indikazioa tronpen buxadura izan zen. Era horretan, obuluak
espermatozoideekin kontaktuan jar zitezkeen “in vitro”, izan ere, era naturalean gertatzeko
oztopo bat zegoen. Denborarekin indikazioak zabaltzen joan dira: arazoak obulazioan,
endometriosisa, haziaren patologia arina edo moderatua (kasu larrietan ICSIa egin behar
da), arrazoi ezagun gabeko antzutasuna eta aurretik egindako intseminazio artifizialaren
porrota.
OBULAZIO-ESTIMULAZIOA
FIVean obulazio-estimulazioa egiten da sistematikoki. Estimulatu gabeko ziklo batean
obulo bakarra sortzen den bitartean, FIVerako ziklo estimulatuetan asko lortu nahi dira
(ahal dela 10 edo gehiago). Era horretan, haurdunaldi posibilitateak nabarmenki handitzen
dira. Obulazio-estimulazioa medikamentu desberdinen bidez lortzen da.
Hauek dira medikamentuen erabilera pausuak FIVean:
1. Norberaren hormona produkzioa geldiarazi
2014GINSIN28
GnRHaren antzeko farmakoen bidez lortzen da hori. Bi aukera daude:
a) “GnRHaren agonistak” deiturikoak. Aurreko zikloaren 20 edo 22. egunean hasi ohi
dira hartzen folikulu-ziztada baino bi egun arinagora arte. Gurean gehien erabiltzen den
medikamentua Decapeptyl da, 0,1 mg eguneko (anpulu bat), pazienteak berak
injektatzen du larruazalpean, goizeko 7:00etatik 8:30era. Hain sarri erabiltzen ez diren
beste jarraibide batzuk ere badaude ( hilekoaren 1. edo 2. egunean Decapeptyl-ekin
hastea adibidez)
b) “GnRHaren aurkakoak” deiturikoak. Gehien erabiliak Cetrotide eta Orgalutran dira.
Pazienteak berak larruazalpean anpulu bat jartzen du eguneko, goizeko 7:30etik
8:30era, folikulu-ziztadaren zikloko hilekoa hasi eta 6. egunetik aurrera (batzuetan 4.
egunetik eta beste batzuetan 8.etik ere)
Batzuetan, estimulazio aurreko zikloan ahotiko antisorgailuekin egiten da tratamendua
(zikloaren 1. egunean hasi eta 20-30 egun luzatzen da) edo estrogenoekin (Meriestra edo
Progynova) gutxi gorabehera folikulu-ziztadaren aurreko zikloaren 15. egunean hasita.
2. Obulazio-estimulazioa.
Estimulazioa zentzu hertsian obulazioa eragiten duten medikamentuekin egiten da (Gonal
F, Puregon, Menopur, Luveris, Pergoveris, Fostipur, etab.). Medikamentu horiek kasu
hauetan erabiliko dira:
a) 10-12 egun bitartean GnRH agonistak (Decapeptyl) erabili dituzten emakumeek
zenbait baldintza lortu dituztenean. Oinarrian egiaztatu behar da ekografian
obarioak geldirik daudela eta odol analisian estradiola 40 pikogramo/ml baino
txikiagoa dela.
b) Zikloaren bigarren egunean aurkakoak ( Orgalutran edo Cetrotide) hartuko
dituztenean, aurretik ez badute medikamenturik jaso edo antisorgailuak edo
estrogenoak (Meriestra edo Progynova) egun jakin batzuetan hartu ondoren.
Medikamentu horiek arratsaldeko 4retatik 6etara hartu behar dira. Pazienteak berak
larruazalpean jartzen du. Dosia eta tratamendu egun kopurua erantzun obarikoaren
arabera izango da (10-12 egun normalean). Guk gehien erabiltzen dugun medikamentua
2014GINSIN28
Gonal F. da. Orokorrean estimulazioarekin hasten denean GnRH agonista (Decapeptyl)
dosia erdira murrizten da.
3. Baldintza obariko zehatz batzuk lortu direnean (egokiena da estradiola 2000
pikogramotik 2500era izatea eta 15 folikulu lortzea, horietako asko 17mm baino
handiagoak) obulazioa eragiten da Ovitrelle 250 medikamentuaren bidez. Azken hori
pazienteak berak larruazalpean jartzen du, normalean gaueko 9etatik 11etara. Kasu
berezietan obulazioa bi anpulu Decapeptylekin eragin daiteke (inoiz ez aurretik Decapeptyl
jasotzen ari zirenen artean).
4. Gure Unitatean, erizainek erakusten diote pazienteari medikamentuak nola prestatu
eta nola injektatu.
FOLIKULU-ZIZTADA
Baldintza obariko jakin batzuk lortu direnean, folikulu-ziztada egiten da, HCG (Ovitrelle)
hartu eta 35-36 ordura. Folikulu-ziztada obuluak ateratzea da, folikulu obarikoak baginatik
xurgatzea, hain zuzen ere. Ziztada hori gure zentroan egiten da anestesia lokal edo
sedazioaren bidez. Orokorrean, ziztada zertxobait mingarria da, oso gutxitan gertatzen da
oso mingarria izatea.
Pazientea barautan ospitaleratu behar da, mantala, zapatillak eta kamisoiarekin. Sartu baino
lehen txiza egin beharko du.
Normalean, pazientea ordu eta erdian altan dago eta alde egin dezake, baina 48 ordutan
atseden erlatiboa hartzea gomendatzen zaio.
Egun horretan bertan, gizonak hazi lagina FIV laborategian entregatu beharko du. Azken
eiakulaziotik lagina entregatu arte 4 egun pasatzea da onena, epe horretatik ahalik eta
hurbilen egotea komeni da (askoz egun gutxiago edo gehiago pasatzea ez da egokia). Hazia
lortu behar da entregatu baino ordubete arinago gehienez ere, horretarako dagoen gelan eta
aldez aurretik ezarritako orduan. Gizonak lagina lortzeko arazoak izango balitu, Andrologia
2014GINSIN28
laborategian adierazi beharko du, laguntza farmakologikoa eman behar zaion baloratzeko
(Viagra). Arazoak izateko posibilitatea aurrikusiko balu FIVeko kontsultan aurretiaz
adieraziko du dagozkion aukerak antolatzeko (Viagra, hazia izoztea, lagina ospitaletik
kanpo lortzea).
Folikulu-ziztada eta gero, pazientea tratamendu antibiotikoarekin hasten da (gaur egun
gramo bateko sobre bat Zitromax, dosi bakarrean) baita hidroxiprogesteronarekin ere
(Progeffik o Utrogestan), 4 konprimitu 12 orduro (ahotik transferentzia egin arte, eta
baginatik transferentzia egin eta gero, eta haurdunaldia gertatu den ikusteko kontsulta izan
arte). Hidroxiprogesteronarekin jarraitutako tratamendua ez da utzi behar medikuak esan
arte.
ERNALKETA LABORATEGIAN
1) In vitro ernalketa zentzu hertsian
Emakumearen obozitoak gizonaren espermatozoideekin kontaktuan jartzean datza.
Batezbestekoan lortutako obozitoen %60 ernaldu egiten dira, hau da, enbrioi bat sortzen da
(badago fase honetan aurreenbrioia deitzen duena). Dena den, gutxi gorabehera %5ek ez
dute lortzen obozito bakar bat ernaltzea. Arrazoiak hauek izan daitezke: 1) kalitate txarreko
hazia, 2) kalitate txarreko obozitoak, 3) arazo teknikoak (kutsadura, etab.), 4) zoria, 5)
ezagutzen ez diren arrazoiak.
2) ICSIa (espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa, mikroinjekzio espermatikoa ere
deitua)
Obuluaren barruan espermatozoide bat injektatzen da ernalketa lortzeko. Era horretan, hazi
patologikoak eta hazi normalak ehuneko berdintsuetan ernaltzea lortzen da. Hala ere,
orokorrean hazia normala denean ernalketa ez da hobetzen, are gehiago, kalte ere egin
diezaioke.
2014GINSIN28
ENBRIOI-TRANSFERENTZIA
Enbrioiak umetokian sartzean datza. Folikulu-ziztada eta hurrengo 2., 3. edo 4. egunean
egiten da (edo 5. edo 6.ean transferentzia blastozitoetan egiten bada). Edozein motako
anestesiarik gabe egiten da, eta orokorrean, mina ematen ez duen prozedura da. Pazientea
ospitalean 30 minutu inguru egon behar da eta 48 ordutan atseden erlatiboa hartu behar du.
Normalean transferentzia kontrol ekografikoarekin egiten dugu, beraz, ospitalera sartu
baino hiru ordu arinago txiza egin behar da eta likido nahikoa edan.
Transferentzia eta gero, 48 orduko atseden erlatiboa eskatzen da. Emakumea ondo sentitzen
bada, ordutik aurrera bizitza normala egin dezake (bakarrik ariketa bortitzak ekiditea
gomendatzen da).
Transferentzia eta gero, - HCG (haurdunaldi proba ultrasensiblea) egiteko hitzordua
emango zaio. Momentu horretara arte ezarritako tratamenduarekin jarraituko du (2
konprimitu Utrogestan edo Progeffik baginatik 12 orduro)
ZIKLOAREN EMAITZAREN KONTSULTA
Transferentzia egin eta 15 egun ingurura pazientea kontsultara joan beharko da haurdunaldi
proba ultrasensiblea (- HCG) egitera. Momentu horretara arte ezarritako tratamenduarekin
jarraituko du (azido folikoa eta progesterona).
Haurdunaldi kasuetan ez litzateke baginatik odola botako beharko. Dena den, nolabaiteko
maiztasunez baginatik odola botatzen duten haurdunaldiak daude, horrelakoetan,
emakumeek hilekoa dela eta ez daudela haurdun ulertzen dute gaizki.
OHIKO GALDERAK
1.Gure zentroan FIVera sartzeko irizpideak
Laguntza bidezko Ugalketa-Tekniketako Interes Taldeak baldintza hauek zehaztu ditu
Osasun Sistema Publikoan FIV-ICSIra sarbide izateko:
Medikuak hala eskatuta
Bion seme-alabarik ez izatea (*)
2014GINSIN28
Arrisku larriak ez egotea, ez amarentzat, ez seme-alabentzat
Emakumeak 40 urte baino gutxiago izatea (teknika egiten den momentuan (itxarote
zerrenda edozein delarik ere)
Erantzun obariko ona
Gehienez ere teknika bereko 3 ziklo egitea (beste zentroetan ere egindako zikloak,
zenbatuko dira, pribatuak barne)
Transferentziara heldu gabe gehienez ere 2 ziklo egitea (hau da, baliogabetu diren
zikloak)
(*)Dagoeneko bion ume bat daukaten bikoteek salbuespenez ziklo BAKARRA egiteko
aukera edukiko dute baldin eta itxarote zerrendaren iraupenak ahalbidetzen badu.
Oharra:
C hepatitisa edo GIBa (Giza Immunoeskasiaren Birusa) duten emakumeek ezin dute FIVa
egin, izan ere, programako beste bikoteei kutsatzeko arriskua dago. Birusak gizonari
eragiten badio, bere laginari berariazko garbiketa egingo zaio Galdakaoko Ospitalean.
2. Errezetak lortzea
Laguntza bidezko ugalketa-tekniketan erabiltzen diren medikamendu gehienak oso
garestiak dira eta bisa berezia behar da farmazian lortu ahal izateko. Gaur egun bisa hori
kontsultan bertan bideratzen da elektronikoki. Ikuskatzaileak errezetei bisa jartzen dienean
(gehienetan ordu gutxitan), farmazian eska daitezke medikamentuak.
3.Azido folikoa
Frenatze hipofisarioaren tratamendua (Decapeptyl) hasten den egunean bertan, azido
folikoa hartzen hasi behar da (izen komertzialak = Acfol, Isovorín, etab.). Ez bada haurdun
geratzea lortzen, transferentzia ondorengo kontrol egunean geldituko da tratamendua
(transferentzia egin eta gero 15 egun inguru). Haurdun geratzea lortzen bada, aldiz, azido
folikoa bakarrik hartu beharrean, azido folikoa eta iodoa daramaten konposatuak hartuko
dira ( Iodocefol).
2014GINSIN28
Cetroide hartzen duten pazienteak azido folikoaren tratamenduarekin hasiko dira obulazio-
estimulazioa hastean edo zertxobait arinago.
4. Konplikazioak
Konplikaziorik ohikoena haurdunaldi anizkoitza da. Haurdunaldi anizkoitzaren arriskuak
badu transferitutako enbrioi kopuruarekin harreman estua: zenbat eta enbrioi gehiago
transferitu, orduan eta posibilitate gehiago haurdun geratzeko, baina baita haurdunaldi
anizkoitza izateko ere. Espainiako legediak 3 enbrioi baino gehiago transferitzea
debekatzen du. Gaur egun, guk 2 enbrioi transferitzen dizkiogu lehenengo saialdian dagoen
emakumeari, betiere 37 urte baino gutxiago baditu eta enbrioiak kalitate onekoak badira. 35
urte baino gutxiago dituzten emakumeek bigarren zikloan 2 enbrioi transferitzeko aukera
dute (kalitate onekoak badira). Gainontzeko kasuetan, normalean, 3 enbrioi transferitzen
dira. Teknologiak aurrera egiten duen heinean, emaitzak hobetuko dira eta gero eta kasu
gutxiagotan tranferituko dira 3 enbrioi eta gero eta gehiagotan bakarra.
Hiperestimulazio sindromea izateko posibilitatea dagoela jakin behar da. Jasotako
medikamenduaren ondorioz obarioek ematen duten gehiegizko erantzuna da. Gehienetan
obarioen tamaina handitzen da eta distentsio abdominala izaten da. FIV kasu guztietan
hiperestimulazio gradu apur bat beharrezkoa bada ere (kontrolatutako hiperestimulazioa
deitutakoa), batzuetan hiperestimulazioa larria izan daiteke. Hiperestimulazio larria zikloen
%1ean baino gutxiagotan gertatzen da eta hauek eragin ditzake: pleurako isuria, arnas
gutxiegitasuna, koagulazio arazoak, tronbosia eta giltzurrun-gutxiegitasuna.
HCG (Ovitrelle) hartu eta egun batzuetara azaltzen da hiperestimulazio obarikoaren
sindromea eta hilekoarekin nabarmenki hobetzen da. Pazientea haurdun geratu bada,
sindromeek gehiago iraungo dute.
Hiperestimulazio obarikoa izateko arrisku faktoreak hauek dira: gizentasuna, obario
polikistikoaren sindromea, haurdun geratzea, eta bereziki, estimulazioa egiten den bitartean
obarioen gehiegizko erantzuna. Hori dela eta, kontrol obarikoak eta hormonalak oso
garrantzitsuak dira. Ekografian zenbat eta folikulu gehiago ikusi eta estradiol maila zenbat
eta altuagoa izan, orduan eta posibilitate gehiago haurdun geratzeko, baina baita
hiperestimulazioa izateko posibilitate handiagoa ere. Gure esperientziaren arabera, 4000
2014GINSIN28
pikogramo estradiol/ml arte hiperestimulazio arriskua ez da oso handia. Estimulazioa hasi
aurretik pazienteak hiperestimulazioa izateko arriskua duela antzematen bada, estimulazio
jarraibide alternatiboak egin daitezke (batez ere Cetrotide edo Orgalutran erabiltzen dira
frenatzaile hormona bezala eta Ovitrelle beharrean Decapeptyl obulazioa eragiteko)
Ohiz kanpokoak dira ziztadarekin erlazionatutako beste arazo hauek: lesio baskularra,
heste- edo gernu-lesioa eta hainbat konplikazio hemorragiko edo infekziosoak.
Nonbait, aditzera eman da obulazioa estimulatzeko medimentuek obario minbizia eragin
zezaketela,baina beste lan batzuetan kolokan jarri dute medikamentu horiek obario
minbiziaren maiztasuna handitzen dutenik. Dena dela, obario minbiziaren (zalantzazko)
arrisku areagotze hori larritasun eskasekoa izango litzateke.
5. Kontrolen maiztasuna
Normalean, lehenengo kontrola (odola eta ekografia) ondo egin eta gero, 4 kontrol osagarri
inguru behar dira (2-3 egunero). Gure sistematika hau da:
Odol analisia goizeko 8:30etik 9:00etara
Ondoren ekografia
Batzuetan 12:30etik aurrera emaitzak batu eta medikamentuak doitu behar dira
6. Zikloa baliogabetzea
FIV zikloa hainbat arrazoirengatik eten daiteke:
- Erantzun obariko eskasa. Batzuetan, FIVa egiteko erantzuna nahikoa izan ez bada,
bikotearen intseminazio artifizialeko ziklo batean bihurtzen da (zenbait baldintza
betetzen badira), erantzun obariko txikiagoa eskatzen baitu. Beste batzuetan, zikloa
guztiz baliogabetzen da.
- Gehiegizko erantzun obarikoa (hiperestimulazio arriskua) (zikloa eteten bada, arriskua
desagertzen da)
- Ziztadan obulurik ez ateratzea
2014GINSIN28
- Obulu bat bera ere ez ernaltzea
- Beste batzuk
7. Arrazoi pertsonalengatik baliogabetzea
FIV-ICSI prozeduren izaera eta zailtasuna dela eta, zikloak aldez aurretik programatu behar
dira. Horregatik, arren eskatzen dugu zikloa egin behar ez bada - arrazoia edozein izanik
ere- aurreikusitako data baino 60 egun arinago jakinaraztea. Era horretan, zikloaren
esleipenean aldaketak egin daitezke (atzeratu) eta erabilgarri dagoen zikloa beste bikote
bati esleitu. Aipatutako aurrerapenarekin ez bada esaten, zikloa efektu guztietarako egintzat
hartuko da, eta pazientea itxarote zerrendaren amaierara pasatuko da.
8. Erantzun baxua
Erantzun baxua duten pazienteentzat, estimulazio obariko sendoak egin arren, obozito
kopuru nahikoa lortu ez dutenean (5 gutxienez), arrakasta handien duen alternatiba emaile
baten obozitoak jasotzea da. Hala ere, jakin behar da emaile baten obozitoak jasotzeko
itxarote zerrenda oso luzea dela (4 urte inguru), oso obulu-emaile gutxi baitaude. Dena den,
emaile bat ekartzen duten pazienteek (programako edozein emakumeri obuluak ematen
dizkiona, emailea ekarri duen pazienteari izan ezik), obozitoak jasotzeko sarrera zuzena
dute.
9. FIVa 40 urtetik gora
35 urtetik gorako emakumeengan FIVaren emaitzek txarrera egiten dute (1. eranskina). 40
urtetik gora oraindik txarragoak dira: haurdunaldi tasa 35 urtetik beherakoen laurdena da,
eta abortu maiztasuna ere handiagoa denez, ume bat izateko posibilitateak txikiagoak dira.
Hori dela eta, Gizarte Segurantzako zentroetan ez zaie FIVik egiten 40 urte edo gehiago
duten emakumeei.
10. Obesitatea eta laguntza bidezko ugalketa
Obesitatea laguntza bidezko ugalketaren pronostiko txarrarekin lotzen da: erantzun obariko
txarragoa, folikulu-ziztada konplikatuagoa, haurdunaldi tasa baxuagoak eta abortu arrisku
2014GINSIN28
handiagoa. Horrez gain, ezagunak dira obesitatearekin lotutako haurdunaldi arazoak:
hipertentsio arrisku handiagoa, diabetesa, hemorragiak, zesareak eta erditze distozikoa, bai
eta fetu makrosomikoa.
Hori dela eta, ugalketa teknikak egin ahal izateko, pazientearen pisuak 36tik beheragoko
gorputz masa indizearekin bat egin behar du. Indize horrek pisua eta altuera dauka kontuan,
eta horrela kalkulatzen da: altuera cm-etan/ (pisua Kg-etan)2. Beraz, 150eko altuerarekin 81
Kg izan beharko litzateke pisurik handiena; 160rekin 93 Kg eta 170ekin 104 Kg.
Aipatutako indizea baino handiagoa duten emakumeek 37tik beheragoko balioa izan arte
argaldu beharko dute teknika egin ahal izateko. 37tik goragoko indizeekin ezin izango da
laguntza bidezko ugalketa teknikarik egin.
11. Lehenespen irizpideak Hauek dira lehenespen irizpideak:
Operazio asko izandako endometriosia (3 kirurgia edo gehiago)
Prozesu onkologikoan dauden emakumeak
Bikotekide ofiziala prozesu onkologikoan duten emakumeak.
Bikotekide ofiziala gaixotasun terminalean duten emakumeak.
Hil den bikotekide ofizialaren hazia hotzean gordeta duten emakumeak, lege baldintzak
betez gero.
Oharra:
Inola ere ez dira lehenespen irizpide izango: adina, erreserba obarikoa, ez eta asaldura
psikologiko eta/edo psikiatrikoak ere.
12. Enbrioi izozketa
Aipatu dugun moduan, guk 2 edo 3 enbrioi transferitzen ditugu. Horrek soberako enbrioien
erabileraren arazoa dakar. Ohiko jokabidea izoztea izaten da, beste ziklo batean (orduan
obulazio-estimulaziorik eta ziztadarik gabe) desizozteko eta transferitzeko. Gure zentroan
izoztutako enbrioien bidezko haurdunaldi tasa %30 ingurukoa da.
2014GINSIN28
Izoztutako enbrioiei dagokienez, legeak hau ezartzen du: lehenengo bi urteetan
bikotearenak dira eta erabaki dezake beren ugaltze-prozesuan erabiltzea edo beste bikote
antzuei edo ikerkuntzari ematea. Legeak jasotzen du bikoteak 2 urteko nahi beste luzapen
eska ditzakeela (emakumearen bizitza ugalkorrean eta baldintza jakinetan). Denbora hori
igarota, enbrioiak zentroarenak izatera pasatzen dira.
13. Obozitoak ematea / jasotzea
Obozitoak jasotzea alternatiba terapeutikoa da emakume hauentzat: 1) obariorik gabeko
emakumeak, 2) gaixotasun hereditarioa dutenak, 3) erantzun baxua dutenak (ikusi dagokion
atala). Emakume obozito-emaileek nahitaez 35 urte baino gutxiago izan behar dituzte, eta
izan daitezke bai obozitoak dohaitzan emateko FIV ziklo bat berariaz egiten duten
emakumeak (dagokien tratamendu eta ziztadarekin), bai FIV programakoemakumeek
“soberan” (normalean 14tik aurrera) dituzten obozitoak dohaintzan ematen dituztenak.
Oraingoz gure Unitatean ez da emaileei ordaintzea aurreikusten.
14. IAC aurreko FIV testa
Zenbaitetan, gure zentroan, IAC aurreko FIV testa egitea proposatzen diegu arrazoi
ezezaguneko antzutasuna duten bikoteei, bai eta teorikoki IAC (bikotearen intseminazio
artifiziala) egiteko hautagaiak diren bikoteei. IAC aurreko FIV testa helburu bikoitza duen
FIV ziklo bat egitean datza: 1) ziklo horretan haurdunaldia lortzea eta 2) bikotearen
haziaren eta obuluen ernalketa ahalmenari buruzko informazioa erdiestea. Test horren bidez
jakin nahi duguna da “in vitro” ernalketa akastuna den. Akastuna izatekotan (hau da,
obozitoen %25 baino gutxiago ernaltzen badira), hain agresiboak ez diren beste teknika
batzuk erabiliz, bikotearen intseminazio artifiziala adibidez, arrakasta posibilitateak eskasak
izango dira eta beraz, ez lirateke burutu behar. Horrelako kasuetan egokiena ICSIa egitea
da (gameto-injekzio intrazitoplasmatikoa edo mikroinjekzio espermatikoa) edo agian FIV
ziklo gehiago.
Dena dela, ernalketa tasa onargarria bada, IAC zikloak egin beharko liratate, izan ere,
teknika horrekin arrakasta posibilitatea handia da. Gainera, IACa ez da FIVa bezain
2014GINSIN28
agresiboa (obulazio-estimulazio txikiagoa, ziztadarik ez), hori dela eta, gorputzak askoz
hobeto onartzen du eta 6 ziklo egin daitezke jarraian.
15. FIVaren emaitzak
Emaitzak oso desberdinak dira arrazoi hauen arabera: egokiespena, erantzun obarikoa,
aurreko ziklo kopurua, emakumezkoaren patologia, gizonezkoaren patologia, FIV zikloaren
maneiua, eta batez ere, emakumearen adina.
Gure zentroan transferentzia bidezko haurdunaldi tasa %35 ingurukoa da. Ez dugu ahaztu
behar horietatik batzuek umea galtzen dutela eta beraz, arrakasta tasa erreala (“umea etxera
eraman duten tasa” izenarekin ezaguna dena) bajuagoa dela.
Bestalde, jakin behar da %10-15 inguru ez dela transferentziara heltzen (zikloa
baliogabetzen delako, obozitoak ez direlako lortzen edo ernalketarik ez dagoelako).
Haurdunaldi tasak harreman estua du transferitutako enbrioien kopurua eta kalitatearekin.
Gure Unitatean, enbrioi bakar bat transferitzen denean lortutako haurdunaldi tasa %19koa
da.
16.ICSIa
ICSIa (Intracytoplasmic sperm injection edo mikroinjekzio espermatikoa) teknika berria da
eta horren bidez, obuluak atera eta espermatozoide bat injektatzen zaie ernalketa lortzeko.
Emakumeentzat ez dago desberdintasunik ICSIa edo FIVa egitearen artean. ICSIak
abantaila bat du, hain zuzen, hazi anormalarekin lortzen duen ernalketa tasa, FIVak hazi
normalarekin erdiesten duen berbera dela.
ICSIa beraz, hazi patologikoko kasuetan eta aurreko FIVean ernalketa egokia lortu ez
denean egokiesten da.
FIVaren arriskuez gain, ICSIak arrisku teoriko gehigarria du: aitak duen antzeko estirilitate
arazoa semeari transmititzeko posibilitatea. Horregatik, oligozoospermia larrien kasuetan,
ICSI zikloa burutu baino lehen kariotipoa egitea gomendatzen da. Dena den, ICSIaren
bidez jaio diren umeei egindako jarraipenetan, patologia larrien maiztasuna oso txikia da.
2014GINSIN28
ICSIaren emaitzak (hazi “txarrarekin”) eta FIVarenak (hazi normalarekin) antzekoak dira.
Hala ere, hazia normala bada, ICSIa egiteak ez du abantailarik ematen.
17. Enbrioi-murrizketa selektiboa
Haurdunaldi laukoitzen edo handiagoen arriskuak direla eta, gure Unitatearen protokoloak
enbrioi-murrizketa selektiboaren posibilitatea aurreikusten du, laukiak edo gehiago dituzten
eta hala eskatzen duten emakumeentzat.
18. Alde psikologikoak
Teknikaren eskakizunek (ordutegiak, kontrolak, itxaronaldiak, medikamenduak) eta horren
amaierari buruzko zalantzek nolabaiteko estresa sortu ohi dute. Laguntza bidezko ugalketa
teknikak egin eta arrakasta ez duten emakumeen egoera psikologikoa “errusiar mendi
emozionala” da: prozesua garatu eta hilekoa ez datorren heinean euforia handitzen doa,
baina hilekoa heltzean bat-bateko gogo eza handia sortzen da eta hurrengo zikloan prozesua
errepikatzen da.
Jakin behar da arrakasta eza nahiko ohikoa dela eta teknikaren edozein alditan gerta
daitekeela. Horrela onartu behar da eta asistentzia-taldeari edo bikotekideari berari errua
botatzen saihestu.
19.Endometriosisa
Askotan, endometriosi aurreratuetan (III. eta IV. aroak) in vitro ernalketaren aurretik
tratamendu bat egiten da: emakumeak injekzio bat jarri behar du 28 egunean behin,
hilekoaren bigarren egunetik hasita, 3 hilabetetan. Gehien erabiltzen den medikamentua
Decapeptyl 3,75 da eta muskulubarnetik sartzen da (ez nahastu larruazalpean jartzen den
Decapeptyl 0,1 medikamentuarekin). Hirugarren dosia eta gero zikloarekin hasten da
gainontzeko pazienteen antzeko eran.
20. Baimenak/ Baimen informatuak
2014GINSIN28
FIV/ICSI teknikak egin baino lehen, dagozkion baimen informatuak bete beharko dira.
Ikerkuntza proiekturen batean parte hartu nahi duten pazienteak dagokion baimen
informatua sinatu beharko du.
21. Itxarote zerrenda
Gaur egun, FIVa edo ICSIa egiteko itxarote zerrenda 12 hil(abete) ingurukoa da dagokion
egokiespena egiten den momentutik. Zikloa errepikatu behar bada, arrazoia edozein delarik
ere (haurdunaldirik ez, baliogabetzea, umea galtzea), berriz ere dagokion itxarote zerrenda
egin behar da.
22. Testikulutik hazia ateratzea
Zenbaitetan, hazian espermatozoideak ez daudenez, testikuluetatik atera behar dira hainbat
tekniken bidez eta anestesia lokala erabiliz (biopsia edo ziztada). Hori guztia
planifikatutako eran egiten da emakumearen zikloa baino lehen, eta lortutako
espermatozoideak izoztu egiten dira. Gerta daiteke testikuluetatik espermatozoiderik ez
lortzea edo lortutakoak baliagarriak ez izatea.
23. Soberako medikazioa
Askotan laguntza bidezko ugalketa zikloetan erabiltzen ez den soberako medikamentua
dago: haurdunaldia lortu delako, hurrengo zikloan beste estimulazio protokolo bat
jarraituko delako edo medikamentua zaharkituta dagoelako. Medikamentu garestiak
direnez, nahi duten emakumeek, zikloaren bukaeran, soberako medikamentua gure
Unitatera ekarri ahal dute programako beste emakumeek erabil dezaten.
24. Enbrioiak ezarri aurreko diagnosi genetikoa
Enbrioiak ezarri aurreko diagnosi genetikoa FIVa egin eta gero burutzen den teknika da.
Teknika horren bidez, lortutako enbrioiei analisi genetikoa egiten zaie zenbait patologia
baztertzeko. Gure Unitatean, oraingoz, ez dago horrelako teknologiarik, baina gaur egun
2014GINSIN28
Osasun Sailak hitzartutako zentro pribatuetan egiteko diru-laguntza ematen du kasu jakin
batzuetan (erreserba obariko ona duten emakumeei, gaixotasun hereditario larrien
prebentziorako). Osasun Sailaren diru-laguntza jasotzeko, FIVa egiteko beharrezkoak diren
baldintzez gain, adina ≤ 37 urte eta hormona antimülleriana ≥ 1.6 ng/mL izan behar dira.
25. Erditze ondoren txostenak bidaltzea
Behin haurdunaldia bukatuta, arren, jasoko duzuen agiria beteta bidali. Era horretan, gure
tratamenduen amaieraren erregistroa eguneratuta izan dezakegu. Eragozpenik ez baduzue,
gustatuko litzaiguke jaioberriaren argazkia ere bidaltzea.
11115 7 9
EgunakEgunakEgunakEgunak11
Hilekoa 1
13
Analisiak
Ekografia+
Obuluak ateratzea
Transferentzia
Atera ondoren
2-6 egun
Atera ondoren
14-17 egun
Emaitzak kontsultatzea
Obulazio-estimulazio tratamendua
(Gonal, Puregon, Menopur)
1. irudia
2014GINSIN28
11115 7 9
EgunakEgunakEgunakEgunak11
1 Hilekoa
13
Analisiak
Ekografia+
Obuluak ateratzea
Transferentzia
Atera ondoren
2-6 egun
Atera ondoren
14-17 egun
Emaitzak kontsultatzea
Obulazio-estimulazio tratamendua
(Gonal, Puregon, Menopur)
Aurreko hilekoa
20 22
Obulazio-inhibitzaile tratamendua (Decapeptyl…)
2. irudia
2014GINSIN28
11115 7 9
EgunakEgunakEgunakEgunak11
Hilekoa 1
13
Analisiak
Ekografia+
Obuluak ateratzea
Transferentzia
Atera ondoren
2-6 egun
Atera ondoren
14-17 egun
Emaitzak kontsultatzea
Obulazio-estimulazio tratamendua
(Gonal, Puregon, Menopur)
Aurreko hilekoa
20 22
Obulazio-inhibitzaile tratamendua
(Cetrotide, Orgalutran)
Ahotiko antisorgailuak edo Meriestra (jarraibidearen arabera)
3. irudia
2014GINSIN28