«ilusio puntua», frantziara begira - kronika.eus 9... · parte hartzeko, web orrian ./12 ......

16
z HERNANI Binakako lehia, semifinaletan gaur Fase erabakigarrian sartu da erremonteko Binakako Txapel- keta, eta gaur jokatuko dira bi semifinaletako joaneko partidu- ak; 16:00etan, Galarretan. /7 z ASTIGARRAGA Antzerkirako bi sarrera, zozketan Datorren larunbatean eskainiko dute, kultur etxean, Ez dok Hiru antzezlana. Eta saiorako, bi sarrera zozketatuko ditu Kroni kak, ostegunean. Parte hartzeko, www.kronika.eus web orrian. /12 z EREÑOTZU Infernu haundi bat ote da Ereñotzu? Aurreko astean grabatu zuten, Ereñotzun, Herri txiki, infernu handi saioaren ekitaldi nagusia. Programa horretan protagonista izango diren batzuek, esperien- tzia kontatu diote Kronikari. /14 z GOIZUETA Turroi eta mazapan tailerra, gaur zortzi Gabonetara begira jarriko da, Goizuetako Azaro Kulturala; eta datorren larunbatean, turroi eta mazapan tailerra izanen dute, Eskolako jangelan. Izenematea, asteazkenera arte. /15 GAUR KRONIKAN ‘EMAKUME HARTU HITZA ETA EKINTZA’ Erreferentzialtasun femeninoen bila /8-9 2017ko abenduaren 9a, larunbata ::: 221 zk. ::: www.kronika.eus ::: Hernani /2-9 Kalez Kale Kantari, Dobera, Atawafok, kirolak, eskelak... Astigarraga /11-13 Plenoa, Petritegi, kirolak... Ereñotzu /14 Arano /14 Goizueta /14-15 PARISERAKO bidea osatu dute gauean zein goizean goiz, euskal herri- tar askok, Bakearen Artisauek deitutako manifestazioan parte hartze- ko. Presoen egoera lantzeko garaia dela aldarrikatuko dute; izan ere, «armagabetzea ez da bakea, pauso bat baizik», adierazi zutenez. Bat egin dute deialdiarekin, Etxeratek eta Sarek, eta bide batez, aurkeztu dituzte Motxiladun umeak txostena eta Etxerat lagun kanpaina. /4-5 z ETXERAT ETA SARE Bakearen Artisauek deituta, manifestazioa egingo dute gaur Parisen, presoen egoera lantzeko garaia dela aldarrikatuz. Bat egin dute Etxeratek eta Sarek, deialdiarekin. «Ilusio puntua», Frantziara begira Sagardo ibaiak, Urumearen korrontean Asteazkenean jaitsi zuten sagardo berria, Astigarragatik Donostiara, Urumea ibaian barrena. Eta gaur aurkeztuko dute, Sagardo Apuruaren barruan, Bulebarrean eraiki duten baserrian. /11

Upload: dominh

Post on 11-Oct-2018

230 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

z HERNANI

Binakako lehia,semifinaletan gaurFase erabakigarrian sartu daerremonteko Binakako Txapel -keta, eta gaur jokatuko dira bisemifinaletako joaneko partidu -ak; 16:00etan, Galarretan. /7

z ASTIGARRAGA

Antzerkirako bisarrera, zozketanDatorren larunbatean eskainikodute, kultur etxean, Ez dok Hiruantzezlana. Eta saiorako, bisarrera zozketatuko ditu Kroni kak,ostegunean. Parte hartzeko,www.kronika.eus web orrian. /12

z EREÑOTZU

Infernu haundi batote da Ereñotzu?Aurreko astean grabatu zuten,Ereñotzun, Herri txiki, infernuhandi saioaren ekitaldi nagusia.Programa horretan protagonistaizango diren batzuek, esperien -tzia kontatu diote Kronikari. /14

z GOIZUETA

Turroi eta mazapantailerra, gaur zortziGabonetara begira jarriko da,Goizuetako Azaro Kulturala; etadatorren larunbatean, turroi etamazapan tailerra izanen dute,Eskolako jangelan. Izenematea,asteazkenera arte. /15

GAUR KRONIKAN

‘EMAKUME HARTU HITZA ETA EKINTZA’

Erreferentzialtasunfemeninoen bila /8-9

2017ko abenduaren 9a, larunbata ::: 221 zk. ::: www.kronika.eus :::

Hernani /2-9Kalez Kale Kantari, Dobera,Atawafok, kirolak, eskelak...

Astigarraga /11-13Plenoa, Petritegi, kirolak...

Ereñotzu /14

Arano /14

Goizueta /14-15

PARISERAKO bidea osatu dute gauean zein goizean goiz, euskal herri-tar askok, Bakearen Artisauek deitutako manifestazioan parte hartze-ko. Presoen egoera lantzeko garaia dela aldarrikatuko dute; izan ere,«armagabetzea ez da bakea, pauso bat baizik», adierazi zutenez. Bategin dute deialdiarekin, Etxeratek eta Sarek, eta bide batez, aurkeztudituzte Motxiladun umeak txostena eta Etxerat lagun kanpaina. /4-5

z ETXERAT ETA SARE

Bakearen Artisauek deituta, manifestazioaegingo dute gaur Parisen, presoen egoeralantzeko garaia dela aldarrikatuz. Bat egindute Etxeratek eta Sarek, deialdiarekin.

«Ilusio puntua», Frantziara begira

Sagardo ibaiak,Urumearen korronteanAsteazkenean jaitsi zuten sagardo berria, Astigarragatik Donostiara,Urumea ibaian barrena. Eta gaur aurkeztuko dute, Sagardo Apuruarenbarruan, Bulebarrean eraiki duten baserrian. /11

Page 2: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 22017-XII-09 larunbataHERNANI

z ZINEA

Beste bi pelikula, asteburu honetanNahiz eta askorentzat zubia izan, Biteriko zineak normaltasunarekin eskaini-ko du zerbitzua. Ohi bezala, bi pelikula ikusi ahal izango dira gaur: Deephaurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat,19:30etan eta 22:30etan. yy

z LIBURUTEGIA

Solasaldiak, astearte eta asteazkeneanDatorren astean izango dira Udal Liburutegiak antolatu ohi dituen bi sola-saldiak. Astearte an izango da euskerazkoa, Hori da umorea, maisu! liburua-ren ingurukoa; eta asteazkenean, aldiz, gaztelaniazkoa, Flush libu ruaz. Biak19:30etan izango dira, liburutegian bertan. yy

100 ale opari, haurrak kulturaz elikatzekoHerritar batek Dobera Euskara Elkarteari egindako aportazio ekonomikoari esker, honek Oilar Txikiaipuinaren 100 ale oparitu dizkio Hernaniko Elikagai Bankuari, bere erabiltzaile gazteenen arteanbanatu ditzan. Izan ere, Doberak azaldu duenez, «umea ez baita janariaz soilik elikatzen». Duelahilabete batzuk argitaratutako ipuina da Oilar Txikia, etxeko txikienek margotzeko egindakoa, eta 35pegatinaduna Irudiak Alai Zubimendik egindakoak dira; testua, aldiz, Jexux Eizagirrerena da. yy

Jexux Eizagirre Doberako lehendakariak eman zizkien aleak Elikagai Bankuko kideei.

z DOBERA EUSKARA ELKARTEA

URTEROKO dinamikarekinja rraituko dute Kale KaleKantari taldeko kideek 2018urtean ere, hileko bigarrenla runbateko irteerekin. Halairagarri dute 2018ko egute -gia ren berri ematearekin ba -tera.

2017ko azkenekoa,hurrengo larunbateanBaina egutegi berria estre ina -tu aurretik, 2017 urteko az -keneko zita izango dute KalezKale Kantariko kideek dato -rren astean. Zubiek mar ka tu -tako asteburuak di re la-etaatzeratu dute irteera. Betibezala, eguerdiko 12:00etanjarri dute zita Plaza Berrin,eta bertatik, Kaxko osoazeharkatuko dute bazkalduaurretik.

Uztaila eta abuztuan, jaiHorrela bada, urtarrilaren

13an emango diote hasieraegutegi berriari, eta hilekobigarren larunbatetan izangodute hitzordua ekainera arte.Urtero bezala, uztailean etaabuztuan ez dute irtenaldirikegingo, eta urrian eta aben -duan aldaketatxo bat izangoda, jaiegunengatik.

Azkeneko saioa, aurten -goaren antzera, abenduaren15ean izango dute. yy

Kaleak alaitzeko asmoa,2018 urtean zehar ereJaiegunak direla-eta, hileko bigarren larunbateko zita atzeratuegin dute, eta datorren astean egingo dute ohiko kale buelta.

z KALEZ KALE KANTARI

Kaxkoa zeharkatzen du Kalez Kale Kantari ekimenak, kantuan.

HILEKO bigarren asteburuanizaten bada ere, oraingo honetanhu rrengo larunbatean izango da,hilaren 16an, Bigarren Es ku koAzoka. Gainera, berezia izango daoso, izan ere, elurra jarri dute gaibezala. Beti bezala, 10:00etatik14:00etara bitarte izango da,Urbieta kalean (eta euria egitenbadu, Atsegindegin).

Funtzionamendua,antolatzaileen eskuSaldu nahi dena Urbieta ka le an

bertan ja rri ko den gor dailuraeraman be har ko da eguneanbertan, 09:00etatik 10:30etarakotartean. Eramaten diren objektuguztiek, egoera onean egon behardute, eta norberak jarriko dieprezioa; gehienez ere, 300 euro.

Hortik aurrera, antolatzaileakarduratuko dira objektuak zain -tzeaz eta sal tzeaz. Gero, zerbaitutzi dute nek 13:30etan pasa be -har ko dute bertatik, salduta -koaren dirua edo objektuakjasotzera. yy

Elurra protagonista,gaur zortziko zitanBigarren Eskuko Azoka berezia egingo dutehurrengo larunbatean, 10:00etatik 14:00etara.

z BIGARREN ESKUKO AZOKA

ARABIAR kulturaren eta euskal -dunaren arteko integrazio ore ka -tua helburutzat duen Atawafokelkarteak, ekintza berezi bat an -tolatu du biharko. Kulturartekopintxopotea egingo dute, eguer -diko 12:00etatik aurrera. Egural -diaren arabera erabakiko dute

non egin: Plaza Berrin edo Atse -gindegin.

Bertan dastatu ahal izangodira marokoar eta euskal jakiak,eta bildutako dirua «9 hilabetekohaurra galdu duen familiaren -tzat izango dira», azaldu duteAtawafok elkarteko kideek. yy

Pintxopote solidarioa, biharEguraldiaren arabera Plaza Berrin edoAtsegindegin izango da, 12:00etatik aurrera.

z ATAWAFOK ELKARTEA

2018KO EGUTEGIAn 2018ko urtarrilaren 13an 2018ko otsailaren 10an 2018ko martxoaren 10an 2018ko apirilaren 14an 2018ko maiatzaren 12an 2018ko ekainaren 9an 2018ko irailaren 8an 2018ko urriaren 20an 2018ko azaroaren 10an 2018ko abenduaren 15a

Page 3: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 3 2017-XII-09 larunbata HERNANI

AURREKO astean iragarri zuenHauser & Wirth galeria sui -tzarrak Chillida familiarekinakordioa ixten ari zela Her -naniko Chillida Leku museoaberriro ere irekitzeko. Izan ere,2011tik publiko orokorrarentzatateak itxita zituen, eta hitzor dubidez bakarrik bisitatu zite keen.

Hortaz, akordio honekinego era honi buelta emangozaio, eta arte galeriak dioen be -zala, «Hauser & Wirthen lagun -tza eta gidaritzari esker, 2018 anirekiko ditu ateak berriro erepubliko oroko rra rentzat, Edu -ardo Chillidaren lanaren in -guruan ikasi eta esperi men -tatzeko baliabide gisa».

Azaldu dute oraindik akor -dioaren xehe ta su nak itxi gabedaudela, eta gehi ago zehaztendituztenean emango dutelaho rien guztien berri. Denaden, aurreratu dute arte ga le -ria suitzarra izango dela«Eduardo Chillidaren obra guz -

tiaren ordezkaria mundu oso -an», eta Chillida Lekuk «ereduiraunkor eta jasangarria»izan go duela.

«Eragin positiboa izango du gure herrian»Urteak zeramakizkien Chillidafamiliak erakunde publi ko e -kin negoziatzen museoa berri -ro ere irekitzeko aukera, LuisChi llida semeak 2016ko urta -rri le an Kronikari adierazi be -zala, baina ez zuten akordioaixtea lortu.

Azken urteotan erakundeekChillida Leku irekitzeko nahiaplazaratu dute, eta beraz,albistea positi bo ki baloratudute.

Horietako bat izan da ForuAldundia; balorazioa DenisItxaso diputatuaren bidez eginduena: «Gipuzkoarentzat etaEuskadirentzat albiste bikainada». Izan ere, «Chillida Lekulehen-lehen mailako ondare

kulturala eta turistikoa da, etaez zen inoiz utzi behar apro -betxatu gabe».

Hori dela eta, elkarlanerakogonbitea egin du: «ChillidaLekuren kudeatzaile berriekinelkarlanean arituko gara, mu -se o aren berrirekiera ardatzhartuz Explore San SebastiánRegionen sustapen turistikointernazionalerako».

Ildo beretik egin du balo -razioa Bingen Zupiria kulturaeta hizkuntza politika kon -tseila riak: «Eusko Jaurlaritzak,beti egin duen bezala, bere

esku dagoen guztia egingo duoperazio hori aurrera ateradadin. Hori gertatzen bada,Chillida Leku izango duguGipuzkoan, Guggenheim etaArte Ederren Museoa izangoditugu Bizkaian, eta ArabanArtium Museoa izango dugu.Lehen mailako erakustoki batizango dugu kulturarentzat etagure artea mundu mailarazabaltzeko».

Baita Hernaniko Udalakere: «Chillida-Leku euskal ar -te a ren eta kulturaren errefe -ren tea da mundu osoan. Mu -

seoa irekita egon zen urteetan,urtero milaka bisitari jasotzenzuen. Seguru gaude museoaberriz irekitzen dutenean, era -gin positiboa izango duela gureherrian, kulturarekin lotutakoturismoa bultzatzeko balia -garria izango baita». Eta bidehorretan, diote: «Bisitarihoriek herrigunera erakar -tzeko lan egingo dugu». Izanere, «Hernanik, Chillida Lekuzgain, ondare histo rikoa, kultu -rala, gastrono mikoa eta norta -suna ere eskainiko dizkiekanpo ko bisitariei». yy

«Bisitari horiek herriguneraerakartzeko lan egingo dugu»Hernaniko Udalak, Gipuzkoako ForuAldundiak eta Eusko Jaurlaritzak begi onezikusi dute Chillida Leku museoa berriro ere irekitzearen berria.

z CHILLIDA LEKU

Hernaniko Zabalaga baserria, Chillida Leku museoa dagoen lekua.

Page 4: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 42017-XII-09 larunbataHERNANI

ANAIA espetxean daukan Etxe -rateko senideetako bat da UrtziErrazkin hernaniarra; Ugaitz,anaia, Chateuroux-eko (Fran -tzia) espetxean dago, «etxetik650km-ra».

Araitz Zubimendi, berriz,Sareko kidea, espetxean izanada, eta 3 eta 8 urteko seme etaalabaren ama; aita daukatekar tzelan. «Motxiladun haurhauei gurasoekin hezteko es -ku bidea ukatzen zaie», dio.Horrexegatik, azaroaren 20an,Haur eta Nerabeen EskubideenNazioarteko Egunean, haurmo txiladunen dossierra aur-keztu zuen Sarek, «azaleratze-ko ze eragin daukaten disper -tsioak bultzatutako bidaiek,baina baita ere, gurasoak es -petxean egoteak sortzen duenhutsuneak».

Gaur, abenduak 9, Parisenizango dira Etxerat eta Sareere, Bagoz eta Foro Sozia la re -kin batean, Bakearen Artisa u -ek deitutako manifestazioan.Hain zuzen, Bakea EuskalHerrian: orain presoak lema-pean bi erakunde hauek erebat egingo dute, «euskal preso-ei oraindik aplikatzen zaiensalbuespen legea bertan behe-ra uzteko eskatzeko».

«Etxeratek zama arintzendigu, baina nork bere ekarpena egitea behar dugu»Apirilaren 8ko ETAren armaga-betzearekin aldaketa giroa na -gusitu da pixkanaka, euskalga tazkari dagokionean. UrtziErrazkinek gogorarazi duenmoduan, «Bakearen Artisauekargi azaldu zuten. Bake justuaeta iraunkorra nahi dugu. Be -netakoa. Armagabetzea ez dabakea; hori ahalbidetuko duen

pauso bat baizik, eta gehiagoeman behar dira». Horregatik,Etxerat ere pauso berriak ema-ten hasia dela azaldu duErrazkinek. «Orain presoeitokatzen zaie».

Bide horretan, Etxeratekbere gain hartu du presoeilaguntza juridikoa eta osasunlaguntza ematea. «Dispertsioa -ren eraginez, senideok kargafi siko eta emozional haundiadaukagu, baina baita ekono-mikoa ere. Era berean, presogutxiago dago orain, bainapreso gaixoak geroz eta gehia-go dira: 91 dira egun, eta horie-tatik 22, preso gaixo larriak,berez kalean behar luketenak.Ho rren eraginez, osasun la -gun tza emateko beharrahaun ditu da. Paraleloki, pre -soen kolektiboak adostu dubakoitzak juridikoki berekasua tratatzea, eta Etxeratekbere gain hartuko du laguntzajuridikoa ematea ere. Horrela,karga ekonomikoa haundituegingo da. Etxeratek bere gainhartzen du, eta senideoi zamaarintzen digu, baina nork bereekarpena egitea behar dugu».

‘Etxerat lagun’ kanpainaHorregatik jarri da martxanEtxerat lagun kanpaina.Etxerat elkartea eta senideakbabesteko kanpaina da; dauz-katen beharrei aurre egitekolaguntza ekonomikoa emateaeskatzen da.

Edonor egin daiteke Etxeratlagun, Etxeraten Hernaniko lo -ka lean bertan (Perkaiztegikalea 11) eskuratu daitezkeenizenemate orriak beteta edowww.etxerat.eus webguneanda goen formularioa beteta.

«Ilusio puntua, Frantziara begira»Etxerat bide berriak urratzenhasi izana ez da kasualitatea.«Ilusio puntua badaukagu,Frantziara begira. Apirilak 8azgeroztik, armagabetzeaz geroz-

tik, Frantziako gobernuak oz -topoak ez jartzeaz gain, arma-gabetzea baieztatu ere egin du.Gainera, gobernu berriarekin,justizia ministerioak bilerapare bat egin ditu euskal dele-gazioarekin. Senideontzat ga -rrantzistua da, baina mesfi-dantza ere sortzen digu eraberea. Izan ere, duela 10 edo 20urte bezala segitzen dugu...Baina pauso garrantzitsuaizan da ministerioa bileraneseritzea. Gainera, espetxe bi -

raren bueltan, Bagoaz, Sare etaEtxerat hainbat bilera egitenari dira, eta zenbait diputatufrantsesek Bakearen Artisauekgaurko manifestaziorako egin-dako deia izenpetu dute».

Horrekin guztiarekin, espe-rantza berriak sortzen direlaaipatzen du Errazkinek. «Es -pero dugu gure senideekin bal-dintzapeko askatasunak apli-katzen hastea, edo Ibon Fer -nan dez askatzea».

Izan ere, oraindik euskalpresoei aplikatzen zaien dis-pertsioak ondorio larriak ditu -ela gogorarazten du. «UgaitzChateuroux-eko espetxera mu -gitu zuten, Fresnesetik ‘hurbil-du’ egin zuten. 300km gutxia-gora dago orain, baina 650km-ra, eta orain arazoa da kotxeanegin beharreko 7 orduko bi -

Urtzi Errazkin (Etxerat) eta Araitz Zubimendi (Sare).

«Gizarteak badauzka eskumena eta indarra,kalera atera eta politikariak mugiarazteko»Bakearen Artisauek apirilaren 8an azaldubezala, «armagabetzea ez da bakea, pausobat baizik», eta hain zuzen, ‘OrainPresoak’, haien egoera lantzea da tokatzendena; gaur, Pariseko manifestazioan aldarrikatuko dena. Deialdiarekin bat egiten dute Sarek eta Etxeratek ere, etabide batez, ‘Motxiladun umeak’ txostenaeta ‘Etxerat lagun’ kanpaina ere aurkeztudituzte.

z ETXERAT ETA SARE ABENDUAK 9

«Preso gutxiagodago orain, bainapreso gaixoak gerozeta gehiago dira»

ABENDUAK 9 - PARIS11:00-12:00, Euskal Herritik etorrita-ko autobusak Montparnasse Geltokirairistea.11:30, Elkarretaratzea, Montparnassegeltokiaren aurrean, animazioen hastapena, Euskal Herritik etorritakotrenei harrera.12:00, Presondegien martxari harrera.12:30, Manifestazioaren hasiera.14:00, Manifestazioaren bukaera etahitz hartzeak.14:30, Kantuak.15:00, Elkarretaratzearen bukaera.Autobus eta trenetara itzulera.

Page 5: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 5 2017-XII-09 larunbata HERNANI

daiak egiten ditugula, 7 orduzerrepidean joateak dauzkanarrisku guztiekin. Aurten da -goe neko 8 istripu izan dituztesenideek, eta orain arte 16lagun hil dira errepidean, etaez dira gatazkaren parte kon -tsideratzen. Gure kasuan,Ugaitzen 3 urteko semeak ereegiten ditu bidaiak, umeeksufritzen dutenarekin».

Hutsunea, erruduntasunsentimendua eta galderakHain zuzen, dispertsio politi-kak haurrengan daukan eragi-na zein den argitzeko dosierraaurkeztu du Sarek azaroaren20an, Araitz Zubimendik azal-du bezala. «Psikologo, pedago-go eta irakasleekin aritu garalanean, azaleratzeko ze eragindaukaten disper tsioak bultza-tutako bidaiek, baina baita ere,gurasoak es petxean egoteaksortzen duen hutsuneak».

Hainbat ondorio atera di -tuz te. «Egun, 113 motxiladunume daude: horietatik 3 ama-rekin bizi dira, espetxean; 9kaita eta ama, biak dituztepreso; 6k ama dute preso; eta95ek, aita. Beraz, 10etik 9 hauramarekin bizi dira, hau da,%98. Eta beste %2a, aitarekin,edo bi gurasoak espetxeandituztenen kasuan, izeba-osa-bekin, aiton-amonekin...».

Zubimendiren esanetan,«haurrak egon, ondo daude,fa miliaren babesa izatendute». Baina horrek ez du esannahi hainbat ondorio jasatenez dituztenik. «Ondorioetakobat da hutsunea. Nahiz etafamiliaren babesa izan, presodauden gurasoekin elkartzendiren bakoitzen, banaketa bizi

behar izaten dute berriro.Irakasleek diote dolu hori aldi-ro bizitzen dutela ikusten dute-la; bisitaren aurretik umeakurduri egoten direla, eta ondo-ren, sentibera».

Beste ondorio bat, «erru-duntasun sentimendua» iza-ten da. «Adin batetik aurreraumeari uzten zaio erabakitzenbisitan joan nahi duen edo ez,baina hori ere zama da; edobizitza sozialari uko egin, edobisitari uko egin. Beti sentitukodira gaizki».

Era berean, «kartzelarenne gatibotasuna xurgatu» egi-ten dutela azpimarratzen duZu bimendik. «Zakarkeria horiez dute gurasoek bakarrik sen-titzen. Batzuetan umeak lorebatekin edo marrazki batekinjoaten dira, aita edo amariemateko, eta kendu egitendiete. Orain gutxi ikusi nuenalabaren marrazki bat, etafuntzionario bat haserre ma -rraz tu zuen, hortz haundiakagerian. Galdetu nion zergatikegin zuen horrela, eta berakzioen funtzionarioa haserrezegoela. Esaten diegu besterikgabe egun txarra izango zuela,baina berak, ezetz: funtziona-rioak beti daude haserre, ama.Horrela, badakite ez dutelaarazorik sortu behar espetxebarruan. Beraz, haurtzaroarenzati bat uzten dute espetxerajoaten, eta beste bat uzten duteatarian».

Azkenik, galderak sortzenzaizkiela azaldu du Zubi men -dik. «3 urtetik gorakoak hastendira galdetzen zergatik etanoiz. Zaila da azaltzen guraso-ak zergatik dauden kartzelan,umeek dena txuria eta beltza

ikusten dutelako, eta kasuhauetan, ñabardura asko dau-delako. Era berean, noiz atera-ko diren galdetzen dute, etaaskok 30-40 urteko kartzelazigorrak dituzte. Ume hauekdiskriminatu egiten dira, gu -ra so diren bestelako presoekdituzten onurak ez dituztelako:umeen urtebetetze eguneanetxera joateko baimena, Ga bo -nak etxean pasatzeko baime-na, askatasun mugaturako au -kera... Gurasoekin hezteko es -kubidea ukatzen zaie umeei».

Material didaktikoarenbeharraDena ez da negatiboa, ordea.«Gauza politak sortzen dira.Adibidez, hitzorduak jartzendituzte: gaur, 21:00etan, biokbegiratuko diogu ilargiari. Umehauek gurasoak maitatu etagurtu egiten dituzte, bainaorain behar dituzte, eta tes-tuinguru politikoak ahalbide -tzen du salbuespen legediabertan behera uztea: presohauek ez dute arazorik bergi-zarteratzeko, reinziditzekoarris kurik ere ez dute, etaume entzako eta gizartearen -tzako ezinbestekoak dira».

Era berean, motxiladun umehauek «resilientzia ahalmenhaundiagoa» dute. «Ara zo ei,

erabaki zailei aurre egitekoahalmen haundiagoa dute. Au -tonomoagoak dira, eta lehenagoiristen dira heldutasunera».

Hori guztia, ordea, landuegin behar dela azpimarratzendute Saretik, eta materialdidaktikoa sortzeko beharradagoela. «Eskolan gai askolantzen dira: etorkinen integra-zioa, behar bereziak dituztenumeena... Baina kartzela tabuada. Gainera, gaizkilea-presoabinomioa puskatzea zaila da.Tresnak behar dira guztiariaurre egiteko. Motxilaren umeadokumentala martxoan aur-keztu genuen, eta motxiladunumeak dauden eskoletan ikus-ten da. Unitatea didaktiko batere badago, hau guztia bizitzeaemozionalki zen den ulertzeko.Baina gehiago sortu behar da,kartzela zer den ulertzeko,gizarteak nola jasotzen duenulertzeko... Ideologia jakin batsartzen zaie umeei ipuin edomarrazkien bidez, eta gukumeak politizatuko ote ditugunerreparoarekin, ez dugu ezeresaten. Hor beste hausnarketabat daukagu egiteko».

Ekintzen garaiaHau guztia kontuan hartuta,gaurko manifestazioan sal-buespen legedi hau guztia ber-

tan behera uzteko eskatuko da.«Instituzioek umeen eskubide-ak errespetatu beharko lituz-kete. Hitzak bai, baina ekin -tzak ez dira iristen. Lege arrun-ta aplikatuta, preso asko kale-an leudeke, eta beste askobidean, edo tarteka etxeraetortzeko aukerarekin», gogo-rarazi du Errazkinek. «Dis per -tsi oa erabaki politikoa da. Gra -du aldaketa eta abar, erabakijuridikoak behar lukete, bainahor daukagu Ibon Iparra gi rre -ren kasua ere; lege guztiek dio -te kalean behar lukeela.Presoei eskatzen diete bidelegalak hartzeko, baina esku-bideak eskubideak dira, ezkontraprestazio bidez lortubeharrekoak».

Arrazoi horiekin guztiekingizarteari dei egiten diote ore-sioa egitera. «Euskal gizartea-ren ahotsa argia da: salbues-pen legedia honekin amaitubeharra dago. Baina berriroatera behar da kalera. Gi zar -teak badauzka eskumena etaindarra, kalera atera eta politi-kariak mugiarazteko. Ekaine -an sartu zen Frantzian gober-nu berria, eta beraz, orainlortu behar da haien inplika-zioa. Orain eskatu behar zaiogobernuari, bake prozesuanburu-belarri sartzeko». yy

Luhuson eta Baionan emandako erantzuna errepikatzeko dei egin diote euskal gizarteari, Bakegileek.

«Umeek orain behar dituzte gurasoak, etatestuinguru politikoak ahalbidetzen dusalbuespen legedia bertan behera uztea:preso hauek ez dute arazorikbergizarteratzeko, reinziditzeko arriskurikere ez dute, eta umeentzako etagizartearentzako ezinbestekoak dira»

Page 6: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 62017-XII-09 larunbataHERNANI // KIROLAK

MENDIRIZ MENDI

PIRINIOETAKO bideaden GR-11 bidearen bigarrenetapa osatzeko proposamenaegiten du oraingoan MendirizMendik, abenduaren 17rako.

Lehenengo etapan Gipuz -koa eta Nafarroako lurretanibili ziren. Oraingo honetan,eta ia etapa guztiak amaituartean, Nafarroako lurretanibiltzeko aukera izango da;zehazki, Bidasoa eta Baztanbailaretan.

Usoen bailaraMendebaldeko Pirinioak osotoki aproposa dira hegaztiekEuropan barrena egiten dutenmigrazioa arretaz ikusteko etaaztertzeko. Udazkenean he -gaz ti pasa izugarria izaten daeta Lindus, Lizarrieta etaOrganbidexka inguruko pasa-bideen orografia-ezaugarriekeraginda, lepo horiek leku ezinhobeak dira Europako hegaztiharraparien eta migratzaileenikerketa egiteko.

Lepo horiek Bide atlantiko-etako migrazio-hegaztien be -ha keta, Lindus proiektuan ba -rru an daude. Proiektuak bimailatan lan egiten du. Le he -na arlo zientifikoan eta biga-rrena gizarte arloan. Le he nen -go atalean eginiko lanak be -haketarako eta datu zientifi-koak erregistratzeko balio du.Bigarrenaren helburua hegaz-tiei behatzeko kultura lantzeaeta ingurua ezagu tzeko jar-duerak garatzea da.

Udazkenero, iparrak edoekialdeko haizeak jotzen dute-nean, Etxalarko zeruan barre-na milaka uso pasatzen diramendi gainetik. Duela 800 urteinguru, artzain batek usoeiharriak botatzeko ohiturahartu zuen. Usoak jaisten zire-la ikustean, hegaztiak harra-patzeko, apaiz batek sa reakjartzeko esan zion. Eta horrelasortu zen ehizatzeko moduberezi hori. Iberiar penintsulanbakarra da, eta ha rrez geroztikegiten da he rrian. Historianzehar luxuzko ikusleak izandira ehiza horretan, hala nolaNapoleon III.a, Alfontso XII.aeta XIII.a. Gaur egun, Kultura-ondasun izendatuta dago.Jarduera hau ikusteko eta eza-

gutzeko izaten da bisita gida-tuak egiteko aukera.

Beratik hasita, Santa Barbara Bera herritik Ibardin alderadoan errepidea hartu etametro batzuk aurrerago erro-tonda bat dago. Bertan GR-11bidea markatzen duten panelbatzuk daude. Eskuinera egineta Labeaga ikastola alboanjaiotzen den asfaltatutako pis -ta hartu behar da. Baserrienartean bideak gora egiten du.Iturri bat pasa ondoren eskui-neko pista hartu eta porlanez-ko beste pista batera irtetenda. Bideari jarraituz SantaBarbara gailurrera iristen da.Bertan Taillon mendian hilziren hiru mendizaleen ome-nez oroigarri bat dago.

Gailur-lerroari jarraituzMeakako lepora hurbildubehar da. Bertan pinu artetikgora doan pista hartu eta bide-ak Sorokogañan uzten gaitu.

Bertatik, soro artetik, Idoialepora jaitsi behar da. Markakjarraituz pista eta bidezidordesberdinetatik putzu baterahurbilduko gara. Zertxobaitaurrerago dagoen bideguru -tzean eskuinera egin eta Usa -te gietako bideari jarraitu be -har zaio Lizarrietako menda-tera iritsi arte. Bertan edariaketa oinarrizko produktuakerosteko aukera ematen duenbenta dago.

Lepoz lepo, ElizondoraSara eta Etxalar batzen dituenerrepidea gurutzatu eta pista-tik jarraitu behar da gero,Xorilepoko lepora iritsi arte.Pista utzi eta, hego-eki alderaeginez, Usotegietara jaistenden bidea jarraitu behar da.Bideak Lakain lepora erama-ten du. Zertxobait aurrerago,bide zabal batekin egiten datopo. Bidetik jaitsi eta Arga ra -te erreka igaro ondoren Ma ri -

to neako baserrira iristen da.Bertan iturria dago. Bideakhego alde jarraitzen du, Elordilepora igotzen da eta ondoren,ezkerrera eginez, Iraza leporajaisten da. Bertan Urtsumiatzalepora eramaten duen pistahartzen da. Bideak gora etabehera egiten du eta hainbatlepo zeharkatu ondoren (Gai -ne ko Soroa, Also, Eskisaroi)aldapak gogor egiten du gora.Atxuela eta Arburu gailurrakberaien mendebaldetik ingu-ratuz Atxuela lepora iritsikogara. Lepo honetara bide ugariiristen dira. Guk nagusienahartuko dugu eta Iñaberrileporaino jarraituko dugu.Hemendik aurrera bideakbehera egiten du. Bagordi ize-neko eremutik pasatuko gara.Bertan mahaiak eta iturriaaurkituko ditugu. Jaistenjarraituz berehala gara ibilbi-dearen amaiera den Elizondoherrian. yy

Tontorrez tontor

Bidasoa eta Baztan bailaretan, usoak lagunz Mendiriz Mendiko kideek hilabetean egingo duten irteera baten inguruko xehetasunez osatutako atala.

GR-11ren BIGARREN ETAPA:BERA-ELIZONDOz Non kokatzen da:Nafarroan.z Luzera: 30 kmz Denbora: 8-9 orduz Desnibel metatua: 1.250mgorantz eta 1.150m beherantz.z Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Ibilbideluzea denez, egoera fisikoonean egotea gomendatzen da.z Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.z Mendiriz Mendikabenduaren 17an egingo du irteera hau.

Datu interesgarriak:

GR-11 bidearen bigarren etapa egiteko proposatu du Mendiriz Mendik, abenduaren17rako. Beran hasi, eta Elizondon bukatuko da ibilaldia.

Beratik Ibardin aldera hartu, eta baserri artean gora, hasiko da ibilbidea.

Elizondon bukatuko da ibilbidea.

z TXANTXANGORRI

Ehiza txapelketa,datorren igandeanDatorren iganderako jarri du zitaTxantxangorri elkarteak, XXXIX. EhizaTxapelketa egiteko; Epelerrekan etaUsokoerrekan izango da. Parte hartunahi dutenek, asteazkenera arte dau-kate apuntatzeko aukera, elkartean. yy

KONTRARIO arriskutsua izango duHernanik, bihar, Landaren: Getxodator bisitan, Getxo berri bat. Izanere, aurreneko bederatzi partiduakgaldu ondoren, fitxaketak egin etabiziberrituta dago taldea: aurrene-ko garaipena lortu zuen aurrekoasteburuan, Bartzelonaren kontra.

Horregatik, eguerdiko 12:00etanhasita, aukera daukate trikoloreek,Getxoren esperantzei kolpe gogorbat emateko, irabazita; baina baitaarriskua ere, galduz gero, bizkaita-rrak asko gerturatzeko. yy

Partidu klabeabihar, LandarenGetxoren kontra arikoda Hernani, 12:00etan.

z ERRUGBIA

z PALA

Martin eta Irazustabarrena, Uruguayn.

FINALA jokatuko du gaur, AmaiaIrazustabarrena hernaniarrak, Uru -guayko Trinidaden. Nagore Martinarabarrarekin ari da, trinketean,Munduko Pilota Batzarrak antola-tutako txapelketan.

Ligaxkan, partidu guztiak ira-bazi zituzten, Txile, Uruguay etaVenezuelaren kontra. Eta semifi-nalean Laura Saez eta Ane Ibañez30-27 euskaldunei irabazi ondoren,Argentinaren kontra jokatuko dutefinala, gaur. yy

Uruguayn finala,IrazustabarrenakArgentinaren kontrajokatuko du, Martinekin.

Page 7: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 7 2017-XII-09 larunbata HERNANI// KIROLAK

EskelakEskelak ilunabarreko 20:00ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatubezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

FASE erabakigarrian sartuko dagaur, erremonteko BinakakoTxapelketa. Semifinaletan diradagoeneko, ligaxkako lau bikoteonenak: Matxin III-Ion, Urri za-Agirrezabala, Ezkurra II-Endikaeta Uterga-Etxeberria III. Eta bipartidutara jokatuko dute finalhaundirako pasea: gaur joane-koa, arratsaldeko 16:00etan ha -sita Galarretan; eta gaur zortzi,abenduaren 16an, bueltakoa.

Sailkapenaren arabera era-baki dute, zein ariko diren elka -rren kontra. Eta kasualitatez,li gaxkako azkene ko jardunaldi-

ko partiduak erre pikatuko dira:Matxin III eta Ion liderrak,Uter ga eta Etxeberria III lauga-rrenen kontra ariko dira; etaUrriza eta Agi rrezabala, bigarre -nak, Ezku rra II eta Endika hi -ru garrenen kontra. Sekre tu rikez da izango beraz! Eta ezta fa -bo rito argirik ere, alde txikiaizan baita, lau bikoteen artean:gehienak 12 puntu, gutxienak 9.

Barrenetxea, ligaxkako atzelari onenaSemifinaletan ariko ez dena,Endika Barrenetxea hernania-

rra da. Ligaxkan gelditu da kan -poan, Etxeberria IVrekin, nahizeta ligaxkako atzelari onenaizan den. Izan ere, aurrelari etaatzelari onenaren saria eman-go dute aurten, eta sailkapenhorretan, egindako tantoak etahuts egiteak kontutan hartuta,aurreneko postuan dago Barre -netxea: 31 puntu dauzka, eta Ionbigarrenak 20 puntu dauzka. Iaezinezkoa dauka saria lortzea,noski, partidu gehiago jokatu-ko ez dituelako.

Aurrelarietan, berriz, Urrizadago lider, 62 punturekin. yy

Aurreneko kolpearenbila gaur, lau bikoteakSemifinaletako joaneko partiduak jokatuko dituzte, 16:00etan.

z ERREMONTEA BINAKAKO TXAPELKETA z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

= Mª VICTORIA GARIN AUZMENDI

ANDREA

Herenegun hil zen, 83 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

- Goian Bego - Senarra: Angel Landaribar; seme-alabak: Gotzone,Arantxa, Ana eta Esteban Zelarain, Nicolas eta AnaIrene Parra; bilobak: Ander eta Mikel; anai-arre-bak: Jose (=), Miguel (=) eta Tere, Inaxi (=) etaValentin (=), Julia, Eusebio (=), Josefina eta Felix;izebak, lehengusuak, ilobak, zaintzaileak: Nekane,Lideny, Danay eta Mª Jesus eta gainerako ahaideek.Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR, LARUNBATA, arratsaldeko ZAZPIETAN, SANJOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Hernanin, 2017ko abenduaren 9an

OHARRAK: Gorputz laguntza bere familia artean egingo da.

Mª VICTORIA GARIN AUZMENDI

ZURE LEHENGUSUAK: MARIATERESA ETA JOSE MANUEL,

SIMÓN ETA CRISTINA, MARIBEL

Hernanin, 2017ko abenduaren 9an

Maitasunez beti gogoratuko zaitugu.

I. URTEURRENAJuan Maizkurrena

Agirrezabala2016ko abenduaren 16an hil zen,

91 urterekin-Goian Bego-

Juanen senitartekoek urtebetetze meza eskaini nahi diogu etabertara gonbidatzen zaituztegu ezagutzen zenuten guztiak.Urteurreneko meza, BIHAR, IGANDEA, eguerdiko12:00etan, SAN JOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizan. Aldez aurretik, mila esker.

Hernanin, 2017ko abenduaren 9an

=

Maria PilarAyerza Mugica

2017ko azaroaren 14an hil zenXVI. URTEURRENA

JustinoMaizkurrenaAgirrezabala

2001eko abenduaren 3an hil zen-Goian beude-

Maria Pilar eta Justinoren senitartekoek urtebetetze meza eskaini nahidiegu eta bertara gonbidatzen zaituztegu ezagutzen zenituzten guztiak.Urteurreneko meza, BIHAR, IGANDEA, eguerdiko 12:00etan,SAN JOAN BATAIATZAILEAREN elizan. Aldez aurretik, mila esker.

Hernanin, 2017ko abenduaren 9an

Mª VICTORIA GARIN AUZMENDI

ZUEN LAGUNAK

Hernanin, 2017ko abenduaren 9an

Besarkada bat, Ana,Esteban eta familiari.

Mª VICTORIA GARIN AUZMENDI

ZURE AHIZPAK ETA ILOBAKHernanin, 2017ko abenduaren 9an

Argi bat itzali da hemen lurrean,

berri bat piztu da han,zeru ederrean,

beti jarraituko duzu gure bihotzean.

Page 8: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 82017-XII-09 larunbataHERNANI

«Gizon askoren bizitzaz badakigu, baina emakumeen errealitatea ez da inoiz publiko egiten»

AURKEZPEN ekitaldia urri ha si -e ran egin zuten; ‘Emakumehar tu hitza eta ekintza. Plazaragoa zen!’ lelopean, herrikoema kumeak elkartu eta «pla-zak hartzeko» hainbat ekimenprestatu ditu Hernaniko ema-kume talde batek.

Horietako aurrenekoa, pasaden azaroaren 30ean egindakomahai-ingurua izan zen. «Hel -burua da historiako parte di -ren, ibilbidea izan duten ema-kumeak publiko egitea. Dauz -kagun erreferente guztiak mu -tilak dira. Orain ere, zerbaitpu blikoa antolatzean, mutilen-gana jotzen dugu», azaldu duteKattalin Artola Vazquez etaAmalia Elorza Izagirre, emaku-me talde honetako bi kidek.

Bospasei lagun elkartzendira ia astero, 18 eta 55 urtebitartekoak, eta hainbat helbu-rurekin hasi dira lanean.«Emakume gehiago gonbidatunahi ditugu, erreferentzialta-sun horiek sortzeko, esperien -tziak kontatzeko, eta transmi-sioa lantzeko».

Konpromisoa zer den, emakumeen begiradatikHelburu horiek lortzeko anto-latutako aurreneko ekintza,pasa den azaroan egindakomahai-ingurua izan zen. Kon -promisoa emakumeen begira-datik izenburupean, hiru ema-kume ekintzaile eta borrokala-

ri gonbidatu zituzten berenesperientziak kon tatzera: Be -go ña Huarte, Lur des Men di -nueta eta Aminata Diop.

«Konpromisoaz ari garene-an, ez gara ari bakarrik kon-promiso politikoaz edo borro-kari lotutakoaz. Beraien bizi -tza, emakumeen bizitza erekontatzeko istorioak dira. Gi -zon askoren bizitzaz badakigu,baina emakumeen errealitateaez da inoiz publiko egiten.Beraz, ezin da transmititu, ezdelako jakintza hori publikobihurtu».

Eduardo Galeanoren hitzakekarri zituzten gogora, azaltze-ko zergatik eman nahi zenezagu tzera emakume horienbizitza, konpromisoa zer denulertzeko: «Gure baloreak ideie -tan soilik oinarritzen ba dira, ezdute hegaldi luzea. Kon pro mi -soa biszerala da, edo ez da. Kon -promiso politikoa soilik politi-koa bada, ez du gauza haundi-tarako balio. Kon promisoakbizitzarekin du zerikusia, eta

besteekiko eta norberarekikoharremanarekin. Beraz, senti-tu, pentsatu eta ekin».

«Esperientzietatik ondorioakatera ditugu»Begoña Huarte ibilbide luzekoekintzailea bada ere, berezikiezagun egin da Grezian daudenerrefuxiatuak laguntzeko egin-dako lanagatik. Lurdes Mendi -nue tak, berriz, ErrefuxiatuenKartaren inguruan egin du lan,be reziki, azken urteeetan, har-tutako konpromisoari eutsitaurteetan errefuxiatuta atzerri -an bizi ondoren. Ami nata DiopSenegaldik etorri zen Euro pa -ra, eta Euskal Herrira. Bere he -rrian emakumeekin egiten zu -en lan, eta egun, Amher elkar-tean aritzen da.

«Emakume izatea trababada, eta gizarte indibidualistaho netan konpromisoak bete -tzeko gero eta arazo gehiagoba daude, zailtasuna, kasuhaue tan, bikoitza da», azaldudute Artolak eta Elorzak. «Ez

gaude ohituta horrelako ma -hai-inguruetara, norberarenbizitzari buruz ari tzera. Bainaerrazagoa da; esperientzietatikondorioak atera ditugu. Ez zenjakintza absolutuen ingurukomahai-ingurua. Jende gehiagoausartu zen parte hartzera,esperientziez ari ginelako, etahorrelakoak denok dauzkagu-lako. Denok dauzkagu puntukomunak, eta hortik, eta pun -tu ezberdinetatik ondorioakatera ditzakegu. Hortik jakin -tza ateratzea oso interesgarriada, eta eskertu egin digutehorrelako zerbait antolatzea.Baita guk ere, esperientzia per -tsonal horiek kontatu izana».

Transmisioa, beste giltzarriaUrtarrila eta martxoa bitarteanbestelako ekintza gehiago ereantolatuko dituztela azaldudute ekimenaren bultzatzaile-ek. «Batetik, aitortza egin nahidiegu oro har emakume askori,izan duten bizitzagatik. Gogoraekarri nahi ditugu ahaztutaegon diren emakumeak, eta eraberean, baita ere, aitortza eginnahi diegu haien berri sekulajakin ezin izango dugun ema-kumeei ere».

Horretarako, batetik, mo -men tuko gaiekin lotutako eki-taldiak antolatuko dituzte; adi-bidez, Martxoak 8arekin.

Baina bestelako formakhartuko dituzte ekitaldiak an -

tolatzeko ere asmoa azaldudute, bereziki, jakintzarentrans misioa sustatu eta zabal -tzeko. «Emakume gehiagogon bidatu nahi ditugu, errefe-rentzialtasun horiek sortzeko,esperien tziak kontatzeko, etatransmisioa lantzeko. Be lau -nal di ezberdinen arteko trans-misioan hutsunea badago, etaare gehiago, emakumezkoe-tan. Belaunaldi ezberdinen ar -teko emakumeen arteko trans -misioaren inguruko haus nar -keta ere egin nahi dugu».

«Hernanin oinarria badago»Talde hau lanean hasi denean,Hernaniri begira hasi da. Izanere, oinarri bat badagoela ustedute. «Ez dugu inguruko he -rrietan horrelako esperientzia-rik ezagutzen. Hernanin laninstituzional asko egin da. Oi -narria badago, jendeak badau-ka ikuspuntu hori, memoriaberreskuratzearena. Eta horre-kin lotuta, Berdintasun Sailakere lan haundia egiten du».

Horrelaxe, 18 eta 55 urte bi -tarteko bospasei emakume bilt-zen dira astero; Artola eta Elor zadira gazteenak. «Gu re tzat aurre-neko aldia da espazio iraun korbat konpartitzen du gu na, ema-kume helduekin; des ber din ta -sunak ikusten di tugu, eta naba-ri dira. Ez gaude ohituta, bainaoso interesgarria da!».

Taldea oraingoz txikia delabadakite, «baina sarea oso za -baldua daukagu», diote. «Ingu -rukoek badakite zertan gabil -tzan, eta badakite ateak irekitadauzkagula». Hain zuzen, aste-roko bileretan parte hartzeraanimatzen ez direnei ere, deiegiten diete, haiek dakitenakonpartitzera gerturatzeko. «In -for ma zioa helaraztera gertura -tzea ere eskertuko genuke, erre -latoa osatu ahal izateko. Ema -kume feminista asko izan diraHernanin, eta askoren be rri ezdaukagu. Ea istorio ho riek ereateratzen ditugun!». yy

Urrian bildu zenherriko emakumetalde bat «erreferentzialtasunfemeninoen faltariaurre egiteko».Mahai-inguruaantolatu dute gero,azaroan, hiru emakumeren esperientziak etakonpromisoa hizpidehartuta, eta ekintzagehiago prestatukodituzte martxorabitartean.

Kattalin Artola Vazquez eta Amalia Elorza Izagirre, ‘Plazara Goazen!’ ekimenaren bultzatzaileetako batzuk.

z EMAKUME HARTU HITZA ETA EKINTZA. PLAZARA GOAZEN!

«Guretzataurreneko aldia daespazio iraunkorbat konpartitzenduguna, emakumehelduekin; osointeresgarria da»

«Belaunaldidesberdinen artekotransmisioanhutsunea badago,eta are gehiago,emakumezkoetan»

«Informazioahelarazteragerturatzea ereeskertuko genuke,errelatoa osatu ahalizateko»

Page 9: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 9 2017-XII-09 larunbata HERNANI

z MAHAI-INGURUA KONPROMISOA EMAKUMEEN BEGIRADATIK

HIRU kontzepturen berri eman zuen BegoñaHuartek, bizitzan zehar hartu dituen konpromisoenardatz izan direlako: herri mugimendua, feminis-moa eta desobedientzia zibila.

«Herri mugimenduan gaztetatik hasi nintzen, eus-keraren munduan, Leitzarango autobiaren bueltan...Gero, urteek erakutsi didate herri bat eraikitzekoaukera dela, herri mugimendua, oso inportantea.Horrekin lotuta dijoa feminismoa, tratatzen dituelakobizitzaren espazio guztiak, eta herri mugimenduetantratatzea tokatu zaidalako. Eta azkenik, desobedien -tzia zibila da, nere ustez, tresna politiko xumea bainabalio haundikoa. Epe luzekoa. Sakonekoa. Horregatikegin genuen egin genuen ekintza Grezian».

Grezian dauden errefuxiatuak laguntzeko, horieta-ko batzuk Euskal Herrira ekartzen saiatu zen taldekokidea da. «Ongietorri Errefuxiatuak taldeko Iruñeakokidea naiz. Siriako gerraren ondoren exodo haundiaizan zen, eta uste genuen harrera egin beharko zi -tzaiela, mugak irekiko zirela pentsatzen genuelako.Ordura arte gure lana sentsibilizazio eta salaketa lanaizan zen, baina ikusi genuen ez zirela mugak irekitzeneta jende asko hiltzen zela, kanpamenduetan gaizkizeudela. Greziara joan, hango jendearekin harrema-netan jarri eta prestatu genuen ekintza, 8 errefuxiatuekartzeko. Helburua zen ekarri, hemen harrera egineta joan nahi zuten tokietara joaten laguntzea edopaperak lortzen saiatzea, eta ondoren ekintza publikoegitea, gobernuari esateko: hau egiten ari gara, zuekegiten ez duzuelako. Baina harrapatu egin gintuzten.Hala ere, lortu genuen interpelazio hori, eta elkartasu-na. Inportanteena da, hala ere, aurretik eta ondorenegindako lana, jendearen arteko konplizitatea. Eta osoinportantea da elkartasun keinu hori bihurtzen delazurekiko elkartasuna». yy

Bego Huarte, Greziako errefuxiatuen aldeko ekintzailea. Lurdes Mendinueta, Errefuxiatuen Kartaren bozeramailea. Aminata Diop, Amher elkarteko langilea.

«Elkartasun keinuhori bihurtzen dazurekiko elkartasuna»

HERRIALDE afrikar gehienak bezala, «6 mendekoesklabutza historia daukan herrialde batetik» eto-rria da Aminata Diop; Senegaletik.

Horrelaxe aurkeztu zuen bere burua, mahai-ingu-ruan: «Emigrantea naiz, nire herrialdea uztea erabakinuenetik. Eta beltza naiz, Afrikako historiagatik. Etamusulmana ere banaiz. Baina ‘ni’ hauek guztiak plu-ralak dira, emakume asko definitzen ditudalako.Emakume izatea beste arazo bat da; berdintasunarenalde ere ari gara, eta beraz, borroka gehiago daukaguegiteko: etorkina, beltza, musulmana eta emakumea;lau borroka dira, pertsona bakoitzaren barruan. Bainaborroka bakoitzetik indargune bat ateratzen dut».

Konpromisoaz hitz egiteko eskatu ziotenean, zeresan ez zekiela geratu zela aitortu zuen, baina geroohartu zen, Senegalen bertan hasia zela horretan,eta zortea izan zuela. «Senegalen zortea izan nuen,emakume talde batuzekin lan egiten nuelako. Ezgenuen feminismoaz edo ahalduntzeaz hitz egiten,baina egiten genituen gauzak. Senegalen ere koadri-lak izaten dira, eta emakume taldeetan sartzenginen, ikusteko zein behar zituzten, zein proiektuegin zitzaketen, alfabetizatzen laguntzeko...».

Zailtasunak Europara etortzean bizi izan zituen.«Emigrante egiten zara, erabaki pertsonal batenondorioz, edo egoerak behartuta. Nik erabaki eginnuen, eta uste nuen erraza izango zela: erdarazbanekien, ezkonduta nengoen, lana banuen...».Baina Bartzelonan aurrena, eta Euskal Herian gero,pertsona helduak zaindu beste lanik ez zioteneskaintzen; Amher elkartea ezagutu arte. «Askotanpentsatzen dut, lehenago ezagutu izan banu, gauzaasko erraztu izango zizkidakeela!». Orain, berak egi-ten du lan Amherren, bere egoera bizi duten pertso-nei hemen bizitzen laguntzeko. yy

«Etorkina, beltza,emakumea etamusulmana; 4borroka, batera»

KONPROMISOA gaztetatik hartu zuela azaldu zuenLurdes Mendinuetak. «Gaztetan ikusi nuen gureherriaren egoera zein zen: errepresioa, mila arazo,ikurrina ilegalizatuta, euskera ez zen ofiziala... Hasinintzen kontzientzia minimoa hartzen, eta ikaslemugimenduetan lanean. Amnistia partziala iritsi etaegoerak berdin jarraitzen zuela ikusita, nire konpro-misoa urrunago eraman eta Iparraldera joan nin tzen1981ean. Arbizutik atera nintzen».

Ordurako euskeraren inguruan lanean arituazenez, horretan hasi zen Iparraldean. «Ikusi genuengure kideen artean bazirela ez zekitenak, edo alfabeta-tu gabeak. Ikastaroak antolatzen hasi ginen, etaaurrenekoa oso ondo atera zen, 40tik gora ikaslerekin.Bigarrenarekin, GAL hasi zen gure kideak hiltzen, etahorretan geundela, gurekin zen ikasle bat hil zuten.86an frantses estatua errefuxiatuak kanporatzen hasizen. Epe motzekoa izango zela uste genuen, baina ez,eta ezkutatu egin ginen. Ezin genuen horrela jarraitu,ordea, eta 1990ean Kubara joan ginen».

Han ere ez zuen egoera xamurrik izan. «Ezingenuen bizitza publikoa egin, ikasi, lan egin, familia-rekin harremana izan...». Baina familia izan zuen;alaba. «18 urte egin arte ezin izan du Euskal Herriraetorri, baina euskeraz ikasi zuen, familia euskaldunaizan gara». Azkenean pasaportea eman zioten, «erra-nez nor ginen benetan», eta Mendinueta 2010ean itzu-li zen Iparraldera, «gure benetako izenekin». Bainalana zuen egiteko. «2013an Errefuxiatuen Bide Orriaaurkeztu genuen. Aldarrikatzen dugu Euskal Herrianbizi eta mugitzeko eskubidea. Oraindik konpromisoaez da bukatu. Tristura eman dit itzultzean, kontura -tzea asko dugula egiteko. Gauza asko lortu dira, bainaez dugu lortu joatera behartu ninduen hori gainditzea.Konpromisoarekin jarraituko dugu». yy

«Tristura emandit itzultzean,konturatzea askodugula egiteko»

Page 10: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta
Page 11: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 11 2017-XII-09 larunbata ASTIGARRAGA

IV. Sagardo Apurua, pasa denasteazkenean inauguratu zu -ten, Donostiako Bulebarreaneraiki den baserrian, OinkariDantza Taldearen Sagartuemanaldiarekin. Aurtengo sa -gar do berria, Astigarragatikjaitsi zen Donostiara, Urumeaibaian zehar. Ekitaldi ofiziale-an, instituzio desberdinetakoordezkariek hartu zuten parte.

Laugarren eguna izango dugaurkoa ekitaldiak, eta zitarikazpimarragarriena egingo dagaur bertan. 11:00etan, EuskalHerriko lurralde ezberdinen ar -tean egingo da, uzta berriarenaurkezpena. Bizkaia, Araba,Nafarroa, Iparraldea eta Gipuz -koako Sagardo Berria nola dato-rren aurkeztuko da, eta baitaSagardo Route ere, Sagar do te -gien Etorkizunerako pro iek tua.Eta ondoren, 14:00 etan, zazpilurraldeetako produktuen baz-kari maridajea egingo da, pro-duktore bakoitzak bere produk-tuaren berezitasunak azalduz.

Arratsaldean, sagardoa gaihartuta, hura dastatzeko moduberri bat izango da SagardoApuruan. Hitzarekin jolastuz,

gerturatzen direnek sagardoabertsotan gozatzeko aukeraizango dute, bertso kata musi-katuan.

Bolatokia eta herri kirol desafioa, biharBihar herri kirolen eta desa -fioen txanda izango da. Egun

guztian zehar jarriko dutebola tokia. Goizean, familiei etahe rritarrei zuzendutako herrikirol desafioa izango da kios-koan. Eta haurrek, jolasak eginahal izango dituzte, herri kiro-len mundua gehiago ezagutuz.

Aitzol Atutxa eta IdoiaEtxeberria txapeldun haun-

diek, aizkoran eta harrijaso -tzen ikuskizun bikaina presta-tu dute eguerdirako.

Hernaniko dultzaineroekgirotuko dute goiza musikare-kin, eta laugarren SagardoApu rua erromeriarekin amai-tuko da, arratsaldean, Estangaanai-arreben doinuekin.

Sagardoa eta deribatuak,gure edariBaserri tolarearen bereizgarriada sagardo dastatzea. Gipuz -koako Sagardogileen Elkartekoproduktu guztiak izango dirajendearen gozagarri, Apuruan:sagardo naturala, euskal sa -gar doa jatorri deitura, sagardoapardunak, sagar zukuak, kri -an tzak eta sagardo ekologiko-ak, besteak beste. Zati moder-noa ere badago, eta gaur Idia -za bal gazta egongo da salgai;eta bihar, Baserria km.0. yy

z SAGARDO APURUA

GAURn 11:00: Euskal Herriko sagardoentopaketa eta 2017ko Uztaren aurkezpe-na.n 11:00: Sagardo Route proiektuarenaurkezpena.n 14:00: Euskal Lurraldeetako produk-tuekin egindako bazkari maridajea.n 18:30: Bertso kata musikatua.

BIHARn Goizean zehar: Herri kirol desafioaeta bolatokia.n 12:00: Herri Kirolak.n 12:00: Hernaniko Dultzaineroak.n 18:00: Erromeria.

Asteazkenean jaitsi ziren Urumea ibaian zehar, Astigarragatik Donostiara, sagardo kupelekin.

2017ko sagardo uztaren aurkezpena eta sagardoen topaketa, gaur Sagardo ApuruanDonostiako Bulebarrean azalduko dute, 11:00etan, nola datorren Euskal Herriko lurralde desberdinetako aurtengo sagardo berria; eta ordu berean, Sagardo Route proiektuaren aurkezpena ere egingo dute.

Page 12: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 122017-XII-09 larunbataASTIGARRAGA

Bi sarrera zozketan,‘Ez dok Hiru’ ikusteko

KRONIKAK bi sarrera zozketa-tuko ditu, datorren astean,abenduaren 16an KulturEtxean, eskainiko den ema-naldirako; Ez dok Hiru: Eus -kal Musikaren benetako isto-rioa antzezlan arrakastatsu-rako, hain justu.

Iluntzeko 20:00etan hasi-ko da emanaldia.

Parte hartzeko, iruzkinautzi interneteko albisteanParte hartzeko, modu baka-rra egongo da: albiste hone-tan iruzkina utzi beharko da,www.kronika.eus webgune-an. Zozketa ostegunean egin-go da, Kronikaren bulegoan.

Patxo Telleria eta MikelMartinezen lanaTartean teatro konpainiarenlana da, eta «aurkezpenik be -har ez duten» Patxo Telleriaeta Mikel Martinez aktoreekantzezten dute. Lan honetanere, ohiko elkarrizketa umo-rezkoetan aritzen dira. Halaere, Ez dok Hiru azken lan

honetan, hiru musikari-akto reren laguntza izangodute oholtza gainean, euskalkantutegian zehar bidaiaemo zionala egiteko asmoa-rekin, beti ere hitza nagusiden ikuskizunean.

Euskal Herriko imajinario

musikalaren errepaso ironi-ko, absurdu eta dibertigarria,euskal musikaren ‘be ne tako’historia da. Sarrerak 6 eurobalio ditu, baina gogoratu, bisarrera doan lortu daitezkee-la, zozketan parte hartzenbaldin bada. yy

Datorren larunbatean, hilaren 16an, eskainiko dute KulturEtxean, 20:00etan, arrakasta haundiko euskal antzezlana.

z ANTZERKIA

Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak, abestu ere egingo dute antzezlanean.

ASTIGARRAGAKO Udal Gober nu -ak 2018ko aurrekontuen hasie-rako onarpena eramango du,asteartean, ez-ohiko udal osokobilkurara. Zita 13:30etan da,udaletxeko pleno aretoan.

Hasierako onarpena etagero, alegazio epean, udale txe -ko webgunean zintzilikatukoda formulario bat, edozein bizi-lagunek kontsultatu eta ekar-penak egiteko aurrekontuei.Aurten astebete luzatuko daalegazio hauek egiteko epea.

Alegazio garaia amaituta,jeltzaleen Gobernuak aurrekon-tuak behin betiko onartzeaaurreikusten du, urtarrilaren31n, egingo den ohiko bilkuran.«Helburua aurrekontuei argiberdea ematea da, lehenbaile-hen, datorren urteko proiek-

tuen inguruan ahalik eta azka-rren lanean hasteko».

EH Bilduk, aurrekontuei dagokion puntua plenotik ateratzeko eskaera egin duEH Bilduk gogor kritikatu duUdal Gobernua: «oposizioakemendakinak (zuzenketak) egi - teko epealdia zabaldu ordez,zuzenean aurrekontuei hasie-rako onarpena ematea erabakidu EAJk».

«Orain arte, ogasun batzor-dean aurrekontuak aurkeztenziren, eta oposizioari 15 egune-ko epea ematen zitzaion emen-dakinak egiteko. Behin epealdiaamaituta, beste ogasun batzor-de bat deitzen zen emendaki-nak ez ta baidatzeko eta horiekonartu edo ez onar tzeko. Oga -

sun Ba tzorde horretako eraba-kia plenora eramaten zen etaorduan ematen zi tzaion hasi -erako onarpena aurrekontuei,behin oposizioaren emendaki-nak eztabaidatuta eta da gokionemendakinak onartuta edo ez».

«Prozedura hori aurrekolegealdian (EH Bildu) eta legeal-di ho netako lehen bi urteetan(EAJ) errespetatu da eta gai-nontzeko udaletan (Hernani,Lasarte-Oria, Do nos tia, Honda -rribia, Tolosa…) jarraitzen du -ten prozedura antzekoa da.Baina EAJk, beste behin oposi-zioaren lana zaildu eta oztopa -tzeko, prozedura guz tia iraulinahi du, aurrekontuak ahaliketa azkarren onartzeko aitza-kiarekin. Guz tia aurrekontua-ren onarpena 15 egun aurrera -

tzeko. Lotsa ga rria», salatu du.EH Bilduk neurri hau legea-

ren aurka doala uste du, etahorregatik, txostena eskatu dieplenoa baino lehen, Idazkariarieta Kontu-hartzaileari. «Legeakargi dio, Hasierako Onarpenekoplenoan aurrekontuak onartu,gaitzetsi edo zuzentzeko auke-rak bermatu behar direla. Onar -tu edo gaitzesteko aukera ber-matuko da: baiezkoak ge hien -goa badira, onartuko dira aurre-kontuak; ezezkoak ge hien goabadira, aldiz, ez dira onartuko.Ordea, zuzenketarako aukerarikez da izango, EAJk parez-pareateak itxi dizkiolako».

Horregatik, Idazkariari etaKontu-hartzaileari EAJk propo-satutako prozedurak legeaerrespetatzen duen idatziz esan

dezaten eskatu die EH Bilduk,eta hilaren 12ko plenoko gaiordenetik aurrekontuen hasie-rako onarpena kentzea eskatudu, horrekin batera.

«EAJk behin hasierako onar-pena eman ondoren alegatzekoaukera egongo zela adierazizuen, baina EH Bilduk gogora-razi zien alegazio epe hori (erre-klamazio epea deitzen zaiona),Udaletik kanpoko eragile, elkar-te eta herritarrek alegazioakegiteko legeak aurreikustenduen epealdia dela. Legeak ezdie baimentzen epe horretanudal talde politikoei alegazioakegiten. Beraz, zer nahi du,emendakinik ez egotea?», galde-tu du: «zoritxarrez, ez da le henaldia, EAJ saiatzen dela EH Bil -duren jarduna oztopatzen». yy

Aurrekontuen hasierako onarpena, astearteko Plenoan «Emendakinak aurkezteko aukera zabaldu gabe», dio EH Bilduk; txostena eskatu die Idazkari eta Kontu-hartzaileari.

z UDALA

z ANTZERKIA

‘Tomaxen abenturak 10 urte!!!’, biharTomaxen abenturak 10urte!!! an tzezlanaz gozatzeko aukera dute 4 urte-tik gorako haurrek, bihar, 17:00etan kultur etxean. Hamargarren urteu-rrena ospatzeko, beti bezala umorea, dibertimendua, kantak, jokuak etamagia izango dira. Sarrera 2,5 euro dira. yy

z ZINE FORUMA

‘Arriya’ ikusgai eta aztergai, astearteanArriya filmaren proiekzioa eta solasaldia egongo da asteartean,18:00etan, kultur etxean. Harituzek antolatuta, filmaren aurkezpenaAlberto Gorritiberea zuzendariak egingo du, eta doan da. yy

z ZILEGI ESKOLAK

Lehen sorospen tailerra, asteazkeneanZilegi eskolen barruan, lehen sorospen tailerra emango da asteazkene-an, 09:30etan eta 18:30etan. Aroa Olivenza eta Nerea Yarzabalekemango dute doan euskeraz, Nabarra Oñatz kaleko egoitzan. HerrikoAEK euskaltegian eman daiteke izena, eta baita [email protected] elektronikoan ere. yy

z JOSTAILUEN TRUKE-AZOKA

Jostailuak aldatzeko aukera, 13tik 15eraIkastolako atarian, jostailuen truke-azoka antolatu da datorren asteaz-ken eta ostiralean, abenduaren 13an eta 15ean. 16:30etatik18:00etara jostailuak aldatzeko aukera egongo da. Abenduaren 13anjostailuak eman behar dira, eta osatuta eta egoera onean baldin badau-de, truke-txartela jasoko da. Abenduaren 15ean erabili behar da truke-txartela, eta hartu beste norbaitek utzitako jostailuren bat. Udaleko hez-kuntza sailak antolatu du, Xaguxar elkartearen laguntzarekin. yy

z IPUIN KONTAKETA

‘Marilitxar eta hiru hartzak’, osteguneanLur Korta, ipuin kontalariak, Marilitxar eta hiru hartzak ipuinaren konta-keta egingo du, ostegunean 18:00etan, liburutegian. Saio bakarraegongo da, 3-9 urte bitarteko haurrentzat. yy

Page 13: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 13 2017-XII-09 larunbata ASTIGARRAGA

Mundarrok gaur jokatuko duetxean, Ostadarrren aurka

MUNDARROK gaur jokatukodu Ostadarren aurka, Pre -ferente mailan, 13garren jar-dunaldiko partidua; Zarku -mendegin, 16:00etan. Au keraona da hiru puntuak lortze-

ko, lasartearrak azken pos-tuan baitaude, zazpi puntu-rekin. Mundarrok 15 ditu, eta9garren dago. Lehen mailakotaldeak, berriz, Seguran joka -tuko du, ordu berean.

Jubenilek 1-5 irabazi duteAste berezi honetako jardu-naldia ongi hasi dute talde-ek. Asteazkenean, lehenmailako jubenilek 1-5 irabazizuten Urnietaren kontra. yy

Lasartearrak sailkapeneko azken postuan daude, eta aukeraona dute astigartarrek hiru puntu lortzeko, 16:00etatik aurrera.

z FUTBOLA

GAZTELEKUAN martxan jarrinahi da herramienta baliagarribat, bai gazte eta gurasoentza-ko. Gaur egun, ia pertsona guz-tiek erabiltzen dute whatsapptresna, eta Astigarragako Gaz -te le kuaren lana errazteko era-biltzen hasi nahi dute.

Bertatik, herramienta ho -nen erabilerarekin, gurasoeiohartarazi nahi zaie, Gaztele -kuak ekintzetarako behar di -tuz ten baimenak eskatukozaiz kiela sare sozial honenbitartez. Garrantzitsuena eurentelefono zenbakiak jasotzeaizango da; hartara, momen-tuan gerta daitezkeen aldake-ten berri izango dute, eta nera-beei sortu berri den irteeranpartehartzeko baimena eman-

go diete.Asteburuetako hainbat jar-

dueratan derrigorrezkoa daparte hartzeko, gurasoen alde-tik, seme-alabei partehartzebaimena ematea. Baina, aste-buruetan programatzen denekintza bat, bat-batean, bestebatengatik ordezkatu beharradenean, whatsapp bidezkomezu bidaliko zaie, jardueraberriaren informazioa luzatuz,eta baimena berria eskatuz.

Prozedura hau aurrera era-mateko, beharrezkoa da seme-alabaren izen abizenekin what-sapp mezu bat bidaltzea, hona-ko telefonora: 690 01 08 23. Esanbeharra dago, ez dela whatsapptalde bat, Gaztelekuko hedapenzerrenda baizik. yy

Whatsapp tresna,lana erraztekoGurasoei ohartarazi nahi zaie, baimenak sistema honen bitartez eskatuko direla.

z GAZTELEKUA

z MUSIKA

Hiru kontzertu, Musika EskolanDatorren astean zehar, hiru kontzertu eskainiko dira Musika Eskolan.Asteartean, 18:30etan, tronpeta, klarinete eta saxo kontzertua egongoda; ostegunean, 19:00etan, piano eta teklatu taldeen kontzertua; etaostiralean, 19:30etan, kitarra klasikoko kontzertua. yy

z KIROL ASTEA

Mundarrok, Gabonetako kirol asteaMundarrok ere antolatuko du kirol astea, Gabonetan. Lehendabiziko eki-taldia abenduaren 23ko Inuxente Krosa izango da, 16:00etan, adinguztietako jendearentzat. Abenduak 26an, asteartean, 11:00etatik13:00era eskubaloia landuko da kiroldegian, eta sei urtetik gorakoen -tzat da. Abenduaren 28an, ordu eta leku berean, saskibaloia dago.Futbolean, abenduaren 29an ariko dira Zarkumendegin. Eta amaitzeko,30ean pelota festa antolatu da, goiz eta arratsalde, Txomiñenen. yy

z FUTBOL KANPUSA

Lau egunez, 14garren kanpusaAurten ere, Gabonetan, Mundarrok lau egunetako futbol kanpusa anto-latu du. Abenduaren 26tik 29ra izango da, eta 10:00etan hasiko da,jolasekin, Astigarragako kiroldegian. Hamaiketakoa egin ondoren,Zarkumendegira joango dira, ordubete pasatxoko entrenamendua egite-ra, eta 13:00etan bueltan dira. 27an eta 29an saio guztia futbol zelaianegingo da. Hamaiketakoa, futbol botak, zapatilak, euritako txubaskeroaeta dutxatzko gauzak eraman behar dituzte, parte hartuko dutenek. yy

DATORREN urtarrilaren 5ean,Errege bezperan, musikaketa sagardoak bat egingo du -te, beste urte batez, Petri tegisagardotegian, euskal kul tu -ra-agendako klasiko bilakatuden Musik&Txotx jaialdian.

20:00etan, Artzain Ona -ren katedraletik aterako diraautobusak jendea Astiga rra -gako sagardotegira eramate-ko, kontzertua han izango daeta. Gainera, txotx tradizio-nala eta Euskolabel produk-

tuz beteriko pintxo-afariadastatzeko aukera izango da.

Aurreko urteetako jaial-dietan Gatibu, El ColumpioAsesino, Capsula, John Ber -khout, Bigott, Kokoshca etaLos Bracco taldeak aritu dira,eta aurten, berriz, Eus kalHerriko elektronika taldenagusietako bat izango daekitaldiko buru: Delorean.Gainera, Mikel Laboari ome-naldi bat eginez.

Ginmusicak eta Petritegi

sagardotegiak, aurten ereEuskolabelekin bat egin dute,zaporez beteriko gau bateskaintzeko.

Sarrerak salgai daudeinterneten, www.petritegi.euseta www.ticketea.com web-guneetan: 30 euro ordaindubehar dira, kontzertua ikusieta txotxa eta Euskolabelpintxo-afaria dastatzeko; eta35 euro, bost gehiago, sagar-dotegira iristeko autobusaerabili nahi izanez gero. yy

‘Delorean vs Mikel Laboa’,protagonista jaialdianMusikak eta sagardoak bat egingo dute beste urte batez,urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, Petritegi sagardotegian.

z ‘MUSIK&TXOTX’ JAIALDIA

z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

GABONETAN entretenitzekoaukera ederra izango dute 2eta 5 urte bitarteko haurrek,aurten ere. Jolas Txiki, aisial-dian eta entretenimenduanoinarritutako egitasmoa an -to latu du kiroldegiak, bitxan datan.

Joko didaktiko, lankide -tza eta taldeko jolasen bidez,gaztetxoen arteko harrema-nak sustatzea du hel buru.Aurreneko txanda, abendua-ren 26tik 29ra eskainiko da,

eta bigarrena, urtarrilaren2tik 5era, biak, 09:00etatik13:00etara.

Bazki deek 41 euro ordain-du behar dute eta besteek51,80 euro. %10eko beherape-na egongo da, bi txandakhartuz gero, edota bigarrensenidearen izenematean.

Izenemateak kiroldegikoharreran egin behar diraastelehenetik, abenduaren11tik, ostiralera arte, aben-duaren 15era arte.

Kirol eguna, abenduaren 22anBestalde, Kirol Eguna ereantolatu dute kiroldegian,hilaren 22rako. 16:30etatik20:30 etara, haurren judo,zunba eta jump fit erakustal-diak egongo dira; eta heldu -entzat, jump fit, aeropilatesziklo eta group pole circuitsaioak. Eta ondoren, afariaPetri tegin. Izenemateak ki -rol degian egin daitezke, aste-lehenetik abenduaren 18ra. yy

Jolas Txiki bi txandatan egingo da GabonetanAstelehenetik ostiralera arte eman daiteke izena kiroldegian,eta 2-5 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua.

z JOLAS TXIKI

Page 14: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 142017-XII-09 larunbataURUMEA

«Ereñotzu ez da izango infernuhaundi bat, txintxoak gara gu»

EREÑOTZUN grabatu berri duETBko Herri txiki, infernu handiprogramak, saioetako bat. Au -rreko ostegunean egin zutenekitaldi nagusia, eta bertan,Zuhaitz Gurrutxaga eta MikelPagadi aurkezleen monologo-ekin, eta Sebastian Lizasorenbertsoekin batera, jarri zituz-ten aurrez zenbait ereñotzua-rrekin grabatutako pasadizoak.

Horietan protagonista dira,besteak beste, Iñaxi Oiarbide,Antonio Santa Kruz eta FlorianOiarbide. Gustora aritu zirenhiruak, kamaren aurrean. Etalotsarik ez al zien emango?«Lotsa? Bai zera! Aspaldi utzigenituen lotsak atzean!».

Iñaxi Oiarbide: «jakin izanbanu horretarako zela...»Txilibita baserriaren historiazaritu zitzaion Iñaxi Oiarbide,Gurrutxagari: «baratzan harra -patu ninduten, eta aspaldikokontuetaz aritu ginen. Ente ra tuziren sua beti piztuta dauka-gula, nahiz eta 40 gra du egin.Bijilatuta omen gau de! Esanomen zieten, tximiniatik kerikateratzen ez denean, Iñaxietxean ez dagoen seinale! Esannien bukaeran; jakin izanbanu horretarako zela... ezniela baiezkorik emango! Ezzaizkit horrelakoak gustatzen,baina gogoa daukat ikusteko.Uste dut ederki gelditu dela,

eta oso kanta polita eskainizidaten gainera», dio Iñaxik.

94 urterekin puzzleetanabila, Antonio Santa KruzHistoria kontuetan ez, puzzle-ekin aritu zitzaien EpelekoAntonio Santa Kruz, progra-makoei: «kontatu nien nola,erretiroa hartu nuenean, etabehin baratza utzita, puzzleakegiteko afizioa hartu nuen.Programarako puzzle txikiagobat hartu nuen, 2.000 piezakoa,baina 10.000 piezakoak ereeginda dauzkat», dio Antoniok.

Harrituta utzi zituen aurkezle-ak, 94 urterekin nola egitendituen puzzleak.

Txirritari buruzko kontuak,Florian OiarbidekFlorian Oiarbidek, berriz, ber -tso kontuak aipatu zituen;Txi rritari buruzkoak, zehazki:«haren hainbat bertso ekarrinituen gogora. Adibidez, SanAntonio elizari jarri zizkion bi.Bat aipatuz nola egin zuteneliza, harriak eramanez eta;eta bestea kontatuz Don Agus -tinen ideia izan zela eliza egi-

tea, Hernani urruti zegoelakomezetara joateko. Baina horiez dute atera programan az ke -nean, aukeraketa egin behardutela eta... Jarri dutena izanda, Haurra galdu zan harriya-rena. Istorioa kontatu nien,eta bai ta harria erakutsi ere»,dio Florianek.

Programaren izenburuakdioen bezala, infernu haundibat ote da Ereñotzu? «Ez daizango infernu haundi bat, ez.Denetik egongo da, toki guz-tietan bezala, baina txintxoakgara gu», dio barrez. yy

Aurreko astean grabatu zuten ‘Herri txiki, infernu handi’ saioaren ekitaldia frontoian,eta protagonista izango dira Iñaxi Oiarbide, Antonio Santa Kruz eta Florian Oiarbide.Gustora aritu ziren kamaren aurrean, lotsarik gabe: «aspaldi utzi genituen lotsak!».

z EREÑOTZU ‘HERRI TXIKI INFERNU HANDI’

Aurreko astean grabatu zuten ekitaldia, frontoian. Argazkian, Iñaxi Oiarbideren pasadizoa jarri zuten momentua.

Okasiorako jantzita azaldu zen Iñaki Perurena, bakarrizketa saiora.

Bertsotan eta begiak itxitajaso zuten harria, ikusleekJENDE asko bildu zen Eskolakojangelan, Iñaki Perurenarenbakarrizketa saio polita entzu -teko: Harria, maitasun istorioa.Harriarekin bizitako esperien -tziak kontatu zizkien leitza-rrak, gogora ekarriz betidanikizan duela harremana harria-rekin, eta beti mantendu nahiizan duela: trabak izan ditue-nean, modu batera edo beste-ra, beti saiatu da bere bizitzaharriaren inguruan egiten.

Kontatu zien, baita ere, au -kera izan duela kanpora joate-ko, erakustaldiak egitera; etabeti saiatu dela, euskal kultu-raren alde gehiago erakusten:bertsotan egin izan du, adibi-dez. Eta saioan bertan kantatuzituen hainbat bertso, atzerri anbo ta takoak batzuk; eta bestebat berezia: begiak itxiarazizizkien ikusleei, eta ber tsoa renbitartez, irudikatu zuten nolajasotzen den harria. yy

z GOIZUETA ‘HARRIA, MAITASUN ISTORIOA’

Ur Mia B,hirugarrenazkenean

JOAN den asteburuan banatuzituzten Txantxangorri elkar-tean, afari eder baten bueltan,Elkarte Arteko Mus Txapelke -taren sariak. Eta horietakobat, Ereñotzura ekarri zuten,Ur-Mia elkarteko muslariek.Izan ere, ohorezko postuanbukatu du txapelketa, hiruga-rren, Ur-Mia B taldeak, Pepeeta Angelen eskutik.

Semifinalean galdu zutenereñotzuarrek, azkenean txa-peldun izan zen Gure Txoko Btaldearen kontra. Baina hiru-garren posturako lehian, na -gu situ egin zitzaizkion, GureTxoko A taldeari. yy

Saria jaso zuten,Elkarte Artekoan.

z EREÑOTZU

z ARANO-GOIZUETA

NAN berritu edoegiteko, astearteanaukera LeitzanAurreko bi hilabeteetan bezala,abenduan ere jarri dute egunbat, Leitzan Nortasun AgiriNazionala berritu edo egin ahalizateko. Asteartean izanen dahori, baina nahi duenak, aurrezeskatu behar du ordua, telefo-noz: 948 012 012. Gehienezere, 35 lagun hartuko dituzte. yy

Umore Onaelkarteak,bazkariagaur zortzi

GAUR zortzi eginen du UmoreOna elkarteak, bazkideen baz-karia. Eta izena emateko epea,etzi bukatuko da, astelehena-rekin; elkartean dago zerrenda.10 euro izanen dira bazkaria,eta egunean bertan ordaindubeharko da. yy

Apuntatzeko etziarte, bazkideek.

z GOIZUETA

Page 15: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

// 15 2017-XII-09 larunbata

LOGIKALINE enpresak 4 lanpostu salmenta-puntuko komertzial lanerako. Eskatzen da gaztelania eta eus-kara edukitzea eta eskaintzen da formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Bidali c.v. [email protected] helbidera.

Esperientzia haundiko transportista lan bila. Mota guztietako karnetak dauzkat eta bidaia nazionalaketa internazionalak egiteko pronto nago. Almazenero moduan ere arituko nintzateke. Deitu: 685 708 805.

Kamarero edo enkofradore bezela lan bila, deitu: 665424207

ZUBI-LANALan bila dabilen herritarrak bertan mezu bat jarri nahi badu, astero jakinarazi beharko dio Kronikari;mezuan azaldu beharko du zein lan mota bilatzen duen edo zertarako eskaintzen duen bere burua.Aldiz, lana eskaintzen dutenek, iragarki merke gisa argitaratu beharko dute lan eskaintza; etaKronikak, Zubi-Lana txokoan argitaratuko die, debalde. Bi kasuetan, ostiral eguerdia baino lehen, iragarkiak [email protected] helbidera bidali behar dira edo 943 33 08 99 telefonora deituta azaldu. Gehienez 235 karaktere onartuko dira, hutsuneak barne.

ESKAINTZAK

LAN-BILA

URUMEA

Bakerotarren saga,bizi-bizirik futbolean

BADIRA urte batzuk, ba -kerotarrek futbola utzizute la, zeinek lehenagozei nek beranduago, joka -lari bezala behintzat.

Baina ez dirudi bake-rotarren saga eten denikfutbolean; alderantziz,bizi-bizirik dago berriro.

Oraingoan, Jon Bakerogaztea da protagonistaizaten ari dena. EstatuBatuetako txapelketa uni -bertsitarioan ari da JoseMari Bakeroren semea,eta ez maila apalean:jokalari onenaren sariairabazteko hiru finalistenartean dago, atzo arra -tsal dean bertan iragarrizutenez.

MAC Hermann Trophysaria da, unibertsitatemailan garrantzitsuena;urtarrilaren 5ean ja ki na -razituko dute irabazlea.

Erasoko jokalari onena,ACC konferentzianBaina hori ez da Bakerokjaso duen errekonozi -men du bakarra. AEBetakotxapelketa unibertsita-rioa, liga txikiagoez edokonferentziez osatua da -go, eta Wake Forest uni-bertsitateko Demon Dea -cons taldearekin, ACCkon ferentzian ari da Ba -

kero. Eta bera izendatudute, konferentzia ho -rre tako erasoko jokalarionena, aurten: 23 parti-dutan, 16 gol sartu eta 14asistentzia eman ditu.

Bere taldea izan daACC ligako txapeldun, etahori horrela, estatu mai-lakoa irabazteko kanpo-raketetan aritu dira. Finallaurdenetan galdu dute. yy

Jokalari onenaren saria lortzeko hiru finalisten arteandago Jon Bakero, AEBetako unibertsitate txapelketan.

z GOIZUETA FUTBOLA

Jon Bakero gol bat ospatzen, aurtengo txapelketan.

Gabonetan, etxekoturroi eta mazapan

ABENDURA ere zabaldudute Goizuetan, AzaroKulturalaren programa-zioa; eta hiru zita izanendira, datozen asteotan.

Turroi eta mazapantailerra izanen da aurre-nekoa, gaur zortzi, aben-duaren 16an. Eskolakojangelan eginen duteikastaroa, Cebank sukal-daritza eta ostalaritzaeskolakoen eskutik, etahiru orduko saioa izanenda, 10:00etatik 13:00etara.Aurten Gabonetan etxe-ko turroi eta mazapanakjarri nahi dituenak, hor-taz, izena eman besterikez dauka: datorren aste-azkenera arte dago epea,

Amaia kafetegian. Bainaplaza mugatuak dira, eta20 lagunentzako bakarrikdago tokia.

Antzerkia ganbaran,abenduaren 22anHurrengo astean, berriz,antzerkia izanen da, hi -la ren 22an, ostiralarekin.Zera... Nola esango dizut,bada? antzezlana eskai-niko dute, 18:30etan ha -sita udaletxeko ganbaran,

Teresa Lopez de Munaineta Garazi Olaizola akto-re eta monologistek.

Azaroaren 17an zenegitekoa, hasiera batean,baina atzeratu egin zen,eta ostiralean izanen da.

Errefuxiatuei buruzkohitzaldia, data bilaAbenduko hirugarren zitahori, errefuxiatuei bu ruz - ko hitzaldia izanen da,Lucia Etxeberria goizue-tarrak eta Nafarroako Bri -gadisten elkarteko kideekeskainiko dutena. Aben -duaren 2rako aurreiku-sia, atzeratu egin zen,eta data berria zehazteafalta da orain. yy

Ikastaroa antolatu dute abenduaren 16an, Eskolakojangelan, eta asteazkenean bukatuko da izenematea.

z GOIZUETA AZARO KULTURALA

Asteazkeneraarte dago epea,ikastaroan izenaemateko.

Arga

zkia

: WAK

E FO

REST

Bi partidutik bi irabazi,aurreneko balantzea

AURREKO asteburuan hasi zen UmoreOna esku pilota txapelketa, Goizuetan;espero baino egun bat beranduago,ordea. Izan ere, elurraren eraginez,atzeratu egin ziren ostiraleko parti-duak, eta aste honetan zehar jokatudituzte, bi izan ezik; datozen asteotanizanen dira horiek, tartean Aizkorbeeta Apezetxeak jokatu behar dutena,Telletxea eta Santamariaren kontra.

Baina bi horiek ez, beste 13 parti-duek badute emaitza; eta ez dira txa-rrak izan, goizuetarrentzat: bi parti-dutan, bi garaipen lortu dituzte.

Batetik, Sagardui eta Apezetxeabenjaminek irabazi zuten, AurrerakoZubillaga eta Olaizolaren kontra (18-8).Eta bestetik, aurreneko puntua lortuzuten Legarreta eta Elizegi alebinek,Añorgako Esteve eta Olaizola ez zirela-ko aurkeztu; 18-0 beraientzat, hortaz.

Legarretak eta Elizegik, beste parti-du bat ere jokatu zuten, Otano eta

Antimasbereren kontra galdu zutena(9-18); baina Nafar Jokoetakoa zen, etaez Umore Ona txapelketakoa.

Gaur arratsaldean eta bihar goizean,beste 13 partidu guztiraGaur eta bihar jokatuko da, txapelke-taren bigarren jardunaldia. Zazpi par-tidu izanen dira gaur, arratsaldeko17:00etan hasita; eta aurrenekoanariko dira goizuetarrak: Salaberria etaRuiz benjaminak, Usabiaga eta Gas -kon hernaniarren kontra.

Bihar, berriz, goizeko 10:00etan ha -siko dira partiduak, eta hor ere, goi-zuetarrak izanen dira aurrenekoan:Legarreta eta Elizegi alebinak, Oiarpe -ko Eskudero eta Olaitzen kontra.

Eta jaialdia itxiko duen seigarrenpartiduan, debuta eginen dute Aizkor -be eta Apezetxea jubenilek. AñorgakoZabala eta Oliden izanen dituzte kon-trario, aurreneko puntua lortzeko. yy

Gaur eta bihar jokatuko dute, Umore Ona torneoarenbigarren jardunaldia. Ondo ekin diote goizuetarrek.

z GOIZUETA ESKU PILOTA

Txikienak ere ederki aritu ziren, Umore Ona Txapelketaren aurreneko jardunaldian.

Arga

zkia

: UM

ORE

ONA

Page 16: «Ilusio puntua», Frantziara begira - Kronika.eus 9... · Parte hartzeko, web orrian ./12 ... haurrentzat, 16:30etan; eta Asesinato en el Orient Express helduentzat, 19:30etan eta

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea Lan-taldea: A. Arbelaitz, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, I. Lujanbio, A. Moreno, J. Osa, M. Ramirez de Alda, L. Rekondo eta J. Zubitur. Egoitza: Larramendi 11(Hernani) % 943 33 08 99 - 688 660 714. Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. Lege gordailua: SS-400/2014 ISSN: 2341-2976

IRAGARKI MERKEAK

ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

2017ko abenduaren 9a, larunbataUrumeako Kronika 221 zk.::: www.kronika.eus :::

& | TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) | UDALTZAINGOA: 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga)

| DYA: 943 464622 | AUTOBUSAK: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037| ANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani) 943 33 56 44 (Astigarraga) | JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 3311039 / Egunez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738 / Gauez: Etxebeste Elkano, 9 (Hernani) 943 552087 EG

URAL

DIA Giro ezatsegina izango dugu bihar,

baina epela. Izan ere, hego-mendebal-deko haizea indartsi ibiliko da, boladaoso gogorrekin; eta horrek tenperaturaigoaraziko du: Min.8º / Max.16º (e

uska

lmet

)GAUR BIHARGiro lasaiagoa izango dugu gaur, eta eurigutxiago egingo du. Goizean egingo dueuria tarteka, baina eguerdian ateri eutsi-ko dio. Iluntzean botako ditu zaparradakberriro. Min.6º / Max.10º

IA bi urteko ikerketa lana egindute gastronomia, agronomiaeta gizarte arloetako hainbateragilek, elkarrekin; eta horrenemaitza aurkeztu berri dute:Mihi Berdea proiektu berritzai-lea. Baratzetan eta jatetxeetanzapore berriak sartu, eta burugaixotasuna duten pertsonaklaneratzea du helburu.

Zehazki, bederatzi eragilekjardun dute ikerketa horretan,tartean Urumea bailarako zen-bait: Karabeleko, Basque Culi -nary Center, Orona Fundazioa,Agifes, Diametro 200, Blasenea,Kimu Bat, Ernetuz eta Infotres.

Elkarlanean, aztertu dituztedozenaka hostozko landare, etabaita landaketarekin, eraldake-tarekin eta ontziratzearekin lo -tutako xehetasun teknikoak ere.Horrela, ezagutza bildu dute,martxan jartzeko ustiategi txi-kiak, IV. gamako ekoizpen eko-logikorako. Ekoizpen horrekin

hornituko dute Horeca ka nala:ostalaritza, jatetxe eta katerinak.

‘Mezclum’ berritzaile sortabat, «sukaldariak harritukodituzten zapore bereziekin»Ikerketa eta ezagutza horrenemaitza da Mihi Berdea: mez-clum entsalada berritzaile sortabat, hostokume fresko eta eko-logikoekin osatutakoak. «Sukal -dariak harrituko dituzten za -po re ñabardura bereziak ditumezclum sorta horrek».

Lau zutabe izan ditu proiek-tuak: agroekologia, esperimen-tazio ekologikoa, berrikuntzaeta kolektibo berezien babesa:«kontsumitzailearen eskaki-zun berezietatik abiatuz, gara-pen sozial eta ekonomikorakobide berriak bilatzearen aldekoapustua egin dugu, ingurumenaeta pertsonak aintzat hartuz».

Orain, Hernaniko Karabelekonekazaritza ekologikoko etxal-

dea arduratuko da, proiektutiksortu den negozio-ekimen be -rria gauzatzeaz; eta horrekinba tera, sustatuko du burukoosa sun arazoa duten pertsonengizarteratzea eta laneratzea. yy

z MIHI BERDEA

Mihi Berdea proiektu berritzailea jarri dutemartxan, hainbat eragilek elkarlanean.

Zapore berriak baratza eta jatetxeetan, burukogaixotasuna dutenen lan aukerak sustatuz

Basque Culinary Centerreko kideak, hostokume fresko eta ekologikoekin lanean.