ikt web 2.0 saba taldea

7
2012 Donostiako irakasleen eskola Sara Mansilla, Beñat Martiarena, Mikel Motos, Ane Mujika, Amaia Martin [WEB 2.0] Web 2.0ari buruzko zenbait alderdi, hezkuntzara aplikatuak.

Upload: saba5

Post on 09-Jul-2015

110 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ikt web 2.0 saba taldea

2012 Donostiako irakasleen eskola

Sara Mansilla, Beñat Martiarena, Mikel Motos, Ane Mujika, Amaia Martin

[WEB 2.0] Web 2.0ari buruzko zenbait alderdi, hezkuntzara aplikatuak.

Page 2: Ikt web 2.0 saba taldea

O LANKIDETZA IKASKUNTZAREN DEFINIZIOA 1

O ZERGATIK DA INPORTANTEA LANKIDETZA

IKASKUNTZA? 1

O ZER DA WEB 2.0? 1

O WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA 1

O HEZKUNTZARA BIDERATUTAKO WEB 2.0 ZERBITZUEN

LABURPENA. 3

O ZERTAN LAGUNTZEN DU WEB 2.0 KO TRESNAK LEHEN

HEZKUNTZAN? ARRAZOIAK. 3

O HAUTATUTAKO WEB 2.0 ERREMINTA: PODCAST 4

O DEFINIZIOA 4

O ESKOLA TESTUINGURUAN IZAN DEZAKEEN APLIKAZIOA 5

O ONDORIOAK 5

Page 3: Ikt web 2.0 saba taldea

1

o Lankidetza ikaskuntzaren definizioa

Lankidetza ikaskuntza kide bat baino gehiagorekin lan egitea eta honetaz

ikastea da. Taldeko partaide guztiek helburu bera izango dute baina, bakoitzak

zeregin desberdina. Honek izango dituen onurak honakoak dira: ikuspuntu

desberdinak izatea, kooperatibismoa, lan egiteko erraztasuna, harremanak

bultzatzea, besteekin lan egiten ikastea, besteengandik ikastea..

o Zergatik da inportantea lankidetza ikaskuntza?

Lankidetza ikaskuntza, bakoitzarentzat onuragarria izateaz gain, talde

guztiarentzat ere bada. Gogobetetze gehiago ekarriko dizkigu eta sozialagoak

egingo gaitu; gainera, besteen ideiak errespetatzen erakutsiko digu eta laguntza

behar duten kideei laguntzen ere bai.

Taldeak duen indarrak eta kohesioak, elkartasuna eta taldeko beste bat izatearen

sentimendua ekartzen digu. Gero eta kohesio gehiago izan, probabilitate gehiago

dago taldeak baloreak, jarrerak eta jokaera-arau berdinak elkarbanatzeko.

o Zer da web 2.0?

o Web 2.0 eta Hezkuntza

Teknologia berrien aurrerapenek gizartean aldaketak ekartzen ari ditu, eta

ondorioz hezkuntzan ere eragina izaten ari da. IKT eta Web 2.0 delakoekin

hezkuntza arloan tresna berriak sartzen ari dira, irakas-ikaskuntza prozesua

aldatuz, eta honek ikasle eta irakasleentzat helburu berri batzuen lorpena dakar:

Batetik, formazioa eta kualifikazioa ezinbestekoa da IKT-ak erabiltzeko

konpetenteak izateko, bai irakasle eta bai ikasleen aldetik:

Irakasleek Web 2.0ak eskaintzen dituen herraminta berriak klasean integratzeko

hauen erabilpen teoriko eta praktikoa ezagutzea beharrezkoa da, eta hau lortzeko

formakuntza izatea beharrezkoa da.

Page 4: Ikt web 2.0 saba taldea

2

Web 2.0ak informazio kantitate pentsaezina dakar, eta honengatik ikasleak

kritikoak izaten ikasi behar dute. Beraz, ikaslea informazioaren erabilpen

adimentsu bat izan dezatela lortu behar da.

Web 2.0aren etorrerarekin lortu beharreko beste helburu bat metodologia

eta rolen aldaketa da. Gaur egun garrantzitsuena ez da irakasleak ikasleei jakintza

transferitzea, baizik eta hauek haien ezagutza autonomiaz eta era esanguratsu

batean lor dezaten erremintak eta gaitasunak izatea. Honela, irakasleak bere rola

aldatu behar du, eta ezagutza iturri bat izan beharrean, baliabideak ematen

dituena izan behar da. Ikaslea, beraz, haren ikaskuntza prozesuaren ardura izatera

pasatzen da.

Edukiei dagokionez, Web 2.0arekin helburua izatetik konpetentziak

lortzeko baliabideak izatera pasatzen dira. Honek aldaketa handia dakar

irakaslearentzat, orain honek edukien pertzepzio aldaketa egin behar dutelako,

hauek ebaluatzeko modua berrikuntza guzti hauei egokituz. Gainera, orain eduki

horiek ikasleek sortzen dituzte (Web 2.0ak emandako aukera eta tresnekin) eta ez

irakasleek, ondorioz lehen aipatutako kritikotasuna izatearen garrantzia

nabarmentzen da.

Bestalde, edukiekin erlazionatuta, hauek konpartitu eta baloratzeko

espazioen sorrera eta egokitzapena dago. Hezkuntzan eragin positiboak

dakartzate, eduki hauek gordetzeko eta edonon, edonoiz hauek ikusi edota

editatzeko aukera ematen dutelako.

Azkenik, ekipamenduaren mantenua daukagu. Teknologia aldioro berritzen

doa, eta hauek eguneratzeko oinarri eta baliabideak izan behar dira. Honek

inbertsio eta aurrekontu asko behar ditu, eta krisi gizarte honetan baliabideen

mantenua erronka handia da. Horregatik, tresna bakoitzak dakartzaten

posibilitate, abantaila mantenu beharra eta abarrei buruz gogoeta egitea

beharrezkoa da, balio-onura arteko oreka lortzeko.

Page 5: Ikt web 2.0 saba taldea

3

o Hezkuntzara bideratutako Web 2.0 zerbitzuen laburpena.

o Zertan laguntzen du web 2.0 ko tresnak Lehen Hezkuntzan?

Arrazoiak.

Honen laguntzarik nabarmenena ohiko klaseen eskemak (klase estatikoak,

norantza batekoak...) guztiz aldatzea da. Izan ere, web 2.0ren ideia nagusia

dinamika da; horrela, ikaslearen egoera pasiboa aktiboan bihurtzea du helburu,

beti ere hezkuntza helburuak kontuan hartuz.

Hauek dira web 2.0 metodologia eskaintzen dituen laguntzen abantailak:

Page 6: Ikt web 2.0 saba taldea

4

Hain dira erabiltzeko errazak ez dutela ia erabilpenaren erakusketarik

behar.

Herramientak lanentzako taldeak sortzen dituzte berez, horrela irakasle eta

ikasleen artean komunikazioa aspektu berriak izango ditu.

Ikaskuntza konstruktibista bultzatzen du, izan ere, bloggak edo bestelako

herramientak talde lan sakona behar dute.

Komunikatzeko gaitasunaren sormena, bilaketa eta garapena garatzeko

balio du.

Gelako giroa apurtzeko balio du, gelan bukatzen ez dena edonon egiten

segitzea ahalbidetzen du.

Dibertigarria da, motibatzeko erabili daitezke.

Autoikaskuntza bultzatzea du helburu, ikastolaren mugak apurtuz.

o Hautatutako Web 2.0 erreminta: PODCAST

o Definizioa

Guk hautatu dugun Web 2.0 erreminta podcast-a da. Hau, multimedia

fitxategiak (gehienbat mp3 formatuko audioak) banatu, grabatu eta interneten

kargatzeko aukera ematen dizun plataforma digitala da, non distribuzioa RSS

sistemaren bitartez ematen den. Hainbatek "aro digitaleko irratia" kontsideratzen

dute.

Podcast-aren adibide bat SPREAKER da (http://es_es.spreaker.com/).

Bertan, zure audio podcast-a sortzeko eta partekatzeko aukera dago, ahotsak

grabatzeko eta musika nahiz beste efektu bereziekin nahasteko kontsola baten

programarekin. Gainera, beste erabiltzaileen podcast-ak entzun ahalgo dituzu, eta

plataforma honek Facebook sare sozialarekin harreman estua mantentzen duenez,

zure irrati saioa edozein momentuan bertan argitaratzeko aukera dago. Nahi

izanez gero, podcast-a beste edozein web-orri, blog, wiki eta abarretan txertatu

daiteke HTML kode baten bitartez.

Page 7: Ikt web 2.0 saba taldea

5

o Eskola testuinguruan izan dezakeen aplikazioa

Podcast-a hezkuntzan hainbat erabilera didaktiko izan ditzake:

- Beste batzuek argitaratutako podcast-ak kontsultatzea, ikaskuntzarako

baliabide edo tresna gisa, edukia askotarikoa baita: zientzia, teknologia, berriak,

kirolak, hizkuntzak, musika, etab.

- Irakaslea bere podcast-ak sortu eta webean argitaratzea ikasleek bertan

sartuta hauek kontsultatzeko.

- Ikasleak podcast-en sorkuntzan inplikatzea. Honekin, grabatutako podcast-ek

hizkuntzari eta ahozko komunikazioari buruzko hausnarketarako balio izango die

ikasleei, eta, horrez gain, irakurketa ozen adierazkorra lantzeko ariketak dira

(batez ere ahoskera, intonazio, hitz-jario eta adierazkortasun egokia lantzeko).

Gainera, sormena eta talde lana sustatzeko balio du; adibidez, “irrati saio” bat

sortuz eta bertan eduki desberdinez hitz eginez.

o Ondorioak

Web 2.0ak hezkuntza ikusteko modua aldatzen ari da. Ondorioz, hauei

ohitzea, erabiltzeko konpetenteak izatea, abantailak eta desabantailak ezagutzea

eta hauen erabilera klaseetara aplikatzea beharrezkoa da.