ikt hot potatoes saba taldea
TRANSCRIPT
Hezteko Objektu Digitala
Saba Taldea Sara Mansilla, Ane Mujika, Beñat Martiarena, Amaia
Martin, Mikel Motos
- 2012 –
1. Katalogazio ezaugarriak
1.1 IKT maila
1.2 Tipologia
1.3 Orientabide didaktikoa
1.3.1 Ikas objetiaren sailkapena
1.3.2 Multzokaketa
1.3.3 Formatu teknikoa
2. Testuinguraketa
3. Helburu didaktikoak
4. Oinarrizko konpetentziak
4.1 Oinarrizko eta espezifikoak diren IKT konpetentziak
5. Edukiak
6. Orientazio metodologikoak
7. Ebaluazio irizpideak
7.1 Arloarekiko
7.2 IKT-ekiko
1
1 Katalogazio-ezaugarriak
1.1 IKT Maila
Irakasleek IKTen ezagutza, erabilera eta curriculumean integratzearen
inguruko maila desberdinak dituzte, gaitasunen arabera. Kasu honetan, tarteko
mailan kokatzen gara.
1.2 Tipologia
Tipologiari dagokionez, bi aukera daude: ikasketa objetua edo sekuentzia
didaktikoa. Kasu honetan sekuentzia didaktiko bat osatu dugu.
1.3 Orientabide didaktikoa
1.3.1 Ikas objetuaren sailkapena
Sortutako sekuentzia hau ebaluazio jarduera bezala sailkatzen da,
klasean emandako unitate didaktikoa bukatzerakoan errepaso modura egin
daiteke, ikasleen ezagutza maila neurtzeko.
1.3.2 Multzokatzea
Bi edo hiruko taldeetan egiteko ariketak dira, haien artean laguntzeko,
eta posible bada, taldeak maila desberdinak dituzten ikasleekin sortzea da
egokiena, haien artean lagundu daitezen.
1.3.3 Formatu teknikoa
Formatu teknikoari dagokionez, Html-a da, hau da, web orrialdeen
bitartez erabiltzeko ariketak.
2 Testuinguraketa
Prestatutako sekuentzia didaktiko hau 5. mailako ikasleei dago
zuzendua, Ingurumenaren Ezaguera arloan, Aurreistoria gaian, alegia. Gai hori
gelan landu ondoren errefortzu modura erabili daitezke ariketa hauek. Ordu
batean egiteko daude prestatuak (ordu laurden bat ariketa bakoitzeko batez
beste), bi edo hiru haur taldeetan. Elkar laguntza sustatzea da taldeetan
jartzeko arrazoia.
2
3 Helburu didaktikoak
- Teknologia erabiltzea (ordenagailua, kasu honetan)
- Objektu digitalak erabiltzeko gaitasuna lortzea
- Aurreistoriari buruzko informazioa sakontzea eta errepasatzea
- Kontzeptuak barneratzea
- Talde lanean aritzea
4 Oinarrizko konpetentziak
4.1 Oinarrizko eta espezifikoak diren IKT konpetentziak
- Jariakortasun teknologikoa:
-Oinarrizko hardwarea era egokian erabili
- Bizitza osorako ikaskuntza:
- Komunikatu eta kolaboratu
- Inguru birtualetan ondo moldatu
5 Edukiak
Edukiei dagiokionez, aurreistoria eta ezaugarriak lantzen dira:
- Paleolitoa
- Neolitoa
- Metal Aroa
6 Orientazio Metodologikoak
Metodologiari dagokionez, ikasleak aktiboak izando dira, hau da, haien
egingo dituzte ariketak taldean. Laguntza modura, gai didaktikoan zehar
landutako materiala erabili dezakete, testu liburua, adibidez, eta zalantzak
argitzeko irakaslea egongo da.
Jarduera sekuentzia honela izando da: Lehenengo, galderak erantzun,
3
bigarren elementuak erlazionatu, hirugarren hutsuneak bete eta azkenik
crucigrama.
7 Ebaluazio irizpideak
7.1 Arloarekiko
Arloarekiko ikasle talde bakoitzak Word batean ikasitakoaren laburpentxo
bat egingo du, eta haien puntuazioa eta erabilitako denbora apuntau ere. Hau
gida izando da irakaslearentzat.
7.2 IKT-ekiko
IKTen erabilpena ebaluatzeko irakaslea ikasleak behatu beharko ditu, ea
nolakoa den haien jarrera eta nola erabiltzen dituzten hauek.