ikasleen gidaliburua 3.2
DESCRIPTION
GidaliburuaTRANSCRIPT
2011-iraila 2
0. AURKIBIDEA
1. TUTOREEN TALDEA
2. SARRERA
3. GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK
4. METODOLOGIA
5. ANTOLAKETA OROKORRA
6. SEKUENTZIAZIOA eta EGUTEGIA
7. EBALUAZIOA
8. BIBLIOGRAFIA
2011-iraila 3
1. TUTOREEN TALDEA
Eneritz Garro (koordinatzailea) Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika [email protected] Telefono luzapena: 138 Bulegoa: N 0-8
Itziar Elorza
Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika Bulegoa: N 0-8
Agurtzane Loiola
Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika [email protected] Bulegoa: N 0-8
2. SARRERA
Azken urteotan ahozko hizkuntzaren didaktika eskoletan ardura eta jakintzagai nagusi
bihurtzen ari da. Gure hezkuntza sisteman dauden ikasle batzuk euskara dute etxeko
hizkuntza, baina beste askok euskara ez den hizkuntzaren bat ikasten dute familian eta
errealitate horri erantzun behar dio eskolak. Argi dago eskolari ahozko hizkuntzaren
inguruan eskatzen zaiona lekutik lekura izugarri aldatzen dela, esate baterako,
Santurtzin eskolak ikasleak ahoz hitz egitera motibatu, bultzatu eta egoera formal zein
ez-formaletarako baliabideak eskaini behar dizkien bitartean, Aramaion kezka nagusia
egoera formaletan oinarrituko da, ingurune sozio-familiarrak bermatuko duelako, ia
beti, etxeko-kaleko euskararen jabetze eta erabilera.
Haur Hezkuntzako curriculumak zehazten du hezkuntza sistemaren helburua dela “bi
hizkuntzak [euskara eta gaztelania] harreman- eta erabilera-hizkuntza gisa erabiltzea
eremu guztietan, direla pertsonalak, sozialak eta akademikoak” eta Haur Hezkuntzan
“bi hizkuntzetan ahozko eta idatzizko ulermen- eta adierazpen-gaitasunak eskuratzen
has daitezen”.
Materia honetan hasteko eta behin hizkuntza jabekuntzaren oinarriak finkatuko ditugu
(jadanik beste materia batzuetan jorratu duzuen gaia) ahozkoaren didaktikarako lehen
gogoeta gisa. Bestalde, gelan ahozkoaren lanketa baldintzatzen duten curriculuma eta
hizkuntza proiektua ezagutuko ditugu. Bukatzeko, irakasle arropak jantzi eta
Sekuentzia Didaktiko bat diseinatuko dugu; sekuentzia hori Hizkuntza idatziaren
didaktika eta literatura (3.2.) materiakoekin elkarlanean garatuko dugu.
2011-iraila 4
3. GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK
KONPETENTZIA OROKORRAK
o Lanaren ikuspegi orokorra izatea.
o Ikasten ikastea.
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK
Jakin o Ahozko hizkuntza eskuratzeko prozesuari buruzko teoriak ezagutu.
o Ahozko hizkuntzaren ikaskuntzan (lehen eta bigarren hizkuntzen
ikaskuntzan) eragina duten faktoreei buruzko egungo ikerketak
ezagutu.
o Ahozko hizkuntzaren curriculuma ezagutu.
o Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari heltzeko
ikuspegi metodologikoak ezagutu.
o Ahozko hizkuntza eskuratzeko prozesuan interakzioak duen
garrantzia (helduaren egoerak eta estrategiak) ezagutu.
o Komunikazio-konpetentzia desberdineko pertsonen arteko
komunikazio-prozesuak eta komunikazio-estrategiak ezagutu
(haurra/heldua; lehen hizkuntza/bigarren hizkuntza).
o Ahozko hizkuntzaren erabileren garapena ahalbidetzen duten
eskola-testuinguruak identifikatu.
o Ahozko erabilerak direla eta, adin horietan agertzen diren
zailtasunak ezagutu.
o Literaturak, oro har, eta ipuinak eta kontaketak (erritua,
estrategiak, moduak eta estiloak), bereziki, ahozko hizkuntzaren
garapenean dituzten balioak eta funtzioak ezagutu.
o Ahozko tradizioa eta folklorea ezagutu.
o Ahozko hizkuntzaren eta bere didaktikaren zerbitzura dauden
Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera ezagutu.
Egiten jakin
o Ikasleek ahozko ekoizpenak interpretatu, konpetentzia
desberdineko egoeretan sortzen diren komunikazio-egoerak
kontuan harturik
o Helduaren estrategiak identifikatu eta ahozko hizkuntzaren
erabilera desberdinen garapena bermatzeko tresna boteretsu gisa
erabili.
o Ikasleen mailari egokitutako proposamen didaktikoak egin.
o Proposamen didaktiko desberdinen azpian dagoen teoria
identifikatu.
o Ikasleen aniztasunari erantzungo dioten proposamen didaktikoak
egin.
o Ahozko hizkuntzarekin lotuta dauden faktoreak garatu (entzuketa
eta isilaldia, zentratzea, afektibitate-harremana, sormena…).
o Kontaketarekin zerikusia duten proposamen didaktikoak egin.
o Hizkuntza berbala eta ez berbalaren erabilera egokia ezagutu eta
baloratu.
o Literatur prestakuntza eskuratu, haur-literaturako alorrean
gehienbat.
o Ikus-entzunezko grabazioak egin eta didaktikan erabili.
o Ikasgaiko lanak hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna
bermatuz egin.
2011-iraila 5
4. METODOLOGIA
o Ahozko hizkuntzaren jabekuntzaz eta didaktikaz dauden adituen lanak ezagutuko ditugu
irakurketa zein hitzaldien bidez.
o Banaka zein talde txikietan egingo dugu lan, askotariko prozesu gogoetatsuak abiatu
ikaste-irakaste prozesuaren hainbat alderdi identifikatu, ezaugarritu, besteekin alderatu,
eta denon artean ezagutza berriak eraikitzeko.
o Esperientzia praktikoak ezagutuko ditugu, idatziz zein ahoz.
o Sekuentzia Didaktikoak sortuko ditugu.
5. ANTOLAKETA OROKORRA
TALDEKATZEA
TALDEA TUTOREA GELA
HH T1 Eneritz Garro / Miriam Txintxurreta D 1.1
HH T2 Agurtzane Loiola N 2.6
HH T3 Itziar Elorza N 2.7 a
6. SEKUENTZIAZIOA eta EGUTEGIA
Lau unitatetan banatuko da materia:
- 1. Unitatea: Ahozko hizkuntza: nola ikasten da? Zer irakasten da?
- 2. Unitatea: Curriculuma, hizkuntza proiektua eta programazioa
- 3. Unitatea: Ahozko hizkuntza gelan: nola landu?
- 4. Unitatea: SDaren diseinua eta aurkezpena
Unitate hauetaz gain Literatur Tailerra egongo da Pello Añorgarekin
Astelehena Asteazkena
Irailak 12-16
Iraila 19-23
Iraila 26-30
Urria 3-7
Urria 10-14
Urria 17-21
Urria 24-28
Urria 31 Azaroa 4
Azaroa 7-11
Azaroa 14-18
Azaroa 21-25
Azaroa 28 Abendua 2
Abendua 5-9
Abendua 12-16
Abendua 19-20 azterketa
2011-iraila 6
Tailerrak direla eta taldeek antolaketa desberdina izango dute, talde bakoitzari bere ordutegi
eta plangintza helaraziko zaizue
7. EBALUAZIOA
Jarduerak %20
Literatura tailerrak %20
Sekuentzia Didaktikoa %25
Ahozko aurkezpena %10
Azterketa %25
OHARRAK
• Notaren media egin ahal izateko ekoizpen guztietan gutxienez 4 bat atera
behar da.
• Asistentzia derrigorrezkoa da (%80)
8. BIBLIOGRAFIA
Unitate bakoitzean eskainiko zaizue beharrezko bibliografia.