id deskribapen teknikoa - bakarra osatuz. berridazketa bideratzeko eta gauzatzeko, elementu batzuk...
Post on 20-Nov-2019
4 views
Embed Size (px)
TRANSCRIPT
PROBA IDATZIA
DESKRIBAPEN TEKNIKOA
ZUZENTZEA ETA KALIFIKATZEA
ANALISIAK
• 1 • Aurkibidea
PROBA IDATZIA DESKRIBAPEN TEKNIKOA
Ondoko orrialdeotan EGA Proba Idatziaren deskribapen teknikoa dago: Proba osatzen duten bi atalena, eta bakoitza osatzen duten ariketena.
Azaldurik daude Probaren testuingurua, oinarriekiko loturak (EGA konstruktua, Europako Erreferentzi Marko Bateratua), baita ariketek C1 mailako zehaztasunekin zer lotura duten.
Horietatik abiatuta, azaldurik dago ariketek zer gaitasun neurtzen duten (gaitasun hartzaileak eta ekoizleak) eta, horretarako, ariketak zelan eraikitzen diren, alegia, zer zehaztasun tekniko duten.
Proba Idatziko osagaiak (atalak eta ariketak) xeheturik, horien lagin edo eredu batzuk eskaintzen dira, azken emaitzak erakustearren.
2010, abendua
EGA Azterketa Batzorde Ofizialeko Zuzendaritza
• 2 • Aurkibidea
AURKIBIDEA (DESKRIBAPEN TEKNIKOA)
PROBA IDATZIA. EZAUGARRI OROKORRAK
Testuingurua. Helburua. Oinarriak 3 Kokapena. Oinarriak 4 Deskribapena 5 1. eta 2. atalak. Deskribapen fisikoa 6 1. atala. Deskribapen fisikoa 7 1. atala. Azken orrialdeko oharrak 8
ARIKETAK
Elkarrizketa testua Oinarriak 9 Deskribapena. Ezaugarri teknikoak 10 Eredua-1. Morto vivace 11 Eredua-2. Babilonia 12
Lexikoa Oinarriak 13 Deskribapena. Ezaugarri teknikoak 14 Eredua-1. Hazi ahalean ttipitu 15 Eredua-2. Bestea da mundua 16
Irakurmena Oinarriak 17 Deskribapena. Ezaugarri teknikoak 18 Eredua-1. Testu laburrak
Autismoa. Ez duzu idazlea ematen 19 Eredua-2. Testu laburrak
Afrikako sugea. Anaia zaharrena 21 Eredua-1. Testu luzeak
Garapen emozionala 23 Eredua-2. Testu luzeak
Mens sana 25
2. atala. Deskribapen fisikoa 27 2. atala. Azken orrialdeko oharrak 28
Idazlan luzea Oinarriak 29 Deskribapena. Ezaugarri teknikoak 30 Idazlan luzea eta laburra. Ohar orokorrak 31 Idazlan luzea. Euskarria 32 Ereduak 1-2. Iritzi artikulua
Musika jaistea. Gizartea lehen eta orain 33
Idazlan laburra Oinarriak 35 Deskribapena. Ezaugarri teknikoak 36 Idazlan luzea eta laburra. Ohar orokorrak 37 Eredua-1. Mezua. Albiste zoragarria 38 Eredua-2. Mezua. Mundua aldatzea 39 Eredua-3. Txostentxoa. Nire proposamena 40 Eredua-4. Gutuna. Etxaldea 41 Eredua-5. Gogoeta. Bihar, itsu? 42 Eredua-6. Gutuna. Irakasle lana 43 Idazlan laburra. Euskarria 44
Esaldiak berridatzi Oinarriak 45 Deskribapena. Ezaugarri teknikoak 46 Eredua-1 47 Eredua-2 49
PROBA IDATZIA | Testuingurua | Helburua | Oinarriak
Atala PROBA IDATZIA EGAko lehenengo proba
Testuingurua Atariko Proba gainditu ondoren, hots, sarrera proba bat gainditu ondoren, EGA eskuratu nahi duten kandidatuek EGAko bi probak egiteko prozesua hasten dute. Proba Idatzia da egin behar duten lehenengoa.
Atariko Probako kalifikazioak nahiko epe laburrean jasotzen dituztenez, Proba Idatzia hura egin eta pare bat astera egiten da.
Atarikoak, bere helburua beteaz, azterketari multzo nahiko homogeneo bat bideratzen du EGAko Proba Idatzira. Atarikoak ahozko hizkuntzako eta hizkuntza idatziko testuinguruen simulazio bat egiten du eta, hortaz, bai gaitasun hartzaileetan (ulermena) eta bai gaitasun ekoizleetan (idatziz eta ahoz) maila txukuneko kandidatuen hautapen bat egin du.
Atarikoa EGAra (Proba Idatzia eta Ahozkoa) bakarrik bideratuko dira eskakizun mailatik hurbil dabiltzan kandidatuak.
Gaitasunen EGA, sorreratik bertatik (1983), eredu komunikatiboan oinarritu da, eta lau neurketa gaitasun neurtzen ditu:
1. Ulermena: entzutezkoa eta irakurriarena 2. Adierazpena: idatzia eta ahozkoa
Alegia, EGAk ez du neurtzen ezein jakintza arloko eduki berezirik (Literatura, Historia, Filosofia, Artea...). Soil-soilik hizkuntz gaitasunak, ulertzeko eta komunikatzeko behar direnak. Finean, euskaraz jarduteko gai izatea.
Bada, Proba Idatziak bereziki bi gaitasunen neurketa egiten du: irakurriaren ulermena eta idatzizko adierazpena.
Beste bi gaitasunen neurketa Ahozko Proban egiten da.
Baztergarria Nolanahi ere, bi gaitasun horietan maila nahikoa frogatu beharra dago Ahozko Probara igaro ahal izateko. Izan ere, proba baztergarria da Idatzia: gainditu ezean ezin da Ahozko Proba egin.
Oinarriak EGA KONSTRUKTUA
Hizkuntza batean gai izatea, hizkuntza horretan jarduteko gai izatea da. Pertsonek hizkuntz jarduerak burutzen dituzte beren komunikazio helburuak betetzeko. Batzuetan jarduera hartzaileak gauzatu behar dituzte (adib. testuak irakurri); beste batzuetan ekoizpen jarduerak (adib. zerbait idatziz adierazi; alegia, testu idatziak ekoitzi). Bada, hori egoki egin ahal izateko EGAko azterketariak gaitasun batzuen jabe izan behar du eta estrategia egokiak erabili.
• GAITASUNAK SOZIOLINGUISTIKOA: atazak eskatutako testuingurura egokitzeko, hizkuntz aldaerak ulertzeko eta erabiltzeko, erregistro desberdinetan jarduteko.
LINGUISTIKOA: lexikoa, morfologia, sintaxia, fonologia eta ortografia.
DISKURTSIBOA: idatziz, ideiak ondo lotu eta lerrokadak eta testu argiak sortzeko.
FUNTZIONALA: hizkuntza egoki erabiltzeko gai izatea, bai deskribatzeko, kontatzeko, argudiatzeko, agintzeko, erregutzeko, sentimenduak adierazteko.
• HIZKUNTZ FUNTZIOAK Ideiak adierazi, hartzailearengan eragin, funtzio heuristikoa eta sormenerakoa.
• HIZKUNTZ JARDUERAK Bizitza errealean bezala, ataza bat burutzeko bete behar diren hizkuntz jardueretan aritzeko: irakurritako testu bat ulertu, idatzizko adierazpenak egin.
• ERABILERA ERLOAK Arlo pertsonala eta publikoa. Hots: batetik, gizarte jarduerak; bestetik, kultur eta aisia jarduerak, zerbitzu publikoak, hedabideekiko harremanak...
• ESTRATEGIETAN GAI Atazak egoki burutzeko: plangintza egiteko, gauzatzeko eta egindakoa ebaluatzeko.
• 3 • Aurkibidea
PROBA IDATZIA | Kokapena | Oinarriak
C1 Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren sailkapena hiru gradukoa da: A: Oinarrizko erabiltzailea / B: Erabiltzaile independentea / C: Erabiltzaile gaitua Gradu horietako bakoitzean bi maila (1-2) bereizten dira; beraz, sei maila guztira.
EGA 3. graduan kokatuta dago (Erabiltzaile gaitua), lehenengo mailan (Gaitasun operatibo eraginkorra): C1. Hortaz, sei mailako eskalan, bosgarrenean.
Oinarriak EEMB / C1
• EEMB (Europako Erreferentzi Marko Bateratua)
HIZKUNTZ GAITASUNAK Ezagutza eta gaitasun lexikoak, fonologikoak, sintaktikoak eta soziolinguistikoak (hiztegia, esapideak, eleaniztasun egoeran).
GAITASUN SOZIOLINGUISTIKOAK Hizkuntzaren erabileraren baldintza soziokulturalei dagozkienak: kortesiazko arauak, belaunaldi, sexu, klase eta gizarteko taldeen arteko harremanetako arauak eta komunitatearen funtzionamenduan funtsezkoak diren oinarrizko errituen kode linguistikoak.
GAITASUN PRAGMATIKOAK Komunikazio trukeetan edo agertokietan oinarritutako hizkuntz baliabideen erabilera funtzionala: diskurtsoa menderatzea, kohesioa eta koherentzia, testu formak bereiztea, ironia eta parodia.
• C1
Irakurmena GAITASUN HARTZAILEAK Gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta nolabaiteko eskakizun mailari erantzuteko, eta gai da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antzemateko.
Gai da testu luze eta konplexuak erabateko xehetasunez ulertzeko.
Gai da xehetasunak eta ñabardurak ulertzeko: iritzi inplizituak eta esplizituak, hiztunen jarrera eta beren arteko erlazio inplizituak, esamolde idiomatikoak eta erregistro aldaketak...
Gai da gizarte-bizitzan, lan-arloan edo arlo akademikoan aurki ditzakeen testu zabal eta konplexuen sail handia zehatz ulertzeko, eta jarrerak eta iritzi inplizituak nahiz esplizituak adierazten dituzten xehetasunez ohartzeko.
Idazmena HIZKUNTZ GAITASUNA Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin. Gai da testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko, baita gai konplexuei buruzkoak ere, testuaren antolaketa-, artikulazio- eta kohe rentzia-mekanismoak zuzen erabiliz.
Gai da asmatutako deskribapen eta testu argiak, xeheak eta ongi egituratuak idazteko, estilo sinesgarria, pertsonala eta naturala, idatziaren hartzaile izango den irakurleari egokitua erabiliz.
Gai da bere ikuspegiari buruzko azalpenak nolabaiteko zabaltasunez emateko eta bere ikuspegiari eusteko ideia osagarriak eta adibide egokiak emateko.
Gai da diskurtsoa antolatzeko eta, artikulazio mekanismo linguistikoak behar bezala erabiliz, diskurtso argia, ongi egituratua eta jarraipen onekoa sortzeko.
Baliabide ugariren jabe da eta egokiena aukeratzen du adierazi nahi duena zehaztasunez adierazteko.
Hiztegi zabala du eta esamoldeak eta ahozko beste zenbait adierazpide ere erabiltzen ditu.
Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin.
GAITASUN SOZIOLINGUISTIKOA Esamolde eta lokuzio ugari ezagutzen ditu. Gai da erregistro batean baino gehiagotan aritzeko, oso muturrekoa ez bada (sentimenduak adierazi, txantxatan jardun, maitasun hitzak esan...).
Oro har
Oro har
• 4 • Aurkibidea
PROBA IDATZIA | Deskribapena |
Bi atal EGAko Proba Idatziak bi atal ditu.
LEHENENGO ATALA | Ulermena Lehenengo atalak gaitasun hartzailea neurtzen du: irakurriaren ulermena. Helburu horretarako, hiru ariketa ditu:
• Elkarrizketa testua. Elkarrizketa moldeko testu batean hamar hutsune daude markaturik, eta horiek osatzeko a - b - c - d erako erantzunak (AAG). Horietatik erantzun zuzena auke