ibilaldia · 2018. 5. 26. · h eldu da eguna:urte osoko la-nari eta urte lu-zetako ametsa-ri bidea...
TRANSCRIPT
IbilaldiaEgitaraua b2-3
Ibilaldiaren ibilbidea,egitaraua etainformazio praktikoa
Elkarrizketa b4-5
Andone Ruiz Uranga,Bihotz Gazteaikastolako zuzendaria
Erreportajea b6-7
50 urtetik goraSanturtzin euskarazabaltzen
AN
DO
NI C
AN
EL
LA
DA
/ F
OK
U
Taupadaztaupada,
bidea egiten
Santurtzin izango da biharIbilaldia. Ikasle kopurua bikoiztuegin da 1995eko Ibilalditik, eta
Bihotz Gaztea ikastolatxiki geratu da.
Testuak: Eider Goenaga - Asier Arrate
2018ko maiatzaren 26a
Heldu da eguna:
urte osoko la-
nari eta urte lu-
zetako ametsa-
ri bidea egingo
dio Santurtzi-
ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar,
Ibilaldia jaiarekin, eta jende oldea
hartzeko prest dira. Taupadaz,
taupada egin du 50 urtetik gorako
bidea ikastolak, eta milioika tau-
pada horietako bat hartu dute Ibi-
laldiaren ikur. Izenetik izana, eta
izanetik izena. Bihotz bat da lo-
goa, eta taupada hotsa, berriz, le-
loa: «Taup! soinuak ezin hobeto
adierazten du biziaren indarra»,
adierazi zuten ikastolako ardura-
dunek aurtengo Ibilaldiko logoa
eta leloa aurkeztu zituztenean.
Serantes mendiaren magalean
eta Ibaizabal ibaia itsasoarekin el-
kartzen den gunean, itsasadarra-
ren ezkerraldean, ia bost kilome-
troko ibilbidea prestatu dute,
mendia eta itsasoa batuz. Lau
gune izango dira, bertaratzen di-
ren guztien gozamenerako, eta
egitaraua herriko kultur, gizarte
eta kirol eragileekin batera aton-
du du Bihotz Gaztea ikastolak.
Antolatzaileen arabera, «Euskal
Herri osotik etorritako artistek»
izango dute lekua bertan. «Jai
eredu ezberdinak eskaintzen di-
tuen egitaraua eraiki dugu hiru
zutabe funtsezkoren gainean:
herritarra, euskalduna eta parte
hartzailea».
Iraunkortasuna
Jaiaren ezaugarri nagusietako bat
iraunkortasuna eta ingurumena
zaintzeko konpromisoa izango
da. Ikastolak bere jardueren ar-
datz bihurtu du iraunkortasuna-
ren aldeko apustua, eta bihar ber-
taratuko diren guztiei konpromi-
so bera eskatu diete. «Denon
erronka izango da Ibilaldiaren zir-
kuitua eta guneak garbi manten-
tzea». Hainbat aholku eman di-
tuzte xede horrekin: era ardura-
tsuan kontsumitzea; iturriak era-
biltzea, ura alferrik galtzen utzi
gabe; ingurumena zaintzea, natur
eta kultur ondareak babestuz;
hondakin bakoitza dagokion edu-
kiontzira botatzea, lurrera ezer
bota gabe; komunak erabiltzea...
Ohikoa den legez, garraio pu-
blikoa erabiltzeko deia egin dute:
autobusak, metroa eta trena une
oro izango dira, jaira hurbiltzeko
erraztasun guztiekin. Metro zer-
bitzua aukeratzen dutenentzat,
Peñota, Santurtzi eta Kabiezesko
geltokietarako maiztasunak han-
ditu egin dituzte, eta hiru gelto-
kietatik hurbil gelditzen da ibilbi-
dea. Bizkaibusek ere autobus
gehiago jarri ditu Bilbotik eta in-
guruetatik Santurtzira iristeko.
Eta, trenari dagokionez, Renfek
eta Fevek ere zerbitzua indartu
dute.
Horrez gain, Tellevamos auto-
bus konpainiak Santurtzira hel-
tzeko autobusak jarri ditu, eta
bere webgunean har daitezke
txartelak; 09:30ean, Donostiako
Frantzia ibilbidetik irtengo dira;
10:15ean, Eibarko Azitainetik; eta,
10:00etan, Forondako Ateko
aparkalekutik. Autobus horiek
11:00etan helduko dira Santurtzi-
ra, eta 19:00etan izango da itzul-
tzeko ordua.
Azkenik, norberaren autoan
joateko hautua egiten dutenei
ohartarazi diete ez dela Santur-
tzin aparkatzeko aukerarik izan-
go. Ibilgailuak Barakaldon, BEC-
eko aparkalekuan utzi beharko
dituzte, eta garraio publikoa era-
bili Santurtzira heltzeko. BECen
bertan dago metro geltokia.
Bihar goizean, 09:30ean hasiko
dira aurtengo Ibilaldiko jardue-
rak. Hasiera ekitaldia izango da
ordu horretan, Bihotz Gaztea
ikastolan; ibilbideari hasiera
emango diote gero, eta horrekin
lehertuko da festa Santurtzin.
11:00etan, lekuko aldaketa egin-
go dute Dorretxean, eta hor jakin-
go da 2019ko Ibilaldia nork anto-
latuko duen.
Bihotz Gaztea ikastolak antolatuta, Bizkaiko ikastolen festa handia egingo dute gaur, Santurtzin.Bost kilometroko ibilbidean, lau gune eta egitarau oparoa atondu dituzte bildutakoentzat.
Olatua hartzeko desiratzen
Bihotz Gaztea ikastolako guraso eta ikasleak, aurtengo Ibilaldiko bideoklipa grabatzen. BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA
BERRIA
Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a2 b Ibilaldia
Ibilaldia b 3BERRI A
Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a
Ibilaldia Santurtzin
S
S
S
S
S
S
S
PORTUGALETE
GETXOSANTURTZI
1 TaupMirabueno
2 BustiNautika
3 GozatuPortua
4 SortuMamariga
Zugaitza dantza taldea
Txirri, Mirri eta Txiribiton
Herri kirolak, haurrentzat
BAK disko festa
Standa Bandar, haur berbena
Apar festa
3zpa4 (Maider eta Jon)
Taup Dance.
Egun osoan: puzgarriak, tailerrak,birziklatze tailerra, 3Txulo...
Egun osoan: puzgarriak, Sotera ekintzak,sardin jatea, Itsaso museora bisitak, egurtailla erakusketa, Scalextric, txalaparta...
Egun osoan: puzgarriak, tailerrak...Ibilaldian zehar: Txistulariak, trikitilariak, batukada, fanfarrea, elektrotxaranga, kalejirak, erraldoiak eta abar.
Egun osoan: puzgarriak, txalaparta, globo aerostatikoa, ‘Agurtza’ arrainontziaribisitak (11:14)...
10:00
11:30
11:30
13:15
15:00
16:00
16:00
17:00
Mendialde dantza taldea
Erronka
Xabi Aburruzaga, kontzertua
‘Pon Ta Pan’ familia ikuskizuna
Governors, kontzertua.
Trikizio, erromeria
10:00
10:00
12:00
13:30
15:00
17:00
Harrizulatzaileen erakustaldia
Dangiliske, dantza plaza
Bihotz Gaztea dantza taldea
Oxabi, erromeria
Skakeitan, kontzertua
Funes Van, familia ikuskizuna
Ze Esatek, kontzertua
10:00
11:00
12:00
13:00
14:45
16:00
17:00
Mamarigako eta
Mahastietako dantza taldeak
Aldats, erromeria
Egurrezko jolas tradizionalak
Potxin eta Patxin pailazoak
Patxi eta Konpainia
DJ Alex, disko festa
Itziarren Semeak, kontzertua
10:00
11:15
11:30
12:15
13:30
15:00
17:00
Sarrerak
Renfe geltokia
Metro geltokiaAbrakogolkoa
Bilboko itsasadarra1
2
3
4
09:30Hasiera ekitaldia
Bihotz Gaztea ikastola
11:00Lekuko aldaketa
Dorretxea
4 b Ibilaldia BERRIA
Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a
Santurtziko Bihotz Gaztea ikasto-lak Taup! lelopean antolatuko duaurtengo ibilaldia. Ibilbideak he-rriaren bihotza gurutzatuko du,eta, leloari jarraituz, «euskaraponpatzen duen bihotz» bihurtu-ko dute ikastola. Egun handiarenatarian, Andone Ruiz ikastolakozuzendaria (Oñati, Gipuzkoa,
1963) jaia prestatzeko lanez, sor-tutako harreman sareez eta ikas-tolak dituen erronkez aritu da.Bihar da Ibilaldia. Nola doaz
prestaketa lanak?
Ikasturte guztia daramagu presta-keta lanetan murgilduta, eta, egu-na hurbiltzen den heinean, berti-goa sentitzen hasi gara. Azken
unean beti agertzen da eginbeha-rreko zerbait edo ahaztu zaigunzerbait. Hala ere, urte osoa dara-magu gelditu gabe lanean, eta ustedut garaiz eta dena prest iritsikogarela Ibilaldiaren egunera. Nola uztartzen dira Ibilaldia an-
tolatzeko lanak eta ikasturtea-
ren martxa?
Lan handia da. Aurten, zuzenda-ritzaren aldaketarekin batera,Ibilaldiaren antolaketa tokatuzaigu, eta eromena izan da. Ikas-tolaren funtzionamendua beraere aldatu da, egunerokoa etaprestaketa lanak uztartu ahal iza-teko. Halere, jaia antolatzen gau-za asko ikasi dugu.
Prestaketa lanek ere badute
bere alde ona?
Inoiz egin ez ditugun gauza pilabat ikasi ditugu. Nola kudeatu ta-maina horretako jai bat, batzor-deak nola antolatu, segurtasunneurriak, larrialdi planak...Zenbat lagun aritu zarete pres-
taketa lanetan?
Gurasoak, ikasleak eta ikastolakolangileak aritu gara lanean.Eguna hurbildu ahala eta eginbe-harrak ugaritzearekin batera,kanpoko jendea batu zaigu talde-ra. Horri esker, lana banatzeazgain, aukera izan dugu herriare-kin dugun harremana zabaltze-ko. Ikastola txikia da, eta orainarte ez dugu izan harreman asko-rik herriko eragileekin. Ibilaldia-ren prestaketa lanek hori aldatudute.Zergatik erabaki zenuten herri-
ko eragileekin harremana sen-
dotzea?
Hasierako helburua ikastola he-rrira zabaltzea zen. Gerora ohartuginen balio zuela euskararen era-bilera indartzeko ere. Ikastolenhelburu nagusi bat euskara ira-kastea da. Ikasleek euskara ikas-tea, ordea, ez da nahikoa, ez badaegunerokoan erabiltzen. Horre-tan ezinbestekoa da eskolatikkanpoko erabilera sustatzea. Herriko eragileekin izaniko el-
karlana euskararen erabilera za-
baltzeko modua izan da, beraz.
Ikastola txikia denez, ez gara gaieskolaz kanpoko ekintzak es-kaintzeko, eta ikasleek herrira jobehar dute. Herriko eragileekinsortutako harremanen bidez, ai-sialdian euskararen erabilera ber-matzea lor dezakegu. Aukeraematen digu, halaber, gerora he-rriko elkarteekin eta erakundee-kin lan egiteko. Pertsonalki, orainarte ezagutzen ez nuen jende pilabatekin lanean aritzeko aukeraizan dut.Zertarako erabiliko dituzue Ibi-
laldian lortutako etekinak?
Azken urteotan ikastola asko hazida, bai ikasle kopuruan eta bai es-kaintzan; baina ikastolaren az-
«Aurreko Ibilalditik honaikastola sendotu egin da»
Andone Ruiz b Bihotz Gaztea ikastolako zuzendaria
Gelditu barik dabiltza Santurtziko ikastolan. Biharkoa Bihotz Gazteak antolatzen duenbigarren Ibilaldia izango da; zuzendariaren esanetan, asko ikasi dute prestaketa lanekin.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Ibilaldia b 5BERRIA
Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a
K A N P O A R O T Z E R I APVCzkoa eta aluminiozkoa
Gatika 651 70 35 01 • [email protected]
www.fagorarrasate.com
Euskara gure lan tresna
Euskaragure hizkuntzaeta egunerokoerronka
piegiturak txiki geratu zaizkigu.
Espazio gehiago behar dugu, eta
azpiegiturak hobetu behar ditu-
gu. Handitze proiektu bat presta-
tu dugu, eta domekan lortutako
etekinak hori gauzatzeko izango
dira. Ez dakit noraino helduko ga-
ren, baina daukagun ahalmena-
ren arabera joango gara proiektu
hori egiten.
Ez da ikastolak antolatzen duen
lehen Ibilaldia. Ibilaldia asko al-
datu da 1995etik?
Orain, jaia handiagoa da, eta
prestakuntza handiagoa eskatzen
du. Zorionez, badira baliabideak
eta koordinatzaileak ikastola an-
tolatzaileari laguntzeko.
Nola gogoratzen duzu 1995eko
Ibilaldia?
Ni ez nintzen bertan, baina herri-
koek oso oroitzapen ona dute.
Ohikoa da ikastolan edo herrian
jairen bat antolatzen dugunean
Ibilalditxu abestia. Horrez gain,
urte hartan jarri zen harremane-
tan ikastola Inazio Oliveri Hez-
kuntza sailburuarekin, eta Ibilal-
di haren ostean eskuratu genuen
une honetan dugun eraikina.
Eraikina txiki gelditzea seinale
ona da, ezta?
Oso seinale ona da. Aurreko Ibi-
lalditik hona, ikastola sendotu eta
ikasle kopurua bikoiztu egin da.
Hala ere, garai guztiek dituzte
bere momentu on eta txarrak.
1995ean txikiagoak ginen, baina
denek gogoratzen dute garai har-
tan gurasoek eta ikasleek ikasto-
larekiko zuten atxikimendua.
Orain, ikastola handiagoa da, eta
atxikimendu horri eustea erron-
ka bihurtu da. Hezkuntza proiek-
tuari dagokionez, ordea, ikastola
haztearekin batera sendotu egin
gara.
Ikastolen jai ereduaren inguru-
ko hausnarketa martxan da.
Nola heldu diozu zuek horri?
Ikastolen Elkartea jai ereduaren
inguruan hausnartzen dabil, eta
guk ere egin genuen hausnarketa
bera. Hasieran, nik ere uste nuen
jai gehiegi egiten direla, baina ge-
rora ohartu nintzen eredu horrek
baduela zer eskaini. Egungo ere-
duaren aurkako iritziak jai horien
antolakuntzan aritu ez den jende-
aren artean dira nagusi. Nik, esa-
terako, oso positibotzat ikusten
dut Ibilaldi bat antolatzeak sor-
tzen duen kohesioa eta elkarlana
ikastola osatzen dugun pertsona
ezberdinen artean. Ikastolak koo-
peratibak gara, eta ezin dugu gal-
du izaera hori.
Ikastola barrurantz badu zer es-
kaini, beraz.
Ikastola barrurantz eta kanpo-
rantz. Herriarekin ere harrema-
nak sortzen laguntzen baitu. Ibi-
laldiagatik ez balitz, harremanak
eta elkarlana ez genituen landu-
ko.
Ibilaldiko eguna antolatzeaz
gain, bestelako ekintzak egin di-
tuzue?
Ibilaldiarekin lotutako hainbat
ekintza antolatu ditugu urte
osoan zehar. Mendira irteerak,
bazkariak, dantzaldiak, txirrin-
dulari martxa bat, jaialdiak...
Nabarmentzekoa da, adibidez,
Santurtziko galiziar komunitate-
arekin batera aurkeztu genuen
El sitio distinto doku-
mentala. Herrian, gali-
ziar komunitate handia
dago, eta ikus-entzu-
nezko horrek Euskal
Herriaren eta Galiziaren
arteko harremana azter-
tzen du. Ikaragarri polita
izan zen galiziar jatorri-
ko santurtziarrak eus-
karaz entzutea. Deneta-
rik egin dugu, betiere Ibilaldia
ardatz.
Zeintzuk dira ikastolaren erron-
kak etorkizunera begira?
Handitzeko proiektu hori mar-
txan jartzen dugunean, uste
dugu ikastolaren etorkizuna sen-
dotuko dugula. Etorkizunean
hainbat erronka izango ditu hez-
kuntzak, eta lan handia egin be-
harko da datozen aldaketei aurre
egin ahal izateko.
«Handitze proiektu batprestatu dugu, eta domekanlortutako etekinak horigauzatzeko izango dira»
«Herriko eragileekin sortutakoharremanen bidez, aisialdianeuskararen erabilerabermatzea lor dezakegu»
6 b Ibilaldia BERRIA
Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a
Santurtziko kalee-
tan euskara en-
tzutea ia ezinez-
koa zen 1966an.
Biztanleen %1,5
baino ez ziren
euskaldunak. Bihotz Gaztea ikas-
tola urte hartan sortu zen; Ana
Mari Landa andereñoarekin ha-
mazazpi ikasle hasi ziren, Jose Luis
de la Quintanaren etxean —ikasle-
etako baten aita zen—. Ikastolak
bilakaera itzela izan du ordutik: ia
650 ikasle aritzen dira Haur Hez-
kuntzatik hasi eta Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntza arte. Eta, es-
kutik joan direnez, bilakaera ho-
rren parekoa izan du euskaldunen
kopuruak ere. Eustaten 2016ko
datuen arabera, santurtziarren
%26,18 dira euskaldunak, eta
%26,41 ia euskaldunak —hitz egin
ez, baina ulertzeko gai direnak—.
Lehen urteetan, ahal zen bezala
eutsi zioten ikastolari. Guraso as-
kok, pare bat urtez ikastolan ibili
eta gero, betiko eskoletara erama-
ten zituzten umeak, haien etorki-
zun akademikoa ziurtatzeko xe-
dez. Bihotz Gaztea elkarteak, bai-
na, euskarazko hezkuntzari eutsi
zion.
1970eko hamarkadaren hasie-
ran, Mamarigako elizako abadeak
sakristia eskaini zien eskolak
emateko, eta 140 ume inguru el-
kartzen ziren han, txandaka, es-
kolak hartzeko. Hainbat gune
ezagutu zituen ikastolak garai
hartan, eta, hamarkadaren er-
dialdera, San Juan XXIII. kaleko
lokaletan kokatu zituzten umeak.
Denbora luzea eta esfortzu handia
kostatu zitzaien lokal hura or-
daintzea. «Baina gutxitan atera
zaio lokal bati Bihotz Gaztea el-
karteak atera zion atarramen-
tua», dio ikastolak, Ibilaldiaren
aitzakian kaleratutako aldizka-
rian. 09:00etatik 22:00etara, jar-
duera etengabea zen bertan: ikas-
tola, arratsaldeko eta gaueko eus-
karazko eskolak, euskal dantzak,
txistua...
Gurasoen ahaleginaBaina hori ere ez zen nahikoa
Santurtzin euskalduntzea ber-
matzeko. Umeentzako egonal-
diak antolatzen hasi ziren inguru-
ko zenbait baserritan. Euskararen
erabilera sustatzeko, halaber, fa-
miliek eta andereñoek elkarrekin
egiten zituzten irteerak antola-
tzen zituzten.
Alfredo Urrutia 1980ko hamar-
kadaren erdialdera batu zitzaion
Bihotz Gaztea ikastolaren proiek-
tuari. 1984an jaiotakoa zen haren
semea, eta argi zuen euskarazko
heziketa nahi zuela harentzat, eta
baita geroago jaio zen alabaren-
tzat ere. Beste biderik ez zen or-
duan; Bihotz Gaztea ikastolara
eraman zuten semea. HHtik
DBHrako ikasketak osorik Bihotz
Gaztean egin zituen lehen pro-
mozioko ikaslea izan zen Urrutia-
ren semea.
Aspaldiko kontuak diren arren,
Urrutiak oso gogoan ditu orduko
«gorabeherak». Garai hartan
Santurtzin eskolaurrea baino ez
zutela egiten azaldu du: «Hortik
aurrera, Asti Lekura joaten ziren,
Portugaletera». Portugaleteko
Elai-Alai, Santurtziko Bihotz Gaz-
tea, Sestaoko Umeen Etxea, Tra-
pagarango Itxaropena eta Bara-
kaldoko Alkartu ikastoletako
umeak elkartzen ziren Asti Le-
kun.
Baina, 1980ko hamarkadaren
erdialdean, Asti Lekun toki arazo-
ekin hasi ziren. Bihotz Gaztea
ikastolako orduko gurasoen arte-
1966-1967ko ikasturtean sortu zenetik, ibilbide luze bezain gorabeheraz beteaegin du Bihotz Gaztea ikastolak. Santurtzin euskaldunak %1,5 baino ezzirenean hasi zuten bidea; egun, herritarren %26,4 dira euskaldunak.
1966ko taupaden indarra
Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak 1995. urtean antolatutako Ibilaldia. SINADURA / AGENTZIA
Santurtzin euskararenegoera oso bestelakoada gaur egun. Eta gurea ere badamerituaren zati bat»Alfredo UrrutiaBihotz Gaztea ikastolako gurasoa
‘‘
Ibilaldia b 7BERRIA
Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a
an hiru talde zeudela dio Urru-
tiak: «Batetik, Asti Lekun tokirik
ez zuten gurasoak; bestetik, Asti
Lekun ibili arren hango baldin-
tzekin gustura ez zeudenak, ba-
rrakoietan eta oso baldintza kas-
karretan egoten zirelako umeak;
azkenik, bazegoen eskola ordain-
tzearen kontrako jendea, baina
umeek euskaraz ikastea nahi zue-
na, eta garai hartan eskola publi-
koak ez zuen bermatzen ez kalita-
tezko hezkuntza bat eta are gu-
txiago euskarazko hezkuntza
bat».
Egoera horretan hemezortzi fa-
milia zeudela dio Urrutiak. «Par-
keko gure bileretan, horrela egi-
ten baikenituen bilerak, erabaki
genuen aurrera egitea. Gure ume-
ei, eta atzetik zetozenei ere bai, ir-
tenbide bat eman behar genien».
Lehen Hezkuntzarekin hasi zi-
ren. Ikasleak bi-hiru gunetan ba-
natuta zeuden, baina denak ziren
Bihotz Gazteako ikasle. Dirua
nondik atera eta laguntza nondik
lortu, hori zen buruhauste han-
dienetako bat. «Lan asko egiten
genuen. Ate bat eta beste bat jo,
batekin eta bestearekin hitz
egin... Apurka, gure ilusioa beste-
engan txertatzen joan ginen».
Etengabe joan zen hazten ikasle
kopurua. «Eta, 1995ean, Ibilaldia
iritsi zen». Bihotz Gazteak 300 bat
ikasle zituen. «Eta, gure ilusio eta
lanari esker, 100.000 lagun sartu
genituen Serantes mendian. Izu-
garria izan zen».
Orduan eman zen gaur egun
duten ikastolaren eraikina lortze-
ko pausoa. «Hezkuntzak eman
zigun eraikina, jada ez zen udalak
utzitako gune bat. Obrak egin ge-
nituen, solairu bat gehiago erai-
ki...». Baina 300 ikasle haiek 650
dira orain; ikastola txiki gelditu
zaie, eta, 23 urte geroago, berriro
ere Ibilaldia antolatu dute Santur-
tzin.
Omenaldia gurasoeiEta bihar, Ibilaldian, DBHko le-
hen promozioko guraso haiei
egingo diete omenaldia. «Poza
ematen du gurekin akordatzeak.
Guk egindako lanaren aitortza da,
eta, nahiz eta oraintxe ikastolare-
kin daukagun harremana ez den
lehengoa, gure seme-alabek 30-
35 urte dituztelako, pozgarria da
halako aitortza bat egitea eta
omenaldia jasotzea».
Momentu gogorrak bizi eta lan
ugari egin behar izan zuten arren,
Urrutiak oso maiteak ditu orduko
oroitzapenak. Dena egiteko zego-
en, eta dena gurasoen esfortzuari
esker egin zen. «Ikastola gu gi-
nen: gurasoak. Guk egiten ge-
nuen dena. Orain, hori aldatu
egin da, eta nik uste dut inplika-
zioa txikiagoa dela egungo gura-
soen artean. Horrek pena apur
bat ematen dit».
Gaur egun, Santurtzin euskara
entzun daiteke kalean, biztanleen
laurdenak euskaldunak dira, eta
horren «errua» pixka bat eurena
dela sentitzen du. «Nik ez dut
euskaraz ikasi, baina nire seme-
alabek bai, eta Santurtzin euska-
raren egoera oso bestelakoa da
gaur egun. Eta gurea ere bada me-
rituaren zati bat».
Bihotz Gaztea ikastolaren 50. urteurrenerako argazki zaharren bilketa lana egin zuten ikastolan. Ezkerrean, txango bat ; eskuinean, umeak santa eskean. BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA