ibernalo zuzenketa

20
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua 1.- NON GAUDE? 1.1 INGURUNEAREN AZTERKETA Kanpezu-Arabako Mendialdea Kuadrilla eskualdeak 485,3 km 2 - ko azalera du, eta 3.I94 biztanle (…./../..-ko datuak dira). Sei udalerrik osatzen dute eskualdea; 47 herritan banatzen dira, eta 39 kontzejutan antolatu: 1. Arraia-Maeztu. http :// www . arraia - maeztu . org / 2. Bernedo. http :// www . bernedo . org / 3. Kanpezu. http :// www . campezo . org / 4. Harana. http :// www . valledearana . net / 5. Lagran. http :// lagran . org / 6. Urizaharra. http :// www . penacerrada - urizaharra . com / Kuadrillaren administrazio egoitza (bulegoak) Kanpezun kokatuta dago. Arraia-Maeztu eta Urizaharra udalerrietakoak izan ezik (Maeztun eskola dago, eta Urizaharreko haurrak Gasteizen daude eskolatuta), gainerako udalerrietako ikasleak Santikurutze Kanpezun dauzkagun egoitzetara etortzen dira, HH, LH eta DBH egitera. Laburbil dezagun eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa: 70eko hamarkadaren hasieran, Kanpezuko CP Campezo Yoar eskola publikoa inguruetako herrietako ikasleak jasotzen hasi zen; hala, Lehenengo Hezkuntzako eskola 1

Upload: iralekontsultazerbitzua

Post on 25-Jun-2015

151 views

Category:

Documents


8 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

1.- NON GAUDE?

1.1 INGURUNEAREN AZTERKETA

Kanpezu-Arabako Mendialdea Kuadrilla eskualdeak 485,3 km2-ko azalera du, eta 3.I94 biztanle (…./../..-ko datuak dira). Sei udalerrik osatzen dute eskualdea; 47 herritan banatzen dira, eta 39 kontzejutan antolatu:

1. Arraia-Maeztu. http :// www . arraia - maeztu . org / 2. Bernedo. http :// www . bernedo . org / 3. Kanpezu. http :// www . campezo . org / 4. Harana. http :// www . valledearana . net / 5. Lagran. http :// lagran . org / 6. Urizaharra. http :// www . penacerrada - urizaharra . com /

Kuadrillaren administrazio egoitza (bulegoak) Kanpezun kokatuta dago.

Arraia-Maeztu eta Urizaharra udalerrietakoak izan ezik (Maeztun eskola dago, eta Urizaharreko haurrak Gasteizen daude eskolatuta), gainerako udalerrietako ikasleak Santikurutze Kanpezun dauzkagun egoitzetara etortzen dira, HH, LH eta DBH egitera.

Laburbil dezagun eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa:

70eko hamarkadaren hasieran, Kanpezuko CP Campezo Yoar eskola publikoa inguruetako herrietako ikasleak jasotzen hasi zen; hala, Lehenengo Hezkuntzako eskola bilgune bihurtu zela esan genezake. Hamarkadaren erdialdean, Harana udalerriko ikasleak ere hasi ziren etortzen; hurbildu ziren azkenak, 90eko hamarkadaren hasieran, Bernedoko ikasleak izan ziren.

1977. urtean, Ibernalo ikastola sortu zen Kanpezun; handik aurrera, Mendialdeko haurrek euskaraz jaso izan ahal dute irakaskuntza, eta euskal kulturan hezi.

2004. urtean, batu egin ziren Ibernalo ikastola eta CP Campezo Yoar, mendialdeko Haur eta Lehenengo Hezkuntzei erantzun publiko bateratua emateko. Halaxe sortu zen CEP Nuestra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI.

Bigarren Hezkuntzari dagokionez, 75/76 ikasturtean, Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasketak (Administrazioa arloa) ezarri ziren CP Campezo

1

Page 2: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Yoar eskolaren egoitzan, 24 ikaslerekin. 76/77 ikasturtean, haietako 13k jarraitu zuten, baina, 77/78 ikasturtean, itxi egin behar izan zuten, ikasle falta zela eta. Horren ondorioz, ez zen egon Bigarren Hezkuntzako ikasketarik Mendialdean 87/88 ikasturtera arte. Ikasturte horretan ezarri zen Bigarren Hezkuntzako Heziketa (IEE/REM: Irakaskuntza Ertainen Erreforma/Reforma de la Enseñanza Media), CP Campezo Yoar egoitzan, 3 irakaslerekin eta 14 ikaslerekin. Arazo burokratikoak zirela medio, Gasteizko Mendizabala Institutukoen ardurapean geratu zen.

1995/96 ikasturtean, gaur egungo IES Kanpezu BHIaren DBHrako eraikina estreinatu zen 5 irakaslerekin eta 3 talderekin: IEE/REMeko 1. eta 2. mailetako talde bana eta Lanbide Heziketako talde bat.

1996/97 ikasturtean, DBHko 1. eta 2. mailak ezarri ziren, A, B eta D ereduetan.

1.2 HAUR, LEHEN ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAK. ZERBITZUAK

Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikasleak Apinaiz, Maeztu, Bernedo, Navarrete, Urturi, Villafría, Antoñana, Bujanda, Santikurutze Kanpezu, Orbiso, Oteo, Done Bikendi Harana, Alda, Uribarri Harana, Kontrasta eta Lagran herrietatik datozkigu. Haiez gain, Nafarroako Zuñiga, Genevilla, Cabredo eta Marañón herrietako ikasleak ere gure zentroetara etortzen dira. Guztira, 2011-2012 ikasturte honetan, 202 ikasle datoz: HHra eta LHra, 147; eta DBHra, 55.

● Garraioa: Kanpezu herrian bizi ez diren ikasleek garraioa erabiltzen dute ikastetxeetara etortzeko. Lau ibilbide ditugu:

HERRIAKDISTANTZI

A (km)IRTEERA ORDUA

IKASLE KOPURUA

URTURI/NAVARRETE/BUJANDA 18 08:20 9

LAGRAN/VILLAFRÍA/BERNEDO/MARAÑÓN/ CABREDO/ GENEVILLA

28 08:15 45

KONTRASTA/ALDA/DONE BIKENDI HARANA/ OTEO/ ORBISO/ ZUÑIGA

29 08:15 29

APIÑAIZ/MAEZTU/ANTOÑANA 15 08:25 11

Taulan ikusten denez, guztira 94 ikaslek erabiltzen dute garraioa: HHko, LHko eta DBHko ikasleen % 47k.

● Jantoki zerbitzua ere eskaintzen dugu, garraioa erabiltzen duten ikasleen beharrei erantzuteko (ez dago autobusik eguerdian); Kanpezuko bertako ikasleek ere, lekua badago, erabil dezakete zerbitzu hau. Jantokia HHko eta LHko eraikinean kokatuta dago, eta bi txanda eskaintzen dira: lehenengoa,

2

Page 3: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

HHko eta LHko ikasleentzat (12:30-13:30); eta bigarrena, DBHko ikasleentzat (13:30-14:30). Bataz beste, 135 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua: ikasleen % 67k, hain zuzen ere; haietatik % 88k jasotzen dute diru laguntza zerbitzu honetarako. Magui enpresak hornitzen du jantokia lehengaiez, eta, sukaldaria daukagunez, bertan prestatzen da jana.

● Udalak Zaintza gela zerbitzua eskaintzen du, goizeko 07:00etatik aurrera, Haur eta Lehen Hezkuntzetarako eraikinean. Oraingoz, arratsaldean ez da zerbitzu hau eskaintzen.

● Haurtzaindegi zerbitzua ere udalarena da, eta 0-2 urte bitarteko haurrez arduratzen da. Haur eta Lehen Hezkuntzetarako eraikinean kokatuta dago.

1.3 KANPEZU-ARABAKO MENDIALDEA KUADRILLAREN ZERBITZUAK

Kuadrillak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, eta merezi du haietako batzuk aipatzea, gure ikastetxeekin harreman eta eragin zuzena baitute:

● Kultura eta Kirolak

Zerbitzu honek jarduera asko antolatzen ditu, eta HHko eta LHko eskolaz kanpoko jardueretarako diru laguntzak eskaini, zentroko Gurasoen Elkartearekin koordinatuta. Kontuan izanda ikasle gehienek ikastetxeetan bakarrik erabiltzen dutela euskara, eta ikasle askok beren herrietan ez dutela eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko aukera handirik, oso garrantzizkoak dira zerbitzuak antolatzen dituen eskolaz kanpoko jarduera hauek: marrazketa ikastaroak, eskola kirola (futbola, igeriketa, patinatzea, eskalada...). Horrez gain, “Gu ere bertsolari” egitasmoa jarri dute abian: astean behin, bertsolari bat etortzen da ikastetxeetara, LHko 3. zikloko eta DBHko ikasleekin bertsolaritza lantzera. Gainera, hainbat gairen inguruko lehiaketak ere antolatzen dituzte; adibidez, komiki lehiaketa, SMS lehiaketa, euskararen aldeko goiburuen lehiaketa... Bi ikastetxeek Kuadrillako Euskararen Aholku Batzordean hartzen dute parte eskualdeko eta udalerriko Euskara Plana (EBPN) lantzeko, adostutako helburuen eta jardueren artean urtez urteko lehentasunak markatzeko eta gauzatu diren programak baloratzeko.

● Laguntza Soziala

Zerbitzu honek garrantzi handiko lotura du hezkuntzako etapa guztiekin. Edozein familiarengan esku hartzen duenean, trukatu egiten dugu informazioa, betiere haurraren onura bilatzeko. Zerbitzuaren arduradunak zuzendaritza taldearekin behar beste elkarrizketa egiten ditu laguntzak eskatzeko orduan txostenak prestatzeko. Laguntza horietako bat da HHra eta LHra nahiz DBHra etortzen den psikologoak eskaintzen duena ere (gure orientatzailearekin koordinatuta): astean behin etortzen da HHko eta LHko egoitzara, astearteetan; eta DBHko egoitzara, beharren arabera.

Prebentzio komunitarioko teknikariak –Foru Aldundiko Gizarte Ongizate zerbitzuaren agindupean aritzen da–, zentroko zuzendaritza taldearekin eta orientazio departamentuarekin elkarlanean eta haiekin koordinatuz, hainbat

3

Page 4: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

ikastaro eramaten ditu aurrera, betiere edukiak ikasleen adinetara eta heldutasun mailara egokituta. Ikastaro hauek antolatzen ditu: droga mendetasuna prebenitzea, heziketa afektibo-sexuala, emozioak, taldearen presioa, gatazkei aurre hartzea…

Halaber, informazioa eta aholkua ematen die irakasleei ohitura osasungarriak lantzeko orduan gela barruan erabil daitekeen material egokiaz, eta hainbat gairen gaineko ikus-entzunezko materiala eskaintzen du maileguan hartzeko.

Familiaren arloan, Guraso Eskola antolatzen du zentroko gurasoen elkartearekin lankidetzan, seme-alaben heziketarekin erlazio zuzena duten gaiak lantzeko gogoeta espazio gisa.

Hori guztia kontuan hartuta, erraza da ulertzea ikasleak 18 herritatik jasotzeak arazoak ekartzen dituela antolamenduan.

Irteera guztien ordutegia, esaterako, garraioaren ordutegien pean daude; esaterako, ezin dira goizeko 09:00etan baino lehenago hasi eta 16:30ean baino geroago bukatu, ikasle askok garraioa behar dutelako etxera itzultzeko, eta garraioa bikoiztu behar izateak izugarri garestituko lituzkeelako irteera horiek.

Gauza bera gertatzen da eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko orduan: ezin da herri guztietara iritsi. Herri txikietako ikasleek garraioaren oztopoagatik baldintzaturik dute parte hartzea, beti gurasoek jaso behar dutelako umea eta askok ezin dutelako ordutegia bete. Ondorioz, ikasleak jarduerarik gabe gelditzen dira.

Era berean, Haur eta Lehen Hezkuntzetako egoitza Kanpezu herrian kokatuta egon arren, mantentze lanak udal guztien ardurapean daude (lau udalerri arabar eta lau udalerri nafar). Hori dela eta, batzorde ekonomiko bat eratu da gastuei modu bidezkoan aurre egiteko. Batzorde horrek zehazten du zer obra egin egoitzan, eta inbertsioen lehentasunak markatzen ditu; eta ikastolara udaleko zenbat haur doazen ordaintzen du udal bakoitzak. Antolamendu horrek asko oztopatzen du obrak aurrera eramatea, adostasuna lortzeko bilera ugari egin behar izaten direlako.

Horrez gain, herrietan zahartze tasa handia denez, haurren eta nerabeen kopurua oso txikia da. Hala, gerta liteke herri batean ikasle bat edo bi baino ez bizitzea, edo anai-arrebak bakarrik. Ikastolako lagunekin erlazionatzeko arazoak izatea dakarkie horrek, eta, zenbaitetan, nabaritu egiten da ikasleen harremanetako gaitasunean.

Gurasoek ere mugatuta dute askotan HHko, LHko eta DBHko egoitzetara etortzea, bizi diren herrietatik Kanpezura ez dagoelako garraio publikorik –edo, egonez gero, oso ordutegi murritza duelako–. Hala, guraso batek etxeko autoa lanera joateko erabiltzen badu, besteak oso zaila du ikastolara hurbiltzea irakaslearekin biltzeko, semea edo alaba jasotzeko –gaixotzen bada–, edo ikuskizunen batean parte hartzeko.

4

Page 5: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Lanbideei dagokienez, nahiz eta herriak nagusiki landa girokoak izan, ikasleen guraso gehienek 3. sektorean egiten dute lan. Hurrengo multzoa langabezian daudenek osatzen dute. Hirugarrena, 2. sektorean dihardutenek. Azkenik, 1. sektorean lan egiten duten gurasoak gutxi batzuk baino ez dira.

Aipatzekoa da orain arte oso guraso gutxik jakin dutela euskaraz, eta gutxiagok erabili dutela; baina, datuek adierazten dutenez, hizkuntza ohiturak aldatuz doaz; gehienbat, guraso gazteengan. Horregatik, etxeko hizkuntza gaztelania bada ere, elebitasuneranzko pausoak ematen hasi dira familia gazteetan. Etxetik kanpo, euskara erabiltzea antolatutako jardueretara eta programetara mugatzen da; hau da, udalek, Gurasoen Elkarteek, Kuadrillak, elkarteek… antolatzen dituztenetara.

Gurasoen Elkarteak –bai Haur eta Lehen Hezkuntzetakoa, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa– eskolaz kanpoko jarduerez arduratzen dira. Jarduera hauek eskaintzen dituzte: igeriketa, futbitoa, patinatzea, marrazketa, ingelesa, eskalada eta pilota. Zenbait txangotarako eta material didaktikorako diru laguntzak ematen dituzte.

Kanpezuko eta inguruko herrietako etorkinei dagokienez, honako hauek dira datuak biztanleriaren arabera: Kanpezun, % 11; Maeztun, % 4,7; Bernedon, % 7,8; Lagranen, % 3,3; Cabredon, % 8,93; Genevillan, % 6,09; Marañonen, % 1,72; eta Haranan, % 0,7.

5

Page 6: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Haur eta Lehen Hezkuntzetako ikasleen % 32 etorkina da, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako % 20.

6

Page 7: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

2.- NOR GARA?

1.- Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzetako gure ikastetxeak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoak dira; beraz, dohaineko irakaskuntza dute, besteak beste, ezaugarri nagusia.

Gure eskola komunitatea laikoa da: guztiz akonfesionala da jarduera osoan, eta, era berean, eskolako partaideen erlijio sinesmen guztiekin errespetuduna.

Gure hezkuntza plurala da: gure herritik abiatu, eta munduaren aniztasunari irekita dago.

2.- Ikasleak herritar konpetenteak izan daitezen hezi nahi ditugu; hau da, gai izan daitezen baliabideak erabili eta erabakiak hartzeko, gainerakoen iritziak entzuteko, aukerak balioesteko, beren burua ezagutzeko eta inguruko errealitatea ezagutzeko, herritar parte-hartzaileak eta solidarioak izateko, eta emozioak adierazteko eta neurtzeko.

Gainera, pertsona arduratsuak, kritikoak, askeak, errespetuz beteak eta harremanak era baketsuan eta eraikitzailean izateko gai izan daitezen hezi nahi ditugu. Hortaz, horri guztiari lotutako balioak bultzatzen ditugu; besteak beste, elkartasuna, tolerantzia, berdintasuna, errespetua eta zintzotasuna.

Modu berean, gatazkei aurrea hartzeko heziketa bultzatzen dugu; baita gatazkak era baketsuan konpontzeko, indarkeria ez erabiltzeko, eta harreman sortzaileak izateko ere, bizitzako eremu guztietan (familia, eskola eta gizartea).

3.- Kontziente gara landa eremuan kokatuta gaudela, eta positiboki baloratzen dugu. Ingurumena errespetatzea, zaintzea eta zintzoki kudeatzea erreferente nagusiak izan daitezen nahi dugu gure ikasleek haien arabera jokatzeko, egunero, indibiduo gisa nahiz gizarteko partaide gisa. Ega Garai eskualde naturaleko lurraldearen zatirik handiena publikoa da; hau da, herriek berek dute jabetza; gainera, batzar bidezko kontseiluetan gobernatzen dira gehienak; hori dela eta, garrantzitsua da ikasleak batzarretako ohiko baliabide eta tresnetan heztea, haiek izango baitira baliabide publikoak kudeatzeko erabili beharko dituztenak. Horren bitartez, errazago sustatuko dugu naturarekin harreman handiagoa izatea, tokian tokiko baliabideak erabilita: ibilaldiak eta paseoak landetan eta mendietan, bide berdea –aukera asko eskain baitezake– eta gure ingurunearekin harremana duten bestelako hainbat jarduera.

Horregatik, gure asmoa da ikasleek ingurumena baloratzea, eta haren kalitatea hobetzeko jardueretan parte hartzea, laguntzea eta inplikatzea. Horrez gain, ingurunea babesten eta zintzoki kudeatzen engaia daitezen nahi dugu, baliabideak ustiatzeko eta erabiltzeko prozedura ez hondatzaileei lehentasuna emanda.

4.- Eskola publiko inklusiboa izatea dugu helburu, bereizketa eta diskriminazio guztiak baztertzeko; hona datozen ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea nahi dugu. Jatorrizko kulturak, hezkidetza eta premia bereziko egoerak zaintzen ditugu. Horren ondorioz, oinarrizkoa dugu ikasleak orientatzea bai alderdi pertsonalean, bai akademikoan, eta bai lanbide arloan ere, ikaste-irakaste prozesuaren jarraipen zuzena

7

Page 8: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

egitea, ikasleen beharrei eta arazo bereziei antzematea, kasuan kasuko bidezko aholkuak emanez eskolatik egoki erantzuteko.

5.- Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen arteko elkarbizitza eta komunikazioa suspertzen dugu. Era berean, euskal kultura ezagutu eta baloratu dezaten ere ahalegintzen gara. Hori dela eta, euskara da gure irakas-hizkuntza, eta euskara erabiltzera bultzatzen ditugu ikasleak ikasteko eta komunikatzeko orduan; hala eginez, normalizazioaren alde jokatzen dugu. Gaztelania LHko 1. ziklotik lantzen da, ikasleak DBH bukatzean bi hizkuntza ofizialak zuzen erabiltzeko gai izango direla bermatzeko.

Eleaniztasunari dagokionez, ingeles hizkuntza goiz ikasten hastea ezarrita dugu: 4 urterekin hasten dira. Horri guztiari koherentzia emateko, hizkuntza proiektua diseinatzea dugu datozen ikasturteetarako erronka, hezkuntza proiektu honekin lotura estua izango duena.

6.- Gure ikastetxeen oinarri metodologikoak hauek dira:

● Ikaslearen garapen osoa da gure xede nagusia. Horretarako, ikasketa aktiboa bultzatuko dugu, betiere gogoan izanda ikasle bakoitzaren abiapuntua, bilakaera, interesak eta erritmoa.

● Taldekako nahiz bakarkako lanerako ekimena.● Ikasleek gaitasun nagusiak garatzea, jakintza arloen arteko loturak kontuan

hartuta.● Arlo guztietan hizkuntza komunikaziorako gaitasuna landuko da bereziki.● Autonomia bultzatzea: erabakiak hartzea, proposamenak egitea, ondorioak

aztertzea eta onartzea...● Haur Hezkuntzatik, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasunak bultzatzen dira.● Ikasleekin eta ikasleentzat lan egitea da irakasleen betebeharra. Behar dituzten

baliabideak eskainiko dizkiete ikasleei, jarrera positiboa eta irekia agertuko dute, etengabe prestatu eta elkarlanean jardun, ikasleek konfiantza berenganatzeko eta gure proiektuarekin lotura eta koherentzia islatzeko.

7.- Barne antolaera

Gure gobernu organoak, bai kolegiatuak, eta bai kide bakarrekoak ere, legeak arautzen dituenak dira. Eskola Kontseiluan –Ordezkaritza Organo Gorenean–, gurasoek, ikasleek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek hartzen dute parte. Lana batzordeen bidez antolatzen dugu, eta etapa barruko koordinazioa eta etapen arteko koordinazioa bultzatzen ditugu (zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Antolakuntza eta Jardueren Araudia).

8.- Gure ikastetxearekin interes bateratuak izan litzaketen beste erakundeekiko harremanak sustatu nahi ditugu (Eskualdea, Hezkuntza Saila, Udalak, beste ikastetxe batzuk, Gizarte Zerbitzuak...).

9.- Hezkuntza komunitateko partaide guztien elkarlana bultzatzen dugu.

8

Page 9: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

3.- ZER LORTU NAHI DUGU, ETA NOLA?

3.1 HELBURUAK

Aurreko atalean aipatu den bezala, ikasleek arrakasta akademikoa lortzea da gure xede nagusietako bat; hau da, ikasle guztiek Derrigorrezko Hezkuntzako titulua lortzea, titulazio horretaz haraindiko ikasketekin jarraitzeko. Gainera, beste helburu nagusi bat ere badugu: pertsona mailako arrakasta ere lortzea, mundu justuago bat eraikitzeko prestakuntza jaso dezaten. Hala, ikastetxean aurrera eramaten diren jarduera guztiak (antolakuntzazkoak, ikasleei begirakoak, metodologia hobetzekoak, prestakuntzakoak, familiekin eta kanpoko eragileekin batera egiten direnak...) helburu horiek lortzera bideratuta daude.

Ikasle bakoitzaren eta guztien beharrak eta ezaugarriak kontuan hartzen ditugu erantzun egokiak emateko, eta ikaskuntza eta estamentu guztion arteko elkarlana sustatzen dugu.

Arrakasta akademikoa eta arrakasta pertsonala lortzeko, ikasleek oinarrizko gaitasunak eskuratu behar dituzte. Gaitasunok zera dira: XXI. mendeko gizartean bizitzen jakiteko ezagutzak, prozedurak, balioak eta jarrerak, herritar aktibo eta solidario izateko beharko dituztenak. Era berean, bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko behar dituzten oinarriak eskaini nahi dizkiegu.

Horrela, bai Haur Hezkuntzan, eta bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere, oinarrizko gaitasunak eskuratu ditzaten lan egiten dugu. Halaber, gaitasunak lantzeak curriculuma garatzea ere badakar. Hona hemen Derrigorrezko Hezkuntzarako zerrendatzen diren oinarrizko gaitasunak:

1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.2. Matematikarako gaitasuna.3. Ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarrekintzan jarduteko

gaitasuna (zientzia, teknologia eta osasuna).4. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.5. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.6. Gaitasun kulturala eta artistikoa.7. Ikasten ikasteko gaitasuna.8. Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Arabako txoko honetatik, oso argi ikusten dugu zein zeregin garrantzitsua duen eskolak euskal kultura transmititzeko. Horretarako, euskarri ezin sendoagoa litzateke euskararen erabilera –bai eskolan, bai harreman pertsonaletan– ohiko bihurtzea. Beraz, euskara dugu komunikatzeko lehen hizkuntza zentroan, eta ikasteko hizkuntza nagusia. Bide berean, gaztelania eta ingelesa hizkuntzak garatzen ditugu, gure gizartea gero eta eleanitzagoa izanda herritar eleaniztunak behar ditugulako. Hizkuntzekin batera, kultura unibertsala ezagutzeko oinarriak ere eskaintzen dizkiegu ikasle guztiei.

9

Page 10: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Bestalde, gure ikasleek ohitura osasungarriak eskuratu ditzaten ere egiten dugu lan: elikadura orekatua, autoestimua, kirola egiteko ohitura...

Era berean, naturari zor zaion errespetua uler dezaten nahi dugu: garapen iraunkorraren oinarriak ikusarazten dizkiegu, eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa har dezaten laguntzen diegu, ondasunak birziklatzea, berrerabiltzea, arduratsu kontsumitzea... praktikan jarrita.

Horiez gain, Mendialdean antolatzen diren jarduera sozio-kulturaletan eta kirol jardueretan ikasleek, familiek eta irakasleek aktiboki parte hartzea bultzatzen dugu.

Azkenik, ikastetxean uste sendoa dugu benetako ikaskuntza etxea-eskola-herria hirukian sustatzen dela. Ezinbestekoa dugu, beraz, hiru erpinok indartsu uztartzea, osoko hezkuntza, kalitatezkoa eta bateratua lortzeko Mendialdeko haur eta gazteentzat.

3.2 ZUTABEAK

Ikasleak: Gure lan osoaren eta plangintza guztien funtsa dira: haientzat eta haiekin batera egiten dugu lan. Gure xede nagusia da ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea eskola ibilbidean zehar.

Irakasleak: Irakasle guztiek elkarlanean jarduten dute ikastetxeko beste estamentuekin ezarritako helburuak betetzeko. Irakasleen estamentua hauek osatzen dute: zuzendaritza taldeak, tutoreek, arlokako irakasleek eta laguntzako irakasleek (kontsultorea Haur eta Lehen Hezkuntzetan, orientatzailea Bigarren Hezkuntzan, Pedagogia Terapeutikoa lantzen duen irakasle espezialista, logopeda, atzerriko ikasleentzako hizkuntzen ikaskuntza indartzeko irakasleak…).

Gurasoak: Zutabe ezinbestekoa dira ikasleen garapen osoa lortzeko. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ikastetxearentzat gurasoen partaidetza, hainbat esparrutan (Gurasoen Elkartea, Ordezkaritza Organo Gorena, gelako bilerak...).

Irakasle ez diren langileak: Irakaskuntzan zuzenean jarduten ez duten langileak izan arren, badute zeregin garrantzizkoa ikasleak heztean: atezaina, autobuseko langileak, sukaldekoak eta jantokikoak, garbitzaileak, eskolaz kanpoko begiraleak eta IOLP/PROA irakaslea (Indartze, Orientazio eta Laguntza Programa / Programa de Refuerzo Orientación y Apoyo).

Kanpoko eragileak: Mendialdeko teknikoak daude multzo honetan (psikologoa, gizarterako arduraduna, kultura eta kirol jardueren arduraduna, euskararen normalizaziorako arduraduna, prebentzio komunitarioko arduraduna...). Atal honetan, herriko kirol eta kultura taldeak sar genitzake, aldizka baino ez bada ere haiekin hartu-emanak ditugu eta.

Hezkuntza administrazioa: Ikuskariak eta Berritzeguneak gure ikastetxerako izendatu dituen aholkulariak.

10

Page 11: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

3.3 TRESNAK:DOKUMENTUAK, PROGRAMAK, FORMAZIOA ETA EBALUAZIOA

A) DOKUMENTUAK

A.1) EPE LUZERAKO DOKUMENTUAK

Hezkuntza Proiektua: Ikastetxe osorako dokumentu markoa da, gure nortasuna eta ezaugarriak argi geratzen dira bertan, eta ildo estrategikoak markatzen ditu.Ikasketa Proiektua (Ikastetxeko Curriculum Proiektua): Ikasleek maila bakoitzean zer helburu, gaitasun, eta eduki lortu/eskuratu behar dituzten zehazten du. Bertan, ebaluazio irizpideak ere agertzen dira, bai eta arlo bakoitzean erabiliko diren metodologia oinarriak ere.AJA/ROF: Ikastetxea nola antolatu eta partaide guztiok nola jokatu behar dugun arautzen du.Bizikidetza Plana: Eguneroko harremanetan sortu litezkeen arazoei nola aurrea hartu, egoki bideratu eta arautu ezartzen du.Harrera Plana: Irakasleak, ikasleak, eta gurasoak gure ikastetxeetara integratzen laguntzeko baliabideak eta estrategiak eskaintzen ditu.Hizkuntza Proiektua: Ikastetxeko funtzionamenduan hizkuntza bakoitzak zer garapen izan behar duen finkatzen duen dokumentua da. Era berean, hizkuntzen trataera bateratua lantzeko proposamenak jasotzen ditu.Tutoretza Plana: Tutoreen funtzioak zerrendatzen ditu eta antolatzen ditu: zer gai landuko diren eta zer jarduera egingo diren tutoretza saioetan (autoestimua, ohitura osasungarriak, sexu heziketa, ikasteko eta planifikatzeko teknikak...).

A.2) URTE BATERAKO DOKUMENTUAK

Urteko plana: Ikastetxeak urte baterako jarri dituen helburuak zehazten ditu, eta helburuok lortzeko zer jarduera egingo ditugun azaldu. Horretaz gain, arlo bakoitzean egiten diren programazioak txertatzen dira.

Hobekuntza Plana: Datorren ikasturtetik aurrera, dokumentu hau Urteko Planarekin batera joango da. Ikastetxeak zer premia dituen zehazten du, eta lau arlotan bilatzen erantzunak: antolaera, ikasketak edo curriculuma, irakasleen formazioa, eta hezkuntza komunitatea (senideekin eta bestelako eragileekin egiten den lana).

Urteko Memoria: Ikasturte bakoitzaren bukaeran egiten da, Urteko Planean idatzitakoa baloratzeko. Dokumentu hau datorren ikasturteko Urteko Plana idazteko oinarria izango da.

11

Page 12: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

B) IKASTETXEAK INDARREAN DITUEN PROGRAMAK

B1) OROKORRAK

Hizkuntza Normalizatzeko Programa: Euskara erabiltzea sustatzeko estrategiak koordinatzen ditu ikastetxeko adar guztiekin lan eginda (irakasleak, irakasle ez diren langileak, ikasleak eta gurasoak). Gela barruko jarduerak dinamizatzen dira programa honen bitartez, eta gelaz kanpoko zenbaitetan ere parte hartzen dugu. Euskara (ahozkoa zein idatzizkoa) bultzatzeko edozein ekimen interesgarriri buruzko informazioa ere bideratzen da programa honekin.

Agenda 21: Programa honek arreta gune bat proposatzen digu: ingurumena ezagutzea eta babestea, eta haren garapen iraunkorra; hau da, nola ustiatu eta erabili baliabideak modu egokian, etorkizuneko belaunaldietakoek disfruta ditzaten… Ikasturte bakoitzean, gai jakin baten gainean lan egiten dugu (ura, birziklatzea, energiak...), elkarren artean.

Heldutasun Teknologikoa: Teknologikoki ikastetxea zein mailatan dagoen zehazten dugu programa honetan. Hobetzeko pausoak zelan eman diseinatzen dugu, eta ikastetxe osoan teknologi berrien erabilera zabaltzeko koordinazioa lantzen da.

B2) IKASLEEN ANIZTASUNARI ERANTZUTEKOAK

HBSP/PREE (Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektua / Proyecto de Refuerzo Educativo Específico): Curriculum atzerapena edo ikasteko arazoak dituzten ikasleei eskola ordutegiaren barruan laguntza emateko programa. DBHko 1. zikloan dauden ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak lortzea bermatzen du.

Kultura artekotasuna: Ikastetxeko eta eskualdeko kultura aniztasunari erreparatzeko programa. Aniztasun hori lantzeko materialak eta jarduerak sortzen eta antolatzen ditugu ikastetxe osorako programa honetan.

IOLP/PROA (Indartze, Orientazio eta Laguntza Programa / Programa de Refuerzo Orientación y Apoyo): Ikasten laguntzeko premia duten ikasleentzako programa. Eskolaz kanpoko orduetan garatzen da, ikastetxe barruan bada ere.

C) IRAKASLEEN FORMAZIOAIrakaskuntzan aritzeak etengabe prestatzea dakar: irakasleek mota guztietako tresnak eta pedagogiak ezagutu behar dituzte ikasleei beren heziketa prozesu osoan laguntza egokia emateko. Formatzeko, irakasleek lanaldiko zenbait ordu dituzte; zuzendaritzak proposatu, eta klaustroak berretsi egiten du formazio egitasmo hori. Hezkuntza Sailak ere hainbat ikastaro eskaintzen ditu ordutegitik kanpo (berritzeguneen eta Garatu planaren bitartez).

12

Page 13: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

D) EBALUAZIOA

Kalitatezko irakaskuntzak etengabe ebaluatu behar ditu ikas-irakasteko bideak, ikastetxeak ezarritako helburuak lor ditzan beharrezko doitze neurriak hartzeko.

Etapaz etapa, hona hemen xehetasunak:

Haur Hezkuntzan, bi ebaluazio egiten dira, eta familia guztiekin egiten dira bilerak haien berri emateko (txostena ere helarazten diegu). Etapa honen bukaeran ebaluatzen da ea lortu dituzten ikasleek garatu beharreko gaitasunak.

Lehen Hezkuntzan, ebaluazioa formatiboa da batez ere; hau da, aztertzen da ikasle bakoitza zer egoeratan dagoen ikasketei dagokienez, eta zehazten da zer arlotan hobetu dezakeen bere garapenean. Etapa honetan, ikasturteko hiru ebaluazio egiten dira, eta, ebaluazioen berri emateko, txostenak helarazten zaizkie gurasoei eta elkarrizketak egiten dira haiekin. Ikasleek ziklo bakoitzean (zikloa = 2 ikasturte) zer gaitasun garatu behar dituzten zehaztuta dagoenez, ziklo bakoitzaren bukaeran aztertzen da ea ikasleek gaitasun horiek behar den neurrian garatu dituzten eta hurrengo ziklora edo etapara pasa daitezkeen.

Bigarren Hezkuntzan, ikasturte bakoitzean 3 ebaluazio tarte daude, gehi ikasturte bukaerako ebaluazio orokorra. Guztietan nabariena ikasturte bukaerako ebaluazioa da: gogoeta bateratua egiten dute irakasle guztiek ikusteko ikasle bakoitzak noraino erdietsi dituen ezarritako helburuak, eta baloratzen da hurrengo mailara pasatzeko gaitasun eta jakintza nahikoak eskuratu dituen, betiere ikasturte hasieran ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

Baina, egiatan, ebaluazioa etengabea da: hasierako ebaluazioaz gain (ikasle bakoitza ikasturte hasieran zer egoeratan dagoen zehazten du), ikasleen eguneroko behaketetan oinarritzen dugu gure lana, prozesu etengabe horrek ematen baitigu ikasle bakoitzaren progresioaren berri, eta, hala, programazioa moldatzeko eta talde osoaren erritmoari egokitzeko aukera.

Hainbat ebaluazio tresna erabiltzen ditugu: galdetegiak, ahozko eta idatzizko probak, ikasleek –bai taldeka, bai banaka– ekoitzitako lanak, aurkezpenak, eguneroko behaketa…

Kanpotik egiten diguten ebaluazioa ere badaukagu: Diagnostiko Ebaluazioa. Hemendik aurrera, bi urtean behin pasatu beharko dugu, Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailan. Ikasleak eskuratzen ari diren gaitasunen inguruko informazioa ematen digu. Informazio hori ikastetxean bertan ikusten ditugun emaitzekin alderatu, eta, ateratzen ditugun ondorioekin, Hobekuntza Plana idazten dugu, eta Urteko Planean txertatu.

Irakasleei dagokienez, etengabean ebaluatu behar dute beren lana, ikasleen ezaugarriei eta beharrei egokituz joan behar dutelako. Ekainean aurkezten den Urteko Memorian ebaluatzen dugu ikasturte bakoitzean egindako lana: ikasturte hasieran Urteko Planean ezarritako helburuak noraino bete ditugun aztertu, eta hurrengo ikasturterako zer hobetu behar den argitzen da.

13

Page 14: Ibernalo zuzenketa

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Bukatzeko: Ikas-irakasteko prozesuak ebaluatzeak hobeki irakasteko balio du: irakaskuntzaren eragilea da. Horrela, irakasleen prestakuntza eta ikerkuntzarako baliabide bihurtzen da ebaluazioa, eta, berari esker, gure lana garatu eta hobetzeko bide bat daukagu.

14