i zikloa ii blokea fitxa6

2
I. Zikloa Fedeari oinarria jartzen Asis Sareko printzipioak II. Blokea Asis Sarea Sarritan sentitu dugu bizitza eta otoit- zaren artean dagoen betiko tirabira. Oinarrizko jakinduriaren printzipioa da hau: bizitza bihurtzen ez den otoitza izen onik gabe gelditzen da eta ihes- keriaren iturri bihurtzen. Hau da galdera: Nola egin otoitz bizitza zehatzetik? Nola egin otoitz geure ba- rru-barruko kontraesanetatik, berori geure egiari hutsegitea izan gabe. Geure burua zertxobait ezagutzen ba- dugu egia da, halaber, bizitza eta otoit- zaren arteko koherentzia-premia dela eta, sar daitezkeela tartean perfekzionis- mo eta nartzisismozko jarrera aitor- gabeak. Esan dezagun hasiera- hasieratik: Jaunarekin adiskide- harremanak edukitzeak ez du pertsona perfekturik behar, pertsona egiatiak baizik. Ez dezagun ahaztu, harremanean protagonismoa ez dagoela gugan, Ha- rengan baizik. Baina, sinesgarria ote da gure otoitza, gure bizitzan hainbeste kontraesan da- goelarik? Kontraesanak dira gure ahal- izate eta gure bide normal, beroriek irekitzen baikaituzte Haren presentzia- ra. Topo egitea Jesusengandik dator, ez gure koherentziatik. Adiskidantzazko otoitza dagoen orotan, kon- bertsioa ematen da; baina ez gure perfekzio- moral irriken arabera, baizik eta fededunaren bihotzari dagozkion jarrera teologalen mailan: maitasun jarrera, kontrakoak kontrako Ha- rentzat izan nahian jarraitzen duena; apalta- suna eta askatasuna, norberaren jabe izateari utzi dionarena, Bestea ororen gain maite duelako; eta egia, ni nor naizen eta Hura nor den esaten didana. Bizi-kalitatea irizpide da otoitzaren on/eskasa bereizteko. Beraz bizitzaren argira ikusi behar da otoitz egitea, honek eragiten duen eta ondorioz dakarren bizimodutik. 6. Otoitzaren indar aldatzailea Jesusek berak jakinarazi zigun horretaz: “Ez da aski niri ‘Jauna, Jauna!’ esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin” (Mt 7,21); “Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxuraza- leok! Edalontzia eta platera kanpotik gar- bitzen dituzue, barrutik lapurretaz eta gu- tiziaz gainezka beterik dauden bitartean!” (Mt 23,25) … Frantziskok ere irizpide berberak ipintzen ditu anaia bati idaztean, honek, anai bizitzak jartzen dizkion eragozpenen ondorioz, otoitz-bizitza eramateko arazo larriak dituenean. “Anaia I., ministroari: Jaunak bedeinka zaitzala.

Upload: baldo-calmaestra

Post on 28-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Lan pertsonalerako edo talde-lanerako fitxak.Fedea oinaritzea.

TRANSCRIPT

Page 1: I zikloa II blokea fitxa6

I. Zikloa Fedeari oinarria jartzenAsis SarekoprintzipioakII. Blokea

Asis Sarea

Sarritan sentitu dugu bizitza eta otoit-zaren artean dagoen betiko tirabira.Oinarrizko jakinduriaren printzipioa dahau: bizitza bihurtzen ez den otoitzaizen onik gabe gelditzen da eta ihes-keriaren iturri bihurtzen.Hau da galdera: Nola egin otoitz bizitzazehatzetik? Nola egin otoitz geure ba-rru-barruko kontraesanetatik, berorigeure egiari hutsegitea izan gabe.Geure burua zertxobait ezagutzen ba-dugu egia da, halaber, bizitza eta otoit-zaren arteko koherentzia-premia delaeta, sar daitezkeela tartean perfekzionis-mo eta nartzisismozko jarrera aitor-gabeak. Esan dezagun has iera-hasieratik: Jaunarekin adiskide-harremanak edukitzeak ez du pertsonaperfekturik behar, pertsona egiatiakbaizik. Ez dezagun ahaztu, harremaneanprotagonismoa ez dagoela gugan, Ha-rengan baizik.

Baina, sinesgarria ote da gure otoitza,gure bizitzan hainbeste kontraesan da-goelarik? Kontraesanak dira gure ahal-izate eta gure bide normal, beroriekirekitzen baikaituzte Haren presentzia-ra. Topo egitea Jesusengandik dator, ezgure koherentziatik.Adiskidantzazko otoitza dagoen orotan, kon-bertsioa ematen da; baina ez gure perfekzio-moral irriken arabera, baizik eta fededunarenbihotzari dagozkion jarrera teologalen mailan:maitasun jarrera, kontrakoak kontrako Ha-rentzat izan nahian jarraitzen duena; apalta-suna eta askatasuna, norberaren jabe izateariutzi dionarena, Bestea ororen gain maiteduelako; eta egia, ni nor naizen eta Hura norden esaten didana.Bizi-kalitatea irizpide da otoitzarenon/eskasa bereizteko. Beraz bizitzarenargira ikusi behar da otoitz egitea, honekeragiten duen eta ondorioz dakarrenbizimodutik.

6. Otoitzaren indar aldatzailea

Jesusek berak jakinarazi zigun horretaz:“Ez da aski niri ‘Jauna, Jauna!’ esatea,Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nireAitaren nahia behar da egin” (Mt 7,21);“Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxuraza-leok! Edalontzia eta platera kanpotik gar-bitzen dituzue, barrutik lapurretaz eta gu-

tiziaz gainezka beterik dauden bitartean!”(Mt 23,25) …

Frantziskok ere irizpide berberak ipintzen dituanaia bati idaztean, honek, anai bizitzak jartzendizkion eragozpenen ondorioz, otoitz-bizitzaeramateko arazo larriak dituenean. “Anaia I.,ministroari: Jaunak bedeinka zaitzala.

Page 2: I zikloa II blokea fitxa6

Zeure kontzientzi arazoaz, hauxe esatendizut ahal dudan ongien: Jainko Jaunamaitatzea eragozten dizun edozer gauza etahorretarako oztopo jartzen dizun edonor,anaia edo beste, dena graziatzat hartu beharduzu, baita jipoituko bazintuzte ere. Etahorixe nahi ezazu, ez besterik. Eta har ezazuhori Jainko Jaunarekiko eta nirekiko egia-zko obedientziatzat, ziur baitakit, jakin,horixe dela egiazko obedientzia.

Eta maita itzazu gauza horiek egiten dizkizu-tenak. Eta horiengandik ez nahi izan besterikezer, Jaunak emango dizuna baino. Maitaitzazu horretantxe, eta ez nahi izan horiekkristau hobeak izaterik. Eta izan bedi horizuretzat eremitorioan bizitzea baino hobea.

Honako honetan ezagutu nahi dut Jaunamaite duzula eta baita ni ere, haren eta zuremorroi hau, honela jokatzen baduzu, alegia:ez dadila izan munduan anaiarik, daitekeengehiena bekatu egin balu ere, zure begiakikusi ondoren, inoiz zure errukirik gabe alde

egingo duenik, errukia eskatuko balu. Etaerrukia eskatuko ez balu, galdetu zeuk erru-kirik nahi duen. Eta beste mila aldiz zeurebegi aurrean bekatu egingo balu ere, maitaezazu ni neu baino gehiago, horrela Jauna-rengana erakar dezazun; eta izan erruki betihorrelakoak. Eta, ahal duzunean, jakinaraziezaiezu goardianoei horrela jokatzeko era-baki sendoa duzula ( …)” (MiG 1-12).

Otoitz-irakasleek interes gutxiago jarri dutebeti otoitzean ari garela gertatzen zaigunhartan, eguneroko bizitzan bizi dugun hartanbaino. Asisko Frantziskok eta Klarak bizit-zara nola moldatzen garen galdetuko liguke-te, besteekiko dugun zerbitzu apalaz, doanlan egiteko dugun ohituraz, saria geroratzekodugun gaitasunaz, errealitateari begiratzekodugun moduaz, egiatik bizitzeko dugun gai-tasunaz … Bizitzan ibiltzeko ditugun jarrerahauetatik epaituko lukete gure Jainkoare-kiko harreman-bizitza Frantziskok eta Kla-rak eta beraiek bezalakoek.

·Bizitzaz aldatzea da otoitzaren irizpidea. Agian lehen momentuan gauza ez dago hainbesteportaera moraleko aldaketetan, zerbait sakonagoan baizik, eta horrek apurka beste aldaketahorien fruitua emango du. Aldatua edo aldatzeko bidean … ikusten duzu zeure burua?

·Berrirakur dezakezu zeure historia pertsonala Graziazko eta Salbamenezko historia bezala?

·Frustrazioa bidelagun bezala bizitzen ikasteak eskuzabal egiten zaitu ala blokeatu egiten zaitu?

·Zure bizitza, gero eta gehiago, Jainkoarekiko atentzio bihurtzen ari da, ala bere baitaneta dituen premiatan tolestatzen da?

·Nola zabiltza doakotasunez eta leialtasunez, nahiz eta zure esperoak ez bete?

·Zeure buruarekiko egiak amorratzen jartzen zaitu, ala bakearen eta zeure burua abando-natzearen iturri duzu?

·Egin kasu otoitza bereizteko irizpideei: maitasuna, askatasuna (lehenik zeurekiko etazeure ametsekiko) eta apaltasun/egia, zeure eguneroko bizitzan.

Bakarka eta taldean lan egiteko

I. Zikloa Fedeari oinarria jartzen Asis SarekoprintzipioakII. Blokea

Asis Sarea