i r a k a s l e e s p e z i a l i s t a k : z a l b a i b...

17
IRAKASLE ESPEZIALISTAK: ZALBA IBÁÑEZ, Martín ASÍN BAILÓ, Carmen Belén GARÍSOAIN IRIBARREN, Jesús REMIRO IRAIZOZ, Urtzi

Upload: others

Post on 08-Oct-2019

2 views

Category:

Documents

0 download

TRANSCRIPT

I R A K A S L E E S P E Z I A L I S T A K :

Z A L B A I B Á Ñ E Z , M a r t í n

A S Í N B A I L Ó , C a r m e n B e l é n

G A R Í S O A I N I R I B A R R E N , J e s ú s

R E M I R O I R A I Z O Z , U r t z i

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

2

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

Ikasleak daukan maila tekniko eta interpretatiboarekin zenbait obra landu ditzake. Obra horien dimentsio formalek, konplexutasun harmoniko, polifoniko eta tematikoak, eta aniztasun estilistiko eta estetikoak, beharrezkoa egiten dute musika-hizkuntzaren elementu eta prozedura nagusiak ezagutzea eta horiek konposatzeko teknika desberdinekin duten erlazioa sakontzea. Horrela, delako obrak hobeto ulertu eta, horren bidez, interpretazio egokia lortuko da. Analisiaren bidez lor daiteke aurrerapen hori eta idazteko teknika desberdinetako trebezia garatzea ez da ezinbestekoa. "Analisia" irakasgai honen helburua konposizioaren elementu eta prozedura nagusiak (harmonia, kontrapuntua, etab.) alde teorikotik ezagutarazteaz gain, kultura-fenomeno den musikatik banandu ezinezko faktore historikoak eta, era berean, faktore psikopertzeptiboak jakitera ematea da. Faktore horiek ezinbestekoak dira eta obra musikala fenomeno psikologiko moduan ulertzeko eta, gainera, analisia ikuspuntu garrantzitsu guztietatik egiteko tresna metodologikoen multzoa eskaintzen dute

Elementu morfologiko eta prozedura sintaktikozko sail batetik abiatuz daude osatuta musikazko artelan guztiak. Hizkuntzarekiko antzekotasun horrek, musikari Hizkuntzalaritzako zenbait irizpide aplikatzeko aukera ematen dio, hots, diziplinen arteko analogia mekaniko hutsa izan ordez, ezagutzarako bide emankorra eratzen dio Diakronia eta sinkronia irizpideak, seguruenik, analisi musikalari ondoen egokitzen zaizkionak dira: alde batetik, soinuaren euskarri den denbora psikofisikoaren kontsiderazioan, une sinkronikoen segida bat bereiz daiteke musikaren bilakaera diakronikoan (zehatz-mehatz aztertzeko testuingurutik atera daitezkeen uneak dira), eta bestetik, estilo edo autore eta garai bati dagokion musika-obra baten balorazioan (lehenagoko eta ondorengo estilo edo garaiekin hertsiki erlazionaturiko une sinkroniko bezala ulertzen direnean eskuratzen baitute beren dimentsio zehatza), Musikaren Historiak eratzen duen osotasun zabaleko zati txiki bat dira.

Gainera, Analisi musikala azken hamarkadetan Fisika eta Psikologia bezalako zientzien esparrutik datozen ekarpenez aberastu da (hori da diziplina honek azken garaiotan izan duen indartzearen arrazoia). Adimen-mekanismoen eta horiek kinada fisikoekin duten loturen esparruan aztertu behar dira gure pertzepzioa eta honen ondoriozko ulermen musikala gauzatzeko jatorria eta arrazoia, eta, era

SARRERA

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

3

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

berean, forma globala osatzen duten gutxienezko forma eta elkarketak: egitura-analisia psikopertzepzioan hertsiki oinarritua dago eta horren arabera soilik uler daiteke.

Analisiak musikako ikasketa profesionaletako azken bi ikasturteetan hartzen du benetako balioa, beraz, musikako ikasketen hasieratik etengabe agertu behar duen gaia den arren.

Oinarrizko mailetan, Musika Hizkuntzako edo Instrumentuko irakasleak burutzen duen analisiaren konplexutasunak, ikasleak duen jakintza mailaren araberakoa izan beharko du. Horretarako, obrak egoki interpretatzeko ezinbestekoak diren elementu tematiko, fraseologiko eta abarretan jarriko da arreta, ulergaitzak izan daitezkeen teknizismoak baztertuz . Ordea, Analisia irakasgai honetan, ezinbesteko garrantzia duen gai hau sakontzeko behar diren ezagumenduak jasoak ditu ikasleak.

Beraz, Analisi-irakaskuntzan gure musika-hizkuntza osatzen duten elementuei buruzko kontzeptu guztiak sartzen dira. Garai eta estilo guztietako obra adierazgarrien kopuru txiki batera murriztuko da analisia. Obra horiek ahalik eta sakonkien landuz, mendebaldeko teknika musikalen ikuspegi zabala eta beste obren analisian aplika daitezkeen irizpide metodologikoak eskainiko dituzte.

Irakasgai honetan, prozedurak ez dira ezagutza tekniko edo estilistikoen sail baten asimilazio teorikora mugatuko, aurrerapauso bat eman nahi dute, ikasitako elementu eta prozedurak entzumenez ezagutzeko praktikak eta haien barneratzea bideratuko dituen oinarrizko instrumentu-praktika barne hartuz.

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

4

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

HELBURUAK Musikako ikasketa profesionaletan "Analisia" irakasgaia irakastearen helburua ondorengo gaitasun hauek garatzea izango da:

a) Zenbait garai eta autoreren konposatzeko elementu eta prozedurak ezagutzea.

b) Obrak hobeto ulertzeko, ikuspuntu desberdinetatik analizatzea.

c) Garai guztietako konposatzeko prozedurak eta horietatik eratorritako

egitura formalen arteko erlazioa ulertzea

d) Analizatutako obrak nork bere baitan entzutea.

e) Garai eta autore ezberdinei dagozkien oinarrizko elementu eta prozedura konpositiboak entzumenaren bidez ezagutzea.

EDUKIAK

Analisiaren bitartez, musika-hizkuntzaren osagaiak aztertzea (forma, melodia, erritmoa, tema-eraldaketa, bertikaltasun, lotura harmonikoa, modulazioa, kontrapuntua, tentsio- eta lasaitze prozesua, kadentzia, proportzioa, polaritatea, tinbrika, artikulazioa, dentsitatea, jarraipen, koherentzia eta kontraste irizpideak, etab.), zenbait garai eta autoreen obretatik abiatuz, kantu gregorianotik gaur egunera arte (mendebaldekoa ez den musikaren aipamenak barne), eta ikuspuntu analitiko desberdinen bidez (konposizio-prozeduren azterketa, analisi estrukturala, psikopertzeptiboa, historizista, etab.).Ikasitako elementu eta prozedurak barneratzeko entzumen eta instrumentuzko praktika.

BOSTGARREN MAILA

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

5

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

1) Mendebaldeko musika-hizkuntzaren aldietako elementu morfologikoak identifikatzea, obren analisiaren bitartez. Ondorengoa ebaluatu ahal izango da irizpide honekin: ikasleak ikasitako

elementuak ezagutzeko eta estiloaren ikuspuntutik (sinkronikoki eta diakronikoki kontsideratuz) berauek ulertzeko duen trebezia

2) Mendebaldeko musikaren hainbat garaitako obren analisiaren bidez, eskala

txikian forma eratzen duten prozedura eta elementuak ezagutzea. Irizpide honen bidez, ikasleak prozedura sintaktikoak, tema-

eraldaketazkoak, etab. ezagutzeko duen trebezia neurtu nahi da, eta, era berean, delako prozedurak estiloaren ikuspuntutik (sinkronikoki eta diakronikoki kontsideratuz) ulertzeko eta beren eginkizun funtzionala baloratzeko duen gaitasuna ere bai.

3) Mendebaldeko musikaren hainbat garaitako obren analisiaren bidez, eskala

handian forma eratzen duten elementu, prozedura eta egitura mailak ezagutzea. Ikaslearen gaitasuna ebaluatu nahi da, obraren forma globala lantzen

autoreak jarraitutako irizpideak ezagutu (proportzio, koherentzia, kontraste irizpideak...), irizpide horiek eta eskala txikian forma eratzen duten elementuen arteko erlazioa ulertu, eta, egitura-mailetan elementu eta prozedura desberdinek duten eginkizuna mugatuz, egitura maila horiek zehazteari dagokienez.

4) Eskala txikian forma eratzen duten elementu eta prozedurak entzumenez

ezagutzea.

Irizpide honekin ikaslearen entzumenaren aurrerapena ebaluatu ahal izango da, funtsean homofonikoak diren zatietatik eta horizontaltasun handiagoko beste batzuetatik abiatuz aztertutako elementu eta prozedura desberdinen identifikazioaren bidez.

5) Eskala handian forma eratzen duten elementu eta prozedurak entzumenez ezagutzea.

Ikaslearen entzumenaren aurrerapena ebaluatu nahi da, egileak obraren forma

globala lantzean jarraitu dituen irizpideei (proportzio, koherentzia, kontraste irizpideak, etab.) dagokienez, eta, era berean, horien eta eskala txikian forma eratzen duten elementuen arteko erlazioa ulertzeko gaitasuna neurtu.

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

6

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

EBALUAZIO-PROZEDURA 1.- Hiruhileko-frogak 1.1. 1.2. Eta 3garren ebaluazio-irizpideetan oinarrituz, bereganatutako ezagutzak gutxienez hiruhileko froga batekin ebaluatuko dira.

Proba bakoitzean hamar galderari erantzun behar zaio: horietako hiru, gutxienez, harmonia-teoria orokorrari buruzkoak izanen dira eta gainontzekoak proposatutako partitura baten ingurukoak.

Gainera, froga partzialak egiteko aukera egonen da, hiruhileko amaieran batezbestekoa kalkulatuz.

1.2 Entzumenezko-analisia: 4. ebaluazio-irizpideari oinarrituz, bereganatutako ezagutzak gutxienez hiruhileko froga batekin ebaluatuko dira.

1.2.1 Entzumen-analisiaren behaketa sistematikoa: hiruhilekoan behin egiten baldin bada, zortzi ariketakoa izanen da, edo proba kantitatearen arabera proportzionalki bananduko dira. Irakasleari honek markatutako epeetan entregatu beharko zaizkio. Horietako batzuk ere gelan egin ahal izanen dira.

1.2.2 Hiruhileko proba bat, gutxienez, gelan eginen da.

Hiru edo lau ahotsetarako diktatu harmoniko bat eginen dute, dagokion analisi-funtzionala zehaztuz .

2.- Ebaluaketa jarraia egiteko eskubidea galdu duten ikasleentzako proba

ikasturte osoan bederatzi klase edo gehiagora etorri ez diren ikasleek, ebaluaketa jarraia egiteko eskubidea galduko dute. Ekaina hasieran beraiei zuzendutako froga bat eginen da. Aldez aurretik, eskaera egin behar diote Ikasketaburuari.

Proba honen zatiak hauek izanen dira:

a.- hamar galderari erantzun behar zaio: horietako hiru, gutxienez, harmonia-teoria orokorrari buruz izanen dira eta gainontzekoak proposatutako partitura baten ingurukoak

b.- Entzumenezko-analisia: Hiru edo lau ahotsetarako diktatu harmoniko bat eginen dute, dagokion analisi-funtzionala zehaztuz

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

7

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

3.- Ekaineko ez ohiko proba

Gainera, ekain amaieran, kurtsoa ohiko hirihuileko azterketen bidez gainditu ez dutenentzat eta ebaluazio-galerako froga gainditu ez dutenentzat proba bana egongo da.

Bi kasuetan, honako egitura edukiko du

b.- Entzumenezko-analisia: Hiru edo lau ahotsetarako diktatu harmoniko bat eginen dute, dagokion analisi-funtzionala zehaztuz.

KALIFIKAZIO-IRIZPIDEAK

1.-Hiruhileko probak

1.1. puntutik proba orokorraren %80 aterako da. 1.2. puntutik %20: 1.2.1 puntutik %20 eta 1.2.2. puntutik %80 aterako dira.

Ebaluaketa gainditzeko 5eko batezbestekoa eduki behar da, bi zatiak (1.1, eta 1.2) gaindituz.Salbuespen gisa, 1.2. atalean 4ko nota ateraz gero, 1.1 atalean 6ko kalifikazioa eskuratu beharko da ikasgaia gainditzeko.

AZKEN NOTA

Ikasturteko azken nota kalkulatzeko hiruhilekoko ebaluaketek hurrengo pisua edukiko dite. Lehenengo ebaluaketak notaren %25, bigarrenak %25 eta hirugarrenak %50 balioko du.

Hirugarren ebaluaketako 1.1 atalean ezinbestekoa da, gutxienez, 5 bat ateratzea ikasturtea gainditzeko.

2.- Ebaluaketa jarraia egiteko eskubidea galdu duten ikasleentzako azken proba

a.- Probaren %80 balioko du

b.- Probaren %20 balioko du.

8

Proba gainditzeko 5eko batezbestekoa eduki behar da, bi zatiak (1.1, eta 1.2) gaindituz. Salbuespen gisa, 1.2. atalean 4ko nota ateraz gero, 1.1 atalean 6ko kalifikazioa eskuratu beharko da ikasgaia gainditzeko.

3.- Ekainerako ez ohiko proba

4. -Kalifikazio irizpideak lehen eranskinean xehatzen dira, Analisiako 5. Mailari dagozkionak aplikatuz ERREPERTORIO, MATERIALAK, ERREKURSO-DIDAKTIKOAK Analisirako errepertorioa Mendelsshon: Hitzik gabeko erromantzak: op.19,6; op.85,3. Chopin: Mazurkak Op.33-3; Op.67-2; Op.63-2; Baltsak Op.64-1; Op.70-3; Nokturnoak Op.9-2. Brahms: Baltsak Op. 39 1 y 2 Beethoven: Bigarren sonata Op.2 -1; Bach: Minuetoak: BWV114-1, BWV115 -1, BWV116-1, Inbentzioak: BWV772, BWV773, BWV939 Preludioa. Material-pedagogikoak CDak, partiturak, Kontserbatorioko web-orria. Bibliografia (eranskina). Baliabide-didaktikoak Musika-katea, ordenagailuak, arbelak, Internet. ELKARREN ARTEKO JARDUERA AKADEMIKOAK Ez dira programatu. ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK Ez dira programatu.

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

9

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

BIBLIOGRAFIA

- Carlos Etxeberria/Jesús Garisoain: Apuntes de Armonía (Primera parte) (Cenlit Ediciones)

- Carlos Etxeberria: Apuntes de Armonía (Segunda parte) (Cenlit Ediciones) - Carlos Etxeberria/Jesús Garisoain: Apuntes de Armonía (Ejercicios) (Cenlit

Ediciones) - Clemens Kühn: Tratado de la forma musical - Julio Bas: Tratado de la forma musical (Ricordi) - Llacer Pla: Guía analítica de Formas Musicales - Amando Blanquer: Análisis de la Forma Musical - Charles Rosen: Formas de Sonata (Labor) - Ernesto de la Guardia: Sonatas para Piano de Beethoven (Ricordi) - Walter Piston: Armonía (Labor) - Vincent Persichetti: Armonía del siglo XX (Real Musical) - Alois Haba: Nuevo tratado de Armonía (Real Musical) - Diether de la Motte: Armonía (Labor) - Diether de la Motte: Contrapunto (Labor) - Walter Piston: Contrapunto (Labor) - Johannes Forner: Contrapunto Creativo (Labor) - Félix Salzer: Audición estructura

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

10

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

HELBURUAK

Musikako ikasketa profesionaletan "Analisia" irakasgaia irakastearen helburua ondorengo gaitasun hauek garatzea izango da:

a. Zenbait garai eta autoreren konposatzeko elementu eta prozedurak ezagutzea.

b. Obrak hobeto ulertzeko, ikuspuntu desberdinetatik analizatzea.

c. Garai guztietako konposatzeko prozedurak eta horietatik eratorritako egitura formalen arteko erlazioa ulertzea.

d. Analizatutako obrak nork bere baitan entzutea.

e. Garai eta autore ezberdinei dagozkien oinarrizko elementu eta prozedura

konpositiboak entzumenaren bidez ezagutzea. EDUKIAK Analisiaren bitartez, musika-hizkuntzaren osagaiak aztertzea (forma, melodia, erritmoa, tema-eraldaketa, bertikaltasun, lotura harmonikoa, modulazioa, kontrapuntua, tentsio- eta lasaitze prozesua, kadentzia, proportzioa, polaritatea, tinbrika, artikulazioa, dentsitatea, jarraipen, koherentzia eta kontraste irizpideak, etab.), zenbait garai eta autoreen obretatik abiatuz, kantu gregorianotik gaur egunera arte (mendebaldekoa ez den musikaren aipamenak barne), eta ikuspuntu analitiko desberdinen bidez (konposizio-prozeduren azterketa, analisi estrukturala, psikopertzeptiboa, historizista, etab.).

SEIGARREN MAILA

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

11

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK 1.- Mendebaldeko musika-hizkuntzaren aldietako elementu morfologikoak

identifikatzea, obren analisiaren bitartez Ikasitako elementu eta prozedurak barneratzeko entzumen eta instrumentuzko praktika.

Ondorengoa ebaluatu ahal izango da irizpide honekin: ikasleak ikasitako

elementuak ezagutzeko eta estiloaren ikuspuntutik (sinkronikoki eta diakronikoki kontsideratuz) berauek ulertzeko duen trebezia.

2.- Mendebaldeko musikaren hainbat garaitako obren analisiaren bidez,

eskala txikian forma eratzen duten prozedura eta elementuak ezagutzea. Irizpide honen bidez, ikasleak prozedura sintaktikoak, tema-

eraldaketazkoak, etab. ezagutzeko duen trebezia neurtu nahi da, eta, era berean, delako prozedurak estiloaren ikuspuntutik (sinkronikoki eta diakronikoki kontsideratuz) ulertzeko eta beren eginkizun funtzionala baloratzeko duen gaitasuna ere bai.

3.- Mendebaldeko musikaren hainbat garaitako obren analisiaren bidez,

eskala handian forma eratzen duten elementu, prozedura eta egitura mailak ezagutzea

Irizpide honen bitartez,ikaslearen gaitasuna ebaluatu nahi da, obraren forma

globala lantzen autoreak jarraitutako irizpideak ezagutu (proportzio, koherentzia, kontraste irizpideak...), irizpide horiek eta eskala txikian forma eratzen duten elementuen arteko erlazioa ulertu, eta, egitura-mailetan elementu eta prozedura desberdinek duten eginkizuna mugatuz, egitura maila horiek zehazteari dagokienez.

4.- Eskala txikian forma eratzen duten elementu eta prozedurak entzumenez

ezagutzea. Irizpide honekin ikaslearen entzumenaren aurrerapena ebaluatu ahal izango

da, funtsean homofonikoak diren zatietatik eta horizontaltasun handiagoko beste batzuetatik abiatuz aztertutako elementu eta prozedura desberdinen identifikazioaren bidez

5.- Eskala handian forma eratzen duten elementu eta prozedurak

entzumenez ezagutzea. Ikaslearen entzumenaren aurrerapena ebaluatu nahi da, egileak obraren

forma globala lantzean jarraitu dituen irizpideei (proportzio, koherentzia, kontraste

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

12

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

irizpideak, etab.) dagokienez, eta, era berean, horien eta eskala txikian forma eratzen duten elementuen arteko erlazioa ulertzeko gaitasuna neurtu. EBALUAZIO-PROZEDURA 1.- Hiruhileko-frogak 1.1. 1.,2. Eta 3garren ebaluazio-irizpideetan oinarrituz, bereganatutako ezagutzak gutxienez hiruhileko froga batekin ebaluatuko dira.

Proba bakoitzean hamar galderari erantzun behar zaio: horietako hiru, gutxienez, harmonia-teoria orokorrari buruzkoak izanen dira eta gainontzekoak proposatutako partitura baten ingurukoak.

Gainera, froga partzialak egiteko aukera egonen da, hiruhileko amaieran batezbestekoa kalkulatuz.

1.2 Entzumenezko-analisia: 4. ebaluazio-irizpideari oinarrituz, bereganatutako ezagutzak gutxienez hiruhileko froga batekin ebaluatuko dira.

1.2.1 Entzumen-analisiaren behaketa sistematikoa: hiruhilekoan behin egiten baldin bada, zortzi ariketakoa izanen da, edo proba kantitatearen arabera proportzionalki bananduko dira. Irakasleari honek markatutako epeetan entregatu beharko zaizkio. Horietako batzuk ere gelan egin ahal izanen dira.

1.2.2 Hiruhileko proba bat, gutxienez, gelan eginen da.

Hiru edo lau ahotsetarako diktatu harmoniko bat eginen dute, dagokion analisi-funtzionala zehaztuz .

2.- Ebaluaketa jarraia egiteko eskubidea galdu duten ikasleentzako proba

ikasturte osoan bederatzi klase edo gehiagora etorri ez diren ikasleek, ebaluaketa jarraia egiteko eskubidea galduko dute. Ekaina hasieran beraiei zuzendutako froga bat eginen da. Aldez aurretik, eskaera egin behar diote Ikasketaburuari.

Proba honen zatiak hauek izanen dira:

a.- hamar galderari erantzun behar zaio: horietako hiru, gutxienez, harmonia-teoria orokorrari buruz izanen dira eta gainontzekoak proposatutako partitura baten ingurukoak

b.- Entzumenezko-analisia: Hiru edo lau ahotsetarako diktatu harmoniko bat eginen dute, dagokion analisi-funtzionala zehaztuz

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

13

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

3.- Ekaineko ez ohiko proba

Gainera, ekain amaieran, kurtsoa ohiko hirihuileko azterketen bidez gainditu ez dutenentzat eta ebaluazio-galerako froga gainditu ez dutenentzat proba bana egongo da.

Bi kasuetan, honako egitura edukiko du

a.- hamar galderari erantzun behar zaio: horietako hiru, gutxienez, harmonia-teoria orokorrari buruz izanen dira eta gainontzekoak proposatutako partitura baten ingurukoak

b.- Entzumenezko-analisia: Hiru edo lau ahotsetarako diktatu harmoniko bat eginen dute, dagokion analisi-funtzionala zehaztuz.

KALIFIKAZIO-IRIZPIDEAK

1.-Hiruhileko probak

1.1. puntutik proba orokorraren %80 aterako da. 1.2. puntutik %20: 1.2.1 puntutik %20 eta 1.2.2. puntutik %80 aterako dira.

Ebaluaketa gainditzeko 5eko batezbestekoa eduki behar da, bi zatiak (1.1, eta 1.2) gaindituz.Salbuespen gisa, 1.2. atalean 4ko nota ateraz gero, 1.1 atalean 6ko kalifikazioa eskuratu beharko da ikasgaia gainditzeko.

AZKEN NOTA

Ikasturteko azken nota kalkulatzeko hiruhilekoko ebaluaketek hurrengo pisua edukiko dite. Lehenengo ebaluaketak notaren %25, bigarrenak %25 eta hirugarrenak %50 balioko du.

Hirugarren ebaluaketako 1.1 atalean ezinbestekoa da, gutxienez, 5 bat ateratzea ikasturtea gainditzeko.

2.- Ebaluaketa jarraia egiteko eskubidea galdu duten ikasleentzako azken proba

a.- Probaren %80 balioko du

b.- Probaren %20 balioko du.

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

14

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

Proba gainditzeko 5eko batezbestekoa eduki behar da, bi zatiak (1.1, eta 1.2) gaindituz. Salbuespen gisa, 1.2. atalean 4ko nota ateraz gero, 1.1 atalean 6ko kalifikazioa eskuratu beharko da ikasgaia gainditzeko.

3.- Ekainerako ez ohiko proba

a.- Probaren %80 balioko du

b.- Probaren %20 balioko du.

Proba gainditzeko 5eko batezbestekoa eduki behar da, bi zatiak (1.1, eta 1.2) gaindituz. Salbuespen gisa, 1.2. atalean 4ko nota ateraz gero, 1.1 atalean 6ko kalifikazioa eskuratu beharko da ikasgaia gainditzeko.

4. -Kalifikazio irizpideak lehen eranskinean xehatzen dira, Analisiako 5. Mailari dagozkionak aplikatuz ERREPERTORIOA, MATERIALAK, ERREKURSO-DIDAKTIKOAK Analisirako errepertorioa Bach: BWV 870, 871 eta 889 fugak Beethoven: 8. Piano Sonata op. 13 Patetikoa Mendelsshon: Hitzik gabeko erromantzak: op.53-1; op.53-2. Brahms: Op.117, 1; Op.118,1 eta 2; Intermezzoak Chopin Op.7-2 Mazurka Listz: 3. kontsolazioa Faure: Hitzik gabeko erromantza op.17, 3. Debussy: 2. Eta 10. preludioak Webern: Pianorako bariazioak Op.27-2 Lieder Johannes Brahms: Bostchaft · Liebestreu Franz Schubert: Der müller und der Bach · Der neugierige Robert Schumann: Ich golle… · Am leuchtenden Material-pedagogikoak CDak, partiturak, Kontserbatorioko web-orria. Bibliografia (eranskina). Baliabide-didaktikoak Musika-katea, ordenagailuak, arbelak, Internet.

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

15

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

ELKARREN ARTEKO JARDUERA AKADEMIKOAK Ez dira programatu. ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK Ez dira programatu. BIBLIOGRAFIA

- Carlos Etxeberria/Jesús Garisoain: Apuntes de Armonía (Primera parte) (Cenlit Ediciones)

- Carlos Etxeberria: Apuntes de Armonía (Segunda parte) (Cenlit Ediciones) - Carlos Etxeberria/Jesús Garisoain: Apuntes de Armonía (Ejercicios) (Cenlit

Ediciones) - Clemens Kühn: Tratado de la forma musical - Julio Bas: Tratado de la forma musical (Ricordi) - Llacer Pla: Guía analítica de Formas Musicales - Amando Blanquer: Análisis de la Forma Musical - Charles Rosen: Formas de Sonata (Labor) - Ernesto de la Guardia: Sonatas para Piano de Beethoven (Ricordi) - Walter Piston: Armonía (Labor) - Vincent Persichetti: Armonía del siglo XX (Real Musical) - Alois Haba: Nuevo tratado de Armonía (Real Musical) - Diether de la Motte: Armonía (Labor) - Diether de la Motte: Contrapunto (Labor) - Walter Piston: Contrapunto (Labor)

PROGRAMAZIO-DIDAKTIKOA – ANALISIA IKASTURTEA 2018-2019

Conservatorio Profesional de Música PABLO SARASATE Musika Kontserbatorio Profesionala

16

Paseo Antonio Pérez Goyena nº 1. 31008 Pamplona

Teléfono: 848 421 116 | Fax: 848 422 852

conservatoriopablosarasate.educacion.navarra.es

- Johannes Forner: Contrapunto Creativo (Labor) - Félix Salzer: Audición estructural