hodei ehiztariak dbh 2 lautada ikastola
TRANSCRIPT
• Lautada Ikastola D.B.H. 2.
• Hodeiak airean dauden ur eta izotz partikulen metaketak dira. Troposferako edozein lekutan aurki daitezke.
• Eguzkiak lurreko eta itsasoetako ura lurruntzean, lurruna igotzen da, hozten da eta ur tanta txiki bihurtu.
• Hozteko bi modu daude: menditik gora egiten dutenean, eta aire masa hotz batekin topatzen direnean.
• Baina hotza ez da nahikoa ur tantak sortzeko , airean dauden hauts partikulak ezinbestekoak dira horien inguruan ur tantak sortzeko. (kondentsazio nukleoak)
HODEI MOTAK
• HODEI ALTUAK• HODEI ERTAINAK• HODEI BAXUAK• GARAPEN BERTIKALEKOAK• HODEI BEREZIAK
HODEI ALTUAK
ZIRRUAK
• Zirruak isolatuta agertzen diren hari edo banda luze formako hodeiak dira, zuriak eta inolako itzalik ez dutenak. Oso tenperatura baxuko altueratan eratzen direnez izotz-kristalez osatuta daude, eta kristalak elkartzen joaten diren heinean haizeak hodeia luzatzen du.
Zirrokumuloak
• Zirrokumuluak oso hodei txikiak dira. Hodei hauek txuri-txuriak dira, ez dute inolako itzalik, eta erregularki banatzen dira multzoak osatuz.
• Zenbaitetan multzoak zabalak dira, baina beti pikor itxurako hodei txikiak eratzen dituzte.
Zirrostratuak
• Zirrostratuak errezel itxurako hodei-geruzak dira, esne kolore apal eta homogeneodunak. Oso meheak dira eta gehienetan zeruaren zati handi bat estaltzen dute. Eguzkia bere atzetik ikusten dugunean halo deitutako fenomenoak sortu ohi dira. Hodei meheak direnez, ez dute eguzkia estaltzen eta lurrean dauden objektuek itzala sortzen dute.
Hodei ertainak
Altokumuluak
Kotoi edo almendra itxurako hodeiez osatutako hodei geruza. Ez daude elkarri erantsita. Hodeitxoetako bakoitzak itzalak izan ohi ditu. Hodei ertainak direnez ur-tantak osatu ohi dituzte, baina tenperaturak oso baxuak badira izotz kristalak ere izan ditzakete.
Altostratuak
Zeruaren zati nahiko zabalak estaltzen dituzten hodei geruza homogeneoak dira. Nahiko lodiak eta hedadura handikoak. Hodei hauek kolore grisekoak izan ohi dira.
Gehienetan ez dira eguzkia guztiz estaltzeko adina lodi izaten.
Hodeiaren goiko aldean izotz kristalak egoten dira, eta behean ur-tantak
Ninbostratuak
Garapen bertikala, geruza itxurako hodei zabal, lodi eta ilunak dira. 3.000m inguruko lodiera har dezakete. Oso hodei dentsoak direnez, ez dute eguzkia ikusten uzten. Hodei hauek ur-tanta asko izaten dituzte, eta euria dakarte seguruenik, prezipitazio iraunkorrak.
Hodei baxuak
ESTRATuAK
Estratuak ur tanta txikiz konposatuak dira, baina tenperaturak oso hotzak badira izotzezko kristalak ere osatzen dituzte.
Hodei hauekin euri edo txingorra egin dezake, baina oso ahula edo labur-bizikoa. Normalean geruza grisa osatzen dute
Estratokumuluak
• Hodei baxuak dira, 1.000 metrotara kokatuta. 2.4 km baino gutxiagora daude.
Garapen bertikaleko hodeiak
Kumuluak Kotoi itxurako hodei
isolatuak dira. Oinarria laua dute, haien ertzak ondo definitutakoak dira eta, gehienetan, goiko aldean konkorrak garatzen dituzte, gorantz hazten ari diren seinale (konkor horiek azalore itxura ematen diete).
Beste hodei mota batzuk
• Altokumulu Lentikularrak• Hodei mota hauek xafletan banatzen direla
dirudite. Xaflak borobilak dira eta forma irregularra dute.
• Mammatusak• Bere osaerak geruza batez heldutako euri tanta
erraldoiak dirudite.• Prezipitazioak• Euria nola erortzen ari den urrunetik ikusten
denean
• Virgak• Hodei honek euria dakar baina tantak ez dira
lurrera erortzen, airean geratzen dira.
• Kondentsazio hodeiakKondentsazio hodeiei esker momentu batzuetan airearen lurruntasuna ikusten da Aireak betilurrun kantitate garden bat du. Normalean
hegazkinek egiten dituzte.
• Itsaso hodeiakHodei pilaketa da non estrato-kumuloak altuera oso baxuan geratzen diren.
Nola aldatzen dira egunean zehar eta egunetan zehar?
Hiru egunetan zehar ( ostiral, larunbat eta igande batean) argazkiak atera ditugu ordu zehatz batzuetan ( 12:00, 14:00, 16:00 eta 18:00etan ), hodeien eboluzioa ikusteko asmoz.Aguraingo leku ezberdinetatik aterata daude. Egun horietan ikus genezakeen nola hodeiak zerua zeharkatzen ari ziren, hodeien geruza gero eta lodiagoa zen, eta bukatzeko, igandean zerua hodei baxuez bete zen eta euria izan genuen
OSTIRALA2012-11-02
12:00h
OSTIRALA2012-11-02
14:00h
OSTIRALA2012-11-02
16:00h
OSTIRALA2012-11-02
18:00h
LARUNBATA 2012-11-3
12:00h 16:00h
LARUNBATA 2012-11-3
18:00h
12:00 h 14:00 h
2012-11-04
16:00 h 18:00 h
2012-11-04
Hodeiei buruzko informazioa internetetik lortu dugu. Hodeien teoriarekin, guk ikusten genituenak aztertu eta sailkatu ditugu eta gero lana taldeka prestatu dugu. Ikusi duzuena guztion lana da.
Argazki guztiak taldekideen artean atera ditugu, Agurainen eta bere inguruetan
Egileak: Alaitz, Ania, Borja, Christian, Eduardo, Hegoi, Idoia, Imanol, Julen, Mohamed eta Sergio