hizkuntza teknologiak eta horien aplikazioak€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak,...

27
HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK Eli Pombo / @epombo [email protected]

Upload: others

Post on 02-Aug-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK

Eli Pombo / @[email protected]

Page 2: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

ZER DIRA HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ENPRESA

TESTUINGURUAN?

< 1 >

Page 3: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Sarrera

Makinek gizakion hizkuntza ulertu dezaten, horiek programatu ahal izateko beharrezkoak diren

ezagutza multzoa bezala definitu ditzakegu:

HIZKUNTZA NATURALAREN PROZESAMENDUA

ITZULPEN AUTOMATIKOA

AHOTSAREN EZAGUTZA

AHOTSAREN SINTESIA

Hizkuntza teknologiak bere horretan industria bat bezala ulertu behar ditugu, zeharka aplikazio eta

gailu desberdinen funtzionamenduan parte hartzen duen edo hartu dezakeen industria bat bezala.

Hizkuntza teknologiek oro har aplikazio teknologiko desberdinei balio erantsi esanguratsua ematen

diote eta eman ahal diote, komunikazio tresna ezinbestekoa, hizkuntza kontuan hartzen baitute.

Page 4: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Hizkuntza naturalaren prozesamendua

• Hizkuntza naturalaren prozesamendua dago ondoren aipatuko ditugun beste ezagutza

multzoen oinarrian. Bere helburua da konputazionalki (teknologiaren bidez)

komunikatzeko mekanismoak diseinatzea.

• Aplikatzen diren modeloak ez dira mugatzen hizkuntzaren ulermenera soilik, gizakiaren

ezaugarri kognitiboetan eta memoriaren antolaketan ere arreta jartzen dute. Hizkuntza

naturala fenomeno horiek ikertzeko balio du.

• 80ko hamarkada arte hizkuntzaren prozesamendu naturalaren sistemarik gehienak

eskuz diseinatutako arau multzoetan oinarritzen ziren. Baina 80ko hamarkadatik aurrera,

iraultza eman zen, ikaskuntza automatikoa gehitu baitzitzaion (makinak ikasteko gai

direla ulertzen dugu).

• Azken urtetan asko aurreratu da sare neuronalen ildotik, bereziki itzulpen automatikoan.

Page 5: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Sare neuronalak

• Sare neuronal artifizialen (sare neuronal biologikoen funtzionamendua imitatzea bilatzen

dutenak) ikerketa ez da berria, 40-50 hamarkadan hasi zen, baina orduan ez zen emaitza

onik lortu, baliabide informatikoak urriak baitziren. Gaur egun ordea, dagoen

prozesamendurako gaitasuna kontuan hartuta, lortzen ari diren emaitzek jauzi kualitatibo

sinetsesina eman dute.

Page 6: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Itzulpen automatikoaren iraultza

• Duela urte batzuk arte itzulpen automatikoen sistemak antzekoak diren hizkuntza

pareetarako prestatuak zeuden batik bat (gaztelera-katalana, gaztelera-frantsesa…), ze

beste pare batzuk urrunago daude (gaztelera-ingelesa eta euskararekin zer esanik ez).

Bigarren multzoko hizkuntza pareen kasuan emaitzak ez ziren batere onak.

• Baina orain sare neuronalen erabilerarekin guztia aldatzen ari da, lortzen ari garen

emaitzak izugarriak dira eta horrek hizkuntza teknologien sektorean iraultza suposatzen

du.

Page 7: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Itzulpen automatikoa: idatzitik ahozkora

• Erronka, hizkuntza desberdinek parte hartzen duten elkarrizketa batean momentuan

(interpreteen beharrik gabe), partaide desberdinek besteek esandakoa euren hizkuntzan

jasotzea, hau da itzulpena testu idatzitik ahozkora pasatzea.

• 2019: MINTZAI proiektua (ELKARTEK deialdia). Partaideak:

• Ametzagaiña

• Isea

• EHU

• Vicomtech

Page 8: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Itzulpen automatikoaren garrantzia zenbakitan

• Mundu osoan 7.000 hizkuntza inguru hitz

egiten dira eta bizi dugun globalizazioa

kontuan hartuta, itzulpen lanak ezinbesteko

zerbitzu bilakatu dira.

• Common Sense Advisory aholkularitzaren 14.

ikerketaren arabera, 2018an sektoreak 46.520

milioi dolar mugitu zituen eta 2021erako

kopuru hori 56.180 milioi dolarretara igotzea

estimatzen da.

• Igoera horretan kontuan hartu behar da gero

eta eduki digitalizatu, zerbitzu pertsonalizatu

eta ingurune globalizatuagoa daukagula.

Page 9: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Ahotsaren ezagutza

• Gizakion ahotsa interpretatzeko gai den teknologiari buruz ari gara, testu bilakatzeko edo

interpretazio horren arabera makinek ekintza desberdinak burutzeko: Transkribapenak eta

oro har makinekin komunikazioa.

Aplikazioen adibideak:

• Gaitasun urriko pertsonek makinekin ahots bidez komunikatzeko tresnak.

• Bileren idatzizko akten sortze prozesua arintzeko.

• Autoan goazela, hainbat agindu ahots bidez emateko (telefono deiak, idatzizko oharrak

momentuan hartzea, GPSaren aktibazioa…). Gero eta lanpostu mugikor gehiago dago.

• Oro har makinek ekintza zehatzak egin ditzaten aginduak emateko (asistenteak, lantegi

bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …).

• Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren bidez, teklatuaren bidez baino.

Page 10: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Ahotsaren sintesia

• Hitz egitearen ekintzaren produkzio artifizialari buruz ari gara.

• Ahotsaren sintesia gaitasun urriko pertsonentzat aplikazioak garatzeko erabilia izan da

(adibidez, hitz egiteko zailtasunak dituztenak), baita bideo-joku eta entretenimenduari

begira ere.

• Baina ahotsaren sintesia gero eta erabiliagoa da hortik kanpora, makinekin

komunikazioa ahalik eta modurik naturalenean emateko bitarteko bezala (Siri, Alexa,

asistente birtualak…).

Page 11: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Hizkuntza naturalaren prozesamenduaeraldaketa digitalaren oinarrian

• Industria 4.0, bulego digitala… Kontzeptu eta errealitate horien atzean bi ideia nagusi

daude:

DIGITALIZAZIOA

ROBOTIZAZIOA

• Eta bietan hizkuntza oinarrian dago:

EREMUA BEHARRA

DIGITALIZAZIOA TESTU IDATZI DIGITALEN ULERMENA ETA PROZESAMENDUA

ROBOTIZAZIOA MAKINEKIN ELKAR-ULERTZEA

Page 12: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Aplikazioen adibideak

• Dokumentuak filtratu eta sailkatu.

• Bilaketa adimendunak eta optimizatuak.

• Laburpen automatikoak sortzea.

• Bileren akten sortze prozesua erraztea.

• Izenen detekzioa (izen propioak, enpresak, toponimoak…).

• Anonimizazioa.

• Iritzi analisia eta sare sozialetan ospearen segimendua egitea.

• Itzulpen automatikoak.

• Makinekin interakzioa ahalik eta modurik naturalenean emateko: asistente birtualak,

erantzun automatikoen sistemak, telefono bidezko arreta…

• …

Page 13: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Zertan lagundu ahal dietehizkuntza teknologiek enpresei?

• Aipatu teknologia eta ezagutza eremu horiek egoki aplikatuta enpresek abantaila

desberdinak lortu ditzakete:

• Produkzio prozesuak optimizatzea.

• Daukaten informazio digitala interpretatu eta ezagutza lortzea.

• Bezero eta hornitzaileekin euren hizkuntzan komunikatzea, horrek dakartzan

abantaila guztiekin.

• Azken finean hizkuntza teknologien erabilera enpresa munduan garrantzitsua da,

hizkuntzen erabilera oro har garrantzitsua den heinean.

Page 14: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

HIZKUNTZEN ERABILERAREN GARRANTZIA ENPRESA TESTUINGURUAN

< 2 >

Page 15: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?

• Iturria: https://es.statista.com

• Gero eta jende gehiagok daki bigarren eta

hirugarren hizkuntza bat, kasu gehienetan

komunikazioa eman behar den pertsonek biek

ezagutzen duten hizkuntza bat partekatu ahal

dute. Beraz, non dago arazoa?

Page 16: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?

• Saltzeko orduan hobe bezeroaren hizkuntzan (Customer satisfaction): Bezeroarekin

harremanak Berea sentitzen duen hizkuntzan egiten baditugu, atxikimendu handiagoa

lortuko dugu markarekiko. Bezeoaren hizkuntzara egokitzea kalitatezko zerbitzuaren

adierazlea da.

Page 17: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?

• Legez hala egin behar delako. Zenbait herrialdetan legez arautua dago bertako

hizkuntza koofiziala erabili beharra faktura eta dokumentazio desberdinetan. Euskararen

kasuan ere badago legea, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak

arautzen dituen 123/2008 Dekretua, baina tamalez araua egonik ere, eraginkortasuna oso

txikia da.

Page 18: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?

• Tokian tokiko hizkuntza munduko

erabilienen artean egon ez arren, segur aski

hizkuntza bizia delako. Ethnologue

erakundearen arabera, munduan 6.909

hizkuntza daude. Euskara hizkuntza gutxitu

bat da, baina Calvet barometroaren arabera,

euskara munduan 500.000 hiztun baino

gehiago dituzten 51.ena da (2012). Calvet

barometroak hiztun kopuruaz gain, munduko

hizkuntzen bizi-indarra edo “pisua” neurtzen

du.

Page 19: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?

• Erantzunkidetasun soziala: Enpresak inguruarekiko duen errespetua eta

konpromisoa adierazten duelako eta langileen atxikimendua eta kohesioa

ahalbidetzen duelako. Ingurumen fisikoari bezala, enpresaren jardunak errespetua zor

dio kultura-ingurumenari eta, oso modu berezian, hizkuntza ingurumenari. Nahiz eta

multinazional bat izan, langileak bertakoak dira eta horietako askok bertako hizkuntzan

bizi ahal izatea eskertuko dute. Honela enpresarekiko atxikimendua eta motibazioa

handituko dira.

Page 20: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?

• Kudeaketa eredu aurreratuenetan txertatzen delako: Kudeaketa eredu aurreratuak

dituztenek hizkuntzaren-kudeaketa txertatzen dute euren jardunean. Hizkuntza-

ohiturak aldatzeko gai den enpresa bereziki prestatua egongo da berrikuntzarako.

• Azken finean lehiakorrago izateko balio duelako.

Page 21: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?

Català i empresa. Ja estàs al dia?

Page 22: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

HIZKUNTZA TEKNOLOGIEN SEKTOREARI BEGIRADA

< 3 >

Page 23: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Aurkezpena

Page 24: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Egoera eta erronkak

• Oinarria: ‘Plan de impulso de las tecnologías de la lengua’ (Espainiako Gobernua. 2015).

DAFO analisia.

• EAEn Hizkuntza teknologia alorrean, I+Gn inbertitzen da. Zentro teknologiko

desberdinak ditugu, esperientzia eta ezagutza handia.

• Baina merkaturatze estrategiatan ez gara hain trebeak: ikerketatik aplikazio

zehatzetara jauzi handiak eman behar dira.

• Hala ere, teknologiaren kalitatea hobetzen den neurrian, gero eta errazagoa izango da

jauzi horiek ematea.

• Negozio ereduetan asmatu behar dugu, besteak beste teknologiak aplikazio

desberdinetan integrazioa ahalbidetu behar du.

Page 25: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Egoera eta erronkak

• Une aproposa bizi dugu. Europako Parlamentuak 2018ko irailaren 11n ARO

DIGITALEAN HIZKUNTZA BERDINTASUNAren aldeko ebazpena onartu zuen. Bertan

Europako Estatuei esparru digitalean hizkuntza aniztasuna sustatzeko estrategiak,

politikak eta baliabideak eta tresnak bideratzea eta bultzatzea eskatzen die, baita

hizkuntza gutxituen kasuan ere.

Page 26: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

Egoera eta erronkak

• Ikerketa mailan asko aurreratu da, baina oraindik bide luzea dago egiteko.

• Kaishop kanpaina (Alkarbide, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea):

Page 27: HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …). •Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren

ESKERRIK ASKOZirkuitu Ibilbidea, 2 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

tel.: (+34) 943 376 716

[email protected] · www.iametza.eus · @iametza