hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia altuna eta asier basurto.pdfolatz altuna –...

14
Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. Hizkuntza erabiltzea gizakion jardun arrunt eta ohikoa da. nonahi, noiznahi, baliatzen dugu hizkuntza. Giza izaeraren bereizgarria da. Ea da jarduera arautua edo patroi jakinei obeditzen diena. Ezin da espazio- edo denbora-mugarik jarri hizkuntza-erabileraz ari garela. Horrenbestez, erabilera hori neurtzea ariketa konplexua da eta, taxuz egingo bada, metodologia landu eta findua eskatzen du ezinbestez. Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren neurketaren alderdi metodologikoaz arituko gara, kontuan izanda gainera, aurten hainbat berrikuntza egin direla, landa-lanean zein datuen prozesaketan. Horiek guztiak azalduko ditugu artikulu honetan. Hitz-gakoak: Ikerketa soziolinguistikoa, inkesta, metodologia. Abstract. Using language is an ordinary, routine, human activity. We use language anywhere and at any time. It is a distinctive feature of human nature. It is not a rule-based activity nor does it obey specific patterns. It is not possible to apply space or time limitations when we are talking about language use. Therefore, measuring that use is a complex exercise, and if it is to be done conscientiously, it calls for a developed and refined methodology. We will be dealing with the methodological side of measuring language use in the Basque Country, bearing in mind, moreover, that there have been many innovations this year in terms of field work and data processing. This paper will be covering all these matters.. Key words: Sociolinguistic research, survey, methodology. Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Olatz Altuna eta Asier Basurto Soziolinguistika Klusterra

Upload: others

Post on 17-Jan-2020

25 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. hizkuntza erabiltzea gizakion jardun arrunt eta ohikoa da. nonahi, noiznahi, baliatzendugu hizkuntza. Giza izaeraren bereizgarria da. ea da jarduera arautua edo patroi jakinei obeditzen diena.ezin da espazio- edo denbora-mugarik jarri hizkuntza-erabileraz ari garela. horrenbestez, erabilera horineurtzea ariketa konplexua da eta, taxuz egingo bada, metodologia landu eta findua eskatzen du ezinbestez.euskal herriko hizkuntza-erabileraren neurketaren alderdi metodologikoaz arituko gara, kontuan izandagainera, aurten hainbat berrikuntza egin direla, landa-lanean zein datuen prozesaketan. horiek guztiakazalduko ditugu artikulu honetan. • Hitz-gakoak: Ikerketa soziolinguistikoa, inkesta, metodologia.

Abstract. using language is an ordinary, routine, human activity. we use language anywhere and atany time. It is a distinctive feature of human nature. It is not a rule-based activity nor does it obeyspecific patterns. It is not possible to apply space or time limitations when we are talking about languageuse. Therefore, measuring that use is a complex exercise, and if it is to be done conscientiously, it calls fora developed and refined methodology. we will be dealing with the methodological side of measuringlanguage use in the Basque Country, bearing in mind, moreover, that there have been many innovationsthis year in terms of field work and data processing. This paper will be covering all these matters.. • Keywords: Sociolinguistic research, survey, methodology.

hizkuntza-erabilerarenneurketaren metodologia

Olatz Altuna eta Asier BasurtoSoziolinguistika Klusterra

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 17

Page 2: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

SARRERAy

hizkuntza erabiltzea gizakion jardun arrunt eta ohikoa da. Nonahi,noiznahi, baliatzen dugu hizkuntza. Giza izaeraren bereizgarria da. ezda jarduera arautua edo patroi jakinei obeditzen diena. ezin da espa-zio- edo denbora-mugarik jarri hizkuntza-erabileraz ari garela. horren-bestez, erabilera hori neurtzea ariketa konplexua da eta, taxuz egingobada, metodologia landu eta findua eskatzen du ezinbestez.

helburu horri erantzuteko asmoz, sortu eta garatu genuen hizkun-tza-erabilera neurtzeko metodologia, alegia, kale Neurketa izenez eza-gunagoa den ikerketa. Nabarmentzekoa da ikerketa-teknika berariazdiseinatu zela 80. hamarkadan. honenbestez, ibilbide luzeko ikerketada. Siadecoren eta euskal kultur Batzordearen —ekB— eskutik abiatu,eta gaur egun, hogeita bi urteren ostean, Soziolinguistika klusterrakegiten duena (Soziolinguistika klusterra, 2007).

Metodologiaren berezitasuna, inon egotekotan, behaketa bidezkodatu-bilketan dago; alegia, normalean erabilerari buruzko datuak inkestabidez jasotzen badira ere, esate baterako, erroldan edo Inkesta Sozio-linguistikoan (eusko Jaurlaritza, 2008), ikerketa honetan zuzeneko be-haketa erabiltzen dugu. Beste modu batera esanda, inkesta bidez, nor-berak bere buruari aitortzen dion erabilera maila jasotzen da; hau da,erabilera aitortua edo subjektiboa deitu ohi dena. kale-Neurketan,berriz, inkestetan ez bezala, mintzatzen ari denari ez zaio ezer galdetzen,entzun eta hizkuntza jasotzen da modu objektiboan.

AZTERGAIA: AHOZKO ERABILERAy

Soziolinguistika arloko eskarmentuak erakutsia digu erabilera dela hiz-kuntza baten egoeraren adierazle esanguratsuena eta fidagarriena. era-bilera altua ala baxua den, eta denboran aurrera egin ahala hazi ala txi-kitu egiten den ikustea da hizkuntzaren “osasun” egoera baloratzekobiderik egokiena. hizkuntza bakoitzak populazioan duen erabilera mai-lak, populazio horretako hizkuntzaren ezagutza mailak edo bestelakoatxikimendu adierazpenek ematen ez duten informazioa ematen du.

Bestalde, esan beharra dago metodologia honen bidez aztertzen den hiz-kuntza-erabilera ahozkoa dela. Ahozkoa da hiztunaren hizkuntza-erabilerariknaturalena. Bi pertsona edo gehiagoren arteko hizkuntza harreman zuzenenada. Bat-batekotasunak ere ezaugarritzen du ahozko erabilera. Sarritan, ahozerabiliko den hizkuntza hautatzeak erreflexutik gehiago du erreflexiotik baino.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Metodologiarenberezitasuna,inon egotekotan,behaketa bidezkodatu-bilketandago; alegia,normaleanerabilerariburuzko datuakinkesta bidezjasotzen badiraere, ikerketahonetanzuzenekobehaketaerabiltzen dugu.

Esan beharradago metodologiahonen bidezaztertzen denhizkuntza-erabileraahozkoa dela.Ahozkoa dahiztunarenhizkuntza-erabilerariknaturalena.

Olatz Altuna eta Asier Basurto – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 18

Page 3: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

AZTERGUNEA: KALEAy

eremu publikoan ¾kalean¾ neurtzen da hizkuntzen ahozko erabilera.espazio publikoa aztertzen dugu, hau da, kalea. kalea baita espazioneutralena, hizkuntza-gaitasuna, hizkuntza-joera, eta pentsaera ezber-dinetako jendea topatuko dugun espazioa, hain zuzen. Beraz, leku ire-kiak neurtuko ditugu: kalerik jendetsuenak, plazak, parkeak, jolastokiak,karrikak, etab. Toki itxiak: tabernak, bizilekuak, zerbitzu publikoak,lantegiak, ikastetxeak etab. neurketatik kanpo geratuko dira.

METODOLOGIAREN OINARRIA: BEHAKETAy

Arestian esan bezala, artikulu honetan aurkezten den metodologiakbadu besteetatik bereizten duen hirugarren ezaugarri bat ere: ahozkohizkuntza-erabilera behaketa bidez neurtzen duela. Behaketa bidezkoerabilera-neurketa praxi soziala kuantitatiboki aztertzeko teknika batda (ikus 1. taula). Bere helburua praktikan hizkuntza bakoitza erabil-tzearen ekintzak zenbateko maiztasun erreala duen kontrolatzea da.

1. Taula. Metodologia kuantitatiboa, kualitatiboa eta parte hartzailea

Iturria: (Altuna et al., 2008) eta (Juaristi, 2003)

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Sarritan, ahozerabiliko denhizkuntzahautatzeakerreflexutikgehiago duerreflexiotik

baino.

Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia – Olatz Altuna eta Asier Basurto

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 19

Page 4: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

Behaketa gizarte-ikerkuntzarako teknika kuantitatibo nagusietakobat da, nahiz eta orokorrean inkesta edo beste batzuk gehiago erabiltzendiren. honela definitzen du Jone Miren hernandezek behaketaren tek-nika Soziolinguistika eskuliburuan (zarraga et al., 2010:310):

Behaketa zuzenak gizakien portaera begiratzea eta aztertzea du helburu,

betiere modu sistematiko eta kontrolatuan eta inolako manipulazio eta bitartekorik

gabe. Bestelako tekniketan ez bezala, behaketa zuzenean ez da estimulu

berezien eragina jasotzen, pertsonen portaerak bereziki behatzen dira.

Teknika kuantitatibo erabiliago horien aldean, behaketak badituabantailak eta desabantailak:

2. Taula. Behaketaren abantailak eta desabantailak

Iturria: (Zarraga et al., 2010: 311-312)

2. taulako ezaugarriak aztertuta, badago esaterik behaketa zuzenaondo egokitzen zaiola esku artean dugun helburuari, eta aldeko arra-zoiek pisu handiagoa dutela kontrakoek baino. hortaz, teknika horihobesten dugu ahozko erabileraren neurketa egiteko.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Olatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 20

Page 5: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

METODOLOGIAREN EZAUGARRI NAGUSIAKy

DiskrezioaNeurketa burutu ahal izateko, azterketa-guneak ezinbesteko baldintzabat bete behar du: neurtu behar dugun gunean datuak diskrezio osozjaso ahal izatea. hiztunek ez dute jakin behar behatuak direnik, horrekematen baitu aukera hiztunen berezko joera jasotzeko, hizkuntza-era-bilerari dagokionez. Lehenago aipatu bezala, honetan datza, hein handibatean, behaketa bidezko neurketen balioa. diskrezioaren irizpide honekahalbidetzen du hiztunaren praktikak behatzea, eta jasotzen den erabi-lera behatzailea bertan ez balego bezalakoa izatea.

Ikerketa honetan kalean entzuten diren elkarrizketak neurtzen dira,eta neurtzaileek jasotzen dituzten datuek entzun eta zenbatu diren per-tsona horiek leku eta une horretan zein hizkuntza zerabilten adieraztendute, ez besterik . horrek ez du esan nahi horiek bakarrik direnik eus-karaz egiten dutenak, baizik eta hori dela euskararen erabilpenarenproportzioa; alegia, ez dugu jakingo zenbatek egiten duen, baizik etabatez beste zenbat egiten den euskaraz une eta leku bakoitzean.

Behaketa-unitatea, elkarrizketaMetodologia honetan behaketa-unitate oinarrizkoa elkarrizketa da. el-karrizketetan parte hartzen duten norbanakoen kopurua neurtuko dugu,baina unitate nagusia elkarrizketa da.

Neurraldi bakoitzean elkarrizketa bera behin baizik ez da neurtzen.elkarrizketaren mugak hizkuntza-aldaketak edo kide-aldaketak dira.horrek esan nahi du elkarrizketa-talde bera hizkuntza berean behinbaino gehiagotan behatuz gero, elkarrizketa bakartzat jaso eta erregis-tratuko dela. Talde baten elkarrizketa behatu eta erregistratu ostean,talde bera beste hizkuntza batean hitz egitera pasatzen bada, beste el-karrizketa bat jasoko da behaketa-fitxetan. Berdin egingo da, lehengotaldetik kideren bat joan bada edo lehengo taldeari kide berriren batgehitu bazaio: beste elkarrizketa bat jasoko da.

elkarrizketako parte-hartzaileen artean beste batek hitza hartzeak(parte-hartzaile aktiboa aldatzeak) ez du esan nahi beste elkarrizketabat hasi denik, non-eta ez den hizkuntza aldatzen.

Neurtu beharreko elkarrizketa kopurua: lagina etafidagarritasun mailaBehaketan neurtutako erabilera-datuak fidagarriak direla esan ahal izateko,diseinu egoki bat egin behar da (aldagaiei, denborari eta espazioari dago-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Leku irekiakneurtuko ditugu:

kalerikjendetsuenak,

plazak, parkeak,jolastokiak,

karrikak, etab.Toki itxiak:tabernak,bizilekuak,zerbitzu

publikoak,lantegiak,

ikastetxeak etab.neurketatik

kanpo geratukodira.

Behaketazuzenak gizakien

portaerabegiratzea etaaztertzea du

helburu, betieremodu sistematikoeta kontrolatuan

eta inolakomanipulazio eta

bitartekorikgabe.

Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia – Olatz Altuna

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 21

Page 6: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

kienez) eta ahalik eta elkarrizketa gehien neurtu behar dira. Baina zenbatelkarrizketa neurtu behar dira neurketaren emaitzak onargarritzat jotzeko?

VI. kale Neurketa bitarte, ez zegoen zehaztua zenbat elkarrizketabehar ziren neurketa balekoa kontsideratzeko. Azken neurketan urratsgarrantzitsua eman da norabide horretan, eusko Jaurlaritzako hizkuntzapolitika Sailaren laguntzarekin laginketa eredu bat sortu dugu1. ereduhorren oinarriak, 2009an kaleratutako txosten batean bilduta daude(Yurramendi eta Altuna, 2009).

Lan horrek azterketa zehatzagorako bidea ematen duen arren, ko-meni da gutxienez zenbait gai argitzea lagina nola kalkulatzen denulertu ahal izateko.

eredu matematikoan, behaketetan neurtzen den lagina eta honekordezkatu nahi duen populazioa elkarrizketaz osatuta daude. kaleangerta litezkeen elkarrizketa guztietatik batzuk neurtzen ditugu. Gertalitezkeen eta neurtzen ditugunen kopuruen arteko erlazioak esangodigu neurketatik eskuratzen ditugun emaitzak zenbateraino diren fi-dagarriak.

herri bateko kaleetan gerta litezkeen elkarrizketen kopurua, berez,mugagabea da, infinitua. Laginaren kalkulurako erreferentzia bat erabilida, ordea, zenbait muga suposatutzat emanez. Adibidez, herriko biz-tanleria hartu da abiapuntuko kopurutzat. herri bateko kaleetan beha-tuak izan daitezkeen pertsona guztiak ez direla herri horretako biztan-leak gauza jakina da. Baina era berean, gauza jakina da ez dela ohikoaedo normala herri bateko biztanle guztiak kalean egotea. horregatik,une batean kalean dagoen populazioaren kalkulurako kanpotik etorri-takoak gehitu eta herriko kaleetan ez dauden bertakoak kentzea zuzenabalitz ere, laginaren kalkulurako herriko biztanleriaren datua hartzenda oinarrizko erreferentziatzat.

Gerta litezkeen elkarrizketen populazioa kalkulatu ahal izateko,biztanleriaren datuaz aparte, pertsonen artean gerta litezkeen elkarre-kintzak kuantifikatu behar dira, nolabait. horretarako, funtsezko hirubalio estimatu behar izan dira eredu-matematiko honen lanketan.

Lehenengoa harreman pertsonalen batez besteko tamainarena da.kalean ematen diren elkarrizketak, gehien-gehienetan, gertuko harre-mana duten pertsonen artekoak dira. Familiakideen, lagunen, lankideenedo bizilagunen arteko harremanak dira, esaterako, kalean gertatzendirenetatik gehienak. horregatik, pertsona bakoitzak maila horretanduen batez besteko harreman sarearen tamaina finkatuz gero, kaleangerta litezkeen elkarrizketen kopurua mugatzeko beste balio lagungarribat izango genuke. Gai honen inguruan gizarte-zientzien arloan dagoen

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gerta litezkeenelkarrizketenpopulazioakalkulatu ahalizateko,biztanleriarendatuaz aparte,pertsonen arteangerta litezkeenelkarrekintzakkuantifikatubehar dira,nolabait.Horretarako,funtsezko hirubalio estimatubehar izan diraeredu-matematikohonen lanketan.

Olatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 22

Page 7: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

bibliografia aztertu ostean harreman-sare pertsonalaren batez bestekotamainaren balioa ere laginaren kalkulurako eredu matematikoan kon-tuan hartu da. Gure azterketan erabilitako erreferentzia nagusia Dun-bar-en zenbakia da2.

Bigarrena kalean gertatzen diren elkarrizketen solaskide kopurua-rekin lotuta dago. esan dugun bezala, lagina elkarrizketatan kalkulatzendugu, hori baita hizkuntza-erabileraren azterketarako oinarrizko unitatea.Baina era berean, aipatu bezala, herriko biztanleriaren datutik hasten dalaginaren kalkulua. pertsona kopuru batetik elkarrizketa kopuru baterapasatzeko, ezinbestekoa da jakitea zein joera duten pertsonek binakakoelkarrizketak izateko, hirunakakoak izateko edo talde handiagoetanbildu eta hitz egiteko. Solaskide kopuruaren arabera kalean elkarrizketakizateko joeraren azterketa egin da, eta, bide batez, hortik ateratako balioalaginaren kalkuluan erabiltzeko modua aurkitu da.

hirugarrena hizkuntza-gaitasunaren faktorea da. Nabaria denez,hizkuntza bat ezagutzen ez duten pertsonek ezin dute hizkuntza horierabili. hori dela eta, kalean hizkuntza batean gerta litezkeen elkarriz-ketak bertan dabilen jendearen hizkuntza-gaitasunak ere mugatzenditu. Badakigu aurrez hizkuntza bat erabiltzeko gai ez diren pertsonekezin izango dutela hizkuntza horretan inongo elkarrizketarik izan. ho-nela bada, neurtuko diren hizkuntzetako bakoitza biztanleriaren zeinportzentajek ezagutzen duen kontuan hartzen da laginaren kalkuluan.

Aipatutako horiek dira, beraz, laginaren kalkuluan aintzat hartzendiren balioak. horien arabera kalkulatzen dugu zenbatekoa den neur-keta baten emaitzen konfiantza maila eta errore maila.

Elkarrizketen iraupena ez da kontuan hartzenelkarrizketak motzak ala luzeak diren, ez da aintzat hartzen. Fitxetanez da jasotzen elkarrizketen iraupenari buruzko daturik. Neurketakhizkuntza-hautuen maiztasuna neurtzeko balio du, ez hizkuntza ba-koitzaren erabilera-denbora neurtzeko.

Elkarrizketak hizkuntza bakarreanBehatzaileek elkarrizketen hizkuntza jasotzen dute. horretarako ez dabeharrezkoa elkarrizketa-taldeko kide guztiak hitza hartzen behatzea;elkarrizketa-taldeko kide batek darabilen hizkuntza beste guztiek da-rabiltena dela suposatuko da, kontrakorik behatu ezean.

Irizpide honekin lotuta, zalantzarako bi bide nagusi daude.Lehenik eta behin, hizkuntza-alternantziarena aipatu behar da. hiz-

tun batek, hitz-hartze berean hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Lehenengoaharreman

pertsonalen batezbesteko

tamainarena da.

Bigarrena kaleangertatzen direnelkarrizketen

solaskidekopuruarekinlotuta dago.

Hirugarrenahizkuntza-

gaitasunarenfaktorea da.

Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia – Olatz Altuna

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 23

Page 8: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

dituen kasuez ari gara. hizkuntza bateko eta besteko esaldiak etengabeeta antzeko maiztasunez tartekatzen diren kasuak hemen kokatuko ge-nituzke. Baita esaldiak hizkuntza desberdinetako hitzez osatzen dire-neko kasuak ere. elkarrizketa mota hauek ez ditugu jasoko, neurketatikkanpo geratuko dira.

Bigarren zalantzarako bidea elkarrizketa elebidunena litzateke: el-karrizketa berean, solaskideetako bat(zu)ek hizkuntza bat eta besteekbeste bat erabiltzen duten elkarrizketak, alegia. kasu hauek jaso nahibaditugu, elkarrizketan parte hartzen duten kide guztiak entzun beharkoditugu behatutako elkarrizketa guztietan.

Bilakaera aztertu nahi bada, diseinua bere horretanerrepikatu behar dahizkuntza-erabilerak denboran zehar duen bilakaera aztertu nahi izanezgero, neurketak diseinu berbera errepikatuz egitea komeni da (ibilbi-deak3, neurketa egunak eta ordutegiak), alderatzen diren datuak ahaliketa baldintza antzekoenetan jasoak izan direla ziurtatzeko.

LANDA-LANAy

Behaketa bidezko erabileraren neurketan, landa-lanaren ardura neur-tzaileek dute. horregatik, ezinbestekoa da kaleko behaketetan topa li-tekeen kasuistika guztia kontuan hartzen duten irizpideak garbi izatea.Irizpide zorrotzak definituta baizik ezin daitezke elkarren artean alde-ragarriak izan neurtzaile desberdinek jasotako datuen emaitzak.

Neurtzaileen lana, diseinuan zehaztutako ordutegietan eta zehaz-tutako guneetan gertatzen dena behatzea da. definitutako denbora-tar-tean eta ibilbidean behatzen dituzten elkarrizketen ezaugarriak jaso be-har dituzte fitxa-orrietan. Ikus dezagun hurrengo puntuetan zeintzukdiren fitxa-orrien berezitasunak.

Fitxa-orriak1, 2 eta 3 irudietan ikus daiteke kale-erabileraren neurketa egiteko fitxabaten eredua. 1 irudiko fitxa sei ataletan banatu dugu, datu-bilketa nolaegin behar den azaltzeko:

• Goialdeak (1) neurraldi bakoitza identifikatzeko datuak biltzenditu: herria, ibilbidea, eguna, ordua eta neurtzaileak.• Taula nagusian elkarrizketa bakoitzak lerro bat betetzen du eta le-rro/elkarrizketa bakoitza zenbaki baten bidez identifikatzen da (2).

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Neurketakhizkuntza-hautuenmaiztasunaneurtzeko baliodu, ez hizkuntzabakoitzarenerabilera-denboraneurtzeko.

Hizkuntza-erabilerakdenboran zeharduen bilakaeraaztertu nahiizanez gero,neurketakdiseinu berberaerrepikatuzegitea komeni da.

Olatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 24

Page 9: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

• zenbakiaren eskuin aldeko zutabean, elkarrizketa zein hizkuntza-tan den jasotzen da, dagokion hizkuntzaren koadrotxoa markatuz.• Taularen erdialdea (4) elkarrizketako hiztunen ezaugarri nagusiakidentifikatzeko balio duen blokeak osatzen du. Lau zutabe nagusitansailkatzen dira solaskideak, adin-taldeen arabera. eta adin-talde ba-koitzaren zutabean, gelaxka grisa eta urdinaren bidez bereizten diraemakumezko eta gizonezko solaskideak. Gelaxka bakoitzean zen-bakiz adierazi behar da elkarrizketako partaideen artean zenbatdauden adin-talde eta sexu bakoitzeko.• Azkenik, fitxaren eskuinaldeko zutabean (5), elkarrizketa bakoitzabehatzean haurrak hitz egiten ari ziren ala ez seinalatu behar dadagokion laukitxoan.• Fitxaren beste aldean, elkarrizketen informazioa jasotzeko eremuakerrepikatzen dira (2, 3, 4 eta 5). Baina aurrealdean neurraldiarenidentifikazio datuak dauden lekuan, atzealdean neurketan eraginaizan dezaketen jazoerak azaltzeko oharren tartea (6) du, fitxak.

1. Irudia. Datu-bilketarako fitxa ereduaren atalak.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia – Olatz Altuna

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 25

Page 10: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

2. Irudia. Datu-bilketarako fitxa ereduaren aurrealdea.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Olatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 26

Page 11: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

3. Irudia. Datu-bilketarako fitxa ereduaren atzealdea.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia – Olatz Altuna

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 27

Page 12: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

Datu-bilketarako irizpideakdatuak biltzean badira aintzat hartu beharreko zenbait irizpide:

• Neurketa behaketa bidez egiten denez, inkestetan ez bezala, neur-tzaileak ez die sekula galderarik egin behar elkarrizketan partehartzen duten hiztunei, ez erabiltzen duten hizkuntzari buruz eztaberen ezaugarriei buruz ere.• Normalean pertsona bakarrari entzungo diogu hizketan, nahizeta taldea bikoa, hirukoa edo gehiagokoa izan. Fitxa-orrian taldekoguztiak jasoko ditugu. Adibidez, lau lagun elkarrekin daudenean,nahiz bakarrak hitz egin eta beste hirurak entzule izan, guk fitxa-orrian lau lagun entzun ditugula jarriko dugu.• Neurketa bakoitza bi neurtzaileren artean egingo da. Bi pertsonahauek zehaztutako ordu eta lekuetan ibiliko dira kalean zehar, be-hatzen dituzten elkarrizketei buruzko informazioa fitxetan erregis-tratzen. • Ahalik eta elkarrizketa gehien neurtzeko saiakera egin behar da.Beste irizpide guztiak betetzen diren bitartean (diskrezioa eta abar),ahalik eta talde gehienetara hurbildu eta hauen inguruko datuak fi-txetan jaso behar dira. hau da emaitza ahalik eta fidagarrienak lor-tzeko bidea. onartu beharko da, hala ere, jende asko dabilen ibil-bide/gunean ezingo direla jaso ematen diren elkarrizketa guztiak.• Kalean dagoen edo dabilen jendearen elkarrizketei buruzko da-tuak soilik bildu behar dira. Neurketatik kanpo geratzen dira salto-kiak edo ostalaritzako lokalak, baita etxe-atariak ere.• Sarritan, kalean dagoen jendea ez da erregularki banatuta egotenneurketarako finkatutako espazioan. kasu horietan, neurraldian ze-har behin edo bitan ibilbide osotik pasatzea komeni da, baina neur-tzaileek ibilbidearen zonalde bakoitzean igarotzen duten denboraere ez da erregularra izan behar. Jende gehiago dabilen inguruetandenbora gehiago pasatzea litzateke egokiena, elkarrizketa gehiagoneurtu ahal izateko. Neurketa-eremuaren barrutik atera ezean, ezda noranzko berean leku berdinetatik buelta berdina eman behar;kontrakoa komeni izaten da. diskrezioa mantendu eta kalean dabi-len jendearen aurrean ez nabarmentzearren, kale batetik behin bainogehiagotan pasatzean espaloiz aldatzea edo leku batean denboratarte batean gelditzea lagungarri izan liteke. kaleko banku bateanesertzea ere egokia izan liteke, neurketa ondo egitea eta elkarrizketaasko jasotzea galarazten ez duen bitartean.• kalean dabiltzan pertsonek neurtzaileekin hitz egiten dutenean,

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kalean dagoenedo dabilenjendearenelkarrizketeiburuzko datuaksoilik bildu behardira. Neurketatikkanpo geratzendira saltokiakedo ostalaritzakolokalak, baitaetxe-atariak ere.

Olatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 28

Page 13: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

elkarrizketa horiek ez dira fitxetan jaso behar. Behaketa egiten aridirenek neurtutako elkarrizketetan inolako eraginik ez edukitzeada helburua. horren aurrean guztiz garbi jokatzeko segurtasun-neurri bat izango litzateke hau.• Gogoan izan behar dira elkarrizketaren mugak. Kide aldaketaketa hizkuntza aldaketak dira behaketa bidezko erabileraren neur-ketetan elkarrizketen hasiera eta amaiera banatzen duten gertaka-riak. Talde bera (kide berdinez osatua) hizkuntza berean behin bainogehiagotan behatzen bada, elkarrizketa bakartzat hartu eta hala ja-soko da fitxetan. Talde bera beste hizkuntza bat erabiltzen behatzenbada, bigarren elkarrizketa bat bezala jasoko da. eta hizkuntza be-rean aritu arren, lehen behatutako taldean aldaketaren bat izan bada(kideren bat falta edo kideren bat gehitu bazaio), beste elkarrizketabat balitz bezala erregistratuko da.• Zalantzazko kasuak ez dira jaso behar. Neurtzaileak zalantzakizan ditzake entzun duenaren aurrean, hiztuna zein hizkuntzatanari den garbi ez dakielako. hainbat arrazoirengatik gerta daitekehori, esate baterako, ondo aditzeko arazoak izan dituelako edoesaldi berean bi hizkuntza modu oso nahasian erabili direlako. kasuhorietan, elkarrizketa horiek ez jasotzea gomendatzen da, irizpideorokorra ahalik eta datu gehien biltzeko saiakera egitea bada ere. l

ERREFERENTZIAKAltuna, olatz; Berrio-otxoa, kontxesi; Jausoro, Nekane; Martinez, zesar.

2008 (argitaratu gabe). “Ikerketa soziolinguistikorako metodologiaketa teknikak”. In HIZNET, Hizkuntza Plangintza Ikastaroa. 2008-2009ikasturtea. Asmoz fundazioa, eusko Ikaskuntza.

eusko Jaurlaritza 2008. IV. Inkesta Soziolinguistikoa. Vitoria-Gasteiz.Juaristi, patxi. 2003. Gizarte ikerketarako teknikak. Bilbo: upV-ehu.Soziolinguistika klusterra 2007. kale Neurketaren V. Neurketa, 2006.

emaitzak, azterketak, gogoetak. BAT Soziolinguistika aldizkaria,64. Andoain.

Yurramendi, Y. eta Altuna, o. (2009) zuzeneko behaketaz hizkuntza-erabilera neurtzeko metodologiaren eredu matematikoa. Laginketaeta estimazioa. Soziolinguistika klusterra. http://www.soziolin-guistika.org/files/TXoSTeNA.pdf

zarraga, Arkaitz; Coyos, Jean-Baptiste; hernandez, Jone M.; Joly, Lionel;Larrea, Imanol; Martinez, Loren V.; uranga, Belen; Bilbao, paul.2010. Soziolinguistika eskuliburua. eusko Jaurlaritza. Soziolinguis-tika klusterra.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia – Olatz Altuna

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 29

Page 14: hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia Altuna eta Asier Basurto.pdfOlatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13

OHARRAK1. Ikus http://www.soziolinguistika.org/eu/lagina/eskaera/kale-erabilera.2. http://en.wikipedia.org/wiki/dunbar%27s_numberzenbaki hau muga kognitibo baten gisakoa da, eta adierazten du pertsona batek 150 batpertsonarekin eduki ditzakeela harreman egonkorrak.3. ibilbideak neurketa batetik bestera errepikatu egiten dira, lau urtetan herriko kale jen-detsuenei dagokienez aldaketarik ez bada behinik behin. Gune berriak sortu badira ¾es-pazio urbanizatu berriak eraiki direlako¾, ibilbideak egokitu egiten dira.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 17-30 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Olatz Altuna – Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologia

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:26 Página 30