hezkuntza departamentuko datuek izkutatzen dutena
DESCRIPTION
Urtero Hezkuntza Departamentuak kurtso hasieran Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazioen datu portzentualak argitaratzen ditu, 3 eta 18 urte arteko eta 100.000ko ikasle baino gehiagoenak.TRANSCRIPT
1
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO DATUEK IZKUTATZEN DUTENA.
Urtero Hezkuntza Departamentuak kurtso hasieran Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako
matrikulazioen datu portzentualak argitaratzen ditu, 3 eta 18 urte arteko eta 100.000ko
ikasle baino gehiagoenak.
Datuak modu honetan aurkezteak eskala haundiko mapen efektua lortzen du: errealitatera
hurtiltzea modu simple batean, baina garrantzitsuak diren nabardurak kontutan hartu gabe.
Horregatik ez da harritzekoa Hezkuntzak urtero datuak aurkezten duenean aurreko urteko
argazki bera islatzea.
Hezkuntza Departamentuak, eta hain zuzen ere bere agintari politikoek (departamentuaren
ildo politikoak erabakitzen dituztenak) Nafarroaren zatiketa linguistikoa hiru eremuetan
(baskofonoa, ez baskofonoa eta mistoa) biziki defendatzen badute, logikoena da beraiek
egiten duten datu portzentualen aurkezpena hiru eremuetan egitea. Horrela ez egiteak
erekutsi ordez izkutatu nahi dutela pentsatzera bultzatu ahal gaitu.
Artikulu honetan Hezkuntzaren datuetan izkutatzen den errealitate horren zati bat
erakustea gustatuko litzaidake. Horretarako Hezkuntza Departamentuak 2011/2012ko
ikasturtean zituen Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazio datuak (59.688 ikaslea) erabili
ditut.
1. Nafarroan, Irueñean eta hiru eremuetan (baskofono, ez baskofonoa eta mistoa) Haur
eta Lehen Hezkuntzako matrikula protzentaiak Eskola Publikoan eta Kontzertatuan.
2
Hezkuntzaren datuen arabera Nafarroa osoan hiru ikasletik bi Eskola Publikoan daude eta
bat Kontzertatuan. Grafikoan ikus daitekenez Iruñean eta eremun mistoan bitik bana
Publikoan eta Kontzertatuan dago, eta eremu baskofono eta baskofono ez direnean 5etik 4
Publikoan eta 1 Kontzertatuan.
2. D eredua Nafarroan eremuka (baskofonoa, ez baskofonoa, mistoa), Eskola Publikoan
eta Kontzertatuan.
Hezkuntza Departamentuak ahalegin
bereziak egiten ditu Nafarroa bereizteko
hiru eremuetan (baskofonoa, ez baskofonoa
eta mistoa) eskubide linguistiko
desberdinekin, baina bereizketa bera ez du
egiten D ereduaren datuak ematen
duenean, nahiz eta eremu ez bakofonoan
eskubide hori ez izan Eskola Publikan eta
nahiz eta eremu mistoko zenbait ikastetxeetan D eredua ez eskeini.
Bi grafiketan D ereduaren
egora eremu hoietan eta
Eskola Publikoa nahiz
Kontzertatuan nolakoa den
agertzen da, Baskuentzearen
Legearen eragina islatuz..
3
3. Iruñean eta bere auzoetan D eredua.
Iruñea Nafarroako eremu mistoan kokatzen da eta ia ia 200.000 biztanle ditu. Bertan
gehien aukeratzen den eredua linguistikoa D eredua da %37arekin eta TIL-D gehitzen
badiogu %38ra ailegatzen da. Ezin dugu ahaztu TIL-D (hemendik aurrera PAI-D) D eredua
dela ingeleseko zenbait orduko errefuerzoarekin (Lehen Hezkuntzan) eta Hezkuntzak egiten
duen eskeintza bakarra hiritarrek D eredua eskatzen duten zenbait tokitan (Sarriguren,
Buztintxuri eta Noain).
Aurretik esan dugunez Iruñea Nafarroako eremu mistoan kokatzen da. Eremu honetan
teoriaz gaztelaniazko eta euskarazko ereduak berme berberekin eskeini beharko ziren
Eskola Pulbikoan behintzat, baina zoritxarrez errealitatea oso bestelakoa da. Hurrengo
grafikan ikus daiteken Iruñean bataz beste %38ak D eredua aukeratzen du, baina auzoka
begiratzen badugu batzuetan %60k baino gehiago eta beste batzuetan (13tik 5ean)
matrikulazioa %0koa da. Zalantzarik gabe honen arrazoia 200.000 biztanleen hiri txiki baten
kontraste soziologikoak ez da, zenbait kasutan eskeintza eza eta besteetan Nafarroako
Administrazioko kudeatzaile politikoek jartzen dituzten oztopoak baino.
4