hezeguneak - vitoria-gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. biodibertsitateak modu...
TRANSCRIPT
HezeguneakBiodibertsitatearenbabeslekuak
Koaderno honen salmentatik lortutako
irabaziak Kubako Matanzas probintziako
Ingurumen Kultura Sustatzeko Etxea
finantzatzeko erabiliko dira.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Kroko, bazenekienhezeguneak aldi batezedo beti urpean dauden
lur-eremuak direla?
Bai, Lertxun, banekien.Hezegune mota ugari dago:ibaiak, aintzirak, padurak,mangladiak, zohikaztegiak,
arrezifeak eta abar
Zer dira hezeguneak?
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Hezeguneetako landareak eta animaliak urpean dauden lursailetan bizi izatera moldatu dira.Lurrekoak soilik diren espezieak aurkitzeko, lurra putzuz beteta ez dagoen eremuetara joanbehar dugu.
Kopetazuriak, adibidez, hatz luzeak ditu hanketan, eta, horien artean, mintz gingilduna.Horiei esker, erraztasunez ibili daiteke bai uretako landareen gainean bai igerian.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Biok bizitza esan nahi du eta dibertsitateak ugaritasuna. Biodibertsitate hitzak, beraz,planetako bizidunen aniztasunari egiten dio erreferentzia.
Biodibertsitateak edo dibertsitate biologikoak honako hauek hartzen ditu barne:
Espezie bereko landare eta animalien
artean dagoen aldea. Gizaki guztiok
ere ez gara berdinak.
Eskualde bateko ekosistemen
ugaritasuna. Basoa eta hezegunea
ezberdinak dira..
Habitat edo eremu geografiko berean
bizi diren bizidunen aniztasuna. Esate
baterako, koartzek eta karramarroek
habitat bera partekatzen dute.
Biodibertsitatea
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Lotu ezazu espezie bakoitza dagokion habitatarekin. Entziklopedia lagungarria izangozaizu, agian.
1. Erbia
2. Murgil handia
3. Santo Tomasen
oilotxoa
4. Antilletako dortoka
5. Musker berdea
6. Koartza
A. Aintzirak
B. Belardiak
C. Ubidetxo, ibai eta aintzirak
D. Belardiak
F. Belardiak
E. Aintzirak
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
1. Mangladiko
kanaria
2. Flamenkoa
3. Mokozabala
4. Manjoaria
5. Txepetxa
6. Korala
7. Martin
arrantzalea
B. Belardiak
C. Itsasoa
D. Aintzirak
E. Aintzirak
F. Mangladiak
G. Heskaiak eta basoak
A. Ubidetxoak, ibaiak eta aintzirak
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
1. Ihi-txoria
3. Gabirai batista
4. Krokodiloa
5. Baso-igel
jauzkaria
6. Bisoi europarra
7. Karramarro amerikarra
2. Ferminia
C. Hariztiak
A. Lokaztietako bosoiak
D. Lezkadiak
E. Mangladiak
F. Ubidetxoak, ibaiak eta aintzirak
G. Belardiak eta mangladiak
B. Belardiak eta mangladiak
Soluzioak
3 orr.: 1-D; 2-G; 3-E; 4-B ;5-C; 6-F; 7-A1 orr.: 1-F; 2-D; 3-E; 4-A; 5-G; 6-C; 7-B 2 orr.: 1-B; 2-A; 3-D; 4-C; 5-F; 6-E
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Azken 3.500 milioi urteetan garatu den prozesu historiko naturalaren emaitza dabiodibertsitatea. Izaki bizidunok 2 milioi urte inguru daramatzagu planeta honetan, etaez dugu prozesu hori aldatzeko eskubiderik.
Landarerik gabe Lurrak ez lukeoxigenorik izango, eta elementu
hori funtsezkoa da bizia egoteko.Landarerik ez balego,
asmatu egingo genituzke?Zer iruditzen zaizu?
Biodibertsitatea funtsezkoada gure planetakobiziari eusteko
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Lotu itzazu elkarri puntuok. Gizakiarentzat oso erabilgarria den jatorri biologikokoproduktu baten marrazkia agertuko da.
Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizunekobeharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak, botikak eta konposatu kimiko anitz) asetzen erelagundu dezake.
Biodibertsitatea zaindu egin behardugu, etorkizuneko belaunaldiek
baliabide horretaz gozatzeko eta onurajasotzeko aukera izan dezaten.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Asma ezazu baieztapen hauetatik zein diren egiak eta zein faltsuak. Laguntza beharbaduzu, begiratu entziklopedian.
EF
Udan sikatu egiten diren hezeguneetan ezin dira anfibioak(igelak, apoak, uhandreak…) bizi.
Soluzioak
Koralezko uharrietan, oihan tropikal hezeetan adinaaniztasun biologiko dago. Itsasoko espezieen ia laurdenakoralezko uharrietan bizi da.
EF
Hezeguneetan ez dago espezie endemikorik, hau da,bereziki toki horietakoa bakarrik den espezierik.
EF
Hezeguneen lehorketa gehienek arrazoi naturalak izandituzte jatorri.
EF
Arroza duela 10.000 urte hasi ziren Asian laboratzen.Segur asko, baina, India izango da lehenengoz jaso zuenherrialdea, hango hezeguneetan arroz basati ugaribaitago.
EF
Hezeguneetako espezieek garrantzi handiko zereginabetetzen dute farmazia-industrian eta medikuntzatradizionalean.
EF
1
2
3
4
5
6
1-F; 2-E; 3-F; 4-F; 5-E; 6-E
Hezeguneak funtsezkoakdira biodibertsitatearieusteko
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Hezeguneak kontserbatzea ez da hain zaila izan, bizilekutarako erabiltzea gaitza zelako.Baina gizateriak XX. mendean lurraldea eraldatzeko (urbanizatzeko, azpiegiturakeraikitzeko…) lortu zuen gaitasun handia tarteko, mehatxupe larrian ditugu ekosistemahoriek.
Hezeguneak biodibertsitatearen babesleku baliotsuak dira. Amazonas ibaian, esaterako,arrainen 1.800 espezie endemiko inguru daude, hau da, ibai horretan bakarrik bizidirenak.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Uholdeak kontrolatzen dituzte.Hezeguneetako landarediak ertzak egonkortzen eta higadura murrizten laguntzendute.
Hezeguneak gaixotasun-iturritzateta emankortasun urriko
eremutzat jo izan diren arren,gaur egun, zorionez, ikasi dugu
horien balioa balioesten.
Arrazoi ugaridaudehezeguneakzaintzeko
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Mantenugaiak, jalkinak eta kontaminatzaileakatxikitzen dituztenez, ura arazten laguntzendute. Gure hirietako hondakin-ura araztenduten instalazioak hezeguneetako prozesunaturaletan oinarritzen dira.
Ur-erreserbak dira, eta kalitatezko uraren hornidura bermatzen dute.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Balio natural handiko eremuak dira, aniztasun biologiko itzelekoak.
Elikagaiak, zohikatza, egurra eta bestelako landare-material batzuk ematen dituzte.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Ekosistema baliotsu horiek hondatzea ulertezinada, eta gizakiak hezeguneek hornitzen dituztenondasun eta zerbitzuak behar bezala balioesten
ez dituztelako gertatzen da.
Aisialdirako eta turismorako aukerak eskaintzen dituzte, eta gure kultura- eta paisaia-ondarearen zati dira.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Kalitatezko urik gabe eta beharadinako kopururik gabe
hezegunea ez da bideragarria.
Hezeguneak uraren kopuruareneta kalitatearen menpe daude
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Hezeguneak planetako ekosistema emankor etaaberatsenen artean daude, baina baitamehatxatuenen artean ere, arrazoi hauengatik:
• kutsaduragatik• lehortu egiten dituztelako, laborantzarako
edo hirigintzarako erabiltzeko• hezeguneko arrantza eta gainerako
baliabide naturalak gehiegi ustiatzendirelako
• espezie inbaditzaileengatik
Hezeguneenmehatxunagusiak
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Espezie exotiko batzuek iraun egitendute habitat berrian. Ugaltzea eta
hedatzea eragozten dien lehiakiderikedo harrapari naturalik aurkitzen ezbadute, espezie inbaditzaile bihur
daitezke eta tokiko berezko espezieakordezka ditzakete.
Batzuetan, kontrolbiologikoa helburuharturik.
Habitat jakin batekoak ez diren espezieexotikoak sartu eta hedatzea da Lurreko
ekosistema guztietan biodibertsitatea galtzekoarrazoirik handiena.
Baina, nola heltzen dira espezie exotikoak gure ekosistemetara?
Urakanek, ekaitzek,itsas korronteek etaabarrek ekarrita.
Salgaien garraioanoharkabean edo turistekberen borondatez ekarrita.
Apaingarritzat edomaskota gisaerabiltzeko helburuzekarrita.
Espezie exotikoak:biodibertsitaterako etahezegunerako mehatxua
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Espainian, larrugintzako haztegietatik ihesegindako bisoi amerikarra basati bihurtu da. Orain,bertako espezieekin lehiatzen da, eta, ondorioz,bisoi europarra desagertzeko zorian dago.
Cayepu edo kortxo-arbola landare apaingarrimoduan sartu zuten Kuban, turismoko zentrobatean. Haren haziak hezegunean zehar barreiatudira, eta lehen lokaztiko belardia eta ongiegokitutako espezieak zeuden lekuan, cayepumultzo handiak daude orain. Aniztasun biologikoamurriztea ari da eragiten, eta bertan endemikoaden ferminia izeneko hegaztiaren habitata,lokaztiko belardia, hondatzen.
Klaria edo arrain katu afrikarra azkenhamarkadetan sartu zuten Kuban, merkataritza-balio handiko arrain moduan. Lurralde osoan hedatuda; izan ere, oso moldakorra da, oso azkar ugaltzenda eta mugikortasuna handia du (baita uretatikkanpo ere). Jatun handia denez eta harraparirik ezduenez, arrisku hilgarri bilakatu da uharteko espezieugarirentzat. Oso zaila da kontrolatzen.
Espainian, Iparramerikatik ekarri zen karramarroamerikarra gaixotasun larri baten eramaile da, etagaixotasun horrengatik, bertako errekakokarramarroa galduta dago ia zeharo. Oso espeziejatuna da, kumak erraz hazten dituena. Horreneraginez, arazo larriak daude landaredian etauretako faunako beste espezie batzuetan, arrainetaneta anfibioetan, esaterako.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Bi paisaia hauetan zer animalia eta landare daude lekuz kanpo, gure hezegunean sartudituztelako? Bila itzazu.
Cayepua
Arrain katua
Bisosi amerikarra
Karramarro amerikarra
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Hezeguneen zentzuzko erabilera bermatubehar dugu. Ekosistema horiek haien ezaugarrinaturalak kaltetu gabe erabiltzen ikasi behar
dugu, gizateria osoaren onerako.
Zain ezazu garbiingurumena. Ez botahondakin toxikorik edoarriskugarririkhustubideetik.
Aurrez ezazu ura. Hornituzure etxea ura aurreztekogailuez, eta ez erabilibehar duzuna baino urgehiago.
Konta iezaiezu etxekoei etalagunei ikasitako guztia.Horrela, hezeguneak etabiodibertsitatea zer direneta nolako garrantzia dutenulertuko dute haiek ere.
Ez erosi eta ez salduanimalia basatirik.
Ez askatu zuremaskotak ingurunenaturalean.
Zer egin dezakeguhezeguneak babesteko?
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Ciénaga de ZapataEzagutzen nauzue; Kroko naiz, eta Ciénaga de Zapata dut bizileku,
Kubako hezegunerik handiena eta Karibeko handienetakoa —5.000 km2
ditu—. Ez ezazue pentsa lokaztia animalia arriskutsuz betetako zingira
denik.
Noizbait nire etxera etortzen bazarete, ikusiko duzue nolakoa den: urez estalitako lautada polita, sekula
urperatzen ez diren muinotxo batzuez hornitua. Ekosistema ugari behatu ahal izango dituzue bertan: zingirak,
ibaiak, aintzirak, zohikaztegiak, mangladiak eta koralezko uharriz jantzitako hondartza ederrak..
Baso batzuk urak hartzen ditu euri
asko egiten duenean, eta beste
batzuk ez dira sekula urperatzen.
Horietan, arbolek hosto oso
gogorrak dituzte, itsasotik gatz-
ale txikiz beteta datozen brisei
aurre egiteko. Ni bezala uretan edo
uretatik oso gertu bizi diren animalia
mordoa ezagutu ahal izango duzue..
Ciénaga de Zapatan urpean ez dauden eremuetan ibiltzean, agian ez zarete
ohartuko zuen oinpean lur-geruza meheak estalitako harlauzek osatzen dutela
lurra. Lur-geruza hori urte askoan materia organikoa pilatzearen poderioz
sortu da.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Interesgarria da jakitea, harlauza horien azpian lurpeko ibaiak daudela. Zenbait tokitan, gainazalera ateratzen dira iturburu gisa, eta eremurik
baxuenak estaltzen dituzte urez. Beste leku batzuetan, lurpeko ibaiek, euriaren eraginarekin batera, zulogune handiak egin dituzte
harkaitzean, eta zenote izeneko haitzulo ureztatuak eratu dituzte. Zenote horietako batzuetan, bainatu egin ahal izango zarete. Ciénaga
de Zapatan, mangladiak, lokaztiko belardi handiak, zohikaztegiak eta peteneak ikusi ahal izango dituzue. Lokaztiko belardietan adabakiak
sortzen dituzten landare-formazioak dira peteneak, eta palmondoak eta bestelako arbolak hazten dira horietan.
Manjuaria eta Biajaka nire bizilagunak Kuban baino bizi ez diren arrainak dira. Manati on puska ere hantxe bizi da.
Duela urte batzuk, Ciénaga de Zapatan ez zegoen biderik, eta oso pertsona gutxi
bizi zen nigandik gertu. Horri esker, natura oso ondo zainduta zegoen. Gaur egun,
ordea, errepideak eta bideak ditugu, eta, horien ondorioz, pertsona askok etxeak
egiteko eta aisialdiaz gozatzeko leku moduan aukeratu du toki hau.
Gizakiak eragin okerrak dituen arren
ekosistema naturaletan, neurriak
hartzen ari dira, nire etxean bizi diren
eta inguru hau bisitatzen duten
pertsonek harreman harmoniatsua izan
dezaten gurekin.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Kaixo. Dakizuenez, Lertxun naiz, eta Iberiar penintsularen iparraldean bizi naiz, Salburuko parkean. Hainbat
baltsak osatutako hezegunea da (horrelaxe esaten diegu hemen sakonera txikiko aintzirei).
Salburuko baltsak aintzira txikiak dira, lurpean hedatuta dagoen akuiferotik jariatutako urez
lurraren sakonuneetan eratuak.
Baltsetako biztanleok ohituta gaude urtaroen ondorioz
uraren mailan gertatzen diren gorabeheretara. Neguan
gainezka egon daitezke eta udan siku.
Baltsen ertzean, balio ekologiko
handiko habitatak daude.: ihidiak,
malba zuriz betetako belardiak eta
lezkak. Horietan, animalia- eta landare-
espezie mordoak hartzen du babes,
baso-igel jauzkariak adibidez.
Aintzira hauetan, uretako beste landare ugarirekin batera,
ezpata-belar dilindaria bizi da, Iberiar penintsulan oso urria den
landare urtarra.
Salburuko urmaelak
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Parkeko errekastoen ertzetako landaredia ere oso
interesgarria da. Besteak beste, bisoi europarraren
habitata delako. Esan beharra dago, munduan oso ale
gutxi geratzen direla espezie horretatik.
Baltsak lehortu egin bazituzten ere, eremua soro bihurtzeko,
1994an hasitako leheneratze-lanek itzuli egin dute ura
aintziretara. Gaur egun, Nazioarteko Garrantziko hezegunea
da Salburua.
Salburuan, baltsez eta urtearen zati bat urpean ematen duten belardiez gain, haritzez eta lizarrez jantzitako baso txikia ere badago,
sasoi batean eremu osoa estaltzen zuen aintzira-ertzeko landarediaren lekuko.
Salburuko baltsak Gasteizko hiriaren inguruko benetako uharte ekologikoa osatzen dute, soroz inguratutako eremu honetan.
HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata
Nazioarteko Garrantzikohezeguneei buruzko RAMSARkonbentzioa
Ramsarren (Iranen) onetsitako konbentzio horrekhezeguneak zaindu eta zentzuz erabiltzearen aldeegiten du, garrantzi handia baitute, dibertsitatebiologokoa, oro har, eta giza komunitateenongizatea, zehazki, kontserbatzeko.Ciénaga de Zapata eta Salburuko baltsak sartutadaude Ramsarreko itunean.
Dibertsitate biologikoariburuzko hitzarmena
Konbentzio horrek helburu hauek ditu:
• Dibertsitate biologikoa zaintzea.
• Osagaiak modu iraunkorreanerabiltzea.
• Bal iabide genetikoak egokierabiltzetik lortutako mozkinakzuzentasunez eta berdintasunezbanatzea
Ingurumenakez du mugarik. Hezeguneak eta biodibertsitatea
zaintzeko, planetako herrialde guztiekjardun behar dugu lankidetzan.
Nazioarteko lankidetza