herritartasunerako eta giza eskubideetarako …...irakaskuntza-sistema hobetzeko etengabe begiratu...

27

Upload: others

Post on 25-Dec-2019

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko,nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu.

Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu,jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org).

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2008-VIII-06)

Azala eta liburuaren diseinua:Iturri

Maketazioa:Erein

Azaleko irudia:Jon Cazenave

Irudiak:Estudio Landa

© Jose Mari Balerdi eta Juan Ramón Makuso

© EREIN. Donostia 2008

ISBN: 978-84-9746-434-5L. G.: BI-2479/08

EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 10720018 Donostia

T 943 218 300 F 943 218 311e-mail: [email protected]

www.erein.com

Inprimatzailea: Grafman, S. A.El Campillo Industrialdea. A2 P. Gallarta (Bizkaia)

T 94 636 91 94 F 94 636 93 33e-mail: [email protected]

Herritartasunerako eta gizaeskubideetarako hezkuntza

Jose Mari Balerdi

Juan Ramón Makuso

erein

Sarrera ........................................................................................... 8

1. gaia. Herritarrak eta komunikazioa ........................................ 10

1. Herritarra eta herritartasuna ........................................... 12

Gizakiaren sozializazio-prozesua ....................................... 13

Gizakia herrietan biltzen da ............................................... 17

2. Komunikazioa eta mintzaira ........................................... 1188

Komunikazio-tresnen historia ............................................ 20

1. Ahozko tresnak ......................................................... 21

2. Idatzizkoak ................................................................ 21

3. Ikus-entzunezkoak .................................................... 22

3. Komunikabideak eta ni ................................................... 23

Informazioa iragazteko irizpideak ...................................... 24

Adostasunen eta desadostasunen onarpena .................... 24

Argudioak eta iritziak ......................................................... 25

Aurkibidea

Orr.

2. gaia. Bizikidetza .................................................................. 27

1. Gatazkak pertsonen arteko harremanetan ................... 28

Pertsonen arteko harremanak ........................................... 29

Harremanak komunikazio-eremu elektroniko berrietan ...... 30

Bizitza pribatuaren babestea ............................................. 32

2. Bizikidetzarako trebetasun eta jarrera sozialak ........... 3344

Irtenbideak ........................................................................ 35

Gatazkei aurre egiteko indarkeria baztertu ........................ 36

Iritzi guztiak entzuteko ahalmena ...................................... 38

3. Gatazka eta bitartekaritza .............................................. 39

Bitartekariak ...................................................................... 40

Erakundeen bitartekaritza ................................................. 40

3. gaia. Herritarra eta parte-hartzea ........................................... 45

1. Parte-hartzea eta demokrazia ........................................ 46

Parte-hartze demokratikoa eta bizikidetza ......................... 46

Parte-hartzea erakundeetan .............................................. 47

Demokrazia hurbiletik ........................................................ 49

2. Demokrazia eta parte-hartze politiko eta soziala ............... 50

Nazioarteko hitzarmenak .................................................. 52

Kyotoko protokoloa .......................................................... 53

Gobernuz Kanpoko Erakundeak ....................................... 55

3. Ingurunea .......................................................................... 56

Ondasun komunak ........................................................... 57

Natura-ondarea ................................................................ 58

Zerbitzu publikoak denonak dira ....................................... 59

4. gaia. Askotariko mundua ......................................................... 61

1. Aniztasun-egoerak ........................................................... 62

Aniztasuna. Desberdintasuna ............................................ 62

Desberdintasuna balioestea .............................................. 64

Jarrera baztertzaileak alboratzea ....................................... 65

2. Kulturen arteko harremanak ........................................... 67

Etnozentrismoa ................................................................. 68

Erlatibismo kulturala .......................................................... 69

Eurozentrismoa ................................................................. 70

3. Herritarren aukerak errespetatzea ................................. 70

Aukera eta askatasuna ..................................................... 71

Identitate-desberdintasuna ................................................ 73

Bestea eta ni .................................................................... 74

5. gaia. Generoa eta rol sozialak ................................................ 76

1. Berdintasuna eta emakumea ......................................... 78

Borroka baten historia ....................................................... 78

Lanaren banaketa ............................................................. 80

Familiaren rola ................................................................... 81

2. Lanaren banaketa soziala eta sexuala .......................... 83

Lana gizakiaren eskubidea ................................................ 84

Etxeko lanen banaketa ..................................................... 85

Lanpostu bera, lansari bera .............................................. 86

3. Genero-indarkeria ............................................................ 86

Identitate sexuala .............................................................. 87

Sexismoa eta misoginia .................................................... 88

Tratu txarrak ..................................................................... 89

6. gaia. Demokrazia eta giza eskubideak .................................. 91

1.Demokrazia: definizioa ..................................................... 92

Askatasuna eta justizia ...................................................... 93

Aniztasun soziala .............................................................. 94

Lege motak ...................................................................... 95

2. Demokrazia eta botere politikoa .................................... 9955

Boterearen banaketa ........................................................ 97

Zuzenbidezko Estatua ...................................................... 98

Konstituzioa. Autonomia Estatutua. Nafarroako Foru Hobekuntzarako Legea .......................... 99

3. Giza eskubideak .............................................................. 110033

Giza eskubideen funtsa ..................................................... 104

Giza eskubideak eta duintasuna ....................................... 105

Betebeharrak .................................................................... 106

Irakaskuntza-sistema hobetzeko etengabe begiratu behar diogu gure ingu-ruko errealitatean gertatzen denari. Eta are gehiago XXI. mendean, aldake-tak ugariak baitira. Erronka horri erantzuteko, curriculum-planteamendu be-rriak eraiki behar ditugu. Eta horixe da, hain zuzen ere, proiektu honenbitartez lortu nahi duguna, hau da, HERRITARTASUNERAKO ETA GIZAESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZA ikasgai berriari erantzun egokiaeman nahi diogu gure komunitatetik.

Europar Kontseiluak 2005. urtea Herritarren Europar Urtea Hez-kuntzaren Bitartez izendatzea erabaki zuen. Horren bitartez, estatuen etamunduko herritarren artean parte-hartzea, errespetua eta kulturartekota-suna bultzatu nahi ziren, balio horiek baitira zibilizazio garatu baten ezau-garri nagusiak.

Europar Batasunaren arabera, hezkuntza da herritarren artean ohi-tura demokratikoak zabaltzeko tresnarik egokiena. Horregatik eraman zuenaurrera arestian aipatutako 2005. urterako izendapen hori. Helburua, ordea,epe luzerakoa zen, estatuek hezkuntza-politikak eta gizarte-politikak eza-rri behar baitzituzten, emaitzak lortuko baziren. Europan eta Euskal Herriankezka handia dago asko zabaltzen ari direlako xenofobia eta indarkeria; he-rritarrek gero eta konfiantza gutxiago dutelako instituzio demokratikoetan;eta, orobat, gero eta handiagoa delako nagikeria zibila eta politikoa. Eta zeresanik ez ustelkeria eta bazterketa soziala. Zerrenda luzea da, eta kezkatzekoarrazoiak ugariak dira; gainera, ia beti gertatzen den bezala, hezkuntzatikerantzun nahi zaio egoerari, hezkuntzaren bidetik iritsi nahi da hobekuntzara.

8 Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

Sarrera

Irakurketa horren ondoren, galdera bat sortzen zaigu: zer egin de-zake eskolak asmo hori mamitzeko? Hezkuntzak ekarpen handia egin die-zaioke parte-hartzea eta herritartasun demokratikoa bultzatzeko zereginari–ideia hori, ordea, ez da berria, Platonek Errepublika lanean, VII. liburuan,oso ongi adierazi zigun–. Eta horixe da Europar Kontseiluak defendatzenduena, eta eskolei eta, zehazki, gobernuei eskatu ziena.

Baina nola lortzen da hori guztia? Hortxe dago koska. Europatikesan zitzaigun gai horiek landuko dituzten hezkuntza-politikak jarri beharzirela abian, hau da, curriculumetan gai horiek hartu behar zirela kontuan.Erreforma horren ondorioa izan da Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaia.Guri dagokigunez, hurrengo ikasturtean jarriko da aipatutako ikasgaiaabian.

Ikasgai berri horrek joera globalizatzaileari erantzun beharko dio,eta eremu horren barruan kokatu behar da euskal curriculumean adieraztendena, bai edukiari dagokionez, bai metodologiari eta ebaluazio irizpideei da-gokienez.

Hortaz, Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaiak itzelezko garran-tzia du, bere gain hartzen baitu etorkizuneko herritarrak trebatzeko etahaiek etorkizuneko eskakizunei erantzuteko gai bihurtzeko erantzukizuna.Eskakizunen zerrenda luzea da: indarkeria-gatazkak, giza eskubideak urra-tzea, xenofobia eta arrazakeria, demokrazian bizitzea, informazioa ongi ku-deatzea, ingurumena errespetatzea...

Azken batean, curriculumaren arabera, herritartasuna gauzatzekoezinbestekoa da gai kolektiboekiko lotura sentitzea, eta gizarte-arazoek, baigure ingurukoek bai orokorrek, gurekin zerikusia dutela kontuan hartzea. Etahorretan, Aristotelesen garrantzia azpimarratu nahiko genuke, berak adierazibaitzuen gizakia “animalia politikoa” zela, hirikoa alegia. Eta herritarra.

9Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

��1. gaiaHerritarrak eta komunikazioa

• Zer da niretzat herri edo hiri bat?

• Ni, pertsona gisa, integratuta al nago nire herrian? Nola esatendiozu integrazioari?

• Kultura hitza entzuten dudanean, zer ulertzen dut?

• Gizakiek zer egiten dute beste gizakiekin harremanetan jartzeko? Nola esango zenioke harreman horri?

• Zer dakit lengoaiaz?

• Nire egunerokoan, zer leku hartzen dute komunikabideek?

• Egiaztatzen al ditut albisteak? Zer formaturen bitartez jasotzenditut albisteak?

• Zer da argudioa? Eta iritzia?

zer dakit gaiaz?

1. HERRITARRA ETA HERRITARTASUNA

Zure bizitzan dagoeneko egina duzu nolabaiteko ibilbidea. Alboetara begi-ratu eta zu bezalako beste hainbat kide ikusten dituzu. Batzuk zaharragoak,beste batzuk gazteagoak; beste batzuen larruazala ez da zurearen kolore be-

rekoa, baina denok osatzen duzue batasunbat: espezie berekoak zarete, gizakiak za-rete. Eta hori gutxi balitz bezala, zuen in-gurunea ere, aldeak alde, bera da: herria(hiria). Eta herriak ere, beste ezaugarri bateransten dizu: hirian edo herrian bizi-tzeak hiritar edo herritar bihurtzen zaitu,eta ezaugarri horrek herritartasuna ema-ten dizu.

Hori guztia ez da nolanahiko kontua. Eta hori beti izan al da horrela?

12 Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

Herritarra:

Estatu baten partaide be-

zala eskubideak eta betebe-

harrak dituen pertsona.

Herritartasuna:

Hiritar baten eta bere ko-

munitate politikoen artean

dagoen erlazioa, eta horren

bitartez eskubideak eta be-

tebeharrak ditu.

13Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

Gizakiaren sozializazio-prozesua

Sozializazioa: pertsonen eta kideen arteko eragite-prozesua, gizartearen por-taera-jarraibideak onartzearen eta horietara egokitzearen ondoriozkoa.

Soziologoen arabera, sozializazioa prozesu bat da, zeinaren bitartez gi-zarte bateko kideei kultura irakasten zaien eta helarazten den, belaunaldiz

belaunaldi, kultura. Gizabanakoek ezagutza espezifi-koak ikasten dituzte eta beren gizartearen jokabideetaraegokitzen dira.

Sozializazioa bi ikuspegiren arabera azaldu dai-teke: batetik, gizarteak gizakiari nola eragiten dioneta bere egituretara nola egokitzen duen aztertuta,eta bestetik, gizakiak ematen dion erantzun motarierreparatuta. Beste behin aipatu behar dugu sozio-

logoen iritzia. Soziologoen ustez, sozializazioa prozesu bat da,eta prozesu horretan kultura irakasten zaie gizarte bateko subjektuei, etasubjektuek, aldi berean, gizarteko kideei helarazten diete kultura hori, be-launaldiz belaunaldi. Kide horiek berariazko ezagutzak ikasten dituzte, etaberen ezaugarriak zabaldu egiten dituzte bizitza sozialean parte hartu ahalizateko. Horrela egokitzen dira beren gizartearen ezaugarri berezietara.

Bi soziologok sozializazioari buruz duten ikuspegia:

EMILE DURKHEIM (1858–1917):– Hezkuntzak gizarte bateko kideak osatzeko fun-tzioa betetzen du, jokabide komun batzuetatikabiatuta.

– Gizartearen helburua bere ikuspegiaren arabe-rako gizabanakoak sortzea da.

– Gizakia gizartearen emaitza da.

– Pentsa ezazu kultura definizioaz. Zure ustez, zein izan daitekegiza ekintza bat definizioarekin bat datorrena.

J ARDUERA

Kultura:

Gaur egun, komunitate

bateko giza jarduera

orori esaten zaio kul-

tura.

Gu geu gara, beraz, sozializazioaren protagonistak. Ondoren, soziali-zazio motak aztertuko ditugu.

Lehenengoa haurtzaroan kokatzen da. Prozesu horren bitartez gizartekokide bihurtzen gara. Bizitzako lehenengo urteetan gauzatzen da, familiari lo-tuta bereziki. Prozesu horretan garrantzi handia du afektibitateak.

Lehenengo aldi horren ondoren, sozializatuta gaudela esan liteke, etahurrengo aldira igarotzen gara. Dagoeneko burutu ditugu ikasketa-proze-suak, eta beste jauzi bat egiten dugu. Sozializaturik gaudela, gizartekobeste esparru batzuetara jotzen dugu. Ohartzen gara gure gurasoen munduaez dela bakarra, alegia, horrez gainera beste asko daudela. Lehenengo aldikoafektibitatea teknika pedagogikoek ordezkatzen dute, eta ikasketa-prozesuanlaguntzen digute. Gizarteko kide garela eta bertan dagoen guztiaz jabetzekogai garela esan liteke.

14 Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

MAXIMILIAN WEBER (1864–1920):– Gizartea ez da existitzen gizabanakoenesku-hartzerik gabe.

– Egintza sozialen abiapuntua gizabana-koen ekintzak dira.

– Bi soziologoen ikuspegia aztertu. Eta zuk zer diozu? Zein da zure ikuspegia?

J ARDUERA

IRAKURKETA

L’Aveyroneko ume basatiaren kondaira

1800ko urtarrilaren 18an, Aveyroneko lurraldean, Frantzia hegoaldean,mutiko bat bistaratu zuten. Biluzik zegoen, eta orbainez beteta zituen baiaurpegia bai eskuak. Mutikoa 1.35 cm zen altu, gutxi gorabehera, eta 12urte inguru izango zituen. Aurreko bi urteetan hainbat aldiz ikusi zuten,zuhaitzetatik saltoka, lau hankan korrika, eta ezkurrak eta sustraiak bi-latzen. Birritan harrapatu zuten, baina ihes egin zien. 1800. urteko ne-guan, ordea, abeletxeetara hurbildu zen janari bila.

Begi beltzeko mutikoa Saint-Sernin-era heldu zen. Ez zuen hitzikegiten, eta galderei ere ez zien erantzuten, baina adaxka bat hautsiz geroedo txakurrak zaunka entzunez gero, erreakzionatzen zuen. Ez zuen ja-nari prestaturik nahi, nahiago zituen patata gordinak; berak botatzen zi-tuen surtara, eta ondoren, eskuaz hartzen zituen, hozten utzi gabe. Oiha-nean bizi den animalien antzera, mutikoa muturreko hotzarentzako etaberoarentzako soraioa zen, eta hautsi egiten zuen jendeak ematen zionarropa. Argi zegoen txikitatik galduak zituela gurasoak, edo abandonatuegin zutela, baina ezin jakin zitekeen seguru zer gertatu zen, denboraasko iragan baitzen ordutik. Gertakizun hark zientzialarien jakin-minazirikatu zuen, eta eztabaida sortu zen. Berezkoak ala hartutakoak dira gi-zakiaren ezaugarriak, portaerak eta ideiak?Zer eragin dute gizarte-harremanek heziketa-urteetan? Eta gainditu al daiteke halakorikeza?

Lehenengo behaketaren ondoren, gor-mutuentzako eskola batera eraman zutenmutikoa, Parisa, eta Victor izena eman zio-ten. Han Itard sendagilearen esku utzi zuten.Sendagile haren hitzetan, mutikoa “zikinazen, eta hozka egiten zion hurbiltzen ze-nari”.

Ikerlariek atzeratutzat jo zuten. Itardsendagilearen ustez, ordea, Victor oso

15Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

Jean Marc Gaspard Itard (1774–1838).

baldintzatuta zegoen isolamendua zela-eta, eta gainerako mutikoekberen eguneroko bizitzan jasotako heziketa zibilizatua baino ez zuen be-har. Azkenean, sendagileak bere etxera eraman eta han hezi zuen. Egu-neroko entrenamendua jarri zion, heziketa morala barneratzen joan ze-din, eta jokabide sozialari buruzko arauak ere erakutsi zizkion. Horrezgainera, mintzaira eta pentsamendua landu zituen mutikoarekin.

Mutikoak aurrerapen handiak egin zituen: objektu askoren izenakikasi zituen; esaldi laburrak eta arruntak ikasi zituen; zer nahi zuen adie-razten ere ikasi zuen. Eta bereziki, Itard sendagilearen Guérin etxeko an-drearekiko afektua erakutsi zuen. Era berean, harrotasuna, lotsa eta in-gurukoen aurrean atsegina izan nahi zuela erakutsi zuen.

Baina, ez zuen sekula hitz egiten ikasi, kontsonante eta bokal batzukizan ezik. Gainera, bere munduan murgiltzen zen erabat, eta Itardek bereazken txostenean azaldu bezala, “ezzuen galdu naturak eskaintzen zionaskatasunarekiko irrika, eta axola-gabe agertzen zen bizitza sozialariburuz.” Beraz, Itardek itxaropenabazuen ere hitz egiten erakutsikoziola, bertan behera gelditu zirenasmo haiek.

Ikerketa bukatu zenean, muti-koa Guérin andrearekin geratu zenbizitzen, eta 1828an hil zen, 40urte inguru zituela.

16 Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

(F. Truffaut-en Haur basatia filmaren fotograma)

– Ikusi F. Truffauten Haur basatia filma. Aztertu ber-tan inguruak daukan garrantzia: arauak, eskolatze-prozesua; giza harremanak... Eman zure iritzia.

J ARDUERA

Gizakia herrietan biltzen da

Gizakiaren sozializazioaren prozesua herrian edo hirian amaitzen da. Gurehistoriari begiratzen badiogu, denok jaio gara herrietan edo hirietan. Gurelagunak, gure familia, denak herrietan bizi dira.

Gai honen hasieran ikusi dugu herria edo hiria dugula gizakiok bilgune.Hitzaren esanahia edo hitzaren jatorria aztertzeko, hainbat iturritara jokodugu. Alde batetik, antzinako Erroman herritarrak biltzen ziren guneari hi-ria (civitas) esaten zitzaion. Hiritargoa zen eskubide hiritarrak zituena, ber-din zion zertan jarduten zuen (industrian, nekazaritzan).

Beste alde batetik, Grezian hiria polisa zen. Bertan biltzen ziren herri-tarrak plazan (agora). Eta plaza hori zen greziarren eztabaidagunea eta era-bakiak hartzeko lekua.

17Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

Aristoteles (K.a. 383–323).

Garbi dago hiria gauza naturaletako bat dela eta gizakia izatez hiri-animaliadela.

Aristoteles, Politika 1253a.

Aristotelesek gizakia herrikoa edo hirikoa dela esaten du. Eta gukgaian aztertutakoaren arabera, gizakia gizartekoa da. Gu gizakiok, bizirikirauteko, beste kideekin bildu gara, eta taldean egin dugu gure garapen pro-zesu osoa. Dena dela, badira taldean biltzen diren beste espezie batzuk ere.Adibidez, denok entzun dugu zerbait erleen gizarteei buruz. Hala ere, ba-daude aldeak, eta alde nagusia hitza da, mintzaira. Gu hitzaren bidez komu-nikatzen gara, eta ezaugarri horrek bereizten gaitu, hain zuzen ere, gizakiakbeste animalietatik.

2. KOMUNIKAZIOA ETA MINTZAIRA

Mintzairaz mintzatzen garenean honako hau esan nahi dugu: alegia, giza-kiak zeinuen bitartez komunikatzeko duen gaitasuna. Eta komunikazio horihizkuntza-zeinuen bitartez egiten dugu, bereziki.

Mintzairen artean animalien mintzaira eta gizakiarena bereizi behar di-tugu.

Animalien mintzaira animaliek beraien artean komunikatzeko erabiltzendutena da.

18 Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

Animalia guztietan gizakiakbaino ez du hitza. (...) Hitza,aldiz, kaltegarri dena, komenidena, bidezkoa eta bidegabekeriaadierazteko baliatzen da. Etahau gizakiena da, beste anima-liengandik ezberdina dena.

Aristoteles,Politika

Gizakien mintzaira da, berriz, emozioak helarazteko balio duen lengo-aia bakarra. Gizakiak fonazio aparatua du, ahots-hariz, mingainaz, etab. osa-tua, eta horren bitartez ahoskatzen ditu gizakiak soinuak. Gizakiaren hasie-rako soinuak hitz bihurtu ziren, eta giza lengoaiaren bitartez, esaldi osoakeraiki ditzakegu, eta hiztunen artean ulergarri bihurtu.

Ez dugu ahaztu behar, beraz, gizakien artean, hiztunen artean alegia, hi-tzen bitartez komunikatzen garela elkar. Eta testu hau irakurtzean ere, ko-munikazioa sortzen da.

Zer da komunikazioa? Komunikazioak besteekin partekatzea esan nahidu. Komunikazioaren bitartez, era askotako informazioa partekatzen dugu:kontzeptuak, emozioak, ideiak...

Izaki bizidun guztiek dute komunikatzeko gaitasuna. Har ditzagun erleakadibide gisa. Dantzaren eta gorputzen mugimenduen bitartez, beste erleei adie-razten diete non dauden loreak, zer norabidetan.

Erleek, elkarren artean komunikatzeko, dantzan egiten dute, zirkuluakeratuz; horretarako, abdomena dardarazi eta diagonalean mugitzen dira.

19Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

Dena dela, ideia bat azpimarratu behar dugu orain. Animalien erreinuan,zalantzarik gabe, gizakiak lortu ditu komunikatzeko era landuenak. Antzi-natik, gizakiak hainbat sistema bilatu ditu mezuak trukatzeko, hala nola irrin-tzia, ke-seinaleak, mimika, hitza.

Mezuaz ari garela, komunikazioa trukatzen denean, bi solaskide beharditugu. Batek hitz egiten du eta besteak entzun. Igorlea eta hartzailea dira.

Komunikazio-tresnen historia

Gizakiak informazioa trukatzeko erabili dituen sistemen artean, hizkuntza-sistema da garrantzitsuena, hau da, hitzezko lengoaiarenbitartez egiten dena.

Oso zaila da pentsatzea nolakoa izango li-tzatekeen gure bizitza lengoaiarik gabe. Nolapentsatuko genuke? Nola helaraziko geni-tuzke gure esperientziak?

Lengoaiari esker, gure bizipenak beste-ekin parteka ditzakegu. Lagunari bart arra-tseko ametsa konta diezaiokegu; irakurtzenari garen azken liburuari buruzko hainbat iruzkin

20 Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

– Zure ingurura begiratuta, konturatuko zara bizi zaren mundua,informazioa ematen duten mezuez beteta dagoela. Zerrendaitzazu horietako batzuk.

J ARDUERA

– Azter ezazu, orain, zure DBHko ibilbidean bai Euskara eta Gaz-telania ikasgaietan, gai honetaz ikasi duzuna.

J ARDUERA

egin ditzakegu; azken bideo-jokoen ezaugarriak azaldu ditzakegu; gure iri-tzia eman dezakegu, eta hainbat eta hainbat jarduera proposa ditzakegu.

1. Ahozko tresnak

Oso zaila da jakitea nola sortu zen lengoaia gizakiaren baitan, eta noiz igarozen oihuak egitetik zentzuzko lehenengo hitza esatera. Badira hainbat teo-ria esaten dutenak elkar laguntzeko sortu zela hizkuntza.

Gaur egungo antropologoek irtenbide zientifikoa eman diote arazoari.Aurkitu diren arrastoen arabera, eta Historiaurreko gizakien garunen baldin-tzak aztertuta, bi ondorio atera dira: Homo erectusaren lengoaia oinarrizkoazela, baina Homo sapiensaren lengoaiaren gaitasuna eta gurea oso antzekoakdirela.

Lengoaia gizakiaren ezaugarri bereziena da. Gauzak eta animaliakizendatzeak munduaz jabetzea dakar. Sua, zerua, animalia bat izendatzekolengoaia bat izatea, naturatik bereizteko modu bat da. Hitza ezin da ukitu,baina existitzen da, eta hitzen existentzia onartzea mundutik at dagoen zer-bait onartzea da. Ahozko kondairek, mitologiek esaterako, indar materiaga-beetan sinesten dute.

Lengoaiak ikusten ez dena edo existitzen ez dena izendatzeko balio du.Istorioak kontatzen dituena pribilegiatua da tribuaren barruan: bere buruanditu istorioak gordeta, gauzei zentzu bat ematen die eta hitzen bitartez sor-tzen du mundua.

2. Idatzizkoak

Gizakiaren eboluzioan lorpen handia izan zen idazketa. Are gehiago, eraba-kigarria izan zen. Historiaren une jakin batean, gizakiak gizarte baten barruankomunikatzeko beste era bat sortzea erabaki zuen. Hitzezko lengoaia da gi-zakiaren irudimenak izan dezakeen tresnarik handienetako bat, eta horixe izan

21Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

– Saia zaitez jasotzen ahozko kondaira bat, belaunaldi belaunal-diz igaro dena, gurean txertatu arte.

J ARDUERA

zen gizakiaren historiaren gailurretako bat. Idazketaren bitartez, gizakiak ko-munikatzeko tresna egokia aurkitu zuen, eta haren bitartez, halaber, hizkun-tzari eta lengoaiari buruz pentsatzera bideratu zituen bere ahaleginak. Etagogoetarako ekintza horrek bat egin zuen misterioarekin eta magiarekin.

3. Ikus-entzunezkoak

Orain arte ikusitakoaren arabera, gizakiak ez du bitarteko tekniko berezirikbehar izan komunikazioan jarduteko. Baina gizakiak aurrerapenak eginahala, teknikak eta teknologiak gero eta eremu handiagoa hartu dute giza-kiaren bizitzan. Adibidez: lehen, gizakia, komunikazioa sortzeko eta gorde-tzeko, bere ahalmenaz baliatzen zen, giza gorputzaren ahalmenaz alegia. Ho-rietako bat oroimena da. Gaur egun, gizakiaren oroimenaz gainera,teknologiak memoria hori gainditzeko molde erraldoiak eskaintzen dizkigu.Adibidez, museo batera joaten garenean eta hango artelanak telebista pro-grama batean erakusten ditugunean, gerta liteke artelan horren sortzaileak

duela hainbat mendekoak izatea. Baina gaur egungo tekno-logiari esker, sortzaile horiek gurekin komunikatzen dutegaur egun oraindik ere. Beraz, ahozko eta idatzizko komu-nikaziotik abiatuta, XX. mendetik aurrera, guztiz hedatudira irratiak, telebistak, zinemak, bideoak, internetek, sake-lako telefonoak, SMSak, informazio kontsumitzeko auke-

rak, etab.Ordenagailu batek informazio asko sor dezake,

gaur egun. Laser disko batek informazioa gordetzen

22 Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

– Dokumentazio-lana egin behar duzu. Liburutegian, liburuakireki eta aurkitu hainbat zibilizaziotan noiz osatu zuten berenidazketa (Mesopotamia, Egipto, hebreoak, feniziarrak, hin-duak, Txina, Grezia, Erroma, Arabia).

– Idatz ezazu ipuin bat.

J ARDUERA

du, eta informazioa zabaltzeko zuntz optikoaren aukera daukagu. Horri guz-tiari, komunikazio teknologia berria esaten zaio.

Teknologia berri horiek izugarrizko eragina dute gaur egun gure bizi-tzan, giza harremanak aldatzeraino. Komunikazioaren historian adituak di-renen ustez, komunikatzeko tresna elektronikoen sorrera laugarren iraultzaizan da, hitzaren, idazketaren eta inprentaren sorreraren parekoa.

3. KOMUNIKABIDEAK ETA NI

Tradizioz, hiru izan dira masa-komunikabide nagusiak: irratia, prentsa etatelebista.

Irratiak urrutira igortzen du soinua, eta uhin elektromagnetikoen bitar-tez hedatzen du ahotsa. Informazioa oso azkar zabaltzea da irratiaren ezau-garri nagusia.

Prentsa, ikus-komunikabidea da, eta bere me-zuak ez dira berehalakoan helarazten. Hartzailea-rengana iritsi aurretik, hainbat eskutatik igarotzenda: erredakzioburua, argazkilaria, erredaktorea,zuzendaria... Horrek errealitatetik urruntzea da-kar, maila batean, izan ere, albistea, azkenean, in-terpretatuta iristen da irakurlearengana.

Baina prozesu horrek beste ezaugarri bateransten dio komunikazioari. Mezuaren kalita-tea hobetzen da, egunkarien mezua irratiena etatelebistarena baino osoagoa baita. Eta horrek

23Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

– Zer teknika eta instrumentu erabiltzen dituzu komunikatzeko?

J ARDUERA

Guglielmo Marconi (1874–1937), irratiaren sortzailea.

irakurlearen jarrera ere baldintzatzen du. Irakurleak kontzentratuta egon be-har du eta irakurlearen jarrerak gogotsua izan behar du. Horrek ondorio garbibat du: egunkarien irakurleak telebistako ikusleak baino gutxiago dira, etairratiaren entzuleak baino gutxiago.

Telebista ikus-entzunezko komunikabide bat da, hau da, soinua eta iru-dia erabiltzen ditu bere mezuak osatzeko. Irratiaren azkartasunaren etaprentsaren sakontasunaren aurrez aurre, telebistak irudiaren gertutasuna es-kaintzen du. Telebistako irudiei esker ez da ahalegin handirik egin behar aur-kezten zaiguna ulertzeko. Horregatik esaten da telebista ikuslearen pasibo-tasuna bultzatzen duen komunikabidea dela.

Informazioa iragazteko irizpideak

Informazioa jasotzeko bideak aztertu eta gero, bakoitzari dagokigu aztertzeazer irizpide ditugun informazio hori barneratzeko. Hori, ordea, ez da erraza,informazio-uholde batean murgilduta bizi baikara. Informazio gehiegi du-gula ere esan ohi da.

Joko baten antzera, ariketa bat proposatzen zaizu.

Adostasunen eta desadostasunen onarpena

Gaiaren hasieratik beretik ikusi dugu gizakiok gizarte baten baitan bizi ga-rela, gizabanakoez osatutako gizarte batean hain justu. Norberak bere erre-alitatearen ikuspegia du. Eta hori dela-eta, gai edo gertaera berari buruz hain-bat ikuspegi sortzen dira. Eta guztiak dira errespetagarriak. Adostasuna etadesadostasuna sortzen da, halaber, horren ondorioz. Baina bestearen ikus-pegia onartzen ikasi behar dugu, egoera batean zein bestean.

24 Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

– Aztertu, arretaz, irratiko, prentsako edo telebistako albiste bat.Aukeratu, horretarako, komunikabide bat baino gehiago. Azalezazu bakoitzak non jarri duen arreta. Zer alde daude?

J ARDUERA

– Azterketa baten data ipini behar dugu. Era -bil tzen ditut argudioak denon adostasunalortzeko, edo nire iritzia inposatu nahi dut?

Argudioak eta iritziak

Aurreko puntuan adostasunari eta desadostasunari buruz jardun dugu. El-kar ulertzeko, norberaren ikuspuntuak azaltzeko, argudioak erabili behar di-tugu, eta horretarako, ezinbestekoa da arrazoitzea.

Gizabanakoen arrazoiketak, ordea, iritziak dira eta ez du esan nahi egiaosoa direnik. Beraz, edozein arazori buruzko jarrera har-tzen dugunean kontuan hartu behar dugu gure iritzia ezdela bakarra, beste iritzi askoren artean dagoela, eta nirearrazoiketa egokia bada, beharbada, gainerakoen ados-tasuna lor dezaket. Baina aurreiritzirik gabe.

– Larunbata arratsaldea da. Lagunen artean arratsaldekoa anto-latzen ari zarete. Batzuk zinemara joan nahi duzue, eta besteakpizzeriara meriendatzera. Nola hartzen duzu egoera?

J ARDUERA

Arrazoiketa:Gizakiak ahalmenaduen arazoak kon-pontzeko.

Iritzia:Norberaren argu-diaketa, arazo ba-ten inguruan.

J ARDUERA

1. Sozializazioari buruz ikasi duguna eta Gizarte ikasgaian lan-dutakoa kontuan hartuta, egin ezazu historiaurreari buruzkolaburpena bat.

2. Herritarraren definizioari begiratuta, zure auzoko, herri, hirikogizabanako guztiek betetzen al dute definizioak esaten duena?Nork ez du betetzen?

3. “Komunikabideak eta ni” atala aztertuz.

– Zenbat denbora ematen dut telebistaren aurrean?– Aipatu zer saiori ez diozun hutsik egiten.– Film bat ikusteko zer duzu nahiago telebista edo zinema?– Inkesta. Zer duzu gustukoen, irratia, egunkaria edo tele-bista?

4. Aukera ezazu gustuko duzun telebistako programa bat. Zer-gatik aukeratu duzu? Ondoren, aukeratu gustukoa ez duzunprograma bat eta azaldu zergatik ez duzun gustuko.

5. Irratietan, egunkarietan, telebistan, zer programa, zer ataldira gehien irakurtzen, entzuten edo ikusten direnak? Ba aldakizu? Egin zerrenda bat.

6. Ikusi Libre laburmetraia. (Joaquín Oristell. Hay Motivo kanpaina.2004.)

Egileak, Candela Peña eta Secun de laRosaren eskutik, estatuaren egoera po-litikoa eta soziala aztertzen du, taxi ba-tean. Komunikabideen manipulazioasalatzen da bertan.

26 Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

ariketak

Libre filmaren fotograma bat.