herria 3037

8
ON DAKIGULA ! Eguberri hor dugu. Bake eta esperan- tzaren mezulari. Hala nahi luke izan, se- gurik ! Ainara Maia Uroz irundar olerka- ri adiskideak dion bezala, “Egun berria hemen da, gau berri bat heldu da, argi- tsu eta itxaropentsu, itxaropen hautsiak berritzeko, kopetilunak argitzeko, bi- hotz kolpatuak milikatzeko”. Eta bihotz kolpaturik ez da falta munduan gaindi. Alabainan, gerla da jendeak hobekienik egiten dakiena, behialakoak dionaz. Esperantza handiak baginituen Kopen- hageko goibiltzar horrekin. Berekoike- ria eta zentzugabekeriaren haizeak ditu zapuztu. Hamabi egunetako eztabaida minduen ondotik, kukuso ilaun bat dute munduko boteredunek aurkeztu pla- netaren mediku gisa. Horixe akordio purtzila ! Ipar Afrikatik aldiz, itxaropen pindar bat da airatu : Aminatu Haidar sahararra desterrutik itzuli ahal izan da Marokora, gose greba luze bat erema- nik. Saharar populuarentzat esperantza berri baten seinalea ote libertate bi- dean ? Euskaldunon Egunkariko bost lagun hobengabeen auzian, pausu bat egiten da Eguberri garai huntan, auzi- petuek ez dutena hain segur nahiko luketen bezala gozatuko, buru gainean duten ezpata zorrotz mehatxagarria de- la-eta. Eta euskal eliza, zertan ote dugu ? Urtea badu Marc Aillet apezpikua Baionako diosesako buru dugula. Lehen bilan ba- ten tenorea. Zabaldu duen Eguberriko mezuan, bioetikaz da nagusiki griñatsu, kezkatsu delarik ere hain bortizki joa den laborari munduaz. Hitzik ez haatik euskal elizaz. Alta bada griñatzekoa, Baiona Santandreseko gertakari go- ra-beheratsuak lekuko, tokiko erretor tradizionalistak hazirik - eta badakigu tradizionalismotik integrismorat bidea laburra dela - kristau frango kezkatu- rik utziz, emazteak lehenik, apezak be- rak, euskaltzaleak... Eta ez dirudi haize freskoagorik heldu zaigula Gipuzkoa aldetik, izendatu berria izan den Jose Ignacio Munilla apezpiku kontserbado- rearekin. Horiek hola, Eguberri eta Urtatsetako besta on opatzen diegu irakurle guzieri. Helduden astean HERRIA ez da ager- tuko. Aste hortaz baliatuko gira itxura berriko kaseta baten apailatzeko, ur- tarriletik goiti eskuetan ukanen duzue- na, ttipiagoa, koloretsuagoa, orrialde gehiagokoa... agian denentzat atsegin handikoa. On dakigula ! P.J. IRAKURLE eta BERRIKETARI, Heldu den astean, abendoaren 31, HERRIA kaseta ez da agertuko. Urtarrilaren 7an eskuratuko duzue beraz ondokoa, molde berrituan 2009ko Abendoaren 24koa ISSN 0767-7643 - 24 Décembre 2009 - 1,10 E - N° 3037 Eguberri on Bake eta zorion! Christophe Coutanceau, euskal- duna ez izanki, aurkitzen da Euskal Herritartua den koinatarekin ; hauxe, kanpañatik hiriratzeko mugimendua gertatzen eta bete betean, hiritik alde hauetara jina, gasna egiten ikasi eta euskal artzainen artean etxekotua dena. Laborantza biologikotik bizi eta IDOKI sarearen barnean euskal nortasunari ekarriz bizi eta errespetu. Bizi peza berezi horren lekuko hurbil izanki, Christophe Coutanceau-ri bu- rutu zaio esperientzia horren ezartzea bideo filma batean, hain zuzen sari- tua izan dena. Sari emaitzan Klaudio Mehats Eusko Ikaskuntzakoak zioen bezala filma presentatzean : “has- tapenean ikusmolde arin bat ukaiten ahal dugu, baina, emeki emeki, irudi ederrek lagundurik gai sakon bat aur- kitzen dugu”. Bigarren saritua Eric Dicharry : ho- nen ibilbide bereziak usna arraroa du ; gazte gazterik eta euskara tuntik ez dakielarik, hona non Barkoxtarrek beren artean onartzen duten maska- rada baten apailatzen ari direlarik ; eta gure baionesa maskaradako hizla- riekin gure mintzairaz maitemintzen da ; eskertu ere ditu Barkoxtarrak haiei esker bihurtu delako euskaldun. Hamabost urteko ibilbide horren kari Maskaradak bizi eta ikertu ditu, irriaren funtzioa nola betetzen duten aztertuz orratzetik harira. Hirugarren saritua : Manex Pagola, euskal kantu garaikidearen pizleta- tik bat, hainbestetaraino gutartekoa non euskal kantua aipatzen dugularik haren izenari inoiz ez baitugu pen- tsatzen. Manex Pagola, egun oroz ondotik pasatzen garen arte obra be- zala, ez baikara deuseri ohartzen ere. Manex Pagola, oraindik ere kantuz ari dena, kantu berriak egiten dituena, hala nola heldu den Eguberri gaueko euskal mezan haurrek hark asmatu kantu bat emanen duten Baiona Santan- dreseko elizan. Manex Pagolak bizi bat baino gehiago bizitzen ditu betan ; euskal kantaria da, politikan aspalditik lotua, funtsean horrengatik ez da euskal museoaren zuzendari izaitera heldu, Baionako auzapezaren kontra presentatzea Jean Grenet-ek pagarazi baitio ; eta erraiten ohi baita berrogei urtetan bizia arra hasten dela, adin horretan lotu zen ikasketak egiteari antropolo- giaren kapituluan ; Hazparne ikertua du, euskal eta gaskoin angula ar- rantzaleak ere, bakarra da Basusar- riko golf lekuaren inguruan gertatu den iraultza sozio ekonomikoa lantu duena. Eusko Ikaskuntza eta Baion- ako hiriaren sariaren beste lagunekin ospatu bezain laster bi eginbide mar- katuak ditu mahai gainean : heldu den martxoko bozetan zerrenda ber- dearen laguntzea, eta Tarnose hiri- aren erabateko berrikuntza ikertzea antropologia aldetik. Hiru eragileak : Christophe Coutanceau bideo egilea, Eric Dicharry ikerlea eta presentatzen ez den Manex Pagola, antropologia sai- lean ari dira euskal kultu- raren ikertzen, haatik euskal biziaren laboratorioan sar- turik bulego hetsietatik kan- po, bide jarraikia egin dute hiruek euskal alorrean, eta ekartzen duten uzta saritu dute Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak, aurtengo kultur saristatzeen kari. Hiru euskal kulturako eragile sarituak Baionan Christophe Coutanceau, Manex Pagola eta Eric Dicharry Baionako Herriko Etxean, publiko nasaia sariztatze denboran J.R. Etchegaray baiones hautetsia eta Manex Pagola kantaria

Upload: 8probintziak

Post on 07-Mar-2016

267 views

Category:

Documents


12 download

DESCRIPTION

Herria 3037

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3037

ON DAKIGULA !Eguberri hor dugu. Bake eta esperan­tzaren mezulari. Hala nahi luke izan, se­gurik ! Ainara Maia Uroz irundar olerka­ri adiskideak dion bezala, “Egun berria hemen da, gau berri bat heldu da, argi­tsu eta itxaropentsu, itxaropen hautsiak berritzeko, kopetilunak argitzeko, bi­hotz kolpatuak milikatzeko”. Eta bihotz kolpaturik ez da falta munduan gaindi. Alabainan, gerla da jendeak hobekienik egiten dakiena, behialakoak dionaz.

Esperantza handiak baginituen Kopen­hageko goibiltzar horrekin. Berekoike­ria eta zentzugabekeriaren haizeak ditu zapuztu. Hamabi egunetako eztabaida minduen ondotik, kukuso ilaun bat dute munduko boteredunek aurkeztu pla­netaren mediku gisa. Horixe akordio purtzila ! Ipar Afrikatik aldiz, itxaropen pindar bat da airatu : Aminatu Haidar sahararra desterrutik itzuli ahal izan da Marokora, gose greba luze bat erema­nik. Saharar populuarentzat esperantza berri baten seinalea ote libertate bi­dean ? Euskaldunon Egunkariko bost lagun hobengabeen auzian, pausu bat egiten da Eguberri garai huntan, auzi­petuek ez dutena hain segur nahiko luketen bezala gozatuko, buru gainean duten ezpata zorrotz mehatxagarria de­la­eta.

Eta euskal eliza, zertan ote dugu ? Urtea badu Marc Aillet apezpikua Baionako diosesako buru dugula. Lehen bilan ba­ten tenorea. Zabaldu duen Eguberriko mezuan, bioetikaz da nagusiki griñatsu, kezkatsu delarik ere hain bortizki joa den laborari munduaz. Hitzik ez haatik euskal elizaz. Alta bada griñatzekoa, Baiona Santandreseko gertakari go­ra­beheratsuak lekuko, tokiko erretor tradizionalistak hazirik ­ eta badakigu tradizionalismotik integrismorat bidea laburra dela ­ kristau frango kezkatu­rik utziz, emazteak lehenik, apezak be­rak, euskaltzaleak... Eta ez dirudi haize freskoagorik heldu zaigula Gipuzkoa aldetik, izendatu berria izan den Jose Ignacio Munilla apezpiku kontserbado­rearekin.

Horiek hola, Eguberri eta Urtatsetako besta on opatzen diegu irakurle guzieri. Helduden astean HERRIA ez da ager­tuko. Aste hortaz baliatuko gira itxura berriko kaseta baten apailatzeko, ur­tarriletik goiti eskuetan ukanen duzue­na, ttipiagoa, koloretsuagoa, orrialde gehiagokoa... agian denentzat atsegin handikoa. On dakigula !

P.J.

IRAKURLE etaBERRIKETARI,

Heldu den astean, abendoaren 31,

HERRIA kaseta ez da agertuko.

Urtarrilaren 7an eskuratuko duzue beraz

ondokoa, molde

berrituan

2009ko Abendoaren 24koa ISSN 0767­7643­ 24 Décembre 2009 ­ 1,10 E ­ N° 3037

Eguberri onBake eta zorion!

Christophe Coutanceau, euskal­duna ez izanki, aur kitzen da Euskal Herritartua den koinatarekin ; hauxe, kanpañatik hiriratzeko mugimendua gertatzen eta bete betean, hiritik alde hauetara jina, gasna egiten ikasi eta euskal artzainen artean etxekotua dena. Laboran tza biologikotik bizi eta IDOKI sarearen barnean euskal nortasunari ekarriz bizi eta errespetu. Bizi peza berezi horren lekuko hurbil izanki, Christophe Coutanceau­ri bu­rutu zaio esperientzia horren ezartzea bideo filma batean, hain zuzen sari­tua izan dena. Sari emaitzan Klaudio Mehats Eusko Ikaskuntzakoak zioen bezala filma presentatzean : “has­tapenean ikusmolde arin bat ukaiten ahal dugu, baina, emeki emeki, irudi ederrek lagundurik gai sakon bat aur­kitzen dugu”.

Bigarren saritua Eric Dicharry : ho­nen ibilbide bereziak usna arraroa du ; gazte gazterik eta euskara tuntik ez dakielarik, hona non Barkoxtarrek beren artean onartzen duten maska­

rada baten apailatzen ari direlarik ; eta gure baionesa maskaradako hizla­riekin gure min tzairaz maitemintzen da ; eskertu ere ditu Barkoxta rrak haiei esker bihurtu delako euskaldun. Hamabost urteko ibilbide horren kari Maskaradak bizi eta ikertu ditu, i rriaren funtzioa nola betetzen duten aztertuz o rratzetik harira.

Hirugarren saritua : Manex Pagola, euskal kantu garaikidearen pizleta­tik bat, hainbestetaraino gutartekoa non euskal kantua aipatzen dugularik haren izenari inoiz ez baitugu pen­tsatzen. Manex Pagola, egun oroz ondotik pasatzen garen arte obra be­zala, ez baikara deuseri ohartzen ere. Manex Pagola, oraindik ere kantuz ari dena, kantu berriak egiten dituena, hala nola heldu den Eguberri gaueko euskal mezan haurrek hark asmatu kantu bat emanen duten Baiona Santan­dreseko elizan. Manex Pagolak bizi bat baino gehiago

bizitzen ditu betan ; euskal kantaria da, politikan aspalditik lotua, funtsean ho rrengatik ez da euskal museoaren zuzendari izaitera heldu, Baionako auzapezaren kontra presentatzea Jean Grenet­ek pagarazi baitio ; eta erraiten ohi baita berrogei urtetan bizia arra hasten dela, adin horretan lotu zen ikasketak egiteari antropolo­giaren kapituluan ; Hazparne ikertua du, euskal eta gaskoin angula ar­rantzaleak ere, bakarra da Basusar­riko golf lekuaren inguruan gertatu den iraultza sozio ekonomikoa lantu duena. Eusko Ikaskuntza eta Baion­ako hiriaren sariaren beste lagunekin ospatu bezain laster bi eginbide mar­katuak ditu mahai gainean : heldu den mar txoko bozetan zerrenda ber­dearen laguntzea, eta Tarnose hiri­aren erabateko be rrikuntza ikertzea antropologia aldetik.

Hiru eragileak : Christophe Coutanceau bideo egilea, Eric Dicharry ikerlea eta presentatzen ez den Manex Pagola, antropologia sai­lean ari dira euskal kultu­raren i kertzen, haatik euskal biziaren laboratorioan sar­turik bulego hetsietatik kan­po, bide jarraikia egin dute hiruek euskal alorrean, eta ekartzen duten uzta saritu dute Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak, aurtengo kultur saristatzeen kari.

Hiru euskal kulturako eragile sarituak

Baionan

Christophe Coutanceau, Manex Pagola eta Eric Dicharry

Baionako Herriko Etxean, publiko nasaia sariztatze denboran J.R. Etchegaray baiones hautetsia eta Manex Pagola kantaria

Page 2: Herria 3037

• Iran herrialdean berriz ere nahikosukarra jauzi da egun hotan, Hussein Al

Montazeri hango aiatola ezagutua hiltzearekin.Islamista errepublikaren sortzailetarik izanabainan aspaldixkoan gobernuaren kontra jarria.Haren ehorzketan mundu bat bildu da eta horiizan da Ahmadinejad presidentaren kontrakomanifestaldi bat bezala, azkenean zalapartaaskorekin…• Minbiziaren kontrako landare bati eskerbixikako xangrearen erremedio bat aurkitu dutelaerran dute azken huntan, Madagascar tropikoaldeko lore batetik ateratzen dena eta preseskieuropearren onarpena ukan duena erreme-diotzat. Poitiers hiriko frantses unibertsitatearenaurkikuntzari esker da hori salgai izanen 2010urte hortan eta erran dute vinflumina erreme-dioarentzat bezala, navellina minbiziarensendatzailearentzat ere baliagarria izanen dela.• Xinak ari du bere ekonomiako indarra hedatzenAsiako barne herrietarat ere, bere gazarenlurpeko emaile bati esker besteak beste, 7.000kilometra luzekoa 40 miliar metrakuba gas ere-manen dituena Turkmenistango alderat, neurrihorrek emaiten baitu Frantzia bezalako herribatek behar lukeen erregailu neurria. Indar haun-dia du, araberako jakitatearekin, gaseramaile ho-rrek, horri esker bilakatzen baitu China PetroleumCop Errusiako Gazprom baino gehiagokoa, errannahi baita lehena. Horiek orok erakusten duteXinak gas, petrolio eta ikatzean hain urrats haun-diz deraman aitzinamendua, Europaren eta besteherri ainitzen aitzinean.• Nasa amerikarrak airarazi du Kaliforniatik DeltaII zirta espaziorat bere argazkitako tresnaberezienekin satelite bidez, Wise deiturakoa, lu-rraren inguruz inguru joanen dena lurraezkanatuz eta argazkiak hartuz beti berriagoakbederatzi ilabetez lurraren inguruan. Hots, 500kilometra goratik ikusiko du lurra bere laneko etaWise horren bere misionean bururatuko duelarik,izanen ditu miliun bat eterdi argazki zerutik lu-rrerat hartuak.• Birmanian beti eta gehiago opium zoragailuekarrarazten da pavot landare alorretan eta horihiru urtez doblatu dela diote ONU-ko drogakienestimatzaile mundukoek, uzta horien iraul-lurrak31.700 helkaratuak direlarik 2009 huntan eta mili-

un bat laborari direla lurlan mota hori-etan bermatzen direnak eta beste ainitz

jende horien lanaren gostuzbizi, bai-eta aberasten etahorien pozoinez hiltzen zenbatote ?• Aroen klimatologia hortangaudeno, zuzen da seinalatzeabadirela herri onak eta txarraklur eta aireen errespetetatzenedo pozoinatzen horiengorabeheran. Onetan, horraBrasila, Sueda, Britania Haun-dia, beren neurri klimatikoakizari onean atxiki dituztenak,Europar neurtzale batasunenarabera, 57 herri bederen har-tuz eginak izan diren izartzee-tan. Aldiz, Arabia Sauditarra etaKanada dira hor azken azkenakdirela ikusi.• Italian mafia hura beti beretikari da baina haren kontrakopolizia ere bai. Horra nola hoi-

etan hogoi eta bost trafikatzaile arrastatuak izandiren drogazaleak Palermako aldean. Kokainaeta haxix aferetan zituzten azken balentriak, aur-kituak izan diren kontrolatze haundi batean.Espainiatik zuten sarrarazten hori guzia eta errandute 200 miliun eurorena bazela Ndragheta Kal-abresearekin zituzten tratuetan.• Itsas-arrantzaleek asko gatazka erabiltzendute arrantza neurrien baimentzeaz. Betikoauzia : arraina xuhurtzen hasten dela itsasokogune batzuetan eta ez bada heien ihiztatzekoneurria mugatzen, dena kasatuko dela emekiemeki. Beste alde batetik arrantzaleen bizi beha-rra, eta guziz heien familiena. Hola dituzte euro-pear arrantzale-buruek biltzarre gogorrak eginberriz ere 2010 hotz neurrien erabakitzeko,Norvegian. Bururatu dituzte dena den elkarrizke-tak, eta, beti bezala, batzu ados eta besteakerdizka.• Kolonbian bere guduka aitzina deramateaspaldian amerikar armadak heien lurreandauzkan zazpi kanpagailu lurren kontra, eta hunahango FARC gudukariek bat egin dutela berensasigudukan bestaldeko ELN guevaratiarrekinamerikanoeri gogor egiteko deramaten asaldadu-ran. Jakina da badituztela beren menean sei milagudari eta beste aldetik berriz lau milako batdauzkatelarik ELN-ko guevaratiarrak. Alta, bestealdetik, badute ere Kolonbiako Bogotak etaAmerikako Washingtonek akordio bat sinatua,joanden urriaren 30ean, elgarrekin bat egitekohan gaindi dituzten narkotrafiku eta gerrilla heienkontra.• Nukleartegien hedatzearen adostasun batsinatu dute, amerikar eta errusoek joanden urta-rrileko haren gainera. Ez dute oraikoa armadetannuklearren armadetan gutitzeko xede hori binazioneek. 1991n zuten jadanik Start 1 lehentratu bat sinatua bainan haren epea abendohunen 5ean bururatzekoa zen eta horra zergatikdeitzen zuen horrek oraiko berritzea.• Berlusconi italiar presidenta ospitaletik ateratuzaiela, hori dute azken berria italianoek pasatuakpasatu. Bere artamenek oraino zenbait egun har-tuko diotenagatik, ele ederrak erran ditu ez duelaluzatu bere gobernu laneri lotzeko.

Egunkariaren alde Zenbat ziren larunbatean Bilbon, Egunkariaren aldeko manifestaldian ?30.000 pertsonatik gora ? Jendetza gaitza auziperatuen xuritzeaeskatzeko Auzitegi Nazionalari. “Egunkaria libre” aldarrikatzen zuenbanderola, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, XabierOleaga eta Txema Auzmendik zeramaten eta gibeletik alderdi politikosindikatu eta elkarteetako ordezkari ainitz, salbu PPkoak eta sozialistak.Jende ainitz ere karrika bazterretan manifestaldia txalotzen. Joan MariTorrealdaiek bere mintzaldian salatu zuen euskara eta Euskal Herriarenkontrako erasoa duela kasik 7 urte Guardia Zibilak egina Egunkaria hetsizuenean. Gutienez auzipetuen absoluzioa eskatu zuen. Auziak jarraitukodu urtarrilaren 12an.

Biktimen aldeko elkartasuna Gesto por la Paz erakundeak antolatu elkarretaratzeak ehunka lagunbildu ditu Bilbon indarkeriaren biktimen sustenguz. Eusko Jaurlaritza,PNV, PSE-EE, PP eta Ezker Batuako ordezkariek parte hartu dute ekital-dian.

Antxoaren arrantza baimendua Bost urte luzeeko debekuaren ondotik, helduden martxoan antxoa berrizarrantzatzen ahalko dute Espainiar ala Frantziar estatuetako arrantza-leek. Berri ona arrantzaleentzat dudarik gabe, itsasoan arraina badelaerakusten duena. Hala ere kritika saminak egin dituzte hegoaldekokofradiek akordioa irakurtzean. Alde batetik Frantziako arrantzaleei 100tonelada gehiago harrapatzea onartzen baitie. Espainiar arrantzaleenkuota 5400 toneladakoa izanen da eta Frantziarena 1600 toneladakoa.Beste kritika : Frantziar arrantzaleek martxoan arrantzatzen ahalkodutela hegoaldekoekin betan beraz. Orain arte, kalapitarik ez izaitekoitsasoan, ekainetik harat zuten arrantzatzeko baimena, hegoaldekoakbakarrik utziz martxo eta apirilean.

Gipuzkoako elizbarrutiko erretorak Munilla apezpikuberriaren izendatzearen kontra Samintasunez eta kezka handiz hartu dutela Jose Ignacio Munillaapezpiku berriaren izendatzea deklaratu dute Gipuzkoako elizbarrutikoarduradunek. Publikoki, agiriaren bidez, 110 erretoreetatik 85ek jaki-narazi dute izendatzearekin duten desadostasuna. Gaur artinokoelizaren bidetik urrun dagoela Munillaren ibilbidea erran dute. Apezpikuberriak urtarrilaren 9an hartzekoa du bere kargua eta bere hurbilekoekjakin-arazi bere lana hutsetik abiatuko duela. Kontserbadore irudia dara-ma berekin Zumarragan apez eta Palentzian apezpiku zelarik hartu jar-reren gatik. Berehala erreakzio politikoak entzun dira. PP eta eskuinekoalderdientzat euskal apezek politika egiten dute apez lanaren ordez.Sozialisten bozeramaileak dio kontserbadore izaiteak baino gehiagonazionalista ez izaiteak eragin dituela kritikak.

Euskal itsas untzigintzaren krisia Krisi larrian sartzen ari da hegoaldeko untzigintza. Sei ehun bat lan

postu galdu ditu sektoreak urtebetez. 8500 langile baziren untzigintzanurte hastean; 7900 dira gaur egun. Untzi berri galdeak xuhurtzen, halanola Sestaoko La Naval enpresan kasik lanik gabe geldituko diren pri-maderatik harat. Zamakona, Murueta eta Balenciaga bezalako enpresekoraino lana izanen dute jazko galde joria baliatuz. Untzigintzaren krisiaez da bakarrik Euskal Herrian baizik eta mundu zabalean.

Urtarrilean Nafarroan ETB ikusten ahalko ote ? Urtarriletik harat Nafarroan ETB telebista digital bidez ikusi ahal izaitekoaukera berriz negoziatzen ari du Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gober-nuarekin eta Patxi Lopez Lehendakariak adierazi du akordioa lortzeaespero duela. Abendoaren 10az geroz ezin dute nafartarrek ETB behatudigitalizatua izanez.

Euskaldunen %71k konfiantza eskasa Lopezen gober-nuari Emaitza eskasak euskobarometroak argitaratu dituenak Eusko Jaurla-ritzari buruz. Lopezen gobernuan ez dutela konfiantzarik edo arras guti,hala diote galdezkatuen %71ek. Sekulan ikusi ez diren emaitza eskasak.Bestalde galdezkatuen %65ak ez dira ados lehendakaritza ardiestekoSozialistek PPrekin ekin akordioarekin.

ETB-2k erregearen agiantzak emanen ditu Lehen aldia izanen da ETBk Juan Carlos erregearen mezua errepikatukoduela bigarren katetik. Eusko lege biltzarrean onartua izan da transmi-titzearen proposamena. Segurtasun neurri bereziak hartuko ditu poliziakerabakiaren kontrako ekintzak debekatzeko.

San Tomas feriakAstelehenean, aspaldiko ohidura berme, San Tomas feriak iragan diraasko herritan eta bereziki Donostian. Baserritarren besta nolazpait,baserriko ekoizpeneri toki ederra eginez. Besta jendetsua, nahiz aroa ezarraroa, haize hotza merke denetan !

ETA JENDETASUNA?Hortarako espresuki muntatu hegazkin batean,30 afganistar jestu gutiz despeituak izan diraberen sort-herrirat, 21 Inglaterran zirenak etabeste 9-ak Frantzia behere hortan nunbait. Denakiheslari gisa etorriak… Bazterrak berriz ere min-beratu dira gertakari horren gatik. Elkarte askokazkarki salatu ere dute joka-molde hori. Jendegaixo horiek zendako kanporatu diren funts hor-tan, berriz igorri beren sort-herrirat, gerla aridelarik han gaindi, berak handik eskapatuak-etagerla horren gatik preseski… Nicolas Sarkozy presidentak deplauki erran duhaatik gauzak burutik buru legez-lege egin direla.Frantzian zauden afganistar horiek etzutelahemen nunbait egoiteko gogorik, Inglaterraratzirela joan nahi bainan han nehork ez hartunahi… Hori arras hola ote da? Ainitzen arranguragisa guziz iheslari horiek Europan nahi zutelakokatu, etzutela aditu ere nahi berriz Afganisteratjoaiterik… Alain Juppé Bordeleko auzapeza ereez da ados kanporatze horiekin…Eta gero gauzak legez-lege egin direla aiseerraiten ahal da, bainan nun da jendetasuna ixto-rio hortan?

ELURRA ETA HOTZAUdazkena aski goxoa izanik, aroa kasik bat-batean hoztu da eta elurra ikusi da arras apal jau-tsia Frantziako eskualde ainitzetan… Hegazkinenmugimendua trabatua Parisen, treinak ere arra-poskixago ibili behar hor gaindi. Bide asko zerra-tuak, eta ez bakarrik mendietan, zerratu ez direnainitzetan saltsa gaitza eta zernahi errekontru,horiek oro neguaren lehen uztarrak nolazpait!Deus arrarorik ez haatik denen buru, sasoinhuntan holako hotzaldi bat ez baita batere harri-garri! Elurra ere hoin apal jautsia izaitea abendoerditan, lehen ere gertatu da hori frangotan!Bainan zerbait gisaz bazter batzu izotzak hartuak

edo elurrak xurituak ikusi orduko, iduritzen zaukukasik mirakuilu bat dela, zinez arraroa ditakeenzerbait! Frantses telebixtako berri-sail nagusietanberehala toki gaitza hartzen duen gertakaria izai-ten da!

ATERBEGABE HORIEK…Hotz horiekin haatik hauxe da gogoetagarri etakezkagarri: nehorat biltzerik ez duten jende gaixohoriek – eta holakoak gero eta gehiago badira baijende gaixo horiek nola behar duten ihardoki. Hirigehienetan, indarño bat, guziz goresgarria, eginada gauaz aterbe bat ukan dezaten, bainan badirabeti kanpoan gelditzen direnak, batzu egia erranberen nahitarat, ez nahi joan eskainia zaiotenaterberat… Artetik erraiteko, Donibane Lohizunebezalako herri batean ere zortzi lagunen tokiabada gisa hortan segurtatua, gure Kostaldean erebaitira nehorat segidako biltzerik ez duten hori-etarik…Dena den, Bordelen gizon gazte bat bada hila,hotzak sesiturik… Beste bi gizon ere gisa bereanjoan dira mundu huntarik, Chateauroux hirian etaPariseko aldean, bai eta emazte bat Frantzia ipa-rraldean… Bestalde, hotzaldi horri nolazpait lotua da ereFrantzia eta Inglaterraren artean itsasoaren azpizmuntatu burdinbidean gertatu dena, argindarrabat-batean joanik trein batzu gelditu behartunelaren erdian! Badira jendeak 17 oren egondirenak preso bezala, treinetik ezin atera, jateko-rik eta edatekorik gabe, batzu arrunt zainengainean!Gure eskualdean ere, errekontru gaitza hormarengatik, Bardozeko ondo hortan, A 64 autobideanlerra handia izanez, alta gatz hedatzen arizanakzirelarik hortakoak diren zerbitzuak.... Hamabostautok elgar jo dute, kamiun bat heietarik batengainerat lerraturik! Makur ainitz eta zazpi lagunkolpatuak, frango arinki haatik… J-B D

2

Qom hirian, alimaleko manifestaldia !

Beti bezala, San Tomas feria-kari xixtorrak ukan du arrakasta gaitza !

Page 3: Herria 3037

EGUBERRIKO KONTZERTUADONIBANEN

Badu orai zonbait urte usaia hola hartuadela, denen atsegingarri: Donibane Lo-hizunen, Eguberri irian, Jondoni JoanesBatixta elizan, herriko etxeak eskaintzendu kontzertu eder bat, “Orgue à Saint-Jean de Luz” elkartea muntatzaile. Aur-tengoa igandean izanen da, aratsaldeko4-etan. Egitaraua zinez arraroa, Vierne,Corelli eta Saint-Saens bezalako musi-kagile handien zati batzuekin, denakEguberri gogoan moldatuetarik. Kantarieta musikari, Ermend Bonnal taldefamatua, horrekin batean hor izanen de-larik ere Loreto Aramendi donostiarorgano-joile arraroa. Sartzea urririk de-nentzat.

OLENTZERO LUMA HAURTZAINDE-GIAN

Harritzekoa ere bada segur! Olentzerogaizoak ezagutzen ditu xoko guziak etanaski haur guziak ere ba! Zazi zu nola egi-ten duen denen berri hola jakiteko! Denaden, joanden egunean gaitzeko agerraldiaegin du Ziburuko Luma haurtzaindegirateta hango ttipittoeri opariak banatu kantuzonbaiten artetik, Beñat Elizondo ere jinikbazterren oraino gehiago airosterat!

ANTXOA TORNU ZONBAITEN MENTURA

Europa-maileko agintariek halaerabaki dute, esperten ikusmol-dea kondutan hartuz, antxoarenarrantza, debekatua zena lau urteeta erdi huntan, berriz haizuko dahelduden udaberrian, antxoa heinbat berritu omen delakotz. Izaribatean gelditu beharko halere,1600 tona hartzen ahalko oro-tarat frantses barkuek.Donibane-Ziburuko arrantzaleekere “kuota” hortarik parte bat bix-tan da. Bainan xehetasun gehia-go jakin beharra dute ondokoastetan…

ZIBURUN ERE “EUSKARAZBAI”

Erran bezala, Ziburuko bost

sartzetan bide bazterrean xintxil ikaezarria izan da plakaño bat erakustenduena herri hortan nahi dutela euskaragero eta gehiago sar-arazi egun guzi-etako bizian. Zubiaren gaineko plakalarunbatatean estreinatua izan da jendeasko bildurik, gehienak Ziburu Eus-kaldun, Bixintxo, Besta-Komitea, Danbo-rrada eta holako elkarte batzuetan dire-nak.Atabalariak han ziren giroaren airostekoeta aurreskuño bat ere dantzatu da kar-tsuki. Herriko etxetik, hiru hautetsi, etahiru bakarrik, Guy Poulou auzapeza, Iña-ki Ibarloza euskaraz arduratzen dena,eta Maialen Tapia zinegotzi abertzalea.Besta segitu da euskal kantu askoemanez giro herrikoi batean. Xede onakagertu dira estreinatze horren karietarat,orai araberako urrats batzu egin beharalor desberdin asko eta askotan…

“IRRIEN LAGUNAK”, ZE IKUSGARRIPOLLITA!

Ziburuko Luma haurtzaindegiak aurtenere ikusgarri gaitza eskaini du DonibaneLohizuneko Kexiloa gelan: Pirritx, Porrotxeta Marimototsen obra berria, “ Irrien La-gunak”, haurrentzat ezinago asurtia, bizi-ki alegera, dena kantu eta joko. Mundubat bildu da karia hortarat, igandegoizeko haize hotz bipilak nehor ez baitulotsarazi! Giro atsegina zinez! Eta denakloriatuak!

LATZA BEZEN HARRIGARRIA

Berria hedatzearekin denak sesitu-ak gelditu dira: Behobiakoaparkaleku batean erzaintzak hilaatxeman du Donibane Lohizunenbizi zen kamiunzain gazte bat,Christian Hiribarren, 34 urte, joan-den hilabete hortan aipaldi ainitzukana zuena frantses telebixtakolehen gateak muntatu joko famatubatean ederki parte harturik. Buruanbazituen kolpe batzu bainan zergertatu den xuxen untsa neke di-take finkatzea…

Ermend Bonnal koroa, berrogoi urte huntan denetan arrakasta gaitza baduena!

3

Olentzero bera ere loriatua zen Luma haurtzaindegiko nexka eta muttiko ttipiekin!

Iñaki Ibarloza eta Maialen Tapia auzapezaren aldean, euskararen aldeko deia kartsuki

zabaltzen zutela!

Porrotx trenpu gaitzean segur!

Haurrak ehunka bilduak Kexiloa gela zabalean…

Lana ongi eginaren iduripena EEP-ekEuskararen Erakunde Publikoak berelehentasunak finkatu ditu 2010/2015denborarako. Hizkuntza politikaren xedenagusia, euskararen baliatzea izanen da,eta haurrak, nerabeak ala gazteak eus-kararen erabiltzen laguntzea lehentasunbat dela erran dute EEP-ko buruzagiek.Orain arteko jomuga nagusiahizkuntzaren transmisioa baldin bazen,orain erabilera izanen da. Hara ori-entabidea argi markatua heldu diren bosturtetarako ; haatik heldu den urtea, tran-tsizio urtea izanen da EEPrentzat, horre-tan barne diren estatuak, Akitaniak etaDepartamenduak elkarren artean adostubehar baitute bost urterentzat EEP

biziarazteko. Badirudi baietz, kargudunguztiak baikor daude, baina ez da eginaoraindik. Horri buruz estatuak eginaraziberria du EEP-ren funtzionamenduaz i-kerketa bat, ez dute aditu horien oharrezdeus handirik inork aipu, hala ere ezin daahantzi krisi betean gaudela, Departa-mendua bizimolde maila apaltzen aridela, Akitaniak bozak dituela datorren pri-maderan. EEP-ren karta berriak elementuhoriek kontutan hartuko ditu hain segurere. Heldu den urteko buxetari buruz, jadahiru miliun eterdi euroko buxeta bozkatuaizan da, iazkoak baino bostehun milaeuro gehiago, eta lau langile gehiago har-tuko ditu EEP egiturak.

Alain Rousset Akitaniako presidente sozi-alistak boz zenbaiten galtzeko parada lu-keela dirudi hastapen honetan. Azken al-dian % 38,42 atera zuen lehen itzulian, %54,85 bigarrenean, ezker radikalek etaberdek lagundurik baina komunistak apar-te utzirik. Hauek ez dakite oraino NPA ez-ker burukoekin bat eginen duten, jadaNouvelle Gauche Melenchonen taldeare-kin bildu ondoan. Beste berrikuntza Ber-deen jokabidea da, aldi honetan beren al-detik abiatuak baitira, kanpoko hautagaiakbrauki sarraraziz. Panorama berritu dafunski eskuin ; UMP-ak % 18,4 egin zuenlehen aldian, bigarrenean % 33,46 rainohupatu zen UDF-aren sustenguarekin.Aldi honetan MODEM bozak ez ditu bate-re segurrak bigarrenean, aldiz CPNT (ho-nek % 7,2 boz 2004-ean) UMP-ren barneemaiten da orain ; FN-ak %-11 pasa zitu-en duela bost urte.Ezjakin handiak.Metatuz doaz ezjakinak : aburu ikerketabaten arabera, bozemaile gehiengoak(ezker eta eskuinekoak barne) begi onezikus lezake berde bat Akitaniako buru ; es-kuin aldean MODEM eko bozemaileek a-rriskatzen dute etxean egoitea bigarren i-tzulian ; CPNT ohiko guziek ez onartuzUMP-rekin joaitea, parte bat eskuin buru-ra joan daiteke bigarrenean, azken aldianbezalaxe. Eta, AHT dozierak marka deza-ke osoki aurtengo lehia ; CADE hasia bai-ta jada goraki erraiten : “zero boz AHT-ren aldeko zerrendentzat !”, sozialistek etahego Lapurdin biziki azkar den UMP-ak

bozak gal ditzakete serioski, ikusirik Mi-chele Alliot-Marie AHT-ren kontra dela, etaez duela kausitu Peiuko Duhart ezarraz-tea departamenduko zerrendaren buru.Abertzaleak.Iparraldean alderdi abertzaleak emeki be-rotzen ari dira ; Eusko Alkartasunak Ber-deekin joaitea deliberatu duelarik, Aber-tzaleen Batasuna ez da abian. Azken al-derdi honetako batzuk biltzen dira EHAkoalizioan, Batasunako kideekin zerrendabat osatzeko, hain segur ere departamen-duan bakarrik. PNB-ek “Iparraldeko Lu-rralde Erakundearen” proposamena pla-zaratzen du, estatuan eztabaidan den e-rakunde publikoen erreformaren kari ipa-rraldearen proposamena helarazteko.Lehenbiziko izenakSozialistetan : Bernard Uthurry Oloruekoauzapeza zerrendaburu ; Garaziko Fran-txua Maitia hirugarren, Sylviane Alaux Zi-burukoa laugarren ; zazpigarren MathieuBergé Baionako hautetsia ; hamargarrenAngeluko Sandra Pereira ; eta hamabos-garren Jean Bernard Samson Urketakoa.Berdetan : David Grosclaude biarnes mili-tantea zerrendaburu ; bigarren AlizLeiziagueçahar garaztar andere berdea ;hirugarren Jean Lissar aihertar berdea ;Nathalie Paroix hazpandar berdea (lau-garren ote ?), Manex Pagola EA (bosga-rren ote ?), Daniel Hegoburu IparraldekoBerdeak taldeko burua, Florian Duponteta Pierre Boccardo Aturrialdekoak. Mo-dem alderdian : Jean Lassalle Akitaniakozerrendaburu, Girondan presentatuz.

Akitaniako hauteskunde kanpainaemeki partitzen

Ainhoako herria kasik herriko kontseilaririk gabe ! Bederatzik beren kargua utzi zutenaitzineko astelehen arratseko bilkuran. Henri Daguerre auzapeza beste lau kon-tseilarirekin gelditzen da. Kargua utzi duten hautetsiek erran dute, lehen egunetansegurik irrati eta telebistetan agertu gabe, auzapezaren kudeaketa dela kontseiluan,dela herriko harat hunatetan, ez dutela gehiago onartzen ahal. Ustegabe handia izanzuen auzapezak, berak erran duenez ; ihardetsi zuen konzertazio edo solasaldia sus-tatzen duela beti eta beren griñetaz gehiago mintzatzen ahal zirela biltzarretan.Gehitu zuen herriaren interes orokorrari behar dela pentsatu, interes pertsonalakaitzin. Orain prefetaren gain izanen da herriko bozak noiz egin deliberatzea, bede-ratzien eta bere kargua urrian jadanik utzia zuen lehen axuantaren ordezkatzeko.Heldu den martxoko Akitaniako hauteskundeen egunetan egin litezkeela aipatzen da.

Bozak martxoan Ainhoako kontseilua osatzeko

Page 4: Herria 3037

Kopenhage Baionan bizirik - Bat bateko agerpenak (flashmob ingelesez) biga segurikantolatu zituen BIZI kolektiboakBaionan Kopenhagekogoibiltzarraren kari. Ustegabekooihartzuna izan zuen HerrikoEtxeak kenarazi zituelarikBiziren afitxak partikularren lei-hoetan paratuak. BIZI elkarteakpleinta ezartzear du, baina Mar-tine Bisauta axuanta tarteko,gauzak lañotu dira ; BIZIkoakerrezibitu dituelarik, auzapezakaitortu du astakeria bat eginzuela lurraren beroketa salatzenzuten afixak indarrez kenaraziz,eta BIZIk pleintarik ezpausatzea deliberatu du. Halaere azken kontseilu bilkuranezkerreko oposizioak erhia afi-xen arazoan ezarri du, MartineBisautak ihardetsi du Baionakzer bultzatzen duen inguru-menaren alde zehaztuz, ezke-rrekoek franko espantutsuakkausitu dituzte axuantarenhitzak.

Baionako gela publikoenalokairua eztabaidagai -Albizia izena eman dioten gelaberriaren baliapen baldintza pro-posamena kendu zuen auza-pezak abendoaren 16ko kon-tseilu bilkuran ; ezkerreko opo-sizioak gauza kurios pare batsalatu baitzuen : hala nola, 800euroko bermea gela alokatunahi duenak aitzinatu beharlukeena ; auzapezak aitortuzuen harriturik utzi zuelako pro-posamen horrek erabakia erreti-ratzen zuela. Aldiz elkarteenetxearen kasuan gehiengoak ezditu kontutan hartu ezkerrekoenoharrak, gela horien erabilpenasobera merkantilista dela lepo-ratzen ziotenak. Ezkerrekoakabstenitu dira, eta heldu denurtean Elkartetxeko gelenalokairua kariago izanen da ;salerospenak errexten baliatukodutenek bi aldiz karioagopagatuko dute.

4

Estebestak - Turismo bulegoak antola-turik, ederki hasi dira Estebestak Egube-rriko merkatu alaiarekin. Hemendik aitzi-na, pilota eta kontzertuak dira egitarauan.Biper saria Doxpi trinketean : aben-doaren 26an, larunbata (18:00) lehenfinalerdia, Alfaro-Kurutcharry / Etcheve-rry-JC Dermit ; abendoaren 27an, igan-dea (11:00) bigarren finalerdia, Ibarrola-Ducassou / Bielle-Lazcano. Finala aben-doaren 30ean, asteazkena (17:00).Sartzea 5 eurotan.Kontzertuak parropiako “Ezpeletarrak”gelan : abendoaren 27an, igandea(17:00) Maialen Errotabehere ; aben-doaren 29an, asteartea (20:30), bostgaztez osatua den Bostgehio taldea etaJust Married bikotea. Sartzea 6 eurotan(4 euro, 6tik 12 urterainokoentzat).

Kabaret pintxo - Pinpulka elkarteak“kabaret pintxo” gaualdia antolatzen duabendoaren 26an, larunbatez (20:00),eliza ondoko Foyer Rural gelan. Kari hor-tara, Petit Théâtre de Pain konpainiagomitatzen du, hunek eskainiko dituelaantzerkitxo alaiak. Sartzea 8 eurotan.Pintxoak nasaiki.

HAZPARNE

BAIONA

EZKIA IKASTOLAREN PESTA- Iragan igandean ginuen EzkiaIkastolaren urteko pesta. Betibezala, jendea etorri da nonbrehaundian, Mendealako gelakokorreraino bete da.Goizaldean bazterrak izitu diraapur bat ezen horma haundibaten ondorioz bideak lerrakorziren eta oren pare batez ezinzen ibi l i irr iskurik gabe…Azkenekotz bazterrak goxatudira eta pesta hasten ahal zen.Ordu bat iraun du ikusgarriak,haur guziak agertu dira taulagainean, nork dantza edo kan-tuz, nork hitzez, kondatudaukute otsoa. Otsoa berrizetorria omen zauku Hazparne-rat. Haurrek ikasiak zituzten

gai huni buruz asko ixtorio, artaldetan gertatuak eta bertze. Jauntzi argi eta koloretsubatzurekin agertu dira haurrak, zenbeit otso itxura batekin eta bertzeak bildotx etaardi buru batzu soinean. Geldiarterik gabe, ixtorioak elgarri lotuak ziren, haur guziakhastetik bukaera arte taula gainean gelditu dira, batzutan ikusliar, bertzetan jokolari.Ez zen hemen klasaka emankizun behex bat asmatua bainan ikuskizun bat, nun tti-pietarik haundienak arte ildo berari jarraiki direnak. Urte guziez Ikastolako haurrenpesta oso ederki moldatua da, andereñoek denbora gutiz ikuskizun aberats etalantu bat eskaintzen daukute. Merezimendu haundia dute orok. Goresmenak Ezkiaikastetxeko arduradun guzieri besta eder hunen eskaintzea gatik.

EGUBERRI - Abendoaren 24an eta 25 an, Eguberrikari, izanen diren elizkizunakFrantses Dardan parropian : Hazparneko elizan ortzegun aratsean 7 orenetan fami-lien meza Eguberriko euskal kantuekin. 11 etan, Eguberri gaueko beila eta ondotikgauerdiko meza, parropiako kantariekin. Ortziralean Eguberri egunarekin, meza10ak eta erdietan. Parropiako Bertze elizetan : abendoaren 25 an 9 etan : Urkoi,Gerezieta eta Aiherran. 10 ak eta erdietan : Lekuine, Isturitze, Makea eta Donoztirin.Maurice Arhetz parropiako apez arduradunak gomitatzen gaitu Eguberriko denborahau girixtino ohiduretan iragaitera, zorion eta argi giroan. Eguberriko eguna familia-ko pesta bat da, etxeko adin guzietakoak biltzeko baliatzen duguna. Pesta hunekdauzkan ospatze molde guzietan, orroitzapenak sortzen ditu eta familia bat lotuakgirelako oharmena. Lotura hori bakotxak bere egiteko maneran eraikitzen du. Bainanber denboran, dei bat da bertzela bizitzerat. Eguberri, gomita bat da, emankorragoizaiterat eta ainatasun gehiagoren agertzerat, bakartasuna bizi duteneri buruz, aterbegabe, preso, diru gabezian baztertuak diren guzieri.

AGIANTZAK - Urte undarra hor dugu eta hunekin agiantzen aroa. Behin nahi dau-zuet, zueri irakurleak, eskerrak bihurtu zuen jarraikimenduarentzat. Denek, zuenfamilietan, Eguberri goxo bat iraganen duzuelako agiantzan nago. Hor dugun urteberri hau izan dadila osagarriz eta zorionez osatua, gain gainetik itxaropentsua. Egu-berri on ! Eta urte berri on deneri.

Jean Arotçarena

MAKEA - LEKORNE

Eguberri on, urte on -Bai, Eguberri on guzieri.Eriak eta xaharrak gogoanditugu eta haurñoak erebai bixtan da. Gazteakpentsaketa serioseandaude urte bukaerahuntan ! Zer ekarrikodauku 2010 urteak ? Horidute gogoan burrasogehienek eta besteguziek : heldu dena har-tuko diuk betikogorabeherekin, halabiz.

Mus - Ederki iragan dagure Mindegiko musxapelgoa. A mailean :xapeldun Angelu (Bidon-do-Etxebehere). Bmailean : xapeldunEzpeleta (Lihurt-Berterex).C mailean : Hazparne(Etxepare-Landagarai).Dena den, 23 bikotekparte hartu dute eta eskerberoenak etorri direnguzieri.

Airetik - Banakien, gurexitoak eta arinak fleiteanzirela. Xitoetan, BastienIribarren eta Iban Jaureginagusitu dira 22-10Urruñaren kontra. Arine-tan, Eñaut Etxeberria etaPeio Hiriartek irabaziDenek Bat-ekoen kontra22-5. Beraz, gora Airetiketa gora gure 4 xapeldunberriak, eta gure ezker-paretako jokoak iraundezala eta trinketekojokoan ere irabaz dezatelabestaldian !

Heriotze - Arño Mongabu-re, Basoita Etxenikakoaitatxik utzi gaitu 76 urte-tan. Gizon ixil etalangilearen fama utzi du,eta ukan dohainak baliatuditu bere 5 haurren altxa-tzeko, bere esposlagunarekin. Bai, zuridoatzi Maixan, gure dolu-min herrikoiak eta etxekoguziek segi dezatela ildoberetik.

Palantxako lehiaketaMakea Mindegian - Ezinhobeki iragan dira 3 azkenborroka hauk gure Minde-gian. Parte hartzale guziakeskertzen ditugu. BerezikiBidegarai ostatua, HerrikoEtxea, Coreba, Onetik etaAiretik batasuna. Eta 60lagunek egin duten afariaarradoa zen !

KANBO

EZPELETA

Adinetakoen Eguberriko bazkaria -Urtero bezala 200 bat kanboar elga-rretaratu dira, Jantegi gelan, herrikoetxeak antolatzen duen ohidurazkoEguberriko bazkariarentzat. VincentBru, jaun auzapeza, Jauregui apeza,jaun erretorra, eta Annie Hernandore-na, lehen auzapezordea, hor ziren ongietorri bero baten egiteko, bai frantsesezeta bai euskaraz, etorriak ziren guzieri.Bertze hautetsi batzuek ere parte hartudute elgarretaratze horretan. Jatekogela polliki apaindua zen, mahainekbesta itxura bat hartua zuten berezikieskoletako haurrek egin marrazkikoloretsuekin menu-aren aurkezteko.Denek biziki preziatu dute Jantegikolangileek egin eta zerbitzatu bazkarihauta.

Christian eta Sébastien musikariekederki alegeratu dute aratsaldea denekgogotik eman dituzten dantza etakantuekin. Belaunaldien arteko harre-manen atxikitzeko, aisialdi zentrokohaurrak, beraien zuzendaria den Lau-rence eta bertze animatzaile batzuekin,pasatu dira besta on eta zoriontsubatzuen desiratzeko guzieri. Gure he-rriko adinetakoek egun goxo bat iragandute beraz eta espero dute gauza beraeginen dutela helduden urtean. Eta gukere gauza bera desiratzen diegu.

Lehen maila : Francis Dutarret - Ramuntxo Irastorza 50, DanielDufau - Lalou Oyharçabal 35, Alain Dubois auzapeza, Xalbat

Bidegaray, A. Duhart

Bigarren maila : Pantxo Çabalçagaray - Rodolphe Bidart 50,Jokin Maitia - Jean Louis Lapeyre 40, Alain Dubois (Coreba),

Xalbat Bidegaray, André Duhart

Hirugarren maila : Christian Heugas - Michel Camino 31,Sebastien Minvielle - Hervé Etcheveste 50, A. Dubois, X.

Bidegaray, A. Duhart

Olentzero Baionan zenOlentzero Baionan zen larunbat arra-tsaldean eta ainitz jendek igurikatzen zutenPannecau zubian, kaiaratu den Chaho Pe-lletier gunean eta hiri barnean. Usaianbezala agurtu ditu gurutzatu dituen haurguziak banatuz goxokiak, bainan ere ikatza,ikazkina denez baitaki gauza onak etatxarrak beti elgarrekin doatzila. Kattalinastoarekin egin duen ibilaldian bost koro, biperkusio talde, txistu, gaita eta Joaldunensoinuekin lauzkatua izan da, argia piztuzkandelak zituzten koroeri, jendez betea zenkarriketan nekez pasatuz batzutan. Etabukatzeko, Herriko Etxeko leihotik azkengoxokiak bota eta pena poxi batekin agurtuditu bere lagun guziak, gogoan baitzuenhelduden urte arte ez duela Baiona berrizikusiko. Bainan behar dena egina zuen,deneri argi berriaren esperantxa emanazuen.

Bostgehio taldea

Page 5: Herria 3037

5

SARA

SENPERE

AHETZE - ARBONA

ITSASU

Zangoak Arin - Badu horai 15 urte1994an antolatu zutela Zangoak Arintaldea. Chantal Lerenbure andreaeman zuten lehendakari. 2002an jaunPepito Jorajuriak hartu zuen kargua.Aurten izigarri kontent da 38 kurritzaile-tarik 50etara pasatu baitira. Erretreta-tuak gero eta gehiago badira, partikulaz-ki emazteak beren lerdentasuna atxiki-tzeko, erran behar da Euskal Herrikomendiek badutela berezitasun bat. Ai-tzin hortan egin dute bazkari bat Ur-Hegia Dantxarineako jatetxean. 49oinezkari elkarretatu dira mahain ederbaten inguruan, ez da dudarik jatetxehori famatua baita. Omore on bateanbukatu dute egun hori. Noiz bertze hola-ko egun goxo bat ?

Eskubaloia - Ganden larunbat aratseanUrtxintxa taldea bildu da Omordiakogelan. Lehenbizik kirol jauntziak emandiozkate jokolarieri, ondotik afaria.Mahain eder baten inguruan eta omore

onean bukatu dute beren elkartasuna.Beharrik jende borondate onekoakbaitire neskatxa horietaz arduratzeko.

Ihurtzuria - Ganden ortzirale arratsean7ak eterditan ihurtzuria erori da ezkiladorrean. Beharrik badela tximistorra,bertzenaz su hartuko zuen eta ez duguazkeneko aldian bezalako malurikbehar. Halere eletrikako armairua fundi-tu da. Orduan ez da elektrikarik elizaguzian. Ez izi, ortzegun gauerdiko mezaarratseko 8etan emana izanen dena-rentzat, ordukotz antolatua izanen da.

Lezeak - Urtea ez da oraino bukatuabainan aurten ere ongi aritu dira. Usaia-ko jendea ibili zaiote gure lezeen bisita-tzen. Helduden urtarrilaren 3a arte ire-kiak dira, arratsaldetan 2etarik 5ak arte,salbu larunbat eta igandetan oren bate-tik 5ak arte. Gero zerratuko dituzte.Otsailean haurren oporretako irekiakizanen dira.

Olentzero - Ganden larunbat aratsean,Olentzero etorri da Sararaino, herrikoetxe aitzinerat, asto batekin. Goxokiakbanatu ditu haur guzieri. Herriko etxeakeskaini du zintzur bustizea. Olain Ikasto-lak erre ditu gaztainak. Denbora askihotza zen, halere jende multzoa bazen.Partikulazki burasoak haurrekin. Oraierranen diogu “helduden urte arte,Olentzero”. Ganex

AIHERRAMus xapelketa Auxotean, urtarrilaren16an hasten - Aurtengo mus xapelketalaster hastera doa. Orroit izenak urtarrila-ren 7ko eman behar direla, eta larunbatarratsetan, urtarrilaren 16tik goiti mus hai-tadak Auxotea ostatuan eginen direla.Izenen emaiteko, deitu Auxoteira 05 5929 64 07ra, edo Jaki Biscay (05 59 29 4363) edo Pette Ospital (06 71 41 82 75).

Parropiatik mezen tenoreak eta…EGUBERRI-z : Aiherrako elizan, 9etan,eta 10:30tan Izturitzeko elizan. URTATS-ez, Hazparnen 10:30tan (Adorazionea).Larunbata 2 : Izturitzen arratseko 8tan.Igandea 3 : Aiherran 10:30tan. Euskaldungazteriaren egutegiak, 8 eurotan elizazolan salgai dira. Eguberriko mezatiklekora, urte guziz bezala, Aiherran eskeaeginen da eri eta xaharren oparientzat.

“Goiti Aire”-ren biltzar nagusia - “GoitiAire” 3. adinekoen elkarteak bere urtekobiltzar nagusia egin du abendoaren 18an,Attatea ostatuan. Orotarat 50 bat lagunziren. Hoin nonbre haundian etorri kideerongi etorri egin ondoan, batasun huntako

Jean-Pierre Sainte Marie lehendakariakurteko harat hunaten berri eman du. Bule-goko 3 kide baitziren arra-berritzeko, 3akberriz hautatuak izan dira, hauiek diraAndre Martinon, Anna Barnetche eta Mar-tine Dithurbide. Andre Martinondiruzainak konduen berri eman ondoan,denek mahain on baten inguruan segitudute eguna, hor berean, omore onean etakantu zonbeit xaramelatuz. GOITI AIRE elkarte huntan oraino sartuakez diren 3.adinekoer, horgo arduradunekdei bat bihurtzen diete, orroitaraziz orainosartzen ahal direla eta ongi etorria izanendutela.

Eguberri eta Urte Berri On ! - Irakurleguzier, herritarrer ala urrunetik Herriaastekari hunen bidez hemengo berriaksegitzen dituztener, berriketarier etaastekari huntako langiler, desiratzendiegu urte berri on eta ahalaz zorion-tsua.Penetan diren familier, eritasunak,presondegiak ala heriotzak jo dituen fami-lier, kuraia on eta atxik dezatela espe-rantza !

BAIGORRI

Donostei-ra alda - Ortziralean, Eguberriko oporrak aitzin, azken ikasteguna hartua zutenBiletxeak eta San Josepe eskola libroak alda egiteko Donostei ikastetxe berrira.Muntadurak bezperatik prest emanik, xinaurriak bezala arizan dira erakasle, burraso,haur eta langileak, dena egun berean lekuan ezartzeko. Lana bururatu eta, ikasleekgelen bisita egin dute beren erakasleekin. Urtarrilaren 4etik goiti, 130 haurrek kausitukodituzte hor, bertzen gainera, egungo egunean ikaskuntzak galdegiten dituen gela berezi-ak : informatika, teknika, laboratorioa, CDI etabar… denak behar bezala apailatuak. Denaongi bururatzeko, André Noblia jaun erretorak ikastetxe berria benedikatu ondoan, denekelgarrekin atsalaskari on bat egin dute, egun guziko giro goxoa segituz. Herriko etxearenaldamenean, Donostei toki egokian kokatzen da, bazter zabal eta lasaiekin eta orainarteko eskoletako haur guziak, denak elgarrekin izanen dira hor. Alda hunek behar badaximiko eginen du zonbeiti : haur mugimendu guzia gaineko karrikatik joan baita beherekoplaza ondora. Biletxea eta San Joseperen ikastetxe ixtorioa hortan bukatzen da beraz,bainan ez da dudarik hauek, laster, bizi berri bat hasiko dutela.

Pilota - Zaharrer-Segiko hiru pare finaletan ginituen asteburu huntan. Ezkerparetean,esku huska, minime mailean, M. Ascery eta F. Oteiza, Frantziako txapeldun ditugu berenbatasuneko X. Alcasena eta X. Bascans-eri nagusiturik 22 – 16. Beti ezkerparetean, bai-nan Joko Garbian eta ligaren kondu, benjamin mailean : T. Semerena eta G. Cherberoere 40 – 34 Bidaxuneri nagusiturik. Txaloak gure puttikoeri.Larunbat aratsean, Herriarena trinketean, Zaharrer Segiko Eric Etchegaray eta XimunLambert Ligako bigarren mailako txapeldunek desafiatuak zituzten B.A.C.-eko BixenteOyhenart eta Alain Heguiabehere, lehen maileko txapeldunak. Zinez hotz zen, jarlekuakfrango murritx eta pilotako aroa ez hain egokia. Dena den, BAC-eko pilotariek erakutsidute beren trebezia eta joko aberatsa, erakutsi ere lehen eta bigarren mailaren arteanoxka badagoela, aurtengotz, eta partida ereman dute frango errexki 40 – 18.

Errugbia - Igandean, gure zelaian, ASB eta Lons-ek jokatu dute partida, nexken Top 10txapelgoaren kondu. Guduka gogorra izan da eta azkenean Baionesek doi doi irabazi 18– 17.

Eguberriko elizkizunak - Eguberri gaueko meza, ortzegun arratsean Baigorrin 21.30tan.Eguberri egunean Irulegin 9.00tan eta Baigorrin 10.30tan. Eguberri besta on deneri.

IZTURITZEZikin edo ondarkin biltzeaz - Badu jadanik zenbait egun Garbiki zindikatak ageri batezarrarazia duela elizaren ondoan den etxe ondarkin bil gunean, oharturik jendeek horasko zikin larri botatzen zutela, kartoin handi, muble eta tresna zahar eta holako. Orroita-razten dute gune hori ondarkin xeheentzat dela bakarrik, paper, berinki, janari ontzi etagisa hortakoentzat, eta zikin trabagarrien hor uzteak, lekua itsusteaz gain, gastu handiakekartzen dituela, baliatzaile guzien kaltetan. Galdatzen dute beraz zikin larrien eremaiteaHeleta edo Beskoitzeko toki berezietarat, denen onetan. Jakiteko noiz diren idekiak edobeste xehetasunentzat 05 59 29 16 47rat deit ditake.

Eguberri - Eguneko meza 10:30etan Izturitzen haurren parte hartzearekin. Eguberri ondeneri, betiko besta goxoa izan dadila familietan.

Egutegia - Euskaldun gazteriaren egutegia hor dugu salgai eliza atean 8 eurotan. Egute-gietan zaharrenetarik, beti berdin laketa eta baliagarria agertzen zauku, osoki euskaraz.

LASASortze - Azaroaren 30an sortu da mutiko azkar bat Etxeberrian, Dominique Idiart etaOdette Iriberryren semea. Goresmenak aitama eta etxeko guzieri. Sortu berriari aldizbizi luze eta uros bat desiratzen dakogu. M.G.

JUTSISortze - Plazerrekin jakiten dugu Negelarteko familian bigarren haur bat sortu dela.Olivier Barbaste eta Mirentxu Berhouet burrasoak loriatuak daude Xabi deitu dutensemearekin. Keti arrebak ere ixtante josta laguna izanen du. Gure partetik goresme-nak eta sortu berriak izan dezala bizitze uros eta luze bat.

Herriko Etxetik - Suko egurra nahi duenak behar du izena eman Herriko Etxeanabendoaren 31 barne, edo telefonatu zenbaki huntarat : 0559541019. Bainangaldegileak behar du izan herritarra eta herrian bizi.

Sortze - Ganden ilabetean izan ditugu sortzeak : Xan Benjamin Ngo-Hegedus Plazan,Alaitz Irosbehere-Guilsou Hergarain, Elie Irubetagoyena Beholan. Hiru Ibarrunen :Jeanne Christine Gilbert, Jade Tidon, Eneko Landart. Hiru Amotzen : Oihana Etchele-cou, Allande Gabi Estomba-Sanchez, Julen Pello Fagoaga. Zorionak, bizi luze etaurosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri.

Laborantzako lur alokatze abisua - Herriak hiru eremu alokatzekoak baditu : SE-RRES aldean 4.31 ha – E – 1039 – 1043 – 1064 kalastreko lursailetan. Interesatuakdiren laborariek beren izena Herriko Etxean eman behar dute abenduaren 31 aitzin.

Eskulanak bakantza garaian - Usaian bezala bakantza denboran, eskulanak anto-latuak dira haurrentzat Nanou Herriko Liburutegiko arduradunarekin. Lerraketa ateral-di bat ere izanen da 10 eta 16 urte arteko haurrentzat abendoaren 30eanasteazkenez, Antton Caliot animatzaile. Bestalde, Eguberri kari, Herriko Etxea hetsirikegonen da abendoaren 24ean eta 31n aratsaldez, eta Herriko langileek zubia eginendute abendoaren 26ean eta urtarrilaren 2an (larunbatez).

Eguberriko eliz ospakizunak - Abendoaren 24an, Eguberriko gau beila ospatuko dafamiliekin Kanbon eta Ezpeletan, aratseko 7etan. Eta “gauerdiko meza” deitzen denairaganen da Itsasun, familiekin ere, gaueko 11etan. Eguberri eguneko mezak izanendira abendoaren 25ean Kanbon eta Luhuson goizeko 10.30etan.

>> LAPURDI SEGIDA <<

Abisu - Urte berria hurbiltzen ari da. 2010ean, urtarrilaren hastapenetik eta urte guzianAhetze eta Arbonako elizan mezako egunak sanjatuko dira. Larunbat aratsetan 19orenetan igandetako meza Arbonan izanen da eta igandetan 10ak eta erditan Ahetzekoelizan. Eguberriko mezak, ortzegun aratsean Ahetzen 19 orenetan eta Eguberri egunekomeza ortzilarean Arbonako elizan goizeko 10ak eta erditan Jarraiki taldearekin. Urte berrion eta Eguberri on Herria kazeta irakurtzen duten guzieri. Panpili

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

André Noblia apezak benedikatu du ikastegi berria

Page 6: Herria 3037

6

Bahituak : Mauritanian eta Malin ixilik daude bahitzaileak. Ez dute deusgaldegin, dakidanez, eta ez deus jakinarazi. Jadanik aipatuak ditudan hiruespainiarrak eta frantses bat nonbait daude bahituak.

***Albert Camus : Nork ez du ezagutzen frantses eleberri idazle famatua.Nobel saria ukan zuen ez baita guti. Aljerian sortua, Aljeriako gerla izanzen harentzat zinez bihotz erdiragarria. Alabainan, alde batetik sort-herria,arbasoak han ehortziak eta bertze aldetik hain maite zuen Frantzia. Istripubatean zendu zen gazte zelarik eta familiak hautatu zuen ProbentzakoLourmarin herriko hilerria bere azken egoitzarako.Goiz guziz gure presidentak baitauka ideia berria bat, asmatu du Pan-theon palazioan merezi zuela sartzea bertze frantses haundienen artean.Bainan familiak du azken hitza eta, dirudianez, bere Lourmarineko hil-ho-bian geldituko da.

***Brigide Bardot : Paris Première gateak zabaldu du abenduko 16eko ara-tsean aski berant 1969an Reichenbach eta Matalon jaunek eginikako tele-filma bat, duela 40 urte ORTF delakoak zabaldua. Garai berezia zen 60-eko hamarkadak emaztearen bertze itxura bat eskaintzen zuena. Egia e-rran, egiazko bihurgune bat izan da hamarkada hori, emazteek geroztikhartu baitute merezi zuten tokia frantses gizartean edo, hobeki erran, jen-dartean, mundua ez baita gizonez bakarrik egina gizarte hitzak adieraztenduen bezala. Kantu kantari arizan da B.B. telefilma horretan eta sinbologisa agertzen da. Gero gauerdi pasatuta zabaldu dute “Et Dieu créa lafemme” Vadin-ek egin zuen filma famatua, sekulako arrakasta ukan zuenaEstatu Batuetan eta De Gaulle presidentak zion orduan B.B.-k Renault en-presak baino diru gehiago sorrarazi zuela Frantzian.

***Kalaka : Ortzegun aratsetan Euskitze jaunaren inguruan gai bat eztabai-datzen da ETB 1-ean. Joanden ortzegunean tabakoaz mintzo ziren legeberri bat bozkatuko baita Espainian. Bukatu-eta elkarrizketa bat eskainidigute Euskitze eta Maddalen Lujanbio-ren artean. Ez da nor nahi emaztehori. Ez da batere harro horietarik. Lehenbiziko emaztea bertsularienxapeldun, erakusten du bere bozkarioa, bainan ez da batere buru berotu.Gelditzen da den bezala, emazte eta bertsulari, euskararen zerbitzari.

***Errugbia : Bigarren aldikotz Baionak galdu du londrestarren kontra (12eta 3) eta hori Baionan. Miarritzek, aldiz, bigarren aldikotz irabazi du New-port-en kontra (26 eta 8). Anoetako bidea zabaltzen ari da finala laurdene-tako Euro Kopa hortan. J.H.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Gure presidentak baduberrikuntza gose bat gaitza kasikhilabete guziz edo usuago jaki-narazten du zerbait aldatze egin-go duela holako edo halakosailan, erakusterat emanez beradela nagusi eta podorea Eliseojauregian dela eta ez bertze ne-hon. Denbora berean agertzenda president eta lehen minixtroedo gobernuburu.Urte ondar huntan lotu da seguroraiarteko aldaketa handienari,lurralde egituren kanbiatzeari.Heldu den urte hortan trenkatubeharko da, primaderako lu-rralde-bozak pasatu eta. Bainanzer egingo duen hein bat klarkierrana du jadanik. Ainitz lurralde,departamendu eta herrietakohautetsi kezkatuak daude eta ezbakarrik ezkerreko aldeanbainan bere alderdiko lurretanere.Aitortu behar da badela zerbaitegiteko gauzen pixka bat errex-teko, hainbertze mail delarik ira-gaiteko gobernuraino heltzeko,laguntza bat nahi delarik askomailetan lortu. Gure lehendakari-ak helbide bat atxeman du beregostuko. Nahi ditu lurralde etadepartamenduetako hautetsiakordezkatu eskualde kontseilari(Conseillers territoriaux) de-lakoak sortuz. Hauk litazkedenbora berean lurraldeko etadepartamenduko aferak kudealezazketenak. Gisa hortan omen,6000 hautetsietarik 3000-taratjauts gintazke, gastuak ukaldiberean apalduz. Hori ikusi beharhaatik zeren lan doblea eginenote dutea sari berarekin ? Idurizzonbeit kantonamendu bate-taratu beharko dira eta ainitzekikusten dute aldaketa hortan de-partamenduen desagertzearenbezpera.Bertzalde ofizio-zerga kenduaizanen da. Ez zen jadanik hainontsa ikusia, lantegien karguakemendatuz langabezia ez zuelaemendatzen baizik. Bainanbereziki herrien eta departamen-

duen diru-sartze garrantzitsuazen eta ez da beraz harritu be-har auzapez eta kontseilariorokorrak biziki gogoetatuak etagriñatuak balin badira ezbaitakite xuxen gobernamendu-ak zertaz ordainduko duenofizio-zerga hori. Aipatzen dute“ordainketa” tatsa bat ezartzea,xehetasun handirik eman gabe.Aldatze hori hobeki onartua iza-nen zen segur gobernuaklehenik finkatu balu zerga berrianolakoa izanen zen eta gisabereko diru-sartzea segurtatu.Bainan badakite lurralde eta de-partamenduetako hautetsiek zergertatu den orain arte gobernuakkargu berri batzu eman diozkate-larik bizkarren gainean, segur-tatuz araberako diru-laguntzaukanen zutela. Enganatuak izandira frangotan, gobernuak igorridirua ez baita urrundik ere hitze-manaren heinekoa izan.Hautetsien kexadura ikusitaSarkozyk bere gobernuburua i-gorri du biltzar nagusian ziren12000 auzapezeri esplikatzeratzer egin nahi zuen eta erraiteratetzirela beldurtu behar, denakheien onarpenarekin eginak izanzirela. Ele lehun horiek ez dutebatere auzapezen batzarra la-saitu. Presidentak, bere partetik,700 auzapez errezebitu ditu, be-rak hautaturik eta Hortefeuxbarne-minixtroa ere entseatu dasukarraren apalarazterat. Indarberezi horiek erakusten duteSarkozy jaunak pixka bat bortizkijakinarazi duela aldaketa min-bera hori, hautetsiak hitzartugabe. Aldi bat gehiago hauieksenditu dute zer pisu eta begira-men ahula duten Parisen.Horiek hola, ez ote du gatu ho-rrek bertze buztanik ? Lehenikjakin behar da gaur lurraldebatzar gehienetan (22etarik20etan) ezkerrekoak direla na-

gusi eta hori ezin soportatuadute Parisen. Heldu den pri-maderako lurralde-bozak lehen-go moduan iraganen dira. U-rrunago begiratzen dute berazeskuineko agintariek. Aldihuntan, zonbait lurraldeirabazten badituzte, bertzaldiannagusitzera espero dute. Hor-tarat heltzeko proposatzen duteberaz ondoko aldian bozkatzekomanera ere aldatzea. Boz itzulibakar bat izanen da eta gisa hor-tan argi da UMP alderdia aisenagusituko dela, bat eginen bai-ta eta aldiz ezkertiarrak zonbeitzatitan barreiatuak izanen baiti-ra. Eta bertze alderdi ttipiakjokoz kanpo izan litazke. Haatik,bozka-lege berri hori ez dutediputatu eta senadoreek orainoonartua. Izanen da hor ere zon-bait kalapiten pazka !Bertzalde aipatu dugun ofizio-zergaren orde ezarriko duten “or-dainketa” tatsa gobernuarenesku izanen da eta hunek ba-natuko omen ditu diru laguntzak.Lurralde, departamendu eta he-rriek ikusten dute hor, zutengaintasun poxiaren galtzeko i-rriskua. Labur egiteko, iduri duzentralizatzearen bidea berrizhartzen ari dutela Parisen, denakatxiki eta kontrolatu nahiz. Eneiduriko bada hor gibelamendubat biziki damugarria. Jendek, a-labainan, nahi dute erabakiakhurbileko hautetsiek har ditzaten,gauzen ezagutza hobea baituteeta jendeen beharrak hurbiletikikusten.Horra beraz zer gogoetak egi-narazten dauzkitan herrialdeenaldatze proiektu horrek. Ez duterraiten denak gaizki direla etaez dela deus egin behar. Gisaguziz ez da oraino deus trenka-turik. Ene arrangurak erakutsi di-tut eta nahi nuke tronpatu bainanbeldur niz politikari joko batbadela ele lehun horiengibelean. Agian ez ! Horiek hola,Eguberri eta urte on deneri.

Laurent Darraidou

ALDATZE FERIAEguberrikari, munduari buruzitzultzen naiz, nere otoitzean ditu-dalarik haren oraiko kezka, griñaeta hersturak.Gogoan ditut Lacq-eko es-kualdean Célanèse enpresarenhesteak hunkitu dituen hiru ehunfamiliak ; gogoan ditut esne ekoiz-leek geroari buruz dituzten duda-mudak, eta orokorki, gure depar-tamenduan hain garrantzitsuaden laborari mundua, gero tagehiago ahuldua, guregizartearen orekarentzat baitez-padakoa delarik.Gogoan ditut gure herritarainitzen bihotzak inarrosten di-tuzten kezkak, ekonomia etagizartea krisian diren garaihuntan.Laster ohoratuko dugun “Betle-meko haur sortu berriari” so nago-larik, gogoan dut giza-biziarenbalio-galera beldurgarria, zenbaitaldiz haren zaintzeko orde haren-ganik zaintzeaz bilatzen delarik,bereziki ttipi ttipietan, eta ahu-lenetan : abortuaren drama - baisakrif ikatuak diren haurhobengabeentzat, bai eta berenamatasunean kolpatuak direnemazteentzat - genetiko ano-malien diagnostiko goiztiar sis-tematikoa, enbrioietaz egitendiren ikertze ezin onartuak, berrikiFrantziako apezpikuek erranduten bezala bioetikaren legeakberraztertzea aipatu denean.Gogoan ditut ere oraiko bizitzabehartsua, moral eta izpiritu azpi-garapen molde guziak, zentzuonaren galtzea bereziki gazteenbaitan, eta gure gizarte itxurazaberatseri halako goibeldura batemaiten diotena, eta jendeenarteko lotura ardura hausten.Fedearen begiekin Nazareteko fa-milia sainduari beha nagolarik,gogoan dut bereziki zein minga-rria den familiaren desegitea,gizarte izena merezi duen elkar-tearen oinarria delarik familia.Eliza katolikoaren fededunak sus-

tatu nahi nituzke beraz beti elkar-tasun gehiago erakustera gurehaurrideen hersturen soleitzeko ;irakur bezate Frantziakoapezpikuen dei kartsua : “Kris-toren maitasunak hertsatzengaitu”.Eukariztiaren ogi biziak - Betleemhitzak erran nahi du ogiaren etxea- handiaraz dezala kristauen bai-tan beti gehiago beren haurrideenzerbitzura eremanen dituenmaitasun-gogoa.Gogo oneko gizon eta emazteguzieri, bereziki nahigabetuakdireneri, nahi diotet esperantzaz-ko mezu bat igorri : “Berri on batiragartzen dauzuet, herri guziabozkariatuko duena. Salbatzailebat gaur sortu zaitzue Dabidenherrian : hura da Mesias Jauna.Eta hau izanen duzue seinale :haur bat aurkituko duzue xatarreztroxatua eta otalako batean e-tzana” (Luk 2,10-12).Gaurko fidagarria daiteken “zorionagintza” bakarra da : Jesusekbakarrik salba ditzazke gizakiakberen hertsuretarik, Hura bakarrikjoan daiteke problemen hondo-raino, erran nahi baita gizakibakotxaren bihotzean gordeakdiren heien erroetaraino. Harekbakarrik bere Hitzaren bidez, etaElizaren sakramenduetan duenpresentziaren bidez, senda deza-ke gizakiaren bihotza, eta zinezeraginkorra izanen da, eta justiziaeta bakea nausi izanen direnmundu berri bat sortuko duenmaitasun-xedeaz bete.“Hara, atean nago ; norbaiteknere mintzoa entzuten badu etaidekitzen atea, harenganat sar-tuko naiz, eta elkarrekin afaldukogira” (Ap 3,20).Hari ongi etorri egiten eta gure bi-hotzaren ateak zabaltzen jakinenote dugu ?Eguberri saindu eta alaia guzieri !

+ Marc Aillet

EGUBERRIKO MEZUA

Eguberri garai huntan, bi liburu berri aurkeztu dauzkigu A-tlantica argitaletxeak, biak frantsesezko liburuak. Batek urteguzi huntan hainbertze aipatu diren sorginak ditu aztergai.Hori dugu Régis Duvignau argazki-lariaren eta Gracianne Hastoy idaz-learen Pays de sorcières - Zugarra-murdi - Quête d’empreintes liburua(24 zm x 27,8 zm formatuan). Argazkil iburu bat da nagusiki, xuri tabeltzezko argazkiak, Zugarramurdikoirudi ederrak, herria, harpea, ur erre-ka, oihana, argazki bakotxari idazleakontu testu ttipi bat lotua (64 orrialde,18 euro).Bertze liburua, Donibane LohizunekoEtienne Edme-Zamora-rena dugu, Dela sensualité du pommier ou avoir20 ans en 1955. “Erran ez duguna,betirako galdua da”. Horrek dudonibandarra bultzatu bere oroitzape-nak idaztea. 20 urtez bizi izan dituengertakariak dauzkigu kondatzen, ttipieta handiak, 1935-1955 bitartekoak.Eta badu zer konda ofizio asko betedituen hunek, bere lan denboran izanik zurgin, treinbidetakolangile Parisen, Renault lantegiko enplegatu Flins herrian,

axurantzetako komertzial, gasolina saltzaile, Coopsaltegiko merkatari, sukalde muntatzaile, okindegikonagusi, ostalari Miarritzen... Hots, hainbertze esperi-entzia desberdinekin, ibilbide aberatsa, oroitzapenezbederen. Eta haurra zelarik ere, zenbat ixtorio ttipizere ez da ba gogoratzen ! Halanola, bere ama zenari gertatukohuntaz : bere amak haurtzaroaneskolara ereman behar zituen artopikor batzu, errientaren manuz, eta

euskaraz mintzo zelarik, arto pikorren gainean belau-niko egoitera behartua zen, zigorturik... Gisa hortakoanekdota ainitz zaizkigu beraz kondatuak 250 orri-aldeko liburu irakur errex hortan (salgai 18 eurotan).

ATLANTICA ARGITALETXEAREN ARGITALPEN BERRIAK

BIZITZA ZAINDIAREN ESTRENA OFIZIALA

Marc Aillet jaun apezpikuak, berak sortu diosesako BizitzaZaindiaren estrena ofiziala eginen du 2010eko urtarrilaren7an ostegunez. Ekitaldia iraganen da Baionako Apezpikute-gian goizeko 11etan.

Karia hortara, jaun apezpikuak aurkeztuko du FrantziakoApezpikuek argitaratu liburu berria : “ Bioéthique, questionspour un discernement ”. Liburu hau argitaratua da 2010eanbioetika legeen berrazterketa egin beharra delarik.

Diosesako Bizitza Zaindia eliz-egitura gisa sortua da. Hunenhelburua da diosesako pastoral arlo guzietan bizitzaren kulturafuntsezkoa bultzatzea, konfiantzazko elkarrizketa zabal batenbidez, gogoeten artostasuna zainduz eta egiari lekukotasunsuharra agertuz.

Page 7: Herria 3037

ERROBI HERRI ELKARGOA

KANBO, UZTARITZE, LARRESORO, HALTSU, JATSU,

EZPELETA :Etxe-hondakinen bilketa egun batez gibelatua

izanen da ondoko besta egunen gatik

ERROBI Herri Elkargoak Kanbo, Uztaritze, Larresoro, Haltsu,Jatsu eta Ezpeletako biztanleei jakinarazten die abenduaren25eko eta urtarrilaren 1.eko hondakinen bilketak egun batezgibelatuak izanen direla eta larunbatez, abenduaren 26an etaurtarrilaren 2an eginen direla.

Bertzalde, Errobi Herri Elkargoak ofizialeen hondakintegikoerabiltzaileei jakinarazten die hondakintegia hetsia izanen delaabenduaren 25etik urtarrilaren 2a arte barne.

Eta, urte hondarreko besten kari, Errobi Herri Elkargoak bere biz-tanleei oroitarazi nahi die kopuru handian ekoiztuak diren kar-toinak eta beste hondakin larriak hondakintegietara eramaiten

SUPER FINALERDIAKAgusti Waltari.....................40Thierry Harizmendi ............29Jende ainitz etorri da astelehe-nean Garaziko Pilotaren finaler-diak zirelakoan aurtengo Superhortarat. Jendeak ezagutu dukehor zirela aurtengo ikusgarrie-nak, haste hasteko lehen egunhartan izan ziren ustegabeenondotik, hori izan baitzenOçafrain eta Etchetoren elimi-natze hura. Bixtan da Waltaripilotari bitxiaren izenak beti jen-dea biltzen duela, aurten ereKurutcharry manera hartanbazterturik, jendea beti mirakulubaten beha baitago. Mirakuluhori ez dugu ez aldi huntanikusi, baina ikuster bakarrik, 25-26 etan berdintzera zoalarikdonamartiriarra. Baina orduanda hain zuzen “beltxa” airatu,berriz hamar kintze baino gehi-agoko lerroa eginez, zernahisakerekin, orotarat 19 sartubaititu eta besteak hamar batgutiago. Kuraie haundiz jokatuzaio halere Harizmendi eta ezahal da lotsatua beste aldibatendako. Bainan, aldi huntanWaltari finalean, igandean 27an.Paxkal Ezcurra II ................40Xebaxtian Sorhuet .............22Eta huna bigarren finalista,27ko. Uste ginuen besteSorthuet bat ikustea lehen parti-da heiek nolakoak egin zituenjakinik. Ez da batere ordu har-takoa agertu biriatuarra bainaEzcurra gazteak meneratu dugibeleko pilotari zahar batenjokoarekin atxikiz bestearenbolbora. Hastetik eta bururainoereman du urruñarrak partidanahi zuen jokoa eginez eta hutsguti. Pentsa bada : 13-2, 23-7,32-18, zer egin horren kontra ?Ez-eta boterik ere ez dio usa-iakorik sartu. Baina nork dituegun guziak berdinak jokoan,kirolan ?

TRINKETEKOAK FINALERDI-ETARA !Cachenaut - Olaizola .........40Poueyts - Lamure ..............19Larunbatean, Hazparneko lehenpareak bide erditan utzikozituela BAC-eko pilotari hauk,nork erranen zuen ? Alta hori dagertatu eta Noizbaiteko bipareak hortzak ahoan etorriakzirela finala laurden horietaratgarbi ikusi da partida huntan etasegidakoan.Goicoetchea - Palomes .....40Bidegaray - Mugica............20Eta lehen partidan ere, berazapalagoko mailean Airetik-ekomakear lekondar hauk buruaapal utziak zituzten sasoinonean diren baigorriar horiek,zaharrer ongi segituz alabainan,heiekin ikasi bidea.Inchauspe - Dermit ............40Aguirre - Jeannots.............34

Beste finala laurden hau jokatu-agoa izan da, 18tan denakelgarren bete izanik, bainagaina hartu halere BeñatInchausperen semeak eta ReneDermitek, lehenak 8 bote etapindar batzu, Renek aldiz bereofizio guzia erakutsiz. Horraberaz Noizbaiteko bi pareakfinalerditan.Etcheto - Maitia ..................40Betbeder - Arbeletche .......25Huna berriz Noizbaiteko hiru-garren parea hemen irabaztun,hau bigarren mailean, Irisarrikoagaraiturik, aspaldian Hazparnenikusi ez ginuena, eta hobesegurki !

BAIONATTIPIANIbarrola - J.C. Dermit .........50Ezcurra I - Etcheto.............46Oren bat eta erdi hurbil arizandira gogotik auzi hunenxuritzeko eta mereziko zuenpartida horrek ikusle gehixagoere halakoak baitziren Ibarro-laren trenpu hura batetik etaguzienak ere. Helduden asteanpartidarik ez. Eguberri !

HEGOALDEAN BERRIZ EREBERAKJ. Martinez Irujo .................22Xebaxtien Gonzalez...........21Biak irabazle, erraiten da horta-raz geroz, baina irabaztea hobe,Irujok erranen duen bezala,Banko dirudunen lehiaketa hor-tan. Ez da txarra izan hau ereEibarko Astelehenan. Hasteanberdin, eta 8-2 Irujok, eta 19-12ere. Bainan 19-tan berdinduGonzalezek eta 21 etan ere bai,eta 600 ikusle. Hegoaldeko bihaundi, bi horiek ere, J.B.Garaten arabera.Aimar Olaizola II.................22Oinatz Bengoetxea VI........18Eta huna beste bi, IruñeaLabriteko beste finalerdian, 17-16 ziren oraino, 300 ikusle.Mastersen finala Donostianjokatuko dute bi irabazle horieklarunbat 26 an eta 18.000 euroeremanen ditu irabazleak.Berasaluze IX - Beroiz .......22Olazabal-Laskurain............15

Ibai Perez-Galarza VI .........18Cabrenzo-L. Galarza............8Eibarren hauk ere

Berasaluze VIII-Peña .........22Urrutikoetxea-Begino ........21

Leiza-Zearra........................18Chafee-Ibai Zabala.............10Labriten jokatuak, Iruñean.

Titin-Zezilio.........................22Capellan - Pascual.............16

Mendoza-Merino II .............22Gorka-Untoria.....................15Kalahorran ziren hauk aldiz.

Bego

7

IRUJO-GONZALEZ 22-21GARATENEAN WALTARI

EZCURRA II NAUSI

LEGEZKO ABISU« Jean-Paul GIBERT & ASSOCIÉS »

SELARL d’Avocats5 Rue LORMAND64100 BAYONNE

AVIS DE CONSTITUTION

Avis est donné à la constitution pour unedurée de 99 ans d’une Société par ActionsSimplifiée à forme unipersonnelle dénom-mée

« LAFITTE-ELEC »au capital de 5000 Euros, en cours d’im-

matriculation au RCS de BAYONNE, siseà BAYONNE, 58 rue Daniel ARGOTTE(64100), ayant pour objet toutes activitésd’électricité, bâtiment et autres, et cou-rants faibles, et dont le premier Présidentest Monsieur Eric LAFITTE, demeurant 20Place MAZOS à BENESSE MAREMNE(40230),

Pour AvisLe Président

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial« Central Forum » Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)

EXEO SOLUTIONSSARL au capital de 1.000 euros

Siège social : Technopole Izarbel –64210 BIDART

488117789 RCS BAYONNE

Aux termes d’une délibération en datedu 6 novembre 2009, la collectivité aaccepté la démission de Mme ValérieBORRY à effet du 30 novembre 2009 et anommé en qualité de nouveau gérantM. Fabien RODES, demeurant 71, avenueJean Lartigau à Labenne (40), pour unedurée indéterminée à compter du 1 erdécembre 2009.

Pour avis.La Gérance

Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour

3 Rue Faget de Baure64000 PAU

GAEC ERRAUDENEAGroupement Agricole d’Exploitation enCommun reconnu au capital de 40400 €

Siège social : Obilo Etxeberria64120 BEYRIE SUR JOYEUSE

RCS BAYONNE : D478 710 130

L’assemblée générale des associés endate du 31 juillet 2009 a pris acte duretrait de Madame Anne Marie BARNEIXde la société et de sa démission des fonc-tions de gérante à compter de cette date.La gérance de la société est désormaisexercée par M. Jean Paul AGUER.

Pour avis.

Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour

3 Rue Faget de Baure64000 PAU

GAEC ERRAUDENEAGroupement Agricole d’Exploitation enCommun reconnu au capital de 40400 €

Siège social : Obilo Etxeberria64120 BEYRIE SUR JOYEUSE

RCS BAYONNE : D478 710 130

AVIS DE TRANSFORMATION

Aux termes d’une assemblée généralemixte du 1er décembre 2009 enregistrée àla recette des impôts de BAYONNE le 15décembre 2009 sous le bordereauN°2009/1507 case n°12, la collectivité desassociés du GAEC ERRAUDENEA a déci-dé de la transformation de la société enexploitation agricole à responsabilité limi-tée à associé unique (dite « EARL »), àcompter du même jour, sans création d’unêtre moral nouveau et a adopté les statutsde la société sous sa forme nouvelle. Ladénomination de la société « ERRAUDE-NEA », son siège, sa durée et les datesd’ouverture de clôture de l ’exercicedemeurent inchangés.La société a pour objet l’exercice d’activi-tés réputées agricoles au sens de l’articleL311-1 du Code Rural. Le capital socialreste fixé à la somme de 40400 € diviséen 2020 parts de 20 €.Transmission des parts sociales : La ces-sion de parts sociales est libre entre asso-ciés, les ascendants, descendants ouconjoints d’associés. Toute autre cessionde parts sociales ne peut avoir lieu qu’a-vec l’agrément de tous les associés.Gérant : M. Jean Paul AGUER demeu-rant à BEYRIE SUR JOYEUSE, ObiloEtxeberria.

Pour Avis

ETUDE DE ME JÉRÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO

NOTAIRES À SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérô-me GOUFFRANT, Notaire à SAINTETIENNE DE BAIGORRY, le 14 décembre2009, enregistré à BAYONNE, pôle enre-gistrement, le 15 décembre 2009, borde-reau n° 2009/1510, case n°3, a été consti-tuée une société à responsabilité limitéeayant les caractéristiques suivantes :Dénomination :

« SARL NOBLIA ANAIAK ».Siège : ESPELETTE (64250), 55Harlurreko bidea.Durée : 99 ans.Objet : La réalisation de tous travaux demaçonnerie et de carrelage, dans tousimmeubles neufs, anciens et en rénovationet la réalisation d’enduits de façades.Et généralement toutes opérations pou-vant se rattacher directement ou indirecte-ment à l’objet social ou susceptibles d’enfavoriser l’exploitation ou le développe-ment.Capital social : 16 150 euros, dont 10 000euros d’apports en numéraire et 6 150euros d’apports en nature.Gérant : Monsieur Xan Noblia, demeurantà ESPELETE (64240), 55 Harlurreko bideaet Monsieur Peio NOBLIA, demeurant àESPELETTE (64250) ; 230 Perutxegikobidea, pour une durée indéterminée.La Société sera immatriculée au RCS deBAYONNE.

POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT

DAVERATSociété Anonyme au capital de

457.347 EUROSSiège social : Rond-Point de Maignon

Route de Cambo64100 – BAYONNE

RCS BAYONNE B 392 924 858

AVIS DE PUBLICITÉ

Aux termes du procès-verbal de l’assem-blée générale extraordinaire du 16 juin2009, il résulte que :

- Le capital social a été augmenté de185.988 euros pour être porté à643.335 euros par incorporation sur lescomptes courants d’associés et création de12.200 actions nouvelles ;

- Consécutivement, le capital social a étéréduit de 643.335 euros à 2.110 euros parrésorption à due concurrence des pertesantérieures et incorporation partielle de laréserve légale.

L’article « Capital social » des statuts aété modifié en conséquence.

Ancienne mentionCapital Social : Le capital est fixé à la

somme de QUATRE CENT CINQUANTESEPT MILLE TROIS CENT QUARANTESEPT EUROS (457.347 euros).

Il est divisé en 30.000 actions de15,24 euros chacune, entièrement libérées,de même catégorie et réparties entre lesactionnaires en proportion de leurs droits.(Le reste de l’article demeure inchangé).

Nouvelle mentionCapital Social : Le capital est fixé à la

somme de DEUX MILLE CENT DIXEUROS (2.110 euros). Il est divisé en4.220 actions de 0,50 euros chacune,entièrement libérées, de même catégorie etréparties entre les actionnaires en propor-tion de leurs droits. (Le reste de l’articledemeure inchangé).

Mention sera faite au RCS de BAYON-NE.

Pour avis.

DAVERATSociété à Responsabilité Limitée au capital

de 2.110 eurosSiège social : Rond-Point

de MaignonRoute de Cambo

64100 – BAYONNERCS BAYONNE B 392 924 858

AVIS DE PUBLICITÉ

Aux termes du procès-verbal de l’assemblée générale extraordinaire du 1 erjuillet 2009, il résulte que : - Il a été décidé la transformation de laSociété en Société à responsabilité limitéeà compter du même jour. Cette transforma-tion entraîne la publication des mentionssuivantes :Forme- Ancienne mention : Société anonyme à Conseil d’administration- Nouvelle mention : SARLAdministration- Anciennes mentions :• Président du Conseil d’Administration :• Pierre DAVERAT demeurant à Bayonne,64100, avenue Jean Moline, Villa Maripo-sa.• Administrateurs :• Michel DE REZOLA, demeurant à Saint-Pierre-d’Irube, 64990, Maison Poila,Villefranque,• Juanita OTERMIN, demeurant à Berazte-gui (Espagne).- Nouvelles mentions• Gérance :• Pierre DAVERAT demeurant à BAYONNE, 64100, Rond-Point de Mai-gnon, Route de CamboCommissaires aux comptes :- Ancienne mention• CABINET FIAC, Commissaire aux comp-tes titulaire,• Monsieur Michel FAGOAGA, Commissaire aux comptes suppléant.- Nouvelle mention : NéantLes mentions antérieures relatives auxsociétés par actions sont frappées decaducité.Mention sera faite au RCS de BAYONNE

Pour avis.

IRRINTZI :HIRU

ARRASTATZEAspaldixkoan, frango usuaipatu da Irrintzi sasi-taldea,atentatu asko egiten zuelaeskuin eta ezker. Hiru lagunarrastatuak izan dira talde hor-tako kide bezala, polizak gisahartako ikerketak eremanik. Biarrastatze Landesetan, besteaPariseko aldean. Batto lasterlibratua izan da, haatik. Bestebiak Pariserat ereman dituzte,Stephane Callou eta LionelLabeyrie, biak 22 urtekoak. 18atentatutan parte hartzea aitor-tu dutela jakin da Parisetik.Batek ez besteak ez omen duteloturarik abertzale talde bihibatekin, nahiz aldarrikapenberak agertzen…

BAIONAKOARTXIBOAK

HETSIAKBaionako herri liburutegiandagon artxibotegia hetsia iza-nen da betirako abendoaren31tik harat. Horgo artxiboaklekuz aldatuak izanen dira.Departamenduak Baionan(Duvergier de Hauranne ibil-bidean) eraikitzen ari duenIpar Euskal Herriko artxiboteginagusira eremanak izanendira, eta han kontsultagarriizanen dira 2010ekomaiatzetik goiti.

ahalko dituztela, hauekondoko bi larunbatetan,abenduaren 26an eta urtarri-laren 2an, idekiak izanendirelako.

HARPIDE ZAITEZ HERRIA ASTEKARIARI

URTESARIAIPARRALDEAN 50 €

HEGOALDEAN 60 €

Kopenhage-ren ondotik !Zoe Bray-ren begi kliska

Page 8: Herria 3037

8

-Asteburu guzian, Baionan, Eguberriko Herrixka bere merkatu bereziarekin, herriko etxe aitzinean bai eta katedraleko ondoan. Eguberriko Herrixka ere Donibane Lohizunen, Dukontenea parkean, eta krexa biziduna Karrika Handian.- Larunbatean, Donapaleun, zaldi feria merkatuko plazan- Larunbatean (20.00) Ezpeletan, eliza ondoko Foyer Rural gelan, Pinpulka elkartearen kabaret pintxo, Petit Théâtre de Pain konpainiako antzerkilariek animaturik-Larunbatean (22.00), Baionan, Katie Daly’s ostatuan, The Sparteens taldearen rok kontzertua.-Larunbatean (22.30), Baionan, Txiriboga ostatuan, On Benito, rok kontzertua.-Igandean (11.00), Zokoako hondartzan, Urteburuko mainaldia, Ziburuko besta-komitea eta Eztitasuna elkartea

antolatzaile.-Igandean (12.00), Miarritzen, portu xaharrean, Hartz Zurien Eguberriko mainaldia.-Igandean (16.00), Donibane Lohizuneko elizan, Eguberriko kontzertua, Ermend Bonnal elkarteko kantari eta musikariak, bai eta Loreto Aramendi donostiar organo-joilea.-Igande aratsaldean, Ordizian, kantaldia Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioaren alde, Hazia elkartea eta Goierriko ikastolak antolatzaile.-Igandean (17.00), Ezpeletan, gazteen gelan, Maialen Errotabehere kantari. -Igandean (19.00), Miarritzen, Palazioko hotelean, Pluton bikotearen kontzertua : Andoni Aguirre pianista eta Kristi Gjezi arrabitaria

FRANTSES NORTASUNABadu orain zenbait aste Besson ministroak Sarkozy jaunaren manuz Frantzia guziari bota diola berak deitzen duen gai sakona : zer da frantses nortasuna ! Horretan behar dituzte frantsesek bi gogoeta egin ez balinbadira hiru.Prefetak eta Suprefetak behar dituzte biltzarrak antolatu, Pauen lehenik, Oloruen gero eta azkenik Baionan, merkatal ganbarako gela nagusian aski handia izan dadin. Aski eta sobera 100 jende bildu baitira. Demagun bertze hainbertze zirela Oloruen eta nasaiki kondatuz 400 Pauen. Orotarra 600 jende.Departamenduan 600.000 gara eta beraz miletarik batek parte hartu du eztabaidan. Hau da, zinez, balentria !

KOPENHAGEKO BILTZARRA:UNTSA HITZARMEN XUHURRA!Egin da espantu Kopenhageko biltzar hortaz, bai biltzarra hasi aitzin bai eta biltzar denboran! Eta denen buru ez gauza handirik ateratu! Halako hitzarmen xuhur bat, funtsezko aitzinamendurik ez duena aise ekarriko! Azken puntaraino arizan dira aterabide hobe bat kausitu nahiz, Barack Obama eta Nicolas Sarkozy denen aitzinean, bainan debaldetan denen buru! Atsulutuki baikor agertu nahi dutenek berriz ere erranen dute jadanik aitzinamendu bat dela hoinbeste kargudun hola biltzea eta elgarrekin arranguratzea Lurraren geroaz bainan guti dira hori aski zaiotenak! Egia da ere hemendik urte baten

buruan denak berriz biltzekoak direla Mexi-kon, gainerat arte hortan elgar ikusirik Alemanian, helduden ekainean oraiko ustez, eta orduan behar-bada gauzak argiago izanen direla. Bada haatik hortan ere gogoetatua egoitekoa. Kopenhagen egin ez

dena aiseago eginen ote da hemendik zonbait denboraren buruan? Jakinaren gainean bestenaz ere Kopenhageko hori ez dela izan presaka muntatu den gauza bainan aski aitzinetik prestatua zena, batzuen eta besteen artean zernahi harreman akulatuz…Ez da beraz harritzeko ingurumenaz eta azkenean Lurraren osagarriaz axola handia duten elkarte eta erakundeak hits baitira eta gehienak hasarre gorrian! Hola ez dela manera, hola segituz deus onik ez dela izanen guretzat eta gure ondokoentzat!

BESTERIK IGURIKATZEN AHAL ZEN!

“Berdeak” bereziki arrunt kezkatuak daude. Lurra ez gehiago kotsatzeko denak behar gintazkeela mugitu, indar handi bat eginez kotsadura nasaiki hedatzen dutenek, gisa hartarat lagunduz bestalde garapen bide bati plantatuak diren herrialdeak, jakin dezaten garapen horren akulatzen aitzinatuago batzuk luzaz segitu dituzten bide txarretarik begiratuz…Nicolas Sarkozy-k erranik ere biltzarra iragan den giro nahasi hortan etzitakeela akordio hoberik egin, eta beraz egin den hori jadanik urrats on bat dela, hastapen balios bat nolazpait, aise eskasegia balinbada ere, ainitz eta ainitz badira bazter guzietan ez dutenak hori iresten, besterik igurikatzen baitzuten! Eta egia da segur besterik igurikatzen ahal zela!Arrangurak ere, eta ez ttipiak, biltzarraren eremaiteko moldeaz. Ainitzen arabera, herrialde puxantenen agintariak, hogoita-zonbait orotarat, berez-bere jokatu dira, handiak handiekin, besteetaz biziki axolatu gabe. Denak heien erranetik joan behar balire bezala! Badira hori arras gaizki hartu dutenak. Haatik, 192 herrialdeburu badirelarik denak betan elgarrekin, lanak dituzte ere ezin elgar adituz eta ez da lan onik aise egiten ahal! ASKI ENTZUN DEA EUROPA?

Eta beste eztaba bide bat sortzen da Europa batuak atxiki duen tokiaz: batzueri iduritzen Europa ez dela aski entzun, ez delakotz ere aski mintzatu orobat, Ipar-Ameriketaren itzalean egon nahi edo zazi zu… Beste batzuen gostuko aldiz, ardietsi den poxia, arrunt eskasa izanikan ere, Europari zor omen diogu, Europa ez balitz hein bat gora mintzatu hein hori ere etzela ardietsiko… Nicolas Hulot ikertzailea ezagutua da mundu guzian, Lurraren berotzeaz griña handiena dutenetarik izan behar da. Harritua eta nardatua dago Kopenhageko biltzar hori gisa hortan bururaturik. Dauka ipar-amerikanoak direla hobendun handi, bereziki hango zenaturrak, Obama bera baino gehiago. Aldiz, laudatu du Sarkozy, arras gizonki jokatu dela, ahal guziak egin dituela aitzinamendu funtsezko bati buruz… Muslaria

Nicolas Hulot

Gehexan Pontto

Montevideoko euskal kantari berriak

Aurtengo azken dantza da honakoa. Eguberria hemen da eta urtea joaten ari da. Euskaldunak diren erresumetan, batzuetan sartuak dira neguan --elu-rretan eta aro arras hotzez, hala nola Estatu Batuetan, Europan ala Euskal He rrian berean-- edo udako sasoi-nean, hala nola Ar-gentinan eta Hego Ameriketan. Hori, euskaldunak non-bre handian diren munduko lekuak aipaturik. Horietan, batzuetan, aben-doan zehar egi-nak dituzte --beti aitzinetik-- gabon e lkar re ta ra tzeak eus kaldun artean, eta guti batzuetan, den mementuan be rean eginen dituzte. Estatu Batuetako ba tzuk hutsunea sentituko dute aita Martxel hor ez dela, hau rrekin, kan-tuen zuzentzen eta txistua eta xirula jo-tzen. Beste leku batzuetan, hala nola San Frantziskon eta Salt Laken, eus kal besta batek du urtea errezibituko, Euskal E txean tradizionea izanik urteari euskal lehen agurra emaitea. Estatu Batuetan hotz eta, haatik, Argen-tinan udako sasoinean errezibituko dute urtea; fitexko udako bakantzen usainak bazter guziak harrapatuko ditu hegoalde hortan. Urtarrilean, Euskal Etxeetarik askok bortak zerratu eta pare bat hila-betez hertsirik ukanen dituzte. Ez guziek, batzuetan, Necochea hirian adibidez, danborrada anto-latzen baitute urte guziz urtarrilean, Donostiako mane-ran, udako bestak ospatzen baititu Necocheako ‘Euz-ko Etxea’ Euskal Etxeak. Halarik ere, urtarriletik martxo-ra urteko sasoinik apalena da Hego Ameri ketako eus-kal e txeetan, Eus-kal Herrian uztail-agorrila bezala. Ho rregatik, orai abendoan, hila-bete osoan egin diren urte-bukaera-ko bestak egiazko despedidak izan ohi dira, seguru-enik, uda pasatu arte, martxora arte ez baitute elkar

ikusiko edo ez baitira berriz euskaldunak euskal etxean elka rretaratuko. Urteko hondarreko artikulu zati hau, Montevideon plazaratu berri den musika bikote baten berri emateko baliatuko dut. Leonel Aguirre eta Martin Zabalza ‘Euskal Erria’ Euskal Etxeko euskara ikasleak dira eta kantuz biziki maite dutenez, talde bat sortu dute eta Txindurri (xinaurri) ezarri da-kote izena. ‘Xalbadorren heriotzean’, ‘Lo-retxo bat’ edo ‘Azken dantza hau’ bezala-ko kantuak kantatzen dituzte. Hala arizan dira duela guti Montevideoko 8. Musika Zelta Jaialdian, gomitatu dituztelarik, eta arrakasta polita bildu dute. Montevideon euskaraz kantatzen duten gazte hauek izanen dira aurtengo gure azken aipu edo dantza, txoko huntarik. Zorionak eta Urte Berri On, adiskide. Joseba Etxarri

Olentzero abenduaren 11n opariak banatzen Mar del Platako Euskal Etxeko haurrer, Argentinan

Txindurri Uruguaiko euskal taldeko kideak Montevideoko 8. Musika Zelta Jaialdian. Orai arte, euskal etxean bakarrik kantatu zuten, orai kanpora ere atera dira. Arg. EuskalKultura.com