herria 3036

8
2009ko Abendoaren 17koa ISSN 0767-7643 - 17 Décembre 2009 - 1,10 E - N° 3036 BERRI ONAK Eguberri hor berean dugu eta urte gu- ziz gaitzeko berri ona ekartzen dauku, edo oroitarazten segurik ba, Jesus sortu dela aberetegi xume batean, Palestinako Beteleme herrixkan… Girixtino guziak alegeratzen dituen berria! Aurten, egia erran, Eguberri aitzin ere, beste berri on batzu jin zaizkigu, gisa hartarat preziatu behar direnak, bestenaz ere hoin usu aditzen delarik aise berri txar gehiago izaiten dela eskuin eta ez- ker… Berri atsegingarrietan sartu behar dugu bixtan da Euskal-Herriko bertsulari xa- pelketa nagusiak ukan duen arrakasta ikaragarria! Burutik buru segur bainan oraino gehiago azken egun hortan, hoin- beste jende joanik – hamalau milaz goiti– Barakaldorat eta beste ainitzek goizeko eta aratsaldeko gora-behera guziak se- giturik euskal-telebixtari esker… Guziz atsegingarri ikustea jendea, eta bereziki jende gaztea, zoin atxikia dagon bertsu- laritzari eta beraz bertsularieri. Eta zoin atsegingarri lehen aldikotz emazte bat, Maialen Lujanbio, ateratzea xapeldun, molde gaitzean hartuz Andoni Egaña- ren segida! Eta ze atsegina ere gure- tzat Amets Arzallus bigarren sailkatzea, xapeldun-orde beraz, bere aldetik aski ederki heldu delarik ere Sustrai Colina! Berri onetan hau ere, nola ez aipa eta goraipa Xebastian Gonzalez azkaindar pilotari gazteak egin duen balentria hori, laueterdiko Ligaxka lehiaketan deneri nagusituz, azken partidan Irujo handia bentzutzen zuela! Goresmenak eta jo ai- tzina! Segi dezagun berri onekin… Joanden egunean, Kostaldeko ikastola batean, nor ikusi dugu? Emazteño bat haurreri ari erran eta erran xintxoak behar dutela izan, biziki xintxoak, Eguberri dela zon- bait egunen buruko eta orduan haur xin- txo guziak polliki saristatuak izanen dire- la… Bainan nor zen bada emazteño hori? Mari-Domingi omen, menditar emazte sano bat, Olentzero famatuaren andrea! Menditik espresuki jautsia deneri konda- tzerat Olentzero gaizoa, arras akitua ego- nik, berriz pixkortua dela eta aurten ere beraz eginen duela bere itzulia, opariak banatuz eskuin eta ezker! Haurren loria hori aditzearekin! Ze berri ona hori ere! Hau arrunt besterik da bainan berri ona litake bixtan da, zinez berri ona, akomea- mendu funtsezko zerbait finkatzen ba- lute Kopenhageko biltzar famatu hortan! Lurra salba dezagun, guhauren onetan eta gure ondokoak gogoan. Batzuk diote funtsean jadanik arras berri ona dela jen- dea hola mugitzea arrangura gisa hori gogoan, goiz edo berant ondorio balio- sak ukanen dituela mugimendu horrek… J-B D Astoari sekulan ez erran beharri luzeak dituela ! (Jamaika Ugarteko erran zaharra) Bertsularitzak gero ta gehiago arrakas- ta hartzen ari duela Euskal Herri guzian froga ukan dugu aldi bat gehiago joan- den igandean Barakaldo-ko ‘’Bilbao Exhibition Center’’ arena ospetsuan 14 edo 15 mila entzule-ikusle bilduz aurtengo xapelketaren finalakari. Den bezala erraiteko gazteria bat bazagon oraindik asmatzen ez ginuena eta zer giroa ez da sortu barne hartan. Teno- rean xuxen goizeko 11etan zortzi ber- tsulariak oholtza gainera igan dira. Agur banaren ondotik bakotxak 14 bertsu puntuagarri eman ditu galde- gina zitzaion molde eta neurrien ara- bera. Hala nola ikusi ditugun Lujanbio eta Mendiluze beren aitak etxaitzinean duen pago baten pean bi gorputz ehortzirik, Colina eta Sarriegi diru fal- tan langabezian, Egaña eta Lujanbio lehena bigarrenaren giltxurdin batez xertaturik elgarren ondoan eritetxean. Goiza bukatzeko kartzelako lana eta hau zuten gaia: «Kazetaria zara, bada- kizu idazten ari zaren artikulua azkena izango dala». Gaia asko gisetarat ibilia aipatuz arazo politikoak, euskal egoe- ra, kartzela, zentsura eta beste. Aratsalde partean zortzi protagonistek hamarna bertsu puntuatuak ofiziotan puntuka eta bakarka bedera gaiekin. Aitzina joanez epaimahaiaren erabakiz Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus- en artean egin da azken haitada xa- pelarentzat bakotxak beste hamarna bertsu kantatu beharrarekin. Hor ere ofiziotan eta kartzelako lan bat. Epai mahaiak (7 gizon eta emaztez osatua) 8ak aitzinttoan emaiten zuen eraba- kia xapeldun izendatuz lau urterentzat Maialen Lujanbio. Hunela izan da sail- kapen orokorra: xapeldun Maialen Lu- janbio 1630,75 puntu, xapeldun orde Amets Arzallus 1583 puntu, 3) Jon Maia 1060 puntu, 4) Andoni Egaña 1058 puntu, 5) Unai Iturriaga 1046,25 puntu, 6) Sustrai Colina 1037 puntu, 7) Aitor Mendiluze 1009,25 puntu eta 8) Aitor Sarriegi 983,75 puntu. Deza- gun erran ere finala guzia 3 emazteki gaztek kudeatu dutela heinbat ederki, goizeko saioa Alaitz Rekondo-k, arat- saldekoa Zuriñe Larritu-k eta protokolo guzia Saroi Jauregi-k. Sari banaketa- rekin bukatu da eguna sari emailetan ikusi ditugula bana beste baketxetako arduradun, hautetsi, Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundekoa, Andres Urrutia euskaltzainburua. Joxe Agirre azpeitiar bertsulariak jantzi dio xapela Maialen-i berak zonbait bertsutan xa- peldun berria goretsiz eta azpimarra- tuz emazte bakar finalean eta deneri nausitu dela. Andoni Egaña ere xapel- dun ohi bezala goretsia izan da bere lagunen ganik, heietan Jon Maiak ziola Andoni xapeldunetan handiena dela oraindik. Emozio handia nabari zen Andoni eta Maialenen aurpegietan. Eskerrak bihurtuak izan dira xapelke- tan parte hartu duten 44 bertsularier, saio guzietan lanean arizan guzieri, elkarte, langile edo bolondres, bai eta bertsu eskola guzieri, denen parte hartzea gabe ez baitzen xapelketarik eginen. Ondoko xapelketa nagusia 4 urteren buruan izanen da baina anartean lu- rraldetako xapelketa batzu izanen dira. Hemengo elkartea lanean ari da heldu- den urtean eginen den Hernandorena sariaz eta iparraldeko bigarren xapel- ketaz. Segi dezala bertsularitzak giro berean. B.S. Maialen Lujanbio XAPELDUN Joxe Agirre azpeitiar bertsulariak jantzi dio xapela Maialen Lujanbiori Barakaldoko Bizkaia Arena gela mukuru betea, 15.000 bertsuzalez

Upload: 8probintziak

Post on 23-Mar-2016

284 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Herria 3036

TRANSCRIPT

2009ko Abendoaren 17koa ISSN 0767-7643- 17 Décembre 2009 - 1,10 E - N° 3036

BERRI ONAKEguberri hor berean dugu eta urte gu-ziz gaitzeko berri ona ekartzen dauku, edo oroitarazten segurik ba, Jesus sortu dela aberetegi xume batean, Palestinako Beteleme herrixkan… Girixtino guziak alegera tzen dituen berria! Aurten, egia erran, Eguberri aitzin ere, beste berri on batzu jin zaizkigu, gisa hartarat preziatu behar direnak, bestenaz ere hoin usu aditzen delarik aise berri txar gehiago izaiten dela eskuin eta ez-ker…Berri atsegingarrietan sartu behar dugu bixtan da Euskal-Herriko bertsulari xa-pelketa nagusiak ukan duen arrakasta ikaragarria! Burutik buru segur bainan oraino gehiago azken egun hortan, hoin-beste jende joanik – hamalau milaz goiti– Barakaldorat eta beste ainitzek goizeko eta aratsaldeko gora-behera guziak se-giturik euskal-telebixtari esker… Guziz atsegingarri ikustea jendea, eta bereziki jende gaztea, zoin atxikia dagon bertsu-laritzari eta beraz bertsularieri. Eta zoin atsegingarri lehen aldikotz emazte bat, Maialen Lujanbio, ateratzea xapeldun, molde gaitzean hartuz Andoni Egaña-ren segida! Eta ze atsegina ere gure-tzat Amets Arzallus biga rren sailkatzea, xapeldun-orde beraz, bere aldetik aski ederki heldu delarik ere Sustrai Colina! Berri onetan hau ere, nola ez aipa eta goraipa Xebastian Gonzalez azkaindar pilotari gazteak egin duen balentria hori, laueterdiko Ligaxka lehiaketan deneri nagusituz, azken partidan Irujo handia bentzutzen zuela! Goresmenak eta jo ai-tzina!Segi dezagun berri onekin… Joanden egunean, Kostaldeko ikastola batean, nor ikusi dugu? Emazteño bat haurreri ari erran eta erran xintxoak behar dutela izan, biziki xintxoak, Eguberri dela zon-bait egunen buruko eta orduan haur xin-txo guziak polliki saristatuak izanen dire-la… Bainan nor zen bada emazteño hori? Mari-Domingi omen, menditar emazte sano bat, Olentzero famatuaren andrea! Menditik espresuki jautsia deneri konda-tzerat Olentzero gaizoa, a rras akitua ego-nik, berriz pixkortua dela eta aurten ere beraz eginen duela bere itzulia, opariak banatuz eskuin eta ezker! Haurren loria hori aditzearekin! Ze berri ona hori ere!Hau arrunt besterik da bainan berri ona litake bixtan da, zinez berri ona, akomea-mendu funtsezko zerbait finkatzen ba-lute Kopenhageko biltzar famatu hortan! Lurra salba dezagun, guhauren onetan eta gure ondokoak gogoan. Batzuk diote funtsean jadanik arras berri ona dela jen-dea hola mugitzea arrangura gisa hori gogoan, goiz edo berant ondorio balio-sak ukanen dituela mugimendu horrek…

J-B D

Astoari sekulan ez erran beharri luzeak dituela !

(Jamaika Ugarteko erran zaharra)

Bertsularitzak gero ta gehiago arrakas-ta hartzen ari duela Euskal Herri guzian froga ukan dugu aldi bat gehiago joan-den igandean Barakaldo-ko ‘’Bilbao Exhibition Center’’ arena ospetsuan 14 edo 15 mila entzule-ikusle bilduz aurtengo xapelketaren finalakari. Den bezala erraiteko gazteria bat bazagon oraindik asmatzen ez ginuena eta zer

giroa ez da sortu barne hartan. Teno-rean xuxen goizeko 11etan zortzi ber-tsulariak oholtza gainera igan dira.

Agur banaren ondotik bakotxak 14 bertsu puntuagarri eman ditu galde-gina zitzaion molde eta neurrien ara-bera. Hala nola ikusi ditugun Lujanbio eta Mendiluze beren aitak etxaitzinean duen pago baten pean bi gorputz ehortzirik, Colina eta Sarriegi diru fal-tan langabezian, Egaña eta Lujanbio lehena bigarrenaren giltxurdin batez xertaturik elgarren ondoan eritetxean. Goiza bukatzeko kartzelako lana eta hau zuten gaia: «Kazetaria zara, bada-kizu idazten ari zaren artikulua azkena izango dala». Gaia asko gisetarat ibilia aipatuz arazo politikoak, euskal egoe-ra, kartzela, zentsura eta beste.

Aratsalde partean zortzi protagonistek hamarna bertsu puntuatuak ofiziotan puntuka eta bakarka bedera gaiekin. Aitzina joanez epaimahaiaren erabakiz Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus-en artean egin da azken haitada xa-pelarentzat bakotxak beste hamarna bertsu kantatu beharrarekin. Hor ere ofiziotan eta kartzelako lan bat. Epai mahaiak (7 gizon eta emaztez osatua) 8ak aitzinttoan emaiten zuen eraba-kia xapeldun izendatuz lau urterentzat Maialen Lujanbio. Hunela izan da sail-kapen orokorra: xapeldun Maialen Lu-janbio 1630,75 puntu, xapeldun orde Amets Arzallus 1583 puntu, 3) Jon Maia 1060 puntu, 4) Andoni Egaña 1058 puntu, 5) Unai Iturriaga 1046,25

puntu, 6) Sustrai Colina 1037 puntu, 7) Aitor Mendiluze 1009,25 puntu eta 8) Aitor Sarriegi 983,75 puntu. Deza-gun erran ere finala guzia 3 emazteki gaztek kudeatu dutela heinbat ederki, goizeko saioa Alaitz Rekondo-k, arat-saldekoa Zuriñe Larritu-k eta protokolo guzia Saroi Jauregi-k. Sari banaketa-rekin bukatu da eguna sari emailetan ikusi ditugula bana beste baketxetako arduradun, hautetsi, Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundekoa, Andres Urrutia euskaltzainburua. Joxe Agirre azpeitiar bertsulariak jantzi dio xapela Maialen-i berak zonbait bertsutan xa-peldun berria goretsiz eta azpimarra-tuz emazte bakar finalean eta deneri nausitu dela. Andoni Egaña ere xapel-dun ohi bezala goretsia izan da bere lagunen ganik, heietan Jon Maiak ziola Andoni xapeldunetan handiena dela oraindik. Emozio handia nabari zen Andoni eta Maialenen aurpegietan. Eskerrak bihurtuak izan dira xapelke-tan parte hartu duten 44 bertsularier, saio guzietan lanean arizan guzieri, elkarte, langile edo bolondres, bai eta bertsu eskola guzieri, denen parte hartzea gabe ez baitzen xapelketarik eginen.

Ondoko xapelketa nagusia 4 urteren buruan izanen da baina anartean lu-rraldetako xapelketa batzu izanen dira. Hemengo elkartea lanean ari da heldu-den urtean eginen den Hernandorena sariaz eta iparraldeko bigarren xapel-ketaz. Segi dezala bertsularitzak giro berean. B.S.

Maialen LujanbioXAPELDUN

Joxe Agirre azpeitiar bertsulariak jantzi dio xapela Maialen Lujanbiori

Barakaldoko Bizkaia Arena gela mukuru betea, 15.000 bertsuzalez

Barak Obamak Bakearen Nobel sariahartu du Norvegiako Oslo hirian, estimuhandikoa bere munduko politika lanaeskertzen diona. Ez zuen baitezpada iduritenore hau zuela hoberena, hain zuzen beste30.000 soldado amerikar igortzen dituen huntanAfganistanerat. Baina berak azpimarratu duenbezala, bere xedea aldi huntan ez da batereaitzinekoen gerla saila oraino luzatzea, baina pre-seski gerlako lan zikinen bururatzea, jada soberairauna dutelakotz.

“Ez dugu hilen” manamenduaren mespretxuakegunero ditu lekuko ahalgegarriak mundukoainitz partetan. Huna azken kasuak IrakekoMossulen : bi giristino, bi anaia, hirirat autoarenantolatzera joan eta gorputz aurkitu dituztenak.Apez frantses bat ere, hala hala Hegoafrikan,jende erromesaren alde emana zena hil baitute.Eta Argentinan berriz ere aipu dira 30.000ko batfaltatu, diktadura militarrak aireko hegazkinetarikaurtiki zituztenak, eta beste. Eta bi serorafrantses bahitu eta galdu heiena berdin. Eta FreiXileko Pinocheten kontrario sozial-giristinoa,azkenean frogak agertu baitira pozoindatu zutela.Zenbat holako ere, gainera ?

Txilen, president-bozak zituzten igandean.Sebastian Piñera eskuindarra lehen atera da,bozen % 44 ardietsirik. Bigarren, Eduardo Freiezkerraldekoa, bozen % 29. Ainitzek uste baduteere Piñerak bigarren itzulian irabaziko duela parti-da, ikusi behar haatik nori joanen diren MarcoEnriquez “independenteak” ukan bozak, % 20 ezidurika. Komunixtenak aldiz, % 6, segurtatuakduzke Frei-ek.

Afrika Ginean Konate jenerala dute orai buruza-gi berria beste gorabehera batzuen ondotik. Hanere izan zuten estadu kolpea joan den aben-doaren 3an, noiz-eta orduko militar burua kolpatubaitzuten bere gizonek. Hau, Tumba jauna,Marokora altxatua da orai bere zaurien artatzekoeta diote badukeela epe luze batena.

Laos herri komunistean, Vietnametik hurbil, kiroljokoak dituzte, Olinpikoen gisan, baina berenneurri ttipian hameka herrialde ttipiren artekoak,joan den abendo hunen 9tik eta 18 artean. Behar

dituzte hor 7.500 kirolari aloitu etakudeatu, hiru estadio edo kirolzelai, bat

20.000 ikusle har ditzazkeena. Horiekorok dirua behar, badituzte lurrak salduak

hango obrendako eta laguntzaile hoberenakdituzte Vietnam auzoa, tokiko lehen ministroa etabeste batzu, Tailandiaraino.

Turkian, auzitan da Ankara kapitala duen naziohori bere lurretan dituen kurdo alderdikoekin.Hauk gizarte demokratiko bat bilakatu nahi beren21 deputatuekin eta 99 herri-munizipio, Turkianaziokoek separatista dauzkatenak PKK-kolangile partiduarekin, joanden 2007ko batasunaegina gatik elgarrekin. Auzigo horiek oro ezdauzkate hitz xoiletan baina bai gataskak ere etagizon hiltzeak noiztenka, hala-nola ikasle batenhiltzea berriki. Hor baitira ere Ankarako AKPislamista eta DTP bazterkaria bestalde.

Kopenhageko herri guzien biltzarrean baiez-tatzeak badira agertzen hasiak, aste bat elga-rrizketaren buruan, nahiz lanak izanen direndenen adoste baten maila aurkitzeko. Lehenik,lurraren beroketa klimatiko hau ez dela gradu bateterdi edo bederen bi gradu pasatzera utzi behar,hori onargarri zaie han bilduak diren ministroeri.Eta hau ere bai naski : ikusiz badirela 130 nazio,ez haundienak, Afrikaldeko MadagascarretikAfganistanera, lanjerean direnak, eta ez besteindustriadun batzu bezala berotze hortaz hoben-dun, horra Europar batasunak onar lezakeela,Bruselatik, 7,2 miliar euroren laguntza emaiteapobre hoieri hiru urteren gainean, ikusiz biziarengeroa dela hor salbatzen ikasi behar baitezpadaeta hori denen egitekoa izanki. Guti badira horiekoro, iratzartze baten abiadura bederen izanditake, beste erabaki batzu ere etorri artean :Amazoniako oihan miresgarriak errespetatzeaeta beste, gizonaren biziarentzat baitezpadakoakheiek ere, mundu zabal edo planetaren mailean.

Boeing aireko konpainiak badu xedetanDreamilner 787 bat bide luzeko pidaientzat2010ko abenduaren 15etik goiti zerbitzuan ezarlezakeena. Erran behar da bi urteren gibelapenaduela xede horrek eta 1,6 miliarrez galtzetan delaBoeing aurtengo zituen planetan.

Katalunian hauteskunde batzu egin dituzteofizialtasunik gabekoak baina herri berezi hor-takoen berri jakiteko doia herrialde horren bere-gaintasunaz. 166 herrik dute hor parte hartu eta%30ek dute banabeste beren autodetermi-nazioaren alde bozkatu, 40en mentura zutelarikindependentistek, eta haien aldeko beroa JoanLaporta Barça futbol ekiparen burua. Denaden,sukar baten marka da hori herrian eta Euskadikobatzuek ere harat daukate begia, nundik ez ?

Tony Blair anglesak harritu ditu bazterrakIrakeko gerla hortaz egin duen ateraldi batekin.Deplauki erran du Iraken Bush-ekin egin dutengerla hortaz, berdin joanen zela harat jakinik ereez zuela Saddam Husseinek arma suntsitzalefamatu heietarik. Alta, preseski arma heien gatikegina zutela gerla, hori zuten munduari sine-tsarazia.

Egunkaria : Madrilen auziaeta Bilbon manifestaldia

Asteartean hasia da Egunkariaren kontrako auzia Madrilen. Joan MariTorrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta XabierOleaga auzitegiaren aitzinerat deituak dira, ETA-ko kide izaiteaz akusa-tuak. Abendoaen 19an Bilbon manifestaldia deitua da auzipetuen susten-guz. Sos biltze eta elkarretaratze asko antolatuak izan dira hegoaldekoherri ainitzetan Egunkariaren sustengatzeko.

Borroka armatuaezker abertzalearen eztabaidaren bihotzean Eztabada bete betean da ezker abertzalearen lerroetan eta otsaileanbururatua izan behar luke. Prentsa iturri zenbaitek jakin ahal izan dute-naz, bi ikusmolde agertzen dira eztabadan zehar. Lehena “posibilistak”deituak, Arnaldo Otegi eta Rafa Díez Usabiaga buru, indarkeriarikgabeko jokamolde politikoaren aldekoak, indar abertzaleak (PNV-EAJsalbu) biltzearen aldekoak, polo soberanistaren sortzeko. Iduriz ikusmol-de honek gehiengoa baluke debatean zehar. Urriaren 13an Otegi, DiezUsabiaga eta 8 lagun preso ezarriak izan ziren. Aldiz, sektore gogorrak,“Mugarri” izeneko dokumentoarekin, borroka armatuaren beharra alda-rrikatzen du eta beraz ildo beretik segitzea galdatzen, aterabidedemokratikoari baldintza egokietan bidea idekitzeko presioa eginezEstatuari.

Seigarren pertsona hil denahegoaldean A gripearen eraginez Seigarren pertsona Gipuzkoan hil dena A gripearen ondorioz. Zendu dengizona irrisku taldean kokatua zen beste osasun arazoak izanez. Osasunarduradunek diotenaz, A gripearen birusaren eragina gero eta ahulagoada hegoaldean. Gehienik pairatzen duten adin tartea 5-14 urte artekogazteena da. Tarte hortan, 100.000 biztanletarik, 20.000 A gripearenbirusarekin kutsatutak daude. Orotara, 25 pertsona badira eritetxetan Agripearekin : 4 Araban, 9 Bizkaian eta 12 Gipuzkoan, horietako 3 egoeralarrian.

ETB-rik ez Nafarroan Nafarroan telebista digitalizazioaren bidez ikusten da hemendik harat.Orotara 28 kanal ikusten ahal dituzte, salbu ETB1 eta ETB2, hauek di-gitalizazioaren bidez hedatzeko baimenik ez izanez. Nafarroa ala EuskalGobernuaren artean akordiorik ez da izan errepikagailuen finantzamen-dua bermatzeko. Duela 22 urte hasi ziren ETB ikusten Nafarroan etaegunero 120.000 behatzale badituela estimatzen da. Apirilaren 3ko bestehitzordua finkatua da, euskarazko telebista Nafarroan ikusteari bideaahalbidetzeko. Anartean errepikagailuen finantzamendua beharko dutehitzartu.

Jaurlaritzak diru laguntzaukatu die hamasei Euskal EtxeriHamasei Euskal Etxek ez dute Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarik iza-nen aurten, laguntza galdea berantegi egiteagatik, edo baldintza guziakbetetzen ez dituztelako. Hamasei Euskal Etxe horiek Argentinakoak,Uruguaikoak, Mexikokoak, Amerikar Estadu Batuetakoak, Txinakoak edoKataluniakoak dira.

Euskal kantuaren leihoa interneten : “badok.info”Berria egunkariari esker euskal kantuak badu bere leihoa webgunean.Biografiak, doinuak, diskografiak eta kantuen hitzak biltzen ditu, 60 ga-rren hamarkadatik gaur artino. Eresbil etxearen laguntzarekin egina izanda eta 160 bat biografia biltzen ditu eta dohainik entzuten ahal dira kan-tuak.

Nafarroak Euro eskualdeari ez Akitania ala Euskadik proposatu Euro eskualdearen sortzeari ezetz errandio Miguel Sanz Nafarroako presidentak. Alta Rousset eta Lopez presi-denten proposamenak alderdi gehienen sustengua lortua zuen. BainanUPN eta Sanz presidentak ez dute zinez deus ikustekorik izan nahieuskal gobernuarekin.

Radio Euskadi : 100 mila entzule gutiago 156 mila entzulerekin, 100 mila jarraitzale galduak luzke Radio Euskadik,gobernu berriarekin eginak izan diren aldaketen ondorioz eta JosebaArrutik buruzagitza hartuz geroz. Halaber ETBren audientzia ere guti-tzen ari dela adierazten dute inkestek, TVE eta TV5 gibeletik kokatuz.

Mercedesek auto elektrikoak Gasteizen eginen ditu Kamioneta elektrikoak ekoiztuko ditu Mercedesek, Arabako hiriburuan2010tik harat. Hortarako 15 milioi euroko inbertsioa eginen du lantegia-ren egokitzeko. Gaur egun 3000 langile baditu Gasteizeko enpresak etaazaroaren lehenaz geroz autoen fabrikazionea gutitua da eskaria murri-tzagoa izanez.

HARRIGARRI!Bainan nun bizi gira bestenaz eta hola segituznorat ari gira? Zinez harrigarriak baino harriga-rriagoak dira Eric Besson minixtroak joandenaratsean deputatuen aitzinean egin dituenateraldiak! Jauntto horrek bere burua ezke-rraldekoa zaukan oraino ez du hain aspaldi,eskuinalde lerratua da Sarkozy-ren saldahobea iduriturik naski, gobernuan ere sartua,dena espantu eta dena larderia! Etorkineriburuz untsa solas kezkagarriak baditu erabiliaketa bestalde deneri nahi dauku erakutsi zer denfrantses on izaitea. Irringarri litake, beihalakoakziona, ez balitz nigarringarri!Joanden aldi hortan beraz beste gai bataipatuz, euskaldun bezala hurbiletik hunkitzengituen gai bat, egundainokotan egin ditu ateral-di batzu ezin onetsiak! Galdetu zaio lurralde-mintzairen aldeko legea, Sarkozy-k berak askigarbiki hitzemana, noiz moldatuko den,bozkatuko eta martxan ezarriko. Dena eskertzar eta zurikeria hasi da, kasik erasiaka azke-nean, holako lege bat Errepublikaren kaltetanlaitekeela, berexkuntza bide nolazpait, Erre-publika ezin zatikatua izanki-eta! Bestalde, de-putatuak lanez itoak direla, badutela beste egi-tekorik eta nik dakita zer! Ateraldi purtzilak,moldegabeak, ezdeusak!

EZIN GIRA IXILIK EGONAstokeria frango entzuten da gutien usteanbainan hein hortako guti! Holakoak entzun-eta, euskarari batere atxikiakgiren guziak ezin gira egon ixilik! Holako ateral-di trixteak behar dira salatu! Hautetsiek ereberriz galdetu behar dute aspaldian berantetsiadugun legea. Eta Euskararen erakunde pu-blikoak ere gauza bera bixtan da! Minixtroakjakin dezala lurralde-mintzairak nahi ditugulabegiratu eta behar zaiotela segurtatu hartze

duten ezagupen ofiziala, jakobinkeria tzarhoriek alde bat baztertuz! Ez da haratik ez hunatik, lurralde-mintzairaguzien aldekoak behar dira berriz ere gorakimintzatu, baitezpadakoa dela lehen bai lehenpikoan ezartzea Sarkozy-k behin hitzemanzuen legea, eta ez lege xarpila bat, kusku polli-ta orobat bainan barne hutsa, lege funtsezkobat, egiazko behar-oduen araberakoa… Eta duela lau aste egiten ginuen galde beraberriz heldu zauku gogorat: Parisen eta horgaindi, noiz arte trufatuko diren gutaz!

BETI GOITIEgunak jin, egunak joan, xerrietako gripa ho-rrek zonbat aipaldi ez du alde bat ukaiten etagainerat zonbat gisetarat! Beti eztabada beraketa garbitasun guti! Batzu arrunt xertatzearenalde, beste batzu kontra edo ez segurik bizikibero, eta gutarteko jendeak ez jakin nori beharden fidatu! Orotarat, gobernuaren manuz nolaz-pait, 94 miliun xerto badira erosiak. 712 miluneuro gosta direnak Aise eta aise sobera xerto,askoren gostuko. Untsalaz, etzela aitzinetikhoinbesteren erosterik! “Sekulan ez da sobera,ihardesten dute beste zonbaitek eta ikusikoduzue sekulan negu huntan gaitza aitzinaazkartzen bada…” Anartean, xerto horiekdenak norbaitek pagatu ere behar… Osasunsaileko elkartasun kutxak, “mutuelles”delakoak, deituak dira xahutze hortan pollikiparte hartzerat. Ondorioz, kutxa horiek diotegarbiki jendeek pagatzen dioten urte-sariabehar dutela emendatu. Xerto ixtorio horrengatik segur bai eta bestalde ere karga gehiagoba omen dutelakotz jasaiteko… Zonbateko kari-otzea Urtatsetik goiti? Gutienez, % 3 naski,bainan beharbada % 5 edo 6. Azken urteetanere gero eta gehiago lotzen ziren kutxa horieketa bide hortarik segitu behar aitzina,ezinbestean bada ezinbestean… J-B D

2

Sebastian Pieñera bere andrearekin, loriatua lehen ateraturik...

VITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

VITTONATTO OPTICIENS

BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23

Egunkaria-ko auzipetuak astelehen goizean, Madrilerat abiatzean...

KONTZERTU BAT BIRIATUN

Aintzinat elkarteak helduden igandean,abendoak 20, aratsaldeko 4-etan,kontzertu bat untsa karana eskaintzen duBiriatuko Jondoni Martine elizan. Ozen-ki taldea hor izanen da, Jean-Louis Sou-magnas zuzendari. Kantariak, famahandikoak, David Grousset, EvelyneLafourcade eta Mixel Luro, piano-joileVanessa Gardebien. Hor ere bestalde bilaukote gazte, musikari batzu jadanikmail goraxko batetarat helduak eta betigoiti ari direnak, Irungo Egunsentia etaDonostiako Ganesha. Denen artean,Gounod, Bizet, Puccini, Offenbach etaholako musikagile famatu batzuen zatiasko emaitekoak dituzte. Christiane Ada-Pierre kantalari famatua da ohorezkogomita eta ohorezko medaila bat ema-nen dio hain xuxen Jean-Louis Souma-gnas taldeburuari, kantuaren alde segureta orokorkiago ederlangintzan deramansail baliosa goretsiz…

HAURRAK KANTUZ HENDAIAN

Beltzeneko plazan ederki iragan daHendaiako eskolier guzien arteko euskalkantu lehiaketa. Jendea loriatua, burasoeta beste, ikusiz eta entzunez haurhoriek zoin polliki ari ziren kantuz. Lehenatera da Zazpiak-Bat taldea, hiri-barneeskolakoa, “Agur eta Ohore” kantuarekin.Bigarren, ikastolako Kriskitin Piratak,“Kattalin” kantuarekin. Hirugarren, Erre-pira auzoaldeko Mariñelak, “Arrantza-leak” kantuarekin. Laugarren, Hon-dartzako Pottokak, Hondartza au-zoaldean dabiltzanak, “Pottoka” kantu-arekin. Denek bildu dute txalo eta kunpli-mendu. Bi lehen taldeak gomitatuak dirahelduden otsailean Uztaritzeko Hartzarofestibalean parte hartzerat, hirugarrenakaldiz kantatuko du Hendaian berean Bi-xintxo-kari, herriko bestetan beraz.

PIRRITX ETA PORROTX DONIBANEN

Donibane Lohizunen igande huntan,goizeko 11-etan, Kexiloa gelan, lehen-go tenisgune estal ian, emanen da,lehen aldikotz Iparraldean, Pirritx,Porrotx eta Mari Mototsen ikusgarriberria, “Irrien Lagunak”. Zernahi kan-tu, zernahi joko, zernahi sorpresa, ha-rr igarr ia omen da ikusgarr i hor i ,aitzineko Pirata heien ildo beretik no-lazpait nahiz gaia bera arrunt beste-lakoa bixtan da! Nunbaiteko bitxikeria,Pirritx bera ez omen da etorriko, haurbeharretan delakotz, bainan ikustenahalko da halere, ikusten eta entzutenere hor balitz bezala! Besta muntatuada Luma euskal haurtzaindegiarenalde.

ITSAS-BAZTERREKO ETORBIDEAN…

Hendaian, obra handiak akulatu beha-rrak dituzte Itsas-Hegiko etorbidea denaarramoldatuz. Herriko etxeak baditu hiruproiektu berexiak. Hiruak denen agerianezarriak dira herriko etxean berean, he-rriko kontseilua biltzen den aretoan. Era-kusketa horrek segituko du urtarril onda-rra arte. Hiru proiektuak ikusiz geroz,bakoitxak agertzen ahal du bere ikusmol-dea, gisa hartako oharpenak eginez.

ETA HORRA OLENTZERO!

Denboran, Eguberri bezperan baizik ezomen zen agertzen bainan Olentzerogaizoak hainbeste galde badu gaurkoegunean nun bortxatua baita, denetaratheltzekotan, bere turnada goizik abi-atzea! Ortzegun aratsalde huntan Zibu-run izanen da eta ortziralean DonibaneLohizunen ! Bestalde, Donibanen, Egu-berriko Herrixka idekiko da larunbatean.Igandetik goiti ikusten ahalko da krexabiziduna, urte guziz muntatzen dutena!

ZIBURUK EUSKARARI BAI

Ziburuk toki gehiago nahi dio segurtatueuskarari, herriko etxea ados eta la-guntzaile. Ortzirale aratsean, EuskarazBai sailaren kondu, herriko plazanikusten ahalko da beraz “AupaEtxebeste” euskal filma guziz aipagarria.Biharamunean, larunbat aratsaldeko 5-etan, zubiaren gainean denen bixtanezarriko da “Euskaraz Bai” horren plaka,Ziburuk ere bere euskal nortasuna begi-ratu nahi duelako seinale. Ziburu Eus-kaldun elkarteko kantariak ere hor kausi-tuko dira. Plazan, taloak ere izanen dirajateko. Bestalde, mus lehiaketa Tana etaBittor ostatuetan. Hitzordu herrikoia bihibat hala izaitekotan!

EZKERREKOAK HASARRE

Donibane Lohizunen, herriko kontseilu-aren bilkuran, joanden egunean, ezke-rraldeko hiru hautetsiak arras hasarreziren eta protesta gisa kanporat ere joandira etzutela biltzarrean parte hartu nahi.Zergatik hori, aurtengo aurrekontuakbozkatu zirenean galdetu zutela bai etaardietsi ikerketa bat akulatzea hiri-barneko etxe zahar batzuen tokian sozialmaileko bizitegi berri batzu egiteari bu-ruz, bai eta egoitza bat jende xaha-rrentzat. Deusik ez dela egin, gehiengoadutenak ez direla beraz hitzekoak etahori ezin onetsia dela…

ESTREINALDI ALEGERA

Berrikitan idekia, Donibane Lohizunen,ainitz jende gomitaturik, kargudun etabeste, handizki estreinatu dute Selectzinegunea, auzapezak konplimenduberoenak eskainiz Garat familiari, MichèleAlliot-Marie minixtroak ere ba. Jendeaazkarki ibilki da zinegune berri hortan,hamabi mila sartze lehen hiru astetan!

ATSEGIN-PORTU BAT ZOKOAN ?

Aspaldian aipu da - badu naski berrogoibat urte! – Zokoa auzoaldearen arra-moldaketa eta frangotan erran izan daatsegin-portu bat muntatzen ahal lita-keela hor nunbait. Berriz ere hortazmintzatu dira Donibane eta Ziburukohautetsiak bi herrien arteko elkargoberezian. Ikerketa batzuen argitarat hiruproiektu agerturik. Hautetsi horiek ezdute haatik denek ikusmolde bera. Zibu-ruko auzapezari egoki iduritzen atsegin-portu baten eraikitzea, lau ehun batuntziren tokiarekin. Galdea badela etaekonomia-mailean ere gauza ona lita-keela.Donibaneko auzapeza arrasuzkur. Ingurumenaren kaltetan izaitenahal litakeela portu berria, gaineratsobera gosta ere litakeela, gehienik aipuden proiektuaren arabera 61 milun eurosegurik! Michèle Alliot-Marie minixtroaere ez batere bero, eta arrazoin berengatik. Zer jalgiko den azkenean ixtoriohortarik, hori geroak erranen du!

ERAKUSKETA BAT HORDAGO-N

Donibane Lohizunen, larunbat huntan,abendoak 19, Hordago erakustegian es-treinatuko da urtarrilaren 3a arte segitukoden erakusketa bat. Hiru artixtaren obrakizanen dira ikusgai. Artixta horiek izankibi margolari, Mattin-Laurent Partarrieueta Bruno Logan, bai eta xixelkari bat,Sabine Cherki.

3

Haur guziak aski gogotik arizan dira euskal kantuetan!

Garapen Kontseiluak urratsberri bat abiatzen du gazteeri bu-ruz, hauek gehiago inplikatu na-hiz euskal lurralde hunen gara-penean. 2006az geroz jadanikereman zen 200 gazterekin lanberezi bat, gazte horien beharraketa esperantzak etorkizunari bu-ruz zein ziren jakiteko. Erakas-leekin ere urrats bat egin zen,hauek beren irakasgaietan kon-dutan har ditzaten lurralde hunenbehar garrantzitsuenak.Oraikoan, Euskal Herria 2020desmartxaren kondu, hiru ardatzdira jorratuko : gazteeri euskallurralde hau hobeki ezagutarazi ;

gazteria hobeki ezagutu, bereziki gazteriaz arduratzen diren egiturek proposamen ego-kiagoak egin ditzaten ; gazteak inplikatu lurraldeari buruzko gogoetetan, etxebizitza, en-presa sorkuntza eta alor sozial ala ekonomiko bertze edozein gaiaz, gazteek ere berenikusmoldea eman dezaten alor horietan. Gazteen inplikatze horrek hiru helburu betenahi lituzke : gazteen herritartasuna bai eta belaunaldien eta lurraldeen arteko kurutza-menak sustatu ; gazte iniziatibak sustengatu ; gazteen beharrak eta problematikak ho-beki neurtu. Hori guzia bideratzeko, Garapen Kontseiluak galdeginik, Argitxu Ourthia-gue garaztar gazteak ditu harat-hunatak kudeatuko, Jean Roch Guiresse enpresabu-ruaren laguntzarekin. Lehen batean, bilkura publikoak eginen dira eskualdeka abenduaneta urtarrilean. Jadanik biga iragan dira joanden asteburuan, bat Hiriburun, bertzea Do-napaleun. Ondoko bilkurak : Hazparnen abendoaren 18an, ostiralez (19:30) Elgar zen-troan ; Atharratzen abendoaren 19an, larunbatez (10:00) Piellenia ostatuan ; DonibaneGarazin abendoaren 21ean, astelehenez (20:00) Herriko Etxean ; Senperen abendoa-ren 22an, asteartez (19:30) Denen Etxean ; Uztaritzen urtarrilaren 8an, ostiralez (19:30)Lapurdi zentroan... Bertze bilkurak, hala nola Hego-Lapurdin eta BAB gunean eginen di-renak, geroxeago jakinaraziak izanen dira. Gehiago jakiteko, www.lurraldea.net webgu-nera jo daiteke.

Autobusak ezarri TER treinen ordez ?Jakes Saint Martin merkatal ganbarako presidente ohiaren inguruan sortua den “Bu-rruntzeko elkarteak” proposamen kurios hori egiten du, zergatik ez ezarri autobusetanTER treinetan dabiltzan bidaiariak iparralde osoan ? Funtsezko ekonomia bideakikusten ditu proposamen hori egiaztatuko balitz ; eta hilabeteak ezarri ditu Baiona/Garazibideko geltoki guztiak zehazki ezagutzen, berdin berdina Baionatik Hendaiaraino. Para-leloki lan eta pazientzia alimalea eman du zehazki jakiteko zenbat jende ba dabilan trenhorietan ; emaitza surrealista da : egunean zortzi ehun lagun garraiatzeko hogeitamartren ba dabiltza Garazi/Hendaia/Baiona artean ; hots Sarako tren ttipiak garraiatzen ditu19 TER treinek baino gehiago bidaiari. Baiona/Garazi lineak hain ditu denborarekin trenen kurriarazteko eletrika hariak andea-tuak non, urte bat honetan, astean behin tren bat ba doan Pauera, ibiltzeko fiularen bila.Egun horretan bidaiariak autobusez garraiatuak dira ; egia tren bidaia hori merkea dela,Garazi/Baiona joan etorria hiru eurotan ; baina kasu ! Akitaniako lurraldeak SNCF-ari bi-daiari bakoitzarentzat zortzi euro ekartzen dizkio, zuzenean beregain hartzen dituelariktren geltoki ttipien zahar berritzeak. Burruntzeko elkarteak uste du, ainitz trengeltoki hiribarnetarik urrun direla eta aparkaleku txarrez inguratuak, hala nola Uztaritze eta Itsasun;aldiz autobusak pasa litezke hiri barnetatik, aise bidaiarien bizi lekuetatik hurbilago.

CADE kolektiboaren ikusmoldeaCADE koletiboak ez du ikusmolde bera ; beldur da arrazoinamendi horri jarraikiz Baio-na/Garazi arteko trena kenduko dutela orobat, eta sektore pribatuari utziko zaiola auto-bus garraioa. Baiona eta Hendaia arteko linea zaharrak ongi berritu ondoan CADENustez 2020-an jasan ditzake : 18 AHT, 41 puskaketako tren, 800 tona garraiatuko ditubakoitzak kilometroko luzetasunean lerrokatuz bagunak, bai eta 30 TER tren, hots orenbakoitzean lau tren.

MAM lehen bezala bigarren trenbidearen kontraSud Ouest egunkariak galdatu baitio berak zer zioen, bigarren trenbide proiektuari buruzDaniel Poulou deputatua ideiaz aldatzearekin, Michele Alliot-Marie-ik baieztatzen du La-purditik bigarren trenbide baten pasarazteak ez duela zentzurik, ez epe laburrera, ez etaere epe luzera. Bidaiari gehiago garraiatzea baldin bada proiektu horren helburua, orain-go linea zaharra berriturik dela egokiena turismo lekuetara hori baita hobekienik hurbil-tzen, ez lukeela kanorerik beraz bigarrren linea batetik jendeketako trenak pasarazteakinon hemen gaindi ez gelditzeko ; aldiz puska gehiago garraiatzea baldin bada bigarrenlinearen helburua, Okzitaniako Tolosatik haste Pirineoak erdialdean trebeskatuko lituz-keen linea bat ikertzen hasiak baitira orain, hori aski litekeela dio justiziako ministroak, bipuskaketako tren linea elkarretatik ehun bat kilometrotan eraikitzeak ez baitu itxurarik.Orain ikusteko dago justiziako ministroaren ikuspuntuak zenbatetarainoko ihurzuriak piz-tuko dituen UMP bozemaileen artean ; argi baita Xavier Darcos-en UMP zerrendak argieta garbi bigarren trenbidea galdatzen duela ; hego Lapurdiko UMP tarrek ez dute beharbada hainbat preziatuko Alain Lamassoure departamenduko UMP zerrendaren buru, a-rrunt bigarren trenbidearen aldekoa baita, eta bestalde beharria atxikiko diokete CADE-en konsiñari, AHT aldekoentzat lurraldeko hauteskundetan bozik ez emaitea gomenda-tzen duena. Bozka egun horiek baliatuko ditu CADEk AHT ri buruz erreferendumak an-tolatzeko bederatzi herritan : Hego Landesetan Saint martin de Seignanx-en ; eta hegoLapurdiko zortzi herritan : Hendaia, Biriatu, Urruña, Azkaine, Senpere, Ahetze, Arbonaeta Arrangoitzen.

LURRALDE HIZKUNTZEN LEGE PROPOSAMENA EKAINERAKO ?

Frantses gobernuak ez du lege xederik apailatuko lurralde hizkuntzen bermatzeko,Nicolas Sarkosyk hitz emana alta duela bi urte eta erdi, eta Christine Albanel kulturministroak berretsia duela urtea. Frederic Mitterand ministroak ez du kuraiarik izandeputatuen aitzinera hurbiltzeko arrapostuarekin, lan dorpe hori Eric Besson mi-nistroari pasa dio ; bistan dena hau ez kultur ministro izanik, deputatuek ez dute ho-nekin egiazko debaterik izan, nahiz ministroaren gutunak argi eta garbi erraiten duenez duela gobernuak legexederik pausatuko parlamentuan lurralde hizkuntzez. Martine Faure Charente departamenduko deputatu sozialistak burutzen du lurraldehizkuntzen lege biltzarkideen multzoa ; horretan badira 66 deputatu, Daniel Pouloueta Jean Lassalle hemengoak, Paueko andere auzapez/deputatua, eta Bretainiatikandana fierra ; etiketa politiko guziak ordezkatuak dira multzo horretan, eta kulturministroaren gutuna kritikatu du Marc Le Fur UMP-koak sozialistek bezainbeste.Aipatu dute beren burutatik lege proposamen bat prestatuko dutela heldu denekainean lege biltzarreko presentatzeko gisan.Euskalgintzako elkarteak ordezkatzen dituen Konfederazioa segidan zuzendu zaiehemengo hautetsiei, ez dezaten utz saltsa hoztera, joan den urriarren hogeita-lauean burutu manifestaldiaren ondotik bigarren urrats bat egin dezaten, gober-nuari orroitaraziz eman duen hitza jaten duela ; jakinki eta Konfederazioak bilduakdituela hainbat ideia lege proposamen bat hezur mamitzeko.

BIGARREN TRENBIDEAREN KONTROAKOEN ARTEKO

DESBERDINTASUNAK

GAZTEAK INPLIKATULURRALDEAREN GARAPENEAN

Argitxu Ourthiague etaJean Baptiste EtchetoGarapen kontseiluko

lehendakaria

Euskal arraulariak, Mattin-Laurent Partarrieu-ren obra eder bat

Ttipi eta handi, denak irriz aseko dituen ikus-garri arraroa!

4

SARA ITSASUTelethon - Bertze herrietan bezala gure-an ere egin da Telethon. Ortziralearekinarratsaldeko oren bat eterditan hiru esko-letako haurrek egin dituzte herri kirolak.Ondotik izan dute krakada dohainik. Herrikiroltegian egin dituzte jokoak, denboratxarraren gatik. Larunbat goizean pastizaksalgai ziren plazan, arratsaldean Lurberrigelan 2etan fandango kurtsoak, 4.30etankrakada, taloak eta edariak salgai, eta6.30etan zintzur bustitzea izan da. DenenEtxean 2.30etan panderu kurtsoak. Arrat-saldeko 2etan trein ttikia Larrunerat hupa-tu da 70 jenderekin, gibelera batzuk oinezeta bertzeak treinez. Egun horietan bil-dutako dirua dena emana izan da Tel-ethonari (3000euro). Ez da hain gaizkiSarako herriarentzat.

Eguberri - Urte hau poliki-poliki gakizauku aitzina. Haur horiek denak BizarZuri-ren zain dautzi, zer ekarriko dioten.Batzueri behar baino gehiago eta bertze-ak deus gabe zeren famila ainitz baitiremalurus. Gauerdiko meza emana izanenda ortzegun arratsean 8 orenetan. Egu-berri egunean goizean 10ak eterditan.Eguberri on deneri.

Hazilean gertatuak - Heriotzeak : Caru-so Eric, 50 urte, Egoitzakoa ; ElorgaPierre, 51 urte saratarra bainan Parisekoinguruan itzali da ; Dithurbide Amelie, 92urte, Zaharretxean itzalia, Ihalar auzoanbizitua zen. Dolumin beroenak familiaguzieri. Ezkontza : Cahen Herve Emileeta Larralde Thérèse Larraldenekoa. Zori-onak eta bizi luze bat elkarrekin zuei bieri.Sortzeak : Mikela Boucon-Aramburu,Plaza auzoa ; Loane Moreau, Botikabe-rria. Bixente Lamothe Goilartekoborda.Hiru familia horieri zorionak, beren hau-rrak doatzila osasun on batean.

Kirola - Errubia : Gazteek irabazi.Lehen mailak galdu Pomarez-eko lan-destarren kontra. Eskubaloia: 11 urte-koek galdu Mourenxen kontra 4-8 ; 15urtekoek berdinketa Orteseren kontra16-16 ; 18 urtekoek irabazi Senpererenkontra 18-17 ; lehen mailak irabaziPaueren kontra 17-13. Talde hori elka-rretatuko da abenduaren 19an larunbatarratsez Omordiako gelan afari bat egi-teko. Nahi duenak etorri afari hortarat,denak gomit dira.

Ganex

SENPEREHeriotze - Ganden astean bere azkenegoitzarat segitua izan da Josep Suspe-rregui Jaiberrikobordako semea. GazterikPariserat joan zen. Han iragan du berebizi gehiena. Bere lanaren gainerat Pari-seko Euskal Etxean Euskaldunekdabiltzaten urratsen sustengatzaile hobe-renetarik zen. Duela zonbeit urte Doniba-nerat jina zen. Hor pausatu da 84 urtetan.Bainan bere sort herrian izan ditu ehorz-ketak. Penetan gelditu den Dominicaemazteari, bere seme alaba, haurride etahorien familieri eskaintzen ditugu guredoluminak.Santa Barbara - Urte guziz bezala gureSu Hiltzaileek beren patroina ohoratuzegin dute urteko Biltzar nagusia. AmotzenMendionde ostatuan elgarretaratu direberen gomitak zituztela, herriko su hiltzailezaharrak. Beren gerizan dauzkaten Sen-pere-Sara-Zuraide-Ainhoa-Urdazubi-Zugarramurdiko auzapez edo horienordezkariak, Jandarmeria, Paueko Kolo-nela, BAB–Donibane–Uztaritze eta Hego-aldean Legazpiko beren lagunak.- Zintzur bustitze baten inguruan JulienUbiria gure taldearen buruzagiak emanditu urteko konduak.- Eskerrak eman ditu herriari eta departa-

menduari beren kazernan egin diren lanederrentzat.- Bere taldearen berri emanez atsegindela ikusteaz zaharrenak erretretarat joanorduko herriko gazte multxo bat beti ager-tzen dela ordaintzeko. Bainan erran duere asko aldiz zoin neke den zerbitzuarenegitea gero eta gehiago pretentzioneduten jende zonbeitekin.Aurten egin dituzte 560 ateraldi berengerizan dauzkaten herrietan. Bertze 15inguruko taldeen laguntzeko eta biga Biar-noan hangoen laguntzeko Monein etaOgeu herrietan. - Auzapezaren orde Dominique Idiart-ekeskerrak eman ditu egunaren edo gaua-ren tenore guzietan beharretan direnenzerbitzuko diren gizon eta emazteeri.- Paueko kolonelak ere asko eta askoplegu berri erakatsi diozkate gure gizone-ri.- Gero sariztatuak izan dire 30 urte zerbi-tzurentzat Pascal Larzabal eta JeanMichelena. 25 urterentzat gure taldearenburu den Julien Ubiria, Jean Pascal Jora-juria eta Jean Louis Bessonart.- Ondotik Mendionde ostatuak egitendakien bazkari on bat egin dute elgarre-kin.

KANBO

AZKAINE

MAKEA - LEKORNE

Olentzero - Kanboko karriketan ibiliko da Olentzero. Lehenik ortzirale goizean,merkatuan, trinketeko ondoetan, eskoletako haurrek dute ibilaldi bat eginen etaOlentzeroren kantuak emanen dituzte. Gero larunbat goizean, 10etarik eguerdi arte,Olentzero bere astoarekin izanen da hiri erdian, herriko etxearen inguruetan. HerrikoDantzak elkarteko kantariekin, Kanboko Izarrako musikariekin eta Itsasuko akor-deoilariekin itzuli bat eginen du karriketan. 10etan trinketetik abiatuko da eta eguerdi-tan “ Les Allées ” ostatuaren ondoan izanen da. Anartean itzuli bat eginen du SantaElixabet xahar etxetik. Etortzen ahal zirezte memento goxo baten pasatzeko kantuzeta dantzan aritzen ahalko zirezte ere nahi baduzue. Olentzerok goxokiak emanenditu haur guzieri.Eguberriko kontzertua - Igandean, abendoaren 20ean, Kanboko elizan, 16.30etan,Eguberriko kontzertua eskainio dute harmoniako musikariek eta Arraga abesbatzakokantariek. Elise Guichebarou, Argitxu eta Maiana Garat entzuten ahalko dira ere.Eguberriko lotoa - Igandean beti, 15.00etan, kiroldegi berotuan, loto handi bat anto-latzen du parropiako kermeza taldeak. Sari ederrak badira irabazteko. Tenorez xuxenhasiko da loto hau. Giro ona eta edateko eta bixkotxa izanen da ere usaian bezala.

BAIONAHAZPARNE

Andredena Maria Parropiako bizi mu-gimendutsua - Izan dutela aipamenikSan andres eta Andredena Mariako pa-rropiako gertakariek hilabete bat eta erdihonetan.San Andres-ko euskal mezaren orenaldaketarekin hasi da partida irail hasta-penean ; erretor berriak ezarri du orenberria parropiant multzo batekin hiru aldi-taraino mintzatu ondoan, bildu dira ezberak galdaturik baizik eta parropiantek.Hauek heldu dira euskal mezaren teno-rea igande goizeko 9ak eterditan finka-raztera, berek muntatu mezalarien kon-tsultako gehiengoaren iduripena errespe-tatuz. Geroztik beste behin elkar ikusiadute erretorak eta mezalari multzo batek,proposatu dute euskal meza 10etan etafrantsesezkoa goizeko 11.15etan; erreto-ra ez da kantitu, ihardetsi du meza horrenondotik dituen bataio erregularren gatikezin dela orena kanbiatu. Parropianteketa erretorak, puntu horretan bi gisa, AgurMaria kantatuz bururatu dute bilkura,heldu den otsailaren 1ean berriz bildukodirela finkaturik.Bigarren eztabaida sortu da parropiantakohartzearekin erretor berriak ez zituelalaikoak gogoko komunionearen emaiteko.Goragoko bilkuran erretorak argitu du ezdituela laikoak ongi ikusten komunioneaeskaintzen, izan daitezen gizon alaemazte, nahiago duela berak emankomuniatzera, apezak sagaran Krixtodenen aitzinean ezartzearekin mezaemaileak baitu Jesus parropianteieskaintzen zilegitasunez.Hirugarren eztabaidak zuzenki hunki ditukrixtauak eta ezkrixtauak ; erretorak ezetzihardestearekin Baionako ikastoletakoburrasoei, San Andres elizan euskal kan-taldirik ez zela izanen negu honetan Baio-nako ikastolen alde. Parropiantekin buru-tu bilkuran François De Mesmay erreto-rak iragarri du Eguberri ondoan gomitatu-ko dituela San Andres elizan edozeinikuskizun antolatu nahi duten elkarteak,tartean Baionako ikastolak.Laugarren eztabaida Sud Ouest, France3 telebista eta RTL irratian garatu da, ara-

zoa eten da erretorak argi eta garbi errai-tearekin burraso bati ez dituela haren ala-bak beretter nahi. Eztabaida horrek inorkuste baino gehiago ihardokipen piztu du,Andredena Mariako parropiako apezekinarrauspen mediatikoa sentitu dute ;haatik arazoa atera duen Sud Ouestekokazetariak ere mehatxuak hartu ditu tele-fonoz aldi bat baino gehiagotan.Lau eztabaida horiek pil pilean izanki etaAndredena Mariako apezek parropiaosoko elizalariak gomitatu dituzte argita-sun bilkura batetara joan den azaroaren25ean. Hiru apezek (François de Mes-may erretora, Pierre Boyer Katedralekoerretora eta Jean Eguiazabalek) askozlehenagodanik pentsatua zuten biltzarhorretan parropiant batzuek erakutsi dutezaurituak sentitzen zirela neska berettereta laiko komunione emaileei apezak fer-muki ezetz erran dielako. Biltzartiarrenbeste parte batek bere sustengu irmoaekarri die apezei. Beste bi arrankura atera dira oraino bil-tzar hartan : St Amand auzoko krixtauekapezak urrunsko sentitzen dituztela egu-neroko parropia bizian ; eta guziz, eri etaenbaldituei eramaiteko ostiak komunia-tzean eskatzen dituztenei ezetz erraitendiela apezek, ostia horiek zer bilakatzendiren ez dakitelakoan. Lekukotasunakekarri dituztenen mina sentitu da orduan.Horien guzien ondotik, AndredenaMariako erretorak neskeei artoski pitza-razten dizkie aldarepeko ezkoargiak, dioonartuko dituela orain artinoko neskaberetterrak baina berririk ez, komunioneaberak emaiten du, apez lagun batenlaguntzaz badelarik ; ostiauntzidunak zer-bitzatzen ditu komunionetik lekora. Ezta-baida eta arrankura puntuak aipatu dituzehazki parropiako kontseilu pastoralean.Beren aldetik kritiko diren parropiantekdiote bekoan beko erranak dizkioteladenak erretorari ; ikuspuntu desberdinengatik denak eliza bereko kide direlako ezdutela oliorik sura bota nahi.

Saltegien hamabortzaldia - Hazparnekosaltegiek antolatzen dute, urte undarrekohamabortzaldia. Aste huntan eta bertzean,egun guziz, saltegi batean ala bertzeanaldizka, ordu batez eskainiko dituzte sal-gaiak erdi preziotan. Karrikako soinu tres-nak zabalduko du berria, noiz eta nun iza-nen den merkaldia. Merkatu haundi batizanen da ere oihalezko aterbe azpian,Ezkia plazan, helduden larunbatean.Hemen gizalegezko erosketak egitenahalko dira, Hego Ameriketako produkziobatzu, prezio zuzenean erosiz, ber denbo-ran, toki horietako jendea laguntzen daberen lanetik bizitzen. Bertzalde ikaste-gietako buraso taldeek, jostagailu biltzeakeginen dituzte eta hauek salgai izanendira helduden igandean eliza aitzinean.Bildu dirua ikastegietarat joanen da, josta-gailuen erosteko.Olentzero, Bizar Zuri - Zaldizko ibilaldiaketa haurrentzat animazio asko izanen dirakarriketan. Helduden astezkenean, TtotteLafitte herritar kantariak Haritz-Barnekogelan emanen dauku kantaldi bat, urririkizanen dena eta bereziki haurreri doana.Jakiterat emana da haatik jende helduakere joaiten ahal direla ikusgarri hortarat.Olentzero Hazparnen - HazparnekoUCAk proposatzen duen Eguberriko mer-katuaren kari, Eihartzea kultur etxeakOlentzero inguruko animazioak antolatzenditu, abendoaren 19an, larunbatarekin.Egun ederrak ospatzeko menditik etortzenden ikazkina, ordu batzuendako Hazpar-nen izango da. Huna arratsalde hortakoegitaraua : aratsaldeko 4etan: Olentzero-ren kurrida, bere astoarekin, hiriko karrike-tan. Ondotik, 5etan, Musikazko ipuinakOlentzero lemaren inguruan, Michel Gar-die ipuinlariarekin Xuriatea ostatuko gibe-leko gelan. Ipuinen ondotik, arratsaldekoaskaria Ezkia plazan.Ze Bolada - Iragan larunbatean, Mendea-lako gela gotorra mukuru bete da « ZeBolada » ikuskizun ederraren ikusteko.Ikusgarri gaitza eskaini daukute Pier PolBertzaitz eta bere artixta taldeak. Abotsmiresgarriak, dantzari indartsu eta zaluta-sun harrigarriarekin, eta antzerkilari parebat, jendeak, berehalakoan ahantziko ez

duena, hain dira txalotuak izan. Haueriemozue gainerat frogak eginak dituztenofizioko soinulari multxo bat, ikusgarriadoinutan ezarri daukutena eta hor duzueemankizun hunen laburpena. Burutik buruJean Errecart amikuztar hautetsi ezagunaeta maitatuaren biziaz asmatua zen ikus-garria. Bere lurraren maitez eta hunenlantzen bermatzen diren laborarietaz ardu-ratu da eta zuzen zen omendua izan zadinbere herriari hainbertze ekarri duen gizo-na. Ikusgarri hortan jendea xoraturik geldi-tu da, hain ederki moldatua zen emanki-zun hortan parte harturik, noiztenka gain-ditzen zaion pozaren abotsa, txaloakestaltzen zuela. Mendealako ikusliarguziek, xutik, « Gernikako Arbola » abes-tu dugu, bihotzaren erditik, oro zoriontsu,gertakari eder baten ikusteko aukera uka-nik. Goresmenak «Ze Bolada» taldearibainan ere herriko etxeari eta herri elkar-teari .

Kantaldi - Bai, bai ! Huna etorria delaabendoaren 20a eta 16 orenetan xuxenLekorneko eliza bete betea izanen dela !Bai, haur, gazte eta adinekoak hor iza-nen dira lekuko ! Beraz oraitik ongi etorriberoena kantua maite duten guzier eta,nola ez, kantuz ariko diren Elgarrekin,Otxalde eta herriko haurreri. Bai, atxikdezagun gure herriko eliza itxura ederre-an eta gure euskal kantuak iraun deza-la : lehenik etxetan / elizan artetan / ha-

laber plazetan / guzien onetan /menderen mendetan / erabil denetan.Ezkerparetan - Gure xitoak eta arinakberriz ere helduak ditugu azken bo-rrokaren egiteko, zeren irabazi baitituztefinalerdiak airez aire. Hauk dituguBastien Iribarren-Iban Jauregi eta EñautEtxeberria-Peio Hiriart.Mezen tenoreak - Makean 19.30etan,Lekornen 9etan.

P.I.

HARPIDE ZAITEZ HERRIA ASTEKARIARI

URTESARIAIPARRALDEAN 50 €HEGOALDEAN 60 €

«Ze Bolada» ikuskizunaren taldea

« Otsoa itzuli da »Beltza gau beltza

Beltza oihan beltzaBainan arbol artetik

Dirdiran bi argiBi urre pindar, bi begi.

Abenduaren 20ean, goizeko 11etan,Mendeala gelan - Ezkia ikastolakoburaso, langile, eta erakasleek urtekoikusgarrira gomitatzen dituzte berenadixkide eta ezagunak. Ondotik bura-soek aperitifa eskainiko dute. Ongietorri deneri eta laster arte !

Eskulanak bakantza garaian - Usaianbezala bakantza denboran, eskulanakantolatuak dira haurrentzat Nanou Herri-ko Liburutegiko arduradunarekin. Lerra-keta ateraldi bat ere izanen da 10 eta 16urte arteko haurrentzat abendoaren30ean asteazkenez, Antton Caliot ani-matzaile. Bestalde, Eguberri kari, HerrikoEtxea hetsirik egonen da abendoaren24ean eta 31n aratsaldez, eta Herrikolangileek zubia eginen dute abendoaren26ean eta urtarrilaren 2an (larunbatez).

Olentzero Itsasun - Larunbat huntan,abendoaren 19an, eginen du Olentzerokbere bisita gure herrira. Hitzordua ara-tsaldeko 4.30etan finkatua da Krakadan:Piraten Pista Jokoa. Iaz, pirata maltzurbatzuek, Olentzeroren jantziak ebatsi

zituzten altxor kutxa batean ezarri etaeta nunbait gordetu. Maitagarriek errandigute altxorra Itsasun dela… Zatoz gurelaguntzerat altxorraren mapa, gakoaketa Olentzeroren jantziak atxemaiteko !!Pista jokoaren ondotik Herriko Etxeanerrezebitua izanen da Olentzero aratsal-deko 6etan. Hasteko, Olentzerorenlagun batek ipuinak kondatuko dizkigu.Ondotik, Olentzerorekin, desfilea kantuzeginen dugu Itsasuko plazaraino. Hantxokolate beroa, sagarnoa eta taloak janeta edaten ahalko ditugu. Aitamak, etalagun guziekin dantzan aritzen ahalkogira ! JOAN AITZIN, OLENTZEROKSORPRESA BAT ESKAINIKO DIGU !!Oharra : Olentzerok, garai huntako jan-tzietan jantzirik etortzeko galdegitendauku. Jantziak salgai dira Krakadan.

Bataio - Mariane Iturria haurrak errezibitu du sakramendu hori. Handi dadila bozkarioaneta zorionak familia guziari. Ezkontza - Aude Le masson eta Quentin Daugerelgarretaratu dira beren baia emanez. Suerte on zueri, agian luzaz, eta goresmenguzieri. Eguberri - Mezak ortzegun gauean 22.30etan, eta Eguberriz 10.30etan mezanagusia, haurrek ere parte hartuz. Olentzero - Larunbat 19an jostetak haurrentzatplazan, gero krakada Azkaingo karriketan eta ibilaldia Olentzerorekin. Guziak jantziriketor zaitezte, guzieri idekia da.

5

IRISARRI

Gure pilotariekin - Trinketeko xapelgoak doatzi aitzina gure pilotarientzat. Lehenik, 3.maileko bi pareak kanpoan ditugu, biek final 16.etan galdurik. 2. mailekoentzat berrihobeak ditugu, Irisarri 2-ko R.Etchevers-A.Etcheverry-k 2. mailan egoiteko baimenaardietsi dute, multxoko azken partidak irabaziz. Irisarri 1-eko N.Betbeder-J.Arbeletche-k ligako 1/4-etan aise galdu zuten baigorriarren kontra. Halere Nikolaseta Julien-ek segitzen dute Frantziako xapelgoan eta joanden ibiakoitzean final 1/8-etan Itsasuarren kontra irabazi dute 40-37 eta helduden igandean Armendaritzen final1/4-ak jokatuko dituzte Airetik-en kontra. Baina berri hoberenak gure gazteekin izanditugu (X.Bereterbide-P.Guichandut) artekoen B maileko xapelgoa eramanez. Finalairabazi dute Luhusoko trinketean 40/25 Urruñakoen kontra. Biba zueri Peio eta Xabi.Gure saila bururatuko dugu Pilotari Ttipi lehiaketa aipatuz. Igande huntan iraganzauku Irisarriko Airoski kiroldegian, 100 bat haur eta ainitz soegilerekin. Eta aurtenIrisartarrak Pilota batasuna kudeatzaile. Azkenik eskerrak irisartarrer beren ikustateazpilotaren alde etxeko itzulien karietan.

Eskubaloia - Irisartarrek etxean galdu dute joanden ibiakoitzean Rezé-ko taldearen kon-tra 29-47, partida hein bat txarra eginik. Xapelgoaren konduko 12garren partida eta10garren galtzea. Aferak gaizki doatzi aurten. Sailkapenean beti azken postu hortandaude beraz. Igandean, irisartarrak La Roche sur Yon-era doatzi, sailkapeneko biga-rrenaren kontra jokatzera. Partidatik landa, “Atxik Horiak” sustengatzaile taldeak afari batapailatu du, 110 presunen atseginerako. Nekezian izanikan ere, omore ona hor !

BAIGORRI

Sustengu arratsaldea - Gaur egun, 30haur edo gazte elbarritu artatuak diraBankako La Rosée etxean. Lan garran-tzitsua egina da hor eta ezindu horienbeharrak gero eta haundiago doaz. Pre-seski, muntadura gehiago nahiz, horietazhobeki arduratzeko, Orgue en Baigorrieta Garazi Baigorriko “Femmes 3000 ”elkarteek sustengu arratsalde bat anto-latzen dute Baigorrin, igande arratsaldehuntan abendoaren 20an, Bil etxea gelan.15.00etan Françoise Claudepierre zuzen-dariak argazki erakusketa lagun, azaldukodu etxe hortan eguneroko bizia nola dera-maten, ondotik galde eta arrapostuarenmementoa izanen da. Gelatik ateratzean,16.30tan izanen dira taloak, edateko beroedo freskoarekin eta dena ongi buru-ratzeko, 18.00tan elizan kontzertuaurririk : Etienne Rousso Plotto orginan,Philippe Saez eta Daniel Crouspeyre txix-tuan, Jean-Pierre Dumoulin eta DanielCrouspeyre gaitan eta Isabelle Castillonsopranoa kantuz. Erran gabe doazareñoa kurrituko dela emaitzen biltzeko.Elbarritu horiek gure beharra dutelakoan,bakotxaren bihotz onari dei egina da, lanbalios horren sustenguz.

Dolu - Joanden astean bere azken egoi-tzara lagundu dugu Daniel Paul Gutierrez75 urtetan zendua. Haurrean, Léon-etik

etorria, familiatua, Miarritzen egin dubizia. Irène bere espos laguna, sortzezHerlax baigorriarra izanez, bere ehorzke-tak hemen iragan dira. Penetan gelditzendiren guzieri eskaintzen ditugu gure dolu-minak.

Pilota - Joanden asteburuko emaitzak.Ligaren kondu, nexkatoen finalak. Palaz :Benjamin mailan I. Arrossagaray eta L.Latasak galdu 21–40 Senpereren kontra.Kadet mailan Martta eta Maitena Hiriga-ray-ek irabazi 40–28 Hendaiarren kontra.Helduetan, lehen mailean C. Bordagarayeta A. Serre-k galdu 33–40 Kanborenkontra. Ezker paretan, ligaren kondu, finalerdi-etan. Benjamin mailan Semerena etaCherbero-k irabazi 40–27 Amikuzerenkontra. Finala larunbatean Baigorrin. Hel-duetan bigarren mailean Dutey eta Ospi-tal-ek galdu 37–40 Behar Zana-ren kon-tra. Esku huska, Frantziako txapelgoarenkondu finalerdietan minime mailan Asceryeta Oteiza-k irabazi 22–8 Denek bat-enkontra. Mail berean, Alcasena eta Bas-cans-ek ere irabazi 22–15. Airetik-en kon-tra. Finala larunbatean Iholdin, batbertzearen kontra.

Errugbia - US Nafarroa Gimont-en izanda jokatzen eta galdu du 16–39.

HELETADolu - Piales Darguy Oihanetxebe-rrikoak utzi gaitu 83 urtetan. Zonbaitdenbora hotan eritasunaren mutil bilaka-tua zen. Bederatzi haurren aita, uztendauku gizon eta laborari langile batenoroitzapena. Auzo herri Gerezietatikj inak ziren Heletarat. EhorzketakItsasuko elizan iragan dira, jendaldeederrak laguntzen zituela. Espos lagun,haur eta haur ttipier, heriotze hortazhunkiak diren guzier, gure doluminak.

Mus - Larre ostatuak zonbait urte hotanbezala antolatzen du Eguberriko musa,igande 20 huntan, lehen saria 500 euro,

bigarrena 250. Izen emaitea arratsaldeko2etarik goiti, segidan jokatzeko.

Eguberri on bihotzez guzieri, etxeangelditu eta erieri, haur eta gazteakahantzi gabe. Jesus sortzearen ale-grantziak gozaraz deraukula amodio etagoxotasun.

Mezak - Larunbat aratseko 8etanMehainen, igandean 9.30etan Heletaneta Iholdin, 10.30etan Landibarren,11etan Armendaritzen. Ondoko ortze-gunean Eguberriko meza aratseko 9etanMehainen. Herritarra

AIHERRA75 eta 76 urte dituztenen elgarretaratzea - Joan den larunbatean, ederki iragan da75 eta 76 urte aurten egin dituzten Aihertarren bazkaria. Batzu herrian bizi, eta bestebatzu urrun. Holakoetan plazer egiten du berriz biltzeak. Auxotean zuten hitzordua,eta 30 bat pasa ziren orotarat. Dakigunaz, biziki ontsa pasatu omen da. Segi holahola, agian luzaz !

Parropiatik abisu - Eguberriko mezak : egun hartan 2 meza : Aiherran goizeko 9tan,eta Isturitzen 10ak 1/2tan haurrekin. Apezpagaren paperak etorri dira. Igor zuenemaitza ahalaz urte ondarra aitzin.

UREPELEAljerian hil diren soldado-eri, oroitzapen eguna -Abendoaren 5 huntan, Ure-pelerat bildu da jendaldegaitza, Oztibarre, Garazi,Baigorriko soldado ohiak,orotarat 180 bat berenespos lagunekin, Arambelfamilia besteak beste. Ure-pelen zergatik ? Alabainan,1958an, Jean BaptisteArambel Inharabiakoak 21urtetan bere bizia emanzuen han, Aljeriako gerlanari zelarik… Elgarretaratzehori hasi da elizan, mezakartsu batekin, Etcheverryjaun erretoraren inguruan15 bat banderari, denek

parte hartzen zutela gogotik kantuetan. Gero, oroitharriaren aitzinean, Michel Ernagaauzapezak irakurtu du bere hitza eta ere eskualde huntako 14 gazteren izenak, hokere Aljerian eroriak. Joseph Bastanchury herritar soldado ohiak irakurtu du ministe-ritzako mezua eta gero, memento hunkigarria, hilharrietan Jean Baptisten hobiarenaitzinean Samson Carriquirry Baigorrikoak plazaratu hil horren ohorezko aipamenak.Emile anaiak eta auzapezak pausatu dute gero lore azaua eta otoitz eta Anjelusarekinakabatu dira zeremonia horiek. Herriak gomitaturik, zintzur bustitze bat izan dadenentzat, han ziren soldado ohi, Alexis Inchauspe eta Albert Aguerre lehendakariak,kontseilari orokor, erretor, jandarma, musikari eta herritarreri. Egunaren akabatzeko,Paxkalek prestatu bazkari on bat partekatu dute denek ezkerparetan. Gisa hortakoelgarretaratze horiek behar dira atxiki, oroitzeko duela 50 urte izanik ere gazte gaixohoriek egin duten sakrifizio haundiaz.

IZTURITZEHeriotze - Jeanne Casemajor Hiriarteko etxekandereak mundu hau utzi du joan denastean. Zenbait egun bakar zuen erietxerat eremana zutela. Laster joan da beraz etaxahartu gabe 78 urtetan. Nortasun azkarreko emazte hau sortzez Etxarteko SainteMarie familiatik zen, luzaz bere bizipidea hirian, aspaldixko berriz herrirat itzulia fami-liarekin. Haren senar, alaba eta ahaidekiari doatzi gure doluminak.

IHOLDIHeriotze - Nola bizi, hala hil. Gisa hortakoa izan da Denise Etcheberry, Haranekoa,joan baizaiku ixil ixila, nehor desarrainatu gabe. Ez da haatik eskuak hutsik agertuJainkoaren aitzinean. Emazte langilea, bere girixtino, ama familiako eta etxekoanderetasunak dauzkan eginbideak ongi beterik, uzten du etsenplu ederra lur huntan.Orai goza dezala zoriona zeruan eta penatuak geldituak direnek, gure doluminekin,ukan dezatela gain hartarik kontsolamendu.

Sortze - Bi nexkatoren ondotik… muttikoa. Horra beraz zer gertatu den Sandrine etaMarc Ducluzeau familia xarmantean. Baduke arrakasta Evan ttipiak ! Parte hartzendugu beren bozkarioan eta desiratzen dugu osagarri eta zorion guzieri.

Xaharrer bisita, hauiek oñoñak - Katiximako haur handitxoenek egin dute berenbisita xaharretxerat, eremanez karta pollitan eginik marrazki eta konplimendu. Egu-berri on bati buruz zen hori finkatua. Agian denen bihotza goxatu ahal izan da…

BIDARRAI

Pilota - Baigorriko pilota eskolako gazteen arteko finalak jokatu dira joan den igandearatsaldean gure trinketean. Huna emaitzak : Xitoak B, Patxi Casamajor-EllandeArreguy garaile 30-16 Joan Orhategaray-Eneko Ustaritz pareari ; Xitoak A, DavidBarreneche-Mathieu Ospital nagusi 30-29 Joanes Ustaritz-Stephanie Castanchoa-ri ;Arinak, Battitt Bascans-Paxkal Elissetche irabazle 30-21 Xabi Artiguebielle-PierreCedarry-ri ; Ttarroak, Franck Elgart-Xan Oronos nagusi 30-21 Marc Berterretche-Beñat Iribarren pareari ; Gaztetxoak, Antton Iribarren-Mattin Labat garaile 30-15 IñakiAlbistur-Hervé Castanchoa-ri.Finalen ondotik, Bidarraiko Herriko Etxeak ohoratu ditu herritar pilotari batzu berenaurtengo ibilbide ederraren sari, Patrick Ibarrola, Kattalin Marisco eta Mathieu Olha-garay, bai eta Jo Pilota elkartea, urte guzian eremaki duen lan handiarentzat.

Telethonen emaitza - Joanden astean ginion jendetsua izan zela aurtengo Telethonekitaldia. Jakin dugu 1200 euro altxatu dituztela Telethonentzat antolatzaileek.Jakinez kantonamenduan ez dela bertze ekitaldirik antolatu, salbu Baigorrikoensuhiltzaileen diru biltzea (1000 euro), zinez estimatzekoa da gure herrian egin denindarra.

Gaualdi goxoa - Zein goxoa izan den Baigorriko CPIE-ak joan den ortziralean anto-latua zuen gaualdia gure trinketeko salan ! Berrogoi bat lagun da kari hortara bildu,denek gain gainetik preziatuz Xan Errotabehereren talendua ipuinak kondatzean, na-turaz eskaini diaporamak eta, nola ez, murtxatu ditugun etxe mozkinak, ausarkianprestatuak, afari gozoa egiten ginuela hor berean. Milesker handi bat Philippe Iñarraeta bere laguneri.

Pilotari gazteenak saristatuak, Patrick Ibarrolaren sahetsean

Jean Baptiste Arambelen hilobiaren inguruan

• Abenduak 17, osteguna 7.00 : Goiz berri16.00 : Kantaire 17.00 : Eman bostekoa 19.00 : Mintza leku hizkun-tza politikaz • Abenduak 18, ostirala 7.00 : Goiz berri16.00 : Kantaire, Deskontroltaldea 17.00 : Eman bostekoa 19.00 : Aitzur eta Jorra20.00 : Presoen aldekokantu eskaintzak

05.59.37.14.11 telefonozenbakirat deituz• Abenduak 19, larunbata9.00 : Beroan bero, astekobilduma.11.00 : Airesta 12.00 : Petzero• Abenduak 20, igandea 9.30 : Gure bazterrak Mia-rritzetik 10.30 : Meza Irulegitik 15.00 : Errubia • Abenduak 21, astelehena19.00 : Zer dioxu, Olentzero

6

Bahituak - Ipar Afrikako edo Maghrebeko Al Qaida-k jakinarazi du bahituzituela Mali herrialdean Pierre Camatte frantsesa eta lau egunen buruanMauritanian hiru espainiar. Aipatuak nituen joan den astean. Orainbadakigu nor diren bahitzaileak.

***Balentria - Pentsa daiteke Iparraldeko anitz jendek Euskal Telebixtarisoako bat baino gehiago eman diotela asteartean, abenduaren 8an, ara-tsaldeko 6etan. Ez du balentria txarra egin Sebastian Gonzalezek garaituzMartinez de Irujo. Ez dakit nola joan diren parioak, jakinik gehienekpentsatzen zutela Irujo izanen zela xapelduna. Egia erran, behar denbezala hasia zen Irujo 6 eta 0, gero 9 eta 1, bainan emeki emeki sartu dajokoan Sebastian eta lehen aldikotz berdinean 16etan, 18etan ere, xapel-dun izanez irabaziz 22 eta 18. Jadanik Panpi Laduche eta Xala xapeldunizanak dira bainan biga bien kontrakoan. Sebastian, aldiz, da Iparraldekolehen pilotaria buruz buruka xapeldun agertzen dena laueterdi delako hor-tan. Egiazko balentria eta, beraz, goresmenak azkaindarrari.

***Les origines du monde - Munduaren sortzeaz eskaini dute emankizunbat Arte gatean joan den asteartean. Hubert Reeves jakintsunak erran dubere irriño goxoaz lagunduz guhaur garela "izar errautsa" idurikoak. Nolasortu den ez bakarrik gure lurra, bainan ingurumen guzia egunero za-baltzen dena tresneria berriari esker . "Big bang" delakoa aipatu dute horibaita orain dabilan hipotesia eta nola kokatu den gizona munduangaldeginez omore xorta batekin gure lur hau bere zeru eta itsasoekin egi-na izana den zazpi egunez. Bazen zer pentsa eta egunero aldatzen diraideiak XVI. mendetik honara segitzen baitira ikerketak.

***Le crime des renards - Berriz ere Arte gatean egona naiz ortziraleantelefilma bitxi baten aitzinean. Mutiko bat itotzen da eta harekin jostatzenzen neskatxak nola bereganatzen duen, nola iresten duen gertakaria.Hobendun ala ez ? Filman agertzen diren jende guzien sendimenduekbetetzen dituzte bazterrak misterioaz inguraturik.

***Kopenhage - Han bilduak dira adostasun baten lortzeko eta aste onda-rrean jaun haundiak horren sinatzeko ikusiz bakoitzak zer egin dezakeengure lurraren gutiago zikintzeko. Agian zerbaitetara helduko dira. J.H.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Egun hautan harrigarri da zeraipaldiak ukaiten dituen EricBesson jaun minixtroak deneriegin nahi duen galdeak nazionortasunaz : zer da egun frantsesizaitea ? Batzuek erran duteoraino politika ixtorio bat dela hel-duden herrialdetako bozeri buruzeta holako ! Bainan ororen burugalde bat seriosa egiten daukubakotxari.Asko kaseta eta aldizkarik ere pi-lota punpatik hartu dute, berengain hartzuz gogoetatze hori etagaldeketa bat eginez asko jen-deri, poltika, ekonomia edo sozialmailean ari diren batzueri. Askoeta asko orrialde betetzen dituzte.Labur egonez, ahal balinbada,huna zer dioten batzuk etabertzek, jadanik irakurtudukezuen bezala, han edohemen.

Eurodeputatu batek : Europakekarri duen iraulketarik handienaeta gutienik aipatzen dena : bi be-launaldiz pasatu gira egundai-noko etsaiak izaitetik adiski-dantza batetarat. Berlineko mu-rrua botatzearen urtemuga etahazilaren 11n gerlaren akabatzeaelgarrekin ospatu ondoan,Frantzia eta Alemania eskuz eskudabiltza Europaren akulatzaile.Ez du gehiago Frantsesakbiziaren emaiterik Frantziarensalbatzeko. Gazte edo zahar gira,gizon edo emazte, xuri edo beltz,frantses, euskaldun, bretoin, kor-sikar, orduan nazio nortasuna zerda ? Gutarik bakotxak badubertzeekin elkartasun bat eta erebere banakotasuna, bainan ezuste izan bertzeak direla ifernua.Aldiz salbamendua ditake batzu-bertzeren arteko elkartasuna fa-milian, sozial mailean, Frantzianbezala Europan eta mundu gu-zian. Lehen girixtinoek deitzenzuten hori karitatea. Gure norta-suna da egitean eta ez izaitean.

Sozial mailean lanean ari denbat : Ni euskalduna naiz. Enelehen nortasuna : mintzaira, eus-kara. Euskal kulturaz hazia naizhaur haurretik, bainan herritarta-suna (citoyenneté) bertzerik da.Hola gertaturik, hemen Frantziansorturik, frantses nintzan atzo,europano jadanik egun eta Eu-ropako bandera dut ene pa-saportean. Orai ikusiko frantsesestaduak, Europak, munduarenkanbiamenduak ene nortasunaerrespetatuko eta zabaldukodutenez.Sail berean, Le Pèlerin astekariakgalde bera egiten zuen zonbait

presuneri : zer da zuentzatfrantses izaitera ?

Senatuko andere batek : Kon-datuko dauzut liburu bateanirakurtua. Gerla denboran judubatzuek ihes egin zuten ale-maneri. Gauez gau, galdurikheltzen dira herrixka batetarat,eta etxe batetako murru kaskoanirakurtzen : askatasuna, berdinta-suna, anaitasuna ; orduan, batekbere laguneri : “Horra, hemenFrantzian gira !”. EnetzatFrantses izaitea da asko balo-reren lekuko eta oinordekoizaitea. Gure ixtorioa, gure kulturaainitz joeraz egina, errespetatuzorai Europa mailean.

25 urteko frantses “scout” ma-hometano batek : Frantsesizaitea da enetzat hemengo le-geen onartzea eta Errepublikarenezaugarriak, himnoa, bandera, ix-toria errespetatzea. Marokan sor-tua, 5 urte nintuen Frantziaratjitean. Adinerat heltzearekingaldegin dut frantses izaitea,zeren hemen bizi bainaiz etahobeki ezagutzen dut Frantzia,Maroka baino.

Pariseko futbol klub batenzuzendaria : Errepublikako es-kolan moldatua izan niz. Ene aita-mak Aljerian sortuak dira etaheien nortasuna errespetatuz, nihemen sortua naiz eta frantsesnaiz. Domaia da batzutan guk,imigrazioko haurrek, hori beharbaitugu frogatu. Arras ongi denaFrantzian, bertze herri batzutanez bezala, guk imigrazionekohaurrek segitzen ahal dugulamaite dugun gure nazioneareneraikitzen.

Serora gazte batek : Seroragisa, ene lehen nortasuna daKristo baitan, beraz mundu oso-ko. Hala ere mundu zabaleannabilalarik, ez dut gordetzenfrantsesa nizela eta atxikia nizHerriaren eta Errepublikarenbaloreeri, naizen lekuan de-fendiatuz askatasuna, berdinta-suna eta anaitasuna. Onartzendut halere gure nortasuna al-dakorra dela, ainitz jende, populu,kultura eta erlisione desberdinezegina.

Apezpiku batek : Behar banuhartu oinkari bat ohidura girixtino

eta errepublikanoari, hautanezake anaitasuna. Frantziakegundainotik ongi hartu ditununbaitik jin jendeak. Clovisfrankoen lehen erregea, ka-tolizismora konbertitua, oraiko

Alemaniatik heldu zen. Lehen gi-rixtinoak, bigarren mendean, ezzirena Turkiatik heldu, orduandeitu “Gaule” tokirat ? Frantsesizaitea da beraz ene gain hartzeaidekidura hori eta batere gordegabe girixtinotasuna.

Eta horiek denak irakurtu on-doan, ni nor ote naiz ? Mileskerlehenik jaun minixtroa, zeren ni-haur ere gogoetarazi nuzu, oraiartino egundaino ez bezala, etamilesker guzieri, jaun andereak,zuen lekukotasuna eta gogoetal-dia emanik ene argitzeko etaororen buru ene hautuaren egi-teko. Ni hemen sortua naiz,Frantziako Euskal Herrian. Enelehen irudiak izan dira hemengobazterrak, mendi, oihan, pentzeeta itsasoa. Ene lehen urratsakegin ditut hemengo lur huntan ;ene lehen hitzak euskaraz, berazxinple xinplea naiz euskara-duna,euskalduna. Batzuek erran dutenortasuna dela bandera, himnoa ;nik ere badut ikurriña, eta ereGernika. Gero, jaun apez-pikuaren erranari jarraikiz, ez dutene girixtinotasuna gordetzerik.Afrikan sortu banintz, hain segurmahometano izanen nintzan,bainan gure arbasoak ziren fede-dun, euskaldun bezala, eta hatshortaz haziak ginen. Bainan ixto-rioa ere hortik pasatu etapasatzen da ; nahi ukan duFrantzian sor nedin, berazfrantses ; eta nere egiten ditutgure Herriko Etxetako idazkiak :askatasuna, berdintasuna etaanaitasuna (artetik erraiteko,mundu guziko bali litazkeenaketa Frantziarentzat ere batzutan).Horiengatik ez dut hertxi izan be-har, bainan ideki bertzeeri, auzoherrieri, Europari eta munduguziari.

Eta ixtorioa badoa beti aitzina !Atzo frantses Iparraldean, es-pañol Hegoaldean, batzuk alabertzek beren hegalpean atxikinahi ! Bainan egun, batzu etabertzeak europano ! Ez ote nin-dazke beraz egun izan behareuskaldun-europano ? Eta norkdaki, egun batez, Frantziak etaEspainiak ez bezala, Europak ezgaituenez zazpiak bat eginen ?Bainan xo ! Eta zu, irakurleadiskidea, nor zira ?

Marcel Recalde

NAZIONORTASUNA

SEASKAREN 40 URTEKOIBILBIDEAREN LEKUKO

Arrangoitzen 1969anlehen ikastola sortuzenetik, 40 urte iragandira. Urte zailak, zer-nahi oztoporekin, ke-men handiz jokatzenikasi behar izan duela-rik Seaskak, ez amoreemaiteko, manifestal-di, gose greba etabertze, sasi eskolaizaitetik murgiltze ere-duaren ezagupen ofi-ziala ardietsi arterai-noko bide zalapartatsuhortan. 40 urte horienlekuko, l iburu ederbat, Seaska - 40 urteeuskararen alde. Li-

buru horren idazteko, bi luma dira juntatu, Maialen Garat eta Xan Aire.Ikastoletako erakasle da Maialen Garat. Duela zenbait urte ja agertuazuen frantsesezko ikerlan bat Seaskaren lehen 30 urteetaz (1969-1999).Lan hori da agertzen gaurko liburuan, Gexan Alfarok euskaraturik. Ikasto-laren hastapenak, orduko eztabaidak, kezkak, ikastoletako pedagogia,barne-antolaketa, finantzak, Hezkunde Nazionalakiko harremanak, nego-ziaketak, hots pil-pilean zagon Seaskaren barne bizia daukute orrialdehoriek erakusten.Azken 10 urteetaz (1999-2009) ari zaiku aldiz Xan Aire Seaskako langilegaztea. Ez da batere ikastoletarik ibilia bainan errespetu handiarekin be-hatzen dio Seaskaren bizi mugimendutsu eta kementsuari. Azken hamar-kada hori jorratzeko, Seaskako hiru lehendakari ditu elgarrizketatu, MixelEtxeberri, Ixabel Charritton eta Paxkal Indo, bakotxak bere argia ekarkidiola euskararen defentsan hainbertze bermatzen den egitura horri. Aur-kitzen dira ere Estebe Eyherabide, Maixan Berterretche, Alazne Petuya,Pantxika Ibarboure, Filgi Claverie eta bertze batzuren lekukotasunak. “Biidazleek ez dugu liburu hau gureganatu nahi, ez da gurea, Seaskarenada” dio Xan Airek. Paxkal Indok bere aldetik dio liburu huntan ez dugulaSeaskaren historia ofiziala aurkituko, bainan bi presunen begirada bat,bertze batzuk arras bestela konda zezaketelarik. Alabainan, Seaskarenhistoria plurala da, aniztasun horrek diola aberastasun handia emaiten.Seaskaren filosofia du gain gainetik liburu horrek agertzen, ikastoletakooraiko eta biharko familia askok atseginez beretuko dutena. Zeren Seas-karen ildoa - ikasleak murgiltze ereduan euskaraz eskolatzea - sekulabaino beharrezkoa da, jakinez Ipar Euskal Herri huntan ikasleetarik %10abaizik ez dela euskaraz eskolatua, Unescoren arabera %33ko heina be-har laitekeelarik hizkuntza salbatzeko (Elkar, 239 orrialde, 19,50 euro).

Xan Aire, Paxkal Indo (Seaska) etaPeio Etcheverry-Ainchart (Elkar)

Igandetako euskarazko meza euskal irratietarik zabaltzekoardura bere gain hartuko lukeen norbaiten beharra dago2010eko urtarrilaren lehenetik goiti.Lan hau ordaindua da. Hortarako behar den gaitasuna: kristauerlijioari buruzko oinarrizko formakuntza, teknika tresnen era-bilpenaren oinarrizko praktika eta euskara ongi menperatu.Xehetasun gehiagorentzat edo bere burua aurkezteko helbi-dea: Lapurdi Irratia – San Frantses Xabierrekoa kolegioa –64480 – Uztaritze. Tel: 05 59 70 39 39

LANGILE BAT EUSKAL MEZENTZAT

E U S K A LI R R AT I A K

EGUNKARIA LAGUNTZEKOEuskaldunon Egunkaria laguntzeko, diru laguntzak bilduko dituen elkar-tearen izena da : “Egunkaria-Epaiketa”. Oraintxe idekia izan da Ipar-raldeko banku huntan : Kutxa Banque, 26 Thiers karrika 64100 Baiona(tel 05 59 59 66 90). Edo ekar daiteke txekea Egunkaria-Epaiketaren ize-nean Baionara (nortasun ageriaren kopia bat eginen dute txekearekin be-tan ezartzeko) edo igor daiteke txekea postaz gaineko Kutxaren hel-bidera, nortasun ageriaren kopia batekin.

ARBONAKOANDERESERORAENEAN ERAKUSKETA

Oraindik goiti urtarrilaren 3raino, Fred Fort, Gorka Houplain eta AndréRouquet artisten obrak ikusgai izango dira Arbonako Andereserorae-nean, Harizmendi plazan. Ordutegia : egun guziz 15:00-18:30 eta igan-detan 10:00-12:00 / 15:00-18:30.

BAKEA BAIBakea bai elkartearen biltzar nagusia beharra da ortzegun huntan, aben-doak 17, arrastiriko 6ak eterditan, Baionan, Moderne trinketean. Ororiidekia.

GARATENEANXebaxtien Sorhuet . . . . . . . .40Herve Etcheverry . . . . . . . . .30Oren bat eta hogei arizan diraezbaian bi pilotari hauk buruzbu-ru asteleheneko lehen partidan,jo eta jo. Biek irabazi nahi, “gal-dua kanpo” baita xapelgo berezihori, jadanik bai Oçafrain eta baiEtcheto eroraraziak dituena.Sorhuet beti aitzinean oraikoan,bederatzi bote sartzen zituelaorotara eta Etcheverryk laubakarrik. Hau 7-10 halere eta 26-30 ondarrik, defentsa ederraekarriz Hervek baina ondarreratezin hauts biriatuarraren gaina.Hau ariko da helduden asteanPaxkal Ezcurra bere auzoarenkontra eta orduan kasu, finaleratubiek nahi eta bat aski. Denadenhor zen jende aldea ontsa utzidute partida jokatu horrenondoan.Agusti Waltari . . . . . . . . . . . .40Andde Kurutcharry . . . . . . . .21Bigarren partida huntan kubata-rrarekin zituen egitekoakKurutcharry pilotari abilak. Ez dasekula lotsatu egia erran, pilotabatzu ekarri ere ditu zenbaitekekarriko ez zituztenak. Baina bizi-ki bortitz hasi zaio “beltxa” : 5-1eta 16-2, eta 26-10 ere bai. Ho-rren aitzinean beti ekar eta bil ariAndde, artetan huts batzu ere baihalako furian heldu zirenpilotekin, suerte txarra erebestalde Kurutcharryren abiljokobatzuek marra hunkituz. Halereerne zagon jendea, doi batgaltzalearen alde eta erdiakpasatu ditu okoztarrak, lau botesartuz, bainan 13 aldiz Waltarik.Orai, Harizmendy izanen da hel-duden astean Kubatarraren kon-tra ariko dena. Etor bedi indartsu,hegoaldeko beso haundiekin bil-dua duen esperientzia guziabaliatuz.

GONZALEZ AZKAINDARRAXAPELDUN22-18 irabazia zuela laueterdikofinala Irujoren kontra, ez ginuenberri hori eman ahal izan joanden asteko HERRIAn, oren bateneskasian erraiteko maneran etahuna nolaz : aratsaldeko 6etanzen partida hura eta gure irarko-lako langileek 5ak aldean buru-ratua dute eguna eta bestela ezinegin, biharamuna arte. Hola dakazetaritza, eta, funtsean, bestelanak ere bai. Hitz batezoroitaraziz, denaden, hunahemen bi froga Gonzalez nolakopilotaria den diotenak. Lehenahauxe : 10-2 irabazten ziolarikIrujok aiserian, azkaindarrak16etan berdindu eta gehiago ezdio barkatu, ondarrerat gaina har-tuz osoki. Irujok aitortu ere dujosteta batean bezala erabiliduela handik goiti Xebaxtianek.54 minuta iraupen osoa.Eta huna berriz bigarren froga :Miarritzeko Plazaberrin bazutenortziralean desafioa joko berean,Begino Tolosako frontoiko irabaz-leak eta Gonzalezek, 18.000euro lehiaketa berezi horrenirabazlearentzat. Eta hura 25-4

irabazi azkaindarrak hogei minu-taz ezbaian, Gabi Urrutia pilotariarduradunak zion bezala, ezinatxikia zela han Gonzalez aurten-go xapela irabaziz geroz. Eske-rrak Xebaxtien, Iparraldeko lehenxapeldun bakarkaria Hegoal-dean !

LARUNBAT 19HUNTAN BAIGORRINOyhenart-Heguiabehere . . . .?Etchegaray-X. Lambert . . . . .?Desafio huntan, Herriarena trin-ketean, huna lehen mailekoxapeldunak desafiatzen dituztelatokiko bigarren maileko xapel-dunek aratseko 8etan. Aratsahasiko da 7etan, aitzin partidabatekin. Gero, balioko du ikusteabigarren maileko pare hori ere,Ximun Lambertekin.

TRINKET HORIETANIbarrola-Jeannots . . . . . . . . .50Ezcurra II-Oçafrain . . . . . . . .40Horra ortzeguneko partida SantAndresen, Baionattipian, lan-destarra ere Ibarrolarekin.Bertzalde, huna, Ligakoak buru-raturik, finala laurdenetan girelatrinketean, amaturretan. Lehenik,Aguirre-Jeannots urruñarrenpareak Zuraideko Sorhaitz-Arotçarene garaitu ditu 40-27.Helduden igandean ariko dirairabazle horiek ArmendaritzenInchauspe-Dermiten kontra.Cachenaut-Olaizola Noizbaitekobeste pareak ere Hiriberhonde-Larroquet Saubussekoa garai-turik 40-25 Arrangoitzen aribeharko du larunbatean 6etanBACeko Poueyts-Lamureparearen kontra. Eta Oyhenart-Heguiabehere BACekoekLavielle-Benesse Saubussekoakukanen dituzte kontrario,finalerdietan abendoaren 26anlarunbatez. Finala berriz, finalahaundia, Baionako Moderneanurtarrilaren 3an.

HEGOALDEKOPARTIDA BATZUBengoetxea VI . . . . . . . . . . . .22Retegi II . . . . . . . . . . . . . . . . .17

Saralegi-Otxandorena . . . . .22Olaizola I-Apraiz . . . . . . . . . .19

Chafee-Eskudero II . . . . . . . .22Mendizabal-Argote . . . . . . . .18Hiru partida hauk IruñeakoLabriten jokatuak dira.Irujo-Arruti . . . . . . . . . . . . . . .22Aritz Lasa-Pascual . . . . . . . .21

Olazabal-Zubieta . . . . . . . . . .22Berasaluze IX-Laskurain . . .19Urretxun, Santa Luziako ferietan.Olaizola II-Mendizabal II . . . .22Berasaluze VIII-Beloki . . . . .18

Leiza-Iza . . . . . . . . . . . . . . . .22Arretxe II-Zabala . . . . . . . . . .18Eta bi partida hauk Zornotzanziren. Gonzalez aldiz beste lehi-aketa baten bezperan dabil, Iru-joren kontra gertatzen baitaberriz. Bietan irabazi duenak hiru-garren batez ere eginen ahal du.Hea Xebaxtien ! Bego

7

GARAZIKO SUPER HORI FINALERDITANTRINKETEAN FINALA LAURDENAK

ETA BAIGORRIN DESAFIO

LEGEZKO ABISUFabienne BARNECHE

Avocat à la Cour3 rue Faget de Baure

64000 PAU

AVIS DE CONSTITUTION

Avis est donné de la constitution, par actesous seing privé du 3/12/2009, d’unesociété à responsabilité limitée présentantles caractéristiques suivantes :dénomination sociale : SARL“HEGUIAPHALEKOBORDA”capital social : 1000 €siège social : Maison Paxkoteia - 64120LOHITZUN-OYHERCQobjet : installation, entretien, exploitationde systèmes de production d’énergie,notamment électriques à technologie pho-tovoltaïque sur toutes surfaces, commer-cialisation de l’électricité produite auprèsde toute société et/ou organisme distribu-teurdurée : 99 ans à compter de son immatric-ulation au RCSgérant : M. Edouard EXILARD demeurantMaiosn Paxkoteia, 64120 LOHITZUN-OYHERCQImmatriculation au RCS de BAYONNE

Pour Avis

GARAZISociété à Responsabilité Limitée

Au capital de 27.027 EurosSiège social : Quartier Elizaita

64220 SAINT-MICHELR.C.S. BAYONNE B.320.890.395

Aux termes des délibérations de l’Assem-blée Générale Extraordinaire des Associésen date du 12 septembre 2008, il a étédécidé :- d’augmenter le capital social d’unesomme de 15.543,00€ pour le porter de27.027,00€ à 42.570,00€ par incorpora-tion de réserves et au moyen de l’éléva-tion de la valeur nominale des parts socia-les, laquelle a ainsi été portée de 39,00€

à 61,43€ par part,- de réduire le capital social d’une sommede 18.000,00€ pour le ramener de42.570,00€ à 24.570,00€, par voie derachat de 63 parts sociales et au moyende la réduction de la valeur nominale desparts sociales, laquelle a été ainsi rame-née à 39,00€ par part.Les articles 7 et 8 des statuts ont étémodifiés en conséquence.Le dépôt légal a été effectué au Greffe duTribunal de Commerce de BAYONNE.Pour avis, la gérance.

GARAZISociété à Responsabilité Limitée

Au capital de 27.027 EurosSiège social : Quartier Elizaita

64220 SAINT-MICHELR.C.S. BAYONNE B.320.890.395

Aux termes des délibérations de l’Assem-blée Générale Extraordinaire des Associésen date du 28 Novembre 2008, il a étédécidé :- d’augmenter le capital social d’unesomme de 15.543,00€ pour le porter de24.570,00€ à 40.113,00€ par incorpora-tion de réserves et au moyen de l’éléva-tion de la valeur nominale des parts socia-les, laquelle a ainsi été portée de 39,00? à63,67€ par part,- de réduire le capital social d’une sommede 18.000,00€ pour le ramener de40.113,00€ à 22.113,00€, par voie derachat de 63 parts sociales et au moyende la réduction de la valeur nominale desparts sociales, laquelle a été ainsi rame-née à 39,00€ par part.Les articles 7 et 8 des statuts ont étémodifiés en conséquence.Le dépôt légal a été effectué au Greffe duTribunal de Commerce de BAYONNE.Pour avis, la gérance.

EYHERALARRESociété Civile Immobilière au capital de

7.622,73EurosSiège social : Quartier Elizaita

64220 SAINT MICHELR.C.S. BAYONNE B.325.834.018

Aux termes des délibérations de l’Assem-blée Générale Extraordinaire des Associésen date du 12 septembre 2008, il a étédécidé :- de réduire le capital social d’une sommede 762,24€ pour le ramener de 8.334,70€

à 7.622,45€, par voie de rachat et d’annu-lation d’une part sociale.Les articles 6 et 7 des statuts ont étémodifiés en conséquence.Le dépôt légal a été effectué au Greffe duTribunal de Commerce de BAYONNE.Pour avis, la gérance.

AVIS DE CONSTITUTION

Avis est donné de la constitution del’EURL : « IZARGI »Au capital de 2 500 eurosSiège social : Chemin Ibarrondoa,quartier Ibarron, 64310 Saint Pée surNivelleObjet : les travaux du secteur du bâti-ment : électricité générale et indus-trielleDurée : 99 ans à compter de l’imma-triculation au registre du commerce etdes sociétés de Bayonne.Gérant : M. Peio GOYA demeurantChemin Ibarrondoa, Quartier Ibarron,64310 Saint Pée sur Nivelle, nommépour une durée indéterminée.Pour avis, le gérant.

BIPER SARIA ETAESTEBESTAK EZPELETAN

Aurten hirugarren urtearentzat, Ezpeletako turismo bulegoak pilotalehiaketa bat antolatzen du. Pilotari hoberenak ikusiko ditugu herri-ko trinketean gure plazerrarentzat. Eguberri sasoin huntan lekukopilotazaleek gozatzen ahalko dituzte partida eder batzu orain egita-rau ofizialean sartua den xapelketa batean. Gainera, ohizko bestakberpizteko, “ESTEBESTAK” antolatuak dira kultura eta pilota josiz :abendoaren 19an igandez Eguberriko merkatua egun osoan, ara-tsaldeko 5etan Ezpeletan kantuz, ondotik Olentzeroren heltzeaastoz ; abendoaren 27an igandez Maialen Errotabehereren kon-tzertua (17:00) eta abendoaren 29an asteartez Bostgehio eta JustMarried-en kontzertua (20:30). Eta pilota beraz : abendoaren 26anlarunbatez (18:00) lehen finalerdia Alfaro-Kurutcharry / Etcheverry-JC Dermit, biharamunean igandez (11:00) bigarren finalerdia Iba-rrola-Ducassou / Bielle-Lazcano, eta finala abendoaren 30ean aste-azkenez (17:00). Sartzea 5 euro, Doxpi trinketean. Abendoko azkenaste hau izan dadila ahal bezen alegera eta gustagarria.

Olentzerori gutun eta marrazki askoLarunbat huntan Hiruki elkarteak saritu ditu Baionako zazpi ikaslegazte, Olentzerori eskaini diozkaten obrentzat. Orotarat Olentzerok 86lantxo errezebitu ditu, denak zoin ederrago, Baionako hiru eskolaetariknagusiki etorriak, Oihana eta Hiriondo Ikastolatik eta Jean Moulin esko-la elebidunetik. Sari berezi bat ere joan da Hendaiako Rocio gaztearibere lan paregabekoarentzat. Biba zuekIrabazleak : Maia Nesprias, Leto Lesaux, Xabi Duluc, Rocio VidonneOlazabal ( sari berezia ), Aitzaro Arano, Ibai Elizagarai, Mikel Altzugarat.

Horra horra gure OlentzeroHelduden larunbatean Olentzero Baiones dukegu. Goizean ohi bezala 5koroek Baiona airostuko dute hiria presondegitik Turismo bulegoraino.Olentzero menditik heldu da eta arrantzaleek dute Baionaratzen Erro-bian behera, hortako arrantzalek hartuko dute barnekaldeko bideaMarengo eta Pannecau zubia artean eguerdi irian, koroen kantuek lauz-katurik. Haurrek igurikatzen duten mementoa, Olentzero, arratsaldeko3aketerditan helduko da untziz Chaho Pelletier gunerat. Gero soinulari,kantari eta haurrekin Baionan barna ibiliko da , denen agurtzeko HerrikoEtxeko leihotik. Ibilaldi burrunbatsua daike Orai Bateko joalduner, Baio-nako Dultzainero, Erro Bat, Jo Txistua eta Orai Bateko txistularieri per-kusio taldeak juntatuko baitzaizkie: Orai Bateko Tanborrada, AB Bumbatukada eta Tuterako eltzegor eta txistu jo egileak. Zeren aintzinekourteetan bezala Iruñako Olentzerotzaleen delegazio bat jinen da orai-koan Tutera, Nafarroko beste hiri hortako soinulariekin. Goizeko koroe-tan Errobi Kanta, Kanta Bi, Bietan, Lau haizetarat eta Erro Bat entzui-nen dira, desfilean bestalde Baionako Ikastoletako haurrak eta bura-soak beztituko direlarik. Olentzero Baionan untsa errezebitua izanen daberriz ere, irri eta burrunba ainitzekin aurten.

Olentzero Eguna : Abenduaren 19an-10.00etan : Auzoen animazioa, Baionako koro eta elkarteen ganik(Errobi Kanta, Kanta Bi, Bietan, Lau haizetarat eta Erro Bat).-12.00etan : Olentzeroren bila doatzin Ibaialden battelekuen desfileaErrobin. -14.00etan : Orai baten Joaldunen desfilea SantespietatikXaho Pelletier kaiaraino. -15.30tan : Olentzeroren arribada battelekuzXaho Pelletier kaiarat. Ondotik desfilea, kantari eta soinulariekin Herri-ko Etxeraino. Orai Bateko Joaldunak, Orai Bateko tanborrada, ABBum batukada, Tuterako eltzegor jo egileak, Baionako Dultzaineroak,Erro Bat, Jo Txistua eta Orai Bateko txistulariak, Ikastoletako haurraketa Orai Bateko dantzari gazteak. -17.00etan : Olentzerok bere azkengoxokiak leihotik botako ditu eta koroek kontzertu labur bat kantatukodute. ABENDOAK 20, 15.30etan, XAHO PELLETIER guneanOLENTZERO-ren heltzea

BAIONAKO EMAZTEERRRUBILARIAK BAIGORRIN

Helduden asteburuan hasten dugu gure txapelketako bigarrenfasea: “itzultze” matxak.Aldi huntan matxa Baigorrin iraganen da igande aratsaldeko 3etan,Lons-en kontra. Sasoin hasieran 6 -0 galdu ginuen talde horrenkontra. Baina ikusiz sasoinaren lehen zatia zaila izan dela guretzat,eta pundu gutti irabazi ditugula, espero dugu “derbi” hori irabazteaberriz dinamika on batetan sartzeko.Bigarren aldia izanen da Baigorrin arituko girela. Lehen aldia jazizan zen, talde berdinaren aurka. Publikoan jende andana bildu zeneta horrek lagundu gintuen Lonseko taldea garaitzeko. Beraz,espero dugu aldi huntan ere holako sustengua ukanen dugula!!!

D.A.

OLENTZERO BAIONAN

HERRIKOA BAIONAKO KOMERZIALDEGIANAbendoaren 17an, ortzegun huntan beraz, 18:00etan, Herrikoak bilkurapubliko batetara gomitatzen ditu interesaturik diren jende guziak, krisiagarai huntan tokiko finantza aterabideetaz gogoetatzeko. Bide beretikbere kapital emendatze proposamena zabalduko du Herrikoak, horrenbidez Ipar Euskal Herri hau ekonomikoki garatzen laguntzeko.

DIEGO LANDIVAR AINHIZE-MONJOLOSENAbendoaren 18an, ostiralez (21:00), Boliviako Diego Landivar ekono-mialariak hitzaldi bat eskainiko du Euskal Herriko Laborantza Gan-bararen egoitzan : “Zer finantza sistema, zer garapenarendako ?”Mintzaldia deneri idekia, sartzea urririk.

“PELLO ETA OTSOA”MIARRITZEKO MEDIATEKAN

Mediatekako gazte eremuak “Pello eta Otsoa” Serguei Prokofiev-en“Pierre et le Loup” musika olerkiaren euskarazko bertsioaren era-kustaldia antolatzen du larunbatean, aratsaldeko 4etan. Sorkuntzahau, Ikas pedagogi zentroak argitaratu duen liburu-KDean oinarrituada. Sartzea urririk.

8

-Aste guzian, Baionan, herriko etxe aitzinean bai eta katedraleko ondoan, Eguberriko Herrixka bere merkatu bereziarekin. Angelun ere, Eguberriko merkatua Bost-Kantoineko plazan.-Ortzegunean (14.00), Ziburun, Olentzero karriketan eskoletako haurrekin.-Ortzegunean (18.00) Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan, “Herri ihauterien berreskurapena” hitzaldia-Ortzegunean (20.30), Miarritzen, Jondoni Martine elizan, Baionako kontserbatorioko orkestra nagusia barroka sailaren konduko musika zatiak eskainiz.- Ortziralean (14.00), Donibane Lohizunen, Olentzero karriketan eskoletako haurrekin.-Ortziralean (20.30), Baionan, San-tespietako elizan, Oldarra abesbatza eta Buhaminak emazte koroa, Baionako ikastolen alde.-Ortziralean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, “Partons pour Pluton” antzerkia.-Ortziralean (20.30), Ziburun, herriko plazan, “Aupa Etxebeste” euskal-filma.-Ortziralean (20.30), Ainhoan, herriko plazan, “Gau-Eraginak” ikusgarria.-Ortziralean (20.30), Heletan, Itsasoa gelan, “Bost Gehio” taldea.-Ortziralean (21.00) Ainhizen, EHLG egoitzan, Diego Landivar-en “Herrien garapenak eta finantza sistemak” hitzaldia-Ortziralean (23.00), Hendaian, Kanttu biltokian, “Zuen Zai” rok kontzertua.-Ortziralean eta larunbatean (20.30), Baionan, Luna Negra kabaretean, Régis Mailhot artixta.-Larunbatean, Baionan, Olentzero-Eguna.-Larunbatean, Angelun, kukuso merkatua Quintaou plazan.-Larunbatean (10.00), Miarritzen, baratze publikoan, Olentzero bisitaz eta Kantalasai haren ohoretan.-Larunbatean (17.00), Ziburun, zubi gainean, “Euskaraz Bai” plakaren ezartzea, Ziburu Euskaldun taldeko kantariekin.-Larunbatean (19.00), Miarritzeko kasinoan, “Les Contes d’Hoffmann” ikusgarria New-York hiriko Metropolitan Opera famatutik

xuxenean pantalla handi bati esker.-Larunbatean (20.30), Ziburun, herriko plazan, Country gaualdia, txotx zuzenean Txopinondo sagarnotegiarekin.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, Manu Payet artixtaren ikusgarria. Tenore berean, Koliseo gelan, “Arts’n Show” ikusgarria.-Larunbatean (23.00), Ezpeletan, merkatuko plazan, Malgata, Eraso, Zea Mays eta Gozategi taldeak. -Igandean (10.30), Angelun, Olentzero hiriko karriketan herriko etxetik abiatuz.-Igandean (11.30), Angelun, mutxikoak Lamothe plazan.-Igandean (11.00), Donibane Lohizunen, Kexiloa bilgunean, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikusgarri berria, Luma haurtzaindegiaren alde.-Igandean (16.00), Biriatuko elizan, Eguberri aitzineko kontzertua, Ozenki taldea, bai eta Egunsentia eta Ganesha laukoteak.-Igandean (16.00), Lekorneko elizan, Elgarrekin eta Otxalde koroak.-Igandean (16.00) Donapaleuko elizan, Elhea koroa-Igandean (16.00), Miarritzen, Versant antzerkitaldearen bilgunean, “Vers le Pays blanc” Eguberriko ipuina haurrentzat.-Igandean(16.30), Kanboko elizan, Arraga koroa.-Igandean (16.30), Miarritzen, Koliseo gelan, “French Café “ antzerkia.-Igandean (17.00), Baionako antzokian, “Ze Bolada” ikusgarria, Jean Errecart zena gogoan.-Igandean (18.00), Baionako karriketan, “Olentzero badator” ikusgarria.-Igandean (18.00), Uztaritzeko elizan, Lapurtarrak abesbatza Eguberriko kantuekin-Igandean (18.30) Donibane Garaziko elizan, Arraya koroa

Gehexan Pontto

2010Urte bat bururatzen ari, laster bertzea hasiko... Zenbat iraunen du bizi dagon krisia eta zenbat eta zenbat jende egonen da lanik gabe ? Denbora berean buruz beheiti ari da XXI. mendeko lehen hamarkada. Zer izanen dira bertzeak ?Larritasun horretan bizi garelarik hona zer emaiten diguten pentsatzera, zakurrari hezurra bezala josta dadin : Frantziaren nortasuna. Iduri luke hori dela gai premiatsuena Errepublikako presidentak eskaintzen diguna : nor gira gu !Ogia eta zirkako jostetak (Panem et circenses) eskaintzen zuten Erromako enperadoreek, orai aldiz, denek ez dute behar den eguneroko ogia, zirka bai, nasaiki.

“AMALURRABEGIRA DEZAGUN”

Aste huntan ikusi behar beraz azkenean zer jalgiko den Kopenhageko biltzar famatu hortarik! Hoinbeste biltzarkide ari solas eta solas, hautetsi, jakintsun eta ikerle, de-nak griña berarekin, zerbait egin behar dela Lurra ez gehiago funditzeko, eta lotsa-garri ere litake deusetarat ez balire denen buru heltzen!

Ingurumenaren axola gaitza duten elkarteak ere hor dira, erne eta ausart. Elkarte horietan diren ainitzen beldurra, gobernuak mottel dabiltzala, mottelegi, xede onak aise agertzen bainan araberako urratsik batere egin gabe, edo biziki guti. Orai ere erabaki xuhurregiak hartuko direla, hautsi-mautsika arizanaren bortxaz, hori dute beren arrangura… Hortakotz ari dira bazterrak harro eta harro, «Amalurra begira dezagun» oihukatuz lau haizetarat!

Horra zergatik badiren espresuki Kopenhagerat joan direnak, batzu Euskal-Herritik ere funtsean, hango karriketan muntatzeko gaitzeko manifestaldia. Biltzartiarrek ere ibilaldi horren burrunba entzun zezaten eta gisa hortan ikus ez dela biderdi gelditu behar holako sail bati plantatzearekin…

Manifestaldi nasaia izan da. Zonbat ziren orotarat? Hogoita-hamar mila hango po-lizaren ustez, ehun mila edo berdin gehiago antolatzaileen arabera… Beti komedia bera kondaketa xuxena nahi delarik ateratu…

Manifestaldi argia bainan ez haatik arrunt itzalik gabea. Gehien-gehienak joanak ziren beren aldarrikapenak lañoki entzun-araztea gatik bainan talde batzu denak hautsi beharrez! Hiru egun bat lagun bereziki, denak beltzez jauntziak, aurpegia estalia, harrika eta mailu ukaldida mendekatu direnak saltegieri, autoeri, edozoin gauzari… Polizak ere bere larderia erakutsi, frango bortizki naski. Izan da arrastatze andana gaitza. 968 lagunena polizak berak erran duenaren arabera. Gehienak las-ter libratuak izan badira ere…

Horiek hola, xede beretarat muntatu manifestaldiak izan dira bestalde kasik mundu guzian. Australian jendetsuenak. Elgarretaratze batzu Euskal-Herrian ere, Bilbon, Baionan eta Donibane Lohizunen…

Denetan kantu bera: Lurra behar dela salbatu!Muslaria

Abendua besta eta elgarretaratze sasoina da munduko euskal etxeetan. Abendu hastapenean, 3an hain zuzen, San Frantses Xabier eguna da, Euskararen Eguna, eta euskal etxeetan euskara ikasten ari direnekin bateginik, jende ainitzek ospatzen dute. Pariseko Euskal Etxean, marka nafarra duen eguna da eta beti joaiten da Nafarroatik musikari, txaranga edo nornahi, egun polita eta bizia antolatzen baitute Frantziako hiriburuko euskaldunek. Australian, Sydneyn ospatzen dute, eta Estatu Batuetan leku askotan, baita Argentina, Uruguai, Txile, Mexiko eta herrialde gehiagotan. Argentina ipar-iparreko Salta herrian, bereziki ospatu dute, iaz, duela urtebete, abenduaren 3an, sortu baitzen Saltako Euskal Etxea, eta aurten alai eta bozkarioz piztu dute lehenengo kandela. Haatik, ezin hemen guziak aipa eta horrendako Euskararen Eguneko bi adibide hautatu ditugu. Batetik, Estatu Batuetako Boise hiria eta han euskara ikasleek egin zuten besta dugu aipatuko. Boisen bizi da NABOko euskara arduradun teknikoa den

pertsona, Izaskun Kortazar [euskara burua Martin Goikoetxea Wyomingeko ber-tsularia baita]. Bilbokoa da Izaskun, gaztea, baina urte batzuk dira Boisera joan zela eta han arizan da hondarreko urteetan, haurrekin ikastolan errients, eta gero helduen erakasle. Egun, NABOk Es-ta tu Batu osoan emaiten dituen euskara esko len koordinatzaile da. Boisen, eus-kara es kolak Unibertsi tatean (Boise State University), Nere Lete erakasle, eta Euskal Museoan ematen dira. Eta haurrer, ikastolan eta Euskal Etxean. Euskararen Eguna ospatzeko, Unibertsitateko eta Mu seoko helduek bat egin eta, kasetalari gisa, bi emazte gazte galdekatu zituzten euskaraz : ikastolako andereño den Oihana nafarra

eta Elkoko Teresa Franzoia, biak neska gazteak baina betidanik euskaradunak. Jolas batzuk egin eta gero Boiseko ‘Leku Ona’ jatetxera joan ziren, ongi afaldu eta euskal gabon kantak eta ohiko kantak kantatzen bukatzeko eguna. Argentinako Patagonian, bigarren urtez bederen egin dute Rio Negro probintziako Rio Colorado herrian Patagoniako euskara ikasleen elkarretaratzea Euskararen Egunaren karietara. Bazuten ikasle guziek zerbait elkargarri: errientsa, Rocio Basterra, aste guziz autobusez milaka kilometro egiten dituen hogeita bost bat urteko gaztea. Aurten ere, Bahia Blanca, Viedma eta Patagones, eta Rio Coloradoko ikasleak, adin guzietarik, bildu dira besta egunera. Bahia Blancako ‘Gure Antzerki’ antzerki taldekoak ere hor ziren. Egun osoan, joko eta jolasak, bazkari eder bat, eta berriz ere jolasean segitu dute, euskaraz, bakotxak zekiena, eta bere mailaren arabera mintzatuz. Euskararen Eguna, eta euskara bera ere, apal bainan urruti heltzen baita munduan.

Joseba Etxarri

Estatu Batuetatik Patagoniara

Patagoniako Rio Coloradon bildu ziren Bahia Blanca, Viedma eta Patagones, eta Rio Coloradoko euskara ikasleak

Baionan ere zonbait ehun lagun bildu dira ingurumen sanoago baten arrangura handi batekin... (ARG. Remi Rivière)