herria 3021

8
2009ko Irailaren 3koa - ISSN 0767-7643 3 septembre 2009 - 1,10 E - N° 3021- SAIAK FARANDOLAN Saiak zeru gainean, farandola gaitza Inguru minguruka, miresteko dantza Begitartea zorrotz ta kopeta beltza Sabela nola bete, saldoan dabiltza. Pentze gizen erdian behi tropa alhan Bat haatik etzanik, odol ta minetan Ahatxe bat laster du han libratzekotan Belar perde gozoan bizia firfiran. Saiak dira hurbiltzen, odola usnatzen Itzuli mitzulika, behiak miratzen Hor dugu bazkaria, zer janari gizen Behi umedun hortaz bai ase gaitezen. Ahatxedun behia, indarka, ufaka Saiak buru gainean, hamar dozenaka Umea libratzen da, orori agurka Harrapariak aldiz lotzen aztaparka. Urrikalmendurik ez, oi zer sarraskia Aztapar eta moko, balet itsusia Ume dohakabea, sabel idekia Behi ama halaber, odoltsu jakia. Saiak dira urrundu hilketa hortarik Hegaldia zein pisu, sabelak hanturik Behi tropa umezurtz, bi lagun galdurik Pentze perde gizena gorriz tindaturik. P.J. Uztaritzeko kolegioan haren ikasle koskor gineneri, euskararen, olerkiaren eta bertsuaren maitasuna sustatu zuen gu baitan zendu berri zaikun Roger Idiart apez euskaltzaleak. Eskerrak betirako ! Zoriontsuak duten hura aski zaiotenak... (Aristoteles) BOST URTE HUNTAN Egia da beti izan direla Senperen fama handiko pilotariak. Toki asurtia da beraz holako erakusgune batentzat. Bainan nola jin ote zaiote holako sail berezi bati lotzeko xedea? Peio Aincy, turismoaz aduratzen den axudanta, gogotik mintzatu zauku hortaz. Aspaldian ari direla pilota hobeki ezagutarazi eta maitarazi nahiz, bai tokiko jendeari bai eta kanpotiarreri. Kasik hogoi urte uda guziz muntatzen dituztela konparazione pilota partida batzu joko desberdinetan, pilota zoin aberatsa den erakusteko gisan. Bainan etzuten hortan gelditu nahi... Jakinaren gainean Gantxiki senpertarrak zuela ere xixtera asmatu, 19. mende erditsutan, emeki emeki zohitu zaiote Gantxiki omenduz eta pilotari ainitz ohoratuz erakusgune eder baten moldatzeko xedea... “Badu bost urte lanean ari girela, dio Peio Aincy-k, herriko etxearen sustengu osoarekin, presaka ez baita deus onik egiten, arta handirekin ikusiz zer nola egiten ahal den. Aditu askoren kontseiluak baliatuz. Jakes Cazaubon, Pierre Sabalo eta Jean Ithourria bezalako pilotazale suhar eta argi batzuenak”. Turismo-bulegoko arduradunak behin izan ziren Gipuzkoako Zerain herrian, han baita erakustegi herrikoi bat lehengo laborantxako tresnez eta hola, han nola egin zuten ikusi beharrez. Itzuli hortan ikasiak ere baliatu dituzte bixtan da... Urratsa urratsaren ondotik eginez, beti aitzinerat joaiteko gisan... GAITZEKO IBILALDIA Zer den ikusteko Pilotari erakusgunean, ez dugu xeheki kondatuko, dei bat zabalduko ba haatik pilotari atxikiak diren guzieri, pilota hobeki ezagutu nahi duteneri, gure ondareaz axola zerbait duteneri, aizina hartuz ager diten erakusgune hortarat! Miresgarria baita! Sartu orduko, halako leiho batetarik beha bazine bezala, esku-huskako pilota partida bat eskainia zautzu, untsa pollita den plazaño batean jokatzen ari. Kantuño bat ezti- eztia segitzaile. Ondoko gelan, filma asurti baten bidez, erakutsia zautzu pilotak eta xixterak nola egiten diren, kondatua ere Gantxiki zenak nola asmatu zuen xixtera, bera ezagutu zuten batzuen familiakoen lekukotasuna berme.... Badira ere biziki argazki ederrak, hala nola, beste frangoren artean, Lacarra azkaindar pilota egile batzuena. JOKO GUZIETARIK JASTA Hirugarren gela batean, jar-arazten zituzte pantaila handi baten aitzinean. Eta han, oren laurden batez, xarmanki ukaiten duzu pilota joko guzietarik jasta, zoin zoin diren, nun jokatzen, plaza laxoan, trinketean edo ezkerparetan, esku-huska, atxiki ttipi eta handian, pala jokoetan edo xare delako hortan ere berdin, ahantzi gabe pasaka eta luzeko jokoa. Pilota arrotz duenak ere denbora gutiz ainitz gauzaren ikasteko moldea badu eta bera bere gosturat egonez pilota plaza batean balitz bezala... Laugarren gelan bakoitxa harat eta hunat ibil ditake. Hor ere nolako altxorra ez da! Badira bideo batzuen bitartez entzuteko pilotaz egin elkarrizketa sakon batzu. Bestalde, gaitzeko argazki andana. Lehengo pilotariak, edozoin jokotakoak, mugaren bi aldetan ezagutuak, Atano III-a, Joset Laduche, Mattin eta Janbattitt Harambillet, Chilar famatua, hau ere ezpeletarra (1890- eko argazkia, denbora hartan argazki guti egiten zelarik oraino), Cortabitarte, Arrue, Theophile Bonnet, eta beste zonbat eta zonbat... Argitasun batzu ere Frantziako pilota federakundearen historiaz, noiz sortu zen eta holako... Bai, altxor bat zinez, eta ez entraalekoa, altxor bat paregabea! ALTXOR BAT MIRESGARRIA PILOTARI ERAKUSGUNEA SENPEREN Berrikitan, uztailaren 23-ko HERRIA-n hain xuxen, Jean Ithourria Senpereko berriketariak aski polliki kondatua du pilotaren museo bat ideki dela herri hortan, eta arras gustagarria zinez... Itzuliño bat egin dugu beraz erakustegi hortarat eta egiazki xoraturik ateratuak gira. Bai, biziki obra ederra akulatua dute hor eta mereximendu handi-handiak badituzte. Ezagun da lan hori egin dutela pilota untsa ezagutzen duten batzuek eta gehiago dena pilota azkarki maite duten batzuek. Turismo-bulegoan kokatzen da Pilotari deitu duten erakusgune berria, pilota plazatik bi urratsetan preseski. Erakusgune aberatsa eta oraino aberastuko dena ondoko egunetan. Idatzizko argitasun guziak elebidun dira, frantsesez eta euskaraz ezarriak, hori ere ez baita guti. Ahozkatuak direnak ere elebidun ezartzekoak dituzte. Bestalde, nasai baliatu dira gaurko teknologia berriak, filma askoz beztitua dago erakusgunea, batzu pantaila zabal eder batean agertzen direnak... Turismo-bulegoko Peio, Geneviève eta Argitxu-k salatu dauzkute Pilotari erakusguneko segeretu guziak... Azkenik bisitatzen den gela ez da txarrena! Hor, plaza eder baten aldean, lehengo pilotari ainitzen argazkiak dira ikusteko eta pilotatzale suhar batzuen lekukotasunak entzuteko... ESTREINALDIA LARUNBATEAN Pilotari erakusgunea ofizialki estreinatuko da larunbat huntan, irailak 5, goizeko 11-etan. Eta hori trinketeko Europa-Koparen karietarat. Ezen aste huntan, lau egunez segidan, ortzegunetik iganderat, Gantxiki trinketean jokatzen dute Europa-Kopa berezia, pilotari jeinutsu asko gomitaturik karia hortarat. Partidak esku-huska, bai buruz-buruka eta bai biranazka, bestalde xare jokoan eta paleta jokoan, gomazko pilotarekin emazteak ere partzuer. Pilotariak mugaren bi aldetakoak bainan ere Italiatik eta Beljikatik jitekoak diren batzu. Ortzegunean, zazpi partida aratsaldeko 5-etan hasiz. Ortziralean, beste zazpi aratsaldeko 4-etatik goiti. Larunbatean, zortzi partida, hiru goizean eta bost aratsaldean, 3 orenetan aratsaldeko lehena. Hor berean, hiru finala. Azken hiru finalak igande goizean, 10-etarik goiti. Ondotik, sarien banatzea.

Upload: 8probintziak

Post on 09-Mar-2016

263 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Herria 3021

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3021

2009ko Irailaren 3koa - ISSN 0767-76433 septembre 2009 - 1,10 E - N° 3021-

SAIAK FARANDOLANSaiak zeru gainean, farandola gaitzaInguru minguruka, miresteko dantzaBegitartea zorrotz ta kopeta beltzaSabela nola bete, saldoan dabiltza.

Pentze gizen erdian behi tropa alhanBat haatik etzanik, odol ta minetanAhatxe bat laster du han libratzekotanBelar perde gozoan bizia firfiran.

Saiak dira hurbiltzen, odola usnatzenItzuli mitzulika, behiak miratzenHor dugu bazkaria, zer janari gizenBehi umedun hortaz bai ase gaitezen.

Ahatxedun behia, indarka, ufakaSaiak buru gainean, hamar dozenakaUmea libratzen da, orori agurkaHarrapariak aldiz lotzen aztaparka.

Urrikalmendurik ez, oi zer sarraskiaAztapar eta moko, balet itsusiaUme dohakabea, sabel idekiaBehi ama halaber, odoltsu jakia.

Saiak dira urrundu hilketa hortarikHegaldia zein pisu, sabelak hanturikBehi tropa umezurtz, bi lagun galdurikPentze perde gizena gorriz tindaturik.

P.J.

Uztaritzeko kolegioan haren ikasle koskor gineneri, euskararen, olerkiaren eta bertsuaren maitasuna sustatu zuen gu baitan zendu berri zaikun Roger Idiart apez euskaltzaleak. Eskerrak betirako !

Zoriontsuak duten hura

aski zaiotenak...

(Aristoteles)

BOST URTE HUNTAN

Egia da beti izan direla Senperen fama handiko pilotariak. Toki asurtia da beraz holako erakusgune batentzat. Bainan nola jin ote zaiote holako sail berezi bati lotzeko xedea? Peio Aincy, turismoaz aduratzen den axudanta, gogotik mintzatu zauku hortaz. Aspaldian ari direla pilota hobeki ezagutarazi eta maitarazi nahiz, bai tokiko jendeari bai eta kanpotiarreri. Kasik hogoi urte uda guziz muntatzen dituztela konparazione pilota partida batzu joko desberdinetan, pilota zoin aberatsa den erakusteko gisan. Bainan etzuten hortan gelditu nahi... Jakinaren gainean Gantxiki senpertarrak zuela ere xixtera asmatu, 19. mende erditsutan, emeki emeki zohitu zaiote Gantxiki omenduz eta pilotari ainitz ohoratuz erakusgune eder baten moldatzeko xedea... “Badu bost urte lanean ari girela, dio Peio Aincy-k, herriko etxearen sustengu osoarekin, presaka ez baita deus onik egiten, arta handirekin ikusiz zer nola egiten ahal den. Aditu askoren kontseiluak baliatuz. Jakes Cazaubon, Pierre Sabalo eta Jean Ithourria bezalako pilotazale suhar eta argi batzuenak”. Turismo-bulegoko arduradunak behin izan ziren Gipuzkoako Zerain herrian, han baita erakustegi herrikoi bat lehengo laborantxako tresnez eta hola, han nola egin zuten ikusi beharrez. Itzuli hortan ikasiak ere baliatu dituzte bixtan da... Urratsa urratsaren ondotik eginez, beti aitzinerat joaiteko gisan...

GAITZEKO IBILALDIA

Zer den ikusteko Pilotari erakusgunean, ez dugu xeheki kondatuko, dei bat zabalduko ba haatik pilotari atxikiak diren guzieri, pilota hobeki ezagutu nahi duteneri, gure ondareaz axola zerbait duteneri, aizina hartuz ager diten erakusgune hortarat! Miresgarria baita!Sartu orduko, halako leiho batetarik beha bazine bezala, esku-huskako pilota partida bat eskainia zautzu, untsa pollita den plazaño batean jokatzen ari. Kantuño bat ezti-eztia segitzaile. Ondoko gelan, filma asurti baten bidez, erakutsia zautzu pilotak eta xixterak nola egiten diren, kondatua ere Gantxiki zenak nola asmatu zuen xixtera, bera ezagutu zuten batzuen familiakoen lekukotasuna berme....Badira ere biziki argazki ederrak, hala nola, beste frangoren artean, Lacarra azkaindar pilota egile batzuena.

JOKO GUZIETARIK JASTA

Hirugarren gela batean, jar-arazten zituzte pantaila handi baten aitzinean. Eta han, oren laurden batez, xarmanki ukaiten duzu pilota joko guzietarik jasta, zoin zoin diren, nun jokatzen, plaza laxoan, trinketean edo ezkerparetan, esku-huska, atxiki ttipi eta handian, pala jokoetan edo xare delako hortan ere berdin, ahantzi gabe pasaka eta luzeko jokoa. Pilota arrotz duenak ere denbora gutiz ainitz gauzaren ikasteko moldea badu eta bera bere gosturat egonez pilota plaza batean balitz bezala... Laugarren gelan bakoitxa harat eta hunat ibil ditake. Hor ere nolako altxorra ez da! Badira bideo batzuen bitartez entzuteko pilotaz egin elkarrizketa sakon batzu. Bestalde, gaitzeko argazki andana. Lehengo pilotariak, edozoin jokotakoak, mugaren bi aldetan ezagutuak, Atano III-a, Joset Laduche, Mattin eta Janbattitt Harambillet, Chilar famatua, hau ere ezpeletarra (1890-eko argazkia, denbora hartan argazki guti egiten zelarik oraino), Cortabitarte, Arrue, Theophile Bonnet, eta beste zonbat eta zonbat... Argitasun batzu ere Frantziako pilota federakundearen

historiaz, noiz sortu zen eta holako...Bai, altxor bat zinez, eta ez entraalekoa, altxor bat paregabea!

ALTXOR BAT MIRESGARRIAPILOTARI ERAKUSGUNEA

SENPERENBerrikitan, uztailaren 23-ko HERRIA-n hain xuxen, Jean Ithourria Senpereko berriketariak aski polliki kondatua du pilotaren museo bat ideki dela herri hortan, eta arras gustagarria zinez... Itzuliño bat egin dugu beraz erakustegi hortarat eta egiazki xoraturik ateratuak gira. Bai, biziki obra ederra akulatua dute hor eta mereximendu handi-handiak badituzte. Ezagun da lan hori egin dutela pilota untsa ezagutzen duten batzuek eta gehiago dena pilota azkarki maite duten batzuek.Turismo-bulegoan kokatzen da Pilotari deitu duten erakusgune berria, pilota plazatik bi urratsetan preseski. Erakusgune aberatsa eta oraino aberastuko dena ondoko egunetan. Idatzizko argitasun guziak elebidun dira, frantsesez eta euskaraz ezarriak, hori ere ez baita guti. Ahozkatuak direnak ere elebidun ezartzekoak dituzte. Bestalde, nasai baliatu dira gaurko teknologia berriak, filma askoz beztitua dago erakusgunea, batzu pantaila zabal eder batean agertzen direnak...

Turismo-bulegoko Peio, Geneviève eta Argitxu-k salatu dauzkute Pilotari erakusguneko segeretu guziak...

Azkenik bisitatzen den gela ez da txarrena! Hor, plaza eder baten aldean, lehengo pilotari ainitzen argazkiak dira ikusteko eta pilotatzale suhar batzuen lekukotasunak entzuteko...

ESTREINALDIA LARUNBATEAN

Pilotari erakusgunea ofizialki estreinatuko da larunbat huntan, irailak 5, goizeko 11-etan. Eta hori trinketeko Europa-Koparen karietarat. Ezen aste huntan, lau egunez segidan, ortzegunetik iganderat, Gantxiki trinketean jokatzen dute Europa-Kopa berezia, pilotari jeinutsu asko gomitaturik karia hortarat. Partidak esku-huska, bai buruz-buruka eta bai biranazka, bestalde xare jokoan eta paleta jokoan, gomazko pilotarekin emazteak ere partzuer. Pilotariak mugaren bi aldetakoak bainan ere Italiatik eta Beljikatik jitekoak diren batzu. Ortzegunean, zazpi partida aratsaldeko 5-etan hasiz. Ortziralean, beste zazpi aratsaldeko 4-etatik goiti. Larunbatean, zortzi partida, hiru goizean eta bost aratsaldean, 3 orenetan aratsaldeko lehena. Hor berean, hiru finala. Azken hiru finalak igande goizean, 10-etarik goiti. Ondotik, sarien banatzea.

Page 2: Herria 3021

• President bozak zituzten AfrikakoGabon herrialdean, berrikitan zenduOmar Bongo-ren segida hartzeari buruz.Parte hartzea frango ona izan da etahauteskunde eguna zalaparta handirik gabeiragan da, aitzineko egunetan gaitzeko sukarraagertua zelarik. Horiek hola bozen kondaketahurriki doa eta emaitzen berri xuxenik etzenoraino astearte goizean. Hiru hautagai denaespantu, hiruek oihukatzen partida irabazidutela ! Horietarik batto Ali Bongo, presidentzenaren semea.• Japonian, deputatubozak iragan dira.Eskuindarrak galtzale,54 urte huntan gober-nua kudeatzen zute-nak. Irabazle, erdikoenalderdia, Yukio Hatoya-ma aitzindari. Sozialmailean erabakiandana bat hitzemaitendute irabazle horiek.Krisiak azkar joa duelaJaponia…• Kolonbia daHegoamerikako herribat munduko herriaberatsek husten etafunditzen ari dutenaberen petrolioarendako. Leku beroak dira horizan ahala, palmaondoak arras gizen etaemankor heldu, toki tropikal hortan baina ezordea tokiko jendearen hazkurritzatzorigaitzez : petrolioa dute herriko buruzagiekaterako hortik beren agro-diesel erregailuenmerkeago emendatzeagatik, eta haur edogazte huts batzu bermaraziz hor beren osaga-rriaren kaltetan, sekulan eskolan ibiltzekoak, 9urtekotz lanean hasirik eta 50 urte gabe lanaketa zoinu eskasak erreak izanen dituztenak.Horiek oro Bogota kapitalerat eta hiriak etaestranjeriarat joanen diren kapitalak. Armadaeta manatari bortitzek dituzte gaixo gazteakmanatuko, zanpaketak eta hilak ere eginez ali-male gaixo batzuen estimu bertsuan. Eta ezditugu aipatzen zorpean, miserian eta eritasunmenean erabiliak diren guziak.• Espainian ere gudu garratza ereman gogodute tabakoaren eta erretzearen kontra, urtean55.000 hil badituztela oharturik pipatzearenondorioz. Horri oharturik, daukate lege ga-rratzagoen alde direla % 70 jende herri hortakobizitzaleetarik. Beraz herriko ostatu, biltzartegieta toki publikoetan erretzearen kontrako le-geak egitera doatzi.• Afghanistan herrian, taliban gogorrek nahi

ala ez, bozak joan ziren azkenean,aipatu horien mehatxu bortitz guziak

gaindituz nolazbait eta hori eredemokraziaren aldeko urratsa da bere

gisan. Bainan ez ote dute halere lanik errexenaegina ! 2001eko urteaz geroz president denjaun horrek, Hamid Karzai bere izenez, ez otedu bere izarra histua denaden, oraino gerlazibila duten herri hortan ? Beti mehatxu peanhil dezaten beldurrez, bere jauregitik guti ate-ratzen da, edo han ez bazen, estranjerianegona luzaz amerikanoen babespean. • Errusiako erresuma beregain jarri zen,alabaina, sobietar herrien batasuna barreatuzelarik komunisgoarekin, erran ditakeen beza-la. Herri hori frango minbera dabila, bere haun-ditasuna, lehengo hura, zaindu nahi balu beza-la. Orai 141 miliun bizitzale ditu eta beti beheitidoa 700000 bizitzale galtzen dituela urtean.Hola segituz, 129 miliunetara jautsi ditakeomen, 2025 urtekotz, eta ere 110 miliunetara2050 urtekotz, baina hori nork daki ? Bere auzottipien aldera du ezin gordezko gose bat, halanola Ukraina, Akazia edo Georgia. Oraikokrisian hau ere senditzen du besteek bezala,auto-saltzeen merkatu hortan eta beste. Bi-zitzaren nekeak ekonomian, korrupzioa ereizan dute herrian sartua, herrialde horrekezagutu dituen politiko itzulipurdikatze guzienondotik. Bizi guziaren moldeak gainazpikatuakizanak direlarik, zein neke den beste urrats onbat egitea !• Ted Kennedy zenatur demokrata, izen hor-takoen anaia fama haundikoa hau ere, zenduda 77 urtetan. Bush-en kontrakoa izana zen,eta Irakeko gerlaren kontra ere baina famaharro baten gatik tantoak galdu zituen, geroagoosasun kezkak ukan artean. Oraiko Obamarenalde atera zen goizik. Eta hunek zinez deitoratudu horren galtzea.• Ameriketako Estadu Batuetan ere langabeziahaunditu da ez guti. % 9,4ekoa dela hori aitor-turik ere hango kondu ofizialeek, bada usteke-ria ainitz % 16koa segurago dela hori baino.• Birmania manatzen duten arduradun bortitzeta gogorrek kritikak eta erasiak dituzte bazterguzietarik munduan gaindi. Ameriketatik, HillaryClinton andereak Aung San Suu Kyl presoarenaldea hartua du gogotik, orai berriz hunek pre-sogoa 16 hilabetez luzatua izan duelarik zuzenkontra bixtan dena. Andere horrek galdatzen duere oroz bat beste 2000 presuner politiko bainogehiagoren libertatea, erranez holako jestuzuzenik ez badute egiten helduden urteanbeharra dituzten bozek ez dutela deus baliorikizanen ere.

XERTOAK HELDU...Gripa berezi hori, xerriena edo nik dakita zere-na, ainitz aipu da bazter guzietan. Iduriz, gureeskualdetan uste baino gehiago hedatua dajadanik bainan ere uste baino eztikiago, orai-nokoan segurik. Ardurenean, hunkiak izaitendira gehienik osagarriz ahul aire diren batzu.Han edo hemen haatik, aski gizon azkarrak ereba, hala nola rugbilari zonbait. Mail gorenekoxapelgoan, joanden asteburuko partida batgibelatu behar ere ukan baitute, jokolari batzugripa horrek hartuak izanez. Dena den,adituek erakusterat emaiten dute gripa horrenbirusak ez duela beroa hain maite eta aroafreskatzearekin azkartzen ahal litakeela... Kasuberaz neguari buruz, hara ainitzek zer dioten...Bere aldetik, gobernuak segurtatzen du beharden guzia egina duela gaitzak ez gitzan soberajo. Gripa mota horren kontra egokia den xertoaizanen omen da denentzat. Xertatzeak hastenahal litazke hilabete hunen ondarrerat edoberantenaz urrian... Nun eginen diren xertatzehoriek eta gaineratiko argitasun guziak emanendituzte ondoko egunetan, denbora guti barne...Diotenaz, bi xertaldi beharko dira jende bakoitx,bigarrena eginen lehena ukan-eta hiru asterenburuan...

DENAK BAT!Udazkena hor berean dugula, politikari horiek,udako pausaldia eginik, ari dira berriziratzartzen...Nicolas Sarkozy presidenta berriz Parisen daberaz, hiru aste Var eskualdean egonik, neho-rat biziki jalgi gabe bainan segur begia deneriatxikiz halere ... Gobernua ere berriz bildu da. Artetik erraiteko,halako petto bitxi bat egin du batere funtsikgabe. Erakusterat eman du alabainan hiruminixtro-lagun edo minixtro-ordezko izendatuakizanen zirela, izenak ere emanez, bainandenen buru ez da holako izendatzerik batereizan... Ezkerraldean, bazen mugimendu iragan aste-buru hortan! Alderdi guziek gogoeta egun batzu

bazituzten. Sozialixtenak aitzineko urtetanbezala Arroxelan egin dira. Beren artean denekbat egiten dutela nahi ukan dute erakutsi. Mar-tine Aubry eta Ségolène Royal kasik ezinberexiak, elgarri dena konplimendu, egundainomokoka arizan ez balire bezala! Nunbaitekobitxikeria hau ere, iduriz sozialixta horiek hel-duden udaberriko lurralde-bozetaz baino gehia-go oroituak dira hiru urteren buruan egitekoakdiren president-bozetaz. Arrunt aferatuak! Ezbaitezpada, solasen arabera segurik, nor uka-nen duten beren hautagaia, bainan nola hau-tatu behar duten, berez-bere jokatuz alaoraidanik ezkerraldeko beste alderdiekin eskuz-esku. Horra zergatik harreman batzu ukan dituzten“berdeekin “ bai eta ezkerburuko aitzindari zon-baitekin...Denen buru, gogoetaldia bururatzean hauxeerrepikatua izan da, sozialixta alderdiak beharduela berritu, berritzearekin azkartuko dela...Iduri du ere alderdiburu gisa Martine Aubry-ktanto zonbait irabazi dituela...

ETA ERDIKOAK?Sozialixten artean eztabadabide, ezke-rraldekoak azkartzekotan, aski batasun zabalasegurtatzea gatik, ez direnetz batasun hortanpartzuer behar ere François Bayrou eta hunenadixkideak. Batzuk baietz eta bestek ezetz.Norbaitek hauxe erran du azkenean : “ ez dugujoan behar guk Bayrou-ren ondotik, bere buruaezkertiar badauka aski du berak jitea gureganat...”Eta Bayrou-k zer dio preseski? Itxuren arabera,bere bidetik nahi du segitu, eskuin-ezkerrenartetik beraz. Hainbestenarekin, bildu dira ereBayrou-ren ganik urrunduak diren erdikoak,UMP-tiarrekin eskuz-esku dabiltzanak. Deiazabalduz preseski Bayrou-rekin daudeneri,eskuinalde beha dezaten otoi eta ikus bestebiderik ez dela batere untsa heldu nahi balin-badute...

J-B D

2

ETAren hamalau gordagi aurkituak Alpetan, Aitzol Etxaburu, Andoni Sarasola eta Alberto Matxain, ETAkokideen arrastatzearen ondorioz, dagoeneko hamalau gordagi harrapatuditu polizak leku ezberdinetan. Taldearen esku harrapatu dokumentuenbidez heldu dira polizak gordagietara. Ferriéres, Camplong, Heleta, Fe-rrels les Montagnes, Vieussan, Montclar, Cabrerolles, Lacaune, Ri-vière… Orotara 900 kilo lehergai, armak, dokumentazio, plaka mine-ralogiko, material asko harraptu dituzte operazio hoietan. Baliteke harra-patze gehiago egitea ondoko egunetan. ETAren azpiegituraren kontrakooperazio nagusia, poliza iturriek diotenaz, Biarnoko Salisen 2004eanegin operazioaren idurikoa, erakunde armatua ahuldurik utziko duenaEspainiar barne ministroaren arabera.

Euskal Herrian hautetsien %35ak emazteak Euskal Herriko herriko etxetako kontseilarietan, 1660 gizonezkoak diraeta 896 emazteak. Espainiar estatuari konparatuz, emazte hautetsiak%5 gehiago dira hegoaldean. Untsalaz 2007ko berdintasunaren le-geak, hautagaien zerrendetan, emazte eta gizonen arteko parekota-suna errespetatzea obligazione egiten die alderdiei.

Perurena harri museoa Leitzan Iñaki Perurena nafartar harri altxatzaile ezagunak museoa ireki duLeitzako Gorrittenea bere etxean. Peru Harri izeneko museoak harriamintzarazten du, harriak erakusten eta markatzen baitu gure historia,triku harritik harri altxatzaileen balentrietaraino. Bi oreneko bisitainteresgarria, harrien munduaz, iraganaz ala etorkizunaz jabetzeko.

Garoñako zentral nuklearraren hestea galdatzeko manifestaldia Ekologistak Martxan taldeak deiturik, Garoñako zentral nuklearrarenhestea eskatzeko manifestaldia egin dute Burgos aldean. Zentral nu-klearra 2013ko uztailean hetsiko zuela adierazia zuen Espainiako Go-bernuak bainan 4 urtez luzatu dute zentralaren biziraupena. Ekologistenarabera segurtasunaren ala ingurumenaren zaintzearen aldetik gober-nuak berehala hetsi behar luke zentrala.

Ostatuen eta oroitharrien kontrako ekintzak Nafarroan Iruñako Ezpala, Zurgai eta Ipar Gorri, hiru ostatuetan falangisten tin-daketa mehatxatzaileak agertu dira. Ezkaba mendian 36eko gerlanfrankismoaren biktimei dedikatu orroitharria ala Aitzoaingo hilerrikoeskulturak hautsiak izan dira. Mehatxuak ere Oiartzun aldean.

Lau urteko preso kondena Kontsuelo Agirrebarrenari Auzitegi Gorenak lau urteko preso zigorra ezarri dio Kontsuelo Agirreba-rrena Lizartzako (Gipuzkoa) 61 urteko emazteari 2007ko manifestaldibatean Begoña Pereira PPko kontseilaria ikurriñaren makilarekinjotzeko keinua egiteagatik. Preso zigorrarekin, 1.800 euroko isuna ereezarri diote Agirrebarrenari. Neurrigabeko epaia salatzeko irailaren 6anLizartzan manifestazioa eginen dute.

400 pinta erregai ixuriak Baztango ibairaElizondo parean kamiun batek 400 litro gasolio ixuri ditu Baztango ibairaezbeharra izan eta. Berehala erregaiaren xurgatzen saiatu dira konta-minazioa ezeztatzeko.

ETA “ sustengatzen “ duten txosnei baimenakukatzea eskatu die Jaurlaritzak herriko etxeei Azken hilabeteetan, anitz herrietan eta bereziki besta kari ezarriakdiren euskal presoen argazkiak kentzen ari da Ertzaintza Eusko Jaur-laritzaren aginduz. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak ertzaintzarenlana baimendu du erranez sustengu zabala behar dutela lan horretan.Herriko etxeei eskatu die ETA sustengatzen duten txosnei baimenakuka ditzaten.

Zerga biltze xuhurragoa hegoaldean Krisiaren eraginez zerga gutiagoa bildu duela onartu du Eusko Jaurla-ritzak : %23 gutiago eta beraz diru arazo larriak izanez, 2010eko kon-duak neurtuak izanen direla. Hala ere, krisiari buru egiteko, 300 milioieuro baino gehiagoko laguntza berehalakoa bideratuko dute besteakbeste Bilboko metroaren 3. eta 4. lineak eta Gipuzkoako trenbidearenzati batzuk lurperatzeko. Halaber enpresa langabetu zenbaitlaguntzeko.

Emazteen kontrako bortizkeriak salatuzBilbon, iragan asteburuan, bi gizon arrastatu ditu ertzaintzak, bat etabestea beren bizilagunari joka arizanik. Aurten, gisa hortako kasu ainitzagertu da, aitzineko urtetan baino gehiago. Lehen zazpi hilabetetan, 61salaketa izanak dira. Manifestaldi batzu ere ba, bortizkeria horieksalatuz.

Yukio Hatoyama

Berrikitan, Gernikan ere manifestaldi bat izan zen emazteen kontrako indarkeriak azkar salatuz.

Page 3: Herria 3021

ITSASOAREN BESTA

Iraileko lehen asteburuarekin, horra Itsasoaren Besta Donibane Lohizunen etaZiburun. Larunbat goizean, 6-etarik goiti (batzuetan, behar da jakin goixtiar izai-ten!) xipiroi arrantza lehiaketa Larraldeneko itsas-elkartea antolatzaile. Lehiaketahorrek iraunen du 11-k arte. Sariak aratsalde apalean banatuko dira Ziburuko por-tuan. Goizean ere, bainan 10-etan, eta eguerdi arte, Donibaneko merkatugunean,ttoro arrain saltsaki prestatzaileen lehiaketa. Sariak han berean emanen diraeguerdi irian. Aratsean, ttoro afaria izanen da gero portuko erretegian, Arin koroapartzuer bazterren harrotzeko, Bretainiako talde bat ere partzuer. Aratsaldean, ba-tteleku zoin-lehenka badian, Ur-Ikara elkartearen eskutik, eta ariketa batzu e-rakusteko itsasoan norbait laguntza beharretan izaitearekin nor nola bermatzenden.Igande goizean, ospakizun ofiziala: 10-ak eta erdietan, meza Ziburuko elizan,Azkaingo Larrundarrak musika taldea partzuer, Kantariak koroa ere ba. Ondotik, i-tsasoan hil mariñel eta arrantzale guzieri eskaini omenaldia, untziz joanik itasoratlore azau baten botatzerat heien ohoretan... Azkenik, bazkaria Ziburun, kridakoaterbean.Bestalde, Recollets delakoen kapera xaharrean, bi egun horietan, bi erakusketabiziki ederrak: alde batetik, lehengo argazki andana bat, portuan hartuak, gehienakhorko bereko arrantzaleekin. Bestetik, margo batzu, itsas-bazterrean eginak, lehi-aketa baten kondu, lehiaketa horren gaia, itsas-bazterra Santa Barbarako kaskotikZokoarat.

RAVEL AKADEMIAREKIN

Donibane Lohizunen, aurten 40. urtea Ravel akademiak muntatzen duela uda on-darrean gaitzeko ikastaldia, jadanik trebe diren musikari eta kantari gazte batzuoraino gehiago treba diten gisa hartako erakasle batzuen laguntzarekin. Badirahiruetan-hogoi bat, munduko eskualde gehienetarik etorriak eta astelehenean ha-mabost egunentzat plantatuak sail horri. Bigarren astean kontzertu berezi batzu es-kainiko dituzte usaian bezala. Beti arrakasta ederra ukaiten duen saila.

ALBENIZ GOGOAN

Kostaldeko Musikaldi nagusia, urte guziz keinka huntan izaiten dena, badoa berebide. Aurten, sail hortan, molde berezi batez ohoratzen dute Isaac Albeniz musi-kagile famatua, Kataluñan sortua, duela xuxen ehun urte Kanbon zendua. Aurten-go lehen kontzertua preseski Kanbon muntatua izan da, eta aski ederki, Arnagakoparke miresgarrian. Hasteko, igande goizean, meza bat guziz ederra ukana zuten,Meza Alegera delakoa, Juan Urteaga zenarena, Donibane Lohizuneko elizan...Oraino sei kontzertu badira egitekoak : ortzegun huntan, Baionako antzokian;ortziralean bainan ere helduden astean, asteazkenean eta ortzegunean, DonibaneLohizuneko elizan; larunbatean Azkainen eta asteartean Angelun.

URRUÑAKO BESTAK

Iraileko lehen asteburuak ekartzen daizkigu Urruñako bestak, beti alegerak etaherrikoiak izaiten direnak. Larunbatean hasiko dira Korrika lasterraldiarekin. Igan-dean, meza nagusia, herriko patroina ohoratuz gisa den bezala. Asteazken arte,izanen da gero ausagailu frango, pilotari emanez toki berezi bat, ez baita harritzekoDongaitz-tarren herrian. Astelehen aratsean, herritarren afaria. Asteartean, fandan-go lehiaketa. Asteazken goizean, abere sariketa eta bertsulariak.

IBILKARI ANDANA BAT DONIBANEN

Donibane Lohizunen plantatu da igande aratsaldean gito ibilkari andana bat, 120karrotan jinik. Xantako auzoaldeko kirolzelaian paratu dira, sartzeko zerrakiabortxaturik. Aitzineko egunetan, Lehuntzan egonak ziren. Donibanen, auzapezahasarre, kirolzelaia fundituko dutela, eskoletako haur eta gaztetxoentzat untsaprestaturik ezarria zena, ikas-urte berria hasten-eta. Azpimarratzen du ere ibilkarihoriek etzutela horrat jiterik beste toki bat baita hoientzat muntatua. Ibilkariek nahiomen lukete aste bat hor egon eta gero Bordele alderat joan bainan herriak prefe-tari dei egina dio lekuak huts ditzaten lehen bai lehen.

SASOIN ONA DENEN BURU...

Sasoinaren aldetik, agorrila ona izan da denen buru, frangok diote arraroa ere izandela! Uztail haste hura arras mottela izanik bizkitartean...Bai, beti aditzen da halere jendeak sosari biziki kasu egiten duela, egonaldi gehie-nak ere duela zonbait urte baino laburrago izaiten direla, eta gainerat udatiar fran-gok, nun nahi gerta, prezio bat ikusi-eta tratuan nahi dutela arizan, delako gauzamerkeago ukaiteko menturan... Oro har, aitor dezagun halere krisia denbora ho-tako sasoin batentzat ez girela batere gaizki heldu! Ainitz tokitan, agorrilean segurikjaz baino jende gehiago izan dela, ainitzen beldurra zelarik gutiago izaitea. Aroaere gisa hartakoa, hondartzek ukan dute arrakasta gaitza. Bainan denetan ere izanda alimaleko mugimendua!

3

Interneteko www.mintzaira.fr gunetik inprimatuz izen emate orria bete eta igor

Euskararen Erakunde Publikora

Izen emate saria 17€,(Udaberriko frogentzat ordaindu dutenek izan ezik)

Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren bigarren deialdia : Izen emateko azken epea irailaren 18a

“ Kaperan akapela ” saileko hirugarren kontzertua larun-bat huntan irailaren 5ean iraganen da HendaiaAbbadiako jauregian. Bi artista handi ariko dira elka-rrekin : Pier-Paul Berzaitz Muskildiko seme famatua eta

Carlos Gimenez Euskal Herriko piano joile onenetakoa.Pierpol Berzaitz, duelako berrogei urte hauetan eza-gutua dena, ez da bakarrik kantaria, hitzak eta musi-kak berak egiten ditu. Hainbeste dohainen ukaitea

zinez arrado baita. Kantagintza tradizio-nalean oinarrituz, musikaren ikuspegiberria eskaintzen digu. Bestalde, bost pastoral eta bost komediamusikal idatzi ditu eta azkenik“ Orreaga ” ikusgarria, iaz Baionakozezen plazan emana.Abbadian, bere kantuekin batera, bestepoeta batzuen hitzak ere kantatuko ditu,hala nola : Topet-Etxahun, ManexErdozaintzi-Etxart, Michel Labéguerieeta Xabier Lete.Antolatzaileak : Euskal KulturErakundea, Hendaiako Herria etaAntoine d’Abbadie Fundazioa.Kontzertua arratsaldeko 6etan hasikoda.Sartzea : 8 €. Lekuak atxikitzeko, deit :05 59 20 04 51.

Abiadura handiko linearen proiektuak berekin daraman ortzantz arriskua hurbiltzen ikusidute Lapurdiko hautetsiek joan den osteguneko suprefeturako bilkuran, RFF trenbideenjabearekin egun osoan bildu direlarik. Bi ibilbideren hipotesiekin ari dira lanean RFF-ekoteknikalariak. Milafranga arte pasabide bera izanik, Mugerre eta Hiriburu ekialdetikMilafrangako EDF tentsio gorako linea aldera hartuko luke trenbideak, Uztaritze-Basusarri-Arbona-Ahetzen barna, Urruña eta Biriatu aldeetara joateko, horixe lehenhipotesia ; bigarrenean Milafrangako beste alderdi batetik pasa liteke, Uztaritze-Senpere-Azkaine ekialdetik eta Larrun petik lurpez pasatuz. Bi ibilbideak larriki erakutsi dituelarik,apur bat tunelarena gehiago xantzatuz, ttantto bat markatu du RFF-ak, eta ez ttipia, biparte egin baitira ordu arte bat ziren hautetsiak ; batzuek printzipiozko oposizioaberbaieztatu dute, besteak ordea baiezkora pasatu dira, lurpez egina bazen onartzekoprest zirela gehituz. RFFak jokoa bere gostura eramana zuen egia erran, ezen bilkurarenlehen partea ostegun goizean, Baionako tren geltokia berritu eta garatuko delajakitearekin, Jean Grenet auzapez/deputatuaren onespen osoa kausitu baitu trenbideenjabeak. CADE ingurumen elkarteen batasunak beste gisara analizatu du bilkura hori. Nagusikipuskaketako trenentzat izanen dela entzutearekin CADE-k azpimarratzen du puskatrafikua azkarki beheiti ari dela, eta horren ehuneko hamalaua baizik ez dela ibilbideluzekoa. Jendeketako hiru AHT baizik ez lirateke linea berritik iraganen egunean. Hotslinea berriak sekula baino kanore gutiago du CADEn ustean.

Trenbide berria Senpere/Azkaindik ?

HENDAIAN

Pierpol Berzaitz eta Carlos Gimenez artista bikote paregabea !

“Bizi !” mugimenduak anto-laturik, 150 lagun bildu diraBaionatik AngelurainokoChronobus ibi lbidean,bizikletez, joanden larun-batean. Tartean hautetsiandana bat, Jean RenéEtchegaray, Monique Larran-Lange, Jean Lissar,Michel Veunac, bai etaDaubagna eta Voisin an-geluar hautetsiak. Larun-batean airoski iragan denmanifestaldi horrek helburubikoitza zaukan : batetikmolde berezi batezoroitarazi Kopenhagen 100egunen buruan klima al-daketaz eginen dengoibiltzarra, neurri baitez-padakoak han hartuko dire-lako menturan ; bertzetik,BAB eremuan gaindiChronobus linearen emen-datzea eta urririk ezartzeaeskatu…

Bizi ! mugimenduakbertzalde jakinarazi duirailaren 25etik 27ra hirueguneko bizikleta ibilaldibat antolatuko duela Ipa-

rraldean gaindi, MauletikBaionara, hemen gaindikogarraio publiko sareaemendatzea galdegiteko.

MANIFESTALDI AIROSA CHRONOBUS IBILBIDEAN

KOPENHAGE 2009 GOGOAN

PierpolBerzaitz Carlos

Gimenez

Page 4: Herria 3021

4

HAZPARNEALPHACAN lantegiaren egoera latza

Lantegi hau hestekotan da helduden abendo undarrean. 37langiletarik 25 dira oraino gelditzen beren lan postuetan, bert-zeak jadanik kanporatuak izanak dira. Langilek nahi ukan dutelantegi hunen iraupenari epea luzatu, hortarako bi eskaintzaegin dituzte enpresa burueri bainan oraindik eza baizik ez duteukan. Lantegi hunek dirua irabazten du, irabazi haundi batekinbukatu du urtea eta ARKEBA zozietatearen pean diren lante-gietan emankorrena agertu da Hazparneko Alphacan lantegia.Enpresa burua beren hesteko erabakian bermatzen da lante-giaren hartzale berrien eskaintza baztertuz. Tresneria kentzenhasiak dira, laster gaineratekoa eremanen dutela errana izanda langileen ordezkarieri. Hauek jazartzeko gogoan dira, legezardiesten ahal dituzten guziak beren alde ezartzeko, auzitanjartzeko prest dira. Nagusiek langileeri agertu duten mes-pretxua salatu dute berrikitako biltzarre batean. Oraino azkenbilkura bat egitekoa dute enpresa buruekin, bainan itxaropenhaundirik gabe zorigaitzez.

ELKARTE AURKESPENAHazparneko elkarteak Mendealako gelan izanen dira heldudenlarunbatean. Bakotxak beren batasunaren berri emanen du,etorriko diren guzieri. Hor kausituko dituzue, kirol ala kultursailean lan egiten dutenek aurkezturik, zuentzat edo zuenhaurrentzat gutiziatzen duzunaren argibide guziak. Goizeko 10etan hasiko da aratsaldeko 4 ak arte iraunen du. Goizean11tan herriko auzapezak Hazpandar berrieri eginen diote ongietorria. 4 orenetan aldiz bukatzeko orduan zintzur bustitze batizanen da elkarte kide guzientzat tokian berean.

PIERRE IRIGOIN ERAKUSKETAPierre Irigoin margolariak egiten du erakusketa bat. Arkuazpiko gelan iraganen da helduden irailaren 6 tik 19 a arte hor-tan. Artixta hunek bere 40 bat obra aurkeztuko dauzkizuete,zoin ederragoak. Berrikitan bere ohizko lanetik apur bat bazter-tu da, herriko bazter ederrak eta etxeak margotzen zituengehienik, bainan gaur jende ezagutu batzuen aurpegiak mar-gotzen ditu. Mattin eta Xalbador bertsulari omentsuak morgo-tuak ditu Pierre-k. Bertzalde lehengo merkatu ala egunerokobizi zati batzu obratu ditu arras ederki. Erakusketa eder batengaiak badira hor. Huntarat juaiten bazirezte bi solas eginendituzue margolari artixtarekin, hain ederki emaiten dueneuskara garbian.

Alphacan lantegia

Piere Irigoin beren obren artean

MAKEA - LEKORNESortze - Huna bigarren haurñoa Leire sortu dela LekorneHaurtoenian. Jérome eta Cécile Etxebarne aitama gazteak lori-etan daude, beren sortu berria eskuetan, eta nundik ez Ellandeanaia premua ! Goresmenak burrasoeri, eta Etxebarne etaAgerre leinu guziari. Gure azken etorria handi dadila familiakogoxotasunean osasun eta zorion betean, euskaldunki !

Heriotze - Emile Zubieta pausatu zauku 82 urtetan, Baionaaldean. Elizkizunak Makeako elizan iragan dira astelehenean.Memena bere emazteari eta Makean bizi den Blain familiaosoari doatzi gure euskal bihotzeko sendimendu leialenak. EtaEmile, pausa dadila zeruko pentze perdeetan.

Garroko eskailerak - Bai, itxura ederra ari dute hartzen ! Eta,eta… eskertu behar dira gutarterat etorri diren 8 langile xuri etabeltzak eta Pier Larrea hargina eta beste, esku kolpe baten

emaiterat eta solasbidetan parte hartu dutenak, eta nundik ezsukaldariak !! Bai, bai ! Bada egiteko eta hobe Eyhechar(SARL) deiturik, sobera urrun joan gabe. Hor ikus ! P.I.

SENPERE

Heriotze - Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan daMarie Jeanne Etcheverria Amotz Krixotegikoa. 82 urte zituen.Emazte arras pixkorra zelarik bere etxeko eskaleretan erorikobortitz bat egin du kopetaren gainerat. Ixtripu lazgarri hortan biziagaldu du. Bere denboran Nicolas senar zenarekin Amotz garaikolaborantza etxalde ederra arras ongi erabili dute. Erretretaratheltzean auzoko Krixotegiaz jabetu ziren. Orai bere alabarekinbizi zen. Pena handiak ere jasan izan ditu bere seme mutilgaztea eta geroxago senarra bertze munduratu zirelarik. Penetangelditu diren hiru alaba eta horien familieri eskaintzen ditugu guredoluminak.

Pilotan Europako kopa - Asteburu huntan Gantxiki trinketeanamaturren maileko Europako Kopa deitu lehiaketa iraganen da.Arduradunak edo moldatzaileak dire : Frantziako pilotafederakuntza, Herriko Etxea, turismo bulegoa eta gure herrikopilota taldea. Laguntzaileak ere badituzte : Europako pilotafederakuntza, Akitaniako eskualdea, Kontseilu Orokorra etaherriko komertsantak. Lehiaketa hortan parte hartuko duteFrantziako, Espainiako, Italiako eta Beljikako pilotafederakuntzak. Hor ikusiko ditugun berezitasunak dire : eskuhuska buruz buruka eta birazka, xarea, palantxa gizon etaemazteak goma arinarekin, palaz larruzko pilotarekin. Partidakeginen dire ortzegun huntan aratsaldeko 17etarik goiti; ortziralean16etarik goiti, larunbat goizean 10etarik 12ak arte, aratsaldean14etarik goiti finalerdiak eta zonbait finala. Igandean 10etarik13ak arte bertze finalak eta ondotik sarien emaitea.Bertzalde beti pilota kondu, Pilotaren Aste Handian zonbeitgaltzale eta bertzeak irabazle denak ohoretan ziren. Xixteraz :Jerome Irubetagoyena, Thomas Tapia eta Ximun Lucuk junior

mailean galdu dute. Esku huskan berdin : galtzale junior maileanBixente Olaizola eta Yves Huguenard. Kadet gaztetan XabiBereterbide eta Peio Guichandut eta gaztetxoetan DiegoSuertegaray eta Amaiur Jaureguy pondu xoil batez. Aldiz xitoetanxapeldun Xan Michelena eta Andoni Jorajuria. Akitaniako kopan xapeldun benjamin ttarroetan Pery eta JeanPascal Jorajuria. Union Basque xapelgoaren finaletan galtzale Mikel Lamothe etaXimun Michelena. Eta ttipi ttipietan Unai Idiart eta EllandeJaureguy xapeldun beren lagun Arnaud Haroçarene eta JulesLaxalt garaiturik. Ohore xapelduneri eta goresmenak galtzaileeribai eta ere horien erakasle suharreri.

Xan Michelena eta Andoni Jorajuria xapeldun

UZTARITZESormenaren eresiak - Heldu zaikunasteburu huntan irailaren 5etik 6era ira-ganen da 10.aldikotz ‘’ Sormenaren ere-siak ‘’ deitu ekitaldia Heraitzeko gazte-luan. Egitarau ederra dauka aurtengoakere Ur Begi elkarteak antolaturik. Hunazer ikus edo entzun ditaiken: margolanezezagunen erakusketa, margolari ba-tzuen zoingehiagoka, mundu berrikodantzen erakusketa, musikaldi bat pia-noan (ikus ondotik), trikitilari eta pandero,kantariak kantu tradizionaletan eta ereBrassens-en obretan. Ongi etorri deneri.

Musikaldi - Beraz larunbat huntanHeraitzeko Santa Katalina kaperan musi-kaldi bat izanen da aratseko 8etarik goitiAndoni Agirre piano joilearekin. Musika-zale frogatuentzat jakin behar da emanakizanen direla J.S. Bach, Schuman, Cho-pin eta Brahms-en obrak. Sartzea 5 euro-tan Ur Begi elkarteak antolaturik.

Super loto bat - ‘’Labourdins’’ elkarteakantolaturik loto joko handi bat izanen daigande huntan Kiroleta-n aratsaldeko3etarik goiti. Badakigu ardurenean jokomota horrek arrakasta handia duela.Suerte on.

Landagoyen-eko mainutegia - Irailaren7-tik 12-ra Landagoyen-eko mainutegiahetsia izanen da publikoari ur aldaketa-ren gatik. Ondoko astelehenean berrizidekiko da.

Pilota - Irailaren 5an, larunbatean, Uzta-ritzen Latsak eta Ttirrittak antolatutakopala txapelketaren finala izanen da.5etan hasiko da partida mixtoarekin,6etan 2. sailekoekin eta 7tan 1.sailekoe-kin. Ondoren aperitifa alaitua eta afariaizanen dira Ttirrittan.

SARAMerkatua - Uztailean eta agoztuan ortze-gun goiz guziz errebotean egiten dutenmerkatuan 30 bat saltzaile izaten da. Herri-tarrak 5 bat. Salgai barazki, fruitu, gasna,kontserba, pastisa eta bertze, bai eta ereeskulanak eta argazkiak. Aurten buruilaren10ean bukatuko da.Heriotze - Agoztuan ehortziak izan direGoyetche Josephine, ezkontzaz Ba-rreneche (80 urte), agoztuaren 9an ;Delpech Etienne (65 urte) agoztuaren15an ; Mendiburu Enaro (73 urte) Zugarra-mendikoa agoztuaren 24an, saratargehienek ezagutzen zutena eta bertzeainitzek ere. Kataska frango ibilita gan damundu huntarik, bere miga, pottoka, behoreta bertze utzirik… Errandonea Pierre,Arginainekoa, 78 urte, agoztuaren 29 an.Doluminak heriotz horiez hunkiak direnfamilia guzieri.Ezkontza - Dibos Aurelie (Errekaldea)Sarakoa eta Bordenave Frederic Nay he-rrikoa, ezkondu dira agoztuaren 29an.Zorionak bi familieri. G.E.

KANBO

Xikito eguna - Igande huntan iraganenda Xikito eguna, turismo bulegoak etaKanboarrak pilota batasunak antolaturik.10:00 herriko pilotariek loreztatuko duteXikito zenaren hilobia. 10:30 meza, Arra-ga koroak alaiturik, Jeikadi taldeareneuskal dantzak, eta mutxikoak elizakoplazan. 15:30 Pilota plazan, eskuhuskako partida, indar jokoak eta jokogarbi partida, Xikito trofeoa (Kanbo-Uztaritze desafioa). Sartzea 7 euro(urririk 16 urtez petik). Euria balitz, ezker-paretan iraganen da ekitaldia.

ELTZEGILEEN MERKATUA BASTIDANIRAILAREN 12an eta 13an

Hamabosgarren aldikotz ira-ganen da Bastidan eltzegileenmerkatua, irailaren 12an eta13an, larunbat eta igandez(9:30-19:00). Bi egunez, zer-nahi salmahai aurkituko dirakarrika nagusi guzian eta he-

rriko plazan. Mustraketak ere,nola moldatzen den buztina,moldatutakoen erretzea etamargotzea… Merkatu hortanagertuko dira ere berina-gileak. Eta tr inket ohianzeramikagileen erakusketa.

Page 5: Herria 3021

5

AIHERRAXakur bat galdua - Bildarritz auzogunean, xakur bat badago abandonaturik. Gaztea,6 hilabeteko labrador hau gaztain kolorekoa da, arras maitagarria. Hunen galtzeazzerbait dakienak, deitu 05 59 29 45 56-ra.

Pilotariek finalean galdu - Duela bi asteburu, 2 pare baginituen, Bidarriko plazalaxoan, Union Basque batasunak muntatu esku huskako xapelketaren finaletan arizirenak. Xoriak A mailan, Txomin Bellecave eta Peio Iribarne-k Denek Bat-eko parebaten kontra galdu dute ; eta gazte artekoen mailan, Iban Larrandaburu eta PhilippeMongaburek gauza bera egin Noizbait-eko pare baten kontra. Hala ere, goresmenakmehexi dituzte hein hortara heldurik. Biba zuek, eta ez hortan geldi ! !

Igandean, Kermeza : Xipri Arbelbide-ren azkena ! ! - Bai, helduden igandeanAiherran antolatua den kermeza, Xiprijaun erretoraren azkena izanen da. Baduorain 12 urte, jaun apezpikuak izendatuzuela Aiherra eta Izturitzeko erretor.Orduan, hastapenetik erran zuen 75 urteeginen zituenean, utziko zituela parropia-ko ardura eta lana. Geroztik urteak pasatudira, eta tenorea etorri da. Hunen joaiteofiziala ondoko igandean baldin bada egi-nen (ondoko astean izanen dituzue xehe-tasun guziak), anartean parropiako langilebatzu ari dira jo ta ke, aurtengo kermezaedo parropiaren bestaren prestatzen.

Hau igandean iraganen da Denen Etxean.Huna funtsean egitaraua :11etan : meza nagusia, 12etan : aperitifa,13etan : bazkaria herriko gaztek alaiturik,salda, legatza maionesa lagun, xerri erre-kia lur sagarrekin, entselada, gasna, bix-kotxa, kafe ta ondoko. Ondotik zozketaedo loteria (lehen saria : arrapixkolatzekoasteburu bat Cauterets-en, 2 lagunentzat,mainu eta goxatze bereziekin), 17etan :animazionea herriko gazteekin.

Bezperatik, prestatzeko lanetan edozoin herritarrek parte har dezakete. Itzul saldutxartelen aztalak Maitexa Lassalle, Maite Oxarango edo Bernadette Arhancet-i. Zoz-ketarako zuen eskaintzak utzi behar dira ortzegun edo ortziralean, Françoise Aphal-en etxen, arratsaldeko 4tik 7ak arte, edo larunbat goizean Herriko Etxeko gelan, edolarunbat arratsaldean Denen Etxean.Txartelen erosteko, ez egon azken mementoarenbeha. Antolatzaileen partez, ongi etorri guzieri !

SUHUSKUNEUrrezko ezteiak - Egun hauetan, Ho-norine eta Kaiet Ouret SuhuskuneBikaritekoek ukan dute fagorea beren 50urte esposatuak zirela ospatzeko. Bizian,esposatuentzat, zedarri eder bat da hori,salbu, ez baitira denak mail hortaratheltzen, espos lagun bat galtzen delarikanartean. Honorine eta Kaieti, beren fami-lia eta herriak nahi ukan dakote eskainiegun berezi bat agorrilaren 29an, merexizuten bezala. Herriko Etxean, RenéEtchemendy auzapezak hitz laburrezbainan hunkigarriz oroitarazi du horien bizibaliosa eta ederra. Ohorezko makilaeskaini dako Kaiet-i, zointan zizelkaturik baitira denboran errepikatzen ziren hitz pare-gabeak, funtsean beti bali behar leitazkenak : beti izan zira, Kaiet, euskaldun, fede-dun, laborari eta kantari. Nathalie Susperreguy axuantak eskaini dazko amultsuki lore-ak Honorini. Gero elizarat buruz, nun meza kartsu eta alaitu batean Oxarango apezakohoratu dituen gure eguneko bi esposak. Parropiako kantariek beren aldetik eskainidituzte biziki xaramela ederrak, nahiz beren lagun eta fidel Kaieti erakutsi beren elkar-tasuna. Zintzur bustitzearen ondotik, familiak eta auzoek segitu dute egun xoragarrihori Heleta Agerrean, dena kantu eta bertsu, mahain on baten inguruan. Biba zuek,Honorine eta Kaiet, segi aitzina agian luzaz Bikariteian.

BAIGORRIElgarretaratze - Igande huntan buruilaren 6an, elgarretaratuko dira Baigorrin bizi etaBaigorrin sortu eta herriz kanpo bizi diren erretretatuak. Eguna hasiko dute elizan,10.30tako mezarekin, ondotik Plaza Xokon izanen dute bazkari on eta alaitua. Elgarberriz kausitzeak eman graziarekin, ez da dudarik izanen dela orroitzapen berritze,omore eta arrabots.

Heriotze - Duela zonbait egun, bere azken egoitzara lagundu dugu Jean-BaptisteLiciaga. Gizon goxoa, familiatua, arrabots haundirik gabe ereman du bere bizia etajoan zauku, 82 urte zituela. Aipatu behar dugu ere Marie-Jeanne Irastorza-renheriotzea. Sei urte zuen etorria zela senarrarekin, herriko okindegira, beren semearenganat. Hiru urte huntan alargundua, seme hunen galtzeko nahigabea ere izan duduela 6 hilabete. 95 urte zituen eta Urepelen ehortzia izan da joanden ortzegunean.Doluan diren bi familieri eskaintzen dizkiegu gure doluminak.

Elkarteen elgarretaratzea - Plaza Xokon iraganen da, larunbat huntan, buruilaren5ean, goizeko 9.00etatik 13.00ak arte. Laugarren edizio huntan, elkarteek berenegitura aurkeztuko dute publikoari.

Pilota - Badu zonbait egun bururatua dela Frantziako txapelgoaren kondu finalen astehaundia. Jada aipatu bezala, gure pilota batasunak 9 ekipa bazituen finala horienjokatzera helduak. Zortzi jokatu dituzte, batean bi ekipa baitziren bat bertzearenkontra. Emaitzak onak izan dira, seiek txapela eskuratuz ; gainera, Zaharrer Segibatasun hoberena izendatua izan da eta Battitt Ospital, erreboteko jokolaria plazagizon deitua. Huna nor diren txapeldunak. Esku huska, benjaminetan : X. Alcasenaeta X. Bascans 30 – 10 nagusituz beren batasuneko F. Elgart eta C. Martinezlaguneri. Minimoetan : F. Berterreche eta D. Barrenetche 30 – 29 nagusituzSenpereri. Juniorretan A. Guichandut eta G. Tambourin 30 – 12 nagusituz Senpereri.Joko Garbian, Kadetetan F. Larronde, D. Goñi eta T. Cadot 40 – 33 nagusituzPaueri. Errebotean, Juniorretan : B. Ospital, T. Riouspeyrous, B. Lissar, M.Olçomendy eta G. Tambourin 13 – 6 nagusituz Aviron-eri. Senior bigarren mailan, I.Riouspeyrous, P. Etchebest, G. Ospital, F. Othalepo eta P. Sallaberri 13 – 5 nagusituzHiribururi. Beren finala galdu dutenak, Joko Garbian, Senior mailan P. Dutey , P.Juantorena eta B. Ospital 41 – 45 eginik Donpauleuren kontra eta Errebotean, T.Cadot, D. Goñi, B. Indart, P. Rozados eta A. Haristoy 12 – 13 eginik Hendaiarenkontra. Gorestekoak dira pilotari horiek guziak eta beren laguntzaileak, lan sakonarenondorioak agertzen baitituzte eta herriko koloreak gora ekartzen.

AZKARATEEzkontza - Agorrilaren 22an Herriko Etxean jaun auzapezaren aitzinean elgarretaratudira beren baia emanez gure herritar Maite Juantorena anderea eta Peio Larramendydonazahartar gaztea. Plazer dugu jakitea gazte xarmant horiek Euskal Herria hautatudutela, beren lan saila segitzen dutela hor gaindi. Gure aldetik konplimenduak, biziditela urostasunean eta goresmenak ere familia guziari. C.M.

ORTZAIZEGaner huste - San Mixel eskolako burrasoek ganer huste bat antolatzen duteirailaren 13-an, igandearekin, Ortzaizeko ezker paretan. Tokiak aitzinetik atxikitzenahal dira (3 € kanpoan edo 4 € barnean) telefonako zenbaki huntarat deituz : 06 2621 44 71. Ganer huste hori jendeeri idekia izanen da goizeko 8-etarik aratsaldeko 7-ak arte. Tokian berean aurkitzen ahalko da bai jateko eta bai edateko.

ARMENDARITZEHeriotze - Bulta txar baten ondotik, laster, biziki laster joan zaiku Mayi Delgue Po-xoluko etxeko andere xaharra, 70 urtetan. Emazte langile eta ixila, irri pollitakbeztitzen zuela bere aurpegia, horra zer etsenplua utzi daukun. Elizkizun ederrarekinsegitu dugu bere azken egoitzarat, merezi zuenaren araberakoa. “Eman eta eginduzun guziaz Mayi… milesker. Goza dezazula betiereko zoriona”, eta familiak onhartditzala gure dolumin bizienak, bihotzez.

Sortze - Heldu zela baginakien… plazer hartu dugu jakitea Graxi eta Joel Moustirats-en familia gaztea emendatu dela bigarren haurrarekin. Premuaren ondotik alabañoa…Goresmenak aitama gazteeri eta ainitz zorion guzieri !

Pestak ginituen herrian… - Gazteak ere behar eskertu eman baitaukute nun zergoza begi beharriz edo zango eta ahoz : antzerkia arrakasta haundiz iragan hiru osti-ralez, indar joko, dantzaldi, apairu, herritarra ere gastatuz. Horra nola iragan direnederki guziak. Segi aitzina omore goxoan !

HELETAEzkontza - Joanden ibiakoitzean bi espos andana baginituen. Dominique EtchepareIribarnekoak hartu du bizilaguntzat Urkoiko elizan horgoa den Denise Barbaste.Ohantze berria Heletan eginik gutartean biziko dira. Emmanuelle Sallagoity Mal-dabidekoa bere eri artatzale lanaren gatik Parisen dago. Gure herriko elizan hartu dubizilaguntzat Alexandre Tesson. Ixtant batez oraino lanaren gatik Parisen bizitzekoakbadira, pentsatua dute hunaratzea ondotik. Gure goresmenak bi bikote andaneri.

Musa - Ibiakoitz 12an Heletako eta Iholdiko adin ederreko elkarteek mus lehiaketa batantolatzen dute Heletan Erregelu salan. Aratsaldeko bi orenetan haste, sari bizikiederrak izanen dira. Orori ongi etorri.

Igandeko mezak - Ibiakoitzean, aratseko 7 orenetan, Landibarre Martinen. Igandean9 orenetan, Armendaritzen, eta Mehainen. 11 orenetan Iholdin eta Heletan Bixintxonhaurren benedizionearekin. Herritarra

BIDARRAISortze - Agorrilean, Ohatean, Christine eta Ramuntxo Garay-ek ongi etorri egin dioteXalbat muttikoari. Lixeronean, Thierry Nanteau eta Vanessa Prigent-ek Oihan neska-ttoari. Eta Mendi Xolan, Maritxu Urruty eta Jérôme Burghoffer-ek Laura alabañoari.Goresmenak aitama uroseri eta agiantza zoriontsuenak hiru haur sortu berrieri.

Amarrain besta - Buruilaren 13an iraganen da ohiko Amarrain besta. 10:30 mezanagusia. 11:30 herriko gazteen arteko pilota partida. 12:30 jan aitzineko hurrupaldia.13:00 bazkaria (amarraina, ahatekia leka eta lur-sagarrekin, entsalada, gasna,bixkotxa, izozkia, arnoa, kafe eta ondoko) 20 eurotan helduentzat, 10 euroko janaldiahaurrentzat. Ongi etorri orori.

IZTURITZEDardan dohatsuaren besta - Agorrileko azken igande huntan ospatu da FrantsesDardan, Frantziako iraultza denboran Pariseko komentu batean basaki hil zuten herri-tar apeza, 1926az geroztik dohatsuen lerroan da. Aurten haundizki ohoratu da etaotoiztu Hazparne aldeko parropiaren patroina, elizaren bete herritar eta auzo herritarbildurik. Jaun apezpikuak, Cornu bikario orokorrak bai eta Xipri Arbelbide, SallagoityDonamartiriko erretor ohia, Algueiru, Ameztoy eta Esponde jaun apezek goratu duteegun hortako elizkizun ederra. Ondotik hurrupaldi bat eskainia baitzen kalostrazpian,jaun apezpikuak hor ziren guziak agurtu ditu araberako hitz goxoekin.Kermeza - Heldu den igandean dugu Aiherran, eta Izturiztar guziak gomit dira betibezala. Parte hartzeko molde hoberena da alabainan egun hortan han izaitea, bainanjoan ez ditazkeenek bestela ekar dezakete beren laguntza : zozketa txartelak erosizeta ere lotak edo emaitzak eskainiz.

Herriko Etxean, opariak

IRISARRIIrisarrin pilotaz pilota …

Pilotako aste haundia bururatu zauku eta Irisarriko Guichandut anaientzat balentriaizan da aste nagusiko finaletan parte hartzea. Lehenik agorrilaren 10ean, Arberatzeko plaza eder mukurru betean (600 bat jende),Anttonek eta Guillaume Tambourin-ek, artekoen finala frango aise eraman zuten 30 –12 Senpertarren kontra. Biba bieri.Gaztetan, Peio eta Xabi Bereterbidek finala galdu Garaztarren kontra 30 – 16 Kanbokoplaza nagusian 1300 jenderen aitzinean. Domaia ! Bizpahiru aldiz aski hurbil ibili dira,bainan ezin berdinduz, Goizeko Izarrakoak aitzinatu eta xapeldun atera. Xapelgoko partidak segitu ondoan, gure Irisarriko pilotazaleek herrian berean baduteesku huskako lehiaketaren finalen segitzeko parada, buruilaren 5ean, ibiakoitz ara-tsalde huntan. Lehen finala : hirugarren mailekoa aratsaldeko 3etan. Ondotik beste bifinalak jokatuko dira. Guziz jokatuak izan behar lukete, pilotari on eta ezagunbatzuekin. Aratsaldearen bururatzeko, zintzur bustitzea Irisartarrak pilota batasunakeskainirik, Denen Etxea gelan eta gero zikiro jatea Anita eta Gabiren trinketean, u-saiako heina atxikiz Gure Doian.

Xipri Arbelbide Aiherrako Apezetxearenaitzinean, joaiteko azken egunean, joan denastelehenean

Page 6: Herria 3021

“ Oroimena garbitu, egiazerbitzatu, barkamena es-katu ” lemapean, Bilbo,Donostia eta Gasteizkoapezpikuek ospakizun bat an-tolatu dute iragan uztailaren11n Gasteizko katedralean,Espainiako gerla zibi lekogaraileek 1936-1937 urteetanfusilatu zituzten Hegoaldekoelizbarrutietako hamalauapezen omenez.

Apez haueri ez zenegin bere denboran ehorzke-ta-elizkizunik, eta kasugehienetan ez zen heien heri-otza erregistratu ere Elizbarru-tiko Aldizkari Nagusian.

2007ko urriaren 28anBatikanon egiten zelarik36eko gerla zibilean erail 498apezen beatifikazioa, injustiziazaioten 14 apezen familierieta hainbat herritarreri hauenizenak isi lpera baztertuakgelditzea, eta hau nolabaitzuzentzea galdegin dute Bil-bo, Donostia eta Gasteizkoapezpikueri.

“ ...Arretaz entzundugu zuzendu diguten es-karia, onartu ditugu arrazoiaketa bidezkotzat jo dugu...elizbarrutiko kristau-elkar-teekin batera, “ oroimenarengarbiketaren ” ekintza bu-rutzea ” diote beren agirianapezpikuek, ez zauriakberritzeko bainan haueksendatu eta arindu nahiz,barkamena galdegiteko etabarkatzera deitzeko.

Bai, jestu profetikoada denboran egin hutsetazbarkamena galdegitea,

gauzak diren bezala agertuz:Euskal Herriko apezpikuekgarbiki izendatzen dute “ gerlazibila ”, garbiki aipatzen di-tuzte gerla zibi laren“ garaileek ” “ erail ” hamalauapezak, Espainiako Apez-pikuen Batzordeak, hamalauapezak baztertuz, beatifikazioagirian eufemismoz aipatzendituelarik “ XX. mendeko mar-tirak ”.

Bai, jestu profetikoadakigularik, hamalau apezetazgaldezkatua izan zelarik, JuanAntonio Martinez Camino Es-painiako Apezpikuen Ba-tzordearen bozeramaileakegin zuen deklarapena:“ Erailketa guziak kondena-garriak dira, bainan ez diraerail guziak martirak ”.

Bai, jestu profetikoadakigularik ere Rouco, Es-painiako Apezpikuen Ba-tzordeburuak, kontsulta bateradeitu duela Ricardo Blazquez,Bilboko apezpikua, ekimenhuntaz argibideak eta xeheta-sunak emaiteko.

Profetikoa, azkenean,tokiko Elizaren jarrera, dio-larik: “ Oroimena garbituz;egia zerbitzatuz; barkamenaeskatuz, eskainiz eta onartuzbegiratu nahi diogu iraganari,orainaldi eta etorkizun berriaknola eraiki ikas dezagun. ”

Hileta-elizkizun ospa-kizunaz gainera, erabaki izanda Elizbarruti bakotxeko

Aldizkari Nagusian berri hauargitaratzea, baztertuak izanziren heien bizitzako eta he-riotzako datuak altxatuz; etaheien izenak Elizbarrutietakohildako apezen erregistroetaneta dagozkien parropi-liburue-tan sartzea.

7 apezpiku, 215 apezeta ehunka jende bildu diraospakizunean.

Eta bururatzean,hauxe eskatu nahi dizut,irakurle: hamalau apezenizenak ez bakarrik begizbainan goraki irakurtzea, izeneta deiturak ahozkatuz, gureetxe-xoko guzietan hauenizenak gora-aipatuak izanditen, Ebanjelioa gatik etaHerria gatik hil baitziren:

Jose ADARRAGALARBURU – Gerbasio AL-BIZU BIDAUR – Jose JoakinARIN OIARTZABAL – JoseARIZTIMUNO OLASO –Leonardo GURIDI ARAOSLA– Jose ITURRIKASTILLOARANZABAL – MartinLEKUONA ETXABEGUREN –Jose MARKIEGI OLAZABAL– Alejandro MENDIKUTELIZEAGA – Zelestino ONAIN-DIA ZULOAGA – JoseOTANO MIGELEZ – Jose I-gnazio PENAGARIKANOSOLOZABAL – Jose SAGAR-NA URIARTE – Roman deSan Jose URTIAGA ELEZBU-RU.Ondoko pausoa l i tekehamalau apez hauek martirenlerrora altxatzea...

Peio Ospital

6

EUSKAL IRRATIAKBuruilaren 14ean

Sartzea da Euskal IrratietanUsaiako emankizun eta berritasunekin.

Entzun !

Bahituak : Edozein motakoak badira. Batzu politikoak, Kolonbian, Israelen,Palestinan, Iraken, Afganistanen gerla sortu delakotz ; bertze batzu diruarentruk, adibidez Somalian eta ondoko itsasoan ; bahitzaileetan badira neskakbahitzen dituztenak, haien gozatzeko, esklabo bezala erabiltzeko, hala nolaAustrian eta egun hauetan jakin dena, 18 urteren buruan askatua izan denaKalifornian. Hameka urte zituen bahitua izan zelarik, 29 urte eta bi haureginik libratua izan delarik. Egiazko abrekeria, ez bakarrik gizatzar batena,baita ere haren emaztearena. Ezin sinetsia !

***Usain ona : Goiz honetan, larunbata, etorri zait Kanbotik gomita bat. Jaunbatek mintzaldi bat eginen du Arnaga deritzan etxean, sudurra aipatuz, hainzuzen, Cyrano-ren sudurra, ez baitzen nola nahikoa eta izenpetuko du idatziduen eleberria “Usain ona” deiturikakoa.Bada bertze usain bat, hori ere ez nolanahikoa, “Usain” delarik lasterkaribaten izena, Bolt deitura, Jamaikar lasterkaria. Orotara urrezko 3 medailairabazi ditu, 100 metrokoa, 200 metrokoa eta beste hiru lagunekin 4 aldiz100 metrokoa. Munduan den lasterkaririk zaluena da errautsi dituelarik 100metroko eta 200 metroko markak, 9 segundu 58 eta 19 segundu 19ekin.Harritzekoa ! Noradino joanen da gure gizakia ! Ez dute aurpegi ederraagertu frantsesek. Orotara hiru medaila : bat zilarrezkoa, biga brontzezkoak,Usain Bolt-ek baino gutiago. Nehork ez du ukatuko ona dela Usain hori.

***Berriz haste : “Herria” gure astekari maitea oporretan zen, hain zuzen Nico-las Sarkozy gure presidenta bezala. Aste bat lehenago Pariseratu daFrantziako lehendakaria Pariseren askatzearen 45 urteren ohoretan eta erelarderiatu behar zituelakotz banku handietako buruzagiak. Etorri diraEliseoko jauregira eta han entzun behar zituztenak entzun. Geroak erranendu nola jokatuko diren. Horiek eginik joan da berriz pausatzera emagina-rrebaren etxera.

***Errugbia : Top 14 delakoan Iparraldeko bi taldeek galdu dute : BaionakParisen Metro Racing-en kontra (18 eta 9) dena gaztigu ostiko eta pun-palasterretan ; Miarritzek Bourgoin-en aurka (22 eta 17), hemen ere gaztiguostikoek egin dute diferentzia. Hortan gaude.

J.H.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

JJEESSTTUU PPRROOFFEETTIIKKOOAA

EUSKAL HERRIAK, EUSKAL ELIZAK

AGUR BEROA EGIN DIOAZKAINEN

ROGER IDIARTBERE APEZARI

Goizegi ixildua ginuen 77 urtetan Azkaine Errebirako seme alabetako biga-rren apez kantaria eta halaxet zeramatzan begi dirdiratsu batzuek gehiagoezin erranezko azken urte bat eta erdiak, joanden apirilean urtea ukanik bereburumuinetako ezinbertzea.Erran behar da bazuela ordukotz zerbait eginik eta erranik. Dohain aberatse-tako apez gaztea, gazteriaren erakasle egon zen lehen urteetan Hazparneneta Uztaritzen ziren ikastetxeetan, bainan laster frogatu ere zen, haren do-hainak ez zirela hola eta hola mugatzekoak. Behin, gutik usteko zutenXuberoa izanen zuela lapurtar dohatu horrek bere talenduen frogatokia.Nork erranen zuen orduan Xuberoa behin jastatuz geroz, harek horgotukozuela, maitasun, talendu eta guzi ? Alta hori da gertatuko, behin Zalgize, IruriLarraine gainerainekoek beretuko baitute, hor emanen duen Xalbadorrenpastorala hantxetan irriskatu arte. Bixtan da, Xuberotarrak berak lekuko, lanhaundia zela hortaratzea, hango euskararen beretzetik haste, prefosta ! Horiek oro, eta zein ederki, bururaturik, ez du deusik galduko gure apezakbere orokortasunetik, eta huna berriz Lapurdiratuko dela Roger, Ainhoa, Zu-raide, Ezpeleta eta Kanborainoko lurretan bermatuz, beti apez laño, irritsu,kantari, bertsulari, ororen zerbitzari, ez nahiz alabaina deus laguntzarik gabeutzi hartaz behartzen zena. Ororen artetik bulego zoko hartan ere berdinprest gure erretor idazle omoretsua, eta papoko kurutze haundi hura nehorigordetzekoa ez zuena, galdatuaren emaiteko, edozein gaiez edo tenorez. Aberastasun horien guzien esker-onetan jainkoratzeak du larunbat hortan, bioren oso beharko Azkaingo eliza mukurru bete betean : Jaun apezpikua,Mgr M. Aillet ofizioaren buru, 50 apez baino gehiagorekin, eta RogerEtchegaray kardinalea ere hor, Herria kaseta hunen irakurle bera salatu zai-guna, bai-eta Ludo Docx apez flandriar adixkidea etorria.Ofizio eder eta beroa, Roger apezak berak egin kantuek herriko doinuetanemanik bainan aipamen batekin utzi beharko Roger beraren hainbertze lan,“Ebanjelioa kantuz” eta bertze, hots, denak baziren hor, Roger berak hitze-tan emanik, bai-eta berak mañetofoian bere biziko esker onetan eginmintzaldia barne.Hanbat otoitz bestalde, familiakoek edo besteek emanik. Eta nola ahantzxiberotar kantari miresgarri heien xaramela kartsuak. Horiek orok har ditza-tela, bereziki etxekoek, gure dolumin sendikorrenak eta oroitzapen kartsue-nak, eta hik Roger, betiko zoriona, gure lekua ere beiratzen dukala ! E.L.

Familietan gora beherak komuzki dira gertatzenZorion eta bai zoritxarrak aldizka dira agertzen.Egungo besta goza dezagun, ez da ardura ikusten !Marie-Jeanne eta Xantxo ziztegu bihotz batez ohoratzen !

Mende erdi bat badu jadanik, ez da atzoko eguna,Eliz’ezkontzak sortu zuela zuen baitan batasunaIragaiteko elgarrekilan epe hoin luzea denaBarna ta azkar behar da beti bihotzean maitasuna.

Urrezko bizi aberats hortan ez zizte geldi egonakAlainan beti suertatu behar barne ta kanpoko lanak !Haurren hazteak ekartzen ditu plazerrak bai eta penakElgar lagunduz jasaiten dira egun hitsak eta onak.

Jean-Michel, Fermin, Lina ta Henri, lauentzat zer atseginaEspos-lagun ta zortzi haurrekin partekatzen duzuena !Aita amentzat, plazer lehena, haurrek emaiten dutenaMaitasunetik heldu da beti egiazko zoriona.

Ezterenzubik Pagolarekin eginez geroz loturaAuzoak hemen elgarrekilan bizi gira bai gosturaPagolan eta Oizunen berdin laguntza dugu seguraNik auzo gisa, Xantxo ta Mai-Jan, bihotzez ene agurra.

Aire : Ttiki ttikitik ait’eta amak… Ahaide batek

XANTXO ETA MARIE-JEANNE2009-KO AGORRILAREN 1-A

HARRIARKA elkartearenerakusketa IZURAN

Harriarka elkarteak artista batzuren obrak presentatuko dituIzuran, Haize Berri kulturetxean, irailaren 14etik 30eraino (egunguziez ikusgai tenore hauetan : 15.00-19.00, estreinaldiairailaren 18an, ostiralez, 18.00etan). Artista horiek dira :Guanes Etchegaray tindatzaile zizelkaria, Michel Amadezizelkaria, Alain Sistiaga tindatzailea eta Joanna Caillaud buztinmoldatzailea. Izuratik landa, erakusketa hori aurkeztua izanenda Itsasun, Sanoki gelan, urriaren 5etik azaroaren 14eraino.

GUATEMALA NERE BIHOTZEAN

Miarritzen bizi da Sophie Paulin 27 urteko frantses-suediarkazetaria. Stockholmen buruturik berriketarigo eta etnolo-giako ikasketak, kazetari gisa mundua kurritzera ekarria da.Guatemalan hartu dituen argazkiek erakusten duteguatemaltar populuaren bizimoldea, eta argazki horiek diraikusgai Baionan, Elkar Megadendan, “Guatemala dans moncœur” erakusketan, urriaren 2raino.

Page 7: Herria 3021

2009 URTEKO XAPELDUNAK

ESKU HUSKALaduche - Berasategui . . . 30Larroquette - Lamure . . . . 10Senior adinekoen finala Kan-bon jokatu zen azkaindarrennausitasun haundian, EuskalLigaren finalean aldiz Etcheto-Maitiak joana zietelarik doidoietarik.Guichandut - Tambourin. . 30Olaizola - Huguenard . . . . 12Baigorriko pareak ereman zion,hau ere aisexko, Senperekobikoteari, Aiherran.Hiriberhonde - Lamure . . . 30Lavielle - Cazaux . . . . . . . . 18Adinekoen bigarren maileanere landestarrak. Bainaneuskaldunak nausi halere.Mainhaguiet - Çubiat . . . . . 30Bereterbide - Guichandut . 16Gazte kadetetan garaztarrakSenpereri nausitu.

ERRABOTE LUZEAN

Azkaindarrak . . . . . . . . . . . 13L. Gazte donibandarrak . . . 9Horra beraz azkaindarrak horere, eskuz bezala luzeanxapeldun : Albistur, Mascotena,Manterola, Salaberry,Berasategui.Baigorri Zaharrer Segi . . . 13Aviron Baionesa . . . . . . . . . 6Junior gazteetan horra berazBaigorriren geroa : Ospital,Riouspeyrous, Lissar,Olçomendi, Tambourin.-Bigarren mailean, Baigorrixapeldun Senpere jorik 13-5.-Gazte kadetetan, Hendaiaxapeldun Baigorriri nausiturik,13-2.-Eta ikas, otoi, joko hau ez delaReboa baina Errabotea edoLuzea ! Mintza euskaraz etaikas euskaraz mintzatzengazteak, pilotan !

JOKO GARBIAN

Hardoitarrak . . . . . . . . . . . 45Luzaz Gazte . . . . . . . . . . . . 44Batez nausitu dira hemenangeluarrak Donibandarreri,lehen mailean : Etcheleku,Etchart, Albistur xapeldun.Bigarren mailean Donapaleuxapeldun (Irigoin, Irigoin, Mire-mont) 45-41 joz Baigorri.Junior gazteetan, Ogeu xapel-dun (Beccas, Dies, Bernat)Senpere garaiturik 45-40.

GAZTETTOAK ESKU HUSKAMichelena - Jorajuria. . . . . 30Cachenaut - Etcheverria . . 15Eta huna xitoak, geroko gaiak,Senpertarrak lekondarrerinagusiturik.Alcacena - Bascans. . . . . . 30Elgart - Martinez . . . . . . . . 10Benjamin gazte hauetaz ezkexa… denak Baigorri ZaharrerSegiko baitira.Berterretche - Barrenetche30Suertegaray - Jaureguy . . 29Minimo hauetan ere Baigorrixapeldun, eta Senpere kasik

kitto, baten gatik.

GEHIAGO EREBazen besterik Aste haundian :xixtera haundia, pala, gaztegehiago oraino xixtera haundieta ttipiekin, xoratzekoa. Bibapilota !

IHOLDIN EZKERPARETAN

Iragan aste ondarrean jokatuda pilota batasunen artekoEuropako Kopa, ezkerparetan,Iholdin, herri huntako bestenkarietara. Buruz buruka,Errioxa Ezkaraiko David Merinoxapeldun ateratu da, EskularikoStephane Lemouneau-rinagusituz 22-14. Eta binazka,Errioxa Ezkaraiko pilotariak horere nagusi, Esteban-Landabu-ru, 22-12 irabazirik JulienEtcheverry eta Andoni Alberdihendaiarreri.

PARTIDA FRANGOBESTALDE

Lambert - Jeannots . . . . . . 40Waltari - Gonzalez . . . . . . 35

Ezcurra - Harizmendi. . . . . 40H. Etcheverry - Ducassou. 27

Goicoetchea - Ducassou . 40Inchauspe - Amulet . . . . . . 32

Inchauspe - Carricart . . . . 40Monce - Ducassou. . . . . . . 25Kanbon, Balakin eta denetanikusi direnak hauk. Eta behanoren semeak diren Inchauspeeta Carricart. Hazi onetik fruitu-ak ere holako !

HEGOALDEAN UDAHUNTAKO BATZU

Diaz - Oteiza . . . . . . . . . . . . 22Koka - Beobide . . . . . . . . . 17Peñarandan jokatu partida.Olaizola II - Argote. . . . . . . 22Arretxe II - Patxi Ruiz . . . . 15

Chafee - Iza . . . . . . . . . . . . 22Agirre - Urrizelki . . . . . . . . 12Eta hauk Mendavian.Del Rey - Merino I . . . . . . . 22Cabrerizo - Cecilio . . . . . . . 11

Irujo - Beroiz . . . . . . . . . . . 22Gonzalez - Goñi III . . . . . . . 17Bi partida hauk LapueblaLabarcan ziren.Berasaluze IX - Arruti . . . . 22Arretxe II - Argote . . . . . . . 13

Berasaluze VIII - Olaizola II22Titin - Irujo . . . . . . . . . . . . . . 7Hauk Donostian, Atano III-an.Gibeletik ari ziren Aimar etaIrujo baina lehena aise nausi.Irujo - Eulate. . . . . . . . . . . . 22Titin - Pascual . . . . . . . . . . 20

Galarza V - Lasa III . . . . . . 22Olazabal - Zezilio . . . . . . . . . 7Eta horra Oteizako bi partidak.

Bego

7

LEGEZKO ABISUEtude de Maîtres Dominique LARRALDE,Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU etClaudine SALHA, Notaires associés à

SAINT JEAN DE LUZ(Pyrénées Atlantiques), 21, rue Chauvin Dragon

Avis de constitution

Suivant acte reçu par Maître ClaudineSALHA, Notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le11 août 2009, a été consituée une sociétécivile immobilière ayant les caractéristiques suivantes :

Dénomination : “DONEKOCapital : MILLE EUROS (1.000 EUR)

entièrement constitué d’apports en numé-raire

Siège social: SAINT-JEAN-DE-LUZ(64500), 13, rue Moleressenia, chez Monsieur Jean-Claude LARGOUNEZ.

Objet : L’acquisition par voie d’achat desbiens et droits immobiliers

- l’administration et la gestion du patri-moine social, la conclusion de baux ou toutes autres conventions d’occupationonéreuse ou gratuite.

Et, généralement toutes opérations civi-les pouvant se rattacher directement ouindirectement à cet objet ou susceptiblesd’en favoriser le développement, et nemodifiant pas le caractère civil de la société.

Durée : 99 ansGérante :Madame Mirentxu Florence LARGOUNEZ,

Responsable Achats Industriels, épouse deMonsieur Patrick Pierre Marie LAMARQUE,demeurant à BORDEAUX (33200), 7, rueMassena,

Née à SAINT-JEAN-DE-LUZ (64500) le 15 juin 1967,

Cession de parts :Toutes les cessions de parts, quelle que

soit la qualité du ou des cessionnaires, sontsoumises à l’agrément préalable à l’unani-mité des associés.

La société sera immatriculée au registredu commerce et des sociétés de BAYONNE. Pour avis - Le Notaire

CABINET COURREGELONGUE ETASSOCIÉS

Société d’Avocats inscrite au Barreau de BAYONNE

Avis de constitution

Aux termes d’un acte sous seing privé endate du 16 juin 2009, enregistré à BAYON-NE le 12 août 2009, Bordereaun°2009/989, Case n°2,

Il a été constitué une société dont lescaractéristiques sont les suivantes :

-Dénomination sociale : LA GAITA ;- Forme : SARL ;- Capital social : 5 000 €uros ;- Siège social : Base de loisirs du

BAIGURA, Route de Louhossoa à Helette -MENDIONDE ;

- Objet social : l’activité de bar, restaurant, brasserie, hôtel, animations culturelles, sportives, organisation deconcerts et de tout évènement se rapportant à la réalisation de l’objet social.

- Durée : soixante années à compter deson immatriculation au Registre du Commerce et des Sociétés ;

- Apports en numéraire : les associésn’ont effectué que des apports en numéraire ;

- Gérance : Monsieur Bixente CHAPELET,demeurant à HELETTE, Maison Errekartia aété désigné en qualité de gérant pour unedurée indéterminée ;

- Parts sociales: Toute opération ayantpour but le transfert de parts sociales estsoumise à l’agrément de la majorité ennombre des associés représentant aumoins les 3/4 des parts sociales.

- Immatriculation : La société seraimmatriculée au Registre du Commerce etdes Sociétés tenu au Greffe du Tribunal deCommerce de BAYONNE.

Pour avis et mentionL e Gérant

Avis de poursuite d’activité

SKI EXPANSION SASSociété par Actions Simplifiée

Au capital de 23.455.400 €urosSiège social : 162, Rue Belharra

64500 Saint Jean de Luz483 806 840 RCS Bayonne

Aux termes de l’Assemblée GénéraleExtraordinaire du 29 Mai 2009, l’associéde la société Ski Expansion SAS, statuantconformément aux dispositions des arti-cles L 223-42 et L 225- 248 du Code deCommerce sur renvoi de l’article L. 227-1alinéa même code, a décidé qu’il n’y apas lieu à dissolution anticipée de laSociété. Pour avis

Cabinet Christophe CAUSSADEAvocat spécialisé en droit des sociétés

et droit commercialBayonne (64100)

AROULASARL au capital de 86 340 €

Maison « Choko Ona » - cheminETCHEHASIA

64480 JATXOU499044253 RCS Bayonne

Nomination d’un co-gérant

Aux termes d’une délibération en datedu 24 juillet 2009, la collectivité des asso-ciés a nommé en qualité de cogérantpour une durée illimitée à compter du 1erseptembre 2009, M. Clément ALAGUILLAUME, demeurant à SaintJean de Luz (64500), 49 rue SainteBarbe.

Dépôt : RCS Bayonne - La Gérance

Avis de poursuite d’activité

MERIBEL SASSociété par Actions Simplifiée

Au capital de 45.037.200 EurosSiège social : 162, Rue Belharra

64500 Saint Jean de Luz411 510 548 RCS Bayonne

Aux termes de l’Assemblée GénéraleExtraordinaire du 29 Mai 2009, l’associé dela société Méribel SAS, statuant conformé-ment aux dispositions des articles L 223-42et L. 225-248 du Code de Commerce surrenvoi de l’article L. 227-1 alinéa mêmecode, a décidé qu’il n’y a pas lieu à dissolu-tion anticipée de la Société.

Pour avis

MERIBELSociété par Actions Simplifiée au capital de

45.037.200 ERCS GRENOBLE 411 510 548

Ancien siège : 220 rue du Pommarin –38430 MOIRANS

Nouveau siège : 162, Rue Belharra –64500 SAINT JEAN DE LUZ

AVIS DE TRANSFERT DE SIÈGEET DE MODIFICATION DU DIRIGEANT

Il résulte de la décision de l’associéunique de :

-transférer le siège social du 220 Rue duPommarin, 38430 Moirans au 162, RueBelharra, 64500 Saint Jean de Luz, àcompter du 26 mars 2009 et de modifier enconséquence l’article 4 des statuts.

La société sera désormais immatriculéeau Registre du Commerce et des Sociétésde Bayonne.

nommmer Monsieur Pierre BOCCON-LIAUDET, demeurant au 3 Avenue du Dr Lafourcade, 64100 Bayonne, en qualitéde Président de la société à compter du 26Mars 2009 en remplacement de MonsieurPierre LALANDE, ayant cessé ses fonc-tions à ladite date du 26 Mars 2009.

Les modifications résultant, dans l’avisantérieurement publié, de la décision ci-dessus sont les suivantes :

Ancienne mention :Le Président de la société est Monsieur

Pierre LALANDE, demeurant au 110 Ave-nue Estalo, 64210 Guéthary, France.

Nouvelle mention :Le Président de la société est Monsieur

Pierre BOCCON-LIAUDET, demeurant au3 Avenue du Dr Lafourcade, 64100 Bayon-ne, France. Pour avis

Le Président

INSERTION-CESSION DE FONDS DE COMMERCE

Suivant acte reçu par Maître Jean-Marie PINATEL, Notaire Associé de laSociété Civile Professionnelle « PatrickMERLE, Jean-Marie PINATEL et BernardLAFONT, Notaires Associés », titulaired’un Office Notarial à BAYONNE (Pyré-nées Atlantiques), 72, avenue Dubrocq, le14 août 2009, enregistré à BAYONNE, le18 août 2009, Bord. 2009/1012 Case 1ext. 3664, a été cédé par :

La Société dénommée LE LONGCHAMP,

Société en nom collectif au capital de7622,45 EUR, dont le siège est à BAYONNE (64100), 10 rue Maubec, identi-fiée au SIREN sous le numéro 410929442et immatriculée au Registre du Commerceet des Sociétés de BAYONNEA :

La Société dénomméeSATRUSTEGUI,

Société en nom collectif au capital de5.000,00 euros, dont le siège est àBAYONNE (64100), 10 rue Maubec, identi-fiée au SIREN sous le numéro 514013887et immatriculée au Registre du Commerceet des Sociétés de BAYONNE,

Un fonds de commerce de BAR (LicenceIV) – PAPETERIE ET ARTICLES DEFUMEURS – DEBIT DE TABACS exploitéà BAYONNE (64100), 10 rue Maubec, luiappartenant, connu sous l’enseigne « LELONGCHAMP », et pour lequel le cédantest immatriculé au registre du commerce etdes sociétés de BAYONNE, sous le numé-ro 410 929 442, et inscrit auprès de l’IN-SEE sous le numéro 410 929 442 00011code APE 5630Z. Et comprenant :

- L’enseigne « LE LONGCHAMP », lenom commercial, la clientèle, l’achalanda-ge y attachés

- Le droit au bail ci-après énoncé, pour letemps à courir des locaux

- Le matériel et le mobilier commercial,ainsi que les agencements servant à l’ex-ploitation du fonds, -

- La licence de débit de boissons de qua-trième (4ème) catégorie,

- Le droit aux abonnements de téléphonenuméro 05 59 50 09 03., et de télécopienuméro 05 59 50 08 92

La cession est consentie et acceptéemoyennant le prix principal de DEUXCENT TRENTE MILLE EUROS(230.000,00 EUR), s’appliquant » :

- aux éléments incorporels pour DEUXCENT DOUZE MILLE CINQ CENT DIXNEUF EUROS (212.519,00 EUR),

- au matériel pour DIX SEPT MILLEQUATRE CENT QUATRE-VINGT UNEUROS (17.481,00 EUR).

Jouissance : à compter du 14 août 2009et en a la jouissance par la prise de pos-session réelle et effective à compter de cemême jour, sauf en ce qui concerne ledébit de boissons où la prise de posses-sion interviendra dans les quinze (15) jourssuivant la date de mutation de la licence dequatrième catégorie au profit du CESSION-NAIRE.

Les oppositions, s’il y a lieu, serontreçues en la forme légale dans les dix joursde la dernière en date des insertions pré-vues par la loi, en l’office notarial où domici-le a été élu à cet effet.

Pour insertion - Le Notaire

Maître Karine PONLOTNotaire

SAINT JEAN DE LUZ

Suivant acte reçu par Maître Karine PON-LOT, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 11 août 2009, enregistré à la RecetteElargie des Impôts de BAYONNE le 17 août 2009, bordereau 2009/1010, casen° 2, extrait 3657, il a été constitué unesociété civile immobilière dénommée

“ SCI LES SOUVENIRS”, au capital de 420 000,00 euros, dont lesiège social est à SAINT PIERRE D’IRUBE(Pyrénées Atlantiques), 4 rue Mi-Côteau,constituée d’apports en numéraires pour60 000 € non libérés et d’apports en natu-re pour 360 000,00 €, consistant en deuximmeubles sis à ANGLET (Pyrénées Atlantiques) avenue de Biarritz, soit unemaison d’habitation et un terrain, ci-aprèsdésignés, pour une durée de 99 ans àcompter de son immatriculation au RCSde BAYONNE.L’objet social de ladite société est :La propriété, l’administration et la gestionde tous biens et droits immobiliers.L’acquisition par voie d’achat ou d’apportou la prise à bail, avec ou sans promessede vente, de tous terrains et immeublesbâtis ou non bâtis et achats de parts deSCPI.La gestion, l’administration et l’exploitationpar location, échange, apport en société oupar tous autres moyens quelconques detous immeubles faisant partie du patrimoi-ne social.L’aménagement et la mise en valeur detous immeubles bâtis ou non bâtis etnotamment de l’immeuble dénommé“VILLA LES SOUVENIRS ” et ses bâtimentsannexes, situés à ANGLET 64600, 69 ave-nue de Biarritz, cadastrés section CT numé-ro 234 et le lot de copropriété numéro 89consistant en une parcelle de terre dépen-dant de l’immeuble en copropriété situé àANGLET, 69 bis avenue de Biarritz, dénom-mé Résidence BAKEAN, cadastré sectionCT numéros 241 et 242.Et généralement, toutes opérations pou-vant se rattacher directement ouindirectement à cet objet, pourvu qu’ellesne portent pas atteinte au caractère civil dela société.Les cessions de parts sont soumises à l’a-grément de tous les associés.Toutefois interviennent librement les opéra-tions entre associés.Les premiers co-gérants sont MonsieurJean ITURBURUA, comptable, demeurantà SAINT PIERRE D’IRUBE 64990, 4 rue Mi-Côteau, et Madame Marie ThérèseHARIGNORDOQUY née ITURBURUA,employée, demeurant à SAINT ETIENNEDE BAIGORRY 64430, lieudit lakaenia,Maison Laka, pour une durée indéter-minée. Pour avis.

MUNDUKO MUS XAPELGOA

BIZKAIANMunduko 32. mus xapelgoa ira-gaiten ari da aste huntan Bizka-ian, Balmasedan. 11 ekipa diralehian : Mexika, Kanada,U.S.A., Espainia, Euskadi, Aus-tralia, Txile, Venezuela, Argenti-na, Bizkaia (antolatzaile gisa)eta hemengo parea, RobertIratzoquy - Ttotte Lopez sen-pertarrak (azken hunek FerminBastres ordaintzen du). Hea baasteburuak zer berri onekartzen daukun !

GEROAK – BJaureguy-Idiart (Senpere 2) 30,Harotçarene-Laxalt (Senpere 1)21GEROAK – ALecuona–Iribarren (Sara) 25,Bidart-Lagarde (Uhaldean) 30XORIAK – BMichelena-Lamothe (Senpere)17, Exilard-Casenave (Azia) 30ARINAK-BCasteytz–Elgart (Donapaleu 1)14, Larrondo-Restoyburu (Donapaleu 2) 30GAZTETXOAKBercaitz–Eiheramouno (Azia)

30, Calvet-Gachen (Sara) 23XORIAK - ASainte Marie–Etcheverry(Denek Bat) 30, Bellecave-Iri-barne (Abarratia) 27.ARINAK - AOlhats–Negueloua (Denek Bat)30, Suhas-Darrieumerlou(Uhaldean) 23.KADET JUNIORMendiboure–Londaitzbehere(Noizbait) 30, Larrandaburu-Mongabure (Abarratia) 21 SENIORAbadie–Heguy (Uhaldean) 25,Ducassou-Setoain (Itsasu) 30.

UNION BASQUE - ESKU HUSKAKOFINALAK BIDARRAIN

JUDUENONDAREAGOGOAN

Igande huntan ospatzen daEuropan gaindi Juduenondarea eta ohidurak hobekiezagutzeko eguna. Baionan,goizeko 10etan bisitatzenahalko da Santespietako sina-goga. 11etan, euskal museoan,hitzaldi bat 18. mendean Lan-desetan bizi ziren juduez.Bastidan, egun guzian, juduhilerrien bisitaldia. Bidaxunen,aratsaldeko 5etan, herriko juduhilerrien eta sinagogaren bisita.

Page 8: Herria 3021

8

-Ortzegunean (18.30), Baionako euskal-erakustegian, « In Vino Fabula» ipuinaldia, Batekmila sailaren kondu.-Ortzegunean (21.00), Donazaharreko elizan, Elhea koroa.- Ortzegunean (21.00) Kanboko elizan, Arraga koroa-Ortzegunean, Baionako antzokian, kontzertua Kostaldeko Musikaldi nagusiaren kondu.-Ortzegunean (21.30), Azkainen, Xurio plazan, euskal dantzak Airoski taldearekin.-Ortzegunean (21.30), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Oldarra abesbatza.- Ortziralean (18.30) Baionan, San Andreseko elizan, Pottorroak koroa-Ortziralean (19.00-22.00), Bastidan, etxetako ekoizpen merkatua herriko arkupetan.-Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, Ardera taldearen kontzertua.-Ortziralean (21.00), Donibane Lohizuneko elizan, Akitaniako orkestra nagusiaren kontzertua.-Asteburu guzian, herriko bestak Urruñan, Haltsun, Larzabalen, Eiheralarren, Gamuen, Oragarren eta Garindainen-Asteburu guzian, Ligitik abiatuz, “Rallye des Cimes” auto lehiaketa.-Asteburu guzian, Donibane Lohizunen, Ravel entzuntegian, Ravel akademiaren kurtsoak.-Larunbat goizean, Getarian, zaharki-merkatua herriko plazan.-Larunbatean (11.00), Senperen, Pilotari erakusgunearen estreinaldia.-Larunbatean (11.00), Bidarten, herriko etxe

aitzinean, Bidarte Kantuz.-Larunbatean (18.00), Hendaian, Abbadiako jauregian, Pier Pol Berzaitz eta Karlos Gimenez.-Larunbatean (19.00), Hiriburun, Joyeux elkartearen besta.- Larunbatean (19.15) Baionako katedralean, Bizi Kantuz, Mendixola eta Orthensol koroak-Larunbatean (20.30), Donapaleun, euskal dantzak merkatuko plazan.-Larunbatean (20.30), Donibane Garazin, indar-jokoak pilota plazan.-Larunbatean (21.00), Azkaingo elizan, Talich laukotea Kostaldeko Musikaldi nagusiaren kondu.-Larunbatean eta igandean, Ziburun eta Donibane Lohizunen, itsasoaren besta.- Larunbatean eta igandean, Uztaritzen, Heraitze auzoaldean, “Sormenaren eresiak”, musika, kantu, erakusketa-Larunbatean eta igandean (11.00 eta 17.30), zezen-lasterrak Baionan.-Igandean, zaharki-merkatua Ziburun, Untxin auzoaldean, eta Bidarten, Zirlinga salgunean.- Igandean, Donoztirin, sehaska hustea Sanoki gelan- Igandean, Aiherran, kermeza-Igandean, Kanbon, Xikito pilotari handiaren omenezko eguna.-Igandean (14.00), Baigorrin, Izpegiko lepoan, Izpegiko txalaparta topaketak.-Igandean (17.00), Senperen, behi lasterrak, Euskal-Herriko jauzikarien xapelgoa.

Gehexan Pontto

ROGER IDIARTOroit naiz, erakasle zinela Uztaritzeko seminario ttipian urrundua izan zinela Zalgizeko parropiara. Zure sartze egunean han ginen Lafitte eta Epherre kalonjeak, André Ospital eta ni, bihotzez zurekin ginela erakutsi nahiz.Hogeita hiru urte iragan dituzu han eta osoki zuberotartu, hango euskalkia ikasirik, jendeekin harreman onak ukanez, elizak berrituz, pastoraletan parte hartuz, pastoral bat idatziz, kantuak sortuz. Zinez lan ona egin duzu Zuberoan eta gero Ainhoan, Zuraiden, Ezpeletan.Goiz honetan, abuztuaren 29-an, Euskal Herri guzia bildua zen Azkaingo elizan kantatzen zituela zure ehorzketetan, zuk sortu kantikak. Ba ote da kartsutasun handienean omenaldi ederragorik. Gero arte, adiskidea !

SARLAT, BERE HARRI ZAHARREKIN...

1- AINITZ ETXE ERDI-AROKOAKJaz, keinka bertsuan, ibili ginen Bre-tainian gaindi. Aurten, itsas-bazte-rretik doi bat urrunduz, Frantzia be-here hortarat sartu gira eta bereziki Péri gord eskualdeko Sarlat hirirat. Holako itzuliak ere balio du segurki! Sarlat horren berezitasun nagusia, Erdi-Aroko hiri bat dela, hiri zahar gu-zian lehengo eraikin gehienak artoski begiratuak izanak, eta ziren bezala be-giratuak, heien artean ba beste batzu, heiek ere arraroak, 16 eta 17. men-deetakoak. Beraz, harri zaharrez be-tea dagon hiria nolazpait, eta hiri zinez miresgarria, gutien ustean dena itzuli eta bihurgune diren bere karrika hertxi batzuekin. Denboran, beste ainitzen gisa, hiri zaharra dena harrasiz ingu-ratua izana, orai harrasi horien zatiño batzu baizik ez ageri haatik, gainera-tikoak barreatuak. Eta hiriaren inguru-etan, toki batzu guziz aipagarriak, hor kausitzen-eta aurrehistoriaren lekuko dauden toki miresgarri batzu, harpe xoragarriak, duela nunbait han 15.000 urte bizi ziren jendeen aztarna harri-garri batzuekin, margo eta beste...Egun haatik egonen gira Sarlat-en

berean. Kasik bi mende halako loeria batek hartua egonik, Sarlat berpiztua da 40-eko gerlatik landa, parte handia turismoari esker. Nola ez funtsean, bazte-rrak gisa hartakoak, tokiko ekoizpenak ere, antzara eta ahate gizenki eta gainera-tiko, fama handikoak!Ez hain aspaldi, inglesak heldu ziren burrustan bai eta frango hor kokatzen ere, etxe zaharrak erosiz eta hola berdin. Azken urte hotan haatik, mugimendu hori hein bat eztitua da. In-gles dirua ahul aire izanez euroaren aldean...

ASPALDIKO IXTORIOA

Bainan noiz eta nola sortu ote zen Sarlat? Aspaldiko ixtorioa da, ez dena haatik hain argia. Gisa guziz, hi-ria handitu zen eta zabaldu monastegi baten inguruan. Fraile batzuk zendako hau-tatu zuten toki hori, dene-tarik frango urrun izan behar zena, beren komentuaren eraikitzeko, hortaz ez da funtsezko garbitasunik. Ez eta noiz gertatu zen hori. 6.

mendean batzuen gostuko, be-rrehun bat urte berantxago beste batzuen arabera, gisa guziz Sar-dos edo Sacerdos izeneko apez saindu bat sustatzaile. Saindu hori dago beti hiriaren patroin bezala ekarria eta katedraleak ere haren izena dauka. Erran behar da alabainan Frantziako iraultza handia arte, kasik bost ehun urtez, apezpikuak izan direla Sarlat-en. Katedrale hori Erdi-Aroan izana lehenik benedi-tano komentuaren kapera, gero katedrale beraz, azkarki be rritua dute 16. mendean. Orai ere o bran ari dira funtsean, ka tedrale batean usu gertatzen den beza-la... Eliza bat biziki ederra. Hor ikustekoa dena, besteak beste, Jondoni Petriren kaperako erre-taula. (beretik bestaldian)

Muslaria

Sacerdos sainduaren izena daukan katedralea, 16. mendean xaharberritua.

Katedraletik han berean, dorre berezi bat, itxuraz frango bitxia, “Hilen argi “ edo “Hilen argitzaile “ deitzen dutena. Komentuko hilerriak ziren tokian eraikia 12. mendean. Lehen, argi bat ba omen zen hor alde bat piztua egoiten zena. Bainan dorrea bera zeri buruz altxatua zuten, xuxen erraiteko nehork ez daki...

Burregoaren dorrea deitzen duten eraikina, 18. mendean burregoa hor bizi omen baitzen. Hiri ainitzetan, bazen burrego bat, hil-zigorra jasan behar zutenak hil-arazten zituen gizona, urkatuz ardurenean... Orai, ez da hor burregorik bixtan da bainan artixta batzuk hor dute beren laneko tokia...

Oraino xutik den lehengo harrasien zati bat, hirirat sartzeko zen atearekin...

Astean bi aldiz, asteazken eta larunbatetan, bada gaitzeko merkatu koloretsua, Probentza eskualdekoen eite baduena...

Azken familiako elkartzea egin zela ba-zuen 6 urte Garnervillen, Nevadan horko “Euskal Piknik” asteburu batean. Aurten egin da Reno Nevadan “NABO Conven-tion” erraiten zaion Euskal biltzar nagusi-

aren asteburu berean, uztailaren 25-ean. Larunbat goizetik ikusten ziren zoinbat, zapi gorriak lepoan, zapi hortan idatzia “Goyhenetche Family Reunion”, aldeko argazki hunek erakusten duen bezala, eguna aitzinatuago eta zapi gorri gehiago ikusten zen. Arratsaldea apalduz bezala hasi ziren biltzen Sante Fe izeneko jatexe Euskaldunera, afal aitzin zintzurra bustiz elkarrekin hitzegitera; hor ohartzen zen duela 6 urteko elgartze hartan zirenetarik zoinbait ez direla gure artean gehiago eta horrek gogoetak egin arazten ditu. Bainan ohar zitaikeen lehengoan hor etzen ainitz haur bazela eta atsegin zen horien eza-

gutzaren egitea. Afarirako 115 familiako bildu zen, 4 belaunaldi, zaharrenak 91 urte eta gazteenak urte bat. Estadu Batu-etako izkin guzietarik (Kalifornia, Nevada, Colorado, Utah eta… ) etorriak, horietarik 15 Euskal Herrian sortuak, bertzeak de-nak hemen sortuak; elkarte hunen munta-tzaileek zioten ezin etorri direnak bazirela bertze 100 bat. Pentsa hor bazela solas eta ixtorio mota guzietarik. Batzuek galde frango, jakinean Goyhenetche-tarrak zirela bainan ez segur nola ziren bat bertzeekin familiako egiten eta holako. Hola galdeka ari zirenak bezenbat edo gehiago jakinean zirenak baziren eta horiek gogo onez esplikatzen nor den eta nundik ateratzen den Goyhenetche familia; Aldude herritik, Esnasu Asketan sortuak eta haziak zirela 1800-ean, 4 neska eta 3 mutiko, 7etarik 2 neska eta 3 mutikoak ezkondu ziren; bortz horietarik dela hedatu holako familia ede-rra eta nonbretsua, beste bi neskak serora egin zirela. Ohartu gira bazirela lanean ari zirenak 7 haurride horien aita nundik zen jakin beharrez eta segur naiz bertze elkar-zerako zilatuko dutela. Nere gisan eskertu nahi nuzke elkartze hau egin ahal izaiteko lan haundia egin dutenak, jakinik ere me-rezí duzuela, ez dut izenik aipatuko bel-durrez norbait ahantz. Holako elkartzeak beharrezkoak direla iduritzen zaut familiak elgarren ezagunean egoiteagatik eta on-dotik heldu direner familiako arbolaren ixtorioa segitzeko. Eskerrak lana egin du-zuener eta ere etorri direner.Berriz noiz!! Frantxoa Bidaurreta

GOYHENETCHE FAMILIAK ELKARTZEA RENO NEVADA-N