herria 3019

8
Orai arte plazaratu dituen zenbaki berezietan, denetako gotorrena da Jakintza elkarteak Donamartiri herriaz uda huntan ateratu duena. Pentsa, badauzka 168 orrialde eta, joanden astekotzat ginion bezala, bildu argitasun guziak ezin sartuz, batzu bestalde elgarri loturik ezarri dituzte eta bilduma hori herriko etxeari eskaini! Hasteko, aldizkariak badauka Pierre Haiçaguerre auzapezaren hitzño bat, euskaraz eta frantsesez, es- kertuz holako lan nasaian parte hartu duten guziak, eta azpimarratuz Donamartirin ere, denetan bezala, kanbiamendu handiak izan direla denbora guti barne. Ez da herri handia Donamartiri, hiru ehun bat biztanle nunbait han, bainan historiaren aldetik eta on- darea gogoan bada segur herri hortaz nun zer erran. Donamartiri, Jondoni Martineri dagon herria, Arberua aldeko hirinagu- sia nolazpait. Frantsesezko izenarentzat, Jakintza kudeatzen dutenek nahiago ukan dute Arbéroue hartu eta ez Arberoue, kasik beti nun nahi ikusten den bezala, lehen “e” horrek xapela hartze duela untsalaz (xapela edo azentua eskoletan erraiten den bezala). Eta egia da euskal izenetik ariz, xapel hori egokia dela bainan usaiak, behin hartuz geroz, ai- nitz gauza manatzen du eta delako xapel hori ez dea aspaldian galdua, haize hegoak orobat eskualde hor- tako erreka zonbaitetarat eremana? Berriz hartu behar dea orai xapel ho- rren ezartzeko usaia? Bakoitxak ikus, bainan ez ahal da bekatu behin ikasi hartarik artzea... Dena den eta gisa guziz, Arbéroue ala Arberoue, xapel- dun edo xapelgabe, izen hori polli- tago da eta asurtiago ere Frantziako iraultza handiaren denboran eman zioten Grand-Mont hura baino! 2009ko Abuztuaren 6ekoa - ISSN 0767-7643 6 Août 2009 - 1,10 E - N° 3019 - ZENBAT LAN ORAINDIK ! Azken urte hautan, uda oroz, ohidure- tan sartzen ari da asko herriko plaze- tan “Cin’étoiles” izeneko erakustaldia antolatzea. Gaua etortzearekin, herriko plaza izarpeko zinegela bilakatzen da (zeru izartsua ez dea teilaturik ederre- na ?), herritarrek parada pollita dauka- tela gehienetan aski film interesgarria den bati elgarrekin so egiteko, beren etxetan telebista aitzinean itzaturik egoiteko orde. Eta filmatik landa, elga- rri beren ikusmolde eta sendimenduen berri emaiteko... Agorril hontan, herri batean - gehia- gotan ere menturaz - Al Gore amerika- noaren “Une vérité qui dérange” filma (2006ko dokumentala) da erakutsia iza- nen. Gogoeta sakonen iturri den filma, ingurumenaz eta lurraren bilakaeraz, urgentziazko neurri baitezpadakoen behar gorritan gaudela ez badugu nahi gure izarbela hilzorian sar dadien. Gaualdi hortaz mintzatzearekin gure ezagun batekin, hunek etziola erakus- taldi horri interes mikorik aurkitzen dauku erran. Gure harriduraz oharturik, gehitu du, bertzeak bertze, etzuela me- rezi gutarik bakoitzak indarrik egin de- zagun gure heinean ingurumena zain- tzeko, munduaren kutsatzaile nagusie- nak diren Amerika eta Txina erraldoiek behar den indarrik egiten ez duteno. Eta funtsean, aitortu dauku adibidez bere etxeko plastikeriak, botoilezkoak eta beste, etxe gibelean erretzen di- tuela, berziklatzera igortzeko orde. Pentsatzen duke ondorio gutiko ku- tsadura eragiten dutela erretze horiek, munduko kutsadura orokorrari begira. Sesiturik gelditu gira, gure argumentu guzieri elkor zirudiela, bere hartan te- matua. Eta solaskide ginuen hori, ama familiako gazte bat da ! Badela oraindik lan kontzientzien argitzen ! P.J. MUGAKO HERRIA Ez gira ariko bixtan da xeheki konda eta konda zer kausitzen den holako liburu aberatsean. Bakoitxak eskura dezala eta jakituz irakur. Larri larria aipamen bat egin behar halere, ohargarri da azpimarratua dela Donamartiri Nafarroaren mugako herria izanki, mugazain bezala ekarria izan dela lehengo mendetan. Ainitz gauza ikasten da herriko elizaz, Erdi-Aroan eraiki jauregiaz, urruntxago zen gotor-lekuaz, lehengo bizkonde, erretor eta auzapezez, eihera xaharrez, aspaldiko etxe batzuetaz, Eltzarruze mendiaz, laborantxaz, herriko eskolaz, gisulabeez, artean lehengo ixtorio eta gertakari askori behako bat emanez... Berriz gogorat heldu dira aspaldian galdu ofizio batzu berdin edo usaia xahar zonbait... Lekukotasun parrasta bat ere bada, herritarren parte hartzeari esker bilduak. Atseginekin irakurtzen dira horiek oro, erranen dugu zinezko altxorra dela, denborarekin oraino baliosagoa ere kausitzen ahalko dena. Kondatua ere da, bainan hau ez da hain aspaldikoa, nola Besta-Berri berpiztu den Donamartirin, hortako ere herritarrek gisa hartako indarra eginik... HARPE MIRESGARRIAK Eta gero, hogoi bat orrialde badira gai berezi bati doatzinak, hor aipatuak dira Otsozelaiko harpeak, Izturitzeko harpeak ardura erraiten den bezala, harpe xoragarriak aurrehistoriako jendeen lekuko. Hiru harpe Gaztelu mendixkari daudenak, iragan mendea artino nehork etzituenak ezagutzen. Harpe arraroak berenaz, oraino arraroago Jainkoak daki noizko jendek hor utzi margolaneri esker... Orai, ainitz jende badabila hor, ikuska eta ikerle. Eta baditake harpe horiek ez dituzten oraino salatuak beren segeretu guziak. Ikerketek alabainan segitzen dute aitzina. Baditake beraz oraino atxemanen diren hor nunbait hezur ala tresna duela milurte asko hor gaindi kokatu ihiztarien aztarna batzu... Donamartiri alde hortan, badakigu bazela jadanik mugimendu frango Erdi-Aroan eta hola, bainan aise eta aise lehenago ere ba, duela hogoita-zonbait mila urte berdin, harpe horiek lekuko preseski... Hori ere behar zen aipatu bixtan da Jakintza-ren zenbaki nasai hortan... Itzalik gabeko adixkide bat nahi baduzu, adixkiderik gabe behar duzu egon (Turkiako erran zaharra) Donamartirin gaindi Jakintza-rekin Herritarrak entzule aldizkariaren aurkezpenean. Harpe xoragarriak Donamartiriko eliza, P. Irigoin artixtaren margoa. Jazko Besta-Berri, berpizte sano baten lekuko.

Upload: 8probintziak

Post on 17-Mar-2016

295 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Herria 3019

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3019

Orai arte plazaratu dituen zenbaki berezietan, denetako gotorrena da Jakintza elkarteak Donamartiri herriaz uda huntan ateratu duena. Pentsa, badauzka 168 orrialde eta, joanden astekotzat ginion bezala, bildu argitasun guziak ezin sartuz, batzu bestalde elgarri loturik ezarri dituzte eta bilduma hori herriko etxeari eskaini!Hasteko, aldizkariak badauka Pierre Haiçaguerre auzapezaren hitzño bat, euskaraz eta frantsesez, es­kertuz holako lan nasaian parte hartu duten guziak, eta azpimarratuz Donamartirin ere, denetan bezala, kanbiamendu handiak izan direla denbora guti barne.Ez da herri handia Donamartiri, hiru ehun bat biztanle nunbait han, bainan historiaren aldetik eta on­darea gogoan bada segur herri hortaz nun zer erran.Donamartiri, Jondoni Martineri dagon herria, Arberua aldeko hirinagu­sia nolazpait. Frantsesezko izenarentzat, Jakintza kudeatzen dutenek nahiago ukan dute Arbéroue hartu eta ez Arbe roue, kasik beti nun nahi ikusten den bezala, lehen “e” horrek xapela hartze duela untsalaz (xapela edo azentua eskoletan erraiten den bezala). Eta egia da euskal izenetik ariz, xapel hori egokia dela bainan usaiak, behin hartuz geroz, ai­

nitz gauza manatzen du eta delako xapel hori ez dea aspaldian galdua, haize hegoak orobat eskualde hor­tako erreka zonbaitetarat ere mana? Berriz hartu behar dea orai xapel ho­rren ezartzeko usaia? Bakoitxak ikus, bainan ez ahal da bekatu behin ikasi hartarik artzea... Dena den eta gisa guziz, Arbéroue ala Arberoue, xapel­dun edo xapelgabe, izen hori polli­tago da eta asurtiago ere Frantziako iraultza handiaren denboran eman zioten Grand­Mont hura baino!

2009ko Abuztuaren 6ekoa - ISSN 0767-76436 Août 2009 - 1,10 E - N° 3019 -

ZENBAT LAN ORAINDIK !Azken urte hautan, uda oroz, ohidure-tan sartzen ari da asko herriko plaze-tan “Cin’étoiles” izeneko erakustaldia antolatzea. Gaua etortzearekin, herriko plaza izarpeko zinegela bilakatzen da (zeru izartsua ez dea teilaturik ederre-na ?), herritarrek parada pollita dauka-tela gehienetan aski film interesgarria den bati elgarrekin so egiteko, beren etxetan telebista aitzinean itzaturik egoiteko orde. Eta filmatik landa, elga-rri beren ikusmolde eta sendimenduen berri emaiteko...

Agorril hontan, herri batean - gehia-gotan ere menturaz - Al Gore amerika-noaren “Une vérité qui dérange” filma (2006ko dokumentala) da erakutsia iza-nen. Gogoeta sakonen iturri den filma, ingurumenaz eta lurraren bilakaeraz, urgentziazko neurri baitezpadakoen behar gorritan gaudela ez badugu nahi gure izarbela hilzorian sar dadien.

Gaualdi hortaz mintzatzearekin gure ezagun batekin, hunek etziola erakus-taldi horri interes mikorik aurkitzen dauku erran. Gure harriduraz oharturik, gehitu du, bertzeak bertze, etzuela me-rezi gutarik bakoitzak indarrik egin de-zagun gure heinean ingurumena zain-tzeko, munduaren kutsatzaile nagusie-nak diren Amerika eta Txina erraldoiek behar den indarrik egiten ez duteno. Eta funtsean, aitortu dauku adibidez bere etxeko plastikeriak, botoilezkoak eta beste, etxe gibelean erretzen di-tuela, berziklatzera igortzeko orde. Pentsatzen duke ondorio gutiko ku-tsadura eragiten dutela erretze horiek, munduko kutsadura orokorrari begira. Sesiturik gelditu gira, gure argumentu guzieri elkor zirudiela, bere hartan te-matua. Eta solaskide ginuen hori, ama familiako gazte bat da ! Badela oraindik lan kontzientzien argitzen ! P.J.

MUGAKO HERRIAEz gira ariko bixtan da xeheki konda eta konda zer kausitzen den holako liburu aberatsean. Bakoitxak eskura dezala eta jakituz irakur. Larri larria aipamen bat egin behar halere, ohargarri da azpimarratua dela Donamartiri Nafarroaren mugako herria izanki, mugazain bezala ekarria izan dela lehengo mendetan.Ainitz gauza ikasten da herriko elizaz, Erdi­Aroan eraiki jauregiaz, urruntxago zen gotor­lekuaz, lehengo bizkonde, erretor eta auzapezez, eihera xaharrez, aspaldiko etxe batzuetaz, Eltzarruze mendiaz, laborantxaz, herriko eskolaz, gisulabeez, artean lehengo ixtorio eta gertakari askori behako bat emanez... Berriz gogorat heldu dira aspaldian galdu ofizio batzu berdin edo usaia xahar zonbait... Lekukotasun parrasta bat ere bada, herritarren parte hartzeari esker bilduak. Atseginekin irakurtzen dira horiek oro, erranen dugu zinezko altxorra dela, denborarekin oraino baliosagoa ere kausitzen ahalko dena.Kondatua ere da, bainan hau ez da hain aspaldikoa, nola Besta­Berri berpiztu den Donamartirin, hortako ere herritarrek gisa hartako indarra eginik...

HARPE MIRESGARRIAKEta gero, hogoi bat orrialde badira gai berezi bati doatzinak, hor aipatuak dira Otsozelaiko harpeak, Izturitzeko harpeak ardura erraiten den bezala, harpe xoragarriak aurrehistoriako jendeen lekuko. Hiru harpe Gaztelu mendixkari daudenak, iragan mendea artino nehork etzituenak ezagutzen. Harpe arraroak berenaz, oraino arraroago Jainkoak daki noizko jendek hor utzi margolaneri esker... Orai, ainitz jende badabila hor, ikuska eta ikerle. Eta baditake harpe horiek ez dituzten oraino salatuak beren segeretu guziak. Ikerketek alabainan segitzen dute aitzina. Baditake beraz oraino atxemanen diren hor nunbait hezur ala tresna duela milurte asko hor gaindi kokatu ihiztarien aztarna batzu... Donamartiri alde hortan, badakigu bazela jadanik mugimendu frango Erdi­Aroan eta hola, bainan aise eta aise lehenago ere ba, duela hogoita­zonbait mila urte berdin, harpe horiek lekuko preseski... Hori ere behar zen aipatu bixtan da Jakintza­ren zenbaki nasai hortan...

Itzalik gabeko adixkide batnahi baduzu, adixkiderik

gabe behar duzu egon (Turkiako erran

zaharra)

Donamartirin gaindi

Jakintza-rekin

Herritarrak entzule aldizkariaren aurkezpenean.

Harpe xoragarriak

Donamartiriko eliza, P. Irigoin artixtaren margoa.

Jazko Besta-Berri, berpizte sano baten lekuko.

Page 2: Herria 3019

• Musulman gogorren alderdia dabere Boko Haram sektarekin AfrikaNigerian beldurrak emaiten dituena, ezttipiak. Musulman fundamentalistak eredeitzen dituzte horiek : 2000 urtetik hunara Nige-ria hortako eskualde batzuetan charia gogorrasartua dute indarka eta gatazkak izan dira jadahiru ehun hil bederen eginez eta Islam gogor etapurra sartu beharrez ari dira herri hortan guzian.Erran behar da Afrika guzia dela hortaz kezkatua,hedatzerat ari baitira. Hau ere bada hor, gauzakmintzen ahal dituena : ekonomian ez dela tokihori ttonttoa eta petrolioa badela hor. Tenore txa-rrean heldu da jazargo hori, preseski beste batzuari baitira, xede baketsuagoekin, islandar alagiristino, elgarrekin salbatu beharrez, bakotxakauzoari berea uzterat artzeko moldaketa. Badutehor herrien arteko diplomatek zer egin erli-sioneen, kulturen, arrazen eta beste interesenerrespetuan, bainan hor ere bortizkeria da betikoikara iturria.• Pakistan herriak ere, Iguzkialde hartan, baditubere bortizkeriak ikusiak joanden maiatzetikhunat segurik : bi miliun jende bederen berenetxe eta herrietarik bazituzten gerla jestuekkasatuak Swat eta Buner probintzietarik, taliba-nen beldurrez. Bixtan da horien guzien biltzen,aterbetzen eta asetzen ere bermatuak direla aha-lik eta hobekienik, gobernu, kurutze gorri etabeste. Orai, gauzak itzultzen hasiak baitira joan-den uztailaren 13az geroz, deia dute horiek orokberen etxerat itzultzeko eta berak ere ari dira noladituzten beren etxe, lur eta bizipideak berriz aurk-ituko, bainan ainitzek oro erreak edo arrasatuakaurkitzen dituzte hango itsuskerien ondotik.• Iran herrian, hain nahasiak izan diren president-bozen ondorioez, ez dira oraino ere gauzak argi-tuak baina Mahmud Ahmadinejad irabazleakbere kargu hartzeko zin egitea abuztu hunen5eko beharra du dena den. Haatik ez ditu gauzaknahi bezain garbi, iduriz ; joanden igandean

kanpo ezarri behar ukan du Gho-lamhosein bere berriketari ministroa,

aldiz beste batek, Mohammad Hosein,kulturaren ministroak demisionea eman dio-

larik eta adiskideak gutitzen hasiak presidentakbestalde. Denbora berean, ekainaren 12angaltzale eginak izan ziren oposizioko hek iduridute lasaiago daudela eta ez hain lotsakor. Etaez jakin zer eginen dituen presidentak presoezarriak dituen 1000 edo 2000 hek.• Ameriketako Estaduetan jendetsuena da etaaberatsena Kalifornia, euskaldun ainitzek dakitenbezala. Baina beren kezkak eta nekeak izaitenahal dira aberatsak ere, bazinakitena han erebere ostikoa badaukala orai mundu guziahunkitzen duen krisia ekonomikoak ? Hots,xuhurkiago jokatu beharko duela erabaki duestadu hortako kongresuak, bere xahutze edodespendioen ttipitzea erabakiz aurtengo kondue-tan, hauk irriskuan dituelakotz eta fallitean ezerortzeko.• Irakian giristinoak partida dituzte, Mosul etaBagdaden egin zaizkien txarkerien arabera. Seielizari bederen jazarri dira eta horgo lau otoizlebederen badituzte hilak, 32 kolpatu ere bai, egi-nak izan diren atentaduetan igande aratsarekin,bestalde bonba ere ezarriz auto batean hiru haurkolpatu dituzte. Bixtan da Aita Sainduak protestaegin duela. Tokiko gobernuak aldiz, hitz ederrenondotik, ez du inkesta batekin ere segida bateman, abisu guzien ondotik.• Gripa berri hori hedatuz doa munduan sekulanbaino gehiago eta diote ixtante hunkituak izanendituela gutiaski munduko nazio guziak. Orai140.000 eri dira orotara hunkiak eta hilak 806munduan. Ameriketako Estadu Batuak dira joe-nak 263 hilekin. Mexikan, gaitza hasi zen herrian,eskolak hetsiak dituzte eta jatetxeak zainduak.Argentinan ere 165 hil. Europak 17.000 ditugaitzak joak eta 31 hil. Asian Japonia hunkiena4462 eriekin eta hilik ez. Afrikan apalago : 200 eri

baina kasu, hor diren hiesa-sida kasu guziekin.• Afghanistanen bi astebarne beharrak dituzte bozakpresidentaren hautatzekobainan egiazko hauturikgabe zorigaitzez. Lehengoabera zaie eskainia, usteladaukatena, eta ainitzek ezdakite nor dituzten ere bestekandidatak. Funtsean beldurere dira jendeak bozemaiterajoaiteko, ez delakotz zaintza-lerik aski eta irriskuak haun-di, talibanen beldurrez.• Tarek Aziz, Irakian hau ere,Saddam Hussein presidentzenaren lehen ministroordea, zazpi urte presonde-gitara kondenatua izan daKurdo probintziatarren alde-rat egin zituen gaizkientzat.Ali ximikoa deitzen dute berekrimentzat, eta Husseinenkusia zen bera.

JOHAN ETA HELDUBeti hola izaiten da agorrilean sartze hortan,oraino gehiago aurten bezala asteburuarekingertatzen delarik... Batzu etxalde johan oporre-tan egonik, besteak aldiz burrustan heldu berenuda-lekuetarat! Galkadura gaitzak izaiten dira!Aurten ere itsusiak! Pentsa, joanden larun-batean, eguerdi ondoxean, jandarmek aterakonduen arabera, Frantzia guzian gaindikoauto lerroak soka berean ezarriz, denak arruntarraposki joanki ziren heiek, soka hori izanenzen 860 kilometro luzekoa!Horiek hola, eta holako mugimendua izanik ere,uztailaz ez da espantu handi-handirik. Ainitztokitan jaz baino jende gutiago naski. Arrangu-ra handienak dituzte usaian estranjerekin ainitzlanean artzen direnek. Aleman, ingles alaholandes, aitzineko urtetan baino aise gutiagojin direla...Denetan ere, grado handiko hotel eta jatetxekgutiago sendi jende eskasa. Sosdun handiakbeti aise ari alabainan... Kanpalekuetan ereardura ba usaiako jendea. Bien arteko uda-lekuetan gehiago ezagun krisiaren efetuak...

NUN ZONBAT DEPUTATU?Ja aipatua dugu hori duela zonbait denbora,deputatuen hautesteko bozguneak lekukasegurik aldatuko dituztela, eta joandenegunean, minixtroak eta Sarkozy presidentaere oporretarat joan aitzin - aldizkatuz joanendira eta Parisetik sobera urrundu gabe, zergerta ere - gobernuak proiektu hori onartu du.Deus ez da haatik oraino alde bat trenkaturik,helduden urrian ikusi behar. Xedeak hauxedira: orai arte bezala, deputatuak orotarat 577

izanen dira. Bainan jendetzearen gora-beheraknolazpait kondutan hartuz, 27 departamendu-tan orai arte baino deputatu gutiago izanen da,14 departamendutan aldiz gehiago, tokiaeginez bestalde Frantziatik kanpo bizi direnfrantsesek ukan ditzaten ordezkari batzu lege-biltzarrean. Beste departamendu batzuetan, ezdute deputatu gehiago edo gutiago ukanenbainan bozguneen mugak dira aldatuko, jendearau zatikatze orekatuago bat izaiteko gisan,hala diote segurik. Gure departamenduanhaatik, sei deputaturekin segituko dugu etabozguneak ere ez dira kanbiatuko. Guk frangookerrak kausiturik ere, pentsatzeko da Parisenbiziki egokiak dauzkatela ! Gisa guziz, garbita-sun gehiagorentzat, oraino igurikatu behar.Badu 23 urte deputatuen mapa edo kartaetzela kanbiatua. Orduan, Charles Pasquabarne-minixtroak egin zuen bere gisako saltsa.Keinka hartan oker eginak xuxenduko direa aldihuntan? Sozialixtek segurik ezetz diote, gober-nuaren proiektua alderdikaria daukate,eskuinekoen fagoretan egina.

NOLAKO POSTA BIHAR?Posta ez da arras Posta izanen helduden Urta-tsetik harat eta gobernuak onartu duen proiek-tua berme. Ez baitu zerbitzu publiko bezalasegituko bainan enpresa kondu, partaide berribatzu sartzen ahal kudeantzan. Erraitendaukute haatik orai artinoko zerbitzu publikobera aitzina segurtatuko duela. Hots, zuentzateta enetzat deus ez dela beraz kanbiatuko.Postako langileek ere ez dutela deus galduko.Bainan sindikatak ez dira batere ados. Gatuhorrek baduela beste buztanik... Auzi minberazernahi gisaz eta udazken hortan oraino gehia-go minberatuko dena hain segur... J.-B.D.

2

ETAren atentatuak : bi hildako Mallorcan ETAri leporatu atentatuan, bi guardia zibil hil dira Mallorcan. Beren autoarilotu bonba laparen zapartatzeak eragin du bi polizien herioa. Beste atenta-tua bezperan egina zuen erakunde armatuak, Burgoseko polizetxeaitzinean lehergailuz bete autoa zapartaraziz. Burgoseko atentatuak kaltematerial haundiak eragin ditu, zaurituak ere ainitz. Poliza iturrien arabera,ahalik eta biktima gehienik eragiteko ezarria izana zen auto bonba beharbezala gorde eta tindaturik susmorik ez sortzeko. Espainiar ala euskal gob-ernuek eta alderdi politikoek fermuki kondenatu dituzte atentatuak. Gober-nuak berretsi du ez dela negoziatzerik izanen ETArekin, goiz ala berantETA desegina izanen dela eta lehen bai lehen desagertu behar duela. Mal-lorkako irlan kontrol haundiak egiten ari ditu polizak atentatu egileen harra-patzeko, bainan onartzen du bonba zapartatu baino lehen alde eginaluketela irlatik.

EA : Nafarroa Bai-en iduriko proiektuaren alde NaBai-ren iduriko proiektuaren sortzeko deia egin die EAk beste alderdiabertzaleei. Koalizioan parte hartzeko, indarkeria baztertzearen baldintzaezinbestekoa izanen dela jakinarazi du Pello Urizar EAko idazkari nagusiak.Alderdikeriak eta indarkeria alde batera utzi eta demokraziak eskaintzendituen baliabideak erabiliz koalizio bat sortu nahi duela jakinarazi du EAkozuzendariak, PSE-EE eta PPren artean adostu politikari buru egiteko. Hor-tarako, Nafarroako adibidea baliagarria iduritzen zaio EA-ri.

Mendizaleek laguntza ordaindu beharko ? Eusko Jaurlaritzak aztertzen ari du arduragabekeria gatik sokorritu beharkodiren mendizaleei laguntza ordainaraztea. Mendizaleek kontzientzia hartubehar dutela dio Jaurlaritzak, mendia errespetatu behar dela eta laguntzakzer nahi gostatzen direla. Gastuak 300 euro eta 70.000 euro artekoak izandaitezke, bataz beste 3.000 euro inguruko kostua dute.

Billabonako auzapezordearen herioaPresoen aldeko elka-rretaratzea egiten ari zirelaBillabonan, Ertzainekin hitzegiten ari zela, bihotzekoakjota hil da Remi Aiestaranauzapez ordea. Herrikobestak geldituak izan diraANV-ko 27 urteko haute-tsiaren omenez. Ezkerabertzaleko ordezkariek,Ertzaintzaren jokamoldearileporatu diote gaztearenherioa. Gertakari polemikoa,zeren ertzaintzak dio haute-tsiari laguntza eman diolapolizak Tolosako eritetxerateraman aitzin. Manifestaldiaantolatua izan da herrianhautetsiaren omenez etapolizaren jokamoldea salatzeko. Greba deia ere egina izan da.

Egunkaria auzia Nahiz eta Prokuradoreak auziaren ezabatzea eskatu, Auzitegi NazionalakEgunkariako bost lagun deituko ditu akusatuen aulkira : Martxelo Ota-mendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Xabier Olea-ga. Egunkarian lan eginez, ETAren alde lan egitea leporatua zaie. Orainarte auzipetuak ziren Xabier Alegria eta Pello Zubiria ezin dituela epaituerabaki du Auzitegi Nazionalak. Bost auzipetuek, euskal gizartearenlaguntza eskatu dute, burugabeko auziaren jasaiteko. Badu orain sei urteEgunkaria hetsi zutela, ETAri laguntza emaitea gatik. Akusatuek gorakialdarrikatu dute euskara eta euskal kultura sustatu dituztela, halaber euskalkomunikabideen alde lan egin dutela sutsuki. Bainan euskara sustatzeak,euskal kultura sustatzeak, euskal komunikabidegintzan lan egiteak ezdituela ETAkoak bihurtzen, polizaren tesiak edo politiko zenbaitek sine-tsarazi nahi duten bezala.Beste auzia idekita dauka Egunkariak : auzi ekonomikoa ; 13 eta 26 urtearteko preso zigorrak eskatuak dira akusatuen kontra eta 235 milioi eurokoisuna galdatzen du akusazioak, diru konduak faltsutzea eta zergak ezordaintzea gatik.Eraso gogor hoiei buru egiteko euskal jendartearen sustengu eta laguntzaeskatu dute akusatuek

Hiru suediar beilari galduak Orreaga aldean Hiru suediar emazte beilari galdu dira Donibane Garazi eta Orreaga arteanasteburu huntan. Astelehenean aurkituak izan dira Luzaide aldean. Alertaemana izan zen Orreagara ez heldurik gaua pasatzera galdatua zutenbezala. Helikoptero eta su hiltzaileak mobilizatuak izan dira, 60 bat urtekohiru emazteen bilatzeko. Azkenean aurkituak izan dira, nekatuak eta gose-tuak alabainan.

ETA eta enpresen dirua Jose Guillermo Zubia, Konfebask enpresa buruen sindikateko idazkarinagusiak dionaz, ETAk berdin segitzen du mehatxupean dirua eskatzenenpreseri. Idazkariak dionaz, gero eta gutiago dira ordaintzen duten enpre-sa buruak, nahiz eta beti beldurrarekin bizi. Indarrak galtzen ari badituETAk, Grapo-ren prozesu berean sartzen ari dela dio enpresa buruak ;hots, zenbat eta ahulago, orduan eta kaltekorrago.

Makalauaren hazkuntza Getarian ?Norbegiarren laguntzarekin, Getariako arraintegi batek abiatu behar lukeotsailean makalauaren hazkuntza. Orain arte erreboiloa zuten hazten Orru-ako arraintegian, Bainan emaitza onik ez izanez, abandonatu egin beharizan dutena. Makalau kumeak otsailean sortzekoak dituzte, gero hazi etasaltzeko jatetxetara. Hegoaldeko jatetxek ez dute beraz Ternua edo Fer-oeko irletara joaite beharrik izanen makalau bila.Orain arte erreboiloa edo rodaballoa hazten zuten arraindegian bainan Ga-liziako enpresen konpetentzia ezin zuten jasan hegoaldeko arraindegietan.Adibidez, Pescanova enpresa haundiak Portugaleko Mira herrian arraintegierraldoia irekia du berriki, 350 langilerekin, urtean 7 mila tonelada arrainekoizteko hastapenenan, 12 mila toneladarat heltzeko asmoarekin.Bestalde euskal urak beroegiak dira erreboiloarentzat. Itsas urak 18 gradozgoiti direlarik erreboiloa ez da gustora bizitzen ur hotzagoak beharrez.Gaur egun mundu zabalean jaten den arrainaren erdia arraintegietan haziaizaten da eta Euskal Herriak ez du arraintegi haundirik hazkuntzaren egi-teko.

Nahiz eta indarkeria gaitzetsi Batasuna legeztatu gabeETA desagertzen ez den arte, Batasuna ez dela instituzioetan onartua iza-nen deklaratu du Rubalkaba barne ministroak. Barne ministroaren arabera,Batasuna prest da beste iruzur baten egiteko : hots, ilabete gutiradeklaratuko luke indarkeriaren kontra dela, eta zenbait ilabete behar dituelaETAri armak utz ditzan konbentzitzeko. Horrela instituzioetan onartualaiteke, bere hautetsiekin, eta ETA-k bere indarkeriarekin segituz. Barneministroak dio gobernuaren erantzuna izanen dela : Batasunari garbierraitea, ETAk bizirik dirauen bitartean ez dela instituzioetara itzuliko.

Manifestaldi jendetsua Remi Aiestaran gogoan…

Islamista legezain handiek baieztatu dute Ahmadinejad presidenta nagusitudela hauteskundeetan eta gisa hortako ageria eman diote eskuetan. Ainitz

jendek salaturik ere bozetan izan direla okerkaria nasaiak…

Page 3: Herria 3019

EUSKAL-BESTAK HENDAIAN

Udako pollitenetarik izaiten dira urte gu-ziz, agorrileko bigarren asteburuan,Hendaian muntatzen dituzten euskal-bestak. Guziz herrikoiak eta alegerak. Denek gostukoak dituztenak, tokiko jen-deak eta kanpotiarrek. Aurtengoak ortzi-ralean hasiko dira. Egun hortako hitzordunagusia, Atun-Besta Kanetako portuan.Larunbatean ere izanen da segur mugi-mendu bainan handiena haatik da betiigandekoa. Goizean, lehenik pilota parti-da Gaztelu Zahar plazan. 11-k eta erdi-etan, euskal jauntzietan paratu haur etagaztetxo bikoteak bilduko dira herrikoetxearen aitzinean. Herriko familia ainitzbiziki atxikiak dira ohidura horri eta aspal-dian. Aratsaldean, karro apainduen ibilal-dia, eta aldi guziz biziki apainketa ede-rrak ikusten dira karia hortarat eginak.Karroen artean, musikari eta dantzarifrango beti bezala. Aratsean, dantzaldiaeta suzko-ziri botaketa.

RAVEL OMENDUA ZIBURUN

Badu orai zonbait urte Ziburun sailberezi bat abiatua dutela agorrilean,kontzertu batzu Ravel musikagile famatu-aren ohoretan, denek jakinki Ziburun sor-tua zela eta bere bizi guzian beti atxikiaizan zela bere sort-herriari. Hori da Ra-veliades deitzen duten saila. Aurten gai-nerat, ez dira bi kontzertu izanen bainanhiru. Ez haatik hiru egunez segidan. Bilehenak ortziralean eta larunbatean,agorrilak 7 eta 8, hirugarrena ondokoasteartean, agorrilak 11.

Lehenean entzunen dira piano joile etatxirribikari jaz Ravel akademiak bereiraileko ikastaldi nagusian saristatu hirugazte, jadanik mail gora batetarat heldu-ak direnak, Alexandra Dariescu, VanessaSzigeti eta Emmanuel Christien. Ema-nen dituzte Debussy, Chopin, Ravel etaFranck-en musika zati eder batzu.Bigarren kontzertuan, hor izanen daLandarbaso koroa, Errenteriatik jinendena, Iñaki Tolaretxipi zuzendari,Philippe Biros donibandarra piano joile.

Donostiako musika hamabostaldi famatu-ari lotua da kontzertu arraro hori. Horohoratuko diren musikagileak, Fauré,Duruflé eta bixtan dena Ravel.Asteartean aldiz, ukanen dugu Elixirhirukotearen entzuteko parada, musikarihoriek ere saristatuak jaz Ravel akademi-aren eskutik. Eskainiko dituzte Bach,Mozart, Beethoven, Schubert eta Fran-cais musikagileen zati batzu.Hiru kontzertuak aratseko 9-etan etahiruak Jondoni Bixintxo elizan.

BI GOLFEGUNE FUNDITUAK

Donibane Lohizunen eta Ziburun, gauberean, norbaitek funditu ditu golfe-guneak, aitzurrekin zilo parrasta bateginez , bereziki “greens” deitzen direnberdegune berezietan, arta handiz begi-ratuak diren tokietan. Gisa bereko zerbaitgertatua zen arras berriki Angelun ere.Donibanen, zonbait hitz idatziak izan dirahan berean, “Euskal-Herria ez da salgai”eta “lurra defendatu dezagun”. Golfegunehoriek kudeatzen dituztenek azpima-rratzen dute ezin konprenituak za-izkiotela holako egintzak, tokiko jendeadela gehienik urte buru batetik besterathor ibiltzen eta lanpostu andana on batsegurtatzen dutela.

LEHIAKETA GAITZA

Teink arraulari lehiaketa, 18 battelikukparte hartzen zutela, xarmanki iragan daBilbotik Donibane Lohizunerat. Arohauta, salbu haatik azken egunean, etagiro ederra burutik buru. Itsasoa kexu etazerua ilun, azken haitada ez dute lehia-keta kondu egin. Gero haatik, Doniba-nen, zoin herrikoia eta alegera ez da izanarraulari horien ohoretan muntatu besta,Panpi Laduche eta Kaskarot-Bandabazterren harrotzaile! Aterbean bixtan da,ortziak ere artean jinik! Ohore arraulariguzieri eta bereziki deneri aitzindu direnhiru ziburutarreri, Olivier Azarete, JulienMarin eta Jean-Paul Rouet.

3

Hatsa elkarteak proposatzen du, 10garren aldikotz, Urdazuri ibaian (Urda-zubi, Zugarramurdi, Sara, Ainhoa, Sen-pere, Azkaine, Donibane Lohizune, Zi-buru, Urruña) bizi diren sorkuntzalariguzieri (haurrak ere, nahi badute) astebatez erakusketa batean parte hartzea.Erakusketa hori iraganen da, dohainik,Oxtikeneko barnetan bai eta bere urbazterreko baratzean abuztuaren 17tik23a arte. Ideiak, aurkezpen guziakazaltzea libro ! Musika, pintura, idazla-nak eta abar… nahi den guzia ! Deus

ez da inposaturik baina galdetua da ar-tisteri hala ere pentsa dezaten duela400 urte Lapurdin izan ziren gertakizunlazgarrieri. Abuztuaren 23an, igandearekin, eguer-ditan, Ostopeko Artean parte hartzendutenen guzien artean eginen da baz-kari bat, bakotxak ekarritako janariare-kin. Xehetasun gehiagorentzat eta ize-nak emateko deitu Hatsa elkartea : tel06.32.49.90.05 (K/e : [email protected]).

Ostopeko Artea

Baionako Bestak bideo peanHistoriara pasatu dira Baionako aurten-go bestak. Jende gutiagorekin eta bestaleku gehiagotara hedaturik jendea gehi-ago gozatu dela iduri du. Egun argikogertakariek arrakasta gaitza izan dute,karrikaldiak jendea egunero erakarri dueta arratsetan taloak erretzeko tresnagehiago beharkozuten jende ostearenfiteago zerbitzatzeko,haur ttipiak anitzberen etxeko tele-fono zenbakia ato-rran markaturik ziren,burrasoei ondokoekfiteago dei egitekogisan galduak baldinbaziren ; “Pakitox o k o l a t e r o a k ” ,Baionako etaAkitania guztikomarkak hautsi dituzazpi milako zen-bakia gaindituz.Oskorri eta Nadautaldeek lau mila pre-suna tirriatu dituztezezen plazan, Nadautaldeak kantuenaurkezpen poe-tikoarekin jendeaxarma pean hartu du.Mastersetako finalakjendea sutan emandu Sorhuet eta Irujokberdindu dituztelarikXala eta Harizmendi hogeitamasei tan-totan, eta bururatu dute partidaaitzinean. Mega bestak bere itzala ere erakutsi du.Estreinaldiko altxabozak arrunt erkatsziren herriko etxe aitzinean, kantariaketa Ekhi Erremundegi bertsularia kasikinork ez ditu entzun ahal izan ; Gureirratiak eta Baionako gaueskolak ezinizan dute aurten igandeko bazkariaantolatu Marsan karrikan, ondorioa

euskal kantu gutiago karrika horretaneta bistan dena irabazirik ez bi elkar-teentzat. Eta legezko estortzioa jaun etajabe aritu da bost egun eta gauetan :hala nola osteguneko gauean 65 autofurrieran emanak izan diren ; ostiral etalarunbateko gau ondarretan 1587 auto-

dun kontrolatuak izandira, horietan ehunekalkohola soberazuten, hauekBaionako bestezatxikiko dutenoroitzapen kiratsakez ditu hedabideenlerroak zikinduko.

Furriera eta alkoho-laren kasuan arretaeskasia baldin badaisun dorpe bidezpagatzen, beste ohi-tura bat pikoan emandute aurten, jendeaez baita ohartu erezenbat maltzurra etalanjerosa den.Bestak zaindu dituztebideo kamarek buru-an buru. Ofizialkierran dutenez zazpileku desberdinetanparaturik, baina norkdaki ez ote zen gehi-ago ? Elkarteen etx-ean ezarria zuten

gelan zazpi ekran desberdinetan ikuszitekeen jendea, klikatu bi aldiz etabestaliarraren atorran markatua denairakurtzen duzu. Bideo horietatik batMosoeletako kanpalekuari so egon da,ikusten zituena jendeak oihaletxebarnean aldatzen ari edo elkar mai-tatzen ? Horri gehituko dizkiogu orde-nazainek oihaletxetan egin dituztenkontrolak, jendeak alkoholik edo dro-gakirik ba ote zuen probatzeko.

Baionako besta denboranArg. Jakes D.

ANGELU

810 errepideko ohitura berri-ak eta oposizioakOhiturak kozkorrak dira, hemengo jen-deak Baiona/Miarritzeko errepide na-gusia (810) hartzen zuen, bi lerrotanibil zitekeen autobidean bezalaxebaina pagatu gabe, anitz gunetanbazterrago hirugarren lerro bat izankieta komertsen aitzinean iragaitendena. Hots, autoak ehunka eta milakahortik iragaiten ziren, supermerkatue-tako aparkalekuak ere urririk izankiaise gelditzeko eta mega erosketak bu-rutzeko. Denak kontent ziren honela,salbu CO2 gaz emaitzak beti eta ge-hiago emendatuz zoatzila, txirrinduleketa garraio publikoek zailtasun handiakzituztela hortik iragaiten. Botere pu-blikoek jokoa erabat itzuli dute uztailhastapenean : 810 errepideko bi le-rroetatik bat autobus eta txirindulentzatbereizi dute ; ondorio zuzena : partiku-larrek pasabidearen erdia galtzearekinneke larriak dituztela hortik iragaiten,eta erosketa kestione ohitura berriakhartzen hasten direla beste nonbaitikiraganez, eta behar bada beste nora-pait joanez erosi nahi zutenaren bila.

Kontrako oihartzunak goiti ari810 errepide hegiko komertsakhasteko haserre gorrian daude, askozbezero gutiago hurbiltzen zaiela, Ca-rrefour-ekoekin bat egin dute protestaozenagoaren segurtatzeko. Galdatzendute ibilpen antolaketa berria kendezaten orobat. Angeluko eskuin opo-

sizioak ikuspuntu bihurriagoa erakutsidu azken kontseiluan, 810 errepi-dearen antolamendu berriarengainetik. Galdatu diote auzapezari,araudi berriaren berriz ikustea eskadiezaion BAM hiri elkargoari ; beharbada uste dute jendeak ez dakiela es-kaera hori egin duena Jacques Veunacdela, antolamendu berria ezarri duenJean Michel Veunac-en anaia etaalderdi berekoa. Baionako ezkerrekooposizioak ere hautatu du mintzatzeaantolamendua jorratuz, nahiz horrelaari den Angeluko auzapez ezke-rrekoaren kontra. Laburbilduz, Mode-men edo sozialistetan direnak ideia na-gusietan bat daitezke, baina ideiahoriek hemen obratzen hasterakoandesberdintasunak segidan ezagundira.

Lan karneta biziki apalagoaDassault lantegianXifreak garrazki mintzo zirela deklaratudu Jean Michel Estrade Dassault lante-giko buruzagiak. Falcon hegazkin zibi-laren lana erditaratua da aurten ;Rafale hegazkin militarraren lana here-naz beheititu da. Zuzendariak erranduenez, hortzez eta haginez lotu dalangileria atxikitzeko : esperantzak ditukontratu berriak finkatuko direla urteondarra aitzin ; anartean aste bat hi-labetean hetsiko dute ekoizpenairailetik eta otsaila arte.

EUSKAL HERRIA IZENA

Euskal Herria izena begietan düe PP etaPSE alderdiek. Haien ustez, nahasgar-

ri da. Ez jaunak ! Euskal Herriaeüskararen lürraldea da, ezinago klarki.Abertzaleen asmakizün berria deladiozüe. Oker zabiltzaie ! Eüskal Herriaizena goizik agertzen da, XVI. mentean,lehen eüskal idazleen lümatik. Etageroztik ideologia orotako izkiribainoekizen hori erabili düe noiz nahi, berezentzü garbian.

Gei hontaz eüskal politikariek ikusbezaie zer dion Euskaltzaindiak, haubeita, legez, erakunte püblikoenaholkülari ofiziala. Hona zer dioneüskararen Akademia horrek : “Aspaldikomendeetatik hedatua izan da EuskalHerria izena… lehen lekukoa dugu JoanPerez de Lazarraga arabarra (1564 ingu-ru)”. Laster erabiliko du JoanesLeizarragak ere “Testamentu berriaren”ützülpenari ezarriko deion sar-hitzean(1571). Berantago Axular handiakarrapikatüren dü “Gero” libürü famatüarenhatsarrean (1643). Halaber Tartas apezsohütarrak “Ontsa hiltzeko bidea”libürüan (1666).

Geroztik ezin kontatüak diraEuskal Herria izena erabili düen idazleak.Euskaltzaindiak andana bat izentatzendü, haietan abertzale ez diren izkiribainoelibat, hala nola Juan de Bera kaputxinonafarra (1834), Salbador CastilloAlzugaray errepüblikazalea (1878),Francisco Navarro Villoslada eleberrigiletradizionalista (1818-1895), RomanZubiaga bürüzagi karlista bizkaitarra,Dolores Baleztena idazle karlista nafarra(1895-1989), Jesus Etayo 1921ekomaiatzaren 17an “El PensamientoNavarro” esküintiar egünkarian.

Euskaltzaindiak oroitarazten düere Euskal Herria izena aipatzen düala

“Oriamendi” delako karlisten himnoak,bertset batetan bi adiz. Akademiakgehitzen dü Euskal Herriaren frantsesizena, “Pays Basque”, espainolez “PaisVasco” bilakatürik, XIX. mentean hedatüzela. Hortik beharbada, asmakizün berriadelako ustekeria okerra. Espainolez berribada, eüskaraz aspaldidanik hor dago,eta hori dügü auzitan.

Euskal Herria izena Jaurlaritzaberriko Hezkuntza ministroak “euskal cur-riculum” delakotik baztertü nahi dü etaeskola güzietako libürüetarik elki.Holakorik nolaz onar daite ?Euskaltzaindiak azpimarratzen dü EuskalHerria izena Gernikako autonomia arau-dian dela : “Euskal Herria (…) EspainolEstatuaren barruan KomunitateAutonomo gisa eratzen da. Beronenizena Euskadi zein Euskal Herria izangoda (…)”. Euskal Herriko AutonomiaEstatuaren (1979) 1. artikülüan…

Euskaltzaindiaren hitz horik,osoko bilküra batetan erabaki zirenAbadiñon, 2004eko üztailaren 23an, etagero idatzirik agertü. Geroztik ez düebaliorik galdü. Gobernariek ere kontütanhartü behar lütükeie beren aholkülariofizialaren erranak eta süstüt errespetatübehar lükeie, beren hitzaldietan hain goraezarten düen, Gernikako araudia.Bestelan ez ote lizateke hor auzitarajoaiteko biderik ? Arrazuak phürü bali-rateke, nik uste. Bena ez niz Espainiakoerregearen süjetetarik… Eta FrantziakoErrepüblikan ere badügu zer egina !

Jean Louis Davant

Azken ordüko berri : Hezkuntzako mi-nistro andereak erran dü “Euskal Herria”izena atxikiko duela, haatik argi ützizeuskararen lürra izentatzen düala, eta ezeremü politiko bat. Arrazu du.

Page 4: Herria 3019

4

MAKEA - LEKORNESortze - Huna bigarren haurño bat sortu dela Makea Lurrezkiaegoitza berrian. Ibai gehienak badu orai arreba muñuña bat,deitzen dena Leiane Minvielle Garat. Maitexa eta Beñat aitamagazteak lorietan daude, bixtan da ! Makear sortu berria handidadila osasun eta zorion betean, euskaldunki, gure lurmaitean ! Goresmen herrikoiak Minvielle Garat familia osoeri !

Inter cliques - Jada aipatua eta huna ortziralean, agorrilak 7,oro joanen girela herriko plaza laxorat 21 orenetako, soinuhunkigarri batzuen entzuteko eta irri zafla batzuen egiteko,zeren jokoak ere izanen baitira lau talderen artean.

Airetik - Xabi Etxegoin - Jon Karrikart 20 eta Iriberhonde -Lamure 30. Finalerdiak ziren Arberatzen. Gogotik arizan diralauak, 4 berdintzerekin (1, 3, 10 eta 11etan).

Kasu - Gure bazter xoragarriak begira ditzagun eta gure xen-dra bideak doi bat garbi atxik, pozoinik hedatu gabe eta arbo-larik erre gabe.

P.I.

SENPERE

Urrezko ezteiak - Egun hautan Josep etaMartta Cuburu senar emazteek ospatudituzte beren urrezko ezteiak. Beraz 50urte ezkondu zirela Josep BixenteBaitakoa eta Martta saratarra. Josepofizioz hargina zen. Etxegintzan enpresattiki baten buru izan da. Ofiziale ona, xin-txoa eta segur hitzekoa izan da. Su-hiltzaileetan ere 25 urte eman ditu. He-rriko kontseiluan urte sail ederra eremandu. Marttak beren lau seme alabekin etasenarrari esku ukaldiak artetan emanezizan du aise bere denboraren pasagarria.Urte multxo huntan biak erretretan dire.Zorionak Josep eta Martta. Orai duzuenosagarri on berarekin agian oraino luzazgoxatuko zarezte elgarrekin zuen etxemaitean. Usaian bezala andere auzapezaeta Marie Benita axuantak opariak eskainidiozkate.

Gazteak pilotan - Laster izanen dugunPilotako Aste Handian bortz pare edoandana finaletan ditugu.• Xixteraz - Joko Garbian : Juniorgaztetan ditugu Ximun Lucu, ThomasTapia eta Jerome Irubetagoyena. Beti xix-teran, ttipi-ttipietan, Xabi Jorajuria, RemiIrubetagoyena eta Unai Luberriagak Aki-taniako koparen finala irabazi dute.• Esku huska : Junior gaztetan BixenteOlaizola eta Yves Huguenard. Kadetgaztetan Xabi Bereterbide eta Guichan-dut. Gaztetxoetan Diego Suertegaray etaAmaiur Jaureguy. Xitoetan Xan Michele-na eta Andoni Jorajuria. Azken hauekurte bat barne seigarren aldikotz berenaitzinean izanen dituzte beren adixkidelekondar-makearrak. Bertzalde, Akitani-ako kopa eta Union Basque xapelgoanttipi ttipietarik eta adinekoetaraino pareandana pollita finalerdietan dugu. Horageri dira berezitasun guzietan erakasleeta arduradunek deramaten lanarenondorioak.

HAZPARNEUdan KantariAgorrileko hitzorduakHazparnen, “Merkantuz” izeneko programaren baitan, udakoostegun guziz, Hazparneko Misionesten Kaperan, LagunArteKonpainiak euskal kantutegiaren inguruan lan egiten dutentaldeak aurkezten ditu (bikote edo hirukoteak), arratseko8.00etan.Agorrilaren 6an : Borroka (P. Bidart / O. Cavalié) - Agorrilaren20an Bihauri (M. Oihenart / J. Laderach) - Agorrilaren 27an :Mihakan (K. Hiriart / P. Bidart). Bertzalde : agorrilaren 12 an Elizaberriko Kaperan aratseko 8,30tan: Mihakan eta Bihauri.Hazparne inguruetako auzoetan ere izanen dira ikusgarriak, hala

nola: agorrilaren 14an Lekuineko plazan (herriko besten kari-etarat) / aratseko 10etan : Dong ! ikusgarria.Agorrilaren 19an Lekorne Garroan arratsaldeko 8.00etan : AranOrkestra.Agorrilaren 22an Izturitzeko salan - arratsaldeko 8etan : Mihakaneta Aran Orkestra, ondotik erreki afaria.

LEHENGO HAZPARNE HELDUDEN LARUNBATEANHelduden larunbatean dugu beraz “Lehengo Hazparne” pestahaundia. Egun hortan karrikak oinezkoer utziak dira egun guziko.Huna karia hortarat Herriko Etxeak hartuak dituen erabakiak :agorrilaren 08 an, hiri barnean zirkulazioa debekatua izanen damotordun tresna guzieri. Bertzalde izanen diren zerradurak dira:Ursuiako karrika hetsia « Barranx » saltegia aitzin. Bi zentzuetanibiltzen ahalko da Ursuia karrikan eta Elgarrekin medikuntzazentroaren eta Monseigneur Mathieu Plazaren artean, FrancisJammes karrika hetsia izanen da Aurrezki kutxaren (turismobulegoaren) aitzinean. Pasaia debekatua izanen da Mare-xalaren etxe aurretik «Yvette» Ospital dendaraino. Lapurdi plaza-ko aparkalekuan gelditzeko baimena izanen da. Kurutze Gorrikogunea han kausitzen ahalko da, usaian bezala.

AGORRILAREN 11N SALTEGI FERIAAgorrilean ere uztailean bezala saltegien merkatu haundi bat iza-nen da egun guzian. 100 bat saltegi izanen dira karriketan edo-zoin gauzaren saltzale. Etxetako mozkinak saltzen dituzten labo-rariak ere hor kausituko dira bertzen artean. Karrikak alaitukodituzte “Chorus” taldeko dantzari eta soinulariek eta ostatuekegun horri doan janari egokiak eskainiko dituzte bazkaltiarreri.Juanden urtekoari fidatuz ainitz jende etorriko dela egun hortanHazparnerat itxaropen dute antolatzailek.

BERRIA TRINKETEKO FINALAKHelduden larunbatean, agorrilaren 7 an, iraganen dira Berria trin-keteko finalak.Pala jokoan 3 mailetako finalak izanen dira aratsaldeko 4 ak etaerdietarik goiti.Hauen ondotik afaria beharra da denentzat, izenak eman behardira aitzinetik: 05-59-29-61-85 telefona zenbakirat…

LURRA ETA ELGARREKINLurra otxotea Hazparneko elizan izanen dugu helduden ortzegu-nean agorrilaren 13 an. Aratseko 9 tan. Jordi Freixa Irundarrakmoldatu zuen 8 gizonez osatua den kantari talde hau, 2000kourtean. Ofizioko kantariak dira, euskaraz kantatzen dute nahiz ezdiren euskaldunak. Arrakasta haundia daukate Frantzian barnaeta ere gure Euskal Herrian ere nolaz ez. “Elgarrekin” Hazpandarkantari talde omentsuak segurtatuko du ikusgarriaren lehen par-tea. Hauek 30 abeslari dira Hazparneko eta auzo herrietarik eto-rriak talde paregabe baten osatzeko. Hitzordu bat ezin huts egite-koa beraz agorrilaren 13 ko hori !

Uztaileko saltegi feria

KANBO

Kanboko bestak - Ostiral arats honetan hasiko dira gureherriko bestak, Behereko Plazan, zikiro afariarekin. Larunbata,erraldoien eguna izanen da eta bi ibilaldi eginen dituzte karriketangoizean 11-13ak artean eta aratsaldean, 16-18ak artean.Eguerditan plazan bazkari bat antolatua da eta txartelak salgaidira trinketean eta Masciocchi ile apaindegian. 17etan, plazan,Joko Garbi partida bat antolatzen du Kanboarrak elkarteak.Bestetako lasterketa abiatuko da 18etan, kirol zelai nagusitik etaparte hartzaileen izenak hartuko dira tokian berean oren bataitzin. Larunbat aratsean, OPIUM DU PEUPLE eta WILLISDRUMMOND taldeen kontzertuaren ondotik dantzaldi bat izanenda, Behereko Plazan, ENTZUN taldearekin. Igande goizean,10ak eta erdietako meza nagusitik landa, mutxikoak dantzatukodira elizako plazan eta Itsasuko makilariak ikusiko. Aratsaldean,17etan, karroak ibiliko dira karriketan eta beren ibilaldia buru-ratuko dute plazan. Eta hor izanen da ikusgarri bat dantzari,musikari eta makilariekin. Taloak jaten ahalko dira eta KIKI BOR-DATXO taldeak dantzaldia animatuko du 20etarik landa. 22etanGOZATEGI taldeak kontzertu bat eskainiko du eta ondotik berrizdantzaldiak jarraikiko du. Astelehena, merkealdi eguna, saltzailefrango bilduko dira karriketan eta prezio onak izanen saltegietan,jateko parada ere, eguerditan eta aratsean, plazan antolatua denerromerian. Beti plazan, karpa pean, mus xapelketa bat anto-latzen dute komiteko gazteek. 11etan hasiko da eta izenemaiteak 10etarik landa. Aratsaldean, 18etan, izanen da trin-keteko esku huskako partida nagusia berezkoekin. 19.30etan,mutxikoak dantzatuko dira plazan eta ondotik, 20.30etan, fandan-go txapelketa bat iraganen da, hau ere plazan eta deneri idekia.21.15etan, harmoniak bere kontzertua eskainiko du San Josepparkean. 22etan, elizako plazan izanen da dantzaldi batHOLAKO taldearekin. Astearte goizean, Kanboarrak MendizMendi elkarteak bestetako ibilaldi bat oinez antolatzen du, kirolzelai nagusitik abiatuko dena 8.50etan. Eguerditan, bazkarialegeratu bat zerbitzatua izanen da Grillandiere ostatuan, elizakoplazan, 16etan, toki berean, Euskadiko 9garren arroltze botatzelehiaketa iraganen da. 21.30etan, gauazko karro ibilaldia abi-atuko da eta plazan bururatuko. 22.30etan, plazan, dantzaldi batemanen du TRIKILI-TRAKALA taldeak. Gauerdi eta laurdenetan,SUAK konpainiak su ikusgarri bat emanen du plazan berean.Ondotik dantzaldia izanen da TRIKIZIO taldearekin. Asteazke-nean, Behereko Plazan, 11etan, pilota partida, TANTE URSULEjatetxean eguerditan zerbitzatua den bestetako bazkaria aitzin.17etan, esku huskako partida KANBOARRAK batasuneko gaz-teekin eta 18etan partida nagusia berezkoekin : Ibarola-Oçafraineta Sorhuet-Lazkano. 19etan mutxikoak. 23etan, XITOAKtaldeak emanen du bestetako azken dantzaldia suzko zezenagauerditan izanen delarik.

Arnagako antzerki festibala - 19garren aldikotz antolatzen dufestibala hau ACCORDS elkarteak. Agorrilaren 14ean, oste-gunez, L’Esquisse antzerki taldeak emanen du Molieren “ Lemalade Imaginaire ”. Agorrilaren 15ean, ostiralez, Très Tôt SurScène taldeak emanen du “ E.Rostand de Bergerac ” antzerkia.Agorrilaren 16an, larunbatez, Anamorphose taldeak emanen du“ Le Cocu Magnifique ”, Fernand Crommelynck antzerkilariarenobra. Tokiak aitzinetik hartu behar dira : 05 59 29 30 27.

BATEKMILA erakusketa - Agorrilaren 15a arte egonen da Kan-bon EKEk muntatu erakusketa hau. Ezker paretari lotua den gelabatean ikusten ahal da, egun guziez salbu astelehenez, 15-20akartean. Sartzea urririk da eta Euskal munduen ezagutzeko para-da emaiten du oraiko multimedia tresnak erabiliz.

UZTARITZEEgun eder bat - Bai egun eder bat izan da Sokorondoko kar-tierean bizi den Brienne familiarentzat alabainan juanden larun-batean Jessica alabak bere biziko lagun hartu du Ivan EztevezHendaiar gaztea. Elizkizun eder baten ondotik familia, ahaideeta lagunak elgartu dira Senpere Inharrian besta hori ospatze-ko. Egun berean hala beharra segurenik andere esposarenahizpak mundura eman du bere lehen haurra, Patxi, Baionakoeritetxe batean. Iduriz denak ongi pasatu dira. Zorion eta biziluze bat esposeri, zorion eta osagarri on Patxi ttipiari, gores-menak Daniel eta Maite aitatxi amatxier.

Ez hain eder - Espos meza denbora hortan Heraitzeko DeniseLefevre andereari kanpoan intentzione onekin zabilan norbai-tek autoko atea bortxaturik paperak eta puska zonbait ebatsidiozka. Pleinta bat pausatua izan da.

Xardina -Aurtengo bigarren xardina besta ortziral arats huntanizanen da Bilgunen 8-etarik goiti Uztaritzeko gaiteroek alaituriketa Labourdins elkarteak antolaturik.

ITSASUHeriotze - Tristurazko soingaineko batekestali du herri osoa joanden astean: Eti-enne SOUBELET zendu da uztailaren27an Kanboko Les Terrasses etxean, adinbetean, adin gordinean, 50 urtetan. Bagi-nakien eritasunak joa zuela, eta barkatzenez duen gaitzak eraman du Etienne 5 hi-labete barne... Bai, tristura zen sendi he-rriko elizan joanden ostegunean, elizamukurreraino betea zelarik ehorzketa eliz-kizunean. Gizon ona zen Etienne, xumea,ixila, langilea, jendartekoa, konpainiakoa,zerbitzugilea: denek irudi edo itxura horidugu atxikiko Etienne-taz. Gerastokaskoan, sortetxe ondoan bizi zen bereemaztearekin, berak antolatu etxean, Urtxi-naxian.Dolumin bizienak emazteari eta familiaosoari.

Herriko Etxean langile berria - Laugarrenlangilea badugu Herriko Etxeko idazka-ritzan: Elodie LISSAR da hautatua izan,eta bere lana agorrilaren lehenetik goitihasi du.

Artzain xakur lehiaketa - MURTUTSENIAelkarteak antolatzen du aurten ere ohikoabihurtua den Artzain xakur lehiaketa. Osti-ral arats huntan, agorrilaren 7an beraz, ira-ganen da, usaian bezala, Atharri ezkerparetako zelaian, aratseko 9etan. Seixakur ariko dira beren lanetan bakotxabere nagusiaren agindueri eta xixtueri ja-rraikiz. Hauek dira: Xatur, Félix Hirigoyen-en xakurra – Xintxo, J.Paul Iriquin-enxakurra – Izar, Kuan Miura-ren xakurra –Pintto, Beñat Parachu-ren xakurra – Argi,Dominique Parachu-ren xakurra – Hiru,Félix St-Pierre-en xakurra.Izanen da ere tokian berean zer jan eta zeredan gosea eta egarria pasatzeko.

LURRA otxotea - Iragan urtean bezala,LURRA otxoteak bere kontzertuaeskainiko du larunbat aratsean, agorrilaren8an, aratseko 9etan Itsasuko elizan.ARRAGA Kanboko abesbatzak kantatukodu lehen partean. Herriko Kultur Ba-tzordeak du kantaldi hau antolatzen.

Erakusketa - Agorrilaren 30a arte,CORTEZ jaunaren margolanak ikusgaidira ATEKA gunean.

Arg

. C.C

.

Page 5: Herria 3019

5

HARPIDE ZAITEZH E R R I A

A S T E K A R I A R I

- ur tesar ia ,IPARRALDEAN 50 €

HEGOALDEAN 60 €

> > >

IRISARRI

HOZTADolu - Katarina Osses Munuluxekoazendu da 93 urtetan. Gure dolu-minekin.

ARMENDARITZEEzkontza - Larunbatean gure herritar Mixel Elissalde, Larraldeko semeak, hartudauku bizi laguntzat Celine Damestoy, sortzez Donoztiritarra. Xoko huntarik urrundu-ak balinbadira beren lanaren gatik, ez dugu dudatzen jinen zauzkigula eta emanendaukutela beren ikusteko plazerra. Goresmenak bihotz bihotzez eta ainitz suerte onzuen bizitzan Mixel eta Celine !

JUTSI Heriotze - Annie Aguerre Irigaikoak utzi gaitu 65 urte zituelarik bakarrik. Beti osagarrioneko emaztea izana, min gaixtoak beretu du bi hilabete barne. Oztibarre guzian ha-rridura izan da zeren oso ezagutua baitzen Annie. Erretreta hartu arte 30 urtez egonazen Izura, Arantsusi eta Jutsiko Groupama kutxako sekretario baita ere Oztibarrekoihiztarien AICA-n. Bere omore onarekin beti prest zagon parte hartzeko izan dadinkermezako laguntzaile, Lurden eri mainatzale edo Oztibarreko koralean. Beredeskantsuetan mus xapelgoetan ibiltzea maite zuen oroz gainetik eta mundu hortanere bazuen ainitz ezagun eta adixkide.Ehorzketako meza guziz hunkigarria izan da eliza eta kalostrapea mukurru beteakzaudelarik, hor entzun ahal izan dira mintzaldi, poema eta kantu, zintzurra doi batkorapilatzen zituztenak. Aldi bat gehiago ohartzen gira gure bizia zer hari piru txarrakatxikitzen daukun. Beraz joan zaukunaren irri gozoa ere gogoan atxik dezagun.Annieren anaiak eta ahizpak beren familiekin, onhar dezaztela gure dolumin bizienak.

P.L.

-1-Besta hok ez baitira bate itsusiakBihotzak bestalier ditugu utziakElgarrekin bildurik ahaide kusiakNik arras alegera zuztet ikusiakAgur bero bat beraz Negelua guziak!

-2-Oztibarre xokoan Jutsiko herrian-arbasoen sor leku dena aspaldian-Sehaskaren barnera zirezte abianUmea laket baita amaren kafianGustatuko zirezte gaur hemen agian.

-3-Omoretsu zirezte omen egunero:Kantu, soinu, antzerki ta bertsuak geroBakar batzu badira lanaren petzeroGehiengoa aldiz laneko ez beroEta famatuena zen xokolatero.

-4-Apezik ez da bainan baduzue seroraArtzain laborariak erditikan goraLangile xinplenetik funkzionarioraInguru hotan lasai pasatzen denboraBainan batzu joan ziren lehenago kanpora.

-5-Bizi hobe bat nahiz nunbait hemen bainoEdo bazelakoan miseri ta lanoJoan ziren abenturan AmerikarainoNahiz ez diren anitz ez jin egundainoZuen izena han da bizirik oraino.

-6-Argentina zabalak oi zonbat askaziKalifornian ere gurekin doatzi Munduan zehar zonbat? nola ba ahantzi?Hemengo zorionaz nahi ginduzke jantziEta dener igorri bihotzez goraintzi.

-7-Itzali zaizkigunak nola ez aipatuBihotzak haien doia orroitzapen baduSendimenen oihartzun nahi nuen kantatu.Bego… nigar malkoak diten eskapatuEta gure gogoan ditzagun goxatu.

-8-Beste batzu aipatu behar nituzkenak:Egungo bestaño hau muntatu dutenakEz dituzue horiek Negelua txarrenakHar bitzate gu denen esker beroenakHar bitzate gu denen esku zarta denak.

A. O. 2009ko uztailaren 12an Jutsin.

Negeluatiarrak

IZTURITZE

SortzeLuzaz hutsik egon den Bakardatzeaetxea alegeratu zauku, Nathalie Floc’heta Joan Maury herritar berrien lehenhaurra sorturik. Ongi etorri eta goresme-nak burraso gazteer. Nola izendatuneska ttipia zorionean haundi dadila etaagian euskara ikasiz!

KausitzeAurtengo azterketetan kausitu dute :C.A.P.a baratzezaingoan : SébastienMazain GralanekoakB.E.P.a Julien Bellocq AizpekoakBaxoa : Peio Donapétry Mendiburukoak,Oierko eta Otso Amade XantxoteikoanaiekB.T.S. Laborantxakoa : Sylvain Donapé-try MendiburukoakGoresmenak deneri! Norbeit ahantzibadugu otoi jakinaraz 05 59 29 56

61erat deituz.

Pesta komitearen gaualdiaAgorrilaren 22an larunbatez aratseko8tarik goiti Mihakan kontzertua entzutenahalko da herriko gelan. Kantaldi musi-kaldi hau, uda huntan HazparnekoMisionesten kaperan emaiten direnkontzertuen haritik dugu, Hazparnekoherri elkargoa laguntzaile. Pantxix Bidarteta Kristof Hiriart Hazpandar artistak etaberen musikari lagunak ezagutuz, bozederren eta musikari trebeen entzutekomentura dugu, gainera urririk. Geroerraki auharia izanen da nahi dutenguzientzat 10 eurotan helduentzat eta5etan haurrentzat aitzinetik izenak ema-nez haatik agorrilaren 14eko Maialendeituz 06 24 69 03 50erat edo Maite 0626 87 25 62rat. Ongi etorri deneri!

AIHERRAAstelehen iluntxean, kanpoan, filma -Azken uda hauetan, departamendukokontseilu orokorrak animazioneak propo-satzen ditu herrietan, hala nola filma batkanpoan. Aurten, Aiherrako hautatua izandena, “ AZUR et ASMAR ” filma da, etaarratseko 9ak 1/2tan hasi behar luke.Lehenago haatik, Abarratia pilota batasu-nak pilota partida batzu antolatzen ditugazteen artean, eta mutxikoak dantzatzenahalko dira ere, herritar musikari batzueriesker. Horra beraz udako animazione bat,gure herrian iraganen dena. Abarratiapilota batasunak orroit arazten du taloaketa edariak salgai izanen direla arrats hor-tan. Ongi etorri deneri !

Saneamendu kolektiboa - Aste huntanerrezebitu dugun herriko aldizkariarenbidez jakiten dugu saneamendu obrakberriz hasiko direla Elixaldea eskualdean,urte ondarra aitzin. Bestalde, Elixaldebeherean, 1500 m2 lur peza bat nahilukete erosi, hor komertzio baten planta-tzeko gisan. Trinketeko obrak, 750 000euro gostako dira, eta estrenatzea heldu-den urte hastapenean eginen da. Buruile-tik goiti, hirigintza gure herrian nola izanenden, bilkura publiko batetan aurkeztukodute. Azkenik, Wimax sistimari esker, 15herritarrek baliatuko dute zerbitzu hau,orain arte internet ez baitzuten errezebi-tzen ahal…

BAIGORRISortze - Frédérick Golofit Lamotaenekosemea eta Sylvie Lambert Jatsaldekoalaba zorionean ditugu, beren ohantzeanEneko ttipiari ongi etorria eginik. Osagarri-an eta maitasunean haundi dadila sortuberria. Goresmenak aitama gazteeri etagoraintziak etxekoeri.

Solas eta jolas - Agorrilaren 11n eta12an, astearte eta astezkenez, ihardunal-di hunek segitzen du Graff tailerrarekin.10 – 15 urtekoer idekia, Bixentainean ira-ganen da goizeko 9.30tik aratsaldeko17.00ak arte, Topagunea elkartea ani-matzaile. Ekarri behar direnak : piknika,ura, jauntzi zaharrak eta kasketa.Prezioa : 12 €.

Musika festibala - Joandean asteanaipatua, zonbait egunez leku haundia har-tuko du orginaren hamargarren urteburuaospatzeko antolatu musikaldiak. Ortze-gun huntan berean, arratsaldeko 14.30tanBidarrain, ibilaldia eginen da Dimitri Mar-guerat-en argitasunekin, sai eta bertzehegaztinen ezagutza egiteko. Arratsean19.30tan Baigorriko elizan Jesus MartinMoro-ren musikaldiak ibiliko gaitu hamarurte horietan egin bideetan : Bach, Vivaldi,Mozart, Brahms-enobretan bertzeak bertze.Igandean, 9a, elizan,16.30tan orginaren bisi-ta, Rémy Malher hunenegilearen xeheta-sunekin. Arratsean19tan Benjamin Alardeta Vincent Genvrin biorgina joileak elgarrekinentzunen dira Mozarteta bertze sorpresetan.Asteartean, 11a,Donibane Garazi etaBaigorriko elizetan17.00tan hiru orginajoile gazte trebatuko diraBaigorrin. Rudolf Lutzmaixuaren kontseiluakbaliatuz. Aratsean,21.00tan “ La Faustina ”taldearen emanaldiaHaendel eta SebastienDuron-en obretan ;

horiekin, hemen ongi ezagutzen dugunSolange Añorga, Accentus koruakobakarlari sopranoak erakutsiko daukubere talendua. Ortzegunean, 13a, elizan arratseko19tan, Michel Laplénie zuzendari, Sagi-ttarius taldearen kontzertua. Kantari etamusikari talde hau, galde eta arrapostuariko da Miguel Aristizabal orginajoilearekin. Bururatzeko, Plaza Xokon21etan juntatuko dira antolatzaile, artistaeta entzule mahain on baten inguruan.Lekuak mugatuak izanez, txartelak beran-du gabe hartu beharko dira.

Indar jokoak - Igande huntan, agorrilaren9a, plaza nagusian arratsaldeko 16.30tanindar jokoak izanen ditugu ikusgai. Lehenpartean, aizkolariak zoingehiagoka Arriaeta Mendizabal alde batetik eta Ayerbeeta Agite bertzetik ; ondotik arpananGabadiko bikotea Arria eta Mendizabalenkontra. Artetik, Perurena aita semeak 260kiloko harri altxan. Bigarren partean,sokatirako hiru talde : Amaiur, Gabadi etaBaigorri neurtuko dira usaiako bortzjokoetan.

Gaueko merkatua - Baigorriko ama ikas-tolak antolaturik, agorri-laren 14ean iraganen daelizako plaza inguruan,arratseko 19etatik goiti.Hogoi bat parte hartzailekberen ekoizpenak eraku-tsiko dituzte : zurezkojostagailu, joieria, za-patagintza, artesaulana… Arno desberdinenjastatzeko parada izanenda. Animazioan : Aireahizpak, Arrola dantzataldea, Baigorriko zigan-teak eta gaiteroak, Pun-peka txaranga. Afarianparte hartzeko telefonozenbaki huntara deitubehar da : 06 30 48 3999. Menua : legatzakoxkerra moduan, ardigasna, katalanbroxa,banillezko horma, kafea,arnoa. Solange Añorga

HELETABestak - Herriko bestak ditugu agorrilhunen 14, 15 eta 16an, hasiko direnakHel-eta zoingehiagokarekin, esku huskajoko berriko finalerdiekin ortzirale arat-seko 6 orenetan. Alegerazko egunenmentura badugu, helduden asteanxehekiago aipatuko ditugunak.

Adin ederreko bulegoa bildu da, oraiarte egin ateraldi ala bazkarien berrielgarrekin ikusteko bai eta ere hemendikaitzinakoena. Deliberatu du urte guzizbezala bazkari bat egitea besta denbo-

ran, hori izanen da igande 16ean orenbatean, Idioineko ostatuan. Izenak horberean eman helduden asteko 9ko.Deliberatu ere Iholdirekin egiten duenmus lehiaketa aurten Heletan osoki egi-nen dela, buruilaren 12an, aratsaldeko 2orenetarik goiti, beraz hori ere gogoanhar.

Mezak - Larunbat aratsean, 7 orenetan,Iholdin. Igandean, 2 orenetan LandibarreMartinen eta 11 orenetan Heletan.

HerritarraALDUDE

BestakAldudeko bestak ditugu aste ondarhuntan eta gazteriak prestatu daukuegitarau pollit bat.

Ortziralean 21.00 Alfaro ostatuan, zikiroa ogitarteanondotik dantzaldia Joxe Angel-ekin

Larunbatean14.00 Jokoak haurrentzat 17.00 Hirugarren adinekoen askaria19.00 Kantaldia lehen partean Baleakohaur kantu txapelketako lehiakideak,bigarren partean Amaren Alabak xibero-tar laukotea21.00 Afaria Baillea ostatuan

Igandean10.30 Meza Aldudeko klikarekin16.00 Pilota desafioa lekuko jokolarie-

kin, ondotik Arrola dantza taldearen era-kustaldia19.00 Talo ta xingar alaitua Eztiki tal-dearekin

Asteartean21.00 Afaria « Doinua » taldeko musi-kariekinBeraz Aldudeko bestak idekiak dira asteondar huntan, desiratzen ditut mementoeder eta goxo batzu etorriko diren jen-deeri.

HeriotzeJoanden astean lagundu dugu bereazken egoitzarat Valeriano ArrecheaJoanesgazteinekoa, utzi gaitu bere 79urtekin. Doluminak familia guziari.

G.S

<

ARROSA

Andredena Maria heldu den asteandugu. Mezako tenorean bada xuxentzebat. Ez da egun hortan mezarik izanen.Bezpera aratsean emana izanen da,beraz 14ean, 8 orenetan. Igandean aldiz,16an, meza izanen da 11 orenetan. Ezahantz egun hortan dugula kermeza.Jakin dugu gure jaun erretora bereerrekontru eta operazionen ondotik pollikidela. Mementoan pausan dago bainanoraiko ustez laster gutartean ukanendugulako menturan gira.

Heriotze - uztailaren 22an segitudugu bere azken egoizarat NicoleLoyce Bitorieta-koa 73 urtetan itzalidena. Hiru seme alaben ama, bereespos laguna duela zonbeit urte gal-dua. Parropiako bizian ainitz egin duNicolek bere nahigabeak kuraiarekinhartuz. Goza dezala orai betiko zori-ona. Dolumin beroenak bihotzezfamiliako guzieri.

Ezkontza - Berri on bat halere, San-dra Lancaro irisartar gazteak hartubaitu biziko laguntzat Francis Men-diondo Aiherrakoa. Ainitz zorionbikote horri eta goresmenak guzierigure atxikimenduarekin.

A.I.

Page 6: Herria 3019

AGURTZANE ANDUETZA-REN

OBRAK

SENPERE

LARRALDEAN

Agorrilan gira, opor-hilabetea.Ahal duten guziek zonbaitegun dituzte pausatzeko etaegun guzietako arrabots etahersturetarik urruntzeko, etxe-tik jalgitzeko, ez baita egiazkobakantzarik ihesgorik gabe.Buxeta ttipia izanik ere, airezeta inguruz kanbiatu behar. Hil-abete huntan, politika ere loeriabatean sartzen da, agintaribakar batzu uzten dituztelabarrandan, zer gerta ere.Munduan zehar haatik betikoproblemak bizi eta samindubaizik ez dira uda hastehuntan. Hala nola Xinan, iparmendebaldean den Xinjian es-kualdean. Hango Uigur deitujendea erlisionez musulmanada eta bere mintzaira eta ohi-tureri atxikia. Azkarki jazartudira libertate gehiago nahiz etakomunixt gobernuak berehalabortizki zapaldu ditu, ofizialki150 hil izan dira eta bertzebatzuen arabera 800 bat.Irango Errepublikan aldiz,President bozen ondotik jen-dea milaka eta milaka ka-rrikarat jautsi da, protestaizigarria eginez bozenemaitzen kontra, etzirela xuxe-nak eta berriz bozkatu beharzela. Demokrazia eta askata-suna gehiago galdatuz, ainitzegunez arizan dira bainan on-darrean nagusi diren Ayatolekpolizia eta armadarekin ixilarazidituzte, odola ixuriz eta zernahipreso eginez. Noiz arte ? I-txuren arabera sua beti bizi dahautsaren azpian eta nagusike-riaren kontrako mugimenduamuntatzen ari da. Eta, gauzaberria, Rafzandjani ayatolaburu, mollah delako ainitz ezomen dira batere adosKhamenei ayatolak eremanpolitika horrekin. Egon gaitenbeha.Bertzalde, Israel eta Palestin-darren arteko gasaila ez daeztitzekotan. Hemen geldi gai-ten instant bat zeren iduritzenzait uda haste huntako ger-takari garrantzitsuena izandela, ekainaren 4an, B. Oba-mak Kairo Egiptoko hiri nagu-sian egin duen mintzaldia. Is-

lamiarren eta Mendebaltarrenarteko zubi berri batzu nahiizan ditu ezarri, hauen arteanezin ardietsia iduri duenbakearen bidean. Erran du zi-bilizazio arazo bat dela eta ezdela bakerik egiten ahal zibi-lizazioen arteko elkarrizketarikgabe. Hitz ederrak bai, bainanhitzetarik hasi behar IparAmerika beti etsai batentzatdaukaten musulman populueriburuz.Alderdi bakotxari garbikipentsatzen duena erran du,kondizione bakar bat aitzinatuzelkarrizketak hasi aitzin : israel-darrek Zisjordaniako eremuenkolonizatzea geldi dezaten(270.000 biztanle badira horetxe berrietan kokatuak) etaHamas islamistarrek bortizkeriabazterrerat utz. Bere hitzaldianerrepikatu du : “Ez dugu gukbakea bortxaz hertsatzen ahalbi eskualdetako buruzagieri.Bainan ainitz palestindarrek ezdute Israelen suntsitzea gal-datzen eta judu gehienekonartzen dute palestinarrek lureta erresuma bat ukaitea. Me-mentoa da guretzat lan egiteaainitzek beren baitan senditzendutenaren alde”.Bai iduri luke alde bat ari delazilatzen emeki emeki lehen-dakarien aldarrikapenen etapopuluen ikusmoldearenartean. Jendea asea da hoin-bertze kalapitaz eta bortizkeri-az. Ainitzek ez dute beren bi-zian gerlarik baizik ikusi eta gu-tiziatzen dute bertze zerbaitenezagutzea. Bixtan da musul-manek antolabide edo be-deren hautsi-mautsi bat ezdutela aise onartuko B. Obamaez balinbada bi eskualdeenadixkide bezala agertzen etaez baditu frogak emaiten.Lan zail bati lotua da segurbainan badu, behar bada,abantail bat. Ez da ahantzi be-har bere aita erlisionez islami-arra zela eta bere gazte denbo-

ra Indonesian pasatu duela.Musulman zibilizazioa ezagutudu beraz eta berak dio oroitzendela otoitzerat deitzen zuen“muezin” delako oihukariarenbozaz. Erran du ere Islamohidura jasaipenezko ohiduradela eta errespetatzen duela.Haatik bera girixtinoa dela al-darrikatu du eta Palestinakogirixtinoez, Maronita eta Koptaminoritateen zorteaz arrangu-ratzen dela. Mintzatu da ereemazteen eskubideez erranez :“Gure alabek parte hartu behardute gure gizartearen biziangure semeek bezala”.Entzuleek hitz horiek preziatudituzte eta txalotu.Zer izanen da aldiz Israeldarrenerantzuna. Samina iduriz.Bainan ustegabeak gerta di-tazke. Israelek badaki IparAmerika beti adixkide ukan du-ela eta beretzat lanjer handialitakeela sobera bortizkiihardokitzea.Obamak erran diote klarki,bere aitzinekoa aipatu gabe,aterabide gabeko bidean sus-tatu zaituztenak ez direla Israe-len zinezko adixkide bezalaibili. Egiazko adixkidea dagauzen erabilera bestelakatze-rat entseatzen dena.Bi mundu hoien arteko herrakezezta edo bederen ezti lezaz-ken aterabide zuzen batenlortzea gauza historikoa litake.Ez du gizon batek, mundukoherrialde azkarrenaren buruizanik ere, lan hori bakarrikegiten ahalko. Hunen merezi-mendua izanen da ikuspegiberri batzuen idekitzea, girohobexeago batean. Bainan de-nen laguntza beharko du etalehenik Estatu Batuetan bizidiren juduen batasunarena.Baitezpadakoa ere Europa Ba-tuarena eta zer egiten ahal daEkialde hurbil eta ertainekobertze herrien akordiorikgabe ? Bakearen bidea berazhuts egiten balinbada zonbatdenbora beharko da oraino i-gurikatu bertze okasione bataurkeztu arte ?

Laurent Darraidou

6

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Zenbat diren ? Non dauden ? Nehork ez daki, salbu bahitzai-leek. Denetan dira, mundu guzian, mendi, oihan haundi, edozein tokitaneta gaizki bizi. Ez ditut ahanzten.

***Telebixta oporretan : Ez naiz sekulan ohartu aurten bezainbat oporrakhartzen zituztela telebixta gateek. Batzuetan zabaltzen dira filma zahar-rak hala nola TV5 delakoan “La règle du jeu” 1939koa Jean Renoir-ekitzulia. Abantail bat badute holako filmek “Ciné Club” gisa jokatzen baitagatea eta holako filmek merezi baitute aldi bat baino gehiago ikustea.Bainan ez da beti hala. “Louis la Brocante” telefilma 1999koa da, “Her-cule Poirot” ez dakit noizkoa, bainan errepika zernahi gisaz, berdin “DonCamillo”-rentzat (RTL). Ortziralean Anne Roumanoff ber-ikusi zitekeen“Paris première” deritzan gatean. Badu 20 urte taulen gainean dabilala,dena gatz eta biper, jo eskuin eta jo ezker, berena hartzen dutelaSarkozy-k, Cecilia eta Carla-rekin, bertze hainbertze Martine Aubry-k etaSegolene Royal-ek. Arraileria merke eta ikusleak txaloka.

***Frantziako itzulia : Bururatu da lasterkada Parisen eta han seigarrenaldikotz Cavendish ingeles demonio horrek etapa irabazi. Asma zitekeenbezala Contador-ek ereman du auzia, Schlek gaztea bigarren eta LanceArmstrong zaharra hirugarren.Beti “petto” bat behar baita, entzun da Norvegiako himnoa, espainolarenordez. Zer pentsa lezakete frantsesek, frantses bat irabazle balitz emanlezaten “God save the queen” “Marseillesa”-ren ordez.Borroka izan da Contador eta Armstrong-en artean, ez bakarrik lasterradenboran, bainan hotelean ere. Zatitua zen taldea, gehienak Armstrong-en alde, bakar batzu Contador zaleak. Orain, Internet-en bitartez ari dira,Contador-ek erranez txirrindulari haundia dela Armstrong, bainan gizonaez. Amerikanoaren erantzuna : Pistolero bat dela Contador. Horrekin ikuszenbat elgar maite duten. Ez nakien irundarra zela Garate. Horra beraz bieuskaldun etapa irabazle. Ederki !

***Bidegorri : Barkatuko daut baztertzen balin badut Y delakoa utziz greko-er eta i euskalduna idazten. Bere mariñelekin zer balentria ! Hiru egun eta15 orenez iragan dute Atlantiko itsasoa. Untzi edo “Catamaran” berriazutela, haize gorria alde ere, gerla gorria ukan dutela itsasoarekin, ezdirela gose gorrian egon eta holako balentria eginik ez direla miseria go-rrian egonen. Goresmen eta bide luze zuretzat, Bidegorri.

J.H.

BORTIZKERIAKBAKANTZARIK EZ

Lapurdi 1609-2009 elkarteakantolaturik, Agurtzane An-duetza artistaren obrak agorri-laren 31 arte ikusgai dira Sen-peren, Amotz Larraldean.Egunero idekia, astelehenetansalbu, tenore hauetan : 11:00-13:00//15:00-20:00. Erakuske-ta hori estreinatuko da ortziralehuntan, agorri lak 7, ara-tsaldeko 6etan.

YVON LAMBURE MARGOLARIARENOBRAK

Yvon Lamure baiones margolariak bere obrak erakutsiko ditu Baionan,Marengo galerian (3 bis, Marengo karrika) irailaren 30a arte. Estreinaldiairaganen da agorrilaren 14ean, ostiralez (18:30).

HAIZE-BERRIREN ASTEARTEAK

Agorrilaren 11n aratseko 9etan egi-nen da uda hontako hirugarrenmintzaldi topaketa. Aurtengo uda e-

rakusketako artista gonbidatuetarik bata daChristiane Giraud eskultore ezaguna, mun-duan gaindi ibilia sinposioz-sinpozio, arte-gintzan erakasle. Zura, harria eta metala

lantzen duen emazte lehiatsu eta argi horrekUztaritze Arruntzan du lantegia eta egoitza.Mintzatuko da bere biziaz, erantzunengalderei eta bideo proiekzio baten bitartez e-rakutsiko ditu irudiekin bere artista bizitzakopasarte zenbait… Urririk da gaualdia eta deneizabalik.

Page 7: Herria 3019

Sorhuet - Irujo . . . . . . . . . . . 40Xala - Harizmendy . . . . . . . . 36Leitzione bat ederra aurtenHegoaldeko profesionalek emandutena, pilotari eta pilotazaleguzientzat : ofizio bat bilakatuadela han pilota, beste kirol guzi-etan orai ikusten den bezala.Horra frogak : Irujo, Xala etaHarizmendy, hiruak han moldatu-ak, entrenamendu eta oro, azkenhau orai etxerat i tzulia, etahoriek hiruak hemengo finalean.Horra zer den profesionaltasunaeta horra lan horien eta larderiahorren ondorioak. Ez dituguhalere hemengoak gutietsiko, ezSorhuet irabazlea, ez-eta Ibarro-la-Oçafrain, ez ere Waltari-Kurutcharry, arras gutiz galduakzituztenak beren finalatzeak,azken hunen esku histuak barne,entzun dugunaz. Horiek hola,gorestekoa da Irujo, ezkerpare-tan deneri nausitzen ari dena etatrinketean ere Baionan irabazle,bere lehen entseguan, gibeletikgainera. Pilotari haundien frogakhoik oro.Sorhuet - Irujo . . . . . . . . . . . 40Waltari - Kurutcharry. . . . . . 34Baionako bestek jende ainitz etajende beroa ekarri dute aurtenere, denak pilotazale haundi ezbadira ere. Besta, hots, eta horiere zerbait da, pilota ezagu-tarazten eta zabaltzen duenabere usaiako mugetarik haratxa-go ere. Trinket berinadun hortansakeak ere badu bere indarra 35izan dira orotara, eta ez kubata-rrarenak baina biek erdizka ba-nabeste, biriatuarra ez bateretontoago. Holako zimiztekin orenbatez petik joana zen partida,alabaina. Zer erran besterik ?Bere furia hura ekarria zuela trin-keterat ere Irujok, ezkerraz alaeskuinaz, eta defentsan bazenere galtzaleek ez dutela sekulanetsitu, bururaino. Ondar huradute molde bereziz bortxatu biirabazleek, baten esku ahultzealagun, azken bederatzia lerroaneginez baitute bururatu berenherexa.Xala - Harizmendy . . . . . . . . 40Ibarrola - Oçafrain . . . . . . . . 37Ortzegun aratsean bigarrenegunean, jendeketa bera eta subera partida huntako. Erranbehar da pariatzaleak galtzaleenalde bezala zirela hastean,Harizmendy ez oraino berotuaeta aurtengo xapeldunek aldekoainitz izanki. Gainera konduakere halaxe ziren. 7-4 eta 15-6.Baina Xala hor baitzen, bereegun haundietako jokoarekin,eta bere eskuin apuño biziharekin, horra berdintzea 18taneta abantaila ezkerrak, etaberdintzeak berriz, 32tan eta36tan, Harizmendyk ere oraiberea zainduz. Botean ere Xalanausi (15), eta 8 bakarrik Ibarro-lak. Oren bat eta hogei iraun dupartidak.

GARATENEANAguirre - Ezcurra II . . . . . . . 50Etcheverry - Lazcano . . . . . 48Gaitzeko jendea asteleheneanudatiar eta guziekin. Partida ere

ederra, bi oren hurbil iraunduena. Irabazleak aitzineanizanak ziren, doblean, 33-16bainan besteak ere ez lokartu,eta 48tan berdin ziren, PaxkalEzcurraren besoa ere akitzenbaita oraino. Halere saria izanendute, berriz gomit bait ira biurruñarrak helduden astele-heneko. Kontrarioak ez dituztenornahi izanen : Sorhuet Baio-nako bestetako irabazlea etaJeannots landestarra. Besteberri on bat : jende gaitza bilduzaiola Edouard Mayteri partidaondoan, xehetasun eta es-plikazioneendako, pilotaz. Harazer balio duen pilotak kanpotia-rrendako. Haatik ez ahantzlehenik euskaldunena delapilota, Uruguaiko Bordaberripresidentak erran zuen bezala !

BAIONAN GUREGAZTEAK EREGoicoechea - Palomes . . . . 40Inchauspe - B. Ducassou . . 26Baxenabartarrak Lapurtarrerinausitu finalean.

EZPELETANHiriberhonde - Lamure . . . . 30Etchevers - Arbeletche . . . . 24Amikuztarrek hastapenetik hartudute aitzina eta berdintzerikgabe joan da partida, besteakhiru pundutarat hurbildu baza-izkie ere.

DOXPI TRINKETEANTellier - R. Dermit. . . . . . . . . 40Aramburu - Istillarte . . . . . . 26

Oyhenart - Haroçarene . . . . 40Belascain - Heguiabehre . . 34Eta orai finala. Biba gazteak, etaxaharragoak ere !

HEGOALDEAN EREBETI IRUJOIrujo - Beroiz . . . . . . . . . . . . 22Titin - Pascual . . . . . . . . . . . 18Egunean bi partida, Irujok,goizean hau Titinen kontra etabestea aratsean Baionan trin-ketean (ikus gorago) eta biakirabazi.A. Lasa - Laskurain . . . . . . . 22Olazabal - Eulate . . . . . . . . . 19Azpeitian zen hau ere, goragodugun Irujoren partidarenondotik. Zer gizona !Bengoetxea VII - Arretxe. . . 22Urdaniz - Gorriti . . . . . . . . . . 11

Leiza - Argote. . . . . . . . . . . . 22Koka - Apraiz . . . . . . . . . . . . 10

Olaizola I - Zearra . . . . . . . . 22Bengoetxea VI - P. Ruiz. . . . 16

Mendizabal I - Beobide . . . . 18Belloso - Iza . . . . . . . . . . . . . . 9Zarautzen eta Oroz Betelun hoikoro. Bengoetxea berriz hasieskua sendaturik.Olaizola II - Peña . . . . . . . . . 21Berasaluze VIII - Begino . . . 22

Urrutikoetxea - Argote . . . . 22Chafee - Urrizelki. . . . . . . . . 19Azpeitiako partidak.

Bego

7

AURTEN BAIONAKO BESTETANSORHUET - IRUJO XAPELDUN

LEGEZKO ABISU

Christophe CAUSSADEAvocat conseil spécialisé

Droit des sociétés & droit commercialBayonne (64100)

POLAR ELECTRO FRANCESociété par actions simplifiée au capital

de 650 000 eurosSiège social : ZI MAYSONNABE

3 Allée Pierre Georges latécoère, 64200BIARRITZ

342312717 RCS BAYONNE

Aux termes d’une décision en date du 22juin 2009, l’associée unique, statuant enapplication de l’article L. 225-248 du Codede commerce, a décidé qu’il n’y avait paslieu à dissolution de la Société.Modifications : RCS Bayonne

Pour avis : le directeur général.

36 urtetan PaskalBidegorry Baionesakmarka guztiak jo ditu iparAtlantika trebeskatzeanjoan den astean. Hiruegun, hamabost oren,hogeita bost minuta etaberrogeita zortzi segundoezarrri ditu New YorketikIngalaterrako Lizard lurmuturra hunkitzeko,“Banque Populaire” untzi-arekin. Hamabi oren eta

erdiz jo du Franck Cammas-en marka. Ekipo gaitzak inguratu dubalentria horretan, untzi guziz berrituarekin.

Sasoin bete huntan, gure pilota-ri gehientsuenak bakantzetanditugu, heldu den buruilan be-rriz ikustekotan…Guichandut anaiek aldiz, opo-rraldiak berantago hartuko dituz-te. Alabainan, Peio eta Anttonkarraskan ari zauzku aurtenplaza laxoko xapelgoetan.Lehenik artekoetan : Anttonek,Gilen Tambourin lagun(Baigorriren kondu) EuskalHerriko xapelgoaren finala ira-bazi zuen 30 – 19 Hendaiarrenaurka. Ondotik, Antton etaGilenek Frantziako xapelgokofinalerdia irabazi AvironBayonnaiskoer 30 – 24. Orainberriz ere finalean ditugu etaAntton, jaz Gaztetan irabaziondoan (D. Idiart) aurten ereentseatuko da xapela batekinetxerat sartzea. Finala haundia,agorrilaren 10ean jokatuko duteArberatzeko plazan, Senpertarpare baten aurka.Beste anaiak aldiz, Peiok, gaz-teetan, guziz urte ederra dara-ma Xabi Bereterbidekin(Senpereren kondu). EuskalHerriko xapelgoaren finalagaldu zuten, BACekoen kontra30 – 17, bainan Frantziakoxapelgoan finalerdia irabaziGoizeko Izarraren kontra 30 –25, guziz partida seriosa eginondoan. Orain finala nagusiajokatuko dute, agorrilaren 16anKanbon, berriz Garaztarrenkontra.Xantza on bi pareeri eta oraitikeskerrak Peio eta Anttoni, ezbaita usu gertatzen bi anaia urteberean Pilotako Aste Haundianaurkitzea.Ber denboran, gure herriko pla-zetan, Irisartarrak pilota batasu-naren lehiaketak aitzina doatzi.Joko Berrin, pala antxan 70bikotekin, finalak urri erditsutaniraganen dira. Plaza laxoanaldiz, esku huska 24 bikotekin,finalak buruil hastapenean joka-tuko direlarik.Uda izanik ere, pilota azkar doaIrisarrin…

M.O.

Paskal BidegorrykAtlantikako marka jo

IRISARRINPILOTAUDAKOBERRI

Sorhuet eta Xala arizan dira zoingehiagoka !

Berriketari eta argazkilari,zinezko artixta dugu, eta aspal-dian, Daniel Velez, sortzezDonibane Lohizunekoa. Ortze-gun huntarik harat, AndredenaMaria eguna arte, zezen-lasterre-taz eginak dituen argazki batzuagertzen ditu Baionako Bar desArenes ostatuan, auzitegitik biurratsetan.Zezen lasterrak ez dituzte denekgostukoak. Badira ere arrunt kon-tra direnak. Ezin onetsiz zezenakhola hil-araztea. Beste batzuhaatik arrunt alde dira. Eta ainitzjoanen dira Daniel Velez-ek berebegi ernearekin hartu argazkihorien ikusterat…

DANIEL VELEZ ETA ZEZEN-LASTERRAK

Joanden igandean, bi milako bat lagun du Belagileen Trajeria pas-toralak bildu Alozen, aro guziz onarekin, aitzineko igandeko iguzkisamin hura gabe. Ikuslegoaren gehiengoa loriaturik utzi duenemanaldia, Titika Rekalt idazlea halaber. Ondarrera, Barkoxek dituentxerak bereganatu, 1300 eurorekin. Alabainan, Barkoxek dudatorren urtean jokatuko pastoral berria...

ZAHARKIZALEENFESTIBALA ANGELUN

PASTORALAREN BIGARRENEMANALDIAK BI MILAKO

BAT LAGUN BILDU

Asteburu huntan, agorrilaren 7an eta 8an, ostiral eta larunbatez,iraganen da Zaharkizaleen Festibalaren 8. edizioa Angelun, Quin-taou plazan. 100 profesionalen erakusmahaiak aurkituko dira biegun horietan. Idekidura tenoreak : 9:00-19:00. Sartzea 3 eurotan,urririk 18 urtez pekoentzat. Tokian berean izanen da jateko etaedateko moldea.

Page 8: Herria 3019

8

-Ortzegunean (14.30), Bidarrain, ibilaldia saiak hobeki ezagutzeko, Baxe-Nafarroako musikaldiaren kondu.-Ortzegunean (19.30), Baigorriko elizan, kontzertua Baxe-Nafarroako musikaldiaren kondu.-Ortzegunean (20.00), Hazparnen, Misionesten kaperan, Udan kantari “Borroka” bikotearekin.-Ortzegunean (21.00), Donibane Garazin, pilota plazan, euskal dantzak Garaztarrak taldearekin.-Ortzegunean (21.00), Donapaleuko elizan, Elhea koroa.-Ortzegunean (21.15), Donibane Lohizuneko elizan, Arin koroa, eta Dukontenea parkean gospel kantaldia New Gospel Family taldearekin.-Ortzegunean (21.30), Sarako elizan, Goraki abesbatza.-Ortzegunean (21.30), Urruñan, euskal-dantzak pilota plazan.-Ortziralean, Alduden, Alasta etxaldean etxe mozkin feria-Ortziralean (19.00), etxetako ekoizpenen merkatua Angelun, Amodio-Gela auzoaldean, bai eta Bastidan, herriko arkupetan.- Ortziralean (20.00) Uztaritzen, Xardina besta Bilgunen-Ortziralean (21.00), Itsasun, artzain xakur lehiaketa.-Ortziralean (21.00), Hazparnen, Urkoiko plazan, irrintzina xapelketa.-Asteburu guzian, herriko bestak Kanbon, Izpuran, Garruzen, Uharte-Garazin, Gamere-Zihigan eta Alduden-Asteburu guzian, Hendaian, agorrileko Euskal-Bestak.-Asteburu guzian, zezen-lasterrak Baionan, agorrileko Feria delakoa.-Ortziralean eta larunbatean, Angelun, Barrako auzoaldean, “Las Cabanas”, herriko elkarteen besta eta Quintaou plazan zaharki feria

-Ortziralean eta larunbatean, Ziburuko elizan, Raveliades musikaldia. -Larunbatean, Hazparnen, Lehengo Hazparne.-Larunbatean, Azkainen, selauru-hustea herriko plazan.-Larunbat goizean, zaharki-merkatua Getarian.-Larunbatean (15.00), Maulen, dantza, kantu eta joko, Erdi-Aroa gogoan.-Larunbatean (19.00), Donibane Lohizunen, Xardina-Besta.-Larunbatean (21.00), Itsasuko elizan, Lurra otxote edo zortzikotea.-Larunbatean (21.00), Donibane Garaziko elizan, Gogotik taldea kantari.-Larunbatean (21.00), Donapaleun, gospel kantaldia Frantxixkanoen kaperan.-Larunbatean (21.30), Ainhoako elizan, Atsulai koroa.-Larunbatean eta igandean, Miarritzen, Liburu-Saloina Bellevue egoitzan.-Igandean, Angelun, zaharki-merkatua Bost-Kantoineko plazan.-Igandean (09.00), Azkainen, Larrun mendi kaskorateko lasterraldia. (16.00), artzain xakur lehiaketa Haranederrean. (20.00), Atun-Besta Bil-Toki gelan.-Igandean (11.15), Donibane Lohizunen, Arrantzaleak taldea kantari herriko etxe aitzinean.-Igandean (12.15), Bidarten, mutxikoak herriko plazan.-Igandean (16.30), Baigorrin, indar-jokoak pilota plazan. (19.30), organo kontzertua elizan, Baxe-Nafarroako musikaldiaren kondu. -Igandean (19.15), Miarritzen, hiriko Harmoniaren kontzertua Santa Eugenia plazan. (20.30), geltoki xaharrean, “ Carmen et l’Amour sorcier” ikusgarria. (21.15), indar-jokoak Mazon parkean.-Igandean (21.30), Bidarten, euskal-dantzak pilota plazan

Aurten beraz, Jakin tza elkarteak zenbaki berezi batzuekin ohoratzen ditu bi he-rri, Donamartiri, lehen o rrialdean aipatzen duguna, eta Bidarte. Kostaldeko herri hunentzat, tokiko be rezitasun batzu ditu gehienik aztertu, lehen kapituluan bere-an ome naldi hunkigarri bat eskainiz Jo Garat zenari. Bidarten sortua baitzen ai-nitzek ezagutu dugun Jo Garat itsasturi argia, gero Ziburun kokatu bazen ere. Guy La lanne eta Mikel Epalza uztartu bezala dira oroitarazteko nolako gizon en tseatua, jendekina eta zerbi tzu e gilea, bai eta ondareaz a xola handi-handia bazuena, gi-nuen segur Jo Garat hori, munduan gaindi ainitz kurritua bainan Euskal-He rria hain maite zituena!Beste bidartar bat ere go-resten da zenbaki hortan: Firmin Oronoz, duela 25 urte zendua 87 urtetan, luzaz eta luzaz mainuzain izana he-rriko hondartzan. Kasu egile gai tza, deneri begia atxiki-tzen zuena eta nola! Zonbat jende ez ditu salbatu, itotze-ko heinean zirenak! Eta zon-batek ez dute igerika harekin ikasi! “ZUZENA ONENA”

Bidartek dituen armarriak ez dira hain aspaldikoak, ira-gan mende hortan finka tuak izanak bainan lehenagoko batzuen eitetik... Alde batean, atalai gisako dorre bat, balea ihiziaren oroitgarri. Bestean, barku bat eta lauburu bat. Hauxe delarik idatzia : “Bi darten, zuzena onena”. Armarria horiek erakusten dute Bidarte beti itsasoari zagoela. Uhabiako zola hortan bazen funtsean portu bat, arrantzale askorekin, bai eta itsasoaren hegiz-hegi pus-kaketa ibiltzen ziren untzi batzue kin...Bestalde, xeheki aipatuak dira herriko iturriak bai eta horietarik zonbaiten ondoan eraiki kaperak. Denboran hortik iragaiten-eta Konpostelarat joaiteko kostaldeko bidea hartzen zuten beilariak... Iturrietan ezagutunea naski, Kontresta, ez hain as-paldi jendea frango urrunetik ere horrat heldu baitzen urketa... Duela berrogoi bat urte, zonbat urketari etzen hor noiz nahi ikusten, inguruko herrietarik ere jiten zire-nak. Horko ura arraroa zela, beti garbi-garbia eta biziki freskoa. Bainan denborak kanbiatu dira, orai bada aise kotsadura gehiago eta Kontrestako ura ez da gehiago edaten, ez baita edateko on ekarria!Bidarteko beste iturri batzuentzat ere gauza bera! Lehen ura arraroa, gaitz batzuen sendagailu ere bazuena zerbait fama, eta orai ezin edana!Aipagai ere herriko gisulabeak, Kostalde guzian barna zoan tranbia, 1935-ean alde bat gelditu zena, Bazilur eremua, Ilbarritzeko jauregia, Alemanen denbora eta ho-lako batzu... Ahantzi gabe desagertuak diren lantegi batzu, teileria, kontserbutegi eta beste...

ROSERAIE OSPITALEA

Kapitulu hunkigarria da segur oroitarazten daukuna Espainiako gerla izigarri haren urte hitsetan Bidarten ideki zen ospitalea... Kasik Miarritzeko juntan, Roseraie egoi-tzan... Jean-Claude Larronde-k du kondatzen nor ziren hor artatu. Frantsesez aski

izen ederra zuen tokian, arrosategia nolazpait alabainan... Euskal gobernuak zuen kudeatu ospitalea, ahal bezala, kolpatuak eta ezinduak ziren gudarien sokorri. Hiru urtez euskal gudarien ospitale izan zen egoitza hori hotela zen berenaz, hamar bat urte lehenago eraikia. Hotel ederra eta handia, bost estaieko etxea, zaldi perra baten itxurarekin... Zerbait gisaz, etzuen ukan ideki zutenek nahiko zuten arrakasta. Zerratua zen beraz euskal-gobernuak arrandan hartu zuelarik ospitale gisa anto-latzeko.Ospitalea ideki-eta, aldian berrehun bat kolpatu artatu ziren hor, keinka batean hiru ehun bat ere omen! Mediku, erizain eta beste langile, 70 lagunez goiti bazen kol-patu heien zerbitzuko!Bainan ospitalea zerratu zen 1940-eko uda hastean, alemanak jin zirelarik, dena tarrapata eta larderia... Muslaria

Gehexan Pontto

OSAGARRIAPrentsa aurreko batetan, 1965-ean, kasetari batek galdegin zion de Gaulle presidentari nola zoan osagarriz. De Gaulle-k erantzun zion : «Ez naiz batere gaizki. Bainan, lasai egon, segur da egun batez hilen naizela».Bizi garen Errepublikan lehendakariaren osagarriak badu bere garrantzia. Pompidou jin zen eta hil nehork ez zakiela eri zela. Giscard-ek hitzeman zuen bi aldiz urtean osagarriaren berriak jakinen genituela, bainan jan zuen hitza. Berdin egin zuen Mitterrand-ek eta gezurrak sakatu. Chirac ospitalean egon zelarik, berria hedatu zen zerbait bazuela.Zerbaixka ukanikan ere, uste duzue aldatuko duela bere bizi moldea oraikoak ?

Reno, Nevada, AEB. Arrakastaz egin da uztaileko ondar aste-buruan, 24tik 26ra, Nevadako Reno hirian, 2009ko NABO Biltzar Nagusia eta Euskal Besta. Andana bat jende bildu da asteburu osoan. Urteurren edo urtebetetzeak eta zer ospatua ere baziren frango: Reno/Sparks-en, 1959an egin zen lehenengo ‘Basque Western Festival’aren 50. urteurrena zen; NABOren urteoroko Biltzar Nagusi eta Euskal Bestaren 30. urteurrena; Nevada-Reno-ko Unibertsitateko (UNR) ikasle artean sortu ‘Zenbat Gara’ euskal taldearen 20. urteurrena; Euskal Artzainaren monumentu nazio-nala Renon inauguratu zeneko 20. urteurrena; eta UNR barneko Euskal Mintegi edo Ikasketa Zentruaren 42. urteurrena.

Ortzirale goizean Unibertsitatean egin NABO Biltzar Nagusian, batasun honek bere lehendakaria berritu du. Valerie Etcharren Arrechea sanfrantziskotarra da NABOko lehendakari berria, Utah-ko Mary Gaz-tambideren ordainez sartua. Pierro Etcha-rren uharte-garazta-rraren alaba behin-ena da Valerie Arre-chea. Ortziralean ere, a rratsaldez eta eguzki gotor baten azpian, Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroaren egoitzaren inaugurazio ofiziala egin da. Gauez, Renoko ‘Zenbat Gara’ Euskal Dantza eta Kul-tura Taldearen 20. urtebetetze besta eta emanaldia, Juan Antonio Urbeltz dantza-ikerlea gonbidatu berezia partzuer. Larunbatean, eguna kabalkada batez abiatu da, Baxenabarreko maneran, arnegitar a rrazakoa baita Renoko Zazpiak Bat-eko lehendakari eta aurtengo NABO bestako koor-dinatzaile Kate Camino. Biziki polita jalgi da, estadu askotarik jiniko dantzariek dan-tzaturik. Makilaria ere ukan dute, klikakoak, zapurrak, bolanteak, txamardunak... eta musikariak Elkoko Jean Iribarren arnegitarra, Euskal Herritik heldu Zpeiz Mukaki taldeko gazteekin batera jotzen. Bolant dantzak, erdizka lauetan, zazpi jauzi, maiana, hegi, az-kaindarrak... jendeak maitatu du, eta agian ezarria da bidea bertze urte batzuetan ere honela has dadin NABOko asteburuko besta. Bestenaz, gauza berezia izan da Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazoen emanaldia. Bistan da jende guziek ez zutela eus kara konprenitzen, baino pentsatu baina gehiagok segitu dute, eta ongi, emanaldia, kantuak-eta barne. Poliki atera da. Ibiakoitz gauean omenaldia egin dakote Renoko Euskal Etxeko emazteer, eta dantzaldia ere egin da, Gasteizko Zabaleta anaia gazte trikitilariak musikari. Igandean, aita Michel Lastiryk eman du meza, euskaraz eta ingelesez, klikak, koralak, bertsulariek, dantzariek eta txistulariek edertua. Bainan asteburu osoan, besta eta musikarekin batera, komiki bat ere aurkeztu da, “Joanes” izenekoa, euskal baleazaleen istorioa kondatzen duena, ingelesez, New Yorken bizi den Guillermo Zubiaga euskaldunak marraztua. Euskal liburuak, diskoak eta gauzak ere saldu dira... eta jendeak ontsa pasatu du, euskal kultura biziarazten eta ospatzen. Izan ere, aurtengo leloa hau izan da: “Gure kultura biziarazten, katea ez da eten”, euskaraz, eta Forging new links in our ancestral chain (Katebegi berriak sortzen geure arbasoengandiko katean). Joseba Etxarri

Kabalkadak abiatu du aurten Renon NABOren Biltzar Nagusia eta Euskal Besta

Valerie Etcharren Arrechea, NABOko lehendakari berria

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskaldun pailazoak Renon euskaraz (Arg. Euskalkultura.com)

BIDARTE BERE ITURRIEKIN...

Bidarteko eliza, Colin artixtak margotua...

Roseraie egoitza, hiru urtez euskal gudari kolpatuen ospitale izana...

Saker lantegia Bidarten, duela hogoita-zonbait urte, gero laster Angelurat joan zena...