herri programaren laburpena

10

Upload: bildu-portugalete

Post on 18-Mar-2016

226 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Bildu Portugaletek 2011ko udal hauteskundeetarako prestatutako herri programaren laburpena

TRANSCRIPT

2

Ilusioz eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukera behatz puntekin ukitzen dugulako.

Era berean kezka eta ziurgabetasunez bizi di-tugun garaiak dira hauek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bul tzatzen dute-nek sortutako egoera larriagatik.

Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezke-rrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luza-tuz.

Maiatzaren 22an asko dago jokoan.

Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki espe-rantzatsu hau sendotzeko balio dezake.

Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa den ge-hiengo sozialaren arabera instituzioak osatzea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta dipu-tazioek erakusten ez duten errealitateari ateak zabalduz.

Zure botoak eszenatoki politiko berria azele-ratu dezake, herriarengandik hurbilen dauden instituzioak demokratizatzen lagundu eta us-telkeriaren nahiz herritarrek pairatzen dituzten arazoen aurrean, egungo alternatiba faltarekin

amaitzeko aukera eskaini.

Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da.

Bildu koalizioak arduraz jokatu du une historiko

hau aprobetxatu as-moz. Orain zure

esku dago: bildu zure botoa aha-legin honetara, herri honetako a b e r t z a l e eta ezkerre-koen indar m e t a k e t a babestuz!

Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz

Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake

eusk

al h

erri

a

3

portugaleterentzat

bilduportugalete

HERRI PROGRAMAHerriak berak eta herriarentzat egindako herri programa. Zabalik, zu-gatik eta zure talde edo elkarteagatik garatzeko eta osotzeko 4 urte hauetan.

Orain daukagun Udaletxea aldatuko dugu, itxia eta hurbilgaitza de-lako. Zabaldu egingo dugu, zuk eta zure taldeak ezagutu, parte har-tu, erabaki eta kudeatu dezan momentu orotan.

Portugalete osotzen dugunon benetako eta premiazko beharrei erantzungo diegu.

KRISI EKONOMIKOTIKKrisi ekonomiko bat, kapitalak, PSOE, PP eta PNVren laguntza ezin hobearekin, bidegabeki ordainarazten diguna.

Gure Udaletxeak ERANTZUN dezan egingo dugu, gizarte eskubide minimoak bermatzen eta Euskal Herri berriaren oinarri izango den egitura aldaketa sustatzen gizarte justiziatik.

Ekimen hauek aurrera eramateko Gizarte ekonomi arloa sortuko dugu beste ekintza guztiak bideratuko dituena.

“ZURE BOTOA 4 urtetik behin, ZERTARAKO? Parte hartzeko, kudeatzeko eta EGUNEROKO-

TASUNA kontrolatzeko.”

4

portugaleterentzat

bilduportugalete

GURE EKINTZETARAKO FAROAKGure ardura eta konpromiso nagusia Udaletxeak krisi ekonomikoari aurre egin diezaiola da, horretarako hauek dira udal ekintza guztiak argitu behar dituzten faroak:

• Politika feminista, era integral eta zeharkakoan, genero ikuspun-tuarekin. Horretarako lagungarri izango da Berdintasun Arloa sortu eta garatzea, sistema patriarkalaren egitura zapaltzaileari errotik aurre egiteko, beste arlo guztien planifikazioa eta ekintzak gidatuz.

• Euskaraz bizi. Normalizazio Plana aurrera eramateko beharrezko bideak jarriko ditugu, garapenarekiko EAEko azken herria izatea-ri utziz eta eguneroko bizitza instituzionalean gure Herri izaera agertuz, euskararen benetako ofizialtasunarekin.

• gazte eta pertsona nagusiengatik ardura berezia, euren bizipen eta beharretatik abiatuz, euren eskariak entzunez eta kudeaketan pate hartu dezaten bultzatuz.

• Ordezkapen eta herri botere berria antolatu, gure herriko erabaki politiko, ekonomiko eta sozialetan benetako parte hartzea lort-zeko (ez bakarrik galdeketak). Funtzionamendu Araudi Organiko Berria.

• Gaineko edo pribatuak diren instituzioetan utzitako boterea be-rreskuratu, herritik hurbilen dagoen erakundea izateko eta bene-tan herriaren zerbitzura egoteko.

• Euskal Herri berria sortzeko baliabide nagusi moduan Gernikako Akordioaren sustatzean aurrera egin eta herrien arteko erlazioak estutu Udalbiltzaren bitartez.

5

portugaleterentzat

bilduportugalete

GURE LEHENTASUNAK• Udaletxearen demokratizazioa eta parte hartze herrikoia.

• gizarte ekonomi arloa sortzea.

• berdintasun arloa sortu eta garatzea.

• alde zaharra suspertzeko egitasmo orokorra egin.

• ibaizabal natur parkea (gure egitasmoaren arabera egiteke gel-ditzen dena errebisatu).

• itsasadarraren natura eskola.

• alokatzen den etxebizitzaren aldeko aukera (filosofia eta erreali-tatea).

• bide eta bizikleta sarearen udal egitasmoa.

• merkataritza txikiari lagundu portugalete gizatiarrago bat egite-ko.

• birziklagarrien (jasotze pneumatikoa eta errausketa) debatea, kontrola eta behaketa.

6

portugaleterentzat

bilduportugalete

GURE AUZOAKALDE ZAHARRA

• Ez, Alde Zaharrean txatal gehiagori eta begirada zatikatuei (Merkatua, Antzi-nako “Cine Mar”, merkataritza, azpiegiturak, gazteentzako etxeak...). Bai, Alde Zaharreko Suspertzeko Egitasmo Orokorrari.

• Gure egitasmoa: “Portugalete bizi daiten. Alde-zaharra hiriaren bi-hotza”.

AZETA

• Sarbideen hobekuntza, aparkalekuak eta mugikoratsuna.• Gure egitasmoak “Ibaizabal Natur Parkea” eta “Itsasadarraren natura

eskola”.

BUENAVISTA – LA FLORIDA

• Azkenean heldu da Anbulatorioa, herriak hainbat bider eskatu ondoren eta boteretik agindu faltsuekin eta egutegi propagandistikoekin erantzun izan dena.

• Toki berdeak.• Eraikuntzaren kontrola.• Mugikortasunaren egitasmoa.

ERREPELEGA

• Kultura-etxea Merkatuan.• Hiriarteko Parkea Rivasen .• Zaharra-Berria trabak (gizakiena) gainditu.• Polikiroldegi berriaren kudeaketa eta kontrol herrikoia.• “Max Pando” (Ballonti) Merkataritza-gunearen eta Udalaren arteko akordioen

kudeaketa eta kontrola.• Bidegorria.

CENTRO

• Bideak: “slow city”. Karlos VII: 2 errail eta bidegorria.• Merkatarientzako dohaineko aparkalekuak eta txandakako aparkalekuen

prezio jaitsiera.

“ Barrutien Zinegotzigoa sortzea auzo guztietan beharrezkoa da”

7

portugaleterentzat

bilduportugalete

KULTURAGure “ekintzetarako faroak” kontutan hartuz, sentsibilitate eta behar desberdi-netatik, bizi ditugun hutsunetatik, sorkuntzan eta kudeaketan parte hartzetik, kultura bultzatu dezagun genero ikuspuntuarekin, euskara eta kultura euskal-duna gure Herriaren nortasunaren ikurrak izan daitezen eta beste kultura oro-ren baloreak jaso daitezen, eta gure historia berreskuratu dezan, tradizioak eta jaiak, auzoetarik gure ezkerraldeko ingurura eta meatze-aldera.

• Kultura Komisioa euskalduna sortuko dugu, denok parte hartu ahal izango duguna, sortzailea eta irekia talde eta dauden elkarte kultural guztiengana, gazteriari bereziki begiratuz.

• Jaien Batzorde iraunkorra indartuko dugu koadrila eta sozietate guztien par-te hartzearekin.

• Orain dauden azpiegiturak berrikusiko ditugu eta lehen aipatutako irizpi-deak kontutan hartuta beste batzuk egingo ditugu.

• Zinema, antzerkia eta musikarako egoitza sortuko dugu, Portugalete behin-betikoz eskaintza kultural aproposa izan dezan.

• Portugaleten dauden 2 unibertsitateak inplikatuko ditugu (EHU-Eskola Nau-tikoa eta UNED) gure herriarentzako egitasmo berezi batean.

• Udaleko azpiegituren kudeaketa eta kontrol publikoa, Demuporsaren de-mokratizazioa eta berrikustapena ere.

• Nesken kirola, eskoletako kirola eta nagusientzako kirol ekintzak bultzatu.

• Kirol tradizionalen bultzada, arraunketa eta pilota, eta ESAITekin lehenta-sunezko erlazioa.

“Portugaletetik Euskal Herria”

8

portugaleterentzat

bilduportugalete

HIRIGINTZA ETA HIRI BIZIGARRIAETXEBIZITZA

• Baliabide guztiak ipiniko ditugu jendeak etxebizitza duin bat edukitzeko duen eskubidea erreala izan dadin.

• “Alokairua” bultzatuko dugu etxebizitza eredu sozial baten moduan, orain hutsik dauden etxebizitzen alokatzea edo birgaitzea lehenetsiz.

• Eraikuntzaren luzamendua bultzatuko dugu eta etxebizitza babestuen ehu-nekoa handitzea eskatuko dugu, eraikuntza berriak ematen badira.

• Ahalegin berezia gizarte beharretarako etxebizitzak eta udal lokalak eroste-ko, gizarte alokairua bultzatzeko eta gazteriari eskaintzeko.

• Irizpide finkoak ezarri “hiri antolamenduan” sartzeko edo ateratzeko.

KOMERTZIOA

• Aukera sendoa merkataritza txikiarengatik, egiturazko neurri instituzional ze-hatzekin.

• “Merkataritza Mahaiari” ekimen, kudeaketa eta erabakitzeko gaitasun han-diagoa eman.

EKIPAMENDUAK

• Kultura-etxeak eta Haur-eskolak auzo eta eskola guztietan.

• Gure auzo guztietako sarbideak hobetu.

• Txandakako eta gizarte alokairuko parkingen prezio jaitsiera eta disuasio-parkingak eraiki.

• “Portu-bizi” gure egitasmoa indarrean jarri.

• Kanpoko Parkingak motor eta bizikletentzako.

• Maskotentzako baliabideak kale-bizitza egokia eduki dezaten.

• Larrialdi-egitasmoak sortu edo gaurkotu hiri guztiarentzako eta auzo bakoit-zarentzako. Informazio eta hiritarren hezkuntza.

• Udaltzaingoaren zerbitzu ekimenak sustatu. Segurtasuna eta askatasuna elkartu. Polizien superkontroleei eta bideokamerei ez.

9

portugaleterentzat

bilduportugalete

INGURUGIROA• Hiri Mugikortasun eta Garrioen Egitasmoa sortu.

• Behaketa etengabea kutsadura gutxitzeko (atmosferikoa, ura, lurra, irrati-elektriko uhinak, zaratak...).

• BIRZIKLAGARRIEN (jasotze pneumatikoa eta errausketa) debatea, kontrola eta behaketa.

• Eraikuntza publikoetan eraginkortasun energetikoa, irizpide bioklimatikoak sartu eta hiritarrak sentsibilizatu energia aldizkakoei buruz.

• Katalogo bat eratu aberastasun biologiko naturala jasotzeko (flora eta fauna, arrain-hazkuntza eta hegazti-fauna) eta geologikoa (akuiferoak, harkaiztiak...)eta errespetatzeko konpromisoa.

• Portugalete “udalerri ez nukleartzat” eta “transgenikorik gabe” jo.

GAZTEAK ETA PERTSONA NAGUSIAK• Gazte komisioa berehala sortu diagnostiko gaurkotu batetik Gazte Egitas-

moa burutzeko. Era berean, nagusiena ere egin heuregan eragin zuzena edu-kitzeko.

• Auzo desberdinetan kanpoaldeko lekuak sortu, azpiegiturak eta lokalak, au-to-kudeaketa erregimenean, gazteriak bere proiektuak burutu ditzan.

• Gizarte alokairua bultzatu eta gazteei lagundu etxebizitza eduki dezaten.

• Neurri bereziak langabeziaren aurrean edo lanaren ezegonkortasunaren au-rrean.

• Informazioa, koordinazioa eta etxebizitza aldizkakoak pertsona nagusient-zako. Hospital-Asiloarekin eta Aspaldikorekin elkar lanean aritu.

“Gure apostua herri bizi baten aldekoa da”

bilduportugalete

EGON ZAITEZ GUSTURA PORTUGALETEKIN

Gure ekintzak bideratuko dituen iparrorratz edo faroetatik, esparru programatiko bakoitzean hamaika zehaztapen ditu-gu (gure idatzizko egitasmoan ikuskor) zu eta zure taldea gustura bizi zaitezten Potugaleten.

Baina gure egitasmoa zabalik dago zure iradokizunak hart-zeko, zure proposamenak jasotzeko, zure lana biltzeko.

Prest gaude elkarrekin lan egiteko.

Gure konpromisoa daukazu Portugalete bizi eta elkarta-sunezko baten alde lan egiteko, aldaketa ekonomiko, sozial eta politiko bategatik apustua egiten duena, Euskal Herri-rantz merezi duen Portugalete batetik.

“Bat egin gure egitasmoarekinzurea delako”