hausnaerketa pertsonala

1
ONDORIOA Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaiari amaiera emateko, guzti honen inguruko nire hausnarketa pertsonala egitea beharrezkoa dela iruditzen zait. Teknologia Berriak, gaur egun gure inguruan oso zabaldurik dagoen mundu bat dela esan beharra daukat; egunero haurren inguruan ordenagailuak, kamera digitalak, telebistak, DVD-ak… izaten baitituzte. Blogean idatzia dagoenari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu hasieratik zalantza bat izan dudala. Era egokian erabiltzen ditugu teknologia berriak hezkuntzan? Argi dago, ikastaro honetan ikusi ditugun zenbait programa erabilita ez diegula benetan duten probetxua ateratzen teknologia berriei; orain pentsatzen jarriz gero metodo bat etortzen zait burura, IKASYS. Metodologia honen bidez, haurrek paperean egiten dituzten fitxa berdinak egiten dituzte ordenagailua eta sagua erabilita. Hala ere, teknologia berriak erabiliz egiten dituzten zenbait praktika onen inguruko proiektuak ere ezagutu ditugu ikasgai honetan; besteak beste, magisteritza eskolara etorri ziren Amara Berri ikastetxekoek erakutsi ziguten metodologia edo guk gure lana egiterako orduan ezagutu dugun Asteasuko

Upload: maitane

Post on 30-Jul-2015

290 views

Category:

Technology


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Hausnaerketa pertsonala

ONDORIOA

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaiari amaiera emateko, guzti

honen inguruko nire hausnarketa pertsonala egitea beharrezkoa dela iruditzen zait.

Teknologia Berriak, gaur egun gure inguruan oso zabaldurik dagoen mundu bat

dela esan beharra daukat; egunero haurren inguruan ordenagailuak, kamera digitalak,

telebistak, DVD-ak… izaten baitituzte.

Blogean idatzia dagoenari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu hasieratik zalantza

bat izan dudala.

Era egokian erabiltzen ditugu teknologia berriak hezkuntzan?

Argi dago, ikastaro honetan ikusi ditugun zenbait programa erabilita ez diegula

benetan duten probetxua ateratzen teknologia berriei; orain pentsatzen jarriz gero

metodo bat etortzen zait burura, IKASYS. Metodologia honen bidez, haurrek paperean

egiten dituzten fitxa berdinak egiten dituzte ordenagailua eta sagua erabilita.

Hala ere, teknologia berriak erabiliz egiten dituzten zenbait praktika onen

inguruko proiektuak ere ezagutu ditugu ikasgai honetan; besteak beste, magisteritza

eskolara etorri ziren Amara Berri ikastetxekoek erakutsi ziguten metodologia edo guk

gure lana egiterako orduan ezagutu dugun Asteasuko Pello Errota ikastetxean aurrera

eramaten dutena. Pertsonalki uste dut, praktika on hauekin gelditu beharra dugula eta

hain onak ez diren horiek baztertu.

Bestalde, Haur Hezkuntzako irakasle izango garen aldetik, ez dut uste Teknologia

Berriak hain haur txikiekin landu behar genituzkeenik; Haur Hezkuntzan beste batzuk

baitira haurrek dituzten premiak. Hala eta guztiz ere, teknologia berriak ez ditugu ahaztu

behar eta hauekin batera hezi behar ditugu haurrak; hauek ezagutu eta maneiatzea gure

lehendabiziko helburua ez izanda ere.