haur kantak

6
HAUR KANTAK ABESTU DEZAGUN!!!

Upload: moke

Post on 12-Jan-2016

50 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

HAUR KANTAK. ABESTU DEZAGUN!!!. Hator Hator Hator, hator mutil etxera gaztaina ximelak jatera, Gabon gaua ospatutzeko aitaren eta amaren ondoan. Ikusiko duk aita barrezka amaren poz ta atseginez. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 2: HAUR KANTAK

Hator Hator

Hator, hator mutil etxera gaztaina ximelak jatera,

Gabon gaua ospatutzeko aitaren eta amaren ondoan.

Ikusiko duk aita barrezka amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.

Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean,

txipli txapla, pum! Gabon gaua pozik igaro

daigun.

Page 3: HAUR KANTAK

ASTOA IKUSI NUEN

Astoa ikusi nuen betaurrekoekin, Buruan txapela ta gabardinarekin.

Ile luzea eta bibotearekin, Hizketan egon nintzen atzo berarekin.

Astoak esan zidan triste zegoela, Oso zatarra zela bere ikastola.

Berak gure gelara etorri nahi zuela, Gure artean ondo konponduko zela. Baietz esan nion nik, lasai etortzeko Arkatza ta bloka, dendan erosteko. Astoa izan arren, trankil egoteko, Asko ikasi eta txintxo portatzeko.

Astoa etorri zen hurrengo goizean, Jantzi polit bat zeukan jantzirik

soinean. Maixua esan zion, exeri lurrean,

Astotxo, ez baitzara kabitzen mahiean. Hondartzako eguna iritxi zenean

Astoa portero ta denak futbolean. Baloi batek jo zuen astoa buruan, Lurrera erori zen hiltzeko zorian. Azkar deitu zioten sendagileari, Bai ta Donostiako anbulantziari.

Orain klinikan dagon asto gaixoari Esan nahi genioke, “lehen bailehen

etorri”.

Page 4: HAUR KANTAK

Pintto Pintto gure zakurra da ta, Pintto Pintto bere izena du.

Txuri-beltza da ta ez du koska egiten.

Begi bat ixten du jolastu nahi badu.

Pintto Pintto... Belarriak luze

isatsa jostakin. Kalera irteteko beti presarekin. Pintto Pintto...

Txuri-beltza da ta ez du koska egiten.

Begi bat ixten du jolastu nahi badu.

Pintto Pintto...

Pintto Pintto

Page 5: HAUR KANTAK

Do, re, mi euria du hasi.

Mi, fa, sol aterki, guardasol.

Sol, la ,si putzuan erori.

Si, do , re bustita gaur ere.

Re, mi, fa banoa etxera.

Do, Re, Mi

Page 6: HAUR KANTAK

Altza Pelipe trulalai, trulalai... Pello burusoila da ta eltxoek heltzen diote. Ama beti kexan dabil: jantzi txanoa arlote !

ttiri, ttiri, ttiri, ttiri, ttiri, ttiri ttiri tto.

Atezainaren semeak eskaileretan txiza.

Alabak kaka egiten du, deitzen da Maria Luisa.

Altza Pelipe trulalai, trulalai... Barre eginikan bapo bapo,

goazen bai plazara, hantxen egingo dugu

gogotik algara. Oraindikan, mutilak, barretxo bat bota,

bota bota beste bat, oraindikan bota.

Oraindikan, neskatxak, barretxo bat bota,

bota bota beste bat, oraindikan bota.

Altza Pelipe trulalai, trulalai... El pobre Mercurio no tiene camisa, yo como la tengo me muero de risa.

Mercurio gaisoak alkondarik ez, nik badaukat eta lehertzen naiz barrez.

cuatro camisas tengo,laurak dira zaharrak,

adobia baneuka konpontzeko denak. Altza Pelipe trulalai, trulalai...

Altza Pelipe