hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=denis diderot, hau...hau ez...

131
Denis Diderot Hau ez da ipuina euskaratzailea: Iñaki Iñurrieta

Upload: others

Post on 14-Aug-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Denis Diderot

Hau ez da ipuina

euskaratzailea: Iñaki Iñurrieta

Page 2: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Iñaki Iñurrieta.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1995Jatorrizkoaren data: 1772

Denis Diderot euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=189

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1622

Page 3: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

HITZAURREABalzacen hitzak dira: «Pentsatu bai baina

esaten ez dena berehala ulertze hori, esan gabeulertzeko jeinu hori —frantses hizkuntzarenerdia—, ezin dira beste inon aurkitu (Parisenbaino)». Sentsazio horixe izan dut nik behin etaberriz, Dideroten ipuin hauek itzultzean: jatorriz-ko testuak hitzez hitz itzulitakoa baino askozgehiago ezkutatzen, iradokitzen zuela; hainbatesalditan bigarren edo agian hirugarren zentzubat zetzala; berariazko anbiguotasuna zutelapertsonaien hitzek, egoerek, erreakzioek. Maizageri samarrean den ironia baino askoz haran-tzago zihoala testuaren esanahia. Baina urrunnago ni frantses hizkuntza modu «balzactar»horretan ezagutzetik, eta aitor dezadan hasierahonetatik, itzulpen hau behin-behinekoa dela.(Itzulpen guztiak dira behin-behineko, egia esan,baina hau modu «erantsi» batean apika).

Ipuin hauek arraro samarrak gertatuko zaiz-kio gaurko irakurleari. Geza samarrak, agian.Batetik, bertan ageri diren pertsonaia eta gerta-

Page 4: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

kizun asko historikoak dira; benetako pertsonaketa gertatutako jazoerak dakartza Diderotekbere istorioetara, eta, beraz, berrehun urte gero-agoko irakurlea aski galduta dagoke ordukogorabeherak zehatz-mehatz ez ezagutzera.

Bestetik —ezin bestela izan—, literatur gus-tua izugarri aldatu da XVIII. mendetik hona. Guresentsibilitatea XIX. mendean nagusituriko kon-bentzio errealistaren ildotik hezia da, eta ipuinhauek, bistan da, ez daude joko-arau horien esa-nera.

Baina beharbada horrexegatik dira hainmoderno. Hamaika saio egin dira gure mendehonetan konbentzio errealista hori hausteko.Diderot, berriz, moldeok bere garaian finkatugabe zeudenez, jolasean bezala ari da horiekin,gaur egungo hainbat artista bezala. Eta puntuhorretantxe egiten dute topo hark eta hauek.

«Hau ez da ipuina»n kontatzeaz beraz egitenden gogoetak —tituluari darion ironia barne—harako «idazketaren abentura» hura gogoraztendigu. Bestalde, «Bourbonneko bi lagunak»enkontalari anitzen kontaketek sorrarazten dutenperspektibismoa bera, hain hemezortzigarren

Page 5: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

mendekoa izanik, oso garaikidea egiten zaigu,bere erlatibismoarekin, irudimenari uzten dionjokoagatik. Fikzioan irakurlearen ordezkari-edolitzatekeen pertsonaia sartzea bera ere, guztizmodernoa da. Azkenik, ezin aipatu gabe utzi iro-niaren presentzia orokor eta etengabea.

Denis Diderot (1713-1784) Entziklopedianegindako lanagatik da batez ere ezaguna.1746an d’Alembertekin batera zuzendaritzazarduratu zenetik eta hogei bat urtean, lan harta-ra eman zen buru-belarri: hainbat eta hainbatartikulu idatzi, beste hainbat enkargatu, zuzen-du, inprimaketez arduratu... Horrez gainera bereobra propioa osatuz joan zen. Batez ere pentsa-lari edo filosofotzat jo izan duten arren, generoguztiak jorratu zituen: saiakera (Essai sur lemérite et la vertu, Pensées philosophiques, Del’interprétation de la nature...), nobela (Lesbijoux indiscrets, La Religieuse, Le Neveu deRameau, Jacques le Fataliste...), antzerkia (LeFils naturel, Le Père de famille...), eta hainbateta hainbat gutun, iruzkin, opuskulo, kritika...tartean, ipuin hauek direla. Lehen idazle profe-sionaletako bat, zentzu modernoan, lanbide

Page 6: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

horrek hamaika estutasun ekarri zizkiolarik: diru-rik eza, zentsurarekiko borroka, kartzela...

Iñaki Iñurrieta

Page 7: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

HAU EZ DA IPUINAIpuin bat kontatzen denean, aditzen duen

norbaiti kontatzen zaio; eta denik laburrenaizanda ere, gutxitan gertatzen da entzuleak kon-talaria zenbait aldiz ez etetea. Horra zergatiksartu dudan irakurriko den kontakizunean, ipui-na ez den honetan —edo ipuin txar bat denhonetan, zalantzarik baduzue—, irakurlearena-edo egingo duen pertsonaia bat; eta besterikgabe hasiko naiz.

* * *

Eta zer ondorio ateratzen duzu hortik?— Halako gai interesgarri batek aldean jarri

behar ligukeela burua; hiriko biltoki guztietakosolasgaia izan behar lukeela hilabetez; han zapo-rea galdu arte iraulia eta desiraulia izan; milaeztabaidatarako gaia hornitu, hogei idazkitarakogutxienez, eta bertsozko ehunka piezatarako,alde edo kontra; eta egilearen finezia guztia,jakintza guztia, izpiritu guztia eta guzti, haren

Page 8: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

obrak ez baitu inolako zalapartarik sorrarazi,kaxkarra dela, oso kaxkarra gero.

— Baina iruditzen zait hala ere arrats atseginsamarra zor diogula, eta irakurraldi honek ekarriduela...

— Zera! maiztutako istorio-andana bat, aldebatekoek eta bestekoek elkarri jaurtika, eta beti-danik oso gauza jakina den zerbait besterik ezziotena, alegia gizona eta emakumea bi abereoso gaizto direla.

— Hala ere, izurriak zu ere hartu zaitu, etazeure laina ordaindu duzu beste edonork bezala.

— Izan ere, gogo onez nahiz txarrez, jarritakobidetik ibili beharra dago; jendartera sartzean,norberaren aurpegiera ere ikusten direnen ara-bera konpondu ohi da; atsegin azaldu ohi da bat,triste egonik; triste, atsegin izateko gogoa izan-da; ez zaio arrotz izan nahi ezeri; literatoak poli-tikaz jarduten du; politikariak metafisikaz; meta-fisikoak moralaz; moralistak finantzez; finantza-riak, letra ederrez edo geometriaz; aditu edo isil-du ordez, bakoitzak ez dakienaz jarduten du, etadenak aspertzen dira banitate ergelaren edoadeitasunaren kariaz.

Page 9: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Umoreko zaude.— Beti bezala.— Eta uste dut egoki dela nire istorioa une

hobe baterako gordetzea.— Alegia, nik noiz alde egingo zain zaudela.— Ez da hori.— Edo beldur zarela ez ote dudan zuregana,

buruz buru, jende artean ezezagun batengananukeena baino barkamen gutxiago izango.

— Ez da hori.— Atsegin bekizu, bada, zer den esatea.— Nire istorioak ez duela frogatzen nekarazi

zaituzten beste horiek baino gehiagorik.— Tira! Kontatu, hala ere.— Ez, ez; nahikoa duzu.— Ba al dakizu amorrarazteko diren modu

guztietarik, zurea zaidala gogaikarriena?— Eta zein da, bada, nirea?— Zerbait egiteko irrikaz egon eta hori egin

dezazun erregu diezazutela. Ondo da, lagun,atsegin har dezazun erregutzen dizut, arren etaotoi egiten dizut.

— Atsegin har dezadan!— Has zaitez, Jainkoarren, has zaitez!

Page 10: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Laburra izaten saiatuko naiz.— Hori ez da hain txarra izango.Hemen, pixka bat maleziaz, eztula egin nuen,

tu egin nuen, musuzapia poliki-poliki zabaldu,zintz egin, toxa ireki, tabako pixka bat hartu; etahala aditu nion besteari, bere artean zioela:«Istorioa laburra bada, hasi aurrekoak behintzatluzeak...». Mirabe bati deitzeko gogoak emanzidan, edozer mandaturen aitzakiaz; baina eznuen halakorik egin, eta esan nion:

— Aitortu beharra dago badirela ondo gizononak, eta ondo emakume gaiztoak.

— Egunero ikusten dena hori ere, eta batzue-tan etxetik irten gabe. Eta?

— Eta? Ezagutu nuen alsaziar eder bat, bainaederra agureak erakartzeko eta gazte-jendearimotxean lotuta eusteko.

— Nik ere ezagutu nuen; Mme. Reymer zuenizena.

— Egia da. Nancytik etorri berri bat, Taniézeritzana, itsuki maitemindu zen harekin. Pobreazen, ume galdu horietako bat, seme-alaba ugari-dun gurasoen gogorrak etxetik botata munduraabiatzen direnak zertara iritsiko diren jakin gabe,

Page 11: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

senak esaten baitie ihes egiten dioten hori bainozori okerragorik ez dutela izango. Tanié, Reymeranderearekin maiteminduta, kemena ematenzion eta ekintza guztiak edertzen zizkion grinabatek suhartuta, higuin handirik gabe ematenzen penagarri eta nardagarrienetara, neskalagunaren miseria arintzeko. Egunez, porturajoaten zen lanera; arratsez, eskean ibiltzen zenkaleetan.

— Ederra oso, baina ezin askorik iraunhorrek.

— Tanié ere, beharraren kontra borrokatzeaznekatuta, edota emakume xarmanta pobrezianedukitzeaz, hau atzetik zituen gizon aberatsekestutzen baitzuten Tanié gizajo hura botazezan...

— Halaxe egingo zuen hamabost egun, hila-bete beranduago.

— Eta beren aberastasunak onar zitzan,haren ondotik alde egitea erabaki zuen, eta for-tuna tentatzera urrunera joatea. Eskatu du, lortudu erregearen itsasontzi baterako pasaia. Iritsizaio abiatzeko unea. Joan zaio Reymer anderea-ri agur esatera. «Ene laguna, esaten dio, ez

Page 12: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

nezake zure samurtasunaz gehiago abusatu.Erabakita nago, banoa». «Bazoaz!». «Bai...».«Eta nora zoaz bada?». «Irletara. Beste zori batmerezi duzu zuk, eta ez nezake halakorik atzera-raz...»

— Hura bai ona, Tanié!«Eta zer gertatuko zait niri?»— Bestea bai traidorea!«Atsegin eman nahi dizun jendez inguratuta

zaude. Agindu dizkidazunak itzultzen dizkizut;emandako hitza itzultzen dizut. Ikus ezazu atze-tik dituzun horien artean nor duzun gogokoen;onar ezazu, neronek eskatzen dizut, arren...».«Ene, Tanié, zerorrek proposatzen didazu...»

— Ez daukazu Reymer anderearen plantakazaldu beharrik. Ikusten dut, badakit...

«Alde egitean, eskatzen dizudan grazia baka-rra, betiko bananduko gaituen loturarik ez era-tzea, horra. Zin egidazu, nire lagun eder horrek.Zeinahi dela bizilekutzat har dezadan lur-bazte-rra, ondo zorigaitzekoa izan beharko dut urtebe-te iraganda zureganako samurtasunaren frogaziurrik ematen ez badizut. Ez ezazula negaregin...»

Page 13: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Emakume guztiek egiten dute negar nahidutenean.

«... Eta ez kontra egin bihotz-zimikoek irado-ki didaten asmoari, beraiek ekarriko bainauteluze gabe». Eta horra Tanié Santo Domingoraabiatu.

— Eta une egokian abiatu ere, bai Reymeranderearentzat eta bai berarentzat.

— Zer dakizu zuk horretaz?— Badakit, jakin daitekeen bezain ongi,

Taniék aukera bat egitea aholkatu zionerako,egina zuela.

— Tira!— Jarraitu zeure kontakizunari.— Taniék jeinua eta gaitasun handia zituen

aferetarako. Luze gabe egin zen ezagun. Cap-eko kontseilu subiranoan sartu zen. Bere argita-sunak eta zuzentasunak nabarmenarazi zutenhan. Ez zuen gutiziatzen fortuna handirik; zintzoeta bizkor lortu, besterik ez zuen nahi. Urtero,zati bat bidaltzen zion Reymer andereari. Azke-nean itzuli zen, handik... bederatzi-hamar urtera;ez, ez dut uste luzeago faltako zenik... aurkeztulagunari zorrotxo bat, bere bertute eta nekeen

Page 14: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

etekina gordetzen zuena... eta, hara Taniérenzoriona, orduantxe suertatu emakumea Tanié-ren ondorengoetan azkenagandik banandu berri.

— Azkenagandik?— Bai.— Beraz, izan zirela banaka batzuk?— Bai noski.— Segi, segi.— Baina beharbada ez dizut esango nik baino

hobeto ez dakizunik.— Zer axola dio horrek, segi hala ere.— Mme. Reymer eta Taniék egoitza eder

samarra zuten hartua Sainte-Marguerite kalean,nire aldamenean. Oso estimatua nuen Tanié, etasarri izaten nintzen haren etxean, aberatsa ezbazen ere, guztiz eroso jarrita baitzeukan.

— Seguru-seguru esan diezazuket, Reymerhorrekin kontuak ateratzen ibili gabe, hamabostmila libera baino gehiago zituela errentan Taniéitzuli aurretik.

— Bere fortuna ezkutatzen ziola, alegia?— Bai.— Eta zergatik?— Zekena eta harraparia zelako.

Page 15: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Harraparia, tira; baina zekena! gorte-ande-re bat zekena! ... Baziren bospasei urte bi maita-leok ulerpiderik onenean bizi zirela.

— Bataren finezia ezin handiagoari eta bes-tearen konfiantza mugagabeari esker.

— O! Egia da susmoaren itzal-arrastorik ereez zela sartzen Taniérena bezain arima ara-tzean. Behin edo behin erreparatu dudan gauzabakarra, Reymer andereak laster ahaztu zuelabere lehen eskasia; arrandiaren eta aberastasu-naren maitasunak tormentupean zeukatela;apalduta zegoela hain emakume ederra izandaoinez ibili beharragatik.

— Ez zela zalgurdian ibiltzen, alegia?— Eta gaizpidearen distirak ezkutatzen ziola

itsuskeria. Barre egiten duzu?... Maurepasko jau-nak iparraldean merkataritza-etxea jartzekoproiektua osatu zuenean izan zen hau. Ekinbidehorren arrakastak gizon ekile eta azkarra eska-tzen zuen. Taniérengan ezarri zuen begia, hain-bat afera garrantzitsuren ardura emana baitzionCapeko egonaldian, eta hura beti enplegatuministroaren atseginez. Tanié jota geratu zenadei-agiri harengatik. Hain zegoen pozik, hain

Page 16: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

zoriontsu lagun ederraren ondoan! Maite zuen;maite zuten, edo hala uste zuen berak behintzat.

— Ondo esana dago hori.— Zer gehi ziezaiokeen urreak haren zoriona-

ri? Ezer ez. Hala ere, ministroak joateko eta joa-teko. Erabaki beharra zegoen, Reymer anderea-ri dena azaldu beharra zegoen. Hain zuzen, ikus-kizun triste honen amaian iritsi nintzen harenetxera. Tanié gizajoa malkotan urtzen zegoen.«Zer duzu, lagun?» esan nion. Eta berak, zotin-ka: «Emakume hau!». Reymer anderea lasai arizen tapizgintzako lan batean. Tanié zutitu bat-batean eta irten egin zen. Bakarrik geratu nin-tzen lagunarekin, eta hark ez zidan utzi Taniérenzentzugabekeria zeritzona jakin gabe. Bere ego-eraren urria gehiegitu zidan; izpiritu zoli batekaskonahiaren sofismak estaltzeko erabiltzenduen maltzurkeria guztia ezarri zion bere deito-reari. «Zer da? Bi edo hiru urtetarako alde egi-tea, gehienez ere». «Nahikoa denbora maiteduzun eta bere burua adina maite zaituen gizonbatentzat». «Maite nauela? Maite banindu,zalantzarik egingo ote luke niri atsegin emate-ko?». «Baina andere, ez al zoaz berarekin?». «Ni!

Page 17: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Inola ere ez!; eta hain da bere gisako, hori pro-posatzeaz ohartu ere ez da egin. Zalantzak alditu nitaz?». «Ez dut uste». «Hamabi urtez bera-ren zain egon naizenez gero, egon daiteke bestebi edo hirutan nire leialtasunaz fidaturik. Jauna,hau bizitzan behin bakarrik suertatu ohi direnabagune bitxi horietako bat baina; eta ez dutnahi egunen batean damutzea eta beharbadaniri leporatzea aukera galdu izana». «Taniék ezdu ezeren damurik izango, zuri atsegin ematekozoriona dueino». «Oso ondo dago hori; bainazaude ziur hura oso pozik egongo dela aberastu-ta ni zahartutakoan. Emakumeen errua etorkizu-naz inoiz ez pentsatzea da; nirea ez, ordea...».Ministroa Parisen zegoen. Sainte-Margueritekaletik hotelera pauso bat besterik ez dago.Tanié hara joan eta hitz emana zen. Begiak lehorbaina arima kuzkur itzuli zen. «Andere», diotso,«Maurepasko jauna ikusi dut; hitza eman diot.Banoa, bai, banoa, atsegin emango zaizu». «Ai!nire laguna!...». Reymer andereak alde batuzten du bere lana, Taniérengana oldartzen da,beso artean hartzen dio lepoa, laztanez eta hitzgoxoz betetzen du. «Ai! Oraingoan bai ikusten

Page 18: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

dudala maite nauzula». Taniék hotz erantzutendio: «Aberatsa izan, horixe nahi duzu zuk».

— Bazen, ordea, alproja hura, merezi bainohamar aldiz gehiago...

«Eta izango zara. Urrea maite baituzu, noanzuretzako urre bila». Asteartea zen; ministroakostirala zuen jarria abiarako, atzerapenik gabe.Agur esatera joan nintzaion bere buruarekinborrokan ari zen unean, Reymer eder, doilor etaankerraren besoetatik askatzen saiatzenzenean. Ideien nahasmendu bat, etsipen bat,herio bat zen hura, halakorik ez dut nik berriroikusi. Hura ez zen lantua; garrasi luze bat zen.Artean Reymer anderea ohean zegoen. Gizonakharen esku bat zeukan hartuta. Esan eta esan arizen etengabe: «Emakume ankerra! Ankerrahalakoa! Zer behar duzu, daukazun modu onaeta ni bezalako lagun bat, maitale bat besterik?Fortuna bila joan natzaio Amerikako bazter kis-kalgarrietara; orain, berriz, haren bila iparralde-ko izotzen artera joan nadin nahi du. Lagun,sumatzen dut emakume hau erotuta dagoela;sumatzen dut burugabea naizela; baina hiltzeaez zait berau tristatzea bezain gogorra. Alde egin

Page 19: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

diezazudan nahi duzu; alde egingo dizut, bada».Belauniko zegoen ohe ertzean, ahoa besteareneskuari emanda eta aurpegia estalkien arteanezkutaturik, hala non xuxurla ematzean, are tris-teago eta erdiragarriago bihurtzen baitzen. Gela-ko atea ireki egin zen; burua jaso zuen berehala;ikusi zuen zaltzaina, zaldiak gurdiari lotuta zeu-dela iragartzera etorria. Garrasi egin zuen, etaatzera aurpegia estalkien artean ezkutatu. Isilu-ne baten ondoren, jaiki egin zen; esaten diolagunari: «Besarka nazazu, andere; besarkanazazu berriz ere, ez bainauzu berriro ikusiko».Susmo hura egia-egia zen. Abiatu zen. Iritsi zenPetersburgora eta, handik hiru egunera, sukarbatek jo eta laugarrenean hil zen.

— Banekien hori guztia.— Taniéren ondorengoetako bat ote zaitut?— Zeuk esan duzu; eta eder gorrotagarri

horrexekin hondatu ditut neure aferak.— Tanié gizajoa!— Bada munduan inozoa dela esango dizu-

nik.— Ez naiz haren alde aterako; baina bihotz-

bihotzetik nahi nuke halakoei beren patu gaizto-

Page 20: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

ak Reymer anderea bezalako emakume ederustel bat jar liezaien bidean.

— Ankerra zara zeure mendekuetan.— Eta gainera, baldin emakume gaiztorik eta

gizon ononik bada, badira emakume on-onak etagizon gaizto-gaiztoak ere; eta erantsiko dudanaez da aurrekoa baino ipuinago.

— Sinetsita nago.— M. d’Hérouville...— Oraindik bizi den hori? Erregeren armada-

ko teniente nagusia? Lolotte izeneko izaki xar-mantarekin ezkondu zena?

— Berbera.— Adeitsua gizona, zientzien zalea.— Eta jakintsuena. Denbora luzean jardun du

gerraren historia orokor batekin, mende etanazio guztietan zeharrekoa.

— Makala proiektua.— Hura burutzeko, gazte-jendeaz inguratu

zen, merezimendu nabarmenekoaz, hala nola M.de Montucla, Matematikaren Historia-ren egi-leaz.

— Arraioa! Halako buruargi asko al zen han?

Page 21: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Baina Gardeil zeritzanari, kontatuko dizu-dan menturako heroiari, ez zion alde handirikkentzen. Greziar hizkuntzaren aldeko amorrukomunak eman zion hasiera Gardeil eta bionarteko loturari, eta denborak, elkarri emangenizkion aholkuek, bizimodu erretiraturakozaletasuna, eta batez ere elkar ikusteko errazta-sunak adiskidetasun handi samarrera eramangintuzten.

— Orduan zu l’Estrapaden bizi zinen.— Hura Sainte-Hyacinthe kaiean, eta laguna,

Mlle. de La Chaux, Saint-Michel plazan. Bere ize-nez aipatzen dut, zorigaitzeko gajo hura zenduadelako, bere biziak ohorea besterik ez dakarkio-lako izpiritu ongi hezietan, eta naturak haren ari-maren sentikortasunaren puskatxo batez hornituedo zigortu dituenen mirespena, damua eta mal-koak.

— Baina ahotsa eten egiten zaizu, eta ustedut negarrez zaudela.

— Oraindik ere haren begi beltz, distiratsueta gozoak ikusten ditudala iruditzen zait, etaharen ahots hunkigarriaren soinuak durundi egi-ten didala belarrietan, eta bihotza larritzen dida-

Page 22: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

la. Izaki xarmanta! Izaki paregabea! Joan zinen!Badira hogei bat urte joan zinela; eta oraindikere bihotza kuzkurtu egiten zait zutaz oroitzean.

— Maite zenuen?— Ez. Oi La Chaux! Oi Gardeil! Bata zein bes-

tea harrigarriak izan zineten; zu, emakumearensamurtasunagatik; zu, gizonaren esker gaiztoa-gatik. La Chauxko andereñoa familia onekoazen. Gurasoengandik alde egin zuen Gardeilenbesoetara. Gardeilek ez zuen ezer, La Chauxkoandereñoak bazituen ondasun batzuk; eta onda-sun horiek osorik sakrifikatu zizkien Gardeilenpremia eta fantasiei. Emakumeak ez zuen damu-rik izan fortuna xahutzeagatik, ez ohorea gal-tzeagatik. Maiteak hartzen baitzion guztia.

— Gardeil hori oso liluragarria, oso maitaga-rria zen, beraz?

— Inondik ere ez. Gizon kamuts, goibel etalehor bat; aurpegi iharrekoa, beltzaran-beltzara-na; osotara, irudi mehe eta ahulekoa; itsusia,gizon bat halakoa izan badaiteke izpirituarenfisonomiaz.

— Eta neska xarmant bati burua galdu araziziola, hala ere?

Page 23: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Eta harritu egiten al zara?— Beti.— Zu?— Ni.— Baina ez al duzu gogoratzen Deschamps-

ekin izan zenuen mentura, eta zein etsipen sako-nera erori zinen izaki hark atea itxi zizunean?

— Utz diezaiogun horri; jarraitu.— Nik esaten nizun: «Oso ederra al da,

bada?». Eta tristeki erantzuten zenidan: «Ez».«Hortaz, izpiritu garaikoa?». «Tentel bat da».«Beraz, haren dohainek bereganatu zaituzte?».«Bat besterik ez du». «Eta zein da, bada, talentubitxi, liluragarri, zoragarri hori?». «Haren besoe-tan sekula beste edozein emakumerenetanbaino zoriontsuago izan naizela». Baina LaChauxko andereñoak, La Chauxko andereño zin-tzo sentibera hark ezkutuan, senez, bere kasa,zuk dakizun zoriona opa zion bere buruari, zuriDeschamps emakumeari buruz esanaraztenzizuna: «Baldin zorigaiztoko hau, galdu hau, nibere etxetik botatzen setatzen bada, hartuko dutpistola bat eta neure burmuinez zipriztinduko

Page 24: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

diot gelaurrea». Esan al zenuen halakorik, baiala ez?

— Esan nuen, bai; eta oraindik ere ez dakitzergatik ez nuen hala egin.

— Onar ezazu bada.— Nahi duzun guztia onartzen dut.— Lagun, gutako zuhurrena ere ondo zorion-

tsua da emakume ederra edo itsusia, izpiritudu-na edo ergela aurkitu ez badu, Petites-Maisons-en atxilotzeraino erotuko zukeena. Izan dezagungupida gizonez, gaitzetsi ditzagun neurriz; ikusditzagun joandako urteak gure atzetik dugungaiztakeriari ebatsitako uneak bailiran; eta ezdezagun pentsa inoiz, ikaraz ez bada, naturarenzenbait erakarmenen bortitzaz, batez ere izpiritubero eta irudimen gartsuengan. Ustekabean bol-bora-barrika batean erori den txinpartak ez duondorio izugarriagorik eragiten. Zure edo neuregainean txinparta zorigaiztoko hori jaurtitzekoprest dagoen hatza altxatua da agian dagoene-ko.

M. d’Hérouvillek, bere lana bizkortzeko irri-kaz, nekepean zeuzkan bere lankideak. Gardei-len osasuna eskastu egin zen. Hari lana arintze-

Page 25: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

ko, La Chauxko andereñoak hebraiera ikasizuen; eta lagunak atseden hartu bitartean, berakautore hebraitarren pasarteak interpretatzen etatranskribatzen ematen zuen gauaren zati bat.Aurore grekoak biluzteko garaia ere etorrizitzaion; La Chauxko andereñoak hizkuntzahorretan iaiotzeari ekin zion, bai baitzuen ezagu-pen apur bat. Eta Gardeilek lo egin bitartean,berak Xenofonte eta Tuzidideren pasarteak itzul-tzen eta kopiatzen jarduten zuen. Grekoaren etahebreeraren ezagutzari, italierarena eta ingele-sarena jarraitu zitzaizkion. Ingelesa Humerenmetafisikako lehen entseguak frantsesez emate-raino menperatu zuen; gaiaren zailtasuna neurri-gabe gehitzen zitzaion hizkuntzarenari obra har-tan. Ikasten indar guztiak ahitzen zituenean,atsegin hartzen zuen musika idazten. Bere mai-taleaz asperdura jabetuko ez ote zen beldurzenean, kantatu egiten zuen. Ez dut batere exa-geratzen, le Camus jaun mediku doktorea dalekuko, hura bere pena eta nekeetan kontsolatubaitzuen eta txirotasunean lagundu baitzion;zerbitzu etengabeak egin baitzizkion; buhardilabatera jarraitu baitzion, pobretasunak hara era-

Page 26: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

man zuenean, eta begiak itxi baitzizkion hilzenean. Baina haren lehen zorigaitzetako batahaztu zait: familia sumindu batek jazarri eginziola harreman publiko eta ahalkeizungarrienga-tik. Egia eta gezurra erabili ziren haren askatasu-na modu lotsagarrienean menderatzeko. Gura-soek eta apaizek auzoz auzo jazarri zioten, etxezetxe, eta zenbait urtez bakarrik eta ezkutuanbizitzera behartu zuten. Gardeilentzako laneanematen zituen egunak. Gu gauean agertzen gin-tzaizkion; eta bere maitalearen aurrean, beresamin guztia, bere egonezin guztiak ezabatu egi-ten ziren.

— Hara! Gaztea, izutia, hainbeste ezbeharrenartean sentibera, zoriontsua zen.

— Zoriontsua! Bai, beti izan zen, Gardeileskergaiztoko agertu zitzaion arte.

— Baina ezinezkoa da hainbeste kalitatebitxiren, hainbeste samurtasun-seinaleren, hain-beste sakrifizio era guztietakoren ordaina esker-gaiztoa izatea.

— Oker zaude, Gardeil eskergaiztoko izanzen. Egun batez, La Chauxko andereñoa bakarrikaurkitu zen munduan, ohorerik gabe, fortunarik

Page 27: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

gabe, babesik gabe. Ez naiz ondo ari: ni aldibatez izan nintzaion babes; le Camus doktorea,beti.

— Oi, gizonak, gizonak!— Nortaz ari zara?— Gardeilez.— Gaiztoari begiratzen diozu; eta ez duzu

ikusten ondo-ondoan gizon ongilea. Oinaze etadesesperaziozko egun hartan, niregana etorrizen. Goiza zen. Zurbil zegoen, hildako bat beza-la. Bezperan jakin zuen bere zoria, eta sufrimen-du luzeen aztarnak ageri zituen. Ez zuen negaregiten; baina bistan zuen negar asko egina zela.Besaulki baten gainera bota zuen bere burua; ezzuen ezer esaten; ezin zuen hitz egin; besoakluzatu zizkidan, aldi berean garrasika. «Zerdugu?», esan nion, hil egin al da?...». «Okerrago:ez nau maite; alde egin behar dit...»

— Segi.— Ez nuke asmatuko; ikusi egiten dut, entzun

egiten dut; eta begiak malkoz betetzen zaizkit.«Ez zaitu maite?...». «Ez». «Alde egin behardizu?». «Bai. Beragatik egin dudan guztia eginondoren!... Jauna, burua nahasten ari zait; erruki

Page 28: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

zakizkit; ez nazazu abandona... batez ere eznazazu abandona...». Hitzok esatean, besoakhartu eta indartsu estutu zizkidan, hurbilean nor-bait izan balu bezala, hartu eta eraman egingozuela mehatxuka... «Ez izan beldurrik, andere-ño». «Neure buruari diot beldurra...». «Zer eginnezake zure alde?». «Lehenik, neuregandik sal-batu... Ez nau maite! Nekatu egiten dut! Aspertuegiten dut! Higuindu egiten dut! Gorrotatu egi-ten nau! Alde egin behar dit! Utzi egin beharnau, utzi!». Hitz hau errepikatu ondoren, isiltasu-na etorri zen; eta isiltasun haren ondoren, barre-algara dardarazko batzuk, desesperantzarengarrasiak edo hiltamuzko arnasestua baino milaaldiz beldurgarriagoak. Ondoren negarra,oihuak, mintzo ahoskagabea, zerura begiradak,ezpain dardarkariak, oinaze-samalda bat berezetortzen utzi beharrekoa; horixe egin nuen; etaez nintzaion hasi arrazoika, harik eta harenarima puskatuta eta deseginda ikusi nuen arte.Orduan ekin nion: «Gorrotatu egiten zaitu, aldeegin behar dizu! Eta nork esan dizu hori?».«Berak». «Tira, andereño, itxaropen eta adorepixka bat. Ez da munstro bat...». «Zuk ez duzu

Page 29: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

ezagutzen; ezagutuko duzu. Ez da beste halakomunstrorik, ez da sekula izan». «Ezin dizut sine-tsi». «Ikusiko duzu». «Beste norbait maite aldu?». «Ez». «Ez al diozu zerorrek susmabiderikeman, nahigaberen bat?». «Ezta batere». «Zerote da, beraz?». «Nire ezereza. Jadanik ez dutezer. Jadanik ez naiz gauza ezertarako. Harenanbizioa; beti izan baita anbiziotsua. Nire osasu-na galtzea, nire xarma galtzea; hainbeste sufri-mendu, hainbeste neke izan baitut; asperdura,nazka». «Maitale izateari utzi bai, baina adiskidesegi dezakezue». «Jasanezina bihurtu natzaio;nire presentzia astun zaio, ni ikusteak samindueta nahigabetu egiten du. Bazeneki zer esandidan! Bai, jauna, esan dit nirekin hogeita lauordu pasatzera kondenatuko balute, leihotikbehera egingo lukeela salto». «Baina halako ezinikusia ez da bat-bateko kontua». «Zer dakit nik?Berez hain da erdeinaria! Hain kasu gutxi egitendit! Hain da hotza! Hain da zaila arimen barruairakurtzea! Hain da gogorra norberaren herio-zigorraren epaia irakurtzea! Esan egin dit, etazeinen gogor esan ere!». «Ez dut ezer ulertzen».«Gauza bat eskatu nahi dizut, eta horretarako

Page 30: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

etorri naiz: emango al didazu?». «Zernahi delaere». «Hara. Zuri begirunea dizu; badakizu zen-bat zor didan. Agian gorritu egingo da zureaurrean den bezalakoa azaltzen. Ez, ez dut ustehorretarako kopetarik edo indarrik izango due-nik. Emakume bat baino ez naiz, eta zu gizonazara. Gizon samur, zintzo eta zuzen batek baduitzalik. Begirunea izango dizu. Emadazu besoa,eta ez ukatu harenera niri lagun egitea. Zureaurrean hitz egin nahi diot. Nork daki nire oina-zeak eta zure presentziak zer egingo dioten?Lagunduko al didazu?». «Oso gustura». «Goa-zen...».

— Susmoa dut horien oinazeak eta presen-tziak ez dutela ezertarako balioko. Nazka! Gauzaizugarria da gero nazka maitasunean, eta ema-kume batez!...

— Esku-orga bat eskatzeko agindu nuen; ezbaitzen gauza oinez joateko. Iritsi ginen Gardei-lenera, etxe berri hartara, Hyacinthe kalekoeskuinaldean dagoen bakarrera, Saint-Michelplazatik sartuta. Han, eramaileak gelditu eginziren; ireki dute atea. Zain nagokio. Emakumeaez da irteten. Hurbildu natzaio, eta sekulako dar-

Page 31: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

darizo batek hartutako emakumea ikusten dut;hortzek karraska egiten diote sukar-ikaran beza-la; belaunak elkar joka dauzka. «Unetxo bat,jauna; barkamena eskatzen dizut; ez nuke asma-tuko... Zer egin behar dut nik hor? Alferrik aterazaitut zeure eginkizunetatik; sentitzen dut; bar-kamena eskatzen dizut...». Hala ere besoa luza-tu nion. Hartu zidan, eta jaikitzen saiatu zen;ezin, ordea. «Unetxo bat oraindik, jauna, esanzidan; pena ematen dizut, nire egoerak nahiga-betu egiten zaitu... Azkenean sendotu zen pittinbat, eta aulkitik irtenez, erantsi zuen ahapeka:«Sartu egin behar dut; ikusi egin behar dut. Zerdakit nik? Agian hil egingo naiz...». Zeharkatudugu patioa; iritsi gara apartamentuko atera;Gardeilen gelan gaude. Bere bulegoan zegoen,etxeko jantzian, gaueko kapelarekin. Agur eginzidan eskuaz, eta esku artean zuen lanarekinjarraitu zuen. Gero, niregana etorri eta esanzidan: «Ados izango zara, jauna: emakumeakoso nekagarriak dira. Barka eta barka eskatzendizut andereñoaren erokeriengatik. Gero, bizirikbaino hilda gehiago zegoen gajo hari: «Andere-ño, esan zion, zer nahi didazu oraindik? Uste dut

Page 32: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

hain argi eta garbi azaldu dizudanaren ondoren,gure arteko guztiak amaituak direla. Esan dizutez zaitudala maite; buruz buru esan dizut; zureasmoa, itxura denez, jaun honen aurrean berre-san diezazudan da; ondo da, andereño, ez zaitutmaite. Zuganako maitasuna sentimendu itzaliada nire bihotzean; eta erantsiko dut, honek kon-tsolatzen bazaitu, baita beste edozein emaku-merenganako ere». «Baina esadazu zergatik eznauzun jadanik maite». «Ez dakit; dakidan guz-tia, hasi ere zergatik ez nekiela hasi nintzela;zergatik ez dakidala amaitu dudala; eta ezinez-koa deritzodala grina hori berriro etor dadin.Gaztetako erokeria bat, eta pozik nago erabatsendatu naizelako». «Zer egin dut gaizki?».«Ezertxo ere ez». «Kexuren bat al duzu ezkutuannire portaeraz?». «Ezta txikiena ere; gizon batekdesira dezakeen emakumerik saiatuena, zintzo-ena, samurrena izan zara». «Nire esku zegoenzerbait ahaztu al dut?». «Ezer ez». «Ez al dizki-zut nire gurasoak sakrifikatu?». «Egia da». «Nirefortuna?». «Desesperatu egiten nau horrexek».«Nire osasuna?». «Baliteke». «Nire ohorea, nireizen ona, nire atsedena?». «Nahi duzun guztia».

Page 33: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

«Eta hala ere gorrotatu egiten nauzu!». «Gogo-rra da esatea, gogorra entzutea, baina horretaraezkero, onartu beharra dago». «Gorrotatu egitennau! Badakit, bai, eta ez nau gehiago estima-tzen! Gorrotagarria! Ah! Jainkoa!...». Hitz horiekesanda, heriotzaren zurbila zabaldu zitzaion aur-pegira; ezpainak kolorgetu egin zitzaizkion; izer-di hotzaren tantak, masailetan, begietatik jais-ten zitzaizkion malkoekin nahasten ziren; itxitazituen begiak; burua besaulkiaren bizkarreraitzuli zuen; hortzak estutu zituen; soin-atal guz-tiak ikara batean zituen; ikara haren ondotik hil-dura bat jarraitu zitzaion, etxeko atean ernezitzaion itxaropenaren amaia iruditu zitzaidana.Horrela irauteak beldurtu egin ninduen. Besanakendu nion; soinekoko lokarriak askatu nizkion;gonetakoak laxatu, eta ur freskozko tantabatzuk bota nizkion aurpegira. Begiak erdi irekizituen; eztarritik murmur sor bat atera zuen; zer-bait ahoskatu nahi zuen: gorrotatu egiten nau;eta hitzaren azken silabak besterik ez zituenebakitzen; gero txilio zorrotza jaurti zuen. Beta-zalak itxi zituen; eta kordea galdu zuen berriz.Gardeilek, hotz-hotz bere besaulkian eserita,

Page 34: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

ukalondoa mahai gainean eta burua eskuan,hunkitu gabe begiratzen zion, eta niri uztenzidan helegite lana. Zenbait aldiz esan nion:«Baina jauna, hil behar zaigu... norbaiti deitubeharko genioke». Irribarrez eta sorbaldak jasozerantzun zidan: «Emakumeek bizitza gogorradute; ez dira hain gutxigatik hiltzen; hau ez daezer; pasatuko zaio. Ez dituzu ezagutzen; nahiduten guztia egiten dute beren gorputzare-kin...». «Azkenetan dago, esaten dizut. Izan ere,gorputza indarrik eta bizirik gabe zuen; besaulki-tik ihes egiten zuen, eta eroriko zen lurrera,eskuinaz edo ezkerraz eutsi ez banio. Hala ereGardeil bat-batean zutitu zen; eta bere gelanbatera eta bestera, honela zioen egonezinez etaumore txarrez: «Nahiago nukeen eszena gogai-karri hau beretzat gorde balu; baina azkena izan-go ahal da. Zer arraio nahi ote du emakumehonek? Maite izan dut; horma buruaz jo ere egin-go nuke, baina horrek ez luke zipitzik ere aldatu-ko. Jadanik ez dut maite; honez gero jakin beharluke, eta ez badaki ez du sekula jakingo. Denaesana dago...». «Ez, jauna, dena ez Mago esana.Bai zera! Zuk uste duzu gizabidez ari den no, bai-

Page 35: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

tek guztia ken diezaiokeela emakume bati, etagero utzi?». «Zer nahi duzu egitea? Ni ere berabezain pobrea naiz». «Zer nahi dudan zuk egi-tea? Zeure miseria zerorrek eragindako berarenmiseriarekin bat egin dezazula». «Horixe esate-ko gogoa baduzu... Bera ez legoke hobeto, eta niaskoz okerrago nengoke». «Horrela jokatuko alzenuke dena eman dizun lagun batekin?».«Lagun bat! Lagun bat! Ez dut fede handiriklagunengan; eta esperientzia honek erakutsi ditgrinei ere batere federik ez izaten. Amorratutanago lehenago jakin ez dudalako». «Eta bidez-koa da zorigaiztoko hau zure bihotz gaiztoarenbiktima izatea». «Eta nork esan dizu hilabete, bihilabete geroago, ni ere ez nintzatekeela bera-ren bihotz gaiztoaren biktima izango, hain anker-ki?» «Nork esan didan? Berak zuregatik eginduen guztiak, eta dakusazun bezala egoteak».«Berak niregatik egin duenak! Jainkoarren, nahi-koa ordaindu diot hainbeste denbora alferrik gal-duz». «Ah! Gardeil jauna, a zer konparazioa zuredenboraren eta hartu dizkiozun gauza prezioga-be guztien artean!». «Ez dut ezer egin, ez naizinor, hogeita hamar urte ditut; badut garaia,

Page 36: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

orain edo inoiz ez, neure buruaz arduratzeko, etatxorakeria hauek guztiak balio duten beste pre-ziatzeko...».

Bien bitartean, andereño gajoa bere oneraetortzen hasia zen. Azken hitzok entzutean, bizisamar ekin zion: «Nork aipatu du denbora alfe-rrik galtzea? Lau hizkuntza ikasi ditut, berarilanak arintzearren; mila liburu irakurri ditut; ida-tzi, itzuli, kopiatu egin dut gau eta egun; neureindarrak ahitu ditut, neure begiak erabili, odolaerre; gaixotasun nekoso bat neureganatu dut,agian sekula sendatuko ez dena. Hau ez daausartzen bere asperduraren arrazoia aitortzen;baina oraintxe ezagutuko duzu». Berehala ken-tzen du besana; beso bat atera du arropetatik;sorbalda biluztu du; eta disipula-zetaka bat era-kutsiz, egiten dit: «Hona hemen horren aldaketa-ren arrazoia; hona hemen beilan pasatutakogauen ondorioa. Bera goizean iristen zen berepergamino bilduekin. M. d’Hérouvillek presahandia du hemen barruan zer dagoen jakiteko;biharko egina behar luke; eta bera zen...». Unehartan, norbaiten pausoak aditu genituen ateondoan; zerbitzari bat zen, Hérouvilleko jauna-

Page 37: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

ren etorreraren berri emateko. Gardeil zurbilduegin zen. La Chauxko andereñoari iradoki nionarropak ondo paratu eta erretiratzeko... «Ez,esan zidan, ez; hemen geratuko naiz. Agerianjarri nahi dut doilor hau, Hérouvilleko jaunariitxarongo diot, hitz egingo diot». «Eta zertarakobalioko dizu horrek?». «Ezertarako ez, erantzunzidan; arrazoi duzu». «Bihar damututa egongozinateke. Utzi berari bere hanka-sartze guztie-kin; zeure duin duzu mendeku hori». «Baina bereduin al da? Ez al duzu ikusten gizon hau ezdela... Goazen, jauna, goazen bizkor; bestela ezdakit zer egingo dudan, zer esango dudan...». LaChauxko andereñoak lipar batean konponduzuen eszena hark bere jantzietan eragindakodesordena, eta habailan irten zen Gardeilengelatik. Nik jarraitu egin nion, eta atearen dan-batekoa entzun nuen gure atzean. Gero, jakinnuen atezainari esan ziola ez berriro sartzenuzteko emakume hari.

Etxera eraman nuen, eta han aurkitu nuen leCamus doktorea gure zain. Neskarengan jarriazuen grina Gardeilengatik sentitzen zuenarenantzekoa zen. Gure bisita kontatu nion; eta bitar-

Page 38: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

tean haren haserrearen, minaren, suminarenarrastoak...

— Ez zen oso zaila haren aurpegian ikusteazure arrakastarik eza ez zitzaiola oso gogoko.

— Egia da.— Horra gizona. Ez du askorik balio.— Haustura haren ondotik gaixotasun borti-

tza etorri zen, eta hartan mediku on, zintzo,samur eta delikatu hark ezin hobeto zainduzuen, Frantziako damarik printzipalena bainohobeto. Egunean hiru, lautan etorri ohi zen.Arriskua zegoenean, emakumearen gelan ohera-tzen zen, ohantze batean. Ez da gaixotasun batbaino gauza hoberik nahigabe handietan.

— Geure buruaz ohartaraziz, besteen oroitza-pena baztertzen digu. Eta gainera aitzakia batda inork jakin gabe eta trabarik gabe nahigabe-tzeko.

— Gogoeta hori, berez bidezkoa bada ere, ezzegokion La Chauxko andereñoari.

Gaixoaldian hark bere denbora nola erabilikonpondu genuen. Bazuen izpiritua, irudimena,gustua, ezagutza, Arte Ederren Akademian sar-tzeko behar direnak baino gehiago. Hainbeste

Page 39: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

aldiz entzun zigun metafisikaz, non gairik abs-traktuenak ezagunak baitzitzaizkion; eta lehenliteratur ahalegina Humeren Giza ezagutzariburuzko entseguak izan zen. Neuk berrikusinuen; eta bene-benetan, ez nuen izan zer zuzen-du handirik. Itzulpen hura Holandan inprimatuzuten, eta irakurlegoak ondo hartu zuen.

Nire Gorren eta Mutuen gaineko Gutuna iaaldi berean agertu zen. Berak proposatu zizkidanohar fin-fin batzuek eranskin bati eman ziotenbide, berari eskaini nion eranskin bati. Eranskinhura ez da nire lanik txarrena.

Mlle. de La Chauxi berriro etorri zitzaion alai-tasun pittin bat. Doktoreak bazkaltzera gonbida-tzen gintuen batzuetan, eta bazkari haiek ezziren batere tristeak izaten. Gardeil urrunduondoren, le Camusen grinak aurrerapen zoraga-rriak egin zituen. Egun batez, mahaian, pos-trean, zintzotasun, sentiberatasun, haur batenxalotasun guztiaz, gizon izpiritudun bat bezalamintzo zela, honela esan zion, niri neurrigabegustatu zitzaidan lañotasun batez, besteei agianhainbeste gustatu ez bazitzaien ere: «Doktore,ezinezkoa da zuri dizudan estima inoiz areago-

Page 40: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

tzea. Zure arretak gainezka egiten dit; eta Hya-cinthe kalean bizi den munstro hori bezain beltzanintzateke eskerrik beroena sentituko ez banu.Zure buru argia ezin gogokoago dut. Hainbeste-ko fineziaz eta graziaz hitz egiten didazu zuregrinaz non, nik uste, haserretu egingo bainintza-teke gehiago hitz egingo ez bazenit. Zure kon-painia galtzeko ideia bera edo zure adiskidetasu-nik gabe geratzeko ideia bera aski litzateke nizorigaitzeko egiteko. Gizon ona zara, inoiz inorizan bada. Zure izaerak ez du parerik ontasu-nean eta gozotasunean. Ez dut uste bihotz batesku hobeetan eror daitekeenik. Prediku egitendiot nireari goizetik gauera arte zure alde; bainaalferrik dira prediku guztiak, onerako gogorik ezduenarentzat. Ez dut aurrera egiten. Bien bitar-tean zuk sufritu egiten duzu; eta nik pena anke-rra sentitzen dut. Ez dut inor ezagutzen eskatzenduzun zorionaren duinagorik, eta ez dakit zer eznukeen egingo zu zoriontsu egiteko. Ahal dudanguztia, salbuespenik gabe. Hara, doktore, ni...bai, ni oheratu ere egingo nintzateke, baita horiere. Nirekin oheratu nahi al duzu? Esatea beste-rik ez duzu. Horra zure zerbitzuengatik egin

Page 41: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

dezakedan guztia; baina zuk malta zaitzadannahi duzu, eta hori nik ezin».

Doktoreak aditu egiten zion, eskua hartzenzion, musu ematen zion, bere malkoez bustitzenzion; eta ni, nik ez nekien zer egin, barre alanegar. La Chauxko andereñoak ondo ezagutzenzuen doktorea; eta biharamunean, hau esan nio-nean: «Baina andereño, doktoreak hitza hartubalizu?», berak erantzun zidan: «Eutsi egingonion hitzari; baina halakorik ezin zitekeen gerta;nire eskaintzak ez ziren hura bezalako gizonbatek onartzeko modukoak...». «Zergatik ez?Nik, doktorearen lekuan izanda, beste guztiaondoren etorriko zela esperoko nukeen. «Bai;baina doktorearen lekuan zu izanda, La Chauxkoandereñoak ez zizukeen proposamen berberaegingo, noski».

Humeren itzulpenak ez zion diru askorikeman. Holandarrek nahi den guztia inprimatukodizute, ezer ez ordaintzekotan.

— Gure zorionerako. Izan ere, izpirituari jar-tzen zaizkion traba guztiekin, haiek behinordainduko baliete autoreei, liburugintzarensalerosketa guztia bereganatuko lukete.

Page 42: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Entretenimenduzko obra bat egiteko ahol-katu genion, ohore gutxiago baina probetxugehiago izan zezan. Lauzpabost hilabetez arituzen, eta denboraldi horren buruan eleberritxohistoriko bat ekarri zidan, Hiru faboritak titulu-koa. Estilo arina, fintasuna eta interesa zituenbaina, bera ohartu gabe, ez baitzen gai inolakomaleziatarako, erregeren amoranteari, Pompa-dourko markesari buruzko iradokipen ugariz josi-ta zegoen; eta ez nion ezkutatu ezen, edozeinsakrifizio eginda ere, edo haiek gozatuz, edoezabatuz, ia ezinezkoa zela obra hura bera kon-prometitu gabe agertzea, eta hain ondo idatzitazegoena hondatzeko nahigabeak ez ziola bestenahigabe bat kenduko.

Nire oharron doitasun guztiaz konturatu zen,eta are gehiago samindu zen. Doktore onakbehar guztiak betetzen zizkion; baina bera hain-bat neurri handiagoz baliatzen zen haren ongi-nahiaz, atzenduxea bazen ere gizonak esperozezakeen ezagutza. Bestalde, doktorea ez zenaberatsa orduan; eta ez zen oso egina aberaste-ko ere. Noizean behin, emakumeak bere idatziaateratzen zuen portafoliotik; eta esaten zidan

Page 43: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

tristeki: «Ondo da, ez dago ezer egiterik, hemengeratu beharko du». Nik aholku bitxi bat emannion, alegia bidal ziezaiola obra idatzi bezala,gozatu gabe, ezer aldatu gabe, Mme. de Pompa-dourri berari, ohartxo batekin haren berri ema-nez. Ideia hura gustatu egin zitzaion. Gutun xar-manta idatzi zuen alde guztietatik begiratuta,baina batez ere egi kutsuagatik: ez zegoen harierrefusa egiterik. Bi edo hiru hilabete joan zirenezeren berri izan gabe; eta alferreko saiotzatjotzen zuenean, hara non agertzen zaion SanLuisen gurutzedun bat etxean markesaren eran-tzunarekin. Merezi zuen bezala goraipatzen zionobra; eskerrak ematen zizkion sakrifizioagatik;onartzen zituen zenbait ziplada, baina ez zionirainik ikusten; eta Versalleserako gonbita egitenzion autoreari, non emakume abegitsua eta bereesku leudekeen zerbitzuak emateko prest aurki-tuko baitzuen. Mandatariak, Mlle de La Chauxe-netik irtetean, berrogeita hamar luiseko poltsabat utzi zuen trebeki.

Doktoreak eta biok presatu egin genuen,arren Mme Pompadourren onginahia aprobetxazezala; baina merezimenduak adina apaltasun

Page 44: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

eta herabetasun zituen neska batekin ari ginen.Nola agertu hara bere zarpailekin? Doktoreakberehala kendu zion zailtasun hura. Jantzienondoren, beste aitzakia batzuk jarri zituen, etagero beste batzuk. Versailleserako bidaia atzera-tuz joan zen egunetik egunera, harik eta harta-rako komenentziarik ez izan arte. Denbora asko-an ez genion hartaz hitz egin, eta hara nondatorkion mandatari bera berriro erantzuki leu-nenez betetako bigarren gutun batekin eta lehe-na bezalako sari batekin, jaiera berarekin eskai-nita. Mme de Pompadourren ekintza opatsu hauez da ezaguna. Collin jaunarekin hitz egin dut,haren konfiantzako gizona eta haren graziasekretuen banatzailea zenarekin. Berak ere ezzuen ezagutzen; eta sinetsita nago ez dela harenhilobian gordetzen duen bakarra.

Halaxe, alferrik galdu zituen Mlle de La Chau-xek miseriatik irteteko bi aukera.

Gero, hiriko muturrera aldatu zuen egoitza,eta nik erabat galdu nuen bistaz. Jakin izan dutharen bizitza ez dela izan nahigabe, gaixotasuneta miseria sorta bat besterik. Bere familiakoenateak itxita izan zituen setatsu. Alferrik eskatu

Page 45: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

zuen pertsonaia santu haien arartekotza, hain-besteko arduraz jazarri ziotenez geroztik.

— Hori gauza normala da.— Doktoreak ez zuen abandonatu. Emaku-

mea lasto gainean hil zen, bihitegi batean; aldiz,Hyacinthe kaleko tigre txikia, emakume harkizandako maitale bakarra, mediku izan zenMontpellier-en edo Tolosan, gizon abilaren ospemerezitakoa izan zuen, aise biziaz, eta gizon zin-tzoaren ospe lapurtua.

— Baina hori ere gauza normal samarra da.Baldin eta Tanié on eta zintzoren bat bada, Rey-mer batengana bidaliko du Probidentziak; baldineta de La Chaux on eta zintzorik bada, Gardeilbaten kide bihurtuko du, dena modurik oneneangerta dadin.

Baina esango zait agian bizkorregi joateadela gizon baten izaeraz behin-betiko epaiaematea ekintza bakar batengatik; hain erregelalatzak erabat urrituko luke pertsona onen kopu-rua, kristauen ebanjelioak zeruan onartzendituen aukeratuak baino gutxiago izaterainolurrean; badagoela maitasun kontuetan aldabe-ra izatea, emakumeekin kezka gutxi izateaz

Page 46: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

arrandiatzea bera ere, ohorea eta prestutasunagaldu gabe; ez dagoela norberaren eskuetan ezgartzen den grina bat itzaltzea, ez itzaltzen denbeste bat luzatzea; badirela nahikoa gizon etxeeta kaleetan gizatxar izena merezi dutenak, zen-batezin bihurtuko lituzketen irudimenezko kri-menak asmatzen ibili gabe. Galdetuko zait eaneuk ez dudan inoiz emakumerik traizionatu,engainatu, abandonatu motiborik gabe. Galderahoriek erantzun nahiko banitu, nire erantzunaere ez litzateke geratuko ihardespenik gabe, etaamaigabeko eztabaida genuke, azken judiziorai-nokoa. Baina eskua zeuen kontzientzian jarrita,esadazue zinez, engainatzaile eta desleialendefendatzaile horiek, ea hartuko zenuketen Tolo-sako doktorea laguntzat... Duda egiten al duzue?Horrekin dena esana dago; eta horrenbestez,arren eskatzen diot Jainkoari ondo guarda ditza-la zeure omena egiteko gogoa emango dizutenemakumeak.

Page 47: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

BOURBONNEKO BIADISKIDEAK

Baziren bi gizon, Bourbonneko Orestes etaPilades izenda daitezkeenak. Batek Olivier zuenizena, eta besteak Felix. Biak egun batean zirenjaioak, etxe batean eta bi ahizparengandik. Esneberetik hazi zituzten: baten ama haurra erdi-tzean hil zenez, besteak hartu zuen bi haurrenardura. Elkarrekin hezi zituzten. Beti besteen-gandik bereiz ibiltzen ziren. Izan bagaren bezala,bizi garen bezala maite zuten elkar, bateredudarik egin gabe; une oro sentitzen zuten hori,eta agian inoiz ez zioten elkarri esango. Olivie-rrek bizia salbatu zion behin Felixi, hau beti ibil-tzen baitzen igerilari onarena eginez, harik etabehin ia-ia ito zen arte. Ez bata ez bestea oroi-tzen ziren hartaz. Felixek ehun aldiz atera zuenOlivier mentura zailetatik, honen izaera oldarko-rrak hartara eraman eta gero; eta inoiz ez zuenpentsatu eskerrak ematerik; elkarrekin itzultzenziren etxera, hitz egin gabe, edo beste edozertazhitz eginez.

Page 48: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Soldadutzara joateko garaia etorri zenean,lehen txartel zorigaiztokoa Felixi tokatu zitzaio-nez, honela esan zuen Olivierrek: «Bestea nire-tzat». Egin zuten beren zerbitzualdia; itzuli zirenberen herrialdera. Aurrez baino elkar-maiteagoitzuli ote ziren, horixe ezin dizut esan ziur; izanere, anaiatxo, elkarri egindako faboreek askopentsatu ondorengo adiskidantzen oinarri badiraere, agian ez diete ezer egiten adiskidantza ani-mal edo etxetiar deituko nituzkeenei. Armadan,borrokaldi batean, Olivierri sable-kolpe batezburua hautsi behar ziotelarik, Felix pentsatugabe aurreratu zen kolpea hartzera, eta aurpe-gian hartu zuen zauria; batzuek diote barrozegoela zauri harengatik; nik ez dut uste. Has-tembeck-en, Olivierrek hildakoen pilatik aterazuen Felix, han geratua baitzen. Galdetzen ziete-nean, batzuetan hitz egiten zuten besteagandikjasotako laguntzez, baina inoiz ez besteariemandakoez. Felixek hau, esango zuen Olivie-rrek; Olivierrek bestea, esango zuen Felixek;baina ez zuten elkar goresten. Herrialde hartandenboraldi batez bizi ondoren, maitemindu eginziren; eta halabeharrak hala ekarrita, neska ber-

Page 49: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

beraz maitemindu ziren biak. Ez zen inolakoetsaigorik izan bien artean; bestearen amodioazohartu zen lehenak atzera egin zuen: Felixek,alegia. Olivier neskarekin ezkondu zen; eta Felix,zergatik ez zekiela bizitzaz nazkatuta, era guz-tietako lantegi arriskutsuetara eman zen; azke-na, kontrabandoa.

Badakizu, anaiatxo, Frantzian lau epaitegidirela kontrabandistak epaitzeko: Caen, Reims,Valence eta Tolosa; eta lauretan gogorrenaReimsekoa da. Coleau izeneko bat da epaile han,naturak inoiz eman duen arimarik beldurgarrie-na. Felix armak eskutan zituela harrapatu zuten,Coleau beldurgarriaren aurrera eraman eta harkheriotza-zigorra ezarri zion, aurreko beste bos-tehun laguni bezala. Olivierrek Felixen egoerajakin zuen. Gau batez, jaiki emaztearen ondotiketa, hari ezer esan gabe, abiatu da Reimsera. Jodu Coleau epailearengana; ahuspeztu zaio oine-tan, eta Felix ikusteko eta besarkatzeko graziaeskatu dio. Coleau begira geratu zaio, une batezisildu egin da, eta esertzeko adierazi dio keinubatez. Olivier eseri. Handik ordu erdira, Coleaukatera bere erlojua eta esaten dio Olivierri: «Hire

Page 50: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

laguna bizirik ikusi eta besarkatu nahi baduk,habil bizkor, bideak duk eta; eta nire erlojuaondo badabil, hamar minutu baino lehen zintzili-katuko ditek». Olivier, suminak hartuta, jaiki,makilakada izugarria jo Coleauri kokotean, etaerdi hilik uzten du; joan da korrika plazara, iritsida, hasi da oihuka, jo du borreroa, jo ditu justi-ziako gizonak, matxinatu du exekuzio haiengatikhaserre zegoen jendetza. Harriak hegan; Felixeklibratuta hanka egiten du; Olivierrek uste dusalbu dela bera ere; baina jendarme batek saihe-tsa zulatua zion baionetaz, bera ohartu gabe. Iri-tsi zen herriko atera, baina aurrerago ezin;garraiari bihotz oneko batzuek beren gurdi gai-nean hartu zuten, eta etxeko ate aurrean utziazken hatsa emateko zegoenean; andreari hauesateko bestetarako astirik ez zuen izan:«Andre, zatoz, besarkatu egin nahi zaitut; hiltze-ra noa, baina gure muturbeltza salbu da».

Arratsalde batez, ohi bezala, paseoan genbil-tzala, emakume garai bat ikusi genuen txabolabaten aurrean, oinetan lau haurtxo zituela; bereitxura triste eta irmoak gure arreta erakarri zion,eta gure arretak harena ekarri zuen. Une batez

Page 51: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

isilik egon ondoren, honela esan zigun: «Hara lauhaurtxo. Ni naiz lauren ama, eta ez dut sena-rrik». Gure errukia bereganatzeko modu jasohark hunkitu egin gintuen. Gure laguntza eskainigenion, bai eta berak erabidez hartu ere; orduanjakin genuen haren senar Olivierren eta honenadiskide Felixen istorioa. Arduratu gara hartaz,eta gure gomendioa ez ahal zitzaion alferrekoagertatuko. Ikusten duzunez, anaiatxo, arima-handitasuna eta kalitate garaiak gradu etaherrialde guztietan agertzen dira; inor ilun hil-tzen bada, antzoki egokiagoaren ezean hiltzenda hala; eta ez dago indiarrengana joan beharrikbi adiskide aurkitzeko.

Testalunga bandidoak Sizilia bere taldeazastintzen zuen garaian, preso hartu zuten Roma-no, haren adiskide konfiantzazkoena. Testalun-garen laguntzailea zen, haren ondorengoa.Romano honen aita atxilotu egin zuten. Barka-mena eta libertatea agindu zioten, baldin etaRomanok Testalunga traizionatu eta entregatzenbazien. Semearen baitan borroka bortitza izanzen maitasunaren eta adiskidetasun zin-egina-ren artean. Baina Romano aitak berak konbentzi-

Page 52: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

tu zuen semea adiskidetasuna lehenesteko,bizia traizio bati esker salbatzeko beldurrez.Romanok kasu egin zion aitaren aholkuari.Romano aita hil egin zuten; eta torturarik anke-rrenek ezin izan zioten atera bere lagunen sala-keta Romano semeari.

* * *

Anaiatxo, Felixen berri jakin nahi zenuke; osobidezkoa duzu jakin-min hori, eta motiboa hainda goresgarria non geure buruari ahakar egindiogun geuk lehenago izan ez dugulako. Hutshori betetzeko, lehenik Papin jaunaz gogoratugara, teologi doktorea den eta BourbonnekoSanta Marian apaiz dagoenaz: baina amak iritziaaldatu du; eta Aubert azpiordezkaria lehenetsidugu, gizon ona eta ondo betea baita, eta hona-ko kontakizun hau bidali digu, egiatasun osokoa,inola ere:

«Felix izeneko hori, bizi da oraindik. Justizia-ren eskuetatik ihes eginik, probintziako basoe-tan barrendu zen, hango nondik norako guztiakondo ikasiak baitzituen kontrabandoan ari

Page 53: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

zenean, eta Olivierren etxera hurbiltzen saiatuzen pixkanaka, ez baitzekien hila zenik.

«Baso baten bihotzean —zeuek ere ibiliakzarete inoiz han paseoan—, ikazkin bat bizi zen,era guztietako jendearen babesleku zen etxolabatean; bere salgaien eta armen biltegi erebazuen; haraxe jo zuen Felixek, jendarmeeneskuetara erortzeko arriskuan ibili eta gero,atzetik baitzituen. Lagun batzuek zabalduazuten Reimsen atxilo hartu zutelako berria;; etaikazkina eta emaztea hil zutelakoan zeuden,hura agertu zenean.

«Aspaldi ez dela hil den emaztearengandikjaso bezala kontatuko dizuet guztia.

«Haurrek ikusi zuten lehenik, etxolaren ingu-ruan jolasean zebiltzala. Hura, gazteena laztan-tzen geratu bitartean, bere besoetakoa bai-tzuen, besteak etxolan sartu ziren oihuka: Felix!Felix! Aita eta ama oihu berberarekin irten zirenpozik; baina gizajo hark ezin izan zien ezer eran-tzun, hain zegoen akituta, eta haien besoetanerori zen korderik gabe.

Page 54: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

«Jende on hark zeukanarekin lagundu zion;ogia, ardoa, barazki batzuk eman zizkioten; janzuen, lokartu zen.

«Esnatzean, haren lehen hitza izan zen: “Oli-vier! Haurrak, ez al dakizue ezer Olivierrez?”“Ez”, erantzun zioten. Reimseko mentura konta-tu zien; gaua eta biharamuna haiekin emanzituen. Hasperenka, Olivierren izena errepika-tzen zuen, Reimseko presondegian zegoela ustebaitzuen; hara joan nahi zuen; harekin batera hilnahi zuen; eta kostata lortu zuten ikazkinak etaemazteak asmo hartatik atzentzea.

«Bigarren gauaren erdi aldera, hartu berefusila, jarri sablea besapean eta, ikazkinari aha-peka... “Ikazkin!”

«— Felix!«— Har ezak aizkora eta goazemak.«— Nora!«— A ze galdera! Olivierrengana.«Abiatu dira; baina basotik irtetean, hara non

inguratzen dituen jendarme talde batek.«Ikazkinaren emazteak esandakoari lotzen

natzaio, baina harrigarria da bi gizon oinezkokzaldizko hogei gizoni aurre egin izana; hauek

Page 55: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

sakabanatuak ziren, nonbait, eta bizirik harrapa-tu nahi beren ehiza. Nolanahi ere, ekintza osogogorra izan zen; bost zaldi hesteak aterata etazazpi zaldizko aizkoraz edo sablez joak. Ikazkingizajoa bertan hil zuten buruan tiroa jota; Felixekbasoan sartzea lortu zuen; eta sinestezinezkoarintasuna duenez, batetik bestera lasterkatuzen; lasterkatu ahala, fusila kargatu, tiroa jo,txistu egiten zuen. Txistu haiek, tiro haiek, tartedesberdinetan eta alde desberdinetatik jota, bel-durtu egin zituzten zaldizko jendarmeak, han ezote zebilen kontrabandista talde bat, eta bizkorerretiratu ziren.

«Felixek urruntzen ikusi zituenean, atzeraborrokalekura itzuli zen. Hartu ikazkinaren gor-pua lepoan eta etxolarako bidean jarri zen. Ikaz-kinaren emaztea eta haurrak lo zeuden artean.Atean gelditu, jarri gorpua bere oinetan, eta biz-karra arbola bati emanda eta aurpegia etxolarensarrerarantz zuela eseri zen. Hara zer ikuskizunemaztearentzat bere egileorretik irtetean.

«Esnatu da, senarra falta du alboan; begiezFelix bilatu, eta Felixik ez. Jaiki da, irten da, ikusidu, hasi da oihuka, zerraldo erori da. Haurrak ere

Page 56: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

etorri dira korrika, ikusi dute eta oihuka hasidira; aitaren gainean, amaren gainean dabiltza.Emaztea, haurren zarata eta negarrek bereonera ekarririk, biloak erauzten hasten da,masailak atzamarkatzen. Felixek, arbolarenoinean geldi, begiak itxita, burua atzera itzulita,honela egiten zien ahots itzaliz: «Hil nazazue».Isiltasuna egin zen une batez; ondoren, atzeraere oinazea eta negarrak, eta Felixek berriro:«Hil nazazue; haurrak, erruki zaitezte, hil naza-zue».

«Horrela eman zituzten hiru egun eta hirugau oinazetan; laugarrenean, egiten dio Felixekikazkinaren emazteari: «Andre, har ezazu zuremorrala, sartu bertan ogia, eta segi niri». Guremendi eta basoetan zehar ibili luzea egin ondo-ren, Olivierren etxera iritsi ziren; dakizun bezala,herriaren mutur batean dago, bidea bitan urkul-tzen den unean; bide bat Franche-Comtéra doa,eta bestea Lorenara.

Hantxe jakin zuen Felixek Olivierren heriotza-ren berri, eta beragatik hildako bi gizonen alar-guntsen artean aurkitu zen. Sartu eta esaten diobat-batean Olivierren emazteari: «Non da Oli-

Page 57: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

vier?» Emakumearen isiltasunaren aurrean,haren jantziak, negarrak ikusita, ulertu zuen Oli-vier zendua zela. Ondoeza egin zitzaion; erorieta ore mahaiaren kontra jo zuen buruaz. Bi alar-guntsek altxatu zuten; odola isuri zitzaien gaine-ra; eta beren mantalez xukatzen ari ziren bitar-tean, gizonak esaten zien: «Eta zuek haienemazteak izan, eta hala ere lagundu egiten dida-zue!» Gero kordea galdu zuen; atzera bere oneraetorri eta egiten zuen hasperenka: «Zergatik ezninduen utzi? Zergatik etorri zen Reimsera? Zer-gatik utzi zioten etortzen?...» Gero burua galtzenzuen, haserreak hartzen zuen, eta lurrean jirakahasita arropak urratzen zituen. Oldarraldi haieta-ko batean, hartu sablea eta bere burua hil beharzuen, baina bi emakumeek gainera salto eginzioten, laguntza eske; auzokoak etorri ziren;sokaz lotu zuten eta zazpi edo zortzi aldiz aterazioten odola. Haserrea ematu egin zitzaion inda-rrak galtzean; eta hilda bezala geratu zen hiruz-palau egunez, eta denboraldi horren buruan kor-dea itzuli zitzaion. Lehen unean, begiak inguruanjarri, lo sakon batetik irten den gizona bezala,eta esan zuen: «Non nago? Andreok, nortzuk

Page 58: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

zarete?» Ikazkinaren emazteak erantzun zion:«Ni ikazkinaren emaztea naiz...». Berak berriro:«Ah! bai, ikazkinaren emaztea... Eta zu?..». Oli-vierren emaztea isildu egin zen. Gero negarrarieman zion, hormari begira jarrita, eta esan zuennegar-zotinka: «Olivierrenean zaude... Ohe hauOlivierrena da... Eta ni neu Olivierren emazteanintzen! Ai ene!».

«Hain ondo zaindu zuten bi emakumeek,halako errukia sentiarazi zioten, hainbestekoindarrez eskatu zioten bizitzeko, hain moduharrigarrian erakutsi zioten bera zela haienbaliabide bakarra, non azkenean sinetsi egin bai-tzien.

«Etxe hartan egon zen denbora guztian, ezzen sekula oheratu. Gauean irteten zen, landanzehar ibiltzen zen alderrai, lurrean iraulkatzenzen, Olivierri deika; emakumeetako batek jarrai-tu egiten zion, eta eguna urratzerako etxeraekartzen zuen.

«Askok zekiten Felix Olivierren etxean zela;eta haien artean baziren asmo txarrekoak. Bialarguntsek ohartarazi zioten zein arriskutanzegoen: eguerdi batez, banku batean zegoen

Page 59: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

eserita, sablea belaunetan, ukalondoak mahaibaten gainean eta bi ukabilak begietan. Lehenikez zuen erantzun ezer. Olivierren emazteakhamazazpi-hemezortzi urteko mutil bat zuen,ikazkinarenak hamabosteko alaba bat. Bat-batean esan zion ikazkinaren alarguntsari: «Ikaz-kina, zoaz alabaren bila eta ekarzu hona...»Belardi-sail batzuen jabe zen, eta saldu eginzituen. Ikazkinaren andrea alabarekin etorri zen,Olivierren semea harekin ezkondu zen; Felixekzelaien dirua eman zien, besarkatu egin zituen,barkamena eskatu zien negarrez; eta etxolanjarri ziren bizitzen, eta han dira oraindik, bestehaurren aita-amatzakoak eginez. Bi alarguntsakelkarrekin bizi izan ziren; eta Olivierren haurrekaita bat eta bi ama izan zituzten.

«Orain urte t’erdi edo hil zen ikazkinarenandrea. Olivierren andreak oraindik ere negaregiten du harengatik egunero.

«Arratsalde batez, Felixen zaindari zeudela(izan ere, bietarik bat beti izaten zuen begirale),ikusi zuten negar batean hasi zela; besoakhaiengandik bereizten zuen aterantz luzatuzituen isilik, eta segidan atua egiten jarraitu

Page 60: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

zuen. Ez zioten ezer esan, ondo asko baitzekitenzein beharrezko zen hark alde egitea. Hitzik esangabe afaldu zuten elkarrekin. Gauean, gizonajaiki egin zen; emakumeak ez zeuden lo; hanka-puntetan joan zen aterantz, eta irten egin zen. Biemakumeek estu-estu besarkatu zuten elkar,eta gau osoa negarrez eman zuten. Auskalo nongorde zen Felix; baina ez zaie asterik joatenharen lagungarririk jaso gabe.

«Ikazkinaren alaba eta Olivierren semea bizidiren basoa Leclerc de Rançonières izenekobatena da, gizon guztiz aberats eta eskualdehartan den Courcelles herriko jaunarena, alegia.Egun batez, Rançonièresko edo Courcelleskojauna, nahi duzuen bezala, basoan zehar zebilenehizan; Olivierren semearen etxolara iritsi zen;sartu da, hasi da haurrekin jolasean, oso politakbaitziren; egin dizkie galdera batzuk; andrea,hura ere ez baitzen batere itsusia, gogoko eginzitzaion; gurasoen menturaren berri izan zuen,Felixentzat barkamena eskatuko zuela aginduzien; eskatu zuen, eta bai lortu ere.

«Felix Rançonièresko jaunaren zerbitzuanhasi zen ehiza-guarda gisa.

Page 61: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

«Baziren pare bat urte Rançonièresko gazte-luan bizi zela, eta bere soldataren parte handibat bidaltzen zien bi alarguntsei; baina hara non,nagusiari zion atxikimenduak eta bere izaeraburgoiak arazo batean sarrarazi zuten; hasieranez zen ezer, baina gerora ondorio latzak izanzituen.

«Rançonièresko jaunak Fourmont izenekojaun bat zuen auzo, Ch...-ko epaitegiko kontsei-laria. Mugarri bakar batek bereizten zituen bietxaldeak; mugarri hark traba egiten zuenRançonièresko jaunaren atarian, eta oztopatuegiten zuen gurdien sarbidea. Rançonièreskojaunak oinbete batzuk atzerarazi zuen Four-mont-eko jaunaren etxerantz; honek berrirobeste hainbeste mugitu zuen mugarria Ranço-nièresko jaunaren etxerantz; ondotik, gorrotoa,irainak, istilua bi auzoen artean. Mugarriarenauziak beste bi edo hiru auzi larriago sorrarazizituen. Gauzak horretara iritsiak zirelarik, arra-tsalde batez Rançonièresko jaunak, bere guardaFelixekin ehizatik itzultzean, Fourmonteko jaunmagistratuarekin eta honen anaia militarrarekinegin zuen topo. Honek esan zion anaiari: “Anaia,

Page 62: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

zer deritzozu agure gaizto honi aurpegia marka-tzen badiogu?”. Rançonièresko jaunak ez zituenaditu hitzok, baina Felixek bai, zoritxarrez. Ozar-ki mintzatu zitzaion gazteari: “Jaun ofiziala,benetan ausartuko al zinateke esan duzun horibetetzen?”. Berehala, utzi fusila lurrean etaheldu dio sableari, ez baitzen inora joaten beresablea gabe. Militar gazteak atera du ezpatazorrotik, oldartu zaio Felixi; Rançonièresko jaunaetorri, tartean jarri eta heldu dio bere ehiza-guardari. Bitartean, militarrak fusila hartu etatiroa jaurtitzen din Felixi, baina huts egin; honeksable-kolpe bat jaurtitzen dio, eta kolpeaz ezpa-ta kentzen dio gazteari eskutik, eta ezpatarekinbeso erdia: horra hor auzi kriminal bat, hiruzpa-lau auzi zibilekin batera; Felix kartzelan atxilotu-ta; prozesu izugarria; eta prozesuaren ondoren,bere karguaz eta ia ohoreaz gabetutako magis-tratu bat, armadatik kanporatutako militar bat,Rançonièresko jauna penaz hilda, eta Felix kar-tzelan beti ere, Fourmontarren gorrotopean. Fingaizto egingo zukeen, maitasuna laguntzera eto-rri ez balitzaio; kartzelariaren alaba maiteminduzitzaion eta ihes egiten lagundu zion: hau egia

Page 63: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

ez balitz ere, gutxienez denen ahotan dabil. FelixPrusiara joan zen, eta egun guardien errejimen-duan ari da zerbitzuan. Kideek estimatu egitenomen dute, erregeak berak ere ezagutzen omendu. Tristea du ezizen; Olivierren alarguntsakesan dit Felixek lagungarriak bidaltzen dizkielaoraindik.

Hau da, andere, Felixen istorioaz jakin ahalizan dudan guztia. Nire kontakizunari Papin gureparroko jaunaren gutun bat eransten diot. Ezdakit zer dioen bertan, baina beldur naiz apaizhorrek, burugogorra eta gaizto samarra izaki,bere aurreiritzien arabera arituko zaizula Oliviereta Felixez. Arren eskatzen dizut, andere, lotzakizkie egintzei —zaude ziur egia direla—, baieta zure bihotzaren ontasunari ere, hobeto ahol-katuko baitizu hark Sorbonako lehen kasuistakbaino —eta hori, noski, ez da Papin jauna.

TEOLOGIAN DOKTOREETA BOURBONNEKO SANTA MARIAKO

PARROKOA DENPAPIN JAUNAREN

GUTUNA

Page 64: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Ez dakit, andere, zer esango zizun azpiordez-kari jaunak Olivier eta Felixi buruz, ez eta zerga-tik duzun hainbesteko interesa bi gaizkile horie-taz, mundu honetan eman dituzten urratsakodolez busti baitira beti. Probidentziak zigortuegin du bat, eta arnasaldi batzuk eman dizkiobesteari, baina susmoa dut ez zaizkiola ezertara-ko baliatuko; nolanahi ere, egin bedi Jainkoarennahia! Badakit hemengo pertsonak (eta ez nin-tzateke batere harrituko azpiordezkari jaunahorien artekoa balitz) adiskidetasun apartekobaten eredu bailiran mintzatzen direla bi gizonhorietaz; baina Jainkoaren begien aurrean, zer-tan geratzen da bertuterik garaiena, erruki-sen-tipen oroz gabeturik, Elizari eta bere ministroeizor zaien errespetuaz gabeturik, eta subiranoa-ren legeari men egin gabe? Olivier bere etxekoatean hil da, sakramenturik gabe; Felixi lagun-tzeko deitu nindutenean, bi alarguntsen etxeanzegoelarik, inoiz ezin izan nion atera Olivierrenizena besterik; ez erlijio-zantzurik, ez damu-sei-nalerik. Ez dut gogoan Felix behin ere peniten-tziaren epaimahaiaren aurrera aurkeztu izana.

Page 65: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Olivierren emaztea harroputz bat da, behinbaino gehiagotan errespetuan huts egin didana;irakurtzen eta idazten dakielako aitzakian, bereseme-alabak hezi ditzakeelakoan dago; etahaiek ez dira ageri ez parrokiako eskolan ez niredotrinan. Juzka beza berorrek, andere, horrenondoren, jite horretako pertsonak bere ontasu-naren duin ote diren! Ebanjelioak txiroenganakoerrukia gomendatzen digu beti ere; hara bada,inork ez ditu hobeto ezagutzen benetako behar-tsuak, txiro eta aberatsen artzain denak baino.Andere horrek konfiantzaz ohoratu nahi banindu,nik gizajoentzako probetxu handiagoz eta zure-tzako meritu handiagoz bana nitzake bere ongin-tzaren fruituak.

Adeitasunez, e.a...»

...-ko andereak eskertu egin zizkion azpior-dezkariari bere asmo onak, eta bere limosnakbidali zizkion Papin jaunari, honako ohar hone-kin.

«Eskerronez nagokio, jauna, berorren aholkuzuhurrengatik. Aitortu behar diot bi gizon hauen

Page 66: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

istorioak inarrosi egin ninduela; eta bat etorrikoda berori nirekin, hain adiskidetasun berezibaten etsenplu oso aproposa zen arima on etasentibera bat liluratzeko; baina berorrek argiegin dit, eta pentsatu dut hobe zela bertute kris-tau eta zoritxarrekoen alde egitea, bertute natu-ral eta paganoen alde egitea baino. Arren erre-gutzen diot onar dezala bidaltzen diodan dirutza-txo hau, eta bana dezala nik baino hobeto uler-tutako urrikalmenduaren arabera.

«Ohore guztiz...»

Pentsatzekoa da Olivierren alarguntsak etaFelixek ez zutela sosik jaso ....ko anderearenlimosnatik. Felix hil zen; eta andre gajoa eregosez hilko zen bere seme-alabekin, baldin etabasoan gorde ez balitz, seme zaharrenarenetxean. Han ari da lanean bere zaharrean; ahalduen bezala irauten du bere seme-alaba eta bilo-ben ondoan.

* * *

Page 67: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Esanak esan, hiru ipuin-mota daude... Dezen-te gehiago daude, esango didazue... Bego; bainanik Homeroren, Virgilioren, Tassoren estilokoipuina bereizten dut batetik. Ipuin harrigarri dei-tzen diot. Bertan exageratu egiten da natura;balizko ageri da egia; eta kontalariak aukeratu-tako moldea errespetatu badu, dena moldehorren arabera paratua bada, eta harian etaelkarrizketetan lortu badu bere obra-motakeskatzen zuen betegintza-gradua, ez dago harigehiago eskatzerik. Haren poemari ekitean, lurezezagunean gaude, ezer ez da gertatzen bizigaren honetan bezala, baina dena handikiro ger-tatzen da, gure inguruan arrunki gertatzen denbezala. Bada gero ipuin komikoa ere, hala nolaLa Fontaine, Vergier, Ariosto, Hamiltonenakbezalakoa, zeinetan kontalariaren xedea ezbaita natura imitatzea, ez egia, ez ilusioa; irudi-menezko espazioetara egiten du jauzi. Esaiozuehalakoari: «Izan zaitez alai, burutsu, atsegin, ori-ginal, are bitxi; baina lilura nazazu xehetasunez;formaren xarmak ez diezadala ikusten utz edu-kiaren egiantzekorik eza; eta kontalariak eska-tzen diozuna betetzen badu, egina du dena.

Page 68: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Bada, azkenez, ipuin historikoa, Scarron, Cer-vantes, Marmontel-en obretan irakur daitekeenabezalakoa...»

— Pikutara ipuin eta ipuinlari historikoak!Halakoa ez da gezurti kaxkar eta hotz bat beste-rik...

— Bai, bere ofizioa menderatzen ez badu.Idazle-mota horrek engainatu egin nahi gaitu;su-bazterrean esertzen da; egia osoa eta zeha-tza du xede; sinets diezaioten nahi du; interesa-tu, inarrosi, berotu, ikaratu eta malkoak isurara-zi nahi ditu; eta ondorio hori ez da lortzen hitz-etorririk eta poesiarik gabe. Baina hitz-etorriagezur-modu bat da, eta ez da poesia bezalakorikilusioaren kontrako; batak zein besteak exagera-tu, larretsi, areagotu, mesfidantza eragiten dute:zer egingo du, bada, kontalari horrek zu engai-natzeko? Hauxe. Zertzeladatxoz josiko du berekontakizuna, argumentuari hain lotuta, hain erasinple eta naturalez, eta hala ere hain imajina-gaitz direlarik, non zeure buruari esan beharkodiozun: «Alafede, hau egia da; gauza hauek ezdira asmatzen». Honela, hitz-etorriaren eta poe-siaren exageraziotik salbatuko da; naturaren

Page 69: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

egiak ezkutatu egingo du artearen prestigioa;eta elkarren kontrako diruditen bi baldintzabeteko ditu: aldi berean errealista eta poetikoizatea, egiazko eta gezurti.

Beste arte batetik hartutako adibide batekare nabariago utziko dizu esan nahi dizudana.Pintore batek buru bat margotu du miesan. Haz-pegi guztiak zehatzak dira, handiak eta erregula-rrak; multzo beteginena eta bakanena duzu. Haribegiratzean, errespetua, mirespena, beldur-ikara sentitzen dut. Haren eredua naturan bilatueta ez dut aurkitzen; buru horren aldean dena daahul, txiki eta meharra; buru ideala da; inpresiohori dut, hala aitortzen dut. Baina artistak orbantxiki bat erakusten badit buru horren bekokian,garatxo bat loki batean, ebakitxo sumaezin batbeheko ezpainean, buru hori jadanik ez da idea-la, eta potret bilakatzen da; nafarreri seinale batbegi ondoan edo sudur ondoan, eta emakume-aurpegi hori jadanik ez da Venusena; nire auzo-koren baten potreta da. Hala bada, esango niekegure kontalari historikoei: ondo da, ederrak dirazuen irudiak; baina horixe falta zaie, garatxoalokian, ebakia ezpainean, nafarreri marka sudur

Page 70: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

ondoan, horrexek egingo lituzke egiazko; eta,nire lagun Caillot aktoreak zioen bezala: «Hautspixka bat aire zapatetan, eta ez naiz nire kame-rinotik irten; mendialdetik nator».

Atque ita mentitur, sic veris falsa remis-cet,

Primo ne medium, medio ne discrepetimum.

(Horazio, De Art. Poet., 151 ber.)

Eta hain ondo etortzen da moral pixka batpoetika pixka baten ondoren! Felix eskale batzen, non hil ez zeukana; Olivier beste eskale batzen, non hil ez zeukana; beste hainbeste esandaiteke ikazkinaz, honen emazteaz eta ipuinhonetako beste pertsonaiez ere; ondorio hauaterako duzue, nekez izango dela adiskidantzaoso eta gotorrik, non hil ez daukaten gizakienartean ez bada. Gizaki bat izaten da orduan berelagunaren fortuna osoa, eta laguna berarena.Hortik ondorioztatzen da esperientziaren egia:zorigaitzak estutu egiten ditu lokarriak eta adis-kidetasuna; eta horrenbestez bada gairik beste

Page 71: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

pasarte bat gehitzeko De l’esprit liburuaz aurkiegingo den argitalpenari.

Page 72: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

AUTOREAK ETA KRITIKOAK

Bidaiariek halako gizaki basatu batzuk aipa-tzen dituzte, pasatzen den edonori gezi pozoi-tuak jaurtikitzen dizkiotenak. Horra gure kritiko-en irudi bizia.

Gehiegizkoa iruditzen zaizula konparazioa?Gutxienez onartuko didazu haiek badutela aldeguztietatik muinoz inguratutako haran bateanbizi zen gizon bakarti baten antz handi samarra.Harentzat, espazio mugatu hura unibertso osoazen. Urrats bat eman, begia horizonte estu harieman, eta esaten zuen: «Dena dakit; dena ikusidut». Baina egun batez bideari lotzeko tentaldiaizan zuen, eta bistatik at zituen gauza batzueta-ra hurbiltzeko; igo da muino baten gainera.Haren harridura, begien aurrean zabaltzen zenespazio izugarri hura ikustean. Orduan, iritziaaldatuz, esan zuen: «Ez dakit ezer; ez dut ezerikusi».

Esan dut gure kritikoek gizon horren antzadutela; oker nago: beren etxola barruan daude

Page 73: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

oraindik, eta ez dute uste azaren barreneko hos-toa direnik, ez.

Idazlearen egitekoa harropuzkeria handisamarra da; jendeari irakasteko moduan delauste du. Eta kritikoaren egitekoa? Are harropuz-keria handiagoa: jendeari irakasteko moduandenari irakasteko moduan dela uste du.

Idazleak dio: «Jaunak, adi niri, neu bainaizzuen maisua». Eta kritikoak! «Niri, jaunak, niriaditu behar didazue, zuen maisuen maisu bai-naiz».

Bestalde, jendeak bere iritzia erakusten du.Idazlearen lana txarra bada, barre egiten dio; baieta kritikoaren oharrei ere, faltsuak badira.

Ondorioz, honela dio kritikoak: «Hauekgaraiak! Hauek ohiturak! Galdu da gustu ona!».Eta horrela kontsolatzen da.

Bestalde, idazleak ikusleak, aktoreak etakabala salatzen ditu. Deitzen die lagunei; irakur-tzen die bere obra antzeztu baino lehen: arra-kastarako sortua da. Baina lagunek, itsu edo kol-dar, ez dira ausartzen ez indarrik, ez pertsonaia-rik, ez estilorik duen lana dela esatera; eta sinets

Page 74: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

iezadazu, jendea ia inoiz ez da tronpatzen. Zureobrak txarra delako egiten du porrot.

— Baina Misantropoa ere hala-hola ibili zen,arrakasta izan aurretik, ezta?

— Egia da. Ez da gauza txarra, ez, porrotbatan ondoren, adibide hori eskura izatea! Nikere gogoratuko dut, inoiz obraren bat estreinatueta txistu jotzen badidate.

Kritikak desberdin jokatzen du biziekin etahildakoekin. Idazle bat hil dela? Haren tasunaknabarmentzen eta akatsak gainzuritzen jardutendu. Bizi dela? Alderantziz: akatsak nabarmendueta tasunak ahazten ditu. Eta horrek badu bereazalpena: bizidunak zuzentzea badago; hildako-ekin, ordea, ez dago zereginik.

Hala ere, obra baten zentsorerik zorrotzenaidazlea bera da. Zenbat zigortzen duen bereburua! Berak bestek ez daki obraren akats ezku-tukoa; ia inoiz ez da izaten kritikak seinalatzenduena. Horrek filosofo batek sarritan esan ohizuena gogorazi dit: «Gaizki hitz egiten dutelanitaz? Nik neure burua ezagutzen dudan bezalaezagutuko banindute!...».

Page 75: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Antzinateko idazle eta kritikoek lehenik ikasiegiten zuten; filosofiako eskoletatik irten arte ezzioten ekiten letren bideari. Zeninen luzaro gor-detzen zuen idazleak bere obra, jendeari eraku-tsi aurretik! Horregatik dute zuzentasun hori,aholkuei, limari eta denborari bakarrik zor zaio-na.

Gu gehiegi arduratzen gara argitaratzen:baina beharbada inspirazioa eta zintzotasunafalta zaizkigu luma hartzen dugunean.

Sistema morala ustelduta badago, artea fal-tsua izango da.

Egia eta bertutea arte ederren lagunak dira.Idazle izan nahi duzula?, kritiko izan nahi duzu-la?: hasteko, zintzoa izan. Zer espero daitekebarru-barrutik sentitzeko gai ez denagandik? Etazerk sentiaraz diezaguke, ezpada egiak eta ber-tuteak, naturako bi gauzarik indartsuenek, ale-gia?

Esaten badidate gizon bat zikoitza dela,lanak izango ditut zerbait handirik sor dezakeelasinesteko. Akats horrek kaskartu egiten du izpiri-tua, eta gogortu bihotza. Zorigaitz publikoak ezdira ezer zikoitzarentzat. Batzuetan, poztu ere

Page 76: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

egiten da halakoen aurrean. Gogorra da. Nolaegingo du ezer bikainik? Beti baitago bere diru-kutxaren gainean kukulduta. Ez daki denborarenazkarraz eta bizitzaren laburraz ezer. Bere bai-tan bildurik, ez du karitaterik egiten. Nahiago dumetal horiaren puska bat hurkoaren zorionabaino. Inoiz ez du ezagutu beharrean denariemateko plazera, sufritzen duenari oinazeaahaztaraztekoa, negarrez dagoenarekin negaregitekoa. Aita txarra da halakoa, seme txarra,lagun txarra, herritar txarra. Bere bizioa zuritze-ko, egiteko guztiak bere grinaren esanetara jar-tzen dituen sistema bat sortu du. Baldin eta erru-kia, liberaltasuna, ospitalitatea, aberri edo giza-teriaganako maitasuna pintatzeko asmoa hartu-ko balu, non aurkituko lituzke koloreak? Bereartean, tasun horiek apetatxo eta erokeriak bes-terik ez direla sinesten baitu.

Zikoitzaren ondoren —harentzat bitartekoguztiak baitira kaxkarrak eta txikiak, eta legeahausten ere ausartuko bailitzateke dirua lortze-kotan—, jeinu mugatueneko gizakia, gaiztorakoahaltsuena, egia, ona eta ederra denerakodohain gutxien dituena, superstiziotsua da.

Page 77: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Superstiziotsuaren ondoren, hipokrita.Superstiziotsua begi-lausoa da; hipokrita, bihotz-ustela.

Ondo jaioa bazara, naturak izpiritu zuzenaeta bihotz sentibera eman badizkizu, ihes egiozualdi batez gizarteari; azter ezazu zeure burua.Nola emango du musika-tresna batek nota doia,desafinatuta badago? Gauzez ideia zehatzakeratu; konparatu zeure jokabidea zeure eginki-zunekin; zintzotu zaitez, eta ez pentsatu lanhorrek eta denbora horrek, hain ondo enplega-tuak gizonarentzat, ez diotela onik ekarriko idaz-leari. Zeure izaeran eta ohituretan ezartzenduzun perfekzio moraletik halako kalitate etajustiziazko ñabardura bat sortuko da, eta idatzi-ko duzun guztiaren gainera isuriko. Bizioa deskri-batu behar baduzu, ez ahaztu ordena orokorra-ren eta zorion publiko eta partikularraren zeinkontrarioa den; hartara, irmo deskribatuko duzu.Bertutea deskribatu behar baduzu, nola lortukoduzu besteek maita dezaten, zeu bertutetsu ezbazara?

Page 78: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Gizonen artera itzultzean, adi egon ondo hitzegiten dutenei; eta maiz hitz egin zeure buruare-kin.

Adiskide, ezagutzen duzu Aristo; hartaz kon-tatu nahi dizut ondoren doana. Berrogei urtezituen orduan. Bete-betean emana zen filosofiaikastera. Filosofo deitzen zioten, anbiziorik ezzuelako, zuzena zelako, eta bekaizgoak inoiz ezzizkiolako aldatu ez bere gozotasuna, ez berebakea. Bestalde, plegu zuhurrekoa zen; ohiturazuzenetakoa; arrazoiketa zorrotzak eta sinpleakegiten zituen. Filosofo zahar baten soingainekoabesterik ez zitzaion falta, pobrea zelako, etapozik zegoelako bere pobretasunean.

Egun batez, ordu batzuez literaturaz edomoralaz solastatzea pentsatu zuen lagunekin, ezbaitzuen gogoko arazo publikoez mintzatzea.Baina lagunak ez ziren etorri, eta bakarrikpaseatzea erabaki zuen.

Gutxitan jo ohi zuen gizonen biltoki direnlekuetara. Gogokoago zituen leku apartatuak.Ametsetan bezala ibiltzen zen oinez, esanez:

«Berrogei urte ditut. Asko ikasia naiz; filosofodeitzen didate. Hala ere, norbait etorri eta esan-

Page 79: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

go balit: “Aristo, zer dira egiazkoa, ona eta ede-rra?”, erantzuna pronto izango al nuke? Ez.“Baina nola, Aristo, ez al dakizu zertzuk direnegiazkoa, ona eta ederra? Eta filosofo deitzendizute zuri!”».

Ezagutzarik gabe zabaltzen diren eta lotsarikgabe onartzen diren gorespenen hutsalaz gogo-eta egin ondoren, gure jokabidearen eta gurejudizioen ideia oinarrizko horien sorburuaren bilahasi zen; honela egiten zuen bere artean:

«Beharbada ez dira izango giza espezieosoan bi norbanako elkarren antz arin bat eredutenak. Antolakuntza orokorra, sentimenak,kanpoko itxura, erraiak, oso desberdinak dira.Zuntzak, giharrak, solidoak, jariakinak, oso des-berdinak dira. Izpiritua, irudimena, oroimena,ideiak, egiak, aurreiritziak, elikagaiak, ariketak,ezagupenak, egoerak, hezkuntza, gustuak, for-tuna, talentuak, oso desberdinak dira. Objek-tuak, klimak, ohiturak, legeak, azturak, gober-nuak, erlijioak, oso desberdinak dira. Beraz, nolaliteke bi gizonek gustu berbera edo ideia berbe-rak izatea egiazko, on eta eder denaz? Bizitzarenaskotarikoa eta gertaeren anitza aski lirateke,

Page 80: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

besterik gabe, era guztietako iritziak justifikatze-ko.

«Eta hori ez da dena. Gizon batengan denada gorabehera etengabea, dela alderdi fisikoa,dela morala kontuan hartzen badugu: penadator plazeraren ondotik, plazera penaren ondo-tik; osasuna gaixotasunari darraio, eta gaixota-suna osasunari. Oroimenari esker gara bat berabesteentzat eta geure buruarentzat. Nik dudanadinarekin, baliteke gorputzean ez izatea jaio-tzean nuen molekula bakar bat ere. Ez dakit nirebiziak zer muga duen; baina gorputza lurrariitzultzeko unea etor dadinean, seguruenik ez duizango orain duen molekuletarik bakar bat ere.Arima ere desberdina da bizitzako aldietanzehar. Haurretan, zizaka egiten nuen; orain,arrazoitzen dudalakoan nago, baina, arrazoi etaguzti, denbora aurrera doa eta zizaka hasiko naizberriz. Hori da nire izatea eta denena. Beraz,nola liteke gutako bakar batek ere bere bizitzaosoan gustu berbera gordetzea, beti iritzi berakdefendatzea egia, ona eta eder denaz? Gizakientristurak eta gaiztakeriak ekarritako iraultzakaski lirateke haien iritziak aldatzeko.

Page 81: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

«Beraz, kondenatuta al dago gizona ez bes-teekin ez bere buruarekin ados jartzera, ezagu-tzea axola zaizkion gauza bakarrez: egiaz, onta-sunaz, edertasunaz? Gauza horiek lokalak,behin-behinekoak eta arbitrarioak al dira, zen-tzurik gabeko hutsak? Ez al dago ezer den beza-lakoa denik? Gauza bat egiazko, on eta eder alda hala dirudienean? Gustuaz egin ditzakeguneztabaida guztiak proposizio honen bidez ebatzlitezke: gu, zu eta ni, izaki desberdinak gara; etani neu ere, ez al naiz desberdina unez une?»

Hemen Aristo gelditu egin zen; gero aurrerasegitu zuen: «Egia da gure eztabaidak ez lirate-keela amaituko harik eta nork bere burua halaeredutzat nola epailetzat hartu arte. Zenbatgizon, hainbat neurri egon behar dute eta gizonbatek bizitzan, zenbat aldi nabarmenki desber-din dituen, hainbat modulu desberdin izangoditu.

«Aski zait hori, nik uste, nire kanpoan neurribat, modulu bat bilatzeko beharra sentitzeko.Lortzen ez dudan bitartean, nire judizio gehienakfaltsuak izango dira, eta denak badaezpadakoak.

Page 82: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

«Baina, non aurkitu bila nabilen eta falta zai-dan neurri aldakaitz hori?... Nik neuk eratukodudan gizon ideal batengan, zeini aurkeztukobaitizkiot epaitu beharreko gauzak, eta zeiniatxikiko bainatzaio beraren oihartzun leial beste-rik ez izan arte?... Baina gizon hori nire sorkarilitzateke... Zer axola dio osagai iraunkorretatiksortzen badut...! Baina, osagai iraunkor horiek,non daude?... Naturan?... Bego, baina nola gar-dainatu?... Gauza zaila da, ezinezkoa ote?...Eredu betegina eratzeaz etsi dezadanean, bar-katu egingo al zait saiatzea?... Ez... Sala gaite-zen, beraz... Baina, zer konpromiso hartu dut,kontuan izanik edertasun-ereduak, antzinakoeskultoreek beren obra guztietan izan zuteneredu hark, hainbeste behaketa, azterketa etaneke ekarri ziela?... Halaz guztiz ere, egin eginbehar, edota, Aristo filosofoa deitzen dizutelaentzutean, lotsagorritu».

Puntu honetan, Aristok bigarren pausaldiaegin zuen, lehena baino luzexeagoa, eta honelajarraitu zuen:

Lehen begiratuan, ohartzen naiz bila nabilengizaki ideala neuk osatutako izakia dela, eta

Page 83: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

eskultoreek, gizaki horren proportzio ederrenakzeintzuk diren zehazterakoan, neure ereduarenparte bat gauzatu dutela... Bai. Har dezagunestatua bat, eta eman diezaiogun bizia... Emandiezazkiogun gizaki batek izan ditzakeen orga-norik beteginenak. Jantzi dezagun hilkor batekizan ditzakeen tasun guztiez, eta gauzatua duke-gu gure eredu ideala... Ezbairik gabe... Baina azer azterketa!, a zer lan! Zenbat ezagupen fisiko,natural eta moral bildu behar den! Ez dut ezagu-tzen inongo zientziarik, inongo arterik, zeinetanez dudan neure burua sakonki trebatu beharko.Horrela eta ez bestela izango dut egia osoaz,ontasun eta edertasun osoaz hornitutako ereduideala... jakina, ezingo dut eratu eredu orokorideal hori baldin eta jainkoek ez badidate berenadimena ematen, eta eternitatea agintzen ezbadidate: hona hemen berriro ere garbitu nahinituen zalantzetan murgilduta».

Aristo, triste eta pentsati, berriro gelditu zenpuntu horretan.

«Baina, zergatik —jarraitu zuen isilune batenondorenez dut nik ere eskultoreek bezala egi-ten? Haiek beren premietara egokitzen den ere-

Page 84: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

dua osatu dute; nik neure premiak ditut... Litera-turagileak eredu ideal bat osa dezala literatura-gile beteginenaz, eta gizon horren ahotik juzkaditzala besteen eta bere emaitzak. Filosofoakere berdin egin dezala... Ereduari on eta ederiruditzen zaion oro, hala izango da. Hori du bereerabakien mekanismoa... Eredu ideala hainbatpreziagarri eta ozarrago izango da zenbat etaharen ezagupenak zabalagoak izan... Ez da inor,ezin inor izan, dena neurri berean egiazko, oneta eder dela juzkatzen duenik. Ez: ameskeriahutsa da uste izatea gustu oneko gizakia bete-gintzarre ororen eredu orokor ideala bereganduen huraxe dela.

«Baina, nola erabiliko dut nire filosofo-izaera-ri —hala deitu nahi baitzait— dagokion ereduideal hori, halakorik izaten dudanean? Pintoreeta eskulturagileek erabili duten bezala. Aldatuegingo dut zirkunstantzien arabera. Bigarrengogoeta honi ekingo diot orain.

«Ikasketak konkortu egiten du literaturagi-lea. Ariketak martzialago egiten du soldaduarenibilera. Zamak garraiatzeko ohiturak giltzurru-nak makurrarazten dizkio morroiari. Emakume

Page 85: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

gizenak atzeratu egiten du burua. Konkordunakkonkorrik gabeak ez bezala mugitzen ditu beso-ak. Behaketa horiek, behin eta berriz mugarikgabe eginda, hezi egiten dute eskulturagilea,erakutsi egiten diote eredu ideala bere gogaraaldatzen, sendotzen, ahultzen, desitxuratzen etaeraldatzen. Grina, ohitura, izaera, erabilpenenazterketak erakutsiko dio pintoreari eredua alda-tzen, eta ez kontuan hartzen gizona besterikgabe, baizik eta gizon ona edo gaiztoa, pazien-tziatsua edo suminkorra.

«Honela, antzirudi bakar batetik irudikape-nen aniztasun azkengabea sortuko da eszenara-ko edo mihiserako. Poeta bat al da? Konposatzenduen poeta al da? Satira bat ala himno bat kon-posatzen du? Satira bat konposatuz gero, hase-rretu egin behar du: begiak ñarrotu, burua sor-balda artean sartu, ahoa itxi, hortz-haginak estu-tu, arnasari eutsi. Himnoa dela? Poztu eginbehar du: burua goian, ahoa erdi irekita, bistazeruan galdurik, goi-hatsak eta estasiak hartuadelako itxura izan, arnasa bizkor eta estu. Arra-kasta lortu ondoren, ez al dute izango itxura des-berdinik bi gizakion alaitasunek?».

Page 86: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

Elkarrizketa hori bere buruarekin izan ondo-ren, Aristok pentsatu zuen artean asko zuelaikasteko. Etxera itzuli zen. Hamabost urtezentzerratu zen. Historiara, filosofiara, moralera,zientzia eta arteetara eman zen; eta, berrogeitahamar urtean, gizon zintzoa, ikasia, gustu one-koa izan zen, idazle handia eta kritiko bikaina.

Page 87: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

LA CARLIEREKO ANDEREA— Itzuliko al gara?— Oraindik goiz da.— Ikusten al dituzu hodeiok?— Ez izan beldurrik; berez desagertuko dira,

eta haizexka leunenaren laguntzarik gabe.— Zuk uste?— Maiz ikusi dut halakorik udan, eguraldi

beroa denean. Atmosferaren behealdeak, euriakbere hezetasunaz gabetuta, zerua ezkutatzendizun ganga iluna eratzen duen lurrin lodiarenparte bat hartuko du. Lurrin hori berdintsu bana-tuko da aire guztian zehar, eta banaketa edokonbinazio zehatz horregatik, nahi duzun bezaladeitu, atmosfera garden eta argi bihurtuko da.Laborategietan egin ohi den lan berbera da, gureburuen gainetik handizka gertatzen dena. Ordubatzuk hartu, urdin-uneak hodei mehetuak zula-tzen hasiko dira; hodeiak are gehiago mehetukodira; urdin-uneak ugaritu eta zabalduko; lasterez duzu jakingo zer geratu zaion beldurtzen zin-tuen krespa beltzari, eta harrituta eta atseginez

Page 88: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

egongo zara airearen aratzagatik, zeruaren gar-biagatik eta egunaren ederragatik.

— Egia da hori; izan ere, zu hizketan ari zine-la, ni begira nengoen, eta bazirudien fenomenohori zure esanetara gertatzen ari zela.

— Fenomeno hori aireak ura disolbatzeabezalako zerbait besterik ez da.

— Ur hotzez betetzen den edalontziaren kan-poaldea makesten duen lurrina bezala, prezipita-zio modukoa besterik ez da.

— Eta atmosferan igeri dabiltzan edo zintzilikdauden baloi eskerga horiek ez dira soberandagoen ura besterik, aire saturatuak disolbatuezin duen ura.

— Kafe-kikara baten hondarrean geratzendiren azukre-puskak bezala geratzen dira han.

— Oso ondo.— Beraz, agintzen didazu, itzuleran...— Inoiz ikusi ez bezalako ganga izartua izan-

go dugula.— Paseatzen segitzen dugunez, esango al

zenidake, hemen ibili ohi diren guztiak ezagunakdituzunez, nor den hor eserita dagoen pertso-naia ihar, luze, malenkoniatsu hori, hitzik egin ez

Page 89: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

duena, eta beste guztiak sakabanatu direneansaloian bakarrik utzi dutena?

— Oinazea benetan errespetatzen diodangizon bat da.

— Eta nola du izena?— Desroches zalduna.— Zer Desroches, aita zikoitza hiltzean izuga-

rrizko fortunaren jabe bihurturik, ospetsu bihurtuzena bere lazokeriagatik, bere limurkeriagatiketa hainbeste egoera aldatu dituelako?

— Horixe bera.— Era guztietako aldaketak izan dituen ero

hori, hurrenez hurren iduneko zuriz, jauregikojantziz eta uniformez ikusi izan dutena?

— Bai, ero horixe.— Nola aldatu den!— Horren bizitza gertaera harrigarriz osatuta-

ko ehuna da. Patuaren apeten eta gizakien juzkuarinen biktima zorigaitzekoenetako bat da bera.Eliza utzi eta magistraturan sartu zenean, fami-liak mila espantu egin zituen; eta jende tentelguztia, beti gurasoen alde jarri behar seme-ala-ben kontra, denak batera hasi ziren gaizki-esaka.

Page 90: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Istilu gorriak sortu ziren bada tribunaletikerretiratu eta armadara sartu zenean ere.

— Hala ere, zer egin zuen? Kemena erakutsi.Gu denok barro egongo ginateke halakorik egin-da, baina berari izan den pertsonarik eroenarenfama jarri zion; eta harritu egiten zara jendearenkalaka neurrigabeak gogaitzen banau, pazien-tzia galarazten badit, min ematen badit!

— Alafede, aitortzen dizut nik ere mundu guz-tiak bezala juzkatu dudala Desroches.

— Horrelaxe izaten da: ahoz aho, bata bes-tearen oihartzun irrigarri bihurtuta, gizon adei-tsua gizon kaxkar itzultzen dugu, gizon argiaergel, zintzoa gaizto, ausarta burugabe, etaalderantziz. Ez, ez du merezi berriketari muturlu-ze horien ez onespena, ez gaitzespena kontuanhartzea, haren bizitzako jokabideren bat delaeta. Adi, Jainkoarren!, eta hil zaitez lotsaz. Des-roches oso gazterik sartu zen kontseilari parla-mentuan; aldeko zirkunstantziek Ganbara Nagu-sira eraman zuten bizkor; Tournelleko Ganbara-koa ere izan zen tokatu zitzaionean, eta, beraz,epaileetako bat afera kriminal batean. Bereondorioen arabera, gaizkilea azken supliziora

Page 91: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

kondenatu zuten. Exekuzioaren egunean, ohikoada epaia erabaki dutenak udaletxean biltzea,zorigaitzekoaren azken asmoak jasotzeko, hala-korik balitz; abagune hartan baziren. Negua zen.Desroches eta kidea sutondoan eserita zeudengajoa etorria zela jakinarazi zietenean. Gizonhura, torturak lokatua, anda batzuetan etzandaekarri zuten. Sartutakoan, jaiki, zerura begirajarri, eta oihu egin zuen: «Jainko handia! Zureepaia zuzena da». Horra hura andetan, Desro-chesen oinetara. «Zuk kondenatu al nauzu,jauna?» esaten dio aurpegira gogor. «Egoztendidaten krimenaren errudun naiz, bai, banaiz,aitortzen dut, baina zuk ez dakizu ezer». Gero,prozesu osoari berrekinez, argi baino argiagofrogatu zuen ez zegoela ez sendotasunik froge-tan, ez justiziarik epaian. Desroches, ikarak guz-tiz hartuta, jaiki, urratu bere epaile-jantziak, etabetiko egin zion uko gizakien biziaren gaineanerabakitzeko betekizun arriskutsuari. Eta horranori deitzen dioten ero! Bere burua ezagutzenduen gizon bati, apaiz-jantziak ohitura gaiztoezorbantzeko edo egunen batean errugabeen odo-laz kutsatzeko beldur denari.

Page 92: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Gauza horiek ez dira jakiten eta.— Ezjakinean, isildu egin behar da.— Baina isiltzeko, mesfidatu beharra dago.— Eta zer eragozpen dago, bada, mesfidatze-

ko?— Estimatzen diren hogei pertsonari sinetsi

ez, eta ezagutzen ez den norbaiten alde jarribeharra.

— Aizu, jauna, kontua ongia segurtatzeadenean, nik ez dizut horrenbesteko bermerikeskatzen; baina gaizkia!... Utz dezagun hori,kontakizuna eten didazu eta umore txarrez jarrinauzu. Hala ere, zerbaitetan aritu beharra zego-en. Armadako konpainia bat erosi eta berarenburu jarri zen.

— Alegia, hurkoak kondenatzeko lanbideautzi eta inolako prozesurik gabe hiltzekoa hartuzuen.

— Ez dut ulertzen nola egin daitekeen broma-rik horrelako kasu batean.

— Zer nahi duzu? Zu tristea zara, eta ni alaia.— Historiaren segida jakin beharra dago jen-

dearen kalakak zer balio duen ikusteko.— Jakingo nuke, zuk hala nahi bazenu.

Page 93: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Luze joko du.— Hala hobe.— Desrochesek 1745eko kanpaina egin zuen

eta ondo aritu zen. Gerraren arriskuei ihes eginondoren, berrehun mila fusilkadari alegia, zaldiurduri batengatik hanka hautsi zuen, negukokuartela jarri nahi zuen landetxe batetik hamabiedo hamabost legoara; eta Jainkoak daki nolaatondu zuen gure jende atseginak istripu hori.

— Izan ere, pertsonaia batzuek ohitura bihur-tu dute barre egitea, eta ez dira ezertaz kexa-tzen.

— Hanka hautsitako gizon bat oso gauzaatsegina da, noski! Ondo da, jaun barregilelotsagabeok, egizue barre, baina jakizue hobezukeela Desrochesek kanoi-bala batek eramanizan balu, edo, sabela baioneta-kolpe batek zula-tuta, gudu-zelaian geratu izan balitz. Istripu huraherrixka kaxkar batean gertatu zitzaion, presbi-terioa edo gaztelua beste aterpe itxurazkorik ezzegoen lekuan. Gaztelura eraman zuten; La Car-lièreko anderea zeritzan alargun gazte batenazen, inguru hauetako anderearena.

Page 94: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Nork ez du La Carlièreko anderearen berri?Nork ez du senar zahar jeloskor batekiko zituenkunplimentu mugagabeen berri, guraso diru-goseek halakoari eskaini baitzioten alaba hama-lau urteko adinean?

— Loturarik serioena hartu ohi den adinhorretan, orduantxe apaintzen baitira musugo-rriak hautsez, eta orduantxe izaten kiribil ede-rrak. La Carlièreko andereak jokabide begiratueta zintzoena izan zuen bere lehen senarrarekin.

— Sinesten dizut, esaten didazunez gero.— Imajina daitekeen arreta guztiarekin hartu

eta tratatu zuen Desroches zalduna. Bere aferakzituen zain hirian; baina aferak eta udazken gaiz-to bateko euri etengabeak eta guzti, inguru haie-tatik doan Marne ibaiaren urak hazi eta etxetikbatelean izan ezik ez irteteko zorian jartzen zue-larik, luzatu egin zuen bere lurretako egonaldiaDesroches erabat sendatu arte. Horra sendatua.Horra La Carlièreko anderearen ondoan, Pariserabidean zalgurdi batean, eta zalduna esker onezeta sentimendu eztiago batez bere ostalarigazte, aberats eta ederrari lotuta.

Page 95: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Egia da izaki zerutiarra zela; inoiz ez zenikuskizunetan agertzen denak aho zabalik utzigabe.

— Han ikusi al zenuen?— Hantxe.— Zenbait urteko intimitateak iraun zuen

bitartean, zaldun maiteminduak, ez baitzenarduragabea La Carlièreko anderearekiko, asko-tan proposatua zion ezkontzea, baina lehensenarraren tiraniapean jasan zituen nekeen oroi-tzapen zahartu gabeek, eta areago zaldunakhainbat eta hainbat amodio-menturaren bidezirabazia zuen kaskarin-ospeak, beldurtu egitenzuten La Carlièreko anderea, eta ez zuen sines-ten halako gizonak alda daitezkeenik. Garai har-tan auzitan sartua zen senarraren oinordekoe-kin.

— Ez al zen esamesarik izan auzi hori zelaeta?

— Asko, eta kolore guztietakoak. Zuri uztendizut pentsatzea ea Desroches, artean lagunasko baitzituen Magistraturan, lo geratu zen LaCarlièreko anderearen interesei zegokienean.

— Eta esker oneko zela pentsatuko bagenu?

Page 96: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Hura beti zegoen epaileen atean.— Barregarria zera da, haustura guztiz sen-

datu eta gero ere, inoiz ez zituela bisitatzen han-kan bortzegi bat jarri gabe: uste zuen bereeskaerak, bortzegi haren laguntzaz, indar gehia-go zuela; egia da batzuetan hanka batean etabesteetan bestean jartzen zuela bortzegi hori,eta hainbat aldiz aipatu zela kontu hori.

— Eta izen bereko senide batekin ez nahaste-ko, Desroches Bortzegi deitzen ziotela. Hala ere,zuzenbide onaren eta zaldunaren bortzegi pate-tikoaren laguntzaz, La Carlièreko andereak ira-bazi egin zuen auzi hura.

— Eta Desroches anderea bihurtu zen tituluz.— Zein bizkor zoazen! Ez dituzu maite xehe-

tasun arruntak, eta ez dizkizut kontatuko. Adoszeuden, eta iaia ezkontzeko zirelarik, La Carliè-reko anderea, oturuntza dotore baten ondoren,bi familiak eta zenbait lagunek osatutako jende-tzaren aurrean, itxura itzaltsuz eta handikiro hitzeginez, honela zuzendu zitzaion zaldunari: «Des-roches jauna, entzun, arren. Gaur egun gu libregara bata eta bestea, bihar ez gara izango, etani zure zorionaren edo zoritxarraren arduradun

Page 97: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

bihurtuko naiz; baita zu ere nirearen. Gogoetafranko egina naiz horretaz; arren, zeuk ereserioski pentsa ezazu. Egun arte menderatu zai-tuen aldakortasunerako joera hori sentitzenbaduzu, ni aski ez banintz zure desirak erabateta osotara betetzeko, ez zeure burua behartu,zuregatik eta neuregatik eskatzen dizut. Kontuegizu ezen, zenbat eta gutxiago etsi neure buruabaztergarri, hainbat eta biziago sentituko dudalairain bat. Asko ustekoa naiz oso. Ez dakit gorro-tatzen, baina inork ez daki mesprezatzen nikbaino hobeto, eta inoiz ez zait pasatzen mespre-zioa. Bihar, aldarearen oinean, nirea, eta nireabakarrik, izango zarela zin egingo duzu. Miaezazu, galdegiozu zeure bihotzari oraindik garaiadenean; kontu egizu nire bizia dagoela jokoan.Jauna, zauribera naiz, eta nire arimako zauria ezda ixten, odola dariola egoten da beti. Ez naizkexatuko, zeren eta kexuak, lehenik nekagarriadelarik, azkenean mingostu egiten baitu gaitza,eta errukiak desohoratu egiten baitu sentimenduhori eragiten duena bera. Nire oinazeari ateakitxi eta hil egingo naiz. Zaldun, zure esku uzteranoa neure pertsona eta ondasunak, neure boron-

Page 98: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

date eta fantasiak; zu izango zara mundu osoaniretzat, baina nik ere mundu osoa izan behardut zuretzat, ez naiz laketuko gutxiagoz. Ustedut une honetan bakarra naizela zuretzat, eta zuere halaxe zara niretzat; baina oso litekeena dazuk andre atseginago bat aurkitzea, eta nik halairudituko zaidan gizonen bat. Merezimendu han-diagoek, benetako edo ustezkoek, aldakortasu-na justifikatuko balute, ez legoke ohitura onik.Nik ohitura onak ditut, izan nahi ditut, eta zukere izatea nahi dut. Imajina daitezkeen sakrifizioguztiak eginez neureganatu nahi zaitut, eta oso-rik neureganatu ere. Horra nire eskubideak,horra nire tituluak, ez ditut inoiz inola ere ukatu-ko. Dena egingo dut, ez bakarrik zu aldakorraizan ez zaitezen, baita gizon zentzuzkoen juzku-ra, zeure kontzientziaren juzkura, esker txarre-koetan azkena izan zaitezen. Onartzen dut zukgauza bera aurpegiratzea, baldin eta ez badietzure eginahalei, zure arretari, zure samurtasuna-ri, zuk espero duzun baino hobeto erantzuten.Ikasia dut zertarako gauza naizen, emakumebaten egitekoak ez errazten ez atsegin bihurtzenzituen senar baten ondoan. Ikus ezazu zeuk zeri

Page 99: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

izan behar diozun beldur. Hitz egidazu, zaldun,hitz egidazu garbi; edo zure emazte bihurtukonaiz, edo zure lagun izaten jarraituko dut; auke-ra ez da ankerra. Lagun, lagun gozo hori, arreneskatzen dizut, ez nazazu jar nire haurren aitarigorroto izateko, ihes egiteko tenorean, eta,agian, desesperantzaren gehiegiaz, haien laztanerrugabeak errefusatzeko tenorean; nire bizitzaosoan, maitasun berrituz, haiengan aurkitu ahalzaitzadala eta haien ama izateko ditxa izandezadala. Emadazu emakume zuzen batek gizonadeitsu bati eska diezaiokeen konfiantza-seina-lerik handiena; errefusa nazazu, errefusa naza-zu, neure buruari prezio handiegia jartzen dioda-la uste baduzu. Iraindua sentitu gabe, lepoainguratuko dizut besoez, eta gatibatu dituzunemakumeen amodioak eta eman dizkiezun mai-takeriak sekula ez zizuten ekarriko zeure lañota-sunetik eta nire esker onetik lortua dukezunmusua bezain egiazkorik».

— Uste dut aditu dudala, aspaldi samar,hitzaldi horren parodia oso komiko bat.

— La Carlièreko anderearen lagun onenbaten ahotik, beharbada?

Page 100: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Alafede, oraintxe gogoratu naiz, asmatuduzu.

— Eta hori ez ote litzateke aski gizon batbasoan gorde dadin, sakratutzat ezer ez duenjendaila guztiagandik urrun? Ni hara joango naiz,azkenean hala izango da, ez dago gauza ziurra-gorik, joan egingo naiz. Bildutakoak, hasieranirribarre egiten bazuten ere, malko-jario zeudenazkenean. Desroches La Carlièreko anderearenbelaunetara makurtu zen, protesta zintzo etasamurretan luzatu zen, ez zuen isildu iraganekojokabidea larriagotu edo zuritu zezakeen ezer,ezagutu eta utziak zituen beste emakumebatzuekin konparatu zuen La Carlièreko andereaalderatze bidezko eta lausenguzko hartatik ema-kumea konbentzitzeko, bere burua konbentzi-tzeko motiboak atera zituen, modako zegoenjoera baten kontra, gaztaroko sukarraren kontra,ohitura orokorren —ezen ez bere ohituren—bizioaren kontra; ez zuen esan pentsatzen ezzuenik eta betetzeko asmoa ez zuen ezer. LaCarlièreko anderea begira zegokion, adi, hitze-tan, mugimenduetan barrendu nahiz, eta denabere alde interpretatzen zuen.

Page 101: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Zergatik ez, egia bazen?— Emakumeak utzia zion esku bat, eta berak

muin ematen zion, bihotzaren kontra estutzenzuen, berriz ere muin eman eta malkoz bustitzenzion. Mundu guztia zen gizonaren samurtasuna-ren partaide; emakume guztiek sentitzen zutenLa Carlièreko andereak bezala, gizon guztiek zal-dunak bezala.

— Zintzoa denaren eragina da hori, bildutakojendeak pentsamendu eta arima bakar bat bes-terik ez izatea. Nola estimatzen den, nola maita-tzen den une horietan! Adibidez, zein ederra dengizateria antzerkian! Zergatik hain bizkor bereizibehar hau! Gizonak hain dira on eta zoriontsuzintzoak haien asmoak biltzen dituenean, elkar-tzen dituenean, bat egiten dituenean!

— Bat egiten gintuen zorion hartaz gozatzenari ginelarik, La Carlièreko andereak, arimasutuaren mugimendu batek eramana, jaiki etahauxe esan zion Desrochesi: «Zaldun, oraindikez dizut sinesten, baina laster sinetsiko dizut».

— Kondesatxoak ezin hobeto antzezten zuenbere lehengusina ederraren bozkarioa..

Page 102: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Askoz egokiago jokatuko du hark, sentitubaino. «Aldare aurrean zin egindakoek...». Barreegiten duzu?

— Alafede, barkamena eskatzen dizut, bainaoraindik ere ikusten ari naiz kondesatxoa oinpuntetan jarrita; eta bere tonu enfatikoa aditzendiot.

— Tira, gaiztoa zara, doilorra, beste jendehori guztia bezala, eta isildu egingo naiz.

— Hitz ematen dizut ez dudala barre egingo.— Erne ibili.— Ondo da, aldare aurrean zin egindakoek...— «...hainbeste zin-hauste izan dituzte ondo-

tik, non ez naizen batere fio bihar egingo dugunpromes larriaz. Jainkoaren presentzia ez zaigugure hurkoen juzkua bezain beldurgarri. Desro-ches jauna, hurbil zaitez, hona nire eskua; ema-dazu zurea, eta zin egidazu betiko leial etasamur izango zatzaizkidala. Kontu hartu, ingura-tzen gaituzuen gizonok: inoiz gerta baledi zukniri kexu izateko motibo zilegizkorik ematea, utziezadazu epaimahai honen aurrean sala zaitza-dan, eta beraren suminera libra zaitzadan; onarezazu nire esanetara bil daitezen, eta traidore,

Page 103: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

esker txarreko, gaizto, ustel, kaxkar dei diezazu-ten. Nire eta zure lagunak dira: onar ezazu nik zugal zaitzadanean, zu horietako bakar bat eregabe geratzea. Zuek, lagunok, zin egidazuebakarrik utziko duzuela”. Berehala, oihu naha-siek durundi egin zuten saloian: «Hitz ematendut», «onartzen dut», «onesten dut», «zin egitendugu». Eta harrabots delizioso haren erdian, zal-dunak, La Carlièreko anderea besoez inguratutabaitzeukan, bekokian ematen zion musu, begie-tan, masailetan. «Baina, zaldun!».

— «Baina andere, zeremonia burutua da,zure senarra nauzu, nire emaztea zaitut».

— Oihanetan hala izango da, noski; hemenbaitezpadako urrats bat falta da. Hobeto itxaro-teko, har ezazu nire potreta, egizu berarekinnahi duzuna. Ez al duzu zeurea enkargatu? Bal-din baduzu, emadazu”.

«Desrochesek bere potreta aurkeztu zion LaCarlièreko andereari; hark eskuturrekoan ipini,eta handik aurrera egun hartan Desroches ande-rea dei zezaten eskatu zuen.

— Irrikatan nago jakiteko nola amaituko denhori guztia.

Page 104: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Pazientzia pixka bat; luze joko duela agin-du dizut, eta hitza bete behar dut. Baina... egiada: zure bidaia handian gertatu zen hura, etaerresumatik kanpo zinen.

«Bi urtetan, bi urte osotan, Desroches etaemaztea senar-emazterik elkartuenak, zorion-tsuenak izan ziren. Ustea zen Desroches bene-tan zuzendua zela, eta hala zen, izan. Parranda-ko lagunek, aurreko eszenaren berri izan etahartaz bromak eginak zirelarik, zioten apaizakzekarrela benetan zorigaitza, eta La Carlièrekoandereak aurkitua zuela, bi mila urteren buruan,sakramentuaren madarikazioa saihesteko sekre-tua. Desrochesek haurra izan zuen La Carlièrekoandereagandik; nik Desroches anderea deitukodiot beste izenen bat erabiltzea komeni arte.Andereak berak eman nahi izan zion bularra.Denboraldi luze eta arriskutsua izan zen hori ten-peramentu sutsu eta halako arauetara gutxi eginbatentzat. Desroches anderea bere zereginetanari zelarik...

— Senarra gizartera irten zen, eta egun batezbere bidean emakume liluratzaile horietako bataurkitzeko zoritxarra izan zuen, maltzurra, bes-

Page 105: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

teengan berengan ezagutzen ez duten irizkide-goa ikusteaz sekretuki suminduta dauden horie-tako bat; asmo eta kontsolamendu bakartzatbesteak berek duten miserian murgilarazteaduten emakume horietako bat.

— Hori zure historia da, ez harena. Desro-ches, ezagutzen baitzuen bere burua, ezagutzenbaitzuen emaztea, errespetatzen baitzuen, bel-dur baitzion...

— Ia gauza bera da.— Haren ondoan pasatzen zituen egunak;

haurra —erotuta baitzegoen haurrarekin— amakbezainbat edukitzen zuen besoetan; amaren egi-teko zintzo baina nekosoa ematzeko, zenbaitlagunekin batera, etxeko dibertsio batzuekinentretenitzen zuen.

— Hori bai dela gauza ederra.— Bai horixe. Lagun horietako bat gobernua-

rentzat lan egina zen. Ministerioak dirutza han-dia zor zion, ia bere fortuna osoa, eta alferrikeskatzen zuen itzul ziezaion. Desrochesi jakina-razi zion. Hau gogoratu zen behinola oso ondoegona zela emakume batekin, eta emakumehark bazuela ahala bere ezagunen bidez afera

Page 106: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

hari amaia emateko. Isildu egin zen, baina biha-ramunean emakume hura ikusi eta hitz eginzion. Emakumea poztu egin zen gizon dotorehura aurkitzean, eta pozik zerbitzatu zuen,samurkiro maitatua eta asmo anbiziotsuagoeta-ra sakrifikatua baitzuen. Lehen elkarrizketa haribeste asko jarraitu zitzaizkion. Emakume huraxarmanta zen; okerrak egiten zituen, eta azalpe-nak emateko zuen era ez zen batere dudazkoa.Desroches zer egin jakin gabe egon zen denbo-raldi batean.

— Alafede, ez dakit zergatik.— Baina, aldez gustuz, beste egitekorik ezaz

edo ahuleziaz, aldez beldurrez, barne-zimikotxatxu batek...

— Emazteari axolako ez zitzaion dibertsiobategatik...

— Lagunaren babesleari bizitasuna geldotu-ko ez ote zion, eta negoziazioaren arrakastaetengo ez ote zuen, ahaztu egin zen une batezDesroches andereaz, eta azpijoko hartan lotuzen, eta gutunketa beharrezko eta jarraituan,bere sopikunak baitzuen interesik handiena isil-gordean edukitzeko. Gutxitan ikusten zuten

Page 107: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

elkar, baina sarritan idazten zioten elkarri. Ehunaldiz esanda nago maitaleei: «Ez idatzi ezer,gutunek galduko zaituztete: goiz edo berandu,zoriak bere norabidetik saihestuko du gutunenbat». Zoriak konbinatu egiten ditu kasu posibleguztiak, eta ez zaio astirik falta aukera zorigaiz-tokoa sorrarazteko.

— Inork ez dizu sinetsi?— Eta denak galdu dira, bai eta Desroches

ere, bere aurretik izan diren beste ehun milabezala, eta ondotik izango diren beste ehun milabezala. Hark, gainetik eta alboetatik altzairuzkoxaflatxoetan bildutako kutxatila batean gorde-tzen zituen bere gutunak. Hirian eta landan,kutxatila idazmahai batean egoten zen, giltza-pean; bidaietan, berriz, Desrochesen kutxetakobatean edo zalgurdiaren gainean joaten zen;kasu honetan gurdi-gainean zihoan. Abiatu dira,iritsi dira. Oina lurrean ezartzean, Desrochesekzerbitzari bati eman dio kutxatila bere gelaraeraman dezan; hara joateko emaztearen gelatikpasatu behar, ordea, derrigor. Han, hautsi daheldulekua, erori da kutxatila, jaregin zaio tapa,eta horra gutun pila bat Desroches anderearen

Page 108: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

oinetan barreiatuta. Jasotzen ditu batzuk, etasenarraren gaiztakeriaz sinetsita geratzen da.Inoiz ez zuen gogoratu abagune hura hotzikara-rik gabe. Esaten zidan izerdi hotzak ihes eginziola gorputzaren alde guztietatik, eta irudituzitzaiola burdinazko atzapar batzuek bihotzaebaki eta erraietatik tira egiten ziotela. Zer egin?Gogoeta: geratzen zitzaizkion arrazoi eta inda-rrak bildu zituen: gutunen artean, esanguratsue-nak aukeratu zituen; berriz ondo jarri kutxatila-ren hondoa, eta agindu zion zerbitzariari jauna-ren gelan ipintzeko, gertatu berria aipatu gabe,bertan behera kaleratua izan nahi ez bazuen.Emakumeak agindua zion Desrochesi inoiz ezziola emango kexurik, eta hitzari eutsi zion. Halaere, tristurak hartu zuen: batzuetan negar egitenzuen; etxean edo paseatzen, bakarrik nahi zuen;otorduak bere gelan izaten zituen; isilik egotenzen denbora guztian; nahi ezta egindako haspe-ren batzuek baizik ez zioten ihes egiten. Desro-ches samindu baina lasaiak lurrinei egozten zienegoera hura, naiz eta bularra ematen ari direnemakumeek ez izan halakorik. Oso denboragutxian, emakumearen osasuna ahuldu egin

Page 109: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

zen, eta landatik alde egin eta hirira itzuli beharizan zuten. Bidaia zalgurdi banatan egitea lortuzuen senarrarengandik. Hona iritsitakoan, hain-beste erreserba eta trebezia jarri zuen berejokaeran, non Desrochesek, gutunak faltazitzaizkiola ohartu gabe, ez baitzuen ikusi emaz-tearen destaina arinetan, haren hoztasunean,hasperenetan, malko eutsietan, bakarrik egote-ko gogoan, berak uste zuen ondoezaren ohikosintomak baino. Batzuetan haurrari bularragehiago ez ematea aholkatzen zion; horixe zen,ordea, komeni zitzaion artean, beraren eta sena-rraren artean, gauzak argitzea saihesteko bidebakarra. Desroches, beraz, emaztearen ondoanbizi zen, erabat ezjakinean haren jokabidearenmisterioaz. Goiz batez hura handi, noble, duinagertu zitzaionean, ezkontza-bezperan etxekozeremonian aldean zituen jantzi eta apaingarriberberekin. Freskotasunean eta osasun-itxurangaldua zuena, barrutik jaten zuen pena sekre-tuak kendutako xarma, bere itxuraren taxu ede-rrak ordezkatzen zuen. Desroches beste emaku-me lagunari idazten ari zen emaztea gelan sartuzitzaionean. Biak asaldatu ziren, baina, biak bai-

Page 110: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

tziren abilak, eta disimulatzen interesatuta zeu-denez, asaldura hura pasatu zen. «Oi, andere!»bota zuen Desrochesek hura ikustean, eta ida-tzia zuen papera oharkabean bezala zimurtuz,«zein eder zauden! Zer asmo duzu gaurko? —Nire asmoa, jauna, bi familiak biltzea da. Lagu-nak eta senideak daude gonbidatuta, eta esperodut zu ere etorriko zarela. —Bai noski. Zer ordu-tan nahi nauzu? —Zer ordutan nahi zaitudan?Bada... betiko orduan. —Haizemailea eta eskula-rruak dituzu, irtetekotan al zara? —Ondo baderi-tzozu. —Eta jakin al liteke nora zoazen? —Ama-renera. —Arren, nire begirunea erakutsiozu. —Zure begirunea! —Bai, noski».

“Desroches anderea mahaira esertzekoorduan itzuli zen. Gonbidatuak iritsiak ziren,beraren zain zeuden. Hura agertu bezain laster,senarrak egindako hasperen bera; gizonek etaandreek inguratu egin zuten, denek bateraesaka: «Begira, baina, zein ederra den!» Emaku-meek ukitutxoak egiten zizkioten orrazkeran;gizonezkoek, tarte batera jarrita eta geldi-geldimirespenez, egiten zuten beren artean: «Ez, ezJainkoak ez naturak ez dute ezer egin, ezin izan

Page 111: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

dute ezer egin ikusgarriagorik, handiagorik, ede-rragorik, nobleagorik, beteginagorik. —Baina,andere nirea —esaten zion Desrochesek—, irudiluke ohartu ere ez zarela egiten nolako zirraraegin diguzun. Arren, ez irribarrerik egin, irribarrebatek, hainbeste xarmari gaineratuta, zentzunagalaraziko liguke eta». Desroches andereaksumin-keinu arin batez erantzun zuen, buruabeste aldera itzuli eta begietara eraman zuenmusuzapia, hezetzen hasiak baitzitzaizkion.Emakumeek, gauza guztiez ohartzen baitira, gal-dezka ari ziren ahapeka: «Zer ote du baina?Badirudi negarguraz dagoela». Desrochesek, baibaitzekien zer ari ziren, kopetara eraman eskuaeta keinu egiten zien, anderea pittin bat burutikegiten hasia zegoela, alegia.

— Hain zuzen, urrun nintzelarik, idatzi zida-ten zurrumurrua zabaldu zela, Desroches andereederra, aurrez La Carlière, erotu egin zela.

— Bazkaria zerbitzatu zuten. Aurpegi guztie-tan ikusten zen alaitasuna, salbu eta La Carlière-ko anderearenean. Desrochesek trufa pixka bategin zion aire duin hura zela eta. Ez zion kasurikegiten ez bere ez lagunen arrazoiari, haren irri-

Page 112: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

barre baten arriskuaren beldur izateko: «Anderenirea, irribarretxo bat...». La Carlièreko andereakez entzuna egin eta bere aire serioarekin jarrai-tu zuen. Emakumeek esan zuten aurpegiera guz-tiak zihoazkiola ondo, eta edozein aukera zeza-keela. Amaitu da bazkaria; sartu dira saloira.Eratu da korroa. La Carlièreko anderea...

— Desroches anderea esan nahi duzu?— Ez, jadanik ez diot horrela deitu nahi. La

Carlièreko andereak txintxarria jo du; seinale bategiten du; ekarri diote haurra. Hartu du ikaraz,erakutsi du bularra, ematen dio titia eta zaintzai-leari itzultzen dio haurra, tristeki begiratu etahaurraren aurpegira erori zen malko batez bustiondoren. Malko hura xukatuz, honela esan zuen:«Ez da azkena izango». Baina ia ez zizkiotenaditu hitz haiek, hain ahapeka esan zituen. Ikus-kizun hark han ziren guztiak beratu zituen, etaerabateko isiltasuna ekarri zuen saloira. Orduan,La Carlièreko anderea jaiki eta, han ziren guztieizuzenduz, segidako hau —edo antzeko zerbait—esan zuen: “Senideok, lagunok, hemen zinetendenok nire fedea Desroches jaunagan eta berakberea nigan jarri genuen egunean. Zein baldin-

Page 113: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

tzatan hartu nuen haren eskua eta eman nionnirea, gogoan duzue zalantzarik gabe. Desro-ches jauna, hitz egizu. Leial izan al naiz agindu-takoarekin? —Azken muturreraino. —Eta zuk,jauna, zuk iruzur egin didazu, traditu egin nauzu.—Nik, andere! —Zuk, jauna. —Zein zorigaizto-kok, zein doilorrek... —Hemen ez da ni bestezorigaiztokorik, eta zu beste doilorrik. —Ande-re... emazte nirea... Jadanik ez naiz zurea... —Andere... Jauna, ez gezurrik eta harrokeriarikgehitu maltzurkeriari. Zenbat eta gehiago defen-datu, orduan eta lotsa handiagoa izango duzu.Ez hartu lan hori.

«Hitzok esanda, gutunak atera zituen sakela-tik, Desrochesi aurkeztu zizkion batzuk, eta bes-teak han zirenen artean banatu zituen. Hartuzituzten, baina ez zituzten irakurri. “Jaun-andreok, zioen La Carlièreko andereak, irakurrieta zeuek juzkatu. Ez zarete hemendik irtengozuen epaia eman gabe”. Gero, Desrochesizuzenduz: “Zuk, jauna, ezagutuko duzu, noski,idazkera”. Artean ere ezbaian ziren, baina LaCarlièreko andereak behin eta berriz hala eska-tuta, irakurri zituzten gutunak. Hala ere, Desro-

Page 114: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

chesek, ikaraz, mugitu gabe, kristal baten kontrajarria zuen burua, han zeudenei bizkarra emanik,ez baitzen gai haiei begiratzeko. Lagun bat har-taz errukitu zen, eskutik hartu eta saloitik aterazuen.

— Eszena horren xehetasunak eman zizkida-tenean, esan zidaten berak narras samar jokatuzuela, eta emazteak zintzo baina barregarri.

— Desrochesek alde egin izanak lasaitu eginzituen denak: denak zeuden ados, errudun zen;onartu egin zuten La Carlièreko anderearenhaserrea, baldin eta urrunegi eramaten ezbazuen; beraren inguruan bildu ziren, estutuzuten, erregutu zioten, arrenka eskatu; Desro-ches atera zuen laguna sartu-irtenka zebilen,gertatzen zenaren berri ematen ziolarik. La Car-lièreko andereak tinko iraun zuen artean azalduaez zuen erabakian. Hitz berberez erantzuten zienesaten zitzaizkion guztiei: “Andereak, ez dut kri-tikatzen zuen barka-nahia”; gizonei: “Jaunak,hau ezin da; konfiantza galdua da, eta ez dagokonponbiderik”. Senarra ekarri zioten; hura hildazegoen bizirik baino areago; emaztearen oineta-ra jauzi ez, erori egin zen, han geratu zen hitzik

Page 115: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

egin gabe. La Carlièreko andereak esan zion:“Jauna, jaiki zaitez”. Hura jaiki eta emazteakerantsi zuen: “Senar gaiztoa zara; gizon jokatzendakizun ala ez, oraintxe ikusiko dut. Ezin zaitutmaite ez estimatu; alegia, ez gara elkarrekinbizitzeko eginak. Nire fortuna uzten dizut, ez duteskatzen doi semea eta biok bizitzeko adina bai-zik. Ama jakinean dago, prestatua dit lekuaberean, eta utziko didazu oraintxe bertan harajoaten. Eskatzen dizudan grazia bakarra, eskubi-dea baitut, eskandalurik ez egitea da, horrek ezbailuke nire asmorik aldatuko, eta ondorio baka-rra zeuk nire kontra esandako epai ankerra biz-kortzea besterik ez bailuke izango. Utzi haurranirekin eraman dezadan eta amaren ondoangera nadin, honek nire begiak edo nik beronenakitxi arte. Pena baduzu, zaude ziur nire oinazeaketa amaren adin handiak laster jarriko diotelaamaia pena horri”.

“Bien bitartean, negar batean zeuden denak;emakumeek eskuetatik heltzen zioten, gizonez-koak makurtuta zeuden. Baina La Carlièrekoandereak, haurra besoetan zuela, aterantz eginzuenean, orduantxe aditu ziren zotinak eta

Page 116: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

garrasiak. Senarrak garrasi: “Emazte nirea!Emazte nirea! Entzun, arren; zuk ez dakizu”.Gizonek garrasi, emakumeek garrasi: “Desro-ches anderea! Andere!”. Senarrak garrasi:“Lagunak, joaten utziko al diozue? Geldiarazezazue, geldiaraz ezazue, arren! Entzun dieza-dala, hitz egin nahi diot”. Besteek bera bultza-tzen zutenez, hitzok esan zituen: “Ez, ez nukejakingo, ez nintzateke ausartuko; nik hari eskuaerantsi! Nik hura ukitu! Ez naiz nor”.

«La Carlièreko andereak alde egin zuen. Niharen amarenean nintzen heldu zenean, erabatjota egindako esfortzuagatik. Hiru zerbitzarik jai-tsia zuten zalgurditik, eta burutik eta hanketatikhelduta zeramaten; atzetik haurtzaina zetorren,heriotza bezain zurbil, haurra besotan lo. Oheanjarri zuten emakume zorigaitzekoa, eta hangeratu zen denbora luzean; ama zahar errespe-tagarria, bien bitartean, begira zegokion, ahoazabaltzen zuen, baina oihurik ez, haren inguruanzebilen arrapataka, alaba sorotsi nahi eta ezi-nean. Halako batean, etorri zen hura bere onera,eta lehen hitzak, betazalak altxatuz, hauek izanziren: “Ez al nago hilda? Hain gauza gozoa da

Page 117: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

hilda egotea. Ama, jar zaitez hemen, nire ondo-an, eta hil gaitezen biok. Baina, hiltzen bagara,nor arduratuko da haur gajo honetaz?”. Orduanamaren bi esku lehor ikaratiak bere esku bateanhartu, jarri beste eskua haurraren gainean, etamalko-jario hasi zen, zotinka, kexatu nahian,baina zotin indartsu batek eteten zizkion kexueta negarrak. Hitz batzuk egin ahal izan zitue-nean, esan zuen: “Ba ote liteke hark nik adinasufritzea!”.

«Bien bitartean, Desroches kontsolatzen ariziren, eta konbentzitzen halako hutsegite arina-gatiko erresuminak ezin zuela iraun, baina den-bora pixka bat eman behar zitzaiola emakumeburgoi, sentibera eta minduari, eta zeremonia-ren ohiz kanpoko solemnitateak ohorea jartzenziola jokoan, bortizki alde egitera behartuz.“Gure errua ere bada, zioten gizonek. —Bai hori-xe, zioten emakumeek; ikusi izan bagenu asto-laster izugarri hau jendearen eta kondesarenbegiz, orain tristatzen gaituen ezer ez zen gerta-tuko. —Izan ere, arranditsu egiten diren gauzekkikildu egiten gaituzte, eta mirespen tentelbatek har gaitzan uzten dugu, sorbaldak jaso eta

Page 118: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

barre egin beste beharrik ez genukeenean. —Ikusiko duzu, ikusiko duzu azken eszena honeksortuko duen eskandalua, eta nola astindukogaituzten denek”.

— Gure artean: kontua hartarakoxea baitzen.— Egun hartatik aurrera, La Carlièreko ande-

reak ezkongaitako izena hartu zuen berriro, etaez zion inori utzi Desroches anderea dei ziezaion.Bere atea, denbora luzean mundu guztiari itxia,betiko itxi zion senarrari. Honek idatzi, eta harkgutunak erre ireki ere egin gabe. La Carlièrekoandereak adierazi zien senide eta lagunei harenalde egin zezan lehena ez zuela berriz ikusiko.Apaizak ere sartu ziren, alferrik; handikiei dago-kienez, errefusatu egin zuen haien bitartekotza,hain burgoi eta irmo non laster utzi baitzutenbakean.

— Zalantzarik gabe, haiek mutiria eta egun-doko itxurontzia zela esan zuten.

— Eta beste denek berehala errepikatu zutenhori. Bien bitartean, emakumea malenkonianmurgildu zen; osasuna pentsaezinezko bizkorta-sunez hondatu zitzaion. Hainbeste lagunek zeki-ten ustekabeko banaketaren eta hartarako arra-

Page 119: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

zoi bitxiaren berri, non laster denen solasgaiaizan baitzen. Orain hauxe eskatuko dizut, ahalbaduzu begiak La Carlièreko andereagandikkendu eta jendeagan jartzea; juzkatzen gaituen,gure ohorea erabiltzen duen, zeruraino jaso edolokatzatan herrestatzen gaituen jendaila ergelhorretan, zein hainbat gehiago errespetatzenden zenbat eta indar eta bertute gutxiago ukan.Jeddearen esklabo, tiranoaren semeorde izanahalko zarete; baina ez duzue sekula ikusikoIduen laugarren eguna. Iritzi bat besterik ezzegoen La Carlièreko anderearen jokabideaz:“Giltzapean jarri beharreko zoroa zen. —Emate-ko eta segitzeko etsenplu ona! —Hori senarrenhiru laurdenak beren emazteetatik bereiztea da.—Hiru laurdenak, diozu? Ehunetik bi ba al dirabada erabat fidel? —La Carlièreko anderea osoatsegina da, ezin ezetz esan; aldez aurretikjarriak zituen bere baldintzak, ados; oso ederra,bertutetsua, zintzoa da; erantsi horri zaldunakdena zor diola; baina horrez gainera senarraberari atxiki dakion bakarra izatea erresumaosoan, pretentsio hori gehiegizkoa da, barrega-rria”. Eta honela jarraitzen zuten: “Desroches

Page 120: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

hain maiteminduta badago, zer dela eta ez dujotzen legeetara, eta zentzarazten anderea?”.Pentsa ezazu zer esango zuketen, baldin etaDesrochesek edo lagunak azalpenak eman ahalizan balituzte; baina gauza guztiek zeramatza-ten isiltasunera. Azken kalaka horiek alferrikesan zizkioten behin eta berriz zaldunari; Edozeregingo zukeen emaztea bereganatzeko, bortiz-keria izan ezik. Bestalde, La Carlièreko andereaemakume beneratua zen; eta maiseatzen zutenahots haien guztien artetik, baziren batzuk bera-ren alde hitz bat edo beste egiten zutenak, bainaoso hitz herabetiak nolanahi ere, oso ahulak, osogordeak; konbentzituak baino gehiago, korte-siazkoak.

— Egoerarik nahasienetan, kortesiaren alder-dia etengabe hazten da iheslariekin.

— Halaxe da, bai.— Irauten duen zorigaitzak gizon guztiekin

adiskidetzen gaitu, eta emakume eder batekxarmak galtzeak, beste emakume guztiekinadiskidetzen du.

— Are hobeto. Hain zuzen, La Carlièrekoanderea hezur hutsetan zegoenean, errukizko

Page 121: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

mintzagaia nahasi zen gaitzespenekin: “Adina-ren brean itzaltzea, horrela zimeltzea, zer etaaldez aurretik jakinaren gainean jarrita zeukangizon baten kausaz; ezagutu behar zuen, etaemakumeak beragatik egin zuen guztia ordain-tzeko bide bakar bat besterik ez zuen gizonarentraizioaren kausaz: zeren eta, hau gure artean,Desroches berarekin ezkondu zenean, longainaeta ezpata besterik ez zuen Bretainiako kadetebat zen. —La Carlièreko andere gajoa! Dena den,oso tristea da guztia. —Baina zergatik ez buelta-tu senarrarengana? —A! Zergatik? Nork bereizaera du, eta hobe halakorik gehiagotan ikusikobalitz; gure jaun eta jabeek bi aldiz pentsatubeharko lukete”.

«Horrela dibertitzen ziren bitartean, alde etakontra, josi edo bordatu bitartean, eta balantzaezari-ezarian La Carlièreko anderearen alderamakurtzen zelarik, Derroches oso egoera eska-sean eroria zen izpirituz eta gorputzez, baina ezzen ageri; landara erretiratua zen, eta han, oina-zez eta saminez, menpekotasunaren bide guz-tietatik alferrik eskatua zuen errukiaren zainzegoen. Bestetik, pobretasunaren eta ahulezia-

Page 122: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

ren azken graduraino iritsirik, La Carlièrekoandereak ugazama baten esku utzi behar izanzuen haurraren mantenua. Esne-aldaketak ondo-rio txarrak ekarriko ziola beldur zen, eta halaxegertatu ere; haurra ahulduz joan zen egunetikegunera, eta hil egin zen. Orduan honelakoakesan ziren: “Ba al dakizu? La Carlièreko anderegajo horri haurra hil zaio. —Kontsolaezin egonbehar du. —Kontsolaezin, diozu? Horrek duenpena ez dago esaterik. Ikusi dut, eta zein erruka-rria! Ezin du gehiago. —Eta Derroches? —Aipatuere ez niri gero gizonak; tigreak dira horiek.Emakume hori pittin bat maiteko balu, landanegongo al zen bada bera? Ez al zen laster etorri-ko? Ez al zitzaiokeen kalean, elizan, atean bertaninguratuko? Benetan saiatuz gero, lortu egitenda ate bat irekitzea; han itxaron beharra dago,han lo egin, han hil”. Desrochesek, ordea, eginakzituen horiek denak, baina inork jakin ez; Izanere, kontua ez da jakitea, hitz egitea baino.Beraz, hitz egiten zen. “Haurra hil da. Nork dakiez ote zen aita bezalako munstroa izango? —Ama hiltzera doa. —Eta senarra, zer ari da bienbitartean? —Ederra galdera! Egunez, basoan ibil-

Page 123: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

tzen da zakurren atzetik, eta gauez bera bezala-ko gizagalduekin ibiltzen da. —Ederki!”.

«Beste gertaera bat: Desrochesek bere mai-lari zegozkion ohoreak lortuak zituen. Ezkonduzenean, La Carlièreko andereak armada uzteaexijitu zion, eta erregimentua anaia kadeteariuztea.

— Desrochesek anaia kadetea al zuen bada?— Ez, baina La Carlièreko andereak bai.— Eta?— Eta, gizon gazte hura lehen batailan hil

zuten, eta hara non hasten diren alde guztietatikoihuka: “Zorigaitza sartu da etxe horretan Des-rochesekin”. Haiei kasu egitera, pentsa zitekeenofizial gaztea hil zuen kolpea Desrochesen esku-tik etorri zela. Eromena eta desarrazoia orokorbezain pentsaezinak ziren. La Carlièreko ande-rearen penak gertatu ahala, Desrochesen izaerabelztuz zihoan, traizioa areago gaitzesten zen,eta erru gehiago edo gutxiago izan gabe, geroeta gorrotagarriago bihurtzen zen egunetik egu-nera. Uste al duzu hori dela dena? Ez, ez. La Car-lièreko anderearen amak beteak zituen hiruro-geita sel urteak. Pentsatzen dut bilobaren herio-

Page 124: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

tza eta alaba oinazetan etengabe ikusi izananahikoa zirela hari egunak laburtzeko; zahartutazegoen, gaixorik zegoen. Ez dio axola: ahaztuziren haren zahardadea eta gaixotasunak, etaharen heriotzaren ardura ere Desrochesi gaine-ratu zioten. Laster hasi ziren maiseatzen; etadonge bat izan zen, zeini La Carlièreko andereaezin baitzitzaion hurbil pudore oro hondatugabe; amaren, nebaren, semearen hiltzailea!

— Baina logika eder horren arabera, baldineta La Carlièreko anderea hil balitz ere, batezere gaixotasun luze eta mingarri baten ondotik,injustizia eta gorroto publikoari aurrerapen han-diak egiten utzita, jendeak familia osoaren hil-tzaile gorrotagarritzat hartuko zukeen.

— Horixe gertatu zen, eta horixe egin zuten.— Tira!— Sinesten ez badidazu, galdetu hemen dire-

netako edonori, eta ikusiko duzu zer azaltzendizuten. Saloian bakarrik geratu da, sartudenean denek bizkarra eman diotelako.

— Zergatik, baina? Gizon bat gaiztoa delajakinda ere, hori ez da arrazoia hari ez hitz egite-ko.

Page 125: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Afera berri samarra da, eta hemengojende guztia hildakoaren senide edo lagunakdira. La Carlièreko anderea joan den Mendekos-te ondoko bigarren jaian hil zen, eta badakizunon? Saint-Eustachen, meza nagusian, jendeugariren artean.

— Baina, hori da erokeria! Hil, ohean hilbehar da. Nori bururatzen zaio elizan hiltzea?Emakume horrek erabakita zeukan azken-azke-neraino bitxia izatea.

— Bai, bitxia, horixe da hitza. Hobexeagozegoen; bezperan konfesatua zen; indarrez sen-titzen zen sakramentua hartzera elizara joateko,etxean hartu ordez. Eraman zuten aulki batean.Entzun du meza, kexurik gabe eta ustez sufri-mendurik gabe. Etorri da jaunartzeko unea; nes-kameek besoa emanda eraman dute jaunartze-ra; eman dio apaizak komunioa, makurtu dabere baitara biltzeko bezala, eta azken hatsaeman.

— Azken hatsa!— Bai, modu bitxiz hil zen, zeuk esan bezala.— Jainkoak daki zer harrabots sortuko zen!

Page 126: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Utz dezagun hori, ondo jakina baita, etasegi dezagun.

— Alegia, emakumea ehun aldiz miresgarria-go eta senarra ehun aldiz nardagarriago bihurtuzirela.

— Ez dago esan beharrik.— Eta hori ez al da dena?— Ez. Zoriak nahi izan zuen Desroches han-

dik pasatzea La Carlièreko anderea elizatik etxe-ra hilda zeramatenean.

— Irudi luke dena gizajo haren kontra zegoe-la.

— Hurbildu da, ezagutu du emaztea, hasi daoihuka. Jendea galdezka, ea nor den gizon hori.Jendearen erditik, ahots indiskretu batek (parro-kiako apaiz batenak) dio: “Emakume horren hil-tzailea!”. Desrochesek, besoak bihurrituz, biloeitiraka, eransten du: “Bai, bai, neu naiz”. Bereha-la, beraren inguruan biltzen dira denak, irainezbetetzen dute, harriak biltzen dituzte, eta hanbertan harrikatuko zuten, baldin eta pertsona onbatzuek salbatu ez balute jendetza haserretua-ren suminetik.

Page 127: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Eta zer jokabide izan zuen emaztea gaixo-rik zegoen bitartean?

— Izan zitekeenik onena. La Carlièreko ande-reak engainatu egin zuen, gu denok bezala,ezkutatu egiten baitzien besteei —bere buruariere bai agian— bere azken hurbila...

— Ulertzen dut, eta hala ere barbaro, giza-txar deitu zioten.

— Piztia gaiztoa, emakume jainkozko bati,emazte eta ongile izan zuenari, pixkanaka sasta-kaia bularrean sartu omen ziona, hiltzen utzizuelarik kasurik egin gabe, interes eta sentibera-tasun mendreenik ere erakutsi gabe.

— Eta hori guztia zergatik, eta ezkutatzenzioten gauza jakin ez zuelako.

— Emakumearen inguruan bizi zirenek ere ezjakin arren.

— Nahiz eta egunero ikusten zuten.— Hain zuzen, eta horra zer den gure ekintza

partikularren epai publikoa. Horra nola hobenarin bat...

— Ene! hain arina eze...

Page 128: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— ...larriagotuz doan haien begietara, aurrei-kustea edo galaraztea guztiz ezinezko zen ger-taera-segida baten kariaz.

— Lehen arrazoiarekin batere zerikusirik ezzuten zirkunstantziengatik ere bai, hala nola LaCarlièreko anderearen anaiaren heriotza, Desro-chesen errejimendua hartu ondoren.

— Izan ere, onerako nahiz gaitzerako, aldezpanegirista barregarriak dira, aldez zentsorezentzugabeak; gertaera da beti haien gorespe-naren edo zentsuraren neurria. Lagun, entzunhoriei, aspertzen ez bazaituzte, baina ez sinetsifitsik ere, eta ez imitatu inoiz, beroriek bezainergel izan nahi ez baduzu. Zer ari zara pentsa-tzen? Ametsetan ari zara.

— Tesia aldatuko dut: demagun La Carlièrekoandereak jokabide normalagoa izan zuela. Aurki-tu ditu gutunak; haserretu da. Egun batzuenondoren, umore txarrak azalpen bat dakar, etaoheak adiskidetzea, ohi bezala. Aitzakiak etaguzti, protesta eta zin-egite berritu eta guzti,Desrochesen izaera arinak bigarren hanka-sar-tzea eragingo dio; beste haserrealdi bat, besteazalpen batzuk, beste adiskidetze bat, beste zin-

Page 129: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

egite, beste zinauste bat, eta horrela hogeitahamar bat urtean, ohi den bezala. Bien bitar-tean, Desroches gizon ongi ikasia da, ahaleginhandiz, mugarik gabeko gogoz, irain ezdeus batkonpontzen duena.

— Ohi ez bezala.— Banaketarik ez, eskandalurik ez; elkarrekin

biziko ziren, gu bizi garen bezala; eta hilko zirenamaginarreba, eta ama, eta neba eta haurra,baina inork ez zukeen hitz erdi aterako.

— Edo zorigaitzeko batez errukitzeko bainoez zuten hitz egingo, zori txarrak eta desgraziekjotako gizajo batez.

— Egia da.— Hortik ondorio hau ateratzen dut: ez zau-

dela urrun ehun mila buru eta beste hainbat mihigaiztoko piztia doilor horri merezi duen mespre-zio guztia erakusteko. Baina goiz edo beranduzentzuna itzultzen zaio, etorkizuneko diskurtso-ak zuzendu egiten du orainaldiko kalaka.

— Beraz, zure ustez, noizbait auzia den beza-la ikusiko dute, alegia La Carlièreko andereasalatu eta Desrochesi barkatuko diote?

Page 130: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Ez dut uste une hori oso urrun denik. Lehe-nik, ez daudenak inoiz ez dutelako arrazoirik, etaez da hildako bat baino ez dagoenagorik. Biga-rrenik, hitz egiten delako, eztabaidatu egitendelako, istorio erabilienak behin eta berriz ager-tzen dira elkarrizketetan, eta partzialtasungutxiagoz pentsatzen dira. Beharbada bestehamar bat urtez ikusiko dugu Desroches gizajohori zuk ikusi bezala, bere bizitza zorigaitzekoaetxez etxe garraiatuz: jendea berriro hurbildukozaio, galdetu egingo dio, entzun, eta hark ez duarrazoirik izango isilik egoteko, eta haren histo-riaren funtsa, lehen tentelkeria, deuseztatu egin-go da.

— Horixe balio baitu.— Uste dut gu biok nahikoa gazte garela La

Carlièreko andere handi, bertutetsu, duinazurruntzat eta itxurati burgoitzat hartuko dutelaikusteko; izan ere, batzuek besteak bultzatzendituzte, eta beren juzkuetan araurik ez dutenez,ez dute neurririk beren adierazpenetan.

— Baina zuk alaba bat bazenu ezkongai,emango al zenioke Desrochesi?

Page 131: Hau ez da ipuina - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Denis Diderot, Hau...HAU EZ DA IPUINA Ipuin bat kontatzen denean, aditzen duen norbaiti kontatzen zaio; eta denik

— Batere zalantzarik gabe, zeren eta zoriakemanarazi baitzion urrats labain horietako bat;ez zuk, ez nik, ez inork dauka esaterik hortiklibre dagoela; zeren eta adiskidetasunak, zintzo-tasunak, ongi-egiteak, zirkunstantzia posibleguztiek prestatua baitzuten hutsegitea eta aitza-kia; zeren eta emazteagandik apartatu zenetikizan duen jokabidea akasgabea izan baita, eta,senar infidelak onesten ez baditut ere, ez ditutgehiegi preziatzen tasun eskas horri hainbestekogarrantzia ematen dioten emakumeak. Eta gai-nera neure ideiak ditut, justuak agian, bitxiakziur asko, zenbait ekintzaz, nik gizonaren biziobaino gehiago gure legeria burugabeen ondorio—ohitura burugabeen iturri— ikusten ditudanak,eta erabat artifizial deituko nukeen galdukeria.Hori ez dago oso argi, baina argituko da behar-bada noizbait. Eta itzul gaitezen etxera; hemen-dik aditzen ditut gure bizpahiru atso kalakarirengarrasiak, zuri deika, eta gainera eguna badoaeta gaua badator agindu dizudan izar-segiziougariarekin.

— Egia da».