hau al da matematika problema bat.maialen azpiolea

10
1 HAU AL DA BADA MATEMATIKA PROBLEMA BAT? Hemen aurkeztuko dudan esperientzia hau, Gipuzoako eskola txiki batean kokatua dago non ni izan nintzen garaian haur hezkuntzako bi gela aurki genitzakeen: 2-3 urtekoena bata (11 haur) eta 4-5 urtekoena bestea (9 haur). Bertan bi irakasle ordezko ginen lanean eta honako hau idatzita uztea erabaki genuen beste irakasleentzat baliagarrai izan zitekeelakoan. HAU AL DA MATEMATIKA PROBLEMA BAT? Hau al da matematika problema bat? Pentsatu nuen arraultzak erostera joan eta bidean erori zitzaizkion haurrak zer egin beharko ote zuen elkartuta ginen mintegi hartan planteatu zitzaigunean. Ba bai, matematikako problema bat omen zen eta nire harridurarako, haurrek ere horrelaxe hartu zuten bakoitzak irtenbide desberdinak eman zituelarik gelan azaldu nienean (batek arazoari irtenbidea ematekotan, geratzen ziren erraultzekin tortilla bat egitea ere proposatu zidan). Eta zer egin behar da bada problema batekin irtenbidea bilatzea ez bada? Eta hasiera batean fede gutxi baldin banuen ere, aitortuko dut matematikako problemen gai honek bi eta hiru urtekoentzat ere balio duela. PROBLEMEN KUBETA Guztia ez zen hemen hasi ordea. Lau eta bost urtekoek ere egiten zuten problemen kubeta deiturikoa eta maiztasunez egiten zituzten buruketak marrazkiez lagundurik. Edonola ere tradizioari ezin utzi eta betiko planteamenduekin egiten zen jardun hau: “eta zenbat gertauko dira orain?” “ zenbat falta dira bakoitzak bat izateko?” Honi buelta ematea piska bat kostatu bazen ere, “eta hau al da problema bat?” pentsatzen zuen batek baino gehiagok, laster hasi ziren haurrak beraiek hasieran talde handian eta gero beraien kasara problemak planteatzen. Matematika problemak buruketa itxiak eskatzen zituzten halako planteamenduak izateaz gain, hipotesi desberdina azalarazi zitzaketen zerbait zela ikusi genuen momentutik, haurrei ere berien mundu ireki hura gure ordurarteko planteamendu itxiekin ez mugatzea erabaki genuen. Matematikako problemak ordurateko planetamendu, eragiketa eta erantzun zuzen eta bakarretik haratago eraman behar genituela pentsatu genuen. Azken finean, eta gero ikusi genuen bezala, irekitasun hura haurrek berezkoa zuten ezaugarria zen eta gutxienez irudimen hari mugarik ez jartzea eta aukera izango bagenu, irekitasunera eramango zituzten esperientziak eskeintzea zen gure lana. Honetarako argi dago testuinguru jakin bat izan behar dugula eta guk iazko ikusturtean ezin aproposagoa izan genuen horretarako. Askatasunez aritu ginen gure proiektuak gauzatzen joateko eta beraz, gure usteetatik eta mintegietako laguntzarekin aurrera egin genuen, zalantzaz eta ilusioz beterik. GAILETAK BANATZERAKO GARAIAN Ordutik aurrera leku guztietan aurkitzen genituen irtenbide beharreko arazotxoak. Gailetak banatzerako garaian ere, komeriak izan genituen batean 2 eta 3 urtekoen gelan. Denentzako gailetarik ez genuela konturatu ginen. Zer egin?

Upload: eskolatxikiak-eskolatxikiak

Post on 12-Mar-2016

224 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Hau al da matematika problema bat.Maialen Azpiolea

1

HAU AL DA BADA MATEMATIKA PROBLEMA BAT? Hemen aurkeztuko dudan esperientzia hau, Gipuzoako eskola txiki batean kokatua dago non ni izan nintzen garaian haur hezkuntzako bi gela aurki genitzakeen: 2-3 urtekoena bata (11 haur) eta 4-5 urtekoena bestea (9 haur). Bertan bi irakasle ordezko ginen lanean eta honako hau idatzita uztea erabaki genuen beste irakasleentzat baliagarrai izan zitekeelakoan. HAU AL DA MATEMATIKA PROBLEMA BAT? Hau al da matematika problema bat? Pentsatu nuen arraultzak erostera joan eta bidean erori zitzaizkion haurrak zer egin beharko ote zuen elkartuta ginen mintegi hartan planteatu zitzaigunean. Ba bai, matematikako problema bat omen zen eta nire harridurarako, haurrek ere horrelaxe hartu zuten bakoitzak irtenbide desberdinak eman zituelarik gelan azaldu nienean (batek arazoari irtenbidea ematekotan, geratzen ziren erraultzekin tortilla bat egitea ere proposatu zidan). Eta zer egin behar da bada problema batekin irtenbidea bilatzea ez bada? Eta hasiera batean fede gutxi baldin banuen ere, aitortuko dut matematikako problemen gai honek bi eta hiru urtekoentzat ere balio duela. PROBLEMEN KUBETA Guztia ez zen hemen hasi ordea. Lau eta bost urtekoek ere egiten zuten problemen kubeta deiturikoa eta maiztasunez egiten zituzten buruketak marrazkiez lagundurik. Edonola ere tradizioari ezin utzi eta betiko planteamenduekin egiten zen jardun hau: “eta zenbat gertauko dira orain?” “ zenbat falta dira bakoitzak bat izateko?” Honi buelta ematea piska bat kostatu bazen ere, “eta hau al da problema bat?” pentsatzen zuen batek baino gehiagok, laster hasi ziren haurrak beraiek hasieran talde handian eta gero beraien kasara problemak planteatzen. Matematika problemak buruketa itxiak eskatzen zituzten halako planteamenduak izateaz gain, hipotesi desberdina azalarazi zitzaketen zerbait zela ikusi genuen momentutik, haurrei ere berien mundu ireki hura gure ordurarteko planteamendu itxiekin ez mugatzea erabaki genuen. Matematikako problemak ordurateko planetamendu, eragiketa eta erantzun zuzen eta bakarretik haratago eraman behar genituela pentsatu genuen. Azken finean, eta gero ikusi genuen bezala, irekitasun hura haurrek berezkoa zuten ezaugarria zen eta gutxienez irudimen hari mugarik ez jartzea eta aukera izango bagenu, irekitasunera eramango zituzten esperientziak eskeintzea zen gure lana. Honetarako argi dago testuinguru jakin bat izan behar dugula eta guk iazko ikusturtean ezin aproposagoa izan genuen horretarako. Askatasunez aritu ginen gure proiektuak gauzatzen joateko eta beraz, gure usteetatik eta mintegietako laguntzarekin aurrera egin genuen, zalantzaz eta ilusioz beterik. GAILETAK BANATZERAKO GARAIAN Ordutik aurrera leku guztietan aurkitzen genituen irtenbide beharreko arazotxoak. Gailetak banatzerako garaian ere, komeriak izan genituen batean 2 eta 3 urtekoen gelan. Denentzako gailetarik ez genuela konturatu ginen. Zer egin?

Page 2: Hau al da matematika problema bat.Maialen Azpiolea

2

- Bat zatitu eta horrela denentzat izango dugu..- Ados geundenez zatitu genuen bat.

- Oso ondo, orain badaukagu bakoitzarentzat bat baina nik hau nahi dut (gaileta osoa seinalatuz)

- Eta zeinek jango du txiki hori? - Ba beste hau ere zatituko dugu txikia tokatzen zaionari emateko. - Baina nik ez dut txikirik nahi, nik osoa nahi dut. (haserretzen ere hasi zen bat

edo beste) Bitartean, Eñaut behin eta berriro saiatzen zen banaketa orekatu bat egiten, haurrak zenbatuz, gaileta osoak zenbatuz, lekuz mogituz… baina alferrik. Azken iretenbide gisa: - Beste gelakoei eskatuko dizkiegu gaileta osoak eta hurrengo egunean itzuliko dizkiegu. SORGINAK ETA ERRATZAK Honen haritik taldetxo txikian egiteko ariketa bat prestatu nuen. Lau sorgin genituen eta bakoitzak erratza bat nahi zuen baina hiru besterik ez zituzten moztu eta pegatzeko. Oraingo honetan beste gelara ezin joan mailegu eske, han ez baitzegoen erratzik uzteko. Zer egin orain? Hasiera batean moztu eta sorgina bakoitzari banaketa egiteari ekin zioten, baina lekuz mogitu arren, beti geratzen zen sorgin bat zegokiona gabe. Banaketak gustuko emaitzarik ematen ez zuenez, beste zerbait pentsatu beharra zegoen. Batek erratza bat margotu zion, beste batek emandako erratza bat erditik moztu eta honela banatu zituen. Ihintza nekatuta zegoen, arratsaldeak ez dira nonbait oso egokiak sorginen arazoak konpondu ezinik aritzeko, eta esan zidan hurrengo batean etxetik ekarriko ziola erratza bat sorginari.

SORGINA BAKOITZAK BERE ERRATZA NAHI DU.

Page 3: Hau al da matematika problema bat.Maialen Azpiolea

3

HOR DAGO SAGAR GEHIEN Pixkanaka pixkanaka, giroa pizten joan zen ikasturte bukaera izan arren. Goizetan, harrera garaian, haurrak gelaratzen ziren tartean, maiz etortzen zitzaidan burura konponbidea behar zuen konturen bat eta horretarako arbela zen gure bilgunea:

- Markoxen sagarrondo honetan sagarrak daude, alde bietan kopuru desberdina. - Bai, hor gehiago daude hor baino. - Hor lau eta han sei - Eta non jarri beharko du otarra eroritako sagar kopuru gehiena jasotzeko? - Ba hor - Eta txoriek bi jaten badizkiote? - Ba orduan lehenengo horiek hartu eta gero beste horiek. - Eta zer egingo ote du sagarrekin?

Hortik aurrera mundu bat irekitzen zitzaigun denoi, inoiz ez baikenekien aldez aurretik Markoxek zer asmo zuen bere sagarrekin eta asmoaren arabera zer egin beharko zuen. Hori bai, argi geneukana argi geneukan, hor zegoela sagar gehien, sei sagar lau baino gehiago baita. IKASLEAREN LEZIOA Garbi geneukan beste kontu bat hauxe zen, mateamtikako problemei irtenbideak bilatzen ari ginela. Edonola ere, inori esanez gero 2 eta 3 urtekoekin matematikako problemak egiten hasiak ginela, edo barre edo tira- tira arin bat edo beste jasotzen genuen. Baina hemen inork zer ikasten duen eta nor den irakaslea eztabaidatzeko dagoenez, hona hemen bi urteko Iraitzek emandako lezioa. Nik arbelean marrazkia egin eta honelaxe plantatu nien problema: Atzo gauean etxeratu nintzenean, Amaia nire bizilaguna, 2. pisukoa, kezkatuta ikusi nuen kalean. Bere katua balkoian zegoen etzanda eta erortzeko arriskuan. Portaleko atea ezin ireki zegoen ordea eta ez zekien zer egin. Ni hirugarrenean bizi naiz baina ezin izan nuen nire giltzarekin ere portaleko aterik ireki. Eskilara zahar bat badugu etxe atzean eta atera genuen baina lehengo pisura bakarrik iristen da. Isilune txiki baten ondoren (ez dute isilune hauek asko irauten, helduen aldean, askoz irekiago daude proposamenak luzatzeko nahiz eta segituan beste norbaitek zapuzteko arriskua izan) hasi zen idea zaparrada:

- Eskilararekin lehenengo pisura igo eta handik katuari deitu. - Eta inor bizi al da lehengo pisuan (datu guztiak garrantzitsuak direlakoan,

ahalik eta informazio gehiena lortzen saiatu zen Maialen) - Bai, Ion bizi da. - Ba orduan deitu eta atun lata bat jar dezala bere balkoian eta katuak salto

egitean hartuko du.

Page 4: Hau al da matematika problema bat.Maialen Azpiolea

4

- Bestela suhiltzaileei deitu. Zalaparta honen erdian, bi urteko Sara despistatu egin zen arreta gelako etxetxora bideratuz. Baina hortxe zegoen Iraitz, ahoa erdi zabalik eta nork hitz egingo, hara begirada zuzenduz. Besteek burua astinduz jarraitu zuten.

- Eskilara lehenengo pisuraino jarri, Amaia bertara igo, gero eskilara han jarri eta horrela hurrengo pisuraino iritsi zaitezke (neroni ez zitzaidan burutik pasatu ere egingo baina bai bai, lau urteko Eñauti ideia oso logikoa eta praktikoa iruditu zitzaion antza)

Une batean urduritu ere egin nintzen, arazoa irudikatua nuen aurrez baina ez irtenbidea. Eta zer gertatu zen galdetuko balidate zer? Baina hortan pentsatuz gero gertatzen ari zena galduko nuen bildurrez, adi jarraitu nuen aurrean nuena behatuz.

- Zure etxera joan eta handik soka bat bota katua handik igo dadin - Baina ezin duela sartu ba portalera!!! (eta ni, irakaslea isilik, zertarako hitz

egin? Dena beraiek egiten ari ziren eta!) Batzuek urduritzen ere hasiak ziren, eta azkenean zer gertatu ote zen galdetzen hasi ziren horretan, Iraitzek (bi urteko mutikoa bera) serio serio begiratu zigun eta orduantxe denok isilarazi gintuen:

- Maialen, baina katuak beti zutik erortzen dira eta! . Nola ez ba, ez ginen aurreko hiruhilekoan alper alperrik aritu animalien gaiarekin. Zergatik hainbeste kezka? Katua zutik eroriko zen erortzekoa bazen ere. Bizitza batzuetan sinpleagoa izango da ziurrenik baina ez ginen gogoratu Iraitzek esan zigun arte. DATUAK FALTA Beste goiz batean, ustekabez tartetxo batean haur hezkuntzako bi taldeekin bakarrik geratu behar nuela eta, honako problema planteatu nien arbelean. Honako denda honetan natazko pastel eder bat zegoen. Dendaria biltegira joan da eta itzuli denerako pastela falta zen. Dendan hauek zeuden: Ane: ez zaio nata gustatzen Maria: zapatak nataz zikinduta ditu. Joxe: izugarrizko gosez sartu da dendara eta oraindik ere gose da. Mikel: tripako minez dago Zer gertatu ote da? Kea zerion hango txiki bakoitzarin buruari. Aukerak mila; pastela erori egin dela, Joxek jan duela nahiz eta gehiago nahi izan, Mikelek gehiegi jateagatik duela tripako mina… Eta teoria horien aurkako iritziak ere bai; Mikelek aurrez izango zuela tripako mina eta horrela ezin dela pastela jan, Mariak ez zuela hartuko txintxo aurpegia zuelako… Kontuak kontu, hogei minutu aritu ginen zer gertatu ote zen jakin ezinik. Nik ere, inprobisazioaren ondorioz, erantzunik ez neukan pentsatua baina momentuan beraiek

Page 5: Hau al da matematika problema bat.Maialen Azpiolea

5

gertatutakoaren berri esakatzean, kontu bat esatea ahaztu zitzaidala aitortu behar izan nien:

- Barkatuko didazue baina ahaztu egin zait gauzatxo bat esatea. Dendariak badu katu gozozale bat. Hark jan du pastela eta korrika alde agitean zikindu ditu Mariaren zapatak nataz.

- Jo Maialen, katuarena jakin gabe ezin genuen asmatu zer gertatu den ( Ander, 6

urte) - Bai, baina seguru katua ez balego, Mikelen tripako mina pastel gehiagi

jateagatik izango litzatekeela (Inhar, 3 urte) Beste irakaslea etorri artean, ipuina kontatzea litzateke nire irtenbide ohikoena, baina honekin, nire lankidea etorri eta oraindik hor genbiltzan inbestigazio lanetan. Haurrak interesatuta eta ni… harrituta! GURASOEN PARTAIDETZA Gure ingurunea kontuan hartuta eta guztiok (irakasle, guraso eta zenbait herritar ere bai) eskola bertako komunitatean ulertzen genuenez, ezinbestekoa egiten zitzaigun beti gurasoak (eta zenbaitetan aitona-amonaren bat ere bai) egiten ari ginen lanetan inplikatzea. Ordurarte ere bestelako gaietan honela izan zen gure elkarlana eta gurasoek ere oso gustura hartzen zituztenez gure proposamenak eta beraiek ere eskeintzeko asko zutela erakutsiz, lanerako dinamika horrekin jarraitu genuen ikasturte bukaera arte. Honela beraz, egiten ari ginenaren partaide izan zitezen eta genuen ilusioa beraiekin konpartitu asmoz, Matematika problemen lehiaketa egitea pentsatu genuen (a, baina oraingo honetan gurasoek erakutsi beharko zuten zekiten guztia!). Orduan komeriak!. Ikasturte amaierara begira, gurasoekin tutoreok bakarkako bilerak egitekotan ginen, ikasturteari buruz, aurren garapenari buruz eta bestelako kontuei buruz hitz egiteko. Bilera hauek zirela eta gurasoei matematiketan ere partaide izateko gure asmoaren berri ematen hasi ginen eta izugarraizko urduritasuna nabaritu genuen beraien artean: irribarre txikiak, “ni beti izan naiz txarra matematiketan”, “ni letretakoa naiz”... eta tankerako hainbat kontu. Lasaitu asmoz, esan genien lehiaketakoak haurren neurriko problemak izango zirela eta oso larri ikusten bazuten beraien burua beti utziko geniela aukera seme-alabei laguntza eskatzeko. Haurrekin hitz egin ondoren lanari ekin genion. Handien gelan beraiek sortu zituzten problemak eta lehendik ere arituak zirenez, ez zitzaien asko kostatu. Haur bakoitzak problema bat planteatu zuen, batzuek marrazki bidez egin zuten eta besteek idatziz egin zuten baina gehiengoak emaitzan nolabaiteko grafikotasunerako lekua uzten zuten.Prest zituzten problemak baina bakoitzak bere etxera berea eramanez gero, irtenbidea guraosei esanez tranpa egiteko aukera zutela ikusirik, elkartrukatu egin zituzten eta era horretan lasaiago joan ziren guztiak.

Page 6: Hau al da matematika problema bat.Maialen Azpiolea

6

Sei urteko haur baten proposamena gurasoentzat.

Txikien kasuan nik eman nizkien problemak, hauek ere marrazki bidez azalduta. Txikien kasuan problema gehienak irekiak zirenez, errepikatuta eraman zituzten etxera, ondoren, emaitza aukera desberdinak konparatzea eta eztabaidatzea baitzen asmoa (nire asmoa noski, haurrek nahikoa zuten etxekoei beraien etxekolana eramaten). AMA BATEN KEZKA Astelehena, haurrak asteburuko kontuekin eta gurasoak etxera eramandako problemekin (eta gehiengoak erantzunen batekin) eskolara buelta. Zalaparta bat baino gehiago izan zen eta tartean oso gertakizun politak. Bi familiek lau pailazo orri batean eta hiru globo bestean eraman zituzten etxera. Bertan, pailazo bakoitzak bere globoa nahi zuela adierazten zen. Problema honen aurrean, etxe batetik honako erantzuna jaso genuen (bertan ikus daiteke 2 urteko ikaslearen aportazioa ere bai)

Page 7: Hau al da matematika problema bat.Maialen Azpiolea

7

Bi urteko beste haur baten amak ez zuen ordea lasaitasun handiz hartu bere pailazoen komeria hura.Asteburuan eskutan izandako bere orria harturik kezkatuta azaldu zidan, berak topatutako irtenbidea izan behar zuela zuzena, beste gelako ama batekin iritziak elkartrukatu ondoren haren oneritziarekin omen zetorren eta. Nik arazoak hamaika irtenbide izan zitzakeela esatean aurpegia aldatu zitaion, baina oraindik ez dakit zer izan zen, dezepzioa agian? Bai, nik ere bizitu nuen hori bera problemak irekiak izan daitezkeela jakin nuenean. Edonola ere, ni ere harrituta geratu nintzela aitortu behar dut, izan ere burutik pasatu zitzaizkidan irtenbide desberdinen artean, ez baitzitzaidan burutik pasatu ere egingo berak emandakoa. “Hau da irtenbide egokia ezta? Puff, galdezka ibili naiz eta nik uste dut hau dela. Tranpa galdera bat da zuk jarritakoa, hau ez da pailazo bat baizik eta panpin bat eta orduan ez diot globorik jarri behar ezta?”. Ama kezkatu batek zioena.

Ez zen nire asmoa izan inongo tranpatan eroraraztea ama hura, Googlen topatu nituen lau irudi besterik ez nuen itsasi orri hartan. IRTENBIDE MAGIKOAK Beste ama batek aipatu zidanez, etxeratutako problemaren aurrean bere bikoteari (haurra bertan zegoela) irtenbide nahiko “fantastikoa” eman zionean, honek mesedez “zentratzeko” eskatu omen zion. Hasierako planteamendua arrunt xamarra zen:

GURE BARATZEAN HIRU ARTO

LANDARE IKUSI GENITUEN ATZO.

ETA GAUR GOIZEAN JOAN GARENEAN, ZENBAT IKUSI DITUGU?

Page 8: Hau al da matematika problema bat.Maialen Azpiolea

8

Zenbatu zituzten artoak famili giroan eta kontua zen arto landare bat gehiago zegoela hurrengo egun horretan. Zer gertatuko zen? Amak ez dakit oso ondo zein irtenbide eman zuen, baina inondik ere irudimenaren mundutik gertuago zegoen irtenbide hura nekazarien munduetik baino. Aitaren iritzia laster agertu zen, matematikako problemek nola izango ote zuten bada honelako irtenbide “magikoa”, zerbait koherenteagoa behar zuen. Hortxe sortu omen zen eztabaida txiki bat, haurrentzako zuzenduak bazeuden dena ote zen posible planteamenduan eta emaitzan? Bai bai, esaten nuen ba nik, hau al da matematika problema bat? HAURREN PARTAIDETZA Eta zirudienez, matematikako problemen lehiaketa hau famili artean egiteko kontua bihurtu zen. Eta gerora jakin genuen, etxe askotan hurrek beraiek eta familiako beste senideek ere parte hartu zutela irtenbidea topatzerako garaian. Haurren partaidetza ere handia izan zen lan hau aurrera eramaterako garaian. 2 urteko haurraren erantzuna.

HANDIEN TALDEKO GURASOAK Handien taldeko gurasoek ere serio serio hartu zuten lana eta nahiz eta hauek planteaturiko problemak itxiagoak izan, esan beharra dago guztiak saiatu zirela emaitza ahalik eta txukunen ekartzen. Interesa ikusi zen eskolako sarrera irteeratan egindako komentariotan eta baita ere itzuli zituzten lanen emaitzetan ere. Seme-alabek bezain serio hartu zuten hura guztia, eta saririk ba ote zegoen jakin ere egin gabe! Interesgarria egin zitzaigun guri ikustea guraso bakoitzak bere estrategiak dituela honelako kontuan egiterako garaian: zifra handiak zirenean hamarrekotan bildu, kenketak marrazki bidez nola adierazi... guzti honek haurrei beraiei ere ikuspegi desberdinak eskeintzeko aukera ematen ziela konturatu ginen.

Page 9: Hau al da matematika problema bat.Maialen Azpiolea

9

Nola hasi 100 txori marrazten? Guraso honek Kenketa adierzteko beste era bat. Kenketa adierazteko erabilitako beste era bat. Hamarrekotan bildu zituen errezago adierazteko baina atentzio deitu zigun eran bildu ere. Irakas- leok ez genuke horrela egingo. Kasu honetan ha- marrekoak zenbatu ditu eta gero azalpena eman behar izan du. Geziek hamarrekoak kentzen direla adierazten du.

SARIRIK EDERRENA

Azken bineta betetzeko uzti zuen ikasle honek.

Problemak problema, irtenbideak irtenbide, guztiok geunden zurrunbilo horretan sartuta eta lantxo guztiak begiratu eta aztertu ondoren, denek asmatu zutela erabaki genuenez, guraso guztiek jaso zuten saria! Arratsalde pasa ederra egin ondoren gurasoentzat medallak prestatuz, afari merienda baten aurretik egin genuen sari banaketa.

Page 10: Hau al da matematika problema bat.Maialen Azpiolea

10

Saririk ederrena ordea, irekitasunarena izan da, bai beraientzat, bai irakasleontzat. Gelara sartu eta bi urteko Iraitzek eskatzen zidan katuarena bezelako beste kontu bat kontatzeko, problema egarriz mutila! Eta Inharrek berak, hiru urterekin arbelean margotzen zizkidan Bob Esponja eta Patrizio eta gero bata ezabatzen zuen nik asma nezan zer gertatu ote zen, edo zooan hesi atzean zeuden jirafak nola aterako ote ziren handik galdetzen zidan, edo... Ikasturte bukaera eta motibazioa topatu genuen guztiok, gustora genbiltzan matematikak zer ote ziren planteatu gabe. OSPITALEAN ERE MATEMATIKA Azken kontu gisa ez nuke ahaztu nahi, ikasturtea amaitu ondoren ere honek izan duen jarraipen txiki baten testigu nola izan naizen. Gelakide bat gaixotu zitzaigun eta egun batzuek pasatu behar izan zituen ospitalean. Egun gogorrak izan ziren berarentzat, ama erditu berria zuenez ezin izan baitzuen berarekin egon. Ikasturtea amaitu zela eta bixita egitera joan nintzenean, egoera haren erdian sorpresa eder batekin egin nuen topo. Neskatilaren amak, alabari animuak bidali asmoz, eta nolabait komunikazioa ahalbideratzeko honako problema hau planteatuta utzi zion orri txuri batean idatzirik: “Ospitalean zaude baina segituan sendatuko zara. Sendatzean eta etxera itzultzean afari-merienda bat egingo dugu sagardotegi batean. Zeintzuk joango gara? Zerrenda egin eta kokatu beharko dituzu mahaiean” (Honekin batera mahai bat agertzen zen marraztuta). Izugarri bide berezia iruditu zaitzaidan alabari etorkizunerako planak egitera animatzeko, buruan kontu alaiak izateko eta ama-alaba arteko harremana mantentzeko. Dagoeneko badakigu problemek Haur Hezkuntzako haur eta irakasleentzat ere balio dutela, norberaren neurriko galderei norberaren neurriko erantzunak emanez.

Maialen Aizpiolea Martikorena