governors taldearen zuzeneko dvdaren grabaketa, 'puntua' aldizkarian

3
ERREPORTAJEA Agertoki borobila eta ikusleak taldea inguratzen. GrabazioarEn atzEko lana Arrasateko Governors musika taldeak DVD-CDa kaleratuko du 2015ean. Ehunka kontzertu egin eta lau disko kaleratu ostean, ezohiko zuzenekoa prestatu eta haren soinu eta irudiak grabatu zituen, Bilbon, uztailaren 31n, erronka, ‘kamikaze’ eta ausardia puntu nabarmenarekin, baina emaitza eta lorpen txukunarekin TESTUA: IKER BARANDIARAN ARGAZKIAK: GONTZAL GARATE ETA ARTEMAN KOMUNIKAZIOA Kamerak gertu ikuskizuna grabatzeko. 10 PUNTUA PUNTUA 11

Upload: arteman-komunikazioa

Post on 07-Apr-2016

218 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Governors taldearen zuzeneko DVDaren grabaketa, 'Puntua' aldizkarian

ERREPORTAJEA

Agertoki borobila eta ikusleak taldea inguratzen.

GrabazioarEn atzEko lanaArrasateko Governors musika taldeak DVD-CDa kaleratuko du 2015ean. Ehunka kontzertu egin eta lau disko kaleratu ostean, ezohiko zuzenekoa prestatu eta haren soinu eta irudiak grabatu zituen, Bilbon, uztailaren 31n, erronka, ‘kamikaze’ eta ausardia puntu nabarmenarekin, baina emaitza eta lorpen txukunarekinTESTUA: IKER BARANDIARAN ARGAZKIAK: GONTZAL GARATE ETA ARTEMAN KOMUNIKAZIOA

Kamerak gertu ikuskizuna grabatzeko.

10 PUNTUA PUNTUA 11

Page 2: Governors taldearen zuzeneko DVDaren grabaketa, 'Puntua' aldizkarian

kamera robotizatua. Horiei guztiei gehitu behar zaie hori guztia gidatu eta kamerei aginduak eman zizkien errealizatzailea eta teknikarien burua.

ABESTIEN AUKERAKETA Kontzertuaren mamiari dago-kionez, kantu esanguratsuenak aukeratu beharrean zeuden. Eta, horretarako, jarraitzaileak gonbidatu zituzten sare sozialen bitar-tez lau diskotatik hamar abestiren zerrenda bidaltzera. Parte-hartzaileen artean sarrerak zozkatu zituzten eta erantzuna ezin hobea izan zen.

“Zuzeneko bat grabatzea beti da erronka; izan ere, inprobisazioak, momentukoak, ikusleak... Aurreiku-sitakoa eralda dezaketen faktore asko daude airean. Eta guk geuk uneoro adi egon behar dugu edozer jasotzeko”, argitu du Artemaneko Gorka Montielek.

EGUN OSOA PRESTAKETAK EGITEN Urtarrilaren 31. 10:00ak. Bospasei lagun agertoki borobila muntatzen. Bes-te bizpahiru lagun argiak kokatzen eta bideratzen. “Ikuskatuta genituen aretoa eta dituen baliabideak,

eta agertoki berria ikustea besterik ez zizaigun falta azken erabakiak hartze-ko”, dio Artemaneko Josu Txintxurre-tak, musikazale amorratua ere badenak.

Eta agertokia jartzen zuten bitar-tean, ikus-entzunezko teknikariek making off-erako irudiak hartu zituz-ten: errekurtsoak, muntaketarenak... time-lapse, hiper-lapse eta beste tekni-

ka batzuk erabilita. “Taldekoak han egon ziren lehen orduetatik prestaketa guztiak gainbegiratzen, eta jakin bazekiten guk grabatuko genituela”, azaldu du Txintxurretak.

ARRATSALDEA, AZKARRAGOA Agertokia jarri ostean, bazkalostean lana asko arindu zen: Josu Txintxu-rretak kameren behin betiko kokapena erabaki,

Ohituta gaude musika talde handien DVDak edo baliabide askorekin grabatutako zuzenekoak ikusi eta entzutera. Baina egin dezake gau-za bera Euskal Herriko musika talde ertain batek askoz baliabide gutxiagorekin? Hurbilekoa den

Governors taldeak erronka hori betetzeko egin duen lan ikaragarria egiaztatu, eta orriotara ekarri du PUNTUAk.

KONFIANTZAKO PROFESIONALEKIN Governorsek 2013an Morphinapolis diskoa kaleratu eta bira baten murgildu zen. Gerora, taldekideak Baga-Biga dis-koetxeko arduradunekin elkartu ziren zerbait berezia egiteko asmoz. “Mahai gainean zuzeneko bat grabatzeko aukera agertu zen, baina ikusle kopuru erraldoia ez izanagatik zerbait asmatu beharra genuen. Eta, halako batean, agertoki borobila erabiltzea bururatu zitzaigun”, azaldu du taldeko abeslari Juan Sangre-k.

Hainbat kontzertu areto aztertu ostean, Bil-boko Santana 27ren alde egin zuten: areto handia, bi solairu, agertoki borobila jartzeko aukera...

Emanaldiaren soinua taldearen teknikari eta lagun Haritz Harregik grabatuko zuen; soinu argiztapenaz Aitor Mentxaka arduratuko zen; eta irudiak jasotzeko eta DVDa muntatzeko Arteman Komunikazioa enpresa kontratatu zuten. “Tal-dearendako ekimena oso apustu handia zen, behin bakarrik egin genezakeelako, eta, horregatik, konfiantzako profesionalekin lan egin nahi izan genuen, lehendik elkar ezagutzen genuenekin”, azpimarratu du Sangre-k.

BEDERATZI KAMERATIK GORA Taldearendako esparru ezezagunena ikus-entzunezkoena da eta Artema-nek egindako proposamena egokia iruditu zitzaien: Gorka Montiel eta Mikel Peña kamera banarekin Juan abeslariaren parean; Julen de la Serna ager-tokiko zulogunean, barruan gertatzen zena hur-bilenetik hartzen; agertokiaren gainean kamera monitorizatu bat; polecam garabia goiko solairu-tik; Josu Txintxurreta ikusleen artetik haien detaileak eta agertokia hartzen; hiru kamera alboetan oholtzetan igota, bateria jotzaile aurrean

ERREPORTAJEA

Nolatan bururatu zitzaizuen zuzenekoaren soinu eta irudia grabatu eta DVD batean plazaratzea? Lau disko kaleratu ostean zerbait berezia egiteko unea zela pentsatu genuen, eta Baga-Bigakoekin hitz egiten

zuzeneko bat egitearen ideia sortu zen. Baina guk ez genuen zuzeneko arrunta egin nahi; batez ere, ez ditugulako jendetzak batzen. Horregatik, beste formula bat pentsatzen egon ginen eta agertoki borobila erabiltzea bururatu zitzaigun.

JUAN ‘SANGRE’ GOVERNORS

“Lan honekin etapa bat itxiko dugu”Halako erronkek motibazio eta tentsiotik, bietatik, daukate, ezta? Bai. Batetik, taldearen asteroko errutina apurtzeko modua da. Eta, bestetik, lehenengo aldia zen halako agertoki batean jotzen genuena; lehena eta DVD batean grabatuko zena. Gauza berri asko ziren, baina gustura gelditu gara kontzertuarekin eta ziur emaitza ere halakoa izango dela.

Zer aurkituko du ikus-entzuleak lan horretan? Sasoi onean dagoen Governors taldearen zuzeneko esentzia.Aukeran genuen kolaboratzaile asko gehitzea, baina pentsatu genuen horrek emaitza eralda zezakeela, eta, hortaz, nahiago izan dugu hori neurtu. Interpretatu ditugun kantuei dagokienez, zaleek eta taldeak egin dugu aukeraketa.

Lan hori mugarria da Governorsen ibilbidean? Bai. Lau disko kaleratu ostean, lan horrekin etapa bat itxiko dugu. Asmoa da urtebetez agertokietara ez igotzea, guk eta ikusleek atseden har dezagun. Urte hauetan kontzertu ugari egin ditugu, ez gara inoiz gelditu, eta Euskal Herria txikia da. Abesti berriak konposatzeko baliatuko dugu tarte hau.

Taldearen zaleek aukeratu zituzten kontzertuko kantuak

Areto eta azpiegitura dotorea.Agertoki borobila, guztiontzako erronka.

Lagun taldea goizetik lanean.

Juan Sangre azalpenak ematen.

Detaile guztiak dira garrantzitsuak.

Soinua, argia, piroteknia... kontrolpean.

Guztiak izan behar du bere leku zehatza.Guztia zaindu-zaindua. behar.

12 PUNTUA PUNTUA 13

Page 3: Governors taldearen zuzeneko DVDaren grabaketa, 'Puntua' aldizkarian

ERREPORTAJEA

errealizatzailearekin batera hainbat erabaki hartu, eta, jarraian, Gover-nors taldeak agertoki borobilean egin zuen entsegu orokorra. “Apro-betxatu genuen kameren konfigu-razioa aldatzeko, horien tiroak pro-batzeko, argiztapena neurtzeko...”, argitu du Txintxurretak.

ITXARON ORDU GELDOAK “Entsegutik kon-tzertu hasierara denborak luze jo zuen, batez ere barruan generaman adrena-lina jaitsi ezin genuelako. Musikariak zein teknikariak, guztiok genekien zer egin behar genuen, baina hasteko irri-kan geunden guztiok”, kontatu du Montielek.

Ordu horretarako, taldekideek bazekiten egu-raldiak txarrera egingo zuela, baina ez zegoen atzera bueltarik. “Donostiako eta Iruñeko lagunek deitu ziguten ez zirela etorriko esanez. Luzaroan prestatutako halako ekimena eguraldiak baldin-tzatzea amorraziozkoa da, baina aurrera egin beharra genuen. Eta gerora jakin genuen saldu-

tako 150 sarrera jaso barik txarteldegian gelditu zirela”, nabarmendu du Juan Sangre-k.

21:30. ARGIAK, KAMERA... Agertoki borobilak erraztu egin zuen Santana 27 areto erraldoia goraino bete gabe talde eta ikusleen plano gogoangarriak jasotzea. Arrasateko makina martxan. Soinu,

argiztapen eta ikus-entzunezkoetako teknikari guztiak, agertokian eta entzuleen artean edozein irudi apropos jasotzeko adi. Governors bere one-nean, indartsu eta hunkigarri... Eta ezuste atse-ginak: Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo ahotsean, Amaiur taldeko Naroa Gaintza ere abesten, eta Aitor Antruejo kide ohia gitarrari txinpartak ateratzen, koloreak eta tonalitateak gehitzen.

Ordu eta erdi pasa da. Argiak itzali dira, tal-dekideak pozik daude, igartzen da begien distiran, eta ikusleak ere aseta gelditu dira. Abisua jaso artean teknikari guztiak geldi egon dira euren postuetan guztiari adi eta grabatzeari utzi barik. “Niri oso-oso azkar pasatu zait; taldeak asko trans-mititu du. Heldu zait, eta ziur DVDa ikusten dutenei ere helduko zaiela”, aitortu du Montielek, Juan Sangre grabatzen ibili ostean.

Julen de la Sernak ere gozatu du kontzertua, eta hura egon da, gainera, hurbilen, lubakian, baina ezuste pare bat izan ditu taldearen pirotekniare-kin. “Banekien sua botako zutela, baina grabazioaren zurrunbiloan sar-tuta ahaztu egin zait...”. Gauza antzekoa gertatu zitzaion polecam garabiaren teknikariari. “Une batzuetan beldur nintzen sugarrak polecam-a kal-tetuko ote zuen. Hau bai hau ikuskizuna! [Barrez]”.

Ordu eta erdian traste guztiak jaso eta horie-tako askok autoa ziztu batean hartu behar izan zuten errepideari aurre egiteko. Horra hor, esa-terako, Gorka Montiel eta Julen de la Serna.

Gasteizera bidean Altube zurituta aurkitu zuten, eta elurra kentzeko makinarik gabe. Halako batean heldu ziren.

GUZTIARI FORMA EMAN “Eta zer falta da?”, galdetu die PUNTUAk protagonistei. Juan Sangre-k, taldekideekin eta Haritz Harregi teknikariarekin batera, gra-batutako soinuari etekina aterako dio.

Eta, horrez gain, erantzukizun handiena DVDa egin beharko duen Arteman Komunikazioaren eskuetan dago. Orain, guztia ikuskatu, aurreko edizioa egin, erritmoa definitu, kolorimetria gehi-tu, diseinua garatu eta autoretza egin beharko dute. Lan horrek luze joko du eta irudien aukeraketatik hasita erantzukizuna handia da han jasotakoa ondo transmiti dadin”, dio Txintxurretak. ·

Eguraldi txarrak baldintzatu zuen hainbat lagun kontzertura ez joatea

Argiztapen eta soinu teknikariak, bederatzi kamera...

Melodia eta indarra neurtzenGovernors taldea ez da ezerezetik jaio. Horren atzean dago Juan Sangre musika-riak bizkarrean daraman ibilbide luzea; horra hor, Brutal Melody, Ekon eta Fjord, besteak beste. Metala beti egon da bere DNAn zizelkatuta, baina urteek aurrera egin ahala bestelako sonoritateetan ere arakatzen jakin du. Eta ez dago dudarik dagoeneko lau disko batu dituen azken talde honekin melodietan are eta gehiago sakontzen jakin duela. Horretan datza, nire ustez, taldearen gako esanguratsuena: indarraren eta melodiaren arteko oreka horretan. Poliki-poliki hain atomizatuta dagoen Euskal Herriko musika eszenan egonkortu eta bere tamainako lekua egin du, ikusle fidelak ondoan eutsiz eta diskoz disko berrasmatzeko ahaleginean. Etapa bat bukatu da; ea zer dakarren berriak!

Iker BarandiaranKazetaria

Ritxi Aizpuru: “Ikuskizunak osorik du interesa”Baga-Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuruk oso argi du Governors taldeak, musikaz gain, “izugarriz- ko garrantzia” ematen diola proposamen bisuala lantzeari. “Kontzertuetako ikuskizuna ezin

denez estudioko lanean adierazi, DVDa egitea da zentzuzkoena”, uste du Aizpuruk; eta diskoetxearen aldetik apustu argia egin dute horren alde.

Era berean, taldea bere osotasunean erakutsi eta “euskarriari balio biderkatzaileak dituzten osagaiak sartzeari oso interesgarri” deritzo, modu batean zein bestean publikoa taldearen eskaintzara erakartzeko.

Julen de la Serna slider-a prestatzen.

Heloy bateria-jotzailea, azken ukituekin.

Errealizazioa funtsezkoa izaten da.

Puntako musikariek, instrumentu ugari.

Peña eta Montiel, zuzenekoan.

Artemaneko taldea, dvd-aren arduraduna.

Juan Sangre eta Jorge soinua ikuskatzen.

Pirotekniaren probak egiten.

14 PUNTUA PUNTUA 15