gorputz heziketa.2.mailako apunteak (2.hiruhilabetea)

24

Upload: josrda

Post on 10-Apr-2015

665 views

Category:

Documents


9 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)
Page 2: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

URTEKO PROGRAMAZIOA

2008-2009 IKASTURTEASaioa

kSaioa

kGAIA Irteerak

1Le

henengo

hir

uhila

bete

a1 Agurra

IZO

TZ

JA

UR

EG

IA

2

6

GURE GORPUTZA ZAINTZEN Beroketa. Ohitura onuragarriak. Erresistentzia eta malgutasuna Elikadura. Gorputza ezagutzen.

34567

4STICK JOLASAK

Kiroltasuna.Talde kirolak. Teknika eta taktika.

891011 1 AZTERKETA1

Big

arr

en h

iruhila

bete

a

4 ERRUGBIA

IRA

UPEN

ES

KI IR

TEER

A

ESK

I A

LPIN

O IR

TEER

A2345

3 EUSKAL DANTZAK6789

3-4 SASKIBALOIA1011 1 AZTERKETA1

Hir

ugarr

en

hir

uhila

bete

a

2 FREESBI ETA INDIAKA

PA

TIN

TX

AN

GO

PA

23

4 BADMINTONA4567

4 PATINETAN IRRISTATZEN891011 1 AZTERKETA

SAIOETAN GOGORATU BEHARREKO ZENBAIT GAUZA

Lesionatuta bazaude, zure hitzarekin nahikoa izango dut, ez dut gurasoen “notatxorik” behar. Izatekotan eskertuko nuke medikuaren ohar bat, non zure arazoa zein den eta zein ariketa mota ezin dituzun egin bai eta zeintzuk komeni zaizkizun zehazten didan.

Page 3: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Ikastetxera oinez etorri zarenez ibiltzea behintzat bai egin dezakezula. Beraz lan horretan oinarrituta irakasleak lan alternatibo bat bidaliko dizu.

Ibili eta indar eta malgutasun ariketak.

Saioaren hasieran gehienez bost minutu erabiliko dira arropaz aldatzeko.

Saioetan parte hartzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri

behar dira; hau da galtza edo maila eroso batzuk (ez larruzko galtza, bakero edo gonarik) eta kirol zapatila batzuk ( ez takoia duten oinetakoak, mendiko botak, sandaliak edo antzekorik). Hau betetzen ez duenak ezin izango du klase praktikoa burutu.

Gertatu daiteke euria egiten duenean kalean aritu behar izatea. Egun horietarako arropa egokia bai eta goitik behera aldatzeko arropa ez ahaztu.

Saioa amaitzerakoan derrigorrezkoa deritzot dutxa hartzea eta izerditutako arropa aldatzea, honetarako gehienez hamabost minutu erabiliko dira.

Dutxa azkarra izan behar du. Alde batetik ikasle gehiago dutxatu behar direlako bai eta ur gehiegi gastatzea ez delako batere ekologikoa.

Dutxatu ondoren arropa garbia eta lehorra jarriko dugu.

Aldagelak, dutxatzeko edo arropaz aldatzeko erabiliko ditugu, ez beste gauzetarako (jan, erre, eta abar ....).

Txikleak (bai goxoki edo antzekorik) oso arriskutsuak izan daitezke gure praktikan, beraz ez ditugu saioetan hartuko.

Txisturik (lapoak) ez ditugu lurrera botako.

Kirola egiteko derrigorrezkoa da oinetakoen lokarriak ondo lotuta eramatea.

Ile luzea duzuenok mototsa erabiltzea komenigarria da.

Inor zauritu ez dadin ziurtasun neurri bezala; Gorputz heziketako klaseetan, hobe duzu eraztunak, belarritakoak eta lepokoak saioaren hasieran kentzea. Poltsikoak ere husten badituzu hobe.

Saio guztietan kiroltasunez jokatzen ahaleginduko gara:

o Elkarren arteko arazoak hitz eginez konpontzen ahaleginduko gara.

Page 4: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Ez gara eztabaida antzutan sartuko (Ona izan da. Ez da ona izan. Bai. Ez. Bai. Ez...). Askotan eleganteagoa da amore eman eta jolasten jarraitzea, eztabaida luzatu beharrean.

Material gehiegi ez dugunez zaindu; eta saioa amaitzerakoan erabilitako guztia jasotzen lagunduko dugu.

Erabilera desegokiagatik galdu edo apurtzen den materiala, arduradunak ordaindu beharko du. Hau azalduko ez balitz talde osoaren ardura izango da.

GORPUTZ HEZIKETA NOLA BALORATU?

Gorputz heziketan nota orokorra jartzerakoan hiru atal hartzen ditut kontutan eta bakoitzean gutxieneko nota (5) lortu behar dela. Ondoren atal ezberdinekin batez-bestekoa egingo dut.

1. JARRERA

Egunero saioan zehar ikasle bakoitzak izandako jarrera baloratuko da. Jarrera arlo ezberdinetan adierazten da:

HIGIENEA:o Arropa egokiarekin etorri naizen edo ez, saioa

amaitzerakoan dutxatu eta arropa aldatu dudan, ...... PARTE HARTZEA:

o Gaixorik zauden edo normaltasunez parte hartu duzun, beste ikasleek ez bezala ekintza egokituak egin dituzun, .....

PUNTUALTASUNA:o Saiora garaiz edo berandu iritsi zaren,....

JARRERA:

Page 5: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Lagun eta irakasleekin errespetuzko jarrera izan duzun edo ez, azalpenetan adi eta isilik egon ote zaren, ....

LANA:o Saioan zehar lana egin duzun edo,....

Atal hauek irakasleak eguneroko behaketaren bidez baloratuko ditu bai eta ikasle bakoitzak bere autoebaluazio fitxarekin.

2. ARLO TEORIKOA

Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira.

Ikasitako eduki teoriko guztiak baloratzeko Azterketa idatziak edo Lan Teorikoak egin beharko dituzue, gaiaren arabera.

3. ARLO PRAKTIKOA

Gai guztietan eduki fisikoak landuko ditugu. Batzutan teknika edo ariketa baten trebezia baloratuko dugu, kirol baten taktika maila, maila fisikoa, eta abar....Ikasle bakoitzak, lortu duen praktika maila baloratzeko, Azterketa edo froga praktikoak erabiliko ditugu.

Page 6: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)
Page 7: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

ERRUGBIA

Erdi aroan bazegoen “soule” izeneko joko bat. Bi herritako gazteek, kopuru librean, txerri puxika bat bereganatu eta norberak bere herrira eramatea zuen helburua. Araurik gabeko jokoa zen, eta edozein ekintza baimendua zegoen. Kondairak dio 1823. urtean Rugby hiriko institutuko ikasleak futbolean ari zirela, egun euritsua zen eta zelaia lokaztuta zegoen. Horren zaila zen pilota jokatzea non ikasle batek pilota eskuekin hartu eta ate aldera korrikan hasi zen. Aurkariek jokalaria harrapatu eta lurrera boteaz gelditzen saiatu ziren. Jokoa hain dibertigarria suertatu zen non beste institutuetan ere praktikatzen hasi zirela. Urteekin arauak zehaztu eta mundu mailan zabaldu zen.Ezezagunentzat kirol zakarra gerta daiteke, baina berez arauak eta aurkariaren errespetua beste edozein gauzen gainetik jartzen duen kirola da. Jolas honetan izaera ezberdineko edozein pertsona bere lekua izan dezake; azkarrak atzelariak izaten dira, indartsuak aurrelariak, baloiarekin trebeak direnak erdilariak, ....

NOLA JOKATZEN DA?

15 jokalariz osatutako bi talde, forma berezia duen pilota batekin, elkarren aurka jokatzen dute. Helburua pilotarekin aurrera egitea, zelai guztia gurutzatu eta pilota aurkariaren lurrean kokatzean datza.

Partidu bat 40’ minututako bi tartez osatzen da.

Joko eremua 100 x 70 metrotako belar zelai bat da. Zelaiaren atzealdeetan talde bakoitzak lortu eta defendatu behar dituen entsegu guneak daude. Modu berean talde bakoitzak zutoinak deitutako atea izango du.

Page 8: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Puntuak lortzeko modu ezberdinak daude: Entsegua : Baloia aurkariaren entsegu

gunea deritzon eremuko lurrean uzteari deitzen zaio. Jokaldi honekin bost (5) puntu bereganatzen dira.

Transformaketa : Entsegua lortu ondoren aukera dago beste bi (2) puntu lortzeko. Horretarako, entsegua lortu den puntutik eta perpendikularki dagoen puntu batetik, baloia lurrean utzi eta ostikoz jaurtiko dugu. Hiru zutoin artean sartzen bada bi puntu eskuratzen dira.

Zutoinetako jaurtiketa : Zigor kolpe baten ondoren, baloia lurrean ipini eta ostikoz jaurtitzeko aukera dugu. Hemen ere hiru zutoinen artean sartzea lortzen badugu, hiru (3) puntu eskuratuko ditugu.

Drop edo bote azkarra : Jokoaren edozein unetan jokalariren bat pilota bote azkarrean ostikoz jaurtiki eta hiru zutoinen artetik pasatzen bada, hiru (3) puntu lortuko ditu.

Errugbian baloia hanka eta eskuekin jokatu daiteke:

Eskuekin egindako pase guztiak atzerantz egin behar dira. Aurrerantz pasatzea “avant” izeneko falta edo huts egitea suposatzen du.

Hankarekin egiten direnak berriz edozein norabidean egin daitezke. Hala ere kontutan izan baloia baino aurreratuago dauden taldekideak jokoz kanpo egongo direla.

Baloia eskutan badugu edozein norabidean mugitu gaitezke.

Baloia daraman aurkaria geldiarazteko plakaketa erabiliko dugu; hau da gorputzetik heldu eta lurrera botatzen ahalegindu. Lurrera erortzerakoan derrigortuta dago baloia askatzen. Hala ere gogoratu baloia daraman jokalaria soilik plakatu daitekeela, eta ezin zaiola lepotik plakatu.

JOKALDI BEREZIAK

Errugbian badira jokaldi berezi batzuk.

Page 9: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Melea. o Falta baten ondoren baloia jokoan jartzeko modua da. o Normalean talde bakoitzeko zortzi (8) jokalarik (nahiz eta

kopurua librea izan) parte hartzen dute, hiru lerrotan antolatu eta elkarren artean tinko heltzen dira.

o Beste taldea aurrez aurre jartzen zaio eta bi taldeetako lehen lerroko jokalariak elkarren artean bultzatzen hasiko dira.

o Falta jaso duen taldeko jokalari batek baloia jokoan jarriko du; bi taldeen artean osatzen duten erdiko pasilloan baloia sartuz.

o Talde bakoitzak baloia berreskuratzen ahaleginduko da; orpoekin jokatu eta melearen atzealdea eramaten saiatuz.

o Melea egiterakoan gogoratu bizkarra zuzen eta burua tente mantendu behar direla. Bultzakada egiterakoan indarra beti hankekin egingo dugu. Sorbalda beti gerria baino altuago egon behar du eta inguruko lagunak tinko heldu behar dira.

Touchea: o Baloia zelaitik kanpo

ateratzen denean berriz jokoan jartzeko erabiltzen den jokaldia da.

o Ateratzen duen taldeak erabakiko du zenbat jokalari jokatzen dute touchea. Bi taldeetan kopurua berdina izan behar da. Jokalariak bi lerrotan aurrez aurre ipiniko dira.

o Baloia kanpora bota ez duen taldeko jokalari batek baloia bi taldeen artean bota eta jokalariak salto eginez baloia bereganatzen ahaleginduko dira.

Ruck edo bat bateko melea: o Zenbaitetan baloia

lurrean egonda bi taldeetako zenbait jokalarik elkartu egiten dira eta baloia bereganatzeko bat bateko melea sortzen dute.

Maul:

Page 10: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Bi taldeetako jokalariak baloia duen jokalari baten inguruan pilatzen direnean ematen da.

o Baloia lurrera erortzerakoan, baloia daramana ihes egiterakoan edo arbitroak mele bat agintzen duenean bukatzen da.

OINARRIZKO ARAUAK

Atxikia : o Aurkari bat plakatu ondoren baloia askatzen ez duenean

edo beste jokalariari baloia eskuratzeko ahaleginak oztopatzen dizkionean ematen da. Atxikia zigor kolpearekin zigortzen da.

Avant :o Baloia eskuarekin jokatzen ari garenean baloia aurrerantz

pasa, edo erortzen zaigunean ematen da. Kasu honetan arbitroak mele bat aginduko luke.

Jokoz kanpo :o Jokalari bat baloiaren aurretik dagoenean jokoz kanpo

egongo da. Maul, ruck, mele eta touche batean parte hartzen ez duten beste jokalariei ere jokoz kanpoko araua kontutan hartzen zaie. Jokoz kanpo bati zigor kolpe bat dagokio.

Zigor Kolpea :o Errugbian ematen diren faltak zigor kolpe batekin

zigortzen dira. Falta egin ez duen taldeko jokalari batek baloia jokoan jarriko du zutoinetako jaurtiketa batekin.

PLAKAKETAK

Hiru plakaketa mota ezberdin bereiz ditzakegu:

Albokoa:o Sorbalda aurkariaren izterrean

eutsiko dugu, burua aurkariaren izter atzealdean geratzen delarik.

o Besoekin izterrak inguratuko ditugu.

o Besoak estutu, eta sorbaldekin bultzatu.

Atzekoa:

o Sorbalda ipurmasail inguruan eutsi.

o Besoekin aurkaria inguratu.

Page 11: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Besoak estutu eta lurrera aurkariaren zangoen gainean erori.

Aurrez aurrekoa.

o Sorbalda aurkariaren izterrean eutsi.o Burua aurkariaren albo batean ipini.o Besoekin aurkaria inguratu, eta besoak

estutu.o Atzeraka erortzen utzi, eta biratu

aurkariaren zangoen gainean erortzeko asmoarekin.

Plakatzen ikasi behar den bezala erortzen ere ikasi behar da:

o Sorbaldak bildu eta gorputza biratu, bizkar gainean eroriz.

o Erortzerakoan eskuak ez lurrean ipini.

ZAPI ERRUGBIA Zapi Errugbia kontakturik gabe jokatzen den jolas bat da. Errugbian oinarritzen den jokoa da non taldekide guztiek zapi bat eramango dute praken atzealdean zintzilik. Derrigorrezkoa izango da zapia beti zintzilik eramatea. Baloia duen aurkaria geldiarazteko plakatu beharrean, daraman zapia kenduko diogu.

Kopuru bereko bi talde lehiatuko dira, eta edozein zoru motan joka daiteke.

Erasoan daudenek baloia eskuekin aurkariaren entsegu eremu barnean kokatzea ahaleginduko dira. Entsegu bakoitzeko puntu bat lortuko da.Defentsan daudenek aldiz, baloia bereganatu edo baloia duenari zapia kenduz aurkako taldearen erasoa ekiditen saiatuko dira.

Page 12: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Baloia eskuekin soilik jokatzen da; ez dira oinezko kolpaketak erabiliko eta beti atzerantz pasatu behar da.

Partidua hasterakoan edo entsegu baten ondoren baloia zelaiaren erditik jartzen da jokoan. Beste taldea gutxienez bost metrotara kokatu beharko da.

Baloia daraman jokalariari zapia kentzen diotenean ezin izango du baloiarekin jarraitu eta baloia lurrean utzi edo taldekideren bati atzerantz pasatu beharko dio. Jokalari hau berriz jokoan jarraitzeko, zapia derrigorrez praken atzealdean jarri beharko du. Horretarako zapia lapurtu duenak berehala lurrera bota beharko du. Gogoratu zapia, baloia duen jokalariari soilik kendu diezaiokegula.

Jokalari batek pasea aurrerantz egiten duenean edo baloia aurrerantz erortzen zaionean melea osatu beharko da. Meleak hiru jokalarik osatuko dituzte. Pilota falta egin ez duen taldeko jokalari batek jarriko du jokoan.Mele batean parte hartzen ez duten jokalariek honen atzetik eta bost metrotara kokatuko dira.

Pilota zelaitik kanpo ateratzen bada touche baten bidez jarriko da jokoan.Touchea talde bakoitzeko bi jokalarik osatuko dute, eta jaurtiketa baloia kanporatu ez duen taldeak egingo du. Touche batean parte hartzen ez duten jokalariek honen atzetik eta bost metrotara kokatuko dira.

Zenbait jokabideei akats zigorra dagokie:

Jokalari bati zapia kendu ondoren, zapia berriz jarri gabe jokatzen jarraitzen badu.

Zapia behar bezala jantzita ez eramatea. Jokalari batek baloia ez duen bati zapia kentzen dionean. Zapia kendu berri diotenari, ezin zaio pasea oztopatu.

Page 13: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Akats zigorra baten ondorioz baloiaren jabetzaren galtzen da eta beste taldeak ipiniko du baloia jokoan. Zigortutako taldea bost metrotara kokatuko da.

Page 14: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)
Page 15: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

TALDE KIROLEN FUNTSA

Talde kirol ezberdinak daude: Futbola, Saskibaloia, Errugbia, Hockeya, Eskubaloia,.... eta abar. Hala ere beraien artean berdintasun handiak dauzkate. Hona hemen zenbait ezaugarri:

Baloi, pilota edo mugikor batekin jolasten dira. Taldekide guziek elkarlanean helburu amankomun

baten bila borrokatzen dute. Eraso eta defentsa jokaldiak etengabe ematen dira.

o Pilota duen taldeari “erasotzailea” deritzo eta bere helburu nagusiak hauek dira:

Pilotaren jabetza mantentzea. Aurkariaren atea, kanasta edo entsegu marra aldera

aurreratzea. Tantoa lortzea.

o Pilota ez duen taldeari “defentsa” deritzo eta bere helburu nagusiak hauek dira:

Pilota berreskuratzea. Aurkariaren ekintzak oztopatzea. Atea, kanasta edo zelaia babestea.

ZER EGIN DEZAKET ERASOAN PILOTA IZATEKOTAN?

PILOTAREKIN AURRERA JOAN.

Page 16: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Helburua : Pilota galdu gabe, aurkariaren ate, kanasta edo entsegu marra aldera hurbiltzea. Jaurtiketa egiteko edo pilota taldekide bati pasatzeko kokaleku aproposak bilatuz.

o Zer izan behar dugu kontutan ? Uneoro pilota babestua eramaten ahaleginduko

gera. Ahal den heinean aurrera joko dugu.

Aurkariren bat hurbildu ezkero erabakiko dugu txiri egin, pilota taldeko norbaiti pasa edo tanto lortzeko jaurtiketa egiten dugun.

Uneoro pilota begiratu ezkero ez naiz inguruan gertatzen denaz jabetuko. Ez ditut ez lagunak, ez aurkariak, ez eta eremua ikusiko. Hau ekiditeko pilota garraiatzeko teknika menperatzea ezinbestekoa izango zaigu.

AURKARIARI TXIRI EGIN (REGATEAR).

o Helburua : Pilota daraman jokalariak aurkaria engainatzen ahaleginduko da, hau gaindituz eta aurrera joaz.

o Zer izan behar dugu kontutan ? Ziriak bi fase ditu:

Hasieran aurkariari sinistarazi behar diogu ekintza bat egin nahi dugula. Hau begirada edo keinu ezberdinak erabiliz lortuko dugu.

Ondoren beste ekintza desberdin bat egingo dugu, aurkaria ustekabean harrapatuaz.

Ziri ezberdinak daude: jaurtiketa ziriak desplazamendu ziriak, pase ziriak, eta abar.

Txiri egiteak teknika trebatu bat eskatzen du. Hemen ere ahaleginduko gera pilota uneoro ez begiratze eta aurkariarengandik ondo babesten.

PILOTA TALDEKIDEEN BATI PASATU.

o Helburua : Taldekideak baloia jasotzea.o Zer izan behar dugu kontutan ?

Pase egokia izateko taldekideak pilota erraz jasotzeko aukera izan behar du. Beraz pasa aurretik

Page 17: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

ondo begiratu behar da bai taldekideak bai aurkariak non dauden.

Pase lerroan (Ni eta laguna lotzen duen lerro irudimenezkoa) aurkariak ez egotea ziurtatuko gera.

Ez saiatu oso urruti dauden lagunei pasatzen, pilota galtzeko arriskua bikoiztu egiten baita.

Pasea egokien kokatuta dagoen lagunari egiten zaio eta ez nire kuttunari soilik.

JAURTIKETA.

o Helburua : Tantoa lortzea. o Zer izan behar dugu kontutan ?

Jaurtiketa egiteko zonalde egokia bilatu: Angelu txikitatik zailagoak dira. Distantzia handia bada ere tantoa

lortzeko aukerak gutxitu egiten dira.

Aurkarien kokapena kontutan hartu, saiatu ez daitezela ez oso gertu ez eta jaurtiketa ibilbidean egon.

Aztertu jaurtiketa egitea baino aukera egokiagorik ba ote dagoen adibidez hobetu kokatuta dagoen lagunari pasatzea.

ZER EGIN DEZAKET ERASOAN PILOTARIK EZ BADUT?

AURKARIENGANDIK DESMARKATU.

o Helburua : Pilota daraman taldekidea eta nire arteko pase

lerroan (Laguna eta ni lotzen duen lerro irudimenezkoan) aurkaririk ez egotea.

Page 18: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Zer izan behar dugu kontutan ? Ez bilatu lagunarekiko

oso urruti dauden kokagunerik, pilota galtzeko arriskua bikoiztu egiten baita.

Saiatu beti aurrerantz desmarkatzen eta ez atzerantz.

Helburua lortzeko norabide eta erritmo aldaketa ugari egitea gomendatzen da. Hau da beti mugimenduan egotea.

ONDORENGO JOKALDIETARAKO POSIZIO EGOKIAK BILATU.

o Helburuak : Pilota jasotzen dugunerako posizio egokiak bilatzea;

jaurtiketa bat egiteko, pilotarekin aurrera joateko edo taldekideen bati pase egoki bat egiteko prest egon.

o Zer izan behar dugu kontutan ?: Adi egon behar gera zonalde libre

eta atearengandik gertu dauden zonaldeak ikusteko.

Behin desmarkatu eta kokapen egoki bat lortu ezkero pilota jasotzeko prestatu.

Beti pilotaren ibilbidea begiratu. Hitzez edo keinuz baloia daraman

taldekidearekin komunikatu. Zure intentzio edo kokapenen berri emanaz.

ZER EGIN DEZAKET DEFENTSAN?

PILOTA LAPURTZEN AHALEGINDU.

o Helburua : Baloia berreskuratu. o Zer izan behar dugu kontutan ?:

Oso adi egon behar gera baloia eta aurkariak bistatik kendu gabe.

Azkar mugitu behar gera, aurkaria ustekabean harrapatzen ahaleginduko gera.

Page 19: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Askotan pilota ezin da aurkariaren eskutik lapurtu. Normalean aurkarien arteko pase bat bidean hartuaz lortzen da.

AURKARIA MARKATU ETA AURKARIAREN AURRERAPENA ERAGOTZI.

o Helburua :. Aurkaria kontrolatzea bere ekintzak oztopatzeko.

o Zer izan behar dugu kontutan ?: Kontzentrazio eta atentzio handia

eskatzen du, aurkariaren ekintzei erantzun eta aurreratzeko.

Ez gera aurkariari gehiegi hurbilduko. Ziurtasun distantzi bat mantenduko dugu aurkariaren ekintzak ustekabean harrapa ez gaitzan.

ATEA, KANASTA EDO DELAKOA DEFENDATU.

o Helburua : Aurkariak tantorik ez lortzea.

o Zer izan behar dugu kontutan?:

Atentzioa uneoro mantendu nahiz eta pilota urruti egon.

SAKIBALOIAREN OINARRIZKO ARAUTEGIA

JOKO EREMUAJoko eremua 26x19 metroko zoru gogorreko eta oztoporik gabeko laukizuzena da. Erdian marra batek bi zatitan banatzen du joko eremua.

BALOIA75-78 cm-ko diametroa duen baloi berezia da jokoko mugigaia. Saskiratze uztaian bi baloi justu sartzen dira.

JOKALARI KOPURUATaldea pistako bost jokalarik eta beste hainbat ordezkok osatzen dute. Partiduan zehar, baloia jokoan ez dagoenean, eta epai-mahaikoei abisatu ondoren egiten dira aldaketak.

Page 20: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

3 SEGUNDUKO EREMUAPistaren bi aldeetan trapezio erako eremua mugatua dago. Bertan, erasoan dauden jokalariak, ezin daitezke 3 segundu baino gehiago egon

SASKIRATZEABi taldeen helburu nagusia aurkakoaren saskian baloia sartzea da.

Saskiratzeen balioa desberdina da kasuen arabera: Saskiratze arrunta:bi puntu. Jaurtiketa librea: puntu bat, jaurtiketa libreko marratik

eginiko saskiratze bakoitzeko. Hiruko saskiratzea: 6,25 metroko marra baino atzeragotik

sartuz gero, hiru puntu.

PARTIDUAREN IRAUPENAPartidu batek, baloia jokoan ez dagoen denbora deskontatuz, 40 minutuko hauek, 10 minutuko 4 laurdenetan banatzen dira eta bien artean 10 minutuko atsedenaldia dago.

Partidua berdinduta bukatzen bada, 5 minutuko luzapena jokatu behar da.

JOKALARIA BALOIAREKINo Jokalariak, eskuarekin jokatu behar du baloia eta ezin du

hankaz edo ukabilez jo.o Baloia duen jokalaria, bote eraginez soilik desplaza

daitekeo Baloiarei bote eragin gabe, gehienez bi urrats eman

daitezke. Gehiago emanez gero, baloiaren jabetza aurkako taldeak hartuko du.

o Jokalariak, baloiari boteeragin ondoren bi eskuez hartzen badu, ezin izango dio berriro baloiari bote eragin; derrigorrez, baloia jaurti edo pasatu egin beharko du, bestela, dobleak deituriko falta seinalatuko zaio.

FALTA EDO ZIGORRAKo Falta personalak: jokalari batek, arautegiaren legeak

errespetatu gabe, aurkakoaren progresioa (botea, pasea edo jaurtiketa) mozten duenean, falta personalaren bitartez zigortuko da. Jokalari batek bostgarren falta egiten duenean partidua utzi beharko du, eta bere postua, bere taldeko ordezko jokalari batek bete beharko du.

o Falta teknikoak: jokoaren izaeraren kontra doazen jokabideak zigortzen dituzte falta hauek. Baloiaren jabetza galtzea eta aurkakoari jaurtiketa librerako aukera

Page 21: Gorputz Heziketa.2.Mailako Apunteak (2.Hiruhilabetea)

emateada zigorra. Bestalde, hauek ere falta akumulagarriak dira.

o Falta arruntak: jokoaren muga bereziei dagozkien arau hausteak zigortzen dira hemen: urratsak, “doble”ak, zonako 3 segunduak,… Guztiak baloiaren jabetza galtzearekin zigortzen dira.