google hodeian tresnak: drive eta...
TRANSCRIPT
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
2
Ikastaroaren aurkibidea
1. Google Drive ........................................................................................................ 3
1.1. ZER DA GOOGLE DRIVE? ................................................................................. 3
1.2. NOLA SOR DEZAKEGU KONTU BAT? ................................................................. 4
1.3. WEBGUNEAN ZURE GOOGLE DRIVE KONTURA SARTZEA ..................................... 5
1.4. HASIERA ORRIA ETA KONFIGURAZIO PERTSONALA. ........................................... 6
1.5. DOKUMENTUAK SORTU, IGO ETA EDITATZEA. ................................................... 9
1.6. KARPETA ETA DOKUMENTUAK PARTEKATZEA. ................................................. 15
1.7. BERRIKUSKETA HISTORIA. ............................................................................ 19
1.8. FORMULARIOAK SORTZEA (INKESTAK) ........................................................... 20
1.9. NIRE ORDENAGAILUAN ETA MUGIKORREAN INSTALATZEA ................................ 35
1.10. ANTZEKO BESTE PLATAFORMA BATZUK ........................................................ 38
2. Google Calendar ................................................................................................. 40
2.1. ZER DA GOOGLE CALENDAR? ........................................................................ 40
2.2. KONTUA SORTZEA GOOGLE CALENDARREN .................................................... 40
2.3. GOOGLE CALENDARREKO ZURE KONTURA SARTZEA ........................................ 40
2.4. HASIERA ORRIA ETA KONFIGURAZIO PERTSONALA. ......................................... 41
2.5. EGUTEGIAK KUDEATZEA ............................................................................... 45
2.6. EKINTZAK KUDEATZEA ................................................................................. 49
2.7. EGUTEGIAK PARTEKATZEA ............................................................................ 55
3. Google hodeian tresna gehiago: ......................................................................... 58
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
3
1. Google Drive
1.1. ZER DA GOOGLE DRIVE?
Artxiboak on line eta doan gordetzeko aukera ematen duen zerbitzua da; gainera,
dokumentu, artxibo eta karpetak sortu, aldatu eta partekatu egin daitezke.
Helbidea: https://drive.google.com/
Hainbat erabiltzailek dokumentu bat aldi berean editatu eta beti azken bertsioa izan
dezakete eskuragarri.
Erabiltzaile bakoitzak doako 15 gigabyteko espazioa du artxiboak biltegiratzeko eta,
ordainduz gero, toki hori handitzeko aukera ematen du.
Google Driveren abantaila gehiago:
Guztia modu seguruan gordetzea eta edozein tokitatik bertara sartzea.
Zure artxiboak plataforma seguruan gordetzen dira eta, besterik gabe, hor izango
Sortu
Gorde
Partekatu
Elkarrekin lan egin
Google Drive eta Google Calendar erabiltzen (sortu, partekatu
eta beste batzuekin batera lan egin) ikasiko duzu informazioa
hodeian kudeatzeko, eta zure agendak eta egutegiak
kudeatzeko hurrenez hurren.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
4
dituzu. Edozein tokitatik sartu ahal izango zara zure gauzetara: etxetik, lanpostutik,
mugikorretik... baita konexiorik gabe ere.
Sistema eragile guztiekin da bateragarria: PCan, Mac-ean eta Linux-ean erabilitako
nabigatzaileekin funtzionatzen du eta bateragarria da Microsoft Officen (.doc, .xls,
.pdf, .ppt) eta Openofficen ohiko formatuekin.
1.2. NOLA SOR DEZAKEGU KONTU BAT?
Google Drive tresna erabiltzeko, Googlen kontua izan behar dugu.
Kontu batean alta emateko, lehenengo eta behin, Googleren altak egiteko orrialdera
sartu beharko dugu:
https://accounts.google.com/SignUp?hl=es
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
5
Hurrengo pausoan, Googleren kontua egiaztatu beharko dugu zerbitzuak
aktibatzeko. Egiaztapena egiteko, kodea jakinarazteko deituko diguten telefono-
zenbakia edo beste posta-kontu bat eskatuko digute helburu bererako.
1.3. WEBGUNEAN ZURE GOOGLE DRIVE KONTURA SARTZEA
Google Drive tresnara sartu aurretik, ezinbestekoa da @gmail.com kontua izatea
(ikus 3.2 kapitulua).
Sartu Google Driveren webgunera: http://drive.google.com
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
6
Posta elektronikoko datuak osatuko ditugu gure [email protected] izenarekin
eta pasahitzarekin. Ondoren, egin klik Iniciar Sesión (Hasi saioa) botoian.
1.4. HASIERA ORRIA ETA KONFIGURAZIO PERTSONALA.
Gure hasierako orrian, ezkerrean menua topatuko dugu:
Mi unidad (nire unitatea): webguneko Google Driveko zure unitateko eduki
guztia erakusten du: sortu, partekatu edo sinkronizatu duguna.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
7
Compartido conmigo (nirekin partekatuta): beste batzuek zurekin partekatu
dituzten artxiboak.
Destacados (Nabarmenak): nabarmen moduan markatu dituzun artxibo eta
karpetak.
Reciente (Azkenak): Azkenaldian bistaratu edo editatu dituzun elementuak dira
eta azken eguneraketa-dataren arabera ordenatuta azaltzen dira.
Más/Menos (gehiago/gutxiago): Gainerako aukerak ikusteko, menua
handiagotzen edo txikiagotzen du.
Actividad (jarduera): Google Driveko zure unitateko
eduki guztia azken eguneraketa-dataren arabera
ordenatuta.
Todos los elementos (elementu guztiak): Google
Driven gordetako eduki guztia. Iragazki horrek ez ditu
biltzen zakarrontzira bidalitako elementuak.
Papelera (zakarrontzia): Zakarrontzira mugitu
duzun eduki guztia. Zure jabetzako elementuak
bakarrik ezaba ditzakezu.
Propietario, tipo, más (jabea, mota, gehiago):
Aktibatu zure bilaketa, pertsonalizatu bistaratzea:
1. Goitibeherako menuko ikonoan klik eginda ere aktiba dezakezu.
2. Aukeratu bilaketa mugatzeko irizpideak.
Mota: testu-dokumentuak, irudiak, PDF artxiboak...
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
8
Nork ikusi ahal izango duen: pribatua, domeinuko edozein erabiltzailek
ikusteko modukoa, publikoa eta abar.
Jabetza: artxiboa zurea edo beste norbaitena den.
3. Idatzi esaldi edo hitz bat eta sakatu Intro tekla edo egin klik "Buscar" (Bilatu)
botoian.
Bista konfiguratzeko beste aukera batzuk ikus ditzakegu gorriz eta urdinez
markatutako ikonoetan:
"Ordenar" (Ordenatu) izeneko goitibeherako menuaren bidez, artxiboak irizpide
ugariren arabera antolatu ahal izango dituzu:
"Cambiar a lista" (Zerrendara aldatu) eta "Cambiar a mosaico"
(Mosaikora aldatu) ikonoen bidez, artxibo eta karpeten bista-formatua aldatuko
duzu.
"Ajustes de Configuración" (Konfigurazio-doikuntzak) aukerari esker,
pantailaren doiketen konfigurazioa, konfigurazio orokorra, igotzeko konfigurazioa
eta aplikazioak eta teklen konbinazioak administratu ahal izango dituzu. Gainera,
aplikazioarekin lotutako edozein zalantza argitzeko laguntza eskainiko dizu.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
9
1.5. DOKUMENTUAK SORTU, IGO ETA EDITATZEA.
Dokumentu berriak sortzea:
Driven sortutako fitxategiek berezko formatua dute eta beti izango dugu horiek
beste tresna batzuekin bateragarriak diren formatu bihurtzeko aukera: Word,
OpenOffice, RTF, PDF, HTML edo ZIP.
Egin klik ezkerreko aldeko goialdean dagoen CREAR (Sortu) botoi gorrian.
Karpeta aukera hautatzen badugu, artxiboak biltegiratzeko karpeta bakarrik
sortuko dugu.
Dokumentua aukeratzen badugu, leiho berria irekiko zaigu dokumentu barruan gure
testuari forma eman ahal izateko testu-tratamenduko programako elementuekin.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
10
Dokumentuari izena emateko, egin klik hemen: “Documento sin título” (Izenbururik
gabeko dokumentua).
Sartu izena laukian eta egin klik hemen: Aceptar (Onartu).
Drivek automatikoki gordetzen ditu aldaketak.
Jarraian, dokumentua editatzeko lanetatik atera nahi badugu, besterik gabe, ireki
den web-nabigatzaileko leihoa itxi beharko dugu.
Gure hasiera-orrian, gure dokumentu berria nola ateratzen den ikusiko dugu:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
11
Dokumentuen zerrendan izenburua, dokumentuaren jabea eta azken aldaketaren
data azaltzen dira. Berriro editatzeko, gainean klik egingo dugu.
Artxiboa aukeratuz gero, barra horizontalean ikono mordoa aterako da. Horiei
esker, hainbat ekintza egin ahal izango dugu: Compartir archivo (Partekatu
artxiboa), mover a otra carpeta (mugitu beste karpeta batera), eliminar (ezabatu),
vista preliminar (orrialdearen aurrebista):
Dokumentuak igotzea: Dokumentuak zure Drivera igo ditzakezu jatorrizko artxibo mota mantenduta edo
Google Docs-en formatura bihurtuta. Google Docs formatura bihurtzen badituzu,
aldatu eta edozein ordenagailutatik on line elkarrekin lan egiteko aukera izango
duzu.
Dokumentuak igotzen hasi aurretik, igotzeko konfigurazioa doitu beharko dugu.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
12
Gurpil horzdunearen ikonoan egingo dugu klik, eskuinaldeko goiko aldean.
Ondoren, “Configuración de subida” (Igotzeko konfigurazioa) hautatuko dugu eta 3
aukera izango ditugu:
Jarraitu urrats hauei dokumentu bat igotzeko:
Egin klik dokumentuen zerrendako goiko ertzean, CREAR (Sortu) botoiaren
alboan, dagoen Subir (Igo) ikonoan.
Egin klik “Archivos”... (Artxiboak) aukeran eta hautatu igo nahi duzun
dokumentua.
Egin klik “Abrir” (Ireki) aukeran.
Hautatu dokumenturako igotzeko aukera.
Egin klik “Iniciar la subida” (Hasi igoera) botoian.
Igoera baieztatuko dizu eta dokumentu berria zerrendan izango duzu.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
13
Bestela, dokumentua jatorrizko formatuan igoko da, baina ezin da editatu.
Artxibo bateragarri motak: Mota hauetako artxiboak Googleko dokumentu,
aurkezpen edo kalkulu-orri bihur ditzakezu:
Dokumentuak: .doc, .docx, .html, testu arrunta (.txt), .rtf
Kalkulu-orriak: .xls, .xlsx, .ods, .csv, .tsv, .txt, .tab
Aurkezpenak: .ppt, .pps, .pptx
Marrazkiak: .wmf
Karaktere-ezagutze optikoen artxiboak (OCR): .jpg, .gif, .png, .pdf
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
14
Deskargatu artxiboak PCra:
Fitxategia irekitzeko edo PCan deskargatzeko hautaketa-pantaila bistaratuko zaigu:
Nahi dugun aukera hautatu eta botoi honetan klik egingo dugu: Aceptar (Onartu).
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
15
1.6. KARPETA ETA DOKUMENTUAK PARTEKATZEA.
Besterik zehaztu ezean, Drivera igotako edo sortutako dokumentu eta karpetak
pribatuak izango dira.
Haiekin on line lan egin nahi badugu, beharrezkoa izango da partekatzea eta,
horrenbestez, pribatutasuna aldatzea:
1. Aukeratu fitxategi edo karpeta bat.
2. Egin klik (Partekatu) ikonoan edo, bestela, fitxategiaren aukeretatik,
hautatu partekatzeko aukera.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
16
Dokumentua Gmail edo sare sozialen bidez partekatzeko, beharrezkoa izango da
aurretik ikusteko aukera pribatutik publikora aldatzea. Egin klik hemen:
“Cambiar...” (Aldatu)
Público en la Web (Publikoa webgunean): Edozein erabiltzaile sar daiteke
dokumentuan Driveko erabiltzaile izan beharrik gabe.
Cualquier usuario que reciba el enlace (Esteka jasotzen duen edozein erabiltzaile):
URL helbidea ezagutzen duten erabiltzaileek dokumentura sarbidea izango dute
Driven saioa hasi gabe.
Privado (Pribatua): Gonbidatutako erabiltzaileek bakarrik izango dute dokumentura
sartzeko aukera eta beharrezkoa izango da Driven saioa hastea.
Bistaratze mota aukeratutakoan, tresnak edizio- eta iruzkin-baimenak esleitzeko
edo dokumentua bakarrik bistaratzeko aukera eskainiko digu.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
17
Nork du sarbidea aukerak bistaratze maila, gonbidatuen zerrenda eta sartzeko
baimenak eskaintzen dizkigu.
Gonbidatutako erabiltzaile bat ezabatzeko, gonbidatuaren eskuinaldeko X gurutzean
klik egin beharko dugu.
Gonbidatuak dokumentura/karpetara duen sarbide maila aldatzeko, egin klik
eskuinaldeko aukeretan.
Erabiltzaile berriak gonbidatzeko, helbide elektronikoa idatzi beharko dugu "Invitar
a personas" (Gonbidatu) atalean. Eskuineko multzoan, sarbide maila aukeratuko
dugu.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
18
Besterik zehaztu ezean, gonbidatu berriek dokumenturako esteka duen
gonbidapenarekin mezu elektronikoa jasoko dute. Beharrezkoa ez bada, kendu
check hori.
Erabiltzaile gonbidatuek sartzeko baimenak dituzte eta ikusteko aukerekiko nagusi
izaten dira.
Edizioan dokumentua partekatzen duten erabiltzaile guztiek erabiltzaile berriak
gehitzeko eta lehenetsitako ikusteko modua aldatzeko baimena izango dute. Aldatu
egin dezakegu:
Egin klik “Cambiar” (Aldatu) aukeran.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
19
Orain, hautatu bi aukeretako bat eta egin klik Guardar (Gorde) botoian.
1.7. BERRIKUSKETA HISTORIA.
Berrikusketa-historiak testuan egindako aldaketa guztiak gordetzen ditu egilea,
data eta ordua identifikatuta.
Historiara sartzeko, ireki dokumentua, egin klik "Archivo" (Artxiboa) aukeran eta
berriro egingo dugu klik "Ver historial de revisión” (Ikusi berrikusketa-historia)
aukeran.
Jarraian, dokumentuaren eskuinean, egindako ekintzak biltzen dituen zerrenda
duen leihoa irekiko da.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
20
Bertsio baten arabera leheneratzeko, nahikoa da hura aukeratzea. Leheneratuz
gero, ez dira aurrekoak galduko. Hautatutako bertsioa berrikusketa-historiako lehen
postura pasatuko da.
1.8. FORMULARIOAK SORTZEA (INKESTAK)
Egin klik "Crear" (Sortu) botoiaren gainean eta, ondoren, hautatu "Formulario"
(Formularioa).
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
21
Formularioaren izenburua bete eta gure formulariorako txantiloia aukeratuko dugu:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
22
Editorea irekiko da.
Formularioa bete beharko dugu:
Formularioaren deskribapena: formularioaren helburua da, hura osatzeko modua
edo nori zuzenduta dagoen.
Galderak. Eremu hauek osatu behar dira:
Galderaren izenburua (derrigorrezkoa)
Laguntza-testua: bete behar duen erabiltzaileari zuzendutako
azalpenak (hautazkoa)
Galdera mota (derrigorrezkoa)
Joan erantzunaren araberako orrialdera: Formularioan nabigatuko
du beste ekintza batekin aurrera jarraitzeko (hautazkoa)
Galdera derrigorrezko bihurtu: formularioa ezingo da bete
derrigorrezko galdera guztiak bete arte (hautazkoa)
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
23
Egin klik hemen: OK
Añadir elemento (gehitu elementua): Galdera berri bat gehitzea eta sartu nahi
dugun galdera mota hautatzea ahalbidetzen digu. Gainera, diseinu-elementu batzuk
gehitzeko aukera ematen digu. Menu horizontaleko "Insertar" (Txertatu) aukeratik
ere egin dezakegu hori.
edo
Texto (Testua): inkestari erantzungo diotenek erantzun laburrak emango dituzte.
Texto de párrafo (paragrafo-testua): inkestari erantzungo diotenek erantzun
luzeagoak emango dituzte.
Tipo test (Test erakoa): inkestari erantzungo diotenek hainbat aukeraren artean bat
hautatuko dute.
Casillas de verificación (egiaztapen-laukiak): inkestari erantzungo diotenek
egokitzat jotako aukera guztiak hautatuko dituzte.
Elegir de una lista (Zerrenda batetik aukeratzea): inkestari erantzungo diotenek
goitibeherako menuko aukera bat hautatuko dute.
Escala (Eskala): inkestari erantzungo diotenek gai baten inguruko balorazioa egingo
dute. Horretarako, eskala numerikoa (1 eta 5 artekoa, adibidez) erabili beharko
dute.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
24
Cuadrícula (Lauki-sarea): inkestari erantzungo diotenek bi dimentsioko lauki-sareko
puntu bat aukeratuko dute.
Fecha (Data): inkestari erantzun behar diotenek egutegi-hautagailua erabili behar
dute data sartzeko.
Hora (Ordua): inkestari erantzun behar diotenek ordua aukeratu behar dute;
eguneko edozein ordu edo denbora-tarte bat.
Encabezado de sección (Atalaren goiburua):
formularioa hainbat formulariotan banatu nahi badugu errazago irakurri eta
betetzeko.
Editar preguntas formuladas (Egindako galderak editatzea):
Galdera bera aldatu, ezabatu edo bikoiztu ahal izateko, sagua galderaren gainetik
arrastatu behar da eskuinean 3 ikono azaldu arte. Bestela, egin klik galderaren
gainean.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
25
Cambio posición de las preguntas (Galderen posizioa aldatzea): Egin klik galderan
saguarekin eta eraman arrastaka nahi duzun tokiraino.
Cambio diseño/plantilla (diseinua/txantiloia aldatzea): Formularioaren goialdean,
egin klik aukeratutako diseinuaren gaia edo izena azaltzen den tokian eta hautatu
beste txantiloi bat. Ondoren, egin klik Aceptar (Onartu) botoian.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
26
Gure formularioa hartzen ari den itxura ikusteko, egin klik goiko menuko "Ver"
(Ikusi) aukeran eta hautatu "Formulario Dinámico" (Formulario dinamikoa), edo
"Ver el formulario publicado" (Ikusi argitaratutako formularioa) aukera.
Leiho bat zabalduko da gure formularioaren diseinuarekin, erabiltzaileak ikusiko
lukeen bezala.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
27
Enviar formulario/compartir (Bidali/partekatu formularioa): Hurrengo pausoan,
formularioa bidaliko dugu. Egin klik goiko eskuineko aldean dagoen “Enviar
Formulario" (Bidali formularioa) aukeran edo formularioaren behealdean.
Formularioa partekatzeko aukerak irekiko dira:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
28
Formularioaren URL helbidea erakusten du partekatzeko esteka horren laukiak.
Sortu ondoren, formularioa webgune edo blog batean txertatu nahi baduzu, egin
klik URLa duen laukiaren amaierako “Incrustar” (Kapsulatu) botoian. HTML
kodea eta neurria pertsonalizatzeko aukerak emango dizkizu.
Posta elektroniko bidez partekatzea: hartzaileen posta-helbidea sartu, besterik ez
dugu egin behar. Ez du zertan Gmaileko kontuak izan beharrik. Bidaltzeko mezua
eta gaia pertsonaliza daitezke.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
29
Konfiguratu eta bidalitakoan, erabiltzaileak esteka jasoko du posta elektronikoan:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
30
Eta estekan klik eginez gero, eraiki duzun formularioa irekiko zaizu:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
31
Invitar a otros editores (Beste editore batzuk gonbidatzea) aukerak formularioaren
edizioan beste erabiltzaile batzuekin batera lan egiteko aukera eskaintzen du. Aldiz,
“Añade colaboradores” (Gehitu laguntzaileak) aukeratzen badugu, Google Driven
partekatutako beste edozein dokumentutarako erabilitako irizpide berberei jarraitu
beharko diegu.
Baieztatzeko orrialdea:
Erantzunak formulariora bidali ondoren erabiltzaileek ikusiko duten baieztapen-
orrialdea formularioaren amaieran konfigura daiteke.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
32
Eta hauxe izango da emaitza:
Doi ditzakezun konfigurazioko beste aukera batzuk ere badaude:
Mostrar enlace para enviar otra respuesta (Beste erantzun bat bidaltzeko
esteka erakustea): lauki hori aktibatuz gero, erabiltzaileek nahi bezainbeste
erantzun bidali ahal izango dute.
Formulario honetako emaitzetarako esteka erakustea eta argitaratzea:
lauki hori aktibatuz gero, inkestari erantzun diotenek formularioko erantzunen
laburpenera sarbidea izango dute.
Inkestari erantzungo diotenei bidali ondoren erantzunak editatzeko aukera
ematea: lauki hori aktibatuz gero, inkestari erantzungo diotenek formularioko
beren erantzunak aldatu ahal izango dituzte.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
33
Ver Respuestas (Ikusi erantzunak):
Formularioko erantzunak ikusteko, bi aukera ditugu. Menu horizontalean, egin klik
"Respuestas" (Erantzunak) aukeran.
“Resumen de respuestas” (Erantzunen laburpena) aukera hautatzen badugu,
erantzunen emaitza modu grafikoan erakutsiko digu.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
34
“Seleccionar destino de las respuestas” (Aukeratu erantzunen helburua) hautatzen
badugu, emaitza Excel orri batean azalduko zaigu.
"Crear" (Sortu) botoian klik egindakoan, aukeren artean hau ikusiko dugu: "Ver
Respuestas" (Ikusi erantzunak). Egin klik estekan eta erantzunekin sortutako
kalkulu-orria irekiko da.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
35
1.9. NIRE ORDENAGAILUAN ETA MUGIKORREAN INSTALATZEA
Web bertsioaz gain, Google Drive beste ekipamendu batean ere instala daiteke:
PCan, gailu mugikorrean... Horretarako, haren aplikazioa deskargatu eta instalatu
beharko duzu. PCan instalatu nahi baduzu, “Instalar la aplicación Google Drive
en tu PC” (Instalatu Google Drive aplikazioa zure PCan) atalean zehaztutako
pausoak bete beharko dituzu.
Aipatu beharrekoa da Web bertsiotik egiten den dokumentuen eta/edo pribilegioen
edozein eguneraketa instalatutako bertsioan ere aplikatuko dela (eta alderantziz).
Urrats hori amaitzeko, aipatu beharrekoa da Google Driveko karpetan dokumentu
bat sartu nahi duzunean, arrastaka eramanda edo, bestela, kopiatu eta erantsita
egin dezakezula.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
36
Gailu mugikor batean, aplikazioa deskargatu behar da smartphoneak eskuragarri
duen aplikazio-zerbitzuaren bidez: Play store, App Store. Aplikazioa doakoa da
bertsio guztietan.
Mugikorrean edo beste edozein gailu eramangarritan izateak Google Driveko zure
unitatean gordetako edozein dokumentutara sartzea, kontsultatzea edo editatzea
ahalbidetuko dizu edozein tokitatik. Abantaila handiak eskaintzen ditu horrek.
Google Drive aplikazioa bertsio mugikorrerako deskargatzeko prozesua Android
sistema batean, eta aplikazioa “Play store” aukeratik deskargatuta.
1. Sartu “Play Store” aplikazioan Android sistema eragilea duen zure gailu
mugikorretik.
2. Idatzi “Google Drive” hitzak hurrengo irudian ikus daitekeen moduan
interesatzen zaizun aplikazioa topatu eta deskargatu ahal izateko.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
37
3. Aukeratu dagokion aplikazioa eta, ondoren, egin klik hemen “Descargar”
(Deskargatu) eta, jarraian “Aceptar y descargar” (Onartu eta deskargatu)
aukeran.
Aplikazioa deskargatutakoan, bertara sartzen zaren lehen aldian zerbitzuaren
baldintzak onartu beharko dituzu.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
38
Sartutakoan, Google Driveren aplikazio mugikorrak interfaze hau izango du:
Mi Unidad (Nire unitatea): Aukera horren barruan, nire
unitatean gordeta ditudan dokumentuak azalduko dira.
Compartido conmigo (Nirekin partekatuta): aukera
horren barruan, Google Driveko beste erabiltzaile batzuek
zurekin partekatu dituzten dokumentuak bakarrik
azalduko dira.
Destacado (Nabarmena): hemen, aldez aurretik
nabarmen gisa markatu dituzun dokumentuak azalduko
dira.
Reciente (Azkena): Google Driveko nire unitatea gehitutako azken dokumentuak.
Sin Conexión (Konexiorik gabe): Tokiko memorian gordeta dauden eta
Internetera konektatuta egon beharrik gabe kontsulta daitezkeen dokumentuak
dira.
1.10. ANTZEKO BESTE PLATAFORMA BATZUK
Badaude on lineko beste plataforma batzuk. Hauek dira aipagarrienak:
https://skydrive.live.com/
https://www.dropbox.com/
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
39
https://www.icloud.com/
https://www.box.com/
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
40
2. Google Calendar
2.1. ZER DA GOOGLE CALENDAR?
Googlek garatutako agenda eta egutegi elektronikoa da; gainera, doakoa da.
Erabiltzeko erraza da.
Zer egin dezakezu Google Calendarrekin?
Zure agendaren plangintza egin eta partekatu, zauden tokitik eta edozein gailu
mugikorretatik zure agendara sartu, ekintzak gogorarazten lagunduko dizuten
oharrak sortu, gonbidapenak bidali eta joango zarela jakinarazteko baieztapenak
kontrolatu, eta zure agenda zure ordenagailuko aplikazioekin sinkronizatu.
2.2. KONTUA SORTZEA GOOGLE CALENDARREN
Google kontua baldin baduzu, kapitulu honekin aurrera jarrai dezakezu.
Ez baduzu kontua, ikus 3.3. kapitulua.
2.3. GOOGLE CALENDARREKO ZURE KONTURA SARTZEA
Ireki nabigatzaile bat; nahi duzuna. Eta sartu webgunera:
http://calendar.google.com
Web tresnara sartzeko, gure Google kontuko erabiltzaile-izena eta pasahitza
eskatuko dizkigu. Googleren beste edozein tresnatatik ere sar gaitezke aplikaziora;
Gmailetik, adibidez:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
41
2.4. HASIERA ORRIA ETA KONFIGURAZIO PERTSONALA.
Google Calendarrera sartzean, ezkerraldean, egungo hilabetearen miniaturazko
ikuspegia ikusiko dugu eta, jarraian, erabiltzailearen egutegien zerrenda eta
erabiltzaileak partekatutako egutegien beste zerrenda bat.
Pantailaren eremu nagusian sortutako egutegia azalduko da xehetasun guztiekin
(besterik zehaztu ezean). Goiko eskuineko aldean, bistaratu ahal izateko aukera
ugari azalduko da. Besterik zehaztu ezean, astearen araberako ikuspegia azalduko
da. Gaurko eguna atzealde ilunagoaren gainean markatuta ikusiko dugu.
4 egunetako aukera nabarmenduko dugu konfiguragarria delako. Agenda aukerak
gainerakoen modu ezberdinean erakusten du informazioa.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
43
Configuración General (Konfigurazio orokorra):
Sincronización con el móvil (Sinkronizazioa mugikorrarekin):
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
44
Tareas (Zereginak): Aukera hori aktibatzeko eta zereginak bistaratzeko, nahikoa da
ezkerreko menuan klik egitea. Egutegiaren eskuinaldean zereginen zerrenda
zabalduko zaigu:
Egin gabe dituzun gauzak kontrolatzeko balio du. Zerrendak sortu, epemugak eta
oharrak gehitu eta Gmaileko mezuak zuzenean Tareas (Zereginak) atalean sar
ditzakezu.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
45
2.5. EGUTEGIAK KUDEATZEA
Egutegi bat sortu eta ezabatzea:
Lehenengo eta behin, gure ekintzak txertatu ahal izateko crear el calendario (sortu
egutegia) aukeran klik egin beharko dugu. Egin klik Mis Calendarios (Nire
egutegiak) aukeran eta hautatu "Crear nuevo calendario" (Sortu egutegi berria):
Leiho berrian, egutegi berria sortzeko datuak eskatuko dizkigu:
Egutegiaren izena bakarrik behar da. Ondoren, egin klik botoi honetan: "Crear
calendario" (Sortu egutegia): Egin dugu. Sortu dugu egutegia:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
46
Eliminar un calendario (Ezabatu egutegi bat) aukera hautatzeko, egutegiaren
konfiguraziora joan beharko dugu.
Egin klik ezabatu nahi duzun egutegiaren izenean. Egin klik alboko beheranzko
gezian eta, ondoren, hemen: Configuración del calendario (Egutegiaren
konfigurazioa).
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
47
Joan orrialdearen amaierara eta egin klik hemen: Eliminar definitivamente este
calendario (Ezabatu egutegi hau betiko). Inork ezingo du egutegian sartu;
partekatu duten edo hari harpidetuta daudenek ere ez.
Configuración de calendarios (Egutegiak konfiguratzea):
Hauek dira egutegiak konfiguratzeko aukeratik egin ditzakegun beste ekintza
batzuk:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
48
Egutegia zerrendan bistaratu, jakinarazpenak gehitu edo partekatu nahi dugun
erabaki ahal izango dugu.
Egutegiaren izenean klik egiten badugu, hautatutako egutegiko konfigurazio
zehatzera sartuko gara.
Aurretik erabiltzen ari garen beste agenda batzuetatik ere inporta ditzakegu
egutegiak. Horretarako, “Importar calendario“ (Inportatu egutegia) estekan klik
egin beharko dugu. Era berean, beste tresna batzuetara ere esporta ditzakegu
egutegiak “Exportar calendario” (Esportatu egutegia) estekan klik eginda.
Gure egutegiez gain, Googlek egutegi publikoak ere eskaintzen dizkigu eta horiek
gure aplikaziora sar ditzakegu esteka honen bidez: “Explorar calendarios
interesantes” (Arakatu egutegi interesgarriak).
Activar/Desactivar la vista del calendario (Egutegiaren ikuspegia
aktibatzea/desaktibatzea):
Hainbat egutegi ditugunean, guztien ekintzak edo aktibatuta ditugunak soilik ikusi
ahal izango ditugu.
Izenaren gainean klik egiten badugu, kolorea aktibatu eta ekintzak bistaratuko dira:
Berriro klik eginez gero, desaktibatu, kolorea desagertu eta ekintzak ezkutatu
egingo dira:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
49
Hainbat egutegi aktibatuz gero, egutegi guztien ekintzak bistaratuko dira:
2.6. EKINTZAK KUDEATZEA
Ekintzak sortzea:
Horretarako hainbat modu dagoen arren, hauxe da bat: pantailaren ezkerreko
goialdean dagoen CREAR (Sortu) botoian klik egin behar da.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
50
Ekintzako datu guztiak jarri ahal izateko formularioa azalduko zaigu:
Oinarrizkoa: ekintzaren izenburua, data, iraupena eta tokia betetzea.
Aukeratu ekintza zer Egutegiri dagokion.
Aukeratu ekintzarako kolore bat eta nabarmendu egutegian.
Mostrar como (Erakutsi honela): ekintzak iraungo duen denbora honela marka
dezakegu: Disponible (Eskuragarri) edo Ocupado (okupatuta). Hainbat lagunekin
egin beharreko bileren plangintza egiteko eta partaide guztiak libre dauden uneak
bilatzeko balio du.
Bereziki interesgarria den beste atal bat "Repetir" (Errepikatu) da ("Información del
evento" -Ekintzaren informazioa- fitxaren alboan dago). Tartea pertsonalizatu ahal
izateko, adibidez, asteko egun jakin batean errepikatu behar den zehatz daiteke.
Ekintza publikoak eta pribatuak
“Privacidad” (Pribatutasuna) aukeran, ekintzako datuak partekatzen diren edo ez
hauta daiteke. "Privado" (Pribatua) eta "Público" (Publikoa) aukerek hitzorduaren
datuak erakusten dituzte.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
51
Pribatua bada, egutegia partekatu dugun erabiltzaileek eta jabeek bakarrik ikusiko
dute. Publikoa aukeratuz gero, aldiz, guztiek izango dute sarbidea zure ekintzako
xehetasunetara.
"Predeterminado" (Lehenetsia) aukerak egutegiaren konfigurazioa mantenduko du
datuak pribatu edo publiko bihurtzeko garaian.
Invita a la gente a tu evento (Gonbidatu jendea zure ekintzara):
Bete formularioaren eskuineko aldea, "Añadir invitados" (Gehitu gonbidatuak)
zutabearen azpian dagoena.
Idatzi gonbidatuen helbide elektronikoa eta egin klik "Añadir" (Gehitu) aukeran.
Gonbidatua beheko gonbidatuen zerrendara gehituko da. Ondoren, konfiguratu
ekintzarekin lotutako gonbidatuen pribatutasun-aukerak.
GUARDAR (Gorde) botoian klik egitean, gonbidapenak bidali nahi dituzun galdetuko
dizun leihoa irekiko zaizu.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
52
Bidalitakoan, erabiltzaileek mezu elektronikoa jasoko dute. Bertan, joango diren
baieztatzeko erantzun ahal izateko gonbidapena izango dute.
Bidalitako ekintzaren xehetasunek itxura hau izango dute:
Gmail kontua duen gonbidatua bada, gainera, bere egutegian sartuko da bileraren
ekintza.
Zure gonbidapenari zenbat erabiltzailek erantzun dion egiaztatzeko, ekintzan klik
egin beharko duzu. Gonbidatuen eremuan, informazio hau azalduko da:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
53
Recordatorios y notificaciones (Gogorarazpenak eta jakinarazpenak):
"Recordatorio" (Gogorarazpena) ekintza horren ohar muta ugari gehitzeko
erabiltzen da.
Gogorarazpena pantailan ikus daiteke (irekiko den leihoan), baina, horretarako,
Google Calendarreko saioak aktibo eta pantailan egon behar du.
Posta elektronikoarena da beste aukera erabilgarri bat da. Gertatu baino egun bat
lehenago, adibidez, ekintzaren oharra programa daiteke.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
54
Azken aukera, aldiz, berriena da: SMSa. Mugikorreko zenbakia Configuración ⇒
Configuración para móviles (Konfigurazioa-Mugikorretarako konfigurazioa) aukeran
egiaztatutakoan, hitzorduaren berri emanez telefonoan mezu laburrak jasotzea
ahalbidetzen du.
Behar dituzun datu guztiak sartutakoan, egin klik goiko ezkerreko aldean dagoen
GUARDAR (Gorde) botoian.
Ekintzak sortzeko beste ohiko modu bat ekimen berri hori sortu nahi duzun
egunean eta orduan klik egitea da.
Editar un evento (Ekintza bat editatzea): ekintza bat aldatzeko, egin klik ekintzan xehetasunak erakusteko.
Eliminar un evento (Ekintza bat ezabatzea): Egutegiko ekintza bat ezabatu edo kentzeko, egin klik ekintzan haren laukia
bistaratzeko (ekintzaren izenburuan ere egin dezakezu klik xehetasunen orrialdea
ikusteko). Egutegiko ekintza kendu edo ezabatzeko esteka edo botoia ikusiko duzu.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
55
2.7. EGUTEGIAK PARTEKATZEA
Egutegiak partekatuta, beste erabiltzaile batzuek zure egutegia ikusi eta/edo
editatu ahal izango dute. Egutegi bat partekatzeko, egin klik partekatu nahi duzun
egutegiaren aukeretan eta hautatu aukera hau: "Compartir este calendario"
(Partekatu egutegi hau).
Partekatu nahi duzun egutegiko konfigurazio-aukerak irekiko zaizkizu:
Egutegia sarean aurkitu duten erabiltzaile guztiekin partekatu nahi badugu, “Hacer
público este calendario” (Publiko bihurtu egutegia) aukeran klik egin beharko dugu.
Erabiltzaile jakin batzuekin bakarrik partekatu nahi badugu, sartu partekatu nahi
duzun erabiltzailearen helbide elektronikoa “Persona” (Pertsona) laukian.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
56
Aukeratu eman nahi diozun baimen mota eta egin klik Añadir persona (Gehitu
pertsona) botoian. Gehitutako erabiltzaileak "Persona" (Pertsona) laukiaren azpiko
zerrendan ikusiko ditugu.
Haietakoren bat ezabatu nahi badugu, egin klik "Quitar" (Kendu) zutabearen azpiko
eskuineko aldean dagoen "X" aukeran.
Egutegia partekatu diogun erabiltzaileak mezu elektronikoa jasoko du egutegia
partekatu diozula jakinarazteko.
Ikusi ahal izateko, bere Calendarreko “Otros calendarios” (Beste egutegi batzuk)
aukeran klik egin beharko du.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
57
Hartzaile baten egutegia:
Partekatutako egutegiko ekintzak erabiltzaile bakoitzak aukeratutako kolorearekin
bistaratuko dira.
Jabearen egutegia:
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
58
3. Google hodeian tresna gehiago:
Eta Googlek are tresna gehiago eskaintzen digu:
Google Sites doako tresna da eta webgune errazak
sortzea ahalbidetuko digu horretarako ezagutzarik
izan beharrik gabe.
Sortu zure webgunea edo web tokiak sortzeko.
Blogger blogak argitaratzeko sistema ezaguna da.
Sortu bloga sortzeko.
Iragarri zure enpresa Googlen.
Erabiltzaileek iragarkietan klik egiten badute
bakarrik ordainduko duzu.
Erabil ezazu marketineko tresna gisa eta zabaldu
zure enpresa sarean.
Googleren doako tresna horri esker, zure
webguneko estatistiken inguruko informazioa jasoko
duzu: zure webgunera zer tokitatik sartu diren,
orrialdera iristen direnean zer atal bisitatzen duten
eta abar.
Erabili Interneteko zure marka digitalak nola
funtzionatzen duen neurtzeko.
Interneteko bilaketetako gako-hitzen portaeraren
inguruko informazio zehatzagoa eta erabiltzaileen
portaerari buruzko datuak ematen dizkio
erabiltzaileari.
Erabili zure negozioaren posizionamendua
hobetzeko, jarraipena egiteko eta marketineko
tresna gisa.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
59
Merkatu-ikerketak egiteko erabiltzen den tresna da.
Aldi berean bilaketako hainbat hitz alderatzea
ahalbidetzen digu. Era berean, bilaketarekiko
interesa zehazten du denboraren arabera eta
bilaketa horrekin lotuta hurrengo hilabeteotan gerta
daitekeenaren inguruko aurreikuspena eskaintzen
du.
Erabili zure negozioaren posizionamendua
hobetzeko, jarraipena egiteko eta marketineko
tresna gisa.
Zerbitzu horri esker, webguneen sortzaileek
ikusgarritasuna optimiza dezakete.
Erabili zure webgunearen posizionamendua
hobetzeko, jarraipena egiteko eta optimizaziorako
tresna gisa.
Google Wallet Interneten erraz erosi ahal izateko
produktua da (NFC teknologiari esker, mugikorretik
edo dendetan).
Erabiltzaile moduan, erabil ezazu ordainketak
egiteko; enpresa moduan, erabil ezazu bezeroei
ordainketa-zerbitzu gehiago emateko.
Google+ Googleren sare soziala da.
Erabil ezazu zure negozioaren erakusleiho moduan.
Gmail posta elektronikoko zerbitzua da.
Erabili zure negozioa kudeatzeko.
GOOGLE HODEIAN TRESNAK: DRIVE ETA CALENDAR
60
Hangout bideokonferentziak egiteko eta bideoak
zuzenean eskaintzeko Googlek eskaintzen duen
tresna da.
Erabili produktibitatea hobetzeko eta bezeroei
laguntza-zerbitzua emateko.
Testuak, dokumentuak eta webguneak beste
hizkuntza batzuetara doan itzultzeko itzulpen
automatikoko sistema da.
Erabili produktibitatea hobetzeko.
Argazki digitalen antolatzailea eta editorea da.
Gainera, erabiltzaileen artean argazkiak
partekatzeko webgunea du.
Erabili argazkiak kudeatzeko.
Googleren Alerts (Alertak) webgunean eduki berria
eta interesgarria bilatzen duen tresna da. Googlek
emaitza berriak topatzen dituenean, edukiak posta
elektronikora edo feed bidez bidaliko dizkizu.
Erabili sareko albisteen jarraipena egiteko.
Eta gehiago ere badago; informazio gehiago topatuko duzu webgune honetan:
https://www.google.es/about/company/products/