gipuzkoako hitza - berria · rekin erosi ditut orain». gauza handia izan da hori sararentzat....
TRANSCRIPT
GIPUZKOAKOHITZA
‘GU, JATORRI ANITZ, H
ERRI BAT’ DOKUMENTALA
65.000 etorkin inguru bizi dira Gipuzkoan, eta denen esperientzia ezin da berbera izan bHerritxikietan bizi diren hiru etorkinen hitzei erreparatuz gero, zerbait falta da aniztasunaren puzzlean b 2-3
Aniztasunarenpuzzlea, hankamotz
Antzerkia 37. UmorezkoAntzerki Jardunaldiak egingo
dituzte, gaurtik urriaren 28ra, Pasaian
13Elkarrizketa Reyes Azkoitiapilota entrenatzailearekin
hizketan, bizitzako ibilbideari buruz
4Ostirala
2018ko urriaren 5aIX. urtea369. zenbakia
Eider Goenaga Lizaso Legorreta
Gipuzkoa osoan,
65.000 inguru
dira Espainia-
koa ez den beste
pasaporte bate-
kin bizi diren
etorkinak. Sorterria utzi izanak
batzen ditu, baina bere istorioa du
bakoitzak. Immigrazioa ez da
errealitate bakarra; ez da gauza
bera emakume edo gizon izatea,
musulman edo katoliko izatea,
Europatik edo Afrikatik etortzea,
lan kontratuarekin edo gabe etor-
tzea... Eta ez da gauza bera hirian
edo herri txiki batean bizitzea. He-
rri txikietan bizi dira Sara, Hanan
eta Nihail, baina oso ezberdin bizi
dute immigrazioa.
Marokoarrak eta emakumeak
dira Sara eta Hanan —izen fal-
tsuak dira—, eta hiru seme-alaba
ditu bakoitzak. Sufritutakoaz ira-
ganean hitz egiten du Sarak.
Gaizki esandako eta egindako
guztiak ahaztu ez, baina barkatu
dituela dio. Lanean ari da orain;
onartua sentitzen da: «Zoriontsu
naiz». Senarrak, seme zaharre-
nak eta Sarak laster lortuko dute
nazionalitate bikoitza —bi alabek
badute—, baina argi dauka bera ez
dutela legorretar gisa ikusten, eta
ez du uste sekula ikusiko dutenik.
Hananek aurpegian darama
sufrimendua, oroitzapenek maiz
bustitzen dizkiote begiak. Baina,
kalean, inork ez du ikusten sufri-
mendu hori. Nikaba eramaten du
soinean, eta begiak soilik ikusten
zaizkio. Anoetan bizi da, eta etxe-
an hartu du kazetaria, ilea eta
aurpegia estali gabe eramaten di-
tuen toki bakarrean. Bere txoko
seguruan. «Urduri jartzen nau
ateak. Zenbat negar egin dudan
ate honen kontra kalera joateko
indarra atera bitartean. Ez nuen
atera nahi, indarrik ez nuen, bai-
na atera beharra neukan, umeak
jaso behar nituelako ikastolatik».
Nihail, berriz, gizonezkoa da,
errumaniarra. Herrimina nabari
zaio hitz egiten duenean; dioenez,
emaztea etorri zelako etorri zen
bera Euskal Herrira. Orain An-
tzuola maite duela dio, eta Antzuo-
lan maitatua sentitzen dela. Pozik
bizi dela kontatu du, eta inoiz ez
duela begiratu txarrik edo hitz txa-
rrik jaso etorkina izateagatik. «Ni-
re herriaren falta sumatzen dut,
baina oso ondo gaude hemen».
Lapurtzat hartuak Legorreta txikia den arren, Sara
pozik eta eroso bizi da bertan:
Etorkinek migrazioa ez dute moduberean bizi herri handi batean edo txiki batean bizi badira. Herri txikietan,handiagoa da presioa. Presio hori,ordea, ez dute berdin sufritzen etorkinguztiek. Oso bizipen ezberdinakkontatu dituzte bi andre marokoarreketa gizonezko errumaniar batek.
Etorkinadinabegirada
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aAstekoa
Burua zapiarekin estalia daraman
emakume bat, bere umea paseatzen,
baserri bide batean. GOTZON ARANBURU / FOKU
umeak zoriontsu dira, herri guz-tiak ezagutzen ditu, eta, gurasogisa, lasaitasun handia ematendie horrek. Baina herri txikia in-fernu handia ere izan daiteke, etaSarak hala bizi izan zituen Lego-rretan igarotako lehen urteak.Ia bederatzi urtez Utreran (Se-
villa, Espainia) bizi ostean, 2014anheldu ziren Legorretara; 53.000biztanleko herri batetik, 1.500biztanlera iristen ez den herri ba-tera. «Krisiak gogor jo zuen Sevi-llan, eta ezer gabe gelditu ginenhan. Seme bakarrarekin etorri gi-nen Espainiara, eta hiru seme-alaba genituen ordurako. Ez ge-neukan dirurik, ez alokairurako,ez umeei jaten emateko... EuskalHerrian aukeraren bat egon zite-keela esan ziguten, eta etorri eginginen. Legorretan topatu genuenetxea».
Baina Gipuzkoan ere aukerarikez, eta lanik gabe egon ziren biakdenbora luzez. Diru Sarrerak Ber-matzeko Errenta (DSBE) jaso zu-ten, eta alokairua ordaintzeko la-guntza ere bai; Caritasetik etabeste hainbat tokitatik ematenzieten arropa eta jatekoa. «DSBEajaso arren, arropa eta janari bilajoaten nintzen. Udaletxetik gur-ditxoarekin ateratzen nintzene-an, lurpean sartu eta bertan gera-tu nahi izaten nuen; jendearenbegirada hori... Hozka egingo ba-lizute bezala zen, berea zen zer-bait lapurtu izan banu bezala».Laguntzak jaso arren, hilabete
amaierara heltzeko dirurik ez zu-tela izaten kontatu du Sarak:iraungitako jogurtak jaten zituz-tela etxean, eta umeek euren ta-mainako arroparik ez zutela janz-ten ia inoiz —«handiegia edo txi-kiegia, baina sekula ez neurri-koa»—. «Eta, hala ere, zerbait la-purtzen ariko bagina bezalatratatu izan gaituzte».Entzun ere entzun ditu halako-
ak, bai bizkarrera eta bai aurpegi-ra esanda. «Nire belarriekin en-tzun diot andre bati esaten, ‘atze-rritarrei laguntzen dizuete, etabertakoei, ezer ez’. Eta etxean bisoldata jasotzen dituen eta seme-alabak ondo baino hobeto koka-tuta dituen emakumea da hori la-
sai-lasai esaten dizuna. Aldatukonioke egoera pare bat hilabetera-ko!». Sarak ez du ulertzen jarrerahori, baina herri txiki bat izanik,entzun beharra tokatu zaio.Duela urte eta erdi aldatu zen
bere egoera. Sara zaharren egoi-tzara joaten hasi zen. «Oso ondohartu ninduten hango aiton-amonek, eta lana sortu zen hor-tik. Emakume bat zaintzen dut,goizez, eta elkartea garbitzen dutarratsaldez. Orain, Legorretan,jende guztiak agurtzen nau, hitzegiten didate, eta oso poziknago». Lana lortu ostean helduda onarpena.Poz hori, batik bat, bere dirua
edukitzeak ematen dion askata-sunetik datorrela dio. «DSBEa?Utikan! Ez dut ikusi ere egin nahi,ezta hilda ere. Hartu dezala nahiduenak. Oso egoera txarreanegon behar duzu DSBEa jasotze-ko, oso baldintza zorrotzak betebehar dira hori jasotzeko, eta iakartzelan egotea bezalakoa da.Lehen ezin nituen erosi jantzitaditudan sandaliak, eta nire dirua-rekin erosi ditut orain». Gauzahandia izan da hori Sararentzat.Sarak behin eta berriro nabar-
mendu du barruan ez duela he-rrarik. Baina badago penaz biziduen kontu bat: «Bertakoekin in-tegratzea gustatzen zait niri. Utre-ran hango lagunak izan nituen etaasko ikasi nuen haiekin; haiekinibiltzen nintzen kalean. Hemen,onartua bai, baina integratua eznaiz sentitzen; ez zaituzte ikusteneuretako bat bezala». Festetangaizki pasatu izan dutela aitortudu; herri afari edo bazkarietan, etaherritarren parte hartzearekinegiten den edozein ekitalditan,«jokoz kanpo» daudela sentitzendu. «Oso zaila da; dirua baduzu,prest zaude gastatzeko, paella ho-ri gustura jango zenuke, bainasentitzen duzu ez zaizula tokiaegiten, ez zarela onartua... Ez du-zu norekin eseri».
Nikabarekin, okerrago Etorkinen artean emakume mu-sulmanek besteek baino bazter-keta handiagoa sufritzen dutelauste du Hananek. «Buruan zapiadaramagu, eta horrek ikusgarriegiten gaitu, identifikatu egitengaitu, eta, horregatik, baztertua-go gaude. Gure gizonek ez duteberdina sufritzen, nire senarrariinork ez dio begiratzen kalera ir-teten denean». Baina Hanani bai,hari begira gelditzen zaizkio, etaoso hitz itsusiak entzun izan ditu.Dioenez, ezinezkoa da denakoroitzea. Ez ditu oroitu nahi. «Hi-rietan ezberdina da, baina herritxikia da Anoeta, eta hemen urtedezente daramatzadan arren,
jendeak, oraindik, ilargitik eroriizan banintz bezala begiratzendit».31 urte ditu Hananek eta 19 urte
zituela etorri zen Euskal Herrira.Bertan bizi ziren anaia eta ahizpa,eta haien bidez iritsi zen Hananere. Lanean aritu zen hasieran, el-karte bat garbitzen eta adinekopertsonak zaintzen; eta baita Yu-rramendi zentroan ere. Lanikgabe gelditu zen gero, eta Maro-kora itzuli ziren seme zaharrena-rekin. «Hemen ez geunden gus-tura, eta han gelditzeko asmozitzuli ginen. Pentsa, bigarren
umea izan genuen han; berrirohona etorri beharko genuela pen-tsatu izan banu, ez zen han jaioko.Baina, Marokon ez zegoen lanik,egoera gero eta txarragoa zenhan, eta bigarren umearekinbueltatu ginen Anoetara».Erlijioak garrantzi handia du
Hananen bizimoduan eta horre-gatik darama Nikaba. Jantziare-kin zerikusia duten bi pasartekontatu ditu, diskriminazio argiahorietako bat. «Autobus gidaribatek esan zidan horrela ez nin-tzela igoko autobusera. Nik eznuen tematu nahi horrekin. Esannion legeak ez zuela debekatzen,eta ez bazidan igotzen uzten, hu-rrengoa hartuko nuela. Azkene-an, gogo txarrez, igotzen utzi zi-dan». Ume baten ahotik iritsi zi-tzaion bigarrena. «Ni ikusi eta‘ama, begira, mamu bat’ esanzuen. Umeak ume dira, eta nor-mala da lehen aldiz ikustean hala-koak esatea. Baina amak, umearinire jantziaren zergatia azaldubeharrean, bere lagunarenganagerturatu, eta ‘uuuu, ze beldurra,mamua!’ esan zion».
Halakoen ondorioz, ez zuelainor ikusi nahi eta ez zuela inore-kin hitz egin nahi sentitzen zuengarai batean. «Ez nuen indarriketxetik kanpora pauso bat emate-ko». Umeengatik gainditu zuenhura. «Eta orain ere, jendeakgaizki begiratzen didanean, nirebarnean esaten dut: ‘Ez zaituztetbehar, zuek gabe bizi naiteke,zuetako inorekin hitz egin gabe’.Oso sentibera naiz, ordea, eta minematen dit, min handia. Minik ezsentitzea lortu behar dut, eta ho-rretan saiatzen ari naiz».«Presioa» herri txiki batean bi-
zitzearen desabantaila gisa ikus-ten du Hananek; baita hainbat he-rritarren begiratzeko modua etalagun taldeak oso itxiak izatea ere.«Bestalde, umeak oso pozik dau-de, bai ikastolan eta bai kalean,zaharrenak, jada, bakarrik ibil-tzen dira kalean eta oso pozik dau-de. Umeengatik gaude hemen,eta beraiek pozik badaude, he-men geldituko gara, argi dago».
Hasieran, eraikuntzanEtorkin izatea gogorra dela, ho-rretan ados dago Nihail. Baina, be-re bizitzak ez du beste biek konta-tutako bizipenen arrastorik.Nihailek hamabi urte daramatzaAntzuolan. «Emaztea etorri zenlehenengo, hemen bizi zen ahiz-pari laguntzera, eta hemen geldi-tu zen. Nik ez nuen etortzeko ba-tere gogorik, han ondo bizi nin-tzelako, gurasoen etxean, bainaetorri egin nintzen azkenean. He-men gustura nagoen arren, Erru-maniaren falta sumatzen dut».Hasieran lana bazela dio Nihai-
lek, berak eta beste etorkin pilabatek egiten zutela lan eraikuntzaarloan. Gero, koinataren taber-nan egin zuen lan, baina itxi eginzuen taberna. «Adineko gizon batzaintzen ari naiz orain, egunean biordu eta erdiz. Emazteak baserribatean egiten du lan, eta, arratsal-dez, taberna batean aritzen da su-kaldari. Beraz, nik etxeko kon-tuez arduratu behar izaten duda-nez, pozik nago nire lanarekin».«Hemen oso ondo hartu naute
beti, ez dut inoiz hitz txarrik edobegirada txarrik jasan. Lagun as-ko ditut, eta edozein mesede eska-tu izan diedanean, ondo erantzunizan didate beti». Aiton-amonakUkrainakoak dituela, Nihailenustez hori izan daiteke hain ondointegratzearen arrazoia. «Gurefamilia etorkina zen Errumanian;errusiarrak deitzen gintuzten.Nik, behintzat, inoiz ez dut izanarazorik hemen». Errumaniaraurtero joaten den arren, Nihail«oso pozik» bizi da Antzuolan.«Gauza bat falta zait integrazioaerabatekoa izan dadin: euskara».
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a AstekoaELKARBIZI SAREA
2016ko apirilean, udalerrietan
aniztasun eta migrazio gaietan
lanean ari diren arduradun
tekniko eta politikoen Elkarbi-
zi Sarea jarri zuen martxan Gi-
puzkoako Foru Aldundiak,
arlo horietan diharduten udal
arduradunen artean ezagutza,
elkarlana eta sinergiak sustatu
asmoz. Bi urte eta erdian, bai-
na, herri handiak parte hartu
dute, batez ere, sare horretan.
Zentzu horretan, herri txikien
falta sumatzen zuen aldun-
diak, eta, hori konpondu
nahian, joan den astean bilera
egin zuen Maribel Bakero Bizi-
kidetza eta Giza Eskubideeta-
ko zuzendariak hainbat herri
txikitako udal ordezkariekin,
Fraisoron, Zizurkilen.
Udaletxetik arropa etajanari gurditxoarekinateratzen nintzenean,lurpean sartu eta bertangeratu nahi izaten nuen»SaraMarokotik etorritako emakumea
«Buruan zapiadaramagu, eta horrekikusgarri egiten gaitu,identifikatu egiten gaitu,eta baztertuago gaude»Hanan Marokotik etorritako emakumea
«Ni hemen oso ondohartu naute beti, inoizez dut jasan hitz txarrikedo begirada txarrik.Lagun asko ditut»NihailErrumaniatik etorritako gizona
‘‘65.461ETORKINEN KOPURUA
GIPUZKOAN
Ikuspegi Immigrazioaren Eus-
kal Behatokiaren datuen ara-
bera, Gipuzkoan 65.461 etor-
kin bizi ziren 2017. urtearen
amaieran. Kopuru horretan
Espainiakoa ez den pasapor-
tea duten herritarrak hartzen
dira kontuan; ondorioz, Ipar
Euskal Herrikoak etorkin gisa
hartuak dira; baina gainerako
euskal lurraldeetakoak, ez.
Beñat Alberdi Bergara
Frontoietan lanean jarduten du-tenek sobera ezagutuko dute Re-yes Azkoitia (Azkoitia, 1952). Pilo-tak erabat lotzen du jende asko,eta horietako bat da azkoitiarra.Azken hamarkadetako lana era-kusgarri ona da, ordea, pilota ezdela frontoikoa bakarrik erakus-teko.Azkoitiko Martirieta auzoan
jaioa, zazpi anai-arrebaren arte-
an seigarrena eta emakume ba-
karra. Baserrian hazia zara?
Asko ez nintzen hazi, baina bai.Heldu, orduan, baserri munduan
heldu al zinen?
Bai.Bertako lanetik bizi zineten?
Ni jaio nintzenean, bai; aita etaama, bai. Anaiak, gero, haziz joanziren heinean, tailerretan hasi zi-ren lanean.Emakumeak sarri ez dira lotzen
baserriko lanarekin. Aurreiritzia
al da hori?
Jendeak esaten zidan majo mima-tuta biziko nintzela etxean, bestesei mutilekin. Mimatuta? Bai zera!Baserriko lan dena egin beharizan dut nik. 11 urterekin bidalininduten kalera, esnea banatzera.Goizez, lanera joaten nintzen, eta,arratsaldez, eskolara. Gogorra dahori. Hamar litroko esne marmi-tarekin ibiltzen nintzen; hartu etalaugarren solairuraino igotzennintzen.Egunerokoan igartzen al da ba-
serri mundu horretan heldu iza-
na? Goiz jaiki, lanean hasi...
Ezkondu eta gero, hiru seme-ala-ba izan nituen lau urteren bu-ruan. Gogorra zen batzuentzat,baina lana baserrian egiten ge-nuena zela esaten nien nik, huraez zela lana.Baserriko lanetik kanpo, erraza
izan al da orduan beste dena?
Esaten dute tarteka gaizki bizitzeaona dela gero hobeto bizitzea zerden baloratzeko.Martirieta auzoko frontoiak esa-
nahi berezia dauka zuretzat, ber-
tan ikasi baitzenuen pilotan.
Jolastokira ateratzen ginenean,sokadantza edo pilota aukera ge-nezakeen. Neskak sokadantzarajoaten ziren, eta mutilak, pilotara.Ni pilotara joaten nintzen, ordea,eta bazen pilotan asko jokatzenzuen beste neska bat ere.Nondik datorkizu frontoirako
afizio hori?
Etxean, atariko atean edo edononjokatzen genuen guk pilotan. Le-hen, auzo txikietan, askok joka-tzen zuten pilotan; gehienek. Afi-zionatu mailan aritzen zen anaie-tako bat; nahiko ondo, gainera.Anaia gazteena, berriz, profesio-naletara iritsi zen.Anaia gazteenari, umetan, ez
omen zenion uzten irabazten,
ezta?
Hala da. Baina hark kontatzen dunik neuk pena hartzen nuela ira-bazten uzten ez niolako. Lagunekadarra jotzen zioten, eta penaematen zidan horrek. Baina orainere, ilobekin, ez pentsa kartetanirabazten uzten diedanik.Profesionaletara iritsi zela ikusi-
ta, hobetzeko aitzakia izan zen
harentzat, akaso, arrebari iraba-
zi behar hura?
Beti irabazi egiten niola gogora-tzeko esaten diot nik. Hiru urtezaharragoa naiz, eta aldea dago 10urte izan edo 13 izan. Adin bere-koak izan bagina, indarrez gehia-go izango zen bera.Frontoian ondo zenekien zuk pi-
lota nora bota behar zen, ezta?
Trinketean jokatzearen parekoazen. Pareta bat eta leiho bat dauz-ka eskuinean, pareta motz bat ez-kerrean, ganbara goian... Oso tokipolita da jolasean ibiltzeko.
Kontu bat da denbora librean pi-
lotan aritzea, baina lehian ere
ibili al zineten?
Ez, kaletik aparte dauden auzoe-tan bizi ginenok auzoan bertanibili ginelako eskolan. Kalean ibilibagina, lehian ariko ginatekeenagian.Bergarako Elosua auzora joan zi-
nen 20 urteren bueltan, ezkondu
berritan. Bergaran Azkoitian adi-
nako afizioa al dago pilotarako?
Pilota utzita neukan eskola amai-tzean, baina Elosura joan, etahango frontoian hasi nintzen be-rriz. Orain Elosura bazkaltzera jo-aten garenean, familia guztia ari-tzen da pilotan; baita alabak etabilobak ere.
Sinbolikoki bada ere, Elosuko
frontoiak tokia kendu al dio
Martirietakoari?
Frontoi normala da Elosukoa,txikiagoa. Oso-oso estimatuaizan da guretzat, eta hala daoraindik ere. Ordu asko pasatuditugu bertan. Frontoirako tradi-zio handia egon da, baina, urtee-kin, galdu egin da arratsalde-pasa frontoira joateko tradiziohori. Zahartuz goaz gu, eta ondo-rengo belaunaldiak ez dio emanjarraipenik. Apurtu egin da katehori.
Elkartzeko leku gisa ulertu be-
har al da frontoia?
Bai. Elosua ez zen izango hain era-kargarria frontoirik gabe.Pilotan jardun zara 45 urte bete
arte. Nola egin zenuen saltoa
frontoira?
Semeak 6-7 urte zituenetik tokiguztietara joaten nintzen parti-dak ikustera. Errebotean aritzenginen orduan. Jendeak ikusi egi-ten ninduen, eta horrela gonbida-tu ninduten jokatzera.Zer-nolako plazak eskaintzen
zizkizuten?
Ongintzako partidak izaten zirenbatzuk: Aspaceren aldekoak, Gu-rutze Gorriaren aldekoak... Feste-tan ere jokatuta nago Arrasaten,Ermuan zein Berrizen. Eta baitaNafarroan ere.Interesa piztu al zuen emakume
bat pilotan jokatzen ikusteak?
Frontoiak betetzen ziren?
Arrasaten, adibidez, frontoia era-bat betetzen zen festetan. Gogo-rra izaten zen niretzat. Kalejiraegiten genuen udaletxetik fron-toira, eta gaizki pasatzen nuen.Izan al duzu aukerarik lehiatze-
ko?
Ez. Sariak badauzkat, baina aipa-tutako partida horietan lortuta-koak. Bergarako beteranoenlehiaketa batean jokatuta nago,adibidez, eta finalerdietan galdugenuen.Aurrean edo atzean jokatu izan
duzu?
Aurrean. Beti izan naiz erasorakopilotaria, eta zaila da atzeko koa-droetatik erasora jotzea. Egun,erasora joatea falta zaiela esatendiet neskei, segurutik jokatzendutela beti. Errematea zen nire jo-koa, eta horregatik egiten nuentanto, niretzat eta aurkariaren-tzat, denentzat.Beste emakume baten aurka jo-
katzeko aukera ere sortu zitzai-
zun, baina, azkenean, bertan be-
hera gelditu zen partida hura...
Azkenean, ez genuen izan auke-rarik jokatzeko, ez. Eskutitz batidatzi zidan ea partida bat jokatu-ko genuen galdezka, eta adosnengoela erantzun nion. Handikbi astera-edo idatzi zidan sena-rrak ez zuela onartzen halakorik,eta hortxe gelditu zen.Gaur egun, oraindik, nabari dira
jarrera misoginoak eta matxis-
tak, eta duela hogei urte egoera
ez zen hobea izango. Igarri ze-
nuen bazterketarik emakume
izate hutsagatik?
Familiak beti lagundu izan dit.Nik beti esan dut egokitu zaidansenarra egokitu zaidalako ibilinaizela ibili naizen bezala. Etxeanere beti bultzaka ibili izan dira se-me-alabak. «Ama, ez al duzuapuntatu behar?».
«Urteekin, galdu egin dafrontoira arratsalde-pasajoateko tradizioa»Reyes Azkoitia b Pilotari ohia eta pilota entrenatzailea
Pilota munduan aski ezaguna da Reyes Azkoitia. «Ahal beste» jokatu izan dufrontoian, entrenatzaile lanetan aritu izan da gero, eta baita epaile ere. Erreleboaeskatu du bere gain hartu dituen arduretarako, baina ez da asko aldenduko frontoitik.
EN
DIK
A P
OR
TIL
LO
/ F
OK
U
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aElkarrizketa
Jendeak esaten zidanmajo mimatuta bizikonintzela etxean,beste sei mutilekin.Mimatuta? Bai zera!»
«Aurrean jokatzen nuen.Beti izan naiz erasorakopilotaria. Egun, erasorajoatea falta zaielaesaten diet neskei»
‘‘
Halako adierazpenik ez duzu en-
tzun, orduan?
Beti egoten da zerbait. Bergaran
entzunda nago hobeto nengokee-
la patata tortilla egiten. Beste ba-
tzuentzat ohorea zen nik joka-
tzea, baina badakit euren emaz-
tea izan balitz ez zutela hala
ikusiko.
Halako erreferentzialtasun bat
sortu duzue emakumeentzat?
Bai, eta ondo hartu naute toki as-
kotan. Badakit. Gasteizen, esate-
rako, beteranoen eguna egiten
dute, eta partidaren bat edo beste
jokatuta nago han. Joan den irai-
laren 20an jokatu nuen bertan, bi-
koteka, Alaitz Badiolarekin.
Frontoia oraindik ez duzu erabat
utzi orduan?
Nik ez dut nahi nire izena, funtsik
gabe, bolo-bolo ibiltzerik. Esaten
didate erreferentea naizela nesken
pilota munduan. Garai batean
izango nintzen, agian, baina, gaur
egun erakusten dudan jokoarekin,
erreferente izatetik urrun nago.
Emakumeen pilota txapelketa
antolatzen dute gaur egun, eta
bikain doa aurrera. Pauso han-
dia eman duzue emakumeak
frontoira joateko, ezta?
Ikaragarri mugitu da nesken ar-
loa. Ikaragarri. 80 neska aritu zi-
ren aurreko txapelketan, eta, eze-
rezetik abiatuta, asko da hori. On-
do moldatu dute txapelketa, pilo-
ta gozoekin, publizitatea eginda.
Oso ondo antolatu dute dena.
Beste pausoren batzuk emango
dituzue aurrerantzean?
Bai. Indarra hartu du pilota gozo-
arekin, eta gazteak pilota mistoa-
rekin dabiltza. Eztabaida izan du-
gu materialaren inguruan. Misto-
aren aldekoek ez dute jokatu nahi
gozoarekin, baina orain arte go-
zoarekin jokatu dutela eduki be-
har dute kontuan. Txapelketa pi-
lota mistoarekin antolatuz gero,
hogeik parte hartuko dute gehie-
nez, eta jende gutxirekin ezin da
egin indarrik. Gaur egun eskuak
egiten ari dira gazteak, eta, hamar
urte barru, neska asko ariko dira
pilotan pilota mistoekin.
Entrenatzaile hasi zinen duela 30
urte. Naturala izan zen pausoa?
Bai, natural-naturala. Zortzi gu-
raso sartu ginen zuzendaritza be-
rrian. Nik semea ekartzen nuen
entrenamenduetara, eta beti ego-
ten nintzen entrenamenduak
ikusten. Laguntze aldera hasi nin-
tzen, eurek onartzen ninduten,
eta, ohartzerako, barruan nengo-
en ia-ia, batere traumarik gabe.
Zer erakusten du pilota entrena-
tzaile batek?
Lehenengo eta behin, portaera;
garrantzi handia dauka horrek.
Eta, noski, pilotan jokatzen ere
bai. Pilota nola moztu behar den,
airez edo boleaz pilota nola astin-
du behar den... Baina, lehenik eta
behin, portaera.
Zer da portaera?
Kantxan nola ibili jakitea. Hori
ikastea da garrantzitsuena. Ez di-
ra gutxietsi behar ez entrenatzai-
leak, ez lagunak, ez epaileak...
2009an, entrenatzaile zinela,
Bergarak irabazi zuen herriarte-
ko txapelketa. Hura izan al zen
puntu gorena?
Bai. Ez genuen espero halakorik.
Gogoan daukat 2-1 galdu genuela
Andoainen. Tantoak ere kontuan
hartzen dira nor sailkatuko den
zehazteko, baina pilotari batek
esan zidan etxeko hiru partidak
irabaztea zela onena. Hirurak ira-
baziz gero, bakoitzari ogitartekoa
ordainduko niola esan nien, eta
ordaindu egin behar izan nuen.
Izugarrizko harrera egin zizue-
ten Bergaran bertan, ezta?
Beteta zegoen plaza guztia. Non
ezkutatu ez nekiela ibili nintzen.
Emozioz betetako eguna izan zen.
Taldeko pilotariei bertso bat bota
nien udaletxeko balkoitik, eta fi-
nalerdietan ere bota nien. Neure
buruari zenbat aldiz esan diodan
zein ergela izan nintzen...
Besteak beste, Beñat Rezusta
puntako pilotariaren entrena-
tzaile ere izan zara...
8 urterekin-edo hasiko zen pilota
eskolan. Beñat puntaraino era-
man dudala esaten didatenean,
erantzuten diet Antzuolan jaio
izan balitz ere pilotari handia
izango zela; pilotari sena dauka.
Baina bidea markatuko zenio-
ten, behintzat, ezta?
Besteei bezala. Ikusten genuen gai
zela profesionaletara iristeko. Nik
beti esaten nion: «Beñat, lasai;
etorri behar badu, etorriko da. Eta
etortzen ez bada, ez da txarra afi-
zionatu mailan puntan ibiltzea».
Profesionaletara iristeak ez du
izan behar helburu; pilotan ondo
pasatzea da erronka.
Nola gogoratzen duzu Rezustak
profesionaletara saltoa eman
zuenekoa?
Entrenatzen ari ginela hurbildu
zitzaidan profesionaletan debuta
egiteko deitu ziotela esanez. Bera
baino gehiago poztu nintzen,
agian.
Pilotari, entrenatzaile, epaile...
Artekari gisa edo apustu kon-
tuetan hastea bakarrik falta zai-
zu...
Ez, ez; hori ez. Eta konpromiso
handiko partidetan, ezta epaile
ere.
Zer moduz moldatu izan zara
epaile lanetan?
Lan hori behin ere ez dut egin nik
nahi nuelako. Orain, Getarian,
badago bokazioz hasi den neska
bat. Inbidia galanta ematen dit.
Esaten dit herriarteko txapelketa-
ko partida horietan jardun nahi
duela. «Biba zu» esaten diot nik.
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Elkarrizketa
Bergaran entzunda nagohobeto nengokeelapatata tortilla egiten.Beste batzuentzatohorea zen nik jokatzea»
«Beñat Rezustarilagundu? Antzuolan jaioizan balitz ere pilotarihandia izango zen hura;pilotari sena dauka»
‘‘
GIPUZKOAKO HITZAk irakurle-
en eskutitzak plazaratzen ditu.
Ez dituzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta GIPUZKOAKO HITZAk
mozteko eskubidea du. Helbide
honetara bidali behar dira, izen-
abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde
kultur parkea, z/g, 20140 Ando-
ain. Eskutitzak Internet bidez bi-
daltzeko: [email protected].
%
LABek ere grebamehatxua egin duzahar etxeetan
DONOSTIA bKorapiloa ezin as-katuta dabiltza Gipuzkoako za-har etxeetan. Langileek 22 hila-bete daramatzate protestan, etaELA sindikatuak irailaren 28anegin zuen lehen greba eguna;urrian, azaroan eta abenduandira egitekoak beste hamaseiprotesta egunak. UGTren eskariz,aste honetan bertan bildu dirasindikatuak patronalarekin, bai-na, sindikatuen hitzetan, duela biurte egin zuten proposamenarierantzunik eman gabe jarraitzendu patronalak. Hori ikusita, «etapausorik eman ezean», grebarajoko duela jakinarazi du LAB sin-dikatuak ere.
«Asko poztu naizsaria jasota. Osobolada onean dagoeuskal literatura.Gauza ezberdin askoari da idazten, generoeta ahotsezberdinekin»Eider RodriguezIdazlea eta Euskadi Sariaren irabazlea
Irudia bDonostia
Ez daukate asmorik amore ematekoOsasuna, ingurumena eta herritarren interesak lehenetsi behar direla defendatuta, Zubietako errauste planta-
ren lanak bertan behera utz ditzatela eskatuko dute, urriaren 27an, Donostian —irudian, asteartean Donostiako
Udalean egin zuten agerraldia—. Oraindik ere lanak gelditzeko «garaiz» dabiltzala aldarrikatu dute manifesta-
zioaren deitzaileek: erraustegiaren aurkako mugimenduak, GuraSOS elkarteak, ELA, LAB, CCOO, EHNE, ESK,
Steilas eta Hiru sindikatuek, Eguzki eta Greenpeace talde ekologistek... Bestalde, klima aldaketaren aurkako
Alternatiba Tourrari harrera egingo diote, bihar, 18:00etan, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Txikizioa Aralarren
Aizue!, hau ez da posible!,nola liteke?, Aralar txikitzen
ari dira makinak, txi-ki-tzen!!!Bidezidorrak bihurtu bide, erre-pide, eta autoak hor dabiltza goraeta behera.Badatoz, badatoz hauteskun-
deak, eta oraintxe geratu garaumezurtz, gure lur-ama, ustez,defendatuko duen alderdi politi-ko abertzale bakar bat gabe. EHBilduk ere, Aralar merke saldudu. Hau etsipena!!!Joxepa Madariaga Irastortza.
ZUZENDARIARI
RIRITZIALeire Narbaiza
Beti-gazte jendea
Eskuko telefonoan insta-latzen diren joko horie-tan ibiltzea gustukodut, erlaxatu eta burua
husten laguntzen didatelako.Halakoetan ibili zareten guztiokbadakizue publizitateak tarteka-tzen dituztela, eta ikusiz gero,sariren bat ematen dutela.Segundo gutxi irauten dute ira-garkiok, eta horregatik sakatzendut play. Baina aurrekoan spothorietako batek pot eginda laganinduen.Sloganak gaztelaniaz hauxe
zioen: «¿Quieres conocer hom-bres jóvenes mayores de 50años? (Gizon gazteak ezagutunahi dituzu, 50 urtetik gorako-
ak?)». 50 urtetik gorako gizongazteak? Ezinezkoa da hori!Adin horretara ailegatutakoangaztaroa pasatuta dago, barren!Helduaroan bete-betean murgil-duta egoten gara bizitzako edadehorretan.Anekdota horrek beste bat
ekarri zidan gogora, hilabetepare bat lehenago gertatutakoa.9 urteko ilobarekin nengoenberbetan, eta halako zeozeresango nion: «Zuek, umeok...».Berak —adin horrek ematenduen seriotasun eta duintasuna-rekin— bota zidan: «Leire, ni eznaiz umea». Begiak talo egindagaldetu nion ea zer zen orduan,eta «ni gaztea naiz» erantzun
zidan. Hori entzundakoan ia-iaThe Exorcist filmeko neskatilaribezala burua jira eta bira hasizitzaidan, sinistu ezinda. «Ez,laztana, zu ez zara gaztea. Umeazara, eta ume-denboraz disfruta-tu luzaroan» izan zen nireberrerantzuna.9 urteko mutikoa eta 50 urte-
tik gorako gizona, biak gazte?Noiz hasi eta amaitzen da gazta-roa, orduan? 8 urterekin hasi,eta erretiroarekin amaitu? Ezdakit, bada, luzeegi irizten diot;bizitza ia osoa, horretara.Ulertzen dut zer adierazi nahi
zuen iragarkiko leloak, ez naizhain leloa. Baina esaldia bera be-gitandu zitzaidan kontraesan hu-
tsa. «Gizon gazteak» irakurrizgero 30 urte inguruko (edo gu-txiagoko) mutilak datozkit buru-ra, gazte-txartela indarrean (edo-ta iraungi berri) dutenak, alegia.Inoiz ez ditut imajinatuko gazteepitetoarekin aurre-jubilazioabegi-bistan duten pertsonak. Badakit adjektibo hori erabilita,itxura eta sasoiari egin nahi dio-tela erreferentzia, jakinekoa de-lako adin horretan alde handiadagoela plantan. Beharbada, gaz-telaniaz mayor berba erabiltzeaknahastu ninduen gehien, hitz ho-rrek nagusi, adindun, zaharragoesan nahi duelako. Oximoronhutsa, hortaz.Umearena ere konprenitzen
dut, umetan denok hazi eta na-gusi bihurtu nahi izan dugulako.Baliteke gaztetasunean baino,gure ilobak begiak eta erreferen-tzia aurre-nerabetasunean jarribehar izatea. Baina mutikoak es-kolako txikiena ez dela adierazi
nahi zidala uste dut, zentzudunabazela, ezaguerara helduta zego-ela. Egia da, adin horretakoak ezdira txikitxoak, baina umeak iza-ten jarraitzen dute.Zer du gaztetasunak denok sa-
soi horretan egon nahi izateko?Dirutzak xahutzen dira kremaantiaging-ak erosten, zimurrakdisimulatzen, botox injekzioakjartzen, liftingak egiten... itxuragaztea izateko. Baina horiek guz-tiek gazte mantenduko ote gai-tuzte? Ala azaluskeria baino ez dakontua? Gainera, beti-gazte izannahi hori ez ote da ilusio hutsa?Kalterako baino ez dela begitan-tzen zait: dugun edadea onartzeaosasun mental eta oreka pertso-nalerako onena da, ahaztu barikhelduaroak ere badauzkala gauzapositiboak, uste baino gehiago.Gaztaroan kateatuta geratzea ezda ganora.50 urteko emakume gaztea ez
naiz izango, beraz!
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aIritzia
32.148LANGABE KOPURUA
IRAILEAN, GIPUZKOAN
Joan den irailean, abuztuan baino
41 langabe gutxiago zeuden Gi-
puzkoan: 32.148 guztira. Azken lau
urteotako daturik onena da hori.
Iazko datuarekin alderatuta, adibi-
dez, 2.674 langabe gutxiago dau-
de aurten. Abuztutik, %0,13 hazi
da Gizarte Segurantzan afiliatuta
dauden gipuzkoarren kopurua.
Eider Goenaga Lizaso
Euskararen ezagutzaeta erabilera erabate-koa den herririk inonez dagoenez, horre-tara gehien hurbil-
tzen diren udalerriak hartzen dirahizkuntzaren normalizazioareneredu gisa. Gipuzkoan, asko diraeuskararen indizea %70etik goraduten herriak (herri batean dau-den euskaldunen kopuruari iaeuskaldunak direnen erdiakgehituta ateratzen da datua), bai-na guztiak ez dira arnasgune. Ar-nasgune batean, euskararen eza-gutza altua izateaz gain, euskara-ren erabilerak nagusi izan behardu, baita herriko zerbitzu guztie-tan edo ia guztietan ere, publikozein pribatu. Horrek asko murriz-ten du udalerrien zerrenda.Arnasgune horietako batean,
Azpeitian, egingo dute urriaren10ean Lurraldea eta Hizkuntza.Arnasguneen prebentziotik ga-
rapenera jardunaldia, Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak, Uemak, Kon-tseiluak, Gaindegiak, UEUk etaAzpeitiko Udalak antolatuta. Ezda kasualitatea Azpeitian egitea.Izan ere, arnasgune askotan, he-
rri txikietan batez ere, ezagutzaeta erabilera datuek beherantzegin duten bitartean, Azpeitian,gutxi-asko, datuei eutsi zaie.«Oasi bat izan gaitezke, baina
horrek ez du esan nahi hutsune-rik ez daukagunik», adierazi duJosu Labaka Uemako lehendakarieta Azpeitiko Euskara zinego-tziak, herriko datuei buruz galde-tuta. «Egia da Azpeitian euskarazbizi garela nagusiki eta euskarazhitz egiten dugula; baina nagusikiesaten dugu, ezin delako erabatesan». Lan mundua, adibidez, ezdela hain euskalduna aipatu du.Azpeitian eginiko azken neur-
keta soziolinguistikoaren arabe-ra, herritarren %83,8 elebidunada, eta %5 dira elebidun hartzaile-ak; erdaldunak, berriz, %11,2 dira.Azken urteetan ez da gertatu ego-era irauli duen aldaketarik, bainabeheranzko joera txiki bat izanda. Izan ere, azken hamar urteo-tan ia bost puntu jaitsi da elebidu-nen kopurua eta beste hainbesteigo da erdaldunena.«Azpeitian, oraingoz, ez dau-
kagu alarma gorria pizteko mo-duko egoerarik. Datuek diotemantentzen ari garela, eta guresentsazioek ere hala diote». Az-
peitian ez da gertatu beste arnas-gune batzuetako atzerakadarik,eta, hasiera batean, horren beldu-rrik ez duela esan du Labakak:«Baina ez gaude guztiz salbu».Zinegotziaren arabera, hainbat
arrazoi dira oasi izaera horri eu-
tsiko zaiola sinestarazten diote-nak. «Herritarrak dira gure in-dargune nagusiak. Azpeitiarrakgara euskararen aldeko hautuaegin dugunak; belaunaldiz belau-naldi transmititu dugu hori eta ja-rraipena eman diogu». Labakakargi du inguruak ere laguntzenduela. «Azpeitiaren kokapen ge-ografikoak badu zeresana, etabaita aldamenean ditugunak
udalerri euskaldunak izateakere». Izan ere, Azpeitiarekinmuga egiten duten herrietan Gi-puzkoako altuenen artean daudeeuskararen ezagutza datuak:%81ekoa da Azkoitian, %86,2koaZestoan, eta %91,5ekoa Errezilen.Indargune gisa arnasgune iza-
tearen kontzientzia eta arnasgunegisa hizkuntzaren normalizazio-an eredu izan beharraren eran-tzukizuna ere aipatu ditu Laba-kak. Hor kokatzen du Lurraldeaeta Hizkuntza jardunaldian au-keratutako gaia. «Gaur-gaurkozarnasguneen aitortza egiten daeta badago daukaten garrantzia-ren inguruko adostasuna; beraz,jauzi bat egin behar dugu, pre-bentziotik garapenera. Hizkun-tzaren normalizazioan arnasgu-neetatik eragin nahi bada, ezin-bestekoa baita herri horietan biziindarra sustatzea. Herri biziakizan behar dute, indartsuak, etahorietan garapen ekonomiko etasoziokulturala sustatu behar da,beti ere hizkuntza irizpideak kon-tuan hartuta eta helburu jarrita».Hain zuzen ere, datorren aste-
azkeneko jardunaldian, Azpei-tian martxan jarri diren bi proiek-tu aurkeztuko dituzte —Sanagus-
tin kulturgunea eta Elikagunea—,herrien garapena sustatzeko adi-bide edo eredu gisa. «Lehenengo-an, kultura sustatzen da, bainaekonomiaren sustapenerako ele-mentu gisa ere ulertzen dugu.Kultur mugimendu indartsuasortu da, eta %80-95 euskaraz arida. Bestea, lehen sektorearen sus-tapena egiteko proiektu bat da,eta gurean euskaraz funtziona-tzen duen sektorea da lehen sek-torea, baina zailtasunak dituena;beraz, sektoreari lagunduz, eus-karari ere laguntzen zaio».
‘Lurraldea eta hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera’ jardunaldia egingodute urriaren 10ean, Azpeitian. Arnasgune gisa, garapen bidean ditu oinak Azpeitiak.
Oasian ere badira lainoak
Euskaraldiaren aurkezpena, iragan ekainean, Azpeitiko herriko plazan. MAIALEN ETXANIZ
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Gaiak
«Herritarrak dira gureindargune nagusiak.Azpeitiarrak garaeuskararen aldekohautua egin dugunak»Josu Labaka Azpeitiko Euskara zinegotzia
EGITARAUA
Gaur amaituko da Lurraldea eta
Hizkuntza. Arnasguneen preben-
tziotik garapenera jardunaldietan
izena emateko epea. Azpeitian
egingo dituzte jardunaldiak, urria-
ren 10ean.
09:00. Jardunaldien hasiera.
09:15.Arnasguneen garapen
jasangarriaz proiektuaren aurkez-
pena, Kontseiluko koordinatzaile
Iker Salaberriaren eskutik.
09:45. Hizkuntza Korridoreak
saioa. Anartz Ormaza arkitekto eta
Eragin Linguistikoaren Ebaluazio-
an unibertsitate adituak gidatuko
du saioa: Itsaso Olaizolak (Ekogu-
nea)Ekologiaren begiradatik
hitzaldia emango du, eta Iurdana
Txintxurreta arkitektoak, berriz,
Arkitekturaren begiradatik.
11:00-11:30. Atsedenaldia.
11:30.Oreka eta garapen endoge-
noa saioa, Nekane Alzelai ekono-
milariak gidatuta. Bi hizlari ariko
dira: EHUko Joseba Garmendiak
Garapen sozioekonomikoahitzal-
dia emango du, eta Xabier Bengo-
etxea hizkuntza teknikari ohiak,
berriz,Oinarrizko zerbitzuen es-
kualde garapena izango du hizpi-
de.
13:00. Azpeitiko Sanagustin kul-
turgunea eta Elikagunea esperien-
tzien aurkezpena.
13:30. Bazkaria.
15:00.Kultura eta Identitatea
saioa, Gari Goikoetxea BERRIAko
kazetariak gidatuta. Kulturaz koo-
peratibako gerente Xabier Aran-
barrik Garapen soziokulturala
izango du hizpide, eta Lorea Agi-
rre Jakinaldizkariko zuzendariak,
Garapen sozioidentitarioa.
16:30. Tokiko garapena eta hiz-
kuntza gai hartuta, mahai ingurua.
Imanol Esnaola Gaindegiako ko-
ordinatzaileak gidatuko du. Miren
Elgarresta foru aldundiko Berdin-
tasunerako zuzendariak Genero
eta lurralde desorekaren ikuspegi-
tikhitzaldia emango du, eta Xabier
Amuriza bertsolari eta idazleak,
berriz, Kulturgintzaren ikuspegitik.
18:00. Ondorioen irakurketa.
Unai Zubeldia Zumaia
Hogei urte bainogehiago dara-matzat niremoduan erre-tiroa hartutadauden adine-
koei laguntzen, eta zer edo zer fal-ta zaidala sentitzen dut eurekin eznagoenetan». Antonio AlvarezAvilakoa (Espainia) da jaiotzez,eta 18 urterekin iritsi zen Zumaia-ra. 82 urte beteta, berak ere «as-paldi» hartu zuen erretiroa, etaberehala jabetu zen ingurukoeilaguntzeko irrika zeukala. Ba-rruak hala aginduta eman zuenpausoa, eta bost minutu nahikoakdira Zumaiako San Juan egoitza-ko adinekoek Alvarezi estimuhandia diotela ikusteko; telebista-ri begira, paseatzeko zain-zaindauzka hainbat. «Kargu hartzendidate, gainera, bat paseatzeraatera eta besteari kasurik egiten ezbadiot; haserretu egiten dira».Laguntzea, babesa ematea, ba-
kartasun egoeran dauden adine-ko pertsonak animatzea, horienahalduntzea sustatzea, egoerarikahulenean dauden adineko per-tsonei ahotsa ematea... Helburuhoriei segika aritzen dira laneanNagusilan boluntarioen elkartekokideak. «Oinarri-oinarrian, ba-kardadean dauden adinekoei la-guntzea da gure erronka», hasidu azalpena Enara Solabarria Na-gusilaneko zuzendariak. «Bakar-dade hori aukeratua ez denean,noski».
1995ean gorpuztu zen proiek-tua, Donostian. «Hamar-hamabilagun elkartu ziren, AEBetako es-perientzia bat oinarri hartuta, etaahoz aho zabalduz joan zenproiektua». Gaur egun, adineko-ei laguntzeko 850 boluntariodauzkate Gipuzkoan, egiturasendotzen ari da Araban, Biz-
kaian eta Nafarroan ere. «Eta bigune txiki dauzkagu Madrilen etaGranadan ere [Espainia]», argitudu Solabarriak. 1.200 boluntario-ko taldea osatuta daukate dagoe-neko. «Eta nahi duten guztien-tzat zabal-zabalik daude gure ate-ak», gaineratu du Nagusilanekozuzendariak. «Boluntario lane-
tan adinekoak has daitezen saia-tzen gara beti, horiek kontzien-tziatu nahi izaten ditugu guk, bai-na adineko horiei lagundu nahidieten gazteei ere ez diegu aterikixten, noski».«Laguntzea». Oinarri-oina-
rrizko erronka dauka Nagusila-nek. «Erresidentzia edo egoitze-
tan, eguneko zentroetan eta etxe-etan ematen dute laguntza bolun-tarioek, gizarte zerbitzuekin el-karlanean». Hala aritzen dira Zu-maiako San Juan egoitzan ere.«Astelehenetan etortzen garagu», hasi du azalpena Maria LuisaUbera Zumaiako boluntarioak.«Eta bertako arduradunak ze-
Erretiroa hartuta dauden herritarrek beste adineko batzuei ematen dieten laguntzari esker, zahartzeaktibo eta solidarioaren alde lan egiten du Nagusilan elkarteak. Bakardadeari aurre egiten laguntzea,eguneroko jarduerak egiteko ondoan norbait izatea... Proiektuak helburu xumeak dauzka oinarrian.
Bakardadeari begietara begira
Maria Luisa Ubeda, Antonio Alvarez, Mari Karmen Orbegozo eta Unai Agirrezabalaga, Zumaiako San Juan egoitzan. JON URBE / FOKU
8GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko urriaren 5aGaiak
hazten digu egun horretan nore-kin egotea komeni den; familiarikez daukalako, egun horretan bisi-tarik gabe egongo delako...». De-nekin egoten saiatzen dira, etakartetan, bingoan, paseoan, hiz-ketan... horrela igarotzen dituztepare bat ordu.
Abesbatza, karaokea...Alargun dago Ubeda, eta, umeakhazita, zerbait egin beharra zeu-kala sentitu zuen. Bizilagun batekeman zion Nagusilanen berri.«Eta hamasei urte daramatzat ja-da jardun honetan». Azpeitiarrada Mari Karmen Orbegozo. «EtaBeasainera ezkondu nintzen. Hanigaro nituen 40 urte, eta Zumaiaraetorri ginen gero. Paseoan nenbi-len batean, Maria Luisak berakorri bat eman zidan, Nagusilaniburuzko informazioarekin, etainteresik baneukan kasu egitekoesan zidan». Zazpi bat urte dara-matza astelehenero San Juanegoitzara joanez.Norbanakoen laguntzaz gain,
Nagusilanen ikuskizunen arloaere lantzen dutela azaldu du Sola-barriak. «Tarteka, egoitzetara jo-aten dira abesbatza edo antzerkitaldeak, karaokeak ere egiten di-tuzte, musikoterapia tailerrak,euskal tresnen lanketa...». Ekin-tza horietako bat da Zumaiako Ti-pi Tapa proiektua. Alvarezekeman du azalpena: «Asteazkene-tan, bakarrik ibiltzen ausartzen ezdirenekin ordubete, ordu eta er-
diko paseoa ematen dugu, herriinguruan». Horrez gain, hilabe-tean behin, elikagai bankuarekinere egiten dute lan Zumaiako bo-luntarioek.Laguntza hitzaren esanahia
mugaraino eramanda, etxebizitzapartikularretara ere joaten diraNagusilaneko boluntarioak, «ba-karrik bizi direnei konpainia egi-tera». Eta bereziki horientzatprestatu zuten Zilarrezko Zenba-kia, bakarrik sentitzen direneknahi dutenean eta doan deitu eta22 boluntarioetako batekin hitzegin ahal izateko zerbitzua (900 7137 71). «Harremana sortzen da,eta ahal den guztietan boluntarioberberak hitz egiten du adinekoa-rekin».«Besterik ez dute izango egite-
ko, eta...». Horrelako mezuak en-tzun behar izaten dituztela aitortudute Alvarez, Ubeda, Orbegozo
eta Unai Agirrezabalagak —Arri-txu Alkorta zumaiarrak ere urteasko daramatza boluntario gisalanean—. «Baina guk hau gabe erebadakigu denbora non eta nolaigaro. Kontua ez da hori. Ez daezer kostatzen egunean bizpahiruorduz beharra daukanari lagun-tzea». Ubedak azpimarratu du«sentitu» egin beharra dagoelaegiten dutena. «Zerbait eskainibehar zaio gizarteari, eta maita-sun handia sentitzen da azkene-rako».
Irudia berritzenNagusilaneko jardunak «bizia»ematen diela onartu du Orbego-zok. «Oso ondo pasatzen duguguk ere; bete egiten du esperien-tzia honek». Erretiroa hartzeardiren horiek erakarri asmoz, iru-dia berritu du Nagusilanek, etaZumaian bertan ere publizista la-
netan dabiltza Alvarez, Ubeda,Orbegozo eta Agirrezabalaga.«Jendeak ez du nahi konpromi-sorik, baina hutsaren hurrengoada hemen egin beharrekoa».Zentzu horretan, «animatzeko»dei egin diete erretiroa hartzeradoazenei. «Etor daitezela Nagusi-lan ezagutzera, proba egin deza-tela. Ez dira damutuko».Eurenetik ematen ari dira bo-
luntarioak, eta etorkizunean, be-har izanez gero, gustura jasokolukete ingurukoen konpainia.«Ondorengoek egin dezatela, gu-txienez, gu egiten ari garena».Amona eta amonaren ahizpa SanJuan egoitzan eduki zituen Orbe-gozok. «Eta 104 urterekin hil zenbat eta 102rekin bestea». Bakar-dadeari iskin egiten lagunduz, bi-zitzako momentu bakoitza goxa-tzen jarraitzeko erronka daukaNagusilan proiektuak.
Boluntario lanetanadinekoak has daitezensaiatzen gara beti, bainagazteei ere ez dieguaterik ixten, noski»Enara SolabarriaNagusilaneko zuzendaria
«Ez da ezer kostatzenegunean bizpahiru orduzbehar duenari laguntzea;maitasun handiajasotzen da bueltan»Maria Luisa UbedaNagusilaneko boluntarioa
«Kargu hartzen didatebat paseatzera ateraeta besteari kasurikegiten ez badiot;haserretu egiten dira»Antonio AlvarezNagusilaneko boluntarioa
«Erretiroa hartzear direnhoriek etor daitezelaNagusilan ezagutzera,proba egin dezatela.Ez dira damutuko»Mari Karmen OrbegozoNagusilaneko boluntarioa
«Guri bizia ematen diguhonek. Oso ondopasatzen dugu guk ere;bete egiten duesperientzia honek»Unai AgirrezabalagaNagusilaneko boluntarioa
‘‘
9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Gaiak
Unai Zubeldia Getaria
Kalitatea eta proiek-tua gauzatzeko ba-liabideak» oinarrihartuta, hamabostkultur proiektu
berri hautatu ditu Meta egitasmo-ak, eta urriaren 27ra arte zabalikegongo da horiek diruz laguntze-ko lehen fasea —proiektu bakoi-tzak zehaztutako gutxieneko ko-purura iritsi beharko du aurreraegin ahal izateko—. Hirugarrenurtez deialdi publikoa eginda, 46proposamen jaso ditu aurten Gi-puzkoako Foru Aldundiak, eta,Goteo plataformarekin, finantza-keta kolektiboa lortzeko euska-rriarekin, elkarlanean sustatukoditu aurrera egin duten hamabostproiektuak. Bide horretan, aldun-diak berdindu egingo du norba-nakoek egindako 100 euro artekoekarpen oro. Lehen bi urteetan 36proiektu gauzatu dituzte Metaproiektuarekin.Aurtengo hamabost proiektu
horietako bat da Goazen Antzer-kira. Haurren antzerkiaren mun-duan hogei urte inguruko espe-rientzia pilatuta, euren proiektuaGipuzkoako 1.500 biztanletik be-
herako herrietara eramatekoerronka dauka Didau antzerkifaktoriak, Peru eta Otsoa ikuski-zunarekin —43-44 herri lirateke—.Txotxongiloa eta haurren antzer-kia uztartuta, 2012ko abenduraarte Sevillan (Espainia) garatu zu-ten euren proiektua Ainhoa Agi-rre zarauztarrak eta Juanma Al-varez cadiztarrak, Titirimundi
konpainiarekin. «Antzerki taldehandia zen hura, eta egitura txi-kiagokoa nahi genuen guk; txiki-tik hastea gustatzen zaigu». Sevi-llatik bueltan, ia sei urte darama-tzate Zarautzen, eta lau ikuskizunsortu dituzte tarte horretan. «Biertain-handi: Beldartxo jatunaeta Peru eta Otsoa; eta bi txikiago:Beldartxo jatunamikroantzerkiaeta Tumba, orro egiten besterik ez
zekien lehoia». Sortzeko prozesu
nekaezin horretan, Frankensteingorpuzten ari dira orain.Zarautzen egonkortuta, ingu-
ruan begira hasi eta Euskal He-rrian «herri txiki asko» zeudelajabetu ziren Agirre eta Alvarez.«Gipuzkoan bertan, Nafarroan,Araban, Bizkaian... ‘Herritar ho-riek zergatik ezin dute ikusi Perueta Otsoa ikuskizuna?’ galdetzen
genion geure buruari».Baliabide aldetik «gu-txieneko batzuk» beharizaten dituzte emanaldihori garatzeko. «Eta he-rri txikientzat ezinezkoada gastu horiei aurre egi-tea». Hausnarketa ho-rretan ari zirela topo eginzuten aldundiaren Metaegitasmoarekin. «Eta
erronkari heltzeko aukera politaizan zitekeela ikusi genuen».«Beste hasiera bat» izan nahi-
ko luke herritarren diru ekarpe-naren zain dagoen proiektuak.«Gure eskaintzak zer-nolakoerantzuna duen ikusi nahi du-gu». Urriaren 28ra arte 5.050 eu-roko ekarpena lortu beharko duegitasmoak bigarren fasera igaroahal izateko, eta 3.260 euro pila-tuta dauzka dagoeneko; %64, ale-
gia. «Bost emanaldi lotu ahalizango genituzke gutxieneko ko-puru horretara iritsiz gero; kopu-ru txikia». Hobetu ezinezko mu-ga, berriz, 14.995 euroan zehaztudute. «Eta hamabost emanaldieskainiko genituzke kasu horre-tan; kopuru polita». Gerora eurekprest daukatena eskaini ahal iza-teko «lan zikinean» ari dira orainAgirre eta Alvarez. «Udalekin bil-du, proiektua azaldu, harremanasendotu... Dezente jaitsi dugu gu-re emanaldien prezioa, baina kos-tua da azken batean, eta laguntzabehar dugu».
400 eurorekin, bi emanaldiDiru ekarpenari dagokionez, hasieuro batetik eta 400 eurora artekoekarpenak egin daitezke GoazenAntzerkira proiektua gauzatuahal izateko. «Udalentzat 400euroko hori eskaintza polita delauste dugu, Peru eta Otsoa ikuski-zunaz gain urtebeteko epean Bel-dartxo jatunamikroantzerkiaere eskainiko genukeelako herrihorretan. Harrera ona egiten arizaizkigu gehienak, nahiz eta ba-dakigun ez dela erraza udalek 400euro horrelako proiektu baterabideratzea».
Hirugarren urtez, kultur proiektuak garatzeko deialdia egin du Gipuzkoako ForuAldundiak: Meta egitasmoa. Urriaren 27ra arteko epea dago diru ekarpena egiteko.
Eskaini ahal izateko, eskatzen
Juanma Alvarez eta Ainhoa Agirre, Peru eta Otsoa ikuskizuna eskaintzen; proiektu hori indartu nahi dute Meta egitasmoarekin. DIDAU ANTZERKI FAKTOREA
HAUTATUTAKO GAIAK
Rocky Horror Bang Bang Show.
Zinema eta antzerkia ikuskizun be-
rean, Donostiako Antzoki Zaharre-
an. Gutxienekoa: 12.660 euro
(%106 jaso dute ja, 13.525 euro).
Matxitxakodokumentala. Juan
Azkarateren bidez, Matxitxako lur-
muturreko 1937ko batailaren kon-
takizuna. Gutxienekoa: 7.250 euro
(%79 jaso dute, 5.782 euro).
Zinebai.Euskarazko zinema
irisgarriaren erakusketa zentzu-
men desgaitasuna dutenentzat.
Gutxienekoa: 9.858 euro
(%74 jaso dute, 7.305 euro).
Goazen Antzerkira.Umeentzako
antzerki profesional ibiltaria. Gu-
txienekoa: 5.050 euro (%73 jaso
dute, 3.730 euro).
Kaffka. Kamikaz Kolektiboak.
Gehituren laguntzarekin, nerabe-
entzako euskarazko antzezlan les-
bikoa. Gutxienekoa: 8.003 euro
(%69 jaso dute, 5.577 euro).
Roman y Julieta.Adinekoen arte-
an sentimenduekiko intolerantzia
soziala aztertzeko proiektua. Gu-
txienekoa: 10.500 euro (%43 jaso
du, 4.570 euro).
Aztarnak.Bizitzako lehen urteek
utzitako arrastoen inguruko haus-
narketa. Gutxienekoa: 10.300
euro (%35 jaso dute, 3.612 euro).
Exposición por cese.Donostian
ixtekoak diren denda txikiek zaba-
lik iraun dezaten arte erakustaldia.
Gutxienekoa: 5.890 euro
(%32 jaso dute, 1.892 euro).
Epikultur.Epilepsia dutenei kultu-
rara iristen laguntzeko programa.
Gutxienekoa: 9.400 euro (%21
jaso dute, 2.050 euro).
Hilos. Indarkeria sexistaren pre-
bentzioa agerian jarri nahi duen
kilometro askoko pieza artistikoa.
Gutxienekoa: 9.030 euro
(%21 jaso du, 1.940 euro).
Amalur.Garapen jasangarria oi-
narri hartuta hamar abesti sortze-
ko proiektua. Gutxienekoa: 7.000
euro (%21 jaso dute, 1.495 euro).
Genopharus.DNA aztarna itsa-
sargi batean utzi nahi duten per-
tsonak bilatzen dituen proiektua.
Gutxienekoa: 5.000 euro
(%14 jaso dute, 734 euro).
Desde 1,50.Mugitzeko arazoak
dituztenei argazkiak modu auto-
nomoagoan ateratzeko tresnak
eskainiko dizkien egitasmoa.
Gutxienekoa: 3.932 euro
(%13 jaso dute, 512 euro).
Miles Along. Jasangarritasunean
eta bidezko merkataritzan oinarri-
tutako mikroekoizle sarea sortze-
ko proiektua. Gutxienekoa: 4.630
euro (%12 jaso dute, 592 euro).
Modu Eskola.Arropa eta bestela-
ko ehun gaiak sortzeko espazioa.
Gutxienekoa: 6.920 euro (%7 jaso
dute, 486 euro).
Herri txikientzat ezinezkoa dagurearen gisako emanaldiakkontratatzea, eta aukera politada erronkari heltzeko»Ainhoa AgirreGoazen Antzerkira proiektuko kidea
‘‘
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aGaiak
nita zerbaitetan lanean has zedin.
Denetik saltzen zuten, bezeroek
eskatutako guztia».
Juanitak urte askoan lan egin
zuen han, istripu bat izan zuen
arte. «Orduan hasi nintzen ni he-
men lanean, duela hamar bat urte
edo. Ikusi genuen izeba, sendatuta
ere, ez zela gai izango dendara
itzultzeko, eta berekin hitz egin
eta dendaren ardura nik hartzea
erabaki genuen». Halaxe, langa-
bezia sari guztia batera kobratu,
autonomo egin, eta denda hartu
zuen Valverdek. Gaur egun, bai-
na, ordukoaren antz gutxi du Goi-
ko Kaleko drogeriak. «Oso zaha-
rra zen lokala, garai batekoa, eta
guztiz berritu genuen duela hiru
bat urte. Betiko bezero batzuek
pena ere hartu zuten itxuraldake-
tarekin, baina denontzat askoz
erosoagoa da orain».
Igarzak eta Valverdek aitortu
dute bai tabako dendak eta bai
drogeriak «balio sentimental
handia» dutela eurentzat, baina
hori ez dela nahikoa arrazoi nego-
zioari eusteko. «Sakrifizio handi-
ko lana da, eta, errentagarria ez
bada, ez du zentzurik jarraitzeak.
Horregatik, erraztasunak eskatu-
ko nituzke, bai merkatarientzat,
bai bezeroentzat, denda txikietan
erosteak duen balioaz kontzien-
tzia hartzeko kanpainak egitea ez
delako nahikoa negozio bat aurre-
ra ateratzeko», dio Valverdek.
Jardunaldi informatiboakEskualdeko merkatariei bideratu-
ta, erretiroa eta eskualdaketa gaia
lantzeko jardunaldi informatibo-
ak antolatu ditu Urola Erdiko
Merkataritza Mahaiak. Bi saiotan
egituratuko dute jardunaldi zi-
kloa: irailaren 27an egin zuten le-
hen saioa eta merkatarien erreti-
roa izan zuten hizpide; urri amaie-
ran egingo dute bigarren saioa, eta
negozioen balorazioaz nahiz ho-
rien eskualdatzean aintzat hartu
beharreko xehetasunez ariko dira
saio horretan.
Aitziber Arzallus Azpeitia
Saltoki txikiek ema-
ten diote bizia herri
bati. Gauza jakina da
hori. Baina merka-
taritza gune handiek
eta Internet bidezko erosketek
asko zaildu dute merkatari txikien
egunerokoa. Gauza jakina hori
ere. Ondorioz, azken urteetan
asko dira ateak itxi behar izan di-
tuzten negozio txikiak: batzuk,
jada errentagarriak ez zirelako;
eta besteak, negozioarekin jarrai-
tzeko prest zegoen inor topatu ez
dutelako. Dena dela, badira beste-
lako adibideak ere: belaunaldiz
belaunaldi bizirik iraun duten ne-
gozioak; haietako asko, familia-
koak. Azpeitiko Estanko Txikia
eta Valverde drogeria dira adibide
horietako bi.
Eider Igarzak eta haren sena-
rrak, Marcos Rodriguezek, duela
urtebete hartu zuten Azpeitiko
Erdikaleko Estanko Txikiaren ar-
dura. Familia bereko hirugarren
belaunaldia da eurena. Igarzaren
amonak zabaldu zuen tabako
denda, duela 55 urte; 1963an, hain
zuzen. Haren ostean, Igarzaren
gurasoek hartu zuten negozioa,
eta, orain, Igarzak berak eta haren
senarrak. «Orain dela urte batzuk
gaixotu egin zen nire aita eta hila-
bete berean lanik gabe geratu zen
nire senarra. Seinale moduko bat
izan zen. Senarrak eta biok lanak
banatu genituen: ni alaben eta ai-
taren zaintzaz arduratzea erabaki
genuen eta senarrak nire amari
dendan laguntzea». Duela urte-
bete, erretiroa hartu zuen Igarza-
ren amak, eta, harrezkero, biko-
tea arduratzen da tabako dendaz.
«Gehienbat, nire senarraren esku
geratu da estankoko martxa, niri
baino gehiago gustatzen zaiolako,
eta nik beste zeregin batzuk ere
baditudalako». Etxeko zereginez
eta alaben zaintzaz arduratzeaz
gain, josi egiten du Igarzak: panpi-
nak eta telazko arbel eramanga-
rriak josten ditu, besteak beste,
eta tabako dendan saldu. «Jendea
harritu egiten da estankora sartu
eta panpinak ikusten dituenean,
baina hantxe daude. Aspalditik
nuen negozioari buelta bat emate-
ko gogoa eta horretan ari gara pix-
kanaka».
Igarzak dio sekula ez zaiela bu-
rutik pasatu familiako negozioa
bertan behera uzterik. «Nazkatu-
ko bagina, hor legoke beste nor-
baiti alokairuan uzteko aukera,
baina oraingoz, behintzat, ez
dugu horretarako asmorik. Onar-
tu beharra daukat nik nolabaiteko
mania diodala estankoari, nire-
tzat gurasoekin egotea oztopatu
didan zera hori izan delako estan-
koa, baina senarrari gustatu egi-
ten zaio hango lana». Beraz,
errentagarria den bitartean, eutsi
egingo diote negozioari. «Gerora
gure alabek hor izango dute hare-
kin segitzeko aukera. Gustuko ba-
dute eta ondo badatorkie, hor
izango dute».
Urko Valverdek, ostera, ez zu-
keen berehalakoan pentsatuko
izebaren drogeriaren ardura iza-
ten bukatuko zuenik. Ikus-entzu-
nezko komunikazio ikasketak
egin zituen Valverdek eta urteak
eman zituen ikasitako horretan
lanean, Azpeitia eta Bilbo artean,
joan-etorrian. «Baina gauza asko
batu zitzaizkidan: orduko lana
gustukoa nuen, baina nekatzen
ere hasia nintzen, eta familian
izandako gertaera batzuk tarteko,
ordura arte izebarena zen denda
hartzeko aukera suertatu zitzai-
dan». Urkoren izeba Juanitak
duela 60 urte baino gehiago zabal-
du zuen denda. «Lokala familia-
koa zen aurretik ere, nire aitonak
harategia izan baitzuen hemen
bertan. Harategia itxi eta gutxira
zabaldu zuten drogeria, izeba Jua-
Errentagarriak ez direlako edo jarduerarekin jarraituko dueninor topatu ez dutelako, azken urteetan denda txiki batek bainogehiagok itxi behar izan ditu ateak. Badira, ordea, eskutikeskura pasatuta mende erditik gora dirauten komertzioak ere.
Familiako negozioak,belaunaldiz belaunaldi
Azpeitiko Goiko Kaleko Valverde drogeria, lehen eta orain. GIPUZKOAKO HITZA
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28a Gaiak
Denda txikietanerostearen balioazkontzientzia hartzea ez da nahikoa negoziobat aurrera ateratzeko»Urko ValverdeAzpeitiko Valverde drogeriaren jabea
«Sekula ez zaigu burutikpasatu estankoa ixtea;negozioari eutsi egingodiogu errentagarriaden bitartean»Eider Igarza Azpeitiko Estanko Txikiaren jabea
‘‘
Asier Imaz
Herri kiroletan jar-
dun duen batek,
kirol ibilbidea bu-
katzean, epaile
sartu beharko lu-
keela uste du Eduardo Arrizabala-
gak: «Ideala litzateke hori». Ez da
horrela gertatzen, ordea. «Kirola
egin eta gero epaile sartu diren oso
gutxi daude», dio Gipuzkoako
Herri Kirol Federazioko epaile bu-
ruak. Eta daudenak betirako ez
direnez, deialdia egin dute, epaile
gehiago animatu nahian. Eran-
tzuna, ordea, nahiko «koxkorra»
izan da. Beharrak hor segituko
duenez, interesa duenak Gipuz-
koako Herri Kirol Federazioare-
kin harremanetan jarri besterik ez
dauka.
Hamaika arrazoi eta motibazio
egon daitezke epaile izateko. Bat
besterik ez da Arrizabalagarena,
baina, aldi berean, argigarria.
Itziarren sortua duela 61 urte, Ai-
zarnazabalera ezkondu zen 28 ur-
terekin. Herri kirolak herrian ba-
karrik ez, etxean ere ezagutu zi-
tuen Arrizabalagak: aitona eta ai-
ta idi probetan ibiltzen ziren, eta
17 urte bete arte harri jasotzen ibili
zen bera. Egun, bi ardura ditu Gi-
puzkoako Herri Kirol Federazio-
an: batetik, zuzendari batzordeko
kide da; eta, bestetik, epaile bu-
rua.
Epaile izateko bokazioa nahiko
behartuta iritsi zitzaiola azaldu du
itziartarrak: «Federazioko zu-
zendaritza batzordean sartu nin-
tzen aurrena, eta, ondoren, nahi-
ko derrigortuta hasi nintzen epai-
le lanetan. Orain gertatzen ari den
bezala, epaile falta sumatzen zen
orduan ere». Barre egin du ezetz
esateko aukera handirik ez zuela
izan ondorioztatuta: «Baina ai-
tortu beharra daukat boluntario
sartu nintzela ni».
Hemezortzi modalitate oso
daude herri kiroletan —garai bate-
an hor sartzen zen korrika ere—.
Atletismo federazioarekin «hala-
moduzko eztabaidatxo bat» izan
zuten, ordea, eta egun, euren
adostasunarekin, proba mistoak
kontrolatzen dituzte herri kirol
epaileek. «Leku itxietan egiten
direnak gehienbat, zezen plaze-
tan eta horrelakoetan. Hemeretzi
modalitate lirateke horrekin»,
dio Arrizabalagak. Berak eginak
ditu denak, baina bada herren
egiten dion bat: «Sokatiran ariko
nintzen gutxien. Oso ekitaldi lu-
zeak izaten dira, eta, lehendik ere
lanpetuta ibiltzen garenez, ez naiz
gehiegi aritzen sokatiran. Bestee-
tan, bai, erabat».
Kirol munduan, sarritan, fut-
bolarekin lotzen da epailearen
irudia. Ez da lan samurra izaten.
Alderaketan hasita, denboraz eta
proportzioan hitz egin du Gipuz-
koako Federazioko epaile bu-
ruak, irribarrea galdu gabe:
«Gaur egun ia egunero jokatzen
dute futbol partidaren
bat, baina gurean noize-
an behin soilik izaten da
herri kirol ekitaldiren
bat. Orduak eta orduak
pasatzen ditugu futbolari
begira, eta askoz gutxia-
go herri kirol ekitaldie-
tan». Denbora kontuan
hartuta, alderaketan, eu-
rek, batez beste, irain
gehiago jasaten dituztela
adierazi du Arrizabala-
gak. «Ez naiz ari gezurre-
tan; herri kiroletan asko
gogoratzen dira amekin.
Horrekin dena esanda dagoela us-
te dut».
Egun horrela bada, zer gertatu-
ko ote zen garai batean? Edo giroa
ez al da aldatu hainbeste? «Bai,
bai; erabat aldatu dira herri kiro-
lak», hasi du azalpena Arrizaba-
lagak. «Lehen, bizi egiten ziren
herri kirolak; eguneroko kontua
zen. Etxera joan, eta aizkoran ari-
tzen ginen, beharra zegoelako;
idiekin berdin. Erreminta sartu
da, ordea, orain, eta horrek asko
ahuldu ditu herri kirolak», jarrai-
tu du. «Baina plazetan orain giro
lasaiagoa daukagula uste baduzu,
oker zabiltza». Horri tiraka azal-
du du herri kirolari orok, ondo-
ren, epaile izan beharko lukeela:
«Horiek ongi ezagutzen dute mo-
dalitatea, eta badakite zer den ki-
rola egitea. Gero, jar daitezela bes-
te aldean; ezagut dezatela epaile
izatea zer den. Sar daitezela bere
garaian kritikatzen zuten horren
larruan».
Adinean aurreraHerri kiroletako hizkuntzaz eta
tonuaz ere hitz egin du Arrizaba-
lagak. Umore onez, baina harro-
tasuna galdu gabe. «Gozatu egi-
ten dut edozein herri-kirol moda-
litaterekin. Bestela, ez dago
aritzerik hor. Garestiak garela
esaten digute, baina gu ez gabiltza
hor diruagatik. Hori garbi dago».
Idi probetan, adibidez, beti orduz
kanpo ibiltzen direla azaldu du.
«Egunak ere halakoak izaten
dira: astelehena, asteartea, oste-
guna... Eta 22:00etan. Etxera
itzultzerako, 01:00. Gertatu izan
zait hurrengo egunean lanera joa-
teko 05:00etan esnatu beharra.
Izaten ditugu horrelako abentu-
rak ere». Norbait zalantzan baze-
goen, argi dago epaileak ez direla
hortik bizi. «Inork ez dezala pen-
tsatu halakorik. Ezin da. Dieta
koxkor bat jasotzen dugu».
Gaur egun, hamabi epaile dau-
de Gipuzkoako Herri Kirol Fede-
razioan, eta 64-65 urtekoa da ho-
rien batez besteko adina. «72 ur-
teko bat ere badago, eta 46-48 urte
izango ditu gazteenak. Emakume
bat ere bazegoen iaz arte, baina,
lan kontuak tarteko, ezin izan du
jarraitu epaile lanetan». Ondo-
rioz, gizonezkoak dira denak.
«Aurten ez bada, hurrengo urte-
an, epaile beharra egongo dela su-
matzen dugu. Normala den beza-
la, utzi egingo baitu adinean au-
rrera doanak. Adin horretan asko
gustatu beharra daude herri kiro-
lak horrela jarraitzeko». Hutsune
posible hori betetze aldera egin
zuten iraileko deialdia, eta bada
interesa duenik; emakumea, gai-
nera. Hala eta guztiz ere, oraindik
zabalik iraun beharko dute epaile
izateko ateek. «Beste lau bat be-
harko genituzke, hiruk edo lauk
alde egiten badute, nahiko egoera
larrian geratuko ginatekeelako».
Gauza bat dago argi: batzuek
zein besteek, eta, batez ere, herri
kirolek, denen laguntza behar du-
te. Orain, epaile berriei tokatzen
zaie urratsa egitea.
Gipuzkoako Herri Kirol Federazioan hamabi epaile daude gaur egun; aurrera begiragehiagoren beharra ikusten dutela azaldu du Eduardo Arrizabalaga epaile buruak.
Berehalako erreleboa behar du
64 urte ingurukoa da Gipuzkoako herri kirol epaileen batez besteko adina; gazteei dei egin diete pausoa eman dezaten. TOLOSALDEKO ATARIA
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aGaiak
Kirola egin eta gero epailesartu diren oso gutxi daude;niretzat, hori litzateke ideala,giro hori ezagutzen dutelako»
«Futbolarekin alderatuta,proportzioan, irain gehiagoentzuten dugu herri kiroletan;asko gogoratzen dira amekin»Eduardo ArrizabalagaGipuzkoako Herri Kirol Federazioko epaile burua
‘‘
Olatz Mitxelena Pasaia
Gaur hasiko dira, Pa-saian, 37. UmorezkoAntzerki Jardunal-diak. Urrian, astebu-
ruero, ostiraletik igandera, egu-nero izango dira antzerki emanal-diak; asteburu honetan, Pasai Do-nibanen (Juanba Berasategi are-toan); hurrengoan, Pasai Antxon(kultur etxean); urriaren 19tik21era, Pasai San Pedron (udal are-toan); eta urriaren 26tik 28ra,Trintxerpen (alkateordetzan).Udazkeneko kultur agendan kla-siko bihurtu dira jardunaldiok,eta erabat eraberrituta datoz, gai-nera, aurtengoak.Miguel Galindo da jardunaldien
sortzaileetako bat —Pasaiako an-tzerki tailerraren zuzendaria izan
da urte askoan—, eta hark erreti-roa hartu du aurten. PasaiakoUdalak aukera baliatu du Antzer-kizaleen Foroa martxan jarri etajardunaldiei «erabateko buelta»emateko. Hala azaldu du AitziberEguskiza kultur teknikariak astehonetan egindako aurkezpenean.Argia izan da apustua: herritarrakantzokietara erakartzea eta jardu-naldietako subjektu aktibo bihur-tzea. «Gu ez gara ezer publikorikgabe, baina publikoa antzerkia-ren errituaren parte sentiarazinahi dugu», adierazi du Iñigo Or-tega aktoreak eta Pasaiako BadiaAntzerki Eskolako arduradunak.Ildo beretik hitz egin du Marga
Altolagirre antzerki zuzendariakere: «Guretzat garrantzitsua zenherritarren gerturatze hori, gukezin dugulako ezer egin publiko-rik gabe». Ortegak eta Altolagi-rrek bi ikuskizun zuzenduko di-
tuzte aurten, herritarrak protago-nista bihurtzeko asmoz. Altolagi-rrek herriko artistak igoko ditu,bihar, Pasai Donibaneko JuanbaBerasategi aretoko oholtzara, Pa-saia Talent proiektuaren ba-rruan; eta antzeko emanaldia es-kainiko du Iñigo Ortegak dato-rren larunbatean, hilaren 13an,Pasai Antxon. Herri afari batenondotik taularatuko du Kabare-tantxo ikuskizuna.Herriko eta inguruko antzerki-
zale eta antzerkigileei bultzadaemateko asmoz, bestalde, aurtentalde amateurrak ere programatudituzte, lehen aldiz. Patata Tropi-kalak, Zurriola Antzerki Eskolak,Hamaika Bueltak eta Kukukak,guztiek izango dute aukera jardu-naldietan parte hartzeko. «An-tzerki talde amateurrenak izango
dira ostiraletako saioak.Antzerkiaren munduanmurgiltzen ari diren tal-deei bultzada ematea dahelburua», zehaztu duEguskizak. Hori bai, pro-fesionalek ere izango du-te euren tartea igandee-tan: «Ez genuen galdunahi talde profesionalenaberastasuna, eta euskal
antzerkiaren errealitatean punta-puntan dauden egitasmoak es-kainiko ditugu igandeetan».Lanen kalitatea. Horixe izan da,
ziurrenik, jardunaldien ezaugarrinagusietako bat urte hauetanguztietan, eta horri eutsiko diote
aurten ere. Sona handiko konpai-niak iritsiko dira datozen lau igan-deetan Pasaiara, euren azken la-nak aurkeztera: Kamikaz Kolek-tiboa eta Ttak Teatroa,Tartean Te-atroa, Las XL, Pantzart eta Biho-tzerre antzerki taldeak,Pixkol@bis konpainia, Trapu Za-harra, Les Figurettes eta Pez Lim-bo. Eguskizak ohartarazi duenez,«oso lan garaikidea» izango daPez Limbo konpainiak Zirizaetxean aurkeztuko duen antzez-lana. «Mikroantzerkia izango da,eta hiru espazioetan aldi bereangertatuko dira gauzak».
Clown ikastaroak Eta bada gehiago berritasunenatalean. Aurten aurrez eros dai-tezke antzezlanetarako sarrerak,www.pasaia.euswebgunean.Horrez gain, larunbatero,10:00etatik 13:00etara, eta dago-kion barrutian, clown ikastaroakemango ditu Joserra Fachadok,doan. «Herritarrak clown hiz-kuntza horretara gerturatzea,arte espresio horri beldurra gal-tzea, gozatzea eta dibertitzea dahelburua».
Gaurtik urriaren 28ra egingo dituzte UmorezkoAntzerki Jardunaldiak Pasai Donibanen.Eraberrituta, antzezlan profesionalaketa amateurrak uztartu dituzte egitarauan.
Kritiko etaaktibo, umorez
Iker Etxarri, Iñigo Ortega, Joserra Fachado eta Margari Altolagirre, jardunaldien aurkezpenean. OLATZ MITXELENA
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Proposamena
Gu ez gara ezer publikorikgabe, baina publikoaantzerkiaren errituarenparte sentiarazi nahi dugu»Iñigo OrtegaAktorea eta Badia antzerki eskolako arduraduna
‘‘
EGITARAUA
Gaurtik urriaren 28ra izango dira
emanaldiak:
Gaur, Pasai Donibanen
Denboraren taupadak.Patata
Tropikala. Goizez, ikastetxeentzat.
Ttirriki Ttarraka.Zurriola Antzerki
Taldea, 19:00etan.
Bihar, Pasai Donibanen
Pasaia Talent.Herriko artisten
gaua, 20:00etan.
Igandean, Pasai Donibanen
Agur eta dolore.Kamikaz Kolek-
tiboa eta Ttak Teatroa, 19:00etan.
Ez dok hiru. Euskal Musikaren
benetako istorioa.Tartean Tea-
troa, 19:30ean.
Urriak 12, Pasai Antxon
Freshcool.Tio Teronen Semeak,
20:00etan.
Mila Ezker.Hamaika Buelta An-
tzerki Taldea, 22:30ean.
Urriak 13, Pasai Antxon
Herri afaria eta KabaretAntxo.
Herriko artistak, 21:00etan.
Urriak 14, Pasai Antxon
Abandonate mucho.Las XL,
19:00etan.
Urriak 19, Pasai San Pedron
Pasaiako herritik dator notizia.
Kukuka Antzerki Taldea,
19:00etan.
Urriak 20, Pasai San Pedron
Hysteria.Eromen Produkzioak,
20:00etan.
Urriak 21, Pasai San Pedron
Lur Ikara kabareta.Pantzart eta
Bihotzerre,19:00etan.
Urriak 26, Trintxerpen
Siete mujeres.Pixkol@abis An-
tzerki Taldea, 19:00etan.
La caja magica.Les Figurettes,
20:30ean.
Urriak 27, Trintxerpen
Se fini!.Trapu Zaharra. 20:00etan,
Gudarien plazan.
Urriak 28, Trintxerpen
Oxido. Umore garratza.Pez
Limbo. 19:00etan euskaraz, eta
20:00etan gaztelaniaz, Zirizan.
MUSIKA
AMEZKETAAstiazaran II.a
eta Andonegi.
bGaur, 22:30ean, Ugarteko jaietan.
AMEZKETA Izer-Alabier eta
Ansorregi-Larrañaga.
bBihar, 22:30ean, Ugarten.
AMEZKETALaja II.a eta Narbaiza.
b Igandean, 20:30ean, Ugarten.
ARRASATECigueña.bOstegunean, 22:00etan,
gaztetxean.
AZKOITIALoreto Aramendi
eta ARV-Vocem abesbatza.
bBihar, 20:00etan, parrokian.
AZKOITIA2ZIO eta Soma Cult.
bBihar, 23:00etan, Zurt tabernan.
AZPEITIAThe Posies.
b Igandean, 21:00etan, Sanagustin
kulturgunean.
BERGARAStanislav Surin
eta Helmut Hauskeller.
bBihar, 19:00etan, parrokian.
DONOSTIAZukan Trio.
bGaur, 20:00etan, San Telmon.
DONOSTIASonakay.
bGaur, 20:00etan, Covent Gardenen.
DONOSTIAMakulu Ken vs. Fela
Kuti & Dudu Ouchen vs. Sharon
Jones.
bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAHard GZ eta Denom.
bGaur, 20:30ean, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIAMomo Queen.
bGaur, 20:30ean, Dokan.
DONOSTIABeret.
bGaur, 20:30ean, Bataplanen.
DONOSTIAThe Parrots eta
The Goon Sax.
bGaur, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAETC, Horzdun
eta Raglefant.
bGaur, 22:00etan, Mogambon.
DONOSTIAAntidoto, Dysania
eta Matschmaschine.
bGaur, 22:00etan, Añorgako
gaztetxean.
DONOSTIAAxel Casas DJ.
bGaur, 23:30ean, Convent Gardenen.
DONOSTIAThe Blackfeet.
bBihar, 18:00etan, Convent
Gardenen.
DONOSTIABejo, Sad Nigiri
eta El Negro.
bBihar, 20:30ean, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIAKamaal Williams, Kino
Internacional, Henry Wu eta Manci.
bBihar, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAHyedra eta
Sara Zozaya.
bBihar, 21:00etan, Dokan.
DONOSTIAThe Bellrays.
b Igandean, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIASasquatch eta Ballard.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Dabadaban.
DONOSTIAMaria Arnal i Marcel
Bages.
bOstegunean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIADelvon Lamarr Organ
Trio.
bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIA Javiera Mena.
bOstegunean, 21:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAThe Bobby’s,
Bake Faltsua eta Streetwise.
bOstegunean, 22:00etan,
Añorgako gaztetxean.
EIBARMikel Gaztelurrutia.bGaur, 20:30ean, Koliseoan.
EZKIO-ITSASOAlos Quartet.
bBihar, 18:00etan, Igartubeiti
baserri museoan.
HONDARRIBIAOskar Benas
Instro Combo.
bBihar, 12:00etan, Vermut kalean.
HONDARRIBIAGizzard, Lobison,
The Hanging Stars eta Kabbalah.
bBihar, 17:00etan, Gernikako
Arbola plazan.
OÑATIGaitzerdi.bBihar, 18:30ean, Atzeko kalen.
OÑATIGozategi.bBihar, 22:30ean, plazan.
OÑATIKoban, Trikimailu eta DJ Big Mac.
bBihar, 00:00etan, txosnetan.
OÑATIUdal Musika Banda.b Igandean, 13:00etan, plazan.
OÑATINoa Volldamn & The HellDrinkers.
b Igandean, 19:00etan, Atzeko
kalen.
OÑATITarantella orkestra.b Igandean, 20:00etan eta
23:30ean, plazan.
OÑATIDi-Bertsioak.bAstelehenean, 18:30ean, txosnetan.
OÑATIGabezin.bAstelehenean, 20:00etan
eta 23:00etan, plazan.
ORIOMadeleine, Voltaia eta
El_Txef_A.
bBihar, 21:30ean, Sup Federarte
Fest-en.
ORIODJ Vila XXX.
bBihar, 01:30ean, K2 tabernan.
ORIODJ Rubio.
bBihar, 04:30ean, Hatoz tabernan.
TOLOSADavid Colomo: Arena y
jazmin.
bGaur, 20:30ean, Topic espazioan.
TOLOSA Jabi Izurieta.
bGaur, 22:00etan, Box.A elkartean.
TOLOSAMaddi eta Fumut.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAKup abesbatza.
b Igandean, 19:00etan,
Jesusen Alabak kaperan.
TOLOSA Jabier Muguruza
& Ander Mujika.
b Igandean, 20:00etan,
Bonberenean.
TOLOSACosmic Dead.
bAsteartean, 20:00etan,
Bonberenean.
TOLOSAUdal Musika Banda.
bOstegunean, 20:00etan,
Berazubiko jaietan.
TOLOSA Joxe Mendizabal.
bOstegunean, 00:00etan,
Berazubiko jaietan.
URNIETAPuro Relajo.
b Igandean, 18:30ean, San Joan
plazan.
URRETXUKilometroak: PatxukoNice, Gorpuzkingz, Voltaia, Willis
Drummond eta Eraso.
b Igandean, 11:15etik 18:00etara,
Etxaburun.
URRETXUKilometroak: Oso Fan,Madeleine, La Basu, Oihan Vega
eta Hesian.
b Igandean, 11:45etik 19:00etara,
Santa Barbaran.
URRETXUKilometroak: 3zpa4,Erromeria.eus eta Kantu Kolore.
b Igandean, 13:15etik 18:00etara,
ikastolan.
USURBILDJ Bull, Akelarre eta Gozategi.
bBihar, 22:00etan, Aginagako
frontoian.
USURBILDJ Bull eta DJ Elepunto.bBihar, 04:00etan, Aginagako
Eliza Zaharrean eta karpan.
ZALDIBIA Imuntzo eta Beloki.
bGaur, 23:00etan, plazan.
ZALDIBIAPuro Relajo eta
Ezten Giro.
bBihar, 23:30ean, plazan.
ZARAUTZUdaberri abesbatza.bBihar, 13:00etan, Merkatu
plazan.
ZUMARRAGAFly Shit, Paniko
eta Ernia.
bBihar, 23:00etan, Gazteleku
gaztetxean.
ZUMARRAGAKilometroak:
Trikuarri, Lurra eta Irrintzi, Tiktara,
Hiri Galduak eta Gozategi.
b Igandean, 11:15etik 18:30era,
plazan.
ANTZERKIA
ALEGIAKatiuska: Zorion hutsa.
bGaur, 22:00etan, kultur etxean.
ANDOAINAdos: Dublindarrak.
bGaur, 21:30ean, Basteron.
ARETXABALETAAusarta:
Las chicas del balneario.
bGaur, 19:00etan, Zaraian.
ARETXABALETATomaxen
Abenturak: 10 urte.
b Igandean, 17:00etan, Zaraian.
ARETXABALETATeatro Paraiso:
Lorategian.
bAstelehenean, 09:15ean,
10:15ean eta 11:15ean, Zaraian.
ARETXABALETATDiferencia:
Jolastokia.
bAsteartean, 09:00etan eta
11:00etan, Zaraian.
ARETXABALETAMarkeliñe:
Hareazko ipuinak.
bAsteazkenean, 09:00etan eta
10:30ean, Zaraian.
ARETXABALETAHuts Teatroa:
Hozkailua.
bOstegunean, 22:00etan, Zaraian.
AZKOITIABorobil: Jokoz kanpo.
bBihar, 19:30ean, Baztartxon.
DONOSTIATanttaka: Izoztutako
haizea bezala.
bGaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia
antzokian.
DONOSTIAPixkol@(bis):
7 mujeres.
bGaur, 20:00etan, Lugaritz
kultur etxean.
Oñati b Jaiak
Bigarren zatirako prestLehen asteburuko burrunbaren ondoren, asteburu honetan ere jai giro-
an murgilduko dira oñatiarrak. Gaur iluntzeko ohiko bertso jaialdiaren
ondoren, Herri Eguna izango dute bihar. Ganadu, elikagai eta landare
azoka izango da 10:30etik aurrera, sagardo dastaketa eguerdian, eta he-
rri kirolen eta herri bazkariaren ondoren, Gozategi —irudian–, Trikimailu,
Koban eta DJ Big Macen kontzertuak iluntzean. GORKA RUBIO / FOKU
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aAgenda
DONOSTIAZirika: Txarlestrup.
bBihar, 17:00etan, Okendo
kultur etxean.
DONOSTIADejabu: Linbo planeta.
bBihar, 18:00etan, Gazteszenan.
DONOSTIAEmakume Ausartak:
Divorciadas, evangélicas y
vegetarianas.
bBihar, 20:00etan, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIACoroccota Teatro:
Ay, Carmela.
bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIATanttaka: Como un
viento helado.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Viktoria Eugenian.
DONOSTIALa Jaula: Entiendeme
túamí.
bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAAmaia Lizarralde:
El Cieloeta La Firma.
bOstegunean, 20:00etan,
Covent Gardenen.
EIBARTeatro de Malta: Alberti,
un mar de versos.
bBihar, 17:00etan, Koliseoan.
ELGETABanarte: Comunicado
de muerte.
b Igandean, 20:00etan, Espaloian.
IRUNONCE Taldea: La fiesta de
la Madonna.
bOstegunean, 19:00etan, Amaian.
LASARTE-ORIAPirritx, Porrotx
eta Marimotots: Borobilean.
bBihar, 17:00etan, kultur etxean.
LEZOAlara: Musika galduaren bila.
bGaur, 17:30ean, Gezalan.
LEZOTxalo: Mandíbula afilada.
b Igandean, 20:00etan, Gezalan.
ORDIZIAHortzmuga: Jule.
bOstegunean, 17:30ean,
Plaza Nagusian.
PASAIAPatata Tropikala:
Denboraren taupadak.
bGaur, 12:00etan, Donibane
kulturgunean.
PASAIAZurriola: Ttirriki ttarraka.
bGaur, 19:00etan, Donibane
kulturgunean.
PASAIAPasaia Talent gaua.
bBihar, 20:00etan, Donibane
kulturgunean.
PASAIAKamikaz & Ttak: Agur eta
Dolore.
b Igandean, 19:00etan, Donibane
kulturgunean.
PASAIATartean: Ez Dok Hiru.
Euskal musikaren benetako istorioa.
b Igandean, 19:30ean, Donibane
kulturgunean.
ZALDIBIAEidabe: Sardina freskue!.
bAstelehenean, 17:00etan, plazan.
ZARAUTZONCE Taldea: La fiesta
de la Madonna.
bGaur, 19:30ean, Antonianon.
ZUMAIAXake: Lur.
bGaur, 20:00etan, Aita Marin.
ZUMARRAGASally eta Pirelli:
Al dente.
bGaur, 22:30ean, Zelai Ariztin.
DANTZA
EIBARKarlik: María Zambrano,
la palabra danzante.
bOstegunean, 20:30ean, Koliseoan.
TOLOSAAlurr taldea: Hiruxak.
bOstegunean, 22:30ean,
Berazubiko jaietan.
URNIETAAurrera Gure Ametsa
eta La Trebede.
bBihar, 19:00etan, Saroben, eta
igandean, 12:00etan, San Joan
plazan.
VILLABONA-AMASAUniqart:
La Espectre de la Rose.
b Igandean, 19:30ean, Gurean.
ZALDIBIA Iztueta taldea.
bGaur, 19:00etan, plazan.
Urretxu-Zumarraga b Kilometroak
Ikastolen aldeko aldarriaZubiaz batuz lelopean, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia egingo dute,
etzi, Urretxu-Zumarragan. Lau gune izango ditu 5,9 kilometroko ibilbide-
ak: ikastola, Zumarragako plaza-lizeoa, Etxaburu eta Santa Barbara.
09:30ean egingo dute hasiera ekitaldia, eta, jan-edanez gain, hamaika
kontzertu izango da: Hesian, La Basu, Gozategi, Willis Drummond... Iru-
dian, leloa eta irudia aurkezteko azaroko ekitaldia. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
ZALDIBIATio Teronen Semeak:
Freshcool.
b Igandean, 18:00etan, plazan.
BERTSOLARITZA
AMEZKETAPoteoa eta afaria:
Agin Laburu eta Aitor Sarriegi.
bGaur, 19:30ean, Ugarte auzoan.
ANDOAINAmets Arzallus, Sustrai
Colina, Jon Maia, Alaia Martin eta
Aitor Mendiluze.
bOstegunean, 20:00etan, Basteron.
ANOETAPello Errota sariketa:
Eneritz Artetxe, Txomin Azpiroz,
Oihana Bartra, Unai Gaztelumendi,
Aimar Karrika eta Eneko Lazkoz.
bGaur, 22:00etan, Mikelasagastin.
HERNANINazioarteko Inprobisa-tzaileen Bira: Maialen Lujanbio,
Julio Soto, Araceli Argüello eta
Tomasita Quiala.
bOstegunean, 19:00etan, Biterin.
OIARTZUNBertso bazkaria:
Andoni Egaña, Ander Lizarralde,
Maialen Lujanbio eta Alaia Martin.
bBihar eguerdian, Elizalde eskolan.
OÑATIMiren Artetxe, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Nerea
Ibarzabal, Unai Iturriaga eta
Aitor Mendiluze.
bGaur, 22:30ean, Zubikoa frontoian.
OÑATIAgin Laburu eta Iker Zubeldia, balkoitik balkoira.
b Igandean, 20:30ean,
Kale Zaharrean.
HITZALDIAK
BERGARAKike Amonarriz: Berga-
rarrak aktibatzeko 365 arrazoi.
bAsteazkenean, 19:00etan, Irizar
jauregian.
DONOSTIAPilar Folguera, Maria-
sun Landa eta Marina Subirats:
Memoria feministak II: 68ko maia-
tza, 50 urte eta geromahaingurua.
bAsteartean, 18:00etan,
San Telmo museoan.
ELGETAXabi Paya: Ama no sabe
euskara.
bAsteazkenean, 19:30ean,
udaletxean.
TOLOSASaad Malec Subeir:
Zerk eramaten du Europan
hezitako gazte bat jihadaren bidea
hartzera?.
bGaur, 18:00etan, kultur etxean.
TOLOSAMaya Amrane: Emaku-
meen garrantzia erradikalizazioa-
ren aurkako borrokan.
bGaur, 18:00etan, kultur etxean.
ZARAUTZ Joaquin Almunia: Ganar el futuro.
bGaur, 19:30ean, Zazpi aretoan.
BESTELAKOAK
AZPEITIATor eta Txoborro
magoak: Saloon karpa magikoa.
bBihar, 13:00etan, 13:30ean,
17:00etan, 17:30ean eta 18:00etan,
Soreasu antzokian.
AZPEITIATxisteratik Egun Magi-
koa gala nagusia: Imanol Ituiño,
Asier Kidam, Los Taps, Gonzalo
Albiñana eta Lautaro magoak.
bBihar, 19:00etan, Soreasun.
ERRENTERIAKarnabal aperitifa
eta Circus ikuskizuna.
bGaur, 19:00etan eta 20:30ean,
Bakearen parkean.
ERRENTERIAAperitifa musikatua
eta L’Entresort ikuskizuna.
bBihar, 19:00etan eta 20:30ean,
Bakearen parkean.
ERRENTERIADantzaldia! eta
Circus ikuskizuna.
b Igandean, 16:00etan eta
18:00etan, Bakearen Parkean.
LEZOXalto: Ipuin galduak.
bAsteazkenean, 18:15ean,
liburutegian.
TOLOSA Izaro Andres:
Sormenetik, solasaldi musikatua .
bBihar, 12:30ean, Zerkausi azpian.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Agenda
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko urriaren 5a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]
Kerman Garralda Zubimendi
Urretxu
Hilabete batzuez irakasle lanakalboratu ditu Aitor Gabirondok(Zumarraga, 1988), Kilometroakjaiaren koordinatzaile izateko.«Batzuetan pentsatu izan dut ho-beto nengoela haurrekin, bainagustura ibili naiz koordinatzailelanetan». Haren egitekoak, bai-na, ez dira etzi amaituko, urteaamaitu arte bai baitu zereginik.Nolakoa izan da azken urte eta
erdia? Nolakoa da Kilometroak
jaia antolatzeko lana?
Oso ongi moldatu gara. Ekintzatxiki asko egin ditugu bidean, eta,horiek ere lana ematen dutenarren, trebatuz joateko balio izandigu. Urtarril-otsail aldean hasiginen igande honetako jaia pres-tatzen. Oporretara joan aurretikdiseinatuta zegoen dena, eta di-seinatutako hori gauzatzen aritugara oporretatik bueltan.
Arazoak ere sortuko ziren bide-
an...
Egia da guretzat berria zela denaeta zaila izan dela dena ongi au-rreikustea. Kilometroen jaia biga-rrenez koordinatu beharko bage-nu, askoz errazago moldatuko gi-nateke. Baina ona da erosotasungunetik irtetea. Txikikeriak izandira sortu zaizkigun arazoak,konponbide errazekoak.Urretxu-Zumarraga ikastola au-
rretik ere antolatuta dago Kilo-
metroen jaia.
Ezin dira alderatu garaiak: irakas-le batzuk mantentzen dira, orain-dik, baina berriak dira asko. Gura-soak ere bai. Lan egiteko ohiturakere aldatu ditugu. Nahiz eta Urre-txu-Zumarraga ikastolarentzathirugarren Kilometroak izan, le-hendabizikoak dira bertako asko-rentzat. Hutsetik hasi gara festaantolatzen.Nola hasten da eraikitzen hala-
ko ekitaldi handi bat?
Gogoan dut 2017ko maiatzeanizan zela Kilometroetako lehenbilera. Oinarri–oinarrizkoa daibilbide osoko plangintza egitea,hurrengo pausoak zein izan beharduen jakiteko. Handitik txikirajoan gara bidean. Adibidez, ikus-kizun batzordekoak behin ibilbi-dea zehaztutakoan hasi ziren la-nean; bide orriari zorrotz jarraitu
diogu beti. Komunikazio ildoa ze-haztea izan zen lehen pausoa. Hauda, hau guztia zergatik eta zerta-rako egiten dugun galdetu geniongeure buruari. Hortik abiatu gi-nen jaia prestatzen hasteko.Zergatik eta zertarako?
Argi dugu, besteak beste, komu-nitatea indartu nahi dugula: estu-
tu egin nahi dugu Urretxu-Zuma-rraga ikastolak herriko eragilee-kin duen harremana. Halaber,parekidetasuna bultzatu nahi du-gu, eta gure ondarea kontuanizanda hazi nahi dugu. Hori guz-tia, nola ez, euskaraz.Zer eman dizu prozesu honek?
Buruhausteren bat, bai; baina, orohar, gauza positiboak. Jendea etaegindako harremanak hartukoditut nik gogoan. Azken finean,komunitate oso bat elkartu garahelburu berarekin lanean: jendeasko ezagutu dut bidean, talde la-nean aritzen ikasi dut, guztiok el-karrekin gehiago garela ikusidut... Nik horri eman nahi diot ga-rrantzia: bidean lortu dugun ko-munitateari. Taldean gainditudugu aurrean genuen erronka.Kilometroetako abestiak dioenmoduan, «gure ikastolan bene-tan sinisten dugunez», aurreraegiten ikasi dugu. Ilusioz lan egindugu, eta nabaritu egin da hori.
Eta zer kendu dizu?
Lo orduren bat edo beste.Haurren falta sumatu al duzu
prozesuan?
Momenturen batean, bai. Askogustatzen zait irakaskuntza, etaoso gustura aritzen naiz irakaslelanetan. Baina egia da asko ikasidudala koordinatzaile lanetan:ehunka boluntario aritu dira la-nean urte osoan, eta oso aberatsaizan da horien guztien lana koor-dinatzea. Jende asko ezagutu dut,ezezagunekin lan egiten ikasidut...Merezi du horrenbeste lan har-
tzea?
Urretxu-Zumarraga ikastola he-rrian oso txertatuta dagoela ikusidut. Oso positiboa izan da jendea-ren erantzuna. Lana egin beharda, baina argi dut zehaztutakohelburuak beteko direla.Zer moduz doaz antolaketa la-
nak?
Egin beharrekoak eginda daude.Kronograma zorrotza izan duguazken egunetan, eta zintzo jarrai-tu dugu lanean; Kilometroak jaiaastebete atzeratu behar dugulaesango balidate, eztanda egingolidake buruak; eskema guztiakapurtuko litzaizkidake.Zenbat jende behar da antolake-
ta lanetan?
300 boluntario inguru ibili dira la-nean urte guztian, eta gehiago erebai azken hilabeteotan. Igandean1.500 lagun ariko gara lanean;egia esan, Kilometroak jaiak bo-luntarioen lanari esker egiten duaurrera. Horiei guztiei eskerrakeman beharrean gaude.Nola antolatzen edo banatzen
dira boluntarioak?
Batzordeetan antolatu gara gu:ekonomia, ikuskizunak, Erron-ka, prebentzioa eta parekidetasu-na... Hamazazpi batzorde sortuditugu. Arduradun bat dauka ba-tzorde bakoitzak, eta horietakobakoitza arduratu da barneko bo-luntarioak kudeatzeaz. Batzorde-buru guztiak koordinatzen aritunaiz ni, Ikastolen Elkarteko lanki-de batekin batera. Ardurak bana-tuak izan ditugu horri esker, etahobeto moldatu gara. Sarri–sarribatu gara hilabeteotan.Zuretzat nolakoa izango da Kilo-
metroak jaia?
Goizean goiz hasiko da eguna, etadena behar bezala doala gainbegi-ratzea izango da nire ardura. Eraberean, arazoren bat egonez gero,ahalik eta ondoen eta azkarrenkonpondu beharko dugu. Asko-tan bizi izan ditut Kilometroakjaiak bertatik bertara, baina seku-la ez koordinatzaile lanetan. Moti-batu egiten nau horrek ere.
«Komunitate oso bat elkartugara helburu berarekin lanean»
Aitor Gabirondo b Kilometroak jaiaren koordinatzailea
Etzi egingo dute aurtengo Kilometroak festa, Urretxu-Zumarragan. Aitor Gabirondo oso gogotsudago azken hilabeteotako lana gauzatzeko. «Taldean gainditu dugu parean genuen erronka».
KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI
sELKARRIZKETA
«Kilometroak jaiakboluntarioen lanariesker egiten du aurrera.Horiei guztiei eskerrakeman beharrean gaude»