gil 137 murgiako zingira-fauna eta -floraespañola de micropaleontología 38 (2-3), 321-338. •...

3
GEOLOGIA INTERESDUN LEKUEN INBENTARIOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y POLÍTICA TERRITORIAL GIL 137 Murgiako zingira-fauna eta -flora Izarra formazioaren ezpondaren itxura; aztarna fosil batzuk ageri dira. Landaretzak guztiz estaltzen ditu buztinak eta kareharriak. Kokapena Arabako Natura Zientzien Museoa. GILaren deskribapen laburra Goi Oligozeno-Miozenoko Izarra formazioa aintzira- edo zingira-sistema batean be- rezkoak diren buztin-material karedunez osatua dago. Eozeno-Oligozenoko tolestura alpetarraren ondorengo garaian, Murgiako diapiroaren erdialdeak kubeta —beharbada, endorreiko— gisa jokatu zuen, eta aukera eman zuen bere fazies buztintsu-gazikaretan aintzira- edo zingira-sistema hori gara zedin. Unitate horren goialdea buztinez osatuta dago nagusiki, zeinetan jatorri oso goiztiarreko kareharri mikritikoen konkrezioak ageri baitira. Kareharri horietan, aintziretako fauna eta florako fosilak daude, bikain kontserbatuak; hau da, konservat lagerstätten deritzona osatzen dute. Hala, hosto, intsektu, arrain eta karramarro fosilak daude, besteak beste, egitura biologikoak xehe-xehe gorde dituztenak; adibidez, arrainen digestio-aparatuak ikus daitezke. Badirudi diapiroaren material gazikarek aintzira- edo zingira-sistemaren kimismoan eragin zutela, zeren eta aipatutako arrainak behintzat nolabaiteko gazita- sun-maila onartzen duen familia batekoak baitira.

Upload: others

Post on 14-Oct-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GIL 137 murgiako zingira-fauna eta -floraespañola de micropaleontología 38 (2-3), 321-338. • Gaudant, J. 2003. “«Prolebias euskadensis nov. Sp .», nouvelle espèce de poissons

GeoloGia interesdun lekuen inbentarioa eaen 1

GeoloGia interesdun lekuen inbentarioa euskal autonomia erkideGoan

INGURUMEN ETA LURRALDEPOLITIKA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTEY POLÍTICA TERRITORIAL

GIL 137 murgiako zingira-fauna eta -flora

izarra formazioaren ezpondaren i txura; aztarna fosil ba tzuk ageri dira. landare tzak guztiz estaltzen ditu buztinak eta kareharriak.

kokapena

Arabako Natura Zien tzien Museoa.

Gilaren deskribapen laburra

Goi Oligozeno-Miozenoko Izarra formazioa ain tzira- edo zingira-sistema batean be-rezkoak diren buztin-material karedunez osatua dago. Eozeno-Oligozenoko tolestura alpetarraren ondorengo garaian, Murgiako diapiroaren erdialdeak kubeta —beharbada, endorreiko— gisa jokatu zuen, eta aukera eman zuen bere fazies buztin tsu-gazikaretan ain tzira- edo zingira-sistema hori gara zedin.

Unitate horren goialdea buztinez osatuta dago nagusiki, zeinetan jatorri oso goiztiarreko kareharri mikritikoen konkrezioak ageri baitira. Kareharri horietan, ain tziretako fauna eta florako fosilak daude, bikain kon tserbatuak; hau da, konservat lagerstätten deri tzona osa tzen dute. Hala, hosto, in tsektu, arrain eta karramarro fosilak daude, besteak beste, egitura biologikoak xehe-xehe gorde dituztenak; adibidez, arrainen digestio-aparatuak ikus daitezke. Badirudi diapiroaren material gazikarek ain tzira- edo zingira-sistemaren kimismoan eragin zutela, zeren eta aipatutako arrainak behin tzat nolabaiteko gazita-sun-maila onar tzen duen familia batekoak baitira.

Page 2: GIL 137 murgiako zingira-fauna eta -floraespañola de micropaleontología 38 (2-3), 321-338. • Gaudant, J. 2003. “«Prolebias euskadensis nov. Sp .», nouvelle espèce de poissons

GIL 137 – Murgiako zingira-fauna eta -flora

2 GeoloGia interesdun lekuen inbentarioa eaen

In tsektuak zingira-sistemaren barruan era tzen diren bakterio-jatorrizko kare-konkrezioen gainean edo barruan daude. Azaldu diren in tsektuen artean, odonatuak, lignikolak, ter-mitak, antofiloak eta erleak daude, bai eta ain tziraren eraginetik urrunxeago bizi ziren espezie ba tzuk ere. Badira landare-aztarnak ere; haiei esker, 30 taxon baino gehiago identifikatu dira. Paleoingurumenaren azterketak zehaztu du Behe Miozenoan arroak baldin tza subtropikalak zituela. Aleak Arabako Natura Zien tzien Museoan (Gasteiz) eta EHUko Zien tzia eta Teknologia Fakultatean daude.

beha tzeko punturik onena

Arabako Natura Zien tzien Museoa, Gasteizen.

erlazionatutako Gilak

•Geografikoki: GIL 70.

•Gaiari dagokionez: GIL 51, GIL 128, GIL 130.

Prolebias euskadiensis nov. sp.; atal bigunak ongi kon tserbatuak ageri dira. izarra formazioan berreskuratutako burrun tzi baten naiadea. (enresaren Patrimonio geológico de Asturias, Cantabria y País Vasco liburutik lortutako argazkia).

Page 3: GIL 137 murgiako zingira-fauna eta -floraespañola de micropaleontología 38 (2-3), 321-338. • Gaudant, J. 2003. “«Prolebias euskadensis nov. Sp .», nouvelle espèce de poissons

GIL 137 – Murgiako zingira-fauna eta -flora

GeoloGia interesdun lekuen inbentarioa eaen 3

Gil-aren balorazioa

Balorazioa Baxua Ertaina AltuaOso

altua

Interes zientifikoa

Geomorfologikoa

Hidrogeologikoa

tektoniko/estrukturala

estratigrafikoa ●

Paleontologikoa ●

Petrologikoa

mineral-hobiak

beste ba tzuk

Interes ekonomikoa (erauzketa) iraganean Poten tziala mar txan

Interes kulturala:

Oharrak:Gaur egun, arabako natura Zien tzien museoan (Gasteiz) eta eHuko Zien tzia eta teknologia Fakultatean ari dira iker tzen murgian bildutako fosilen bilduma.

bibliografia espezifikoa

• lópez-Horgue, m. a. eta Hernández, J. m. 2003. “La cuenca terciaria continental del Diapiro de Murgia: la Formación Izarra (Oligoceno superior-Mioceno inferior, Cuenca Vasco-Cantábrica)”. Geogaceta 33, 123-126.

• Ábalos, b., alonso, n., berrocal, t., Furundarena, a., Gorospe, i., martínez-escauriaza, G., ma txain, i. eta sánchez-lorda, m. e. 2003. “Análisis estructural de los surcos periféricos del diapiro de Murguía (Álava, Cuenca Vasco-Cantábrica)”. Geogaceta 34, 7-10.

• barrón, e., Hernández, J. m., lópez-Horgue, m. a. eta alcalde-olivares, C. 2006. “Palaeoecology, biostratigraphy and palaeoclimatology of the lacustrine fossiliferous beds of Izarra Formation (Lower Miocene, Basque-Cantabrian Basin, Álava province, Spain) based on palynogical analysis”. revista española de micropaleontología 38 (2-3), 321-338.

• Gaudant, J. 2003. “«Prolebias euskadensis nov. Sp .», nouvelle espèce de poissons Cyprinodontidae apodes de l´Oligo-Miocène d´Izarra (province d´Álava, Espagne)”. revista española de Paleontología 18 (2), 171-178.

www.ingurumena.net