getxoko gizarte zerbitzuen txostena€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi...

58
GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

Upload: others

Post on 27-Sep-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

GETXOKO GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

Page 2: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

Aurkibidea

1. Gizarte zerbitzuak /31.1 Aurkezpena /4

1.2 Aurrekontuak /5

1.3 Sailaren organigrama /6

1.4 Kokapena eta ordutegiak /7

1.5 Berrikuntzaren etengabeko hobekuntza /8

1.6 2012ko Prestakuntza Plana /10

2. Oinarrizko gizarte zerbitzuak /112.1 Zuzeneko arreta zerbitzua /12

2.2 Prestazio ekonomikoak /16

2.3 Mendetasun legearen kudeaketa /20

2.4 Umeak, nerabeak eta familia /24

2.5 Lankidetzak /30

3. Udaleko beste zentro eta Gizarte Zerbitzu batzuk / Partaidetza sustatzeko zerbitzua /33

3.1 Nagusien Etxea /34

3.2 Ordezko ostatua /36

3.3 Partaidetza. Gizarte partaidetza sustatzea gizarte zerbitzuen esparruan /38

4. Immigrazio unitatea /414.1 Sarrera: Jatorri aniztasuna udalerrian, XXI. mendeko Getxoren ezaugarria /42

4.2 Errealitatea ezagutzea: Immigrazioaren Tokiko Behatokia /44

4.3 ELKARGUNE: Getxon etorkinak hartzeko programa /44

4.4 Getxo kulturen artean: sentsibilizazioa kultura arteko bizikidetzan /49

4.5 Herritarren parte hartzea /52

5. Menpekotasunaren prebentzio unitatea /535.1 Prebentzioa eskolan /54

5.2 Prebentzioa familia esparruan /56

5.3 Erretzeari uzteko programa /57

Page 3: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

GIZARTE ZERBITZUAK

1.

Page 4: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

4GIZARTE ZERBITZUAK /

1.1 Aurkezpena

Beste urte batez atseginez aurkezten dizuet Getxoko Udalaren Gizarte Zerbitzuen txostena.

Txosten honen bidez, Gizarte Zerbitzuen saila osatzen duten pertsonek eta estuki lan egiten dugun erakunde eta pertsona boluntario guztiek egiten duten lan bikaina goraipatu nahi dugu, etengabe laguntzen baitigute.

Iaz, 2012. urtean, gizarte-langileek 3.910 familiari eta 7.477 pertsonari la-gundu diete, beren bizi-kalitatea eta egoera pertsonal eta gizarte-egoera hobetzen.

Txosten honetan, Getxoko pertsonei 12 hiletan emandako zerbitzua ja-sotzen da. Helburua, horien guztien ongizatea bilatzea, gizarteratzea eta bizi-kalitatea hobetzea izan da beti. Garrantzitsua da gogoratzea, hori, ha-sieran esan dudan moduan, Saila osatzen duten profesionalen taldearen inplikazioari esker lortu dugula. Hala ere, profesionalen inplikazio eta ar-dura hori, hona etortzen diren pertsonek gure sailean duten konfiantzari eta lankidetzari esker ere gertatzen da.

Erronka berriei ere egin diegu aurre 2012. urtean zehar. Horrela, Sorta-razi erakundearen Argitu gizarteratze-zentroa abian jarri dugu, gizarte-bazterketa egoera larrian dauden pertsonentzat. Bestalde, Argia Funda-zioaren gizarte-kluba ireki dugu.

Halaber, tenperatura baxuek eragindako kontrako baldintza meteorologikoei aurre egiteko jarduera-protoko-loa abian jarri dugu Babes Zibileko eta Herritarren Segurtasun sailekin lankidetzan, normalean gaua kalean ematen duten etxerik gabeko pertsonen osasuna bermatzeko.

Getxoko Udalean lantzen dugun babes eta gizarte-arretako sistema funtsezkoa da gure eragile nagusian oina-rritutako ekonomia- eta garapen-eredu bat eraikitzeko. Eragile hori, PERTSONAK dira, hain zuzen. Haien on-gizatea, eta auzokoen artean berdintasuna eta gizarte-oreka bermatzen ez badugu, garapen hori eta udalerri arduratsu eta jasangarria ezin izango baitugu lortu.

Gure helburua da pertsona, familia eta talde guztien gizarteratzea eta autonomia lortzen laguntzea da, eta, horretarako, prebentzio- eta laguntza-funtzioa garatzen dugu, prestazioen, ekipamenduen eta zerbitzu pertsonal eta harreman-zerbitzuen bidez batik bat.

Gizarte Zerbitzuen sistemak pertsona guztien gizarteratzea eta autonomia, aukera-berdintasuna sustatzen eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu.

Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak lortzeko, eta ildo berari jarraituko diogu, elkarte eta boluntarioen sarearekin elkarlanean arituz, eta honaino heltzea posible egiten duten profesionalen taldearengan konfiantza izanez.

Elena Coria

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia

Page 5: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

5GIZARTE ZERBITZUAK /

1.2 Aurrekontuak

Page 6: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

6GIZARTE ZERBITZUAK /

1.3 Sailaren organigramaOrganigramaren grafikoak ohiko organigrama baten edukia gainditzen du, hiru helburu bilatzen dituelako: sailaren egitura erakustea, ematen diren zerbitzuak eta programak erakustea eta zer-bitzu bakoitzean diharduten pertsonak.

Page 7: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

7GIZARTE ZERBITZUAK /

1.4 Kokapena eta ordutegiaPublikoaren arretarako ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Helbide elektronikoa: [email protected]

Andra Mari Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Puerto Orduña 16

T: 944 660 130

F: 944 660 133

Zuzendaritza, Programak eta Algorta-Neguriko oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Urgull, zk.g.

Zuzendaritza eta programak

T: 944 660 151

F: 944 660 155

Algorta-Neguriko oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

T: 944 660 101

F: 944 660 131

Erromo-areetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Monte Gorbea 10

T: 944 660 153

F: 944 660 156

Page 8: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

8GIZARTE ZERBITZUAK /

1.5 Berrikuntzaren etengabeko hobekuntza

1. Baliabideen gida bat egitea eta argitaratzeaOinarrizko Gizarte Zerbitzuek Gizarte Zerbitzuetan parte hartzen duten prestazio eta profesionalei, prestazioei eta funtzionamenduari buruzko informazioa eman zuten, Getxoberrin, eta gizarte-zerbitzuen zentroetan eta laguntzen duten beste zentro batzuetan (herritarren arretarako bulegoetan, ikastetxeetan eta osasun-zen-troetan, gizarte-erakundeetan...) baliabideen gida bat eginez, argitaratuz eta zabalduz.

2. Gizarte Zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioaInformazio-kartelen bidez eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen itxarongeletan eta bestelako eraikinetan (Nagu-sien Etxean, Gobelaurreko Boluntarioen Lokalean) jarriz, Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak zein diren adierazi genituen.

3. ARGITU Gizarteratze Zentroa abian jartzeaSORTARAZI erakundeak ARGITU eguneko zentroa jarri zuen abian, urrian, Leioako eta Getxoko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker. Zentro hori, Leioan, Getxon eta mugako eremuetan bizi diren eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzat da. Arrazoi pertsonalengatik, gizarte- edota ekonomia-arrazoiengatik gizartetik baztertuta dauden pertsonen bizi-kalitatea eta duintasun pertsonala hobetzea da bere helburua. Horretarako, egonaldi-zerbitzua eta betebehar gutxiko eguneko arreta-zerbitzua eskaintzen diegu hasiera batean, eta eskaera-maila ertaineko gizartean esku hartzeko prozesua zentroan egoten diren bitartean.

4. Kontrako baldintza meteorologikoei aurre egiteko lankidetza-protokoloaUdalaren Babes Zibileko eta Herritarren Segurtasuneko udalekin batera protokolo bat egin eta abian jarri genuen, tenperatura baxuek eragindako kontrako baldintza meteorologikoen aurrean gaua kalean ema-ten duten pertsonei laguntzeko.

5. Erretzeari uzteko programaSaihestu daitezkeen gaixotasunen eta heriotza goiztiarren arrazoi nagusitzat jotzen dute erretzea. Hori dela eta, 2012. urtean, bi ekimen egin genituen erretzeari uzten laguntzeko.

Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuarekin bi ikastaro prestatu ditugu erretzeari utzi nahi dioten Udaleko jardu-neko langileentzat.

Horren antzeko bat ere egin dugu Romoko Nagusien Etxean, udalerriko 60 urtetik gorako pertsonentzat.

Guztira 39 lagunek parte hartu dute, eta, horietatik, % 78k erretzeari uztea lortu dute ikastaroa amaitzean.

6. Diru-laguntzat arautzen dituzten oinarriakGetxoko udalerrian jarduerak egiten dituzten pertsona juridikoei diru-laguntzak emateko Oinarri Arautzaileak onartu zituzten 2012. urtean zehar, udaleko gizarte-zerbitzuen helburuen barruan.

Eusko Jaurlaritzan edota Getxoko Udalean erakunde moduan erregistratuta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeek edo elkarteek jaso ditzakete diru-laguntza horiek, Gizarte Zerbitzuen esparruan lan egiten badute eta Getxoko udalerrian jarduerak garatzen badituzte.

Page 9: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

9GIZARTE ZERBITZUAK /

Hiru motatako diru-laguntzak izan ziren:

• Getxoko erakundeen jarduera arrunta jarraitzea edota mantentzea (gehienez, 45.000 €): Asoziazionis- moa sustatzea eta Getxon elkarteek jarduerei eusten laguntzea du helburu.

• Getxoko udalerrirako interesgarriak diren berariazko proiektuak (gehienez, 15.000 €): Jarduera aitor- tzea eta Getxon egoitza edo ordezkaritza ez izan arren, zerbitzuak Getxon ematen dituzten edo getxoz- tarrei ematen dizkieten erakundeen jardueren zati bat finantzatzea dute helburutzat.

• Proiektu esperimental edo berriak (gehienez, 30.000 €): Gizarte Zerbitzuen helburuen artean dauden jarduera esperimentalak edo berritzaileak sustatzea dute helburu.

7. Baliabideetara egindako bisitak: Lantegi Batuak, Argia Fundazioa Gizarte Kluba eta SortaraziHainbat topaketa egin ziren 2012. urtean udalerriko eragile publiko eta pribatuekin, elkarrekiko ezagutza sa-kontzeko eta sareko lanean eta esku-hartzeen osagarritasunean laguntzeko. Zehazki, baliabide hauekin ja-rri ginen harremanetan: Getxoko Lantegi Batuen zentro berria, Argia Fundazioaren Gizarte Kluba, Sortarazi elkartea, Osakidetzaren Lehenak Uribe programa, topaketa Getxoko Berritzeguneko orientatzaile eta aholku-lariekin.

8. Eremuko biltzarrak ezartzeaUdaleko Gizarte Zerbitzuen bileren beste plangintza bat egin genuen 2012. urtean. Horrela, eremuko biltzarrak ere antolatu genituen. Bilera horiek, hiru eremu bakoitzeko taldeez osatuta daude (administrari laguntzaileak eta gizarte-langileak), eta helburuek dituzte: inguruko taldeari informazio garrantzitsua ematea, prozesu eta prozedura komunak egitea, gorabeherak eta hobetzeko iradokizunak bi aldeetara jakinaraztea, jarduera pro-fesionalak eremu bakoitzaren ezaugarrietara egokitzea eta abar.

9. Gizarte Zerbitzuak Kudeatzeko programaren estekaUdaleko datu-basearen esteka sortzeak erabiltzaileen fitxak eguneratzea eta datuetan egon zitezkeen akatsak zuzentzea ekarri zituen.

Besteak beste, fitxa pertsonalak eta harremanetan jartzeko baliabideak eguneratu ziren.

Page 10: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

10GIZARTE ZERBITZUAK /

1.6 2012ko Prestakuntza Plana

PARTE HARTU DUTEN LANGILEAK2012KO PRESTAKUNTZA EKINTZA

Gizarte Zerbitzuen jarduerak. Lankidetza-testuinguruak sortzea

Gizarte-lanean esku hartzeko ereduak

“El duelo” ikastaroa

Sexismoari eta administrazio-hizkuntzari buruzko ikastaroa

Jarrera-higienea

Risoterapia tailerra

Tabakoari uzteko lantegia

4/2005 Legea, otsailaren 18koa, gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzkoa

Q-epea 2012 kongresua

Ikastaroa: “Participación genuina o el arte de pensar"

JARDUNALDIAK ETA MINTEGIAK

Zahartze aktiboari buruzko jardunaldia

V. Fekoor jardunaldia

V. Gizarte Laneko jardunaldia

Gizarte Zerbitzuen mintegia. Krisia eta irtenbideak.

Jardunaldia: "Avanzando en el buen trato a la infancia"

Jardunaldia: “Innovación en la atención a las personas que necesitan apoyos”

6

18

18

6

19

12

9

10

2

4

1

1

2

2

2

1

Page 11: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

OINARRIZKO GIZARTE

ZERBITZUAK

2.

Page 12: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

12OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2.1 Zuzeneko arreta zerbitzua 2.1.1 Banakako eta familia esku hartzeakOinarrizko Gizarte Zerbitzuak 3.910 familia-unitate hartu ditu; 7.477 pertsona familia-unitatearen kide guztiak kontuan hartuz gero. Horrek esan nahi du Getxoko biztanleen % 9,27 artatu duela Oinarrizko Gizarte Zerbi- tzuak.

Aurreko urtearen aldean, murrizketa arina gertatu da artatutako pertsona kopuruan. Murrizketa horren arra-zoia 2011ko abenduan Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Prestazio Osagarriaren ku-deaketa Lanbidek hartu zuelako da. Nagusiki bi arrazoirengatik gertatu da, ziur asko, murrizketa hori.

2011. urtearen aldean gertatu den murrizketa arin horren arrazoiak bi izan daitezke nagusiki:

• Batetik, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak zailtasun-egoeran dauden biztanleentzat erreferente bihurtu dira Getxoko udalerrian, arazo ekonomikoak alde batera utzita.

• Espedienteen barne-antolaketarengatik eta kudeaketarengatik; izan ere, berez, bi urtetan harremanetan jarri diren pertsonen espedienteak aktibo mantentzen ditu zerbitzuak.

Gizarte-langileek 2012ko ekitaldian izandako arreta-agendetatik datu hauek atera ditugu:

• Kasu berriak: 1.004

• Jarraipen-elkarrizketak: 3.504

• Elkarrizketa intentsiboak: 1.082

• Programatu gabeko jarraipenak: 708

Lauki honetan ikusten denez, gizarte-zerbitzuetara jotzen duten pertsona berrien kopuruak % 7 egin du behera. Jaitsiera horren arrazoia aurretik aipatutakoa da, hots, prestazio ekonomikoaren ardura Lanbidek hartu duela. Hala ere, esperotakoa baino txikiagoa izan da jaitsiera, eta, gure ustez, udaleko gizarte-zerbitzuen lana finkatu dela gertatu da.

Jarraipen-bisitak % 26 jaitsi dira, baina beste elkarrizketa mota bat agertu denez, hots, intentsiboa, jarraipen intentsiboko elkarrizketa baino luzeagoa dena, eta artatutako pertsonak kezkatzen dituzten alderdian sako-nean aztertzea helburutzat duena, orekatuta geratu da. Elkarrizketa intentsiboek arreta espezializatuagoa eta handiagoa eskatzen dute. Elkarrizketa mota berri hori sortu dugu jarduera profesionalak gero eta zerikusi

Page 13: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

13OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

gutxiagoa duelako prestazio ekonomikoekin loturiko egoerekin; norberaren eta senideen prozesuekin lotutako egoerekin lotura handiagoa du, gizarte esku-hartzearen berezko jarduera bada ere. Denbora luzeagoa eska- tzen dute.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren esku-hartze testuinguru berri honetan, kudeatzen dituen prestazio kopuruak behera egin du, eta gizarte esku-hartzearen izaera tekniko eta integrala (balorazio diagnostikoak, arreta pla-nak, laguntzak, orientazioko eta bitartekotzako esku hartzeak eta abar) adierazle hauen islatzen dira:

• Kasuak koordinatzeko bilerak: 1.976

• Txostenak: 1.133

• Etxez etxeko bisitak: 630

• Laguntzak 275

Diru-sarrerak bermatzeko legeak, kudeatzeko prestazio kopuruak behera egitea ekarri du. Horren ondorioz, administrazioaren kudeaketa ere jaitsi da 2011. urtearen aldean.

Lan tekniko eta integrala handitu da, eta, horren eraginez, esku-hartzeak ere handitu egin dira, hala nola laguntzen eta etxez etxeko bisiten esparruetan; egindako etxez etxeko bisiten adierazlean batik bat, kopurua bikoiztu delako.

Txostenak KoordinazioaE txez etxeko bisitak

2009 / 2010 / 2011 / 2012

630

1.976

1.133

323

1.7811.640

304

1.4051.662

84

968

2.926

Page 14: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

14OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2.1.2 Erabiltzaileen profilaDatuen arabera, Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen artean badago nabarmentzen den profil bat. Hain zuzen 65 urtetik gorako Estatuko emakumeak dira gehienak. Hala ere, artatutako pertsonen % 30 atzerritarrak direla nabarmendu behar dugu.

2.1.3 Eskaeraren arrazoia

Page 15: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

15OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2.1.4 Legezko aholkularitza zerbitzuaZerbitzu hau, lege arloko gaiei buruzko informazioa behar duten Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileentzat da, informazio hori zerbitzu pribatuen edo doako lege aholkularitzaren bidez jaso ezin dutenean. Aholkularitzako eginkizunak baino ez ditu egiten, eta ez da bigarren iritzia emateko zerbitzua. Zerbitzu hau lortzeko, gizarte-langileak aurretik bideratu behar du erabiltzailea.

LEGEZKO AHOLKULARITZA PROGRAMAREN URTEKO BILAKAERA

65

14

74

15

69

17

81

21

86

17

Emakumeak / Gizonak

200 8 200 9 201 0 201 1 201 2

Page 16: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

16OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2.1.5 Hitzorduak gogoratzeko sistemaren kudeakea Astero, SMS mezuak bidaltzen dira sakelako telefonoaren bidez hurrengo asterako hitzartutako hitzorduez gogoratzeko, kasu berrietan nahiz jarraipen-elkarrizketetan, programatu gabeko jarraipenetan, zitazioetan eta etxez etxeko bisitetan.

Horrela, 2012. urtean, 4.674 mezu bidali ziren, eta, horietatik, % 85 hartu zituzten hartzaileek. Ongi heltzen den SMS mezuen kopurua % 3 handitu da 2011. urtearen aldean, aurten, erabiltzaileen fitxa pertsonalak berrikusi ditugulako. Horri esker, harremanetan jartzeko datuak eguneratu ditugu, eta telefono finkoen ordez sakelako telefono-zenbakiak hartu eta gaizki zeuden telefonoak zuzendu ditugu.

2.2 Prestazio ekonomikoak

2.2.1 Gizarte larrialdiko laguntzakGizarte Larrialdiko Laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomiko eta diru-laguntzazkoak dira, berara-ziko gastu arrunt eta ezohikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzat, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko.

Finantzazioa EAEko aurrekontu orokorren kontura da. Aurrekontu horretatik, udalerri bakoitzari esleipen eko-nomiko bat egiten zaio. Udaleko Gizarte Zerbitzuak ordainketak bideratzen, ebazten eta gauzatzen dituzte.

2012. urtean Gizarte Larrialdiko 536 laguntza eman ziren guztira, 510.944 eurotan guztira. Horietatik, 53, per- tsona berarenak dira, arautegiaren arabera, urtean, bi laguntza bideratu behar ditugulako etxebizitzarako.

Lan eta Gizarte Gaietako Sailak 498.381 euroko diru-laguntza eman zuen 2012. urtean. Hori dela eta, Udalak 12.563 euroko ekarpena egin du.

2012. urtean 2011. urteko laguntza ekonomikoen justifikazioak kudeatu ditugu, eta horren ondoren artxibatu ditugu, 420 espediente behar bezala justifikatu ditugulako. Halaber, 2011.urteko laguntza ekonomikoa ez justi-fikatzeagatik, 39 espediente kudeatu ditugu, eta horren ondoren 24.094 € berreskuratu ditugu.

Page 17: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

17OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

Page 18: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

18OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2.2.2 Aldizkakoak ez diren udalaren laguntzakUdaleko arautegi arautzailearen arabera, aldizkakoak ez diren udalaren laguntzak, aldizkakoak ez diren pres-tazio ekonomikoak dira, berariazko gastuei aurre egiteko nahikoa baliabiderik ez duten Getxoko udalerriko auzokoentzat, gizarte-bazterketa egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko ezinbestekoak baitira.

Profesionalen derrigorrezko balorazioa behar dute; baita onuradunak gizarte langilearekin adostutako arreta pertsonalizatuko plan batean parte hartzea ere, ezohikoa denez, prestazio horiek, egoera jakin batzuk hobe-tzeko tresnak direla, baina hobetzeko ibilbide integral baten barruan.

Bestalde, udalak bakarrik finantzatzen dituen prestazio ekonomiko bakarrak dira, eta subsidiarioak dira.

2012. urtean Aldizkakoak Ez diren 53 Laguntza (AEL) eman ziren, 65.129,19 eurotan.

Page 19: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

19OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

Iaz emandako 53 AELetatik, hau izan da kontzeptuen araberako banaketa:

Kontzeptu bakoitzeko, urteko zenbatekoaren banaketa 65.129,19 €-koa da. Hau da:

2.2.3 Gizarteratzeko laguntza bereziakGizarteratzeko Laguntza Bereziak aldizkako laguntza ekonomikoak dira. Beren xedea da gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsona ororen oinarrizko beharrizanak asetzea eta gizarteratzen laguntzea. Bi motatakoak izan daitezke: banakakoak edo familiakoak.

Finantzazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren kontura da, eta izapideak udaleko gizarte-zerbitzuek egiten dituzte.

Abenduaren 31n, Getxon, 11 pertsonek jasotzen zuten gizarteratzeko laguntza berezia, eta, urtean, 38.853,51 €-ko laguntza eman du.

Page 20: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

20OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2.3 Mendetasun legearen kudeaketa 2.3.1 Mendetasunaren balorazioakMendetasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko eta haien autonomia pertsonala sustatzeko abendua-ren 14ko 39/2006 Legea onetsi zenetik, Getxoko Gizarte Zerbitzuek 412 eskaera bideratu dituzte aurten Men-detasun egoera baloratzeko.

Abenduaren 31 arte, 506 pertsona prestazio ekonomikoa jasotzen ari ziren senideak zaintzeko eta profesiona-lak ez diren zaintzaileei laguntzeko. Prestazio hori, Legearen Zerbitzuen Katalogoan jasotzen da.

Page 21: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

21OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2.3.2 Etxez etxeko laguntza-zerbitzua Etxez etxeko laguntza zerbitzu integrala, balio anitzekoa eta komunitarioa da, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko arazoak dituzten familientzat. Etxean bertan zuzeneko arreta ematen du, berariazko esku-hartzeen bidez, erabiltzaileari ohiko ingurunean egoten eta integratzen laguntzeko, eta haren autonomia funtzionalaren murrizketa orekatzeko.

Norentzat: Eguneroko bizitzaren jarduerak egiteko zailtasunak dituzten pertsona oro (bakarrik bizi diren adi-nekoak, minusbaliotasuna duten pertsonak, kanpoko laguntzak behar dituzten pertsonak, etab.).

Azken urteetan artatutako etxe kopuruaren beheranzko joeran suspertze handia gertatu da 2012. urtean zehar. Beheranzko joera horren arrazoia Mendetasun Legearen abian jartzea izan zen. Gertatutako suspertze horren arrazoia 2012. urtean zehar gertatu diren murrizketak ere izan daitezke; PECEFn eta egoitza-plazen diru-sarreretan zehazkiago.

Halaber, erabiltzaile-profil berriago bati zuzendutako EELZ zerbitzuek ere igoera arina izan dute. Profil horre-tan sartzen dira mendetasun-arazoez gain, defizit pertsonalak ere dituzten pertsona gazteagoak. EELZk, batik bat, prebentzio- edota- heziketa-funtzioa du horiekin.

Page 22: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

22OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

Datuen arabera, hilean, etxez etxe, batez beste, 18,55 orduko zerbitzua eman da.

ORDUKO KOSTUAREN ETA ETXE BAKOITZAREN URTEKO KOSTUAREN BILAKAERA

LAGUNTZA TEKNIKOAK EMATEA

EELZ erabiltzen duten pertsonek laguntza teknikoen zerbitzu bat ere badute. Horren barruan sartzen dira: garabiak, ohe artikulatuak, etxerako gurpil-aulkiak, eskaren kontrako koltxoiak, etab. Zerbitzu hori, lagun- tzaileak pertsona ezgaituak artatzeko egunero egin behar dituen laguntzeko da, ezgaituak etxe barruan auto-nomoagoak izan daitezen eta bizi-kalitate hobea izan dezaten.

Zerbitzu hori, aldi baterako da, doakoa, laguntzarik behar ez den arte, behar hori bukatzean, itzultzeko bera-riazko konpromisoa hartzen da.

Emandako laguntza tekniko berrien kopuruaren bilakaera hau da:

TALKA GARBIKETAK ETA ZELADORE ZERBITZUA

Intentsitate handiko garbiketak egiten dira zikinkeria handia pilatutako etxeetan, bestela, EELZ arrunta abian jartzerik ez bailitzateke izango etxe horietan. Salbuespeneko jarduerak izan ohi dira, nork bere buruari erabat utzitako egoeratan egiten direnak. Normalean, EELZ arrunta abian jarri aurreko zerbitzua izaten da.

2012. urtean zehar 3 talka-garbiketa eta 2 garbiketa orokor egin ziren.

Horrez gain, kontuan hartu behar dugu Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua duten 9 pertsonek zeladore-zerbitzua dutela; horietatik, 4k, goizez eta arratsaldez erabiltzen dute. Zeladore-zerbitzua erabiltzaileak mugitzeko zai-tasun larriak dauden egoeretan laguntzeko zerbitzua da (normalean, berariazko patologiak dituzten eta ohean dauden pertsonak dira).

Page 23: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

23

2.3.3 Atseden zerbitzuaAtsedena, mendetasun-egoeran dagoen pertsona bat zaintzen duen eta harekin bizi den senideari emandako zerbitzua da. Zaintzen duen pertsonari atseden hartzeko aukera ematen zaio.

Horrela, 2012. urtean, 2 eta 3 mailako aitortutako mendetasuna duten pertsonen zaintzaileei 48 orduko atse-dena eskaini zaie, doan.

Zerbitzua 39 mendeko pertsonei eman zaie, 14 gizonezkori eta 25 emakumezkorik. Batez ere, pertsonako, 27 orduko arreta egin da.

2012 urtean emandako orduak 1.064 izan dira.

2.3.4 Zainketaren esparruko prestakuntza jarduerak2012. urtean lau prestakuntza-lantegi egin dira zainketaren esparruan, eta, guztira, 125 pertsonak parte hartu dute.

2.3.5 ZAINDUZ2012. urtean beste ZAINDUZ hitzarmen bat sinatu dugu Bizkaiko Foru Aldundiarekin, senideen artean men-detasuna artatzeko. Horrela, norberaren autonomia, boluntarioak eta mendeko adinekoak zaintzen dituzten pertsonen laguntza psikosoziala sustatzeko jarduerak egin ditugu.

Proposatutako jarduera-ildoak hauek dira:

• Norberaren autonomia sustatzeko ekintzak, prestazioak eta zerbitzuak.

• Herritarrentzako informazio-ekintzak eta gizarte-sentsibilizazioko ekintzak; oro har, mendetasunari eta zainketari buruzkoak.

• Mendeko adinekoak eta haien senideak artatzeko gizarte-boluntarioen jarduerak.

• Mendeko adinekoak zaintzen dituzten pertsonentzako prestakuntza- eta informazio-zerbitzuak.

• Taldeei eta banakoei laguntza psikologikoa emateko zerbitzua, eta mendeko adinekoak zaintzen dituzten pertsonentzako autolaguntza taldeak.

2.3.6 Adinekoei laguntzeko programaZerbitzu honen asmoa da bakarrik bizi diren adinekoei laguntzea, eta haiek zaintzen dituztenei atseden har- tzeko aukera ematea. Zerbitzu hau, Getxoko Udalaren eta Elizbarrutiko Caritasen arteko lankidetza-hitzar-men baten bidez egiten da.

2012. urtean 44 laguntza eman dira.

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

Page 24: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

24OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2.3.7 TelelaguntzaTelelaguntza zerbitzu berezia da, larrialdi edo normala ez den egoera batean dei bat egiteko gai dena. Egin-dako deiari SOS DEIAKek erantzuten dio, eta eskaera jaso eta proposatutako arazoari irtenbidea eman die-zaiokeen pertsonarekin edo zerbitzuarekin harremanetan jartzen da.

Hartzaileak: Batik bat, adineko pertsonak edo minusbaliatuak, bakardade eta/edo osasun-arriskuko beste edozein egoeran aurkitzen direnak barne.

Zerbitzua Bizkaiko Foru Aldundiak prestatzen zuen, baina 2011ko uztailaren 1etik aurrera Eusko Jaurlaritza-ren eskuetara pasa da, eta, beraz, azken hori izango da erreferentea eskaera egiteko nahiz kudeatzeko.

2012. urtean 173 telelaguntza espediente eskatu eta kudeatu zituzten, eta telelaguntza bideratzeko gizarte-isolamenduko 13 txosten egin ziren.

2.3.8 Ke-detektagailuakZerbitzu honen hirugarren fasea (hots, azkena) egin da 2012. urtean. Horrela, bakarrik bizi diren 80 eta 82 urte arteko pertsonentzat, edo 65 urtetik gorako pertsonekin bizi direnentzat izan da.

Urte honetan 496 etxebizitza bisitatu dira, eta dagozkien gizarte-txostenak egin dira, etxebizitzaren egoera, osasuna, senideen edo norberaren egoera kontuan hartuz.

Horrez gain, 568 ke-detektagailu jarri dituzte, zenbait etxebizitzetan, haien tamaina edo arrazoi teknikoak di-rela eta, detektagailu bat baino gehiago jartzea eskatzen dutelako.

Suteak detektatzeko sistema berri hauek jartzeaz gain, 2010. eta 2011. urteetan zerbitzuaren lehen bi faseetan etxeetan kokatu ziren 550 detektagailu berrikusi dituzte 2012. urtean.

2.4 Umeak, nerabeak eta familia

2.4.1 Gizarte hezkuntzan esku hartzeko zerbitzuaGizarte-zerbitzuen inguruko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen arabera, gizarte-hezkuntzan esku hartzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen barnean kokatutako prestazio teknikoa da, eta, esku-hartze sozio-edukatibo horren bitartez, adingabeen eta haien familien gabezia pertsonalak, afektiboak, familiakoak, hezkuntzakoak, sozialak… prebenitu eta arindu nahi dira. Beraz, gutxi gorabehera denbora luzeko prozesua litzateke, eta, denbora horretan, erabiltzaileek ezagutzak, jarrerak, ohiturak edo gaitasun baliagarriak hartuko dituzte beren kasa moldatzeko edota gizarteratzeko. Halaber, haien ongizatea sustatzen da, erabateko garapen pertsonala lor dezaten.

Page 25: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

25OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

Hauek dira programaren hartzaileak:

• Haur eta gazteak (0-21 urte artekoak), arrisku-egoeran edo moldatu ezinean aurkitzen direnak, portaera- arazoak edo gizarteratzeko arazoak dituztenak eta alda daitezkeenak gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko programaren bitartez.

• Gutxienez adingabe bat edo 21 urtera bitarteko nerabe bat duten familiak, arrisku-faktoreak dituztenak eta gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko programaren bidez alda daitezkeenak.

2012. urtean, gizarte-hezkuntzan esku hartzeko zerbitzuak 210 pertsona artatu zituen, 102 heldu eta 108 adin-gabe, 61 familia-unitatekoak. Horietatik, 16 desbideratze berriak izan ziren.

Page 26: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

26OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

Guztira, 61 familia-unitate artatu dituzte: 38, Algortakoak; 7, Andra Marikoak eta 16 Romo-Areetakoak.

GHEZk 89 esku-hartze egin ditu 61 familia-unitateekin, familia esku-hartzeen, adingabeekin eta helduekin egindako banakako esku-hartzeen eta babesgabetasunaren balorazioaren arabera.

GHEZn egiten diren esku-hartzeen % 68 familiaren testuingurukoak dira, % 24 adingabeko biztanleriaren- tzat eta % 3 helduentzat, orokorrean adin nagusiko gazteak, aurretik lana egin den familiatakoak, gizarte eta hezkuntza arloko proiektu propioa dutenak; adingabeen babesgabetasun-egoeren balorazioak, berriz, egin-dako esku-hartzeen % 3 izatera iritsi dira.

GHEZ osatzen duten langileek, guztira, 2.346 zuzeneko esku-hartze jarduerak egin dituzte. Jardueraren % 30 familiaren etxeetan egiten da, % 10 testuinguru komunitarioetan, % 11 egoitzek zerbitzua kokatuta duten bu-legoetan, % 33 sareko lana izaten da eta gainerako % 16 batez ere erabiltzaileekin telefono bidez egiten diren esku-hartzeak.

Programan egoteko batez besteko denbora 2 urte eta erdi ingurukoa da.

2.4.2 Esku hartze psikosozialeko zerbitzuaGizarte-zerbitzuen inguruko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen arabera, esku-hartze psikosoziala Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen barruko prestazio teknikoa da. Zerbitzuaren helburu nagusia da laguntza psikologikoa es-kaintzea garapen pertsonalean eta sozialean eragina izan dezakeen gatazka edo krisi egoeran aurkitzen diren pertsonei edo taldeei, eta, horretarako, esku-hartze egituratuak eta egutegiaren araberakoak egiten dira.

Page 27: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

27OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2012. urtean, zerbitzuak 86 pertsona artatu zituen, 2 adingabe eta 84 heldu, 75 familia-unitatekoak. Horietatik, 31 desbideratze berriak izan ziren.

Page 28: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

28OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

Arrazoi hauek medio ireki ziren 31 espediente berri:

Urtean zehar, 75 familia-unitaterekin lan egin du EPZk, eta 78 esku-hartze burutu ditu, honela banatuta:

EPZk egindako esku-hartzeen % 93,5 helduekin eta haurrekin banaka egindakoek osatu dute, % 42 familia-rekin egindakoak dira, eta gainerako % 2,5 bikote-mailako esku-hartzeekin eta gurasoen gaitasunen balora-zioekin eta adingabeei zuzendutakoekin osatu da.

Esku-hartze horien artean jarduera hauek garatu dira: bulegoko hitzorduak, telefono bidezko harremana, OGZekin koordinazioak, baliabide komunitarioen koordinazioa, laguntza. Horrela, 2012. urtean, guztira, 1.249 jarduera egin dira.

Jardueren % 55,5 zerbitzuaren hartzaileak diren pertsonekin banaka edo familian egindako elkarrizketak dira. Gizarte-zerbitzuekin egindako koordinazio-lanak % 20 izatera iritsi dira.

Page 29: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

29OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

Urtean zehar lan egin diren espedienteen antzinatasuna, batez beste, 2 urte ingurukoa izan da.

2.4.3 Hezkuntzarako eskubidea bermatzeko programa: Eskolagabetzea eta es-kolara ez agertzea errotik kentzeaEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eta EUDELek elkarrekin egindako eta adostutako programa da. Prebentzio- eta antolaketa-neurrietan oinarrituta dago, eta horretan parte hartzen duten erakunde desberdinen artean adostutako jarduera-protokoloa du.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, udalerriko 3 ikastetxetako absentismoaren 84 parte eta 3 txosten sozio-edukatibo jaso dira (txosten horren bidez, OGZk parte hartzea eskatzen du ikastetxeak, bere baliabideekin absentismoa konpontzerik izan ez duelako). Parte horietan guztira 29 adingabe inplikatuta zeuden.

2.4.4 Ingurune irekiko programa Ingurune irekiko gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze programa Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuen baitan dagoen baliabidea da. Esku-hartzeak proposatzean, erantzun orokor eta integralak eman nahi ditu, arrisku-portaera bat, droga-kontsumo arazotsuak, jarrera disruptiboak eta bestelakoak dituzten nerabeentzat.

Proiektu honetan parte hartzen duten bi hezitzaileek, barneko eragileekin (udaleko Gizarte-Zerbitzuen gizar-te-langileak eta familia-hezitzaileak, ikastetxeak, immigrazioko teknikaria, berdintasuneko teknikaria, droga-mendekotasuneko teknikaria, Gaztelekuko hezitzaileak eta gazteriako teknikaria) nahiz kanpokoekin (bolunta-rioak, kirol eta aisialdiko elkarteak, osasun-sareko baliabideak, Lanbide eta abar) lan egiten dute elkarlanean.

Bi eremu nagusitan esku hartzen dute:

• Eskola-eremuan: Gaur egun, udalerriko 6 ikastetxetan lantzen da, jolastokietan, eta 114 gaztek parte hartzen dute. Eginkizuna da babesteko faktoreak indartzea eta ikasleen jarrera-arazoen aurreko arrisku- faktoreak murrizteaz.

• Eremu komunitarioan: gaur egun, 120 gazterekin esku hartzen ari dira. Gazte horiek, gehienbat, normalean harremanetan egoten garen 10 koadriletako batean daude. Gehienbat 5 arlo lantzen dira: arautegiaren egoera, egoera okupazionala, drogen kontsumoa, familia eta baliabide pertsonalak. Asmoa da babesteko faktoreak gehitzea arrisku-faktoreen aurrean.

Azken urteetan banakako eskaera kopurua handitu egin da, neska-mutilen aldetik, bereziki orientazioari buruz, enplegua bilatzen laguntzeko, eta eragiten dituzten gai judizialen eta isunen inguruko gaietan orientatzeko.

Horrez gain, gazteek gizarte-sareak gero eta gehiago erabiltzen dituztela nabarmendu behar dugu, Tuenti bereziki. Gehienbat kontsultak egiteko erabiltzen dituzte, eta, hezitzaileek, haiei erantzuteko eta haientzat interesgarriak izan daitezkeen ikus-entzunezko materialak hedatzeko.

Barne-antolaketaren ikuspegitik, 2012. urtean, ingurune irekian egindako esku-hartzea nabarmendu da, OGZren esku-hartzearen beste zutabe bat modura. Hori dela eta, zenbait koordinazio-bilera egin ditugu, kasu jakinetarako, gizarte-langileekin eta familia-hezitzaileekin. Prozesu honen eraginez, kaleko hezkuntza arloko langileak gizarte-langileen leku berera joan dira. Gaur egun, 26 kasutan koordinazio egonkorrarekin jarraitzen dugu.

Page 30: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

30OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2.4.5 KUKUAGizarte eta eskola mailako laguntza-programa hau 6 eta 14 urtea arteko adingabeentzat da. Familiak, hainbat arrazoi medio, adingabeari behar duen laguntza eman ezin dionean erabiltzen da. Programa Elizbarrutiko Caritasekin egindako lankidetza-hitzarmenaren bidez garatzen da.

2012. urtean zehar, 11/12 ikasturtearen amaieratik 12/13 ikasturtearen hasierara arte, 17 neska-mutilek parte hartu dute, gehienak etorkinak, 7 neska eta 10 mutil, ikastetxe hauetan ikasten dutenak: Zubileta, Trinitarias, Romoko eskola publikoa, J. B. Zabala, San Ignacio eta Larrañazubi.

2.5 Lankidetzak

2.5.1 Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren lankidetzaUdaltzaingoak eta Ertzaintzak poliziak esku hartu duen parteak bidaltzen dizkiete Oinarrizko Gizarte Zerbi- tzuei, zerbitzu horiek parte har dezaketen gizarte-arazoren bat antzematen badute.

Horrela, 2012. urtean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek bi polizi horiek bidalitako 119 kasutan esku hartu dute. Gertaera nagusiek hauek izan dira: bizikidetza-arazoak, isolamendu edo ahultasun egoeran dauden adine-koak, adingabeak eta abar.

Bestalde, Gizarte Zerbitzuek zalantzazko 28 erroldatze-egoera aurkitu dituzte, Udaltzaingoarekin lankidetzan (baliabideak eta zerbitzuak eskatu dituzten pertsonen kasuetan), bizikidetza-ziurtagirien sistemaren bidez.

2.5.2 Sexu-indarkeriaren eta etxeko tratu txarren biktimak diren emakumeen arreta hobetzeko tokiko jarduera-protokoloan esku hartzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek modu aktiboan parte hartzen dute protokoloaren segimendu-batzordean, eta parte hartzen duten eragileekin, urtean, 2 bilera egiten dituzte.

Protokoloan ezarritakoari jarraiki, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jakinaraziko 21 indarkeria-egoeratan esku hartu du OGZk.

Page 31: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

31OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

2.5.3 Atzerritarrei aholkatzeko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua Atzerritarrei aholkatzeko zerbitzuak bi kontsulta-lerro ditu: bata, beren administrazio-egoerari eta atzerrita-rren legediarekin zerikusia duten gaiei buruzko zalantzak argitu nahi dituzten etorkinentzat; bestea, profesio-nalentzat.

2012. urtean zehar, etorkinentzako arrera juridikoko zerbitzuak 1.177 dei jaso zituen, eta, horietatik, % 5,1, Getxoko pertsonek egin zituzten.

Profesionalentzako arreta zerbitzuak 1.531 dei jaso zituen 2012. urtean, eta, horietatik, 56, Getxoko Udalaren kontsultak izan ziren. Garrantzitsua da nabarmentzea, 2012. urtean, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu horri egin-dako kontsulta kopuruak behera egin duela aurreko urtearen aldean, udalerrian Gurutze Gorria edo Kosmó-polis gisako erakundeak finkatu direlako. Atzerritarrekin zerikusia duten gaietan aholkatzen dute hain zuzen.

2.5.4 Udaleko Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza sailarekin lankidetzan aritzea 2012. urtean zehar, Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza sailarekin elkarlanean aritzeko lankidetza-protokoloa eguneratu da, behar ez bezala jasotako prestazio ekonomikoak itzultzeko prozesua azkartzearren. Protokolo horri esker, 2012. urtean, behar ez bezala jasotako 24.094,21 €-ko laguntza ekonomikoa itzuli dute (GLL izan dira).

2.5.5 Hijas de la Caridad erakundeko Purísima Concepción zentroaren eta Ge-txoko Udalaren Gizarte Zerbitzuen arteko lankidetza-hitzarmena Getxoko Udalak gizarte-jantokiko zerbitzua ematen du Hijas de la Caridad zentroarekin lankidetzan, gizartetik baztertzeko arriskua duten edo baztertuta dauden pertsonak elikatzeko, beren kabuz ezin dutelako elikadura egokirik egin. Horrez gain, higiene- eta garbiketa-zerbitzuak ere ematen ditu, pertsonak horiek beren burua eta arropa garbitzeko aukera izan dezaten. Zerbitzua Hijas de la Caridad erakundeko Purísima Concepción zentroaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez ematen da (Karitate kalea, 10).

Hijas de la Caridad zentroko langileak Getxoko auzokoak dira, eta jarduera zabala dute gizarte-esku hartzean, eta gizartetik baztertzeko egoera larrian dauden pertsonekin. Horrela, zenbaitentzat, erreferentea dira, eta behar-egoerak detektatzeaz gain, elikatzeko eta higienea izateko oinarrizko beharrak asetzen dituzte.

GIZARTE-JANTOKIKO ZERBITZUA

Gizarte-jantokiko zerbitzuak, zerbitzu hauek barne hartzen ditu:

• Gosari osoa jantokian.

• Bazkari zerbitzu osoa (lehen platera, bigarren platera, postrea eta edaria), jantokian.

• Afaria pakete batean, eramateko.

2012. urtean 130 pertsonek erabili zuten jantoki-zerbitzua. Guztira, 1.690 gosari, 5.688 bazkari eta 5.677 afari izan ziren.

Page 32: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

32OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK /

NORBERAREN HIGIENEA ASETZEKO ZERBITZUA: DUTXA ETA GARBIKETA

Norberaren higienea asetzeko zerbitzua: dutxa eta garbiketa. Honetan datza:

• Egunero dutxa hartzeko beharrezkoak diren instalazioak eta baliabide materialak uztea.

• Norberaren arropa garbitzeko zerbitzua ematea.

2012. urtean 33 pertsonek erabili zuten dutxa-zerbitzua, 349 zerbitzurekin, eta 31ek garbiketarena erabili zuten, 299 zerbitzurekin.

2.5.6 Lanbiderekin izandako lankidetza Diru-sarrerak bermatzeko Legearen prestazio ekonomikoak Lanbideren esku geratuta, 2012. urtean zehar 4 koordinazio-bilera egin ditugu Lanbide Getxo bulegoarekin. Bestalde, enplegu-zerbitzuen eta gizarte-zerbi- tzuen arteko lankidetza-protokoloa egiteko prozesuan parte hartu dugu, txertatze aktiboko hitzarmenen ba-rruan.

Page 33: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

33SERVICIOS SOCIALES DE BASE /

UDALEKO BESTE ZENTRO ETA GIZARTE ZERBITZU BATZUK / PARTAIDETZA SUSTATZEKO ZERBITZUA

3.

Page 34: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

34UDALEKO BESTE ZENTRO BATZUK ETA GIZARTE ZERBITZU BATZUK / PARTAIDETZA SUSTATZEKO ZERBITZUA /

3.1 Nagusien etxea

Nagusien Etxea Eguneko Etxea udalarena da, eta IBAR – Nagusien Etxea adineko pertsonen elkarteko zuzen-daritza-batzordeak kudeatzen badu ere. Zentroko bazkideek osatzen dute.

Kudeaketa egiteko bi lan-ardatzetan oinarritzen da funtsean: jardueretan eta zerbitzuetan.

Jarduera-eskaintza zabalaren bidez, adinekoek beren aisialdia modu sortzailean eta parte hartuz bizi dezatela nahi dugu.

Zerbitzuak funtsezkotzat jotzen ditugu, adinekoen ongizatea lortzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko. Hauek dira eskainitakoak: taberna-jantokia, emakumezkoen eta gizonezkoen ile-apaindegiak, podologia eta masaje te-rapeutikoa. Horrez gain, mailegu-zerbitzu bat ere badago, egunero egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko.

Funtzionamendu arina, parte-hartzailea eta arduratsua izan dezan, batzorde hauek ditu: mendi-ibiliak, abes-batza, ekitaldiak eta kultura, gimnasia, txapelketak, kultura-ibilaldiak, jaiak eta dantzak, bingo, harreman publikoak eta diruzaintza.

2012ko abenduaren 31n 5.960 bazkide zituen izena emanda Nagusien Etxeak. Horietatik, 3.666 emakumezkoak dira, eta, 2.294, gizonezkoak. 2012. urtean zehar 288 bazkide berrik eman dute izena.

3.1.1 Eskainitako zerbitzuakBazkideentzako zerbitzuak dira (taberna jantokia izan ezik), eta prezioak Zentroko Zuzendaritza Batzordeak finkatzen ditu, urtero, arrazoizko prezioan kalitatezko zerbitzuak emateko moduan.

TABERNA JATETXE ZERBITZUA

Nagusien Etxeko taberna-jatetxe zerbitzua adinekoentzat bada ere, bazkide diren eta ez diren pertsonentzat ere irekita dagoen zerbitzua da, belaunaldi arteko topalekuaren izaera eman nahi zaiolako.

Taberna/jatetxearen funtsezko helburua da, arrazoizko prezioan, eguneko janari nagusia ematea, hein handi batean dieta osasungarri eta orekatua bermatzeko adinekoei. Horrez gain, EELZ, babespeko apartamentuak edo etxez etxeko bestelako janari-zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek ordezko zerbitzutzat hartzea da xedea.

Urtean 12.000 bazkari baino gehiago ematen dira, egunero, 37 menu emanda batez beste.

Page 35: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

35

PODOLOGIA ZERBITZUA

Batik bat kiropodiak egiten dizkiete adinekoei, eta azken hiru urteetan, 2.300 zerbitzu inguru eman ditu.

ILE APAINDEGI ZERBITZUAK

Guztira 2.206 emakumek erabili dute 2012. urtean zehar. Horrela, 3.920 zerbitzu eman ditu, hots, 1,77 zerbitzu emakume bakoitzeko. Hilean, batez beste, 183 pertsona joan dira ile-apaindegira.

Halaber, 3.825 gizonek erabili dute, guztira, 4.019 zerbitzu izanda. Hilean, batez beste, 319 pertsona joan dira.

MASAJISTA ZERBITZUA

2012ko urtarriletik, adinekoen zahartze aktiboa sustatzeko helburuaren barruan, masaje- eta fisioterapia-zerbitzu hau abian jarri dugu. Horrekin, asmoa gimnasia-jarduerak (mantentzea eta mugikortasun murriztua) osatzea da, gimnasioan aparatuak eta makinak erabiltzeaz gain.

Guztira 413 pertsona artatu dituzte, gehienbat emakumeak (246), eta patologia nagusia gerrian edo zerbika-letan izan da.

3.1.2 JarduerakKultura-ibilaldiak. Sei ibilaldi egin ditugu, egun batekoak edo batzuetakoak, eta 15 eguneko 2 irteera. Guztira, 497 pertsonek parte hartu dute.

Mendi-ibiliak. Natura ikusteko 11 ibilaldi eta paseo egin ditugu, eta 470 pertsonek parte hartu dute.

Ikastaroak: Hainbat gairi buruzko 12 ikastaro eman ditugu, hala nola memoria suspertzekoak, informatika, areto-dantzak edo sevillanak. Guztira, 155 pertsonek parte hartu dute.

Gimnasia: Gehien eskatutako ikastaroa denez, eskaintza handitu dugu eta 6 talde egin daitezke. Sei talde horietatik, bik, errehabilitazioko gimnasia egiten dute (mugikortasun murriztuagoa duten pertsonak). Beste lau taldeek mantentze-gimnasia egiten dute. Apiriletik aurrera partaide kopurua 101 arte handitu zen (93 emakume eta 8 gizon). Horri esker, eskaera osoa bete da.

Pintura eta eskulanen lantegiak. Guztira 38 lagunek parte hartu dute, 3 pintura-taldetan, eta 11 lagunek es-kulanetan.

UDALEKO BESTE ZENTRO BATZUK ETA GIZARTE ZERBITZU BATZUK / PARTAIDETZA SUSTATZEKO ZERBITZUA /

Page 36: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

36

Beste jarduera hauek ere egin ditugu:

• Abesbatza, 8 ekintza publikoaren aurrean eginda.

• Billar, igel-toka, xake, domino edo karta txapelketak antolatu ditu, eta 58 bazkidek parte hartu dute.

• Dantzak orkestrekin, ekitaldi garrantzitsuen amaiera, hala nola auzoko festak edo zentroaren urteurrena.

3.2 Ordezko ostatua

3.2.1 Babespeko apartamentuakBabespeko apartamentuen xedea zenbait arrazoirengatik komunitatean bizimodu independente bat izaten ja-rraitzeko etxebizitza bat behar duten adinekoei laguntzea da.

Bakarrik molda daitezkeen eta eguneroko bizitzaren jarduerak egiteko egoera fisiko eta psikiko onean dau-den 60 urtetik gorako pertsonentzat dira. Baita etxebizitzarik edo bizitzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituen etxebizitzarik ez dutenentzat ere. Betiere funtzionamenduari buruzko Arautegien jasotako baldintzak betetzen badira.

Gaur egun, babespeko 52 apartamentu daude Getxon, eta haietatik, 11, Lope de Vega kalean daude, eta 28, Luis Lopez Oses kaleko eraikinean. Bata, 1992. urtean inauguratu zuten; bestea, 2007an. Bestalde, 2011. ur-tean inauguratutako 10 aparkaleku daude Juan Bautista Zabala kalean.

2012. urtean zehar, abenduaren 31 arte, 53 pertsonek 49 apartamentu bete dituzte (31 emakume eta 21 gizon).

Bizi diren 53 pertsonetatik, % 51k (27) 60 eta 70 urte artean dituzte, eta, % 43k (23), 70 eta 80 urte artean. Hiru bakarrik dira 80 urtetik gorakoak.

UDALEKO BESTE ZENTRO BATZUK ETA GIZARTE ZERBITZU BATZUK / PARTAIDETZA SUSTATZEKO ZERBITZUA /

Page 37: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

37

3.2.2 Etxebizitza programa: aldi baterako etxebizitzak. Elizbarrutiko Caritasen eta Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen arteko lankidetza-hitzarmenak Programaren helburua da etxebizitza duina izatea eskaintzea beren kasa lehen mailako premia hori lortzeko zailtasun garrantzitsuak dituzten pertsonei/familiei; horretarako, ibilbide pertsonalizatuak egiten dira. Elizba-rrutiko Caritasen eta Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen arteko lankidetza-hitzarmena baten bidez garatzen da programa.

2012. urtean zehar, 5 etxebizitza eskaini dira, eta 12 familia-unitateko 34 pertsona artatu dituzte (ostatu har- tzeko beste aukera bat eman zaie), 10 emakume, 9 gizon eta 15 adingabe.

3.3 Partaidetza. Gizarte partaidetza sustatzea gizarte zerbitzuen esparruanGetxon lan-ildo hauek landu eta garatu dituzte 2012. urtean:

• Erakunde laguntzaileentzat diru-laguntzen deialdia egitea eta laguntzak ematea.

UDALEKO BESTE ZENTRO BATZUK ETA GIZARTE ZERBITZU BATZUK / PARTAIDETZA SUSTATZEKO ZERBITZUA /

Page 38: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

38

• Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten duten erakundeekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea.

• Sarekide elkarteen elkartearekin harreman-esparru egonkorra ezartzea.

• Egoitzak eta lokalak ezartzeko deialdia egitea eta lokalak erabiltzeko lagatzea, beren jarduerak gara ditzaten.

1. Gizarte Zerbitzuetan esku hartzen duten erakundeekin diru-laguntzak eta hitzarmenak sinatuz.

2. Elkarteen partaidetza sustatuz, Getxoko Boluntarioen Erakundeen (FEGEVOL) bidez, eta lokalak lagaz. 2012urtean FEGEVOL elkartea izenez aldatu da. Gaur Sarekide deitzen da.

3. Urtero Boluntarioen Topaketak antolatuz. Horietan, elkarte sare hori osatzen duten elkarteek parte hartzen dute.

Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean aritzen diren erakundeen jarduerek Gizarte Zerbitzuen helburuak betetzen la-guntzen dute, besteak beste: bazterkeria prebenitzea, baztertuta dauden kolektiboak gizarteratzea, eta minusba-liotasunak edo bestelako arazoak dituzten pertsonen bizi-baldintzak hobetzea.

3.3.1 Erakunde laguntzaileekin egindako hitzarmenak eta haiei emandako diru-laguntzakGizarte Zerbitzuekin elkarlanean aritzen diren elkarteei 36 diru-laguntza eman zaizkie, 75.926,35 eurokoak guztira.

2012. urteko diru-laguntzen deialdian hiru atal bereizi dituzte lehen aldiz:

1. Getxoko erakundeen jarduera arrunta jarraitzeko edo mantentzeko diru-laguntzak. 14 diru-laguntza eman dituzte, 36.725 eurokoak, guztira.

2. Getxoko udalerrirako interesgarriak diren berariazko proiektuetarako diru-laguntzak. 20 diru-laguntza eman dituzte, 19.201,35 eurokoak, guztira.

3. Proiektu esperimentalak edo berriak. 2 diru-laguntza eman dituzte, 20.000 eurokoak, guztira.

Gizarte Zerbitzuen esparruan esku hartzen duten Elkarteen jarduera-esparruen arabera, emandako diru-la-guntzen banaketa hauxe izan da:

UDALEKO BESTE ZENTRO BATZUK ETA GIZARTE ZERBITZU BATZUK / PARTAIDETZA SUSTATZEKO ZERBITZUA /

Page 39: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

39

Bestalde, guztira 11 lankidetza-hitzarmen sinatu ziren arlo desberdinetarako erakundeekin:

Horrela, diru-laguntzen eta hitzarmenen zenbatekoa guztira hau izan da:

3.3.2 Boluntarioen lokalak lagatzea GOBELAURRE BOLUNTARIOTZA ZENTROA

Gobelaurre Boluntariotza Zentroak 500 m2-ko azalera du; eta bertan ondorengoak aurkitzen dira: 6 bulego bikoitz, egoitza moduan erabiltzeko, 12 erakundetarako lekuarekin (bulego bakoitzean 2 erakunde sartzen dira); bulego 1 sarreran pertsonen arretarako, nahi duten erakundeek erabiltze aldera; 5 bilera-areto, partekatuta erabiltzeko ordutegi ezberdinetan, elkarteen jarduerak egitearren; azkenik, panelen bidez zati daitezkeen 3 areto independente, 110 m2-ko areto bat bihurtzeko moduan.

Gobelaurre Boluntariotza Zentroak 2 bainugela egokitu ditu, sexuaren arabera desberdinduta, eta beste 2 ko-mun.

GOBELAURRE BOLUNTARIOTZA ZENTROKO LOKALAK ERABILTZEKO ERREGIMENA ONARTZEA ETA LOKAL HORIEN ERA-BILERA LAGATZEKO DEIALDIA

Ekainaren 19ko 3014/2012 eta ekainaren 26ko 3018/2012 Alkatetza Dekretuen bidez onartu zituzten lokalak era-biltzeko erregimena eta deialdia, hiru modalitaterekin:

• Aldi baterako egoitzak.

• Aldi baterako jarduerak egiteko denek erabiltzeko guneak.

• Noizean behin jarduerak egiteko denek erabiltzeko guneak.

2012ko deialdiaren ondoren, elkarte hauei egoitza moduan erabiltzeko doako lagapena luzatu zitzaien:

FEGEVOL (SAREKIDE)GETXOKO ETORKINEN PLATAFORMAGIZATIAR APSORIASIS

UDALEKO BESTE ZENTRO BATZUK ETA GIZARTE ZERBITZU BATZUK / PARTAIDETZA SUSTATZEKO ZERBITZUA /

Page 40: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

40

AHIDABIZKELASEBI

ANOTHE elkarte berriari doako lagapena ere eman zitzaion.

Elkarte hauei aldi baterako jarduerak egiteko guneak eman zitzaizkien:

ADIMACAHIDAALCÓHOLICOS ANÓNIMOSAPSORIASISASEBIASPACEBIZKELFEGEVOL

Erakunde hauei noizean behin jarduerak egiteko guneak eman zitzaizkien:

ADIMACACSABOLPAGKAKAISAGAZTERIA SAILAGURUTZE GORRIAGIZARTE ZERBITZUEN SAILA AHIDASIKAPETORKINEN PLATAFORMAHITZA DUTEN EMAKUMEEN ELKARTEA

3.3.3 Koordinazioa Sarekide elkartearekinSarekide, FEGEVOL federazioak azken urteetan antolaketa-mailan izandako aldaketen ondorioz sortu zen 2003. urtean, garai eta lan egiteko modu berrietara egokitzeko. Izena eta irudia aldatzeaz gain, bere helburua elkar-teen artean, beste eragile batzuekin, eta, oro har, gizartearekin, sareak eta sinergiak sortzea da. Antolatzeko modu berri baten alde egiten dute, eta hiru lan-lerrotan banatzen dute: ekitaldiak eta prestakuntza, barneko lana eta komunikazioa.

2012. urtean zehar zenbait lan-bilera egin dira Sarekiderekin eta boluntarioen gainerako elkarteekin.

BOLUNTARIOEN XIX. TOPAKETAK

Sarekide elkarteak antolatutako Boluntarioen XIX. Topaketak Getxoko Utopía antzerki-taldeak dinamizatu zi-tuen, urte honetan izaera ludikoa emateko helburuarekin.

Carlos Lopezek, duela 9 urte Argia Elkarteko laguntzailea denak, eta, Eskubeltz Eskaut Taldeak, 1991. urtetik 8 eta 18 urte bitarteko gazteekin lan egiten duenak, urteko pertsona eta erakunde boluntarioaren saria jaso zuten hurrenez hurren.

3.3.4 Aniztasun funtzionalaMUGIKORTASUN MURRIZTUKO PERTSONENTZAKO GARRAIO EGOKITUKO PROGRAMA

Getxoko Udalak, programa hori garatzen du Gurutze Gorria-Uribe Aldearekin sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez, eta autonomia pertsonala ez duten pertsonentzat da, etxean egotea komeni bazaie eta kalera irte-teko eragozpen larriak badituzte.

Programa honi esker, kultura-, kirol- eta aisialdi-programetan parte hartu nahi duten pertsonak garraiatu eta mugi daitezke. Horretarako, egokitutako ibilgailuak ditu. Horrela, programan parte hartzen duten pertsonei la-guntzen zaie, eta komunitateko programetan parte har dezakete. Horrez gain, haien familiek eta zaintzaileek atseden har dezakete.

2012. urtean zehar 3.632 zerbitzu egin ditu, eta, horien artean, aurretik aipatutako jardueretarako joan-etorriak barne hartzen dira. Guztira, programako 26 pertsona bildu dira.

SAREKIDEGIZATIARPAGKAKAISAURIBE COSTAGURUTZE GORRIAURIBE ALDEAETORKINEN PLATAFORMA SIKAP

UDALEKO BESTE ZENTRO BATZUK ETA GIZARTE ZERBITZU BATZUK / PARTAIDETZA SUSTATZEKO ZERBITZUA /

Page 41: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

41SERVICIOS SOCIALES DE BASE /

IMMIGRAZIO UNITATEA

4.

Page 42: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

42IMMIGRAZIO UNITATEA /

4.1 Sarrera: Jatorri aniztasuna udalerrian, XXI. mendeko Getxoren ezaugarriaGetxok 80.598 biztanle zituen 2012ko abenduaren 31n, Biztanleen Udal Erroldaren datuen arabera. Biztanle horie-tatik, 5.410 atzerritarrak dira; beraz, biztanleria osoaren % 6,7.

100 pertsonatik gora dituzten erkidegoen taula, atzerriko sorleku herrialdearen arabera.

Page 43: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

43

100 pertsonatik gora dituzten erkidegoen taula, nazionalitateko herrialdearen arabera.

Aurretik adierazi dugu Getxon bizi diren etorkinen ezaugarri demografiko nabarmenenak hauek direla:

1. Gehienak Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetatik datoz, funtsean, Latinoamerikatik (Bolivia, Para- guai, Kolonbia, Peru, Honduras, Ekuador eta Nikaragua).

2. Errumaniatik etorritako komunitate handia dago, eta Filipinetako biztanleak finkatu eta errotu dira, Estatu mailan ere berezia dena.

3. Emakume gehiago dago gizonak baino (% 60 emakumeak dira), eta, zenbait kasutan, hala nola Paraguai, Honduras edo Nikaraguatik etorritakoen artean, % 70 emakumeak dira.

4. Gehienak 25 eta 44 urte artekoak dira.

Hala ere, ez dugu aipatu gabe utzi nahi beste datu esanguratsu bat. Udalerrian kokatzearekin eta txertatzearekin zerikusia du, hala nola jaioterriari buruzko datuak: atzerrian jaio diren Getxoko biztanleen % 9,27 (7.469 pertsona). Iraganean euskal migrazioaren helburu izan ez diren herrialdeen kasuan (hala nola Venezuela edo Argentina), atzerriko biztanleak naturalizatu dira, bertan egon diren denborarengatik (Espainiako nazionalitatea lortu dute). Kontuan hartu behar dugu Hispanoamerikako edo Filipinetako (antzinako koloniak) pertsonen kasuan, nazionalita-tea lortzeko prozedura bi urtetan legez eta jarraian bizitzen badira has daitekeela.

IMMIGRAZIO UNITATEA /

Page 44: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

44

Getxoko Udalaren 2012-2015 Legegintza Planaren helburu estrategikoen artean dago gizarte-politika aurreratuak garatzea, eta gertaera enblematiko moduan barne hartzen du “kultura arteko hiriaren estrategia finkatzea, anizta-suna aitortzean, bertako eta atzerriko pertsonen artean elkarrekintza sustatzean, partaidetza politiko eta sozialean eta bazterkeriaren prebentzioan oinarrituta”.

Getxok 2004. urtetik parte hartzen du Eusko Jaurlaritzak EAEn sustatuko atzerriko pertsonen Harrera Sarean. Immigrazioaren, Herritarren eta Kultura arteko bizikidetzaren III. Euskal Planaren hainbat tresnarekin lankidetzan egiten du.

Getxoko Udalak RECI Kultura arteko Hirien Sarean duen partaidetza finkatu du, Europako Kontseiluaren eta Euro-pako Batzordearen baterako ekintzen barruan, Intercultural Cities delakoan. Sare hori Pompeu Fabra Unibertsi-tateak sustatzen du Estatuan, eta bere helburua, kudeatzaile politikoen eta gizarte zibilaren artean aniztasunaren kultura sustatzea da, hiri kideen artean esperientziak trukatuz, aniztasunarekin zerikusia duten politikek eta jar-duerek garapen handiagoa izan dezaten. 2012. urteari dagokionez, emaitza hauek aipatuko ditugu:

• Lehen RECI bilera antolatu zen Getxon, 2012. urtean, eta Imanol Landa alkateak parte hartu zuen.

• Getxok London Lewisham Borough Londresko hiriko barrutira egindako azterketa-bisitan parte hartu zuen.

• Kultura arteko hiriaren Step By Spet – Urratsez urrats batzordearen eskuliburuari buruzko ondorioen txostena egin zuen (2013ko urtarrilean argitaratutakoa www.upf.edu/gritim/es/actualitat/Policyseries.html).

• Bartzelonako udako eskolaren hasierako egunaren txostenaren aurkezpena (2012ko iraila).

Halaber, Getxoko Udalak Aniztasunaren Kudeaketako eta Gizarte Komunikazioko esperientzien aurkezpenean par-te hartu du AMICALL proiektuan , Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen. Madrilgo Complutense Unibertsitateak koor-dinatzen du, Europako beste Unibertsitate batzuekin batera.

4.2 Errealitatea ezagutzea: Immigrazioaren Tokiko Behatokia

2003tik Getxoko immigrazioaren errealitateari, ezaugarriei eta inpaktuari buruzko informazioa sortu, zabaldu eta erabiltzeko sistema dago herritarren eskura eta informazio hori haien jardunetan aniztasuna hobeto kudeatzeko behar duten profesional guztien eskura.

Udalaren web-orrian kontsulta daiteke: www.getxo.net/es/inmigracion/

4.3 ELKARGUNE: Getxon etorkinak hartzeko programa

Programa honek atzerriko pertsonak gizarteratzeari mesede egitera bideratutako udaleko esku-hartzeak biltzen ditu. Hurrengo hauek konbinatzen ditu: informazioa, prestakuntza eta laguntza (hau da, giza baliabideak, ekipa-menduak, programak eta ekintzak).

Jarduera horiek etorkin bat udalerrira iristen denean jartzen dira abian, eta iritsitako pertsonaren administrazio-egoera erregularra edo irregularra gorabehera aplikatzen dira (hain zuzen, administrazioko egoera juridiko irregu-larraren babesa nabarmentzen da, atzerriko legediaren aldean). Harrera-programak funtsezkoak dira erkidegoko kide izatearen sentimendua sortzeko, pertsona horrek azkenean erkidego horretan ezartzea eta bizitzea hauta baitezake. Programen emaitzek onurak dituzte etorkinarentzat zein harrera-gizartearentzat.

IMMIGRAZIO UNITATEA /

Page 45: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

45

4.3.1 Baliabideen gida www.kaixogetxo.net On line baliabide hau erreferentea da erabiltzaileentzat eta gizarte-erakunde eta -mugimenduentzat. Horrez gain, 2012. urtean, ELKARGUNE plano-gidaren 1.250 ale argitaratu dira, aipatutako webean jasotzen diren izapide ga-rrantzitsuenen laburpenarekin.

4.3.2 Atzerritarrei buruzko informazioa eta aholkularitzaEusko Jaurlaritzak doako informazio- eta arreta-telefonoa du, bere administrazio-egoerari edo atzerritarren lege-diarekin zerikusia duten gaiei buruzko zalantzak argitu nahi dituzten etorkinentzat. Zerbitzu hauek eskaintzen ditu: informazioa, orientazioa, aholkularitza eta zerbitzu espezializatuetarako deribazioa.

Horrez gain, zerbitzuak 4 erakunderekin du hitzarmena, Getxoko erabiltzaileentzat banakako arreta eskaintzeko: Gurutze Gorria, Cáritas, CITE-CC.OO. eta Kosmopolis (egoitza Getxon duena). Bestalde, hitzarmen bat ere sinatu du Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuarekin, Atzerritarrei Arreta Juridiko Zerbitzua emateko, admi-nistrazio-faseko zailtasun bereziko kasuetan.

• EAEn egindako dei guztien % 5, Getxon bizi diren pertsonek egin dute.

Arreta juridiko autonomikoko ereduaren barruan, Gizarte Zerbitzuek eta Getxolanek profesionalen telefonozko arreta zerbitzua ere dute eskura, erabiltzaileei orientazio hobea emateko. EAEn egindako deia guztien % 3,6 Ge-txoko udalerriari dagokio.

Halaber, udalerrian taldekako informazio-saioak egiten dira atzerritarren esparru juridikoari buruz. Atzerritarren- tzat nahiz bertakoentzat dira, atzerriko pertsonekin loturarik badute (senideak, lanean, etab.) eta atzerritarren gaiari buruzko informazioa nahi badute. 15 eta 20 lagun artean bertaratu dira batez beste saio hauetara. Norma-lean hil bakoitzaren azken asteazkenean izaten dira, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Getxolanekin eta Berdintasun Zerbitzuarekin lankidetzan etxeko enpleguan gertatutako arau aldaketari buruzko informazio materialak egin dira (urtarrilaren 1ean indarrean sartu zena), eta informazio-saioak antolatu dituzte. Saio horietan, Etxeko Langileen Elkarteak, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eta Lan Ikuskapenak parte hartu dute. Hartzaileak langileak eta enplegua ematen duten familiak izan dira. Guztira, 240 pertsonek parte hartu dute saio hauetan. Gizarte Segurantzaren afiliazio kopuruak gora egin zuen Getxon urtarriletik apirilera, % 16, hain zuzen, erregimen orokorreko etxeko langileen sektorean. Hori dela eta, Getxo, Bizkaiko lehen udalerrien artean kokatu zuen, arlo horretako afiliazio berriei dagokienez.

Urtarrilean Filipinetako Kontsuletxe ibiltariarekin lankidetzan aritu ginen, udal instalazioetan zerbitzuak emateko estatu horretakoei, eta, irailean, Boliviako Kontsuletxe ibiltariarekin. Nabarmendu nahi dugu lankidetza horrek Euskadin bizi diren pertsona askori lagundu diola; Boliviaren kasuan, 2.000 kudeaketa baino gehiago egin genituen. Bi kasuetan, Filipinetako Sikap eta Pagkakaisa elkarteen eta Boliviako Adrebol elkartearen laguntza izan genuen.

4.3.3 Getxon Bizi, vivir en getxo: etorkinak integratzea, sustatzea eta prestatzeaBerariazko gizarte- eta lan-prestakuntza eta gizarte-gaitasunen garapena, baliabideen, ingurua eta harrera-gi-zartearen ezagutza konbinatzen dituzten lantegien multzoa da. Munduko Medikuak GKEk ematen ditu, eta duela gutxi Getxon ezarri diren atzerriko pertsonentzat dira. Xedea etorkinak udalerrian gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da:

• Udalaren baliabideei buruzko informazioa emanez.

• Gizarte-osasuna sustatuz, hainbat ezagutzaren bidez eta gaitasun subjektiboak garatuz.

• Migrazioaren hasierako faseen estresa murrizten lagunduz.

• Antzeko esperientziak izan dituzten beste atzerritar batzuekin harremanetan jarriz.

• Harrera-gizartea osatzen duten pertsonekin topatzeko baldintzak sortuz.

• Gizon eta emakumeen beharrak kontuan hartuz.

IMMIGRAZIO UNITATEA /

Page 46: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

46

Otsailetik urrira bitartean 24 orduko 3 tailer egin dira, eta 12 orduko beste 2 (24 igande; guztira, 96 ordu). Lau txan-goak eta Harresiak Apurtuz elkartearen Kultura arteko topaketa zenbatuz, Getxon Bizi 29 asteburutan eskaini da.

Urte honetan proposatutako helburuak lortzeko, tailer hauek prestatu ditugu:

• Nutrizio eta sukaldaritza tailerra (24 ordu otsailean eta martxoan zehar).

• Tailerra: Zaindu: Norberaren zainketak zaintzen duten pertsonentzat (24 ordu apiril eta maiatzean).

• Tailerra: Komunikazio eraginkorra eta gatazkak ebaztea (12 ordu maiatzean).

• Tailerra: Entre nosotras (12 ordu maiatzean).

• Tailerra: Internet eta nire jendearekin komunikatzeko modu berriak (24 ordu irailean eta urrian).

Guztira 125 plaza eskaini ditugu, eta, horietatik, 101ek amaitu dute prozesua laguntzarekin (% 80 baino gehiago emakumeak izan dira).

Artatutako biztanleen % 90,9 Latinoamerikakoak dira (iragan urtearen antzekoa); % 73,6 Boliviako emakumeak dira, hain zuzen.

Parte hartzen duten pertsonen administrazio-egoerari dagokionez, % 30,9 bakarrik legez kontrako egoera zegoen. Gainerakoek, bizileku- eta lan-baimena zuten, bideratzen ari ziren edo nazionalitatea zuten.

Antolatutako jardueretan parte hartu dutenen % 83,6k 3 urte baino gehiago daramatzate udalerrian. Udalerrian denbora daramaten gero eta pertsona gehiago artatzen dituzte. Zenbait kasutan, 10 urte baino gehiago darama- tzate (2009. urtean, % 33,6k bakarrik zeramatzaten hiru urte baino gehiago).

Gogobetetasunaren indizeak hobetu egin dira aurreko urteen aldean, eta 10 puntutatik, 9 baino gehiagoko puntua-zioa lortu du.

4.3.4 Berriz elkartzen diren familiei laguntzea Familia batean aldaketa asko gertatzen dira familia horretako norbaitek bere herrialdetik atera eta migrazio-proiektu berri bati ekiten dionean. Urrun zaudela maitasuna sentitzea ez da erraza eta berriz elkartzeko uneak erronka eta esperientzia berri asko dakartza (afektiboak, sozialak, ekonomikoak, kulturalak, lanekoak, hezkun- tzazkoak, hizkuntzazkoak...) eta garrantzitsua da horiei aurre egiteko prest izatea. Horregatik, Getxoko Udalak zerbitzu bat abian jarri du familia berriz elkartu aurretiko prozesuan laguntza emateko eta elkartze hori ematen den lehen unean familiei laguntzeko.

Ondorengoak (seme-alabak) edota ezkontidea berriro elkartzea erabakitzen duten Getxon bizi diren atzerriko per- tsonentzat da. Programan sartzea borondatezkoa da. Programaren berri ematen da, familia berriz elkartzeko He-rritarrei Laguntzeko Bulegoetan dagokion Etxebizitza Izateko Txostena eskatzean, Atzerritartasun Legean xedatu-takoa betez.

2011. urteko urritik Eusko Jaurlaritzak egiten ditu bizigarritasun-txostenak. Ekainean administrazioen artean in-formazioa trukatzeko sistema bat abian jarri genuen, familia erabiltzaileek programaren informazio zehatza izan dezaten. Eusko Jaurlaritzak baimena eskatzen die familiei beren datuak Udalari emateko. Horrela, modu pertso-nalizatuan eskain dezake Udalak baliabidea. Horrez gain, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek programari buruzko infor-mazioa ematen diete erabiltzaileei, eta behin baliabidera deribatuta, esku-hartzea koordinatzen dute.

Ezaugarriak:

• Prozesua, gehienez, 15 saiotan egiten da, 3 fasetan banatuta: Prestatzea (4 saio), berriz elkartzea (4 saioa) eta ezartzea (6 saio).

• Zerbitzuak 34 eskaerari eman die erantzuna 2012. urtean. Espedienteen pertsona titularren % 94 emakumeak dira. Gizonen % 6aren kasuan, familiaren esku-hartzea egin da, hau da, bikoteekin joan dira, eta esku-hartzean zehar eurak dira parte hartzen jarraitu dutenak.

• Esku-hartzeen % 73 banakakoak izan dira, hala ere, horietako batzuk, senideen artekoak izan ziren, berriro elkartu zirelako. Gainerakoei dagokienez, % 26k senide moduan hasi zuten esku hartzea.

IMMIGRAZIO UNITATEA /

Page 47: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

47

• Familia motari dagokionez, % 56, amaren ardurapeko familiak dira, eta, % 44, familia nuklearrak.

• Berriro elkartzeko senideei dagokienez, % 88, berriro elkartu diren ondorengoei dagokie, % 6, ezkontideei, eta % 6, aurrekoei.

• Hasitako kasuen % 32 itxi ziren, eta, horietatik, % 54, 2011n irekitako kasuak izan ziren; % 46, 2012n hasi tako kasuak.

Atzerritartasuneko administrazio-jarduera gogortu egin zen 2012. urtean, eta, horren ondorioz, berriz biltzeko es-kaera ugari atzera bota dituzte. Gaur egun, eskaera horietako asko, jarritako helegiteen ebazpenaren zain dau-de. Hori dela eta, jarduera psikosoziala euspen psikologikora mugatu zen nagusiki. Aro honetan, ezinbestekoa da laguntzea, biltzen diren pertsonek berriro elkartzearen bideragarritasunaren gaineko helburuei eta itxaropenari eutsi diezaietela bultzatzeko. Hala ere, batzuetan, horrek erabaki gogorrak hartzea dakar, hala nola pixkanaka elkartzea (ezkontideak/ondorengoak edo ondorengoen artean).

Jarduera nagusietako batek amen minarekin du zerikusia. Izan ere, denboraldi luzez egon behar dute beren seme-alabengandik urrun, eta ahalmenik gabe eta errudun sentitzen dira, denbora behar dezaketelako izapidea egiteko aukera izateko baldintzak bete arte. Hori hobetzeko proposamen modura, “berriz elkartzen diren amen taldekako tailer” bat egitea pentsatu dute.

Kasuen % 45etan berriro elkartzearen beste arazo batzuk aurkitu diuzte, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin lanki-detzan egindako jarduerak indartu dituzte, horrela eskatzen zuten kasuetan jarduera egokia lortzeko.

4.3.5 Getxoko emakume migratuen topaketa eta prestakuntzaEmakume migratuen topaketa- eta prestakuntza-tailerrekin, Getxoko Udaleko Immigrazio eta Berdintasun Zerbi- tzuek migratu duten emakumeentzat berariaz den harrera- eta ikaskuntza-espazioa finkatu dute, emakume gisa duten gizarte-rolari buruzko gogoeta egin dezaten, migrazioaren ondorioz duten errealitate berriari aurre egiteko gaitasunak indartzeko, eta laguntza-sareak sortzeko, bizita aske eta independenteagoa izan dezaten. Ezaugarriak:

• Partaidetza-metodologiarekin lan egiten dute.

• Saio bakoitzean bideratzaileen azalpenak, taldeko lana eta beste teknika parte-hartzaile batzuk konbinatzen dira. Horri esker, modu kolektiboan eraiki eta eskuratzen da ezagutza.

• Talde honek, emakumeen, beren bizipenen eta esperientzien gogoeta ere izan nahi du, emakume moduan errealitateaz jabe daitezen, eta bizitza independente eta aske batek dakartzan aldaketekin ere jarrai dezaten.

• Bideratzaileek berariazko gaiak jorratzen dituzte, ikuspegi feminista batetik.

• Dinamizatzaileak giro sortu behar du, batzuen eta besteen artean konfiantza eta hurbiltasuna sortzeko, elkarren artean bizipenak truka ditzaten. Gogoetan parte hartzen du, baina protagonista izan gabe. Ez du erantzun bat bakarrik ematen, ez eta errezetarik.

Aurten familia-plangintzako metodoen erabilerari buruzko beste gai bat gehitu dugu. Tailerren iraupena 3 ordukoa da gutxi gorabehera egunero. Txandakako 9 larunbatetan ematen dira, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren lokaletan (Getxo), urteko azken hiruhilekoan:

• 1. tailerra: Emakume gisa ditugun indarguneak identifikatu eta aitortzen ditugu.

• 2. tailerra: Nire migrazio-prozesua: Aldaketari aurre egitea.

• 3. tailerra: Amatasuna bizitzeko modu berriak eraikitzea.

• 4. tailerra: Nire eskubideak lan munduan.

• 5. tailerra: Sexualitateari buruz hitz egitea emakume garen aldetik.

• 6. tailerra: Familia-plangintza sakonean ezagutzea.

• 7. tailerra: Indarkeria matxistaren aurka borrokatzea.

• 8. tailerra: Laguntzen eta babesten nauten baliabide publiko eta pribatuak.

• 9. tailerra: Itxiera eta ebaluazioa.

IMMIGRAZIO UNITATEA /

Page 48: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

48

• Itxiera: Topaketa Zumarragako Emakumeen Kultura arteko Taldearekin (Gipuzkoa).

Guztira, 15 pertsonak parte hartu zuten, eta tailerrak 12 emakumek amaitu zituzten. Gehienak, jatorriz, Latinoa-merikakoak ziren.

4.3.6 Hizkuntza harrera eta euskararen sustapenaEuskara Zerbitzuaren eta Immigrazio Unitatearen arteko lankidetzaren emaitza moduan, helburu orokor hauek lan- tzen dira:

• Atzerriko etorkinak Getxora iristeari modu eraginkor eta integratzailean aurre egitea, euskararen eta euskal kulturaren erreminta erabiliz.

• Euskara-plan erakargarriak garatzea, atzerriko pertsonek bizitzako fase desberdinetan dituzten beharrizan berezietara egokituta daudenak.

• Atzerriko pertsonek Getxon euskal kulturaren aldeko ekitaldietan parte hartzea sustatzea.

• Herritar guztien artean Getxon dauden atzerriko kulturak ezagutu eta ikustea sustatzea, urteko ekitaldietan kultura arteko ikuspegia gehituta.

Aurten on line gida bat sortu dugu, euskarari eta ikasteko baliabideei buruzko informazioarekin.

Maia Egutegia proiektuak 2012. urte osoan lan egin du, bertako eta etorritako pertsonen elkarrekintzaren eta biziki-detzaren alde (http://maiaegutegia.wordpress.com/). Horretarako, narrazio- eta komunikazio-testuinguru bat sortu da, munduaren amaierarekin eta maien egutegiarekin zerikusia duena, hedabideetan eragina izan dezan. Horren barruan, hiru diru-laguntza deialdi antolatu dira, immigrazioaren, euskararen eta euskal kulturaren arloko gizarte- eta kultura-erakundeek, aipatutako helburuetan laguntzen duten proiektuak aurkez ditzaten. Diru-laguntza bakoitza 2.000 eurokoa izan da.

• Lehen deialdiak, bizikidetza sustatzekoak, 8 proposamen jaso zituen, eta irabazi zuen ekimena hauxe izan zen: “Munduko legendak eta mitologia”. Lagun Artean elkarteak aurkeztu zuen eta Getxoko Liburu Azokan garatu zuten, Anboto mendira egindako kultura arteko ibilaldi baten bidez.

• Bigarren fasean beste 8 proposamen jaso ziren, eta irabazlea MATIZ elkartearen “Ea ulertzen nauzun” proiektua izan zen. Urrian hitzik gabeko komunikazio tailer batzuk antolatu zituen.

• Hirugarren deialdian lau proposamen jaso ziren, eta Euskal Interkultura elkartearen Kultura arteko gidak de lakoak irabazi zuen. Santa Agedan eta inauterietan islatu da, 2013ko urtarrilean eta otsailean.

Deialdietan eta bileretan jende askok parte hartu du proiektuak egiteko, eta immigrazioaren, euskararen eta euskal kulturaren arloan lan egiten duten udalerriko hainbat elkartek eta erakundek ere lagundu dute. Elkarte horien ditugu, besteak beste, Itxartu, Eskubeltz, Bizarra Lepoan, AEK Euskaltegia, Berantzagi Dantza Taldea, Zubietxe, Perualde, Ammig, Gurutze Gorria, Munduko Medikuak, Kosmopolis eta abar.

Balantzea oso positiboa da, hainbat gizarte-eragilek parte hartzea lortu dugulako. Buru-belarri lan egin dute, gizar-teratzearen eta bizikidetzaren alde, ekimen berrien bidez. Horiei esker, bertako eta atzerritik etorritako pertsonen ar-tean eta euskal kulturaren eta gure udalerrian finkatuta dauden beste kultura batzuen artean hurbiltasuna sortu da.

IMMIGRAZIO UNITATEA /

Page 49: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

49

4.4 Getxo kulturen artean: sentsibilizazioa kultu-ra arteko bizikidetzan

Kultura arteko bizikidetzaren eta herritarren eta hezkuntzaren esparruan sortzen den arrazakeriaren preben-tzioaren arloko sentsibilizazio-programa da. Hainbat ekintza eta oroitzapenezko ekitaldi antolatzen ditu. Immigra-zio Unitateak sustatutako eremuetan eta beste udal arlo batzuek sustatutako eremuetan egiten da.

Elkarteek Getxoko immigrazioaren arloan parte hartzea funtsezkoa da ekintza horiek gara daitezen. Udalaren pro-gramazioaz gain, elkarteek jarduera-programa zabala ere garatzen dute udalerrian. Programa horietako batzuk diruz lagundutakoak dira, Gizarte Zerbitzuen Erakunde Laguntzaileei emandako Laguntzen deialdiaren bidez.

Ildo horretan urtero egindako ekintzak, eta arlo horretan interesgarriak izan daitezkeen beste edozein informa-zio ezagutarazteko, Facebook orri bat sortu zuten, eta, dagoeneko, 1.000 jarraitzailera heldu zen 2012. urtean: www.facebook.com/kulturenarteangetxo

4.4.1 Esku hartzea herritarren esparruanMARTXOREN 21, ARRAZAKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Urte honetan nabarmenagoa izan zen ZUBIAK Aniztasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako I. Film laburren Lehiaketa. Izan ere, abian jarri den lehen urtean hainbat herrialdetako kalitate handiko lanak jaso ziren. Film ho-rietan, migrazioekin, asiloarekin eta babesarekin, bizikidetzarekin, legeekin, arrazismoarekin eta indarkeria- eta diskriminazio-moduekin zerikusia duten gaiei lotu zieten. Getxoko Etorkinen Plataformaren barruan dauden elkar-teek, CEAR Euskadi eta SOS Racismo Bizkaia elkarteek parte hartu dute. Informazio gehiago nahi baduzu, hemen duzu: www.getxo.net/zubiak

ADIERAZLE HAUEK NABARMENDU NAHI DITUGU:

ZUBIAKen lehen edizioaren epaimahaia immigrazioaren eta arrazakeriaren kontrako borrokaren arloko elkartee-kin lotutako pertsonez eta zinemarekin eta sorkuntzarekin arloko pertsonez osatuta egon da:

• Luciana Davies, Getxoko Etorkinen Plataformakoa.

• Zuria Arzua, SOS Racismo Bizkaia elkartekoa.

• Rosabel Argote, CEAR Euskadi elkartekoa.

• Borja Crespo, zinema-zuzendaria eta komiki sortzailea.

• Manu Gómez eta Oskar Fernández, Getxoko Kultur Etxeko Zineklubekoak.

ZINEMI zinemaldiaren laguntza ere izan dugu.

Guztira, 21 herrialdetako 89 filmek parte hartu dute.

ALEMANIAARGENTINAAUSTRIABOSNIAKANADAHEGO KOREADANIMARKA

Lehiaketarako atal ofizialean 21 film laburrek parte hartu zuten, eta bi egunetan eman zituzten, 100 minutu irau-peneko emanaldiekin.

Premios:

• Zinemaldiaren lehen saria: 400 euro. AFVIST (DENIED). Aage Rais-Nordentoft. Danimarka. 16 min. 2009.

AEBESPAINIAFRANTZIABRITAINIA HANDIAHONDURASINDIAISRAEL

ITALIAZEELANDA BERRIAPORTUGALERRUMANIASRI LANKATURKIAUKRAINA

IMMIGRAZIO UNITATEA /

Page 50: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

50

• Zinemaldiaren bigarren saria: 300 euro. LA HÉGIRA. Liteo Deliro. Espainia. 19 min. 2011.

• Zinemaldiaren hirugarren saria: 200 euro. UWE + UWE. Lena Liberta. Alemania. 11 min. 2009.

• PUBLIKOAREN SARIA FILM LABURRIK ONENARI (Lehiaketaren hiru saioetan bozketa irekia da, publikoak film laburrik onena hauta dezan. Zinemaldiak ofizialki nabarmendu zuen film labur hau). MUNTED. Welby Ings. Zeelanda Berria. 18 min. 2011.

• EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIAK 2012:

• NGUTU. Felipe del Olmo / Daniel Valledor. Espainia. 5 min. 2011.

• MON AMOUR. Historias de muros. Maysun Cheikh Ali. Espainia. 3 min. 2010.

Amaierako ekitaldia Andres Isasi Musika Eskolan egin zen, ostiralean, martxoak 30, 19:30ean, eta 70 ikusle inguru bertaratu ziren.

EKAINAREN 20, ERREFUXIATUEN MUNDUKO EGUNA

Getxoko Udalak “Gure egia ikusgai eginez” erakusketa eta sentsibilizazio-tailer bat antolatu zituen ekainaren 20an, Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatzeko, Errefuxiatuari Laguntzeko Batzordearekin eta CEAR Euskadi elkartea-rekin lankidetzan.

Erakusketa ekainaren 19tik uztailaren 6ra arte egon zen ikusgai Villamonte kaleko Kultur Etxean. Ipar Irlandaren eta munduko beste eremu batzuen arteko gatazkak eragindako trauma lantzeko baliabide moduan argazkilaritza eta antzerkia erabili duten 26 emakumeren lana erakutsi zuten. Emakume horien lan kolektiboko prozesu ba-ten emaitza da erakusketa. Horrela, lau argazkiren bidez, beren iragana, oraina, etorkizuna eta beren buruaren erretratua erakutsi zuten. Erkidegoko garapenean eta indarkeria eta gatazka egoeretan aditua eta erakusketa-ren koordinatzailea den Johdi Quinn irlandarrak dioen moduan, erakusketak emakume horien une traumatikoak nabarmentzen ditu, eta, besteak beste, aurrera ateratzeko kemena eta nekaezintasuna, orain, indarkeriarik eta jazarpenik gabeko etorkizuna imajinatzeko gai dira. Erakusketa hori buruzko tailer dinamizatu bat ere antolatu zuten Johdi Quinnek eta Giza Eskubideak defendatzen ituen Rosario Vasquezek. Guztira, 20 lagun bertaratu ziren.

ABENDUAREN 18, ETORKINEN NAZIOARTEKO EGUNA

2012. urtean Getxoko Etorkinen Plataformak sustatutako jarduerak bakarrik antolatu dira, eta Udalaren Gizarte Zerbitzuen diru-laguntza izan dute.

Programan gizarte-eraginari buruzko jarduerak egin zituzten, herritarrek parte har zezaten. Horrela, ostegunean, abenduak 13, hitzaldi/tailer bat antolatu zuen SOS Racismo elkarteak Romoko Gobelaurreko Boluntarioen lokale-tan. “Órdenes de expulsión” izan zen haren izenburua.

Larunbatean, abenduak 15, beste tailer bat egin zuten, kultur arteko bizikidetza-proposamenak egiteko, Romoko Gobelaurreko Boluntarioen lokaletan, 10:00etatik 14:00etara. Izenburua hau izan zen: “Interculturalidad en épocas de crisis, ¿Es posible?”.

Udalak ere zenbait ekintza sustatu ditu Maia Egutegia proiektuaren barruan. Horren berri aurrerago emango dugu.

IRRATI TAILERRA

Irratiko teknikak ikasiz eta Candela Radio irratiaren eskutik, Getxoko udalerrian dagoen kultura arteko bizikidetza-ren inguruko gaiei buruz gogoeta egiteko eta topatzeko gune baten parte hartu du 20 laguneko talde batek (bertako 7 eta 13 atzerritar). Programa hori, larunbat guztietan egin zuten, urtarril eta martxo bitartean. Parte hartutakoen % 65 atzerritarrak ziren, eta, % 35, bertakoak.

IDENTIBUZZ GETXO

Ikus-entzunezko sormenezko esperientzia parte-hartzailea da, eta, guztira, 19 pertsonak parte hartu dute, beren kabuz, edo udalerriko gizarte- eta kultura-erakundeen ordezkari moduan.

Proiektuaren xedea kultura arteko harremanak sustatzea eta jatorri eta kultura desberdinetako pertsonen arteko bizikidetzarako eremuak sortzea da, gure udalerrian elkarrekin bizi diren hainbat identitateri eta identitate anitzen inguruan kontakizun partekatu bat eraikitzeko.

Proiektua tailerren bidez antolatzen da, eta, tailer horietan, sakelako telefonoak erabiltzen ikasiko dute parte-hartzaileek, grabazioak egiteko. Bestalde, zer idatzi, zeri buruz, non eta nor elkarrizketatu erabakiko dute.

IMMIGRAZIO UNITATEA /

Page 51: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

51

Tailerrak amaitutakoan, parte-hartzaileek esperientziak eta testigantzak grabatu zituzten udalerrian, eta haiek 15 minutuko dokumental bat egiteko balio dute. Horrez gain, 10 elkarrizketa bildu zituzten. Informazio gehiagorako: www.getxo.net/identibuzz

Proiektuan 19 pertsonek parte hartu dute zuzenean, eta, horietatik, % 74, atzerritarrak izan dira. Guztira, 52 elka-rrizketa egin dituzte; horietatik, % 58, atzerritarrak.

UDALEKO BESTE LANKIDETZA-ESPAZIO BATZUK

Azaroan Munduko Paisaiak programa egin zuten Getxoko Liburutegiekin lankidetzan. Aurten, Magreb hartu dute oinarri. Aurreko urteetan bezala, gizarte-elkarteen parte hartzea nabaria izan da. Horrela, aurten, honako hauek parte hartu dute: Casa Libia, Asoc. Bereber Lalla-Bohuia, Asociación Schams de mujeres vasco-árabe-africanas, eta Biltzen (Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratze Zerbitzua).

Egindako jardueren artean hauek nabarmendu dira: Magrebi buruzko irakurketa-gida bat egitea; Magrebeko libu-ru, zine eta musika erakusketa bat, mailegupean; “Salam” erakusketa, 7.500 bisitari inguru izan dituena; “La Hé-gira” (film laburra) eta “Harragas” emanaldiak, 35 lagun bertaratu ziren; hitzaldia: “La lucha de las mujeres en la primavera árabe del Magreb” (Teresa Aranguren), 50 lagun bertaratu zirela; haurrentzako ipuin-kontalaria, Fatma Galia sahararrarekin, 34 lagun bertaratu zirela; Danza del vientre tailerra, 50 lagun bertaratu zirela; Magrebeko gastronomiari buruzko tailerra, 32 lagun bertaratu zirela; arabiar idazkerari buruzko tailerra, 10 lagun bertaratu zirela, eta Magrebeko festa, Villamonteko kultur etxeko lokaletan, 250 lagun bertaratu zirela. Jardunaldi horietan, AMAL arabiar zinemaldiaren laguntza izan genuen.

Iaz moduan, emakumeen arteko Kultura arteko elkarrizketetarako Berdintasun Zerbitzuarekin lankidetzan aritu gara, Emakumeen Jabekuntza Eskolaren barruan. Batez beste 12 pertsonak parte hartu dute gune hauetan:

• 1. elkarrizketa: “Cambio de ciclo y retos migratorios: los espacios vitales de la migración”, Amaia Unzuetaren eskutik.

• 2. elkarrizketa: “Danzando entre la diversidad y el género”, Ana Murcia eta Bea Zalakainen eskutik.

• 3. elkarrizketa: “En la plaza del mundo. Cancionero infantil y género como fenómeno universal”, Mary Cruz Garridoren eskutik.

• 4. elkarrizketa: “Introducción al fenómeno de prostitución”, bideo-foruma.

• 5. elkarrizketa: “Participación política y empoderamiento”, Jeanne Rolanderen eskutik.

4.4.2 Esku hartzea hezkuntzaren esparruanProgramaren helburuak hauek dira: edozein giza talderi datxekion aniztasuna ulertzea eta horren aurrean sentikor agertzea, modu positiboan baloratzeko; nortasun eragileetan oinarritutako gizarte-kategoriak kritikoki aztertzea; irudizko gizarte, komunikabide eta bestelakoetatik eratorritako aurreiritziak eta estereotipoak lantzea, gure per- tzepzioan eta harremanetan egoten garen moduan. Programak ikasleek gogoeta egin dezaten sustatu du, eta ber-

IMMIGRAZIO UNITATEA /

Page 52: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

52

dinen arteko aldea nabarmendu du funtsezko estrategia moduan.

Guztira, udalerriko zazpi ikastetxetatik etorritako 472 ikaslek parte hartu dute Getxoko Udalak bultzatutako “2011/2012 Kultura arteko bizikidetza” sentsibilizazio-programan, Eusko Jaurlaritzako Biltzen Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuarekin lankidetzan.

Parte hartu duten 472 ikasle horiek, 23 lan-taldetan banatu dira. Romo, Zabala, San Ignacio, Madre del Divino Pas-tor eta Andra Mari ikastetxeetatik eta Fadura eta Aixerrota institutuetatik etorritako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1., 2, 3. eta 4. mailako ikasleak izan dira.

Zentroak positibotzat hartu du esperientzia, edukiei, helburuei, metodologiari eta hezitzaileei esker, kultura arte-kotasunaren ikuspegi errealista lortu dutelako.

Saioen dinamizatzaileen taldeak sei ordu eman ditu, eta talde-lanetan esperientzia duten eta oso bestelako pres-takuntza duten hainbat lekutako pertsonek osatu dute.

Irailean, 2012-2013 ikasturtean esperientzian parte hartu nahi zuten Getxoko ikastetxeekin jarri ginen harremane-tan berriro, datak eta esku hartzeko taldeak antolatzeko.

Adierazleak:

• 2012-2013: 25 talde 5 ikastetxetan. 465 ikasle.

• 2011-2012: 23 talde 7 ikastetxetan. 472 ikasle.

• 2010-2011: 34 talde 8 ikastetxetan. 616 ikasle.

4.5 Herritarren parte hartzea2012. urtean Ellacuria Fundazioarekin ezarritako harremana berritu da, elkarteak indartzeko eta parte hartzea sustatzeko programarekin. Horrela, funtsezko bi helburuak indartu egin dira:

• Immigrazioaren esparruko elkartearen egitura indartzea (barneko demokrazia, kudeaketa ekonomikoa, ba- liabideak aurkitzea, erakundeek parte hartzea, proiektuak gauzatzea, barne eta kanpoko komunikazioa...).

• Laguntzea, elkarteek udalaren kultura arteko sentsibilizazio programak diseinatu eta gauza ditzaten.

Laguntza-ekintza honekin, 2009. urtean hasitako programa amaitutzat hartu da.

IMMIGRAZIO UNITATEA /

Page 53: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

53SERVICIOS SOCIALES DE BASE /

MENPEKO- TASUNAREN PREBENTZIO UNITATEA

5.

Page 54: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

54

5.1 Prebentzioa eskolanProiektu honen bidez, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei laguntza ematen zaie, osasunerako eta droga-mendekotasunak prebenitzeko hezkuntza programak (PDD-EpS) diseina eta gara ditzaten, eskola inklusiboaren hezkuntza-lehentasuna oinarritzat hartuta.

Proiektua hauen bidez gauzatzen da: aholkularitza teknikoa, ikasmateriala diseinatzea, egokitzea, egitea eta ba-natzea eta irakasleak nahiz ikasleak trebatzea.

5.1.1 Lehen HezkuntzaIkastetxeetako batez besteko datuen arabera, 11 irakaslek parte hartu dute programetan; 11 ikasgelek osasu-nerako eta droga-mendekotasunak prebenitzeko hezkuntzan lan egin dute, eta ikastetxe bakoitzeko 230 ikasle bertaratu dira.

Oro har, aurreko ikasturteko ia datu berak dira, beraz, Lehen Hezkuntzako proiektuak egonkor jarraitu duela adie-razten du horrek.

MENPEKOTASUNAREN PREBENTZIO UNITATEA /

Page 55: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

55

5.1.2 Bigarren Hezkuntza eta BatxilergoaIkasturtearen amaieran Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zentroek duten egoera kontuan har-tuz, zentro publiko eta pribatu guztiek osasunerako eta droga-mendekotasunak prebenitzeko hezkuntza progra-metan parte hartzen dutela ikusi dugu. Horrez gain, zentro horien lan, sistematizazio, konpromiso eta inplikazio maila oso handia izan da.

Guztira, 78 gela ari dira gai horiek lantzen. Gutxi gorabehera 1.666 ikaslek parte hartzen dute; batez beste, 208 ikasle zentroko.

MENPEKOTASUNAREN PREBENTZIO UNITATEA /

Page 56: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

56

5.2 Prebentzioa familia esparruan5.2.1 Gurasoen eskolaGurasoen Eskola programa 1994-1995 ikasturtetik garatzen da Getxoko udalerrian.

2011-12 ikasturtean hainbat gai interesgarri jorratu ziren: nerabezarorako prestatzea, eskola-porrota prebeni- tzea, norberaren komunikazioa hobetzea, gurasoentzako psikologia, sexualitateari buruz hitz egitea, emozioak eta estresa kontrolatzea, adimen emozionalarekin heztea, erabakiak hartzen ikastea, drogei aurreratzea, autoestimua hobetzea...

Gai horiek guztiak 135 saiotan garatu dira, eta 13 ikastetxetako 568 gurasok parte hartu dute (batez beste 10 saio zentroko).

5.2.2 SEME-ALABAK aldizkariaSeme-alabak aldizkariarekin gurasoen eskoletako prestakuntza-jarduerak osatu nahi dira, Getxoko familien ar-tean elkarrizketarako eta esperientziak trukatzeko bitarteko bat erabiliz; aldi berean, familien partaidetza dinami-zatu nahi da.

Ekimen honen helburu nagusia da gurasoei seme-alabekin zerikusia duten heziketa gaien inguruko prestakuntza-alderdiak hurbiltzea.

Aurten bi ale argitaratu dira, eta gai hauek landu dituzte:

• 29. ZK Etxetik irtetea.

• 30. ZK Zure seme-alaben egiak eta gezurrak.

Guztira 6.700 ale argitaratzen dira, eta, gehienak, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen mailako

MENPEKOTASUNAREN PREBENTZIO UNITATEA /

Page 57: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

57

ikasleen artean banatzen dira, gurasoei eman diezaieten. Gainerakoak, ikastetxeetan, gurasoen elkarteetan, osa-sun eta kultura zentroetan, euskaltegietan edo prebentzioaren arloan lan egiten duten erakundeetan banatzen dira.

5.3 Erretzeari uzteko programaSaihestu daitezkeen gaixotasunen eta heriotza goiztiarren arrazoi nagusitzat jotzen dute erretzea. Hori dela eta, 2012. urtean, bi ekimen egin ditugu erretzeari uzten laguntzeko.

Ikastaro guztiek 60-90 minutuko 10 saio dituzte, eta metodologia bera dute.

Lehen saioa informazioa emateko da, eta interesa duen edonor joan daiteke. Kontzientziatzeko lehen saioaren ondoren 2 aste uzten dira, gogoeta egiteko eta erabaki irmoa hartzeko. Bigarren saiotik bosgarrenera arte pixka-naka uzten laguntzen da. Hurrengo lau saioak, bakoitzaren artean 1-2 asteko tartea utziz egiten dira. Gogoratzeko hamargarren saioa 2-3 hilabetera egiten da.

MENPEKOTASUNAREN PREBENTZIO UNITATEA /

Page 58: GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA€¦ · eta bizi-kalitatea hobetzen duen eredua izatea nahi dugu. Hori dela eta, 2013. urte honetan dagoeneko lanean hasi gara erronka horiek guztiak

58SERVICIOS SOCIALES DE BASE /